Sarrera

Page 1

ERMUKO ANDRA MARIA ETA SANTA LUZIA MONUMENTU MULTZOA BABESTEKO ETA ZAINTZEKO PLANGINTZA BEREZIA Ermuko Andra Maria santutegia eta haren ingurua Laudio herriko tokirik magiko eta harrigarrienetako bat da. Bertan laudioar guztiok ondo ezagutzen ditugun balioak topa ditzakegu, ingurumenekoak, kulturakoak, historikoak eta paisaiakoak, besteak beste. Antzinako izaera sakratuak bertan dirau eta landetan ibiltzean eta tenpluak bisitatzean nabari dezakegu. Hala ere, erraz kalte daitekeen tokia da eta andeatua izateko benetako arriskuan dago. Laudio Udala jakinaren gainean dago eta, horren ondorioz, tokia behin betiko babestuko duen hirigintzako agiria sortuko duen prozesua sustatzen ari da: Ermuko Andra Maria eta Santa Luzia monumentu multzoa babesteko eta zaintzeko plangintza berezia. Udalak lehiaketa publikora deitu zuen, plangintzarik egokiena egiteko talderik egokiena aukeratzeko.

HERRITARREK PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK Plangintza berezia idatzi aurretik, Udalak herritarrek parte hartzeko prozesuari ekingo dio, eremu horretako eztabaida eta hausnarketa sustatzeko xedeaz, modu horretan jakin, balioetsi eta, egoki iritziz gero, barne sartu ahal izango baitira parte hartu nahi duten herritarrek eta eragile sozialek emandako iritziak, balorazioak eta ekarpenak. Horretarako, deia egiten zaizue herritar eta erakunde interesatu guztioi parte hartzeko jardunaldietara, azaroaren 20an, 21ean eta 22an, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, arratsaldeko 5:00etatik 8:30era. Hainbat hitzaldi eta solasaldi egin ondoren, eztabaidarako mahaiak eta lan-tailerrak egingo dira, ingurumenari, kulturari, erabilera publikoari, paisaiari edo basogintza- edo abeltzaintza-kudeaketari buruzko gaien inguruan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.