Skip to main content

ABENTURAZKO IPUINEN BILDUMA . ANAITASUNA IKASTOLA 6B.19-20

Page 1

ABENTURAZKO IPUINAK

6B GELA 2019-2020 IKASTURTEA


EGUZKI GALDUA

Duela sei urte, 2013ko udan, Estatu Batuetako laborategi batean zientzialari batzuk eguzkiari buruz azterketa batzuk egiten ari ziren. Bi zientzialari zeuden. Bat Jason zen, mutil gaztea, argia baina maltzurra eta beti ikasten ari zena. Bestea Harry zen, mutil gaztea, argia eta kirolaria. Jasonek mundua eguzkirik gabe ikusi nahi zuen eta Harryk alderantziz, eguzkia eduki nahi zuen.

Jason txikitatik beti egoten zen etxean. Ez zitzaion gustatzen lagunekin kalera irtetzea, kirola egitea, txangoak egitea‌ beti etxean gelditzen zen. Beti ari zen ikasten, telebistako dokumentalak ikusten eta ordenadorearekin eguzkiaren eta munduaren gauza guztiak ikasten. Berari eguzkia ez zitzaion gustatzen eta orduan gazte gaztetik makina bat asmatu nahi zuen eguzkia amatatzeko. Harry bere kontrakoa zen. Asko gustatzen zitzaion kalera irtetzea, kirola egitea, ‌ baina bera ere oso ikasle ona zen eta eguzkia asko gustatzen zitzaion.


Jason bere aitonaren baserrian makina erraldoi bat egiten hasi zen.

Makina horrek itsasoko ura hartzen zuen eta mangera baten bidez eguzkiraino eramaten zuen. Ura ez zen izozten zeren balbula berezi bat zuen ura berotzen zuena. Uda hasi zenean, makina eraman zuten itsasora eta martxan jarri zuten. Egunak pasa ahala, eguzkia itzaltzen joan zen baita itsasoko ura desagertzen ere. Horren ondorioz itsasoan hainbat eta hainbat animalia hiltzen joan ziren.


Harry eta bere lagunak surf egitera joan ziren eta arrain guztiak hilda ikusi zituztenean, ikertzen hasi ziren. Orduan, laborategira joan eta Jasonen orriak topatu zituzten. Harryk makina aurkitu zuen, zeren itsasoa ur gutxirekin zegoen. Mendian zulo erraldoi bat zegoen egina eta bertan makina ikusten zen. Makinarantz zioazela, Harryk deitu zion Jasonei eta orduan konturatu zen Jasonei ez zitzaiola eguzkia gustatzen eta guzti honen atzean bera zegoela. Jason oso urduri jarri zen eta bat-batean makina barrura erori zen. Harry bertara heldu zenean, ez zuen topatzen, baina oihu batzuk entzun zituen eta konturatu zen makina barruan zegoela.

Bizkor batean aitonaren baserrira joan ziren Harry eta lagunak. Heldu zirenean, erdiko kapsulara zuzendu ziren eta makina gelditu zuten. Ura jaisten hasi zen, Jasonei bizitza salbatu zioten. Jasonek ezin izan zuen hilabete batzuetan bere laborategian lan egin, zigor hori jarri ziotelako. Epea bukatu zenean, Harry eta bera elkarrekin hasi ziren lan egiten, mundua hobetzeko asmotan. AITZOL REDONDO EIZAGIRRE


GAUA KOBAZULOAN Bazen behin, 2018garren urtean, Teodoro ikastola. Kanpamendu batera joan zen, Zuhatza izenekoa, hasieratik bi pertsona hasi ziren plan bat egiten: Bat Lucia deitzen zen, ilea kizkurra zuen, begi urdinak, lepo oso txikia. Argala zen, hanka luzeak zituen, 1,55cm neurtzen zuen eta 36 kilo pisatzen zituen. Bestea, Unai deitzen zen, ile horia zuen, baxua eta oso jatorra zen. Autobusean sartzeko garaia zen, eta Lucia eta Unai elkarrekin ipini ziren. Autobusa heldu zenean, bizkor joan ziren logeletara, 4 logela zeuden. Bat gela bakoitzarentzat, Lucia eta Unai 6A gelakoak ziren, eta oheak ondoan ipini zituzten.

19:00retan heldu ziren kanpamendura, orduan ez zegoan hainbeste denbora jolasteko edo zerbait egiteko, orduan, maisuek erabaki zuten denbora librea edukitzea, eta 2 ordu zeuzkaten libre. Luzia eta Unai asko poztu ziren, zeren horrela, denbora gehiago zeukaten plana pentsatzeko. Plana hauxe zen, gaueko ordu bietan etxolatik joatea, han gaua pasa, eta 7:00retan alde egitea etxoletara bueltatzeko. Gauza da, han ezin dela lo egin, baina Luciari eta Unairi berdin zitzaien, beraiek kobazuloa esploratu nahi zuten. Gaua heldu zen, eta afaltzeko ordua zen.

Lucia eta Unai elkarrekin ipini ziren jantokian, oso argi zuten zer egin gauean, baina ez zekiten zer eraman kobazulora, eta hau pentsatu zuten: Linterna, hotza ez pasatzeko arropa gehiago, kantinplora, konpresa eta zerbait gehiago, ez hain garrantzitsua.


Gaua etorri zenean, jolas pare bat egin zituzten, Lucia eta Unai denbora guztian elkarrekin zeuden, baina bat batean, Lucia jausi eta min asko egin zuen, odolez hasi zen eta negarrez etxolara joan zen. Unai oso kezkatuta zegoen, zeren berak kobazulora joan nahi zuen. Jolasak amaitu ziren eta lo egiteko ordua zen, Lucia lo geratu zen. Unaik ordu bietan Lucia esnatu zuen eta batera etxolatik irten ziren, 10 minutu geroago kobazulora iritsi ziren, Unai oso pozik zegoen eta guztia ikusi nahi zuen. Dena ondo zebilen baina bat batean zerbait ikusi zuten, biak harrituta zeuden, ez zuten ikusi nahi zer zen hori, eta Luciak hau esan zuen: - Unai! Bagoaz etxoletara orain! Ea estralurtar edo holako zerbait den!! harrituta eta beldurturik esan zion. - Lasai Lucia, hemen geratu, ni joango naiz ikustera zer demontre dagoen hor! – Unaik erantzun zion. - Ederto, baino kontuz mesedez. – esan zion Luciak. Unaik baietz esan zion eta bertara joan zen. Unaik harrituta hau esan zuen: - LUCIA LUCIA!!! JON DAAAAAA! Jon hemen dago! - Nola egongo da hemen? ezinezkoa da! – Luziak erantzun zuen. Minutu batzuk pasa ziren, eta bai, Jon han zegoen. Jon ikertu nahi zuen, Unaik eta Luciak bezala. Jon ordu bat egon zen bertan eta, esan zuen beldurrik ez zeukala eta gauza asko ikusi zituela, intsektu arraro asko, harri pilo bat... Azkenean, gaueko lauretan joan ziren etxoletara zeren, Jon oso minduta zegoen. Etxolara sartu ziren, inor ez zen konturatu, oso pozik zeuden hirurak kobazuloan ikusitakoarekin, eta hau esan zuen Jonek: - Eskerrik asko, zuengatik izan ez balitz, ezingo nuen hortik atera. Azkenean, lotara joan ziren, eta goizean jolas pare bat egin zituzten.

HALA BAZAN EDO EZ BAZAN, SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA ERMUKO PLAZAN EGILEA: ALEX CARRASCO


MENDIKO ABENTURA Bazen behin hiru ume Pepe, Juana eta Jordi. Lagunak ziren eta Bilbon bizi ziren. Pepe nagusiena zen alaia, barregarria, lagungarria eta bizkorra zen. Juan ertaina zen oso barregarria baina jenio txarra zuen. Jordi txikiena zen bera alaia, barregarria, dantzari eta pozgarria zen.

Hirurak oso abenturazaleak ziren, egun batean mendira joatea erabaki zuten. Horretarako kanpin dendak ,motxila,janaria ,edaria eta sua egiteko pizgailua eraman zuten. Goizean goiz esnatu ziren mendira joateko eta ibiltzen joan ziren. Bi orduko iraupena zuen bidaiak.

Mendiko bidean kobazulo bat aurkitu zuten eta kobazulora deskantsatzera sartu ziren ere baita zerbait jateko ere. Bat-batean, harriak jausten hasi ziren eta kobazuloko sarrera itxi zen,umeak oso urduri jarri ziren ez zekiten zer egin. Peperi pizgailua hartzea bururatu zitzaion, argia edukitzeko eta ilun ez egoteko. Denbora bat pasatu zenean Juanari hor bertan gaua pasatzea bururatu zitzaion, ez zuten beste aukerarik. Gaua heldu zen eta sute bat egiteko makilak bilatzera joan ziren ,horrela argia izango zuten gau guztirako.


Hurrengo goizean, irteera bat bilatzera leku desberdinetatik joan ziren, ordu batzuk pasatu ziren, eta gose ziren, denak joan ziren leku konketru batera bazkaltzera eta siesta botatzera , logura baitzeukaten. Bat-batean, Pepek gora begiratu zuen eta zulo bat ikusi zuen eta hortik ateratzea bururatu zitzaion. -Zulo horretik atera gaitezke . Esan zuen Pepek. Ez zekiten zulotik nola atera baina Joanari bururatu zitzaion gizakion katea egitea hala ez jausi egiten ziren denbora guztian . Hurrengo egunean ,soka bat bilatzera joan ziren, baina ez zuten ezer aurkitu .Baina Jordik gogoratu zuen soka bat zeukala motxilan eta oso luzea.

Soka gora bota zuten ea zuhaitzeko adar lotzen bazen baten eta azkenean lotu zen eta ateratzen hasi ziren.

Atera zirenean bakoitza bere etxera joan zen, denek kontatu zuten pasatako istorioa baina etxekoek ez zieten zinesten.

Ander Escribano


MARTERAKO BIDAIA 2075. urtean NASAren kohetea Marte planetara abiatu zen hiru pertsonekin: Hamza, Armando eta Dolores. Hirurak joan ziren Martera, landareak landatzera, Lur planetan ia ezin zelako bizi. Hamza oso dibertigarria zen eta altua. Armando bajua eta argia zen, eta Dolores, indartsua eta Armando baino argiagoa.

Martera heldu zirenean, Dolores eta Armando irten egin ziren kohetetik, baina trajea jartzea ahaztu zitzaienez hil egin ziren. Hamza bakarrik geratu zen landareekin eta kohetearekin, baina koheteak ez zeukan gasolinarik. Hasieran plastikozko kupula bat egin zuen, bertan landareak landatzeko. Izotzezko laku erraldoi bat zegoen eta izotz hori urtu egiten zuen eta edan egiten zuen eta landareei bota erebai. NASArekin konektatzen saiatu zen eta baita lortu ere, momentu horretan Hamzak esan zuen: -Dolores eta Armando hil egin dira, baina nik kupula bat egin dut, eta barruan landareak landatu ditut, baina koheteak ez du gasolinarik. -Nola hil dira?-galdetu zioten -Espaziora irten dira trajerik gabe. -Orduan zu bakarrik zaude eta ezin zara bueltatu. Kasua hori izanda kohete batzuk bidaliko ditugu pertsonekin, lagundu zaitzaten. -Baina zenbat denbora tardatuko dute?-galdetu zien Hamzak -Hilabete bat edo gehiago.


Hamza pozik ipini zen baina kupula handitu egin behar zuen pertsona gehiago heldu behar zirelako. Lanean hasi zen, dena ondo zihoan baina bat-batean, kupulan zulo bat sortu zen. Momentu horretan, bizkor, plastiko zati bat hartu zuen eta zuloa tapatu zuen. Oxigeno asko irten zen, beraz landare gehiago landatu zituen. Egunak joan ahala kupula zabaldu egin zuen landareen haziekin gehiago landatu zituen eta landareen fruituak jaten zituen. Izotza gero eta gutxiago zegoen, orduan NASArekin komunikatu zen berriro ere, eta hau esan zien: -Bidali behar dituzuen koheteetan izotz asko ekarri.

eta

-Zergatik?-erantzun zioten NASAkoek. -Hemen dagoen izotz lakuan gero eta gutxiago dagoelako. -Baina Marte planetaren azpian dena ura da, Marten dagoen uraren kantitaterekin gizakiok milioi bat urte baino gehiago iraun dezakegu. NASAren probetan hau ikasia izan behar zenuen. -Barkatu ahaztu egin zait.-erantzun zion Hamzak. -Barkatuta zaude baina arinago ibili behar zara ikasi duzunarekin. -Galdera bat daukat zuretzako -zain da galdera hori? -Aurkitu dituzue pertsonak prest Martera etortzeko edo oraindik jendea bilatzen ari zarete?-galdetu zuen Hamzak. -Pertsona asko daude NASAren probak egiten Martera joateko eta kolonizatzeko. -Probak motzak dira ezta? -Aste bat, gutxi gorabehera. -Orduan koheteak askoz beranduago helduko dira.-esan zuen Hamzak kezkaturik.


-Aste bat bakarrik. -Ez, espazioan denbora astiroago doalako espazioko aste bat Lurrean bi aste dira eta nik ez dakit ura ateratzen lur azpitik, eta gainera frutarekin bakarrik ezin da bizi. -Zer nahi duzu egitea kasu honetan. -NASAko edozein pertsona bidaltzea, ura ateratzea bakarrik jakin behar du eta okela ekartzea. -Ados, espazioko bi aste barru helduko dira. Hamzak lanean gogor hotza pasatzen jarraitu zuen, lo egiteko bakarrik gelditzen zen. Ordu batzuk bakarrik falta ziren kohetea heltzeko, Ilargitik ikusten zen kohetea eta Hamza oso nekatuta eta gosetuta zegoen. Berak bazekien kohetea heltzeko zorian zegoela, baina hain nekatuta zegoenez lokartu egin zen. Esnatu zenean, pertsona bat zegoen berarekin, janaria prestatzen berak jateko. Ikusi zuenean galdetu zion: -Zein zara ?! -NASAk bidali nau zuri laguntzeko. -Ez dizut sinesten!-erantzu zion Hamzak. Badaezpada, Hamzak beste pertsonari ukabilkada bat eman zion aurpegian eta konortea galdu zuen. Lurrera jauzi zenean, lotu egin zuen kohete barruan zeukan soka batekin. NASAra deitu egin zuen eta esan zien: -Zuek bidali duzue pertsona bat beltza, baxua, eta begi urdinekin? -Bai, eta Gorka deitzen da. -Bera bakarrik bidali duzue edo jende gehiago ere? -Irten kanpora eta ikusiko duzu.


Hamza kanpora irten zenean, kupulak ia Marte osoa estaltzen zuen eta jende asko zegoen, eraikuntza handiak, landare eta ur asko,‌ Jende asko ikusita, pentsatu zuen NASAkoei galdetzea beraiek ea Marten zeuden: -Zuek Marten zaudete? -Bai, koordenadak emango dizkizut..erantzun zioten. Koordenadak heldu zirenean Hamzaren ordenagailura, inprimatu zuen mapa bat eta NASAren ofizinetara abiatu zen. Heldu zenean, galdetu zuen bere familia ea Marten zegoen eta baietz esan zioten. Berriro ere koordenadak eman zizkioten, mapa bat egin zuen eta bere familiaren etxera joan zen. Familia oso kezkatuta zegoen, pentsatzen zuten hilda egon zitekeela. Baina atea jo, ireki eta Hamza ikusi zutenean oso pozik ipini ziren.Hamza ez zenez hil, bazkari goxo bat egitea pentsatu zuten. Bazkaria amaitu ondoren, lo egitera joan zen bere Marteko etxera eta bidaian galdu egin zen. Marteko lurra oso hotza zegoen eta han egin zuen lo, berak ez zekiena zen izoztu egingo zela. Eta Izoztuta egon zen ehunka urtez, norbaitek aurkitu zuen. Arte urtu zenean jende guztiaren aurrean; harrituta geratu ziren esan zuenarekin: -Ni Hamza naiz eta 2046. urtean jaio nintzen. -Orain 2357. urtean zaude eta hau Marte da.-esan zion batek. -Marte dela badakit, ni izan nintzen lehenengo pertsona Marte zapaldu zuena. Jendeak Marteko presidente izendatu zuen berari esker bizirik zeudelako. Hamza hil arte beti bizi izan zen oso pozik eta aberats. Hala bazan ala ez bazan, sar dadila Marteko plazan. BEÑAT GONZALEZ


BI EUSKALDUN TITANIKEAN Behin batean, 1912 ko apirilaren 10 ean hiru euskaldun elkartu ziren: Patxi, Laura eta Iñaki. Patxik, ile marroia, begi urdinak eta aho handia zuen. Nahiko indartsua zen, muskulu asko zituen eta 1,68m-ko altuera zeukan. Oso alaia , jakintsua eta langilea zen baina pizka bat baldarra. Patxi eta Laura anai arrebak ziren eta Iñaki Patxi eta Lauraren laguna. Laura, altua eta argala zen ile horia, begi urdinak eta aho handia zuen.Patxi bezala oso jakintsua zen eta alaia zen. Natura gustatzen zitzaion. Idazlea zen. Iñaki oso baxua eta burusoila zen. Oso energetikoa ere bai. Orain dela bi urte, arraun eginez Bilbotik Nueva york-era joan zen, Iñaki arraunlaria bai tzen. Alaia zen baina pizka bat burugogorra.

Patxi eta Laura 1912ko apirilaren 15 ean Titanik-itsasontzia hartuko zuten Laura idazlea zenez, Nueva Yorkera joan beharra zuen liburu bat publikatzera: "Naufragando entre mares"zen liburuaren izenburua. Iñakik, denok bezala Titanikean joan nahi zuen, baina arraun klaseak zituen. Portura heldu zirenean, gizon batek Titanikeko sarrerak hartu, pasaportea begiratu eta justifikante bat ematen zuen.


Justifikante horretan, logelaren zenbakia, eta Titanikaren plano batzuk zeuden.

-Irrikaz nago Titanikera igotzeko! -esan zuen Laurak emozionatuta. -Eta ni, baina... oraindik denbora asko falta da igotzeko. Ilaran ia azkenak gara.-esan zuen Patxik.

Bi ordu pasa eta gero, Titanikera igo ziren. Bidaia disfrutatzen ari zirela, jende guztia oihuka hasi zen. -zer pasatzen da!!!- esan zuen Patxi urduri. -Uste dut Titanika ondoratzen ari dela!!!esan zuen Laurak. Bi euskaldunak kanpora irten ziren eta I単aki ikusi zioten arraun egiten.I単aki Bilbotik Nueva York-era zioan arraun eginez,entrenatzen bait zebilen. Logikoa zenez,I単akirengana salto egin zuten,bere txalupara. Nueva Yorkera heldu zirenean, I単aki agurtu zen eta Bilborantz abiatu zen. Azkenean, Laurak liburua argitaratu zuen eta betirako pozik bizi izan ziren guztiak.

Egilea: Mikel


PLANETA BERRIA Duela 20 urte Joseba izeneko mutil bat Bilbon bizi zen. Josebak 11 urte zituen eta uztailaren 4an 12 urte beteko zituen. Ile marroia, begi urdinak, oso argala eta altua zen, bihotz onekoa eta oso jatorra. Bilboko eskola batera joaten zen eta hurrengo urtean institutura joango zen. Bere anaia Pedro deitzen zen, berak ere 11 urte zituen baina bi ordu beranduago jaio zen bikiak ziren. Ile horia zen, begi berdeak,altua eta oso jatorra zen. Biei fisika eta espazioa pila bat gustatzen zitzaien eta bien ametsa NASAN lan egitea zen. 18 urterekin espazioko ikasketak egitera joan ziren Madrilera. Oso onak ziren, NASAK ikusi eta deitu egin zien biei. Joseba eta Pedro oso urduri eta pozik zeuden. - Azkenean lortu dugu Joseba, NASARA joaz- esan zuen Pedrok. -Bai, bueno goazen maletak egitera. -Bai, bai. Aireportura heldu zirenean, arazo larri bat eduki zuten:

“Kaixo,egunon, Estatu Batuetako hegazkina ordu bat beranduago helduko da� -Nola ordu bat beranduago helduko dela?- esan zuen oso haserre Josebak. -Goazen arduradunarekin hitz egitera! - esan zuen Pedrok. -Kaixo, arduraduna zara ?- galdetu zuen Josebak. -Bai, noski.- esan zuen arduradunak. -Posiblea da hegazkin bat alokatzea Estatu Batuetara joateko?- galdetu zuen Josebak oso urduri. -Itxaron momentu bat- esan zuen arduradunak. -Bale bale – esan zuen Josebak.


Arduradunak telefonoa hartu eta deika hasi zen. -Posible da Estatu Batuetarako hegazkin bat alokatzea- galdetu zuen arduradunak. -Uste dut baietz, esan etortzeko. -Bale orain goaz.-erantzun zuen arduradunak. -Hemendik mesedez. -Lortu dugu Joseba!!-esan zuen pozik Pedrok. -Bai, tira goazen, presaka gabiltza eta. -Bai bai. Arduradunari jarraitu eta hegazkinera heldu ziren, biak hegazkineko arropa jantzi zuten eta neskarekin hegazkinean sartu ziren. Neska Naia deitzen zen, Naia, neska altua, oso guaia eta polita zen. Kanpotik jatorra ematen zuen baina ez zen horrela, oso zorrotza zen, ez zigun bidaia guztian hitz egiten utzi orduan, telefonoak hartu eta hitz egiten hasi ziren. -Ez nuen pentsatzen Naia horrelakoa izango zenik- esan zuen Pedrok. -Nik ere ez. -Jope, ea bidaia bukatzen den. -Bai bai. Lau ordu egon ginen hitz egin gabe eta azkenean heldu ginen NASAra,infernu bat zen guretzat. -Juja heldu gara!!-esan zuen Josebak super pozik. Azterketa egin zuten, eta biek oso ondo egin zuten eta hurrengo urterako plaza bat lortu zuten kohete baterako. -ESPAZIORA GOAZ!!!!!!!!!! -TOMAAAAAAAAAA!!!!!!!!!! Urtebete pasa zenean,espaziora irteteko prest zeuden. -Aireratzen 10-9-8-7-6-5-4-3-2-1-00000 Atmosfera pasatu genuenean eta lur planeta kanpotik ikusi genuenean, harrituta geratu ginen.


-Hala ze polita den lurra kanpotik- esan zuen Pedrok harrituta. -Bai ze polita- esan zuen Josebak. Esperimentua eguzki sistematik kanpora irtetea zen. Eta hori egin zuten. Beraien bizitza arriskuan ipini zuten baina beti esaten zuten esperientzia polit bat izango zela. Eguzki sistematik atera zirenean gauzak polit asko ikusi zituzten, beste sistema batean sartu nahi zuten baina NASAko seinaleak ez zitzaizkien heltzen. -Pedro, Pedro NASAKO seinaleak ez dira ona heltzen. -Nola ez direla heltzen. -Ez eta orduan zer egingo dugu? -Ba goazen sistema batera ikustera, ea planeta berriak ikusten ditugun.

-Bale esperimentu berri bat izango da. - Bai,bai. Beste sistema batera joan ziren. Planeta bat ikusi zuten eta ura zeukala ikusi zuten. Orduan horra joatea adostu zuten, beraien bizitza arriskuan jartzen zuten. Lurreratu zirenean, oxigenoa zegoela konturatu ziren eta hor gelditu ziren planeta ikusten. Pirata moduko itsasontzi bat ikusi zuten.

-Begira, begira, itsasontzi bat dago.-esan zuen Josebak. -Ze polita eta ze arraroa hemen ikustea.-esan zuen Pedrok. Pixkanaka,pixkanaka hurbiltzen hasi ziren baina azkenean harrapatu egin zituzten. -Hujssoisbhaohcf!!-esan zuen piratak.


-Zer??? -Preso zaudetela!! Jajaja!! planeta berri batera etorri zarete hemen ere euskaraz hitz egiten dugu baina bakoitza bere kontura doa eta nik zuek preso hartuko zaituztet. Egin nahi duzuena, niretzako lan egin edo krokodiloetara botako zaituztet.-esan zien piratak. -Ez bata ez bestea.-esan zuen Pedrok. Eta momentu horretan preso zegoen mutil batek salbatu zituzten eta korrika egiteko esan zioten. -Korrika egiiiiiin!!!! -oihukatu zuen. Azkenean, hirurak salbatu ziren. Mutilak Javier zuen izena. Javier baxua, oso polita eta begi oso distiratsuak zituen. Bihotz onekoa zen, oso alaia eta jatorra. Barrutik oso ona zen eta pila bat laguntzen zuen. Javierrek bere etxera eraman zituen, txabola polit bat zeukan, kanpotik txikia zela ematen zuen baina barrutik oso handia zen. Lurra planetan, elkarrizketa hau gertatu zen: -Ez dago seinalerik, ez dakigu non dauden eta agian hil egin dira- esan zuen NASAko arduradunak. -Baina badakigu historia egingo dutela. Planeta berrian ondorengoa gertatzen da. -Hemen bizitzen geldituko zarete? -galdetu zuen Javierrek. Joseba eta Pedrok adostu zuten eta baietz esan zuten. -Bai baina zurekin bizitzera gelditu ahal gara? -galdetu zuen Josebak. -Bai, noski. -esan zuen Javierrek. Azkenean bertan bizitzen geratu eta piratekin borrokatzen gelditu ziren.

AMAIERA

IÑIGO DE LA PEÑA


MENDIAN BELDURTUTA Goiz batean, Ekaitz laguna deitu nuen plan bat egiteko. Ekaitz eta ni baxuak gara, biok begi marroiak ditugu eta azal beltza. Pertsona azkarrak eta langileak gara. Ni Ekaitz baino buru gogorragoa naiz eta askotan arrazoia izan behar dut. Bioi tontakeriak egitea gustatzen zaigu eta txisteak kontatzea ere. Oso lagun onak gara eta egunero elkarrekin egoten gara.

Egun artan, arratsalderako adostu genuen mendira joatea. Hori adostu bezain laster bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu ostean, mendira joateko arropa erosoa jarri nuen eta motxila batean mobila, linterna badaezpada, mapa, janaria eta ura sartu nituen.

16:00-etan nire etxe azpian gelditu ginen eta Aziki mendira abiatu ginen. Mendirako bidean, oso pozik txiste barregarriak kontatzen hasi ginen. Bat-batean Ekaitzek untxi bat ikusi zuen eta begiratzeko esan zidan. Untxia oso polita zen eta motxilan genuen janari pixkat eman genion.

Denbora pixkat pasa ondoren, nekatuta sentitzen ginen eta zelai batean hamaiketako jan genuen. 5 minutu pasatu eta bi bide aurkitu genituen eta hori ikusita nire motxilatik mapa atera nuen, Azikira eramaten zigun bidea jarraituz. Mapan eskumako bidea jarraitu behar genuela esaten zuen eta hori egin genuen. Orduak pasatu ziren eta dena oso ilun zegoen. Linterna atera nuen eta lo egiteko leku bat bilatzera joan ginen. Leku lau bat aurkitu genuen zuhaitzez inguratuta eta han lo egitea adostu genuen.


Ekaitzek motxilan zuen lo zakua atera zuen gu estaltzeko eta bertan biok lo egin genuen.

Goizean, esnatu bezain pronto gaztaina pilo bat lurrean ikusi genituen eta hauek gosaldu genituen. Ondoren, Ekaitzek sumendi moduko bat ikusi zuen eta hara joatea esan zidan. Nik baietz esan nion eta hara joan ginen. Bidean, bi zaldi ikusi genituen, bat marroia eta bestea zuria. Biok zaldiei janaria eman genien eta zaldiek euren gainean sumendi puntara igo ziguten. Hara igo ginean, zuhaitz asko zeuden, baina guztiak beltzak ziren erreta zeudelako. Sumendia ikusteko pixkat aurreratu ginen eta Aziki mendia sumendia zela konturatu ginen. Horretaz konturatu ginen, goitik ikusten genuen pasaia eta behetik ikusten genuena berdinak zirelako.

Sumendia ikustera joan ginenean, soinu arraro bat entzun genituen eta animali bat zela pentsatu genuen. Minutu batzuk pasa ondoren, berriro ere soinu berdina entzun genuen, baina oraingoan altuago eta beldurtzen hasi ginen animali bat ezin zelako izan.

Uste genuen sumendia zela eta pixkanaka-pixkana atzeraka joan ginen. Bat-batean, lurra mugitzen hasi zen eta arrail handi bat sortu zen. Ekaitz alde batean zegoen eta ni bestean. Arraila zabal eta luzea zenez, oso urduri jarri nintzen, Ekaitzen aldera salto egin behar nuelako. Ekaitzen aldetik bide bat zegoen eta horregatik salto egin behar nuen.


Ekaitzek salto ez egiteko esan zidan, baina oso burugogorra naizenez salto egin nuen. Salto egin ondoren, zaldiak ikusi genituen guregana etorri ziren eta korriketan jaitsi ginen. Jaisten geudenean, sumenditik laba irteten hasi zen eta oso azkar jaitsi ginen. Zaldiei egindakoa eskertzeko sobratutako janaria eman genien. Zaldiei bidetik ikusitako landa batera eraman genien han bizitzeko eta seguru egoteko.

Etxera heltzean amari eta aitari gertatutako guztia kontatu nien bronka ez izateko. Baina hala ere bronka bota zidaten haraino igotzeagatik. Hurrengo egunean etxeko telefonoarekin Ekaitzi deitu nion goizean gelditzeko. Gelditu ginen eta biok bronka izan genuela kontuta genuen. Ni txantxetan ia berriro igotzen ginen esan nion eta bera harritu egin zen.

Eskerrak egun horretan zaldiak jaitsi zigutela bestela Ekaitz eta ni hilda egongo ginateke. Oraindik ere zaldiekin harremana dugu eta asko maite ditugu.

EGILEA: ASIER RUPEREZ


MUNDU KUTSATUA Bazen behin, Iraia izeneko neska bat,alta eta jatorra zen eta oso garbia. Bere herria Leuken deitzen zen eta oso garbia zen.

Egun batean, Iraiak pentsatu zuen bainu bat hartzea eta itsasora joan zen. Igeri asko egin eta gero, pentsatu zuen barrurago sartzea eta hori egin zuen.

Bat-batean, arrain bat ikusi zuen, baina hilda zegoen eta ez zion garrantzirik eman. Geroago,plastikozko poltsa bat ikusi zuen eta kezkatzen hasi zen.Beranduago, konturatu zen itsas azpia ez zela ikusten, zikina zegoelako. Hortxe ikusi zuen, munduko beste aldea, bere herrikoaren kontrakoa zen eta bere herrira ziztu bizian bueltatu zen.

Geroago, Iraia eta bere herrikideek pentsatu zuten ikusitako herria ikertzea. Egunak pasata, Leukenekoek pentsatu zuten beste herria garbitzea eta itsasoan sartu ziren. Herrira heldu zirenean harrituta geratu ziren eta Iraiak esan zuen:

-Goazen garbitzera!!!!!

Lantegi asko zeuden eta ke asko botatzen zuten, kotxeak ere asko zeuden. Leukenekoak herria garbitzen hasi ziren, itsasoko urarekin hasi ziren, baina herrikoak oraindik eta gehiago zikintzen zuten eta oso zaila zen guztia garbitzea.


Azkenean,beraien

herrira bueltatu ziren. Beste plan bat pentsatu

behar zuten. Egun batean pentsatu zuten herriko alkatearekin hitz egitea, herria garbitu beharra zegoelako, bestela beraien herriraino helduko zen zikinkeria egunen batean.

Eguna heldu zen, alkatearekin hitz egin behar zuten eta oso urduri zeuden ea zer esango zien pentsatuz. Udaletxera heldu ziren eta hantxe zegoen alkatea. Oso okupatuta zegoen eta ez zien kasu handirik egin. Denbora pixka bat pasa eta gero, alkatearekin hitz egiten hasi ziren. Alkatea ez zegoen ados beraiek esandakoarekin eta herritik bota zituzten.

Egunak pasata, Iraiaren herria konturatu zen beraien itsasoa oso zikina zegoela eta zerbait egin behar zutela. Bat-batean itsasoan herri kutsatuko biztanle bat

ikusi zuten, baina

desberdina zen, garbia eta

txukuna zen, Leuken herria bezalakoa.

Mutikoak azaldu zien bere gurasoak oso zikinak zirela eta ez ziotela uzten garbia izaten. Ihes egin zuen bere herri zikinetik, baina ideia bat zeukan zikinkeria ez zabaltzeko.


Herri kutsatuko jendeari beherapenak asko gustatzen zitzaizkienez, eta ondoan dagoen herri batean denda askotan beherapenak zeudenez, iragarki bat egitea pentsatu zuten.

Kartel handi bat egin eta gero, herri kutsatukoak ziztu bizian beherapenetara joan ziren. Mutilaren ideia mundua erditik zatitzea zen eta horrela zikinkeria guztia alde batean geldituko zen.

Denbora asko behar izan zuten lurra mozteko baina

herri

kutsatukoek ere asko iraun zuten bueltatzen. Uste zuten arazo guztiak bukatu zirela baina arazo bat zegoen: mutikoa Leuken herria zegoen aldean gelditu zen baina berak beste aldean egon beharko luke. Berak ez zuen nahi. Iraiak esan zion ezin zela hor geratu, bere gurasoek faltan botako zutelako.

Zubi bat eraikitzea pentsatu zuten baina mutikoak ez zuen nahi. Orduak eta orduak eztabaidatzen egon ziren. Azkenean zubia eraiki zuten.

Agurtzen hasi ziren eta opari bat egin zioten eskerrak emateko. Joan zenean Iraiak ideia bat eduki zuen:zubia beti mantentzea eta horrela nahi zuenean, pasatzeko aukera izatea.

Egunak pasatu ziren eta zerbait gaizki ikusten zuten. Ur guztia jausten zegoen eta mundua berriro lotu edo itsatsi behar izan zuten.


Lotzen zeuden bitartean, beste herrikoak zetozela entzun zuten eta azkar bukatu zuten lotzen.

Azkenean, ados zeuden herria garbitu beharra zegoela, beraz garbitu egin zuten eta guztiak lagunak izan ziren.

IRAIA PEROSANZ


TXAPA ETA SEVI SUMENDIAN 1.374. urtean bi mutil bizi ziren Eibarren, Txapa eta Sevi. Txapak 13 urte zituen, oso azkarra eta abenturazalea zen. Sevik 13 urte zituen, oso argia eta ausarta zen. Eibarren sumendi bat zegoen eta laster magma kanporatuko zuela jakinda, Txapa eta Sevi ikustera joan ziren. 3 ordu pasa ziren, beraiek oso lasai zeuden sumendian eta bat-batean, magma kanporatu zuen.

Txapa eta Porro korrika hasi ziren: -Sevi laba datorrela!!!!!!! -Egia da !!!!!!! -Ikusten duzu gasolindegia?-galdetu zuen Txapak. -Bai!-erantzun zion Sevik. -Ba horra joango gara! -Bale, ados. Orduan, gasolindegira joan ziren. Gasolindegiko langileak sartzeko esan zien eta hor gelditu ziren momentutxo batez. Laba zetorren eta gasolindegitik atera eta korrika hasi ziren hirurak.5minutu korrika egin eta gero, txabola abandonatu bat ikusi zuten eta sartzea pentsatu zuten. Txabolan janaria zegon eta gaua pasatzen gelditu ziren. Hurrengo egunean txabolatik kanpora atera ziren eta dena apurtuta ikusi zuten: -Dena apurtuta dago- esan zuen Txapak.


-Kotxe guztiak eta etxe guztiak apurtuta daude.-esan zuen gasolindegiko langileak. -Eta zu nola deitzen zara?-galdetu zuen Sevik. -Fermintxo deitzen naiz.-erantzun zion gasolindegiko langileak. Gero labak apurtutako gauzak ikustera joan ziren. Txapak gauza arraro bat ikusi zuen: -Hau zer da?- galdetu zuen Txapak. -Gitarra moduko instrumentu antzerako bat da.-erantzun zion Sevik. Orduan ibiltzen jarraitu zuten eta egunak pasa eta egunak etorri Bartzelonara ailegatu ziren. Orduan, musikako denda bat ikusi zuten eta bertara sartu ziren. Beraien instrumentua saldu eta kotxe bat erosi zuten. -Zeinek daki gidatzen?-galdetu zuen Sevik. -Nik.-erantzun zuen Fermintxok. Azkenean Fermintxok gidatuko zuela erabaki zuen eta Madrilera bidaiatu ziren. Madrilera iritsi baino lehen, oztopo bat izan zuten hartz batekin. Beldurtuta zeuden eta buelta emateko asmoa zeukaten, baina bat batean Seviri ideia bat bururatu zitzaion: -Eta kotxea errepidean lagatzen badugu hartza despistatzeko eta gu korrika ateratzen bagara? -Ondo da!-esan zuen Fermintxok. Azkenean, Madrilera iritsi ziren eta oso ondo bizi izan ziren.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila anaitasuna ikastolako 6.b gelan.

EGILEA: UNAI SEVILLANO


LAKUKO MUNSTROA Baziren behin, ikastolako ikasle batzuk. Irla batera joan ziren eta ikastola hori Anaitasuna Ikastolako 6. Mailako ikasleak ziren baina protagonistak Unax, Mikel , Ander ,Urko ,IĂąigo,Hugo eta Josu izeneko mutilak ziren, denak oso ausartak. Zuhatza zen irla hori. Zuhatzara heltzean arazo bat egon zen, uharte horretan munstro bat bizi zen Nessi deitua, ez zen Ness lakuko munstroa, bere biloba baizik. Umeak jaten zituen eta 27 urtetik behin ateratzen da, justu ikasleak joan zirenean. Lehenengo gauean mundu guztia urduri zegoen. Hurrengo egunean, Unax desagertu egin zen mundu guztia kezkatuta zegoen. Bitartean Unax toki oso arraro eta polit batean esnatu zen. Bertako jendea oso arraroa zen arrainak ziren eta gizakiak ere !! Jendea oso gaiztoa zen Unaxekin . Bitartean Urko, Mikel, Hugo, Josu, IĂąigo eta Ander kanpamentuan zeuden aztertzen eta liburu bat aurkitu zuten. Liburu hartan ipintzen zuen herri bat zegoela Zuhatzaren azpian, Fish city deitua eta pentsatu zuten Unax hor egongo zela. Urpekari bat lapurtu zuten Unaxen bila joateko, baina zoritxarrez bidean Nessi ikusi zuten eta hil egin behar izan zuten. Bidea luzea zen, baina han urrutian herria ikusi zuten. Herrian galdetu zuten Unaxengatik, baina jendeak ez zien kasurik egiten. Pentsatu zuten ez zietela ulertzen, baina oso ondo ulertzen zieten. Orduan, batek erantzun zien -palazioan dago zuen laguna. Bai han zegoen Unax baina bere lagunak ez zekitena zen tranpa bat zegoela . Kaiola batean sartu zituzten guztiak eta koliseo moduko batean askatu zituzten. Urko lehenengoa izan zen ateratzen eta marrazo baten kontra borrokatu zuen .Zoritxarrez Urko jan egin zuen. Hurrengoa, Hugo zen eta hau ere jan egin zuen,baina azkeneko txandan Mikel, Unax


,IĂąigo ,Ander eta Josu askatu zituzten, lehenengo Unaxek marrazoaren aleta bat moztu zuen ,gero Josuk hagin guztiak apurtu zizkion marrazoari ondoren IĂąigok beste aletak moztu zizkion , Anderek buztana apurtu zion ,eta Mikelek erditik moztu zuen . Hugo eta Urko tripatik atera ziren.Guztiok korriketan urpekaria hartu eta ziztu bizian atera ziren handik. Kanpamentura bueltatzean, txaloka hasi ziren guztiak .ZELAKO ABENTURA!!

HORRELA BUKATZEN DA GURE IPUINA

Egilea: Unax Prol Martinez


LIBURU MISTERIOTSUA

Kontatuko dizuet duela berrogeita hamar urte hiru umeei gertatu zitzaien istorioa, beno hasiko naiz : Duela 50 urte, hiru ume ziren. Hodei, 14 urteko mutil alaia eta azkarra , ondo eramaten zen mundu guztiarekin eta Mirenez zoro maiteminduta zegoen. Bere laguna Miren, 14 urteko neska ederra eta azkarra, baina pixka bat astuna, lagunak egiten azkarra zen eta Hodeiez zoro maiteminduta zegoen. Bere ahizpa Mikele, 14 urteko neska soroa eta maitagarria zen, lagunak errez egiten zituen eta bere ahizpa asko maite zuen. Mirenen eta Mikeleren familia etxe berri batera mugitu behar izan ziren, beraien antzinako etxea erre egin zelako. Gainera herri berri batera joan behar zuten, MaĂąaria izenekora, han klasera joan behar zuten, baina ez zuten lagunik beraien klasean. Patioan ez zekiten zer egin, bat batean, ume bat haiengana joan eta galdetu zien: -kaixo! Hodei naiz, klasean zuen ondoan nago, nola deitzen zarete? -kaixo, ni Miren naiz. -Kaixo, eta ni Mikele naiz. -Berriak zarete herrian?- galdetu zuen Hodeik. -Bai, atzo heldu ginen.- erantzun zuen Mirenek. -A bale, ongi etorri MaĂąarira.- esan zuen Hodeik. -Eskerrik asko Hodei.- esan zuen Mikelek. -Ez horregatik.- erantzun zion Hodeik. -Etorri nahi duzu gaur arratsaldean gure etxe berrira?-galdetu zion Mirenek.


-Bale, ados.-esan zuen Hodeik.

Arratsaldean Hodei, Mikele eta Mirenen etxera heldu zen. Hantxe zeuden itxoiten beraien lagun berriari. Etxera sartu eta di-da batean antzinako etxeko liburutegira jaitsi ziren, leku berezi baten bila, han aurkitu zuten beraien lekua. Mahai eder baten gainean, liburu gorri-gorri bat zegoen, irakurri ala ez zalantzak zituzten: -Zer arraio, zergatik dago liburu bat mahai gainean?- galdetu zuen Mirenek harrituta. -Ez duzue zuek jarri mahai gainean?- Hodeik galdetu zuen. -Ke ba!!- Mirenek eta Mikelek batera erantzun zuten. -Jope, tio, honek beldurra ematen du.- dio Hodeik. -Zu trankil.- Mikelek esan zuen. -Irakurri nahi duzue?- Mirenek galdetu zien. -Zer, liburua? Paso, zoratuta zaude Miren!- esan zuen Mikelek. -Kakati, kakati bat zara.- esan zuen Mirenek. -Bozkaketa: nork nahi du? Bat ‌ bi ‌ eta nork ez du nahi? Bat bakarrik.Orduan, bi baten kontra, beraz irakurriko dugu liburua.- esan zuen Mirenek Hiru umeak liburuaren ondora joan ziren, pixkanakapixkanaka heldu ziren. Mirenek, Hodeik eta Mikelek zabaldu zuten eta bat-batean, mundu berri batean agertu ziren. Lagunak oso urduri zeuden ez zekiten non zeuden, Hodeiek Siberian zeudela zioen, Mirenek Amazonan zeudela eta Mikelek ordea Afrikako Drakensberg-en zeudela zihoen. Umeak galduta ibiltzen hasi ziren, txoriak ikusten, oreinak ikusten, momentu batean arnasa hobeto hartzeko gelditu ziren zergatik ibiltzen orduak zeramatzaten. Miren eseri zen eta zulo erraldoi batean jausi zen: -Miren ondo zaude?- diote Mikelek eta Hodeik.


-Bai tranki!!!- esan zuen Mirenek. -Zer ikusten duzu Miren?-esan zuen Mikelek. -Herri txiki bat, lehoi batzuk lotan eta ura!!!!-esan zuen Mirenek. -Goaz herri txiki orretara non gauden galdetzera?- galdetu zuen Mikelek. -Ados!!!-esan zuen Mirenek . -Jaitsiko gara.-dio Mikelek. -Ados.- erantzun zion Mirenek Biak jaitsi ondoren herrixkara joan ziren galdetzera, baina bidean lehoi batekin topatu ziren, eskerrak lehoia lotan zegoela. Beraz inguratu zuten,ez zitzaien ezer gertatu, gero eta hurbilago zeuden herrixkatik, eta suaren kea ikusten zen. Herrira heldu zirenean, ederra iruditu zitzaien antzinako herri baten modukoa, herri erdian gizon zahar bat zegoen norbaiten bila. Ez zuten ezertan pentsatu harengana joan aurretik, hurbildu eta gizonari galdetu zioten: -kaixo gizon, esan al diguzu non gauden mesedez? -galdetu zuen Mirenek. -bai, noski neska, Drakensberg-en zaudete .-erantzun zion gizonak. -Ados, zer egin dezakegu gure herrira itzultzeko?-galdetu zuen Mirenek. -Bi aukera dituzue, lehenengoa, ibiltzen itzuli edo bigarrena, proba batzuk egin eta itzuliko zarete, zuek aukeratu.-esan zuen gizonak -Bale, probak egitea aukeratzen dugu.-esan zuen Mirenek. -Ados neska,lehenengo, galdera hau da: Uniformedun gudaria zuria eta gorria, gerra ostean,ordea,buru beltza eta erreak. Zer da? -Ai, nik badakit.- esan zuen Hodeik. -Esan, esan , ia.- esan zion Mirenek Hodieri. -Erantzuna “ pospoloa � da.-esan zuen Hodeik. -Erantzun zuzena da. Orain bigarren proba: Hortxe aurrean dagoen zelaira joan eta material hauek ekarri behar dizkidazue: sagar bat, hiru harri gorri, makil luze eta tolestu bat, landare arrosa batzuk eta eztia gorria.-esan zuen gizonak.


Umeak abiatu ziren zelaira eta bakoitza gauza baten bila joan zen. Hantxe bakoitza berera zihoan gauzak aurkitzen, denbora motz batean bukatu zuten, dena eraman zuten: -Dena ekarri duzue baina orain dena prestatzen lagunduko didazue, eman materiala.-dio Gisonak -Ondo da, makilari harriak pegatu behar dizkiozue, eztia eta sagarraren zukuaren nahasketarekin.-esan zien. -Bukatu dugu.- esan zuen Mikelek. -Orain, arrosaren petaloak jarri harrien ondoan eta nahasketarekin pegatu. -Prest dago.-esan zuen Hodeik. -Eman makila mesedez. -Orain esan hau nirekin batera, hau ohitura bat delako. - Mali maku, mali mali maku, lulu pa, lulu pa, lulu lulu pa pa, Mi ma mi ku, mi ma ku, pluuuuuuuu .- abestu zuen gizonak. - Mali maku, mali mali maku, lulu pa, lulu pa, lulu lulu pa pa, Mi ma mi ku, mi ma ku, pluuuuuuuu.- esan zuten umeek. Orduan tximista bat jausi zitzaien gainean, eta liburu gorriaren ondoan agertu ziren, pentsatu zuten ordu asko egon zirela galduta baina bakarrik 10 minutu egon ziren galduta.Umeak hizketan hasi ziren: -Gauza bat esan behar dizut Miren, zutaz oso maiteminduta nago.- esan zuen Hodeik. -Eta ni ere zutaz maiteminduta nago. -esan zuen Mirenek. -Orduan nahi duzu bikote moduan geratzea afaltzeko? -galdetu zion Hodeik.


-Bale, noiz? Bihar? etzi?- galdetu zuen Mirenek. - “Bale, noiz? Bihar?etzi?” Zuek bai inozoak.-esan zuen Mikelek ahots txotxoloarekin. -Ados, ez zaizu gustatzen zure aurrean horretaz hitz egitea, baina mesedez utzi bakarrik honetaz hitz egiten.-esan zuen Mirenek. -Bihar hobeto.-erantzun zion. Umeak hitz egiten geratu ziren denbora luze batez, gertatutakoaren inguruan eta zerbait gehiago gertatuko zen ala ez… ETA IZKINA ILUN BATEAN BEGI DISTIRATSU BATZUK IKUSI ZITUZTEN.

Gustatu zaizue neure istorioa? Espero dut baietz

Egilea: izaro


AMAIA ETA BERE AHIZPAREN ESPAZIontziko ABENTURAK Duela 20 urte bazen neskatila bat bere izena Amaia zena. Berari asko gustatzen zitzaizkion espazioko eta espaziontziko abenturak. Baina bazen beste neska bat Amaiaren ahizpa, Oihana, eta berari, ez zitzaizkion batere gustatzen gauza horiek. Amaiak 12 urte zituen, neska baxua zen, begi urdinak zituen, ilea luzea eta marroia zeukan, beti eramaten zituen praka elastiko beltzak eta oso atsegina zen. Baina bere ahizpa, ordea, ez zen hain atsegina, Oihanak 13 urte zituen, neska altua zen, begi berdeak zituen, ile motza zuen eta ilehoria zen, berari asko gustatzen zitzaion bakero beltzak eramatea. Egun batean, Amaia espazioko liburu bat irakurtzen ari zen bere ahizpa sofan zegoen bitartean. Bat-batean Amaia ziztu bizian joan zen bere ahizparengana zuen ideia bat kontatzera: -

Zer iruditzen zaizu aitak oparitutako espaziontzian biok espaziora bagoaz?

Baina betiko moduan bere ahizpak ezetz esan zion, inoiz ez zeukalako ezer egiteko gogorik, telebista ikusteko eta sofan etzanda egoteko gogoa bakarrik izaten zuen.

-

Baina ez duzu nahiago ilargira joan eta han izarrei begira etzanda egotea? – Amaiak galdetu zion. Oihana pentsakor gelditu zen eta erantzun zuen:

-

Gustatuko litzaidake, baina ez, gainera aitak ez digu lagako.

Amaia ziztu bizian joan zen bere aitari abisatzera, baina bere aitak ere bai ezetz esaten zuen, oso arriskutsua zela, Oihana eta bera espazio-ontzi batean bakarrik joatea. Ez zekitela espaziontziari buruzko arau bat ere ez. -

Baina nik oso azkar ikasiko ditut arauak! – esan zuen Amaiak guztiz konbentzituta. -

Agian teoria bai, baina praktika? – esan zion aitak barre algara batean.


Hurrengo egunean, Amaia berriro bere aitari konbentzitzen saiatu zen. -

Aita, bakarrik nahi dut lagatzea, teoria ikasi dut eta praktika nire ahizparekin joaten naizenean ikasiko dut. – Amaiak esan zion. Bere aita barrezka hasi zen, denbora guztian setatzen ari zelako eta mesedez esaten bazuen nahikoa izango zen.

-

Bakarrik hitz bat esan behar duzu – Amaiaren aitak esan zuen. Badakit MESEDEZ!!! – oso pozik esan zuen Amaiak. Orduan aitak laga egin zion. Amaiari Oihana konbentzitzea bakarrik falta zitzaion.

-

Oihana, aitak laga dit zurekin espaziora joaten!!! – Amaiak oso pozik esan zuen. Oihana harrituta geratu zen, ez zuen sinesten bere aitak espaziora joaten lagako zienik.

-

Nigatik ondo, baina aitak astronauten jantziak baditu? – Oihanak galdetu zuen pixka bat kezkatuta. Suposatzen dut aitak bat baino gehiago edukiko dituela – Amaiak esan zuen. Ziztu bizian joan zen aitari galdetzera: - Aita zuk badituzu astronauten jantziak? - Bai – erantzun zion aitak. - Orduan prest gaude ilargira joateko! – Amaiak esan zuen oso pozik. Amaia, Oihana eta aita ere, espazio basera joan ziren eta han Amaia eta Oihana espazio-ontzia igo baino lehenago astronauten jantzia jarri zuten eta beraien aitak hainbat arau birgogoratu zizkieten. Denbora bat pasa ondoren, Amaia eta Oihana espaziontzira igo ziren. Jende guztia joan zen espazio basera, telebistan agertu zelako bi neskatila espaziora bakarrik joango zirela. Espaziontzia aireratu zenean, jende guztia erditik kendu zen bada ezpada. Hiru egun pasata, Amaia eta Oihana ilargian zeuden. Bat-batean Oihanak telefonoa hartu zuen eta bere aitari deitu ahal izan zion. Oihanak pentsatzen zuen ilargian telefonoak funtzionatu egiten zuela baina Amaiak bazekien ezetz eta harrituta geratu zen. Aitak telefonoa hartu zuenean eta hitz egiten hasi zenean, bera ere harrituta geratu zen. Amaia eta Oihana ilargitik ibiltzen ari ziren eta zulo bat ikusi zuten. Interesa sartu zitzaien eta zuloa geroz eta handiagoa egiten hasi ziren. Ordubete igaro zuten zuloa geroz eta handiago egiten, bat batean


estralurtar batzuk ikusi zituzten. -

Zer egiten duzue zuek hemen!!! – estralurtar batek haserre esan zuen. Gu ilargira etorri gara, besterik ez. – Amaiak pixka bat kezkatuta esan zuen. Gu zuek baino askoz lehenago etorri gara, duela 10 urte. – estralurtarrak esan zuen, baina oso haserretuta. Nahi baduzue gure etxera etorri, oso ondo egongo zarete. – estralurtar batek esan zuen. Guregatik oso ondo. – esan zuten Amaiak eta Oihanak. Estralurtarrek plan bat zeukaten, Amaia eta Oihana izango zirela beraien bazkaria. Estralurtar guztiak gaiztoak ziren, bat izan ezik. Amaia eta Oihana beraien etxera sartu zirenean estralurtarrak sopa bat egiten ari ziren. Estralurtar ona oso kezkatuta zegoen ez zekielako nola esan hori Amaia eta Oihanari. Estralurtar batek soka batzuk ekarri zituen, baina Amaiak eta Oihanak ez zekiten zertarako ziren.

-

Zertarako dira soka horiek? – Oihanak galdetu zuen. Sopari zaporea emateko – estralurtar batek esan zuen. Estralurtar onak erreakzionatu behar zuen, bestela hil egingo ziren.

-

Amaia, Oihana, etorri ahal zarete momentu bat nirekin? – estralurtar onak esan zuen. Estralurtar guztiak txarto begiratu zioten estralurtar onari. -

- Zer gertatzen da? – Amaiak esan zuen. - Beste estralurtarrak hil egin nahi zaituzte, esaten dute zuek arrisku bat zaretela beraientzat. - Zergatik? – galdetu zuen Oihanak. - Esaten dutelako zuek gure berri eman ahal duzuela.

Amaia eta Oihana ikaratuta zeuden eta ez zekiten nola irten handik, zuloa tapatu egin zutelako. Beste estralurtarrengana joan ziren urduri. Estralurtarrek plan bat zuten. Etortzen zirenean, sokak hartu eta lotzea, moztu eta hiltzeko. Sartu zirenean, ziztu bizian lotu zituzten Amaia eta Oihana. -

Askatu MESEDEZ!!! – oihukatu zuen Amaiak. Ez, zuek gure bizitzarentzat oztopo bat zarete, ez zaituztegu eskapatzen lagako!!! – estralurtar batek haserre esan zuen.


Estralurtar ona berehala hasi zen martxan. Amaia eta Oihana soltatu eta joaten utzi zien. -

Azkar joan hemendik!!! Estralurtar onak esan zuen. Amaia eta Oihana korrika irten ziren eta espaziontzia zegoen lekura heldu zirenean, espaziontzia ez zegoen. Ilargi guztitik bilatzen hasi ziren eta ordu erdi pasatu zenean, espaziontzia aurkitu zuten, estralurtar batzuk zeukaten. Estralurtar horiek onak ziren eta berehala espaziontzia eman zieten. Bertan sartu eta etxera joan ziren.

Ez zuten estralurtarrei buruz ezertxo ere kontatu. -

Zer moduz ilargian? – beraien aitak galdetu zuen. Oso ondo – oso pozik Oihanak esan zuen. Ohera joatean, Amaiak ulertu zuen zergatik bere ahizpak aitari deitu ahal izan zion. Estralurtarrek wifi antzeko bat zutelako.

AMAIERA

EGILEA: JAIONE


Orain dela urte asko bazen neskatila bat Ainara izenekoa oso argala zen , begi urdinak zituen eta ilea horia zeukan. New Yorken bizi zen eta askotan bere lagunekin kalera irtetzen zen.

Egun batean telebistan agertu ziren New Yorkeko kaleak, Ainarari asko gustatzen zitzaion telebistako kate hori ikustea eta Ainarak bere lagunei deitu zien kale berri bat ezagutzera joateko. Hurrengo goizean, Ainarak eta bere lagunek metroa hartu zuten eta ezagutzen ez zuten kalera joan ziren. Ezagutzen ez zuten kalera heldu zirenean, kaleak beldur apur bat ematen zuen. Kalea ez zen arrunta eta jendea ere ez zen arrunta, kalea margotuta zegoen, grafitiz beteta. Ainarak eta bere lagunek zapata denda bat ikusi zuten. Beldur handia ematen zuen eta Ainara eta bere lagunak dendara sartu ziren, barruan gizon bat ikusi zuten eta susto handia hartu zuten. Dendatik korriketan atera ziren eta fabrika zahar batera sartu ziren.


Ainara eta bere lagunak fabrikara sartu ziren eta barruan jendea zegoen. Jarlekuak, telebista bat eta oheak zeuden. Diego izeneko mutil bat agertu zen eta oihukatuz esan zuen: - Zergatik zaudete hemen? - Zapata denda batera sartu gara eta gizon bat zegoen, beldur handiarekin ona heldu gara. – erantzun zion Ainarak. - Ni eta nire familia ona etorri gara etxe gabe geratu garelako. - esan zuen Diegok. Diegok, Ainara eta bere lagunei fabrika zaharrean zergatik zeuden kontatu zien.Diego eta bere familia fabrikara etorri ziren Diegoren gurasoek ez zutelako etxea ordaintzeko dirurik. Ainara eta bere lagunak harriturik geratu ziren. Orduan, Ainarak eta bere lagunek berba egin zuten eta plan bat bururatu zitzaien. Ainarari eta bere lagunek fabrika etxe berri batean bihurtzea erabaki zuten. Ainararen amak etxe berriak eraikitzen zituen. Ainarak Diegori esan zion eta Diegori idei zoragarria iruditu zitzaion. Hurrengo egunean, Ainararen ama eta langileak fabrikara joan ziren eta etxe berria eraikitzen hasi ziren. Hilabete bat pasa eta gero, etxea prest zegoen eta Diegoren familia osoa harrituta geratu zen. Gainera Ainararen amak beste berri bat zeukan familiarentzat. Ainararen amak Diegoren familiari lana eman zien. Handik aurrera, Diegoren familiak ez zuen diruaren beharrik izan eta oso zoriontsu bizi izan ziren denak. Ainara eta bere lagunak ere, pozik geratu ziren familiari emandako laguntzagatik.

Egilea:


NI ETA MUNSTROAK Bazen behin mutiko bat Luken deitzen zena, zeukan katu bat Dark deitzen zena. Lukenek 11 urte zituen eta Darkek 6 urte. Luken, alaia, bihotz onekoa, eta asko gustatzen zitzaion futbola. Darkek begi oso onak zituen eta lo egitea gustatzen zitzaion. Luken bururatu zitzaion Darkekin parkera joatea jolastera, frisbiarekin. Lukenek frisbia fuerte bota zuen eta basora heldu zen. Luken eta Dark basora joan ziren frisbia aurkitzera. Bat-batean, sasi batean zarata bat entzun zuten eta gerturatu egin ziren, munstro bat bi bururekin eta lau besorekin ikusi zuten. Luken eta Dark korrika hasi ziren eta Darkek orkatila okertu zen. Lukenek Darkeri esan zion ezkutatzeko sasi arte batean. Gero, Lukenek harri bat bota zion munstroari burura eta burua desagertu zitzaion. Lukenek esan zuen: -Puntu zehatza burua da, zerbaitekin ematen badiogu buruan irabaziko diogu. Darkek salto handi bat eman zuen eta ostikada bat eman zion buruan. Biek batera oihukatu zuten: -harrigarria izan da!!! Gero, etxera joan ziren telebista ikustera, telebista ikusi eta gero, ohera joan ziren lo egitera. Ordu terdi eta gero, Lukenek pausu batzuk entzun zituen beheko pisuan, Lukenek Darki abisatu zion pausuak entzun zituela eta uzten zuela norbait zegoela etxean. Eta Darkek esan zuen: -ez, gezurra,seguru imajinazioa dela logura daukazulako. -bai egia da, ez dira imajinazioak. -erantzun zuen Lukenek. Darkek ez zuen sinesten, eta Lukenek esan zuen: -jaitsiko naiz ni bakarrik, harrapatzen banau zure errua izango da, nirekin ez joateagatik. Lukenek atea zabaltzean, gora begiratu zuen eta margotuta pertsona bat ikusi zuen, hilda labana batekin buruan. Luken aurrera zihoan,eskailerak jaitsi zituen eta sukaldean atea zabalik zegoen. Luken sukaldean sartu zen.


Mahaiaren azpian pertsona bat lurrean buelta emanda ikusi zuen, Lukenek ukitu nahi zuen eta ukitzerakoan, buelta eman zuen pertsonak eta lepotik heldu zion Lukeneri eta paretaren kontra eraman zuen Luken. Pertsona horrek labana hartu zuen, eta bat batean, Luken ametsetik esnatu zen. Esnatu zenean, Lukenek Darki esan zion: -Dark ,Dark ,amets bat eduki dut! -ze amets eduki duzu???-galdetu zion Darkek. - ni lo egiten negoen eta pausu batzuk entzun ditut, esnatu naiz, gero esnatu zaitut eta esan dizut pausuak entzun ditudala. Ondoren, behera jaitsi naiz nor zegoen ikustera. -Eta gero zer gertatu da Luken?- galdetu zion Darkek. Jaisterakoan, gora begiratu dut eta marrazki bat zegoen, pertsona bat zegoen labana batekin. Sukaldeko atea zabalik zegoen, joan nintzen begiratzera eta zegoen pertsona bat atzera begira, joan nintzen poliki poliki pertsona hori ea zein zen ikustera, hurbildu naiz eta pertsona horrek labana hartu du eta paretaren kontra jarri nau, hori bakarrik pasatu da. -Hau beldurra eman didazuna Luken! - esan zion Darek. Dark harrituta geratu zen, Lukenek izandako ametsarekin. Eskerrak amets bat besterik ez zela izan.

BENETAZKO ABENTURA

EGILEA:LUKEN


ZULO BAT ETA MUNDU BERRI BAT Behin batean Euskal Herriko herri txiki batean, 10 urteko 2 lagun bizi ziren. Miren eta Olatz. Herria oso txikia zen,15 etxekoa. Etxe guztiak pisu batekoak ziren, txuriak eta harrizkoak. Taberna bakarra zegoen herrian eta denda txiki bat, Mirenen amarena. Miren eta Olatz ondoan zegoen beste herri handiago bateko eskolara joaten ziren.

Miren lotsatia, barregarria eta oso ona zen, Olatz berriz argia eta batzutan despistatua zen. Biei gustatzen zitzaizkien asko abenturak, beti ibiltzen ziren beraien herri ondoko mendietan beren istorioak asmatzen. Egun batean, eskolako bidean pentsatu zuten, mendian txabola bat egitea. -Olatz, ze ordutan geldituko gara mendira joateko?-galdetu zion Mirenek. -16:30etan geratu ahal gara, lehenago nire etxetik pasatuko gara mantak eta makilak hartzera - erantzun zuen Olatzek. 16:30ak heldu eta mendira joan ziren, Mima deitzen zioten mendiari, eta 550m zituen. Ibiltzen hasi ziren eta 10 minutu geroago, galdu egin ziren. Txabola bat aurkitu zuten bidean, txikia baina oso polita. Egarri asko zeukaten baina Olatzi ahaztu egin zitzaion ura eramatea. Ez zekiten nor bizi zen txabola horretan eta beldur pixka batekin , Mirenek atea jo eta esan zuen: -Âżnorbait bizi al da hemen? Atea zabaldu egin zen eta neska txiki txiki bat agertu zen. -Nor zara zu?- galdetu zuen Mirenek. -kaixo, Lorea naiz eta hemen bizi naiz ni bakarrik. - Ba al daukazu ur pixka bat guretzako?- galdetu zuen Olatzek.


- Ez, ura nahi baduzue txabolatik 20 minututara zuzen ibiltzen joan eta zuek hartu beharko duzue. Baina, kontuz! Nire ama eta aita egun batean ura hartzera joan ziren eta ez ziren bueltatu. -Eskerrik asko Lorea, geroarte. -Bueno, Olatz goazen ura hartzera. 10 minutu ibiltzen egon eta gero, zulo bat aurkitu zuten bidean eta putzu bat zela pentsatu zuten. Jolasten, salto egin zuten putzu barrura. Ez zen putzu bat eta Olatz eta Miren mundo berri batean agertu ziren. Mundu berria oso handia zen, koloretsua eta txutxes betea. Etxe guztiak txikiak eta kolore askotakoak ziren. Zuhaitz asko zeuden. Han bizi zen jendea oso desberdina zen, txiki txikiak, begi bakarrekoak, batzuk urdinak, beste batzuk gorriak, horiak.. belarri handiekin. Olatz eta Miren ikusi zituztenean, denak korrika hasi ziren beraiengana. -Olaaaaaaaatz nun gaude! Zer da hau? Goazen azkar ! Ez zekiten nora joan, leku guztietara begiratu eta etxe bat aurkitu zuten beltza eta desberdiĂąena. -Miren hemen etxe desberdin bat dago etorri- esan zuen Olatzek. -Banoa, atea joko dugu. Kaixo ,laguntza behar dut zabaldu atea.-esan zuen Mirenek. Atea bakarrik zabaldu zen eta goi goitik ahots bat entzun zen. -Sartu azkar!!.Ni Pontxo naiz, mundu honetako txakur beltza. Nik bakarrik lagundu ahal dizuet hemendik irtetzen. Horretarako, froga bat egin beharko duzue - esan zuen ahotsak. - Nire etxean laberinto bat dago, irtetzen lortzen baduzue berriro zuen etxean egongo zarete, badago jendea oraindik laberintotik atera ez dena Zuek erabaki, hemen gelditu betirako, mundu koloretsuko lagunekin eta nirekin, edo saiatu!! - esan zuen Pontxok. -Miren saiatu beharko dugu ezta?- esan zuen Olatzek.


-Bale baina, ez bagara irteten zer egingo dugu? beldurtuta nago!-esan zuen Mirenek. - Ez esan txorakeriarik eta goazen.- olatzek. Laberintoan sartu ziren, dena berdea zen, pareta luzeak eta hotz pixkat egiten zuen. - Nondik joango gara ezkerretik edo eskumatik? – galdetu zuen Mirenek. -Eskumatik hobeto, goazen. -esan zuen Olatzek. 15 minutu zeramaten ibiltzen laberintoan eta galdu egin ziren , urrunean gizon eta emakume bat ikusi zituzten, eta hurbildu egin ziren. -Kaixo, gu Miren eta Olatz gara ,nortzuk zarete?-esan zuen Olatzek. -Ni Ahinoa naiz. -Eta ni Mikel naiz, gu orain dela 2 aste galdu giùen, eta gure umea bakarrik utzi genuen etxean, bere izena Lorea da. - Guk ikusi dugu Lorea! Eta ondo dago.- esan zuen Mirenek. -Ba, orain denok batera irten behar dugu hemendik!- esan zuen Mikelek. -Ideia oso ona da ezta? orduan goazen. 30 minutu geroago 5 ate ikusi zituzten, bakoitza kolore batekoa, urdina, berdea, horia, gorria,beltza. Momentu horretan txakur beltzaren ahotsa entzun zen: - Ate bakoitzaren atzean esaldi bat dago eta bete egin behar duzue. Bat bakarrik aukeratu behar duzue. Laurak elkartu egin ziren borobil batean , eta azkenean erabaki bat hartu zuten. Ate urdina aukeratu zuten. Atea zabaldu zen eta barre froga tokatu zitzaien. Ezin zuten barrerik egin 30 minututan,eta etxera bueltatuko ziren, baina Mirenek barre egin zuen. 30 minutu pasa ondoren, Ainhoa, Mikel eta Olatzek etxera bueltatu ahal zuten, baina Mirenek ez. Miren bakarrik negarrez gelditu zen eta beste hirurak desagertu egin ziren, begiak zabaldu eta zulo ondoan zeuden. -Bueltatu egin gara, baina orain zer egingo dugu ? Miren ez dago eta berriro bueltatu beharko gara beste mundura.-esan zuen Olatzek. -Bai, orduan zulora salto egin behar dugu berriro!- esan zuen Ainhoak. Bitartean, Miren berriro laberintoan sartu zen eta Mikel, Ainhoa eta Olatz mundu berrira bueltatu ziren. Han begi bateko munstroak agertu ziren, eta korrika etxe beltzera eta laberintora sartu ziren. Urrutian, Miren ikusi zuten. Korrika beregana


joan ziren, eta guztiok batera berriro laberintoa egin zuten. Ateetara heldu zirenean, berdea erabaki zuten oraingoan. Atea zabaldu zen eta desagertu egin ziren , begiak zabaldu zituztenean zulo ondoan zeuden denak. -Eskerrik asko guztioi!- esan zuen Mirenek. - Bueltatu gara!-esan zuen Mikelek. Orain Lorearekin elkartuko gara! Laurak txabolararte joan ziren eta han elkartu ziren bere alabarekin, eta Olatz eta Mirenen gurasoekin.


UHARTEAN GALDUTA Orain dela zazpi urte, udako egun eguzkitsu batean, Jone hondartzara joan zen bere familiarekin. Bere ama alaia eta argala zen, aita, oso argia eta indartsua. Joneren ahizpa Olatz zen eta beti bata besteari laguntzeko prest zeuden.

Hondartzara joan ziren pedaleoak egitera. Ama eta aita pedaletan zeuden, Jone eta Olatz berriz, txirristatik botatzen eta jolasten zebiltzan. Konturatu zirenerako, itsaso erdian zeuden, korronteak eraman egin zituelako. Bat-batean, uharte bat ikusi zuen aitak, eta amari esan zion: -Begiratu horra, uharte bat dago, ikusten duzu? -Bai, uhartera joango gara laguntza eskatzera? -Esan zuen amak. - Bale, ados nago. -Erantzun zion aitak.

Jone eta bere familia uhartera abiatu ziren. Hara heldu zirenean konturatu ziren uhartean inor ez zegoela. Orduan hondartza bat ikusi zuten eta harantz joan ziren norbaiten bila laguntza eskatzeko, baina hara heldu bezain laster, konturatu ziren ez zegoela pertsonarik, arrainak eta dortokak bakarrik ikusten ziren. Inor ez zegoenez, txabola bat egitea aukeratu zuten. Ama eta Jone makilak hartzera joan ziren, aita eta Olatz ordea, harriak hartzera joan ziren txabola egiteko. Jonek eta bere amak oso bizkor bildu zituzten behar zituzten makila guztiak eta besteei laguntzeko, harriak jasotzen lagundu zieten. Txabola non egin adostu zutenean, material guztia hartu eta hara abiatu ziren. Laster ilundu behar zuen, horregatik ez zuten denborarik galtzeko.


Aitak eta amak, harriak eta makila astunenak ipini zituzten zuten. Alabak harri txikiekin eta makilatxoekin hobeto moldatzen ziren. Di-da batean, txabola eraikita zegoen eta lasaiago geratu ziren laurak, gauean non lo egina bazeukatelako. Olatzek, gose ikaragarria zuela esan zuen. Aitak erantzun zion fruitu batzuk ikusi zituela harriak jasotzen zegoen bitartean eta ez zeudela urruti. Harantz abiatu ziren eta zuhaitz batean kokoak ikusi zituzten eta beste zuhaitz batzuetan ,mangoak.

Frutak jasotzen zituzten bitartean, urtxintxa polit bat hurbildu zitzaien, intxaur bat bere eskuetan zuela. Urtxintxaren atzetik, mutil gazte bat zetorren. Hasieran beldurtu egin ziren, baina mutilak bere burua aurkeztu zuen eta laguntzeko prest zetorrela azaldu zien familiakoei. Gaztea, Iker deitzen zen, 20 urte zituen eta oso bizkor egin zen Jone eta Olatzen laguna. Jonek Ikerri galdetu zion ea nola heldu zen uhartera: -

-

Baina Iker, nola heldu zinen zu bakarrik uharte honetara? Istorio luzea da, Jone. Gustatuko litzaizuke istorio dena kontatzea? Baaaiiiiii!- erantzun zioten bi ahizpek larregi pentsatu gabe. Iker bere abentura kontatzen hasi zen:

“Nik 15 urte nituenean, nire gurasoei esan nien bidai bat egin nahi nuela itsasontzi batean. Nire gurasoei oso ondo iruditu zitzaien, nire amak ere aspalditik gogoa zuelako. Beraz, baietz esan zuten baina aurrerago egingo genuela. Kurtsoa amaitu nuenean eta oso nota onak atera nituenez, nire gurasoak gutun bat eman zidaten. Zabaldu bezain laster, konturatu nintzen itsasontziko billetea zela eta nire gurasoak oporrak hartzen zituztenean egingo genuela bidaia. Oso pozik jarri nintzen.


Itsasontzian montatu nintzenean, erraldoia iruditu zitzaidan, baina bigarren egunean, ekaitza zegoen eta olatu haundi batek itsasontzitik bota ninduen uretara. Nik laguntza eskatu arren, inork ez zidan entzuten trumoi eta olatuen zaratagatik eta suposatzen dut, nire falta somatu zutenean, oso urruti egongo zirela nigandik. Beraz, sekula ez ninduten aurkitu. Ni igeri egiten hasi nintzen eta ur gainean zegoen egur zati bat ikusi nuen. Oso nekatuta nengoenez, egur zati gainean etzan nintzen eta lokartu egin nintzen. Esnatu nintzenean, uharte honen ondoan nengoen eta igeri egiten heldu nintzen. Hau da nire istorio.� Ikerrek, denbora luzea zeraman uhartean eta oso ondo ezagutzen zituen uharteko bazter guztiak. Bazekien non aurkitu fruitu lehorrak (intxaurrak, urrak, gaztainak‌) baita non zen arrainak harrapatzeko leku aproposena ere. Familiakoei erakutsi zien berak hainbeste urteetan zehar, ikasi zuen guztia. Ikerrek esan zien bere txabola haundiagoa zela eta nahi bazuten, lekua zegoela bostentzako. Eskaintza onartu zuten eta oso ondo moldatu ziren bostak. Nahiz eta lehenengo hilabeteetan etxera bueltatzea nahi, gero konturatu ziren, uhartean ere ondo bizi zirela, eta hirian baino askoz lasaiago. Urte bat pasatu eta gero, Jonek hegazkin baten zarata entzun zuen eta txabolara joan zen beste guztiei abisua ematera. Denak irten ziren txabolatik korrika eta hondartzaraino joan ziren besoak mugituz eta oihuka, baina hegazkina beraien buruen gainetik pasatu zen eta oso triste geratu ziren.

Baina handik ordu batzuetara, itsasontzi bat hurbiltzen ikusi zuten. Hegazkineko pilotuak ikusi zituen uhartearen gainean pasatu zenean, baina uhartea oso txikia zenez, ezin zuen hegazkina lurreratu eta poliziari abisatu zion. Poliziak, itsasontzia bidali zuen uhartera, bostak beraien etxeetara bueltatzeko asmoarekin.


Pena handiz sartu ziren itsasontzian, berriro uhartera ez zirela bueltatuko zekitelako, baina beste alde batetik oso pozik, berriro lagunak eta senideak ikusiko zituztelako. Handik aurrera, Iker ere, familiakotzat hartu zuten.

HALA BAZAN ETA EZ BAZAN, SAR DADILAN KALABAZAN ETA ATERA DADILA ERMUKO PLAZAN !!!

EGILEA: NAIA PAVO


Bazen behin Ermuko Anaitasuna Ikastolan, Xabi izeneko mutil bat. Xabi 12 urteko mutil bat zen. Ilehoria eta begi urdinak zituen. Abentura asko gustatzen zitzaion eta oso lotsatia zen. Oihana Xabiren laguna zen. Ile marroia eta begi berdeak zituen, 12 urte. Oihanari mendira joatea asko gustatzen zitzaion. Oihana bikia zuen, Jon, ile marroia eta begi berdeak zituen. Jon apur bat beldurtia zen.

Egun batean, Xabi, Oihana eta Jon, goizeko 8:30etan herriko plazan gelditu ziren, handik hirurak ikastolara igotzeko. Gelara heldu zirenean, bakoitza bere tokian eseri zen eta andereĂąo Udanek proiekturako kolore desberdinetako hostoak hartu behar zituztela esan zuen. 11:00k heldu zirenean, patiora joan ziren. Oihana, Jon eta Xabirengana joan zen. -Ikastolatik ateratzerakoan etxera joan ahal gara, mendiko gauzak hartu eta mendira joan gaitezke hostoak hartzera. Ados zaudete ?- galdetu zien Oihanak. -Primeran!- erantzun zuten Jon eta Xabik .

Laurak heldu ziren eta bakoitza bere etxera joan zen. Gauzak hartu zituzten eta San Pelaioko parkean 17:00tan hirurak elkartu ziren. Mendira igotzen hasi ziren.

-Abesti bat abesten dugu ?-Oihanak galdetu zuen.


-Bale!!- Xabik erantzun zuen. -Zein abesti?- Jonek galdetu zuen. -HORRELAKO!!!- Oihanak erantzun zuen. Abesten hasi ziren eta bat batean Jon zulo batera jausi zen. Jon oihuka hasi zen: -Laguntza, laguntza, laguntza!!! Baina Xabi eta Oihana abesten zeuden ez,ezin zuten Jon entzun.

Aurrera jarraitu zuten eta halako batean, Oihana, Jon falta zela konturatu zen. -Jon falta da! - Oihanak oihukatu zuen. -Zer egingo dugu? – Xabik galdetu zuen. -Atzera bueltatuko gara – esan zuen Oihanak. Atzera bueltatu ziren eta halako batean zulo bat ikusi zuten. Xabik motxilan soka bat zuen eta soka horrekin zulo hartatik jaitsi ziren.

Bat batean ahots bat entzun zuten zuloaren sakonean, beherago jatsi ziren ahotz hori zeinena zen jakiteko. -Jon! – Xabik oihukatu zuen. -Xabi, Oihana! – Jonek erantzun zuen. -Jon zu laguntzera goaz!-Oihanak esan zuen. - Bai mesedez !- Jonek erantzun zuen. Jaisten jarraitu zuten.


-Ez da ezer ikusten. – Oihanak esan zuen. - Motxilan linterna bat daukat. – Xabik erantzun zuen. Linterna piztu zuten eta berantz joaten jarraitu ziren. Bat batean Jon aurkitu zuten eta hirurak besarkada bat eman zuten. -

Xabi argiztatu linternarekin horra momentu bat mesedez. -Oihanak esan zuen.

-Horri bat dago!- Oihanak esan zuen. -Zabaldu mesedez.- Jonek esan zuen. -Ados! -Oihanak erantzun zuen. -Mapa bat da!- Oihanak esan zuen. -Mapan jartzen duena egingo dugu!- Xabik esan zuen. Mapak esaten zuena egin zuten.Ordu bat pasatu zen eta Jon, Oihana eta Xabik ibiltzen jarraitu zuten. Bat- batean lurrean bandera bat ikusi zuten. -Bandera bat dago, eta mapan banderarekin batera heldu behar garela jartzen du. - Jonek esan zuen. - Zer dagoen begiratuko dugu - Xabik esan zuen. Bandera zegoen tokian, zulo bat egiten hasi ziren eta bat-batean kutxa bat zegoen. -Kutxa bat dago!- esan zuen Jonek. -Jon, kutxa bat ez da, altxor bat baizik!- Xabik erantzun zuen.

Altxorra zabaltzeko giltza, altxorraren gainean zegoen. Altxorra zabaldu zuten eta altxorraren barruan antzinako fosilak zeuden. -Fosilak dira!-Xabik oihukatu zuen.


-Baina, fosil hauekin zer egingo dugu?- Oihanak galdetu zuen. -Ez dakit. -Jonek erantzun zuen. - Ideia bat daukat, museo batera eraman ditzazkegu.- Xabik erantzun zuen. -Ideia bikaina!-Oihana eta Jonek erantzun zuten. Menditik jaitsi eta bakoitzak beraien etxean zer gertatu zen kontatu zuten. Museo bat aurkitu zuten eta han fosilak entregatu zituzten.

Museoa, fosil horiek entregatzeagatik diru asko eman zieten Xabi, Oihana eta Joneri. Xabi, Jon eta Oihanak pentsatu zuten O.N.G batera diru hori entregatzea.

HALA BAZAN EDO EZ BAZAN,SAR DADILA KALABAZAN, ETA ATERA DADILA ANAITASUNA IKASTOLAN!!!

EGILEA: NAROA CASADO


ERAZTUN GALDUAREN BILA Baziren behin 1999an Londresen bi familia ez oso aberatsak. Familia batean, aita eta bere alaba bakarrik zeuden, aita oso jatorra zen baina lana dela eta beti lanpetuta zegoen. Alaba Charlotte deitzen zen eta aita Rigaud. Charlotte, jatorra eta burugogorra zen, bere amaren modukoa, baina berak 8 urte zituenean, zoritxarrez hil egin zen. Beste familiako ama, Dorrit deitzen zen eta bere semeak Arthur izena zuen, bere aitak bezala, zoritxarrez bere aita ere hil egin zen berak 6 urte zituenean. Arthur jatorra, bihurria eta zirikatzailea zen, bere aita bezala. Abenduaren 20a zen eta Dorrit gabonetako oporretan pentsatzen zegoen. -Leku eder batera joango nahi dut. Parisera adibidez.-esan zion semeari.

Bestalde, Rigaudeten etxean, Charlottek Dorriten pentsamendu berbera zuen. -Aita aurtengo Gabonetan Parisera joan nahi dut.-esan zion aitari. Horrela txartelak hartuta,Londoneko aireportura abiatu ziren gure bi familia.Parisera joan ziren, baina aireportura heldu bezain pronto, zaparrada handi bat jausten hasi zen.Dorritek eta Arthurrek ez zeukaten aterkirik eta aireportuko atean geratu behar izan zuten,Rigaud eta Charlott euren ondora iristean zaparrada ikusi eta hiru aterki atera zituzten beraien maletatik,zerura begira laurak batera esan zuten:


-Mesedez,ez egin hau guri, ez dakit zu zaren edo fenomeno meteorologiko bat den, baina gelditu behingoz. Etxe bat aurkitu zuten Parisen eta hor geratu ziren laurak Dorrit eta Rigaud oso “lagunak� egin ziren, baina Charlotte eta Arthur egun guztia kexatzen zeuden. Gabonak heldu ziren eta zuhaitza erostera joan ziren, Charlotte eta Arthur kezkatuta zeuden beraien gurasoak oso lagunak egin zirelako, gurasoak maiteminduta zeuden baina Charlottek eta Arthurrek ez zekiten. Gabonak heldu ahala zuhaitza eta apaingarriak erosi zituzten,baina Rigaud hain maiteminduta zegoen, Dorriteri eraztun bat erosi ziola, inork ez zekien, berak bakarrik baina eraztuna erosi eta gero, pentsatu zuen,ezkondu egin behar zirela Parisen.

Etxera heldu zenean, Dorriteri esan zion: -Kaixo,zelan? -Oso ondo.-esan zuen Dorritek. -Gauza bat esan behar dizut,pentsatzen egon naiz eta hemen ezkondu behar garela uste dut, Parisen,maitasunaren herrian.-esan zuen Rigaudek. -Bale, baina zer pasatzen da umeekin? nola esango diegu? -Pentsatu dugula oso ondo eramaten garela eta ezkondu nahi dugula, horrela esango diegu.- esan zuen Rigaudek. -Bale,ados nago. Hurrengo egunean, zinemara joan ziren eta zineman esan zieten umeei. Umeak korrika joan ziren txabola batera eta han ezkutatu ziren. Gurasoak bilatzen hasi ziren, baina gauean oso nekatuta zeuden eta lo geratu ziren. Umeek eraztuna armairutik hartu zuten eta txabolan ezkutatu zuten.


Txabolan geratu ziren pixka bat eta gero etxera joan ziren. Etxera heldutakoan, ama eta aita lo zeudela ikusi eta plan on bat prestatzeko aprobetxatu zuten. Ez zekiten hurrengo egunean hartuko zuten sorpresak plan guztia izorratuko ziela. Hurrengo goizean: -Bizkor Arthur txabolara joan behar dugu!-esan zuen Charlottek. -Bai,bai,I banoa!-esan zuen Arthurrek. Txabolarako bidean abesten eta hitz egiten joan ziren, baina bapatean txabolatik gertu zeudenean bi mutiko oso arraro ikusi zituzten, asko beldurtu eta korrika joan ziren txabolaraino.Txabolara heldu bezain pronto eraztuna hartzera joan ziren ohe azpitik, baina ez zegoen eta Charlotek galdetu zion Arthurrek: -Seguru zaude hemen gorde zenuela?-galdetu zuen Charlottek. -Bai,oso seguru nago eta ni beti denataz gogoratzen naiz. -A baii? bale, zer gosaldu dugu gaur? -Eeeeee...baaa ez naiz gogoratzen jajaja. -Jajajajajaja! Bromak eta tontokeriak alde batera lagata, eraztuna txabola osotik bilatzen hasi ziren, baina ez zuten eraztuna aurkitu. Arthur pentsatzen hasi zen eta bi mutiko arraro horietako batek eraztun bat zeukala gogoratu zuen eta bi mutiko horien bila joan ziren.Herri txiki bateko tabernan aurkitu zituzten baina bi mutikoak korrika irten ziren eta beraien atzetik joan ziren korriketan. Lapurren gordelekura heldu ziren eta beraien plana


entzun zuten. Eraztuna oso baliotsua zela esango zieten norbaiti, diru asko irabazteko. Hurrengo egunerako lagatzea pentsatu zuten plana eta poliki poliki armairutik irten eta etxera joan ziren.Oso nekatuta zeuden eta plan oso,oso azkar bat egin eta bizkor lotara joan ziren biak, beraien literetara, hurrengo eguna oso gogorra izango zelako. Hurrengo egunean, seietan jaiki eta lapurren gordelekura joatea erabaki zuten. Baina gordelekura ezin ziren aurreko eguneko bidetik joan, bestela harrapatuko zituzten. Azkenean, bide arriskutsu batetik joan ziren, bidean laku bat pasatu behar zuten igeri egiten, baina haize pila bat egiten zuen eta korronteak eraman zituen. Berantz lokatz putzu batera joaten hasi ziren baina zuhaitz batera joan eta zuhaitzaren adarrari oso fuerte heldu zioten eta ez ziren behera joan.

Gero,baso baten sartu ziren eta ez zekiten non zeuden, baina azkenean lapurren gorde lekura heldu ziren. Lapurrek tranpa asko jarri eta harrapatu egin zituzten.Orduan, lapurrek hiez egin zuten eta Chalottek eta Arthurrek ezin zuten erastuna hartu,gero berriro etorri ziren lapurrak plana prestatu eta gero. Arthurrek esan zuen: -Gauza bat, nik txisa egin nahi dut eta ez duzue nahiko nire txisa garbitzea ezta? Lapurrek Arthurri komunera joaten laga zioten eta komuneko leihotik irten eta poliziaren bila joan zen.Lapurrek asko tardatzen zuela pentsatu zuten eta atea irekitzen saiatu ziren baina atea itxita zegoen. Orduan, atea bota egin zuten. Laster heldu ziren poliziak eta eraztuna kendu eta kartzelera joan ziren biak.Aita eta ama oso haserre zeuden eta


bronka galanta entzun Arthurrek esan zuen:

behar izan zuten eraztuna hartu eta gero.

-Eraztuna hartu eta gainera hau entzun behar, guraso hauek bai arraroak. Eta gurasoak bronka botatzen jarraitu zuten: -Baina zuek zer pentsatzen duzue edozein gauza egin ahal duzuela edo zer?!!!!!!!!! Azkenean guztia ondo irten zen eta benetako abentura bat bizi izan zuten bi “lagun� horiek. Azkenean,lagunak izatetik anai-arreba izatera pasa.Beraien gurasoak dena pasatu eta gero,oraindik ere elkar maite zuten eta ezkontza polit bat ospatu zuten eta Charlotte eta Arthur gustora zeuden etxe berdinean bizitzen baina ez ziren inoiz gehiago Londresera bueltatu. Pariseko etxe txiki hartan geratu ziren betirako bizitzen, eta Charlote eta Arthur beti txabolara joaten ziren jolastera bi lapur horiek kartzelan zeuden bitartean.

OIHANE LUQUE


Pavel eta bere laguna Behin batean,Pavel deitzen zen mutil bat zegoen .Baserri batean bizi zen. Egun batean Pavel lagun baten etxera joan zen, laguna Antonio deitzen zen eta biak txango bat egitera joan ziren. Soriara kotxez joan nahi zuten eta bidearen erdian gasolina gabe geratu ziren eta ez zekiten non zeuden. Kotxea utzi eta ibiltzen hasi ziren, bat-batean, lurrikara bat sentitu zuten eta basora eraman ziren. Orduan, nora ezean ibili ondoren, etxe batean esnatu ziren eta han emakume bat agertu zen. Emakumeak esan zien ea zerbait jan nahi zuten eta beraiek esan zuten baietz. Sagar bat jan zuten eta madari bat ere bai. Pavelek non zeuden galdetu zuen, emakumeak, esan zuen Puerto de Pikerasen zeudela.

Ondoren emakumeari agur esan eta lagunak bidea jarraitu zuten. Momentuz asko geratzen zitzaien ibiltzeko. Baina, honek mutilei ez zien inporta, oso gustura zihoazen. Mendatearen gailurrera iritsi zirenean, Soriako kartela ikusi zuten. Aldapa jaisterakoan, iturri bat ikusi zuten eta han erabaki zuten gelditzea indarrak hartzeko. Antonio etzan zen, lo hartzeko Bitartean Pavel mendira abiatu zen gaztainak hartzeko. Pavelek itzulera, bi daia jarraitu zuen. Orain errazagoa zen aldapa behera zelako. Eta joan ziren, zegoen ibitzen eta lurrikara bat gertatu zen, baina txikiazen eta Soriara joan ziren bide erdian geratzen zitzaien


Herri bat ikusi zuten Santacruz de yanguas deitzen sena. Hori gure helmuga zela, pentsatzen zuten gure lagunek. Hori sen gure helmuga

Herria txikia zen, etxeak harrizkoak ziren eta guztiak oso zainduta zeuden, bere leihoetan lore asko zituzten. Herrian gutxi pertsona bizi ziren nahiz eta asteburuetan eta udan bere kaleak umez betetzen ziren. Pavel eta Antonio iritsi zirenean, ume guztiak plazan zeuden haiei itxaronez. Denak oso pozik ipini ziren ikusterakoan. Herriko umeek planak kontatu zizkieten astebururako. Adibidez; goizetik parkera joango ziren, han futbolean jolastu eta beste gauza gehiago zituzten. Arratsaldez bizikletaz beste herri batzuetara joango ziren, gauean izarrak ikustera eta gero ausartenak hilerrian sartzeko asmoa zuten. Hain ondo pasatu zuten, esperientzia berriz errepikatzea pentsatu zutela, baina hurrengo aldian autoa gasolinaz ondo betetan eramango zutela pentsatu zuten.

PAVEL SAENZ


TXIRULA MAGIKOA Baziren behin lau lagun Urko, Ander, Unax eta Unai. Oso lagun minak ziren. Laurak Bilbon bizi ziren eta txikitatik elkarrekin ikasten zuten. Klasean beti elkarrekin esertzen ziren. Egun osoa bihurrikeriak egiten zeuden. Ez zitzaien klasera joatea gustatzen, baina bai irteerara. Egun batean, inguruneko irakaslearekin Anbotora joan ziren landareak ikustera. Lau lagunei ez zitzaien gustatzen landareak eta aspertzen zeuden. Tontakeriak egiten hasi ziren eta ilararen atzealdean geratu ziren.

Bat-batean, kobazulo bat ikusi zuten eta euria egiten hasi zenez kobazulora sartzea pentsatu zuten. Barruan zeudenean, harrituta gelditu ziren. Kobazuloa altxorrez, urrez, diruz... beteta zegoen eta haien aurrean txirula bat ikusi zuten. Urko, Ander eta Unax altxorreraino eta txirularaino joan nahi zuten, baina Unaik ez zuen argi ikusten. -Itxaron! Hau tranpa bat dela iruditzen zait- esan zuen Unaik. -Egia da, hau ez da pixka bat arraroa? – esan zuen Urkok. -Niri ez zait inporta, nik dirua eta urrea nahi dut- erantzun zuen Anderrek. Hirurak eztabaidatzen zeuden bitartean, Unax hor aurrean zegoen, txirulari begira. -Begira ze polita den hori – esan zuen Unaxek. -Egia da – esan zuten hirurak.


Azkenean erabaki zuten txirula hartzea. Baina hartzea ez zen erraza tranpa asko zeuden, adibidez: zati bat apurtuta zegoen eta armiarma eta eskorpioi aterako ziren txarto zapaldu ondoren. Kontuz ibili zuten.

txirula zubi asko behar

Urko lehena zen, ez zeukan beldurrik, gero Unax zegoen, Urkoren konfiantza zeukan, ondoren Unai zegoen, denbora guztian errezatzen zegoen eta azkenik Ander zegoen negarrez, ez zuen hil nahi. -Lasai Ander ez da ezer pasatuko- esan zuen Urkok. Azkenean, heldu ziren lehenengo probara, paretean “pasatu nahiko duzu hankak ondo ipini behar dituzu” ipintzen zuen. -Zer esan nahi du hori? – esan zuen Unaik. -Begira lurrean abezedario guztia dago. -Igual kode bat argitu behar da – esan zuen Ander. -Ba nik egun batean liburu bat irakurri nuen berdina esaten duela – erantzun zuen Unaik. Eta kodea asmatu zutenean txirularen gana joan ziren. Urkok jo zuen eta jenio bat atera zen -3 desio eskeiniko dizkizuet . - etxera joatea nahi dugu!!!!- esan zuen Anderrek. -Bigarrena aberatsak izatea!!!!-esan zuen Urkok . - Eta azkena denok elkarrekin egotea –esan zuen Unaxek. Eta horrela laurak etxera bizirik heldu ziren. URKO GARCIA


Bazen behin, orain dela milioika urte, zein aingeru, zein demonio, zein gizaki, oraindik ez zirela banandu eta hortik munduko gerrarik luzeena sortu zen. Eta gaizto edo maltzurrak akabatzeko talde indartsu bat sortu zen, eta horiek Munduko 3 Menderaezinak ziren… 1978. urtean, Kalius izeneko herriko taberna batean… - Jan-jan! Astia daukazu ta- esan zuen taberna horretako jabeak. (Tabernari hori baxua ile horixka zuen eta oso jatorra zen, ume bat zirudien.) - Ados, nik oilaskoa saltsan jango dut- erantzun zion bezeroak. Baina non dago tabernako jabea? - Ni naiz- esan zuen tabernariak. - Edateko zer?- galdetu zion bezeroari. - … Estrella Galizia bat mese- jabeari begira dio honek. - Ora… ez zuen bukatzeko astirik izan ze atea burrunbada batekin zabaldu zen. - Badator! Munstroa badator!!! – oihukatu zuen mutiko batek. Handik bezero guztiak lasterka irten ziren tabernari misteriotsu hori bakarrik geratu zen. Munstroa atetik sartu eta esan zuen: - Menderaezzinakk!!! Mutikoa haserre oihukatzen erantzun zion: - Hookkk!!!!- deitu zion norbaiteri oihuka. Handik korrika, zera bat agertu zen bai agertu zen ??????????????????


hitz egiten zuen txerri bat!!! - Zer nahi duzu nire kapitaina?- esan zuen txerriak presaka. - Ikusten duzu munstro hau, ba bota kalera!- agindu zion tabernariak. - Mende… – pum-pum kataplaus! munstroari ezer egin gabe lurrera erori zen. - Baina zer demontre!!!- esan zuen barrezka tabernakoak. Mutikoak armadura kendu zion munstroari eta, neska bat zen!!! Neskak begiak zabaldu zituen pixkanaka-pixkanaka. - Non, non nago?-esan zuen neska. - Nire tabernan, zergatik etorri zara hona?- galdetu zion haserre mutikoak. - Ehhh…-erantzun zuen neska urduri. - Haber, txorizoa jaten ez zara heldu, kontatu ba!!-presaka dio honek

- Ni, Elena naiz, 17 urte ditut, eta ona etorri naiz, 3 MENDERAEZINAK

BILATZERA!!!-oihukatu zuen Elenak.(Elena lotsatia, pertsona ona, oso alaia eta beldurtia zen.) - 3 menderaezinak!!!-oihukatu zuen txerriak. - Hoa!!! Ze txerri politua-dio Elenak. - Eta zertarako nahi duzu hori egin?- esan zuen mutikoak. - Herrietan munstro asko daude, eta poliziak eta magoak bakarrik ezin dute munstroak akabatu, horregatik nago 3 menderaezinak bilatzen.azaldu zuen Elenak. - Ordu…- ez zion berriro bukatzeko astirik izan, oraingoan mago batzuek atea jotzen hasi ziren.


- Eeh!! Zuek! Zabaldu atea!! Non dago munstroa!!-esan zuten mago batzuek. - Jo!! Bi aldiz moztu didate, ay, zenbat aldiz gehiago moztuko didatekexatu zen mutikoa. - Akabatuta nago-esan zuen neskak txikitzen zen bitartean. Lasai ez zaude akabatuta, hook handi, jip-jip. Lurrikara bat hasi zen eta lurretik bai lur-azpitik agertu zen… Txerri erraldoi bat!!! - Baina zu nor zara?-sustatu zen Elena. - NI Mark naiz, 3 menderaezinak erregea ez dut izen hori orain dela urte asko zoriontzen dizut hona etortzeagatik ni ere helburu berdina neukanbere benetako nortasuna esaten dio markek. - Eta orain hook, zaindu Elena, tipo hauei lezio bat ematera noa!!! Bizkarretik ezpata bat atera eta morea jarri zitzaion ertza atetik irten eta magoak lurrera begiratzen zeuden bitartean Markek esan zuen: - Deabruaren tximista!!! - hoa-hoa!!!!-Oihukatu zuten magoak zerutik hegan zeuden bitartean. - Gure misioa orain asteen da!!! - oihukatu zuen Markek. Eta horrela, gure heroiak, 7 Pekatu Kapitalen bila joan ziren bakea berreskuratzeko, antzinako istripu hori gertatu, eta ondoren banaketa pasatu zelako doaz bilatzera… Hurrengo egunean, txerri erraldoi gaineko tabernan … - Hoaaa… egunon (…) non dago Mark?-esnatu zen Elena. - Egunon!!!- oihukatu zuen betik Markek. (Eskailerak baxatu eta esan zuen):- Egunon, zertan zu hemen hain goiz?dio Elena nagiak kentzen. - Dunaren informazioa topatu dut!!!- oihukatu zuen pozik Markek.


- Duna???-esan zuen Elenak izena gogoratzen saiatzen. - Bai, esaten dute galdutako basoan neska erraldoi bat dagoela, joan al gara ikustera!!! - Gal-gal galdutako basoa? Esaten du Elena beldurtuta. - Lasai txo, ez zaizu ezer gertatuko.-lagundu zion Markek - Ados, orduan aurrera!!!Bai!!!-oihukatu zuten hirurek Galdutako basoan‌ - Dena ilun dago, ez da piperrik ere ikusten-esan zuen Hookek. - Esan niri ba!-jarraitu zuen Markek arbola guztien kontra jotzen ari zela. - Aiiii!!! Zeozer biguna ukitu dut!-urduritu zen Elena. - Itxoin, hau ez da edozein gauza, hau erraldoi bat da!!!-oihukatu zuen Markek. - Ahhhh‌ zer da iskanbila hau? esnatu zen erraldoia. - Zu-zu no-no nor zara?- totelka eta beldurrez hitz egin zuen Elenak. - Eh!!! zer zaudete hemen egiten-mehatxatu zuen erraldoiak.

- Aspaldiko Duna!!! Zelan zu hemen?-gogoratu zion Markek. - Nor demontre zara zu!?-galdetu zuen Dunak. - Ni naiz Mark!!!-konbentzitzen saiatu zen Mark. - Mark!!! Zenbat denbora ikusi gabe!-poztu zen Duna. - Noski! 10 urte ikusi gabe!!!-barre egin zuen Markek. - Baina nor da neskatxa hau!? Niretazko bakarrik zara eta inor gehiagokexatu zen Duna.


- Ni, Elena naiz, pozten naiz zu ezagutzeaz-dardarka esan zuen Elenak. - Beno bazatoz? Hiru menderaezinak berriro sortzen hari gara-esan zuen Markek. - Ez!-erantzun zuen Dunak. - Zer!!!- desesperatuta oihukatu zuen Markek. - Barkatu baina ez, nire demonio txikitua.- berriro esan zion Dunak. - Demonioa!- sustatu zen Elena. - Duna!!!- esan zuen haserre Markek. - sshhh-xuxurlatu zuen norbaitek. - Nor dabil hor!?-jakin nahi zuen Markek. - Hoaaa!!! - Kontuz!!!-bota zen Mark Elena salbatzeko. - Hai ama, zer da hori!!!erdi negarrez esan zuen Elenak. - Beno zer, antzina bezala borrokatzen dugu Duna!-ezpata ateratzen esan zuen Markek. - Bai noski!-erantzun zuen dunak bizkarrean zeukan mailua ateratzen. - Haaaaaa!!!- oihukatu zuten Markek eta Dunak. - Ezin dut sinetsi, Mark demonioa da eta Duna aingerua!!!-harritu zen Elena. - Demonioen aizkora hilgarria!!!-atakatu zuen Markek. - Jainkoen lurrikara!!!-jarraitu zuen Dunak.

Boom!!! Basoan kristonako explosioa sortu zen, zer gertatu ote zaie gure lagunei?


- Ondo denok!-esan zuen Elenak. - Eooo!!!-norbaiteri saiatu zen deitzen Elena. Eta handik itzal bat ikusi zen: - Mark, zu zara?-saiatu zen ikusten Elena. - Haaaa‌-entzun zen handik. - Lagundu!!!-Ez zen Mark, ez Duna, ez Hook, baizik eta munstro indartsua zen!!! - Lagundu!!!-berriro oihukatu zuen Elenak. Baina horra heldu zireneko munstroa Elena eraman zuen. - Elena!!! - Mark!!! - Duna bere atzetik ya!!!-korrika esan zuen Markek. - Bai!-jarraitu zion dunak!!! - Kontuz bere suzko bolekin, arima kentzen dizu!- laguntzen saiatu zen Mark. - Badakit!-esan zuen Dunak mailua bumeran bat bezala botatzen zuen bitartean. - Duna! Bota munstroaren Gana!!!-eskatu zion Markek. - Horain, inpultsua!-bultzatu zion Dunak. - Ahhh!!! Ezpata miragarri, esnatu!!!-oihukatu zuen Markek. - Kapitainaren teknika espeziala da hori!-esan zuen Dunak maiteminduta. Demonioak suzko bola bat bota zion eta burua zen helmuga, baina Duna ez zen sustatu ze arraro: - Kontra atake totala!!!-ezpatarekin batera ezan zuen Markek.


Suzko bolari eman zion eta atake horrekin gauza harrigarri bat gertatu zen suzko bola handitu eta munstroaren Gana joan zen!!! - Elena! Hiru esaten dudanean, koska egin munstroaren besoan!!!-agindu zion Markek. - Bale!-esan zuen Elenak munstroaren atzaparretatik eskua ateratzen. - Bat! Bi!! Hiru!!! Koska!!! - Nak!!!- koska egin zion Elenak munstroari. - Roarrrrr!!!-oihu egin zuen munstroak. Suzko bolak eman eta errautsa bihurtu zion munstroari. Elena lurrera pikatuan erortzera zioan, bina Mark begirik ez zuela galtzen beraren Gana bota zen: - Elena, banoa!!! - Mark!!!- Mark!!! Eh! Non nago?-galdetu zuen Elenak. - Esnatu zara.-esan zion Markek Elenari. - Zer gertatu da?-jakin nahi zuen Elenak. - Erortzen zeudenean konortea galdu duzu.-esplikatu zion Markek. - (‌). -Mutilok!-esan zuen Dunak. - Duna!-poztu zen Elena. - Badakizue zer! Hobeto pentsatu dut, eta azkenean banatort zuekin, horrela nire maitetxuakin gehiago egongo naiz!-barrezka esan zuen Dunak. - Duna!- erantzun zion Markek. - Beno horain menderaezin bat geratzen zaigu, nola


deitzen da! - Axel, ni ekipoko kapitana naiz, baina, Axel da indartsuena eta kartzelan dago.-esan zuen Markek. - Kartzelan???-arraro aurpegia ipiniz esan zuen Elenak. - Bai, gogoratzen zara orain dela 2 egun esan nizula istripua egon zela? Ba istripu hori orain dela 10 urte izan zen, Axelen poterea izugarrizkoa denez borroka batean herri oso bat suntsitu zuen.-esplikatu zion Markek. - Ba orduan kartzelara joan eta kito.-ezer bezala esan zuen Elenak. - Ez da ain erraza izango, mago asko daude hor.-jakinarazi zion Markek. - Eta orduan nola helduko gara Axelen gana!-galdetu zuen Elenak. - Nik badaukat plan bat!-urbildu zen Duna. Dongeon kartzelan.. - Duna, magoak 34º koordenadan eta 3,14m2 posizioan daude, haurrera!-xuxurlatu zion Markek. - Eoo!!! Hemen! Juju!-atentzioa deitu zien magoei Dunak. - Ikusi! Baimen gabeko bat Haurrera mutilok.-haserretu ziren Magoak. - Elena, hemendik etorri.-agindu zion Markek. - Bale.-esan zuen Elenak. - Axel!!!- oihukatu zuen Markek. - Hemen nago.-erantzun zuen Axelek. - Baina, Axel!!! Eta zure muskuluak!!!-harritu zen Mark. - Ba‌ harrapatu nindutenean txerto bat jarri zidaten eta‌-esplikatu zuen Axelek. - Bueno ez du axola etorri gurekin-eskua ematen esan zion Markek.


- Bale‌-erantzun zuen Axelek. - Hemendik!-eraman zion Elenak - Duna!!! Bagoaz!!!-oihukatu zion Markek. - ¥Oido cocina!-erantzun zion Dunak. - Zuek ez zoazte inora! Bat-batean gure lagunak kubo more baten barruan zeuden zer gertatu ote da? - Baina zer da hau!?-bota zuen Markek. - Oso ondo egina lagunok, baina zuek ez zoazte inora!-errepikatu zuen norbaitek. - Nor zara zu!-oihukatu zuen Dunak. - Nor izango naiz ba! Ni Samuz koronela naiz!-esan zuen Samuzek. - Zegaitik egiten duzu hau!-galdetu zion Markek. - Diruagatik! Munstroak herrira heltzen direnean jendea joan egiten da, eta horrela erraz lapurtzen da!-esplikatu zuen Samuzek. - Kaka zaharra! Ezin dut kuboa apurtu-saiatu zen Mark. - Agur! Tximista izugarria!!!-jo zuen Samuzek. - Ahhhh!!!-oihukatu zuten denek minez. Baina momentu horretan, guztiak lurrean zeudenean taupada batzuk gero eta gogorragoak entzuten ziren: - Ha-ha-ha!!!-barre egin zuen Samuzek. Pum-pum-pum-PUM-PUM-PUM entzun ziren. Eta momentu horretan


- Posible da ez izatea pertsona ona ala txarra, baina norbaitek min egiten badie nire lagunei, EZ DUT HONARTZEN!!! - Baina nola-nola apurtu duzu kuboa!harritu zen Samuz. - Maitasuna edozein Magia baino indartsuagoa da!-erantzun zion Axelek. - Eta horain agur, eguzki infernala!!!bukatu zuen Axelek - Ez!!!-galdu zuen Samuzek. Eta hortik haurrera herriak salbu egon ziren betirako, Mark eta Elena denborarekin maitemindu, eta ezkondu egin ziren eta ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Ermuko plazan!

Egilea: Xabat Arginzoniz


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
ABENTURAZKO IPUINEN BILDUMA . ANAITASUNA IKASTOLA 6B.19-20 by 3.zikloa - Issuu