AKTA UGARTE_eu 2012-2

Page 1

ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

UGARTEKO BATZARREKO AKTA

BERTARATUAK: Auzokoak: 19 pertsona: horietatik izan dira 7 andrazko eta 12 gizonezko. Udal teknikariak: Jokin Arruti, Obra-lan, Zerbitzuak eta Mantentze-lanen Arloko burua, Felipe Markuartu, Obra-lan eta Zerbitzuetako arduradun-kapataza, Fernando Hevia, udal arkitektoa, Jon Ander Gastaka, Basoetako zerbitzuko arduraduna eta Nerea Garaio, Aialur-eko ingeniaria eta Laudio Udaleko Basoetako zerbitzuko aholkularia. Zinegotziak: Natxo Urkixo, (alkatea eta BILDUKO hautetsia), Fontso Larrazabal (BILDU), Maider Basterra (EAJ) eta Julian Larisgoitia (PSE-EE). Batzarra egin da 2012ko abenduaren 4 egunean, 18:00etan, Ugarteko Elizan.

0.- AURKEZPENA ETA HITZAURREA. Natxo Urkixo, alkateak, 2012 urteko batzarren bigarren zikloari dagokion batzarrari aurkeztu egin dizkio bertaratuta dauden udal ordezkariak -kargu politikoak eta teknikariak- eta gaizerrenda. Batzarrean tratatuko diren gaiak ondoko hauek dira: lehenik, inkestaren emaitzak aurkeztuko egingo dira; bigarrenik, azalduko egingo dira laburki abendua hilabetean zehar egindako herritarren parte hartzeko ekimenak; hirugarrenik, tarte bat eskainiko da nahi hainbat kritika eta ekarpen aurkez daitezen, lehenago tratatutako gaiekin harremanetan egon ala ez. Halaber, adierazi du aulkietan batzarrera etorritako pertsonen eskueran hiru dokumentu daudela: inkestaren emaitzen laburpen bat, auzoko emaitzetan nabardura berezia eginez, seihilekoan izandako parte hartzeko ekimenen laburpena eta txartel bat, hala nahi dutenek, adieraz dezaten beraien posta helbidean edo emailean zein dokumentu jaso nahi duten.

1.- INKESTEN EMAITZAK. Natxo Urkixok azaldu ditu inkestaren emaitzak parte hartzea eta lehentasunen eduki propioak aipatuta. Parte hartzeaz nabarmendu du urriaren 23tik azaroaren 14ra bitartean gauzatu den inkestan 1.066 pertsonek parte hartu dutela, ondoko banaketaz:

LAUDIOKO UDALA 2012ko abenduaren 4a

1


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

AUZOA

PARTE HARTZAILEAK

% POPULAZIO OSOA

150 42 328 42 38 106 225 135 1066

7.37 7.86 4.02 5.30 15.63 11.39 6.56 5.44 5.73

ARETA ARRAÑO ERDIGUNEA GARDEA LANDA-EREMUA LANDALUZE LATIORRO UGARTE GUZTIRA

% >18

6.60

Bestalde, inkestan parte hartu duten pertsonek emandako adina eta generoaren datuei begiratuta, parte hartze portzentajeak zehaztu ditu, ondoko hauek direla:

< 30 URTE (18-29) 2.130 pertsona

PERTSONA PARTE HARTZAILEEN ADINA ETA GENEROA. 108 GIZONAK (5.07%) 1.099 EMAKUMEAK 1.031

47 (4.27%) 61 (5.91%)

30-50 URTE 5.990 pertsona

454 (7.57%)

GIZONAK 3.076 EMAKUMEAK 2.914

213 (6.92%) 241 (8.27%)

>51 URTE 8.024 pertsona

425 (5.29%)

GIZONAK 3.715 EMAKUMEAK 4.309

229 (6.16%) 196 (4.54%)

GUZTIRA

987 (datua eskaini dutenak)

Azkenik, lehenestearen emaitzak aurkeztu ditu hiru adierazle nagusi hauekiko: Auzoko lehenengo lau proposamenak1, auzo bakoitzeko lehen proposamena eta herriko lehenengo zortzi proposamenak. Auzoa (lehenengo lau proposamenak):

1

AAuzoko lehentasun guztien gaineko errepaso laburra ere egin du, hala nola auzo bakoitzak lehenetsitako lehen lau proposamenena, inkestaren emaitzen ikuspegi panoramikoa eta globala eskaintzeko helburuaz eta xedeaz.

LAUDIOKO UDALA 2012ko abenduaren 4a

2


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

UGARTE PROPOSAMENA K

PUNTUAZIOA

BIZTANLEAK

KOEFIZIENTEA

UGARTEKO BIRIBILGUNEA

886

2.478

35.75

UGARTE PLAZA

770

2.478

31.07

SAGASTIA ASFALTATZEA

525

2.478

21.18

SEAT ALDEKO ZATIAK

501

2.478

20.21

Auzo bakoitzeko lehen proposamena: AUZOA

PROPOSAMENA

LANDA-EREMUA

LANDA-ERREPIDEAK

287

118.10

LANDALUZE

APARKALEKUAK

774

83.22

ARRAÑO

IRISGARRITASUN MEKANIKOA

310

58.05

LATIORRO

AUTOBIARAKO SARBIDEAK ITURRALDE

1.358

39.63

738

36.26

886

35.75

231

29.20

2.110

25.88

ARETA UGARTE GARDEA ERDIGUNEA

PUNTUAZIOA

UGARTEKO BIRIBILGUNEA SANTA KURUTZ ZUBIA ALTZARRATE ZUBIA

KOEFIZIENTEA

Azkenik, herria (lehenengo zortzi proposamenak): ZINEMA-ANTZOKIA, EPE ERTAINERA

3.628

APARKALEKUAK

2.627

LAMUZA PARKEA

2.597

LAUDIOKO UDALA 2012ko abenduaren 4a

3


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

OINEZKOEN GORAGUNEAK ERABERRITZEA

1.960

ERABILERA ANITZEKOEN PROIEKTUA

1.815

ASFALTATZEA ARETA-GARDEA ERREPIDEA

1.761

TXAKURREN GOROTZAK

1.671

ERABERRITZEA AZOKA PLAZA ZAHARRA

1.663

Inkestaren emaitzen azalpenaren ostean2, hitz egiteko txanda bat zabaldu zen, ondoko berba hartzeak izan zirela: Auzokoa: Galdetu du ia sakanguneen proposamena (benetan oinezkoen pasabiderako goraguneak) baloratua izan den ala ez herri osoari dagokion inkestan. Natxo: Dio baietz. Proposamena herri osoari dagokiola eta ezari ezarian zuzentzen hasiko direla progresiboki. Laster barruko ekimen batean aurreikusita dago zuzentzea 2 sakangune (goragune): bata Carmen kalean, aspaldiko Avenida zinemaren aurrekoa eta bestea, Gardean. Ekimen hori izapidetzen ari da eta, beraz, ez dakigu zehatz mehats noiz hasiko den, nahiz eta aurreikus daitekeen hori laster barru izango dela. 2.- HERRITARREN PARTE-HARTZE EKIMENEN LABURPENA Natxo Urkixok errepasoa egin du ekaineko hilabetetik hona egindako parte-hartze ekimen nagusiena, izan ere, hilabete horretan egin ziren 2012 urteko aurreko auzo-batzarrak. Era oso laburtuan aurkeztu ditu herritarren parte-hatzeari buruzko jardunaldiak, pasa den ekaineko hilabetean zehar egindakoak; inkestarako informazio euskarri legez editatutako Zuin berezia; herritarren parte-hartzerako udalaren WEB atari berria (www.zurelaudio.net), izaera iraunkor eta dinamikoa duen informazio euskarri legez; eta Ermualdeko (Santa Luzia) Plan Bereziaren erredakziorako euskarrizko jardunaldiak. Gai-zerrendako puntu honetaz hitz egiteko txanda zabalduta, ez du hitza hartu batzarrera etorritako pertsona batek ere ez.

3.- KRITIKAK ETA EKARPENAK.

2

Inkestaren emaitzen informazio osora iritsi nahi duenak, amaierako txostenaren bitartez egin dezake, txosten hori parte hartzeko www.zurelaudio.net udalaren web atarian ostatu hartuta dago.

LAUDIOKO UDALA 2012ko abenduaren 4a

4


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Hauxe da txanda batzarrera etorri diren pertsonek aurkez ditzaketena nahi beste zalantza edo proposamen. Galdera, proposamen edo iradokizun horietako batzuk lehenago tratatutako puntuekin harremanetan daude; beste batzuk, ostera, ez daude. Auzokoa: Atera du ortu ekologikoen gaia. Badio ekaineko batzarrean galdetu egin zuela zer egin zen zelai erantsian eta erantzuna izan zela oraingoz ez zegoela agortuta erabaki bat eta, hala ere, egun batzuk beranduago, jakin ahal izan zuela hiriko ortu ekologiko horiek egin egingo zirela. Gainera, futbol zelaiko tepea edo lurzorua altxatu egin zela, bere ustez, iritzirik gabe; horregatik eskatu du azal dakion ia irizpiderik izan den ala ez. Badio ezen, lurzorua altxatzerakoan, drainatzeko sistema hondatu egin dela eta, bere iritziz, hobe izan zitekeela drainatzea ez hobetzea, badaezpada ere, kasua balitz ortuen ekimen horrek funtzionatuko ez balu. Aldi berean, agertu du bere kritika kostuarekiko eta badio proiektuaren 73.000,00 € kopuruari gehitu beharko litzaiokeela zelaia eraikitzearen kostua; hau da, eranskina egiteko hasierako inbertsioa. Azkenik, adierazi du hobe eta nahiago izan zitekeela zelaia beste erabilera batzuetara xederatzea; horien artean egongo lirateke Araba Eskaraz bezalako ekimenen euskarria eskaintzea, igerilekuetarako aparkalekua eskaintzea, ziklo krossa eta bestelako ekimenak, kritikatuta, modu berean, fokuak kentzea. Isasiko guneari buruz, Isasiko auzoko honek beste hiru kontu azaldu ditu: Isasiko espaloietan autoak aparkatzearen arazoa, halako moduz ezen oinez doanak galtzadara irten egin behar duen bere joan-etorrian jarraitzeko; Isasin norabide bakarraren eskaera eta Gregorio Marañon eskolako ikasleek sortutako zikinkeria eskolako kanpo aldean.

Natxo: Badio ez duela eskutan ortuak izapidetzeko prozesuaren kronograma zehatza baina bai eztabaidatu dela hainbat batzordetan korporazioan ordezkatutako alderdi politikoen artean. Ortuen proiektua onartu baino lehen, ekainaren 30ean -auzo batzarrak ekaineko lehen hamabostaldian egin ziren-, zelaiaren egoera ezagutu behar zen eta ortuen proiektua garatzeko eskaintzen zituen aukerak zeintzuk ziren. Egia da onarpena oso azkar egin zela, baina egia ere bada ostu ekologiko horiek bultzatzeko Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza deialdira aurkezteko epeek behartzen gintuztela. Diru-laguntza hori oraindik ebatzi barik dago. Kokapen hori bultzatzera korporazio eraman dueneko arrazoietariko bat, lekuaren ezaugarriez gainera, izan da badela lurzoru bat aurreikusita zeuden erabileretarako ez dela inoiz erabilia izan. Erabilera izan da noizean behinkakoa: Epe labur batez, beisbol talde batek eta lau urterik behin Laudion ospatzen den Araba Euskaraz ekitaldirako. Ikuspegi horretatik, esan behar dena bada hasierako inbertsioa porrota izan zela. Gure asmoa bada ematea erabilera soziala lurzoru horri ortu ekologikoen proiektuarekin. Kontuan izan behar da Laudio badaudela ez-legezko ortuak terreno publikoetan, praktikoki, inolako kontrolik gabe. Ohitura hori aldatzen joan beharra dago. Gai horretan ordenu apur bat ipintzea da ortuen proiektuak lortu nahi duena.

LAUDIOKO UDALA 2012ko abenduaren 4a

5


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Eranskina aparkaleku bihurtzeko gaiari dagokionez, badio gure inguruko hiri handietan mugikortasun alternatiboko etsenplu ugari ditugula; beharrezkoa dela gutxitzea autoaren kulturaren eragina eta ez duela uste ideia ona zitekeenik "eranskina" deitzen duguna aparkaleku bihurtzea. Nerea Garaio: Ezinbestekoa zen lurzoruaren ezaugarriak aztertzea. Lurzoruaren laginak egiterakoan ikusi genuen lurzorua oso kalitate txarrekoa zela; beraz, lur berria eraman behar izan dugu, baina beharrezkoa zena baino ez. Ortuetan dena egongo da erregulatuta eta espazioak eta guneak izango dira partekatzeko. Horrela pentsatu izan da, berariaz eta beren beregi. Egia da argien zutoin tantaiak kendu egin izan direla, baina jada aurretik falta zen bat. Argiztatzea -fokuak eta haritza- oso egoera txarrean zegoen eta homologazio barik zegoen. Hala ere, oinarrian zapatek hor darraite, baldin momenturen batean beharrezkoa balitz argiztatze punturen bat ipintzea edo. Natxo: Eskolaren kanpo aldeko zikinkeriari buruz, nik uste oraindik ez garela gauza izan hori konpontzeko. Arreta gehiago jarri beharko zaio gai horri. Espaloien gaineko aparkamenduei buruz, udaltzaingoa jakinarazita dago eta nahi dugu zuzendu praktika txar hori. Eta, azkenik. Isasin norabide bakarraz, gogoraraztea ezen auzoko bizilagunen jarrerak kontrajarriak direla; badaude pertsonak alde agertzen direnak eta pertsonak aurka azaltzen direnak. Gure asmoa bada trafikoaren antolamendurako konponbidea auzokoekin batera hartzea, ArraĂąon egin dugun legez, eta laster barru egingo dugun legez Landaluze 17-27 bitartean. Ez naiz ausartzen egunik ipintzen baina gure asmoa bada adostutako konponbide bat hartzea. Auzokoa: Ortuei buruz kezka dago Isasiko auzokideen artean. Eskatzen dudana bada ondo egin daitezela eta auzoko bizilagunei informazioa emanda. Beste gai bat da Isasiko magalaren garbiketa, eranskina eta igerilekuen bitartean. Egoera txarrean dago. Garbi dadila urtean behin edo birritan. Norabide bakarraz, ni aurka nago; nik uste ez dela ideia on bat. Bada trafiko dentsitate gutxiko zona eta ez dago arazo garrantzitsurik. Erantzukizunez jarduten badugu, ez dago arazorik. Ostera, norabide bakarra ipintzen badugu, behartzen ari gara pertsona batzuei kilometro bat edo kilometro eta erdi gehiago egitera euren ibilbidean. Espaloien gainean aparkatzeaz, nik uste, errespetuz egiten bada, ez dela jardun behar horretan. Ez dut uste udaltzaingoak esku hartu behar duenik horregatik. Neuk ere utzi ohi dut autoa espaloi gainean, baina lekua utziz pasa daitezen pertsonak eta autoak. Arazoa bada ez dagoela leku nahikorik aparkatzeko.

LAUDIOKO UDALA 2012ko abenduaren 4a

6


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Auzokoa: Adierazi du, baita ere, ez dela Sagastiko magala garbitzen eta ezen, Sagastitik pasatzen den errekastoaren kasuan ere ez dela garbitzen, bere senarrak bere baitako ekimenez garbitzen duen zatia izan ezik. Natxo: Espaloi gainean aparkatzeagatiko kexuak gertatu dira Isasin eta batzarrean hainbat aldiz azaldu egin dira. Saiatuko gara ohitura hori aldarazten. Norabide bakarraz, jakitun gara bi jarrerez; horixe da, hain zuzen ere, erabaki bat hartzea zailtzen duena. Baina nahi dugu konponbidea eragindako aldean bizi direnen artean adostasunezkoa izan dadila edo, behintzat, beraiek onetsitakoa eta berretsitakoa. Eragindakoei kontsultatu egingo diegu. Auzokoa: Egin behar dena bada aparkaleku berriak sortzea. Nerea Garaio: Isasi aldean panpako luma-mototsaren gaineko garbiketa egin da. Gustatuko litzaiguke urtean bi aldiz jardutea baina ez dugu baliabiderik horretarako. Udalerri osora hedatuta dagoen arazoa da hori. Ortuak martxan ipintzearekin baliteke mantentze-lana areagotuta gertatzea. Jon Ander: Nabarmendu duen ideia izan da korapilatsua dela lorategiak ez diren aldeak sastrakaz garbitzeko arazoa, eragiten diolako udalerri osoari eta eskura dituen giza baliabideei, ezin dietelarik erantzun aurkezten zaizkien beharrizan guztiei. Lehen bageneuzkan lantaldeak INEMekin hitzarmenean, baina orain hori aldatu egin da. Bagoaz jarduten eskura ditugun baliabideen arabera. Natxo: Garbiketarako lan-taldeen kontratazioa korapilatu egin da Gobernu Zentralaren xedapenekin. Horrek eragina izan du Lanbiderekin geneuzkan hitzarmenetan. Are, estatuxedapen horiek debekatzen digute kontratatzea laneko postuen zerrendan jasota ez dauden lanpostuak. Auzokoa: Badarabil Isasi aldea paseatzeko eta ezin da paseatu espaloietan dauden autoak behartzen zaituztelako errepidera irtetera. Zer gertatzen da etxebizitza guztiek dituzten garaje partzelekin? Ez da logikoa. Norabide bakarraz, pentsatzen dut ezen, onartzen bada, trafikoa handituko dugula beharrizanik izan gabe. Isasiko garbiketaz, esan izan da astero 2 egunez egin ohi dela. Badaude asteak inortxo ere pasatzen ez dena. Esaterako, Gregorio MaraĂąonen dena uzten dute lurzoruan. Natxo: Jakinarazpena bidaliko diogu eskolako zuzendaritzari arazo horretan konponbideak bilatzeko.

LAUDIOKO UDALA 2012ko abenduaren 4a

7


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Auzokoa: Eranskineko zona kalifikatuta zegoen kirol zona legez. Gutxi erabilita badago, erabil egin dezagun. Egin dezagun aparkaleku bat gauza askotarako balioko duena.

Bestalde, tematzen du udaltzaingoak ikusi ohi dituela autoak espaloi gainean aparkatuta eta ez duela ezer esaten; baderitzo udaltzaingoak jardun beharko zuela. Natxo: Ortuez, badio momentu hau aukera bat dela ordenuan ipintzeko eskari handiko jarduera. Jon Ander: Badio horiek izango direla udalerrian itxita egongo diren ortu bakarrak; horrek garantia bat suposatzen du, beste ortu batzuek udalerrian betetzen ez dutena. Bere iritziz, egintza hori bera lasaigarria izan behar litzateke. Auzokoa: Ez al zegoen beste lekurik? Natxo: Aukeratu da egokien iritzi izan diogun lekua. Horren erabilera erregularizatuko dugu. Horren erabilera erregulatuko duen ordenantza bat onartuko dugu. Errealitatea da ezen, gai honetan (ortu publikoak eta erregulatuak), beste udalerri batzuen atzetik goazela. Nerea Gonzalez: Onartu egin da ordenantza Udalbatzarraren Osokoan. Orain ordenantza hori alegazioak aurkezteko aldian dago. Edozeinek egin ahal ditu bere ekarpenak. Egia da, ortuen eskaria badagoela. Arazoa da nola egin den, nik uste beste modu batera egin izan beharko zitekeela hori. Baina, orain dagokiguna bada era zuzenean funtziona dezatela. Nerea Garaio: Alegazioak aurkezteko epeak oraindik ez dira zabaldu ere egin. Hilabete 1ekoak izango dira, ALHAOn erabakia argitaratuta azaltzen denetik hasita. Moderaziotik adierazi zaie interesa duten pertsonei ezen, ordenantzari edozein ekarpen egiteko zalantzaren bat izanez gero, harremanetan ipin daitezkeela Herriko Etxearekin euren ekarpenak errazte aldera. Udalerrian ortu publikoetarako eskaririk ote dagoen galdetua, Basoetako Zerbitzuko bi teknikariak adierazi dute ezen, oraindik ez dela izen-emateko epea zabaldu ortuetarako, eta jadanik jaso egin dituztela 70 eskaera inguru. Auzokoa: Eskatu du trafikoaren gaiaz Isasiko auzokideei kontsultatuko zaienean, pertsona guztiei abisua eman dakien. Tematu du ezen, bere iritziz, arazoa badela gaur egun ez dagoela aparkaleku nahiko. Auzokoa: Bada arazo orokorra. Hori Goienurin ere badugu. Envaseseko autoak aparkatzen dute espaloien gainean.

LAUDIOKO UDALA 2012ko abenduaren 4a

8


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Natxo: Segurtatu du trafikoen ordenaziorako kontatuko dela Isasin egoiliar diren pertsona guztien iritziarekin. Julian: Auzo batzarrak badira oso tresna interesgarria. Baina bilera materialista bihurtu ohi dira. Ortua ikusi behar da proposamenaren onura sozialen ikuspegitik. Atsekabetzen nau, beste gai sozial batzuk ere ez daitezen planteatu: gazteen arazoak, adineko pertsonak, e.a. Errepikatzen dira arazoak baina bagoaz egiten ahal dena. Faltan botatzen dut bertan tratatzea beste gai sozial oso garrantzitsu batzuk. Gustatuko litzaidake, aurrerantzean, gero eta gehiago zentratzen bagara pertsonengan eta galdetzen badugu ia udala zer egiten ari den arlo horretan. Auzokoa: Galdetu du ia zer egingo den Plazan aurrekontuan erreserbatutako 40.000 â‚Ź horiekin. Natxo: Oraindik ez da definitu, baina hori ez da ardura-iturri izan behar. Hori bada diru bat atxikita dagoena plazan jarduteko eta, aurten ez bada posible, gerakinerako pasako da, baina gerakin atxikia; hau da, helburu horretarako xederatuko beharko litzatekeela. Auzokoa: Zer egingo da lehentasunen zerrendarekin? Natxo: Joango gara jokatzen arduraz eta erantzukizunez, kudeatuta eta inbertituta, markatutako lehentasunen arabera, aurrekontu aldetiko gaitasuna eta geure eskuduntzak bitatik galdu barik. Auzokoa: Nola doaz Ugarteko biribilgunerako elkarrizketak? Natxo: Elkarrizketak izaten ari dira udal teknikarien (arkitektoa eta ondarea) eta jabeen artean arazoaren kudeatzean aurrera egiteko. Agian Fernando esan dezake zerbait gehiago. Fernando: Badago proposamen landu bat arazoa konpontzeko aprobetxamendu urbanistikoen bitartez, jabeei aurkeztu egin izan zaiena. Ideia bada ez desjabetzea, baizik eta erabakitzea konponbide bat aprobetxamendu urbanistikoetan oinarritutakoa; horrek, aldi berean, exijituko luke enkaxe urbanistiko bat kontuan hartua izan beharko litzatekeena hurrengo aurrekontuei begira. Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat jo da.

LAUDIOKO UDALA 2012ko abenduaren 4a

9


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.