15
Erdi Aroa
G
Objetivos Helburuak • Sabedes. Erdi Aroa eta gazteluen garaia eta Al Andalus erlazionatzea. • Conoas. • Erromanikoa eta gotikoa Erdi Aroko berezko arte-estilotzat Sugerencias didácticas hartzea.
Para empezarzer izan zen gogora• Al Andalus Haga uerpo. tzea. • Ikasleei unitateko edukiak aurPara explicar keztea. • Al hación solar. • Expla humedad…
Iradokizun didaktikoak Hasteko • Galdetu eskolan norbaitek ikusi duen Granadako Alhambra edo Erdi Aroko gazteluren bat, eta eman aukera ikasleei ikusitakoa kontatzeko. • Adierazi ikasleei hainbat literatura- eta musika-lanek Alhambra hartu dutela inspirazio-iturritzat; besteak beste, Alhambrako ipuinak (Washington Irving) eta Espainiako lorategietako gauak (Manuel de Falla). Eskolan, ipuinen bat irakurri dezakegu edo Fallaren laneko lehen mugimendua entzun.
Azaltzeko • Azaldu ikasleei historiako garaiak zehaztea erabaki subjektiboa dela, eta unitate honetan, garai berri bat ikasiko dutela. Erdi Aroa hitza erabili ohi da adierazteko V. mendetik XV. mendearen amaierara arteko Europako historiako aldia, edo beste era batera esanda, Erromako Inperioaren amaieratik Amerika aurkitu zen arteko aldia. • Granadako Alhambra Erdi Aroko jauregi multzoa da eta islamiar kulturan ongien gordetako monumentua. Hasieran, babesteko gotorlekua baino ez zen; aitzitik, aurrerago, Granadako agintarien bizileku bihurtu zen.
Venturino, euskaldunen lurraldean zehar igaro zenean
Tolosa
Herrialde atsegina zen, ondo landua; herriak aurrealde zuriko eta ikuspegi bikaineko etxez osatuta zeuden. Tolosatik Donibane Lohizunerainoko etxeak haritzezkoak ziren, harizti handiak baitzeuden inguru haietan. Jendea gizalegetsua eta abegikorra iruditu zitzaigun… Gizonek jantzi hauek zituzten beti soinean: txano gorri txikia buruan –kapelue esaten zioten–, jantzi luzeak eta txaleko laburra. Indartsuak eta lerdenak ziren, bost oineko luzerakoak. Emakumeek kortse laburrak izaten zituzten soinean, zerrendaz eta belarriz lotuta. Buruan, berriz, durbante antzeko bat izaten zuten, hotzik ez pasatzeko, ilea oso motza baitzuten. Giovanni Battisti-Venturino, 1571. Moldatua
●
Nola deskribatzen du euskaldunen herrialdea Venturino bidaiariak?
●
Zer herri daude hegoaldeko Tolosatik Donibane Lohizunera artean? Aipatu hiru.
●
Zer janzkera zuten garai hartako euskaldunek?
196
Informazio osagarria Erdi Aroko nekazariak Erdi Aroaren hasieran, nekazari gehienak landa-eremuetan bizi ziren sakabanatuta. Ondoren, pixkanaka herrixketan biltzen hasi ziren. Herrixka horiek gaztelu baten oinaldean eraiki ohi ziren eta etxeak elizaren inguruan. Gerra-garaian, herritarrak gazteluan babesten ziren. Herrixkaren inguruan soroak zeuden eraztun zentrokidetan antolatuta. Lehen eraztunean, familien baratze txikiak zeuden eta nekazariek eskuz lantzen zituzten. Bigarren eraztuna zaldunaren sailak ziren, eta horiek ere nekazariek lantzen zituzten. Hirugarren eraztunean basoa zegoen. Nekazariek basotik jasotzen zuten eztia, bai eta perretxikoak, sustraiak, gaztainak, sutarako egurra eta etxeak eraikitzeko zura ere.
196 132826 _ 0254-0271.indd
256
28/9/09
16:12:08