AKTA LANDALUZE_eu 2012-2

Page 1

ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LANDALUZEKO BATZARREKO AKTA

BERTARATUAK: Auzokoak: 17 pertsona: horietatik izan dira 2 andrazko eta 15 gizonezko. Udal teknikariak: Jokin Arruti, Obra-lan, Zerbitzuak eta Mantentze-lanen Arloko burua, Felipe Markuartu, Obra-lan eta Zerbitzuetako arduradun-kapataza, eta Fernando Hevia, udal arkitektoa ETA Javi Pagaza, Ondare teknikaria. Zinegotziak: Natxo Urkixo, (alkatea eta BILDUKO hautetsia), Koldo Zabala (BILDU), Juanma Ibarretxe (EAJ-PNV), Aroa Cerrada (EAJ-PNV) eta Julian Larisgoitia, (PSE-EE). Batzarra egin da 2012ko abenduaren 17 eguneko, 18:00etan, Gurdigilea Jatetxean.

0.- AURKEZPENA ETA HITZAURREA. Jose Cerro, moderatzaileak, 2012 urteko batzarren bigarren zikloko dagokion batzarrari aurkeztu egin dizkio bertaratuta daguden udal ordezkariak –kargu politikoak eta teknikariak- eta gaizerrenda aurkeztu egin du. Batzarrean tratatuko diren gaiak ondoko hauek dira: lehenik, inkestaren emaitzak aurkeztuko egingo dira; bigarrenik, azalduko egingo dira laburki abendua hilabetean zehar egindak herritarren parte hartzeko ekimenak; hirugarrenik, tarte bat eskainiko da nahi hainbat kritika eta ekarpen aurkez daitezen, lehenago tratatutako gaiekin harremanetan egon ala ez. Halaber, adierazi du aulkietan batzarrera etorritako pertsonen eskueran hiru dokumentu daudela: inkestaren emaitzen laburpen bat, auzoko emaitzetan nabardua berezia eginez, seihilekoan izandako parte hartzeko ekimenen laburpena eta txartel bat, hala nahi dutenek, adieraz dezaten beraien posta helbidean edo elektropostan zein dokumentu jaso nahi duten.

1.- INKESTEN EMAITZAK. Koldo Zabalak azaldu ditu inkestaren emaitzak parte hartzea eta lehentasunen eduki propioak aipatuta. Parte hartzeaz nabarmendu du urriaren 23tik azaroaren 14ra bitartean gauzatu den inkestan 1.066 pertsonek parte hartu dutela, ondoko banaketaz:

LAUDIOKO UDALA |2012ko abenduaren 17a

1


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

AUZOA

PARTE HARTZAILEAK

% POPULAZIO OSOA

150 42 328 42 38 106 225 135 1066

7.37 7.86 4.02 5.30 15.63 11.39 6.56 5.44 5.73

ARETA ARRAÑO ERDIGUNEA GARDEA LANDA-EREMUA LANDALUZE LATIORRO UGARTE GUZTIRA

% >18

6.60

Bestalde, inkestan parte hartu duten pertsonek emandako adina eta generoaren datuei begiratuta, parte hartze portzentajeak zehaztu ditu, ondoko hauek direla:

< 30 URTE (18-29) 2.130 pertsona

PERTSONA PARTE HARTZAILEEN ADINA ETA GENEROA. 108 GIZONAK (5.07%) 1.099 EMAKUMEAK 1.031

47 (4.27%) 61 (5.91%)

30-50 URTE 5.990 pertsona

454 (7.57%)

GIZONAK 3.076 EMAKUMEAK 2.914

213 (6.92%) 241 (8.27%)

>51 URTE 8.024 pertsona

425 (5.29%)

GIZONAK 3.715 EMAKUMEAK 4.309

229 (6.16%) 196 (4.54%)

GUZTIRA

987 (datua eskaini dutenak)

Azkenik, lehenestearen emaitzak aurkeztu ditu hiru adierazle nagusi hauekiko: Auzoko lehenengo lau proposamenak1, auzo bakoitzeko lehen proposamena eta herriko lehenengo zortzi proposamenak. Auzoa (lehenengo lau proposamenak):

1

Baita auzoko lehentasun guztien gaineko errepaso laburra egin du, hala nola auzo bakoitzak lehenetsitako lehenen go lau proposamenena, inkestaren emaitzen ikuspegi panoramikoa eta globala eskaintzeko helburuaz eta xedeaz.

LAUDIOKO UDALA |2012ko abenduaren 17a

2


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LANDALUZE PROPOSAMENA K

PUNTUAZIOA

BIZTANLEAK

KOEFIZIENTEA

APARKALEKUAK

774

930

83.22

HAMESA ERRETENAK

705

930

75.80

Zentro soziala

664

930

71.39

LANDAGUNEKO FEKALAK

495

930

53.22

Auzo bakoitzeko lehen proposamena: AUZOA

PROPOSAMENA

LANDA-EREMUA

LANDA-ERREPIDEAK

287

118.10

LANDALUZE

APARKALEKUAK

774

83.22

ARRAÑO

IRISGARRITASUN MEKANIKOA

310

58.05

LATIORRO

AUTOBIARAKO SARBIDEAK ITURRALDE

1.358

39.63

738

36.26

886

35.75

231

29.20

2.110

25.88

ARETA UGARTE GARDEA ERDIGUNEA

PUNTUAZIOA

UGARTEKO BIRIBILGUNEA SANTA KURUTZ ZUBIA ALTZARRATE ZUBIA

KOEFIZIENTEA

Azkenik, herria (lehenengo zortzi proposamenak): ZINEMA-ANTZOKIA, EPE ERTAINERA

3.628

APARKALEKUAK

2.627

LAMUZA PARKEA

2.597

LAUDIOKO UDALA |2012ko abenduaren 17a

3


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

OINEZKOEN GORAGUNEAK ERABERRITZEA

1.960

ERABILERA ANITZEKOEN PROIEKTUA

1.815

ASFALTATZEA ARETA-GARDEA ERREPIDEA

1.761

TXAKURREN GOROTZAK

1.671

ERABERRITZEA AZOKA PLAZA ZAHARRA

1.663

Inkestaren emaitzen azalpenaren ostean2, hitz egiteko txanda bat zabaldu zen, ondoko berba hartzeak izan zirela:

2.- HERRITARREN PARTE-HARTZE EKIMENEN LABURPENA Koldo Zabala zinegotziak errepasoa egin du ekaineko hilabetetik hona egindako parte-hartze ekimen nagusiena, izan ere, hilabete horretan egin ziren 2012 urteko aurreko auzo-batzarrak. Era oso laburtuan aurkeztu ditu herritarren parte-hatzeari buruzko jardunaldiak, pasa den ekaineko hilabetean zehar egindakoak; inkestarako informazio euskarri legez editatutako Zuin berezia; herritarren parte-hartzerako udalaren WEB atari berria (www.zurelaudio.net), izaera iraunkor eta dinamikoa duen informazio euskarri legez; eta Ermualdeko (Santa Luzia) Plan Bereziaren erredakziorako euskarrizko jardunaldiak. Gai-zerrendako puntu honetaz hitz egiteko txanda zabalduta, ez du hitza hartu batzarrera etorritako pertsona batek ere ez.

3.- KRITIKAK ETA EKARPENAK. Hauxe da txanda batzarrera etorri diren pertsonek aurkez ditzaketena nahi beste zalantza edo proposamen. Galdera, proposamen edo iradokizun horietako batzuk lehenago tratatutako puntuekin harremanetan daude; beste batzuk, ostera, ez daude.

2

Inkestaren emaitzen informazio osora iritsi nahi duenak, amaierako txostenaren bitartez egin dezake, txosten hori parte hartzeko www.zurelaudio.net udalaren web atarian ostatu hartuta dago.

LAUDIOKO UDALA |2012ko abenduaren 17a

4


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Koldo: Azaldu du Barbara bihurguneko proiektua egiteko kudeatzeen egoera nola dauden eta Fernandok zehaztu egin ditu. Fernando: Hainbat fasetatik pasatu den konponbide xinplera iritsi egin da. Galtzadaren egungo trazatua manenduta, oinezkoen segurtasun lehenetsita. Helburua bada aparkalekuraino heltzen den espaloia lotzea bihurgune amaieran dagoen erreka gaineko zubiarekin. Proiektuak bi zati ditu: Egungo ezkaien zatiaren gainetiko bi metro zabaleko espaloia, aparkalekua muga duela; bihurguneko barru aldetik bi metroko oinezkoen bidea, bi eserleku edukiko dituen egoteko leku batekin, harik eta San Joanerantz igotzen den espaloi txikira heldu arte. Puntu gorrien marra – azaltzen ari da planoa alboan duena- bada errekaren zortasun gunearen muga. URArentzako gune hori ukiezina da. Lehen proposamenak marra horren barrura sartzen zen, horregatik gaitzetsi egin zuen URAk. Proposamen berri bai onartu du URAk, betiere baldintzatuta proiektuak errekaren bazterreko landaredia birnaturalizatzeko ahalegina egiten badu Erdibitarteko konponbidea da, URArekin solasak izan ostean, konponbide bideragarriena eta eraginkorrena bihurtu dena. Eragindako lurzoruaren jabetzarekin asebetetzeko elkarrizketak egin dira, dagoneko konponduta daudenak. Azken proposamen honek hobe konpontzen ditu bihurgunean azaltzen zen arazoen multzoa. Auzokoa: Zer egingo da adinekoen egoitza ohian? Ezin daiteke egin erretiratuen zentro bat? Badago horretarako lekua. Bada leku oso polita eta zentrikoa. Koldo: Neuk ere uste dut badagoela lekua. Lokal horrek beharrizan asko asebete ditzake, horien artean Landaluze eta Arrañorako gizarte aretoa izatea. Eragozpena bada finantziazioa zeren horrek beharko luke inbertsio garrantzitsua. Horrexetan ari gara lanean. Bada egin behar dugun zerbait, zeren, denboraz, eraikuntza hori hondatzen joango den. Izango duen erabilera definitu beharko dugu denon artean. Auzokoa: Nik proposatzen dut pentsatu egin behar dugula gazteriarengan. Ez dago ezer berarentzako. Koldo: Zehaztu behar ditugu gauza horiek. Latiorron ere irten da gai hau. Baderitzogu egoitza ohiak eskain ditzakeela auzoak behar dituen aretoak. Auzokoa: Aurreko bilera batean proposatu egin zen oinezoen pasabide bat egitea Argitxuren parean. Beste pasabidea ez dago eskueran. Oinezkoen pasabide berri batekin Argitxuren parean, egungoa ordeztu ahal izango genuke.

LAUDIOKO UDALA |2012ko abenduaren 17a

5


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Felipe: Ondo begiratu behar da bere kokapena zeren ezin ditugun oinezkoen pasabideak ipini leku guztietan. Distantzia batzuk errespetatu behar dira horretarako. Egia da egungokoak ikusgarritasun eskasa eskaintzen duela. Koldo: Bihurgune horrek ikusgarritasun eskasa du eta, horregatik ipini dira abiadura erreduktoreak edo motelaraztekoak. Jokin: Hainbat aldiz begiratu dugu eta proposamen guztiek dituzte euren abantailak eta desabantailak. Auzokoa: Landaluze 2-10 artean badago farola bat hainbat bolarekin, argiztatze eskasa ematen dutena. Bolak aldatu beharko lirateke gehiago ikus zedin. Koldo: Hori begiratu beharra dago. Auzokoa: Aurreko agintaldiaren amaieran sinadurak entregatu ziren Ametsaren atze aldeko horma hobetzeko. Ez dugu inolako erantzunik jaso horretaz. Badago egoera ezin txarragoetan. Halaber, garbitu egin beharko litzateke, gutxienez, urtean behin. Jokin: Oso konponbide zaila du. Natxo: Espedientea bilatuko dugu eta teknikariek txosten bat egin dezaten nola dagoen. Auzokoa: Konpon daiteke Landaluzen erreten eta areken azpi aldeko luzatuaren arazoa? Koldo: Badugu proiektu bat. Nik uste konponduko dela oso epe laburrera. Inkesta egin da ezagutzeko auzokoen lehentasunak zeintzuk ziren eta erretenak agertu izan dira auzoko lehentasunen bigarren lekuan. Talde politikook geure gain hartu dugu lehenespen horiek kontuan hartuko ditugula, betiere ekonomia-posibilitateekin bat. Auzokoa: Eta aparkalekuena? Koldo: Hori bada korapilatsuagoa. Hor arazoa bada lurzoru horien jabetza. Arekak konpontzea gure esku dago soilik eta bakarrik. Javi: Jabe guztiekin negoziatu da eta bideragarria izan zen aukera bada egungo aparkalekuarena. Hori da lortu ahal izan zenik eta hubileneko lekua. Ez dago non aukeratu askorik.

LAUDIOKO UDALA |2012ko abenduaren 17a

6


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Auzokoa: Behitzat, udaltzailnak ere toleranteagoak izan litezke. Auzokoa: Landaluze parkean instalatu diren pedalak distantzia desegokian ipini dira.. Eserlekuarekiko oso hurbil daude. Felipe: Uste dut beharrezko distantzia errespetatu egin dutela, baina Juanferrekin komentatuko dugu begira dezan ia ondo instalatuta dauden ala ez. Koldo: Badira homologatutako eta espezializatutako enpresak. Deitu egingo diogu enpresari hori egiaztatzeko. Auzokoa: Noiz konponduko da Barbara bihurgunea? Natxo: Orantzen ixten ari da lurzoruaren erosketa. Obra-lana hasten den arte denbora aldi bat pasa daitekeenez, lurzorua udal jabetzara pasatu bezain laster, kenduko dugu itxitura eta sastrakak. Auzokoa: Galdetu du ia Egia zelaiko jabeak obligatu ahal dituen hori garbitzera. Natxo: Uste dut baietz, egin litekeela agindei bat. Jokin: Soilik errespetatu beharko litzateke errekaren zortasun esparrua (URA) Auzokoa: Eskatu du lekuz aldatzeko 21 zenbakiaren parean dagoen farola, aparkatzekolekua bere osotasunean aprobetxatzeko. Auzokoa: Badio konponketak egin direla baina jarraitzen duela ura sartzen HAMESAKO garajeetara. Halaber galdetu du erretenen eta areken -azpi aldeko lauzatuaren- konponketaz. Auzokoa: Galdetu du ia beharrezkoa den 2 plaza erreserbatuta egotea mugikortasun gutxituko pertsonentzako. Natxo: Legeak erabakita dakarrela beharrezkoak diren plazen zenbatekoa, proportzionalitatezko irizpideetan oinarrituta.

LAUDIOKO UDALA |2012ko abenduaren 17a

7


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Auzokoa: Badaude pertsonak mugikortasun gutxituta ez daukatenak eta txartela badutenak eta, jakina, erabiltzen dutenak. Natxo: Aldatu egin ditugu txartelak; horretarako egiaztatzea eskatu dugu. Zehatzen da (isuna) txartelaren erabilera txarra egitea. Koldo: Udalak badu ordenantza bat eta horrekin saihestu nahi du txartelen erabilera txarra. Txartela erabili behar da soilik eragindako pertsona eraman-ekarri egiten denean. Ordenantzak baimentzen du txartela kentzea, egiaztatzen bada txartelaren erabilera txarra egin dela. Auzokoa: Kulullu bidearen fondoan txakurrak irteten dira kalera eta ez ditu inork jasotzen horien gorozkiak. Abisatu egin dugu arazo horretaz baina ez da kasurik ere egin. Koldo: Tamalez, bada arazo orokorra dena udalerri osoan. Badirudi pertsona batzuk ardura eta erantzukizun osoz portatzen direla. Udalak, paperontzi espezifikoen bitartez, poltsak eskaintzen ditu, baina pertsona batzuek ez dituzte erabiltzen. Udaltzaingoak, portaera desegokiak ikusten dituenean (gorotzak, uharlak, muturrekoak‌) isunak ipintzen ditu, baina ezin daiteke udaltzainbat egon pertsona bakoitzaren ondoan. Natxo: Kasu batzuetan iritsi dira are jabeari txakurra kentzera ere. Auzokoa: Errekondoko pasealekua, HAMESAko etxeen parean, beti dago zikin. Halaber, badaude hormatik behera jaisten diren hustubideak edo isurbideak. Bada oso leku polita baina hortik ezin da ibili. Felipe: Hori badakigu, izan ere, gaur bertan izan garen hori ikuskatzen. Akeraren baten batean kolektorea ere buxatuta edo trabatuta geratu da. Jadanik abisatu egin diegu horko atarietako erkidegoei garbi dezaten hori. Uda honetan garbitu zen eta oso ondo geratu zen. Aukera honetan jadanik emana dugu abisua. Auzokoa: Badago enpresa bat,erkidegoek kontratutakoa, aldiro garbiketa egiten duena. Auzokoa: Iradoki du komeniko litzatekeela agerikoa egitea edo publikoki argitzea laguntza sozialen politika. Nahaste-borraste handia dago horretaz. Badaude eledun batzuk agian larregi objektiboak ez direnak eta nahastea sortzen ari direnak. Halaber egon daiteke jendea laguntzen eta horietara iristeko baldintzen ezaguerarik ez duena. Informazioa abantaila litzateke pertsona guzientzako, arrazoi batzuengatik edo besteengatik.

LAUDIOKO UDALA |2012ko abenduaren 17a

8


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Koldo: Guzti horretaz informazio ematera goaz ZUIN berezi baten bitartez -bi hilerokoa-. Gai hau tratatuko da sakontasunez. Pertsona guztiok jakin dezagun zein laguntza mota dagoen eta horietara iritsi ahal garen ala ez. Bi hilabeteroko ZUINaren planteamendua bada auzokoentzako intereseko gai ezberdinak garatzen joatea. Helburua bada egunik egunera gardenagoak izatea. Auzokoa: Halaber, nik uste laguntza sozial bat jasotzen duenak komunitatearekin batera eta elkarrekin lan egin beharko lukeela, bere denboraren zati bat dedikatuz komunitatearen zerbitzuan. Nik uste hori ona dela gizarte osoarentzako, pertsona onuradunak barne. Aroa: Gai hori azaldu genuen Gizarte Ongizate Batzordearen baitan eta teknikariek esan ziguten ezen, laguntza bat izatean, ez zegoela lege-posibilitaterik pertsona horiei izendatzeko lan sozialak -ibaiak garbitzea, e.a.-. Juanma: Laguntza sozialen gaia sortzen ari da nahasmena, kezka eta ardura. Pertsona batzuek pentsatzen duten ez daudela ondo emanda, are gehiago, badaude pertsonak ez dakitenak horietara iristeko bidea eduki hal dutela. Ardura horiei erantzuna eman behar zaie, eta horrexetan ari gari. Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat jo da.

LAUDIOKO UDALA |2012ko abenduaren 17a

9


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.