FRUTEN MAZEDONIA OSAGAIAK:
LANABESAK
2 platano
Bol bat
3 yogur
Labana
2 sagar Azukrea 3 mandarina
NOLA EGIN ?
Lehenengo , frutak urarekin garbituko ditugu. Jarraian , fruta guztiak aiztoarekin zuritu eta kubotxotan zatituko ditugu. Geroago , bolean botako ditugu fruta zati guztiak . Ondoren , lau jogurtak bolean botako ditugu , azukrea ere eta guztia nahastuko dugu . Bitartean, hozkailuan sartuko dugu ( 30 minutu gutxi gora behera) freskoago egoteko. Azkenik , hozkailutik aterako dugu eta fruten mazedonia eder hau plater txikietan aterako dugu. ON EGIN!!!!!!
NUTRIZIOA Frutek bitaminak dituzte. Jogurta esnekia da, proteinak eta kaltzioa ditu.
EGILEA:Ariane Lozano
ARRAUTZAK BETETA OSAGAIAK : -4ARRAUTZA -LATA BAT ATUN -MAIONESA -KIPULA Âź
NOLA PRESTATU:
Hasteko, lapiko baten ura jartzen dugu eta berotzen dugu irakin arte. Behin ura irakiten dagoenean arrautzak sartzen ditugu, hamabost bat minutu egosi arte. Arrautzak egosita daudenean ur hotzarekin hoztuko ditugu, zuritu eta aiztoarekin erditik moztuko ditugu eta gorringoa atera. Geroago,atuna, gorringoa eta ondo txikituta dagoen kipula maionesarekin batera nahastuko ditugu. Jarraian. arrautzetan gorringoak utzitako hutsunetan, egindako nahasketa koilararekin sartuko dugu. Bukatzeko ,bandeja batean jarriko ditugu arrautza guztiak eta mahaira eramango ditugu.
NUTRIZIOA: Arrautzak proteinak eta B bitamina dauzka . Atunak proteinak eta A,B,D eta E bitaminak ditu.
EGILEA: MARTIN MAEZTU
PANTUMAKA URDAIAZPIKOAREKIN OSAGAIAK -
Tomatea Urdaiazpikoa Ogia Gatza “Virgen extra” oliba olioa
NOLA EGIN Hasteko, tomateak aiztoarekin zuritu. Ondoren, birringailuarekin tomatea xehatu eta tomate honi gatz apur bat bota, olioa ere (tomateak gazi zaporea badauka azukre pixka bat bota ahal zaio). Jarraian, ogia txigortu, zartaginean edo txigorgailuan. Prestatuta dagoenean, ogi txigortuaren gainean tomate nahasketa zabaldu. Bukatzeko, guztiaren gainean urdaiazpiko-xerra ipini. Gosari bikaina da. On egin! NUTRIZIOA TOMATEAK : (100 gr) A, B,C,K Bitamina, gatza, magnesioa eta potasioa URDAIAZPIKOA: (100 g) Proteinak eta koipeak OGIA: Karbohidratoak eta E bitamina “VIRGEN EXTRA” OLIBA OLIOA Koipeak eta E bitamina GATZA: Magnesioa eta potasioa HEGOI VEGA
FRUITU LANDIA OSAGAIAK Meloia Platanoa Marrubia Nata Txokolatea
NOLA EGIN: Lehenik, meloia erditik mozten da. Molde batekin meloian izar formak atera behar dira. Ondoren, platanoa zuritu eta labanarekin zatituko da. Geroago, marrubiak urarekin garbituko ditugu eta labanarekin moztu behar dira. Jarraian, platano zati guztiak plater batean jarri lore forma bat eginez eta marrubiak platanoen inguruan jartzen ditugu. Gero, platano eta marrubi guztien erdian nata jarri behar da. Meloia jartzen dugu platano eta marrubien inguruan. Azkenik txokolate likido beltza plater osoaren gainetik isuri behar da.
NUTRIZIOA: Fruta guztiak bitaminak dituzte. Nata esnekia da, beraz, proteinak, koipeak eta kaltzioa ditu.
EGILEA: NEREA DIEGO
IZAR ARRAUTZAK Osagaiak : -
3 arrautz Atun lata bat 4 koilarakada maionesa 4 pepinotxo 8 oliba antxoa zaporearekin Ozpina eta gatza
Prestaketak : Lehenengo, hamar minututan hiru arrautza egosi. Gero, arrautzak hoztu egiten direnean, azala kendu eta erdibitu. Ondoren, kendu gorringoa. Bi gorringo hartuko ditugu eta atunarekin, pepinotxo eta olibekin nahastu. Jarraian, koilara baten laguntzarekin ozpina apur bat eta gatza botako ditugu ( osagai guztiak ondo nahastuko ditugu). Orea prest dagoenean, arrautza zuringoaren gainean ipini behar da eta gainetik birrindu beste bi gorringo. Apaintzeko, ipini letxuga pixka bat eta pepinotxo zati batzuk arrautzen azpian.
Nutrizioa: Arrautzak proteinak dituzten jakiak dira; B eta D bitaminak dituzte. Olibak burdina, potasioa, fosforoa eta magnesioa ditu eta A, B eta E bitaminak dituzte. Pepinotxoa barazkia da, beraz, A, B, C, eta K bitamina ditu. EGILEA: Martin Guisasola
Esnegainaren Sumendia Osagaiak: Marrubi bat esnegaina Bizkotxo 1
Nola prestatu: Lehenengo, aiztoarekin bizkotxoa zatitu behar da. Ondoren, bizkotxoa zatituta esnegaina egin behar da, esnegaina irabiatu irabiagailuarekin, prest dagoenean koilara batekin hartu eta bizkotxoaren gainean jarri. Azkenik, marrubi eder bat hartu behar da. Marrubia garbitu eta hostoak kendu, eta bizkotxoaren gainean edo puntan jarri behar da.
Nutrizioa: Marrubia oso fruta osasuntsua da, bitaminak ditu. Esnegaina ez da oso osasuntsua baina oso gozoa dago. Koipea du. Bizkotxoa proteinak ditu eta osasuntsua da etxean eginda dagoelako. Jon Alberdi
Osagaiak 6 arrautz Berenjena 2 Kipula 1 Olioa Gatza Ura
Materiala BOL 1 SARDESKA 1 ZARTAIN 1
Nola egin Hasteko, azala kendu eta zatitu laukitxoetan berenjena. Ondoren, sartu laukitxoak uretan ( 30 minutu ). Jarraian, kipula potxatu zartaginean. Gero, gatza bota eta bueltak eman. Azkenik , arrautzak irabiatu eta kipula eta berenjenarekin batera zartaginean bota. Tortillaren alderdi biak ondo eginda daudenean platerera atera eta prest dago jateko.
Nutrizioa Berenjena barazki bat da, besteak beste, bitaminak eta gatz mineralak ditu. Arrautzak proteinak ditu. Kipula osasunerako oso elikagai ona da. Julen Gonzalo
TXAKA PINTXOA Osagaiak: - 2 Arrautza - 250g txaka - Maionesa - Tostadak Nola prestatu: Hasteko, arrautzak egosi egiten dira. Horretarako, heltze batean ura berotzen ipintzen da. Urak irakiten duenean arrautzak hamar minutuz ur irakinetan utziko ditugu. Amaitzen denean, hozten lagatzen dugu. Gero, bol batean arrautzak eta txaka xehatu behar ditugu txiki- txiki zatitxoetan.Ondoren, maionesa botatzen da eta dena nahasten da. Bukatzeko, tostaden gainean osagaien nahastea zabaltzen da, eta ‌ ON EGIN !!!!!!!!!! Nutrizioa Txaka arraina da eta maionesak arrautza dauka, beraz, proteinak dituzte. Era berean, maionesak duen koipeak eta ogiaren karbohidratoek energia emango digute.
Egilea: Mikel Perez
GAZTA FRESKOZ ETA ANTXOAZ BETERIKO PIPERRAK OSAGAIAK: Pikilo piperrak Gazta Freskoa Antxoa gaziak PRESTAKETA: Hasteko,plater batean nahastu gazta eta antxoak. Ondoren, antxoen olio tanta bat gehitu. Jarraian ,dena ondo – ondo nahasitakoan, bete ore horrekin pikillo piperrak. Azkenik, piperra ogi gainean ipini. NUTRIZIOA Antxoak proteinak ditu. Gaztak proteinak eta kaltzioa ditu. Piperrak gatza, magnesioa, potasioa eta bitaminak ditu.
Oier Ortuzar
PASTA TROPIKALA Osagaiak: 100g anana100g urdaiazpiko 100g urdaiazpiko 200g pasta Oliba olioa Gatza Ozpina Nola egin: Lehenengo,pasta uretan egosi 4 edo 5 minutu biguna egon
arte.
Bitartean,
anana
eta
urdaiazpikoa
aiztoarekin zatitu. Egositako pasta hoztu denean, bol batean osagai guztiak nahastu olioa,gatza
eta
ozpinarekin. Eta hor daukagu gure pasta tropikala! GUSTATU ZAIZUE? Nutrizioa: - Ananak, C bitamina du. - Urdaiazpikoak proteinak , B bitamina eta koipeak ditu. MIREN BOUZO
SALMOIA ETA AHUKATEA OSAGAIAK: -150gr izokin ketua. -Ahuakate bat. -16 mini tortita. -Aneta pixka bat. -Zuku pixka bat. -Oliba olio pixka bat.
TRESNAK: -Bol bat. -Laban bat . -Koilara bat.
NOLA EGITEN DA: Lehenengo, aiztoarekin izokina zatitu behar duzu. Gero, ahuakatea aiztoarekin zati txikitan moztu eta bi osagai hauek bolera bota behar dituzu .Ondoren, bol honetara aneta , limoi zuku eta oliba olio pixka bat isuri behar dituzu eta osagai guztiak ondo nahastuko dituzu. Azkenik, mini tortiten gainean koilara batekin osagai guztien nahastea ipiniko dugu.
NUTRIZIOA: Ahuakate fruta bat da, baina nutrizio aldetik ez du antzik bere taldeko gainerako frutekin. Koipeak, bitaminak (A,B E) eta burdina ditu. Limoi zukuak C bitamina du. Oliba olioak koipea du. Izokin ketuak B bitamina du.
ON EGIN !!!! IRATI DE DIOS
SANDWICH BEGETALA Osagaiak: - Letxuga - Tomatea - Atuna - Arrautzak - Urdaiazpikoa - Gazta - Maionesa - Ogia (Bimbo) Prestaketa: Lehenengo, letxugaren hostoak uretan garbituko ditugu. Jarraian, tomatea uretan garbituko dugu. Ondoren, arrautzak uretan egosi egiten dira ( urak irakin ondoren 15 minutu inguru egongo dira). Bitartean, letxuga eta tomatea aiztoarekin zatitzen ditugu. Gero, arrautz egosiei azala kendu (zuritu) behar zaie. Ondoren, bimbo ogian aiztoarekin
maionesa zabaltzen da. Gero, osagai hauek maionesaren gainean
ipiniko ditugu: letxuga, tomatea eta atuna tenedorearekin zabalduko dugu. Guzti horren gainean urdaiazpikoa eta gazta ipini behar da. Azkenik, arrautza aiztoarekin zatitu eta gaztaren gainean jarriko dugu. Beste ogi zatia gainzean ipini eta prest dago jateko. Nutrizioa Letxugak A,B, K eta C bitaminak ditu. Arrautzak B,D bitaminak eta proteinak dituzte. Urdaiazpikoak proteinak ditu. Tomateak A,B,C,K bitaminak ditu. Atunak proteinak, D bitamina eta fosforoa ditu. Gaztak koipeak, kaltzioa eta proteinak ditu. Aitor Gรณmez
TORTILA PATATA OSAGAIAK: 5 Patata 7 arrautza Olioa Piper hautsa Gatza
NOLA EGIN: Lehenengo, patatak aiztoarekin zuritu egiten dira, eta urarekin ondo garbitu. Ondoren, patatak zatitu behar dira. Gero zartaginean olioa berotu ondo eta patatak frijitu egiten dira. Jarraian patatak plater batera atera. Gero bol batean arrautzak ondo irabiatu. Ondoren, patatak nahastu arrautzarekin, gatza eta piper hautsa pixka bat bota egiten da. Azkenik, zartaginean egiten da, alderdi bat eginda dagoenean buelta ematen zaio.
NUTRIZIOA: Patatak karbohidratoak dituzte eta energia ematen dute. Arrautzak proteinak ditu.
Kawtar Outmani
TXAKA ETA URDAIAZPIKO PINTXOA Osagaiak: -Ogia -Txaka -Maionesa -Urdaiazpikoa
Prestaketa: Hasteko, ogia zatitu
zatitu egiten da. Gero, txaka aiztoarekin
eta bol batean utziko dugu. Ondoren, urdaiazpikoa
aiztoarekin zatitu eta bolean txakari gehituko diogu. Azkenik, guztia maionesarekin ondo nahastu eta ogiaren gainean ipini behar da. Prest dago jateko!
Nutrizioa: Ogiak karbohidratoak ditu. Txaka arraina da, proteinak eta gatz mineralak ditu. Maionesak arrautza eta olioa dauka, beraz, proteinak eta koipeak ditu. Urdaiazpikoak proteinak eta gantzak ditu.
Mikel Alfageme 5.A
MELOI ETA URDAIAZPIKOAREN PINTXOA OSAGAIAK Meloi freskoa Urdaiazpikoa Zotzak
PRESTAKUNTZA Lehenengo, meloiari azala kendu ( zuritu ). Ondoren, meloia kubotxotan zatitu. Geroago, urdaiazpikoa meloi zatitxoen gainean tolestu. Azkenik, osagaiak eusteko zotzak gainean ipini eta platera apaindu.
MANTENUGAIAK MELOIA: Ura , bitaminak ( A , C , B, E ) , potasioa magnesioa, kaltzioa , burdina eta zink. URDAIAZPIKOA: Proteinak , gantzak eta bitaminak ( B, K )
EGILEA : UXUE ARANBERRIA