AGURAINEN (ELKAR)BIZI: Gure udalerrian harrera eta ongietorria egiteko baliabide eta esperientzien g

Page 1

Aurkibidea

N E N I A R AGU I Z I B ) R (ELKA ra eta e r r a h n a i r r e Gure udal giteko baliabide eta ongietorria e n gida esperientzie


Egilea: Ayuntamiento de Agurain

Lankidetza eta koordinazioa: CEAR-Euskadi

Finantziazioa: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Azala, diseinua eta maketazioa:

Tarteka Media Koop. diseinu estudioa Itzulpena:

Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. Lege-gordailua:


Aurkibidea

Hemen aurkeztuko dizuegun gida hau Aguraingo Udalak herritarren kulturarteko bizikidetza sustatzeko egindako ahaleginaren emaitza da. Era berean, Aguraingo Bizikidetza- eta Dibertsitate-Plana 2019-2022 delakoaren helburu eta ardatzei erantzuten die gida honek, bai eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailaren laguntzari ere. Udalerrian eskubideak eta baliabideak eskuratzearen inguruan informazioa eta orientazioa ematea da gidaren helburua, baina baita jatorri desberdinetako pertsonen arteko esperientziak partekatzea, herritarrak parte hartzera bultzatzea eta bizikidetza sustatzea ere. Emaitza hau lortzeko jende askok hartu du parte: herritar batzuek Aguraingo kulturarteko bizikidetzari buruz hitz egin dute, gure lurraldean esku hartzen duten profesionalek beren lan-esperientzia ekarri dute, eta zurrumurruen aurkako sareetako kideek ere ekarpenak egin dituzte, oraindik ere asko irakasten baitigute. Ekarpen horietako batzuk hitzez hitzezko aipamenetan jasota daude, beste batzuk ez; eta, hala ere, funtsezkoak izan dira honaino ekarri gaituen hausnarketa eta azterketa egiteko. Guztien laguntzarekin, Aguraingo biztanleentzat eta etorkizunean iritsiko direnentzat erabilgarria eta pizgarria izan nahi duen dokumentu bat diseinatu dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu denei lan honetan laguntzeagatik, baina, batez ere, ekarpenak egiteagatik kultura desberdinen arteko topaketa sustatzeko, enpatia sortzeko, eta komunikazioa, dibertsitatearen ezagutza, trukea, errespetua eta lankidetza areagotzeko, horri esker elkarbizitza sentitu, arnastu eta naturaltasunez bizi dadin gure kale, parke, eskola, jai, herri eta hirietan.


Eskerrik asko, beraz, gida hau sortzeko beren iritzi eta esperientziak gurekin partekatu dituzten pertsona guztiei:

Aicha Dida Aguraingo bizilaguna da, jatorriz sahararra, eta 12 urte daramatza familiarekin udalerrian bizitzen.

Alejandra Daniela Yuguay Yaguana Aguraingo bizilaguna da, eta ALAI elkarteko diruzaina, parrokiako kide aktiboa, psikologiako ikaslea eta gimnasio bateko monitorea

Angelines Ortiz de Arrizabaleta Fdez. de Jáuregui Aguraingo bizilaguna da, Caritaseko eta Hiesaren Kontrako Batzordeko boluntarioa, ALAI elkarteko bazkidea, eta Aguraingo zurrumurruen aurkako sareko kidea.

Beñat Cano Garro Aguraingo bizilaguna da, Aniturri Institutuan dihardu batxilergoko ikasketak egiten, eta herriko saskibaloi-taldean jokatzen du.

Diakaridia Traoré Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Malikoa; Aniturri Institutuan soldadurako oinarrizko lanbide-heziketako ikasketak egiten ari da eta herriko saskibaloi-taldean jokatzen du. Ernesto Sainz Lanchares Aguraingo bizilaguna da, udalerriko alkatea, eta Aguraingo zurrumurruen aurkako eragileen sareko kidea.

Jaione Almirante Uranga Aguraingo bizilaguna da, jatorriz gipuzkoarra; Gasteizko Udalean egiten du lan, eta Lope de Larrea ikastolan dabiltzan bi umeren ama da.


Leire López de Aberasturi Aguraingo bizilaguna da, eta kale-hezitzailea Kalekatuleku espazioan. Udalerriko zurrumurruen aurkako eragileen sarean parte hartzen du. Loveth Godstime Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Nigeriakoa; herriko taberna bateko sukaldean egiten du lan, eta Lope de Larrea ikastolan dabiltzan bi umeren ama da. Zurrumurruen aurkako eragileen sarean parte hartzen du.

Nerea Martínez Azkagorta LANBIDEko lan-orientatzailea da, eta Aguraingo bulegoan egiten du lan.

Nora Reyes Cuevas Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Dominikar Errepublikakoa; ALAI elkarteko lehendakaria da, duela 29 urtetik bizi da Agurainen, eta zurrumurruen aurkako eragileen sarean parte hartzen du.

Maite Ruiz Merino gizarte-langilea izan da Agurainen 27 urtez, eta orain erretiratuta dago.

Noureddine Kacimi Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Marokokoa; duela bi urte iritsi zen Agurainera, Helduen Irakaskuntzarako Ikastetxean ikasten du, eta enplegurako prestakuntza-ikastaro bat egiten ari da.

Montserrat Masot Monserrat atzerritarrei buruzko gaietan espezializatutako abokatua da, eta lege-aholkularitza ematen du Arabako Gurutze Gorriak atzerritarrei laguntza juridikoa emateko kudeatzen duen proiektuan.

Tariq Mahmood Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Pakistangoa, eta duela hamar urtetik bi negozio ditu herrian: kebab-denda bat, eta mugikorren konponketen eta teknologiako beste bat. Gainera, Paulo Freire Helduen Irakaskuntzarako Ikastetxeko langile batzuek ere parte hartu dute lan honetan.

EPA Paulo Freire helduentzako hezkuntza-zentroko langileek ere 5 dute. parte hartu


Edukien aurkibidea

06

Ongi etorri Agurainera

08

Hemen zure etxea: Agurain

11

Kaixo, zer moduz? Agurtuko dugu elkar?

12

Euskara

14

Lehen urratsa: Agurainen erroldatzea

16

Eskubide guztiak lortzeko bidea, egitura konplexua

24

Etxe bat Agurainen: etxebizitza bilatzeko erronka

26

Zure osasuna eta familiarena zaintzea

28

Eskola eta helduen formakuntza

31

Orientazioa, baliabideak eta gizarte-laguntza

35

Enplegurako prestakuntza eta aholkularitza

37

Emakumeak eta gizonak: eskubide eta askatasun berdinak

40

Bizikidetza, kulturartekotasuna eta dibertsitatea

47

Aisiaz, kulturaz eta kirolaz gozatzea: komunitatea egitea

54

Ingurumena zaintzea

57

Informazio orokorra


ONGI ETORRI R A! E N I A R U G A

Ernesto Sainz Lanchares Aguraingo bizilaguna da, udalerriko alkatea, eta Aguraingo zurrumurruen aurkako eragileen sareko kidea.

Jabetzen naiz gure bizitzako aldaketa handi orok aldaketa txiki asko dakartzala berekin. Eta, zalantzarik gabe, bizilekua aldatzea aldaketa handi bat da, gure bizitzako alderdi askori eragiten baitio. Horregatik, bost hizkuntzatara itzuli den gida hau, gure Agurain maitera ongietorria egiteko baliabidea izateaz gain, zuei herrian kokatzen laguntzeko eta bertan eguneroko bizitza errazteko tresna bihurtzea nahi dugu. Gida honen bidez, zertzelada batzuk eman nahi dizkizuegu, jakin dezazuen Euskadiko udalerri hau Arabako Lautadan non kokatzen den; zein diren hona iritsi ondoren ezinbestean eman behar dituzuen urratsak; zer eskubide dituzuen; erakundeek zer zerbitzu jartzen dituzten zuen eskura; eta eguneroko bizitzako alderdi garrantzitsuen berri izan dezazuen: etxebizitza, zuen osasuna eta zuen familiarena, hezkuntza, enplegua, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, aisialdia, kultura, kirola, ingurumena zaintzea...

Premisa horiekin, gida honek, azken batean, tresna eraginkorra izan nahi du harrera, bizikidetza eta dibertsitatearekiko errespetua lantzeko, eta apustu politiko argia eta ausarta egin nahi du, “Aguraingo I. Bizikidetza- eta Dibertsitate-Plana 2019-2022” delakoan jasotakoa praktikan jartzeko. Zuentzat erabilgarria izatea espero dut, eta, jakina, gidarekin batera Agurainen zorte apur bat aurkitzea ere bai, beti baita beharrezkoa zorte apur hori, hala bizitzako gauza txikiez gozatzeko nola bizibide bat lortuta harrera-prozesua burutzeko (enplegu on bat lortuta, adibidez), horrek aukera emango baitizue diru-sarrerak izateko eta pertsona gisa garatzeko. Azken batean, Agurainen zoriontsu izan zaiteztela opa dizuet.


Aurkibidea

HEMEN ZURE ETXEA: AGURAIN Agurain o Salvatierra Agurain udalerria (gaztelaniaz, Salvatierra) Arabako Lautada izeneko eskualdean edo kuadrillan dago. Hain zuzen ere, Arabako zazpi kuadrilletako bat da. Araba Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE edo Euskadi) probintzia bat da. Agurain Erdi Aroko hiribildua izan zen, eta, beraz, balio arkeologiko eta historiko handia du. Gaur egun 5.0381 biztanle ditu.

8

(1) (EINek 2020ko urtarrilaren 1ean emandako zifren arabera.)


Aurkibidea

Tariq Mahmood Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Pakistangoa, eta duela hamar urtetik bi negozio ditu herrian: kebab-denda bat, eta mugikorren konponketen eta teknologiako beste bat. Gainera, Paulo Freire Helduen Irakaskuntzarako Ikastetxeko langile batzuek ere parte hartu dute lan honetan.

Zergatik aukeratu duzu Agurain? Jende askok Agurainera etortzea erabaki du, herri batean bizitzea atseginagoa iruditzen zaielako. Gure herrikide Tariq eta Noureddinek hurbiltasuna aipatzen dute. Tariqen esanetan, “herrian bizitza irekiagoa da, hurbilekoagoa, jendea agurtzeko denbora dago, jende bera ikusten duzu”. “Biztanle gutxiago izanik, lasaiagoa da”, nabarmentzen du Noureddinek. Beste batzuk, berriz, Agurainen harrera-sare bat dutelako etortzen dira bertara, hau da, beren jatorriko herrietako kideak dituztelako bertan. Jatorri bereko pertsonen babes-sareak beti dira lagungarriak norbait testuinguru berri batera iristean, eta ohikoa da antzeko erroak dituen jendearekin egon nahi izatea (sahararrak, pakistandarrak, marokoarrak, euskaldunak…). Baina elkartzen gaituzten interes eta proiektu komun asko ditugu pertsonok. Jende mota desberdinak elkar ezagutu eta interes komunak partekatzeko espazio egokiak dira, esate baterako, Helduen Irakaskuntzarako Ikastetxea, euskara ikasteko guneak, eta eskolako patioa.

Noureddine Kacimi Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Marokokoa; duela bi urte iritsi zen Agurainera, Helduen Irakaskuntzarako Ikastetxean ikasten du, eta enplegurako prestakuntza-ikastaro bat egiten ari da.

9


Aurkibidea

Nahi genuke Antzeko egoera, interes edo bizi-proiektuak dituzten pertsonen arteko harremana erraztu, gure herrira iristearen esperientzia atseginagoa izan dadin eta bide hori egiteko bidelagunak izan ditzaten.

Bazenekien Agurainen ongietorria eta harrera egiteko protokoloa sortu dela udalerrira iristen diren pertsona

berrientzat? Maitek urte askotako esperientzia du harrera egiten, eta honela dio: “Pertsona bat herrira iristen denean, eta, batez ere, urrutitik datorrenean, beste kultura batetik, familia atzean utzita, oso garrantzitsua da bizilagunek eta erakundeek harrera ona egitea”.

Maite Ruiz Merino gizarte-langilea izan da

Agurainen 27 urtez, eta orain erretiratuta dago.

10


Aurkibidea

Agurtuko dugu elkar?

Kaixo, zer moduz? Jaione Almirante Uranga Aguraingo bizilaguna da, jatorriz gipuzkoarra; Gasteizko Udalean egiten du lan, eta Lope de Larrea ikastolan dabiltzan bi umeren ama da.

Jakin dezazun Euskara eta gaztelania dira Euskadiko hizkuntza ofizialak. Euskara munduan bizirik dauden hizkuntzen artean zaharrenetakoa da, eta Europako hizkuntzarik zaharrenena. Gure asmoa euskara bizirik mantentzea eta elkarbanatzea da. Euskadira iristean, zaila da bi hizkuntzak aldi berean ikastea. Hala ere, adeitasunezko hitz batzuk euskaraz esatea hurbiltasun-keinutzat hartzen dute euskal hiztunek, eta beren hizkuntzari balioa ematen diozula ikusten dute. Honela dio Jaione herrikideak: “Bertako jendeari ilusio handia egiten dio kanpotik etorritako pertsona bat zenbait hitz

euskaraz esaten entzuteak: Kaixo, eskerrik asko, agur”.

Euskera

Kaixo Ongi etorri Egun on

Castellano

Hola Bienvenido Buenos días

Euskera

Agur Gabon Zer moduz?

Castellano

Adios Buenas noches ¿Cómo estás? 11

Euskera

Eskerrik asko Ez horregatik Barkatu

Castellano

Muchas gracias De nada Disculpa


Aurkibidea

Euskara

Arabako Lautadako kuadrillako udal guztietan Euskara Zerbitzua eskaintzen da. Euskararen sustapenaren inguruko aholkularitza, laguntza teknikoa eta informazioa ematen du, eta hainbat ekintza kudeatzen ditu euskara arlo guztietan erabiltzea bultzatzeko. PEuskararen inguruko elkarte, ekintza eta berriei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Euskara Teknikariarekin.

Teknikari arduraduna: Joseba Legarda Astearteetan 8:00etatik 15:00etara Aguraingo Udala. Zapatari kalea, 15 euskarazerbitzua.agurain@gmail.com

Aguraingo Udalak, euskara ikastea sustatzeko asmoz, beken deialdi bat egiten du urtero. Baldintzak: Bertan erroldatuta egotea eta 16 urtetik gorakoa izatea.

12


Aurkibidea

Euskara ikasi nahi baduzu, hemen duzu aukera.

Euskaltegia AEK Euskaltegia: Ematen dituen zerbitzuak:

euskara maila guztietan ikastea Zapatari kalea, 31 945 30 04 08 / 651 10 91 98 lautada@aek.eus https://labur.eus/aekagurain

13


Aurkibidea

LEHEN URRATSA Agurainen erroldatzea

Jakin dezazun Errolda udalerri batean bizi diren pertsonen erregistro administratiboa da. Euskadin bizi den pertsona oro behartuta dago bizi den udalerrian erroldatzera. Bizileku-baimen iraunkorra ez duten pertsonek bi urtean behin berritu behar dute errolda.

Zertarako balio du erroldatzeak? • • • •

Erroldatze-data eta -tokia izatea oinarrizko baldintza da izapide ofizial askotan, hala nola gizarte- eta ekonomia-arloko laguntzak jasotzeko. Beharrezkoa da osasun-arreta jasotzeko, haurrak eskolaratzeko eta udalerriko Gizarte Zerbitzuetara jo ahal izateko. Herritarren bizi-baldintzak hobetzeko programetan parte hartzeko aukera ematen du, hala nola Enplegu Zerbitzu Publikoan (Lanbide) eta Udalak eskaintzen dituen aisialdi- eta kirol-jarduera batzuetan. Erroldaren bidez, udalerrian bizitzen emandako denbora kontatzen da. Erregistro hori oso garrantzitsua da Atzerritartasun Legearen bidez erregularizatzeko izapideak egiteko, gizartean errotuta dagoela erakuts baitezake.

14


Aurkibidea

Hau proposatzen dizugu Herrira iritsi berria bazara, ez ahaztu izapide hori egitea. Aguraingo udal-erakunde eta -zerbitzuetan lan egiten duten profesional guztiek esango dizute udaletxera joateko, han emango baitizkizute erroldatzeari buruzko aholkuak. Tariqek dioenez, informazio faltaren ondorioz, denbora asko galdu zuen eskubideak eskuratzeko bidean: “Ez dut nahi niri gertatutakoa beste inori gertatzerik.

Lau urte galdu nituen ez erroldatzeagatik”.

Eta ez ahaztu: Agurainera iritsi berriak diren pertsonekin hitz egiten baduzu, esaiezu erroldari buruzko informazioa jasotzera hurbiltzeko.

Erroldatzeko edo erroldan aldaketak egiteko lekua: Udaleko bulegoetan

08:00etatik 15:00etara Aguraingo Udala. Zapatari kalea, 15 945 30 01 55

15


Aurkibidea

ESKUBIDE GUZTIAK LORTZEKO BIDEA, egitura konplexua

Jakin dezazun Espainiako estatuan bizi diren pertsona guztien askatasunak, eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen esparru bat dago, eta Aguraingo zure bizitzari eragiten dio. Eskubideak eskuratzeko egoeren eta betebeharren egitura konplexua den arren, badira laburbildu ditzakegun gauza garrantzitsu batzuk.

16


Aurkibidea

Espainiako Konstituzioan, pertsona guztientzako oinarrizko eskubide batzuk jasotzen dira, baina beste eskubide batzuk izateko, Atzerritartasun Legearekin lotutako administrazio-erregularizazioko zenbait izapide egin behar dira. Eskubide asko bizilekueta lan-baimenak izateari lotuta daude, eta baldintza jakin batzuk eskatzen dira:

Oinarrizko eskubideak dira haurren hezkuntza, oinarrizko gizarte-prestazio batzuk jasotzea eta sindikatzea, elkartzea eta greba egitea; beraz, eskubide horien jabe zara, horietaz balia zaitezke, nahiz eta egoera irregularrean egon. Hala ere, beste baldintza batzuen mende egon daitezke, hala nola erroldatzearen mende. Osasun-arreta, oinarrizko eskubidea den arren, mugatu egin da azken urteetan Atzerritartasun Legearen ondorioz, baina zenbait egoeratan arreta hori jasotzen jarrai dezakezu; dagokion atalean irakur dezakezu zein diren egoera horiek. Atzerritarren Legearen arabera, beren egoera administratiboa erregularizatuta dutenentzat mugatuta daude, besteak beste, honako hauek: Atzerritarren Nortasun Txartela (ANT) eskuratzea; zirkulazio-askatasuna izatea; egoitzarako, lanerako eta gizarte-segurantzarako eskubidea izatea; etxebizitzaren arloko laguntzak eskuratzea; eta boto-eskubidea izatea.

17


Aurkibidea

Ba al duzu errefuxiatuak babesteko nazioarteko eskubidearen berri? Errefuxiatu esaten zaie beren herrialdetik ihes egin behar izan dutenei, hainbat arrazoirengatik jazarpena jasateko beldur direlako, hala nola arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, gizarte-talde jakin bateko kide izateagatik (adibidez, gizarte-mugimenduetako edo LGTBI+ komunitateko kide izatea, edo emakume izatea zenbait testuingurutan) edota iritzi politikoagatik. Gure iruditerian, errefuxiatu guztiak gerratik ihesi etortzen dira, hala nola Siriatik, baina beste testuinguru askotan ere indarkeria eta jazarpena jasaten dute, adibidez gutxiengo etnikoek, lurraldea defendatzen duten pertsonek, feministek, eta krimen antolatutik, paramilitarismotik edo gerrillatik ihesi dabilen jendeak. Pertsona bat egoera horietatik ihesi iristen denean, eskubidea du nazioarteko babesa eskatzeko, Asilo Legeak ezarritako prozedura baten bidez. Euskadin, hainbat erakunde espezializatuk ematen diete pertsona horiei laguntza juridiko eta soziala. Hala ere, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak erabakitzen du errefuxiatu-estatutua onartzen zaien ala ez.

18


Aurkibidea

Kontuan izan Pertsonak lurralde berri batera iristen garenean, zalantza eta galdera ugari izan ohi ditugu eskubideak eskuratzeari buruz: lan egiteko paperak noiz lor ditzakegun, gure titulu akademikoak nola homologatu, etab. Eta, batzuetan, informazio desberdinak jasotzen ditugu. Ohikoa da konfiantza izatea laguntzen saiatzen diren pertsonengan eta gure antzeko egoerak bizi izan dituztenengan, batez ere nahi dugun hori lortu badute, adibidez egoera erregularizatzea edo lana aurkitzea. .

Hau proposatzen dizugu Oso garrantzitsua da Atzerritartasun Legea, Asilo Legea eta Gizarte Zerbitzuen sarea, beren baldintza eta mugekin, ondo ezagutzen dituzten profesionalen aholkularitza eta orientazioa bilatzea beti. Agurainen eta Gasteizen, aholkularitza juridiko eta sozialeko zerbitzuak daude zure eskura, eta orientabide zehatzak emango dizkizute. Agurainen, gainera, Gurutze Gorriaren orientazio juridikoko zerbitzua ere badago. Bertako arduradunak, Montserratek, izapideen sare hori oztopo-lasterketa batekin konparatzen du, eta azpimarratzen du beharrezkoa dela zerbitzu espezializatuetatik ibilbide horietan laguntza eskaintzea: “garrantzitsua da arauek ezarritako ibilbide juridikoa betetzea eta pertsonen egoera juridikoaren jarraipena egitea, dokumentatutako erregulartasun-estatusari euts diezaioten eta gerora irregulartasun-egoerarik ez sortzeko”.

19


Aurkibidea

Aholku-Sarea

SAtzerritartasunaren alorreko Euskal Zerbitzu Judirikoa: Aholku Sarea Eusko Jaurlaritzak atzerritartasunaren alorrean zerbitzu juridikoa eskaintzen du. Informaziorako eta arreta ez-presentzialerako doako telefono-zenbaki bat du: 900 84 08 90. Eta helbide elektroniko bat: asesoria@euskadi.eus Aurrez aurreko arreta jaso dezakezu erakunde laguntzaileen bulegoetan; Gasteizen, CEAR-Euskadi dago, eta Agurainen Gurutze Gorria.

Gurutze Gorria

Gurutze Gorriaren Orientazio Juridikoko Zerbitzua Arabako Lautadako Kuadrillako udalerrietan bizi diren atzerritarrentzat eta haiekin lan egiten duten profesional edo teknikarientzat da zerbitzu hau. Atzerritartasunari buruzko aholkularitza integrala ematen du, egoitza- eta lan-agiri administratiboak lortzen eta egoiliar-estatusari eusten laguntzeko. Zerbitzua jasotzeko, beharrezkoa da gizarte-langileak bideratzea zerbitzu horretara (ikus 8. atala).


Aurkibidea

Montserrat Masot atzerritarrei aholkularitza juridikoa emateko teknikaria.

atzerritarrei buruzko gaietan espezializatutako abokatua da, eta lege-aholkularitza ematen du Arabako Gurutze Gorriak atzerritarrei laguntza juridikoa emateko kudeatzen duen proiektuan. Astelehenetan 9:00etatik 14:00etara.

Sindikatoak

945 30 12 00. Aurrez hitzordua hartu behar da

Arabako Lautadako Kuadrilla. Langarika Bidezidorra kalea, 4

01asesoria3@cruzroja.es

Lan-eskubideez

Jakin dezazun: Sindikatuak langileen eskubide indibidualak babesten dituzten elkarteak dira, eta langileen interesak ordezkatzen dituzte

enplegatzailearen aurrean. Informazio gehiago nahi baduzu, Agurainen honako sindikatu hauek daude:

CCOO Langile Komisioak Simon Martinez Abad kalea, 4 - Behea 945 31 25 04

ELA Eusko Langileen Alkartasuna Foru kalea, 27 945 31 20 26 21

LAB Langile Abertzaleen Batzordeak Dulantzi kalea 7 945 31 2328


Aurkibidea

Justiziarako sarbideaz Jakin dezazun Pertsona guztiek, egoera administratibo erregularra nahiz irregularra izan, benetako babes judiziala jasotzeko eskubidea dute, eta horrek esan nahi du epaileengana eta auzitegietara jo dezaketela beren eskubide eta askatasunak defendatzeko. Bazenekien Espainiako estatuan dauden pertsona guztiek dutela doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea? Egoera erregularrean nahiz irregularrean egon, baliabide ekonomiko nahikorik ez baduzu, laguntza juridikoa jaso dezakezu estatuan sartzearekin, itzularaztearekin edo kanporatzearekin loturako izapideak egiteko, baita atzerritartasunarekin loturarik ez duten beste prozedura batzuetarako ere. Abokatu bat ere eska dezakezu, nazioarteko babesaren eskariarekin laguntzeko.

Hau proposatzen dizugu Inoiz egoera horietakoren batean bazaude, jo ezazu orientazio juridikoko zerbitzura (Agurainen, Gurutze Gorria), behar dituzun orientabideak eman diezazkizuten edo ofizioko abokatu bat eskuratzen lagun diezazuten.


Aurkibidea

Beste izapide batzuk Agurainen, eta horrelako beste herri txikietan, ez dago Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegirik; beraz, prozesu judizialak Gasteizen egiten dira. Hala ere, Bake Epaitegian izapide erraz batzuk egin daitezke, Erregistro Zibilaren funtzioak betetzen baititu: Jaiotza-inskripzioa Ezkontza-inskripzioa Heriotza-inskripzioa Izena edo/eta abizenak aldatzea Sexuaren erregistro-zuzenketa

Izapide batzuk Internet bidez egin daitezke: www.justizia.eus Beste izapide batzuetarako, aurrez hitzordua eskatu behar da Epaitegian: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara. Aurrez hitzordua eskatu behar da Aguraingo Udala. Zapatari kalea, 15 607 29 92 46 / 607 26 48 37

23


Aurkibidea

Jakin dezazun Etxebizitza duin eta egokia izatea funtsezkoa da. Hala ere, ez da beti erraza hori lortzea: etxebizitzen alokairuaren prezioak altuak izaten dira, eskaintza urria da, eta, zenbait kasutan, etxejabe batzuek dituzten aurreiritzien ondorioz, atzerritarrentzat zaila izan daiteke etxebizitza eskuratzea. Hala ere, etxe bat bilatzea da lehen erronketako bat herri batera iristean. Loveth Gasteizen bizi zen lehen, gela batean, haurrekin batera. Zailagoa egiten zitzaion hiriburuan, eta gure herrira aldatu zen: “Hiru urte daramatzagu Agurainen, eta jendea oso atsegina da, oso ona”. Jaione ere antzeko arrazoiengatik mugitu zen Agurainera: “Gasteizen alokairua oso garestia da, eta Agurainen denetik dago”.

ETXE BAT AGURAINEN:

etxebizitza bilatzeko erronka

24


Aurkibidea

Hau proposatzen dizugu Eusko Jaurlaritzak Etxebide izeneko zerbitzu bat du, eta etxebizitza merkeago eskuratzeko aukera ematen du, baldintza batzuk betez gero. Informazio guztia kontsulta dezakezu https://www.etxebide.euskadi.eus/ atarian edo Eusko Jaurlaritzako Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzuan: Ramiro de Maeztu, 10, behea - 01008 Gasteiz 945 01 80 00 Etxebizitzarekin lotutako bestelako izapide batzuk: Ur-horniduran alta ematea edo titularra aldatzea, eta udal-tasa: Udaleko bulegoak 945 30 01 55

Loveth Godstime Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Nigeriakoa; herriko

taberna bateko sukaldean egiten du lan, eta Lope de Larrea ikastolan dabiltzan bi umeren ama da. Zurrumurruen aurkako eragileen sarean parte hartzen du.

Uste baduzu higiezinen agentziek edo etxeen jabeek diskriminatu egin zaituztela etxebizitza bilatzeko orduan, jarri harremanetan Eraberean sarearekin; Bizikidetza, kulturartekotasuna eta aniztasuna atalean azalduko dizugu. 25


Aurkibidea

ZURE OSASUNA ETA FAMILIARENA ZAINTZEA

Jakin dezazun: Osasun-laguntza bermatuta dago Osasun Txartel Indibiduala (OTI) duten pertsona guztientzat. Txartela eska dezakezu, baldintza hauek betetzen badituzu: Lana izatea. Espainiako edo Europar Batasuneko herrialde bateko nazionalitatea izatea, edo Espainiako egoitza-baimena izatea.

Egoera irregularrean egonez gero, osasun-laguntza eska dezakezu (gogoratu ezinbestekoa dela aurretik erroldan izena ematea), baldin eta Espainian hiru hilabete baino gehiago badaramatzazu eta baliabide ekonomikorik ez baduzu. Baldintza horiek betetzen badituzu, honako hauek aitortzen dizkizun gutun bat jasoko duzu:

Osasun-laguntza osoa jasotzeko eskubidea, Euskadin urtebete baino gehiago erroldatuta egon bazara, edo 18 urte baino gutxiago badituzu. Larrialdiko osasun-laguntza jasotzeko eskubidea, urtebete baino gutxiago egon bazara erroldatuta. Haurdunaldian, erditzean eta erditu ondoren laguntza jaso daiteke edozein kasutan (egoera erregularrean egon edo ez egon).


Aurkibidea

Osasun Zentroa Zuazo Errepidea, z/g 945 30 00 23 Aurrez hitzordua eskatu behar da www.osakidetza.euskadi.eus Ohiko arreta:

Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara Medikuntza orokorra, pediatria, ginekologia..

Etengabeko Arreta (EAG):

Astelehenetik ostiralera 15:00etatik aurrera Larunbat, igande eta jaiegunetan 24 orduko arreta

Larrialdiko Arreta: Larrialdiak eta Osasun Aholkua 112

Farmaziak

Botikak farmazietan soilik lor daitezke.

Carrascal Berrueta farmazia Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatak: 10:00etatik 13:30era San Juan Plaza, 4 945 30 01 90 M. Gloria Sarria Quiroga Farmazia Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatak: 10:00etatik 14:00etara C/ Iturrieta, 2 945 31 02 15 Guardiako Farmaziak Igande eta jaiegunetan Kontsultatu hemen: Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialaren web-orria https://www.cofalava.org/ Aguraingo Osasun Zentroko Etengabeko Arreta Gunea (EAG)

Oraindik eskatu ez baduzu, eskatu lehenbailehen OTIa edo osasun-laguntza jaso 27 ahal izatea aitortzen duen gutuna. Osasun Zentroan egin dezakezu eskaera.


Aurkibidea

Jakin dezazun

ESKOLA ETA HELDUEN FORMAKUNTZA

Euskadin eskolatzea derrigorrezkoa eta doakoa da, 6 eta 16 urte bitartean. Adin-tarte horretatik kanpo ere badaude kosturik gabeko zenbait aukera. Hiru hezkuntza-eredu daude, hizkuntzaren arabera: A Eredua: Irakasgai guztiak gaztelaniaz ematen dira, euskara izan ezik. B Eredua: Irakasgai batzuk gaztelaniaz ematen dira, eta beste batzuk euskaraz.. D Eredua: Irakasgai guztiak euskaraz ematen dira, gaztelania izan ezik.. Ikastetxeetan ez da derrigorrezkoa erlijioa irakastea. Eskola ikasteko leku bat da, baina hori baino askoz gehiago ere bada. Bizikidetza dibertsitatean eraikitzeko espazio bat da. Horrela sentitzen du Jaionek, eta garrantzia ematen dio bere alabak “aniztasunean hazi izanari, dibertsitatea haien bizitzaren parte baita, naturalizatu egin dute”. Gure udalerriko beste prestakuntza-baliabide batzuek, hala nola Helduen Irakaskuntzak, antzeko eginkizuna dute sareak sortzea erraztean, Helduen Irakaskuntzarako Ikastetxeko irakasleak esan zigun bezala: “Helduen Irakaskuntza bizikidetza da, nazionalitate anitzeko pertsonak elkartzen dira bertan. Denborak aurrera egin ahala, harremanak estuagoak egiten dira, elkar laguntzen dute, elkar agurtzen dute. Nire ustez, hezteaz eta hizkuntza irakasteaz gain, bizikidetza sustatzen ari gara”.

Hau proposatzen dizugu 28

Haurrak badituzu, Agurainera iristean, jo lehenbailehen bertako ikastetxeren batera informazioa eskatzera.


Aurkibidea

Haurrentzat Ikastola Lope de Larrea

Haurreskola

3-12 urte bitarteko haurrentzako ikastetxea. Haur eta Lehen Hezkuntza. Hizkuntza-eredua: D

0-2 urte bitarteko haurren hezkuntza-arreta. 07:30etik 17:00ak arteko ordutegia du.

09:30etik 13:00etara eta 14:30etik 16:30era

Galzar kalea, 2 945 30 12 93 agurain.agurain@haurreskola.net www.haurreskolak.net

Aniturri kalea, 18 945 18 70 04 010179aa@hezkuntza.net www.lopedelarreaikastola.hezkuntza.net

Lautada Ikastola

Aniturri Institutoa

2-16 urte bitarteko haurrentzako ikastetxea. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza. Hizkuntza-eredua: D

Ikastetxe publikoa. Bigarren Hezkuntza eta irakaskuntza ertainak. Hizkuntza-eredua: D

09:15etik 13:15era eta 15:00etatik 17:00etara Zuazo Errepidea, 29 945 31 25 96 agurain@lautadaikastola.eus www.lautadaikastola.eus

08:30etik 14:30era Galzar kalea, 4 945 18 70 01 010046aa@hezkuntza.net www.aniturri.hezkuntza.net

29


Aurkibidea

Helduentzat

Helduen Irakaskuntzarako Ikastetxea (HII) Irakaskuntza Arautua: I. eta II. graduak. Gaztelania atzerritarrentzat Prestakuntza-programak Astelehenetik ostegunera, 15:30etik 19:30era Kale Nagusia, 17, 1. solairua 945 30 07 74 | Faxa 945 30 07 74 agurain@epapaulofreire.eus

Beste prestakuntza-baliabide batzuk

Musika eskola Hainbat musika-trebetasun ikasteko. Arreta-ordutegiaMartes: Asteartea: 17:30etik 19:00etara Asteazkena: 16:00etatik 17:00etara Osteguna: 16:15etik 17:15era Zapatari kalea, 33 945 31 21 51 musikaeskola@agurain.com


Aurkibidea

Jakin dezazun Batzuetan arazo eta behar pertsonalak, familiakoak edo sozialak sortzen dira, eta horiek zaildu egiten dute gizarteratzea eta autonomia lortzea. Leku berri batera iristen garenean, bereziki, behar-beharrezkoa izaten da orientazio egokia jasotzea, hau da, egin ditzakegun ibilbideei buruz aholkatuko digun norbait izatea ondoan. Une horietan funtsezkoa da laguntza hori jasotzea, gure bizi-proiektuak beste leku batean berrezartzean sortzen diren zailtasunak gainditu ahal izateko. Hori dela eta, Euskadiko udalerri guztiek dituzte profesionalak, ikuspuntu pertsonal eta erlazionala kontuan hartuta kudea ditzaten prestazioak eta zerbitzuak.

ORIENTAZIOA, BALIABIDEAK ETA GIZARTE-LAGUNTZA

Horregatik, eta Montserratek azpimarratzen duen modura, askotan, Agurainera iritsi berri den pertsona bati harrera ona egiteko, ezinbestekoa da “udalerriko gizarte-langilearengana jotzea, hark emango baitio herriko baliabideen, elkarteen eta prestakuntzaikastaroen berri. Gizarte-langileak daki gehien udalerriko baliabideei buruz”. Ildo berean, Alejandrak oroitzen duenez, bere ama herrira iritsi zenean “ahoz ahokoak gizarte-langilearengana eraman zuen, eta, hortik aurrera, dena hobetu zen”.

Alejandra Daniela Yuguay Yaguana Aguraingo bizilaguna da, eta ALAI elkarteko diruzaina, parrokiako kide aktiboa, psikologiako ikaslea eta gimnasio bateko monitorea. 31


Aurkibidea

Hau proposatzen dizugu

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Aitziber Lapuente, trabajadora social.

Behar izanez gero, jo ezazu Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara, eta han informazioa, orientazioa eta aholkuak emango dizkizute hainbat gairi buruz: adineko pertsonak, dibertsitate funtzionala, haurtzaroa eta familia, baliabide ekonomikoen eskasia eta mendekotasuna, besteak beste.

Non daude Gizarte Zerbitzuak?

Aurrez hitzordua hartu behar da.

Teknikari arduraduna: Aitziber Lapuente, gizarte-langilea. Astelehenetik ostiraleras Aguraingo Udala. Zapatari kalea, 15 945 30 12 00 / 607 23 30 90 (Aguraingo Udala) Faxa | 945 31 20 24 alapuente@araba.eus

32


Aurkibidea

Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

Ma del Mar Lamiquiz, Prebentzio Komunitarioko teknikaria. Gainera, Udalak Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua du, eskolaren, familiaren eta komunitatearen esparruan garapen komunitarioa, asoziazionismoa eta mendekotasunen prebentzioa sustatzeaz arduratzen dena. Familiei eta gazteei zuzendutako programak garatzeko laguntza eta orientazioa eskaintzen du, adibidez, aisia osasungarria sustatuz eta bizikidetza eta kultura-dibertsitatea sustatzeko ekintzak bultzatuz.

Non dago Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua? Aurrez hitzordua hartu behar da.

Teknikari arduraduna: Ma Mar Lamiquiz Linares Astelehenetik ostiralera Aguraingo Udala. Zapatari kalea, 15 650 47 17 00 / 607 33 34 46 marimar.alava@gmail.com

33


Aurkibidea

Beste baliabide batzuk: Cáritas

Beharrean dauden pertsona eta taldeei harrera egiteko eta arreta emateko zerbitzuak, haurrei eta adinekoei laguntzeko programak, lan-munduan sartzeko proiektuak, animazio- eta prestakuntza-programak eta abar sostengatzen eta bultzatzen ditu.

Larrialdietarako funtsaren kudeaketa: Larrialdi-egoerei aurre egiteko laguntza ekonomikoa mailegu erara. Berjantzi dendaren kudeaketa: Bigarren eskuko arropa eta osagarrien denda. Astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Dulantzi kalea, 27 945 23 28 50 / 688 71 11 87

Gizarte-langileen arreta:

Astearteetan, 15 egunean behin Aguraingo Abade Etxea. Kale Nagusia, 23 688 71 11 87 animacioncultural@caritasvitoria.org

OINEZ programa

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen mendeko zerbitzua da. “Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du” izeneko Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du. Zerbitzuak gizarteratzen eta lan-munduan sartzen laguntzeko espazio bat eskaintzen die parte-hartzaileei. Programaren helburuen artean daude enplegagarritasuna eta gaitasun soziopertsonalak hobetzea eta parte-hartze soziala eta komunitarioa bultzatzea. Zerbitzu hau jaso ahal izateko, Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek balorazioa egin behar dute.

34


Aurkibidea

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA Jakin dezazun Lana funtsezkoa da edozein pertsona helduren bizitzan, eta ez ikuspegi ekonomikotik soilik. Enpleguak paper garrantzitsua du pertsonen identitatean, gizarteratzean, autoestimuan eta duintasunean. Lovethek argi eta garbi dioenez, “lanik gabe, bizitza zailagoa da”. Tariqen iritziz, “lehenbiziko gauza lanposturik ba al dagoen jakitea da. Oso garrantzitsua da”. Prestakuntza jasotzea funtsezkoa da lana aurkitzeko edo aukera berriak bilatzeko, lurraldean esku hartzen duten profesionalek azpimarratzen dutenez. Montserratek dioenez, “garrantzitsuena heziketa eta prestakuntza da, hori da integratzeko bide nagusia”. Era berean, Angelinesek prestakuntzetan jartzen du fokua, “duintasunezko espazioa ematen dietelako pertsonei, denbora ez galtzeko espazioa. Aukera bat ematen dute. Horrela, errotzea errazagoa da. Oso tresna onak dira enplegua lortzeko bidean”.

35


Aurkibidea

Hau proposatzen dizugu

Jo LANBIDEra, Euskal Enplegu Zerbitzura. Bertan izena emandakoan, lana bilatzen lagunduko dizute, eta prestakuntza-ikastaroetan parte hartu ahal izango duzu. Izena emateko baldintza bakarra erroldatuta egotea da. Enplegurako prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko ez da beharrezkoa egoitza- eta lan-baimena edukitzea. .

LANBIDEn honako izapide hauek ere egin ditzakezu: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) kudeatu: Hileko prestazio ekonomiko bat da, baliabiderik ez duten pertsona edo familien oinarrizko beharrak asetzeko. DSBEa eskatzeko, baldintza jakin batzuk bete behar dira; beraz, ez da nahikoa baliabide gutxiko pertsona izatea. Udaleko eta beste gizarte-erakundeetako gizarte-langileek emango dizute informazio zehatzagoa. Hemen irakur dezakezu informazio orokorra: https://www.lanbide.euskadi.eus/ Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) kudeatu: DSBEa osatzeko prestazio ekonomikoa da, etxebizitzaren alokairuko gastuak estaltzera bideratua. Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara San Juan Plaza, 1 945 16 06 00 www.lanbide.euskadi.eus

36


Aurkibidea

EMAKUMEAK ETA GIZONAK: ESKUBIDE ETA ASKATASUN BERDINAK

Arabako Lautadako Kuadrillako udal guztietan Berdintasun Zerbitzua eskaintzen da. Zerbitzu horren helburua programak garatzea da, hainbat gairen inguruan sentsibilizatzeko eta lan egiteko: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, jabekuntza, generoindarkeriaren aurkako aldarrikapen-ekintzak, hizkuntza inklusiboa sustatzea, genero-indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloaren jarraipena eta sustapena, eta berdintasunerako planak diseinatzea.

Jakin dezazun Espainiako eta Euskadiko legeen arabera, emakumeek, gizonek eta haurrek eskubide, erantzukizun eta aukera berdinak ditugu. Hala ere, legearen aurrean berdinak garen arren, benetako berdintasuna lortzeko asko falta zaigu oraindik. Adibidez, batez beste, gizonek emakumeek baino soldata handiagoa dute, eta emakumeek hartzen dituzte beren gain zaintzarekin lotutako lan gehienak. Gainera, urtero milaka emakumek salatzen dute bikotearen baitan nahiz kanpoan indarkeria matxistak jasaten dituztela. Maila eta jatorri guztietako emakumeok jasaten ditugu indarkeriazko harremanen ondorio horiek, baina atzerriko emakume askorentzat —familiarengandik urrun badaude, baliabide ekonomikorik ez badute edo hizkuntza ezagutzen ez badute—, are zailagoak izan daitezke. Berdintasunezko gizarte baten oinarrizko elementuak dira, era berean, sexu-dibertsitatea errespetatzea (sexu bateko edo besteko pertsonak aukeratzea) eta genero-identitatea errespetatzea (adibidez, pertsona transen kasuan, jaiotzean esleitutako generoarekin ez identifikatzea).

Teknikari arduraduna: Klara Afonso Astelehenetan 8:00etatik 15:00etara Aguraingo Udala. Zapatari kalea, 15 berdintasun@arabakolautada.eus 945 30 01 55 37


Aurkibidea

Hau proposatzen dizugu

Mugimendu feministak indar handia du Euskadin eta Agurainen, eta funtsezkoa da portaera eta jarrera matxistak gainditzeko. Ahizpatasuna, emakumeen arteko elkartasun gisa ulertuta, feminismoaren ardatz eta oinarrietako bat da, eta funtsezkoa da elkarrekin berdintasunerantz doazen emakumeen sareak sortzeko. Laia Eskolak, Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolak, antolatzen dituen jardueren inguruan informatzera animatzen zaitugu, eta, nahi izanez gero, Aguraingo emakumeen elkarteetara hurbil zaitezke, edo Berdintasun Kontseiluan nola parte har dezakezun galdetu. Jarri harremanetan Berdintasun Zerbitzuarekin, jarduera guztien berri izateko. Kulturartekotasunak gero eta indar handiagoa du mugimendu feministaren barruan. Leirek azpimarratzen duen gisan, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, mobilizazio-ekintzetan “kultura desberdinetako emakumeek hartzen dute parte”. Jaionek kontatzen duenez, “Emakumeen Mundu Martxak Agurainen antolatu zuen bilera batera jatorri askotako emakumeak joan ziren, eta bakoitzak bere herrialdeko janaria eraman zuen”.

Eskualdeko Berdintasun Kontseiluak emakumeen eta gizonen elkarteen nahiz pertsonen arteko eztabaida eta topaketa errazten du, berdintasun-balioak zabaltzeko eta sexuagatiko edo generoagatiko bereizkeria saihesteko, emakumeen eskubideak eta interesak defendatzeko, eta berdintasunarekin zerikusia duten programak eta jarduerak bultzatzeko.

38


Aurkibidea

Tratu txarren aurrean

Genero-indarkeriaren, tratu txarren edo mehatxuen biktima bazara edo halakoen berri baduzu, jar zaitez harremanetan zerbitzu hauekin: Gizarte-langilea, Pili Ibañez de Opakua: 945 30 12 00 Ertzaintza: 112 o 945 31 21 71 Doako telefonoa: 016 Etxeko indarkeriaren edo sexuagatiko indarkeriaren biktima diren emakumeei informazioa eta arreta emateko zerbitzu espezializatua: 900 840 111 Gasteizko gizarte-larrialdien udal-zerbitzua: 945 134 444

Arreta psikologikoa emateko Hegoak zerbitzua: Gizarte-zerbitzu publikoa eta doakoa da, genero-indarkerian espezializatutako laguntza soziojuridikoa eta psikosoziala ematen duena. Nork eska dezake? Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek eta adingabeek. Familia-zuzenbidearen, sexu-askatasunaren edo genero-indarkeriaren alorreko eskubideei buruz informazioa, laguntza edo jarraipena behar duten emakumeak. Beren portaera matxistarekin bikotekideari, seme-alabei, familiari eta bere buruari kalte egiten ari direla uste duten gizonak. Nola jarri harremanetan? Telefonoz hitzordua eskatuta: 945 15 10 15 Arreta-ordutegia: Asteartetan 8:00etatik 15:00etara. .

39


Aurkibidea Bizikidetzak berekin dakar pertsona-taldeen arteko elkarreragina, eta, oro har, elkarreragin harmoniatsuen konnotazio positiboak ditu. Elkarreragin horiek kultura desberdinen edo kultura-talde desberdinen artekoak direnean, kulturarteko bizikidetza esaten zaio. Gure bizikidetza-moduak eta harremanak ikertzen dituztenek, hala nola Carlos Giménezek, lau elementu proposatzen dizkigute, elkarreragin horiek harmoniatsuak izan daitezen:

Jakin dezazun

BIZIKIDETZA, KULTURARTEKOTASUNA ETA DIBERTSITATEA

Kultura desberdinek elkarri buruz ikasteko ahalegina egitea Jatorri kultural desberdinetako pertsonen artean berdintasunezko eta tolerantziazko testuingurua egotea Bizikidetzako gizarte-arauak, kulturarteko gizartea osatzen duten pertsona guztientzat berdinak Gatazkak konpontzeko mekanismoak. Izan ere, bizikidetzak ez du esan nahi gatazkarik ez egotea, horiek onartzeko eta eraldatzeko tresnak izatea baizik. Bizikidetza ona lortzeko, ezinbestekoa da Agurainen finkatuta gauden pertsonok jarrera positiboa izatea estereotipoak eta aurreiritziak aldatzeko, beste kulturekiko errespetuan eta ezagutzan oinarrituta. Era berean, beharrezkoa da udalerrira iristen garenok gure kultura partekatzea eta prest egotea iritsi garen tokiaren berri izateko eta bertan bizi diren beste kulturekin harremanak izateko. Horrela, gizarte-aldaketa positiboak sustatuko ditugu, eta pertsona guztientzat aberasgarria izatea eta giza garapen nahiz gizarte-garapen handiagoa izatea lortuko dugu.

40


Aurkibidea Bizikidetzarako beharrezkoa da elkar topatzea eta ezagutzea, eta espazioak eta uneak bilatzea irekitzeko, hitz egiteko eta komunikatzeko. Honela laburbiltzen du Maitek: “Topaketetan dago gakoa, bai antolatu gabe gertatzen diren topaketetan, bai programen ondorioz sortzen direnetan. Komunikazioa beti iruditu izan zait funtsezkoa. Batzuetan, ezezaguna denaren baitan hainbeste etsai ikusten dituzunean, nahikoa da hitz egitea, komunikatzea, eta irudipen hori desegin egiten da. Komunikazioa giltzarri da bizikidetza eta pertsonen arteko ezagutza errazteko”. Ildo berean, Noureddinek dio “ekintzetan parte hartzen duzunean, jende gehiago ezagut dezakezu”. Bere esperientziaren bidez ikusi du Aguraingo ekintzetan inplikatzean aldatu egin zirela bertan zituen harremanak: “Elikagaien Bankuan boluntario hasi nintzenean jende asko ezagutu nuen. Lehen bakarrik bizi nintzen, ez nuen inor ezagutzen, ez nekien zer egin, ez nuen hizkuntza ondo ezagutzen. Jendeak konfiantza handiagoa hartzen du besteekin, ongi ezagutu ondoren”. Elkartzeko espazioak beti ez dira espontaneoki sortzen, batzuetan bilatu egin behar ditugu, jardueretan, hitzaldietan, elkarteetan edo ekintzetan parte hartuz. Zorionez, gure herriak bizikidetza errazten duten espazio asko ditu. Leirek herriko jarduera askotan hartzen du parte, eta honela dio: “ahalegina egiten dut kanpotik datorren jendea gure kulturara egokitu dadin, baina baita ni beste kulturetara egokitzeko ere; ezagutzen saiatzen naiz. Askotan, ez ditugu ezagutzen”. Aurreiritzi xenofoboen atzean beldurra dago: ezezagunari, elkarrekin nahasteari, kultur identitateak galtzeari. Baina kultura desberdinak elkarrekin bizi diren gizarteetan, ikusi da denontzat dela aberasgarria. Ernestok dioenez, “gakoa honetan datza: pentsatzea hemendik 30 urtera aguraindarren ohiturak nahasketa bat izango direla. Gaur egungoarekin zerikusirik ez duen Agurain bat izango da”.

2

Carlos Giménez Romero aitzindari izan da bizikidetzarako oinarrizko tresnatzat bitartekotza erabiltzen duten esperientzien arloan, eta horrelako esperientziak landu ditu. Kulturarteko bizikidetzaren arloan ikerketa ugari egin eta koordinatu ditu, eta Migrazioa eta Kultura Aniztasuna programa zuzentzen du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. 41


Aurkibidea Beste pertsonak nola bizi diren, zer pentsatzen eta sentitzen duten jakiteak lagundu egiten digu ohartzen ez garela hain desberdinak. Ernestok oso modu grafikoan adierazten du: “hemen urte asko daramatzagun pertsonok eskuak zabaldu behar ditugu, datorrenetik zerbait hartzeko; eta iristen direnek eskuak zabaldu behar dituzte, hemen dagoenetik zerbait hartzeko. Bestela, ez dugu lortuko integrazio osoa”. Leirek hau gehitzen du: “burua irekita izan behar dugu, aurreiritzirik gabe; elkarrekin hitz egin, hizketaldiak eduki, txiki-txikiak badira ere”. Enpatia dosi eder bat izatea da beste gakoetako bat beste pertsona ulertzeko, haren lekuan jartzeko, eta ikusteko zer utzi duen atzean, zer motxila dakarren, zer zailtasun dituen leku berri batera iritsi eta bidean aurrera egiteko; kasu batzuetan, gainera, ez dakite hizkuntza, eta ez dute lan- edo bizileku-baimenik, horrek dakarren segurtasun-falta eta beldurrarekin. Beñaten proposamena honako hau da: “hemengo jendeari esango nioke enpatia apur bat izateko, laguntzen saiatzeko, egoera zaila baita, hori argi dago. Kanpotik datozen pertsonei esango nieke ez izateko lotsarik, saiatzeko integratzen, galtzeko beldurra”.

Hau proposatzen dizugu

Aguraingo Udalak hainbat ekimen eta proiektu garatu ditu, kulturarteko bizikidetzaren ikuspegitik aguraindar guztien partehartze inklusiboa indartzeko, dena delakoa izanda ere haien jatorria. Kulturarteko sentsibilizazioa sustatu eta immigrazioarekin lotutako diskurtso xenofoboak eta zurrumurruak prebenitzeko ekintzen plan batean jaso dira neurri guztiak.

Udalaren web-orrian ikus dezakezu plan hori:

Gaztelaniazko bertsiorako esteka agurain.eus/index.php/es/ Euskarazko bertsiorako esteka: agurain.eus/index.php/eu/

Leire López de Aberasturi Aguraingo bizilaguna da, eta

kale-hezitzailea Kalekatuleku espazioan. Udalerriko zurrumurruen aurkako eragileen sarean parte hartzen du.

42


W

Aurkibidea

Beñat Cano Garro Aguraingo bizilaguna da, Aniturri Institutuan

dihardu batxilergoko ikasketak egiten, eta herriko saskibaloi-taldean jokatzen du.

Orain, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekimen eta espazio batzuk aurkeztuko dizkizugu.

Etorkinen Adiskidetasun LoturakAsociación Lazos de Amistad con el Inmigrante (ALAI)

Harremanetarako pertsona: Nora Reyes Iritsi berriak izan edo ez, izugarri eskertzen da beharra dugunean norbaitek laguntza eskaintzea. Norbaitek adeitsu entzutea eta ulertzea. Hori guztia da ALAI. Gizarte-ehuna indartzeko eta hona iristen diren pertsonei laguntzeko sortu zen elkarte hori. Bertako pertsonen eta pertsona migratzaileen elkarlanetik sortu zen. Urte hauetan zehar ekintza asko jarri ditu martxan: eskola-laguntza, hizkuntzaren ikaskuntza, akonpainamenduak, kultura bakoitzaren idiosinkrasia partekatzeko kulturarteko jaialdiak... Ekintza horiek guztiek erraztu egin dute Agurainen jendeari harrera ona egitea eta jatorri desberdinetako pertsonen artean elkarbizitza ona izatea. Norak dioenez, horregatik guztiagatik “ALAI funtsezkoa izan da iritsi den jendeari harrera egiteko: entzuteko, informatzeko, kafe bat eta galleta bat eskaintzeko. Iristen diren pertsonentzat oso garrantzitsua da norbaitek entzutea eta emozio berdinak sentitzea”. Jaionek dioenez, “ALAI beti egon da hor, eta ongi jardun dute”.

Nora Reyes Cuevas Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Dominikar

Errepublikakoa; ALAI elkarteko lehendakaria da, duela 29 urtetik bizi da Agurainen, eta zurrumurruen aurkako eragileen sarean parte hartzen du. asocialai2@gmail.com 43


Aurkibidea

Zurrumurruen Aurkako Estrategia eta Bizilagunak Azken boladan, Europan eta hemendik kanpo, xenofobia-agerraldiak areagotzen ari dira, eta migratzaileen eta errefuxiatuen duintasunaren aurkako zurrumurruak eta aurreiritziak zabaltzen. Desberdinak diren edo zaurgarritasun handiagoa duten pertsona-taldeen aurkako gorroto-diskurtsoak erabiltzen dira, eta arazoen egiturazko arrazoietatik eta arazoak areagotzen dituzten erabaki politikoetatik desbideratzen da arreta. Askotan, gorroto-diskurtso horiek migratzaile eta errefuxiatuen aurkako diskriminazio, arrazakeria eta xenofobia gisa agertzen dira. Estereotipoak eta aurreiritziak ezabatzeko asmoz, zurrumurruen aurkako estrategiak gizartea sentsibilizatzeko ekintzak jartzen ditu abian, bazterkeria eta xenofobia prebenitzeko, bizikidetza hobetzeko eta kultur dibertsitatearen potentziala aprobetxatzeko. Horretarako, udalerrietan zurrumurruen aurkako eragileen sare herritarrak sortzean eta dinamizatzean oinarritzen da estrategia. Sare horiek dira jarduerak bultzatzen dituztenak, eta jatorri desberdinetako pertsonaz osatzen dira. Agurainen 2016an jarri zen martxan estrategia, Arabako Lautadako Kuadrillaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Udalaren parte-

hartzearekin, eta CEAR-Euskadiren dinamizazio teknikoarekin. Bizilagunak zurrumurruen aurkako estrategiaren baitan sortutako ekimen bat da, herritarrek parte hartzeko sortua. Kultur jatorri desberdinetako familiak mahai baten inguruan elkartzen gara, bideratzaileen laguntzarekin, hitz egiteko, elkar ezagutzeko, elkarrengana hurbiltzeko eta elkar topatzeko. Janaria horretarako aitzakia da. Horrela, aurreiritzi eta zurrumurru batzuk desagertzen joaten dira. Bizilagunak jarduerarekin, kulturen arteko bizikidetzari buruz sentsibilizatzea, kezkak bideratzea eta zurrumurruen aurkako sarea indartzea bilatzen da. Ekimen horretan parte hartzen dugunok ezagutzen ez ditugun pertsonekin biltzen gara mahaian, gure etxeko ateak irekitzen dizkiegu, baita geure burukoak ere: hori da ekimenaren filosofia. Maiteren esanetan “bizilagunak ekimenak pertsonei buruzko mitoak hausten ditu. Oso programa interesgarria da”. Norak honela dio: “Bazkaltzeko elkartzen zara bestearekin, hitz egiten duzu, eta hartaz pentsatzen zenuena ez da berdina jada, zeren mahai baten inguruan ezagutu duzu. Horrek mesede egiten dio bizikidetzari”. Hainbesteraino, non Tariqek uste duen “bazkariak

44


Aurkibidea

gehiagotan egin beharko liratekeela”. Aguraingo Udala, gainera, Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Sareko (ZAS!) kide da. Euskadin jada sortuak ziren zurrumurruen aurkako esperientziak bateratzeko eta koordinatzeko helburuarekin jaio zen ZAS!. Bisita ezazu haien web-orria, eta, bertan, zurrumurruen aurkako sareen jardueren agenda eta baliabide erabilgarri ugari ikusiko dituzu:: https://zas.eus/

Zer egin diskriminazioa jasaten baduzu? Eraberean ekimenak arreta espezializatuko zerbitzu bat eskaintzen du, arraza, etnia edo naziotasunagatik eta sexu-orientazio, sexu-identitate edo genero-identitateagatik bereizkeria jasateko arriskua duten pertsonei laguntza eta aholkularitza emateko. Era horretako diskriminazio-egoeren berri duten pertsonek ere jo dezakete sare horretara. Aurrez aurreko arretaz gain, telefono eta email bidezkoa ere eskaintzen dute. Eraberean Sareak Euskadi osoan lan egiten du, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hainbat elkarte ditu, antena gisa jarduten dutenak bereizkeriaegoerak hatzemateko eta pertsonei eta taldeei arreta emateko. Sexu-orientazioagatiko diskriminazioa: Aldarte (945 25 70 77) aldarte@aldarte.org Jatorriagatiko diskriminazioa (immigrazioa): CEAR-Euskadi (945 26 68 05) era.berean@cear-euskadi.org Gurutze Gorria (945 22 22 22) paisvasco@cruzroja.es Etniagatiko diskriminazioa (ijitoak): Gao Lacho Drom (945 22 50 39) gao@gaolacho.com

45


Aurkibidea

Arartekoa Euskal Herriko herriaren defendatzailea da. Haren eginkizun nagusia da administrazio publikoen jarduera desegoki edo irregularrei buruz herritarrek egiten dituzten kexa, auzi edo kontsultei erantzutea. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara Prado kalea 9 - 01005 Vitoria-Gasteiz 945 13 51 18 arartekoa@ararteko.eus

Ospatudezagundibertsitatea.Mugi gaitezen gure eskubideen alde Hemen zerrendatu ditugun egunetan, euskal gizarteak gizarte inklusiboagoa eta abegitsuagoa aldarrikatzen du, baita pertsona migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak ere: Martxoak 21: Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna Maiatzak 21: Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna Ekainak 20: Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna Abenduak 10: Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna Abenduak 18: Migratzaileen Nazioarteko Eguna

46


Aurkibidea

AISIAZ, KULTURAZ ETA KIROLAZ GOZATZEA: KOMUNITATEA EGITEA Bazenekien kultura eskubide bat dela, eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko beste testu batzuetan jasota dagoela? Batzuetan ahaztu egiten zaigu oso onuragarria dela denbora libreaz gozatzea —aisiaren, kulturaren eta kirolaren bidez—, aukera ematen baitigu atseden hartzeko, gure ongizatea hobetzeko, gure bizitzako beste alderdi batzuetan baliagarri izango zaizkigun trebetasunak garatzeko, eta, jakina, Agurainen bizi diren beste pertsona batzuk ezagutzeko, eta hala, haiekin harremanak izateko, kezkak eta interesak partekatzeko eta, batzuetan, adiskidetasuna sortzeko

47


Aurkibidea

Hau proposatzen dizugu

Udalerri berri batean bizitzeak erronka asko dakartza, baina aukera ematen du leku enblematikoak eta haien historia ezagutu eta gozatzeko. Hurbil zaitez Aguraingo multzo historiko artistikoa ezagutzera. Bertan eraikin monumental ugari daude: San Joan eta Santa Maria eliza-gotorlekuak, Andre Alargunen Etxea (herriko eraikin zibiletan zaharrena), Begoñatarren etxea, Azkarragatarren etxea, Hamarrenaren etxea, Bustamantetarren etxea eta San Joanen Olbeak. Sorginetxe trikuharria ere bisita dezakezu. K.a. 2500. urte inguruan eraikitako hilobi-monumentua da, eta hirigunetik gertu dago. Haraneko antzinako biztanleek — gehienbat abeltzainak ziren— leku horretan lurperatzen zituzten hildakoak.

Sorginetxe trikuharria

48


Aurkibidea

Kirola egiteak, bai kalean eta bai espazio arautuetan, osasuna zaintzen laguntzen digu; eta, batez ere, taldean egiten bada, aukera ematen digu harremanak izateko, elkarrekin ongi pasatzeko, eta helburu nahiz erronkak eta interesak partekatzeko. Taldeko kirolek herrialde desberdinetako gaztetxoak elkartzen dituzte, Maitek azaldu bezala; baina baita haien gurasoak ere. Diakaridiak eta Beñatek saskibaloiari esker ezagutu zuten elkar. Beñatek kontatzen diguna denok bizi izan dugu txikitan, eta ona da heldutan ere gogoratzea: “niri jokatzera gonbida nazaten gustatzen zait, besteek baloia pasatzea; hala, ikusi nuenean Diakaridia aspertuta zegoela eta jolasteko gogoa zuela, etortzeko esan nion”. Keinu horri eta Diakaridiaren parte hartzeko gogoari esker, saskibaloiak eta euskara ikasteak elkartzen dituzte biak.

Diakaridia Traoré Aguraingo bizilaguna da, jatorriz Malikoa; Aniturri Institutuan soldadurako oinarrizko lanbide-heziketako ikasketak egiten ari da eta herriko saskibaloi-taldean jokatzen du.

49


Aurkibidea

Herriko jaiak Herriko jaiak ere gozatzeko eta elkartzeko aukera dira, baita erronka ere, bai betiko biztanleentzat eta bai Agurainen denbora gutxi daramatenentzat. Batzuentzat zaila da hurbiltzea, jende askok lehendik ezagutzen baitu elkar, eta jaiak lagun-taldearekin eta senideekin igarotzen baitituzte. Lovethentzat, adibidez, zaila da horrelako egoeretan eroso sentitzea: “Ez dakit... atzerritarra naizenez, jendeak desberdin begiratzen dit... ez naiz bertako parte sentitzen”. Jaionek ere aipatzen du deserosotasun-sentsazioa sortzen diola denek elkar ezagutzen duten espazio batera hurbiltzeak. Nork antolatzen ditu jaiak? Aguraingo Jai Batzordeak. Talde irekia da: ideiak ekarri eta aktiboki parte hartu nahi duen pertsona oro sar daiteke bertan. Talde honetan sartzeko, Udaleko kultur teknikariarekin harremanetan jar zaitezke.

.

Hau proposatzen dizugu

Bertako pertsonok jatorri desberdinetako pertsonei parte hartzeko gonbita egin nahi diegu, eskua emanez, bertara deituak eta baloratuak senti daitezen, kontuan hartzen ditugula ikus dezaten. Maitek proposatzen duen bezala, “jarduera ludikoak, jaiak, aprobetxa ditzakegu. Dagoeneko pertsona migratzaile batzuek hartzen dute parte, baina zerbait erakargarria bilatu behar dugu, kolektiboaren idiosinkrasiarekin zerikusia duena eta ospatu daitekeena, edota ospatzen ari garena kolektibo desberdinei aurkeztu behar diegu. Batzuetan, kontua ez da atea irekitzea, sartzen laguntzea baizik”. Jai horiek biziz hazi ez garen pertsonon erronka da haietara irekitzea, bertan parte hartzea, eta geure egitea. Herriko jaiez gain, badira bertan bizi diren komunitateen ospakizunak ere, hala nola Pakistanen eta Txinan ospatzen den urte berria eta kultura musulmaneko bildotsaren jaia, besteak beste.

50


Aurkibidea

Jakin dezazun

Agurainek, gainera, gizartean parte hartzeko beste aukera batzuk eskaintzen ditu, herritarrei komunitateko bizitzan eragiteko aukera ematen dieten elkarteen bidez: emakumeenak, gazteenak, adinekoenak, ikasleen gurasoenak, ingurumenaren aldekoak eta beste hainbat kausaren aldekoak. Herritarren arteko harremanak errazteaz gain, eremu egokiak dira bizitza publikoan parte hartzeko. Elkarteetan parte hartzen dugunean, gure eguneroko bizitzan eragina duten kontuetan esku hartzeko eta erabakitzeko aukera dugu. Gainera, kulturen arteko bizikidetzarako eta ezagutzarako espazioak dira,

Hau proposatzen dizugu

Angelinesek dioen moduan: “Agurainen elkarbizitzarako guneen aberastasuna dugula iruditzen zait; hainbat elkarte ditugu, hala nola ALAI, kirol-elkarteak, adineko pertsonen elkarteak, irakurketa-taldea, emakumeen elkarteak, Gaztelekua...”. Aichari Gaztelekuak jendea ezagutzeko eta besteekin jarduerak egiteko aukera eman zion: “Eroso sentiarazi naute. Beste leku batetik iristen zara, eta jendearekin harremanetan egotean, gero eta gehiago ezagutzen duzu. Ni oso ongi sentitu naiz”.

Sar zaitez sare sozialetako herriko foroetan, hala nola Facebook, Whatsapp edo Telegramen dauden taldeetan, herritarrek nahiz Udalak berak kudeatutakoetan. Talde horietan herriko eguneroko bizitzarekin lotutako informazioa zabaltzen da; adibidez: eguraldiari buruzko informazioa, galdutako objektuak, herrian antolatzen diren jarduerak, agenda, etab. Udaleko web-orrian ere kontsulta dezakezu agendari eta tokiko berriei buruzko informazioa:

http://agurain.eus/index.php/es/inicio

Angelines Ortiz de Arrizabaleta Fdez. de Jáuregui Aguraingo bizilaguna da,

Caritaseko eta Hiesaren Kontrako Batzordeko boluntarioa, ALAI elkarteko bazkidea, eta Aguraingo zurrumurruen aurkako sareko kidea. 51


Aurkibidea

Kultur baliabideak Liburutegi publikoa : Liburuen mailegua eta irakurketa

Kzgunea : Teknologia berrien inguruko hitzaldiak eta doako formakuntzak eskaintzen dituen zerbitzu publikoa. (Aurrez hitzordua hartu behar da)

sustatzeko programak Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Zapatari kalea, 35

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Foru kalea, 16, 3. solairua (adinekoen zentroa 945 06 25 38

945 30 29 38

tutor.agurain@kzgunea.net

liburutegia@agurain.com

Udal aldizkaria :Ale guztiak kontsulta ditzakezu Udalaren web-orrian, esteka honetan

Udal Berriak aldizkaria

Teknikari arduraduna: Josu Pérez de Villarreal Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara

Aguraingo Udala. Zapatari kalea, 15 kultura@agurain.com 945 30 01 55 / 607 31 07 99

Kultur teknikaria arduratzen da kudeatzeaz, programatzeaz eta aholkatzeaz

52


Aurkibidea

Kirol baliabideak Kirol elkarteak Harremanetarako pertsona: Eduardo Arizti, kirol teknikaria 607 23 90 34

Udal-instalazioak erabiltzeko, erabiltzaile-txartela egin behar duzu. Informazio gehiago lortzeko Fueros kalea, 13tik 17ra 945 31 21 30

945 30 01 55

Lezao kirol gunea. Instalazioak: Igerileku estalia eta irekia Muskulazio-aretoa eta gimnasioak

Haur eta gazteentzako espazioak Jolastoki: 1 eta 12 urte bitarteko haurren aisialdia sustatzeko udal-zerbitzua. Urritik maiatzera egoten da irekita.

Izena ematea: Irailean egin behar dira Udalean, kultur teknikariaren bidez. 53


Aurkibidea

Gazteleku: 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen aisialdia sustatzeko udal-zerbitzua. Jarduera bereziak egiten dituzte. Arreta-ordutegia: Asteazkenetik igandera, 17:30etik 20:00etara

Kalekatuleku: Egoera zehatzetan laguntzeko gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza zerbitzua, 9 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen egokitzapen-prozesuak errazteko. Harremanetarako pertsona: Leire López de Aberasturi. Kale-hezitzailea kalekatuleku@gmail.com

Aguraingo Atseden Taldea : Haur eta gazteen aisialdi-taldea. Kale Nagusia, 21

54


Aurkibidea

Intereseko elkarteak Sallurtegi Emakumeen Kultur Elkartea asocultsallurtegui@hotmail.com

GALZAR

Agurain Kirol eta Kultur Elkartea. Eskola kirola galzaragurainelkartea@gmail.com

Virgen de Sallurtegi Erretiratuen, Pentsiodunen eta Alargunen Elkartea jubiladosagurain@hotmail.es

Guraso-elkarteak Ikastola Lope de Larrea

haritzagurasoelkartea@lopedelarreaikastola.eus

Jai egunak

Lautada Ikastola

lautadaikastola@gmail.com

Aniturri Institutoa

Arrosarioaren Ama Birjinaren omenezko jaiak Urriko 1. eta 2. asteburuak.

Adinekoen eta urtean zehar jaiotako haurren omenaldiak.

Sallurtegiko erromeria.Pazko bigarrena San Joan. Ekainak 24 Jasokundeko Ama Birjina. Abuztuaren 15

Abere-azoka: asteartean

San Joan Lepamoztua. Abuztuak 29 “Errepuierre”. Abenduak 31

55

ampaaniturri@gmail.com


Aurkibidea

INGURUMENA ZAINTZEA Jakin dezazun

Ingurumenaren degradazioa da pertsona askok beren eskualdea edo, are, jatorrizko herrialdea utzi behar izateko arrazoietako bat. Klima izugarri berotzeak, bizibideak desagertzeak eta baliabide naturalak agortzeak pertsona asko behartzen dute urtero beren bizilekuetatik alde egitera. Dagoeneko inork ezin du ukatu ezinezkoa dela bizitza duina izatea eta etorkizuneko belaunaldien bizitza zaintzea, baldin eta gure planeta ere zaintzen ez badugu.

Bazenekien Agurainen hondakin-bilketarako sistema pneumatiko sofistikatu bat dugula, zaborra botatzeko 64 ontzikoa? Sistema horri esker, hondakinak lurpean garraiatzen dira Bizkaia kaleko zentraleraino. Ontziak herriko hainbat tokitan banatuta daude, hala nola Harategi kalean, Santa Maria Atea kalearekin gurutzatzen den tokian, Andre Alargunen etxearen ondoan; Lapurdi kalean, Araba eta Nafarroa kaleekin gurutzatzen den tokietan; Foru, Salgorri, Dulantzi, Urzabal eta Langarika Bidezidorra kaleetan eta supermerkatuen eta kiroldegiaren ondoan, besteak beste.

56


Aurkibidea

Hau proposatzen dizugu

Keinu txikiak eginda, jende askok egiten badituzte, aldaketa handiak lor daitezke. Hona hemen ideia batzuk:

Murriztu kontsumoa, saiatu produktu berri bat erosi aurretik zaharra konpontzen, eta baliatu bigarren eskuko azokak. Birziklatu. Hondakinak bereizteari eta birziklatzeari esker, zabor kantitatea txikitu dezakegu, ingurumenari kalte gutxiago egiteko. Horretarako, zabor-mota bakoitza dagokion edukiontzira bota behar da:

Edukiontzi urdina Papera eta kartoia.

Edukiontzi laranja Jatorri organikoko produktu-mota guztiak, hala nola janari-hondarrak, landarehondakinak (landareak, belarra, loreak), janari- eta koipe-arrastoak dituzten sukaldeko paperak eta paperezko ezpain-zapiak.

Iglu berdea Beira, beirazko botilak, lurrin-flaskoak eta beirazko kosmetika-potoak.

Edukiontzia oria Latak, potoak, tetrabrikak, zurezko edo poliespanezko erretiluak. 57

Sukaldeko olioaren edukiontzia Sukaldean erabilitako olioa; plastikozko ontzia beteta eta ongi itxita utzi behar da.

Berreskuratze-edukiontzira Arropa, oinetakoak eta osagarriak. Etxetresna elektriko txikiak ere utz ditzakegu bertan, eta pilak edo bateriak dituen edo entxufa daitekeen edozein tresna.


Aurkibidea

Informazio orokorra Aguraingo udala: 945 30 01 55 Osakidetza Osasun zentroa: 945 30 00 23 Sallurtegi adinekoen egoitza: 945 30 11 50 Udal-liburutegia: 945 30 29 38 Turismo-bulegoa: 945 30 29 31 Artxibo historikoa: 945 30 01 55 Musika eskola: 945 31 21 51 Garbigune: 945 31 26 51 Taxiak:

frank@taxi.enframait.com / 7 plazas adaptado Frank: 656 76 66 09 Javier Elizondo: 608 87 18 20 / 945 30 17 99 Taxi “Lauzurika”: 608 87 15 59 La Burundesa autobusak: Kontsultatu ordutegiak hemen https://laburundesa.com/ Renfe: Kontsultatu ordutegiak hemen https://www.renfe.com/

58


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.