5B MAILAKO IKASLEEN IPUINAK
ANDONI ETA ESTRALURTARRA Bazen behin, 2157an Andoni deitutako zoologo bat. Andoni Baionakoa zen, 26 urte zituen eta animaliak ikustea eta aztertzea gustatzen zitzaion, eta lurreko animali edota espezie gehienak ezagutzen zituen. Animali berriak aurkitzea zen bere ametsa. Horregatik MARTERA joatea pentsatu zuen, han ere bizidunak zeudela pentsatzen zuelako. Garai haietan espaziora joatea posiblea zen, baina diru asko balio zuen. Andoniri asko kostatu zitzaion dirua aurreztea, baina laguntza izan zuen. Bere lagunek, urtebetetzean, dirua bildu eta oparitu egin zioten, bere ametsa betetzeko. Andonik, Bizkor bere txakurrarekin joatea erabaki zuen. Bere lagun handiena zen. Cocker Ingeles arrazakoa, txikitxoa, ile beltza, luzea eta kizkurra. Asko gustatzen zitzaion Andonirekin jolastea. Gauza asko prestatu zituzten bidaiarako: espaziorako janari berezia , oxigeno poteak, jantzi espaziala, GPS eta planoak eta Marteri buruzko informazioa. IruĂąeatik irten zen euren espaziontzia. Marterako distantzia argi urte erdi bat zen. Argiaren abiadurara urte erdi tardatzen da. Bidaian oso ondo pasatu zuten konstelazioak aurkitzen: -Begira Bizkor GEMINI konstelazioa-esan zion Andonik. Txakurrak hankarekin zulo beltz bat seinalatu zuen. -UAU UAU! -Bizkor, hori zulo beltz bat da! Grabitatea sentitu zuten , zulo beltzak, asteroideak eta izar politak ikusi zituzten. Zerutik begiratuta, eguzki sistema oso polita iruditu zitzaien. -Bizkor, MARTERA iristen ari gara! Begira, kolore gorrixka du. Orain Marteren bi ilargien aurretik pasatzen ari gara.
Espaziontziak lur hartu zuen planeta gorrian. Martera iritsitakoan Andoni oso arraro sentitzen zen grabitatearen eraginarengatik. Pozik zegoen, baina beldurra ere bazuen. Denbora asko esploratu eta gero txakurrak zerbait usaindu zuen eta bila joan zen korrika. Zibilizazio moduko bat aurkitu zuten, gurea baino aurreratuagoa. Estralurtar asko batera jolasten ari ziren, oso alai ikusten zitzaien eta haietako bat Bizkorrengana hurbildu zen jolastera. Izaki berezia zen: baxua, berdea, belarri handiak, ile gutxi eta hanka eta beso motzak zituen. Andonik ez zekien animalia zen edo zer zen, baina dibertigarria iruditu zitzaion. Hizkuntza arraro batean hitz egiten zuen. Beldurtuta zegoen, horregatik, Andoni astiro hurbildu eta laztandu egin zuen izakitxoa. Extralurtarra beraien laguna egin zen eta elkarrekin joan ziren Marteko lekuak ikustera. Bostgarren egunean, lurrikara handi bat nabaritu zuten. Izaki arraro batek izugarrizko saltoa eman zuen eta horrek sortu zuen lurrikara. Izaki erraldoia zen, txakur handi baten bi buru zituen, krokodiloaren antzeko gorputza eta hortz handi-handiak eta pozointsuak zituen. Andoniri animaliak asko gustatu arren, animali horrek ez zuen itxura onik. Beraiengana hurbiltzen ari zela ikusita, korrika hasi ziren, baina estralurtarrak hanka motzak zituenez ez zen oso azkarra. Andonik, besoetan hartu eta abiada bizian joan ziren espaziontzirantz, baina jarraitu egin zien espaziontzirarte eta salto egin zuenean hagin bat sartu zion espaziontzian eta gas asko irten zen. Asko kostatu zitzaien aireratzea eta animaliak ia ia beste salto batez beste hagin bat sartu zien, baina eskerrak aireratzea lortu zuela eta ez ziela harrapatu bestela seguru ez zirela iritsiko, baina, barregarriena, animaliak aurpegi osoa erre zuela izan zen. Orduan indar gutxirekin askoz gehiago kostatu zitzaien lurrera heltzea eta, zulo beltz batek ia-ia xurgatu egin zien, baina eskerrak estralurtarrak talka egin zuela espaziontziaren aurreko aldearen kontra eta bultzada eman ziola. Lurrera heldu zirenean espaziontzia konpondu eta hagina aztertu zuten eta ABOX baten hagina zen. Espezie oso agresiboa zen eta bere haginak pozointsuak ziren. -ABOX bat ikusten dudan hurrengorako hagina gezi bat bezala botako diotesan zuen Andonik haserre.
Behin hagina aztertu eta gero, Andonik estralurtarrak ondo pasatzea aukeratu zuen bere lagunetatik urrundu zuelako. Orduan, parkera, polikiroldegira, plazara, etab. eraman zuen, baina oso triste zegoen lagun gabe. Andonik ikusi zuen lagunekin egon nahi zuela eta behin eta berriro saiatu ziren bere lagunak izaten. Bere lagunak eta berak jolasten zeuden jolasera jolasten, baina ez zuten lortu. Jateko espazioko janari berezia ematen zion, baina ez zuen ematen gustatzen zitzaionik. Orduan Andonik Martera bueltatzea pentsatu zuen, eta hala izan zen. Marterako bidaia ez zen erreza izan, zulo beltza, handiagoa zen eta zulo beltzaren ondotik pasatu behar ziren Martera heltzeko. Gainera espaziontzia ez zegoen oso ondo konponduta, Andoni ez zelako mekanikoa, zoologoa baizik. Martera heldu zirenean berriz ere ABOXA ikusi zuten eta Andonik esan bezala hagina gezia bezala bota zuen eta ABOXA hil egin zen, emandakoan. Orduan, traba gehiagorik gabe estralurtarra bere lagunekin joan zen eta orduan, oso pozik gelditu zen. Beraz, gure protagonista etxera bueltatu zen eta estralurtarra bezala oso pozik zegoen.
HARRI MAGIKOAREN BILA Egun baten Julen astronauta N.A.S.A n zegoen , espazioa begiratzen eta ikusi zuen ozono geruza zabaltzen ari zela eta esan zuen:
-Zerbait egin behar dugu ozono geruza zabaltzen ari da!!!
Eta bere lagunak esan zuen :
-Baina nola egingo dugu hori Julen!!!
Eta Julen –ek erantzun zuen:
-Martera joaten eta harri magiko bat bilatzen.
Espazio-ontzi batean joan zen eta bide erdian, estralurtar bat aurkitu zuen . Estralurtar horrek Estralur zeukan izena .
Eta Julenek esan zion Estralurri:
-Nondik zatoz Estralur?
Eta Estralurrek esan zion:
-Ni Martetik nator.
Eta Julenek esan zuen:
-Ba ahal dakizu non dagoen Marteko harri magikoa?
Eta erantzun zuen Estralurrek:
Bai badakit, zergaitik ?
Eta esan zuen Julenek:
-Ozono geruza isteko.
Eta Estralurek Juleni lagundu zion harri magikoa bilatzen. Eta azkenean harri magikoa aurkitu zuten eta Lurrera bueltatu ziren eta ozono jeruza itxi zuten eta bere bizitzara bueltatu ziren.
Orain dela 3 hilabete, baziren Jim eta Anton deitzen ziren bi mutil. Jim mutil indartsu eta ausarta zen, begi urdinduna eta ile beltzduna. Anton berriz, jakintsua eta jeloskorra zen, eta Jimen ondoan ile hori – horia zuen. Bikote ederra osatzen zutelako eta astronautak izan nahi zutelako, Mundakako astronauta eskolara joatea pentsatu zuten. Heldu zirenean, Niko maisuak bere burua aurkeztu ondoren esan zuen: -Orain espazio – ontzietan egoten diren makinak erakutsiko dizkizuet. Erakutsi ondoren … pentsatu zuen … Horiek mutilak berriak dira … Eta bat-batean espazio – ontzi batean sartu eta espaziora bidali zituen!!! Jimek pentsatu eta esan zuen: -Niko maisua gaiztoa da!!! Antonek pentsatu eta … -Ez, Niko maisuak espaziora bidali gaitu gu astronautak izateko eta hainbat ekintza lortzeko. ( Baina hala ere beldurrez ) Bat – batean zulo beltz eta ilun batek zurrupatu orduko espazioan agertu ziren. Baina Antonek esan zuen: -Baina nola da posible eguzki – sisteman Merkurio azkena egotea eta Neptuno lehena!!! -Egia da!!! Dena aldrebes dago, orduan, Lurrean nor biziko da? Eguzkitik urrun baldin badago izoztuta egongo da! Eta biztanle guztiak ere!!! –Jimek. Eta berehala gure galaxiatik, Esne – bidetik, atera ziren, galaxia begiratu eta … Galaxia irregularra zen!!! Hitz egin baino lehen pentsatu zuten: -Mundu hau gure munduaren kontrakoa da!!!
Eta ondoren, pixka bat esploratzera joan ziren, eta berehala hainbat izar ikusi zituzten eta Anton konstelazioak bilatu eta bilatu ari zen. Taurus, Orion, Hartz handia, Hartz txikia, Gemini, Leo, Cancer, Lira, eta Serpens ikusi zituen. Baina bat-batean, konstelazioak izarretatik atera ziren, eta Antonen eta Jimen atzetik zihoazen, korrika eta korrika zebiltzan eta atzean utzi zituzten. Gero konturatu ziren galdu egin zirela. Alde batetik bestera zebiltzan eta Laika txakurra ere ikusi zuten. Jimek pentsatu zuen Laika txakurrari laguntza eskatzea baina Antonek esan zion Jimeri: -Ez da posible Laika txakurra bizirik egotea, Laika txakurra orain dela urte pila batera hil zelako! -Egia da!!!-Jimek. -Nola da posible gu ere espazio – ontzi barruan traje berezirik gabe eta tramankulu berezirik gabe arnasa hartzea?-Antonek. -Arrazoia duzu!!! Eta orduan espazio – ontzitik kanpo arnasa hartuko dugu?Jimek. -Ba nire ustez bai.-Antonek. -Aterako gara?-Jimek. -EEEZZZZ!!!!!!!, atera zaitez zu nahi baduzu!-Antonek. -Ongi da, ni aterako naiz.-Jimek. Jim atera eta kanpoan arnasa hartu ahal zuela konturatu zen, eta orduan Anton ere atera zen. Jimek oihu egin zion Antoni: -Beldurtia zu!!! Kar, kar, kar, kar, kar,- barre egin zion. Eta ondoren kanpora atera eta ‌ -Egia da, baina ez da posible!!! ,ze ondo!!! -Egia da ez da posible!!! Eta segituan, astronauta eskolan agertu ziren eta astronauta eskolako kide guztiak barrezka zeuden. Orduan, Jimek eta Antonek galdetzen zuten:
-Zer gertatzen da??? ZER? ZER? ZER? ZER? Orduan maisuak azaldu zuen: -Astronauta eskolara etortzen direnei gezurretako espaziora bidaltzen diet. -Horregatik Laika txakurra zegoen, eta arnasa hartu ahal genuen etab‌Anton eta Jim. -Bai, baina esan nahi dizuet oso ondo ibili zaretela.-Niko maisuak. -Eskerrik asko. –Jim eta Anton.-Agur! Jim eta Anton etxera joan eta...
BIzITZA BAT MARTEN Neil Armstrong mutikoak, ile beltza zuen, begi urdinak, azal zuria zuen eta bihotz onekoa zen. Txakur bat zuen, txakur horrek, ilea zuria eta beltza zuen , begi gorriak zituen , handia eta indartsua zen, hagin zorrotzak zituen eta Tzop deitzen zen. Biak Marten bizi ziren , bere etxeak burbuila baten forma zuen eta bere barruan oxigenoa zegoen, alarma bat zeraman instalatuta, ate erraldoi bat zeukan eta tximinia bat. Honetaz gain, bakoitzarentzat espazio jantzi bat zeukaten . Egun batean, Neil Armstrong eta Tzop Marteko etxean zeuden, beraz, Neil Armstrongek esan zion Tzopi : -Zergatik ez goaz Marte esploratzera ? Eta Tzopek erantzun zion: -Hara zelako ideia ona, goazen Marte esploratzera !
aspertuta
Eta hasi ziren Marte esploratzen , berrehun eta hamazortzi krater ikusi zituzten, ura ere ikusi zuten eta arraroena estralurtar bat ikusi zutela zen . Beregana hurbildu ziren biak eta estralurtarra ikusi zutenean, negarrez zegoela iruditu zitzaion Neil Armstrongeni eta esan zion Armstrongek : -
Zer gertatzen zaizu estralurtartxo ?
Eta erantzun zion estralurtarrak totelka: - Ba…ba ni…nire fa…familia hil dela ! - Zu lasai, orain gu izango gara zure familia! Nola deitzen zara ? -Nik E.T dut izena! Eta bat-batean…. BOOOOOOOM entzun zen, Tzopi oxigeno kaskoa apurtu zitzaion, baina E.TK bere magiarekin Tzopen kaskoa konpondu zuen. Eta handik aurrera lagun oso onak egin ziren ,etxe berdinean bizi izan ziren. Beste planetetan ia ura zegoen ikertzen zuten, horretarako Robert berezi bat egin zuten, ibilgailu honek ura dogoen ala ez esaten du ,eta Spirit deitu zioten . Spirita zuria, gorria eta oso handia zen . Spirit probatzera joan ziren eta Marten ura zegoela esan zuten, denak pentsatu zuten txarto zegoela eta adierazten zuen tokira joan ziren. Horrela zen , toki horretan ura zegoen, Armstrongek ur tanta bat edan zuen eta esan zuen: - 1.200kl ura edan dudala sentitu dut! Eta E.T K esan zuen: -Hori ezinezkoa da!
Eta E.Tk probatu ondoren egia zela esan zuen. Konturatu ziren ez zela ura , baizik eta, likido berezi bat ura baino indartsuagoa. Likido horrekin bizi asko salbatuko zutela konturatu ziren eta planetaz –planeta unibertso guztiari likido hori erakusten joan ziren.
ETA ALA BAZAN ETA EZ BAZAN SAR DADILA kALA BAZAN ETA ATERA DADILA ERMUKO PLAZAN.
BOST LAGUNAK ESPAZIOAN
Behin, Victorian festa bat zegoen. Festa horretan jende asko zegoen. Jende haien artean sei pertsona zeuden. Pitagoras, Galeno, Marie,CurieSklodowska, Arkimedes eta Koperniko, eta berehala ezagutu ziren denak. Planetak, izarrak, ilargia, etb, denei gustatzen zitzaienez, espaziora joan nahi zuten. Geroago, espaziontzi bat egiteko materialak pentsatu zituzten:kanpokoa metalez eta barrukoa egurrez egin zuten. Ondoren, barruan: sofa bat, telebista bat, hiru motor, irrati handi bat, jolas batzuk, erloju bat eta bost ohe ipini zuten. Espaziontzia frogatzean ez zuen aireratzen. Behin eta berriro frogatu zuten, baina, ez zuen aireratzen. Azkenean, Arkimedesi erregaia falta zela bururatu zitzaion eta besteei esan zien eta erregaia jarri zioten. Hurrengo egunean, arratsaldeko lauretan, berriro frogatu zuten eta, aireratzen hasi ziren. Pitagoras gidaria zen, Arkimedes eta Marie, CurieSklodowska jolasten zeuden bitartean, Koperniko eta Galeno telebista ikusten zeuden. Pitagorasek esan zuen: -Begira izarrak gertutik!!! -Ah bai!-esan zuten beste guztiek. Galenok galdetu zuen: -Zenbat falta da? -Oso gutxi- erantzun zuen Pitagorasek, eta jarraian, esan zuen: -Nora joan nahi duzue lehenago? -Nik ilargira- esan zuen Marie, Curie-Sklodowska. Eta besteei ideia oso ona iruditzen zitzaien. -Bazenekiten Ilargia zapaldu zuen lehenengo pertsona Neil Armtrong zela 1969ko Uztailaren 20an?-azaldu zuen Arkimedesek.
-Nik ez nekien -erantzun zuen Galenok. -Eta guk ere ez – esan zuten besteek. -Heldu gara-esan zuen Pitagorasek. -Ordua zen!!!!!!!!!!-oihukatu zuten besteek.Pitagorasek esan zien besteei: -Ipini espazioko trajeak. -Ados-erantzun zuten. Heldu ziren unibertsora eta abentura bat hasi zuten. Behin Ilargia zapaldu zuten eta denak oso pozik zeuden. Ilargiak ez du argirik. Bere argia, eguzkiaren erreflexua da. Baina oso polita zen planetak eta dena ikusten zelako. Buelta batzuk ematen hasi ziren eta bi ordu geroago, Pitagorasek galdetu zien besteei: -Beste leku batera joango gara, mesedez??? -Ados-erantzun zuen Marie,Curie-Skodowska. -Ze iruditzen?-esan zuen Pitagorasek. -Ideia ona -baieztatu zuten besteek. -Martera joango gara?-galdetu zuen Arkimedesek. -Ados -erantzun zuten Galenok eta Marie,Curie-Sklodowskak. -Ni ez-esan zuen Kopernikok. -Zergatik???-galdetu zuen Pitagorasek. -Beldurra daukadalako. -Ondo da, orduan, ez gara barrura sartuko, baina, inguratuko dugu. -Ados zaudete?? -Ni ados nago -oihukatu zuen Galenok. -Aurrera!!!-esan zuen Pitagorasek. -Aurrera!!!-oihukatu zuten besteak.
Martera heldu zirenean, inguratzen hasi ziren, bitartean Pitagorasek azaldu zuen: -Marte planeta gorria bezala ezagutzen da. Eta laugarren planeta da eguzkisistematik. -Benetan!!!-esan zuten besteek. -Ze polita da -esan zuen Arkimedesek. Denak nekatuta zeudenez, ohera joan ziren. Hurrengo egunean, Jupiterra joan ziren. Oso polita eta handia zen. Arkimedesek esan zuen: -Badakizue Jupiter dela bostgarren planeta planetarik handiena dela??? -Alaaaaa!!!!!!-oihukatu zuten besteak. Heldu zirenean, buelta bat ematen hasi ziren Jupiterretik, eta estralurtar batzuk ezagutu zituzten. Han denok batera jolasten hasi ziren barre egiten zeudela. -Ni nekatuta nago gidaria izaten eta zuek ez dakizue espaziontzi bat gidatzen -esan zuen Pitagorasek. -Lurrera joan ahal gara eta han merendola bat egin ahal dugu. Ze iruditzen???-esan zuen Kopernikok. -Ondo da, horrela gure lagunei gure abentura kontatzen diegu eta estralurtarrak aurkezten dizkiegu.-esan zuen Kopernikok. -Ideia oso ona -esan zuten besteak. Eta horrela Lurrera joan ziren eta dena bere lagunei azaldu zien.
FIN
ESPAZIOAN GALDUTA Behin Elaia, Danel eta ni parkean geunden. Elaia oso altua, argala eta jatorra zen. Danel baxua eta pixka bat lodiagoa zen. Eta ni ez oso altua eta ez oso lodia.
Behin, pentsatu genuen espaziora joan nahi genuela eta Charles Darwin, Marie curie, Koperniko, Arkimedes eta Pitagorasen moduan zientzialariak izan nahi genuela. Pentsatu bezain laster, gure gurasoei esan genien baina zoritxarrez ezetz esan zuten. Bigarren saiakeran berriro ere ezetz esan zuten. Baina azkenean ondo pentsatu zuten eta baietz esan zuten. Baietz esan ondoren gu pozez eta ilusioz salto egiten hasi ginen. Orduan, hurrengo egunerako gelditu ginen parkean. Hurrengo egunean, parkean, esan nuen: -Noiz gelditu gaitezke espaziora joateko? Eta Elaiak esan zuen: -Bihar problema gabe geratu gaitezke. Ados zaudete? Danelek baietz esan zuen eta ni ere ados. Orduan, zorionez joan ahal izan ginen. Hurrengo egunean, goizeko hiruretan esnatuta egon behar ginen espaziora joateko baina goizeko ordu bietan ilusioz beterik esnatu, dena prestatu eta gurasoekin joan ginen. Hegazkinean ameriketaraino joan ginen eta han espaziontzia hartu genuen baina zoritxarrez espazioan galdu egin ginen eta han galduta ordu asko pasatu izan behar genituen. Momentu horretan, Danelek esan zuen: -Hara! Planeta bat! Hori esan zuenean, gu harrituta gelditu ginen, planeta hori oso misteriotsua zelako. Hor, esan nuen: Niri beldur asko ematen dit baina gutxienez egun batzutarako han egon gaitezke. -Ados nago- esan zuen Danelek eta azkenean ez genuenez beste aukera bat, planeta misteriotsu horretara joatea aukeratu genuen. Han, hotz handia egiten zuen eta gauza oso arraro batzuk ikusten ziren, adibidez, argi berde misteriotsuak, mendi txiki batzuk eta horrelako gauzak.
Gu, gutxienez, han oso gustora egon ginen baina, bat-batean munstro ikaragarri bat agertu zen eta gu beldurrez beteta gelditu ginen baina, bakarrik ongi etorria eman nahi zigun extralurtar bat zen. Elaia, Danel eta ni,barrezka hasi ginen eta gurasoak ahoa zabalik zuten. Gero, Elaiak barrezka esan zuen: Ze inozoak eta beldurtiak garen, guztiagatik beldurtzen gara jajaja. Gero, extralurtarrarekin gelditu izan behar ginen ez genuelako irtenbiderik aurkitzen. Berarekin han gure bizitza asko hobetu zen: Ondo jan genuen, planeta horretaz asko ikasi genuen, handik ibili ginen etab. Egun batzuen ondoren, Lurrera bueltatu behar izan ginen irtenbide bat aurkitu genuelako. Pena handia eman zigun baina bai ala bai joan behar izan ginen. Heldu ginenean, gure gelakideei esan genien eta andereinoa zein gelakideak harrituta gelditu ziren gure esperientziarengatik eta gu barrezka baina, badakigu esperientzia hori oso polita izan zela, berriro ere errepikatuko genuela eta ezagutu genuen extralurtarra ondo bizitzea espero genuen.
LUA
Bazen behin txakur bat oso jakintsua zela. Espaziora joan nahi zuen. Lua zuen izena . Lua, txakur belltza zen, begi urdinak zituen, buztan txikia zuen eta ertaina zen eta oso jatorra zen. Bere jabeak, Irati zuen izena eta oso ona zen berarekin . Irati neska alaia zen, 15 urte zituen, ile beltza zuen eta begi marroiak. Kamiseta gorria zuen, praka moreak eta galtzerdi urdinak. Oinetan zapatila horiak eramaten zituen. Luaren ametsa Ilargira joatea zen baina bere jabeak ez zion lagatzen. Goiz batean, Luak bere bi lagunei deitu zien. Chop eta Rex txikitako lagunak ziren. Luak agur esan zien eta espaziora joango zela kontatu zien. Hurrengo egunean, Lua laborategi batean sartu zen proiektu bat egiteko eta botoiak ikutzen hasi zen . Minutu batzuk geroago nagusi batzuk etorri ziren oso zaila zen gauza bat egitera. Koete baten hegoa egiten ari ziren eta ikusi zuten txakur bat egiten zegoela lan guztia. Luak kohetea egiten lagundu zien. Koetea horia zen kanpotik eta barrutik gauza asko zituen: ohe bat, janaria, hezur bat eta baloi bat. Koetea amaitu zutenan, Lua joatea erabaki zuten. Espaziora heldu zenean, koetea apurtu zen eta ezin zuen Lur planetara itzuli. Oso triste zegoen baina minutu batzuk geroago estralurtar bat agertu zen E.T. deitzen zen. Estralurtarrak koetea konpontzen lagundu zion. Eta bere laguntzarekin Lua bere planetara bueltatzea lagundu zion .
UR BERDEA MARTEN? Bilbon, bi lagun zeuden, Ander eta Unai. Unai ile horia eta baxua zen eta Ander berriz, altua eta ile beltza zeukan. Biei asko gustatzen zitzaien zientzia, esperimentuak egitea, oso argiak zirelako. Denbora makina bat egiten zeuden. Denbora makinak espaziontzi baten forma zeukan. Oso handia zen eta denetarik zeukan: makina gidatzeko bolante erraldoia, egongela bat ‌ Baina makina egiten zeudenean, ustekabean desagertu egin ziren. Konturatu zirenean beste planeta batean zeudela eta gorria zela, esan zuen Anderrek: -Planeta hau Marte da gorria delako. - Bai horixe- esaten zuen Unaik. Heldu zirenean, oxigeno bonbonak jarri zituzten. Ez zekiten zer egin. Orduan buelta bat ematera joaten ziren, baina planeta hori oso handia zen eta nekatu egin ziren. Arroka baten gainean eseri eta konturatu ziren lurrean ura zegoela, ur berdea. Beldurtu egin ziren ez zekitelako zer zen hori, baina Unaik ukitu egin nahi zuen eta ura zegoen tokira joan zen. Oso txarto usaintzen zuen eta bere motxilako botila batean ura hartu zuen. Gero denbora makinara joan ziren berriro, botoi gorria jo zuten lurrera berriro joateko. Iritsi zirenean ikastolako laborategira joan ziren ura zer zen jakiteko. Egun osoa iraun zuten esperimentuak egiten ur berdeari, nahi zutena lortzeko. Baina oraindik ez zuten lortu ur berdea zer zen jakitea. Bat-batean galdetu zuen Unaik: -Esaten diot nire aitari ea etortzen den ura zer den egiaztatzera?. Zientifikoa da. -Bai!!! Hurrengo egunean, Unairen aita joan zen laborategira. Froga eta esperimentu ugari eta gero Unairen aitak esan zuen:
-Ai ama!!! Ezin dut sinetsi. -Zer gertatzen da? -esaten dute beste bi mutilak. -Ur berde hau estralurtar baten mukia da! -Benetan? -galdetzen du Anderrek. -Benetan. - Harrigarria da! Estralurtar mukia aurkitu duzue. – Esan zuen aitak. Orduan, galdetu zuen Unaik: -Orain zer egingo dugu honekin? -NASARA deitu behar dugu. Beraiek jakingo dute zer egin oso argiak direlako -esan zuen bere aitak. NASARa deitu zutenean NASAKOEK esan zien hara joateko.Eta hara joaten ziren . Heltzean, NASAkoek galdetu zien ea nork hartu zuen eta esan zuen Anderrek: -Guk. NASAKOEK mutilei galdetu zioten ea zientzia gustatzen zitzaien. -Bai asko! -Ba orduan gurekin lan egin ahal duzue. Eta handik aurrera astronautaz lan egin zuten eta 2025ko urriaren 14an Jupiterreko ilargira joango zirela erabaki zuten. Estralurtarren mukia aztertzeko astronauta batzuk bidali zuten Martera eta bakarrik ur berde zela jakin zuten, bizitza ez zegoela esan zuten. Unai eta Ander aurrerantzean pozik bizi izan ziren.
BUKAERA
Pipi eta Luzi txikitatik Martera joan nahi zuten.Pipik, ile gorria zuen eta begiak urdin
urdinak, zerua bezain urdinak oso ausarta eta oso jatorra zen. Luzik, ile horia zuen eta begiak berdeak, oso jatorra zen baina ez oso ausarta. Handiak egin zirenean, astronomia ikastea erabaki zuten. Egun batean, Pipik eta Luzik Martera joatea pentsatu zuten eta oso pozik zeuden. Egun hori iritsi zenean, Pipik eta Luzik espaziontzia hartu eta Martera joan ziren. Bidaia oso oso oso luzea zen baina oso polita eta azkenik Martera iritsi ziren. Marten estralurtar pilo bat zeuden baina Luziri beldur pixka bat ematen zioten orduan, ez zioten inori ezer esan. Geroago prufkrash.pam!!! Espaziontzia apurtu egin zen. -Aaaaaaaaaaaaaaaaaahhhhhhhhhhhhh!!!! -Eta orain zer egingo dugu!!!! Pipi eta Luzi oso kezkaturik zeuden, baina Marte esploratzea erabaki zuten. Marten zulo pilo bat zeuden eta batetik Sartu ziren, baina bi kokodrilo erraldoi agertu ziren: -Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaahhhhhhhh!!! Zulo horretatik azkar-azkar irten ziren baina aurrera jarraitu zuten. Ondoren, esploratzen jarraitu zuten, eta lurrean ate erraldoi bat aurkitu zuten. Atetik sartu zoliren: -Ze pitaaaaaa - esan zuten biek batera. - Fantasiazko planeta bat!!!!!!! -
Esan zuen Pipik.
Hor janaria, bel, ura arra, hondartza gauza pilo bat zeuden eta onena, txabola bat zegoela zen. Txabola gorria zen eta oso handia. Hondartza ere oso polita zen. Pipik, espaziontzia konpondu egin behar zela esan zuen, orduan konpontzea erabaki zuten. Hurrengo egunean, estralurtarrak beraiengana joan ziren eta lagundu egin zioten. Guztien artean espaziontzia konpondu,eta etxera joan ziren.
PLANETA BERRIRA BIDAIATZEN
Bazen behin, 2100eko urriaren 19a,osteguna bi ume Big eta Bang deitzen ziren eta beren aita Charles Darwin zen, Charles Darwin planeta Koloretsua aurkitu zuen. Planeta koloretsuko estralurtarrak Lur planeta erasotzen dute eta estralurtarrak planeta Koloretsura bueltatzen dira. Darwin Big eta Bang espaziontzi batean planeta koloretsura joan ziren , baina ailegatu zirenean konturatu ziren Lurra erasotu zuten estralurtarren planeta zela, animalien hezurrak ikusi zituzten lurrean, beldurtu ziren eta kolore askokoa zela planeta koloretsua adibidez: Gorria, berdea, larrosa, urdin iluna, horia, morea, urdina, berde iluna, zuria, marroia, beltza eta marroi iluna... Bat-batean estralurtarrak janariarekin agertu ziren eta Darwin, Big eta Bang ikusten dute estralurtarrak onak zirela.Estralurtarrak, Darwin, Big eta Bang lagunak egin ziren eta bizidunak bilatzera joan ziren. Big, Bang eta Darwin lagun asko egin zituzten, ejertzito bat egin zuten eta dena konkistatu zuten, izarretara joan ziren nola ziren ikustera. Gainera, hizkuntza asko ikasi zituzten. Bat- batean erensuge bat aurkitu zuten izar batean eta desioak egiten zituela esan zien.
Lehenengo desioa Big eta Bangek eskatu zuten eta diru asko edukitzea izan zen. Bigarrena, berriz, unibertso guztiko estralurtarrak magia egitea eskatu zuen Darwin-ek.
Bat batean hirurak magia egiten hasi ziren eta Galileo Galilei, Laika, Neil Amstrong, atera ziren zulo beltz batetik. Azkenik, hirugarren desioa eskatu zuten, planeta gehiago sortu zituzten eta unibertsoan bizitza gehiago egotea.
ALA BAZAN ETA EZ BAZAN SAR DADILA UNIBERTSOAN ETA ATERA DADILA PLANETA BERRIETAKO BIZITZAN !
POPPY EXTRALURTARREN BILA
Bazen behin orain dela milioi bat urte Poppy izeneko neskatila bat estralurtarrak ikusi nahi zituena eta galaxiako planetetara joan zena NASAko astronabe batean, hor lan egiten zuelako. Lehenik, Merkurio saiatu zen esploratzen, baina bero pila bat egiten zuenez, estralurtarrak hor ez zirela biziko pentsatu zuen. Gero, Artizarrera joan zen, baina urik ez zegoenez, eta noski urik gabe ezin zenez bizi, joan egin zen. Hurrengo planeta Marte zen, eta hor bizitza egon ahal zenez , begirada bat bota zuen, baina berriz ere ez zituen aurkitu. Ondoren, Jupiterrera joan zen, eta hemen ere begiratu zuen, baina oso, oso handia zenez berandu egin zitzaion, eta joan behar izan zen. Segidan, Saturnora joan zen, baina zeukan denbora Saturnoko uztailan jolasten ibili zenez, berriz ere berandu egin zitzaion eta joan behar izan zen. Gero, Uranora joan zen, baina hor hotz asko egiten zuenez, korrika-korrika joan zen bere astronabera gorputza berotzera,( kafe bero-bero eta goxo bat edatera, dutxa beroa hartzera etb‌). Eta azkenengo planetara joan zen, Neptunora, eta hor kartel bat aurkitu zuen, eta ipintzen zuen: Gu,extralurtarrak ilargira joan gara bizitzera hemen hotz pila bat egiten duelako. Orduan, korrika batean astronabea hartu eta Ilargira joan zen. Ilargira heltzerakoan pixka bat bilatu eta azkenik extralurtarrak ikusi zituen. Baina extralurtarrak Poppy ikusterakoan beldurtu egin ziren, eta nahi gabe kaskoa apurtu zioten. Poppy oxigeno gabe gelditzen ari zen, baina extralurtarrak oso azkarrak zirenez lagundu egin zioten Poppyri.
Azkenean Poppy salbatu zuten eta oso lagun onak egin ziren. Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Ilargiko plazan.
UNIBERTSOKO ZULOA Behin neska bat eta mutil bat zeuden. Mutila Txomin deitzen zen, eta neska Kattalin. Asko gustatzen zitzaien parkera joatea eta‌ Parkean zeudenean, zulo bat aurkitu zuten, eta zulora salto egin zuten, begiak itxi baino lehen, Unibertsoan agertu ziren. Momentu horretan, ez zekiten zer egin. Bururatu zitzaien Martera joatea. Martera iritsi zirenean, alienak aurkitu zituzten eta laguntza eskatu zien, Lur planetara joateko, baina, alien batek esan zien: -Lagunduko dizuegu baina baldintza batekin, ez esan inori alienak daudela Marten. Txomin eta Kattalinek esan zuten ez zutela ezer kontatuko, eta horrela izan zen. Lurrera itzuli zirenean Kattalinek esan zion Txomini: -Ez dugu inoiz ahaztuko gaur bizi dugun esperientzia. Eta horrela Txomin eta Kattalin lagun berriak egin zituzten. Hurrengo egunean berriro parkera joan ziren eta Kattalinek esan zion Txomini: -Zulora salto egiten dugu? Txominek baietz esan zion, eta salto egin zuten zulora. Unibertsoan zeudenean, Martera joateko esan zuen Kattalinek eta joan egin ziren. Martera heldu zirenean, ur urdina aurkitu zuten eta Lurrera joan ziren nundik datorren jakiteko. Pentsatu eta pentsatu ez zuten ezer argitu oraindik. Martera joan ziren berriro eta konturatu ziren ez zeudela bere lagunak (alienak). Espazio-ontzi bat aurkitu zuten eta joan ziren alienen bila. Zulo beltzak zeharkatu zituzten, eta unibertsoko astroak ere baina arrastorik ere ez. Bat batean, beste zulo beltz bat aurkitu zuten eta zulo beltzaren barruan, alienak zeuden! Azkenean aurkitu zituzten zulo beltzaren barrura joan ziren, baina ez zekiten zulo beltzak barrura eramango zituztela, zulo beltzaren barrura joan ziren baina, Kattalineri ez zion zulo beltzak barrurantz eraman! Bere lepokoari esker, Kattalinen lepokoa boteretsua zen.
Baina Txomineri bai, eta orduan Kattalin, Txomin eta alienei joan zen erreskatatzera. Kattalinentzat oso erraza izan zen, baina Txominentzat eta alienentzat ez zen izan bat ere erreza. Txomin eta Kattalinek alienei Martera eraman zieten. Martera eraman eta gero, Lurrera itzuli ziren. Eta poz- pozik bizi izan ziren.
MARTETIK DURANGORA Behin batean, 2050 urtean, Bing eta Bang deitutako extralurtarrak Marten bizi ziren eta anai-arrebak ziren,Bing berdea zen baina Bang gorria .Bing jatorra ,bihotz onekoa eta baikorra zen, Bang ,ordea, gaiztoa, ezkorra eta desatsegina zen. Goiz batean, anai- arrebak borrokatzen ari ziren bitartean, Bangek gauza bat zapaldu zuen, lurrera begiratu zuen eta gelatina bezalako ur berdea aurkitu zuen, eta esan zuen: -Bing! etorri ikustera zer aurkitu dudan! - Bing hurbildu zenean, gelatinazko bola bat bota zion Bangek, eta Bingek galdetu zion: - Ze demontre da moko hori? -Bangek erantzuten zion lurrean aurkitu zuela eta dastatu nahi zuela. Bingek oihukatu zuen: -Ez dastatu! Arriskutsua izan daiteke!...-Baina beranduegi esan zion, Bangek pixka bat jan zuen. Ziztu batean Bang lurrean botata zegoen eta bere anaia hilda zegoela pentsatu zuen. Bat-batean Bingek espaziontzi bat aurkitu zuen, ur berdearen ondoan eta letra txikiz “Durango� irakurtzen zen, orduan, bere anaia hartu zuen eta espaziontzi barruan sartu ziren, botoi handi eta gorri bat sakatu orduko, Durangon zeuden. Espaziontzitik irten bezain laster, jendez inguratuta zeuden eta Bing garrasika hasi zen: - Laguntza,laguntza! Nire anaia ur berdea dastatu du eta hilda dagoela pentsatzen dut. Baina jendea liluratuta zegoen, bi estralurtarrak ikusterakoan, eta ihesi egin zuten umetxo bat izan ezik, umetxoa beraiengana hurbildu zen eta jarraian galdetu zuen: -Zer behar duzue? -Nire anaia Bang-ek gauza bat jan du eta ondoren nik pentsatu dut hilda dagoela orduan, espaziontzi bat aurkitu dut Durango ipintzen zuena eta horregatik gaude hemen. -Esan zuen Bingek eta umetxoak erantzun zion: -Nik lagunduko dizuet! Nire aita zientzialaria da, agian lagundu ahal dizue.
- Bai! Goazen! -erantzun zion Bingek. Umearen aitaren laborategira abiatu ziren eta iritsi zirenean, dena sendagilez beteta zegoen. Umetxoak esan zion bere aitari: -Hauek nire lagunak dira, Bing eta Bang, lagundu ahal diezu? Eta aitak erantzun zion pixkat beldurtuta: -Bai noski! Zer nahi duzue? -Eta Bingek historia osoa kontatu zion, orduan aitak edari bat eman zion eta berehala sendatu zen Bang. Espaziontziruntz abiatu ziren eta umeak esan zien : -Ezin zarete gehiago gelditu? Eta anai-arrebek ezetz erantzun zioten bere gurasoak etxean itxaroten zeudela, baina hitz eman zioten berriro elkar ikusiko zutela. Espaziontzira igo aurretik eskerrak eman zioten denagatik. Etxera heldu zirenean besarkada handi bat eman zioten elkarri.
ZIENTZIALARIA Bazen behin zietzalari bat deitzen zela Isaak Niuton zazpi egunetan egon zen aztertzen grabitatea. Isaak Niutoni sagar bat jauzi zitzaion burura. Bere lagunarekin elkartu zen deitzen zela Scar eta koete batean joan ziren Marte aztertzera bizitza dagoen ala ez ikusteko. Bere burura jauzi zen sagarra eta esan zuen bere buruari hau da grabitatea eta horrela famatua egin zen diru asko eman zioten eta jendeari erakutsi eta erakutsi grabitatea existitzen zela. Orduan, eskerrak eman zioten berari horregaitik famatua egin zen eta zientzialaria egin zen. Horrela grabitatea aztertu zuten Marten eta etorri ziren Lurrara eta Isacc Niuton eta Scar erakusten hasi ziren grabitatea dagoela, Lurra mugitzen dela errotazio eta translazioari esker. Batzuk Lurra mugitzen zela ez zuten sinesten eta kartzelara eraman zuten Isacc Niuton eta Scar. Baina gero, Scarren lagun bat etorri zen eta katalejoak eman zien poliziari Lurra mugitzen zela ikusteko eta poliziak ere hasi ziren jakitzen egia zegoela esaten. Poliziak, barkamena eskatu zioten eta eskerrak eman zioten jakitzeagatik eta denak poz-pozik egon ziren. Lagun asko egin zituzten eta beti gauzak aztertzen zituzten, eta bere lagunak ere zientzialariak bihurtu ziren. Bere lagunak eskerrak eman zioten.
HALA BAZAN HALA EZ BAZAN IPUIN HAU BUKATU DA.