ANDRAMAIXAK 2019 • ONDARROA

Page 1


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

Ondarroako Udalaren eta Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZAren publikazio berezia AZALA D Jone Talledo Etxebarria ARGAZKIAKD Freddy Agirretxea/ Ondarroa Arraun Elkartea • Artelan • Jesus Amas • Nagore Alegria • Lore Bengoetxea • Aurora Ortega • Mikel Santiso • Iratz Urkiza • Ondarroako Udala • Hitza TESTUAKD • Lore Bengoetxea (11 barri) • Ondarroako Udala • Ondarroako Jai Batzordea • Berdintasun SailaEtxelila • Kuadrilla Eguneko antolatzailik DISEINUA ETA MAKETAZIOAD Nekane Akarregi (11 barri) PUBLIZITATEAD Maribi Fernandez (Hitza) ONDARROAKO UDALA


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

Alkatearen agurra G

A

ONDARRUTARROK, AGUR!

ndramaixak alla gazkuz. Aurtenguk, gainea, Aste Nagusia emoten dau! Urte guztin zihir zain eoten gazen hitzordu hamen dakau, musturran aurrin. Batzuk parrandak etxeko, beste batzuk urtero etxen daben kuadrillako bazkaxan ero afaxan zain dazelako, beste batzuk urtero ohikuk bihurtu dizen kirol eta kultur ekintzetan parte hartzeko, Leokadi ikusteko, mahunezko alkondari jazteko, Plazagainin bazkaltzeko, pasakallin juteko, txosnetan gozatzeko, marmitxako lehiaketan parte hartzeko, kukañako zaplaztekuk ikusteko, tanborra joteko... danok dakau geure ekintza kut-

ttune andramaixetan. Jaixak herritxik, herritxarrantzat eta datozenantzat. Danok gaz ondo etorrixak! Errespetuaz jokatute, danok dakau leku Ondarruko kalitan. Egunerokotasunaz ahaztu eta gozatu, baine zuk ondo pasa bitxartin biharra etxen dana errespeta! Jaixetan ahaztu ezin douzenak be baraz, nahiz eta eguneroko kontu ixan: alkar errespeta eta eraso sexistaik ez! Euskeraz bixi eta ixan, geuri aldarrikatu eta inguruni errespeta. Hondakinak dagokixon lekure! Aurten be, badaz zoritxarrez atun erriaz gozatuko ez daben ondarrutarrak. Ibon, Asier, Aitzol eta iheslaixak.

Normalizaziñoin bidin desiaten gaz zeuek be Leokadin atzetik pasakallin ikusteko. Geuaz bihir zatxuau! Etxin bihir zatxuau! Ta amaitzeko, eskerrak emon era batea edo bestea, leko baten ero bestin ero danetan esko bat botate´zuen guztioi. Herritxarrik baik ezta andramairik, gogun euki hori. Ta akorda, danok ondo pasateko beste askok etxen dabela borondatez biharra! Bixi topea andramaxak! GORA Ondarru eta ondarrutarrak!

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga

Ondarroako alkatea


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

jai Batzordearen agurra G

ONGI ETORRI ANDRAMAIXAK!

K

ostata, baine hamen daz, aila diz. Hamen dakauz andramaixak! Sasoi zan! Zelako luzi etxen dan negu eta zelako motza udi. Zemat kostaten da andramaixak ailati eta gero zelako arin juten dizen. Ba ontxe dou momentu, ontxe gaz andramaixak topea aprobetxateko latxeik. Ikusi egitarau, emon buelta bat, bi, hiru ero lau, aukeratu zer ikusi eta zertaz gozatu, eta ekin! Aurtengo andramaixak antolatzi ez da oso erreza ixan. Udal hauteskundik tarteko, nahi baino denpora gehixa egon gaz jai batzordeik ezin deitxute, eta horrek sortu dau aurretik ein biharrekuk

beste modu batea etxi. Goraipatu nahi dou ein jai batzordin parte hartu daben herriko talde, eragile eta norbanako guztin borondati danonak dizen jaixak aurrea eruteko. Beti esaten dou jaixak herrixanak dizela, eta horretako derrigorra da herritxarran parte hartzi, bai jaixetan eta bai jaixak baino lehen. Baakiau zein dan arazoik handixena jaixak antolatzeko momentun: diru. Mille esfuertzo eta matematika ein bihir ixan douz dakauenaz ahalik eta andramai dotorienak prestateko. Aurten, gainea, zapatutik zapature gauzak antolatueran Aste Nagusia emoten dau honek. Halan eta guztiz be, eta zailtxasunak zailtxasun, aurrea beti! Herritxar

guztik kontun hartuko´ txuzen egitarau bat osotzen ahaleginddu gaz, egun bakotxai berak dakarren ixate berezixe mantenduaz. Argi geunkan hasieratik herriko taldik ixan bihir zinela herriko jaxan protagonista. Bakotxe bere arlun eta beran ekintziaz, baine danak euki bihir dabe tartetxu bat herriko jaixetan. Batzuk esango dabe betiko latxeik eztala ixe. Guk esango´tsau jai batzordeko atik zabalik dazela proposamen barrixak entzuteko, eta aurten be 80 ekintzatik gora dazela aurreikusitxe. Beste batzuk esango dabe urteroko gauza bardinak dazela. Seinali funtzionaten dabela eta herritxarran gustokuk di-


zela. Herritxar askok parte hartzen dabe urteroko ekintzan antolakuntzetan, eta hori be balora ein bihir dou. Jaixan bueltan oparotasunak bustiko dotxu herriko kalik. Urterokuk dizen eta geure ixatin daruauzen Atako bandi, aurresku ero erromeixi Kataluniaz, Mexikoaz eta Senegaleaz uztartuko douz. Hilan 14 arratsaldin Los Falcons de Vilafranca kataluniarrak eukiko douz kaleik kale. On urte batzuk be gonbidatu genduzen eta ederra ixan zan herriko kalitan XVIII. mendetik bixik dazen irudixak etxen ikusti. Hillan 15 gabaz, aspaldixan euki ez douzen mariatxixak eukiko’uz Itsasaurren, Poleneko mantekau janaz batea suak ikusi eta gero baltsiuan etxeko. Eta azkan urtitan lez, hillan 18xan herrixan hain sustraitute

dazen senegaldarrak jaixe ekarriko dabe: bazkaixe, borroka afrikarra, kontzertuk… Jaigunik herriko hainbat lekutan kokatzi be beti ixaten da jai batzordin ahaleginetako bat. Alde Zaharra, Kafeko Atzi, Itsasaurre, Plaza Musiki… bakotxak beran xarma berezixe dakar. Bakotxak beran ikuspuntu eta giro berezixe emote’tsa andramaxai. Ondarruko jaiguni etengabeko mugimendun eoti de gure nahixe, herritxarrak alde batetik bestea ibiltxi. Aurten be, zoritxarrez, urte askun ein bihir ixaten gazen aldarri bardinakin gatoz bueltan. Ezetza ezetza da, bai hamen eta bai beste eronun! Baietzik ez bada, ezezku de! Jai parekide, inklusibo, anitz eta librik nahi douz Ondarrun! Urte guztiko buruhaustik albo batea laga

eta ondo pasa! Jan, eran, bixi, bota parrandi, aske matte eta aske bixi! Ondarrun egongo ez dizenak gogun! Faltan botaten zatxuau! Geure ixatiai eutsi, bakotxak beran aldarrikapenai, bakotxak beran gozatzeko moduai. Herrixe garbi mantendu, geuri re ta! Geuri rana geuk zaintzen ez badou, zeak zaindduko rau! Parrandan zabizela akorda beste batzuk lo dazela, eta eskubidi dakarrela lotako be! Bakotxak beran ordun daukez andramaixetan, baine alkar errespetata dana da posible. Txixe kumunin, eta kristalak eta plastikuk euran edukiontzixeta. Hamen ga gu berba ta berba... Leokadi ze! Bazatoz eroooo? Listo gero!... Gora Ondarru! Gora andramaxak!


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


Emakumeen Kontseilua G

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

Eraso sexistei erantzuteko Emakumeen Kontseiluak eta Berdintasun Sailak martxan daukate eraso sexisten arretarako telefono zerbitzua, erasotuei eta lekukoei zabalik

I

ndarkeria matxista egunean-egunean landu behar den arren, egia dena da jaien testuinguruan eraso sexistak eta sexualak areagotu egiten direla. Horregatik, aurtengo andramaixetan ere, Emakumeen Kontseiluak eta Berdintasun Sailak, elkarlanean, eraso sexisten arretarako telefono zerbitzua jarriko dute martxan. Zerbitzuaren bidez herriko jaietan gertatzen diren eraso sexisten berri eduki nahi da, intentsitate batekoak ala bestekoak izan. Alde batetik, udalak telefono bidezko laguntza

«Bete ditzagun jaiak denontzako plazerrez eta gozamenez; egin dezagun Ondarru eraso sexistarik gabeko gune!» emango die erasotu dituzten emakumeei; aholkularitza eta akonpainamendua bideratuko ditu, eta urgentziazko momentuan, esku hartuko du. Bestetik, eraso sexisten lekukoak ere telefonora deitzera animatu nahi ditugu. Izan ere, telefonoaren bitartez, erasoak identifikatzeko eta salatzeko erraztasunak eman nahi

dira. Arreta telefonoaren bitartez, besteak beste, indarkeria kasuen berri izango dugu, kasuak erregistratuko ditugu eta ikusgarri egin; horrela, herritarrak indarkeria sexistaz kontzientziatu eta jaien testuinguruan dagoen errealitatea ahalik eta osatuen jaso nahi da. Guztia, eraso sexistak baztertzeko. Bete ditzagun jaiak denontzako plazerrez eta gozamenez; egin dezagun Ondarru eraso sexistarik gabeko gune! Eraso bat jasan edo ikusten baduzu, DEITU! 1

ISTEI ERASO SEX EKO IT AURRE EG LOA O K O T PRO . Info+: MARTXAN k.eus udalbarria


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !

Ondo pasa jaiak!


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

Karenkak 2019an antolatu duen mendi irteera irisgarrian hartutako irudia.

Denontzako moduko jaiak

Jaiak normaltasunez bizi ahal izateko urratsak ematen jarraitzea da Karenka aniztasun funtzionala duten umeen gurasoen aldarrikapena

D

enentzako jaiak; denek ondo pasatzeko modukoak; denei tokia ematen dietenak eta denak heltzeko modukoak. Karenka elkartearen aldarrikapenak, nabaria izanagatik, andramarietan ere lekua behar du. Karenka aniztasun funtzionala duen umeen gurasoen elkarteak jaiak normaltasunez bizi ahal izateko aukera eskatzen du. «Irisigarritasunari eta inklusibitateari begira hainbat puntutan eragin daitekeen arren, errealitatea da, batetik, kasu bakoitzak bere berezitasunak dauzkala, eta arrazoi horregatik, kasuaren arabera, antzeman daitezkeen premiak era batekoak edo bestekoak izan daitezkeela; eta, bestetik, egoerara moldatzen joaten garela, jaietan, zein eguneroko bizitzan», adierazi dute.

Aniztasun funtzionala duten umeen eta nerabeen gurasoak batzen ditu Karenkak. Hortaz, jakin badakite premiei buruz berba egitean ezin dutela berba egin aniztasun funtzionala duten guztien izenean. Hala ere, normaltasunez bizi ahal izateko aldarrikapena denentzako baliogarria dela ere badiote. Gakoa normaltasunez jokatzea eta laguntzea da elkarteak behin eta berriz nabarmendu duenez. Normalizazioruntz Adibide bat ipintzen dute. «Kukaña antolatzen denean, espazio bat mugatu behar da gure umeek ikus dezaten? Ba, beharbada ez da hori nahi duguna, inklusi-

Inklusitibateak zentzu guztia hartzea aldarrikatzen dute, andramarietan zein egunerokotasunean

bitatea aldarrikatzen ari bagara. Espero izaten dugu jendea egoeraren jakitun egongo dela eta gure umeei jaietako ekintzez gozatzeko erraztasunak emango dizkiela». Karenkak dio ezin daitekeela jendearen jarreraren gaineko irakurketa orokorrik egin. «Batzuk enpatikoagoak dira beste batzuk baino; baina egia da kasu batzuen aurrean enpatia handiagoarekin jokatzen dela, eta ez horrenbeste beste batzuetan. Jarrera askoren atzean, beldurra eta ezjakintasuna ere badago», diote. Horregatik da beharrezkoa normaltasunez jokatzea eta laguntzea, Karenkakoen ustez. Bestalde, urte guztira eta testuinguru guztietara zabaltzen den aldarrikapena da Karenkarena, urratsez urrats inklusibitateak, berba hutsera mugatu ordez, zentzu guztia har dezan.1


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


G Andramaixan

aurretik...

abuztuak 3,

abuztuak 9,

• 10:00-15:00.

• 17:30.

zapatua

barikua

Itsasaurre Plazan, NEKAZARITZA AZOKA. Ant.: Lea Artibaiko Landa Garapen Elkartea. Lag.: Ondarroako Udala

Arrigorri hondartzan, BOLEI TXAPELKETA. Ondarruko Boleiboleroak.

abuztuak 10, zapatua

abuztuak 4,

Motorrak berotzen...

domeka

• 12:00. Alamedatik, ELKARTASUNA HONDARTZETARAINO Etxeraten eskutik.

• 11:00.

Zaldupe Futbol Zelaian, FUTBOL PARTIDUA. XLII. ANDRA MARI SARIA: Aurrera K.E. Santurtzi. Aurrera K.E.

abuztuak 6, martitzena

• 18:00. Badian,

• GAUR AZKEN EGUNA KUADRILLA

EGUNEKO BAZKARIRAKO TXARTELA erosteko. 5 eurotan salgai, Anaitasuna eta Kulixka tabernetan. Bazkaria Kafeatzean izango da hilaren 16an 15:00etan.

abuztuak 7, eguaztena

• 19:00. Kofradia

Zaharreko 3. pisuan, TANBORRADARAKO IZEN EMOTEA ETA ENTSAIOA. Inor danborrik barik gelditu barik derrigorrezkoa da izena emotea. ENTSAIOAK, gaurtik hasi eta hilaren 9ra arte izango dira, eta hilaren 12an ere bai. Kresala Kultur Elkartea.

eguena

TRAINERUEN ESTROPADAK/ Eusko Tren Ligako estropada. Ant.: Ondarroa Arraun Elkartea. Lag.: Ondarroako Udala.

• 17:30.

• 18:30. Badian,

abuztuak 8, Arrigorri hondartzan, BOLEI TXAPELKETA. 3 maila: 15 urtera arte 4x4, senior maila 4x4 eta senior maila 2x2. Apuntatzeko: o.volleyball2019@gmail. com. Ondarruko

Boleiboleroak.

TRAINERUEN ESTROPADAK/ Eusko Label Ligako estropada. Ant.: Ondarroa Arraun Elkartea. Lag.: Ondarroako Udala.

• 19:00. Kafeatzean, GAUR TXOSNA ZABALIK! • 20:00-23:00.

Kafeatzean, ERROMERIA: KALAPITXI (Amaia eta Gari). Danak etxea!


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


Inkesta

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

G

>>> Zelan jokatu behar da zikinekin?

Doita Otxoantesana

IĂąigo Zabala

Miren Urresti

Jon Txurruka

Aitor Retolaza

Laura Iglesias

Gurearen aldean, beste herri batzuk garbi topatzen ditut. Ez dakit gure herria zamarpototzat daukaten edo zer. Ez da jaietako kontua bakarrik. Eguenetako pintxo-potean ere, esate baterako, moila gobernu txarrean geratzen da. Eta jairik tartean ez dagoenean ere, zikin egoten dira kaleak, kaka mortzilloekin eta. Norberetzat zikinik nahi ez, eta inori utzi. Norberak erabiltzen duena norberak batu behar du.

Jai ostean, herria nahikoa txukun egoten da. Guri zikinak zamartzara edo dagokion tokira botatzea tokatzen zaigu, eta udalari, brigada handitzea. Baso berrerabilgarrien ideia ona da, baina oraindik ez daukagu garbi jokatzeko kulturarik.

Jai bat pasa eta 24 ordura kaleak garbi daude, eta hori jendeak badakienez, ez du ez zikintzeko ahaleginik egiten, hori horrela da. Horren aurrean, baliabide gehiago ipiniko nituzke plastikoak eta zamarrak batzeko, ze jendeak bai botatzen ditu zamarrak eta plastikoak edukontzietara, baina gainez egiten dute. Jendeari erraz jarri behar zaio. Era berean, komun gehiago ere ipiniko nituzke.

Edalontziak berrerabili beharrean, hartu ditugun tabernan berriro utzi beharrean edo zamartzara bota beharrekoa zamartzara bota beharrean, lurrera botatzen ditugu. Jendeak txipa aldatu behar du. Tabernariek ahalegina egiten dutela uste dut.

Jai ostean garbitzea garrantzitsua da, jakina; baina batez ere ez zikintzea da garrantzitsua. Denok eduki behar dugu kontzientzia herria garbi edukitzeko, jaietan ere bai. Ez zikintzera joan behar gara; kurioso jokatu. Badirudi jaietan denak balio duela. Urte guztian herria garbi edukitzen daukagun kontzientzia jaietan mantendu egin behar dugu, ekologia eta jasangarritasuna bilatu nahi baditugu.

Udalari komun gehiago ipintzea eskatuko nioke. Bestalde, denok ere apurtxo bat kontzienteago izan behar gara, eta kaleak ez zikintzen ahalegindu. Denok egin behar dugu ahalegina, ze inori ez zaio gustatzen norbere herria zikin ikustea.


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

Ezkerretik eskumara, Pili Urruzuno, Pedro Urresti eta Arrate Alberdi, Antiguako Ama jubilatuen elkartearen zuzendaritza.

«Jubilatua dantzazalea da, eta jaietarako ere musika dantzagarria nahi izaten du»

Antiguako Ama jubilatuen elkartea 1

A

ndramarietan, Ondarroako Udalak dantzaldia eta luntxa antolatu ohi ditu Antiguako Ama jubilatuen egoitzan, ekimen arrakastasuak biak ere. Jaietan ez da dantzaldirik faltako, baina urte guztian ere ez.... Pedro Urresti: elkarteko bazkideei dantza asko gustatzen zaie. Hori dela eta, antolatzen ditugun irteeretan dantzaldiak sartzeko aukera ikusten ari gara, eta txokolatadan eta bingoan musika sartzen hasiko gara. Eta jaietan ere, dantza bilatzen al du jubilatuak? Arrate Alberdi: guk ezin

dugu besteen izenean berba egin; batzuk ez dugu espazio propio bat aldarrikatzen, prestatzen diren ekimenetan sartzeko ohitura daukagulako, baina ezin da orokortu. Dena dela, elkartean ikusten duguna kontuan hartuta, esan daiteke jubilatua dantzazalea dela, eta seguruena jaietarako musika dantzagarria eskatzen duela, lehenako dantzak. Antiguako Ama jubilatuen elkarteak 600 bazkide inguru ditu, eta azken urte eta erdian, zeuek gidari... Pili Urruzuno: aurreko zuzendaritzakoek utzi eta erreleboa falta zela

ikusita, batzuk zuzendaritza hartzera animatu ginen. Talde hartatik geuk hirurok jarraitzen dugu: Pedro Urrestik, Arrate Alberdik eta nik neuk. Eta hainbat lan esku artean... P. Urresti: batetik, aurretik egondakoen lanari jarraipena eman diogu, irteerak eta hitzaldiak antolatuta, adibidez, eta, bestetik, berritasunak sartzen joan gara, 85 urtetik gorako bazkideei egiten diegun omenaldia, esate baterako. P. Urruzuno: Eta Herri adeitsua egitasmoaren barruan ere bagaude, herriko premiak identifikatzeko ahaleginean. 1


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


G

Egitaraua

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

abuztuak 11, domeka

Santa Klara Eguna • 11:30.

MEZA, SANTA KLARAN.

• 12:00. Badian, TRAINERUEN ESTROPADAK/ ETE Ligako estropada. Ant.: Ondarroa Arraun Elkartea. Lag.: Ondarroako Udala. • 19:00.

Antiguako Ama egoitzan, LUNTXA JUBILATUENTZAT. Ondarroako Udala.

• 20:00.

Antiguako Ama egoitzan, DANTZALDIA JUBILATUENTZAT: Zirkin DJ. Ondarroako Udala.

• 22:30. Frontoian, PROIEKZIOA: ZOU dokumentala. Musika plazako txosnak.


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

G

Gurasoen BAIMENA

ADIN TXIKIKOEN GURASOENTZAKO OHAR GARRANTZITSUA

!

Z

ure semeak edo alabak KUKAÑAN edo/eta ZEZENSUZKOAN parte hartu nahi badu, baimena sinatu behar duzu. Hala ez baduzu egiten, zure semeak edo alabak ezin izango du parte hartu. Baimen bakarrarekin nahikoa izango da bietan parte hartzeko. Hona hemen eredua: Nik__________________________________________________ (izena eta bi abizen),__________________EHNA/NAN zenbakia dudan honek, nire semea/alaba den _________________________________ (r)i aurtengo Andramari jaietan ospatuko diren ekintzetan parte hartzeko baimena ematen diot. Eta hala egiaztatzeko sinatzen dut, Ondarroan, 2019ko abuztuaren ____ (e)an,

Sinadura: _________________________________ (bete datuak, ebaki eta eroan antolatzaileei)


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


G

Egitaraua

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

abuztuak 12, astelehena

Txintxirrika Eguna • 16:00.

Zubi Zaharraren aurrean, UMEENTZAKO KUKAÑA. Ondarroako Udala.

• 17:00.

Latxanbre Plazan, BURUHANDIEKIN JOLASEAN Artelanen eskutik. Ondarroako Udala.

• 17:30.

Latxanbre Plazan, UMEENTZAKO TXOKOLATADA Artelanen eskutik. Ondarroako Udala.

• 19:00. Kofradia Zaharreko 3. pisuan, TANBORRADARAKO AZKEN ENTSAIOA. Kresala Kultur Elkartea. • 20:00. Musika Plazan, IRRIEN LAGUNAK! Ondarroako Udala.

• 23:00. Itsasaurre Plazan, DANTZA EMANALDIA Dantzarteren eskutik. Ondarroako Udala.


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

Txitxipotxin, erromatar jantzi ziren urtean.

Mozorroa jantzi, eta mozorroa kendu «Titiriteroak» esaten diote euren buruari Txitxipotxin kuadrillakoek eta lagunek; jai itxura emanda, aldarrikapenak kalera atera ohi dituzte

M

otxaile jantzita eta gurdi eta guzti. Horrelaxe atera ziren Txitxipotxingoak lehenengo Kuadrilla Egunean, aspaldiko 1982 hartan. Orduan eta beste askotan, arrastoa utzi dute Txitxipotxingoen agerraldiek. Zezenketa, zirkua, Perejil irlaren hartzea,... Saltsa eta zeresana eman izan du Txitxipotxinek andramarietan modura urteko beste sasoi batzuetan prestatu izan dituen karakterizazioetan. Eta dena hain ondo prestatzean, askok kalean aurkitu eta pertsonaia eta pertsona ezin bereiztu. Orduan-

txe komediak. Falangista jantzi zirenean, intsumisioaren gaia landu zutenean, motxaile jantzi ziren hartan,... kalean eurekin topo egiten zuten askorengan ezinegona eragin izan dute. Batez ere lehenengo urteetako mozorroek lan handia eman zieten, eta lehen saria eroan zuten sarri. «Urte baten, erromatarren zirkua egitea pentsatu genuen. Sekulako lana eman zigun. Uda guztia jo eta su ibli ginen

Lehenengo urteetako mozorroek lan handia ematen zieten; sarri eroan izan dute lehen saria

prestaketan, eta 11. gelditu ginen. Protesta modura, handik gutxira ONCEko jantzita atera ginen, eta demaseko ondo pasatu genuen», esan du Txomin Letamendik. Beti ez, baina askotan aldarrikapen politikoak egon dira Txitxipotxingoen kale antzezpenetan. Ez dute ahazten LKI-tik datozela. «Kuadrilla honek beti eduki izan du ardura bat politika arloko gertaeren aurrean, eta hortik abiatuta atera gara kalera, aldarrikapenei jai kutsua emanda», adierazi du Antziñe Bedialaunetak. Aurtengo Kuadrilla Egunean ere, litekeena da Txitxipotxin mozorrozaleen artean aurkitzea.1


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ONDARRUN, BILLURRAK GUAZ JAI!

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

Bihurtu daigun HErrI oSU EraSo SEXIStaIK BaIKo guni!

ETXEAKO BIDIN, EZTOU NAHI BALIENTIK IXAN LIBRIK BAIÑO!

ERASO SEXISTARIK GABEKO GUNEA

Indarkeria matxistaren aurrean zure jarrera aktiboa adierazteko eta autodefentsa feministaren aholkularitza.

D Abuztuak 13, MUSIKA PLAZAN D Abuztuak 16, ALDE ZAHARREAN (19:00etatik 22:00etara)

ERASO KONTR SEXISTAN A JAIXETABAZAZ, ADIERA N BE ZAPI LIL ZIXUN A JANT ZITXE!

Ganorazko ligoteuan alde. Kondoik txosnan ta gaztetxin eskatu.

Gora aniztasun sexuala!!! Gora ligoteo sanu!

BAIETZA EZ TAN BITXARTIN, EZETZA RA Eta aKorda: • Erropak berez-berez eztiz garbitzen. • Jateku mahai gañea beran bostin ezta allaten. • Ardurak ta zaintza biharrak banatu ezkeo, jaixetan danok gozatzeko aukeri eukikou.

ARDURAK BANATU EZKEO,

JAIXAK DANOK GOZATU! 1


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


G

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA abuztuak , martitzena

Egitaraua

ANDRAMAIXAK’2019

13

Gazte Eguna

• 9:00. Kalerik kale,

GAZTE EGUNEKO PREGOIA . Ondarroako gazteak.

• 11:00. Gaztetxean, KAMISETA BANAKETA .

• 12:00. Kortxeletik

Gaztetxera, TURUBIREN JAITSIERA. Ondoren, KARROPOTEOA. Ondarroako gazteak.

• 15:00.

Plaza Gainean, GAZTE BAZKARIA. Ondarroako gazteak.

• 17:00.

Musika Plazan, TXOSNA IREKIERA.

• 18:00.

Musika Plazan, GAZTE JOKOAK. Ondarroako gazteak.

• 19:00-22:00.

Musika Plazan, INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEA. Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.

• 19:30.

Musika Plazan, DJ saioa. Ondarroako gazteak.

• 22:00.

Musika Plazan, GUDAZALEAK + THE RIFF TRUCKERS + SATELITE BAT. Ondarroako Udala.

• 22:00.

Ibaiondotik hasita eta kalerik kale, TANBORRADA Kresala Kultur Elkartearen eskutik. Ondarroako Udala.

• 4:00.

Musika Plazan, DJ saioa. Ondarroako gazteak.

• 4:30.

Musika Plazan, KARAOKEA. Ondarroako gazteak.


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

«Gure lana aitortzea eskertzen dugu»

Txirrimorraski 1 2019ko andramarietako omendua

H

erriari eta batez ere gazteei ematen dien bizitasuna aintzat hartuta, Txirrimorraski Ondarroako Denbora Libre Taldea izango da aurtengo andramarietako omendua. Leokadiren aldamenean, protagonista nagusi bilakatuko dira jai hasieran. Urte guztiko lanaren ostean, orain etentxoa. Gorka Lersundi Diz: Urritik ekainera aritzen gara gu umeekin. Zapatu bitik behin, umeekin dinamikak antolatzen ditugu, eta hainbat irteera; haietatik hiru, egun bat baino gehiagokoak. Zenbat lagun zarete? Irati Bidegain Lekue: Gaur egun, 176 ume eta 15 begirale gaude. Egia esan, ume kopurua kontuan hartuta, begirale gehixeago baleude, hobeto, baina 30 urtean moldatu izan bagara, orain ere moldatuko gara! Zer behar da Txirrimo-

Ezkerretik eskumara Irati Bidegain, Gorka Lersundi eta Naroa Badiola.

rraskin parte hartzeko ume zein begirale izan? G.L.D: Ondo pasatzeko gogoa edukitzea. Gogoarekin dena ateratzen da aurrera. Azpiegitura ere zabaldu egin duzue... G.L.D: Elixopean, bilerak egiten ditugu, eta Kantoipen, Bixikanekin partekatzen dugun lokalean, dinamikak. Udalak beheko lokala eman zigunean erabaki genuen ekintzak haraxe pasatzea, irisgarritasun baldintzak betetzeko, hau da, mundu guztiak etorri ahal izateko. Ume handien modura sentitzen zarete? Naroa Badiola Eizagirre: Ni aurten sartu naiz, eta saiatzen naiz euren parean ipintzen, euren laguntzat har nazaten. Umearen lekuan ipintzen saiatzen zarete? I.B.L: Geuri egitea gustatzen zitzaizkigun gauzak egiten ahalegintzen gara. Beste alde batetik, gaur egun asko galdetzen

diegu umeei eurei zer egin nahi duten. Antolatzen ditugun gauza asko umeek eurek proposatutakoak dira. Urteekin gai desberdinak lantzen joan zarete? G.L.D: Badauzkagu ildo batzuk, adibidez, aniztasuna, naturarenganako ardura eta euskara; eta, horrez gain, urte batean arte kontuez arduratuta egon gara, hurrengoan musikaz,... Txirrimorraskitik pasatzen den ume bati ze gogorapen gelditzen zaio? I.B.L: Batetik, zelako ondo pasatzen den; eta bestetik, talde baten parte izate hori. Ze mezurekin agertuko zarete jai hasieran? G.L.D: Eskerrak eman nahi dizkiegu Txirrimorraski posible egiten duten guztiei, umeei, begiraleei, eta gurasoei. Azken baten, proiektu bat da, eta jendearen babesa, derrigorrezkoa. 1


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


G

Egitaraua

ANDRAMAIXAK’2019 •

abuztuak 14, eguaztena

Amnistia Eguna

• 8:30. Kalerik kale, HERRIKO TXISTULARIEN KALEJIRA. Ondarroako Udala. • 13:00.

Alde Zaharretik Kafeatzera, MANIFESTAZIOA: «Kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera!» lemapean. Sortu.

• 18:00.

Musika Plazan, MARIKABOLLO MEIXENDA BIZIOSU. Musika Plazako txosnak.

• 18:45.

Antiguako santutegian, SALBEA.

• 19:00-23:00.

Kafeatzean, ERROMERIA: ILARGI BELTZA. Ondarroako Udala.

• 19:30.

Alde Zaharretik eta kalerik kale, LOS FALCONS DE VILAFRANCAren kalejira eta ikuskizuna. Ondarroako Udala.

• 00:00.

Musika Plazan, KORTXELEKO MAMUEN JAITSIERA eta IKURRINAREN IGOERA. Aurretik KRESALAKO BANDAREKIN KALEJIRA izango da eta ondoren, KORTXELEKO MAMUEKIN KALEJIRA. Ondarroako Udala.

• 00:30-2:30.

Kafeatzean, ERROMERIA: ILARGI BELTZA. Ondarroako Udala.

• 00:30.

Musika Plazan, GOIZALDE TROPIKALA: BAKANO DJ. Musika Plazako txosnak.

• 01:30.

Itsasaurre Plazan, BULL DJ. Ondarroako Udala.

• 04:00.

Beikozinatik Musika Plazara, PANTALOI ETA KANTZONTZILLO KARRERA. Musika Plazako txosnak.


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

Ezkerretik eskumara, Izaskun Arrizabalaga, Pedro Lasarte, Inmakulada Laka, Harkaitz Garcia eta Nerea Larrinaga

Txikian erraldoi

Artelango erraldoiek eta buruhandiek bizipoza zabalduko dute herriko gazte eta ez hain gazteen artean; buruhandiekin jolasteko aukera ere emango dute

B

itxore Laka joan zenetik bost urte bete direnean, Artelanek hartutako konpromisoari eutsi, eta erraldoiak eta buruhandiak berriro egongo dira kalean, bizi poza hegal guztietan zabaltzen. Abuztuaren 12an, Umeen Eguna, txokolatada prestatuko du Artelanek, eta, aldi berean, buruhandiekin jolasteko aukera emango du. Lehengo umeek modura, oraingoek ere buruhandiak ikusi eta jairako gogoa piztu, dena bat. Ez da izango buruhandiez gozatzeko aukera bakarra, ostera. Andramari Egunean eta Arrantzale Egunean, berriro aterako dira, orduan, erraldoiekin batera, kalejiran. Antolatzen dituen beste ekintzetan modura, andramarietan ere bu-

ruhandiek eta erraldoiek ematen duten bizipoza nabarmendu du Artelanek. Herriaren erantzuna ziurtatuta egoten da, beraz; ondarrutarrek Artelanen lana aintzat hartzen duten seinale. Buruhandiak eta, batez ere, erraldoiak eramateko jendea bilatzea beste kontu bat izan ohi da. «Jendea behar izaten da; horrenbestez, ondarrutarrak parte hartzera animatzen ditugu», esan du Izaskun Arrizabalagak. Ardura, zabalagoa Konpromisoa zabalagoa dela esan du Pedro Lasartek. «Kontuan hartu behar da Artelanek antolatzen dituen ekintzak Kultur Batzordeak sortutakoak direla, nahiz eta bandera geuk hartuta eduki», adierazi du. Esku zabalik hartuko lu-

Buruhandiak eta, batez ere, erraldoiak eroateko jendea bilatzea ez da erraza izaten; parte hartzeko deia egin dute kete jende berria. Izan ere, beste hiru ekintza puntual ere antolatzen ditu Artelanek: inatuerietan, Lantzoia eta Akula; eta sanjuanetan, Akelarrea. Atzean ordu askotako lana eskatzen dutenak, edozelan ere. Horrez gain, beti daude prest erraldoiak eta buruhandiak eskatzen dituzten ekimenetarako uzteko. Bitxore Laka Artelango buruaren hutsunea hor egonik, haren lekukoari eusten diote elkartekoek. Antolatzen dituzten ekintzenganako maitasuna da Artelanegoen motorra.1


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


OHARRAK>>> SU ARTIFIZIALAK

• Segurtasun eremuko zona mugatua errespetatu. • Larrialdi zerbitzuetako ibilgailuei biderik ez oztopatu. • Udaltzaingoaren mezuak jarraitu. • Gaizki sentituz gero, (mareoak, etabar), Kalatraba zubiaren egongo den Gurutze Gorriko postura hurreratu. • Ikuskizunean zehar, begietan errautsa sartuz gero, urarekin garbitu baina ez igurtzi begiak. • Ahal den neurrian ez ekarri txakurrik ikuskizunera, entzumen oso sentikorra dute eta. • Suak amaitutakoan, ez ikutu esplotatu gabeko su artifizialik. Horrelakorik ikusiz gero, deitu udaltzainei berehala. ZEZENSUZKOA. Ikuskizunean parte hartzera bazoaz, erropa egokiekin babestuta hurreratu zezenarengana. Ez bazoaz parte hartzera, ibilbidetik urrundu mesedez. Ume txikiei ez utzi hurbiltzen.

G

Egitaraua

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

abuztuak 15, eguena

Andra Mari Eguna

• 10:00. Antiguako santutegian, MEZA NAGUSIA.

• 10:30. Kalez kale,

HERRIKO TXISTULARIEN KALEJIRA. Ondarroako Udala.

• 12:00-14:30.

Itsasaurren, UMEENTZAKO PARKEA. Ondarroako Udala.

• 12:45.

Itsasaurre Plazan, AURRESKUA. Ondarroako Udala.

• 13:00. Itsasaurre

Plazan, MUTRIKUKO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA. Ondarroako Udala.

• 17:30. Frontoian,

ESKU PILOTA PARTIDAK. MarkinaXemeingo EPTko benjamin, alebin eta txikiak. Ondoren, EMAKUMEEN ARTEKO PARTIDA: Ainhoa Urien - Amaia Bikario, Maite Tolosa - Gentzane Aldairen aurka. Ondoren, GIZONEZKOEN ARTEKO PARTIDA: Xabier Arrizabalaga Txirloi- Iñigo Pascual, Gorka EstebanAndoni Malaxetxebarriaren aurka. Ondarroako Udala.

• 17:30-20:00.

Itsasaurren, UMEENTZAKO PARKEA. Ondarroako Udala.

• 19:00. Kalez kale, KALE ANIMAZIOA: Artelanen erraldoiak eta buruhandiak txarangarekin. Ondarroako Udala. • 19:00-23:00.

Kafeatzean, ERROMERIA: LAIOTZ. Danak etxea!

• 22:00.

Musika Plazan, KONTZERTUA: DENA + KOP. Ant.: Gaztetxea.

• 23:00.

Arrigorri hondartzan, SU ARTIFIZIALAK Astondoaren eskutik. Ondarroako Udala.

• 23:20. Alamedan, ZEZENSUZKOA Astondoaren eskutik. Ondarroako Udala. • 23:30.

Itsasaurre Plazan, KONTZERTUA: TXAMUKOS MARIATXIA. Ondarroako Udala.

• 23:30. Arrigorri hondartzan, SUZKO KRISEILUEN JAURTIKETA Sahararen alde. Yaalah elkartea.


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

G

Kuadrilla Eguna

Kuadrillentzako gaia: ETORKIZUNA

E

torkizune da aurtengo andramaixetako Kuadrillan Eguneako aukeratutako gaixe. Betiko lez gai bat baino gehixa ebili dou eskuartin, baine azkanin danok lotzen eta kezkatzen gatxun gai bat aukeratu dou. Nahitxe aurten be gaixe aukeratzi kosta, beste urte betez lortu dou. -Zuk zelan ikuste´zu etorkizune? -Nik baltza! -Hori, laune! Errezena! Aldatu hori jarrerioi, andramaixak datoz eta! Egixe ra etorkizunatxik berba etxen douenin gauzak eztizela oso argi ikusten sarritxan; aurtengo Kuadrilla Eunak amets etxeko aukeri emongo dau, ostea. Inok eztau esan amets ona edo amets txarra ixan bihir danik; hori bai: geure etorkizune aurreikusteko

Aurtengo gaixak amets etxeko aukeri emongo dau: iñok eztau esan amets ona edo txarra ixan bihir danik aukeri eukiko dou. Batzuk edadeko pertsona jantziko diz, beste batzuk etorkizuneko teknologixakin zerikusi dauken kontuk, ta kuadrillan bat La Bruja Lola be jaztea ei du (harek bai etorkizune aurreikusi), beste batzuk robot eta beste batzuk mahunezko alkondariaz. Bai mahunezko alkondariaz. Etorkizune da hurrengoko eune be, eta Kuadrilla Egunin arrantzale jantzitxe urteti etorkizunai aurri hartzi de. Beste batzuk etorkizuneko Ondarru aurreikusiko dabe, ta beste batzuk etorkizunai aurre ein eta mozkorra kalea urtenaz batea atrapako dabe. Zetako zain eon?!

Betiko lez batzuk oso originalak eta eleantik ixango ri; beste batzuk… ez! Ez jazteko sokorrista ero giri! Ezetz ba! Etorkizunin ezta sokorristaik eongo ze danok jakingo´u igaxan jaxoaz batea! Eta gaixe erozein ixanda be giri jazten zazenok… nahikure, txo! Ba, hoixe. Gaixe, etorkizune. Jantzi te kalea. Dantzan ein, bazkaldu eta jolastu! Eta gozatu! Ahaztu aurretik: eskerrik asko Kuadrilla Egunan antolakuntzan parte hartze´zuen guztioi. Ia datorren urtin gehixa gazen. Kuadrilla Eguneko lan taldi

P.D.: Bai. Aurten be bingon jokatuko´u bazkalostin. Ia baten bat gai dan zenbakixak aurreikusteko. Benetan bazaz kapaza etorkizune aurreikusteko demostra bingoko zenbakixakin. 1


O N D O - O N D O

www.atctorrealday.com

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

Ezkerretik eskumara, Guruzne Anakabe, Jhon Mikel Goitia, Edurne Arantzamendi eta Juan Mari Elu

Lagun arteko saltsa, osagai nagusi

O

ndarroa Arraun Elkarteko kamiseta dute «amantal» ofiziala. Aurten ere, hutsik egin gabe, Guruzne Anakabe, Edurne Arantzamendi, Juan Mari Elu eta Jhon Mikel Goitia marmitakoa egiteko batuko dira Alamedan. Arranondo Elkarteak antolatzen duen marmitako lehiaketan elkartzen diren 26 taldeetako bat izango da eurena. Anakabe eta Goitia sukaldari eta Arantzamendi eta Elu laguntzaile direlarik, 10:00etan ekingo diote lanari. Zazpi bat urte daramatzate parte hartzen, eta helburua, lehenengo urteko bera: ondo pasatzea. «Horregatik ematen dugu izena!», esan du Anakabek. «Lehiakideen artean oso giro ona egoten da, adar jotze sanoa. Han hasten gara elkarri esaten, batak, ‘hori tipulaori ilunegi dago’, besteak ‘hau gisatua da’, hiru-

Orain urte bi, bigarren egin zuten; «epaimahaiak bigarren ostera egin zuenean, hori guretzat izan zen... lehen saria irabaztea beste» garrenak ‘arrain zopak irten dizu’...», adierazi du Arantzamendik. Denen artean joan dira ikasten, eta lehen ez modura, orain etxean ere animatzen dira marmitakoa egiten. Orain urte bi, ondo pasatzeaz gainera, bigarren saria ere eskuratu zuten. «Epaimahaiak bigarren ostera egin zuenean, lehenengoen artean aukeratu gintuztela jakinda, hori guretzat izan zen... lehen saria irabaztea beste», gogoratu du Goitiak. Gizon eta emakume Elkarte gastronomikoetan oraindik ere gizonezkoen irudia nagusi delarik, Ala-

medako hitzorduan andrazko asko ikusten dira lanean, tartean Anakabe eta Arantzamendi. Ez diote aparteko garrantzirik ematen. «Orokorrean, parte hartzaileen artean emakume asko egoten dira», esan du Arantzamendik. «Hori bai, egia da mutil hutsen kuadrilla asko daudela», zehaztu du Anakabek. Eta zein da marmitako on baten gakoa? «Tipula», aho batez. «Badakigu epaileei ilun xamarra gustatzen zaiela, baina arriskatzen bazara, erre egin ahal zaizu», esan du Goitiak. Epaileak epaile, eurek euren marmitakoari egiten dioten epaia dago. «Gurea, beti ederra!», diote. Eta seme-alaba «esker onekoek» baieztatzen dute esandakoa. Gainera, egindako lanak bi egunerako balio die, Kuadrilla Egunerako eta Arrantzale Egunerako. Ezin gehiago eskatu.1


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !

korpion

LUKENE ETA ARIANE


G

Egitaraua

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

abuztuak 16, barikua

Kuadrilla Eguna

• 10:00. Alamedan, MARMITAKO LEHIAKETA. Ant.: Arranondo Alkartea. Lag.: Ondarroako Udala.

• 10:30. HERRIKO

• 18:00. Frontoian, HERRI KIROLAK Mutriku Herri Kirolak Taldearen eskutik. Ondarroako Udala. • 18:30-22:30.

TXISTULARIEN KALEJIRA. Ondarroako Udala.

Kafeatzean, ERROMERIA: DRINDOTS TALDEA. Ondarroako Udala.

• 12:00-14:30.

• 19:00-22:00.

Itsasaurren, UMEENTZAKO PARKEA. Ondarroako Udala.

• 13:00.

Alde Zaharretik hasita eta kalerik kale, KUADRILLEN KALEJIRA. Kuadrilla eguneko antolatzaileak.

• 15:00. Kafeatzean, KUADRILLEN BAZKARIA. Ondarroako Udala. (Bazkarirako txartelak salgai 5 eurotan, Anaita eta Kulixka tabernetan ABUZTUAREN 8ra arte.)

• Bazkalostean.

Kafeatzean, KUADRILLENTZAKO BINGOA. Kuadrilla eguneko antolatzaileak.

• 17:30-20:00.

Itsasaurren, UMEENTZAKO PARKEA. Ondarroako Udala.

Alde Zaharrean, ERASO SEXISTARIK GABEKO GUNEA. Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.

• 20:00.

Alde Zaharrean, KALE DISKOTEKA ELEPUNTO DJaren eskutik. Ondarroako Udala.

• 22:00. Itsasaurre Plazan, QUEIMADA. Ondarroako Casa de Galiciaren eskutik. • 23:00.

Itsasaurre Plazan, KONTZERTUA: HARA+ ESNE BELTZA. Ondarroako Udala.

• 00:00.

Musika Plazan, JUSSEFF DJ+ TRONTXIN MANBING. Musika Plazako txosnak.


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

«Kontzertuetan, hustu egiten gara»

Xabi Solano 1 Esne Beltzako kidea

E

sne Beltzak kontzertua emango du abuztuaren 16an, Kuadrilla Eguna. Xabi Solano abeslariarentzat hitzordu berezia izango da, Ondarroarekin daukan harremana dela eta. Ni diskoa aurkezten ari zarete herririk herri... Bai Euskal Herri mailan, bai estatu mailan, hainbat lekutatik gabiltza lana aurkezten, bai. Ondarroako kontzertuak zuentzat badauka kutsu berezi bat, ezta? Jakina! Ondarroan lagun pilo bat dauzkagu, eta hor daukagu, adibidez, Zapato Azuleko abestia, geure errepertorioan. Aurten

bertan egon gara, eta ondo ere ondo pasatu dugu. Berezia izango da andramarietan ere hor egotea. Jendea ere gogotsu joango dela aurreikus daiteke, lotura berezi horrengatik.. Noski, nabarituko da. Azkenean, gogoz goaz jai giroa sortzera eta jai giroarekin gozatzera. Zer aurkituko du abuztuaren 16an Ondarroara doanak? Ni diskoko abestiak joko ditugu eta, era berean, gure abesti ezagunenak ere ez dira faltako. Guk nahi duguna da ordu eta erdi edo ordu bi inguruko kontzertua intentsoa iza-

tea; geldiunerik gabe; eta, jakina, Zapato Azuleko abestia ere hor egongo da. Energia asko egongo da agerlekuan, ezta? Jakina baietz! Ez badugu izerdirik botatzen, gaizki goaz. Izerdi asko bota behar dugu. Normalean, kontzertuetan hustu egiten gara. Ze sasoitan dago trikitia? Jende piloa dabil jotzen, Huntza eta beste trikiti talde batzuk dezente entzuten dira. Hala ere, Esne Beltza trikitia baino gehiago da; ez da trikiti talde bat. Zu, era berean, bakarkako lanean ere bazabiltza, ezta? Bai, bakarkako lanean, trikitiarekin nabil. Emanaldi batzuk ere emango ditut. Udaren ostean, diskoa kaleratuko dut Durangoko azokarako. Egunotan, non aurkituko zaituztete Esne Beltzako jarraitzaileek? Ondarroan jo aurretik Gasteizen abuztuaren 7an eta Donostian abuztuaren 12an jota egongo gara, eta Ondarroan jo ostean, Bilboko Aste Nagusian joko dugu abuztuaren 18an eta Elgoibarren abuztuaren 30ean. 1

2011n, Solano eta DZ, Zapato Azule abestia aurkezten.


A N D R A M A I X A K !

P A S A

O N D O - O N D O

T A B E R N A

GoraAndramaixak! Itsasaurre, 8 ONDARROA 94-683 00 28


G

Egitaraua

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

abuztuak 17, zapatua

Arrantzale Eguna • 10:30. Kalerik kale,

HERRIKO TXISTULARIEN KALEJIRA. Ondarroako Udala.

• 12:00. Kalez kale, KALE ANIMAZIOA Artelanen eskutik. Ondarroako Udala.

• 13:00. Kalez kale, ATAKO BANDAN DANTZA SAIOAK Kresala Kultur Elkartearen eskutik. Ondarroako Udala.

• 13:00. Alamedan

eta Alde Zaharrean, BERTSO SAIOAK: MAIALEN LUJANBIO eta FREDI PAIA bertsolariekin. Ondarroako Udala.

• 18:00. Kofradia Zaharraren aurrean eta Itsasaurren, BENTAZAHARREKO NESKA-MUTIKO ALAIAK. Ondarroako Udala. •18:30. Zubi Zaharra-

ren aurrean, KUKAÑA. Saria: 300€ irabazlearentzat. Ondarroako Udala.

• 19:30. Zubi Zaharretik dindilizka, OIHAL ETA TRAPEZIO IKUSKIZUNA , Allarte Elkartearen eskutik. Ondarroako Udala.

• 20:00-23:00.

Kafeatzean, ERROMERIA: JOKALDI. Ondarroako Udala.

• 20:00.

Alde Zaharrean, EUSKAL ERROMERIA Kresala Kultur Elkartearen eskutik. Ondarroako Udala.

• 22:30.

Musika Plazan, KONTZERTUA: EZBAIAN. Ondarroako Udala.

• 23:20. Zubi

Zaharretik eta kalez kale, KORTXELEKO MAMUEN KALEJIRA Kresala Elkartearen eskutik. Ondarroako Udala.

• 23:45. Musika Plazan, KORTXELEKO MAMUEN IGOERA Kresala Kultur Elkartearen eskutik. Ondarroako Udala. •00:30.

Musika Plazan, KONTZERTUA: REPERCUSION + GAZ LIMBO + KLAG KLUB. Ondarroako Udala.

•00:30.

Itsasaurre Plazan, OIHAN VEGA DJa. Ondarroako Udala.


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


G

Egitaraua

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

abuztuak 18, domeka

Aniztasun Jaia Ondarroako Pueblao de Bassoul Senegaldarren Elkartearen eskutik. Lagunt.: Ondarroako Udala.

• 14:30

Itsasaurre Plazan, BAZKARI HERRIKOIA.

• 16:30.

Arrigorri hondartzan, BORROKA AFRIKARRA.

• 21:00.

Itsasaurre Plazan, KONTZERTUA.


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


ANDRAMAIXAK’2019 ANDRAMAIXAK’2019 •• ONDARROA ONDARROA

G Iazko

andramaixetako argazkixak

D


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


D

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

D


O N D O - O N D O

P A S A

A N D R A M A I X A K !


D

ANDRAMAIXAK’2019 • ONDARROA

ESKERRIK ASKO liburuxka hau kaleratzen lagundu diguzuen guztioi, baita Hitza urte guztian kalean egotea posible egiten duzuen harpidedun, babesle eta laguntzaile guztioi!


ONDO-ONDO PASA ANDRAMAIXAK!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.