a product message image
{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade

Page 1

UDALBARRIAK ONDARROAKO BARRI-PAPERA

III. Aroa • 2020ko otsaila • 29. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011

Errenteriako zubia konpontzeko aurreproiektua egin da eta URA agentziaren oniritzia behar da orain lanei ekiteko Udalak kontratatutako enpresa batek egin ditu zubiaren analisia eta zelan konpondu daitekeen dioen txostena

E

rrenteriako zubia konpontzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Zubia 2018ko abenduan ibilgailuentzat guztiz zarratzea erabaki zuen udalak, egituraren egonkortasuna ez zelako segurua. Hori ikusita eta zubiak auzokoen egunerokotasunean daukan garrantzia kontuan harturik, konponbidea bilatzeari ekin zion. Egoera zaila zela ikusita, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak administrazioaren konpromisoa erakutsi zuen 2019ko otsailean Errenteriako zubiaren egoera zein zen sakonki aztertzeko eta irtenbide posible bat bilatzeko. Orain, kudeaketa horiek guztiak eginda, Dimark enpresak aurkeztu ditu beharrezko txosten tekniko guztiak, baita arazoari nolako irtenbidea eman behar zaion azaltzen duena ere; udalak Errenteriakoei bertakoei azaldu dizkie txosten horien nondik norakoak. Eusko Jaurlaritzaren URA agentziaren oniritzia behar da orain aurreproiektua onartu eta lanak lizitaziora ateratzeko. URA agentziaren menpe daude Euskal Autonomi Erkidegoetako

ibaien inguruan egiten diren lan guztiak, eta, horrenbestez, aurreproiektuak haren oniritzia behar du lizitaziora atera baino lehen. Momentu horretan dago orain prozesua. Dimark enpresaren analisi eta konponketen txostenak dioenaren arabera, zubiaren

lehen eta bigarren zatiaren elementu estrukturalen degradazioa handia da; lehen zati biak Errenteria auzoko aldeko zatiak dira. Dimark enpresak udalari aurkeztu dion konponbidea lehen bi zati hauen konponketa osoak dira, 3 eta 4 zatietan eta

Bizikletentzako aparkaleku berriak eta jarleku berriak ipini dira herriko zenbait txokotan

U

dala herriko zenbait puntutan jarlekuak aldatzen edo berriak ipintzen ari da. Jarleku berriak lehengoak baino altuagoak dira, errazago jartzeko eta altxatzeko; batez ere pertsona nagusiekin pentsatuz. Leku hauetan ipini dira edo ipiniko dira jarleku berriak: lau jarleku Itsasaurren erreka parean, Kalatraba zubiraino; jarleku bat Kamiñaldeko aparkalekuaren

parean, auzokoek horrela eskatuta; bi jarleku berri Artibai egoitzaren kanpoaldean; beste bat Kamiñazpiko frontoian eta dozena bat Zaldupeko zubitik hasi eta Ibaiondorainoko pasealekuan. Bizikletentzako aparkaleku gehiago ere ipini dira: Kamiñalden, Artibai egoitzaren parean eta Errebala Txikiñean. Herritarrak bizikletaz ibiltzea eta gutxiago kutsatzera bultzatzeaz batera

haientzako baliabideak ipintzea oso garrantzitsua dela deritzo udaleko ingurumen batzordeak. «Kaleetan ez ezik, jende asko dabilen lekuetan ere badaude (ikastetxeen parean, kiroldegian, futbol zelaian, anbulategian…) baina orain leku horietako batzuk indartzea aproposa ikusi dugu; Errebala Txikiñean, esaterako», adierazi du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

oinarrietan aurkitu diren gabeziak konpontzearekin batera.

Hurrengo urratsak URA agentziak, orain, onartu egin behar du udalak aurkeztutako konponbidea, edo, hala ez bada, ze aldatu behar duen pro-

posatu. Horren ostean lanak lizitaziora aterako dira, eta lanak hasi ahalko dira. Konponketak egiteko Dimark enpresak aurkeztutako aurrekontua 63.473,41 eurokoa da. Udalak lanak 2020an hasi nahi ditu, beti ere URA agentziaren oniritzia lortu eta gero.

> TRAFIKOA

Irtengunea ipini da Artibai kalean, abiadura moteltzeko

U

rtarrilaren amaieran ipini zen ibilgailuen abiadura moteltzeko irtengunea Artibai kalean, auzoko bizilagunek hala eskatuta. Artibaikoen esanetan, kale horretan behar baino abiadura handiagoa hartzen zuten ibilgailuek errepidearen azken metroetan, eta zer edi zer larria gertatzeko aukera zegoen. «Bertan ibiltzen den jende kopuru handia ikusita, gehienbat institutura

edo liburutegira doazen gazteak, beharrezkoa ikusi dugu neurriak hartzea ibilgailuek abiadura moteldu dezaten», azpimarratu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. Udalak gogorarazi nahi du gune horretarako gomendatutako abiadura 30 kilometro ordukoa dela, eskola gunea baita. Udalak beste irtengune bat ipintzea ere aurreikusten, du Ortiz fabrikaren pareko bidean.


2 UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2020ko otsaila • 29. zk

> HIRIGINTZA • AZPIEGITURAK

^^^ Hobekuntzak egin dira igerilekuko iragazki sisteman eta ur beroaren biltegietan

Ibaiondoko aparkalekuak hilabete honetan zabalduko ditu Ondarroako Udalak

Kiroldegia 1985ean zabaldu zen, eta orduz geroztik egondako aurrerapausoak baliatu dira hobekuntza horiek ezartzeko. Igerileku handiko ura iragazteko sisteman hondarra kendu eta mikrobeira ezarri da iragazteko. Bestalde, dutxatzeko erabiltzen den uraren biltegia ere handitu egin da, kiroldegiko arduradunek esan dutenez «ordu zehatz batzuetan zerbitzua ematea kosta egiten zelako zegoen erabiltzaile kopuru handiarengatik»; horretarako, 1.500 litroko biltegiaren ordez, 2.000 litroko beste bat ipini da.

Udaberrian berriz ere zerrendak zabalduko ditu Udalak, nahi duten herritarrek izena eman eta aparkalekua eduki dezaten 30 urtean

I

baiondoko aparkaleku berriak hilabete honetan zabalduko dira. Gotzaite-giarekin egindako negoziazioari esker lortu zen aparkalekuak emakida gisa uzteko prozesua abiaraztea, eta orain zabaldu egingo dira. Aparkale-kua denboran egon da itxita; eta tarte honetan egon diren kalteak konpondu dira azken hilabetean: hezetasunak kendu dira, aireztapen sistema berregokitu da eta igogailua ere abiarazi da. Aparkalekua 30 urtez edukiko

dute jabeek, eta udalarekin batera osatu dute jabego elkartea, aparkalekuak zabaldu aurretik eman beharreko azken urratsa. Jabego elkarte horrek kontratatutako aholkularitza enpresa arduratuko da elkartearen kudeaketaz. Izena emateko aukera Aparkalekuak eskuragarri daudela ikusirik, berriz ere zabalduko da herritarrek izena emateko aukera. Horretarako, martxoan edo apirilean zerrendak zabaltzeko deialdi

publikoa egingo da, eta lehen deialdian egindako prozesu bera jarraituko da: izena emateko epea zabaldu, onartuen zerrenda kaleratu, ordainketa egin eta giltzak eman. Data horiek zehaztasunez jakindakoan herritarrei helaraziko zaie mezua, bai udal bando bidez, bai udalaren komunikabide ofizialen bitartez. 129 aparkaleku daude Txomin Agirre ikastolaren azpian. Soilik ibilgailu partikularrak sartu ahal dira. 14.600 euroko prezioa dauka 30 urterako emakidak.

^^^ Aurrera jarraitzen dute Plaiko Zubia eraberritzeko lanek Orion enpresan Ondarroako Plaiko Zubiaren eraberritze lanek aurrera jarraitzen dute. Eraberritze lanak Galdakaoko Orion enpresari esleitu zizkion Bizkaiko Foru Aldundiak; eta erakunde haren arabera, zailtasunak zailtasun, uda amaierarako aurreikusten dute zubia bere lekuan egotea. Data hori bete ahal izateko, baina, aurreikusi bezala joan behar da prozesu guztia. Aldundiko ordezkariek zehaztu dute uste baino zailagoa ari dela izaten eraberritze prozesua, zubiaren egoera oso txarra zen eta.

Txomin Agirre 28ko legez kanpoko eraikina aurten eraitsi beharko du udalak Berez eraikina jabeak eraitsi beharko lukeen arren, ezetz esan du; eta subsidiarioki udalak egin beharko du eraisketa

T

xomin Agirre kaleko 28 zenbakian legez kanpo egin zen eraikina aurten eraitsi beharko du udalak. Hasita dago eraisketa lanak hasi aurretik martxan jarri behar izaten den prozesua. Eraikina egiteko lanak 2007an baimendu zituzten

orduan zeuden udal ordezkariek, baina gerora eraikina legez kanpokoa dela esan du epaile batek. Eraikinaren jabetza LKSLaboral Kutxarena da, baina bere interesak direla eta eraisketari ezetz esan dionez, udalak hartu behar izan du subsidiarioki ardu-

ra hori. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak esan du udalak 300.000 euro aurreratu beharko dituela gutxi gorabehera lan horiek egiteko: «Diru hori gero enpresari erreklamatuko diogu, baina bitartean dirua udalak aurreratu behar izateak gainkarga handia dakar guretzat». Udalak enpresa bat kontratatu zuen eraisketa lanak nola egin behar diren zehazteko. Hain zuzen ere, proiektu hori erregistratuta dago, urtarrilaren 21eko datarekin. Proiektu horretan eraisketa egiteko era eta jarraitu beharreko urratsak zehazten dira, besteak beste, alboetako etxeek kalteren bat jasanez gero lanak gelditzea, arrakalen aurkako protokoloa eta lekukoak ipintzea. Hurrengo asteetan udalak lehiaketara aterako du eraisketa lanak egiteko pliegua; eta lehiaketa irabazten duen enpresak edukiko du eraisketa lanak egiteko ardura.

^ Kofradia Zaharrak, 100 urte (1920-2020) Kofradia Zaharrak 100 urte beteko ditu aurten. Pedro Guimon arkitektoak diseinatutako eraikinak bizi-bizi egoten jarraitzen du. Lehenago arrain salmenta egiteko eraiki zen, herriko sektore nagusiaren erdigune. Gaur egun herriko talde eta elkarteen biltoki eta erakusleihoa da, hitzaldiak, erakusketak eta bestelako ekimenak egiteko.


UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2020ko otsaila • 29. zk 3

> ANIZTASUNA • BERDINTASUNA

‘Nik sinistetsut!’ festibalaren balorazio positiboa egin du Udal Berdintasun Kontseiluak Herriko emakume artisten lana kalera ateratzea izan da festibalaren helburua; asmoa bete dela esan dute

N

ik sinistetsut! festibalaren lehen deialdia egin zen abenduaren 21ean Onda-rroan, eta ezarritako helburuak bete zituen. Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak esan du oso pozik geratu zirela herritarren erantzunarekin: «Herriko emakumeek euren artelanak kalera atera eta ikusgarritasuna lortzea zen festibalaren helburua, emakumeek ere plaza bat edukitzea, euren lana aitor diezaiegun». Festibala Etxelilatik hasitako kale erakusketa ibiltariarekin abiatu zen. Herrian egun berezia izanik, jende asko zegoen kalean, eta hori baliatu zuten artista ondarrutarren lanak erakusteko. Andrabandako kideen eskutik musikatutako kalejirak Alde Zaharra eta Itsasaurre gurutzatu zituen. Arratsaldean kalejiran atera ziren

Andrabanda Feministako kideak, eta Alamedan ipinitako karparaino joan ondoren, 5 minutuero ekitaldia hasi zen: herriko emakume artistek bost minutuan euren lana oholtzaratu zuten. Amaitzeko, Optika taldeak kontzertua eskaini zuen. Festibalean 30 bat emakumek eta neskek osatutako beste hainbat taldek parte hartu zuten. Berdintasun zinegotziak esker oneko berbak baino ez ditu eduki guztientzat, eta aurrera begira ere jaialdiarekin jarraitzeko asmoa erakutsi du: «Formatu berria izan da, emakumeak erdigunean ipini eta emakumeok pentsatua. Urte luzez emokumeok espazio publikotik kanpo egon gara, bai gu eta baita gure beharra ere, eta bada garaia hori guztia erdigunean ipini eta erakusteko. Horretan ari gara Udal Berdintasun Kontseiluan».

Etorri berriei ateak ireki eta baliabideak erakutsi zaizkie, baita zerbitzuen berri eman ere Aniztasun batzordeko ateak zabalik daudela esan du Pedro Lasartek, etorri berrien beharrak asetzen laguntzeko

2

019an Ondarroara etorritakoei eongietorria egin zaie Etxelilan. Pedro Lasarte Iparragire Aniztasun zinegotziak herriko ateak zabaldu zizkien ondarrutarren komunitatera batu eta denon artean herri anitz bat osatzeko. Ongietorriaren helburuak hauek izan ziren: elkar ezagutuz elkarbizitza sustatzea, harreman sare berriak sortzea, herriaren zerbitzuak erakustea, kulturartekotasuna bultzatzea eta herriko egunerokoan parte hartzera gon-

bidatzea. Besteak beste, Senegal, Maroko edo Urugaytik etorritako herritarrak egon ziren ekitaldian, udal ordezkariekin eta beste zenbait gonbidaturekin batera (Gaztelekuko begiraleak, Andrabanda, AEK, UEMA…). Ondarroan inor ez da kanpotar eta denak dira ongi etorriak. Horretan guztiek egiten dute bat. Etorri berriek euren bizi esperientziak kontatu zizkieten bertaratuei, lekualdatze prozesua zer nolakoa izan zen azaltzeko eta bidean zein iristean aurkitutako zailtasunen berri emateko. Pedro Lasartek Aniztasun Batzordeko ateak irekita daudela gogorarazi zuen. «Batzorde hori baliatu nahi dugu zuek entzuteko, zuen arazoez jabetzeko (zerbitzuak, etxebizitza, alokairuak, hezkuntza…) eta denon artean aurrera egiteko. Udala prest dago laguntzeko», adierazi zuen.

> KIROLA

2019ko Kirol Sariak Galdos eta Badiola, Urruzuno, Aulestia eta eskalada taldearentzat dira

A

benduaren 18an elkartu zen Kirol Batzordea udaletxean, eta guztien artean aukeratu zituzten sarituak, herritarrek aurkeztutako hautagaien artean: Nerea Badiola eta Amaia Galdos Orioko arranlariei urteko emakume kirolarien saria, Inhar Urruzuno harri-jasotzaileari urteko mutil kirolaren saria, Tontorramendi Aurrera Mendi

Taldeko eskalada taldeari urteko kirol taldearen saria eta zendu berri zen Aitor Aulestiari egitea 2019. urteko aipamen berezia. Herritarrek hilabete inguru eduki zuten kirol sarietarako hautagaiak aurkezteko, eta Nagore Badiola Alberdi Kirol zinegotziak eskerrak eman nahi izan dizkie horretarako tartea hartu zuten guztiei. «Guretzat

> Urtza Agirre atletak Espainiako txapelketa jokatuko du martxoan Urtza Agirre Lersundi Durango Kirol Taldeko atleta ondarrutarrak 18 urtez azpiko Espainiako txapelketarako txartela lortu zuen Basaurin, 2 minutu 20 segundo eta 52 ehuneneko denbora eginda. Orkatz Beitia entrenatzailea oso pozik agertu zen Agirreren lorpenarekin. Urtza Agirrek lehen aldiz egin zuen Basaurin 800 metroko proba, eta aurreikuspenak gainditu zituen. Espainiako txapelketa Valentzian (Espainia) jokatuko da, martxoaren 7an eta 8an. Zorionak Urtza eta zorterik onena Valentzian! Argazkia: Durango K.T.

oso garrantzitsua da kirol sariak jasotzeko hautagaitzak herritarrengandik etortzea», adierazi zuen. Behin hautagaiak ezagututa, kirol batzordean erabaki ziren sarituak, udal taldeeen eta herriko kirol talde zein norbanakoen artean. Sarituek pozik jaso zuten albistea. Kirol gala udaberri hasieran egitea aurreikusten da.


4 UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2020ko otsaila • 29. zk

> ONGIZATEA

85 urte bete dituzten bazkideak omendu ditu Antiguako Ama elkarteak Iaztik, Antiguako Ama elkarteak 85 urte betetzen dituztenak omentzen ditu

A

ntiguako Ama elkarteak 2019an 85 urte bete zituzten bazkideak omendu zituen abenduaren 12an (omenduak, beheko argazkian). Elkarteko zuzendaritza batzordeak iaz ekin zion 85 urtekoak omentzeari. Aurten, bigarren bider antolatu dute, beraz. Zuzendaritza batzordekideek omenaldi hunkigarria prestatu zieten 85 urtekoei eta

haien gertukoei. Omendu guztiei agurra dantzatu zieten lehenengo; eta opari bana eman zieten gero. Guztiaren ostean, txokolatada egin zuten bertaratutako guztiek. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, giro oso gozoa egon zen. Omendu batzuk ezin izan ziren ekitaldira joan, eta senideak bertaratu ziren haien ordez. Hori ere eskertu nahi izan zuten zuzendaritzakoek. Argazkia: Klik Klak

> Igerilekura joateko gurpildun aulkientzako arlanpa moldatu da

> BIZIPOZA

Igerilekura joateko arlanpak moldaketa bat behar zuela atzeman zuten Ondarroako Udalak eta Karenka elkarteak, gurpildun aulki guztientzako irisgarria izan dadin. Herritik zehar egiten dituzten ibilaldietan atzeman zuten konponketa beharra, eta, horri erantzunez, udaleko langileek urtarrilaren amaieran moldatu zuten igerilekuetara joateko arlanpa.

> Alkatea eta alkateordea Artibai egoitzara gonbidatu zituzten Urtero Gabon bezperetan egiten duten legez, Artibai egoitzako lagunek bazkaltzera gonbidatu zituzten Zunbeltz Bedialauneta alkatea eta Eneritz Basurko alkateordea. Esan zutenez bazkaloste polita pasa zuten, eta abesteko eta pasarteak kontatzeko tartea ere egon zen; amaieran, alkateari bertsoak abestu zizkioten.

^^^ Bizipoza elkartearen aurkezpen ekitaldia egin zuten urtarrilaren 26an Ekitaldian hainbat lagun batu ziren, besteak beste, Artaka eskola, Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia bertsolariak, herriko arraunlariak, Herri eta Bixi, Inhar Urruzuno harri-jasotzailea, Asisko Urmeneta ilustratazailea eta Keu Agirretxea musikaria; Ugaitz Alegriak eta Anabel Arraizak gidatuta. Alkatea eta Ongizate batzordeko kideak ere bertaratu ziren. «Ekitaldia oso hunkigarria izan da. Sekulako erantzuna jaso du aurkezpenak», adierazi zuen Arnasak. Balorazio oso positiboa egin du. «Boluntario asko lortu ziren, eta jendeak ere ondo erantzun zuen. Gu pozik eta eskertuta gaude. Bizipoza egitasmoak boluntarioen laguntzari esker funtzionatzen du, eta boluntario sare indartsu bat sortzen bada, aurrera egiteko ondo etorriko da».

> TURISMOA > GAZTERIA

Espazio berria sortu da Gaztelekuko sarreran Errebala Txikiñe gaztelekuaren sarrerako espazio zabala solaserako txoko bihurtu da

U

dalak Errebala Txikiñe Gaztelekua margotu eta solaserako espazio berri bat sortu du gunearen sarreran. Eraikinaren beheko solairuan dagoen espazio zabala aprobetxatu da; eta alfonbra eta besaulki batzuekin, solaserako txoko gozoa egokitu da. Orain arte espazio zabal horrek ez du eduki erabilgarritasun zehatzik, eta

txoko berri bat sortzeko espazio egokia dela ikusi dute udalean. Horrez gain, Gaztelekuko hormak ere margotu egin dira. «Errebala Txikiñe herriko gazte askoren bilgunea da neguan –batez ere hotza eta euria ari duen asteburuetan– eta guretzat oso garrantzitsua da espazio berriak sortzea», adierazi du Eneritz Basurko Pagoaga

Hezkuntza batzordeburuak. «Uste dugu gure gazteek aisialdia euren buruarekin bakarrik pasatzeko bitarteko gero eta gehiago dituztela; eta gure helburua da gazteek denbora librea lagunekin igarotzea, berba egiten, eztabaidatzen, iritziak trukatzen, lagun berriak egiten… Txoko hori horretarako aproposa da», azaldu du.

2019an Turismo Bulegoak 5.474 bisitari eduki ditu

2

018ko datuekin konparatuz oso antzekoak dira iazko urteak Ondarroako Turismo Bulegoak utzitako bisitariak. 2018an 5.645 bisitari zenbatu zituzten bulegoko arduradunek, eta aurten, ostera, 5.474 pertsona. Turismo Bulegoko arduradunak eta udal ordezkariak pozik agertu dira. Ondarroan turismoak badu lekua; eta zenbakiak ikusita, emaitzekin pozik daude Turismo Bulegoko teknikariak zein udal ordezkariak. «Inguruan beste turismo mota bat daukagu, eta guk gure eredu propioarekin jarraitzeko asmoa dugu», esan dute turismo arduradunek. «Ondarroa turistikoki hainbeste saldu ez dugun herria da, kanpora begira behintzat; gure ustez turista kopurua baino garrantzitsuagoa delako eskaintzen diegun zerbitzuaren kalitatea eta abegikortasuna». Zentzu horretan, udal ordezkariek ere azpimarratu dute herriko turismoaren oinarriak beste batzuk direla, hain zuzen ere bertoko izaera eta ondarea, bizimodua eta gas-

tronomia erakustea; eta horrek turismo masifikatua baino zerbitzu pertsonalagoa eta gertukoagoa eskatzen duela. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkatea ere pozik agertu da bisitari kopuruarekin: «Gure ereduak ere onarpena badaukala ikusi dugu beste behin ere». Bisitarien jatorriari dagokionez, gehienak Euskal Herritik etorri dira: 2.583 guztira. Espainiako estatutik etorritako gehienak madrildarrak eta valentziarrak izan dira: 303 eta 165 bisitari, hurrenez hurren. Gainontzeko bisitarien jatorriak Frantzia (483 bisitari), Katalunia (460 bisitari), Alemania (136 bisitari) eta Holanda (63 bisitari) izan dira. Bisitari gehien abuztuan eduki zituen Turismo Bulegoak, 1.585 hain zuzen; atzetik, uztailean, 1.111 bisitari jaso zituen; irailean, 741 bisitari; eta ekainean, 611 bisitari. Interes gehien pizten duen elementuetako bat arrainaren salmenta izaten dela esan dute Turismo Bulegoko ordezkariek, «badakitelako Ondarroan arrantzak zelako garrantzia daukan».


UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2020ko otsaila • 29. zk 5

> ZAMARRAK > EUSKARA

KULTURA > Ekai Lersundiri buruzko filma Zinegoak jaialdirako aukeratu dute

Zamarrak, edukiontzietara

A

zken aldian herriko txoko batzuetan etxeko zamarrak (errefusa) kaleko zamarpotoetan agertu dira; Iturribarrin, esaterako. Udalak gogoratu nahi du debekatuta dagoela etxeko zamarrak kaleko zamarpotoetan uztea, eta derrigorrez edukiontzietan utzi behar direla. Izan ere, zamarrak ontzietatik kanpo uzteak areagotu egiten du arratoiak edo intsektuak agertzeko aukera. Bestalde, udalak gogorarazi nahi du traste zaharrak ezin direla edonoiz eta edonon atera. Lea-Artibai Amankomuazgora deitu behar da, eta eurekin adostu traste zaharrak noiz atera eta non laga. Horretarako, 900 10 48 78 telefono zenbakira deitu behar da.

Ekai Lersundi Martinezi buruzko Mi pequeño gran samurai film laburra Bilboko Zinegoak jaialdiaren sail ofizialean lehiatzeko aukeratu dute. Arantza Ibarra zine zuzendari ondarrutarrak egin du filma, eta Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian parte hartuko du, otsailaren 24tik martxoaren 8ra, Bilbon. Ibarraren lanarekin batera, beste 28 egongo dira sail ofizialean. Zuzendaria oso pozik agertu da izendapenarekin, eta gogoratu du besteak beste ondarrutar askoren ekarpen ekonomikoari esker egin ahal izan zutela proiektua.

Ondarrutar naturala lehiaketa, maiatzaren 17an Herriko frontoian egingo da, bikoteka; bietako bat heldua izan beharko da, nahitaez. Ugaitz Alegria aktoreak gidatuko du neurketa.

O

Udalak onartutako MOZIOA > Urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egin zuen udalak; EH Bilduk alde bozkatu zuen eta EAJ/PNV-k aurka Ondarroako EH Bilduk, urtarrilaren 29ko ohiko plenoan, hurrengo eguneko greba orokorrarekin bat egiteko mozioa aurkeztu zuen. Mozio horretan, besteak beste, eskaera hauek egiten ziren: 2011n eta 2013an onartutako pentsioen murrizketak indargabetzea, lan erreformak bertan behera uztea, Gizarte Segurantzaren eta Enplegu Politikak transferitzea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak presaz ezartzea, gutxieneko soldatak 1.200 eurokoak izateko bitartekoak ipintzea, gizon eta emakumeen arteko soldata eta pentsio arrakalekin amaitzea eta kontratazioan sexuaren, jatorriaren, ideologiaren, sexu-identitatearen, aniztasun funtzionalaren edo ekonomia-jardueraren araberako diskriminaziorik egingo ez dela bermatzea. Mozioa eztabaidatu ostean, EH Bilduk alde bozkatu zuen; eta EAJ/PNVk, ostera, aurka. Mozioa onartuta geratu zen EH Bilduren aldeko bozkei esker, eta Ondarroako Udala mozioan agertzen diren eskari guztien alde agertuko da haren ildotik.

ndarroako Udal Euskara Batzordeak Ondarrutar Naturala lehiaketa antolatu du maiatzaren 17rako; Ugaitz Alegria aktorea aurkezle dela. Bezperan Antxoa Eguna dela baliatuz, maiatzaren 17an izango da ekimena; 18:00etan, herriko frontoian. Ondarroako tribial jokoan oinarritutako jolasa izango da. Horrela, euskarari eta herriari lekua eman nahi izan diote hain data esanguratsuan, Antxoa Egunaren bueltan. Euskara batzordetik sortutako lauzpabost laguneko taldea dabil antolakuntza lanetan. «Ondo pasatzeko, dakiguna ez ahazteko eta hizkuntzaren eta kulturaren transmisioak duen

garrantziaz ohartarazteko aukera emango digu lehiaketak. Ondarroako tribial baten antzera, galdera-erantzunetan oinarritzen da jolasa», aurreratu du Arantza Atxurra Aranguren Euskara ziengotziak. Parte hartzeko Ondarroako gauzak jakitea, besterik ez da behar: Ondarroako istorioak, herritik kanpo ere ospea izan duten pertsonak ezagutu, gertaerak, esaerak, toki-izenak, joko-izenak, bitxikeriak, hitzen esanahiak eta abar. «Ondarrutar izateaz harro sentitzeko aukera bat da. Zenbat eta hobeto ezagutu gure herria, orduan eta gehiago maitatuko dugu; eta horregatik bakarrik, merezi du horrelako jolasetan parte hartzea», gaineratu dute.

Nola parte hartu? Binaka hartuko da parte lehiaketan. Honela osatuko da bikotea: pertsona heldu bat eta gazte bat edo bi heldu batera; beti egon beharko da heldu bat bikotean. Kanporaketaren sistemarekin egingo da lehiaketa, azken txanpan bikote bat irabazle gertatu arte. Ondo pasatzeaz gain, sariak ere banatuko dira: guztira 1.000 euroko balioa banatuko da sarietan. Izena emateko hiru aukera daude: udaletxeko euskara sailean, mrey@ondarroa.eus posta elektronikoaren eta 94 6833668 telefonoaren bitartez; Turismo Bulegoan edo 94 683 19 51 telefonoan; eta Zaldupe eta Zubi Zahar ikastetxeetan.

Euskaraldiaren aurkezpena egingo da martxoaren 18an Ekitaldi irekia izango da; eta herritarrez gain, Ondarroako talde eta elkarteetako ordezkariak ere gonbidatuta egongo dira.

E

uskaraldiko Ondarroako lantaldeak bigarren Euskaraldiaren aurkezpena egingo du martxoaren 18an, asteazkena, 19:00etan Kofradia Zaharrean. Bigarren Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Bigarren aldi honetan protagonismo berezia izango dute herriko elkarte eta taldeetan dabiltzan herritarrek. Hori dela eta, herritarrez gain Ondarroako talde eta elkarteetako ordezkarientzat ere egin da aurkezpenerako deia. Aurkezpen ekitaldiak bi zati edukiko ditu: lehenbizi, Euskaraldiaren lehen deialdiko emaitzak azalduko dira. Ondoren, 2020ko Euskaraldiaren aurkezpena egingo da, eta hain-

bat datu emango dira: noiz egingo den, zer berrikuntza dakarren, zergatik den garrantzitsua herriko elkarteek eta taldeek parte hartzea eta zer egin dezakegun elkarte edo talde moduan. Euskaraldiaren Ondarroako lantaldea hasita dago lanean Euskaraldia egoki antolatzeko, eta aurkezpen ekitaldi hori izango da bigarren Euskaraldiaren abiapuntu formala. Aurreko Euskaraldiak oso erantzun ona jaso zuen Ondarroan, eta oraingo honetan ere beste horrenbeste lortzeko ahaleginetan ari da lantaldea. Formatu bertsua Bigarren Euskaraldiak bi oinarri edukiko ditu. Lehenengoa,

AhoBiziak eta BelarriPrestak izango dira, lehen Euskaraldian bezala. Bigarren oinarria, berriz, erakunde publiko, enpresa, saltoki, elkarte, talde eta gizarte eragileak izango dira. Bigarren Euskaraldiaren helburua aipatutako subjektu horiek Euskaraldian murgildu eta euskaraz aritzeko espazio bilakatzea da, Arigune paperean. Arantza Atxurra Aranguren Euskara zinegotziak herritar eta kolektibo guztiak gonbidatu ditu ekitaldira: «Norbanakoak zein talderen batean edo elkarteren batean parte hartzen duzuen guztiok gonbidatuta zaudete. Ondarroak erreferente izaten jarraitu behar du euskararen erabileran, eta hori denon esku dago».

KONTSUMOA > Aurrez abisatu gabe etxez etxe datozen komertzialei sartzen ez uzteko aholkatu du Kontsumo Bulegoak Aurrez abisatu gabe etxera etortzen diren komertzialei sartzen ez uzteko gomedioa egin du Ondarroako Kontsumo Bulegoak. Baimendutako enpresaren bateko saltzailea izatekotan, aurretiaz abisatu behar dute. Beraz, abisurik gabe etxera etortzen direnei ez zaie sartzen utzi behar. Azken aldian iruzur saiakerak atzeman dira inguruko herrietan, eta halako kasuetan ezer ez sinatzeko esan dute. Kontsumo Bulegoak azpimarratu du komertzial hauei zerbait sinatuz gero garrantzitsua dela Kontsumo Bulegora jotzea sinatu eta hurrengo 14 egunetan, orduan bota baitaiteke atzera sinatutakoa. Komertzial horiek herritarren ezjakintasunarekin jokatzen dutela esan dute, batez ere nagusiekin. Halako gertakizunei buruzko aholkuak emateko, Kontsumo Bulegoa zabalik egoten da, eguenetan, 09:00etatik 14:00etara, Alamedako udal bulegoetan.

INGURUMENA > Aranzadi kalatxoriak eraztuntzen ari da Kalare Deuna Kofradiaren teilatuan Aranzadi Zientzia Elkarteko biologoak kalatxoriak eraztuntzen ari dira Kalare Deuna kofradiako teilatuan. Arta inguruko etxeetatik Kofradia gainean ikusi daitekeen sarezko txabola ekimen horretarako da. Biologoak, Kofradiako langileen laguntzarekin, kalatxoriak eraztuntzen ari dira; besteak beste, haien populazioa, migrazio ibilbideak eta abar kontrolpean edukitzeko. Eraztundu aurretik, mokoa eta hegoak neurtu dizkiete.


6 UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2020ko otsaila • 29. zk

TALDEAK BERBETAN Alamedako PENTSIONISTAK

O

ndarruko Pentsionistok urte bi daruauz batzen, 2018ko otsailan 23tik hain zuzen. Zein ixan zan pentsionistok astero batzen hasteko arrazoi? Rajoy Españiko Gobiernuko presidenti zala beran ministra batek bixaldutako karta bat, pentsinoik %0,25 altzako zile esaten. Holan, kontzentraziñoik Hego Euskal Herriko makina bat herritxan hasi zin zabaltzen, tartin, zelan ez, Ondarrun. Gaur egunin 135 herri baino gehixa

gaz astelehenero elkarretaratzik etxen douenak. Argazki inportantiena beti ixaten da Bilboku, astelehenero udaletxeko eskilaretan etxen dalako elkarretaratze handixena. Halan eta guzti be azpimarratu nahi dou astelehenero-astelehenero Alamedan be ez gazela herritxar gitxi batzen: beti gaz 260 bat lagun. %0,25an igoerin kontrako protesta bat lez hasi gendune, egoeri ondo aztertu eta gero etenik baiko burruki bihurtu de. Zer eskatzen douen? 1.080 euro-

ko pentsinoi minimu, 1.200 euroku ixati gitxiengo soldati (Europako Karta Sozialak dinon latxeik), gixon eta emakumin arteko soldatan desberdintxasune amaitzi (emakumik diskriminaziñoi handixe jasaten dabe hamen be), jubilaziñoi aurreko zuzenketa faktori kentzi eta 40 urte kotiza eta gero jubilaziñoi penalizata ez geatzi. Ikusten dan latxeik pentsinoin egoera txarra zuzenin da lotute gaur egungo soldatakin eta biharreko bizitxiaz; astelehenero Alamedan

UDALBARRIAK ZABALIK DAGO TALDEEN IRITZIAK JASOTZEKO. Bidali idatzia helbide honetara: komunikazioa@ondarroa.eus

esaten douen latxeik gu ez gaz hamen bakarrik gure pentsinoin alde burrukan etxeko, hurrengo datozen generaziñoin alde burrukan be bagabiz, eurak be eskubidik eukitxeko. Honei danai inddarra emon ahal ixateko eta hamen gazela erakusteko burrukan jarraitxuko dou, elkarretaratzik, manifestaziñoik eta protestak etxen, bai herrixan, bai Bizkaixan ero bai Euskal Herri mailan. 2019ko maxatzin Gasteizen ein genduzen batzarretan erabaki gendun ixe hilabetero emon bihir gendule beste pauso bat aurrea. Orduntxe erabaki zan instituzñoitxa eta sindikatuta jun eta geure egoerin barri emoti, eta batxe be herrixak paroi etxi. Euran proposamena ixan zan azarun mobilizaziñoi handixak etxi eta urtarrilin greba orokorra etxi. Euran proposamenai esker konturatu ginan gure aldarrikapenak benetako inddarra eukenela herritxarran artin eta beste pauso bat emoteko momentu zala, badakauela inddarra eta babesa. Urtarrilan 30eko grebi oso inportanti ixan zan, jente asko batu zan eta herrixe para

ein zan egun batez. Hori dana lortzeko oso inportanti ixan da azkan bi hilabetitan sortu dan lantaldik ein daben biharra. Talde horretan batu ginan Ondarruko gazte, andra, ikasle, sindikatuk, herriko taldik eta zelan ez, Alamedan batzen gazenon representaziñoi be bertan eon ginan. Dendaz-denda jun ginan, informaziñoi emoten eta zabaltzen, berba ein gendun komertzixo, taberna, enpresa, kooperatibakin... ederra ixan zan! Greba egine ederra ixan bazan zer esanik bez aurrek guzti eta zabaldu gendun informaziñoi! Eder demasa! Etxen douzen kontzentraziñoik ez diz inon kontra, ezta gitxiauarik be, diz geure eskubidin alde. Guk eskatzen dotzauena da boteri daukenai euran politikak aldatu eta mesedez eskatzen dotzauenai jamon etxeko. Gure eskarixak justuk diz! Gure mobilizaziñoitxan konstantik ixan gaz, eta holantxeik jarraitxuko dou! Astelehenero 12:00xetan Alamedan batzen jarraitxuko dou gure ustez justu dana lortzen douenearte! JO TA KE LORTU ARTE!

EHBILDU Pentsionistakin! Lortu arte!

EAJ Diru laguntzak, herriko mantenimentua, inbertsinoak. Gure proposamenak

O

egealdi honen hasieran, ekaineko plenoan, hiru hausnarketa egin genduzan gure taldetik, gure ardura eta gure ordezkaritza zelakoa izango zan zehaztuteko. Hiru hausnarketa horreetatik gaur bat ekarriko dogu Udalbarrietara. Ondarroaren alde oposizino eraikitzailea egitea: herrirako onak diran ekimenetan gu bertan egongo gara, eta kritika egin behar dogunean proposamen bategaz egingo dogu. Oraingoan hiru arlotan egingo doguz proposamenak, hirurak be aurrekontuekin lotura daukienak: diru-laguntzak, herriko mantenimendua eta inbertsinoak. Danak be 2020ko Aurrekontuetarako proposamen moduan hartu leikez, ondino ez diralako aurkeztu be egin. Barriro be esango dogu garrantzitsua dala Udal Aurrekontuak garaiz egitea, abenduaren amaierarako onartuta egon behar direla. Gure taldeak sarritan egiten daben eskaera da hau, beharrezkotzat ikusten dogulako planifikazino egokia egiteko eta aurreikusten diran partidak benetan gauzatu ahal izateko. Izan be, aurrekontuetan aurreikusten diran gastu eta inbertsiok bakarrik daukie zentzuna gauzatzen badira. DIRU LAGUNTZA. Aurrekontuak gauzatu ez izanaren ondorioetako bat Udal dirulaguntzatan ikusi da. 2019ko Aurrekontuetan diru-laguntzatarako partida 149.710 eurokoa zan, baina dirua ez da banatuko. Urtea amaitu eta ez dalako deialdia publikatu, argudioa Estatuko Diru-laguntzen Erroldan argitaratu behar ziralako, ez arautegi barri bategaitik baizik

ngun tarte hau aprobetxakou herritxar askoi babesa erakusteko eta geure konpromisu beste behin adierazteko. Normalin tarte hau dakauen proiektu, asmo edo iritzixak azaltzeko ibiltxen dou, baine gaur pentsionistai buruz berba etxeko ibiliko dou, eurak be herri honen zeregin handi bat dizelako on momentun, eta euran eskubidik errespetati dan proiektu handixenetaku dalako. Herrixan aspaldi sortu dan mugimendu senduenetaku de Ondarruko Pentsionistana eta talde horrei geure babes guzti nahi dotzau adierazi. Astelehenero ahalegintzen gaz zeuekin eoten Alamedan, eta on idatzi honen bitxartez be bai. EH Bilduk, eta gure kasun Ondarruko EH Bilduk bat etxen dou pentsionistak etxen daben aldarrikapen guztikin. Urtarrilan 30eko greba orokorra zala eta, moziñoi presenta gendun plenun argi lagateko guk zer pentsaten douen, zeinen aldin gazen eta Ondarruko Udalak be konpromiso bat hartzeko pentsionistan mugimendu alde. Moziñoi horretan hurrego eskaerak ein genduzen, beste batzun artin: Madrideko Gobernuai: • 2011 eta 2013ko erreformetan onartutako pentsinoi murrizketak amaitzi. • Zapatero eta Rajoyn lan-erreformak bertan-behera lagati. • Gizarte Segurantzin eta Enplegurako Politika Pasibun gaineko eskumenak honaxe transferiuti seixan. Gasteizeko Jaurlaritzai eta Nafarruko Gobernuai: • 1.080 euroko gitxiengo pentsiñoi euki ahal ixateko neurrixak hartzi prisazko egoeriaz. • Hileko 1.200 euroko gitxieneko soldatak.

Lurraldeko Gobernuai: • Gixon eta emakumin arteko soldata eta pentsinoi arrakalakin amaitzeko neurri zehatzak hartzi. • Kontrataziñoin emoten dizen iruzurrakin amaitzi. • Asteko lan orduk 35 ordure mugatzi, soldati baja baik. • Emakumiai ezartzen gakoen lanaldi partzialakin amaitzi. • Zerbitzu publikuk garatzi. • Kontrataziñoi ixelako diskriminaziñoirik ez eoti: ez sexuatxik, ez jatorrixaatxik, ez religinoiatxik ez pentsakeriatxik. • Klausula sozialak ipintxi administraziñoiko kontrato guztitxan. Honeatxik danaatxik guk aldeko botu emon gentsan moziñoiai. Gustakoazkun udalak aho batez onartzi moziñoi hau, baine ez zan ixan posible. Pentsinoi, lan, soldata eta bixi duinak eskatzen douz danontzat. Gure eskumenak eztizela esaten dabenai nahi dotsau esan Madrildik Gasteizea eskumenak traspasateko konpromisu jun dan 40 urtin salduskule bai Españiko Gobernuk eta bai Jaurlaritzik eta ondio eztabe bete! Horren zain bagaz... 1.080 euroko pentsinoi eukitxeko formuli be aurkeztu gendun Legebiltzarrin, ta atzea botazkun! Argi dakau baldintza guzti honek lortzeko bideik onena burujabetasune dala; guk geuri Euskal Herrixan erabakitxi! Grebik ixetako balixo ez dabela pentsaten dabenantzat: gure aurrekuk grebaik ein ezpaben pentsa ondio zelako bixi baldintzak eukiko genduzen! Hau ezta politiki bakarrik, greba guztik diz politikuk eta (grebi etxi eta ez etxi, bixak), herritxarran eskubidik babesti baino! JO TA KE LORTU ARTE!

L

eta 2014an onartutako arautegia jarraitu behar dalako. Ondorioa, 2019ko aurrekontua egon arren dirua ez da banatu. Udalaren funtzionamendua ondo ezagutzen dogunez, eta hau konpondu behar dalako gure proposamena da: 2020ko Aurrekontuen proiektuan 2019 eta 2020 urteetako diru-laguntzen deialdia egitea eta apirilean argitaratu daitela, herriko taldeek laguntzak ekainerako eskura euki dagiezan. Jakin badakigu, hau holan izan daiten 2020ko Aurrekontua otsaileko plenoan onartu beharko dala. INBERTSIOAK. Inbertsio plan baten lehen asmoa herritarren bizi maila hobetzea izan behar dau. Horretarako, asko dago egiteko Ondarroan baina irisgarritasuneko eta aparkatzeko proiektuak lehenetsi behar dira. Dirulaguntzakaz gertatu dan moduan, 2019ko Aurrekontuetan jasotzen ziran inbertsino batzuk be egin barik geratu dira beharrezko proiektuak prestatu barik egon diralako. Hori pasa da, esate baterako, Kamiñazpiko proiekturako ideien lehiaketagaz edota Zaldupeko aparkalekua asfaltatzeko proiektuagaz. Horregaitik gure proposamena da Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen Batzordea batzea gitxienez bi hilabetero, parte hartzea bermatzeko. Hor proposamenak egin eta jakin ahal dogu Aurrekontuetan jasotzen diran inbertsino eta mantenimendu proiektuetatik zeintzuk gauzatu diran eta zeintzuk ez; hor ezagutu ahal dogu zenbat diru dagoan erabilgarri eta holan lehentasunak jarri daukaguzan preminen arabera.

Aparkalekuak: Itsasaurren solairu biko aparkalekua egin daiteke (BAO 60. 2003ko martxoaren 27a arau subsidiarioak). Proiektu honetarako 2020ko Aurrekontuetan 25.000 euroko partida gordetzea aurreikusita egoan. Beharrezkoa da mantentzea eta proiektua egitea eta beste erakunde batzuekin egitea. Zaldupe inguruan proposatutako aparkalekurako partida bat egotea aurrekontuetan be, beharrezkoa ikusten dogu. Irisgarritasuna: Irisgarritasun plana egin behar da; 2019ko Aurrekontuetan jasota ez da gauzatu. Plan honetan beharrizan asko agertuko dira, duda barik, tartean gure proposamena Arta eta Kalandirako igogailuak. Baina ez bakarrik hori, etxebizitzetako irisgarritasuna hobetu nahi daben komunitateentzako dirulaguntzak bideratzea, beste udalerri batzuetan egiten dan moduan. MANTENIMENDUA. Mantenimendua be aipatu behar dogu. Horretarako, oraingoan zabalik daukagun kexa eta iradokizunetarako postontzian jasotako bi eskaera hartuko doguz ardatz moduan: umeentzako parkeak eta igogailuak egoki mantentzea. Proposamen horreek Hirigintza, Obra eta Zerbitzu Batzordera eroango doguz. Inbertsino eta mantenimendu planak umeentzako parkeak egokitzeko eta igogailuen egoeraren azterketa berezia egiteko. (Matxurak-Garbitasuna eta itxura). Argi dago Ondarroan badagola zer hobetu eta guk nahi dogu horretan lan egin.


UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2020ko otsaila • 29. zk 7

HERRITXARRAN BOZA

POSTA ELEKTRONIKOZ: komunikazioa@ondarroa.eus Posta elektronikoz Keja bat nahirot ein udaletxin motorran temiatxik. ondarrun eztaz leko asko aterpiaz, eurixe danin pasietan ibiltzeko leko asko eztaz...leko bat san ignazioko etxe barrixan soportalak di, ta aspaldixan motorrak azera arte sartzen di...motorrak ezin di egon azera ganin,   eztabenai hau beteten multi ipini. ze motorra portalan albun lagaten dabe, hurrengun nik kotxi lagakot...motorran plazak hutsik eta motor danak azeran...irisgarritasune nun da?  Mojetako plazan bardin, hor ez bazin eongo motorrak umik be alko zin jolastu ta ez dana motorrez beteta eon, mojetako plazi desaprobetxata da. Eztai uste dot udaletxik lehenego ta behin irisgarritasune garantizabikobala, ze motorrak azeran ostopatu besteik ez dabe etxen ta aterpik kendu jendiai pasiateko. ta etxe ondun nahi dabenak aparka garaje bat erosti dakar. Sin mas Erantzuna: Motorren jabeek badakite aterpeetan ezin dutela aparkatu, kotxeekin egin ezin den bezala. Denbora da udalak motoentzako aparkaleku bereziak ipini zituena eta herritarrei horiek errespetatzea eskatzen diegu. San Ignazio kalean, Errebala Txikiñean, Kamiñalden... badaude aparkaleku bereziak eta gehiago ere ipiniko dira. Oinezkoentzako herria nahi dugu eta moto jabeek ezin dituzte motorrak oinezkoen pasabideetan utzi hauen bidea oztopatuz. Ibilgailuek oinezkoak errespetatu behar dituzte. Udaletxean Ikastola kalin dazen pibote txikixetako argixak fundiute raz. Erantzuna: Udaleko elektrizistak konpondu ditu jada. Posta elektronikoz Zaldupeko frontoi sari ipinitxe oso ondo geature ze pelota gitxia galtzen di, baine on bixkat pintxati faltakozan, marrak, zenbakixak ondo markata. ta bixkat eskupeloti te pali bultzatzi be ondo eongozan umin artin, ze aspaldixan dana fubola da... mertzi Erantzuna: Aurtengo urtean aurreikusten du udalak Zaldupeko frontoia margoztea. Posta elektronikoz Aupa, Plaza ingurutik idazten dot esateko urtik eta urtik pasa ala zelako egoeran bixi gazen. Mejora

baik egunetik egunea degeneraten dun egoeri gañea. Eta udaletxik paso.. Alde batetik hor dan taberni. Ixelako normaik, ordutegirik, eta ixebez eztaben beteten eta errespetaten taberni. Iñundik iñoa tabernin lisentzixaik ezin dabena euki legea junde, txiringito bat da eta. Nahi dabena eta gexa etxen dabe, eta udaletxik paso.... Maxatza o juniutik hasitxe, oktubre o nobiembre arte egunero egunero goxeko 3rak, 4rak, 5 ak....arte iraitxe. Musiki a tope, kriston eskandalu. Eta nahitxe musiki kendute eon be genti  hantxe goxaldin, askotan goxearte, kantaten, jiji-jaja.... Eta udaletxik paso.... Jenti biharrea junbire eta udaletxiai eztotza arduraik hor tabernan dan desmadri. Hiru katoaz be demaseko desmadri, goxaldea hiru kato eoten di te. Beste taberna guztik normak bete bir dabe eta honek dana libre? Udaletxin erantzune halako kasutan gabaz munizipalik eztala ixaten da. Norberak deitzeko ertzainai. Ona hori!!!! Nik usten neban udaletxin arduri zanela herriko normak errespetati. Ba ez kontixu! Herritxarron esku ipintxen dau. Surrealisti asuntu. Beste aldetik, azken pare bat urtin patinetakin pasaten dana. Zirkuitu montaten dabe plazan, horrek dauken zarata insoportabli eta nerbixuk airin ipintxen dabena eta udaletxik hori be laga. On, behiko biargiñai zaratik molesta etxetzela eta goxitan ez ibiltxeko. Arratsaldin libre. Ordun, biharrin dazenai molesta etxetze, eta ingurun bixi dizenai ez? Norberan etxin ezin eon ixana, nerbixuk airin, hori zer? Bixitxi insoportabli etxen norberan etxin eta hori zer? Udaletxiai arduraik bez. Amaitzen dot esaten udaletxin, bueno, udaletxi zeuek zaze eta...zuen pasotismu eta errespeto falti plaza inguruko bizilagunai insultanti bitxantzen gaztala. Erantzuna: Tabernako jabeari idatziz jakinaraziko zaio ordutegien ordenantza bete behar duela, baina taberna itxi eta gero kanpoan geratu daitekeen jendearen gainean ez dauka erantzukizunik. Patineteekin ibiltzen direnek inguruko bizilagunen lotako orduak errespetatzen dituzten bitartean ez dute arazorik plaza publiko batean jolasean aritzeko, ez goizez ezta arratsaldez. Plaza publikoak jolaserako dira eta herri bizia nahi badugu

plazetan jolasean aritzea onartu behar da, beti ere errespetuz. Sare sozialetatik Kakatzan egoti ondo da baiñe etxeko bidi bazas lagati eztakitz ondo dagon. on ni etxe zartzeko botiñakin zartun bir naiz. batzuk ondo pasateko. espero garbitze etorti baten bat. Lotsagarrixe da! Erantzuna: Ondarroako Udala ez da Kakatzan lasterketaren antolatzailea, baina hala eta guztiz ere antolatzaileekin harremanetan jarri gara hurrengo urteetarako gertaera hau kontuan edukitzeko. Sare sozialetatik Eguerdion! Txarto einddakun esaten dan modure, ondo einddakun be esan ebirela pentsaten dot nik. Azkanaldixan brigadako bihargin bat Kamiñazpiko etxe tartik garbitzen dabil egunero, onaarte eskobiaz eta gaur mangeaten. Eskertzeku. Mile esker!!! Erantzuna: Eskerrik asko! Sare sozialetatik Eta zaharren egoitzako parki zer, firmak jaso kompontzeko kotxin arazu, parki kendu barrixe ipinikorala esaten da urte ta piku pasa da gero, ondion parke baik gaz. EZTA DERETXOIK!! Erantzuna: Hasierako asmoa lehen zeuden ziburuak ipintzea zen, eraberrituta eta txukunduta, baina uste baino egoera txarragoan zeudenez berriak ipini behar dira. 2020ko aurrekontuetan partida bat gordeko da ziburu berriak ipintzeko aurtengo udaberrirako. Udaletxean Artabide kalean errepidean dauden hainbat zulo direla eta. Erantzuna: Konponduta. Eskerrik asko! Udaletxean Herrixan zamarpotuk apurtu, erre eta errementa dotxuez Gabon bueltan. Erantzuna: Gabon inguruan petardoekin herriko zenbait lekutan zakarrontziak apurtu zituzten. Udalak bazeuzkan batzuk erosita eta gordeta, eta berriak ipini ditu baina orain gehiago erosi behar dira apurtutako guztiak ipini ahal izateko. Zakarrontziek diru asko balio dute Gabonetan petardoekin hauek lehertzen edo erretzen ibiltzeko.

AGENDA INAUTERIAK 2020

OTSAILA

16, domeka, BURRUNBADAKO ENTSEGUA, Lantzoiarekin eta Akularekin danborra jotzeko, 19:00etan, Artelango lokalean (portuan)

18 eta 20, martitzena ta eguena, INAUTERIETAKO DANTZEN IKASTAROAK ETA ENTSEGUAK, 18:00etan, DOAN, ume zein nagusientzat, Kofradia Zaharreko 3. pisuan. Kresalaren eskutik. 22, ZAPATUA 12:30, TRIKI PANDERO KALEJIRA, Kresalaren eskutik. 12:30, INAUTERIETAKO KANTUJIRA, Kantaize orfeoiaren eskutik. 18:30, INAUTERIETAKO DANTZA SAIOAK, kalez kale, Kresalaren eskutik. Iluntzean, Inauteri ZAPATU BEREZIA Gaztelekuan. 20:00, LANTZOI JAUNARI ONGIETORRIA barratik hasita. Artelanen eskutik. 22:30, ERROMERIA Joxpa taldearekin Musika Plazan eta MOZORRO LEHIAKETA (izena ematea 22:30ean Musika Plazan). 23:15ean, eten bat egingo da MOZORRO LEHIAKETAKO

OTSAILA

•15, zapatua/ 22:00etan/ Portuko Ranpan/ KONTZERTUAK: Inoren ero ni eta Fly Shit taldeak. Radixu Irratiak 29. urte. •17, astelehena/ 18:30ean/ Beikozinin/ HITZALDIA: Klima aldaketa. Zientziaren ikuspuntua; Elisa Sainz de Murieta Zugadi geologoagaz. Zientziaren Giltzak. •22 eta 25, zapatua eta martitzena/ INAUTERIAK 2020 (goian) •29, zapatua/ 10:00-12:00/ Txomin Agirre udal liburutegian/ LIBURUEN AMUAK: Munduko tokirik ederrena; Iñigo Aranbarri. J. Urteagarekin. •29, zapatua/ 20:00etan/ Andra Mari elizan/ KONTZERTUA. Unanue Kamara Korala.

MARTXOA

• 1, domeka, LILATOIA Donostian/ Autobusak 08:00etan/ Zaldupetik. • 6, barikua/ 18:00/ Etxelilan/ DOKUMENTALA: Erraiak. Gonbidatuak: Ekain Martinez de Lizardui zuzendaria eta Nekane Akarregi irrintzilaria. • 8, domeka/ EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA/ 13:00etan, MANIFESTAZIOA Etxelilatik Alamedara. Beltzez jantzita etorri eta begiak estaltzeko zerbait beltza ekarri. Ostean, Bortxatzaile bat zure bidean PERFORMANcEA. Ostean, ekintza ezberdinak Etxelilan (bazkaria, musika, dantza, jokoak...) •15, domeka. /11:00etan eta 12:00etan/ Itsasaurretik/ III. NABERAN HERRI KROSA. Hiru ibilbide: Txikia, ertaina (izena ematea, euro 2; ordu erdi lehenago, egunean bertan; batutako dirua Arnasa elkartearentzat izango da) eta handia (izena

SARIAK banatzeko: taldekako saria 250€-ko erosketa txartela eta banakako saria 100€-ko erosketa txartela.

25, MARTITZENA 11:30, Herriko UMEEN KALEJIRA, Ibaiondotik. 12:15, ANIMAZIOA Itsasaurren, Txirrimorraskirekin. 18:00, PLAyBAcK LEHIAKETA Beikozinin. Sariak herriko establezimenduetan gastatzeko: 1.saria 150€, 2.saria 125€ eta 3.saria 75€. 18:30, INAUTERIETAKO DANTZA SAIOAK kalez-kale. Amaieran, MIELOTXIN ERRETZEA Musika Plazan. 20:00, AKULAREN ENTERRUA, barratik Zubi Zaharrera. Amaieran, uretara! TABERNA ETA DENDAK APAINTZEKO LEHIAKETA IZENA EMATEA otsailaren 20ko 14:00ak baino lehen jrosa@ondarroa.eus postan edo udal kultura sailean. Tabernen saria 500€ eta denden saria 300€. 100€ko aipamen sari bana ere egongo da. ematea, 12 euro; www.kirolprobak.com-en martxoaren 13ra arte). Zubi Zahar Herri Ikastola. •15, domeka. /19:00/ Kofradia Zaharrean/ ANTZEZLANA. Itsaspetik azalera, azaletik plazara. Nagore Leon Plaza eta Itziar Saenz de Ojer Martinez. •18, eguaztena/19:00/ Kofradia Zaharrean/ Bigarren EUSKARALDIAren aurkezpena (herritarrentzat eta herriko talde eta elkarteetako ordezkarientzat). •30, astelehena/ 18:30ean/ Beikozinin/ HITZALDIA: Elkarrekintza hedatuak baina ezezagunak: onddo mikorrizikoak eta landareak; Isabel Salcedo Larralde botanikariagaz. Zientziaren Giltzak Elkartea.

APIRILA

• 18, zapatua/ 09:00-11:00/ Alamedan/ HONDAKIN BEREZIAK BATZEKO PUNTUA. • 19, domeka/ BOGA! MENDI MARTXA/ Ibilbide luzea: 54 km (irteera 07:00etan). Ibilbide motza: 24 km (irteera 08:30ean). Ibilbide txikia: 12 km (irteera 10:30ean). Irteera guztiak Zubi Zahar herri ikastolatik. INFO+: aurreramt.org. Aurrera Mendi Taldea.

MAIATZA

• 16, zapatua/ ANTXOA EGUNE. • 17, domeka/ LGTBIFOBIAREN AURKAKO EGUNA. • 17, domeka/ 18:00/ herriko frontoian/ONDARRUTAR NATURALA! LEHIAKETA (5. orrian). • 23, zapatua/ 09:00-11:00/ Alamedan/ HONDAKIN BEREZIAK BATZEKO PUNTUA. •30, zapatua/ 10:00-12:00/ Txomin Agirre udal liburutegian/ LIBURUEN AMUAK: Epailea eta haren borreroa; Friedrich Dürrenmatt. Joxemari Urteagak

http://www.udalbarriak.eus/ekitaldiak/

UNEORO, INFORMAZIO EGUNERATUA www.udalbarriak.eus INFORMAZIO ZUZENA


> GABONETAKO ARGAZKIAK

UDAL

TELEFONOAK UDALETXEA MUSIKA PLAZA z/g 1.pisuan: Idazkaritza 94 6833674 Alkatetza 94 6833676 Bulego Teknikoa 94 6833677 Kultura eta Kirol Saila 94 6833669 Euskara Zerbitzua 94 6833668 Berdintasun Saila 94 6833670 PLAZA AZPIKO BULEGOAK Erregistro orokorra 94 6833672 Udaltzaingoa 94 6833673 Gizarte Zerbitzuak 94 6833671 Kontuhartzailetza 94 6833666 Kontsumo Bulegoa (eguenetan) 94 6830498 Bake Epaitegia 94 6833679 BESTE UDAL ZERBITZUAK Antiguako Ama Jub. Artibai Egoitza 94 683 32 31 EtxeLila 94 613 40 08 Guzur Etxea HHI - EPA 94 683 27 55 Liburutegia 94 683 33 43 Kiroldegia 94 613 42 09 Maskulo Etxea 94 612 97 79 Musika Eskola 94 613 40 63 Turismo Bulegoa 94 683 19 51

TELEFONO

INTERESGARRIAK Osasun Etxea 94 603 79 99 Gurutze Gorria 94 683 19 29 SOS Larrialdiak 112 Suhiltzaileak 94 616 89 92 Itsas Sanitatea 94 683 10 00 Alkoholiko Anonimoak Elkartea 94 683 20 86 Emakunde 945 13 26 13

LAN UDALTZAIN OFIZIALONDOKOA DEIALDI BI >>> ETA BRIGADAKO ARDURADUNA

902 222 265 902 543 210 902 101 210 94 683 26 86

Kofradia Txalupen sarrera Enplegu Bulegoa

94 683 01 50 94 683 02 23 94 683 07 00

Butanoa/GasGarin Iberdrola Telefonika-Aberiak Ura- Partzuergoa

943 88 25 76 94 415 14 11 1002 94 487 31 87

Postetxea Parrokia Notaritza

94 683 15 01 94 683 01 98 94 683 00 83

Arraun Egoitza 94 683 33 35 Zaldupe Zelaia 94 683 10 53 KZgunea 94 683 33 45 Lea-Artibai Amankomunazgoa 94 616 90 68 Traste Zaharren Bilketa 900 10 48 78 Lea Artibai Garapen Agentzia 94 683 34 95

www.udalbarriak.eus edo Erregistro Orokorreko iragarki taulan. ESKAERAK ALAMEDAKO BULEGOETAN AURKEZTU BEHAR DIRA.

INFORMAZIO GEHIAGO:

EZ PA SA !

-

Bizkaibusa Euskotrena PESA Taxi-Geltokia

Profile for 11BARRI

UDALBARRIAK 29 • Ondarroako Udala  

Ondarroako Udalak kaleratzen duen aldizkaria.

UDALBARRIAK 29 • Ondarroako Udala  

Ondarroako Udalak kaleratzen duen aldizkaria.

Profile for 11barri
Advertisement