3 minute read

Gure lurra

Gurelurra

Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko, ekoizpen ereduak ezagutu eta zuzeneko harremanean sakondu nahi dute Itsason hilaren 18ko jardunaldian.

Advertisement

KONTSUMO ARDURATSUTIK, GIZARTE JASANGARRIRA

Testua: Loinaz Agirre Herriko produktuen taldekoak Ostatuan, atzean armairu-espositorea dutela, eta mahaian produktuen lagina. Goiberri

Garaian garaikoa, eta bertan ekoitzitako produktuak kontsumitzea. Bertan ekoitzitakoa, bertakoek kontsumitzea. HorixedaItsasokoherritarrenfilosofia, nahia eta helburua. Azken batean, kontsumo arduratsuarekin batera, norbanakoen erabakiekin mundu jasangarriagobaterantzurratsakegitea.Eraberean, tokiko enpleguaren alde eginez, herri jasangarri batean bihurtzea.

Itsason 2018an hasi zuten bertako produktuen sustapenerako ibilbidea. Herrian ekoizten zenaren katalagoa osatzeaizanzenlehendabizikolana,herritarren artean galdeketa bat eginda. itsaso.euswebgunean dago galdeketaren emaitza eta informazio osoa, Itsaso ezagutuatalaren barruan. Paperean ere argitaratzen dute herriko ekoizpenaren katalogoa, Gorka Sasieta Barrenetxea Itsasoko Udal Batzorde buruak adierazi duenez. «Eguneratu egiten da katalogoa. Formatu fisikoa paperezkoa da, baina diseinatzerakoan, kolarik gabe etagraparikgabeegitendugu.Urtaroka aldatzen joaten gara bertan». Itsasoko produktuen armairua edo erakusleihoa ere jarria dute Ostatuan, ekoizleekin harremanetan jartzeko informazioarekin batera. Gabonei begira, Itsasoko produktuz osatutako saskiak ere salgai jartzen dituzte.

Ekoizpenaren katalagoari begiratuta, Itsason ia denetik dutela ondorioztatu daiteke. Fruitu lehorrak, zeramika, bitxiak, ogia, gozoak, barazkiak, fruta, marmelada, haragia, eztia, edaria... Aukera zabala dago Itsason, itsasoarrek egina. Sasietak nabarmendu duenez, «batez ere ekologikoan gabiltza ekoizle gehienok eta eskaera ere badago. Dena den, gure salmenta areagotzea baino, ekoizle gehiago animatzeko beharra dago gehiago. Alde horretatik ere bada proiektu honen guztiaren helburua».

Beste urrats bat gehiago

Honela, ekoizleek eta kontsumitzaileek osatutako herriko produktuen taldeak elikadura osasungarria eta kontsumo arduratsua abiapuntu hartuta, iaz beste urrats bat gehiago egitea erabaki zuten Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin: bertako produktuen sustapenerako jardunaldia egitea. Aurten, bihar zortzi, ekainaren 18an, 17:00etatik 20:30era bitartean, bigarren jardunaldi-azoka egingo dute Itsasoko plazan jarriko duten karpan.

Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko ekoizpen ereduak ezagutzera emango dira bertan, ekoizleekin zuzeneko harremanean sakonduz. Era berean, produktuen azokarekin batera, Zureplatereanhastendamunduadokumentala eta solasaldia, jendaurrean prestatutako jakien prestaketa eta dastaketaereizangodira.«Sentsibilizazioaren haritik, garrantzitsua iruditu zitzaigun azoka bakarrik ez izatea».

Iaz, nutrizioaren inguruko hitzaldia eta tailerra egin zituzten Amaia Aierbe nutrizionistarekin, eta aurten On Produkzioak eta Landarlan elkarteak ekoitzitako Zureplatereanhastendamunduadokumentalaemangodute.Amaieran solasaldia izango da dokumentale-

EKAINAREN 18AN

Iaz hasitako bidetik, Elikadura eta Kontsumo arduratsua sustatzen jarraitze aldera, aurten II. Jardunaldia ekainaren 18rako antolatu dute Itsason.

» Egitaraua

17:00-20:30. Azoka.

18:00-19:30.

‘Zure platerean hasten da mundua ’ dokumentala eta solasaldia. 20:00. Sukaldaritza ikuskizuna. Bertako elikagai ekologikoen sukaldatze erakustaldia Ostatuko Manuren eskutik. 20:30. Dastaketa afaria. Prestatutako jaki goxoen dastaketa. Tiketak azokan bertan eskuragarri, 7 euroan.

» Ekoizleak eta artisauak

Ekoizleak: Itsasoko Hariztizabaleko (ogi, gaileta, ahabiak...), Urteaga-Urkulegiko (barazki, fruitu gorri, zukua...) eta Albitsubeheko (eztia); Olaberriko Behieko esnekiak. Artisauak: Itsasoko Pott Keramika (ontziteria...) eta Isla pitxiak (portzelanazko belarritakoak); Gabiriako Ehunduz (jantziak eta osagarriak) eta Araiz (eskuz eginiko bitxiak).

Itsason 2018an hasi zuten bertako produktuen sustapenerako ibilbidea. Katalagoa osatzea izan zen lehendabiziko lana

Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko ekoizpen ereduak ezagutzera emango dira ekainaren 18an

an ateratzen den ekoizleren batekin. «Erabat dator gure filosofiarekin. Laguntzaileen artean EH Kolektiboa dago eta herriko hiru ekoizle gaude talde horretan... Parte aktiboa izan dugu dokumentalean».

Egunarekin amaitzeko, parrillan bertako eta garaiko elikagaiekin prestatutako dastaketa afaria egingo dute. 80 bat lagunentzako tokia izango da.

Ekoizle berriak, kosta

2018tik gaur arte egindako ibilbidearen balorazioa eskatuta, Sasietak argi du itsasoarren artean kontzientzia zabaltzea lortu dutela. «Azterketa zehatzik ez dugu egin, baina ni neu ekoizlea naizen aldetik, egia esanda, guk produktu dezente saltzen dugu herrian bertan. Alde horretatik, nahiko pribilegiatu garelaesangonuke.Hainherritxikiaizanda ere, gure produkzioaren zati garrantzitsu bat herrian bertan saltzen dugu. Eta hori abantaila handia da».

Ekoizle berriak erakartzearena beste kontu bat da. «Kostatzen ari da. Egia esateko,eskualdemailan badagoekoizleberrirenbat.Bainabetikoarazoadago hor, orokorrean: badago jendea zerbait egitea gustatuko litzaiokeena, baina lurrik ez daukana. Udaletatik eta administrazioetatik badago hor egin beharreko lan bat». Hala ere, datu baikor bat eman du Sasietak: «Ekologiko arloan kuriosoa da, Biolur elkartean, adibidez, nekazari kopurua igotzen ari da. Ekologiko arloan bai, baina orokorrean garbi dago sektorean ari den jendearen adinagatik jaisten ari dela».

Guztiak norabide berean

Ekoizleak eta kontsumitzaileak eskutik aritzea behar-beharrezkoa da, kontsumo arduratsutik. «Benetan gizarte jasangarri bat egin nahi badugu ezinbestekoa da jakiak tokian ekoiztea, eta modu ekologikoan». Izan ere, hautu horrekin «ekoizpenean eta garraioan energia beharra asko gutxitzen duelako, eta kanpoko faktoreekiko dependentziak murriztu egingo dira. Oraintxe ikusi da oso garbi, mundu mailan gerrateek eta elikagaien espekulazioak eragin duten krisiarekin».

«Benetan gizarte jasangarri bat egin nahi badugu, ezinbestekoa da jakiak tokian ekoiztea, eta modu ekologikoan»

Gorka Sasieta Barrenetxea Itsasoko Udal Batzorde burua