Page 1

TESTUAK: LORE BENGOETXEA, ANDER MAKAZAGA CONDE, ANE MARURI ARANSOLO, AINTZINA MONASTERIO MAGUREGI, LANDER UNZUETA LEKERIKABEASKOA

Urriko Azken Astelehena

WWW.BUSTURIALDEA.HITZA.EUS

HITZORDUEN HITZORDUA


II // Otzara bete Urriko Azken Astelehena

Alex Zubia Ajangiz

Gernika, Ezpeleta eta klima aldaketa

U

rri amaieran Euskal Herrian, behintzat, badira bi azoka handi, bakoitza ia herrialdeko punta banatan; Gernika eta Ezpeleta. Bata urriko azken astelehene-

Zenbakiak

333 IAZKO URRIKO AZKEN ASTELEHENEKO AZOKAN EGON ZIREN POSTUAK Iazko Urriko Azken Asteleheneko azokan gazta ekoizleek eduki zituzten postu gehien (52). Artisauek 50 postu eduki zituzten, eta ortuari eta barazkiek 45. Ogiaren eta euskal pastelaren postuak 42 izan ziren, eta txakolinarenak 19. Oro har, guztira 333 postu egon ziren iaz.

an, bestea urriko azken igandean. Ez da baserritarrok urriarekin berez zerbait berezia dugula edota bezeroak udako oporrak eta Gabonetako erosketa erraldoien arteko bailara honetan gehiago erosteko prest egon zaitezketela. Urria ziklo baten amaiera antzekoa da, Gernika inguruotan indabaren biltze zikloaren amaiera, nahiz eta gero ere egiteko lan asko geratzen den: garundu, garbitu, aukeratu... Ezpeletan ere ziklo baten amaiera da, piper uztaren bilketaren amaiera. Nahiz eta gero egiteko lan asko geratzen den: kordatu, eskegi, lehortu, xehetu, saltsak egin... Ziklo horiek eguraldiarekin eta klimarekin lotura estua dute. Eguna laburtzen hasi da, eta dagoeneko urrun geratzen dira udako egun amaitezinak. Tenperaturak ere behera egin du nabarmen, beso motzetan ibiltzeko moduko egunak egiten dituen arren. Eta euria ere usuago egiten du, lehortzea behar duten uztak bertan galduz sasoiz jasotzen ez badira. Sasoiak sasoi, hori da nekazaritzak behar duena, eta hori da

HITZA Barikua, 2019ko urriaren 25a

gero eta gutxiago gertatzen ari dena. Sasoiak nahasten dihoaz, negua ez da benetako negu, udaberria eta udazkena txoratzen dabiltza beraien nortasuna aurkitu ezinean, eta uda... udan eguzkiak gero eta gehiago berotzen du. Klima aldatzen doa, klima aldatzen gabiltza. Naturak berez baditu bere zikloak, lehendik ere izan dira izozte aroak eta horrelakoak. Kuaternario adinean gaude orain, Holozenoa deritzon aroan, baina gero eta gehiago dira aro honi dagoeneko Antropozeno deritzotenak, hau da, giza ekintzek lurreko ekosisteman eragina duen aroan. Antropozeno honetan, zorigaiztoko aro honetan, Gernika eta Ezpeletako baserritar –eta herritar– azoka hauek ere badute eragina, eragin positiboa. Egun hauek dituzten akats guztiak akats ere, tokian tokiko jatekoak ekoiztu, saldu, erosi, sukaldatu eta jan egiten diren egun hauek urrats txiki bi dira gure etorkizunaren aldeko borrokan. Gure ingumena eta klima zaintzeko 0 kilometroa berton hasten da.

202 HITZA-K IAZKO URRIKO AZKEN ASTELEHENEKO AZOKAKO ARGAZKI BILDUMETAN JASOTAKO ARGAZKI KOPURUA Urtero egin legez, iaz ere HITZA-k hiru argazki bilduma egin zituen Urriko Azken Astelehenean: lehenengo orduko giroa, azokako giroa eta gaztaren enkantea. Hiru bilduma horietan guztira 202 argazki jaso ziren. Horiek guztiak ikusgai daude ondoko webgunean: www.busturialdea.hitza.eus


//

HITZA Barikua, 2019ko urriaren 25a

III

Gernika-Lumo Urriko Azken Astelehena Postuak Artisauak. 50. Denetarikoak. 34 Erroskila egileak. 7. Esnekiak. 3. Eztiak. 5. Frutak. 7. Gazta. 45. Loreak. 3. Kontserbak. 11. Makineria. 16. Euskal pastela. 29. Ogia. 29. Ortuaria-barazkiak. 43. Patea. 7. Sagardoa. 5. Txakolina. 16. Txosnak. 6.

Iazko Urriko Azken Asteleheneko postu bateko ortuariak. ANE MARURI

310 postutan, hamaika aukera 09:00etan zabalduko dute azoka, eta produktu onenen sari banaketak, bertsoek eta gaztaren enkanteak hartuko dute eguerdia 18:30ean hasiko da Porru Festa

.

Badator Urriko Azken Astelehena Gernika-Lumoko txoko guztiak girotzera. Nekazaritza protagonista duen azokak hartuko du udalerria, eta 310 postutan zer saldu eta zer erosi edukiko dute bertakoek zein kanpotarrek. 09:00etan zabalduko dituzte euskal ohitura eta kultura batzen dituen azokaren ateak, eta 15:00etara bitartean, Euskal Herri osotik iritsitako ekoizleen produktuak ikusi eta dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gazta, eztia, euskal pastela, ogia, txakolina, barazkiak, artisautza produktuak eta beste hainbat ekarriko dituzte. Baserrietako ekoizpenaren erakusleihoa izaten da Urriko Azken Astelehena, urtean egindakoak herritarren aurrean bistaratzeko eguna. Izan ere, azokak jendetza batzen du urtero. Iaz, euria egin arren, 55.000 herritarren aterpea izan zen. Baserritarren lan hori aitortzeko lekua ere izaten da, eta aurten ere, azoka itxi aurretik egingo dute sari banaketa Merkurioko agertokian, 13:30ean. Urtero legez, barazki, lore, fruta, txakolin, gazta eta eztirik onenak sarituko

dituzte. Halaber, eguerdian jende gehien batzen duen ekimena ere egingo dute, gazta enkantea. Beste urte batez, irabazlearen eta bigarren onenaren gazta erdiak eramango dituzte enkantera.

Gazta onenen lehia Iazko gazta gozoena Galarretako Azkarra izan zen, eta 5.607 eurotan erosi zuen Xaibor diskofestak. Urriko enkantea ezaguna den legez, irailean egiten den Ordiziko Gazta Lehiaketa ere bada oso ezaguna. Aurten, Ordizian,

Kaleak moztuko dituzte gaurtik martitzenera arte Gernika-Lumoko erdiguneko kaleetatik ezingo dira ibilgailuak ibili gaurtik hasi eta martitzenera arte. Adolfo Urioste kalea goizetik itxiko dute gaur, eta San Juan, Artekale eta Juan Calzada 20:00etatik aurrera zarratuko dituzte. Martitzenean zabalduko dituzte, desmuntatze eta garbiketa lanak bukatzen dituztenean.

Lekarozko Kortarria gaztandegiak irabazi du; bigarren urtez jarraian nagusitu da. 9.000 eurotan saldu zuten gazta erdia. Sari banaketa eta enkantearen aurretik, baina, bertsolariek ohiko saioa eskainiko dute Merkurion. Andoni EgaĂąa, Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita igoko dira oholtza gainera. Egunari amaiera emateko, Porru Festa egingo dute Astran. 18:30ean zabalduko dituzte fabrika sozialeko ateak, eta jarraian hasiko dute festa.


IV //

Gernika-Lumo Urriko Azken Astelehena

HITZA Barikua, 2019ko urriaren 25a

ÂŤEuskal Herrian dagoen feria onena daÂť SABIN ARANBURU BARAIAZARRA GAZTA EKOIZLEA Gaztetatik gaztak egiten ditu eta Urriko Azken Asteleheneko azokan postua jartzen du Sabin Aranburu Maumeko artzainak. Busturialdean Idiazabal gazta ekoizten duen bakarra da. Gaztak egiten 40 urte daramatza Maumeko Sabin Aranburu Baraiazarrak, eta duela hamabi bat urtetik Gernikako Merkatu Plazan egoten da astelehenero. Urriko Azken Astelehena salmenta gune edo plaza ona da? Urriko Azken Astelehena Euskal Herrian dagoen feria onena da. 70 bat gazta ekoizle egoten gara, eta gehienok asko saltzen dugu. Guk bezero fidelak ditugu; hainbeste urte daramatzagunez, jendeak ezagutzen gaitu. Asko saltzen dugu; urtero 150 bat gazta erraz. Gazta egiten hasi ginenetik egoten gara Urriko Azken Asteleheneko azokan; osabagaz etortzen nintzen lehen. Zelan bizi dituzu gazta lehiaketa eta enkantea? Orain gazta ona denok egiten dugu, gehiengoak bai, behintzat. Gazta lehiaketan urtero parte hartzen dugu. Orain urte asko lehen saria irabazitakoak gara, hiru bider. Orain konpetentzia handia dago. Suertea dela uste dut; teknikari batzuei suabeagoa gustatzen zaie, beste batzuei ukitu gehiago daukana... Busturialdean zeuk bakarrik ekoizten duzu Idiazabal gazta. Ardi gazta denona da berdina, marka eduki edo ez. Berdin egiten da. Baina Idiazabal gaztak ospe itzela du. Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 120 bat ar-

AINTZINA MONASTERIO MAGUREGI

tzain gaude elkartean. Gaztandegi batzuek ere badute Idiazabal gazta, baina artisau garenok kaseina desberdina erabiltzen dugu. Jendeak ez daki artisau gaztaren eta gaztandegikoaren, fabrikakoaren artean bereizten. Eta zein da zuen gaztaren bereizgarria? Janariak asko egiten du. Bertoko belarra, alpapa, pentsua... Ahalik eta elikadura naturalena edukitzea garrantzitsua da, eta mendiak ere asko egiten du. Ganadua mendian ere eduki behar izaten da. Uda partean gutxienez hiruzpalau hilabete mendian egotea ona izaten da. Siloak gazta egiteko ez dira onak. Gero eta gutxiago erabiltzen da ar-

dientzat, baina behientzat oraindik ere erabiltzen dute. Zenbat gazta ekoizten dituzue? 350 ardi ditut, eta urtean 6.000 bat kilo gazta ekoizten ditugu. Lehen 500-700 ardi artean izaten nituen. Astelehenetan 30-35 gazta artean saltzen ditugu hemen, eta zapatuetan Durangon ere egoten naiz. Ondo saltzen dugu, eta gutxi irteten gara. Jendeak badaki gure gazta zein salkotitan eskuratu ahal duen. Inguruko azokaren batzuetara eta San Tomas egunean Bilbora joaten gara, baina, agian, aurten hara ere ez gara joango, gazta barik geratuko gara eta. Iaz ere gazta gabe geratu ginen, eta aurten arinago geratuko garela uste dut.


HITZA Barikua, 2019ko urriaren 25a

//

V

Gernika-Lumo Urriko Azken Astelehena

Errigoitiko Oraska okindegiak lurragaz eta nekazaritzagaz harreman zuzena duen produktua eskainiko du azokan. Oraska Gernika azokan egongo den lehen aldia izanik, ilusio handiz hartuko dute astelehena.

Nekazariekin elkarlanean baserriko ogia sortzeko

O

rain bi urte baino gehiago hasi zuen ibilbidea Errigoitiko artisau ogi ekologikoa egiten duen Oraska okindegiak. Maddi Amezagak azaldu duenez, orain bost bat urte pixkanaka-pixkanaka hasi zen ogiaren mundu horretan sartzen; familiakoentzako eta adiskideentzako ogiak eginez hasi zen, produktuen eskaintza zabala duen okindegia sortu arte. Aurreko urteetako Urriko Azken Asteleheneko Azokako ekoizleei laguntzen aritu bada ere, aurtengoa izango da Amezagak Oraskako ogia Gernika-Lumoko azoka garrantzitsuenean salgai jarriko duen lehen aldia. Ilusio handiagaz itxaroten du eguna: «Urriko azken astelehen batean jaiotakoa naiz, eta amak beti esaten zidan nekazaria edo parrandazalea izango nintzela. Bietatik apur bat hartu dut, eta astelehenean lehenengoz egongo naiz azokan». Salmahaian astero egiten duen ohiko ogi eskaintzagaz batera, azokara begira sortutako ogi bereziak eramango dituela aurreratu du: «Baserriko ogi integrala, haziekin egindakoa, zekalezko edota espeltako moldeko ogia egiten ditugu normalean. Astelehenean, gainera, artoagaz edota gari bereziekin egindako ogiak edukiko ditugu».

Errigoitin duten lantegitik banatzen dituzte ogiak. ORASKA

Beste ekoizle batzuekin berba eginda, Gernikakoa «ondo saltzen den azoka» dela dio Amezagak, «baserriei, lurrari eta ekoizle txikiei lotuta dagoen azoka». Hala izanik, bere lana ezagutzera eman eta azoka amaitzen denerako norbere postua zein beste ekoizle txikienak hutsik ikustea gura duela dio. «Gu lan honetatik ez gara aberasten, bizitzeko ematen digu». Ekoizle txikien artean dagoen «elkartasuna» nabarmentzen du Oraskakoak: «Ez gara gure artean konpetentzia egiten».

Nekazariak protagonista Horren harira, egiten duen lana beste nekazari eta ekoizleengandik hasitakoa dela azpimarratu

du okinak. Oraskaren ekoizpen metodoaren «protagonistak» nekazariak dira Amezagaren berbetan: «Beraiek ekoizten dutenaren arabera moldatzen saiatu behar gara, eta beraien lanetik ahalik eta produktu onena sortzen ». Hala izanik, «nekazaritzara lotutako ogi bat sortzea» izan da bere helburua. Nekazaritzarekiko daukan «pasio» horregaz jarraituta, garia ereiteko ohitura berreskuratzeko gogoa ere azaldu du. Bizkaian gariaren ohitura galdu egin dela dio, eta «sinbolikoki» baino ez dela ereiten. Garia erein, batu, errotatik pasatu eta ogia egiteko erabili gura du Errigoitikoak «ilusio handiagaz» hartu duen proiektua.


VI //

HITZA Barikua, 2019ko urriaren 25a

Gernika-Lumo Urriko Azken Astelehena

Jon Lopategi, txirula jotzen, Lilibertsoko kideekin, Gernika-Lumoko San Roke egunean. TXEBI ARRIAGA

Jon Lopategi omenduko du Astelehen bezperako bertso saioak Bertsogintzari egindako ekarpena gogoan hartuko dute Ikasle izan zituen bertsolariak batuko dira Sorkuntzaren beste esparru batzuetan dabiltzanak ere igoko dira oholtzara

.

Agortuta daude Gernikako Lilibertso bertso eskolaren Astelehen bezperako bertso saiorako sarrerak. Otsailean hil zen Jon Lopategi bertsolaria omenduko dute aurtengo saioan, Lizeo Antzokian, 18:00etatik aurrera. Bertsoa ardatz hartuta beti ere, aurten beste arte espresio batzuez ere gozatu ahal izango da.

.

Ekitaldian, 2019an hil den bertsolariagaz bertsotan ikasitakoek edo «beragandik hurbil» egondakoek parte hartuko dute. «Jon Lopategik, bere irakasle ibilbide horretan, bertsolari asko sortu ditu, baina artista dezente ere bai, bere sasoian bertsotan ibilitakoak eta orain beste modalitate batzuetan dihardutenak», esan du Lilibertso eskolako Ander Elortegik. Horregatik, aurtengo saioa ez dute bertsoetara mugatu nahi izan, saioan entzun ahalko dena zehazterik ez duten arren. «Xabi Paya bertsolaria ariko da aurkezle zereginetan. Berak darama gidoia, eta ez dakigu zehatz saioa zelan josiko duen».

Lopategiren hurbilekoak Sei lagun bertsotan ariko dira. Lau, Lopategiren ikasle izandakoak: Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Jone Uria eta Fredi Paia; eta Euskal Herri mailako beste bi: Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus. Artista gonbidatuei da-

gokienez, muxikarraren ikasle izan eta alboan izan zituenak etorriko dira, hain zuzen ere, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu Zabala, Mikel Urdangarin eta Josu Goikoetxea, eta baita beragaz plaza asko egin zituen Xabier Amuriza ere; «euskal kulturari asko eman diotenak, denak ere».

Argi egin zuen Baltza Argi baltza izenagaz bataiatu dute Astelehen bezperako ekimena, Igor Elortzak Lopategi hil berritan idatzi zuen artikulutik hartuta. «Lopategiri Baltza esaten zioten; eta berba joko horregaz erakutsi nahi da Baltza-k ‘argi’ egin zuela bertsogintzan, sasoi batean Bizkaian bertsogintzari argia eman ziolako, bertsolaritza baserri munduagaz eta edadeko gizonezkoekin lotzen zen garaian. Lopategik egin zuen apustua bertsolaritza ikastetxeetan sartzeko, eta bera izan zen Bizkai mailako bertso eskola askoren sortzaile».


// HITZA Barikua, 2019ko urriaren 25a

VII

Gernika-Lumo Urriko Azken Astelehena

ÂŤGozatzera irtengo naiz Jai Alai frontoiraÂť DIEGO BEASKOETXEA PUNTISTA Hamasei urtez aritu da puntista gernikarra Daniako (Floria, AEB) frontoian lehiatzen. Aurten, Euskal Herrira bueltatzeko erabakia hartu du, eta Urriko Opena jokatuko du Lopez bikote duela. Nolako partidua aurreikusten duzu astelehenerako? Gernikako Urriko Open Azken Astelehena presiorik gabe lehiatuko dut. Izan ere, Daniatik bueltatu osteko nire erronka nagusia Gernikako Grand Slama irabaztea zen, eta lortu nuen. Orain gozatzera irtengo naiz Jai Alai frontoira. Urte asko daramatzat astelehenean jokatu gabe, berezia izango da. Ez da txapelketa bat, partidu bakarra jokatuko dugu, eta edozer gerta daiteke. Lopezek eta biok elkarrekin jokatu ditugun partiduak irabazi egin ditugu, baina Goikoetxea eta Imaz sendo dabiltza aurten. Daniako frontoia utzi berritan, etxean lehiatutako lehen txapelketa irabazi zenuen udan. Zeintzuk dira etapa berri honetako zure erronkak? Nire asmoa Euskal Herriko txapelketa handienetan parte hartzea da, maila eman dezakedan arte, gutxienez. Daniatik etorri nintzenean Gernikako Grand Slama, Biarrizkoa eta Donibane Lohizunekoa nituen begiz jota, baina lehenengoa irabazi egin nuen abuztuan, eta lasaiago aritu naiz beste bietan. Etxekoa irabazita, aurtengo helburu nagusia bete dut. Herritar guztiak izan ditut animoak ematen, eta poz handia ematen dit lortu izanak. Liberazio bat izan da.

ANDER MAKAZAGA CONDE

Zergatik erabaki duzu Dania uztea? Hamasei urte egin ditut Ameriketako Estatu Batuetan, eta dagoeneko ez nago fisikoki egunero jokatzeko moduan. Familiagaz hitz egin eta erabaki genuen etxera itzultzeko garaia zela. Nola baloratzen dituzu atzerrian egindako urte horiek? Danian lehiatu ditudan txapelketa guztiak irabazi egin ditut, eta oso ondo bizitzeko aukera izan dut. Orokorrean, joan nintzenean helburu batzuk nituen zehaztuta, eta guztiak bete ditudala esan dezaket. Ume nintzela joan nintzen, eta heldu bihurtuta bueltatu naiz. Nire bizitzako zati oso garrantzitsua izango da beti AEBetan igarotakoa.

Nolakoa izan zen lagunek egin zizuten agurra? Jende asko hurbildu zen, lagun asko. Beraien babesa hurbiletik sentitu nuen, eta hunkitu egin nintzen. Aste gogorra izan zen, banekielako nire azkena izango zela, baina aldi berean, oso polita. Bertso bat ere eskaini zidaten. Gernika Jai Alai Eskola gidatuko duzu aurrerantzean. Zein izango da erronka nagusia? Datorren urtean hartuko dut eskolaren ardura, nire aitak erretiroa hartzen duenean. Erronka nagusia kirol hau mantentzea lortzea da. Ez da erraza izango, kirol txikia baita, telebistan jarraipen askorik ez duena. Hala ere, guraso asko daude inplikatuta, eta saiatu egingo gara.


Profile for 11BARRI

Urriko Azken Astelehena HITZA gehigarria 2019-10  

Urriko Azken Astelehena HITZA gehigarria 2019-10

Urriko Azken Astelehena HITZA gehigarria 2019-10  

Urriko Azken Astelehena HITZA gehigarria 2019-10

Profile for 11barri
Advertisement