Plan Berezia

Page 1

B.2. IDEIEN PROPOSAMENA 1

MEMORIA

PROPOSAMENAREN GILTZA Plangintza baten beharra Ermuko Andra Maria santutegiaren ingurua hondatzen ari da. Nekazaritzako eta abeltzaintzako tradiziozko ohiturek eman diote forma gaur egun horren berezitzat hartzen dugun babesgune horri, eta gaur arte ez da bera babesteko arauak ezarri beharrik izan. Hala ere, hara iristeko bideak hobetu direnez, gero eta jende gehiagok aisialdirako erabiltzen duenez, tradiziozko elementu arkitektonikoren bat aurri denez eta ondare historikoan esku-hartze partzialak egin behar izan direnez, beharrezkotzat jo dugu bertako balioak egokiro kudeatzeko eta hondamen progresiboa gelditzeko kapaz izango den plangintza sustatzea. Arloa Plangintza bereziko arloa mugatzea oinarri estrategikoak ezartzea bezain garrantzitsua da. Justifikazioa ondoren zehaztuko da. Santutegiaren 9,5 ha-ko azalera da jarduketarako ardatz bereizgarria eta zentzua ematen diona. Hori oinarritzat hartuta, beste sektore periferiko batzuk gehitu dira, estrategiari nolabaiteko segida emateko, 400 ha-ko azalera koherentea lortu arte, plan bereziaren arloa eratzeko. Mugak honako irizpide hauen arabera ezarriko dira: -Sakabanatutako ondare-elementuak multzokatzea. -Udalaren jabetzapekoak izan edo lortzeko bidean dauden lurrak barne sartzea. -Paisaia-unitate koherenteak kateatzea. -Santutegiaren eremuko unitaterako, begi-bistako arro interesgarriak taldekatzea. Eskalak Babes plangintza ezartzeko proposatutako azaleran, eskalako bi maila daude: santutegiaren eremua eta inguruko lurrak. Lehena tokiko eskalari lotu zaio. 9,5 ha-ko azalera du eta santutegiaren eremura, baselizetara eta aurreko baserrietako auzoetara mugatuta dago. Bigarrena lurralde mailako eskalari dagokio. Azalera horrek santutegiaren sektorea inguratzen du eta 400 bat ha-ko azalera du, Kamaraka eta Gazteluzar mendietako magaletan.


Naturgunerako estrategiak Asmoa da ingurumenari loturiko balioen etorkizuna bermatzea eta beroriek sustatzea, orekaren bitartez, hau da, basogintzako eta abeltzaintzako eginkizun sozioekonomikoen garrantziari eutsiko dion oreka, eta kalterik handienak eragiten dituzten praktikak eraldatzea, babesarekin bateragarri diren jarreren bidez. Laburbiltzeko, bioaniztasuna areagotzeaz gain, gure egin nahi dugu baso aforismo zaharra: ustiatu eta zaindu. Horretarako, plangintzak honako estrategia hauek barnebiltzen ditu: -Dauden paisaia apartak babestea. -Ingurumeneko aukerak garatzea, natur ekosistemen logikari jarraiki. -Basoko eginkizun ekoizlea kudeatzeko irizpideak berrikustea, iraunkortasuna bermatuko duten praktiketara egokitzeko.

ereduaren


-Dauden korridore ekologikoak sustatzea eta plangintzaren eremu periferikoekin lotzea. Ondarearen balioa eta ezagutza Santa Luzia inguruak kulturari eta ondareari loturiko funtsezko balioak dauzka eta garrantzitsua da beroriek zaintzea. Ondare horren eta bera posible egin duten gizarteen historia jakin behar da, bera osatzen duten eraikinak edo natur elementuak neurri egokian ulertzera heltzeko; eta garrantzi hori izango da babeserako eragilea. Ondare horren jatorria eta haren sorreraren zergatikoa ikertu eta ulertuz gero, ondarearekiko lotura sortu eta balio egokia emango diogu, bera iraunarazteko guraria piztuko zaigulako, eta halaxe egingo baitugu plangintza berezi honen moduko estrategien bitartez. Ondare sare berria eratu ondoren, posible izango da kudeaketa zuzena egitea, aurreko erabilerara eta bizimodu berrietara egokitutako zaintza edo birgaitze kontsekuentea izanik. Horixe da plangintzaren helburua. Tokia ulertzeko funtsezko modua Noizean behin pentsatzen dugu gure ondarea zaintzeko arrazoia legatuan eman zaiguna iraunarazteko erantzukizun hutsa baino ez dela. Baina, baliteke, kasu batzuetan, Ermuko Andra Mariaren kasuan, esate baterako, bera ulertzeko funtsezko modu sakon horren zati bat izatea gure arbasoak tokia sakratutzat hartzera eraman zituena, eta sentimendu berak gu ere bultzatzea bera babestera lurraldeko gainontzeko aldaketa arin horietatik. Agian, Ermuko landetako gurbitzen eta gaztainondoen artean paseoan gabiltzala sentitzen dugun babes atsegin hori sentitzearen arrazoia ez dago gunea basoustiapenetik libre utzi zuen zorioneko kointzidentzia botaniko hutsean. Agian, geure baitan ere nahi dugu erlijiositate hori ulertu, erlijiositate horrek bizkaitar eta arabar asko eta asko ekarri baitzituen gune honetara debozioz beteta. Gizartean aldaketa ugari izan arren, gizon-emakume horiei begira, sentitzeari utzi ezin diogun zerbait dugu. Santutegi erlijiosoa da, naturaren tenplua, meditaziorako gunea‌ Plangintza bereziaren bidez tokia zaintzeko aukera izan nahi dugu, gure sentitze sakonenetako. Herritarren parte-hartzea Parte-hartzea eskubide baten isla da, zehatzago esanda, herritarrek gizarteari forma ematen dioten aldaketa-prozesuetan parte hartzeko eskubidea. Eskubide hori araututa dago, artikulazio horren bitartez eskubidea eraginkorra izan behar delako, benetako prozesuarekin batera sortzeko eta herritarrek adostutako ekarpenek prozesua aberasteko. Plangintza berezi horren irazkia Laudio herriko bertako kultur sustraiei lotuta dago, beraz, egoki iritzi diogu parte hartzeko mekanismoak bultzatzeari, auzokide guztiak bera egiteko bidean protagonista izan daitezen. Zabaltzea, jakitea, hausnartzea, eztabaidari eragitea eta balorazioen emaitzak prozesuan barnebiltzea da bera garatzeko erabiliko dugun metodoaren helburua.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.