ALKARRENBARRI249MAIATZA2018 NOMBRAMIENTOS
¿Cómo se duerme siendo Vicario General? Es la primera pregunta que le dirige Joseba Segura a Ángel Mari Unzueta en el diálogo entre ambos compartido para esta revista. La conversación, en bilingüe, se desarrolla en un clima tranquilo y sincero. Joseba está refrescando su euskera, tras el paréntesis de más de una década en Ecuador, y se encuentra más cómodo hablando en castellano y, por tanto, manteniéndonos fieles al diálogo, recogemos un resumen del encuentro comenzando con la contestación que le dio el actual Vicario General a la cuestión planteada por su sucesor.
PASO DE TESTIGO Nik ondo egin dot lo. Bakotxak bere psikologia dauka baina niri abade bizitzan ez deust ezerk loa kendu. Inoiz pasau jat gauean izartau eta arazo bat etortea burura, baina ez dot gauza handirik igarri. Arlo hori zaindu dot kirola eta otoitz eginaz edo beste batzukaz kontrastauta. Ikusten badot gauza batek min handia emon eikidala eta luzaroan, orduan izoztu egiten dot eta ahalegina egiten dot bigarren mailan jartzeko. Bakotxak bere puntua dauka. Onena zera da okeleagaz egiten dan moduan: distantzia egokia hartzea ze garretik hurregi dagoanean, erre egiten da eta hurrunegi badago, ez da egiten. Gotzian bigaz izan naz Bikario eta personaren arabera, puntu egokia bilatzen ahalegindu behar dozu.
Uste dot bai Lurraldeko Bikario modura zein Bikario Nagusi legez be, alkartasunari-komuninoari zerbitzu bat egin deutsadala. Jakin dakit, hori bai, batzuengana ez nazala heldu. Baina, pelotoiari nahiko dexente eutsi deutsat, sentsibilidade desbardinanak kontuan hartuta. Lagunen bat be galdu dot eta irabazi be egin dodaz, baina horretan balantze horrek ez dau balio ze galerak bere pisua dauka. Dana ikusita, eta beste batzuei entzunda, positiboa da balantzea. Egoera kritikoan, komuninoari laguntzeko elementua izan nazala uste dot. Bestalde, hainbat arlotan egoteak laikoen ondoan egotera eroan nau. Asko estimatzen ditut. Uste dot, bestalde, Eleizearen presentzia, arlo batzuetan, bultzatu egin dodala. Beti be, jakinik gure papera oso apala dana.
eta bultzatu egin behar da. Zentzu horretan, Bikario Nagusi modura daroadazan 12 urteotan eliztarrok makaldu egin gara zenbakiz baina horrek ez dau esan gura, fedea makaldu danik. Hori bai, kontuan euki behar dogu zenbat garean eta noraino heldu geinkean. Ondo egiten dakiguna hobeto egin behar dogu, baina abentura larregitan sartu barik. Beste karpeta garrantzitsu bat V. Ebanjelizazino Plana da, uste dot aldaketea eragin behar jakola edukin aldetik eta hari bati edo biri heldu eta horreexekaz egin aurrera. Bestetik, laiko pastoralgileen akonpainamentua be inportantea da eta abadeok hori serioago hartu behar dogu. Gizarteari begira, bakegintza arloan beste epe barri baterantz goaz baina oraindino zauri batzuk sarratu barik dagoz eta hori be zaindu beharrekoa da.
Karpeta asko izten dozuz zabalik?
Creo que Joseba tendrá un gran apoyo en la Mesa de Entidades Culturales. Aun siendo bastante modesta nuestra presencia en la sociedad, nos estamos esforzando en difundir estrategias comunes. De aquí en adelante estaré en un territorio y, esté donde esté, seguiré ayudando.
Ez dodaz itxi be egin, bizitza aurrera doalako. (Puntu honetan Josebak barrezka dinotso bateren batzuk sarratzeko, ze berari be barriak zabaltzea tokauko jakola-ta). Hori bai, zaindu beharreko karpeta batzuk dagoz: Erabarritzearena, bai Kurian zein lurraldeetan. Arlo hau osotu
Urteotako balantzea zein da? Niretzat Bikaritza Nagusia ez zan nobedade handia izan Gotzain Kotseiluan nengoelako eta Andoni Gerrikaetxebarria eta Karmelo Etxenagusiagaz oso ondo konpontzen nintzalako. VI. Bikaritza baino ez neukanez, eta beste Bikario batzuk bi eukezenenez, Eleizbarrutiko hainbat gauzatan sartzeko eskatzen eusten.
10