GoiBerri 470. zenbakia

Page 1

zk. 470 2022ko ekainaren 10a www.goiberri.eus

Iritzia Patxi Zubizarreta Dorronsoro. Erroak eta hegoak

03

Elkarrizketa

10-11

Iñaki Puyadena: «Ez da erraza izan errugbia uzteko erabakia hartzea»

Gure lurra

14-15

Kontsumo arduratsutik gizarte jasangarrira igarotzeko urratsa

EZEZAGUN HANDI HORI 04

Partzuergoaren hamaika alderdi, liburu batean bilduak


02 Publizitatea # 470 • 2022ko ekainaren 10a


Iritzia 03 Patxi Zubizarreta Dorronsoro • Idazlea

2022KO EKAINAREN 10A

# 470

Itzain

Erroak eta hegoak

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Miren Sudupe

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

1

767ko ekainaren tu zuten kattagorri hegala15ean, Cosimo Pioria sekuoiatik jaitsaraztea. vasco di Rondo, 12 Bere buruaren sendagile mutikoa urteko eta belagin, behin baino zuhaitz batera igo, eta hagehiagotan egur pusken larrezkero zuhaitzetan biziguntzarekin sendatu behar tzea erabaki zuen. Eta ez faizan zituen bere hezur haumiliaren eskariek ez amo- Patxi Zubizarreta Dorronsoro tsiak. Animaliekin batera, dioaren erokeriek ez biziadiskide ekologista eta jaIdazlea modu erosoak lortu zuten rraitzaile ugari hurbildu zibaroi hegalaria arbolazko tzaizkion laguntzera edo errepublika hartatik jaitsaadoretzera, eta hamaika elNeska gaztea Luna raztea. Behin batez, orein karrizketa egin behar izan baten adarretan katramilaizeneko sekuoiara igo zituen enpresariekin eta tu, baina orduan ere ez zen AEBetako Kongresuazen, bi asterako ustez, baita lurrera erori. rekin ere, Luna bota ez zebaina azkenean Gian dei Brughi bidelazaten. Halaxe kontatu zi738 egun igaro zituen gun Juliak berak Lunaren purra Cosimoren bitartez irakurzaletu zen, eta babertan, egur enpresek ondarea liburu hunkigaroiari argi esaten zion: «Limilaka urteko zuhaitza rrian. Cosimok eta Juliak buru aspergarria ematen bota ez zezaten zuhaitzei begiratzen irakabaldin badidak, braustakotsi ziguten: haien malgutaan moztuko diat orain hasunean eta moldakortasugoen zuhaitzaren enborra». Haren hotsa bazter guztietara zabaldu zen eta nean datza bizitzearen sekretua; adaburuen Napoleon enperadorea bera ere bisita egitera goialdetik dena ttikiago eta hutsalago ageri da, hurbildu zitzaion. Halaxe kontatu zigun Italo ezertxo ere ez da uste bezain garrantzitsua. Zuhaitzei begiratzea nork bere buruari begiCalvino idazle italiarrak Baroi igokaria nobela miresgarrian. ratzea bezalakoa da. Oinak lurrean ongi atxi1997an, Julia Butterfly Hill, 23 urteko neska kiak dauzkate, baina, infinitu minez, zerurantz gaztea Luna izeneko sekuoiara igo zen, bi aste- zabaltzen dituzte besoak. Horrexegatik, zuhairako ustez, baina azkenean 738 egun igaro be- tzei begiratzea zerura begiratzeko entrenatzea har izan zituen bertan, egur enpresek milaka bezalako zerbait da. Eta bitxia da, baina libuurteko zuhaitza bota ez zezaten. Eta ez enpre- ruek ere erroak eta hegoak dauzkate, eta libusari bihozgabeen helikopteroek, ez eguraldi ruei begiratzea zerura begiratzea bezalakoxea gorriak, ez bizimodu erosoaren sedukzioak lor- izan daiteke.


04 Sakonean Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusia

# 470 • 2022ko ekainaren 10a

Erreportajea

PARTZUERGOA, HAIN GERTU ETA HAIN EZEZAGUN

Testuak: Tere Madinabeitia

Burdinola elkarteak eta Arkeolan Fundazioak orain arte Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoaz egin den lanik osatuena kaleratu dute. Goierritarrentzat gertu-gertuko erakundea da, baita ezezaguna ere.

A

izkorri-Aratz parke naturalak altxor kontaezinak biltzen ditu 15.919 hektareako lurraldearen baitan: mendiak, basoak, paisaiak, fauna, flora, aztarna arkeologiko eta historikoak... Lurralde hori Gipuzkoako Aretxabaleta, Eskoriatza, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Oñati, Zegama, Zerain eta Arabako Asparrena, Barrundia, Donemiliaga eta Zalduondo udalerrien barruan kokatzen da, baina bada zati bat beste izaera bateko erakunde baten jabetzakoa dena, Gipuzko-

ako eta Arabako Partzuergo Orokorrarena, hain zuzen. Historia luzea duen erakundea da Partzuergoa [Partzoneria], eta gertugertukoa Goierriko herritarrentzat, baina, aldi berean, ezezaguna. Legazpiko Burdinola elkarteak Arkeolan Fundazioaren laguntzarekin berriki kaleratu duen Urbia eta Altzaniako mortuak. Arkeologia, historia, mugarriak eta toponimia izenburuko liburuak aukera paregabea eskaintzen du horren ezagutzan murgiltzeko, eta sakontzeko.


Sakonean 05 Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusia

2022ko ekainaren 10a • # 470

zala. Liburuarekin aitortza egin diote Partzoneriari, erakunde historiko gisa duen garrantziagatik. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusia Aizkorri-Aratz parke naturalean dago, eta 3.197 hektareako azalera du. Jose Luis Ugarte

Orain arte Partzoneriaz egin den lanik osatuena da, egileetako bat den Jose Rodriguez historialariak eta EHUko irakasleak dioenez. «Politikoki eta administratiboki oso konplexua» den Partzoneriaren 600 urtetik gorako historia jaso eta idatzi dute bertan, eta ikerketa beste gai batzuen lanketarekin osatu dute, besteak beste, «egungo paisaian eta lurraldean kontserbatzen diren hainbat elementu kultural» jaso dituzte: bordak, sarobeak, etxolak, mugarriak eta aztarnategi arkeologikoak be-

Herri espazio bat Udalerri bat baino gehiagoko biztanleek lurralde baten aprobetxamendu partekatua egitea da partzoneria baten funtsa, eta jabetza sistema horrek Erdi Aroan lurraldea ustiatzeko zuten moduan du jatorria. Gipuzkoan bi daude, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusia eta Gipuzkoako Partzuergo Txikia, elkarren ondoan. Oso gertu, antzeko izaera duen Enirio-Aralarko Mankomunitatea dago. Partzuergo Nagusia da handiena. Aizkorri-Aratz parke naturalean dago, eta 3.197 hektarea ditu, Altzaniako, Urbiako eta Oltzako mendiek osatuta. Gipuzkoako hego-ekialdeko muturrean dago, Nafarroarekin eta Arabarekin muga eginez. Burdinolaren eta Arkeolanen liburuaren sarreran Angel Martinez Montecelo historialariak azaltzen duenez, «herri espazio bat da, inongo udalerriren jabetzakoa ez dena», baina inguruko hainbat udalerrik administratiboki elkarrekin kudeatzen dutena. Erdi Aroaren amaieran sortu zenetik, hainbat udalerrik izan dute lurrak kudeatzeko eta horien gozamenerako eskubidea, baina gaur egun Idiazabal, Segura, Zegama eta Zerain dira kudeatzaileak Gipuzkoa aldetik, Arabako Asparrena, Donemiliaga eta Zalduondorekin batera. Dena dela, Partzoneriaren historian zehar harreman estua izan dute Oñatik eta Legazpik, baita Arabako Agurainek eta Nafarroako Altsasuk, Olaztik eta Ziordiak ere. Juridikoki, 1430 urtean sortuta, balio historiko ukaezina du, baina beste ezaugarri batzuek ere egiten dute preziatu. Hala laburbildu ditu Martinez Montecelok ezaugarri horiek: «Partzoneria benetako ingurumen gordailua da Gipuzkoako lurralderako, baita baliabide didaktiko garrantzizkoa ere, Gipuzkoako barnealdearen bizimoldeak ezagutzeko. Betekizun garrantzitsua du, halaber, ikerketa espazio gisa, geologia, botanika, fauna, historia, hizkuntzalaritza, etnografia, paisaia eta beste gai ugaritarako».

Sei mendeko historia Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria Nagusia 1430eko azaroaren 16an sortu

«Partzoneria benetako ingurumen gordailua da, eta baliabide didaktiko garrantzitsua Gipuzkoako bizimoldeak ezagutzeko» Angel Martinez Montecelo Arkeologoa eta EHUko irakaslea

«Politikoki eta administratiboki oso konplexua da Partzoneriaren historia, 600 urtetik gorakoa» Jose Rodriguez Fernandez Historialaria eta EHUko irakaslea

«Toponimia ere Partzoneriako ondare garrantzitsua da; liburuan 400-bat termino bildu ditugu, gai askotakoak» Jose Luis Ugarte Garrido Ikerlaria eta Burdinolako kidea


06 Sakonean Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusia

# 470 • 2022ko ekainaren 10a

Historia, arkeologia, mugarriak eta toponimia, Burdinolak jasota

A

pirilaren 26a «egun handia» izan zen Burdinolarentzat, elkartearen baitan sei urte atzerago sortutako egitasmo bat gorpuztu eta gero, liburu forman aurkeztu zutelako. Urbia eta Altzaniako mortuak. Arkeologia, historia, mugarriak eta toponimia da liburuaren izenburu, eta horren bolumenari begiratu hutsarekin, lan handia egin dela bistan da: bi kilo eta 600 gramo, eta 503 orrialde, testuz eta ia 200 irudiz osatuta. Planoak ere jasotzen ditu. Burdinolak argitaratutako zortzigarren liburua da, eta Txinpartak aldizkariaren monografikoak kontuan hartuta, hamahirugarrena. Liburuaren atarikoan Antonio Prada historialariaren aipamena egin dute egileek, Burdinolarekin batera 2008an argitaratu zuen Legazpiko elizako lanean herriko historiografian bi hutsune nabarmendu zituelako: burdingintza zaharraren ikerketa sakona, eta Partzoneriaren ikerketa, haren sorreran eta bilakaeran sakontzeko. Lehen hutsunea nolabait bete zuen Burdinolak 2014an, Arkeolan fundazioarekin batera argitaratu zuen Erdi Aroko burdinaren arkeologia, Legazpi barrutiko zepadiak lanarekin. Bigarren hutsuneari emandako erantzuna, Burdinolaren azken liburu mardul hori da. Partzoneriako lanari 2016an ekin zioten. Hasierako asmoa bakarrik historia lan bat egitea zen, eta abiapunturako Asuncion Urzainquik 1990.ean egindako lan aitzindaria zuten. Handik

hasi ziren, baina bidean beste gai batzuk eransten joan ziren: arkeologia, mugarriak eta toponimia. Gai bakoitzak bere nortasuna badu ere, liburuan elkar lotuta agertzen dira. Izan ere, Partzoneriako testuinguruan erakusten dituzte guztiak. Lana aurrera eraman ahal izateko ikerlari talde bikaina osatu zuten: Angel Martinez Montecelo, Gasteizen bizi den legazpiarra eta liburuaren sarreraz eta mapez arduratu dena; Lazkaon jaiotako Mertxe Urteaga arkeologia gaietaz arduratu da; Jose Rodriguez bilbotarrak historiaren atala jorratu du; Joseba Alonso ordiziarrak eta Aitor Azpiazu ormaiztegiarrak mugarrien gaia landu dute; eta Jose Luis Ugarte legazpiarrak, toponimia. Ia denak goierritarrak dira, eta eskarmentu handikoak. Laguntzaileak ere izan dituzte: Cameron Whatson eta Gerardo Markuleta itzultzaileak, Julen Legorburu argazkilaria, Iñigo Aranburu diseinugilea eta Elena Aseginolaza maketazio eta inprenta lanetako arduraduna. Arkeolanen babesa ezinbesteko izan dute, eta fundazio horri esker, Europako 150 unibertsitate eta liburutegitaraino iritsiko da. Diruz lagundu dutenak ere izan dituzte: Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Legazpiko Udala. Lan handia egin dute denen artean, baina ez dute bidea itxi, «atzetik datozenek ere izango dute non sakondu, nahi izanez gero».

zen, San Adriango Konkordiarekin. «Lurraldearen ustiaketa izan zen sorreraren arrazoia, eta hori izan da bere jarduna 600 urteko ibilbidean», Rodriguez historialariak zehaztu duenez. Partzoneria sortu aurretik, mendiko larre eta zuhaizti haiek «modu espontaneoan» erabiltzen zituzten behe aldeko herrietako biztanleek, baina Gaztelako Enrike III.a erregearena zen haien jabetza. 1401ean Gipuzkoako korrejidore zen Fernan Perez de Ayalari eman zizkion, Gipuzkoako beste lurralde askorekin batera, eta gutxira, gero partzoneria osatuko zuten lurrak Segurako hiribilduari eta haren babespean zeuden Legazpi, Zerain, Zegama eta Idiazabali saldu zizkien Perez de Ayalak. Legazpi Seguratik desanexionatu zenean, talde horretatik atera egin zen. Arabako herriak erosketatik kanpo geratu ziren, baina eremu hura erabiltzeko eskubidea aldarrikatu zuten. San Adriango Konkordian erabaki zen auzia. Partzoneria sortzeko akordio bat sinatu zuten Segurako hiribilduak eta haren menpeko Zegama, Zerain eta Idiazabalek, eta Aguraingo hiribilduak, gaurko Asparrenak eta Donemiliagak osatzen zuten Egirazko ermandadeak eta Zalduondok. Akordioan lurraldearen mugak, erabilera eta jabekide bakoitzaren jabetza kuota zehaztu zituzten. Aurrerago, 1850ean, Agurainek bere zuhaizti partea saldu zien Gipuzkoako herriei, eta 1916an larreak eta urak erabiltzeko eskubideari uko egin zion, partzoneriatik ateraz. Legazpi, aldiz, «oso gertu egon da beti, Oñati bezala», eta Oltzako zuhaiztia erabiltzeko eskubidea eskuratu zuen 1852an. Partzoneriakideen arteko elkarbizitza «ez zen erraza izan», Rodriguezek gogoratu duenez: «Interes ekonomikoak tarteko, gatazka ugari izan zituzten, eta desagertzeko zorian egon zen behin baino gehiagotan, batez ere XIX. mendean». Hala ere, gaur egunera arte iraun du, eta horretan datza bere balio historikoak.

Partzoneriaren eginkizunak Urteak joan, urteak etorri, Partzoneriaren eginkizunak aldatzen joan dira, baina oinarria berbera izan da beti: lur komunalak kudeatzea. Rodriguezek azaldu duenez, lur horietan basogintza izan da jarduera ekonomiko nagusia mendeetan zehar, «historikoki partzoneriaren


Sakonean 07 Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusia

2022ko ekainaren 10a • # 470

Urbiako fonda atzera zabaltzeko prozesua martxan du Partzuergoak. Aritz Altube

Urbiako fonda, partzuergoaren eskumena

B

diru sarreren %90 burdinoletara saldutako egurretik edo ikatzetik zetorren», eta abeltzaintza izan da bigarrena. Partzoneriaren eginkizuna, beraz, bi jarduera nagusi horiekin lotutako gaiak kudeatzea izan da, eta gaur egun mantentzen dituen garrantzitsuenak basoen edo egurraren ustiaketa, larreen banaketa eta ehiza dira. Partzoneriak Agiñaran, Apota, Alkain, Aratz, Artabarren, Garagartza, Iturgain, Larrebil, Leotaran, Letain, Peazulueta, Portugain, Txabolatxo eta Ultzaman ditu ehiza postuak, eta iraileko bigarren igandean ateratzen ditu enkantean Segurako udaletxean. Garo bilketa antolatzea ere izan da bere funtzioetako bat XX. mendearen erdialdean jarduera hori desagertu zen arte.

Erakundearen 600 urteetako historian zehar garatutako jarduerek ondare oparoa utzi dute Partzoneriako lurretan

Urbiako fonda eta Dominika txabolaren erabilera ere erakundearen eskumenekoak dira. Aizkorri-Aratz parke naturalaren barruan dagoenetik, gainera, aisiarekin lotutako eskumenak ere baditu, eta bioaniztasunarekin lotutako gaiak ere jorratzen ditu.

Toponimia, ondare garrantzitsua Erakundearen 600 urteetan garatutako jarduerek ondare oparoa utzi dute Partzoneriaren lurretan, «giza esperientzia luze baten arrastoak» direnak, eta horren barruan kokatzen da toponimia. «Toponimia ere ondare garrantzitsua da; liburuan 400-bat termino bildu ditugu, gai askotakoak»; Jose Luis Ugarte ikerlariaren lana izan da hori Toponimia hitz gehienak euskarazkoak dira, gazteleraz ere badaude batzuk, eta latinez pare bat ere bai: «Abeltzaintzarekin, administrazioarekin, aisiarekin, basa animaliekin, bizitokiekin, hidrografiarekin, industriarekin, komunikabideekin, landareriarekin, lurralde antolaketarekin, orografiarekin, sinesmenarekin eta zerbitzuekin lotutakoak». Topomimia terminoak aurkezteaz gain, «hainbat hipotesi aurkeztera ere ausartu» da Ugarte, eta Artzanburu da horren adibide bat: «Hartzaren haraneren burua izan daitekeela iruditzen zait». Hori bezala, hipotesi gehiago ere egin ditu, Partzoneria gehiago ezagutzeko baliagarriak izan daitezkeenak.

aseliza ireki eta urtebetera inauguratu zuten Urbiako Fonda, 1925eko abuztuaren 30ean. Partzoneriak eraiki zuen, Segurako alkateak proposatuta. 1933an saldu egin nahi izan zuen enkante bidez, baina birritan hutsik geratu eta 1938ra arte ez zuen jaberik aurkitu. Zeraingo Joakin Muñoak erosi zuen, eraikina bakarrik, haren azpiko eta inguruko lurrak Partzoneriaren esku geratu zirelako. Muñoak egun berean Zegamako Pedro Etxezarretari saldu zion. Pedrok 1958an Justa alabari utzi zion, eta hark Martin anaiari, 1972an. Bera izan zen jabea, Patxi Alustiza legazpiarrak 1993an erosi zion arte. Urbiako fondaren garairik ilunenak etorri ziren ondoren. Salerosketaren aurrean Alustiza eta Partzoneriaren artean sortutako tirabiren ondorioz, lau urtez itxita egon zen, 1997ko uztailaren 31ra arte. Konponbidera iritsita, Partzoneriak berreskuratu zuen jabetza, haren kudeaketarako Alustiza familiaren aldeko 50 urteko emakidaren truke. Emakida Ruper Altzelai eta Mikel Altube oñatiarrek eskuratu zuten gutxira, eta 1999ko urtarrilean haiek hartu zuten fondaren ardura. Oraintsu arte eraman dute Ruperren anaia Kepa, eta Mikelen anaia Aritzekin batera, eta bi familiakoen laguntzarekin. Ekainaren 1ean behin betiko utzi zuten, eta Partzoneria arduradun berrien bila dabil.


08 Herri jakintza Ondare immateriala

# 470 • 2022ko ekainaren 10a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Amelaune: Armiarma-sarea, amarauna. Hain zuzen,’ amaraun’ hitzaren aldaera da, Gipuzkoan erabilia. Goierrin ‘amelaun’ eta ‘ameraun’ jaso dira. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, ‘ehun’ osagaia du bigarren partetzat.

«Marmarrean dakienak ondo hitz egiten ere ikasi behar du»

1965-6-8: Amelio Mendijur txirrindulari urretxuarra hil zen, karreran Eitzaga jaisten ari zela istripua izanda. 1963-6-12. Joseba Gabilondo idazle, irakasle eta literatura kritikaria jaio zen, Urretxun.

Gaitasuna berbera baita, ondo ala gaizki hitz egin. Jarrera da aldatzen dena, eta jokabide bat ala bestea izateak aldarazten du ondorioa.

Ondare immateriala

Euskara XVIII.eko eskoletan Goierrin XVII. mendeko eskola batean maisua lo. Jan Steen herbeherearraren margoa, 1672an egina.

esan–, euskarari aipamena egiten zitzaion lan hitzarmen horretan.

Ataunen eta Zaldibian, bi kasu

Testua: Aimar Maiz

E

uropan irakaskuntzaren mendetzat hartzen da XVIII.a. Aurreko mendeetako idealismo, enpirismo eta arrazionalismo korronteen eraginez, haurrei irakasteko ikasketa-planak hasi ziren. Irakaskuntza publikoaren hastapenak erne ziren, eta erlijioaren kortseetatik zerbait askatuz, beste jakintza eremu batzuei tokia egiten hasi zitzaizkien. Hori, Europan. Euskal Herrian, eta horrenbestez Goierrin. Euskaldun elebakarrentzat irakaskuntza sistema arrotzak, gainera, are gehiago atzerarazi zuen eskolatzea. Xabier Alberdi eta Alvaro Aragon historialarien Euskarazko irakaskuntza Goierrin XVIII. mendeko bigarren erdian lanean (Lapurdum,

2004) argi adierazten da egoera: Goierrin, XVIII. mendearen bigarren erdia baino lehen, frogatu dute ez zela inoiz euskarazko irakaskuntzarik izan. Agustin Kardaberazek euskara irakastearen beharra aldarrikatu zuen, 1761ean, Eusqueraren berri onac liburuan. Kristau dotrina haurren artean zabaltzeko izan arren. Umilak eta inolaz ere ohikoenak izan ez arren, Goierrin izan ziren saiakerak eskolan euskararen presentzia txertatzeko eta bermatzeko. XVIII. mendean –eta XX. mendean ondo sartu arte–, haurrei lehen hezkuntza emateko ardura udalena zen. Hala, herriko agintariek maisuekin sinatutako kontratuetan ikus daiteke euskarak zer leku zuen, edo bazuen. Kontratuan, maisuak irakatsi beharreko ikasgai zerrenda zehazten zen. Zenbait kasutan –bakanetan, egia

Gipuzkoako Protokoloen Agiritegian aurkitutako bi agirik erakusten dutenez, euskararen beharra derrigortu zieten maisuei. Zaldibian 1757ko martxoaren 15ean sinatu zuten ituna udalak eta Francisco Miguel Gurrutxaga maisu urrestillarrak. Haren egitekoa umeei irakurtzen, idazten, zenbatzen eta kristau dotrinaren oinarriak irakastea zen, kontratuak dioenez. Baita hizkuntzak ere: «El dicho Francisco Miguel de Gurruchaga (...) se obliga a enseñar a los niños y niñas (...) asi en la lengoa castellana como en la de bascuenze ». Urte hartako urtarrilaren 1etik hasita, 9 urterako hartu zuten. Bigarren agiria Ataunen 1791ko irailaren 18an Jose Joaquin Auzmendik udalarekin sinatutako lehen hezkuntzarako irakasle-kontratua da. Elizako organista ere bazen, 1785eko agindu batek bi lanbideak batu baitzituen. Umeei zer eta nola erakutsi behar zien, ordutegiak eta beste zenbait betebehar jarri ondoren, zer hizkuntzatan eman ere zehaztu zion udalak: «todas estas diligencias se hagan por la mañana en vascuence y por la tarde en castellano». Salbuespena izan ziren, ordea.


Bertsoa • Kate motzean 09 Mikel Iturriotz Etxaniz • Jon Unzurrunzaga

2022ko ekainaren 10a • # 470

Gaiak hala dio

Kate motzean Jon Unzurrunzaga • Musikaria

«Nire abesti gogokoena Su Ta Garren ‘Mari’ da» Mikel Iturriotz Etxaniz

Gaia: Gaztetxeak 20 urte Neurria: Hamarreko txikia Doinua: Mundua ala gu Gazte-asanblada da askoren sostengu langile finak beste denontzat eredu udalak izate bat nahi dizue kendu aurpegia emateko prest hementxe gaude gu hori eta gehiago zor baitizuegu Hogei urte bete ta baimena ukatu betetzeko behar al da baimen bat eskatu? hurbil gaitezen eta gaztetxera sartu ekintzetara joan, ederki pasatu. Milesker denagatik Ta zorionak KU!

Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Jon Unzurrunzaga (Legazpi, 2002) Haur Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari da. Bigarren maila bukatu du. Horretaz gain, Legazpiko Kukue tabernan lan egiten du eta Anker taldean bateria jotzen du. Musika umetatik gustatzen zaio. «6-7 urterekin hasi nintzen musika eskolan. 8-9rekin bateria jotzen ikasten hasi nintzen eta 13-14rekin gitarra jotzen». 2018tik 2022ra Kontuz! Erromeriya taldean jo zuen eta 2019tik Anker taldean jotzen du. Iaz, diskoa kaleratu zuten. SuTaGar, Latzen, Asgarth, Iron Maiden, Metallica, Megadeth, Trivium... taldeen eragina dute.

Musikaz gain, zer zaletasun dituzu?

HURRENGOA » Bertsolaria: Iñaki Murua Jauregi

Abeslari bat edo musika talde bat? Berri Txarrak.

Abesti bat? Su Ta Gar taldearen Mari.

Liburu bat? Amets Arzallusen Miñan.

Oporretarako toki bat? Paradisuko toki horietakoren bat: Kuba, Dominikar Errepublika...

Zer gosaltzen duzu? Kafesnea eta platano bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Inoiz ahaztuko ez ditudan egun asko ditut. Kontzertu guztietan oso ondo pasa dut eta lagunekin oporretara joan naizen guztietan ere primeran pasa dut.

Lagunekin egotea. Eskubaloia ere gustatzen zait. Eskubaloian jokatu nuen, batxilergoko bigarren maila hasi arte.

Sekula egin dizuten opari bereziena?

Pelikula edo telesail bat?

Brinkola.

Beldurrezko pelikulak gustatzen zaizkit batez ere. Intriga eta suspensezkoak ere bai.

Brinkolan biziko ez bazina...

Nire lehen bateria.

Goierriko txoko kuttuna.

Paradisuko toki horietakoren batean. Kala batean.


10 Elkarrizketa Iñaki Puyadena • Ampo Ordiziako errugbi jokalaria

470# • 2022ko ekainaren 10a

Elkarrizketa Iñaki Puyadena Ampo Ordiziako jokalaria

«EZ DA ERRAZA IZAN ERABAKIA HARTZEA, BAINA ORAIN LASAI NAGO» Testua eta argazkia: Ariane Vierbücher

Iñaki Puyadenak (Legorrreta, 1985) agur esango dio errugbiari. Ordizia Rugby Elkartean hasi zuen kirol ibilidea duela 30 urte inguru, eta horietako 15 baino gehiago Ohorezko Mailan egin ditu. Taldearen historiako une garrantzitsuenak bizitzea tokatu zaio. Aurtengo Ligako txapeldunorde izan dira. Amestutako agurra dela dio.

Duela aste batzuk iragarri zenuen aurtengo denboraldia izango dela errugbian lehiatuko zaren azkena. Nola sentitzen zara?

titu ahal izan ditut. Kirol lorpenez gain, alde humanoak, hau da, sortzen diren harremanak-eta, horrek ere gauza oso onak eman dizkit. Ez nago kexatzeko!

Oso pozik nago! Ligako txapeldun tituluarekin amaitzea izango zen guztiz ideala, baina hala ere, ligako finalean egotea ez da gutxi, eta egia esan, amestutako bukaera bat izan da, oso polita da albo batera pausoa horrela ematea.

Lesioak izaten dira kirolarien beldurretako bat. Zentzu horretan, ibilbide lasaia izan duzu.

Ordizia Rugbyko harrobiko jokalaria, 30 urte inguru errugbiari lotuta, Ohorezko Mailako taldean 15 urte baino gehiago, 300 partidatik gora, Ohorezko Mailara igoera, bi Espainiako Kopa, ligako txapeldunorde hirutan… Horrela esanda...! Bai, gauza asko eman dizkit klubak. Klubaren eta taldearen historiaren une garrantzitsuenetan eta onenetan egotea tokatu zait eta ezagutu ditudan taldekide guztiekin konpar-

Bai hala da! Hainbeste urtetan, hainbeste partida jokatu izateko, zorte handia izan dut. Zeren ikusi ditut taldekide asko lesio larri batengatik errugbia utzi behar izan dutenak. Hain zuzen ere, erretiratzeko erabakia horri lotuta ere badago, nolabait. Nahi nuen nik erabaki noiz utzi, ez zedila izan lesio bategatik, eta pentsatu nuen momentua iristen ari zela. Denboraldian zehar erabakita nuen, nahiz eta momenturen batean, zalantzak ere izan ditudan, zeren ume-umetatik jokatu dut errugbian, etxe honetan. Ho-

rregatik, ez da guztiz erraza izan, baina orain lasai nago.

Zeintzuk izan dira gehien markatu zaituzten momentuak? Kirol arloan oso gozoa. Ohorezko Mailara igo ginekoa ahaztezina izango da. Oso gaztea nintzen orduan eta inflexio puntu bat izan zen niretzako. Ginen goraka gindoazen talde bat, urte batzuk generamana igoera fasean sartzen baina ez genuen lortzen,eta 2005ean bai, lortu genuen. Oso-oso handia izan zen. Eta ondoren, bi Errege Kopak, kristorena izan zen. Eskualdean ikusgarritasuna eman zion errugbiari, eta harrezkero, etengabe hazi gara.

Asteleheneko harreran, jende asko gerturatu zen, haur eta gaztetxo pila tartean. Horietako askorentzat erreferente zarete eta harrobiko jokalari izan daitezke etorkizunean.


Elkarrizketa 11 Iñaki Puyadena • Ampo Ordiziako jokalaria

2022ko ekainaren 10a • # 470

«Nahi nuen nik erabaki noiz utzi, ez zedila izan lesio bategatik, eta pentsatu nuen, momentua iristen ari zela» «Ohorezko Mailara igo ginenekoa ahaztezina izango da. Oso gaztea nintzen eta inflexio puntu bat izan zen niretzako»

tzen jarraituko dudala. Oraintxe ez dakit esaten zertan edo nola, zeren gainera lasai egoteko eta arnasa hartzeko denboratxo bat hartu nahi dut lehenik, baina bai, besterik ez bada zaletu eta bazkide bezala. Kirol honek asko eman dit, maite dut, eta ez dut ahaztuko. Asko gozatu dut eta errugbiaz gozatzen jarraituko dut, nahiz eta beste modu batean izango den.

Orain denbora libre gehixeago izango duzu. Pentsatu duzu zertan inbertitu?

Kristoren poza eta emozioa sentitu nuen, oso polita izan da horrelako babesa jasotzea. Hainbeste jende ikusi, hainbeste pertsona gerturatu dira zoriontzera... Izan duten erantzunagatik eskerrak ematea baino ez zait geratzen. Bestalde, haurrak gugana horrela gerturatzea da zerbait oso-oso polita. Espero dut, horien artean etorkizuneko Ampo Ordiziako jokalari asko izatea.

Aurtengo denboraldia, bereziki zaila izan da, zuek ere hala adierazi duzue sarri. Arrazoi nagusia, Kawa Leaumaren heriotza. Nola egin duzue? Inork ez du espero horrelako zerbait gertatzea. Astindu gogorra izan zen. Kawa zen oso jokalari eta taldekide ona, eta batez ere pertsona ona, eta gu guztiongan eragiten zuena. Horregatik, gertatutakoa gertatu eta gero, denak batu eta elkar zaindu dugu; hori egin

edo hondoa jotzea zen bestela. Esango nuke, jarrera horri esker lortu dugula kirol mailan ere buelta ematea. Eta noski, oso presente izan dugu partida guztietan. Guzti-guztiak eskaini dizkiogu berari eta bere familiari. Eta badakit dagoen lekutik bultzada eman digula.

Finalera nola iritsi zineten, nola bizi izan zenuten? Bagenekien oso partida estua izango zela. Santboiana oso-oso talde ona da, beraien zaletuek asko bultzatzen dute, zelaia oso zaila da. Final batean, akats txikiek markatzen dute, eta jakin zuten aukera bakoitza aprobetxatzen. Gure mutilek dena eman zuten zelaian eta ez dago gehiago eskatzerik.

Jokalari aktibo bezala azken partida izan zen igandekoa. Ordizia Rugbyrekin harremana izaten jarraituko duzu? Bai, uste dut klubarekin lotura manten-

Kirola egiten segi segiko dut, gainera behar dut. Musika ere asko gustatzen zait, gitarra jotzen dut eta emango diot horri ere. Aspertu behintzat ez.

Bukatzeko, nolabaiteko erreflexio edo beste ezer gehitu nahi duzu? Ba aukera hau baliatu nahi dut eskerrak emateko klubeko partaide guztiei. Ordizia Rugby ez dira jokalariak bakarrik. Hor daude zuzendaritzako jendea, entrenatzaileak, delegatuak, boluntarioak, zaletuak... Guztiak dira garrantzitsuak eta beraz haiei denei, eskerrik asko! Eta noski, esker bereziak nire taldekideei. Elkar babesten eta maitatzen duen familia txiki bat gara. Eta animo! Gauzak ondo egiten ari gara, segi lanean eta horrela gauza oso politak etorriko dira.

Eta errugbiaz gozatu dezatela, ala? Noski! Kawak esaten zigun bezala... «Gozatu! Errugbia gustatzen zaigu eta gozatzeko egiten dugu. Gozatzen ez badugu ez dago zer eginik».


12 Gaztejira Sara Bidarte • Markel Vesga Izeta

# 470 • 2022ko ekainaren 10a

«Maisu batzuei irabaztea lortu nuen» MARKEL VESGA IZETA • Xake jokalaria

SARA BIDARTE

Eskerrak ahulak garen!

Euskara ‘gaztetuta’ omen…

K

aleratu dira Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren datuak, eta horien arabera Euskal Herrian euskararen erabilerak ez du azken bost urteotan aldaketarik izan. %12,6koa da kalean euskara erabiltzen dutenen kopurua; baina askoz gehiago gara euskaraz dakigunok. Bada, zergatik da hainbestekoa ezagutzatik erabilerarako jauzia? Inkesta soziolinguistikoaren arabera, jendartearen %45 euskalduna edota euskaldun hartzailea da, baina zortzitik batek bakarrik erabiltzen du. Zerbait gaizki egiten ari garen seinale. Gainera, azken datuen arabera, euskara darabilten gehienak haurrak eta gazteak dira. Beraz, esan dezakegu euskara gaztetu egin dela. Gazteak badira euskaraz gehiago mintzo direnak, teorian, gero euskaldun gehiago egongo da. Baina, norbanakoon hizkuntza joeretan dago gakoa; adinean aurrera egin ahala euskaraz aritzetik gaztelaniaz aritzera pasatzen gara usu. Hemen, bada, aurreko galderaren erantzuna: haur eta gaztetxotan ondo deritzogu euskaraz aritzeari, baina heldu ahala euskaraz jakin arren, ez dugu erabiltzen. Geu gara kale neurketan ateratako emaitzen erantzuleak eta hori aldatzeko bidean ahal dugunok zerbait egin behar dugu. Geuri dagokigu euskaraz aritzeko hautua egitea.

Testua eta argazkia: Aitor Garmendia

G

aztea da, baina dagoeneko punta-puntako mailan dabil Markel Vesga Izeta (Legazpi, 2006) xake jokalaria. Maila absolutuan bosgarren postua lortu du Euskadiko txapelketan eta bigarrena Gipuzkoakoan. Espainiako 16 urtez azpiko txapelketa du aurtengo helburu nagusitzat.

Azken asteburuetan txapelketaz txapelketa ibili zara. Hondarribian Gipuzkoako txapelketa absolutua jokatu nuen. Bertan, bigarren postua lortu eta Euskadiko txapelketara sailkatu nintzen. Azken hori Bergaran izan da eta bosgarren amaitu nuen. Bestetik, Santanderren (Espainia) 16 urtez azpiko txapelketa garrantzitsu batean ere parte hartu dut, ia ehun partaiderekin.

Etxetik hurbilago, Urretxuko Eire txapelketa ere irabazi duzu aurten. Bai, asko gustatzen zaidan txapelketa da, eta hirugarren urtez parte hartu dut. Maila nahiko ona egoten da.

Aurten jokatu dituzun beste probetan zer moduz aritu zara? Aste Santuan, Torreviejako (Alacant, Herrialde Katalanak) txapelketa batean hartu nuen parte. Maisu handien aurka jokatu ahal izan nuen eta nire bizitzako txapelketarik onena osatu nuela esango nuke. Maisu horietako batzuei irabaztea lortu nuen eta beste batzuekin berdinduta amaitu nuen. Euskadiko 16 urtez azpiko txapelketa ere aipatuko nahiko nuke, niretzako txapelketa garrantzitsuenetakoa da. Iaz irabazi egin nuen, baina aurten hirugarren izan naiz.

Euskadiko bi txapelketa irabazi zenituen iaz, ezta? Bai, 16 urtez azpikoa eta 18 urtez azpikoa.

Eta Irlandako txapelketarena? Kontaidazu hori. Abuztu amaieratik abendura arte Irlandan izan nintzen ikasten. Xakean jarrai-

tzeko asmoa neukan eta hango federazioak laguntza handia eman zidan. Han, txapelketa guztiak Dublinen jokatzen dira, ni egon nintzen etxetik ordubetera dago. Egun batean, gaua pasatzen ere geratu behar izan nuen, baina federazioak asko lagundu zidan. Txapelketa horietako bat Irlandako 16 urtez azpiko txapelketa izan zen, eta irabazi egin nuen. Halere, ez naiz Irlandako txapelduna, ez baitaukat hango nazionalitaterik.

Zeintzuk dira zure hurrengo helburuak? Espainiako 16 urtez azpiko txapelketa da nire helburu nagusia, dudarik gabe. Bosgarren aldiz hartuko dut parte. Nire helburua irabaztea dela esatea agian gehiegizkoa da, baina horren bila noa!

Elkarrizketa osoa: www.goiberri.eus


Publizitatea 13 2022ko ekainaren 10a • # 470


14 Gure lurra Elikadura eta kontsumo arduratsuko II. Jardunaldia Itsason

# 470 • 2022ko ekainaren 10a

Gure lurra Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko, ekoizpen ereduak ezagutu eta zuzeneko harremanean sakondu nahi dute Itsason hilaren 18ko jardunaldian.

KONTSUMO ARDURATSUTIK, GIZARTE JASANGARRIRA Herriko produktuen taldekoak Ostatuan, atzean armairu-espositorea dutela, eta mahaian produktuen lagina. Goiberri

Testua: Loinaz Agirre

G

araian garaikoa, eta bertan ekoitzitako produktuak kontsumitzea. Bertan ekoitzitakoa, bertakoek kontsumitzea. Horixe da Itsasoko herritarren filosofia, nahia eta helburua. Azken batean, kontsumo arduratsuarekin batera, norbanakoen erabakiekin mundu jasangarriago baterantz urratsak egitea. Era berean, tokiko enpleguaren alde eginez, herri jasangarri batean bihurtzea. Itsason 2018an hasi zuten bertako produktuen sustapenerako ibilbidea. Herrian ekoizten zenaren katalagoa osatzea izan zen lehendabiziko lana, herritarren artean galdeketa bat eginda. itsaso.eus webgunean dago galdeketaren emaitza eta informazio osoa, Itsaso ezagutu atalaren barruan. Paperean ere argitaratzen dute herriko ekoizpenaren katalogoa, Gorka Sasieta Barrenetxea Itsasoko Udal Batzorde buruak adierazi duenez. «Eguneratu egiten da katalogoa. Formatu fisikoa paperezkoa da, baina diseinatzerakoan, kolarik gabe eta graparik gabe egiten dugu. Urtaroka

aldatzen joaten gara bertan». Itsasoko produktuen armairua edo erakusleihoa ere jarria dute Ostatuan, ekoizleekin harremanetan jartzeko informazioarekin batera. Gabonei begira, Itsasoko produktuz osatutako saskiak ere salgai jartzen dituzte. Ekoizpenaren katalagoari begiratuta, Itsason ia denetik dutela ondorioztatu daiteke. Fruitu lehorrak, zeramika, bitxiak, ogia, gozoak, barazkiak, fruta, marmelada, haragia, eztia, edaria... Aukera zabala dago Itsason, itsasoarrek egina. Sasietak nabarmendu duenez, «batez ere ekologikoan gabiltza ekoizle gehienok eta eskaera ere badago. Dena den, gure salmenta areagotzea baino, ekoizle gehiago animatzeko beharra dago gehiago. Alde horretatik ere bada proiektu honen guztiaren helburua».

Beste urrats bat gehiago Honela, ekoizleek eta kontsumitzaileek osatutako herriko produktuen taldeak elikadura osasungarria eta kontsumo arduratsua abiapuntu hartuta, iaz bes-

te urrats bat gehiago egitea erabaki zuten Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin: bertako produktuen sustapenerako jardunaldia egitea. Aurten, bihar zortzi, ekainaren 18an, 17:00etatik 20:30era bitartean, bigarren jardunaldi-azoka egingo dute Itsasoko plazan jarriko duten karpan. Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko ekoizpen ereduak ezagutzera emango dira bertan, ekoizleekin zuzeneko harremanean sakonduz. Era berean, produktuen azokarekin batera, Zure platerean hasten da mundua dokumentala eta solasaldia, jendaurrean prestatutako jakien prestaketa eta dastaketa ere izango dira. «Sentsibilizazioaren haritik, garrantzitsua iruditu zitzaigun azoka bakarrik ez izatea». Iaz, nutrizioaren inguruko hitzaldia eta tailerra egin zituzten Amaia Aierbe nutrizionistarekin, eta aurten On Produkzioak eta Landarlan elkarteak ekoitzitako Zure platerean hasten da mundua dokumentala emango dute. Amaieran solasaldia izango da dokumentale-


Gure lurra 15 Elikadura eta kontsumo arduratsuko II. Jardunaldia Itsason

2022ko ekainaren 10a • # 470

EKAINAREN 18AN Iaz hasitako bidetik, Elikadura eta Kontsumo arduratsua sustatzen jarraitze aldera, aurten II. Jardunaldia ekainaren 18rako antolatu dute Itsason.

» Egitaraua 17:00-20:30. Azoka. 18:00-19:30. ‘Zure platerean hasten da mundua’ dokumentala eta solasaldia. 20:00. Sukaldaritza ikuskizuna. Bertako elikagai ekologikoen sukaldatze erakustaldia Ostatuko Manuren eskutik. 20:30. Dastaketa afaria. Prestatutako jaki goxoen dastaketa. Tiketak azokan bertan eskuragarri, 7 euroan.

» Ekoizleak eta artisauak Ekoizleak: Itsasoko Hariztizabaleko

(ogi, gaileta, ahabiak...), Urteaga-Urkulegiko (barazki, fruitu gorri, zukua...) eta Albitsubeheko (eztia); Olaberriko Behieko esnekiak. Artisauak: Itsasoko Pott Keramika (ontziteria...) eta Isla pitxiak (portzelanazko belarritakoak); Gabiriako Ehunduz (jantziak eta osagarriak) eta Araiz (eskuz eginiko bitxiak).

Itsason 2018an hasi zuten bertako produktuen sustapenerako ibilbidea. Katalagoa osatzea izan zen lehendabiziko lana Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko ekoizpen ereduak ezagutzera emango dira ekainaren 18an

an ateratzen den ekoizleren batekin. «Erabat dator gure filosofiarekin. Laguntzaileen artean EH Kolektiboa dago eta herriko hiru ekoizle gaude talde horretan... Parte aktiboa izan dugu dokumentalean». Egunarekin amaitzeko, parrillan bertako eta garaiko elikagaiekin prestatutako dastaketa afaria egingo dute. 80 bat lagunentzako tokia izango da.

Ekoizle berriak, kosta 2018tik gaur arte egindako ibilbidearen balorazioa eskatuta, Sasietak argi du itsasoarren artean kontzientzia zabaltzea lortu dutela. «Azterketa zehatzik ez dugu egin, baina ni neu ekoizlea nai-

«Benetan gizarte jasangarri bat egin nahi badugu, ezinbestekoa da jakiak tokian ekoiztea, eta modu ekologikoan» Gorka Sasieta Barrenetxea Itsasoko Udal Batzorde burua

zen aldetik, egia esanda, guk produktu dezente saltzen dugu herrian bertan. Alde horretatik, nahiko pribilegiatu garela esango nuke. Hain herri txikia izanda ere, gure produkzioaren zati garrantzitsu bat herrian bertan saltzen dugu. Eta hori abantaila handia da». Ekoizle berriak erakartzearena beste kontu bat da. «Kostatzen ari da. Egia esateko, eskualde mailan badago ekoizle berriren bat. Baina betiko arazoa dago hor, orokorrean: badago jendea zerbait egitea gustatuko litzaiokeena, baina lurrik ez daukana. Udaletatik eta administrazioetatik badago hor egin beharreko lan bat». Hala ere, datu baikor bat eman du Sasietak: «Ekologiko arloan kuriosoa da, Biolur elkartean, adibidez, nekazari kopurua igotzen ari da. Ekologiko arloan bai, baina orokorrean garbi dago sektorean ari den jendearen adinagatik jaisten ari dela».

Guztiak norabide berean Ekoizleak eta kontsumitzaileak eskutik aritzea behar-beharrezkoa da, kontsumo arduratsutik. «Benetan gizarte jasangarri bat egin nahi badugu ezinbestekoa da jakiak tokian ekoiztea, eta modu ekologikoan». Izan ere, hautu horrekin «ekoizpenean eta garraioan energia beharra asko gutxitzen duelako, eta kanpoko faktoreekiko dependentziak murriztu egingo dira. Oraintxe ikusi da oso garbi, mundu mailan gerrateek eta elikagaien espekulazioak eragin duten krisiarekin».


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 470 • 2022ko ekainaren 10a

Musika

Bide urratzaileak Gaizka Oiartzabal

The Hot Dogs (Urretxu)

Tabernaria eta musikazalea

Kate motz-ean!

B

atzuk herria egiten saiatzen dira. Beste batzuk ez dute horretan batere interesik, eta beste batzuk herria suntsitzen dute eta ez dira konturatzen. Batzuk ekitaldiak antolatzen dituzte herrian, auzoan, tabernan, beste batzuk debekatu egiten dituzte eta hainbatek ez ditu etsaiak ondo aukeratzen. Badaude lehen barrikadak egiten zituztenak, badaude lehen eta orain polizialki aurre egiten diotenak guztiari, eta badaude barrikadak egin ez eta taberna batean oldartzen direnak edo poliziarekin harreman berezia dutenak. Beti egon dira herriaren borondate eta maitasunarekin finantzatu direnak, badaude batzuk Venezuelatik jaso dutenak edo guztioi lapurtuz kaxa B-a egin dutenak... Faxistak ez dira inoiz falta izan, pandemian batek baino gehiagok bere benetako pentsakera eta baloreak aurkitu ditu. Ezkertiarrak aldiz oso deskafeinatuak izan dira, eta benetazko komunistak kaleetan dauzkagu. Klase sozialak ere ez zaizkigu falta. Dauzkagu burgesak, burgesak eta sekula lan egin ez duten langileak. Edota, matxistak, feministak eta feminismoa despolitizatu nahi dutenak. Lehen gaztetxeak zeuden modu berdinean, eta orain langileen gune autogestionatuak. Ezin ahaztu, batzuk ez zituztela maite gaztetxeak eta ez dituztela maite orain ere, bilakaerak bilakaera. Bazeuden eta badaude presoen alde egin dutenak, gauza bat esan eta bestea egin dutenak, zuzenean beti aurka egon direnak eta bapatean kareta kentzen dutenak. Sare sozialetan badago adibide bat edo beste eta ez nuen hori espero hainbatetaz, egia esan. Damutuko zaie eta damutuko dira. Ea orduan nor den damutua. Suposatzen da musikaz hitz egiten dudala hemen. Edo ez. Hainbeste gauza suposatzen dira eta gero ez dira horrela izaten. Behintzat abesti baterako ematen du gaiak. Bitartean adi egon, Zumarragako jaiak datoz eta. Uztailak 1-an daukagu zita. Gu geurera, herria egitera, borreroak badauzka eta milaka aurpegi.

Rock&Roll azkarra eta beroa

R

ock&Roll bizia eta azkarra, horixe zen The Hot Dogs talde urretxuarrak jorratzen zuen estiloa. 90eko hamarkadan sona handia izan zuten, eta hainbat lan argitaratu zituzten, eta hainbat gorabehera izan bazituzten ere, 2011. urtera arte aritu ziren. Taldea 1991n sortu zuten Jon Iturbe abeslariak, Iñigo Agirrebalzategi eta Jose Luis Aparicio gitarrajoleek, Iker Alvarez baxuak eta Iñaki Urizabal bateriak. 90eko hamarkadan zehar ezagunak egin ziren musika mota honetako zaleen artean, hein handi batean, haien gitarra soinuagatik eta abeslariak eskenatoki gainean erakusten zuen jarreragatik. 1999. urtean, Kike Turmixen eskutik, Rock and roll army '69’ diskoa grabatu zuten. Segidan etorri zen Powerhouse, bigarren lana, baina taldeak lehendik zituen arazo batzuk tarteko, banandu egin ziren 2000. urtean, Jon Iturbe Bartzelonara joan zenean. Hainbat urteko etena izan zuten, baina 2004an elkartzen hasi eta eskenatokietara itzulti ziren. Carlos Alonso sartu zen orduan, Aparicioren lekuan. 2006an III diskoa argitaratu zuten, eta 2009an, Nothing but a Bad Day, taldearen azken lana. Diskoa atera berritan, Iker Alvarezek taldea utzi zuen, eta Asier Alzaga sartu zen haren ordez. 2010ean, Azkena Rock Festival jaialdian jo zuten. Urtebete beranduago, 2011.ean, taldea desegitea erabaki zuten. Iturbek bakarkako bi disko argitaratu ditu, eta beste taldekide batzuk The Northagirres taldea sortu zuten.


Publierreportajea 17 Zubillaga hiltegia

2022ko ekainaren 10a • # 470

Publierreportajea

Tokian tokiko haragiaren balioa tza txikietan aurkitzen dugu, non oraindik ere gari eta garagar nahikoa dagoen. Atzerriko zerealaren prezioen igoeraren ondorioz, salmentak handitu egin dituzte, baina egoera hori beraien kontra bueltatzeko arriskua ere badago. Aziendaren ekoizpenaren kostu globalaren igoera dela eta, ekoizpena murrizten bada, bezeroak nabarmen murrizteko arriskua dute. Horregatik, batez ere epe luzera, premiazkoa da ekoizpen-eredu orekatu bat ezartzea, gehienbat tokian tokikoa, haragiaren balio-katea benetan osatzen duten eragileek ekoizpen eredua hobeto kontrolatu dezaten, multinazionalen interesetatik ihes eginez.

Kalitatezko zerbitzua uskal Herriko aziendetan ekoizpen ekologikoa gorakada nabarmena izaten ari da azken urteotan. Kontsumitzaile eta ekoizleengan kontsumo jasangarrirako kontzientzia pizten ari da, eta ondorioz Euskal Herriko ekoizpen mapa eraldatzen ari da. 2021eko datuei erreparatuz, Euskal Autonomi Erkidegoan 128 ustiategi ekologiko daude martxan, behi, ardi eta ahuntz haragiaren ekoizpenera bideratuak hein handi batean. Abelburuen sailkapenean 2.87 7 behi, 3.47 7 ardi, 195 ahuntz eta 498 zaldi zenbatu ziren denbora tarte horretan. Guztira, 2021ean 87.020 kilo haragi ekoitzi ziren modu ekologikoan Euskal Autonomi Erkidegoko ustiapenetan. Zubillaga Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak ekoizpen ekologikoko abeltzainei zerbitzua ematen dio. Azken urteotan, gorantza joan da ustiategi ekologikoetan hazitako abelburuen sakrifizio kopurua,

E

eta aurreikuspenek diote bide horretatik jarraituko dutela. Horrez gain, Zubillagaren estrategia eta izanarekin bat dator ekoizpen ekologikoa, okelaren jatorria baserria izanik, baserrietan ekoizten dena izango delako haragiaren balio-katea epe luzera jasangarri izateko bidea. Mundu globalizatu batean, Zubillaga Hiltegitik 3.000 kilometrora gertatzen den gatazka batek oihartzun handia izan dezake erakundean. Gaur egun, Euskal Herriko abeltzaintza etxe askok Ukrainako estepatik datozen zerealekin elikatzen dituzte beraien animaliak, batez ere han duten transgenikorik gabeko ekoizpenereduagatik. Ekoizpenaren garestitze horrek produkzioaren etetean bukatzeko arrisku nabarmena du, eta horrek eragin zuzena izango luke Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzua bezalako erakundeen lan bolumenean. Une honetan, txanponaren beste aldea Euskal Herriko hegoaldeko laboran-

Bezero bakoitzaren beharrei egokitutako zerbitzua ematen dute. Azpiegitura modernoei esker –ukuilu argitsu eta txukunak–, animalien ongizatea bermatzen dute, animaliak ez sufritzea eta ahal bezain gutxi estresatzea garrantzitsua baita kalitatezko haragia lortzeko. Zatitze gelan egiten duten lanaren bidez, produktuari balio erantsia emateaz gain, azken produktua formatu eroso eta egoki batean eman diezaiekete harakin eta baserritarrei. Zatitze zerbitzuak, gainera, aukera ematen die baserritar txikiei autokontsumoa eta elikagaien subiranotasuna bermatzeko. Banaketa zerbitzu zuzena ere eskaintzen du iaztik, eta ganadua kanalean edo ontziratuta jasotzeko aukera ematen diete bezeroei. Kalitatezko zerbitzu integral eta tokikoa eskaintzen du, 0 Kilometroa filosofiari lotua. Horixe du bereizgarri Zubillaga Hiltegiak. Egungo bide azpiegiturei esker, Goierriko bezeroek inoiz baino eskurago dute Oñatiko hiltegiaren eskaintza zabala.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 470 • 2022ko ekainaren 10a

Komikia

Aliritzian

Monika Arratibel • Irakaslea

Ardurak eta denboraren kudeaketa

B

azen behin eta bada, 32 urteko neska bat, bere ofizioaz gain afizio ugari dituena. Egunak dituen 24 orduak burua martxan duena. Esna zein lotan, irudimena martxan. Bere hoberena ematen saiatzen da egin beharrekoetan. Sarritan, lanez lepo, errepidean zein paretan doan ere ahazten dena. Nekatuta eta arduratuta zegoen. Ezetz esaten ikasi zuen arte. Orduztik, hobeto kudeatzen du denbora, lanak eskuetatik ateratzen ditu, presio handirik sentitu gabe. Autoan doala, abestu egiten du, lan eta buruhausteak behar den tokirak utzita, lasaiago bizi da». Bai, ni naiz ipuin honetako protagonista. Sarritan entzun behar izan dut ea nola heltzen ote naizen denera. Denera inor ezin da heldu, ez fundamentuz behintzat. Nik azken aldiko tralla eramateko gauza asko utzi ditut alde batera. Idaztea edo aste barruko paseoak, adibidez. Baina zoritxarrez, horri ez diogu behar adinako garrantzia ematen. Gauza asko egiten

dituenak ez du esan nahi denera iristen denik. Karguak edo konpromiso pertsonal zein laboralak hartzen ditugunean buruaren zati bat horretarako bakarrik blokeatu-edo egiten dela ematen du. Ez nuke nahi garunaren ehuneko handi bat lan finkoek betetzea. Garuneko eskuin hemisferioa omen da irudimenarekin lotuta dagoena. Azken aldian, nire ezker hemisferioa dabil egurrean. Denbora pixka bat badaukat, ardura gehiago hartzeko edo ikuskizun berriak sorKonpromiso pertsonal tzeko. Baina etxeko zein laboralak lorategiko loreek ere hartzen ditugunean behar naute, egunero ez bada, bi egunez buruaren zati bat behin ureztatzeko. horretarako bakarrik Hauen bizia ere nigan blokeatu-edo egiten dudan ardura bat da. dela dirudi Kalitatezko ardura, ardura kantitatearen aurretik. Nire buruari neurria hartzeko prozesuan nabil. Arnastuz, denbora hartuz, bi hemisferioen oreka bilatu nahian. Nire denbora eta ardurak neronek kudeatzen. Ez al dugu nahi norbere buruaren jabe izatea? Hauxe ba geure onerako eman beharreko pausoetako bat: ezetz esaten ikastea.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.