GoiBerri dekorazioa 2023

Page 1

G G ehigarria 2023ko ekainaren 9a www goiberri eus » DEKORAZIOA 2023

Bizitoki atsegina

Lau pareta huts baino askoz ere gehiago da etxebizitza bat, bizitokia da . Bertan bizi direnen beharrak eta nortasuna islatuko dituena .

Etxebizitza bat bizitoki atsegin eta goxoan bihurtzea da dekorazioaren helburua, eta aldi berean espazioari ahalik eta etekin gehien ateratzea, espazio bat ahalik eta funtzionalena bihurtzea Hori guztia, jakina, norberaren izaerara edo nortasunera egokituta, bakoitzaren gustuko koloreak, diseinuak, materialak aukeratuta Helburua ez da aldizkarietako eta telebistetako programetako etxebizitzak sortzea; gustura eta eroso bizitzekoak baizik Profesionalak laguntzeko daude Ideiak hartzeko baliagarriak izaten dira aldizkariak, baina dekorazioan egin daitekeen akatsetako bat, dekorazio modari

gehiegi jarraitzea da Guztiak ez du balio Joerak jarraitzea ondo dago, norberaren izaerarekin edo beharrekin bat baldin badator Adibidez, zertarako sortu irakurketarako gune goxo bat, irakurlerik ez badago etxean

Etxeko espazio guztietan dekorazio ildo edo estilo bat jarraitzea komeni da, harmonia eta oreka lortzeko Natura etxera gerturatzeko joerak jarraitzen du bogan eta material naturalek protagonismo handia hartu dute: egurrak, harri naturalak, lihoak, kotoiak, loreek, landareek, zumitzak etxeko txokoei ukitu berezia emango diote

Dekorazioa 03 Sarrera 2023ko ekainaren 9a • Gehigarria
look4deco com

Aurkibidea

6-7. Elkarrizketa. Suquia Cocinas: «Bezeroen beharretara egokitu behar da»

8. Sukaldeak. Sukalderako lau gako

10-11 . Elkarrizketa. Ibai Ondo: «Espazioa guri egokitzea lortzen dugu eta ez alderantziz»

12. Bainugelak. Integratuak eta esekitakoak

14-15. Bainugelak. Diseinu soilak altzarietan.

16. Bainugelak. B ainugelako koloreen aukera

18-19. Zura eta harria. Material izarrak

22-23. Sofak. S ofa , gris kolorekoa

24. Urteko kolorea. Urteko kolorea , magenta bizia

26-27. Harrera lekua. Ahaztu gabe.

28-29. Logelak Etxeko txikienen guneak

30-31 . Osagarriak. S askiekin ukitu berezia

32-33. Argiztapena. Argi puntu bakoitza bere tokian

34-35. Osagarriak. Osagarrien indarra

36-37. Landareak L oreak eta landareak etxeko txoko guztietan

38. Hormak Paretak apaintzeko ideiak

P e x e l s 04 Dekorazioa Aurkibidea Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a

Tere Suquia eta Larraitz Etxeberria • Suquia Cocinas

«B ezeroen beharretara egokitzea da garrantzitsuena»

Sukaldeetan urte askotako esperientzia dute Suquia Cocinas- en . «Egunero eta egoera bakoitzean bizitzeko eta gozatzeko sukaldeak» diseinatzea dute erronka .

Urte askotako esperientzia daukazue sukaldeetan. Zer da garrantzitsuena sukalde bat diseinatzerakoan?

Bezeroak behar duena kontuan hartzea eta dena bere beharretara egokitzea. Egunero eta egoera bakoitzean bizitzeko eta gozatzeko sukaldea izatea Igandeetako familia bazkari batetik hasi eta aste barruko afari azkar batera arte Eroso sentitu behar da plater berezi bat egiten edo eguneroko janaria berotzen Hortik aurrera, lehenengo funtzionala izatea eta gero estetikoki erakargarria izatea. Bi gauza horiek elkartuz sortzen da magia!

E t a z e r d a g a r r a n t z i t s u e n a s u k a l d e k o a l t z a r i a k a u k e r a t z e k o orduan?

Altzarien kalitatea, zalantzarik gabe. Ateen lodiera, estaldurak eta barnealdeen kalitatea ez dira gauza bera melamina bat edo erresistentzia handiko estratifikatu bat, ezta laka estandar bat ere, 8-10 geruza dituen laka ate bat Ez da gauza bera pagozko ate xaflatua eta lizar edo zumar trinkoa. Armazoiak, burdineria, azken batean, xehetasun guzti-guztien kalitatea, nahiz eta oso txikiak iruditu

Beti esaten dugu lehenengo egunean «antzekoak diruditen» bi sukalde konpara ditzakegula. Epe luzean nabaritzen da aldea, za-

hartzen diren moduan Kalitatezko altzari batek bere ezaugarriak eta funtzionamendua mantentzen ditu (tiradera-bandak eta akabera orokorra) 15 eta 20 urte bitartean, inongo arazorik gabe

Alde handia dago altzarien kalitatean, markak alderatzen baditugu Arrital kalitate goreneko etxea da ateetan, armazoietan eta a t e e t a t i r a d e r e t a k o b u r d i n e r i e t a n , E u r o p a k o m a r k a g e h i e n a k gainditzen ditu erresistentzian Zer garrantzi ematen diezue etxetresna elektrikoei?

Jende askok dakienez, duela 70 urte baino gehiagotik etxetresna elektrikoak erabiltzen dituen familia enpresa bat gara Hori dela eta, merkatua oso ondo ezagutzen dugu marka guztietan Ezagutza hori bezeroen eskura jartzen dugu, une oro behar eta nahi dutena aukeratzen lagunduz Oro har, bezeroek kalitatea/prezioa erlazioa bilatzen dute, eta horretan benetako adituak gara, gure eskaintza eguneratuz, ia egunero, marka onenen produktuekin eta preziorik onenean daudenak hautatuz. Gama altuko etxetresnetan kapritxoren bat nahi duen bezeroari ere laguntzen diogu Z e r e g i n k i z u n d u S u q u i a Co c i n a s - e k s u k a l d e b a t e r a b e r r i t z e a k dakarren obraren koordinazioan?

06 Dekorazioa Sukaldeak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a

Gure zeregina guzti-guztiaz arduratzea da Garrantzitsuena bezeroarekin batera, besteak beste, sukaldearen distribuzioa edo antolaketa, materialak edo argiztapena definitzea da Eta ondoren gu gara instalazioen plano guztiez arduratzen garenak Gremioekin (igeltseroa, argiketaria, iturgina, eskaiolaria, pintorea ) harremanak ere geuk egiten ditugu, aurrekontu doituak eta itxiak eskatzeko Bezeroak hala nahi badu, ez dugu arazorik eurek nahi duten gremioekin lan egiteko

Behin aurrekontuak onartuta, bezeroak ez du ezertaz arduratu beharrik. Eraispenetik hasi eta sukaldea bukatu arteko koordinazioa egiten dugu Hau hau da, amaitua, garbia eta apaindua utziko diogu bezeroari sukaldea

Zein da zuen balio bereizgarria?

Bat baino gehiago dira Batetik, gure bezeroekiko hurbiltasuna, haiekin enpatizatzea eta ezagutzea, sukaldea bere neurrira egiteko Bestetik, profesionaltasuna diseinuan Sukalde politak gustatzen zaizkigu, baina lehentasuna da funtzionalak, zirkulazio onekoak eta ergonomikoak izatea Eta azkenik, benetako «espazio berezien» sortzaileak gara, eta asko zaintzen ditugu akaberak eta xehetasunak, sukaldea bakarra izan dadin Ez daude bi sukalde berdin, bi pertsona berdin ez dauden bezala

Gainera, sukaldeko zuzeneko eta zeharkako argiztapena asko lantzen dugu, sukaldearen bukaera eta emaitza on baterako «azken errematea» baita argiztapena Izan ere, argiztapen onik gabe, sukalde bikain bat «gatzgabe» gera daiteke, eta gu hemen gaur, hori inoiz gerta ez dadin.

Dekorazioa 07 Sukaldeak 2023ko
ekainaren 9a • Gehigarria
Loinaz Agirre

Sukalderako lau gako

Sukaldeak etxeko protagonista bihurtu dira , egongelarekin batera . Erreforma integralek , hala nola aldaketa txikiek , gehitu egin dira azkenaldian .

Modako sukaldeetarako lau gakoak dira ondorengoak . 1

Sukalde minimalistak Sukaldeetara ere iritsi da minimalismoa Dekorazio sinple eta garbia bilatzen da, apaingarri eta alferrikako elementurik gabe

Kolore neutroak eta lur-tonuak. Hala nola zuria, grisa eta beixa, joera izaten jarraitzen dute sukaldeen dekorazioan 2

Material naturalak Zura, harria eta marmola gero eta gehiago erabiltzen dira sukaldeetan Giro erosoa eta goxoa bilatzen da, bertan denbora pasatzera gonbidatzen duena

3

Etxetresna adimendunak Etxetresna elektriko adimendunak, Internetera konektatuak eta mugikorretik kontrolatzen direnak, indarra hartzen ari dira sukaldean Gailu horiei esker, sukaldea erosoagoa eta eraginkorragoa da 4

Argiztapen estrategikoa Argiztapena sukaldeko dekorazioaren funtsezko zati bihurtzen ari da Estrategikoki jarritako argiak erabiltzea da joera, giro beroa eta atsegina sortzeko

08 Dekorazioa Sukaldea Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a
El Mueble

Eneko Maiz • Ibai Ondo

«Espazioa guri egokitzea lortzen dugu eta ez alderantziz»

Egurrarekin lan egiten dute Ibai-Ondo aroztegian . 50 urte baino gehiagoko esperientzia dute bezeroari entzuten eta haren beharretara egokitzen diren egurrezko lanak egiten .

Internetaren aroan, zer nolako garrantzia du aroztegi lanak egiterakoan profesional batengana jotzeak?

Erabatekoa! Guk hitzordu bidez lan egiten dugu Bezeroarekin eseri eta haren nahiak, ideiak, beharrak, entzun egiten ditugu. Uste dugu bezeroak behar duena kontuan hartzea dela erabat garrantzitsua, hari egokitutako espazio bat sortzeko Hurbiltasuna, profesionaltasuna eta akaberak eta xehetasun guztiak zaintzen ditugu guk. Hortik aurrera, lehenengo funtzionala izatea, eta gero, estetikoki erakargarria izatea, hortxe dago gakoa

Neurrira eginikoa zertan nabarmentzen da?

Espazio jakin bati ahalik eta etekin handiena ateratzeko, ez dago neurrira egindako edo espazio batera moldatutako diseinua beza-

lakorik Zurgintzak eta neurrirako lanak egiteko gaitasunak aukeren mundu bat irekitzen digute Espazioa guri egokitzea lortzen dugu eta ez alderantziz Nolako lanak egiten dituzue?

Askotarikoak; sukaldeak, logelak, egongelak Baina horiez gain, egiten ditugu leihoak, eskailerak, zoruak, horma-estaldurak, armairuak Edonora egokitzen diren lanak egiten ditugu Egurrarekin lan egiten 50 urte baino gehiago bete ditugu. Ondo baino hobeto ezagutzen dugun materiala da Altzarietan, zer gomendatzen duzu?

Kalitatea da garrantzitsuena, inongo zalantzarik gabe Urteak aurrera egin ahala, kalitatezko altzari batek bere ezaugarriak eta fun-

10 Dekorazioa Elkarrizketa Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a

tzionamendua mantentzen ditu urte askotarako, inongo arazorik gabe

Estetikoki, kolore argiak. Hare koloreek, espazio oso argitsuak sortzen laguntzen dute, eta argia da bizitzaren giltzarria Oso kontzeptu naturalak bilatzea da tendentzia eta ederki funtzionatzen dute Eta berrikuntza bezala, beltz koloreko egurra, gelditzeko etorri den joera bat dena. Pintza txikietan beltza, kolore argiagoko

beste altzari batzuekin konbinatuta. Kontutan izan, kolore argien artean beltza nabarmenduko dela, horregatik, azalera txikietan Zoruetarako nolako soluzioak gomendatzen dituzue?

Zoru flotanteak gogorrak, iraunkorrak eta edertasun handikoak dira. Egurrezkoak, laminatuak eta biniloak jar daitezke eta espazioari sofistikazioa ematen diote, material gutxik lortzen duten ukitu natural bat emanez, eta gustu guztietarako diseinuak daude Azken aldian, biniloa indarra hartzen ari da, bai bainugeletan, bai sukaldeetan... Gainera, zoru irradiatzailearen gainean ere jar daiteke, inongo arazorik gabe

Zoruak berritzeko, gaur egun, materialen aldetik oso eskaintza zabala dago, beraz, ez beldurtu etxeko zoruak aldatzerakoan, ondo informatu besterik ez da egin behar.

Zurezko horma-estalduren inguruan, zer esan dezakezu?

Zurezko hormaren estaldurak helburu nagusi bat du: estetika, baina, aldi berean, eraikuntza soluzio eta apaingarri gisa duen balioa biderkatzen duten beste funtzio batzuk ere bete ditzake Horma estaldura bat jartzeak eskaintzen duen onura handiena da, jatorrizko pareta babesten eta kontserbatzen laguntzen duela, eta horrek, mantentze lanetan aurrezteko aukera ematen du; izan ere, garbiketa erraz batekin itxura berria du, eta, horrela, hormako papera ordezkatzea edo urtero margotzea saihesten da Eta konplementuei dagokienez, zer?

Giro eroso eta harmonikoak sortzeko garrantzitsuak dira. Kolore bare eta beroenak, hala nola , zuri hautsiak, beixak edo hareak, modan jarraituko dute Baina ez dira bakarrak izango, naturarekin lotzen diren kolore guztiak bereziki gogoko izango ditugu; terrakota tonuak, urdinen eta berdeen gama.

Dekorazioa 11
A V
Elkarrizketa 2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

Integratuak eta esekitakoak

Handia edo txikia izan , bainugelan espazioa ondo aprobetxatu behar da , erosotasunean irabazteko. Bainugelako elementu integratuak eta esekitakoak lagungarriak izaten dira . 1

Esekitako altzariek zabaltasun sentipena ematen duten bezala, esekitako sanitarioek ere hala egiten dute Horregatik, bainugela eraberritu behar denean, esekitako sanitarioen aukera egitea gomendatzen da Gainera, estetikoagoak dira eta garbiketa errazten dute 2

Komunaren zisterna paretan integratzeak, komunaren presentzia askoz diskretuagoa izaten laguntzen du Gainera, komuneko zisterna paretan sartuta jartzearen alde eginez gero, goiko aldea neurrira egindako armairu bat jartzeko aprobetxatu daiteke, nahiz eta sakontasun txikikoa izan

3

Horman sartutako txorrotekin, konketaren gunean lekua aurreztuko da Gainaldeko espazioa ere erabili ahal izango da, eta oso txikia bada ere, xaboi-ontzia edo edalontzia hortzetako eskuilekin jartzeko lekua izango da Aukera ona da bainugela txikietarako 4

Obrako horma-hobiak bainuko edozein gunetan egin daitezke baina dutxaren inguruan oso erabilgarriak dira Mota honetako horma-hobi batek nahikoa du 20 cm-ko sakontasuna eta gutxienez 40 cm-ko altuera izatea dutxan, xanpu eta xaboi poteak gorde ahal izateko Ohikoena hormako material berberaz estalita egitea da

12 Dekorazioa Bainugelak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a
banoweb

Etxebizitza, energia iturri

Egungo teknologiek eskaintzen dituzten aukerei esker, posible da etxebizitza baten energia kontsumoa kontrolatzea, baita energia iturri propioak izatea ere

Elektrizitatearen prezioaren gorak a d a k s o r t u d u e n e z i n e g o n a k agerian uzten du sektore honek i k o d a u k a g u n m e n p e k o ta s una Energ ia kontsumoa ezinbestean zaind u b e h a r re k o ze r b a i t b i h u r t u d a i n d u strian, eraikin publikoetan eta baita etxebizitzetan ere. Ba ote dakigu zenbat kontsu-

mitzen duen gure etxebizitzak? Nola jakin dezakegu efizienteak ote garen?

E r a i k i n e fi z i e n t e a k l o r t z e k o b i d e a n , ezinbesteko hiru bidelagun behar ditugu:

Etxebizitzaren kontrola

Behar den garaian eta soilik beharrezkoa e ra b i l t z e a d a e d o n o r k n a h i k o l u k e e n a , baina sarritan zaila izaten da Berrikuntza teknolog ikoei esker, ordea, edozeinen esku dagoen aukera da etxebizitzan sistema d o m o t i k o b a t i n teg ra t zea Mo m e n t u k o beharretara arg i intentsitatea erregulatu, o rd u t e g i a re n a r a b e r a g a i l u e l e k t r i k o a k progra m a tu, k l i m a t izaz i o a m u g ikorre t ik kontrolatu Ima j ina gen it zakeen aukera guztiak ditugu eskura, etxebizitzako kon-

tsumoa hobet zeaz ga in eguneroko biz itza erraztuko digutenak

Energia burujabetza

Guk sor tu eta guk kontsum itutako energ ia Gure kontsumo oh iturak aldatuz eta e t xe b i z i t za re n k o n t ro l a e d u k i z , e n e rg i a itu rr i prop i o a iza tea a u kera b i derag a rr ia d a , e n e rg i a h o r n i t za i l e h a n d i e n g a n a k o dependentzia gutxituz

Aholkularitza

Konfiantzazko eta gertuko enpresa batek aurrez a ipaturiko tresnak eskura jarri behar dizkigu, gure interesei erantzunez Tapian hiru hamarkada baina gehiago daramatzagu lan horretan Neurrira egokitutako proiektuak eg iten ditugu, denon artean e n e rg i a r e n e r a b i l e r a e g o k i b a t i z a n dezagun.

Publierreportajea
Publierreportajea 13 2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

Bainugelak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a

Diseinu soilak altzarietan

Bainugela txiki baterako altzaririk egokienak , diseinu soilekoak dira , biltegiratze handia eskaintzen dutenak .

Bainugela txikietarako altzari perfektua, diseinu zuzen eta soilekoa bisualki espazio gutxi hartzen duena baina biltegiratze handia eskaintzen duena da Eskegita jarrita, arintasun sentipena areagotu egingo da gainera Konketa integratua duen altzaria aukeratuz gero, irudi bateratuagoa islatuko du Erosotasuna, funtzionaltasuna eta edertasuna lortuko da Altzariaren formari dagokionean, forma biribilduak bogan daude, baina bainugela handiagoetarako egokiagoak dira txikietarako baino Lerro zuzenak eta soilak dituztenak aukeratzea da egokiena bainugela txikietarako Bestalde, beltza, oso bogan dagoen kolorea da Egur koloreak, goxotasuna emango dio espazioari Betiko txuria ere bai, txuri hutsak, edo kolore biziekin konbinatuta

Esekitako altzariak lehenetsiko dira Eta hobe tiraderak dituena izatea, barruan dagoen guztia erraz eta begirada batean aurkituko baita

Beste aukera bat da armairu irekiarena Hori bai, biltegiratzeari uko egin gabe Saski eta zumezko kaxa berdinekin apainduta, funtzionaltasunean eta ordenean irabaziko da, itxura aldetik efektu oso polita lortuz

Bainugelako espazioa oso txikia bada, biltegiratzeko espazioa duen armairudun ispilua jar daiteke Espazioa irabaztearekin batera, dekorazioan ez da nabarmenduko

14 Dekorazioa
El Mueble

2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

Ordenerako trukoak

Hainbat xehetasun edo detaile txiki kontuan hartuz, emaitza nabarmenak lortuko dira bainugelan

- S ortu atalak gauza bakoitzak bere lekua izan dezan eta gauza bakoitzerako leku bat egon dadin Erretiluak , saskiak modulu antolatzaileekin lor daiteke Esan agur konketaren tiraderak ireki eta barruan pilatuta dauden hogei produkturen talka entzuteari. B anatu espazioa . Metakrilatze akrilikoaren antolatzaileek adibidez, barne - ordena mantenduko dute Tiradera partekatu ahal izateko, erabili bereizgailu gardenak , edukia hobeto ikusteko

- Saihestu xaboi poteak bistan egotea . Konketaren gainean, baineraren eskinetan edo dutxaren zoruan poteak sakabanatuta izatea ekidin, ez delako eraginkorra eta ez delako batere dekoratiboa Z enbat eta garbiago egon, hobe Z eregin horretarako izendatutako apalean gorde poteak B ainugela garbitzeko garaian denbora irabaziko da gainera Ordezko poteak , komuneko papera ... kutxa , saski edo armairu batean gorde. Konketa gaineko elementuetarako (xaboia , hortzetako eskuilak )

ontzi joko bereziek ukitu berezia emango diete bainugelari Portzelanazkoak , gardenak , zeramikazkoak eta erliebedunak daude bogan.

Dekorazioa 15
Bainugelak
Mi Casa

Bainugelak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a

Bainugelako koloreen aukera

Bainugelaren hormetarako eta zorurako aukeratutako

koloreak baldintzatuko ditu gainerako elementuak . Dutxako manparak eta komunek ere eragiten dute.

Materialak eta koloreak bateratu

Espazio txikietan, hobe beti kolore argiak aukeratzea; zuria, beis, grisa, berdea eta urdina, daude modan Zuria ez da inoiz ere modatik pasatzen Kolore hori aukeratuz gero, saiatu azulejuek nolabaiteko grazia izan dezaten Materialak eta koloreak bateratu daitezke, jarraipena emanez Zura modako materiala da, bai altzarietan, bai osagarrietan eta bai hormak eta zoruak estaltzeko Horregatik, zura imitatzen duten azulejuak bogan daude Eta nola ez, baita marmola ere Aukeratu azuleju arteztuak, ia loturarik ez dutenak Bainu txikietan hobe, tamaina handiagoko baldosak aukeratzea

Profilik gabeko dutxako manparak

Manpara aukeratzean, hobe da profilik, kromaturik edo beltzik ez duen manpara bat aukeratzea, espazioa bisualki arinagoa izatea lortu nahi bada Beira adimendunak dituzten manparak merkaturatu dituzte, klik batekin edo mugimendua antzemandakoan kristala opaku bihurtzen dena Gainera, koloretako beirak eta pertsonalizatuak egin daitezke, inprimaketa digitaleko teknologiaren bidez

Komun adimenduen aroa

Sanitario adimenduak iristen ari dira bainugeletara ere, eraginkortasuna eta ura aurreztea helburu dutenak Ez aukeratu diseinuaren arabera bakarrik, kontuan hartu eraginkortasunaren eta ura aurreztea ere Hasierako inbertsioa errentagarri bihurtuko da Komun adimenduekin, adibidez, komuneko paperik ez da beharko, berak garbitu eta lehortzen duelako Bidetaren funtzioa bete dezake

16 Dekorazioa
leroymerlin es El Mueble todomueblesdebano com

Zura eta harria , material izarrak

Espazio beroak eta atseginak sortzeko duen gaitasunagatik , zura da material gogokoena .

Ez bakarrik altzarien piezetan , baita zoruen eta hormen estaldura gisa ere, Beste material natural batek ere indarra hartu du dekorazioan: harri naturalak . 1

Altzariak. Natura gerturatzeko gakoetako bat da etxean zurezko elementuak izatea Egongelan, logela, bainugelan, sukaldean edozein espaziotan txertatu daiteke egurra Espazio beroak sortarazten ditu egurrak Zurezko pieza berriak edo eraberritutako zurezko altzari zaharrak erabil daitezke horretarako Altzari handiak (armairuak, mahaiak, aulkiak) edo txikiak (altzari osagarriak, apalak, apaingarriak)

Haritzezko akaberak dira preziatuenak Intxaurra ere bai

Zumitzezko osagarriak ere aukera ona dira natura etxera erakartzeko Egokiena tonalitateen arabera bateratzea da, hau da, antzeko koloreak izatea

Forma borobilduko mahaiak eta aulkiak dira aurtengo joera ere Espazioa dinamizatzen eta leuntzen laguntzen dute, giro atseginak eta erakargarriak sortzearekin batera

2Paretak. Etxeko hormak estaltzeko ideiak eta materialak ugari dira: ohiko pintura (baliabide bikaina baita), paper pintatua, zeramika, frisoak, kortxoak, moldurak eta, jakina, egurrezko panelak Era horretako panelek abantaila asko eskaintzen dituzte Batetik, zura benetako material noblea da, eta beste edozein estaldurarekin lortzen zaila den berotasun-sentsazioa ematen du

Gainera, egurrezko panelak moldakorrak dira eta etxeko edozein lekutara egokitzen dira, egongelan, logelan, haurren gelan, bainugelan edo sukaldean(material egokia aukeratuz gero)

Beste abantaila bat da hormek duten edozein akats ezkutatu ahal izango dela, eta etxeko isolamendu akustikoa eta termikoa hobetuko direla

18 Dekorazioa Zura Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a
El Mueble

3

Harri naturala. Granitoa, kareharria, hareharria, arbela edo marmola bogan daude sukalde eta bainugeletako horma eta zoruetan Etxeko gainerako espazioetan ere badu lekua harri naturalak Izan ere, harri naturalak sendotasuna eta dotoretasuna ematen die espazioei, eta bere iraunkortasunagatik eta erresistentziagatik nabarmentzen da Denboran ondo irauten du, ez da modaz pasatzen

Nolanahi ere, badirudi harri naturalak «oinarrizko» tonu eta formetatik ihes egingo duela, eta diseinu berritzaileagoen aldeko apustua egingo duela

Kontuan hartu, tonalitate argienek argitasun handiagoa emango diotela espazioari 4

Osagarrietan ere bai. Marmolezko edo granitozko oinak dituzten lanparak, granitozko gainazalak edo luxuzko akaberak (trabertinoa esaterako) dituzten mahaiak edo harri naturalez edo sintetizatuz egindako dekorazio elementuak aukeratu daitezke Bainugeletarako objektuak, kandelabroak, pitxerrak, lorategiko altzariak, liburuak eustekoak eskultura txikiak Detaile txikiek emaitza onak ematen dituzte

Harriak beti ematen die ukitu dotorea logelei, nahiz eta xehetasun hori txikia izan

Dekorazioa 19 Harria 2023ko
ekainaren 9a • Gehigarria
gramar com decoracionbeltran com manomano es

S ofa , gris kolorekoa

Egongela apaintzeko sofa berri bat aukeratzeko kolorerik bilatuena grisa da , eta haren atzetik datoz , berdea , arrosa , krema , beltza ....

Etxeko altzari garrantzitsuenetako bat da sofa bertan eseerita edo etzanda ordu gehien pasatzen dugun altzaria da Egongelan protagonismorik handiena duen elementua da, bai estetikoki, bai erabilerari dagokionean Beraz, nola aukeratu sofa egokia? Diseinuari bakarrik begiratu beharrean, lehenik eta behin, kontuan izan behar da egongelaren neurria Neurtu egongelaren zabalera eta luzera, sofak izan behar duen tamaina argi izateko Espazioaren metro karratuek erabakiko dute sofa handia izan daitekeen ala ez, izkina-eredu bat hauta dezakegun, eta abar Garrantzitsuena sofa egongelaren tamainarekin orekan egotea da Ez da handiegia izan behar, traba bat egingo duelako eta egongela beteegia egongo delako Oso txikia ere ez da komeni, galduta geratuko baita

Sofa erabili ohi duten pertsonen kopurua ere datu garrantzitsua da sofa aukeratzeko orduan Kontuan hartzeko datua da, batez ere etxean asko bazarete edo maiz bisitak izaten badituzu

Sofaren egiturari arreta jarri beharko zaio, ahalik eta erosoe-

na izan dadin Hori da baldintza nagusia Eroso ez bazaude ez erosi Aholku bat: begiratu betegarria, hainbat motatakoa izan baitaiteke Bestalde, sofaren egiturak sendoa izan behar du Materialik onenak zur trinko naturala, altzairua edo aluminioa dira

Ondoren etorriko da sofaren kolorean eta tapizeria aukeratzeko ordua Egokiena kolore neutroko sofa bat erostea da Gaur egungo modaren arabera, kolorerik erabilienak grisa, urdina, beixa, zuria eta berdea dira Gehien-gehiena aukeratzen dena, grisa da Gris neutroa ia edozein etxetara molda daiteke Hori bai, egongelaren tamainak baldintzatuko du sofaren kolorearen tonuan ere; pieza oso handi batek edo tonu biziegiak dituenak egongelako ikusmen-espazioa baldintza dezake

Bestalde, erabiltzaileen ezaugarriak eta beharrak ere kontuan izan beharko dira sofa erosterakoan, merkatuan eskaintza zabala baita Esate baterako, erabiltzaileen beharren arabera, ohea egiten den sofak edo motorizatuak aukeratu daitezke

22 Dekorazioa Egongelak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a
El Mueble

2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

Banakakoen xarma

B anakako besaulkiak ukitu berezia emango dio egongelari, logelari edo sarrerari Egongelan adibidez, sofei bateratasuna ematea izan daiteke funtzio bat B akarka egon nahi izatea bestea Edo txoko berezi bat sortzea hirugarrena , irakurtzeko txokoa adibidez.

L ogelan beti etortzen dira ondo aulkiak , tokia edukiz gero behintzat Eta etxeko sarreran ere bai, oinetakoak erantzi eta janztea errazteko

Besaulkiarentzako behar adina tokirik ez balego, aulki arinagoak aukeratu daitezke : aulki berezi tapizatuek edo zumitzezkoek ere funtzio bera bete dezakete Edo egoera informal baterako, puffak ere oso baliagarriak dira Aukera zabala dago merkatuan

Hori bai, banakako besaulkiaren estiloa ere faktore garrantzitsua da Aukeratu etxeko diseinu orokorrera egokitzen den estilo bat Estilo ezberdin asko daude eskuragarri, klasikoetatik hasi eta modernoetaraino Mantatxo eta kuxinekin apaindu daitezke

Behar berezietarako

B atez ere adineko pertsonak bizi diren etxeetarako, oso erosoak dira besaulki motorizatuak Bizitza errazago egiten lagunduko diegu etxeko nagusiei

decoracionbeltran com

Dekorazioa 23
Egongelak

micasarevista com

Urteko kolorea , magenta bizia

Magenta Bizia Horixe da Pantonek izendatutako urteko kolorea Pantoneren esanetan, «naturan errotuta, kolore hibrido hori indartsua indargarria eta asertiboa da, baina ez oldarkorra: esperimentazioa eta autoadierazpena

sustatzen ditu, murrizketarik gabe Azken batean, tonu elektrizatzaile eta mugarik gabeko horrek baikortasuna, alaitasuna eta indarra sustatzen ditu» Hala ere beste hainbat kolore ere badaude dekorazioan indarra dutenak

24 Dekorazioa Kolorea Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a
Hori beroa, doratua Navy urdina Marroia Txuriak Arrosa hautseztatua Salbia Grisak
Labanda
Berde bizia Basa-garia Gorri ilunak Melokotoi argia

A haztu gabe

Sarritan ahazten bazaigu ere, etxeko sarrera , oso espazio garrantzitsua da . Etxera datorrenak , lehenengo ikusten duena baita .

Etxe batera joandakoan lehenengo ikusten den espazioa sarrera edo harrera lekua da Kanpotik datorrenari eta bertan bizi denari ongi-etorri egingo dion espazioa baita Beraz, askotan ahaztu egiten bazaigu ere, arreta berezia eskaini beharko litzaioke Espazio horrek ere, gure etxeko gainerako estiloarekin eta dekorazioarekin bat etorri behar du Horregatik, funtsezkoa da berotasuna eta estiloa ematea Gainera, sarrerak eguneroko oinarrizko hainbat funtzio bete behar ditu Bakoitzaren beharrak ezberdinak izan badaitezke ere, normalean etxeko harrera lekuak ondorengo guneak beharko lituzke:

Gauzak uzteko toki bat. Etxean sartu eta irtetean, giltzak, diru zorroak uzteko tokia izan behar du Jakina, sarreran neurriak baldintzatuko du altzariaren neurria Etxeko beste guneetan bezala, zurezko altzaria jartzea da aurtengo joera nagusia Arropa (edo/eta oinetakoak) jartzeko lekua. Etxera iristen garenean, agian ez dugu jantzirik edo poltsarik behar berriro irten arte Beraz, oso baliagarria izango da jantziak (edo/eta oinetakoak) uzteko leku bat izatea

26 Dekorazioa
Harrera lekuak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a El Mueble

2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

Ispilua, ezinbestekoa

Elementu desberdinak uzteko eta gordetzeko tokia edukitzeaz gain, etxeko sarreran ispilua jartzea ere ezinbestekoa dela esan daiteke Etxetik atera aurretik , azken begiratua eman dezagun L ortu nahi den efektuaren arabera , era batean edo bestean kokatu beharko da ispilua

Giro serioa eta ordenatua sortu nahi bada , horman zintzilikatu ispilua , altzari baten gainean ondo zentratuta , Giro informalagoa lortu nahi bada , berriz, jarri lurrean edo kontsolaren gainean, paretan zintzilikatu gabe

Nolako forma?

L eiho erako ispilu txikidunak dira gaur egun gehien erabiltzen direnak , obalatuak , karratuak edo angeluzuzenak , Ispiluaren forma aukeratzeko garaian, kontuan izan behar da sarreraren neurria Espazio txiki edo estu bati ispilu biribil bat ondo joango zaio, eta tamaina handiko bada , berriz, forma karratukoa Harrera-lekua angeluzuzena bada , egokiena da ispilu lauki zuzena horizontalean jartzea; horrela , espazioaren banaketarekin harmonian egongo da .

Harrera-lekua txikia denean, beste aukera bat da ispilua duen altzari bat jartzea Neurri eta estilo desberdinetako sarrerako altzari ugari dago

Dekorazioa 27 Ispiluak
artesanament com

Etxeko txikienen guneak

Dekorazio-joerek ez diote etxeko egongelari edo sukaldeari bakarrik eragiten . Joera horiek haurren geletara ere iristen dira . Hala ere, irudimenak leku handiagoa du txikienen guneetan .

1Horma-irudia Haurrentzako gelako hormetan kolorearekin askoz gehiago jolastu daiteke eta horretarako egokiak dira muralak edo horma-irudiak Gero eta gehiago erabiltzen den baliabide bat haurrentzako horma-irudiena da Berehala arreta erakartzen duen elementua da Horma-irudietako joerei dagokienez, naturaren gaia da inspiragarriena

2Koloreari dagokionez, genero neutroko logelak lehenesten dira Ez urdinak, eta ez arrosak Kolore horiek erabiltzen jarraitzen duen jendea dagoen arren, aurten haurren eta gazteen logelan gehien erabiliko diren koloreak tonu argiak izango dira: zuria, gris argia edo krema Hormetako kolore neutrodun gelei, osagarriekin eta oihalekin emango zaie kolore ukitua decopeques com

28 Dekorazioa
Gehigarria
Haurren logelak
• 2023ko ekainaren 9a

2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

3

Natura. Naturako elementuak etxean sartzea da aurtengo joera nagusia eta baita haurren gelan ere Aurten asko ikusiko dira zumearekin edo banbuarekin egindako altzariak eta osagarriak Material erresistenteak dira, berotasun handia ematen dutenak eta edozein estilorekin eta edozein ehunekin konbina daitezkeenak Haurrentzako logelan antzeko zerbait gertatzen da, haritza da protagonistetako bat Gainera, kolore ukitu bat gehitu nahi izanez gero, tonu berde eta urdinen aldeko apustua egiten daiteke detaile txikietan 4

Funtzionalak. Dena den, itxura baino garrantzitsuagoa da haurren logela funtzionala izatea Denboran irauten duena bada, hobe Haurrak hazi ahala, erabilgarri izango dena, eroso sentituko dena Beraz, bizpahiru urtetan zaharkituta geratuko diren piezak alde batera uzten saiatu Adibidez, haur jaioberrientzat altzari aldagailuak badaude, gerora komodak,apalategiak edo idazmahaiak bihur daitezkeenak 5

Osagarriak. Adinaren arabera logela egokitzeko, osagarriak aldatzen joatea da beste gakoetako bat Lanparak, kuxinak, oihalak eguneratzea errazagoa da altzariak aldatzea baino

Dekorazioa 29
Haurren logelak
El Mueble

Osagarriak saskiak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a

Saskiekin ukitu berezia

Saskiak apaingarri hutsak baino gehiago dira . Etxeko espazio guztietan ukitu berezia lortuko duen funtzionaltasun handiko osagarria da ,

Handiak, txikiak; kolore bakarrekoak, bi kolorekoak; zumezkoak, banbuzkoak, oihalezkoa, kortxozkoak Oro har, material naturalez egindako artisau-osagarri bat da saskia, etxeari oso ukitu atsegina eta goxoa ematen diona Diru gutxirekin, ukitu berezia emango diogu etxeko dekorazioari

Era berean, erabilera anitzetarako osagarriak dira saskiak Orain arte, bereziki bainugeletan erabiltzen ziren saskiak, arro-

Sarreratik hasita

Harrera lekua etxearen ispilu dela esaten da Lehenengo ikusten dena denez, arreta berezia eskaintzea komeni da Saskiek lagundu dezakete horretan, argazkian ikus daitekeen bezala Apaingarri dotorea izatearekin batera, adibidez, etxeko zapatilak gorde daitekeen tokia izan daiteke Hori bai, saskiekin apaintzeko orduan, saskia aukeratzeko garairako gomendio bat: pentsatu zer gorde behar den barruan, zulo itxiagoko edo irekiagoko saskiak baitaude Tapa edo estalkia dutenak ere badaude

Landareentzako elementu baliagarria da Dena den, landare-zuntzek ez dute ondo jasaten hezetasuna eta urarekiko kontaktua Beraz, aukeratu landare artifizialak edo jarri barruan loreontzia bere platerarekin

pa zikinak gordetzeko Orain etxeko edozein lekutan ikus daitezke Apaingarri hutsa baino askoz ere gehiago delako; funtzionaltasun handiko osagarria da saskia, oso praktikoa Moda-modako dekorazio elementua da

Erabilera ugari izan ditzake eta etxeko gune guztietarako da aproposa, gordetzeko edo sailkatzeko oso baliagarriak baitira Ondorengo lerroetan, etxeko gela desberdinetan zein funtzio bete dezakeen ikus daiteke

Egongelan, goxotasuna

Saski bat ondo baino hobeto geratzen da egongelako edozein txokotan: sofa edo besaulkiaren ondoan, erdiko mahaitxoren baten azpian, tximiniaren ondoan Apaingarritarako elementua izan daiteke saskia: tximiniarako egur enbor batzuk eskura izateko balio du; lore lehorrak edukitzeko (kapazo batean perfektu geratzen dira); erdiko mahai gainean erretilu bezala jartzeko Funtzio praktikoagoa ere badute Saskiak egokiak dira baita ere, sofetan erabiltzen diren mantak gordetzeko, edo kuxinak antolatzeko

Haurrak dauden etxeetan, jostailuak gordetzeko ere oso erabilgarriak dira saskiak Haurren espazioetarako egokitutako saskiak ere badaude, haurrei zuzendutako diseinu edo forma berezikoak

30 Dekorazioa
tiendasmgi es Maison du monde

Bainugelan biltegiratze egokia

Ohikoa da bainugeletan arropa zikina gordetzeko saskiak, poltsak edo kaxak egotea Zumezko edo banbuzko saski polit bat aukeratuz gero, are eta osagarri dekoratibo politagoa izango Hala ere, bainugelan, funtzio gehiago bete ditzake forma, neurri eta material desberdinetako saski batek Adibidez, armairu barruak txukun mantetzeko oso erabilgarriak dira, antolatzaile onak baitira Armairu irekietarako ere oso erabilgarriak dira, ikusi nahi ez diren produktuak edo elementuak ezkutatzeko Toailak eta komuneko papera gordetzeko eta baliagarriak dira saskiak

Sukaldean ere badute lekua

Eta zergatik ez Sukaldean ere badute lekua eta erabilgarritasuna saskiek Kanpoan zein barruan Armairu barruetan zein gainetan Zurezko kaxak, metalezkoak edo zuntzezko saskiak oso egokiak dira sukaldeko armairuak antolatzeko eta ordenatzeko Zuntzezko saskiak oso egokiak dira adibidez, patatak, tipulak eta baratxuriak gordetzeko Baita beste ontzi txikiago batzuk antolatzeko ere: tapak, poteak Sukaldeko oihalak, paperezko ezpainzapiak, mahai-tresnak gordetzeko ere bai Diseinu eta forma egokiko saskiak aukeratzea da gakoa Paretan zintzilikatzekoak ere badaude

Dekorazioa 31
Osagarriak saskiak 2023ko ekainaren 9a • Gehigarria
tiendasmgi es Pinterest

A rgi puntu bakoitza bere tokian

Argiztapena da gure etxeak apaintzeko alderdirik garrantzitsuenetako bat. Ondo argiztatutako etxe bat abegikorragoa da , harmonia eta ongizate handiagoa transmititzen du .

1Egongelan Argiztapena funtsezkoa da edozein espaziotako dekorazioan eta, bereziki, etxe batean hain garrantzitsua den egongelan Argiztapen desegokiak eragin negatiboa izango du Zorionez, gero eta gehiago jabetzen gara horretaz, eta behar adina garrantzia ematen zaio Egongelarako, funtzionaltasunaz gain, espazioei estilo-plus bat gehitzen dieten diseinuak bilatzen dira

Eremu bakoitzaren erabilera definitzen du argiztapenak Egongela batean, normalean bi gune handi izaten dira: batetik sofa ingurua, eta, bestetik, jantokia Beraz, egongela bere osotasunean argiztatzeaz gain, eremu bakoitzari ere argi puntu egokia jarri beharko zaio

Sabaiko XXL formatuko lanparak eta material naturalez eskuz egindako lanparak daude bogan

2Sukaldean Lanerako gunea da sukaldea, baina baita elkartzeko, gosaltzeko eta solasaldi interesgarrietarako ere Sukaldea handia edo txikia izan, argiztapen irekia edo orokorra lortzea da erronka, eta ez gunean gunekoa Beraz, oraingoz, zutikako lanparek eta mahaiko lanparek, ez dute tokirik sukaldean, kableekin mugimenduan eragin baitezakete Egokiena sabaiko argi zuri biziak jartzea da, plafoi motakoak edo LED argi-foku motakoak Sabaiko lanpara esekiak irla edo jangelako mahai baten gainean jar daitezke, baina osagarri gisa Sukaldeko altzarien azpian LED tirak jar daitezke, oso sentsazio atsegina eta praktikoa sortzen du Beste aukera bat da, argiztapen motaren bat jartzea armairu edo tiradera barruetan, mugimendu-sentsoreekin, irekitzerakoan piztu daitezen

32 Dekorazioa Argiztapena Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a
El Mueble

2023ko

Logelan. Indarrak eta atsedena hartzeko gunea da logela, erlaxatzeko espazioa Gezurra badirudi ere, argiztapenak berebiziko garrantzia du giro lasai hori lortzeko garaian Argi leun eta lasaia aukeratu beharko da beraz

Mahai edo horma lanparek giro ezin hobea sortzen dute, espazio honetarako funtsezkoak diren argi-puntuak sortzen dituzte

Izan ere, logelak hiru argi-puntu desberdin beharko ditu: irakurtzeko, giro lasaia sortzeko eta janzteko (armairua gela barruan baduzu)

Lo egin aurretik irakurtzea gustatzen zaionak, argi puntu on bat izan beharko du Gau-mahairik ez dagoen kasuan, sabaiko lanparak edo aplikeak erabil daitezke 4

Bainugelan. Ondo aztertu beharrekoa da bainugelako argiztapena ere, bainugela funtzio desberdinetarako egokitua izan behar baita Beraz, bainugelan argi naturala sortzea, onena argi neutroa edo hotza duten bonbillak dira; komun txiki edo ertain batean plafoi bat nahikoa izan daiteke

Ispilua ere argiztatuta egon behar da, garrantzia handiko elementua baita bainugelan

Teknologia berri zaleak direnentzako ideia bat: potentzia txikiko LED luminaria jartzea, sentsore batekin kontrolatzen dena Arrazoia? Gauean komunera joandakoan, bakarrik piztuko da, eta nahikoa argi izango da micasarevista com

Dekorazioa 33
Argiztapena
3

Osagarrien indarra

Dekorazioko osagarriak diseinu eta espazio bat osatzen duten objektuak dira . Diseinu osagarriek , gela baten balio estetikoa handitzeaz gain , etxean bizi diren pertsonen nortasuna eta gustuak ere adierazten dituzte.

Alfonbrak, kuxinak, mantak, apaingarriak, saskiak, ispiluak, loreak Etxe batean, uste baino zerikusi handiago duten elementuak dira Hainbat estilo, kolore eta diseinurekin esperimentatzeko, probatzeko eta konbinatzeko askatasuna ematen dute Osagarri bakar bat aldatuta, espazio bat guztiz aldatuko da Zaharkituta dagoen gune bat eguneratzeko

Alfonbrak

Egongelan, logelan, komunean dekorazio pieza garrantzitsuak dira alfonbrak, funtzio asko betetzen baitituzte Alfonbrek edozein espazioren azken kontzeptua alda dezakete Bestalde, zoladura hotzak – azulejuzkoak, harrizkoak –dituen espazio bat goxoagotzen dute Gainera, gune bat bereizten laguntzen dute edo eta dekoratu neutro bati kolorea ematen Espazio zabal batean, bi alfonbrek hobeto konbinatzen dute bakar batek baino Marra horizontalak dituen alfonbra batekin, etxeko sarrerak zabalagoa eman dezake

Bogan dauden alfonbretan, motibo geometrikoak edo ukitu etnikoa duten diseinuak, zuntz naturalez egindakoak, artisau-estilokoak, eta ausartenak, forma zirkularrak edo estanpatu degradatuak dituztenak dira

ere oso baliagarriak dira Diru gutxirekin aldaketa handiak egin daitezke Osagarri batzuk funtzionalak izango dira, eta beste batzuk apaingarri hutsak

Osagarriek gela bakoitzaren estetika bermatu behar dute; garrantzitsua da etxearen barne-diseinuaren ildoaren barruan mantentzea

Taldekatzeak

Apaingarriak taldekatzea edo multzokatzea izan daiteke etxea apaintzeko modu bat Neurri desberdinetako pitxarrak, poteak Objektu txikiak, bereziak izan arren, bisualki desager daitezke gela batean banaka jarriz gero; osagarri edo multzo handiagoek, berriz, espazio txiki batean nabarmenduko dira Beraz, objektuen multzoak kolorearen, gaiaren edo tamainaren arabera egin daitezke Onena, hiru pieza elkartzea da, altuera desberdinetakoak Apalak apaintzeko, A forma erabil daiteke, osagarriak ilara bakarrean jarri beharrean Garrantzitsua da geruzetan jartzea

Dekorazio osagarrietan, artisau piezek indar handia hartu dute, material naturalez egindako piezak Ukitu berezia emango dio artisau piezak batek espazio bati

34 Dekorazioa
Osagarriak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a
Westing architectureartdesigns com

Oihalek garrantzia handia dute logelan

Ohe estalkiak, izarak, kuxinak funtsezkoak dira logelan

Gelaren itxura modu errazean eraldatzeaz gain, sentsazioak transmititzeko gai dira, erosotasuna sustatzen dute Uda iristearekin batera, ehun ilun eta lodiak gordetzeko garaia heldu da Urdina, bere tonalitate guztietan, udako koloreetako bat da Zuria ere bai; baina kolore-ukituekin Eta loredunak ere bai: lore handiak, txikiak, kolore bizikoak, pastel tonuak, estanpatuak edo bordatu finak

Ez ahaztu ohearen oinetan tapaki bat edo plaida jartzea

Kortinetan ere material naturalak

Oraindik ere, lihozko kortinak daude modan Isolatzailea, transpiragarria eta garbitzeko erraza da, eta, beraz, urte osoan erabil daiteke Lurrerainokoak eramaten dira Egongelako kortinen kolorea aukeratzeko garaian, hainbat datu kontuan hartzea komeni da Egongelaren neurria da bat Txikia bada, hobe tonu argiak eta neutroak aukeratzea; zuria, beisa edo grisa Handia bada, berdearekin eta urdin ilunarekin arriskatu daiteke Paretaren koloreak ere baldintzatuko du: horma zuriek aukera gehiago eskaintzen dute, baina hormak beste kolore batez margotuta badago, aukeratu jokoan doazen gortinak edo zuriak

Dekorazioa 35
Osagarriak 2023ko ekainaren 9a • Gehigarria
El Mueble El Mueble

L oreak eta landareak etxeko txoko guztietan

Egongelan , sukaldean , komunean , logelan eta nola ez , balkoian . Etxeko edozein txokotan dute tokia . Izan ere, landareek giroa freskatzen dute, airea garbitzen dute, eta usain txarrak xurgatzen dituzte. Txoko bakoitzaren ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratzea da gakoa .

Landareek apaindu egiten dute espazio bat, bai barrualdea, zein kanpoaldea Adituen esanetan gainera, egiaztatuta dago landarez inguratuta bizitzeak umorea aldatzen duela Landare bat zaintzeak eragin terapeutikoa du, eta beste gauza askoren artean, estresari eta antsietateari aurre egiten laguntzen du Lore eta landareen funtzioak, apaingarri hutsa baino gehiago dira

Batetik, airea garbitu eta usain txarrak xurgatzen dituzte Landareak iragazki natural onak dira, fotosintesiaren prozesuaren bidez giroa garbitzen baitute Areka, drakaenoa, fikusa edo filodendroa dira airea garbitzen duten landareetako batzuk Aireko hainbat toxiko –formaldehidoa, bentzenoa edo xilenoa, besteak beste– ere garbitzen dituzte landareek

Bestetik, landare asko gai dira etxe barruko hezetasun erlatiboa murrizteko Era berean, barneko zein kanpoko zarataren xurgatzaile akustikoak dira Horien artean, etxe barruan zein kanpoan bizi daitekeen fikusa nabarmentzen da Logelan ere badute tokia landareek, hobeto lo egiten laguntzen baitute Landare askok airea arazten dutenez, karbono dioxidoaren (CO2) kantitateak murriztu egiten dira Horregatik, logelan landare bat edukitzeak loaren kalitatea hobetzen lagundu dezake Flamingo, Lady palmera edo pothos landareek adibidez

Adituen esanetan, landarez inguratuta bizitzeak umorea aldatzen du

Balkoietarako ere aukera ugari

Balkoietarako eta leihoetarako ere lore eta landare aukera zabala dago merkatuan Landare bat aukeratzeko garaian, eguzkiak zuzenean jotzen duen ala ez, eta zenbat ordutan jotzen duen kontuan hartzea komeni da Kaktusak, geranioak, jazmina, fikusa, pentsamendua, krabeleina, arrosak, krisantemoa, petunia, begonia, azalea, ezpela, hortentsia denetik dago balkoietarako eta leihoetarako

Beste aukera bat da, landare jangarriak edo usaindunak jartzea: perexila, albahaka, menda belarra, labanda Intsektuak uxatzeko ere baliagarriak dira (mendak eltxoak uxatzen ditu) Eta jakina, tokia edukiz gero, baratzea ere jar daiteke balkoian

36 Dekorazioa Loreak eta landareak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a
El Mueble Pinterest

2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

Balkoia ere apain

Askoren ametsa izaten da etxean balkoi edo terraza handia edukitzea Hala ere txikia izanagatik , espazio goxoak eta erabilgarriak sor daitezke Txikia izanagatik ere, etxearen zati bat da eta merezi du arreta eskaintzea Askotan ez da askorik behar gainera .

Aulki pare bat eta mahai funtzioa beteko duen elementuren bat jartzea nahikoa da askotan, B alkoi txikietarako altzari arinak eta tolesgarriak daude, eta irudimenarekin, emaitza bikainak lor daitezke ; paletekin sofa bat egin daiteke, barandan kateatu daitekeen mahaia jarri, kuxin handiak edo puff-ak lurrean jarri G oxotasuna emateko, kuxinak eta alfonbrak ere erabil daitezke Aukeratu kanpoalderako bereziak diren materialak , gehiago iraungo baitute G oxotasunarekin jarraituz, zoruan zurezko zoladura , belar artifiziala ere jar daitezke

Landareak bertikalean

L oreek eta landareek giro atsegina sortzen dute, eta askotan intimitatea ematen dute Bertikalean ere jar daitezke toki gutxi dagoen tokian, 36 orriko beheko argazkian ikus daitekeen bezala . G ero eta konposizio bertikal gehiago ikusten dira , baita landare artifizialetan ere L oreentzat altzari osagarri asko daude gaur egun merkatuan L andare igokariak edo zintzilikariak ere aukera ona dira

Dekorazioa 37 Balkoiak
Home
My

Paretak apaintzeko ideiak

Askotan buruhaustea sortzen da horma huts batekin zer egin erabakitzerakoan . Aukera ugari dago, paretari ere bizitza eman eta ukitu bereziz janzteko.

Friso faltsuaren aukera

Ahaztu pareta leunekin Aukerak asko dira testura eta bolumen ezberdina emateko: adreilua, harria, horma-babesak, moldurak Friso faltsuarekin beste ukitu bat emango zaio paretari eta irudimena erabilita, eta diru askorik gastatu gabe, eskulan gisa hartuta, emaitza onak lortuko dira Batetik, argazkien markoekin egin daitezke Nahi den neurriko argazki koadroak aukeratu, hustu, markoa paretan itsatsi eta paretaren kolore berdinarekin margotu Dm-ezko listoiekin ere egin daiteke Listoirik motzenak bertikalean (nahi den altuera), eta luzeenak horizontalean paretan itsatsi, eta pareta kolore berdinarekin pintatzea da beste aukera bat Bi aukeretan, ez dago zulorik egin beharrik

Apalak, koadroak eta ispiluak...

Koadroak, argazkiak, ispiluak ohiko dekorazio osagarriak dira paretei bizia emateko Argazki konposizioak sor daitezke, tamaina eta kolore desberdinetakoak uztartuz Margolan handi bat ere jar daiteke Beste aukera bat da, hormako zuloak ekiditeko, apal bat jarri eta gainean argazkiak, koadroak edo apaingarriak jartzea Horrela, hormaren dekorazioa nahi bezala aldatu ahal izango da, lan handirik gabe

Kolore deigarriak eta

argazki muralak

Horma zati bat kolore deigarriagoz margotzearekin edo horma zati batean paper pintatua jartzearekin ere, beste ukitu bat emango zaio paretari

Paper pintatu zaleak direnek badute beste aukera bat: wall edo argazki muralak jartzea Paisaiak, basoa, mendia, itsasoa eskaintza zabala dago Norberaren argazkiekin ere egin daitezke, nahiz eta garestiagoak izan

38 Dekorazioa Paretak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a
pasitoapasitodecorando photowall Leroy Merlin
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.