a product message image
{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade

Page 1

UDALBARRIAK 31berezi.qxd_Maquetación 1 16/3/20 17:11 Página 1

UDALBARRIAK ONDARROAKO BARRI-PAPERA

III. Aroa • 2020ko martxoa • ZENBAKI BEREZIA • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011

Koronabirusak alertan ipini gaitu: etxean geratu! >Sintomak edukiz gero 900 20 30 50 telefonora deitu behar da, ez 112ra

K

oronabirusa Euskal Herrira oso modu bortitzean iritsi da eta horrek alerta egoeran ipini du biztanleria. Medikuntza alorreko profesionalek mezu zuzen bat daukate: etxean geratu! Horixe da Koronabirusari aurre egiteko modurik eraginkorrena. Martxoaren 14an alerta egoera ezarri zuten eta hori dela eta martxoaren 15etik hasi eta hamabost egunez herritarrak ezin dira kalera atera, egoera hauetan izan ezik: lehengaien erosketak egitera, farmazietara, txakurra paseatzera, lanera, menpekotasuna duten pertsonak zaintzera edo larrialdiren batera. Zer da Koronabirusa? Koronabirusak animalietan zein gizakietan aurkitzen diren birus familia zabal bat dira. Batzuek gizakia infektatu egiten dute, eta hainbat gaixotasun eragin ditzakete, hala nola, hotzeria arrunta; gaixotasun larriagoak ere badaude, besteak beste, Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS) eta arnas sindrome akutu larria (Sras). Nola hedatzen da? Nahiz eta ez den zehazki ezagutzen, antzeko birusek eragindako beste infekzio batzuekiko analogiagatik, badirudi kutsatutako animaliekiko kontaktuaren bidez edo gaixoaren eztularekin eta doministikuarekin sortzen diren arnas jariakinekiko kontaktu estuaren bidez transmititzen dela. Sekrezio horiek beste pertsona bat kutsatuko lukete haren sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero. Zer egin dezaket babesteko? - Garbitu eskuak sarritan. - Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo behin erabiltzeko zapi batekin. - Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin. - Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez. - Ez ukitu begirik, sudurrik ezta ahorik ere.

>>Medikuen esanetan prebentzioa da gaitzari aurre egiteko modurik onena

>>> Eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira sintomak

- Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.

hala nola bihotzekoak, birikak edo immunitate-arazoak. sintomaren bat baduzu, deitu!

Zein dira sintomak? Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batzuk egon daitezke; oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake; kasu horietan, pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handia du eta aire-faltaren sentsazioa, sukar altuarekin. Tratamenduari erantzuten ez dioten paziente larrietan, eta, bereziki, aurretik gaixotasunen bat badute, konplikazio larriagoak izan ditzakete, eta hil ere egin daitezke. Kasurik larrienak, normalean, adinekoetan ematen dira, edo beste gaixotasunen bat dutenen artean,

COVID-19 TELEFONO BEREZIA Koronabirusa eduki dezakezula uste baduzu deitu hona, eta ez 112ra:

900 20 30 50 24 ordutan martxan!

Instalakuntza publikoak eta egoitza itxi ditu udalak gutxienez 15 egunez Udaletxean ez dago aurrez aurreko zerbitzurik

G

ainontzeko erakundeek agindu baino lehen, udaletxeko zein herriko profesionalen aholkuei jarraituz erabaki zuen Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak instalakuntza publikoak eta Artibai egoitza ixtea. Martxoaren 12an sinatu zuen hurrengo egunetik aurrera udalaren instalakuntza publiko hauek hurrengo 15 egunetan gutxienez itxita egoteko erabakia: kiroldegia, futbol zelaia, arraun egoitza, Etxelila, Gaztelekua, Guzur-Etxi, Kofradia Zaharra, liburutegia, Musika Eskola, Bixikan, KZ Gunea, Antiguako Ama jubilatuen elkartea eta Gaztetxea. Alkatearen iritziz ez zeukan zentzurik ikastetxeak itxi eta instalakuntza horiek zabalik edukitzea: «Itxi izan ez bagenitu, jende gehiena instalakuntza horietan batuko zen, horrek birusa zabaltzeko daukan arriskuarekin». Martxoaren 13an, ostirala, Artibai egoitza ere zarratu egin behar zela erabaki zuen udalak. Egoitzako zuzendariarekin eta Osasun Zentroko zuzendariarekin berba egin eta gero, guztiek egoitza ixtea zela onena erabaki zuten. Helburua Koronabirusa egoitzara ez sartzea da, bertan dauden egoiliarrak arrisku handiena duten biztanleria baitira. Segurtasun protokoloa martxoaren 9tik aplikatzen bazen ere, neurri gogorragoak hartzea hobe zela erabaki zuen alkateak; hurrengo egunean Lehendakariak ere agindu bera eman zuen. Itxi aurretik, senide guztiei banan-banan abisatu zitzaien bisitak egiteko aukerarik ez zela egongo. Horren aurrean, egoitza aurreko plaza ixtea erabaki zen denen artean, egoiliarrak bertan egon ahal izateko eta egoitza barruan hainbeste denbora pasatzera ez

UNEORO, INFORMAZIO EGUNERATUA www.udalbarriak.eus INFORMAZIO ZUZENA

derrigortzeko herritarrak.

bertan

dauden

BESTE NEURRIAK Instalakuntza publikoak eta egoitza ixteaz gain, Koronabirusaren hedapena saihesteko neurri gehiago ere hartu dira. -Udal bulegoak: Martxoaren 16az geroztik udaletxean ez da aurrez aurreko arretarik eskaintzen. Soilik telefono edo posta bidez jarri ahal dira harremanetan herritarrak udalarekin; 94 683 3672 telefonoa eta orokorra@ ondarroa.eus posta elektronikoa daude erabilgarri. Behar-beharrezkoak diren tramiteak egiteko bakarrik erabili daiteke Udal Erregistro Orokorra. - Jolaslekuak: Haurren jolaslekuak eta nagusien ariketa lekuak itxita daude, bertan batu daitekeen jendetzarengatik. - Berdura Plaza: Astearte eta larunbatetan Berdura Plazan egoten diren saltzaileak Zaldupe eskolako patio estalian egongo dira, euren artean gutxieneko distantzia egotea bermatzeko. - Herri Busa: ez da egun guztian erabilgarri egongo. Anbulategiarekin adostu da 07:50ean hasi eta 10:00etara arte zerbitzua ematea, betiko geralekuekin. - Igogailuak eta komunak: igogailu publikoak 22:30etik 07:00etara itxita egongo dira eta egunean lau aldiz garbituko dira. Komun publikoak ere itxita daude. OHARRAK: • Erosketak egitera joatean, mantendu segurtasun distantzia. • Eusko Jaurlaritzak baieztatu du dendetan ez dela elikagairik faltako, baina hala eta guztiz ere udalak erosketak gainontzekoengan ere pentsatuta egitea eskatu du, gehiegikeriarik gabe.


UDALBARRIAK 31berezi.qxd_Maquetación 1 16/3/20 17:11 Página 2

2 UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2020ko martxoa • ZENBAKI BEREZIA

Alkateak animoak eta babesa eman nahi dizkie Koronabirusaren aurka lehen lerroan dihardutenei Osasungintzako langileak goraipatu nahi izan ditu alkateak: «mila aldiz eskerrak eman eta beraien aholkuak jarraitu behar ditugu»

Z

unbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak egoera zail eta larri honen aurrean Koronabirusaren aurka lehen lerroan borrokan ari direnei eskerrak eman nahi izan dizkie. Gogoratu du beraiek direla babesa behar duten lehen profesionalak, beraiek arduratzen baitira herritarrak babesteaz. «Eskerrak eman nahi dizkizuet herritarren izenean egiten ari zareten lan guztiarengatik. Bitarteko gutxirekin, ordu asko sartzen eta beti laguntzeko prest. Eredugarriak zarete! Mila mila esker!». Alkateak eskerrak eman zizkion baita ere Ondarroako Osasun Zentroko zuzendari Eladino Gonzalezi larrialdi egoera honetan udalari zein herriari bere lan-orduetatik kanpo eskainitako aholkularitza eta laguntza guztiarengatik. Ildo beretik, Artibai egoitzako langileria ere goraipatu nahi du Ondarroako Udalak. «Hasierahasieratik oso jarrera abegikorra erakutsi dute zelako krisia zetorren ikusita, eta pazientzia eta goxotasuna galdu gabe egoiliarrak egunero bezala sentiarazten ahalegin-

tzen ari dira, nahiz eta egoera ez izan bat ere ohikoa», nabarmendu du alkateak. «Ez dira une errazak izaten ari: egoiliarrak bisitarik gabe, egoitzan eta Artibai plazan mugimendua mugatuta... zuek dakizue inork baino hobeto zelakoa den egoera barrutik. Animoak, bai zuei eta bai egoiliarren senideei ere». Osasungintzako eta ongizateko profesionalez gain, garbitasun lanetan ari direnei eta udal langileei ere azpimarra egin nahi izan die: «Beraiek dira egunero-egunero gure ingurua garbitzeaz arduratzen direnak. Beharbada halako gertaeren aurrean baloratzen da gehiago euren lana, baina balorean jarri beharko genuke egunero». Azken aipamena herriko merkatarieta ostalari txikientzat: «Une zailak dira. Zuek egiten duzue gure herria bizi. Animoak guztioi. Eta animo bereziak janari denda txikietako langileei, okinei eta lehen lerroan lanean jo eta ke diharduzuen guztiei». Mila esker, benetan!». «EUTSI ONDARRU ETA ALBOKOARI LAGUNDU!».

Bakoitzak bere komunitateko bizilagunei laguntzeko eskatu du Udalak Ondoan, azpian edo gainean bizi direnei laguntzeko eskatu du Ongizate Batzordeak

E

uskal Herriko hainbat herritan boluntario sareak osatu dira larrialdi egoerak irauten duen bitartean laguntza berezia behar izan dezaketen pertsona nagusi, elbarri edo menpekotasuna dutenei laguntzeko. Eredu ona izan arren Udaleko Ongizate Batzordeak beste eredu bat proposatu nahi die herritarrei: bakoitzak bere komunitateko bizilagunei laguntza eskaintzea. Eneritz Basurko Pagoaga Ongizate Batzordeburuak esan du azken batean laguntza behar duen ezezagun batengana iristea baino errazagoa dela bakoitzak bere alboan, goian edo behean bizi den bizilagunari laguntza eskaintzea: «Bakoitzak ezagutzen ditu bere inguruko bizilagunen beharrizanak, eta pentsa dezakegu nork behar dezakeen laguntza. Herritarrei eskatzen diegu pertsona horiengana joan eta errazagoa dela konfiantzakoa izan daitekeen bizilagun batek laguntza eskain-

tzea». Laguntza hori erosketak egiteko, zamarrak botatzeko, txakurra paseora ateratzeko, farmaziara joateko edo lehentasuneko beste beharrizan batzuetarako izan daiteke. Egitasmo hau bi alderdietako udal ordezkariek, udal teknikariek eta Artibai Egoitzako zein Osasun Zentroko ordezkariek osatutako koordinazio mahaian aurkeztu zuten Zunbeltz Bedialaunetak eta Eneritz Basurkok martxoaren 16 goizeko batzarrean, eta denen oniritziarekin ekin zaio egitasmoari. Adibidez: Nire komunitateko hirugarren solairuan adineko pertsona bat bizi da, bakarrik, eta Koronabirusak kaltetzeko arrisku handiko populazioaren parte denez ez da kalera irtengo. Orduan, nik, bere bizilagun bezala laguntza behar ote duen galdetuko diot eta nire burua eskainiko dut berari erosketa egiteko, farmaziatik gauzak ekartzeko, zamarrak jaisteko edo ogia ekartzeko. Elkartasuna da.

Emakumeenganako indarkeriaren aurrean, arreta espezializatua

E

usko Jaurlaritzak genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatua dauka martxan. Telefono hau doakoa da, eguneko 24 ordutan, 51 hizkuntzatan, espezialistek ematen dute arreta eta ez du arrastorik uzten fakturan. Telefonoz deitzen ari zarela erasotzailea entzuten ari bada, esan telefonoz medikuaren hitzordua bertan behera utzi nahi duzula eta erantzun bai edo ez egingo dizuten galderei. Telefonoaren bestaldean dagoenak ulertuko du zer den nahi duzuna. Larrialdi egoeran ere emakumeak erdigunera!

Arreta zerbitzua TELEFONO BEREZIA Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzua:

900 840 111 24 ordutan martxan!

Profile for 11BARRI

UDALBARRIAK zenbaki berezia - Ondarroako Udala  

Ondarroako Udalak kaleratzen duen berripapera. Oraingo honetan COVID19a dela eta, zenbaki berezia dugu honako hau.

UDALBARRIAK zenbaki berezia - Ondarroako Udala  

Ondarroako Udalak kaleratzen duen berripapera. Oraingo honetan COVID19a dela eta, zenbaki berezia dugu honako hau.

Profile for 11barri
Advertisement