Ho Barripapera (Ekaina 2016)

Page 1

WEBGUNIE

HERRI-OLA 2016EKO EKAINA | 1. BARRIPAPERA

Herri-ola.eus martxan Daueneko martxan dau www.herri-ola.eus wegunie. Bertan Herri-ola zertan oinarritzen dan edota zelan antolatzen dan azaltziaz aparte, euren interesen arabera prozesu edo talde diferentietan antolatutako herritarren proiektuen barri aukiko dozue. Ez hori bakarrik, zure proiektue proposatzeko "Proiektuen azoka" izeneko atal bat be topauko dozu.

Herri-olak 160.800 euroko aurrekontue aukiko dau

Badie hilabete batzuk, herritarrak eta Udala batzen dien Herri-ola batzordie osatu zala. Ordutik, herritarrak euren interesen arabera talde edo prozesu diferentietan antolatute, prozesu bakotzan helburu eta estrategijak aurkezten ibili die. OIN, OTXANDIJOKO UDALAK, 160.800 EURO ITZI DAUZ HERRI-OLAn ANTOLATUTE DAUZEN HERRITARREN ESKUETAN.

Hamarnaka eta hamarnaka herritar die Herri-ola egitasmuen baitten antolatute dauzenak. Batzuk, hezkuntzaz arduratute dauzelako, beste batzuk ingurumenaz, edota hirugarren batzuk herrire etorri barrijek dien pertsonen integraziñuaz. Ardurak diferentiek izenda be, bakotzak bere prozesutik bestiena ulertzeko saiakerie egin, eta kontsentzu osoz 2016jen Herri-olako zein proiektu diruz lagundu erabaki da. Kontsentzu osoz egindako aurrekontue Gaur egun, herritarrek hauspotutako sei talde edo sei prozesu dauz martxan. Horiejetako bat, Otxandijoko herrije euskalduntzie helburu dauken "Amaraune euskaldunon sarie" da. Prozesu honek esaterako, 15.000 euro inguruko diru partida bat aukiko dau sentsibilizazio kanpainak egin, Hika ikastarue martxan ipini edota Otxandijoko berbak jasoko dauezan proiektue aurria atateko.

Bestetik, ume, guraso, irakasle eta hezkuntzan interesautako herritarrek osatzen dauren "Hezi" prozesuek, 40.000 euroko aurrekontue aukiko dau hiru proiektu konkretu aurria erueteko: umiek erabakitako jolas parke barrije eraikitzeko, gaztetxuek euren aisialdireko jarduerak antolatzeko, eta helduek aukeratute Mañondoko frontoi aurrekaldeko saskibaloi kantxa errekuperatu eta eskola inguruen trafikue murrizteko proiektue aurria erueteko. Euskal Herritik edo munduko beste leku batetik Otxandijua bizten datozen pertsonen integraziñue lortzeko lanien dabilen "Alkarregaz" prozesuek barriz, 4.300 euroko aurrekontue aukiko dau. Sentsibilizaziño kanpañak eta aurreiritzijek gainditzeko tailerrak egin, harrera protokolue diseñau edota kultur aniztasunaren jaije antolatzeko. Horretaz aparte be, frontoi azpiko lokala apurke-apurke atontzeko

asmuaz, kirol-eskaintza eta kirol-instalaziñuek hobetzie helburu dauken "Mañondo" prozesuek 15.000 euro aukiko dauz. Gainia, hondakinek ahalik eta gehiejen murriztu, berrerabili eta birziklatzeko helburuaz lanien dabilen "Zero Zabor" herritar taldiek be, beste 75.000 euro lortu dauz. Amaitzeko, energija arluen murgildute dauen "Oreka" prozesuek 700 euro aukiko dauz, Goienerren bazkidetza kanpaina egiteko. Gainontzekue, gastu orokorretako itzi da: kartelak edo errebista hau ordaintzeko adibidez.

Herritarrak euren interesen arabera antolatu die prozesu edota taldietan HERRI-OLA | 1


OREKA

Goiener kooperatibako bazkide egiteko kanpaina

HEZI

Herriko umiek elementu naturalakin egindako jolas parke bat gure daure

UMIEK eurek PROTAGONISTA DIEN ASANBLADA BATEN ERABAKI EBEN JOLAS PARKE BARRI GURE DAURELA. OIN, JOLAS PARKE HORI HERRIKO ZEIN BAZTERRETAN ERABAKI ETA JOLAS PARKE HORretan zer ipinI ERABAKI BIHER DAURE.

Oreka batzordiek energija barriztagarrijetan oinarritutako energija eredu barri baterantz bidie egitie dauko helburu. Eta horretarako komunitatien inplikazi単ue funtsezkue da. Askotan aldaketa haundijek gure eskuetan ez dauzela pentsau arren, kasu honetan uste doguna baino gehijau egin geinke. Komunitatie erronka honetan inplikatzeko tresna izeteko bokazi単oz jaio zan, hain zuzen be, Goiner kooperatiba. Horregaitik, Oreka batzordetik Goiner herritarren artien ezagutzera emon eta bazkidetza berrijek lortzeko kanpaina bat bultzatuko dogu.

AMARAUNE

Guraso eta umien arteko irakurketa taldiek sortu guran

Ia urtebete pasau da Hezi umien berbie entzuteko HAURREN ASANBLADAK antolatzen hasi zala. Asanblada hauetan igerileku estalijek eta jolas parke bat moldatu edo beste berri bat sortzeko nahia erakutsi eben. Lehena ekonomikoki bideraezina dala ikusite, bigarrena gauzatzeko hainbat pausu emon die. Ure, arie eta egurre aukitie eta tirolina zein tobogan handi bat die euren nahiak. Horren inguruen, helduok formatzeko hitzaldi bat antolatu eta Herri-Olako batzordien horretarako dirue eskatute, haur eta gurasuekin lekue erabaki eta jolas parkie diseinatzie izengo die hurrengo hilabeteetan emongo dien pausuek.

Otxandijo euskalduntzeko bidien, arlo kulturalien euskerazko aisialdi egonkorra bultzetzie estrategikotzat ikusten da. Bide horretan, euskerazko ipuin eta liburuen irakurzaletasune sustatu gure da. Asmue, herriko ume eta gurasuek batuko leukezan irakurketa taldie sortzie da. Irakurketa talde hori hilien behin batuko litzake eta bertan umientzako ipuin edo liburu bat kontauko litzake. Daueneko, hau antolatzeko, hainbat batzar egin die eskolako arduradun eta guraso batzukaz. Egitasmo honen inguruen interesa badaukozu, antolatzen lagundu gure dozuleko edo bakarrik parte hartu gure dozuleko, euskara@otxandio.net helbidia email bat idatzi.

AMARAUNE

Turista eta etorri barrijentzako hiztegije Turistak edo herrire bizten datozenak euskarara gerturatzeko asmuaz, eskuko-hiztegi txiki bat argitaratuko dau Amaraunek. Hiztegi horretan, eguneroko bizimoduen langutza handikuek izen leikezan berba eta esaldijek batuko die. Guztire, hamar hizkuntza diferente batuko die hiztegi horretan. 2 | HERRI-OLA

Ma単ondoko frontoi ingurue eta eskolarako bidie Prozesu parte hartzailie martxan ipini da ikasle, nerabe, irakasle, jantokiko langile, guraso eta Heziren artean Ma単ondoko frontoi inguruen erabilera definitzeko. Eskolarako oinezko bidie txukundu eta frontoi aurreko eremue haur eta nerabeentzako jolas-gune bilakatu gure die.


MAÑONDO MONSE, AINARA, NEKANE, LOREA, ALAITZ, JOSU ETA LEIRE

“Frontoi azpiko lokala errekuperau gure dogu kirola itteko” AUZOLANIEN, MAÑONDOKO FRONTOI AZPIKO LOKALA TXUKUNTZEKO ASMUE DAUKE PROIEKTU HONEN INGURUEN BATU DIEN HAMABOST BAT HERRITARREK. KIROLA ITTEKO ERABILIKO DAN LOKAL HORI, URTE ASKO IRAUNGO DABEN FASE DIFERENTIETAN BARRIZTUKO DA. EUREN BERBETAN "DIRU GITXIGAZ, BAIE GOGO HAUNDIJAZ" EBATU DOTSIE PROIEKTU HONI.

HEZI Hezkuntza komunitatea

Eskola ingurue kotxe bako jolasleku!

Ane atzetik dator, itxarongo dotsagu?”, “Begitu, putzue leitute dau, goiezan leije apurtzera!”, “Kotxiek zapaldutako ugaijo bat dau hor!”. Holakuek izeten die eskolarako bidien gure haurrek topetan daurezan sorpresak. Ederra da lagunekaz edo senitarteko bategaz tertulijan juetie, naturak eskeinitako gauza txikijez jabetu eta disfrutetie, eta bai- “Danon artien eta te hilik dauen ikuspegi hezitzaile ugaijuai autopsi- batetik, eskola je egitie be. eremuen kotxiek Zoritxarrez baie, auki biherko gero eta gehijau leukien lekue zein die lagunartien dan eztabaidatu bidai hau egitie eta adosteko zer dan ezagutu premiñe ikusten be egiten ez dogu" dauren umiek. Kotxiek eskolarako bidie eta ingurue konkistatu daurez! HEZItik, Eskola eta Guraso Elkartiaz alkarlanien, lanien hasi gara Mañondon kotxiek eragiten dauren arazo honi aurre egiteko. Jakin badakigu, gai korapilatsue dala gurasuen artien, baie oinezkuen segurtasune autoz dabizen askoren erosotasunen gainetik jarri biherra dauela uste dogu. Hau dala eta, guztijon artien eta ikuspegi hezitzaile batetik, eskola eremuen kotxiek auki biherko leukien lekue zein dan eztabaidatu eta adosteko premiñe ikusten dogu.

Herri-olako beste prozesuetako proiektuek Nortzuk zare eta zelan elkartu ziñien? Oin dala hilabete batzuk, plazan gauzela, moduen, diru apur bat (15.000euro) lortu pertsona batek komentau eban faltan zan. Behin diru hori lortute, herritarrei batzar botaten dauela Billerlen dauen kirol zabal batia deitu jaken lokal horretan zer eskaintzie Otxandijon. Hortik, beste batek egin biher dan danon artien erabakitzeko. komentau eban, kirol eskaintza hori jaso Eta hemendik aurrera zer egingo leiken lokal egokije izen dozue? leikela hutsik dauen MañonBehin herritarren biherrizenak doko frontoi azpiko lokala. zeintzuk dien jakinde, lokal horrek Apurke-apurke, bata bestiaz “Ahal dana ze aukera eskeintzen dauzen aztertzen berbetan eta interes bardiñe behintzet, gabiz. Horretako, arkitekto bategaz geunkela ikusite, hamabost auzolanien harremanetan parau gara, eta daueherritar inguru elkartu ginen. itteko asmue neko proiektuen lehen zirriborrue dauku” idaztiai ekin dotsa. Arkitektuen Zein da zuen helburue? azken zirriborrue daukunien, atzia Helburue, Otxandijoko herritarrakin batzartzeko asmue kirol eskaintzie hobetzeko, dauku. Bitartien, ahal dana behintzet frontoi azpiko lokala egokitzie da. Gaur egun, herrijen bertan kirola Auzolanien itteko asmue daukunez, lana iteko dauzen lokaletan ezin da eskaintza zelan egin, zein seguro biher dien, zenbat barririk eskeini. Goizien goizetik hasi eta jende dauen prest edo zein material gaberarte, Haurreskolako kiroldegije edota biherko dan pentsetan gabiz. frontoie okupaute egoten die. Baten batek zuekaz lan egin gure badau, zelan ipini leike zuekaz harremanetan? Zer egin dozue gaur arte? Gutako edozeinegaz harremanetan ipini. Hainbat batzar in ostien, frontoi azpiko lokala biziberritzeko proiektu hori Herri- Lanerako prest dauen edonor hartuko dogu olako batzordien aurkeztu gendun. Bertan, esku-zabalik. HERRI-OLA | 3


OTXANDIJOKO

AGENDIE  EKAINA

ZERO ZABOR

Ez badozu zure dirue basura bota gure, hasi konposta egiten BASURA KANTITATE BARDIÑE SORTZEN JARRAITZEN BADOGU, BASURA TASAK GORA EGINGO DABE. soluziñue birziklatzie eta konpostatzie da, eta HORRETAKO BOST AUZOKONPOST GUNE BARRI IPINIKO DIE herritik ziher.

4 zapatue

Gaztetxien 15. urteurrena 5 domeka

Mirugainen irteera: Araia-Zegama 10, 11 eta 12

Mekoletako jaijek 17 barikue

Eskola egune 26 domeka

Kultur Aniztasunen jaije 23 eta 29

San Juan suek / San Pedro suek 29 eta 30

Konpostaren gaineko auzo-batzarrak

UZTAILA 2, 3 eta 4

Mirugainen irteera: Pirineoak 10 domeka

Herri kanta egune 16tik 24re

Otxandijoko jaijek 22 barikue

Andikonako bondarketan 80. urteurrena

Gure etxien plastikue, papela eta kristela birziklatu eta janari hondarrak konpostatzen badoguz, basura oso gitxi sortzen dogule konturatuko ga. Hau da, gure etxeko basura poltsien %85a birziklatu eta konpostatu leiken bitartien, konturatuko ga %15a bakarrik botako dogule kontenedore grisera. Gauzak holan, basura poltsie hilebetien behin edo bitten atata nahikue aukiko dogu. Ez hori bakarrik, birziklatzie eta konpostatzie oso merkie dan bitartien, kontenedore griseko basurie tratetie gero ta garestijau da. Ijez kontenedore

griseko tonelada bakotza zabortegire botatiarren 45 euro ordaintzen bazien, aurten 68 euro ordainduko doguz. Horri, egunero-egunero basurie batzen datorren kamioien gastuek gehitu biher jakaz. Horregaitik, aurten herritarrok ordaindu biherreko basura tasie igo egin da, eta bardin jarraituz gero, gehijau garestituko da hurrengo urtietan. Ez badozu zure dirue basura botaten jarraitu gure, birziklatu eta apuntau zure etxeko janari hondarrak konpostatzeko proiekture. Emon izena whatsappez 648 26 52 46 telefonuen, edo emailez zerozaborho@gmail.com-en.

ALKARREGAZ

Harrera protokolue: Otxandijua bizten datozenentzako Ongi Etorri plana

Proiektuen Azoka Martxan dauen prozesun baten parte hartu gure dozu? Edo beste proiektu bat buruen daukozu eta Herri-olan bere lekue auki leikela uste dozu? Idatzi: herri-ola@otxandio.net-era.

Azken hiliotan, “Alkarregaz” taldiek bere lan-ilduek eta helburuek finkatu dauz: herriko kultur aniztasunen hausnarketie egitie, herritarrei begireko lan pedagogikue garatzie, herrijen sortu leikezan zurrumurruei aurre egitie eta kanpotik datozenei modu inklusibuen gizarteratzeko erreztasunek eskaintzie. Bide horretan, Euskal Herriko beste herri batetik, Europatik, nahiz mundu zabaletik Otxandijua heldu barrijei begireko Harrera Protokolue martxan dau. Honen helburue, bizilagun ailegau barrijei Ongi Etorrije egitie eta integraziñue erraztie die. Harrera Protokolue, kanpotik etorritako edonor herrijen

erroldatziaz batia ipiniko litzake martxan: Udaletxien bertan, Ongi Etorri karta bat, eta hizkuntza diferentietan herriko informaziñue batzen dauen Baliabide Gida banatuko jakazan. Horretaz aparte, etorri barrijek gure izenez gero, askotan gatz izeten dan gizarteratzerako lehen pausue emoten laguntzeko, Harrera Taldiaz harremanetan ipinteko aukerie aukiko leukie. Harrera talde hau, kasuen kasuko biherrizenei erantzuteko, adin eta genero desberdinetako herritar bolondresekin osatu da. Bestiek beste, herrije ezagutzen laguntzeko, ohiturak erakusteko, dudak argitzeko eta hartu-emonak errezten laguntzeko helburue dauko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.