AKTA ARETA_eu 2012-2

Page 1

ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

ARETAKO BATZARREKO AKTA BERTARATUAK: Auzokoak: 32 pertsona: horietatik izan dira 15 andrazko eta 17 gizonezko. Udal teknikariak: okin Arruti, Obra-lan, Zerbitzuak eta Mantentze-lanen Arloko burua, Felipe Markuartu, Obra-lan eta Zerbitzuetako arduradun-kapataza eta Fernando Hevia, udal arkitektoa Zinegotziak1: Natxo Urkixo, alkatea eta BILDUKO hautetsia, Koldo Zabala, BILDUKO zinegotzia, Nando Lacalle, EAJko zinegotzia, Mikel Lasa, EAJko zinegotzia. Moderatzailea: Jose Cerro. Batzarra egin da Aretako Kultura Etxean, 2012ko abenduaren 13 eguneko, 18:00etan 0.- AURKEZPENA ETA HITZAURREA. Jose Cerro, moderatzaileak, 2012 urteko batzarren bigarren zikloaren dagokion batzarrari aurkeztu egin dizkio bertaratuta dauden udal ordezkariak -kargu politikoak eta teknikariak- eta gai-zerrenda aurkeztu egin ditu. Batzarrean tratatuko diren gaiak ondoko hauek dira: lehenik, inkestaren emaitzak aurkeztuko egingo dira; bigarrenik, azalduko egingo dira laburki abendua hilabetean zehar eginiko herritarren parte hartzeko ekimenak; hirugarrenik, tarte bat eskainiko da nahi hainbat kritika eta ekarpen aurkez daitezen, lehenago tratatutako gaiekin harremanetan egon ala ez. Halaber, adierazi du aulkietan batzarrera etorritako pertsonen eskueran hiru dokumentu daudela: inkestaren emaitzen laburpen bat, auzoko emaitzetan nabardua berezia eginez, seihilekoan izandako parte hartzeko ekimenen laburpena eta txartel bat, hala nahi dutenek, adieraz dezaten beraien posta helbidean edo elektropostan zein dokumentu jaso nahi duten.

1.- INKESTEN EMAITZAK. Koldo Zabalak azaldu ditu inkestaren emaitzak parte hartzea eta lehentasunen eduki propioak aipatuta. Parte hartzeaz nabarmendu du urriaren 23tik azaroaren 14ra bitartean gauzatu den inkestan 1.066 pertsonek parte hartu dutela, ondoko banaketaz:

1

Txaro Sarasuak eta Julian Larisgoitiak (PSE-EE), arrazoi pertsonalengatik, desenkusatu dute beraien absentzia batzarrean.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 13a

1


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

AUZOA

PARTE HARTZAILEAK

% POPULAZIO OSOA

150 42 328 42 38 106 225 135 1066

7.37 7.86 4.02 5.30 15.63 11.39 6.56 5.44 5.73

ARETA ARRAÑO ERDIGUNEA GARDEA LANDA-EREMUA LANDALUZE LATIORRO UGARTE GUZTIRA

% >18

6.60

Bestalde, inkestan parte hartu duten pertsonek emandako adina eta generoaren datuei begiratuta, parte hartze portzentajeak zehaztu ditu, ondoko hauek direla:

< 30 URTE (18-29) 2.130 pertsona

PERTSONA PARTE HARTZAILEEN ADINA ETA GENEROA. 108 GIZONAK (5.07%) 1.099 EMAKUMEAK 1.031

47 (4.27%) 61 (5.91%)

30-50 URTE 5.990 pertsona

454 (7.57%)

GIZONAK 3.076 EMAKUMEAK 2.914

213 (6.92%) 241 (8.27%)

>51 URTE 8.024 pertsona

425 (5.29%)

GIZONAK 3.715 EMAKUMEAK 4.309

229 (6.16%) 196 (4.54%)

GUZTIRA

987 (datua eskaini dutenak)

Azkenik, lehenestearen emaitzak aurkeztu ditu hiru adierazle nagusi hauekiko: Auzoko lehenengo lau proposamenak2, auzo bakoitzeko lehen proposamena eta herriko lehenengo zortzi proposamenak. Auzoa (lehenengo lau proposamenak):

2

Baita ere gaineko errepaso laburra egin du auzoko lehentasun guztiena eta auzo bakoitzak lehenetsitako lehen lau proposamenena, inkestako emaitzen ikuspegi panoramikoa eta globala eskaintzeko helburuaz eta xedeaz.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 13a

2


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ARETA: PROPOSAMENA K

PUNTUAZIOA

BIZTANLEAK

KOEFIZIENTEA

ITURRALDE

738

2.035

36.26

FEKALAK

667

2.035

32.77

ARGIKETA PUBLIKOA ZENTROA ETA LANDETA

644

2.035

31.64

HAURTZAINDEGIA

633

2.035

31.10

PUNTUAZIOA

KOEFIZIENTEA

Auzo bakoitzeko lehen proposamena: AUZOA

PROPOSAMENA

LANDA-EREMUA

LANDA-ERREPIDEAK

287

118.10

LANDALUZE

APARKALEKUAK

774

83.22

ARRAÑO

IRISGARRITASUN MEKANIKOA

310

58.05

LATIORRO

AUTOBIARAKO SARBIDEAK ITURRALDE

1.358

39.63

738

36.26

886

35.75

231

29.20

2.110

25.88

ARETA UGARTE GARDEA ERDIGUNEA

UGARTEKO BIRIBILGUNEA SANTA KURUTZ ZUBIA ALTZARRATE ZUBIA

Azkenik, herria (lehenengo zortzi proposamenak): ZINEMA-ANTZOKIA, EPE ERTAINERA

3.628

APARKALEKUAK

2.627

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 13a

3


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAMUZA PARKEA

2.597

OINEZKOEN GORAGUNEAK ERABERRITZEA

1.960

ERABILERA ANITZEKOEN PROIEKTUA

1.815

ASFALTATZEA ARETA-GARDEA ERREPIDEA

1.761

TXAKURREN GOROTZAK

1.671

ERABERRITZEA AZOKA PLAZA ZAHARRA

1.663

Inkestaren emaitzen azalpenaren ostean3, hitz egiteko txanda bat zabaldu zen, ondoko berba hartzeak izan zirela: Auzokoa: Badakit -dio- ez garela pertsona asko bizi zonan eta horrek baldintzatzen dituen erabakiak, baina pantaila begetal bat ipintzeak, industria aldea eta bizitegi aldea bereiziko dituenak, Gasteiz kaleko 18-28 zatian, Aplica enpresaren aurrean, gure bizi-kalitatea asko hobetuko luke. Galdetu du, baita ere, zer den egingo dena Aplica ondoan eraikitzen ari diren pabiloi berrian eta nondik noraino hedatuko edo helduko den eraikuntza. Fernando: Badu lizentzia eraikitzeko eraikitzen ari den bolumena. Pantaila begetalaren eskaera azter daiteke: Lur-zoru publikoa edo pribatua okupatuko duen, eraikitzeko eskubideei eragiten ez badie… Bigarren kasuan, eraikitzeko eskubideei eragiten ez badie, hitz egin liteke enpresarekin pantaila hori ipintzeko. Eraikitzen ari den pabiloi berriak irudikatzen du bere eraikitzeko eskubideen % 50az behetik. Auzokoa: Kontsulta al daiteke proiektua? Fernando: Bada industria pabiloi bat ez duena okupatuko bolumen gehiago orain trazatuta dagoenaren aldean. Auzokoa: Gasteiz kaleko berde guneetako belarra ez da moztu erein zenetik gaur egunera arte. Belarra hondatzen ari da.

3

Inkestaren emaitzen informazio osora iritsi nahi duenak, amaierako txostenaren bitartez egin dezake, txosten hori parte hartzeko www.zurelaudio.net udalaren web atarian ostatu hartuta dago.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 13a

4


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Jokin: Oraindik ez dago entregatuta obra-lana. Koldo: Hala ere, jakinarazpena bidaliko diogu Aldundiari. Auzokoa: Konpontzea farolak eta galtzadan sortu den zuloa, nori dagokio soluzionatzea? Felipe: Farolak eskatuta daude. Zuloa, jadanik jakinarazi egin zaie enpresari eta Aldundiko teknikariei. Auzokoa: Zer da egingo dena Iturralden? Koldo: Aretarako inkestako lehen beharrizana da. Badago talde guztien konpromiso bat, betiere posible denean, lehenespenek isla eduki dezaten aurrekontuan. Iturraldeko problematika konpondu egin behar da. Auzokoa: Bai, baina, zer duzue aurreikusita egiteko Iturralden? Koldo: Badago proiektu bat. Seguru asko, Fernandok azaldu ahal izango du hobeto. Fernando: Halaxe da, badago 2003 urteko proiektu bat, kaleko behe-aldean dagoen lokal baten desjabetzea eskatzen duena. Komenigarria litzateke proiektua berrikuste, izan ere baita konpondu beharko litzatekeen ere Iturraldeko goi aldeko atzeko partean mendian lur indusketa eta mugimenduen arazoa. Horri heltzea, proiektuan eginiko zuzenketen eta aurrekontu horniduraren baitan egongo litzateke. Bada oso berri ona Iturralderako gai hau inkestan lehentasun legez oso nabarmenduta geratu izana. Espero dut lan hori gauzatu ahal izan dadila. Oso interesgarria litzateke proiektua berrikusterakoan auzokoen lankidetza izatea, alde horretako beste proiektu batzuetan egin izan den bezala. Orain arte legez lankidetza-sistemari jarraiki, aurreikustekoa da emaitzak onak izango direla. Noiz? Hori funtsen eta lehenetsitako beste batzuen artean, proiektu hau hautatzearen baitan egongo da. Auzokoa: Badago farola bat badagoena berriro ere itzalita Iturralde 8 zenbakiaren aurrean. Felipe: Ez dago modurik farola horretara iristeko. Baloratu da plafoi-argiak ipintzea atarietan. Seguru asko, bere garaian, gaur egun onargarriak ez diren baldintzatan ipini egin zela. Auzokoa: Eskatu du estolderia sarea Iturraldeko atzeko parterako.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 13a

5


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Felipe: Orain dela ia bi urte lurra kendu egin zen eta erreka birbideratu egin da. Jokin: Hori badago jada konponduta. Auzokoa: Galdetu du errepideko isurbideetako sareak edo parrillak garbitzea. Ur-putzuak egiten dira Aceros alderako errepidean. Felipe: Estolda eta isurbideen mantentze-lan ona egiten ari da. Hori bada errepidearen egoeraren arazoa. Auzokoa: Azaldu du aspaldiko Corona enpresako aurre aldean dauden zakuen arazoa. Halaber, Gasteiz kalea eta ibaia bitarteko industria pabiloien artean dauden txakur gorotzekin arazoak. Koldo: Zaku horiek ezin dira hor egon era etengabean eta iraunkorrean. Irtenbide bat bilatu behar diogu. Auzokoa: Tematzen du jasotzen ez diren txakurren gorotzen arazoan. Auzokoa: Sentsibilizazio kanpaina bat egin beharko litzateke. Txakurra babestu egin da, gainerakoak errespetatuta. Laguntza abere legez humanizatzen ditu pertsonak, baina ezinbestekoa da sustatzea denon arteko elkarbizitza. Auzokoa: Ba al dago arauren bat behartzen duena txakurrak lotuta eramatera? Eskarmentu txarren bat edo eduki izan dut txakur askeekin. Natxo: Txakurrak lotuta joan behar dira eta, arriskutsuak badira, muturrekoaz. Ordenantza bada publikoa eta udalaren web atarian erakusten jarrita dago. Koldo: Udaltzaingoa ohartarazten ari zaie txakur jabe guztiei, txakur motaz at eta landa. Espedienteak zabaldu dira eta, kasuren batean edo, aberea erretiratu egin da. Auzokoa: Gallareko 1eko atze aldean sasiak hasi egin dira. Fernando: Begiratu behar da nor den terreno horren titularra baina uste dut Aldundia dela. Auzokoa: Galdetu du zein fasetan dagoen Hondakin Uren Araztegiaren proiektua.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 13a

6


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Natxo: Proiektua eginda dago eta alegazioen fasean dago; horiek txostendu egin beharko dira izapidearekin jarraitu ahal izateko. Gero, behin betiko proiektua egin beharko litzateke, ahaztu barik eskumena duen erakundea Sustapen Ministerioa dela -Espainiako Gobernua-. Auzokoa: Galdetu du ia Bidezarretan kokatuta dauden beira hondakinen biltegiak aire librean egon ahal diren; ez al diren estalita egon behar, zeren, haizea denean, beiraren hautsa inguruan hedatzen da eta begietan sartzen da. Natxo: Kontsultatu behar da. Ez dakit. Auzokoa: Orain dela urte batzuk enpresek kontsultatu egin ziguten, baina ez da ezer egin. Natxo: Hori aztertu beharra dago. Auzokoa: Areta erdigunean zuhaitzek itzaltzen edo gerizatzen dute argiztapena. Felipe: Badugu pentsatuta ipintzea farolaren bat gehiago. Kontrastatu egin behar da EEE Energiaren Euskal Erakundearen azterlanarekin zona horretako argiztatzearen egoera. Natxo: EEEren azterlanak, gutxi gorabehera, badio ezen, egungo araudiarekin, oro har, udalerrian badagoela neurriz gain edo larregi argiztatuta. Analizatu behar da gai hau azterketaren arabera eta kasuz kasu. Auzokoa: Eskatu du hesi bat ipintzea parkea eta ibaia bitartean, parkea eta Aldai erreka bitartean dagoen itxituraren antzera, haurrentzako arriskua saihestuta. Auzokoa: Erdiguneko ezkiek kentzen diote ikusgarritasuna semaforoari. Felipe: Begiratuko dugu eta semaforoari eragozten ari diren adarrak ebakiko ditugu. Jokin: Aurreikusita daukagu seinale gehiago ipintzea kurtzaroa eta RENFEko zubi artean, ibilgailuen gehieneko altueragatik, bitarte horretan maniobrak saihesteko. Koldo: Batzarra amaitu aurretik, jakinarazi nahi nizuen Areta 4-6ko aparkalekua bihar bertan hasiko dela asfaltatzen. Horrek eragozpenak sortuko ditu; horregatik barkamenak eskatzen dizkizuegu. Jadanik jakinarazi egin zaie eragindako erkidegoei, bando bitartez.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 13a

7


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Jokin: Asfaltatze lanak egiteko, aparkalekua libre egon beharko da goizeko 7etatik hasita. Aurreikusita dago lana amaitzea astelehenerako.

2.- HERRITARREN PARTE-HARTZE EKIMENEN LABURPENA Koldo Zabalak errepasoa egin du ekaineko hilabetetik hona egindako parte-hartze ekimen nagusiena, izan ere, hilabete horretan egin ziren 2012 urteko aurreko auzo-batzarrak. Era oso laburtuan aurkeztu ditu herritarren parte-hatzeari buruzko jardunaldiak, pasa den ekaineko hilabetean zehar egindakoak; inkestarako informazio euskarri legez editatutako Zuin berezia; herritarren parte-hartzerako udalaren WEB atari berria (www.zurelaudio.net), izaera iraunkor eta dinamikoa duen informazio euskarri legez; eta Ermualdeko (Santa Luzia) Plan Bereziaren erredakziorako euskarrizko jardunaldiak. Gai-zerrendako puntu honetaz hitz egiteko txanda zabalduta, ez du inork hitza hartu.

3.- KRITIKAK ETA EKARPENAK. Hauxe da txanda batzarrera etorri diren pertsonek aurkez ditzaketena nahi beste zalantza edo proposamen. Egin diren hitz hartzeak ondoko hauek dira: Auzokoa: Pozik azaldu da inkesta egiteagatik; auzokoei iritzia eskatu zaielako kezkatzen dituzten gauzei buruz. Izan da oso komentatutakoa gure artean, kafeetan. Asko gustatu zaigu ekimena, gero egin ahal izango den ala ez, bazter utzita. Koldo: Talde politikook jada erakutsi genuen geure konpromisoa inkestarekin ZUIN berezian. Orain badagokigu kontuan hartzea emaitzak.

Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat eman da.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 13a

8


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.