Gaur Beñat kalean dago. Euskal Herrian bizi da eta 10 urte ditu. Bere ametsa Plutonera joatea da. Beñat oso ausarta da , bere gauzekin
axolagabea da
eta burugogorra
da, gauzak behin eta
berriz esan behar zaizkio. Altua da eta ile kizkurra du. Beñat Martxelekin bere ametsaren inguruan hitz egiten dago. -Nire ametsa Plutonera joatea da! - esaten dio Beñatek. -Hara bestea!- Erantzuten dio barrezka Martxelek. Nola duzu asmoa amets hori betetzeko? - Ez dakit. Horretarako diru asko behar da. Handik gutxira Beñat etxera joan da eta afaldu
aurretik
gurasoekin
hitz
egitea
pentsatu du. Amarengana joan da, egongelan dago sofan eserita. -Ama Plutonera joan nahi dut.- esan dio Beñatek. -Hara bestea. - Esaten dio amak. Ez dio kasu gehiegi egin eta Beñat bere logelara joan da. Beñatek argi dauka 18 urte dituenean, bidaia hori egingo duela eta horretarako prestatu egin behar da. Errusiera ikasi behar du, NASAko instrukzioak Errusieraz daudelako. Beñat 15 urterekin hasi da hizkuntza berria ikasten. Ikastaroan lagun
berriak
egin
ditu,
horietako
bat,
Frantziakoa da. Beste bat Jokin da, hau
Atone deitzen
da,
Euskal Herrikoa da.
Hiruren artean espaziora joateko bidaia prestatzen ari dira, hirurak
batera Plutonera joan nahi dute, espazioan zehar abentura asko bizi nahi dituzte. Hiru urte geroago, heldu da eguna espaziora joateko. Plutonera joango
dira.
Oso
urduri
daude,
astronauten trajea jantzi eta espazio ontzian sartzen ari dira. Jarraian, espazio ontziko ateak itxi eta prest daude
aireratzeko.
Bat-batean
bozgoilarutik ahots batek esan du: 1,2,3‌
eta espazio ontziko
motorra piztu eta gorantz abiatu dira. Espazioan daude dagoeneko, planeta guztiak pasatu ondoren Plutonen lurreratu dira.Ez da ezer ikusten,
ilun dago eta zaratak entzuten dira, ez dakite zarata
horiek nondik datozen. Handik gutxira planeta mugitzen nabaritzen dute. Zulo beltz bat ikusten dute
eta korrika berriro espazio
ontzira sartu dira, baina arazo larri bat dute,
ezin dute espazio
ontziaren motorra martxan jarri. Botoi pila bat daude eta urduri daude, botoi guztiak zapaldu dituzte gorria izan ezik. Espazio ontzia ez da martxan jartzen. Hau dela eta, NASAra deitu diote eta botoi gorria zapaldu behar dutela adierazi diete. Baina beste arazo larri bat dute, Lurrera itzultzeko gasolina gutxi du espazio ontziak. Norbait kanpora atera eta gasolina bota behar du, ez dute beste erremediorik. -Ni joango naiz! - Esan du Jokinek . -Zuk nahi baduzu!- Erantzun diote BeĂąatek eta Atonek. Ahal duen azkarren traje espaziala jantzi du, kanpora atera da eta kostata gasolina betetzeko zuloa aurkitu du. Lehen esan bezala, ilun dago ez du gasolinaren zuloa aurkitzen. Azkenean, aurkitu du eta bote du. Jokin sartu da espazio ontzira, eta denbora bat pasa ondoren, Lur planetara iritsi dira .NASAkoak oso pozik daude, lehenengo pertsonak izan direlako espaziora joan direnak eta
itzultzea lortu dutenak. Jokin, Atone eta BeĂąat oso pozik daude NASA oso inportantea delako eta munduan zehar sari asko eman diote. Azkenean, BeĂąatek bere ametsa bete du.
JULEN GONZALO 5A
Baziren behin, 1917.urtean, bi anai berdin berdinak. Asier
eta
Martin deitzen ziren. Oso altuak ziren, begi marroi distiratsuak zituzten. Mutil hauek oso dibertigarriak ziren. Herri
txikitxo
batean bizi ziren, baina oso polita zen. Herri horretan ez zegoen dendarik eta alboko herrira joan behar ziren erostera. Beraien ametsa ilargira joatea zen, beraien lagunek beti esaten zieten hori ezinezkoa zela eta barre egiten zuten. Beraien gustuko jolasa harrapaketa zen. Egun batean harrapaketan jolasten Asier jausi zen eta hanka apurtu zuen, bere anaia egun guztietan joaten zen berari bisitatzera. Martin oso triste zegoen eta bi hilabete eta gero, Martineri deitu zioten bere anaia sendatu zela eta Martin korriketan joan zen ospitalera ikustera . Eta Martinek esan zion bere anaiari: - Ze ondo sendatu zara! -Bai, baina oraindik ezin dut korrika egin.- Gogoratu zion Asierrek - Baina zergatik ez?-Martin triste zegoen. -Oraindik egun batzuk mina edukiko dudalako. Medikuak argi utzi dit etxean atsedena hartu behar dudala. -Hara bestea! Batek daki! Badaezpada ondo osatu zaitez , berriro harrapaketara jolasteko. Hau dela eta egun batzuetan etxean geratzen ziren jolasean. Etxean Martinek eta Asierrek espazioko jolas asko zeuzkaten eta asko gustatzen zitzaien beraiekin jolastea.
Egunak pasa ziren eta
jostailu batzuk apurtu egin ziren. Beraz,
amari esan zioten jostailu berri batzuk erosteko, baina amak esan zuen asteburu- arte ezetz. Astelehena zen eta Martin eta Asier oso triste zeuden aste guztian zehar.Ostirala berehala heldu zen eta amak esan zuen: -Martin
eta Asier jantzi kaleko arropak eta goazen jostailuak
erostera!. Eta Martinek eta Asierrek esan zuten biak batera: -Primeran!Martin eta Asier
saltoka hasi ziren eta , garrasika
pozaren pozez. Aste batzuk pasatu eta gero, Asier sendatu zen eta berriro harrapaketara jolasten hasi ziren. Biak ikastolara joaten ziren eta egun batean galdetu zieten zer egin nahi zuten handiak zirenean. Martinek eta Asierrek esan zuten astronautak izan nahi zutela. Etxean ere bazekiten handitan astronautak izan nahi zutela, baina amak esan zien oso arriskutsua zela eta esan zuten ezetz. Anai biak oso triste geratu ziren. Amak hain triste ikusten zituen semeak heldu zela momentu bat esan zuela: -Oso arriskutsua da, baina hain triste zaudetenez astronautak izatea lagako dizuet, baina ez joan askotan espaziora, entzun duzue? -Mundiala zara ama! Eskerrik asko!. Biak saltoka eta zarataka hasi ziren.Hango algara eta komeriak!
Handik urte batzuetara,
astronautak bihurtu ziren eta
batean espaziora joan ziren. Ilargira heldu ziren eta
egun
bat-batean
beraien espazio ontzia apurtu zen. Bien artean saiatu ziren konpontzen baina ez zuten lortu, ezinezkoa zen. Hau dela eta, satelite artifizial baten bidez seinale batzuk bidali zituzten Lur planetara laguntza eskatzeko. Anaia biak estu eta larri zeuden bakarrik bost egunetarako oxigenoa zutelako. Bi egunera heldu ziren Lur planetatik laguntzaileak, esan behar da, tardatu zutela. atera
eta Lurrera
asko
Ilargitik berehala jaitsi zituzten.
Zuzenean ospitalera eraman
zituzten .Ia hil ziren baina ondo sendatu ziren eta esan zuten: -Ez gara berriro astronautak izango! Eta handik aurrera tailer batean lan egin zuten.
MIKEL ALFAGEME
5A
Eguzki sistemako laugarren planetan, familia
Marten,
bakarra bizi zen. Gurasoak bere bi
semeekin bizi ziren . Seme bat Kirmen deitzen zen eta bestea,
Urko zen.
Kirmenek
9 urte
zituen, oso altua eta argala zen eta oso bihotz onekoa zen. Urkok aldiz, 10 urte zituen,oso baxua eta potoloa zen, baina oso mutil barregarria zen eta alaia. Beraien aita Pello zen eta bere ama Karmen. Pellok 45 urte zituen,bera ez zen hain altua, gorputzez ez zegoen lodi.Gizon langilea zen. Berea emazteak, Karmenek, argala,emakume
40 urte zituen,bera oso altua zen eta oso
dibertigarria
zen.
Marten
beraiek
bakarrik
zeuden,hala ere,oso ondo pasatzen zuten.Planeta horretan denetarik zeukaten: ura,janaria, beroa ‌Baina
goiz batean Kirmen kanpora
atera zen eta txundituta esan zen: - Arranopola! Ze gertatu da?. Karmen kezkatuta kanpora atera zen eta etxe inguruan buelta bat ematera joan zen. Berehala itzuli zen eta kezkatuta esan zuen: -Janari gutxiago dago eta ur gutxiago ere, baratzean
barazki
guztiak zikatu dira. Baina gezurra badirudi ere, Pello ez zegoen urduri eta lasai-lasai erantzun zien:
-Egon lasai. Berriz ere baratza
barazkiz beteta egongo da eta
iturrietatik ura aterako da, ez kezkatu. Familia osoa lasaiago zegoen, baina handik egun batzuetara egoera ez zen aldatu. Ingurua inoiz baino lehorrago zeuden,
ez zegoen
ezer, Marteko zelaiak basamortua bihurtu ziren. Oraingoan Urko joan zen ingurua aztertzera eta egoera benetan larria zen. Korrika aitarengana joan zen: -Aita,aita.Ez dago ezer!!Harea besterik ez dago, ez daukagu ezer jateko!.
Hala ere, aita seguru zegoen egoera hau laster hobetuko zela, ekaitzak inguruak bustiko zituela
pentsatzen zuen. Familiako
guztiak kezkatuta zeuden, aita izan ezik.
Handik bi egunetara Urko,Karmen, eta Kirmen atera ziren kanpora eta Marte desintegratzen zegoela ikusi zuten eta oso kezkatuta zeuden. Beti bezala Pellorengana joan ziren eta esan zien:
- Espazio ontzia prestatu behar dugu eta beste leku batera joan behar gara.
Oraingoan iritziz aldatu zuen. Handik gutxira dena prest zutenean, Marte ia desintegratuta zegoen,baina denbora eman zien espazio ontzian sartzeko eta aireratzeko.Egun bat egon ziren espaziotik
bueltaka.Geroago zerbaiten kontra talka egin zuten eta gure galaxia zen (Esne Bidea) eta Kirmenek esan zuen: -Ederra gero! Gure galaxia da (Esne Bidea). Eta Pellok esan zuen: -Egia da,baina hemen ezin gara geratu. Eta beraien ibilbidea jarraitu zuten.Bi ordu geroago Lurrera ailegatu ziren, eta Urkok esan zuen: -Hemen gauza berri pila bat daude eta jende asko bizi da. Eta Karmenek erantzun zuen: -Egia da,horretaz gain hemen janari asko dago eta ura nahi beste, gainera lagunak egin al dituzue. Eta Pellok jarraitu zuen hitz egiten: -Gainera gauza berriak ikasi ahal dituzue eta ikastolara joan.
Han geratu ziren bizitzera eta Urko eta Kirmen handiak egin zirenean astronautak izan ziren. Ilargia zapaldu zuten lehenengo pertsonak izan ziren.
ARIANE LOZANO
5A
Orain dela mila eta bat urte mendien artean bazegoen herri txiki bat Metaponto deitzen zena, eta han biztanle gutxi bizi ziren. Haietako bat Jef deitzen zen. Sudur kakoduna eta ile motza zuen, altuerari dagokionez ez zen oso altua eta eskuetan zimurrak zituen, alaia izatea gustuko zuen eta oso jakintsua zen. Zientzialari oso ona zen, baina berari astronauta izatea gustatuko litzaioke. Horregatik egun batean esan zuen: -Espazio
ontzi bat egingo dut!
Espazio ontzia egiten hasi zen. Lehenengo motorretik hasi egin zen, ondoren, turboa eta espazio ontziaren barru aldea egin zuen.Handik bi hilabetera bukatu zuen, eta espaziora joateko prestatu zen, baina bat-batean polizia agertu zen eta esan zion : -Zu
ezin zara joan espaziora jakin gabe nola funtzionatzen duen!.
-Hara bestea! Bai, ahal naiz joan, badakit nola doan espazio ontzia nik egin dudalako.
-Ba orduan bai lagatzen dizugu joaten.Espazio ontzia martxan jarri zuen eta Jupiterreko atmosferara joan zen.
Bidean zulo beltz batekin topo egin zuen. Argazkiak atera nahi zizkion, baina zulo beltzaren potentziak xurgatzen hasi zen berari. Oso urduri ipini zen eta NASAri laguntzeko S.O.S mezua bidali zion. NASAkoek mezua jaso zutenean ahalik eta azkarren bere bila joan ziren. Eta batek esan zion: -Lasai, hori egina zegok! Bitartean, zulo beltzak gero eta gehiago erakartzen zuen. NASAkoek bere bi espazio ontzi bereziak eraman zituzten. Hauek potentzia handikoak ziren, soka gogorrak bota zizkioten eta Jefek soka horiek bere espazio-ontziari lotu zizkion. Azkenean, nahiz eta asko kostatu, zulo beltzetik ihes egin zuten eta Lur planetara bueltatu ziren poz- pozik.
Heltzen zeudenean Jefek ez zuen gogoratu ezin zuela Metaponton lurreratu, orduan ezan zion NASAkoei:
- Ai ene hango algara ta komediak!, orain gogoratu dut ezin dugula Metapoton lurreratu. - Hori egina zegok! Ameriketan lurreratuko dugu. -Ondo da. Lurreratu eta gero, Jef eskerrak eman zizkion NASAkoei. Eta metapontora bueltatu zen bere kotxe automatikoarekin.
HEGOI VEGA 5A
OPORRAK ESPAZIOAN Baziren behin, orain dela 25 urte, herri txiki batean, bi anaiarreba, hauek espaziora joan nahi zuten. Maitane eta Jon izena zuten. Maitane oso neska ausarta, alaia eta jatorra zen. Begi urdinak zituen, ile luze horixka eta lisoa zeukan, sudur txikia eta bere ezpainak gorrixkak ziren .Jon, berriz, pixka bat bihurria zen, baina jatorra, eta abenturazalea. Begi berde – urdinak ile marroixka eta lisoa zeukan, sudur txikia eta ezpain txikiak zituen. Oso gustuko zuten espazioa, irrikan zeuden espaziora joateko. Maitanek eta Jonek txakur bat zuten Prins izenekoa, oso azkarra eta argia zen. Ile marroia zeukan. Egun batean espaziora joan ziren, esploratzera:
planetak
,
galaxiak
espazioko gauzak etab
ikustera,
nolakoak ziren espazioko gauza bitxiak. Maitane eta Jon espazio- ontzira sartu ziren. Ateak itxi bezain laster espazioontzia aireratu zen, handik bi ordutara ez zegoen grabitaterik eta Jonek gerrikoa kendu eta espazio-ontzitik flotatzen zegoen. Batbatean zerbait ikusi zuen Maitanek eta galaxia bat zen , gure galaxia Esne-bidea zen, kiribila forma zuen, oso polita, izugarria zen eta biak aho zabalik geratu ziren .Ondoren bidaia jarraitu zuten, handik ordu erdira Merkuriora heldu ziren. Merkuriora heldu ziren ,MERKURIO lehenengo planeta da eguzkisisteman. Planeta txikiena da .Maitanek eta Jonek esploratu egin zuten. Eta esan zuen Maitanek: -Hau izugarrizkoa da.
-Bai ederra gero. Baina zerbait ikusi zuten, zulo bat zen eta Maitane eta Jon sartu ziren. Zuloan norbait bizi zen eta norbait ikusi zuten, Txakur bat,
Laika zen. Animali hau txakur famatua da, espaziora
joan zen lehen izaki biziduna. Ondoren,
Maitane eta Jon hurrengo
planetara joan ziren. Handik 2 ordutara Artizarrera heldu ziren , ARTIZARRA bigarren planeta da eguzki –sisteman. Eta Merkurion bezala,
izugarrizko beroa egiten zuen. Planeta honen inguruak
aztertzen hasi ziren eta han izkinan harroka bat zegoen mugitzen zena . Eta esan zuen Jonek: - Ikusi harri hori mugitu egiten da . - Egia, goazen ikustera. Ondoren, biak batera ikustera joan ziren zer zegoen eta ez zegoen inor Eta esan zuen Jonek : -Ez dago inor . -Eta nola mugitu da ba? -Bueno igual haizea izango zen. -Hara bestea! Hemen ez dago haizerik!. -Bueno ahaztu eta goazen esploratzera Artizarra. -Bai, ahaztu eta goazen!.
Eta planeta esploratzen hasi ziren, baina han norbait zegoen eta hurbildu egin ziren eta Yuri Gagarin zen. Maitanek momentu horretan galdetu zion:: -Zu izan ahal zara Harri hori mugitu duena ? -Bai, harri hori berezia da eta esploratzen ari nintzelako . - Arrazoia duzu, holakorik ez dut sekula ikusi. Yuri Gagarin astronauta famatua da . Maitanek eta Jonek galderak egin zizkioten eta argazkiak atera zituzten. Handik ordu batzuetara, espazioan zehar bidaia jarraitu zuten. Espazio-ontzian sartu ziren eta hurrengo planetara joan ziren , baina hurrengo planetara zindoazela espazioan zerbait zegoen: Galaxia desberdinak, izar multzo handiak ziren, eta
forma eta
itxuraren arabera sakabanatuta zeuden irregularrak ,eliptikoak ,barradunak, kiribilak pila bat galaxia zeuden, eta izugarri politak eta interesgarriak ziren. Galaxia batek forma oso arraroa zuen, espazio-ontzia galaxia hauen ondotik pasatu ziren ikusteko nolakoak ziren, zelako itxura zuten, txikiak edo handiak ziren eta etab. Handik atera bezain laster hurrengo planetara heldu ziren Lurrera. LURRA 3. Planeta da eguzkisisteman
,
Maitanek
eta
Jonek
espazio
ontziarekin bira bat eman zioten eta argazkiak atera zioten, baina bat- batean espazio ontziko atean zarata bat entzun zen, norbait atea joka zegoen, baina atea zabaldu eta ez zegoen inor, atea itxi eta berriz jo zuten atea,baina ez zegoen inor, eta Lurrari beste bira bat eman zioten. Jarraian,
hurrengo planetara joatea erabaki
zuten, MARTE 4 planeta da eguzki- sisteman.
Biak espazio-ontzitik atera eta Marte ikusi zuten nolakoa zen. Esan behar da, ezagutzen
planeta txikiena dela, da.
Marte
barneko
``planeta gorria ´´ bezala
planeta
hurrinena
da,
forma
irregularra du. Han kobazulo handi bat eta esploratzera joan ziren, han ez zegoen ezer, bakarrik harriak eta harriak eta denbora ez galtzea pentsatu zuten. Segituan, hurrengo planetara abiatu ziren . Ondorengo planetara joaten zerbait ikusi zuten, izar pila bat zeuden espazioan sakabanatuta, izarrak hidrogenoz eta gasez osaturik zeuden, izarrak distantzia luzera zeuden,
nahiz eta
ezin zen distantzia neurtu ez metro ez kilometrotan, bakarrik argi – urtearekin neurtu ahal ziren.
Hurrengo Eguzki-sistemako 5. planetara heldu ziren, Jupiterrera, hain zuzen. , JUPITER planeta handiena zen, hidrogenoz eta helioz osaturik zegoen. Planeta honen erdialdean Laku handi bat zegoen, Maitane eta Jon ikustera joan ziren : -Ikusi laku handi bat -Bai, goazen ikustera . Eta ikustera joan zirenean : -Ikusi kokodrilo bat! - Ez da posible! Egia da, izugarria da! -Ia ,ia hainka egin dit.
- Goazen hemendik, haserretuta dagoela ematen du eta. -Bai goazen! Eta korrika espazio-ontzian sartu eta aireratu ziren hurrengo planetara joateko. Bidean han zulo beltz bat ikusi zuten, oso arraroa zen, oso bitxia zen eta oso interesgarria. Ez ziren ausartu gelditzen eta bidaiarekin jarraitu zuten. SATURNO 6. Planeta da eguzki- sisteman, eraztun bat zuen eta harriz eta gasez osaturik zegoen, bigarren planeta handiena da . Maitanek eta Jonek esploratu egin zuten eta korrika hasi ziren eraztunaren gainean eta Saturnori bueltaka ibili ziren. Hurrengo planetara joan ziren Saturnori bueltak eman ondoren, bidean Neil Amstrong eta Edwin Aldrin ikusi zituzten, beraiek ilargia zapaldu zuten lehen astronautak izan ziren. Maitanek eta Jonek bidaiarekin jarraitu zuten. Uranora heldu ziren , Urano eguzki – sisteman 8. Planeta zen, hirugarren planeta handiena . 1781 .urtean deskubritu zuten. Hidrogenoz eta helioz osaturik zegoen, Urano bigarren planeta hotzena zen. Maitanek eta Jonek Urano esploratu zuten eta esan zuen Jonek : -Ikusi izugarrizkoa da, baina hotz egiten du. -Bai, hotz asko. Eta zerbait mugitu zen : -Hara ikusi hori mugitu egin da! -Bai mugitu egin da.
-Goazen ikustera zer dagoen! Eta ikustera joan zirenean Valentina Tereshkova astronauta famatua hurbildu zitzaien eta galderak egin zizkioten Maitanek eta Jonek . Berarekin elkarrizketa luze bat izan zuten. Hurrengo planetara joan ziren. Handik3 ordutara Neptunon zeuden .NEPTUNO 8 garren planeta da eta urrunen dagoena planeta eguzki – sisteman. Planeta hotzena, 4 garren planeta handiena da, hemen hotz izugarria egiten du, hidrogenoz eta helioz osaturik dago . 1846 urtean topatu zuten edo deskubritu zuten eta esan zuen Maitanek : - Hau izugarrizkoa da, baina hotz izugarria egiten du. -Bai egia, hemen luzaroan bagaude izoztuko gara. Bitarte horretan zerbait mugitu zen eta Neptunon zegoen landare bitxi bat mugitu zen, planeta horretan haizerik ez zegoen eta berriz ere mugitu zen, oso arraroa iruditu zitzaien eta begiratzera joan ziren. Zulo handi bat zegoen eta Maitane eta Jon sartu egin ziren ikusteko zer zegoen eta ez zegoen ezer, bakarrik armiarma sareak izoztuta, oso arraroa zen. Azkenean, bidaiari bukaera emateko ilargia ikustera joatea pentsatu zuten, espazio –ontzian sartu eta ilargira abiatu ziren .Ilargira heldu ziren eta bat-batean espazio- ontzia apurtu egin zen, eta zerbait mugitu egin zen . Estralurtar batzuk ziren, Maitane beraiengana hurbildu zen galdera batzuk egiteko: - Zuek izan zarete espazio-ontziko atea jo digutenak ?
-Bai, gu izan gara esateko oso bateria gutxi geratzen zaizuela motorrak ondo funtzionatzeko, ezin izango zarete etxera itzuli. Eta Maitanek eta Jon urduri jarri ziren, beraien espazio- ontzia apurtzeko arriskuan zegoelako. Momentu horretan estralurtarrek beraien leku sekretura eramango zituztela esan zieten, eta lasai egoteko arazo hori konpontzeko irtenbide bat zutelako. Beraz, estralurtar batek esan zien: -Ezin duzue ezer esan gure leku sekretuari buruz. -Egon lasai, ez diogu inori ezer esango. Eta estralurtarrak beraien leku sekretura eraman zituzten, ilargian zuhaitz sekretu baten azpian zulo bat zegoen eta sartu ziren, han espazio-ontzi pila bat zeuden eta mota askotakoak. Aldi berean, hauek zaintzeko estralurtarrak zeuden, beraiek esan zieten al zutela nahi zutena aukeratu. Maitanek eta Jonek eskerrak eman zien Estralurtarrei eta berriz bueltatu ziren Lurrera.
IRATI DE DIOS AGIRREGOMEZKORTA 5A
Ilargiaren bila Egun batean etxean telebistan dokumental bat ikusten ari nintzen eta astronauta baten bizitza azaltzen zuen. Jatorra ematen zuen, langile ona eta bihotz onekoa zen. Telebistan ikusitakoa oso interesgarria iruditu zitzaidan. Egun batzuk geroago amari esan nion: -Astronauta izan nahi dut. Eta esan zuen amak: -Horretarako, Jon asko ikasi behar duzu eta nota onak atera behar dituzu ikastolan . Eta nik erantzun nion: -Hemendik aurrera ona izango naiz. Ikastolan bikainak eta bikainak ateratzen nituen, izugarrizko lana egin nuen. Azkenean, urte batzuk igaro ondoren, unibertsitatera heldu nintzen eta karrera bat hasi nuen, astronautarena!!! Urte batzuetara ingelesa ikasi behar izan nuen. Oso pozik nengoen beste hizkuntza bat ikasi nuelako. Baina arazo bat neukan,
ez
neukan dirurik . Orduan plan bat prestatu nuen . Dirua azkar-azkar behar
nuen
eta
pentsatu
nuen
banketxe
batean
lapurtzea.
Horretarako, lagun batzuen laguntza behar nuen. Beraz, lagunak eta nik banketxe ondoan zegoen portal baten zuloa egin genuen, horma zulatu genuen. Banketxean sartzea lortu genuen, barruan geundenean, kutxa indartsua zabaldu eta diru pila bat zegoen. Berehala, diru guztia
nire
futboleko poltsa batean sartu genuen eta joan ginen etxera poliziak harrapatu baino lehen. Zorte itzala izan genuen, nahiz eta egunkari guztiek lapurretaz hitz egin, poliziak ez gintuen sekula harrapatu. Handik hilabete batzuetara lapurreta ahaztuta zegoenean, espazio ontzi bat erosi nuen. Nire gurasoekin hitz egin nuen: -Ama, aita ahal naiz ilargira joan? -
Hara
bestea!
Nondik
aterako
duzu
espaziora
joateko
dirua$$$$$?- Hori ez da arazoa. Momentu horretan nire gurasoek harrituta erantzun zuten: -Jon nahi baduzu,
baina oso arriskutsua da. Aurretik badakizu
ikastaro batzuk gainditu behar dituzula, bestela ez dizute utziko espaziora joaten. - Bai, badakit!Ez zait ezer gertatuko, egon zaitezte lasai!!!!! Erantzun nuen. Handik bi hilabetera ikastaro guztiak gainditu ondoren, espazio ontzian sartu nintzen eta espazioan nuen eta beste
nengoenean leihotik begiratu
espazio ontzi batean Neil Armstrong ikusi nuen.
Momentu horretan nire espazio ontziak bestearen kontra talka egin zuen, eta Armstrongen espazio ontzia zulo beltzera gehiegi hurbildu zen. Ondorioz, zulo beltzak zuen grabitate indarrak irentsi egin zuen. -Neil Armstrong paretik kendu nuen! Pozik nengoen, Ilargira
ni izan nintzen lehena
iristen, oso pozik nengoen,hain
pozik negarrez hasi
nintzela. Azkenean
nire ametsa bete nuen. Ilargian zentro espazial bat eraiki nuen eta
denbora batez Ilargiko materia aztertu nuen eta esperimentuak egin nituen. Etxera itzuli aurretik Ilargian Euskal Herriko ikurrina ipini nuen. Lurreratu aurretik
nire gurasoak oso urduri zeunden,
baina
azkenean ondo heldu nintzen. JON ALBERDI
5A
XIENIA ETA NUARREN PLAN MISTERIOTSUA
Baziren behin espazioan zehar planeta bat eta zulo beltz bat. Planeta, oso iluna eta tristea zen , ordea, zulo beltza guztia kolorez josita zegoen. Zoritxarrez Planeta eta zulo beltza txarto eramaten ziren.
Zulo beltzean erregina eta erregea bizi ziren. Bere alaba Xienia deitzen zen. Neska ederra zen, ile marroia, begi berdeak, ezpain gorriak eta pertsona maitagarria zen. Bestalde, Planetako erreginak eta erregeak seme bat zeukaten Nuar deitzen zen, begi marroiak eta
ile beltza zuen. Bere aitak
Nuar gaiztoa izatea nahi zuen, baina berak ez zuen nahi.
Egun batean esan zion Nuarrek bere aitari: -Aita nik zulo -beltzera joan nahi dut.-esan zion. Eta aitak haserre erantzun zion: -Hara bestea!!!!! Ezta pentsatu ere. Inoiz ez dizut lagako!-erantzun zion garrasika.
Baina Nuarrek aspalditik plan bat prestatuta zeukan. Plan hori bakarrik alde egitea zen eta gauean plana martxan ipini zuen. Eta pentsatu zuen: -Baina nola egingo dut? A bai Lukari deituko diot.-esan zuen.
Luka lagun bat zen, txikitatik jolasten zuten egunero planetako lakuan .
Lukari deitu eta biak joan ziren espazio ontzian. Ailegatu eta zulobeltzeko lakuan jausi ziren,han Xienia zegoen
bere laguna
Naiarekin. Momentu horretan Nuar eta Xienia maitemindu egin ziren. Nuarrek esan zion: -Kaixo! Lagunduko diguzue zulo-beltza eta planeta batzen ?Gure helburua lagunak egitea da. - Hara bestea! Baina nola egingo dugu?-esan zion kezkatuta Xieniak. -Hori egina zegok! Nik badakit, plan bat daukat –esan zuen Naiak. - Ez dugu denborarik galduko eta goazen plana egitera- Nuarrek erantzun zuen poz- pozik. Plana soka bat hartu eta zulo-beltza eta planeta elkartzea zen. Hau dela eta zulo-beltzetik tiraka hasi ziren planeta hurbiltzeko asmoz
eta 1,2,3,‌tiraka
hasi ziren. Lehenengoan ez zuen funtzionatu,
baina bigarrenean bai, bi alderdiak lotzea lortu zuten. Handik aurrera, Xienia eta Nuar pozik bizi ziren eta planeta-eta zulo beltz berri horretan bi zati zeuden bat Xieniarena eta bere gurasoena eta bestea Nuarrena eta bere gurasoena. Eta horrela guztiok pozik eta zoriontsu zeuden. 10 urte geroago Nuar eta Xienia ezkondu eta bi ume izan zituzten Libe eta Unai.
MIREN BOUZO 5 A
2059ko azaroaren 7an lagun talde bat espaziora doa. Martin, Wendel, Conor eta Sophie. Saturnora muestrak hartzera doaz. Martin langilea eta azkarra da. Ilea marroia dauka. Aurpegian peka asko ditu. Wendel, berriz, bihurria eta alferra da. Gorputzez lodia da. Ilehoria eta luzea dauka. Sophie, alaia eta dibertigarria da, ilehoria eta luzea dauka, hanka luzeak ditu. Azkenik, Conor dago, pertsona azkarra eta alaia da. Ilea kizkurra dauka eta luzea dauka. Handik
gutxira, espazio ontzia Saturnoko mendi tontorrean
lurreratu da. Taldea kanpora atera da, harrien muestrak hartzera. Bat-batean, espazio ontziaren alarmak jo du. Sophiek
abisatzen dio ekipoari, ekaitza
lurretik askatzen
Momentu horretan
datorrela. Harri bat
da eta Martineri gainean erori
zaio. Lagunak
pentsatzen dute hilda dagoela. Wendelek esaten du: - Hilda dago! Goazen hemendik, geroago etorriko gara bere bila, hemen arriskuan gaude, harri gehiago gure gainean jauzi daitezke. Espazio ontzia martxan jarri eta Lurrerantz abiatu dira. Ekaitza pasatu eta gero, Martin altxatu da, ez daki zer pasatzen den. Kaskoan arrakala bat dauka. Oxigenoa galtzen ari da. Gainera tripan zauri bat dauka.
Poliki-poliki altxatu eta kobazulo batean
babestu da. Konturatu da bere ekipokoek Saturnon bakarrik utzi dutela. Motxilatik botikina atera eta zauriak osatu ditu. Motxilan duen irratitik NASArekin kontaktatzea lortu du, baina ez du lortzen Saturnon wifia ez dagoelako. Martin izan ezik taldea lurreratu da. Bere nagusiak galdetzen du: baina‌ non dago Martin? Zer pasatu den azaldu die eta nagusia erreskatatzeko misio bat agintzen
du.
Denborarik galdu gabe
prestatzen hasi dira. Bitartean Martin konturatu da elikagai gutxi dituela eta kezkatuta dago. Martin oso mekanikari ona da eta irratian konponketa batzuk eginez lortu
du
NASArekin
kontaktatzea.
badakitela zer gertatu den,
NASAkoak
esaten
diote
eta Martin lasaiago dago, Bi egun
beharko dutela berriro Saturnora heltzeko esan diote. Martin pozik dago bi egunetarako elikagaiak eta oxigenoa dituelako. Gaua heltzen denean Martinek sirena bat entzuten du eta konturatu da oxigenoaren makina apurtzen ari dela. Berehala motxilan dituen tresnekin makina konpontzea lortu du. Bi egun pasatzerakoan, bere taldeak Martin Saturnotik ateratzea lortu du. Heltzerakoan festa bat egiten diote. Espazioan izandako esperientzi hau ez dute luzaroan ahaztuko.
MARTIN MAEZTU
5A
Unibertsoan Jupiter izeneko planeta bat dago eta han neska bat bizi da, bere izena Miren da. Bakar bakarrik dago. Jupiter gorria eta handia da. Miren neska argala eta urduria da. Neska alaia da. Planeta honetan ez dago ezer, Miren galduta dago eta oso urduri dago. Aste bat igaro da eta bat-batean zarata arraro bat entzun du. Harri baten atzean zerbait ikusi du. Mirenek esaten du : -Hara, txakur bat!- esaten du Mirenek. Miren p ozik dago, orain ez dagoelako bakarrik. Handik egun batzuetara, goiz batean, kohete bat Jupiterren lurreratu da. Miren urduri dago bere txakurra ere. Ez dakite kohetetik nor aterako den.Baina, zelako sorpresa hartu duen, bere aitak aurkitu du. -Aita Zuk zer egiten duzu hemen?- Esaten du Mirenek. -Ni zure bila nator- esan dio aitak.
M iren eta bere aitak etxera joan nahi dute, baina ezin dira, koheteari zerbait gertatu zaio eta ez du funtzionatzen, apurtuta dago.Hau dela eta, aitak kohetea konponduko du eta azkenean Lurrera itzuli dira. Lur planetan beraien esperientzia kontatzeko liburu bat idatzi dute. KAWTAR OUTMANI 5A
.
MARTZIANO EUSKALDUN BATEN ISTORIOA 2002ko udan martetar bat Marteko herrixka txiki batean bizi zen. Berde kolorekoa zen eta hiru begi zituen, bi sudur eta lau esku. Esku bakoitzean hiru atzamar bakarrik zituen, baina oso ondo moldatzen zen eguneroko lanak egiteko. Martetarrak
hamahiru urte zituen eta
alaia eta gozozalea zen. Astrologia
asko
gustatzen zitzaion eta gauero espaziora begira egoten zen izarrak , planetak , konstelazioak eta abar ikusteko. Batez ere,
zulo beltzak
gustatzen zitzaizkion. Marteko herrixkako etxeak arrautza formakoak ziren, mineral bereziekin egindakoak. Martetarra bere gurasoekin eta arrebarekin bizi zen eta maskota bat zeukan, Marteko hamster arraro bat. Planeta horretan jendeak ez zuen hitz egiten eta gorrak bezala keinuekin komunikatzen ziren. Txikitatik espazioan zeuden zulo beltzen barruan zer zegoen jakin nahi zuen, interesa zuelako. Zulo beltzen liburuak irakurtzen zituen eta amesten zuen egunen batean zulo beltz batera sartuko zela. Bere etxe inguruan, espazio ontzien lantegi bat zegoen eta gau batean espazio ontzi txiki bat lapurtzea pentsatu zuen. Lehenengo, lantegiko haize-bidetik sartu zen eta laser izpi batzuk zeuden espazio
ontzia
betaurreko
babesteko,
batzuk
(bere
baina aititak
asmatutakoak) erabili zituen alarma ez
pizteko eta azkenean lortu zuen lapurtzea. Geroago, mendi txiki batera igo zen espazio ontziarekin, han kometak eta izarrak ikusteko plataforma bat zegoelako. Iritsi zenean martxan jarri zuen eta ke asko irten zen, herriko guztiak liluratuta gelditu ziren. Azkenean, lortu zuen aireratzea eta zulo beltz batean sartu zen. Zulo beltzean bueltak ematen eta jiraka ibili zen eta bat-batean argi indartsuak ikusi zituen, kolore horiak, berdeak , urdinak ‌ -Ederra gero !- pentsatu zuen-eta zorabiatu eta konortea galdu zuen. Esnatu zenean beste planeta batean zegoen, Lurra deitzen ziotena, konkretuki Euskal Herrira iritsi zen. Ingurua ikusi zuenean konturatu zen oso ezberdinak zirela Lurra eta Marte. Euskal Herria berde kolorekoa eta menditsua zela eta Marte, ordea, harritsua, lur gorria eta sumendien kraterrekin. Oso polita zela pentsatu zuen. Saiatu zen espazio ontzia berriro martxan jartzen, baina ez zuen lortu , apurtuta zegoen. Horregatik, laguntza bila joan zen eta neska mutil talde bat ikusi zuen. Koadrilakoak ikusi zutenean higuingarria zela pentsatu zuten eta beldurtu egin ziren. Beldurtuta zeudenez korrika joan ziren, baina interes handia zutelako berriro bueltatu ziren martetarra zegoen lekura. Keinuen bidez laguntza eskatu zien eta denek batera esan zuten: -Hori egina zagok!
Lagunak konturatu ziren oso jatorra zela, baina ez zekiela hitz egiten eta ez zeukala izenik. Horregatik, beraiek ipini zioten Leo izena, espaziotik etorri zelako eta Leo udako horoskopoan zegoelako. Hurrengo egunetan
berarekin jolastu eta euskara
erakusten hasi ziren. Leok ez zeukan non lo egin eta jan, hau dela eta lagunek etxera eraman nahi zuten. Hasieran gurasoei oso arraroa iruditzen zitzaien, baina umeek konbentzitu zituzten eta lagunen etxera joaten zen txandaka bazkaltzera eta lo egitera. Horrela zazpi hilabete pasatu ziren zuen. Oso pozik zegoen, familiakoak. Horregatik,
eta
Leok euskara ikasi
baina faltan botatzen zituen bere Martera bueltatzea erabaki zuen eta
lagunen gurasoek lagundu zioten espazio ontzia
konpontzen.
Azkenean espazio ontzia prest zegoen!!! Leok joan baino lehen lagunei sin egin zien martetar guztiei euskara erakutsiko ziela, asko gustatu zitzaiolako. Gau ilun batean , ekaitzak
eta tximistek gogor jotzen
zutenean mendi txiki batera joan ziren Leori agur esateko. Tximista indartsu batek Leon espazio ontzian
jo zuen eta
energia horrekin martxan jarri zen. Orduan, lagun guztiak pozaren pozez zarataka hasi ziren. Hango algarak eta komediak herri guztian entzun ziren. Esne Bidera igo zen eta leihotik agur esaten ikusi zuten. Leo oso triste joan zen negarrez bere Lurreko lagunak utzi zituelako, baina aldi berean familiarekin.
pozik,
Martera bueltatzen zelako bere
Egunen baten martetar bat ikusten baduzue egiozue euskaraz, batek daki! Beharbada euskaraz hitz egiten jakingo duelako!.
UXUE ARANBERRIA 5A
ESTRALURTARRAK Orain espazioan bi lagunei gertatutakoa kontatuko dizuet: Elene eta Amalur Mexikokoak ziren. Hauek espazio ontzi batera igo ziren. Elenek ilea luzea zuen, marroizka, begiak txikiak eta berdeak zituen. Neska alaia eta lotsatia zen. Bere lagun Amalurrek ordea, ilea motza zuen eta kizkurra. Bere begiak marroiak eta distiratsuak ziren. Neska jatorra zen. Espazio ontzia lurreratu zenean, harri baten kontra talka egin zuen. Zarata izugarria entzun zen. Atea blokeatuta geratu zen. Ez zekiten nola atera. Azkenean, botoi berde bati eman eta atea zabaldu zen. Martera iritsi ziren, Eguzki Sisteman hasita laugarren planeta zen. Handik gutxira, estralurtar batzuk ikusi zituzten .Estralurtarrak arraroak ziren: berdeak, bi antenekin eta begi batekin. Espazio ontzia apurtuta zegoen. Arazo larri bat zuten, orduan ezin ziren etxera itzuli. Momentu horretan estralurtarrek esan zieten konponduko zietela. Baina estralurtarrak gezurra esan zieten, konpondu ordez lapurtu egin zieten.
Planeta horretako kobazulo batean babestu ziren eta zer egin pentsatu zuten. Egun batzuk itxarotea erabaki zuten, horrela estralurtarrek espazio ontzia konpontzeko denbora izango zuten. Egun batzuetara Elene konturatu zen espazio ontzia prest zegoela, martxan jartzea lortu zuten. Gau batean estralurtarrak lo
zeudenean, Elenek eta Amalurrek espazio ontzia berreskuratzea lortu zuten. Bidean zulo beltz bat aurkitu zuten. Espazio ontzian tenperatura igo zen, bero beroa zegoen eta Amalur beldurtzen hasi zen. Amalurrek garrasi egin zuen: Hilko gara! Elenek esan zion: - Hara bestea! Nola hilko gara! Konturatu ziren lehergailu bat zegoela. Ordu bat besterik ez zen falta lehergailuak eztanda egiteko. Oso urduri zeuden eta Elenek esan zuen: - Egon lasai! Ez da ezer gertatuko. Eta Elenek lehergailua bota zuen leihotik, eta lasai geratu ziren. Ordu bat pasatu zen eta espazio ontzitik entzun zen zarata bat, zarata hori izar batetik zetorren, han jauzi zen lehergailua. Izarra lehertu zuen eta zeruan milaka izar txiki zabaldu ziren. Izarrak berezko argia duten astro argidunak dira. Etxera ailegatu zirenean bere gurasoak oso kezkatuta zeuden, eta galdetu zien: -Zer gertatu da? Elene eta Amalur begiratu ziren biak batera eta barrezka esan zuten: -Historia oso luzea da. Azkenean, bere logelan ohera sartu ziren eta leihotik ilargia begiratzen pentsatu zuten egun hartan eduki zuten gertaeran.
NEREA DIEGO
5A
Orain kontatuko dudan istorioa 2006an gertatu zen. Egun batean Aimarrek Jupiterrera joan nahi zuen. Planeta hau oso handia zen. Aimar jatorra eta alaia zen. zihoan.
Espazio ontzi batean
Aireratu eta ordu gutxira espazio ontzitik Kea ateratzen
hasi zen eta gelditu egin zen.
Momentu horretan bere lagun
Martineri telefonoz deitu zion.
Bera bere espazio ontziarekin
berehala etorri zen eta Jupiterrera joan ziren. Bidaia 12 eta erdietan hasi eta planeta horretara 8ak eta laurdenetan iritsi ziren, bidaia luzea izan zen. Planetan lurreratu zirenean, 7 estralurtar agertu ziren, hauek galduta zeuden, Martera joan nahi zuten, han beraien familiak zeuden, baina ez zeukaten espazio ontzirik. Beraz, Aimarrek eta Martinek espazio ontzian eramango zituztela esan zieten. Estralurtar batek esan zuen: - Estimatua dago! Oso jatorrak zarete. -Martinek erantzun zion: Sartu eta jarri gerrikoak! Bagoaz‌
Espazio ontzia 12etan aireratu zen berriro,
eta bostetan heldu
ziren. Marte planeta oso txikia zen, laranja kolorekoa da. Berehala, estralurtarrak
joan
ziren beraien familiekin. Martinek eta
Aimarrek esan zuten ikaragarrizko polita zela
eta buelta bat
emango zutela .Hamar minutura bueltatzea pentsatu zuten, baina bat batean
ezin zuten oinez ibili,
Azkenean lortu zuten
ez zegoen grabitaterik.
espazio ontzira heltzea. Han hartu zuten
bakoitzak bere kaskoa eta astronauten traje berezia jantzi zuten
planeta horretan ibiltzeko.
Berriro
kanpora
atera ziren eta
denbora batean jolasten egon ziren. Martinek bere lagunari esan zion: -Ipiniko dugu Euskal Herriko bandera ?- Aimarrek baietz esan zion, baina badaezpada estralurtarrei galdetuko diegu.
Estralurtarrak
baiezkoa eman zuten. -Eta esan zuen Martinek: Oso polita geratu da. Eta Martin
eta
Aimar lo egitera joan aurretik estralurtarrek galdetu zieten ea noiz joango ziren . Guztira 8 gun geratzea erabaki zuten. Azken eguna heldu zen, piknik bat egitea pentsatu zuten,
estralurtarrak gonbidatuta
zeuden. Guztiek batera oso ondo pasatu zuten. Jan ondoren elkarri agur esan eta berriro Gasteizen zegoen NASAko geltokira itzuli ziren.
OIER ORTUZAR 5A
SATURNO 2020 urtea zen. Juan izeneko mutil gazte bat Lur planetan bizi zen. Planeta hori menditsua zen. Bera bizi zen hiria , oso handia zen eta polita, bere etxeak zuriak zirelako eta kaleak oso estuak zirelako. Juan mutiko beltzarana zen. Aurpegian orin asko zeuzkan. Bere begiak beltzak eta distiratsuak ziren. Bere aurpegian gehien bere sudurra nabarmentzen zen, luzea benetan.
Bestalde,
bere
aurpegian beti irribarre bat zeukan. Oso mutiko altua eta fina zen. Orain dela gutxi
Lurra lehertuko zela konturatu zen !!! Bere
familiari kontatu arren (aitak, amak, eta anai txikiak) ez zuten sinesten. Hala ere, lortu zuen familia leku sekretu batera eramatea eta han bonba nuklear bat ikusi zuten. Orduan, bakarrik ordu erdi zeukatela ikusi zutenean, korrika
hasi ziren espazio-ontzira.
Espaziora eramango zuen espazio-ontzia borobila eta zuria zen. Lurretik atera zirenean, ikusi zuten Lurrak nola eztanda egiten zuen eta Artizarrera joan ziren. Han denboraldi bat egon ziren, baina, han sumendi pilo bat zeuden eta beste planeta batera joan bar zirela pentsatu zuten. Ordu erdi bat geroago anai txikia kontrolak hartu eta Saturnora eraman zituen. Honela da gure Saturno, planeta izugarria da: Saturno koloretsua, esferako forma du, seigarren planeta da eta eraztun bat du. Derrepente zarata arraro bat entzun zuten:-Plof ! . Anai txikia zen, beti bezala jolasean. -Hara bestea!!!-esan zuten denok batera.
- Saturnora
heldu zirenenean ekaitza zegoen eta ezin zuten
lurreratu. Orduan konturatu ziren espazioan bueltaka ibili behar zirela. Gurasoak oso urduri zeuden, elkarri zarataka hasi ziren, pentsatzen zuten lurreratu aurretik espazio-ontzia apurtu egingo zela. – Hango algara eta komeriak!!! – esan zuen Juanek. Azkenean, gurasoak lasaitzea lortu zuen. Ordu bat eta gero,
ekaitza
bukatu zen eta lurreratu ziren.
Saturnon jendea gu bezalakoa zen. Han denok ongi etorria eman zioten familiari, baina hurrengo egunean, Juan saltoka eta saltoka (mahaietatik, altzarietatik ‌ ) zegoen, gauzak apurtzen. Ezin zuen bere gorputza kontrolatu, ematen zuen grabitate indarra falta zitzaiola. Bere amak zigortu zuen bere logelaren barruan, baina Juan leihotik atera zen. Orduan beste etxeetan berdina egin zuen. Bertako herritarrek aukera bat gehiago eman zioten. Ama enteratu zenean zigortu egin zuen berriro. Hala ere, alferrik izan zen. Egun batzuk eta gero,
Juan aukera
barik geratu zen eta Saturnotik
familia guztia atera zuten eta handik aurrera eraztunetan biziko ziren, baina, egun batean eraztunari bueltaka zebilen eta beste etxe bat ikusi zuten eta han bizi ziren. Momentu orretan gaua irizten zegoen eta ohera joan ziren. Hurrengo egunean ezagutzera joan ziren baina oso haserretuta zeuden eta espazio ontzia beste puntara eraman zioten. Juan eta bere familia ibiltzen joan ziren. Bat-batean izkina batetik jausi ziren. Juan esnatu zen eta konturatu zen amesgaizto bat izan zela. Zoriontsu bizi ziren eta espazioko eperrak jan zituzten. MIKEL PEREZ
5A
MERKURIOKO MISIOA 5027 urtean Eguzki –sistemako planeta guztietara bidaiatu
ahal
zen. Espazio ontzi batek Merkuriora eramaten zuen.Egun batean lau militarrek bidaia bat egitea erabaki zuten. Horietako bat Mad zen, pertsona atsegina zen, baina pixka bat bihurria. Gizon altua eta indartsua zen . Beste bat, Jack deitzen zen, pertsona zintzoa zen, beti laguntzeko prest. Ondoren, Enma, neska argia zen, gorputzez argala zegoen, baina guztietatik indartsuena zen. Neska dotorea zen. Azkenik, Iker lauretatik gazteena zen, pertsona langilea zen eta lagun ona ere .Mutil indartsua eta sendoa zen. Bidaia nahiko luzea izan zen. Merkurio planeta ilun bat zen, landare mota arraroak zituen, sumendi ugari zeuden eta biztanle arraroak bizi ziren, munstroak ziruditen.
Zerua ilun-ilun zegoen,
bero
izugarria egiten zuen, nahiz eta traje bereziak jantzita izan berotasuna nabaritzen zen. Denak isilik zeuden eta Madek isiltasuna apurtu zuen esanez: - Planeta hau ez zait batere gustatzen . - Niri ere ez! Berehala erantzun zion Enmak . Handik gutxira, zarata bat entzun zuten beren atzean, buelta eman zuten eta harri batek espazio ontziaren kontra talka egin zuen. Segundo batzuetan, beraien espazio ontzia mila zatitan egiten ikusi zuten, leherketa izugarria izan zen. - Orain ezin gara lurrera bueltatu- esan zuen Jackek kezkatuta.
-Zer egingo dugu orain ? -Galdetu zuen Enmak- Hemen ezinezkoa da bizitzea, hemengo biztanleak oso arraroak dira, ematen du ur gabe bizi direla, iturririk ez dut ikusi. - Lehendabizi,
lo egiteko aterpe bat bilatu behar dugu- Esan
zuen Ikerrek. Bera ingurua ikertzen hasita zegoen. Bere kezka nagusiena espazioko ekaitzak ziren,
ekaitz horietan zabaltzen
diren gas eta metalezko harriak oso arriskutsuak zirelako. Hiru ordu inguru egon ziren lo egiteko leku bat bilatzen, azkenean pentsatu zuten
kobazulo batean
Hurrengo
egunean
lo egitea.
zerbait
bilatzera joan ziren,
jateko
zarata bat
entzun zuten eta munstro bat atera zen sasi beltz batzuen artetik. Munstro bat zen, orain arte ez ziren gurekin sartu, baina Enma harrapatu nahi zuen. Auskalo zertarako, agian Enma jateko gogoa izango zuen edo agian gu ezagutu besterik ez zuen nahi. Badaezpada
Madek motxilan zuen sarea bota zion
munstroari eta harrapatu egin zuten. Ordu bat eta geroago, munstro honek gidatuta bera bizi zen herrixkara heldu ziren, ongi etorri berezia egin ziguten, guztiek eskuetan arku edo lantzak zeramatzaten. Iker beraiengana hurbildu zen hitz egitera: - Zergatik duzue jarrera hori? Guk ez dizuegu ezer egin, bakarrik zerbait jan nahi dugu . Bat-batean ahots eder bat entzun zen: Geldi guztiok!. Kendra izeneko neska bat zen. Zerbait jaten emateko agindu zien. Eta bertakoak jateko gauza asko eman
zieten. Janariak kolore
arraroa zuen, baina zaporeari dagokionez gozokiak bezain gozoa zegoen. Madek esan zion Kendrari : - Janaria oso ona zegoela! - esan zuen Madek. - Badakit! Erantzun zion Kendrak arro arro. - Nondik zatozte ?-galdetu zuen Kendrak Lur planetatik, eta Madek gure planetan nolakoa zen azaldu zion. Kendrak egun batzuk barru Merkurio zulo beltz batek jango zuela kontatu zion. Madek Kendrari galdetu zion ea zerbait arraroa ikusi zuen. NASAKO espazio ontzi bat ikusi zuela esan zion. Mad pozik jarri zen eta esan zuen: - Etxera itzuli nahi dut. Hemen gustura nago, baina Lurrera joan behar naiz. - Nik lagunduko dizuet! Kendrak esan zion. Guztiak basora joan ziren NASAko espazio ontzia bilatzera .Ordu bat egon ziren bilatzen eta azkenean aurkitu zuten.Eta joan ziren leku argi bat bilatzera bitartean Ikerrek esan zuen : - Kontuz! Munstro bat. - Hara bestea! - Esan zuen Enmak . Buelta eman zuten eta ikusi zuten munstro erraldoi
bat beraien
atzean zegoela eta korrika espazio ontzian sartu ziren, baina Enmak ez zuen lortu, munstroak harrapatu zuen. _ENMAAAAAAAAAAAAAA¡¡¡¡- Madek garrasika esan zuen. Gero Lurra heltzen zeudenean ikusi zuten nola zulo beltz batek Merkurio jaten zuen. Azkenean lurrera heldu ziren eta egun batzuk
eta gero, Mad NASARA joan eta esan zioten han bizitza egon ahal zela eta negarrez hasi zen.
AUSKALO EGUNEN BATEAN ZULO BELTZERA ENMAREN BILA JOANGO DIREN.
MARTIN GUISASOLA 5A
MARTZIANOAK Orain dela ehun urte Lurrean hiru lagun zeuden.
Horietako bat
Jeef zen, beste bat Matt eta hirugarrena Neil Amstrong deitzen zen. Jeff oso altua zen eta begi urdinak zituen, oso mutil alaia zen. Berak anai bat zeukan,
Matt
baxua zen alferra eta azkarra
zen.Beraiek lagun bat zeukaten Neil Amstrong deitzen zena, ez zen oso altua, gizon alaia eta azkarra zen. Neil zen bakarra espaziora bidaiatu zuena, ilargia zapaldu zuen lehen pertsona izan zen. antolatuta zuten,
Hiru lagunak espaziora joateko bidaia bat dagoeneko maletak prest zituzten. Espaziora
joateko eguna iritsi zen, espazio ontzia aterako zen zentrora joan ziren. Han traje bereziak jantzi eta espazio ontzira
igo ziren.
Aireratu aurretik norbaitek esan zuen: - 10,9,8,7,6‌eta espazio ontziaren motorrak martxan hasi eta izugarrizko kea atera zuen. - Hango algara eta komeriak! Herritar asko hurbildu ziren momentu hori ikustera, izugarrizko zarata zegoen hor. Handik egun batzuetara, espazioan bueltaka ibili ondoren,Lurrak duen satelite bakarrera heldu ziren, hain zuzen, ilargira. Han argazkiak atera
zituzten
estralurtar
eta
bat-batean
bat ikusi zuten pistola
batekin. Bere atzetik joan ziren
eta
estralurtarra
konturatu
argazki batzuk atera zituzten.
bere atzetik zihoazela
Minutu
korrikan
batzuk
geroago,
hasi
zen eta zen.
Estralurtarrak korrikan hasi ziren eta
Jeff , Matt eta Neil
beraien atzetik joan ziren. Konturatu orduko estralurtarren etxera heldu ziren, han guardiak zeuden beraien etxebizitzak babesten. Eta Neil Amstrongek esan zuen: -Goazen, denbora gutxi gelditzen zaigu espazio ontzia segundo gutxi barru aktibatu eta aireratu egingo da. - Arrazoia duzu, goazen! –Erantzuten diote besteek. Espazio
ontzia
10
segundotan
joango
zen
Lurrera
10,9,8,7,6,5,4,3,2,1…. Justu-justu iritsi ziren eta igo ziren espazio ontzira. Baina estralurtarrak
“obni” deitutako espazio ontzi batzuk hartu
zituzten eta beraiei segika joan ziren, gainera armak zituzten . Espazioan zehar gerran hasi ziren. Galaxia batetik bestera elkarri tiroka ibili ziren. Estralurtarrek punteria eskasa zuten eta besteek, ordea, “obni” gehienak suntsitzea lortu zituzten. Azkenean, Lur planetara bizirik iritsi ziren, baina ez ziren konturatu
“obni”
bat
segika
joan
zitzaiela.
Eskerrak
estralurtarrek ihes egitea erabaki zutela, Lurrean gizaki asko zeudela ikusi zuten eta joan egin ziren. Neilek Ilargian ateratako argazki guztiekin erakusketa bat egin zuen eta mundu osoan zehar ikusteko aukera izan zuten. Orain badakigu Ilargian estralurtarrak daudela eta kontuz ibili behar direla espaziora doazen astronautek. Batek daki hemendik urte batzuetara estralurtarrak Lurrera itzultzen ausartuko diren. AITOR GOMEZ
5A
LIBURU HAU BUKATU DA