Guzurmaiko 2014 Nagusi

Page 1

Mono grafik oa

Otxandioko Udal Aldizkaria 覺 2014ko udaberria 覺 14.zenbakia EDITORIALA

GUZURMAIKO

Nagusi prozesua diagnosia eta ekintza planaren oinarriak


KOKAPENA

NAGUSI PROZESUA

Aldaketari aurre egiteko oinarriak Nagusien bizitza kalitateari eragiten dioten arlo desberdinak aztertzerako orduan sakoneko faktore sozial, kultural eta ekonomikoekin aurkitzen gara aurrez aurre, eredu oso bat finkatzen duten oinarrizko zutoinekin hain zuzen; jendarte baten garapen-maila, hein baten, gizarte-sistema horrek segmentu sozial ahulenekiko darabiltzan babes-mekanismoen nolakotasunak definitzen baitu. Har dezagun adibide bezala bizitza posible egiteko funtsezkoa den lan erreproduktiboa, zaintza lanak adibidez. Nork betetzen ditu lan hauek gaurko gizartean? Zein baldintzatan? Enekoitz Etxezarreta ikertzailearen hitzak dira ondokoak: Desoreka bat dago pertsona nagusien zaintzaren esparruan. Populazioa gero eta zaharragoa da, eta pertsona nagusiak zaintzeko ditugun gizarte-mekanismoak ez daude egokituta eskaera horri aurre egiteko. Egoera konplexu honen ondorioz zaintza lanen prekazizazio eta feminizazio prozesu larri bat gertatzen ari da. Diagnostiko honekin bat egin eta egoeraren larritasunaren neurria ematen digute Antonio Abellán ikertzailearen hurrengo berba hauek: Por ética, por justicia, por igualdad social, por todo lo que se quiera, las mujeres no pueden seguir haciendo este papel. Pero es que, además, su incorporación al trabajo no se lo va a permitir en el futuro. Y, aunque quisieran y estuvieran incluso dispuestas a renunciar al trabajo, cosa que nadie se imagina, tampoco podrían hacerlo por puras razones demográficas. Se prevé que en el año 2040 habrá menos mujeres en edad madura que mayores dependientes. Gainera, Nagusien bizitza kalitateari lotutako eremu gehienek (egitura demografikoa, egitura familiarrak, zahartzaroari buruzko pertzepzio sub-

2 I GUZURMAIKO

jektiboak, zaintza errekurtsoen antolamendua eta kudeaketa, etb.) paradigma aldaketa bizi dute. Erronka konplexua da beraz: aldaketa momentu honen aurrean herri gisa era egokian kokatzea; ditugun baliabide publiko, pribatu eta komunitarioak ahal den modu eraginkorrenean antolatzea etorkizunari baldintza duinetan aurre egiteko. Horixe izan da hain justu Nagusi prozesuaren bisioa; herri mailan, maila komunitarioan, bizi ditugun egiturazko aldaketen aurrean, zer erresilientzia-mekanismo aktibatu ditzakegun aztertzea. 2013. urte osoan zehar luzatu den prozesu sakon eta emankorra izan da. Egoera, eredu eta esperientzia desberdinak aztertu dira, eta herriko errealitate espezifikoaren gaineko ikerketa kualitatibo zabala egin da. Guztira, 60 herritar inguruk hartu du parte modu baten ala bestean. Ondorioa: lau ekintza-lerro eta bederatzi ekintza-proposamen. Mila esker prozesuan parte hartu duzuen herritar guztiei. Bereziki lantaldeko kide izan diren Dolores Uribe, Juan Luis Orobengoa eta Maritere Larrañagari.

Desoreka bat dago pertsona nagusien zaintzaren esparruan. Populazioa gero eta zaharragoa da, eta pertsona nagusiak zaintzeko ditugun gizarte-mekanismoak ez daude egokituta eskaera horri aurre egiteko. Egoera konplexu honen ondorioz zaintza lanen prekazizazio eta feminizazio prozesu larri bat gertatzen ari da.

BASES PARA HACER FRENTE AL CAMBIO Al analizar los apartados que influyen en la calidad de vida de los mayores, nos encontramos con relevantes factores sociales, culturales y económicos, bases firmes para un modelo. De hecho, el nivel de desarrollo de una sociedad puede definirse por los mecanismos de protección para con sus segmentos sociales más débiles. Por ejemplo, ¿qué sector de la sociedad desempeña los trabajos de cuidado, y en qué condiciones? Enekoitz Etxezarreta (investigador): “Existe un desequilibrio en el cuidado de las personas mayores. La población es cada vez mayor y los mecanismos de la sociedad no son suficientes para hacer frente a esta demanda. Ello provoca un proceso de precarización y feminización de las tareas de cuidado. Antonio Abellán (investigador) es tajante al afirmar que “por ética, por justicia, por igualdad social, las mujeres no pueden seguir haciendo este papel. (…). Además, tampoco podrán hacerlo por puras razones demográficas”. Todos los apartados relacionados con la calidad de vida de los mayores están sujetos a grandes cambios. El reto consiste en posicionarnos de la mejor manera como pueblo, organizando los recursos públicos, privados y comunitarios de la manera más eficaz. Esta ha sido la visión del proceso Nagusi: analizar qué mecanismos de resiliencia podemos activar. Ha sido un proceso profundo y fructífero, durante 2013 han trabajado alrededor de 60 vecinos, y hemos definido cuatro planes de acción y nueve propuestas.


NAGUSI PROZESUA

METODOLOGIA GOGOETA-PROZESU HONETAN LAN-DINAMIKA ERALDATZAILEAK SUSTATZEKO ASMOZ, PROZEDURA ETA METODOLOGIA BERRIAK EZARTZEKO AHALEGIN BEREZIA EGIN DA. BITARTEKO METODOLOGIKO, TEKNIKO ETA POLITIKOEI ARRETA BEREZIA ESKAINI ZAIE, IKERKETA EKINTZA PARTE-HARTZAILEAREN (IEP) IRIZPIDEAK JARRAITUTA. GOGOETA-PROZESUAN KANPOKO LAGUNTZA JASO DA, BAI PROZESUAREN DISEINU ETA DINAMIZAZIO METODOLOGIKOAN (LANKIK) ZEIN IKERKETA-LERROEN GAINEKO IKUSPEGI TEKNIKOA BARNERATZEKO (EHUK).

Ikerketa ekintza parte-hartzailetik (IEP) honako irizpideak hartu dira kontuan: prozesuak eragile guztien onespena jaso behar izatea; eragileen arteko hartu-eman ereduak kolektiboki eraikitakoak izatea berdinen arteko lankidetzan arituz; eragileen arteko konfiantza eta elkarlana ahalbideratuko dituen baldintzak lantzea; partaide guztiek kontrastatutako auto-diagnosia gauzatzea; tailer eta hausnarketarako metodologia irekien bitartez, ideia eta elkarlanerako formula berriak eraikitzea; auto-diagnosia definitzen joan ahala, esku-hartze zehatzak egitea; eta eragileak elkarrekin hausnartuz prozesuaren ebaluazio jarraitua egitea. Bi hitzetan esanda, honakoak dira eman diren pausoak: egitasmoaren definizioa lehenik; diagnostikoaren txosten irekia ondoren; diagnosia eta ekintza plana diseinatzea; eta azkenik egindakoaren ebaluazioa.

Lan-talde eta guneetan banatuta Eta metodologia honen araberako lan-taldeak edo guneak zehaztu dira. Gidaria Talde Eragilea izan da eta honakoek osatu dute: Udalak, herritarrek, Lankik (Mondragon Unibertsitatea) eta EHUk. Lau alorretan

Honakoak dira eman diren pausoak: egitasmoaren definizioa; diagnostikoaren txosten irekia; diagnosia eta ekintza-plana diseinatzea; eta egindakoaren ebaluazioa.

Lau alorretan banatutako gogoetarako saio irekiak zehaztu dira: Erretiroa, Zahartzaro osasuntsua, Zaintza eta Jubilatu elkartea.

banatutako gogoetarako saio irekiak zehaztu dira: Erretiroa, Zahartzaro osasuntsua, Zaintza eta Jubilatu elkartea. Sakoneko elkarrizketak ere egin dira: mediku eta erizainari, Arabako Osakidetzako arduradunei, zaintzaile profesionalei, zaintzaile informalei, zaharren egoitzako zuzendariari, GSRko arduradunei, gizarte-langileari eta jubilatu elkarteari, besteak beste. Gogoeta-prozesuaren Jarraipen Batzordeko partaideak Osakidetza, Lahar elkartea, Sasoia 3º edad (jubilatu elkartearen animazio soziokulturala ku-

deatzen duen enpresa), GSR eta jubilatuen elkartea izan dira. Aipatu lan-talde edo guneek honako bide-orria jarraitu dute: lehenik eta behin, talde eragilea sortu; gaiari buruzko jakintza duten eragileei elkarrizketa sakonak egin; dokumentazio lana ondoren; horrekin gogoetarako saio irekiak; Jarraipen Batzordea; zaintzaileen formazio-saioa eta diagnosiaren eta ekintza-planaren diseinua. Eta, bukatzeko, itzulerarekin bat, inplementazioaren fasea. GUZURMAIKO I 3


NAGUSI PROZESUA

PARADIGMA ALDAKETAK HAINBAT ESPARRUTAN ZAHARTZE PROZESUAN ERAGINA DUTEN FAKTORE ASKO ALDATU DIRA ETA HORREK PARADIGMA ALDAKETA BATEN AURREAN JARTZEN DITU HIRUGARREN ADINAREN ESPARRUA IKERTU ETA HOBETU NAHI DUTENAK. NAGUSI PROZESUAN ZEHAR, EUSKO JAURLARITZAK 2011N AURKEZTUTAKO ‘CIEN PROPUESTAS PARA AVANZAR EN EL BIENESTAR Y EL BUEN TRATO A LAS PERSONAS QUE ENVEJECEN’ DOKUMENTUA OINARRI HARTUTA, HAINBAT EREMU AZTERTU DIRA.

Demografiari arreta egiten badiogu, hiru aldaketa nagusi eman dira EAEn: biztanleriaren zahartzea, jaiotza-tasaren beherakada eta bizi-itxaropenaren gorakada, hain zuzen ere. Horren ondorioz, egitura familiarrak aldatu dira, belaunaldi gehiagoko familia-egiturak sortzen ari dira. Baina hori hala bada ere, pertsona nagusietako gero eta gehiago bizi dira familiakoetatik aparte: bakarrik edo egoitzatan. Adibidez, 1993an 60 urtetik gorako pertsonen %15,2 seme-alabekin bizi zen hauen etxeetan. 2010ean, berriz, %3,6 besterik ez ziren familiakoekin bizi. Eta, era berean, pertsona bakarreko etxebizitzak %16,5etik %24,8ra izatera pasa dira epe berdinean.

Jubilatu aktiboagoak Kontuan hartzeko beste puntu bat da gaur egun jubilatzen diren pertsonek ikuspegi berriarekin egiten diotela bizitzako etapa honi aurre: dinamikoagoak dira, sortzaileagoak, irekiagoak 4 I GUZURMAIKO

Honako hauek dira aintzat hartu diren eremu nagusiak: Egitura demografikoa, Egitura familiarrak, Zahartzaroari buruzko pertzepzio subjektiboak, Zaintza eredua eta Errekurtso profesionalak.

Nagusien bizitza kalitatea hobetzeari zuzendutako politiken gaineko hausnarketa integral baten beharra ikusi zen.

eta sozialagoak. Izan ere, lan merkatuan aritu den emakumeen portzentajea handiagoa da eta belaunaldi honek heziketa maila handiagoa jaso du.

larekiko atxikimendu handia daukate. Hain zuzen ere, herritarren gehiengoak beraien ingurune sozial naturalean zaindua izatea nahiko luke. Eta iritzi berekoak dira nazioarteko erakundeak, ‘etxean zahartu’ oinarria azpimarratuz. Era berean, bizitza itxaropenaren luzatzearen eta jaiotze-tasaren jaitsieraren ondorioz, biztanleria zahartu izanagatik gizarte-zerbitzuei bideratutako gastu publikoak gora egin du nabarmen, nahiz eta egungo krisi ekonomikoak joera hori baldintzatu duen.

Zaintza eredua aldatuta Zaintza jasotzetik ematera ere pasa dira adindunak. Hala, ikerketek azaldutakoaren arabera, nagusiek gehiago ematen dute jaso baino. Bestalde, zaintza informalak, ez arautuak, gero eta pisu handiagoa dauka; eta emakumeek egiten dute lan hori nagusiki. Lehen aipatutako nagusien zaintzaren haritik, hauek ingurune sozia-


NAGUSI PROZESUA

GURE HERRIARI BEGIRADA

CAMBIO DE PARADIGMA

GIZARTE-ZERBITZUAK ETA GIZARTE-LAGUNTZAK

OTXANDIOKO LANGABETUEN PROFILA AZTERTZEKO, 2011N ETA 2013AN JASOTAKO DATUAK AZTERTU DIRA, ETA BALIABIDE EKONOMIKO NAHIKORIK EZ DUTELAKO ERAKUNDE PUBLIKOTIK LAGUNTZEN DIREN UNITATE FAMILIARREN KOPURUA NEURTU DA.

2013an Otxandioko populazioa 1.298 pertsonakoa zen; 613 emakume eta 685 gizonezko. Eta 2011ko datuen arabera, 2013an menpekotasuneko 64 ba%8,9koak langabetuak ziren. Hauen lorazio egin ziren Otxandion. multzo handiena (%50,79) 30 eta 44 urte artekoa zen; 45etik gorakoa %33,33 zen eta 20 eta 29 urte bitartekoa %15,87. Gizonezkoek %58,73 osatzen zuten eta emakumezkoek %44,27. Horietatik %1,53 bakarrik zen ikasketarik gabe- (RGI+SUM+PCV) jaso zituzten eta koa; eta %77,09k Batxilergoko, Lanbide 11k Larrialdi Sozialerako Laguntzak Heziketako edo Unibertsitateko ikaske- (AES). tak zituen. Baliabiderik gabeko familiei bideratutako Oinarrizko Errentak (RGI) 33 eskatzaile izan zituen iazko urtaBaliabiderik ez dutenentzat laguntzak 2013an menpekotasuneko 64 balorazio rrilean, eta 39 urte bereko abenduan. egin ziren eta honako laguntzak eman Guraso bakarreko familiei laguntzeko ziren: Familia Eremuko Zaintzara- bideratutako SUMek (Suplemento por ko Laguntza (PCEF), teleasistentzia, Unidad Monoparental) bi eskatzaile Etxez-etxeko Arreta (SAD), Egoitza izan zituen iazko urtarrilean eta hiru Zerbitzua eta Zerbitzuari Lotutako La- abenduan. Eta etxebizitza alokairua guntza Ekonomikoa (SAAD). Gizar- ordaintzen laguntzeko PCV (Prestate-laguntzei dagokionez, 2013an ha- ción Complementaria de Vivienda) 15 lako hartzaile kopurua izan zen: 40k herritarrek eskatu zuten urte hasieOinarrizko Errenta eta gehigarriak ran eta 18k urte bukaeran.

Se han modificado los factores del proceso de envejecimiento y esto crea un cambio de paradigma en el estudio de la tercera edad. Los impulsores del proyecto Nagusi se han basado en el documento ‘Cien propuestas para avanzar en el bienestar y buen trato a las personas que envejecen’ del Gobierno Vasco. También destacan cambios demográficos como el envejecimiento de la población, reducción de la tasa de natalidad y aumento de la esperanza de vida. Esto provoca que las estructuras familiares sean más amplias, pero paradójicamente cada vez son más las personas ancianas que viven solas o en residencias. En 1993 el 15,2% de los mayores de 60 años vivían con sus familias, y ya en 2010 eran solo el 3,6%. El jubilado actual cuenta con un nivel educativo mayor, es mucho más activo y cuenta con un abanico social más amplio, además de dar a la sociedad más de lo que recibe.

UNA MIRADA A OTXANDIO El número de habitantes en Otxandio en 2013 era de 1.298 personas: 613 mujeres y 685 hombres. Y según datos de 2011, el 8,9% de la población estaba en paro. El grupo más amplio de parados era de entre 30 y 44 años (50,79%) y le seguía el de mayores de 45 (33,33%). En 2013 se realizaron 64 valoraciones de casos de dependencia, y se ofrecieron ayudas de Prestación Económica para Cuidados en el Entorno Familiar (PCEF), teleasistencia, Ayuda a domicilio (SAD) y Sistema para la Autonomía y Atención a la Dependencia (SAAD). 40 unidades familiares fueron receptoras de subvenciones (RGI+SUM+PCV) y 11 de Ayudas de Emergencia Social (AES). Debido a la crisis, la demanda de estas ayudas fue en aumento durante el pasado ejercicio. GUZURMAIKO I 5


NAGUSI PROZESUA

BOST IKERKETA-LERRO 2013KO URTARRILEAN ABIATUTAKO GOGOETA-PROZESUAN NAGUSIEN BIZI-KALITATEAREKIN LOTURA ZUZENA DUTEN BOST EREMU AZTERTU DIRA; HORRETARAKO SAIO IREKIAK ETA SAKONEKO ELKARRIZKETAK EGINEZ.

1. Erretiroa eta jubilatu gazteen begiradak

Bizi-itxaropenaren luzatzearen eta bizikalitatearen hobetzearen ondorioz, egungo erretiratuak bestelako ezaugarriak ditu: oro har hezkuntza maila altuagoa du, baliabide ekonomiko gehiago ditu, aktiboagoa da eta ez du nahi jendarteak nagusitzat hartzea.

Nagusi proiektuaren bultzatzaileek aldarrikatu nahi dute pertsona nagusiek duten esperientziaren garrantzia, komunitatearentzat kapital izugarria dena. Hori hala bada ere, emakume eta gizonen artean desberdintasun handiak daude oraindik: hala nola, emakumeek baliabide ekonomiko gutxiago izateaz gain, hauek etxeko eta zaintza lan gehiago hartzen dituzte bere gain. Eta, horren ondorioz, emakume batzuek parte-hartze sozialerako aukera gutxiago dituzte. Horri gehitu behar zaio, egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, nagusi askok biloben zaintzaren karga ere bere gain hartzen dutela.

6 I GUZURMAIKO

Parte-hartze sozialera bueltatuta, gaur egungo nagusiak etengabe daude ikasten eta formazio egarria izaten dute, oraindik ikasteko gogoz daudelako. Horregatik, dagoen eskaintza jendarte multzo honetara ere egokitu behar da. Nagusi proiektuaren bultzatzaileek eta elkarrizketatuek nabarmendu dute jubilatu gazteena herriko partaidetza eta komunitatea indartzeko sektore potentziala dela. Horrez gain, pertsona gazteek protagonismo osoa hartzen duten gizarte azkar honetan, aldarrikatu nahi dute pertsona nagusiek duten esperientziaren garrantzia, komunitatearentzat kapital izugarria dena. Eta, baita ere, jubilatu gazteak belaunaldien arteko transmisioa elikatu dezakeen giza-talde gisa definitu dituzte.

Jubilatu gazteak belaunaldien arteko transmisioa elikatu dezakeen giza-talde gisa definitu dituzte.

2. Zahartzaro osasuntsuaren ezaugarriak Nagusi proiektuak egindako gogoetaprozesuak hiru zahartzaro mota bereizi ditu: zahartzaro normala, zahartzaro patologikoa eta zahartzaro osasuntsua. Otxandion zahartzaro osasuntsua posible egiteko indarguneak identifikatzen saiatu dira. Otxandiok bizitza kalitatea bermatzeko baldintza fisiko eta sozial onak eskaintzen ditu: harreman sozialetarako espazio komunitario egonkorrak (jubilatuen elkartea, taberna, dantza taldea, kirol desberdinak, abesbatza…) eta prebentzio fisikoa lantzeko aukerak (gimnasia, yoga…), besteak beste. Jubilatu elkartearen bidez garatzen den animazio soziokulturalaren zati batek ez du arrakasta handirik nagusien artean. Arrazoietako bat izan daiteke narriadura psikologiko eta kognitibo


NAGUSI PROZESUA

CINCO ÁREAS DE INVESTIGACIÓN 1. Jubilados jóvenes.

3. Jubilatu elkartearen erronkak

desberdinak arintzeko programetan zentratuta egotea. Jubilatuen txokoa, berriz, espazio sozial garrantzitsua da nagusien sektore batzuentzat, eta hori gabe oso mugatuta egongo litzateke askoren bizitza soziala. Eraikin publiko batzuek irisgarritasun arazoak dituzte, eta horiek lehenbailehen konpondu beharko lirateke. Ikerketaren arabera, oso garrantzitsua da belaunaldien arteko harremanak indartzea; nagusiak beraien arbasoetatik jaso duten ondasun kultural eta sozial historikoaren jabe izanik, harreman hauetan sakontzeak ondorio positiboak ekarriko lituzkeelako herri-nortasunaren zutabe nagusiak sendo mantentzeko.

1

zahartzaro normala

2

zahartzaro patologikoa

3

zahartzaro osasuntsua

El aumento de la esperanza de vida y la mejora de calidad han propiciado un nuevo perfil de jubilado: mayor nivel educativo, con más recursos económicos, más activos y sociales. Además, se encargan del cuidado de sus nietos y siguen en continuo aprendizaje. Hay que diseñar una oferta para ellos y poner en valor su experiencia y lo que aportan a la sociedad.

2. Envejecimiento saludable.

Jubilatu gazteek ez daukate jubilatu elkarteetara joateko joerarik. Ondorioz, elkarte hauen bueltan jende gutxiago dabil eta erabiltzaileak gero eta nagusiagoak dira. Jubilatuen profila aldatzearekin batera elkarteen eredua ere aldatzen ari da. Horregatik, jubilatu elkartea hein batean berrasmatu beharrean dago. Hala ere, onartu beharra dago Pasealeku Jubilatu Elkarteak 50 lagunetik gora biltzen dituela urteko ekintza nagusietan eta hilero 60 lagun joaten direla hara. Elkartea eta txokoa bereizi behar dira. Txokoak erronka propioak ditu; eta elkarteak berak Otxandioko bizitza sozial eta kulturalean protagonismoa irabazi lezake, baldin eta berrasmatu eta herritarren nahiekin konektatzeko gai bada. Horretarako, esku-hartze soziokulturala berrikusi behar da, nagusien artean bereizten diren adin-talde desberdinentzat erakargarri bilakatuz. Hain zuzen ere, ikertzaileen eta ikerketaren protagonisten ustetan, Pasealeku Jubilatu Elkarteak leku berezia izan du Otxandioko bizitza sozial eta kulturalean, eta asko dauka eskaintzeko etorkizunean ere. Bestalde, Udalak bere eskaintza kulturalean nagusien nahiak jasotzen asmatu behar du; eta Udalaren, jubilatu elkartearen eta Sasoia 3º Edad-en (animazio soziokulturala ematen duen enpresa) arteko elkarlana sendotu behar da.

El proyecto Nagusi quiere identificar las claves para facilitar un envejecimiento exitoso de los habitantes de Otxandio. La localidad cuenta con espacios comunitarios estables para las relaciones sociales. Se estima conveniente profundizar en las relaciones intergeneracionales.

3. Retos de la asociación de jubilados. Los nuevos jubilados no participan en la asociación. Esta goza de buena salud y de arraigo, pero debe reinventarse para atraer a jubilados más jóvenes. Se sugiere un trabajo en común entre Ayuntamiento, asociación de jubilados y Sasoia-3º Edad; así como aumentar la oferta cultural para mayores.

4. Cuidado y cuidadoras. El aumento de la esperanza de vida ha provocado un incremento de las personas dependientes; y la mayoría de las personas que se encargan del cuidado de mayores son mujeres. El modelo actual de recursos sociales públicos y privados para paliar los casos de dependencia es insuficiente y desequilibrado.

5. Recursos y servicios municipales. Se parte de dos premisas para conseguir un modelo de cuidado integral de los mayores: dar centralidad a su capacidad de decisión, y desarrollar un modelo de cuidado más completo. Se han realizado entrevistas en profundidad a diversos agentes locales y comarcales para recabar más información.

GUZURMAIKO I 7


NAGUSI PROZESUA

4. Zaintza eta zaintzaileen beharrizanak Bizi-itxaropena asko luzatu izanak baditu onak ez diren ondorioak ere; horietatik nabarmenena, adineko zenbait pertsonek sufritzen dituzten menpekotasun egoera desberdinak. Eta menpekotasun egoera horietan daudenen zaintzaz arduratzen diren gehienak emakumezkoak dira, zaintza lanen prekarizazio eta feminizazio prozesu larria sortuz. Hala nola, zaintzaile hauek honako egoerak bizi dituzte: aisialdi eta denbora libre gutxi; gizartearen zein ingurukoen aldetik aitortza publiko eta pribatu eskasa; gizartearentzat hain garrantzitsua den eta pertsona hauek beraien gain hartzen duten ardura pisutsuarentzat formazioa faltan botatzen dute. Gainera, ikerketak ondorioztatu du gaur egungo gizartean iraganean orokorragoa izan den zaintzaren ardura komunitarioa galtzen ari dela. Menpekotasun egoera hauek arintzeko herrian eskaintzen diren zerbitzu publiko eta pribatuen arteko koordinazio eza nabarmendu dute; eta baita ere eskaintzen diren zerbitzuen gaineko ezagutza falta orokorra. Horri gehitu behar zaio herritarren pertzepzio orokorra dela dependentziari lotutako

laguntzak ez direla nahikoak. Are gehiago, Nagusi prozesuaren bultzatzaileek ondorioztatu dute Dependentzia Legeak aitortzen duen Familia Eremuko Zaintzarako Laguntzak (PCEF) hartu duen protagonismoak zaintza lanen prekarizazioa eta feminizazioa areagotu dutela. Otxandioren kokapen geografikoari erreparatuta, garrantzitsua da baita ere lurraldeen arteko desoreka nabarmena

dela jaso izana. Gogoeta-prozesu honek ondorioztatukoaren arabera, egoera bereko pertsona bati Araban dependentzia maila bat aitortzen zaio eta Bizkaian beste bat, desberdintasun nabariak sortuz. Ondorio nagusiena da pertsona nagusien zaintzaren esparruan desoreka handia dagoela, eta gaur egungo gizartean pertsona nagusiak zaintzeko gizarte-mekanismoak ez daudela egokituta eskaera horri aurre egiteko.

5. Udal-baliabideak eta zerbitzuak Eusko Jaurlaritzak 2011n aurkeztutako ‘Envejecimiento, vivienda y entorno. Informe de la investigaciĂłn cualitativa’ dokumentua hartu da erreferentzia gisa zaintzari eta etxebizitzari lotutako baliabideen antolaketa aztertzerakoan. Horretan eragina duten faktore sozial, kultural eta ekonomikoak aztertu dira. Eremu publiko eta pribatutik zein gizarte-ekonomiaren perspektibatik gero eta garrantzia handiagoa ematen ari zaio pertsonengan oinarritutako zaintza eredu integralari. Eredu horren bi oinarriak hauek dira: adineko pertsonaren erabakimenari erdigunea ematea, eta osasun arreta osoago baten zaintza garatzea, ongizate emozionala eta garapen pertsonala bere gain hartuko dituena. 8 I GUZURMAIKO

Eragile guzti hauekin sakoneko elkarrizketak egin izan dira: gizarte-laguntzailea, medikua eta erizaina, Osakidetzako Arabako arduradunak, zaharren egoitzako zuzendaria, GSRko zuzendariak, zaintzaile profesionalak, zaintzaile informalak‌ Elkarrizketa hauetatik hainbat ondorio atera dira. Gaur egun gizarte-zerbitzuak Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoarekin dauzka mankomunatuta Udalak eta gizarte-zerbitzuen mapa erabat argitu arte ez da komeni egoera aldatzea. Gizarte-laguntzaileak herritarren gaineko informazio gutxi dauka, bere lana administratiboa da neurri handi batean. Falta zaion informazio hori medikuak du, herritarrekin harreman zuzenagoa duela-

ko. Horren harira, Osakidetzak prebentzio sozio-sanitarioari garrantzia berezia eman nahi diola jaso da; eta Otxandion aurreikusita dagoen osasun-etxe berriaren eraikuntza diru-laguntzei baldintzatuta dago momentuz. Herritarren artean pertzepzio orokor samarra da gizarte-zerbitzuen eta gizartelaguntzei buruzko informazio falta dagoela, eta burokrazia handia ere badagoela. Horren aurrean GSR kooperatibak herriarekiko konpromisoa adierazten duela uste da. Gainera, zaintzaile informalen artean eguneko zentroak balorazio positiboa du. Horrez gain, Udalak egoitzaren ondoko eraikina jabetzan eskuratu du, etorkizunean egoitzaren zerbitzuen eskaintza zabaldu edo egokitzeko aukerak zabalduz.


NAGUSI PROZESUA

EKINTZA PLANA GOGOETA-PROZESUTIK ABIATUTA, EKINTZA-LERRO ESTRATEGIKOAK IDENTIFIKATU ETA HORIEK GARATZEN HASTEKO EKINTZA ZEHATZAK PROPOSATU DIRA; BEDERATZI EKINTZA GUZTIRA. ERRESILIENTZIA KOMUNITARIOAREN IKUSPEGIAREKIN PROPOSATZEN DA EKINTZA PLANA, KOMUNITATEA EHUNDU ETA PERTSONAK GAITZEN LAGUNTZEKO IKUSPEGIAREKIN. BEDERATZI EKINTZA HORIEK LAU EKINTZA-LERRO NAGUSIREN BARRUAN DAUDE: JUBILATU GAZTEAK, ZAHARTZARO OSASUNTSUA, ZAINTZA ETA UDAL-BALIABIDEAK ETA ZERBITZUAK.

Jubilatu gazteentzat formazio eskaintza Nagusi gazteenen (jubilatu berri direnen) beharrizanei zuzenduta. Talde hau dinamikoa da, ikasi eta esperimentatzeko gogoa duena. Beraien bizikalitatea komunitatearekin izango duten hartu-emanarekin lotuta dago, eta komunitateari eskaintzeko asko dute. Helburua da talde honentzat formazioa eskaintza iraunkorra antolatzea. Batetik, interes pertsonalei erantzungo dion formazioa (diziplina askotakoa); eta, bestetik, herrigintza prozesuak elikatu ditzakeen formazioa (elikadura, energia, zero zabor‌). Hala, Udaleko Kultura Sailak udaberriko eta udazkeneko formazio eskaintzan jaso ahal izango luke; eta gerora Herri-Ola herrigintza prozesuak elikatzeko formazioaz arduratuko litzateke. Iaz herrian antolatutako nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa asmo horretarako erreferentzia ona dela ondorioztatu da. Helburu horiez gain, uneoro belaunaldi gazteagoekin elkarrekintza bilatzea ere garrantzizkotzat dute; eta auto-antolakuntza sustatzea, besteak beste.

Herrigintza espazioaren irekiera Nagusi gazteen ekintza-lerro berean, jubilatu gazteek komunitatean maila kulturalean, sozialean eta politikoan parte har dezaten bideak zabaldu nahi dira; eta giza-talde horren parte-hartzea sistematikoa bilakatzea. Jubilatu berri direnek bizi-esperientzia zabala dute, herrigintzaren ikuspegitik balio handia duena. Hala, kapital garrantzitsu horri balioa eman eta adineko pertsonak gizarteko erdiguneko dinamiketatik baztertzeko gaur egungo joera aldatzea proposatzen da. Helburu berarekin jarraituta, zahar-

tzaro osasuntsuaren giltzarrietako bat bizitza sozial aktiboa izatea da, pertsona hauen ongizate material eta fisikotik harago doana. Eta Otxandiok, elkartegintza eta bizitza sozial dinamikoa duela, aukera asko zabaltzen ditu ildo horretan. Herriak badu asmo honekin lotu daitekeen aurrekari bat, aintzat hartzeko modukoa: eskolako irakasleek, Ikas-komunitatea proiektuan formazioa jaso zutenean, herritarrek eskolako umeak zaindu zituzten.

Zahartzaro osasuntsuaren prebentzio programa Otxandioko nagusien artean zahartzaro osasuntsuaren (edo arrakastatsuaren) paradigma sustatzea du helburu, eta bereziki 75 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Asmoa da, Osakidetzarekin elkarlanean, herriko nagusiei zuzendutako prebentzio fisiko, psikiko eta

“

Nagusien bizitza kalitatea eragiteko lau ekintza-lerro estrategiko definitu dira eta horien barruan bederatzi ekintza guztira. kognitiborako programa iraunkor bat diseinatzea. Osakidetzak Nagusi proiektuko bultzatzaileei aitortu izan die prebentzio sozio-sanitarioen balio estrategikoa eta prest dago horren aldeko pausoak emateko. Udala ere asmo berekoa da, eta osasun-etxe berrian helburu hori garatzeko espazio fisikoa proiektatuta dago. Are gehiago, programa horren diseinurako Otxandioko ekosistemak (ingurune fisiko eta materialak) eskaintzen dituen aukerak baliatzea proposatzen da. GUZURMAIKO I 9


NAGUSI PROZESUA

Ekintza konkretu hau gauzatu ahal izateko ezinbestekoa da Udalaren, Durangoko Mankomunitatearen eta Osakidetzaren arteko elkarlana lortzea.

Irisgarritasun arazoak konpontzea Zahartzaro osasuntsuaren aldeko ildo beretik, Nagusi prozesuaren bultzatzaileek jaso dute herriko hainbat eraikinek ez dutela irisgarritasuna bermatzen. Horietako batzuk dira udaletxea, kultura etxea, Andresa-Landa eta frontoia. Denbora epe ertainean irisgarritasun arazo horiei konpobidea jarri nahi zaie, lehentasuna emanez batez ere erabilera publikoa dutenei.

le eta “alaiak” proposatuko dituena. Bide batez, Udala, Sasoia 3º edad eta Pasealeku elkartearen arteko elkarlana sendotzeko premia nabarmendu da, koordinazio gune iraunkorra martxan jartzeko. Udalak, gainera, konpromisoa hartu beharko du eskaintza kulturalean nagusien ikuspegiak aintzat hartzeko. Udalaren, Pasealeku Elkartearen eta herriko tabernen artean antolatutako karta txapelketa aurrekari ona da bide honetarako. Jorratzeko modukoak diren hainbat ideia jaso dituzte: zine-foruma, ‘Ikas-komunitatea’ proiektuan integratzea, ludotekarekin batera ekintzak antolatzea…

Pasealekua elkartea biziberritzea Herriko Pasealeku Jubilatu Elkartea biziberritu nahi da, nagusi sektore desberdinei ireki eta Otxandioko bizitza sozialean erreferente bihurtu. Asmo hau nagusien artean gazteenei baino adinean aurreratuago daudenei zuzenduta dago. Izan ere, jubilatu gazteek beste ikuspegi bat izan ohi dute eta ez dute euren burua nagusitzat hartzerik nahi izaten. Hala ere, egia da elkarteak belaunaldi gazteagoekin espazio komunak bilatu beharko dituela. Orain arte moduan prebentzio sozio-sanitarioan zentratuta egon beharrean, eskaintza soziokultural irekia, aktiboa eta dinamikoa behar du, nagusien gogoei erantzungo diena eta batez ere ekintza sozial, parte-hartzai10 I GUZURMAIKO

Zaintzaileen topagunea antolatzea Ekintza-lerro honek zaintzaile informalen beharrei erantzuna eman nahi die. Hala nola, zaintzaile informalen errealitatea ikusgai jartzea; errealitate honi monitorizazioa egiteko tresna izatea; zaintzaileei terapia-gune izango den arnas-bide bat eskaintzea; eta zaintzaileak zeregin horretan gaitu, prestakuntza eman eta saretzea. Nagusi prozesuan antolatutako zaintzaileen prestakuntzarako ikastaroa topagune horren oinarria izan daiteke. Izan ere, parte hartu duten zaintzaileek positiboki baloratu dute eta jarraipena ematea hobetsi dute. Proposatzen da topagune hau teknikoki gaitutako pertsonek dinamizatzea, eta herritar boluntarioen

esku-hartzea ere aurreikusten da. Hilean behineko maiztasuna izango luke.

Zaindu programaren garapena Zaintzaile informalen aldeko ekintza-lerroari jarraituz, Zaindu programaren eskaintza Otxandioko zaintzaileen beharrizanetara egokitu eta programa honen baliabideak herrian lehenetsi. Zaindu Durangaldean menpekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileei laguntza, arreta eta orientazioa eskaintzen duen programa da. Eta Otxandioko Udalak Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoarekin ditu mankomunatuta gizarte-zerbitzuak. Hala, programa horretako hainbat ekintza Durangon zentralizatzen dira, baina geografikoki zein praktikotasunean Otxandiok urrun sumatzen du Durango. Nagusi prozesuak iraun duen denboran honen bultzatzaileek Zaindu programaren arduradunekin harreman zuzena izan dute. Zaintzari dagokion diagnostikoaren atalean parte hartzeaz gain, bi ikastaro eskaini dituzte: lehen sorospenari buruzkoa eta erlaxazio tailerra. Hausnarketaren berri izanda, Zainduren arduradunek prestutasun osoa adierazi dute, aukeren arabera, programaren eskaintza Otxandiora egokitzeko. Honek ahalegin gehigarria eskatzen dio Udalari, ikastaroak


NAGUSI PROZESUA

PLANES DE ACCIÓN

9 EKINTZA

1. Oferta formativa para jubilados jóvenes. Diseñar una oferta formativa permanente para este colectivo sobre disciplinas varias por parte del Departamento de Cultura del Ayuntamiento, y sobre construcción de la comunidad con ayuda del proyecto Herri-Ola.

LAU EKINTZA-LERRO NAGUSIAK

1

Jubilatu gazteak

2

Zahartzaro osasuntsua

3

Zaintza

4

Udal-baliabideak eta zerbitzuak

2. Ampliar espacio en la comunidad. Abrir vías para que los jubilados jóvenes sean parte activa en la comunidad y puedan aportar su experiencia y conocimiento; sistematizar su participación en todos los ámbitos.

3. Envejecimiento saludable. zein tailerrak herrian antolatzeko baliabideak jarri behar dituelako.

Zerbitzu publikoen koordinaziomahaia Herrian dauden errealitate sozialen eta batez ere menpekotasun zein pobrezia egoeren monitorizazio lana egin nahi da, ondoren horiei aurre egiteko baliabideak aurkitu eta finkatzeko. Nagusi prozesuan menpekotasun egoera larrienak sufritzen dituzten herritarren errolda osatu da. Horren bidean ezinbestekotzat hartu da Udala, gizarte-laguntzailea eta medikua batuko dituen koordinazio-mahaia martxan jartzea, hilean behineko maiztasuna izango lukeena. Ondorio horretara heldu dira hausnarketa egiteko unean honako errealitateaz jabetu ostean: gizartelaguntzaileak ez du herritarren informazioa eskuratzeko baliabiderik; eta gizarte-laguntzaileari falta zaion informazioa mediku eta erizainek eskuratzen dute, baina ez dago bi eragile horien arteko loturarik. Osakidetzak bi figura horien koordinazioa estrategikotzat du, eta Udalak bien arteko harremanean errazteko lana egingo luke.

Zaintza-errekurtsoen eredua diseinatzea Zaintza ereduen eta baliabideen paradigma aldaketaren aurrean kokatu behar du Otxandiok. Horretarako,

zer zerbitzu behar diren eta horiek nola antolatu zehaztu beharra dago. Horren bidean hainbat pauso ematea erabaki da: batetik, GSRk subjektu aktiboa izan beharko luke eta eskaini ditzakeen zerbitzu gehigarriak aztertu beharko dira. Aukera bat da GSRk zaintzaileei asteburuetako eta uda garaiko arnas-zerbitzua eskaintzea. Beste bat eguneko zentroa indartzea da. Zaintzaileekin egindako sakoneko elkarrizketatan eguneko zentroak oso balorazio positiboa jaso du. Horrekin lotuta, etxez-etxeko laguntzaren eta eguneko zentroaren artean osagarria izango den eredua lehenesten da dependentzia gradu ertaineko pertsonen zaintzarako. Bestetik, Udalak zaharren egoitzaren ondoko eraikina jabetzan eskuratu du zaintza-errekurtsoen zerbitzura zuzentzeko asmoz. Eta aurreikusita dago etorkizuneko osasun-etxeko bigarren eta hirugarren solairuetan ‘logela eskubidekoa’ deritzon eredua ezartzea, hau da, nagusiei egokitutako etxebizitzak bideratzea. Horrek konponbidea emango lieke irisgarritasun gutxiengoak betetzen ez dituzten etxebizitzetan bizi diren nagusien kasu batzuei. Eta, azkenik, inkesta sakon bat egitea proposatzen da orain arte jasotako herritarren ikuspegi subjektiboetan gehiago sakondu eta beharko diren baliabideak zehazteko.

Diseñar un programa de prevención física y cognitiva para, principalmente, mayores de 75 años. Se prevén acciones conjuntas entre Ayuntamiento, Mancomunidad de la Merindad de Durango y Osakidetza.

4. Solucionar problemas de accesibilidad. Identificar espacios de uso público que no cumplan los mínimos de accesibilidad y darles solución a medio plazo.

5. Revitalizar la asociación Pasealeku. La asociación de jubilados Pasealeku requiere de un nuevo enfoque para consolidar su función. La animación sociocultural debe ser repensada y apuntar hacia una oferta sociocultural activa y participativa.

6. Foro de cuidadores. Se quiere hacer hincapié en el cuidado, formación y ayuda a los cuidadores. Crear un foro que les sirva de terapia y de formación especializada.

7. Desarrollo del programa Zaindu. Atraer e implantar más acciones del programa Zaindu de la Mancomunidad de la Merindad de Durango en Otxandio con el compromiso del Ayuntamiento.

8. Coordinación de los servicios públicos. Mesa de coordinación formada por la asistente social, el médico y el Ayuntamiento para poder monitorizar la situación de las personas dependientes en Otxandio.

9. Recursos para cuidados. Iniciativas para mejorar los modelos de cuidados, tales como buscar la participación activa de GSR, potenciar el centro de día y viviendas para mayores.

GUZURMAIKO I 11


Esker mila prozesu honetan parte hartu duzuen guztiei. Nagusi prozesuko lan-taldearentzat eta udal gobernuarentzat esperientzia hau guztiz baliagarria izan da elkarlanaren eta herritarren inplikazioaren beharraz jabetzeko.

Nagusi proiektuaren diagnosia eta ekintza planaren dokumentua hemen eskuragarri, euskaraz zein gaztelaniaz:

www.otxandio.net/udala/herri-ola/nagusi

www.otxandio.net facebook Egin zaitez udalaren lagun

Astean asteko albisteak, udal batzordeen zein herriko taldeen agenda, momentuko plenoetako aktak, proposamenak egiteko atala, iritziak plazaratzeko herritarren blogak, udal zerbitzuen informazio osoa...


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.