Urtekaria

Page 1

URTEKARIA Osteguna,2011ko abenduaren 22a Testuak: Miriam Luki

Azpiegiturak, argi izpiak ikusten hasita Beasain-Durango errepideko lanek bultzada handia izan dute aurten, aldundiak Deskargako lanekin aurrera jarraituko duela esan eta gero. Irudian, Argixaoko tunela egiteko lanak. G. ARANBURU


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

2 Urtekaria Gizartea Motzean D Toki itxietan erretzea debekatu zuten urtea

Orbegozoko ‘matxerek’ jaso zuten Xera saria

Goierriko sei eskolatan baratzeak landuko dituzte

Zurrunbilo batean hasi zen urtea, erretzearen debekua toki itxietara zabaldu zutenean; besteak beste, tabernetara eta bestelako ostalaritza guneetara. Hautsak harrotu zituen debekuak, baina gero, ohitura bihurtu zen azkar asko. Tabernen kanpoaldeak dira orain jendez beteta daudenak, eta debekua, zenbait lekutan gauez malgutzen omen da.

Aurreko mendean, 40. hamarkadatik 70. hamarkadara bitartean, Zumarragako eta Urretxuko emakume askok eta askok lan egin zuten herriotako industria arloan. Badiola orrazi fabrikan, zumegintzan eta Orbegozon aritu ziren, batez ere. Orbegozon, moldeak egiten zituzten matxerek. jaso dute aurten emakumeen lana aitortzen duen Xera saria.

Goierriko 22 udalek eta nekazari elkarteek, Goimen landa garapen agentziarekin hitzarmena sinatu berri dute, baita Goierriko sei ikastetxek ere. Alde guztiek «aurrerapausoa» dela aitortu dute ofizialtze bidean egindako urrats hori. Akordio horri esker, ikastetxeetan baratzeak jarri eta landuko dituzte ikasleekin, eta Goimenek azpiegitura jarriko die.

G Kutsadura Inma proiektua. Eusko Jaurlaritzak Zumarragako Ospitalean egiten ari den ikerketa da. Ingurumenak osasunean dituen eraginak aztertzen ari dira. Lehenengo faseko emaitzak ezagutarazi zituzten otsailean. Airearen kalitateak 0-4 urteko haurrengan ez duela eragin nabarmenik ondorioztatu zuten.

1

Kutsadurak gora Zumarragan. PM10 partikulen muga 50en ezarrita badago, Zumarragan 102 mikrogramo metro kubikora iritsi ziren otsailean. «Kutsaduraren eskuduntza Eusko Jaurlaritzarena» dela esan zuen Mikel Serrano alkateak.

2

Arcelor-Mittalen behin behineko itxiera. Apirilean neurriek gora egin zuten berriz ere Zumarragan. Neurri horiek «grafito tobera batekin arazoak» egon zirelako eman zirela esan zuen alkateak. Jaurlaritzak itxi egin zuen altzairutegia.

3

Ekologistak martxan. Ekologistak Martxan erakundeak kaleratutako Airearen kalitatea Espainiako Estatuan 2010ean ikerketaren berri eman zuen. Txostenean, Goierri Garaian PM10 partikulen eraginaz ohartarazi zuen erakundeak.

4

Erradioaktibitatea. Olaberriako Arcelor-Mittal lantegian lehenengo eta Zumarragakoan ondoren, erradioaktibitatea atzeman zuten urrian eta azaroan.

5

Matxera izandako emakumeak. MIRIAM LUKI

Goierritar gehiago dago Otsailean biztanleria datuak atera zituen Espainiako INE erakundeak; 69.444 biztanle ditu Goierrik Hamar urteotan hazi egin da Goierriko biztanleria, eta egun, 69.444 lagun bizi dira eskualdean. Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) otsailean plazaratutako datuen arabera, 2000. urtean baino lau mila lagun gehiago bizi dira Goierrin. Hala, azken hamarkadetako beheranzko joera gelditu egin da. Goierriko biztanleriak 80. hamarkada hasieran jo zuen gaina, 70.000 biztanleko muga gaindituta. Hogeita hamar urte geroago, kopuru horietatik gertu dago berriz ere. Gorakada horren arrazoiak aztertzerako garaian, hainbat faktore hartu behar dira kontuan, adituen ustez. Batetik, 70. hamarkadan izandako baby boom fenomenoa aipatu behar da. Izan ere, garai hartan ume asko jaio zen, eta belaunaldi hura, 30 urte geroago, umeak izaten hasi da. Horrek, jaiotza berrien kopuruak ere gora egitea ekarri du. Populazioaren hazkundean eragin duen beste faktoreetako bat, immigrazioarena da. Etorkin kopuruak gora egin du azken urteetan, eta dagoeneko, goierritarren %7,13 dira atzerritik etorritakoak; hau da, 4.785 lagun guztira. Datu hori adierazgarriagoa da

70eko hamarkadako ‘boom’-ean jaiotakoen seme-alaba kopurua da hazkundearen faktoreetako bat . ARKAITZ APALATEGI

Goierri behean Goierri garaian baino, kopuru hori %9,22koa baita Goierri Beheko herrietan. Etxebizitza bat bi biztanleko Eskualdeko biztanleriak gora egin duen heinean, Goierriko etxebizitza kopuruak ere gora egin du. Eustat Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, 31.036 etxebizitza daude eskualdean, goierritar kopuruaren erdia, hain zuzen ere. Guztira, 69.444 biztanle badaude Goierrin, bi goierritarretatik batentzako adina etxebizitza dago eraikita eskualdean. Eustatek kaleratutako datuei jarraiki, beste sei mila etxebizitza eraikitzea aurreikusten dute Goierrin. Goierriko 22 herrietako hirigintza arauak kontuan hartu-

ta bildu dituzte datu horiek. Sei mila etxebizitza horietatik lau mila inguru, prezio librekoak izango dira eta gainerako 2.000 etxeak babes publikokoak. Araman izan ezik, eskualdeko gainerako herri guztietan eraikiko dituzte etxebizitzak datozen urteetan. Orain arteko pausoei jarraituz, gehien eraikiko den herria Beasain izango da; guztira, 1.375 etxebizitza. Beasain da etxebiztza gehien dituen udalerria, 6.000 inguru. Haren atzetik daude Legazpi, Zumarraga eta Ordizia, hirurak ere, 4.500 etxebizitzaren bueltan. Lazkaon eta Urretxun, 2.000 etxebizitza baino gehiago daude eta Idiazabalen 1.000 pasatxo. Gainontzeko herrietan ez dira milakora iristen.

G Kronologia pUrtarrilak 5. Ordiziako Gaztetxean 25. urteurrena ospatu zuten. pOtsailak 8. Beasaingo Odolkiaren Kofradiaren 26. Kapituluan Atzegi eta Oscar Terol izendatu zituzten Ohorezko Kofradekide. pOtsailak 18. Legazpiko Herritarren Foroak 10 urte bete zituen. pMartxoak 8. Emakumeen Nazioarteko egunaren bueltan, Goierri Garaian Orbegozo lantegian lan egindako matxerei eman zieten Xera saria. pMartxoak 16. 2011ko Olaria saria Atzegik jasoko zuela iragarri zuten, maiatzeko Legazpiko Santikutzetan. pMartxoak 29. Ataungo Urbitarte sagardo ekoizlea, Eusko Label izendapenean sartu zuten goierritar bakarra izan zen. pApirilak 12. ELA sindikatuaren mendeurrena ospatu zuten Goierrin ere. pMaiatzak 3. Domingo Goibururena izan zen gaztarik onena Idiazabalgo Gazta Egunean. pMaiatzak 24. Segurako turismo bulegoak kalitate turistikoaren Q ziurtagiria lortu zuen. pMaiatzak 27. Ordizian bi gizonezko emakume bat bortxatzen saiatu eta gero, ehunka lagunek elkarretaratzea egin zuten sexu erasoen kontra. pMaiatzak 27. Nanoteknologiari buruz nazioarteko kongresua antolatu zuten Ordizian. Ekainaren 1etik 4ra, nanomagnetismoaz eta esprintonikaz aritu ziren nazioarteko 200 bat aditu.


2011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Gizartea Urtekaria 3 G Kronologia pEkainak 2. Albert Fert Fisika Nobel saridunak Ordiziko Nanoteknologia kongresuan parte hartu zuen. pEkainak 2. Herritarrek egindako Inmigrazio eta Elkarbizitza plana aurkeztu zuten Urretxun. pEkainak 9. Legorretako harrera zentroan kalteak eragin, eta bi gaztek ihes egin zuten. pEkainak 10. Euskal Herriko Bide Berdeen 1. Jardunaldia egin zuten Mutiloan. pEkainak 5. Markel Lopez, epidermolisi builosoa duen haurraren aldeko musika jaialdia egin zuten Urretxuko eta Zumarragako Gaztetxean. pEkainak 15. Irimo inguruak ezagutzeko gida kaleratu zuen Urretxuko Udalak. pUztailak 6. Euskadiko bihotza lelopean batu zuten Goierriko turismo eskaintza. pUztailak 7. Artiz langile auzoko azken etxea bota zuten Zumarragan. pUztailak 8. Goierrialdea enpresak autobus berriekin zabaldu zuen herri arteko zerbitzua. pUztailak 19. Kalteak izan ziren Legazpiko Lakiola parkean eta kanpatzea erregulatuko zuten. pUztailak 27. Indusketekin jarraitzea erabaki zuten Murumendin. pUztailak 27. Lau urteko plangintza egin zuten Goierri Garaiko turismoaren kalitatea hobetzeko. pIrailak 2. Iaz baino bisitari gehiago izan ziren Goierrin, baina diru gutxiago gastatu zuten. pIrailak 6. Aizpea Gaztandegiak irabazi zuen Ardi Gaztaren 27. lehiaketa Legazpiko Artzain Egunean.

Legazpi aitzindaria izan da 36ko gerrako memoria berreskuratzeko bidean, martxoan egindako ekintzekin. Ondoren, urrian Urretxun eta Zumarragan egindakoa etorri zen, eta tartean, GOIERRIKO HITZAren alea.

2

Soslaia

Memoriaren bila, lehenengo urratsak

G

ogoratu nahi ez dena, ezin da ahaztu. Aurten Espainiako Gerra Zibileko biktimak eta senitartekoak gogoan izan dituzten bi egitasmo egin dira Goierrin. Aintzindari izan dira legazpiarrak, han martxoan omendu baitzituzten gerrako biktimak. Legazpi 1936 liburua aurkeztu zuten, oroigarri plaka bat jarri zuten eta Ormakioko frontea egon zen lekura ibilaldia antolatu zuten. Aurten, Espainian faxistak altxatu zirela 75 urte bete dira. Urrian, Urretxuko eta Zumarragako Udalek omenaldi «xumea baina sentikorra» eskaini zieten 1936an, Hernanin fusilatu zituzten bederatzi herriko semeen familiei. GOIERRIKO HITZAK jarri du bere aletxoa eta uztailean, altxamenduaren nondik norakoen berri eman zuen, erreportaje sorta bat argitaratuta. Erreportaje sorta horrek, garai haiek bizi izan zituzten goierritarren testigantzak jaso zituen. Eta, herri bakoitzean, 1936ko udan gertatutakoaren berri eman zuen, besteak beste. Lau hobigune daude Goierrin, gaur egun: Zaldibia, Ataun, Idiazabal eta Zumarragan.

Esteban Barrena Txistularia eta ekintzailea ortzi anai-arrebetatik gazteena zen Esteban Barrena (Zumarraga, 1942-2011). Benancio Barrena anaiaren arabera, «pertsona ona zen, isila, maitagarria; ezetzik esaten ez zekien, eta beti laguntzeko prest zegoen». Elizari estuki lotua, Luis Mari Segurola, Zumarragako parrokoa izandakoaren laguntzaile gertua izan zen urtetan. Aintzinako Ama Txistulari taldearen sortzaileetako bat, eta, oro har, Zumarragako herrigintzan ibilitako gizona. Uztailean zendu zen. Omenaldi bat baino gehiago egin dizkiote ordutik. Alize Mendizabal organistak eta Donostiako Orfeoi Txikiak kontzertua eskaini zuten urrian Jasokundearen Andre Mari parrokian. Abenduan, txistu kontzertua egin zuten Zumarragako Beloki pilotalekuan, eta Euskal Herritik etorritako hainbat txistularik parte hartu zuten.

Z

Goian, ‘Legazpi 1936’ liburutik ateratako argazkia. Behean, legazpiarrak Ormakion, frontea egin zen tokian. EUSKAL MEMORIAREN FUNDAZIOA / ALEX AREIZAGA


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

4 Urtekaria Gizartea

%36 pIndarkeria matxista. Jarritako salaketen %36, 30 urte azpiko emakumeek jarritakoak dira. Gazteengan arreta berezia ipini dute udalek eta eragileek aurtengo kanpainetan.

12.000 Atzegiko Beasaingo txolarteko boluntarioak, kofradiakide. M. LUKI

Beasaingo Odolki Kofradiak eta Legazpiko herriak Atzegiri aitortza egin diote Atzegiko txolarteek egindako lanari aitortza egin diote aurten Beasaingo Odolki Kofradiak eta Legazpiko herriak. Bi errekonozimendu horien asmoa, txolarteek adimen urritasuna dutenekin aisialdiari dagokionean egiten duten lana aitortzea da. Otsailean, Beasaingo Odolkiaren Kofradiaren 26. kapituluaren ospakizunetan, Atzegi elkarteko Beasaingo txolarteko boluntarioak ohorezko kofradekide izendatu zituzten. Maiatzean, Legazpiko Santikutzetan, Legazpiko Txolarteko kideen izenean Olaria saria jaso zuen Cruz Oroz ordezkariak. Atzegiko txolarteetan adimen urritasuna dutenak elkartzen dira, boluntarioak aritzen dira beraiekin.

pIkasle. Goierriko ikastetxeetan 2011-2012 ikasturteari hasiera eman dioten ikasle kopurua da, 3 urtetik hasi eta 16 urtera arteko derrigorrezko irakaskuntza sistemaren barruan.

1.670

Edukiontzi berdeari agur esan zioten ekainean, Itsasondon. A. APALATEGI

Zaborren kudeaketa osoko bilkuretako gaia,zaborrak gainezka egin duenean

pBisitariak Igartubeitin. Igartubeiti baserri museoan 1.670 lagun izan ziren Sagardo Astearen barruan, urriaren 3tik 14ra bitartean. Astean zehar 946 lagun joan ziren bertara, eta asteburuan eta urriaren 12an, 714 pertsona. Bisitarien artean gipuzkoarrak izan ziren nagusi (1.245); ondoren bizkaitarrak (223) eta arabarrak (57).

Gizarteak sortzen duen zaborraren kudeaketa gai politikoa bihurtu da, ezinbestean. Zabor kopuruak gora egiten du etengabean, baina zaborrarekin zer egin zer egin erabakitzeko garaian, alderdiak ez dira ados jartzen. Itsasondon, edukiontzi berdeak erretiratu eta zaborra biltzeko sistema berria jarri dute, atez-atekoaren antzekoa. Birziklatze tasa igo, eta birzikla ezin daitekeen errefusa ahalik eta gutxien izan dadila lortu nahi dute. PSE-EEk berriz, erraustegi sistemaren alde egin du. Lazkao, Legazpi eta Zumarragako udaletara zaborren kudeaketaren inguruko mozioa eraman zuen, errausketa planta egitearen alde.

pAzaroak 3. Goierritarrak izan dira Euskal Herriko Gazta txapelketako gaztagile onenak, Gasteizen, pAzaroak 8. Jose Ramon Otamendi arrasatearrak irabazi zuen Zumarragako Buzkantza lehiaketa. pAzaroak 8. Olano harakinek irabazi zuten Beasaineko Odolki lehiaketa.

pAzaroak 8. Errezil sagar lehiaketa eta azoka ez egitea erabaki zuten Gabirin aurtengoa sagar urte eskasa izan delako. pAzaroak 8. Erradioaktibitatea atzeman zuten Arcelor-Mittalen, Zumarragan, aurretik Olaberriako enpresa berean aurkitu zuten. pAzaroak 9. Mineralogia eta Paleontologia Astean trukea in-

G Kronologia pIrailak 8. Ricardo Remiro artzain nafarrak irabazi zuen Ordiziako Gazta lehiaketa 2. urtez. pIrailak 14. Asiar liztorra atzeman zuten Goierrin. pIrailak 30. Zaborren kudeaketari buruzko eztabaida Beasaineko udaletxean. Goierriko beste udaletxe askotara zabaldu zen eztabaida hau. pUrriak 7. Benin-en barnetegia

egiteko jaialdia antolatu zuen Herriak Elkarlanean elkarteak. pUrriak 18. Markel Lopez, epidermolisi bullosa duen haurraren aldeko dantza jaialdia antolatu zuten Zumarragan. pUrriak 19-25. Espainiako Gerra Zibilean Hernanin fusilatutako bederatzi urretxuar eta zumarragarrei omenaldia egin zieten, Urretxun eta Hernanin.

dartu den aurten, Urretxun. pAzaroak 15. La Lezek irabazi zuen Zegamako gazta lehiaketa. pAzaroak 29. Ormaiztegiko Murua harategiak irabazi zuen odolki lehiaketa. pAbenduak 2. Goierriko sei eskolak eta Goimenek hitzarmena sinatu dute, ikastetxeetan baratzeak lantzeko.


2011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Azpiegiturak Urtekaria 5

Inbertsio handiekin jarraitu badute ere, txikiak murriztu egin dituzte Udalek inbertsioetarako kontu-sailak murriztuta hasi zuten urtea; hori nabaritu egin da herrietan Goierriko herrietako udal gobernu gehienek, inbertsioen atalerako diru sailak murriztuta hasi zuten 2011 urtea. Murrizketa horiek nabarmenak izan dira, eta albiste kopuruaren arabera ere neurtu daitezke. Izan ere, iaz azpiegituren inguruko albisteek aurten baino lerro gehiago bete zituzten egunkarietan. Murrizketa horietatik salbatu diren azpiegitura bakarretakoak, beste erakunde batzuen dirulaguntzei esker finantziatutakoak izan dira; Zumarragako geltoki intermodalaren proiektua, kasu. Eskualdea ukitzen duten azpiegitura handiagoekin ere jarraitu dute, BeasainDurango errepidea eta abiadura handiko trena, besteak beste.

Geltoki intermodala inauguratu zuten martxoan Zumarragan, 4,8 milioiko aurrekontuarekin. GOTZON ARANBURU

Inaugurazio ugari Azpiegitura txikiei dagokionean, gehiago izan dira egiteko onartu diren proiektuak, inauguratu direnak baino. Azken horien artean dago, Segurako Botikaxahar eraikinaren inagurazioa, martxoan egin zutena. Elorri eta Iparra-Hegoa elkarteko kideen ekimenez sortu zuten, izena berreskuratuz. Antzerkiak, kantaldiak edota bertso-saioak egiten dira bertan.

Martxoan izan dira aurtengo inaugurazio gehienak. Ataun San Martingo plaza berria inauguratu zuten, baita Beasaingo Igartza multzoko aterpea ere. Ezkio-Itsason, Santa-Lutzi Zahar eraikinaren lanak amaitu eta udaletxea eta kultur zerbitzuetarako hainbat lokal hartzen dituen gunea zabaldu zuten. Mutiloan, kultura, osasun eta aisialdi zerbitzua emateko espazioa aurkeztu dute aurten. Guzti-

ra, 448.000 euroko inbertsioa egin zuen Mutiloako Udalak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 320.000 eurorekin lagundu zion. Altzagan Olagi landa-etxea ireki zuten, hori ere martxoan. Geltoki intermodala Zumarragan geltoki intermodala inauguratu zuten. 4,6 milioiko aurrekontua izan zuten geltokiaren lanek. Martxoaren 11an inauguratu zuten geltokia erakunde ez-

berdinetako ordezkariek. Hori izan da, 2011n Goierrin egin duten azpiegiturarik handiena. Beasain eta Lazkao lotzen dituen bidegorria ere ekainean zabaldu zuten. Azpiegitura horiez gain, Beasain-Durango errepidearen Zumarraga, Urretxu eta Legazpi arteko zatia dago. AHTko lanak ere, beste erakundeen diruarekin finantzatutako azpiegituren artean daude. Bietan eman dituzte urratsak aurten.

G Kronologia pUrtarrilak 6. Goierri Fundazioak 525 milioi euro jaso zituen Ikerketa Zentro bat egiteko pUrtarrilak 25. Zumarragako Geltoki Intermodalaren lanak hasi zituzten. pOtsailak 1. 400 metroko Loinatz tunela ireki zuten AHTa igarotzeko. pOtsailak 3. Ormaiztegin 246 etxebizitza berri eraikitzeko proiektua onartu zuten, Jarduera ekonomikorako 3 area berri eraikitzea aurreikusi zuten. pOtsailak 4. Jaurlaritzak hasi zituen Goierrin AHTren seigarren zatiko lanak, Antzuola eta Ezkio lotzeko. pOtsailak 15. Donejakue bideko erromesentzat Igartzan aterpea egiteko proiektua aurkeztu zuten Beasainen. pOtsailak 15. Ezkio-Itsasoko nekazal lurrak mugatzeko azken lanak egin zituzten. pOtsailak 18. Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi Zahar eraikina zaharberritzeko lanen hirugarren faseari ekin zioten. pOtsailak 25. Igartzan eskola kirolerako gunea eraikitzeko proiektua, lur azpiko garajeen gainean. pOtsailak 25. Kaletik auzoetara igotzeko igogailua martxan jarri zuten Legazpin. pMartxoak 9. AHTren beharrak asetzeko goi tentsioko linea jarriko zuten Bizkaitik Goierrira. pMartxoak 11. Zumarragako Geltoki Intermodala inauguratu zuten. pMartxoak 15. Gaintzako udaletxe berriaren lanen hasiera. pMartxoak 17.Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi Zahar inauguratu zuten.


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

6 Urtekaria Azpiegiturak Motzean D

49.364 pEuro. Gipuzkoako Foru Aldundiak Ataungo Udalari 49.364 euroko diru laguntza emango diola iragarri zuen azaroan, San Gregorioko Bikario-etxean natur interpretazio gunea eta Barandiaran Museoaren tailerrak egokitzeko lanak finantzatzen laguntzeko.

Zumarragako Agiña auzoak pilotaleku berria du

Legorretan tren geltoki berria egiteko prozesua aurrera doa

Agiña, Zumarragako auzoa da 1989. urteaz geroztik; aurretik Azkoitiako parte zen. Egun, 100 biztanle inguru ditu, horietatik dozena bat, haurrak. Mikel Serrano Zumarragako alkatearen arabera, «auzotarren eskaera historikoari erantzunez» eraiki dute frontoia. Azaroan inauguratu zuten.

Espainiako Kongresuko Sustapen batzordeak, Legorretan tren geltoki berria eraikitzeko prozesua eta egutegia «arintzeko» eskaera onetsi zion EAJri, ekainean. Bakartxo Mendez Bilduko alkateak uztailean azaldu zuenez, «tren geltokia herrira ekarri behar da. 2008tik gaude horren atzetik».

Inaugurazioa, San Martin jaietan. G. ARANBURU

Deskargako tunelari bai Beasain-Durango errepideak Goierrin egiten duen zatiarekin aurrera egin dute, lanak atzeratuta badoaz ere Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Foru Aldundiko azpiegitura arduradunak, Deskargako tunelaren eraikuntzarekin jarraituko zuten edo ez aztertu egin behar zutela adierazi zuen. Adierazpen hark hautsak harrotu zituen Goierri Garaian. Azaroan, ordea, bankuek agindutako maileguari esker, tunelaren lanekin aurrera egingo zuela jakinarazi zuen Ugartek.

Erabakia bankuekin egindako bileraren ostean hartu zuen aldundiak. Legealdi hasieran lan horien jarraipena ezbaian jarri zuten, aurrekontua oso altua zelako. Baina, bankuek mailegua eman zioten aldundiari lanekin jarraitu zezan. Bidegiko finantza plana aurkeztu eta gero, «bankuak lasai geratu ziren», Ugarteren arabera. Izan ere, diputatuak zioenez, «Gipuzkoako exekutiboak hartu dituen erabakiek bankuengan konfiantza sortu dute». Konfiantza horregatik, «bankuek Urretxu eta Antzuola arteko errepidea egiteko dirua utzi digute». Bidearen zati hori Gipuzkoarentzat «ezinbestekotzat» jo zuen Ugartek, azken agerraldian.

Urriko eta azaroko adierazpenen artean, Mikel Serrano Zumarragako alkatearen prentsa oharra egon zen; bertan, lanekin jarraitzeko «exijentzia» egiten zion aldundiari. Zumarragako Bilduk erantzun egin zion, alkatearen hitzak eta moduak «erabat arbuiatuz». EAJk, bere aldetik, mozioa

aurkeztu zuen Goierriko eta Debagoienako herrietako udaletako osoko bilkuretan. Beasain-Durango errepideko lanek jarraitu egin dute, Deskargako tunelaren zulaketa lanak ere hasi dituzte jada. Bidegik, 26 milioi euro inbertituko du datorren urtean, Urretxu-Antzuola

autobide zatia egiteko. Are gehiago, hori izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren urtean egingo duen inbertsiorik handiena. 2013an, beste 22 milioi euro inbertitzea aurreikusi dute; eta 2014an, beste 17 milioi, Urretxu eta Antzuola arteko errepidea amaitzeko. Urretxu-Zumarraga lotunea apirilean irekiko dutela jakinarazi zuen Larraitz Ugarte diputatuak. Zati horretan tunelak dira nagusi, lan zibilak amaituta daude jada, eta osagarri elektrikoak jartzen ari dira orain. Atzeratuta datozen lanak dira; urtea hasi zenean, EAJk gidatzen zuen aldunditik jakinarazi zuten, «urtea amaitu aurretik» lotunea bukatuta egongo zela. Baina epe horiek ez dira bete. Zumarraga eta Urretxu Antzuolarekin lotuko dituen errepidearen lanak hasita daude, eta hogeita hamar hilabeteko epean bukatu nahi dituzte. Sahiesbide berriak, bidesaria izango duela ere berretsi du aldundiak.

pMaiaitzak 3. Antioko Interpretazio Zentroaren lanak hasi zituzten, Zumarragan. pMaiaitzak 25. Zumarragako Ospitalea handitzeko lanak martxan jarri dituzte. Hiru solairuko eraikin berria egiten ari dira. pMaiaitzak 25. Ezkio-Itsasoko Gurrutxagako eremuan 21 etxebizitza egiteko proiektua onartu zuten. pEkainak 7. Zegamako San Bartolomeko aparkalekuan 140 plaza gehiago egiteko asmoa aurkeztu zuten.

pEkainak 10. Beasain-Lazkao bidegorria inauguratu zuten. pEkainak 21. Beasaineko Asmube elkarteko kideak egoitzaz aldatu ziren. pEkainak 22. Beasain-Durango errepideko Urretxu-Antzuola zatiko lanak hasitzat eman zituzten jarduneko aldundiko ordezkariek. pIrailak 29. Errementari etxea berritzeko proiektua onartu zuten Zerainen. pAzaroak 3. Idiazabalgo frontoiaren egoeraren inguruko

hausnarketa prozesua martxan jarri zuten, orohar kirol ekipamenduen egoera aztertzeko asmoa agertu zuen Udalak. pAzaroak 3. Beasain-Durango errepideko Eitzagako lotunea amaitu zuten. pAzaroak 3. Lurraren energia erabiltzeko geotermia putzuak egin zituzten Antioko Interpretazio Zentroan. pAzaroak 10. Beasain-Durango bidearen Deskargako tunelaren proiektuarekin aurrera egingo duela jakinarazi zuen aldundiak.

pAzaroak 15. Zumarragako Agiña auzoan pilotaleku berria inauguratu zuten. pAzaroak 16. Ezkio-Itsasoko Gurrutxaga eremuko 7 etxebizitzen eraikuntza hastear daudela iragarri zuten. pAzaroak 25. Zumarragako Eitzaga auzoan 410 etxebizitzen eraikuntzari 2012 hasieran ekingo diotela iragarri zuten, Eitzaga-berri auzoa izango dena. pAbenduak 16. Zaldibiak badu bigarren kalea. Artxanberri kalea ireki zuten.

Azaro amaieran hasi ziren Deskargako tunelaren zulaketak egiten. G .A

G Kronologia pMartxoak 18. Igartza multzoa inauguratu zuten Beasainen. pMartxoak 31. Kultur, osasun eta aisialdi zerbitzuak bilduko dituen gunea inauguratu zuten Mutiloan. pApirilak 19. Zumarragako Antiguarekin plataformak azken agerraldia egin zuen Antioko Interpretazio Zentroaren kontra. pApirilak 21. Zaldizurretatik Lazkaorako bidegorria amaitu zuten Beasainen. pApirilak 27. Skate parkea ireki zuten Upabin, Ordizian.


2011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Azpiegiturak Urtekaria 7

AHTaren kronika etena Uztailean amaitu zuten Legorretako bide zatiko bi tunelen zulaketa lana; bi zubi eraikiko dituzte erreken gainetik

Azaroan, interpretazio zentroaren hormak eraikitzen. GOTZON ARANBURU

Interpretazio zentroaren lanak aurrera doaz Ika-mika handia sortu zuen sozialisten proiektuak, eta hauteskundeek berretsi gabe hasi zituzten lanak Zumarragan zeresan ugari eman duen proiektua da Antioko interpretazio zentroarena. Zentroa eraiki aurreko lanak, hauteskundeen aurretik ospatu zituzten, Mikel Serrano Zumarragako alkateak agindu bezala. PSE-EE buru duen udal gobernuak lehenago hasi nahi zituen lanak, baina izapide guztiak bete behar izan zituzten, eta Plan Bereziaren onarpenak tarteko, uste baino beranduago hasi ziren eremua hesitzen.

Antiguarekin plataformako kideak, interpretazio zentroaren eraikuntzaren kontra azaldu den herritar taldea, azkenera arte saiatu ziren proiektuaren aurka egiten. Baina, udal hauteskundeen ondoren, sozialistek herritarren babesa zutela, eta hasitakoarekin jarraitu zuten. Lanek aurrera egin dute. Zuloa egin zuten, eraikinaren kanpoko hormak eta barrukoak egin dituzte, eta geotermia putzuak ere zulatu dituzte, eraikina «jasangarria» izango baita. Eraikuntza lanak bere gain hartu zituen Amenabar enpresak, 2,6 milioiko aurrekontuarekin. Hamalau hilabetetan eginda egongo dela esan zuten enpresak eta alkateak, datorren urteko Santa Isabel jaietarako.

GOIERRIKO HITZAk emandako albisteen artean, lanei buruzko berri bakarra dago uztailera arte, eta hori da azkena. Kronika etena da, AHTarena, otsailetik uztailera doana. Otsailean hasi ziren ofizialki lanean, Abiadura Handiko Trenaren bidea eraikitzeko Goierriri eragiten dion proiektuaren azken aurreneko zatian. Orduan, Antzuola eta EzkioItsaso lotuko dituen ia zazpi kilometroko trenbidearen lehen harria kokatu zuten. Antzuolan egin zuten ekitaldia, Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu Iñaki Arriola ere han izan zen. Uztailean, Legorretako bide zatiko bi tunel zulatzen bukatu zutela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak, azpiegituraren Gipuzkoako zatiaren eragileak. Legorretako udalerrian barrena igaroko den trenbideak luzean 3,5 kilometro izango ditu, horietatik 2,9 tuneletan, mendi azpian. Zubina eta Lasarte erreken sakonak

AHTren lanen bista panoramikoa, irailean ateratakoa. MIKEL ARRAZOLA

gainditzeko 144 eta 382 metro luzeko beste zubi ere altxatuko dituzte. Tunelak aldenik alde zulatzen bukatu izana «mugarria» dela esan zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. Bere ardurapean eraikitzen ari diren trazatua 2016rako bukatuko duten «konpromisoa» berretsi zuen. Bestetik, AHTren abantailak nabarmendu zituzten prentsa oharrean, errepide bidezko garraioaren aldean kutsadura eta lur okupazio txikiagoak dituela defendatuz. «Ingurumenari egin dakiokeen eraso handiena errepideari al-

ternatibarik ez jartzea» dela zioten ohar horretan. Epaiketa maiatzean Bien bitartean, protestak eta ekintzak izan dira Goierrin. Maiatzean AHT-ren kontra protesta egin zuen ekintzaile bat epaitu zuten Donostian, 2008ko udaberrian, Ordizian egindako protesta bat zela eta. Hasiera batean, fiskaltzak 6 urteko kartzela zigorra eskatuko zuela iragarri zuen, «autoritateari atentatua egitea» leporatuta. Azkenean, ordea, «desobedientzia delitua» egotzi eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zioten gazteari.


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

2011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

8 Urtekaria Politika

Politika Urtekaria 9

Bilduk Goierriko mapa politikoa irauli zuen udal hauteskundeetan Bildu udal hauteskundeetan, eta Amaiurrek Espainiako Gorteetakoetan, indar handiz sartu dira EAk, Alternatibak eta ezkerreko eta abertzale diren independeenteek osatutako Bildu koalizioa maiatzeko udal hauteskundeetako lehian sartu izanak, goitik behera aldatu zuen Goierriko mapa politikoa. Eskualdeko indar nagusia bihurtu zen, 13.251 boto lortuta. EAJ izan zen bigarren indarra eta PSE-EE hirugarrena. Goierriko hainbat herrietan Bildu izan zen nagusi, hala, Beasainen, Ordizian, Urretxun, Legazpin eta Lazkaon irabazi zuen, besteak beste. EAJ, berriz, bigarren indarra izan zen Goierrin, 7.384 botorekin, baina ez zuen gehiengorik inon lortu. Aipatzeko moduko beste datu bat, parte hartzearena izan zen; 35.985 lagunek eman zuten botoa Goierrin eta abstentzioa %32koa izan zen. Bilduk Goierriko 11 herritan irabazi zuen. Gehiengo osoa lortu zuen Ordizian, Legazpin, Lazkaon, Legorretan, Itsasondon, Ataunen, Seguran eta Zaldibian, eta gehiengo sinplea lortu zuen Urretxun eta Ormaiztegin. Beasainen Aralarrekin hitzarmena egin zuen Bilduk eta elkarrekin gobernatzen dute. Alkatea Bildu koaliziokoa da. Goierriko herri nagusietan alderdi politiko gehienek aurkeztu zituzten zerrendak. Herri txikietan, bi edo hiru alderdi eta hautes zerrenden artekoa izan zen lehia. Herri batzuetan hauteskunde egunean bertan erabakita geratu zen gobernua nork hartuko zuen. Horien artean daude Bilduk

«Jendearen inplikazioa lortu nahi dugu»

«Etxebizitza duinak bermatu nahi ditugu»

«Udalaren eraikinen erabilera landuko dugu»

Azeari Andonegi

Oihane Zabaleta

Kepa Urzelai

Lazkaoko alkatea

Urretxuko alkatea

Legazpiko alkatea

«Laguntza sozialak bultzatu nahi ditugu, demokrazia partehartzailea. Jendearen inplikazioa lortu eta udal bezala jendearengana iritsi nahi dugu».

«Urte hauetan ordenatu gabeko arau subsidiarioak ordenatuta utzi nahi ditugu. Hor lehentasunak markatu eta etxebizitza duinak bermatu nahi ditugu».

«Herri mailan, jendeak udal eraikinen erabileraz zein iritzi duen jakin nahi dugu. AgirreEtxeberri, Bikuña, kultur etxea, musika eskola…».

«Udalean auditoria egiteko asmoa dugu»

«AHTren lanen eragina gutxitu nahi dugu»

«Ongizatean eutsi nahi diogu aurrekontuari»

Igor Eguren

Tomas Etxaniz

Igor Aierbe

Ordiziako alkatea

Ezkio-Itsasoko alkatea

Ataungo alkatea

«Udalean auditoria egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu, lan hori egiteko enpresa egokia eta fidagarria aurkitzeko denbora hartuko dugu».

«Proiektu horren helburuarekin bat egin ez arren, obrak gainean ditugunez, jendeak nahi duena da lan horien eragina ahalik eta txikiena izatea».

«Ongizatean aurrekontuari eutsi nahi diogu, eta orokorrean ahal den bezala doitu. Zergen igoeraz, luparekin begira ari gara non uki daitekeen».

Herritarrak botoa ematen, Ordizian. ARKAITZ APALATEGI

gehiengo osoa lortu zuen herriak. Hautes zerrendak nagusi izan ziren herriak: Idiazabal eta Zegama, adibidez. Ormaiztegin hiru alderdik hiruna zinegotzi lortu zituzten, Bilduk gobernatzen duelarik. Idiazabalen Izal Baik irabazi zuen. Herri txikiei dagokienez, Altzagan Artea taldeak irabazi zuen, aulki guztiak lortuz. Aramako Herri Batzarrak jokoan zeuden bost zizeiluak bereganatu zituen. Gaintzako Herria talde independienteak herritarren bozka guztiak lortu zituen. Zerainen arazoak izan ziren akats informatiko bat izan zela-eta. Herri Kandidaturak jaso zituen bozka gehien eta berak gobernatzen du, egun, Zerainen. Udal hauteskundeek ekarri zuten aldaketa esanguratsuetako bat, Ordiziakoa izan zen. 2007ko hauteskundeetan, EAE-ANVrena izan zen zerrendarik bozkatuena, baina auzitegiek legez kanpo utzi zutenez, EAJk hartu zuen udal gobernua osatzeko ardura. Orain, Bildu koalizioak lortu zuen gehiengo osoa. Harekin batera, Beasainen eta Lazkaon

ere irabazi zuen Bilduk, EAJk aurreko legegintzaldian izandako gehiengoaren gainetik. Zumarraga izan zen hauteskunde eguneko beste puntu beroetako bat. PSE-EEk gehiengo osoa izan zuen azken agintaldian, eta ikusteko zegoen zenbait proiektuk herri mailan izan duten oposizioa ikusita, zigor botorik izango ote zen. PSE-EEk, ordea, irabazi zuen berriz ere Zumarragan, 2.103 boto eta 8 zinegotzi lortuta, gehiengo sinplearekin oraingoan. Bildu ere Zumarragan indarrez sartu zen, 5 zinegotzirekin; EAJk, berriz, 3 ordezkari lortu zituen. Azaroan Espainiko bozak Amaiurrek jaso zuen boto gehien Espainiako Gorteetako hauteskundeetan, azaroaren 20an. Goierri osatzen duten 22 herrietatik 21 herrietan bozka gehien eraman zituen koalizioak. 14.824 boto jaso zituen Amaiurrek, EAJk 9.269 boto, PSE-EEk 6.817 eta PPk 3.247. Abstentzioak behera egin zuen nabarmen, eta herritarren parte hartzea izan zen hauteskunde horien ezaugarrietako bat.

MARKETERITZA eta ARTEDER MATERIALA

«Dirua lortzea gero eta zailagoa izango da»

«Herritarren alde egitea da lehen helburua»

«Gauzak egiteko era aldatuko dugu»

Mikel Serrano

Koldo Agirre

Joxean Etxabe

Zumarragako alkatea

Beasaingo alkatea

Zaldibiako alkatea

«Legealdi korapilatsua hasi berri dugu. Proiektuak burutzeko dirua lortzea gero eta zailagoa izango dela ematen du, baina saiatuko gara».

«Denon elkarlana beharrezkoa da, eta herriaren alde lan egitea izan behar du denon eta lehen helburua, interes politikoak alde batera utzita».

«Herria zirikatu behar dugu, berak erabaki propioak har ditzan. Aldaketa nagusia gauzak egiteko eran egongo da, logikatik hasi eta gizatasuneraino».

ziren Goierrin, Epaiketa politikoen kontran lelopean. pUztailak 5. PPko zinegotziak ez zuen kargua hartu Zeraineko udalbatzan. pUztailak 5. Aske utzi zituzten Ekain Mendizabal ordiziarra eta Euri Albisu segurarra. pUztailak 8. Bilduk eta Aralarrek elkarrekin aritzea adostu zuten Beasainen. pIrailak 28. Mila Ioldi ataundarra espetxetik atera zen zaintzapean. pUrriak 13. Ekai Alkorta euskal preso zumarragarrari harrera

egin zioten Urretxun eta Zumarragan. pUrriak 20. Sasieta Mankomunitatea Bilduren esku geratu zen. pUrriak 25. ETAk armak utzi zituen. pAzaroak 9. Ion Telleria idiazabaldarra aske utzi zuten, 12.000 euroko bermea ordaindu eta gero. pAzaroak 22. Amaiur izan zen talderik bozkatuena Goierriko herrietan, Zumarragan salbu, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan.

G Kronologia

G Kronologia pUrtarrilak 11. ETAk su-etena egingo zuela iragarri zuen. pUrtarrilak 18. Gernikako Akordioa Goierrin zabaldu zuten ekimen ezberdinak eginez. pUrtarrilak 21. Udalbitza auziko epaia atera zen: absoluzioa. Urko Irastortza lazkaotarra, eta Miren Josu Aranburu eta Joseba Garmendia urretxuarrak libre geratu ziren. pOtsailak 4. Urretxun eragile ezberdinek Bai Udalbitza sarerari esker ona agertu zioten. pOtsailak 8. Sortu alderdi berria legeztatzearen aldeko eki-

G Alkateei elkarrizketak

menak hasi zituen ezker abertzaleak, Goierriko herrietan hainbat egin zituen. pMartxoak 25. Goierriko alderdi gehienak Sorturi legez kanpo uztearen kontra agertu ziren. pApirilak 13. Aitor eta Igor Esnaola anaiak atxilotu zituzten Legorretan, ustez ETA kideak izateagatik. pApirilak 19. Autodeterminazio eskubidea eskatzeko elkartu ziren Goierriko 17 udal. pApirilak 20. Aitor Esnaola legorretarrak torturak salatu zituen.

pApirilak 21. Inocencio Soria preso politikoa askatu zuten Frantzian, eta Urretxura itzuli zen. pMaiatzak 3. Bildu koalizioaren Goierriko 15 zerrendari udal hauteskundeetan ez parte hartzen uztea ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. pMaiatzak 6. Bildu legez kanporatzearen kontra bilkurak deitu zituzten sindikatuek. pMaiatzak 23. Bilduk Goierriko mapa politikoa irauli zuen, udal hauteskundeak eskualdeko 11 herritan irabazita.

pEkainak 10. Goierriko 18 udalbatza gehiengo osoz osatu ziren. pEkainak 14. Bilduk Goierriko 6 herri handienetatik 5etan agintzea lortu zuen. pEkainak 22. Zerainen PP alderdiak zinegotzi bat izango zuela uste izan zen, hauteskunde eguneko akats informatiko bat izan zela-eta. pEkainak 23. Auzitegi Nazionalera jotzea erabaki zuten zeraindarrek. pEkainak 28. Bateragune auziaren kontrako bilkurak egon


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

10 Urtekaria Ekonomia

Guraizeen sasoia Iazko geraldia murrizketetan islatu da aurten; hezkuntzan eta osasunean egin dira gehienak sektore publikoari dagokionez Sektore pribatuan, enpresa handien eta txikien arteko aldea zabaldu egin da Egoera ekonomikoaren aitzakian, murrizketa bat baino gehiago egin da aurtengo jardueran. Sektore publikoan, osasunaren eta hezkuntzaren arloetan egin dituzte esanguratsuenak. Sektore pribatuan, enpresa handi eta ertainen eta txikien arteko tartea gehiago zabaldu da. Osasunaren arloan, Goierriko Osakidetzako arreta gune guztietako langileek murrizketen kontrako protestak egin dituzte. Etengabeko zerbitzuguneetatik hasi, osasun zentroetaraino eta handik Zumarragako Ospitaleko sektore ezberdinetako langileetaraino. Administrazioak baliabide urriagoekin lan berbera edo gehiago egitea eskatzen diela salatu dute, besteak beste.

Hezkuntzaren sektorean antzekoa gertatu da. Goierrin ahotsa gehien altxatu dutenak, haur eskoletako langileak izan dira. Halaber, administrazioa sektore publikoa pribatizatzearen alde dagoela salatu dute eragile batek baino gehiagok. Sektore pribatuan, Goierriko ehundura ekonomikoak dituen zamak agerian geratu dira. Enpresa txikiek eta ertainek, handiekiko duten menpekotasuna, alegia. Handiek kontratu potoloak sinatu dituzte, eta atera dituzten etekinen berri eman dute. Enpresa txiki eta ertain askorentzat zaila izaten ari da aurrera ateratzea. Erregulazio espediente asko dago martxan Goierrin. Nekazariak, bestalde, enpresa

handiekin ezin dira lehiatu, eta euren produktuei bidea egiteko tokian tokiko banaketa egin behar dute, esate baterako, eskala txikiko esne ekoizleek. Hori guztia ikusita, 2010. urtea %10,9ko langabezi tasarekin amaitu zuen eskualdeak. Zumarraga da Goierrin langabetu tasarik handiena zuen herria, eta han bertan ireki zuten urtarrilean, EAEko Lanbideko lehenengo bulegoa, INEM ohia eta Lanbide bateratuko zituena.

Martxoan, pediatrek egindako protestek oihartzun berezia izan zuten, Beasaingoek batik-bat. Arazoaren muinean aurreko urtean Osakidetzak hartutako erabakia zegoen. Izan ere, Legazpiko larrialdi zerbitzua kendu, eta Ordizian, Lazkaon eta Urretxun gutxitu zituzten. Ondorioz, Beasainen eta Zumarragan pilaketak gertatzen dira. Langile murrizketa ere egon zen. Pediatra bakoitzak 900 haur ikuskatzetik 1.000 ikuskatzera pasatzea erabaki zuen Osakidetzak. Etengabeko Atentzio Guneetan, gauzak horrela, Beasainen behintzat, asteburuetan pediatrarik ez, eta espezialistak ez direnak artatzen dituzte haurrak.

pOtsailak 15. CAFek 900 serieko lehenengo trena entregatu zion Eusko Treni. pOtsailak 25. Udalak bere egin zituen Legazpiko Zorrotz enpresako langileen eskaerak. pMartxoak 3. Ordizia eta Arama arteko Arkartealden 35.000 metro koadroko industrialdea egiteko proiektua aurkeztu zuten. pMartxoak 10. Osakidetzako larrialdi zerbitzuetako langileak greban egon ziren. pMartxoak 17. Osakidetzara atxekitutako grebak hasi zituzten Etengabeko Zerbitzu Guneetan. pMartxoak 23. Haur eskoleta-

ko hezitzaileen lanuzteak egon ziren, ondoren ere jarraituko zutenak. pMartxoak 30. Bertako haragia kontsumitzeko eskaria egin zuen EHNE nekazari sindikatuak. pMartxoak 31. Garraiolariak kezkatuta agertu ziren Etxegarateko bidesariarekin. pApirilak 29. Beasaingo Indar enpresan 145 langileri eragiten zien erregulazio espediente luzatu zuten. pMaiaitzak 26. CAF lantegiko garbitzaileen protestak izan ziren. pEkainak 8. Zorrotzeko 298 langilek enpresa euren gain har-

tu eta lanean jarraitu zuten, Legazpin. pEkainak 15. Baserri berriaren proiektua saritu zuen Goieki garapen agentizak enpresa ekimen onena bezala. pEkainak 16. Egutegi duinaren alde protesta egin zuten Zumarragako Arcelor-Mittaleko lantegian. pUztailak 13. Irizar taldearen salmentak %20 hazi ziren urteko lehenengo sei hilabeteetan. pUztailak 13. Legazpiko Ilinti merkatari elkarteak erosketak herrian egiteko txartela aurkeztu zuen. pUztailak 29. Ataungo Urbitarte sagardotegia bertako saga-

Etengabeko atentzio guneko langileak protestan maiatzean, larrialdi zerbitzuen egoera salatzeko. ESKEINE LEGORBURU

Pediatra batek bere pazienteekin hitz egiteko denborarik ez duenean

D

G Kronologia pUrtarrilak 11. Lanbideko lehenengo bulegoa ireki zuten, Zumarragan. pUrtarrilak 14. Goierriko gehiengo sindikalak hilaren 27rako deitutako greba orokorrerako deialdia egin zuen, pentsioen erreformaren kontrako greba izan zen. pUrtarrilak 27. Pentsioen erreformaren kontrako grebak babes zabala izan zuen Goierrin. pOtsailak 1. Sormena lantzeko Sortzen ekimena martxan jarri zuten Goierri Garaiako Enpresa Inkubategian, Urretxun. pOtsailak 8. Biloreko egoera bideratzeko ekintzak hasi zituzten zaldibiarrek.

rrarekin egindako labeldun sagardoa saltzen hasi zen. pUrriak 4. Ordiziako Majori kiroldegiko egoera desblokeatzea lortu zuen udalak. pAzaroak 11. Martin Garitano Ahaldun Nagusiak 2012ko aurrekontuak aurkeztu zituen Goierrin. pAzaroak 15. Krisiaren gezurrak eta errudunak ikustarazi nahi izan zituen LAB sindikatuak hitzaldi batean. pAbenduak 6. Beasaingo Estanda enpresako langileek elkarretaratzeak egin zituzten, zuzendaritza errelebo kontratua ez luzatzea aztertzen ari dela salatzeko.


2011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Ekonomia Urtekaria 11 Irudia qOrdizia

G Zenbakia

%10,9

CAFek 65 tren eta 19 tranbia egiteko kontratuak lotu ditu aurten,atzerrian

pLangabezi atasa. 2010 urtearen amaieran, Goierriko langabezi tasa.

Beasain Goierri

26,2 pMilioi euro. Goierriko 19 udalek 2010ean batu zuten zorra. Hiru dira batere zorrik ez dutenak: Arama eta Ataun azken urte guztietan, eta Zegama 2008tik.

350 EMAKUME NEKAZARI Emakumeek nekazaritzaren sektorean dituzten gabeziez hitz egin, eztabaidatu eta hausnartzeko jardunaldia egin zuten urrian, Ordizian. Beti-Alai pilotalekuan elkartu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 350 emakumezko baserritar inguru. Helburu argia zen: sektorearen egoeraz eta etorkizunaz hitz egitea, beti ere, emakume baserritarren ikuspuntutik. ARKAITZ APALATEGI

Uztailean CAFek jakinarazi zuen Brasilgo lantegian,Sao Paoloko metrorako 26 tren egingo zituela. Urrian, Houstoneko (Texas, AEB) metrorako 39 tren egingo zituela esan zuen CAFek, eta Frantziako Besaçongo linearako 19 tranbia egingo zituela. Aurretik, otsailean, Besaingo enpresak 900 Serieko lehenengo trena eman zion Eusko Treni. 30 gehiago egiten zebilen, etorkizuneko Donostialdeako Metroaren oinarri izango dira tren hauek, metrorik badago. 2010eko finantza datuek, 129 milioiko irabazia islatu zuten CAFeko kontuetan.

Irudia qBesain

Bisitari gehiago egon den arren,diru gutxiago utzi dute Goierrin oporraldietan Erredakzioa Goierri Udako oporraldian, bisitari gehiago izan zituen Goierrik turismo eragileen arabera, baina diru gutxiago utzi zuten. Egun bakarreko bisitak nagusitu ziren egonaldiekin alderatuta. Abenduko zubian bisitariak sakabanatu egin dira, bi zubi jarraian izanagatik. Goiturrek Goierrin eta Urola Garaiko Mankomunitateak, turismorako epe luzeko plangintzak egin dituzte aurten. Sektoreko hainbat alor elkarlanari ekin diote, esate baterako, Goiturrek Goierri Gastronomika proiektua aurkeztu du, abenduan. Helburua eskaintza bateratzea da, egituratzea. Horretarako, Goierriko produktu turistikoen marka zabaltzeko asmoa dute.

GREBAK GOIERRI GERARAZI ZUEN EGUNA Espainiako Gobernuak bultzatutako lan erreformaren kontra euskal gehiengo sindikalak deitutako grebak erantzun zabala izan zuen Goierrin, urtarrilaren 29an. Eskualdeko lantegi nagusiak ez

ezik, taberna eta komertzio gehienek itxi zituzten ateak. Sindikatuen arabera langileen erantzuna «oso ona» izan zen. Manifestazioak egin zituzten Beasainen eta Urretxun eta Zumarragan. A. MAIZ


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

12 Urtekaria Kirola

Erronkak, gero eta handiagoak Kirol probak ugaritu egin dira aurten Goierrin; Ehunmiliak izan da guztien artean gogorrena Uztailean izan zen Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak proba. Lehenengoan, ia 25 orduko korrikaldia egin zuten kirolariek, Gipuzkoako mendietan barrena, 167 kilometro betetzeko. Nerea Martinezek eta Javi Domingezek irabazi zuten. Bigarren urtez egin dute; aurtengoan 97 lagunek bukatu dute, horietatik 30 goierritarrak izan dira. Goierriko Bi Handien (G2H) proba Leire Ezpeletak eta Zigor Iturrietak irabazi zuten. Bi korrikalari goierritar igo ziren podiumera. Ezkio-Itsasoko Jaione Sasietak hirugarren egin zuen Ehunmiliaken eta Iker Zurutuza idiazabaldarrak bigarren egin zuen G2Hn. Aurretik, ekainean egin zuten Txindoki Bertikala, hau ere bigarren urtez. Luzean 3,8 kilometro bete behar izan zituzten, 931 metroko desnibelarekin. Ana Conde eta Walter Becerra izan ziren irabazleak. Aurten, iaz baino korrikalari gutxiagok parte hartu zuten. Becerra irabazleak ibilbidea 35 minutu inguruan egin zuen. 500 korrikalari Aizkorrin Maiatzean, Zegama-Aizkorri mendi maratoian 500 bat korrikalarik parte hartu zuten, eta 415ek amaitu zuten. Oihane Kortazarrek irabazi zuen emakumeetan eta Kilian Jornetek gizonezkoetan, bigarren urtez, baina gehiago sufrituta. Lehenengo goierritarrak Elena Calvillo eta Iker Zurutuza izan ziren. Proba horietaz gain, bereziki trebatutako kirolari ez direnentzat proba txiki ugari egin dira

Maica Perez eta Carmen Gargallo emakumezkoak, Goierriko 2 Handiak proba bukatu berritan, Beasainen. I. G

G Zenbakia

1.300 pMendizale. IĂąaki Beitiaren omenezko Mendi Martxan parte hartu zuten mendizaleak, Urretxun eta Zumarragan. Aurtengoan, ibilibide bakarra egin zuten, aurreko luzearen eta motzaren artekoa.

Inoiz baino txirrindulari gehiago bildu zituen ZZ Urolak. ALEX AREIZAGA

Goierrin, hainbat kiroletan, urtean zehar. Parte hartzea handia izan dute, batez ere, mendi eta txirrindu ibilaldiak. Urretxun eta Zumarragan, Goierri kirol elkarteko txirrindu sailak antolatzen duen Z-Z Urola trena bizikletaz ir-

teeran, bikoiztu egin zuten partehartzea. Adin guztietako 700 txirrindulari inguru elkartu zituen ibilaldiak, urrian. Aspaldi egin gabeko probak ere berreskuratu dira. Zaldibian txirrindularitza proba egin zuten be-

rriz ere, hiru hamarkadaren ondoren, irailean. Legazpiko Telleriarte elkarteak ziklo-kros taldea sortu , eta abenduan lehenengo proba antolatu du, hamabost urteko etenaldiaren ondoren. Gipuzkoako txapelketa bertan jokatu zen gainera. Kirolari goierritar asko nabarmendu dira aurten, eta zerrenda bat egitea zaila da, inoz kanpoan utzi gabe.

G Kronologia pUrtarrilak 6. Ziklo-kros taldea sortu zuen Legazpiko Telleriarte Txirrindulari elkarteak. pOtsailak 4. Aiert Zufiriak irabazi zuen, Idiazabalen, Herriko 23. Txirrindulari Proba. pOtsailak 15. Ampok Ampo Ordizia errugbi taldeari babesa mantenduko ziola iragarri zuen. pOtsailak 18. Gema Hernandez zumarragarrak irabazi zuen Madrilgo duatloia, bere mailan. pOtsailak 23. Munduko lau txapeldun izan ziren Ordiziako Hegats-Igeriketa Openean. pMartxoak 1. Ormaiztegiko Sahararen aldeko V. Krosa irabazi zuten Isabel Dumaalek eta Juanjo Igartzabalek. pMartxoak 1. Ander VilariĂąok irabazi zuen Gabiriako VIII. Rallyesprinta. pMartxoak 8. Ampo Ordizia errugbi taldea Espainiako Ligako bigarren postura igo zen. pMartxoak 24. Goierri kirol elkarteak Bizikleta Eskola martxan jarri zuen Urretxun eta Zumarragan. pMaiatzak 31. Kilian Jornet-ek irabazi zuen X. Zegama-Aizkorri mendi maratoia. pEkainak 9. Kirola kalera atera zuen Kirol Asteak Ordizian. pEkainak 14. Paul Healy Ampo Ordizia errugbi taldeko kirol zuzendari izendatu zuten. pEkainak 15. Andoni Berasategi idiazabaldarrak irabazi zuen Euskal Herriko Bola txapelketa. pEkainak 21. Walter Becerra eta Ana Conde azkarrenak izan ziren Txindoki Bertikalean. pEkainak 17. Corey Simpson eta Phil Huxford Zelanda Berriko jokalariek Ordizian jarraituko zutela jakinarazi zuten. pEkainak 21. Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25 urte bete zituen. pUztailak 12. Alazne Furundarena eta Irene Usabiaga Europako txapelketara joateko sailkatu ziren, korrika eta txirrinduan hurrenez-hurren.


2011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Kirola Urtekaria 13 G Kronologia pUztailak 19. Ehunmilietan Dominguez eta Martinez nagusi. Iturrietak eta Ezpeletak irabazi dute Bi Handietan. pUztailak 19. Jose Beldak irabazi zuen Loinatz proba Beasainen. pUztailak 26. Julien Simonek irabazi zuen Ordiziako Klasika. pIrailak 21. Txirrindularitza proba berpiztu zuten Zaldibian, 3 hamarkadatako etenaren ondoren. pIrailak 21. Aitor Hernandezek irabazi zuen Zegaman Euskadiko BTT Zentroak Irekia lehiaketari bukaera eman zion proba. pIrailak 27. Gontzal Sanz eta Trihas Grebe nagusi izan zirenJosetxo Imaz kros herrikoian, Lazkaon. pUrriak 4. Jon Erguinek irabazi zuen Arriarango III. mendi duatloia. pUrriak 4. Ruben Lanzek eta Ainhoa Sanzek irabazi zuten Goierri Garaiko herri lasterketa. pUrriak 18. Aritz Lasa pilotari urretxuarra lau t´erdiko txapelketatik kanpo geratu zen. pUrriak 18. Zinca eta Zubizarreta garaile izan ziren, parte-hartzeari dagokionez, marka guztiak hautsi dituen 4. Goierri Garaiko mendi lasterketan. pAzaroak 9. Iñaki Auzmendik irabazi Euskal Herriko Maila Nagusiko Aizkora txapelketa zuen. pAzaroak 9. Aitor Perez Arrieta txirrindulari zegamarrak ez du Lampre taldean jarraituko. pAzaroak 15. Goierriko 528 korrikalari Donosti-Behobian, inoiz baino gehiago. pAzaroak 23. Arrieta olaberriatarrak eta Otero anoetarrak elkarte arteko Gipuzkoako txapeldun izan ziren, palan. pAbenduak 8. Trigoi taldeko Jon Erguin beasaindarrak irabazi du Euskal Herriko lehen mendi duatloi zirkuitua. Guztira, zortzi probek osatu dute zirkuitua, eta Erguinek seitan parte hartu du, bost irabaziz.

Lehenengo bi etapak Zumarragatik abiatu ziren. GOTZON ARANBURU

Antioko igoera izan zen lehenengo etapako gogorrena. GOTZON ARANBURU

Aitor Perez –irudian– eta Garikoitz Bravo goierritarrek parte hartu zuten.

Etapa amaieran, ‘Purito’ eta Sanchezen arteko lehia egon zen. M. LUKI

EHko Itzulia Goierritik abiatu zen Irudi asko utzi zituen 51. Euskal Herriko Itzuliak, apirilean; Zumarragatik abiatu ziren bi etapa Goierriko errepide bihurretan barrena eman zituzten lehenengo pedalkadak 51. Euskal Herriko Txirrindulari Itzulian parte hartu zuten ziklistek. Apirilean izan zen hori.

Aurreneko bi etapak Zumarragatik abiatu ziren. Lehenengoa Goierri Garaian hasi eta bukatu zen. Joaquim Purito Rodriguezek irabazi zuen Zumarragako helmugan, Samuel Sanchezekin azken metroetaraino lehia mantenduz. Irudi asko geratu ziren Goierriko bi etapatan. Guztien artean, Antioko igoera nabarmendu daiteke. Zumarragako aditu batek, Flandesko tourreko Kapel Muur igoerarekin alderatu zuen. Zen-

bait txirrindularik bizikleta eskuetan hartu behar izan zuten igoera egiteko. Izan ere, oso distantzia laburrean sekulako desnibela gainditu behar izan zuten: %24ko desnibela, 800 metroko maldan. Malda hori esanguratsuena izan bazen ere, Goierriko ibilbidearen ezaugarri nagusia izan ziren aldapak. Malda labur eta gogor ugari igaro behar izan zituzten txirrindulariek. Atsedenik gabe, aldapaz aldapa, bete zuten ibilbi-

dea. Jaitsieratan tentuz jokatu behar izan zuten derrigor, izan ere, bihurguneak eta bide estuak izan ziren etapako beste ezaugarrietako batzuk. Lampreko Aitor Perez Arrieta zegamarrak 79. postuan amaitu zuen lehenengo etapa. Garikoitz Bravo Caja Ruraleko lazkaotarrak, berriz, 91. postuan. Ikusmin handia sortu zuen probak, eta afizionatu, prentsa eta txirrindulari asko erakarri zituen Goierrira.


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

14 Urtekaria Kultura

DMotzean

Interneten indarrak idatzizko komunikabideen etorkizuna zalantzan jarri duen bezala, aukera ere badela diote adituek. Kultur krisi horren aurrean, sormenerako tarteari eusten zaio oraindik.

Santiago bidea hizpide, Azurmendi bekari esker

Kultur ereduak ezbaian

ZEGAMA › Santiago Bideari

buruzko ikerketa egin, eta liburua kaleratu zuen ekainean Isabel Elortzak. Zegamako Udalak antolatzen duen Xabier Azurmendi bekaren bidez osatu du Elortzak liburua. Errege Bidea, Santiago Bidea: Igartzatik San Adrianera izenburua jarri dio lanari. Liburuan, bi mugen barruan dauden «altxorrak» jaso eta ezagutzera ematen ditu.

Labandibar oiartzuarrak irabazi du Igartza Saria BEASAIN › Goiatz Labandibar

oiartzuarrak irabazi du aurtengo Igartza Saria, iralean iragarri zuten. Interrailean egindako bidaia batean oinarrituta, hamar edo hamaika ipuin idatziko ditu liburua osatzeko. Liburua idazteko urte bete inguruko epea izango du, eta Elkar argitaletxeak 2013ko udaberrian argitaratuko du. Lan osoa egiteko 6.000 euroko laguntza jaso du, sari gisa.

40 pUrte. Gabiriako Goruntz Dantza Taldeak bete dituen urteak. Uztailean ospatu zuten urteurrena, egun osoko jaia antolatuz.

M

artxoan, Segurako Iparra-Hegoan, komunikabideetaz aritu ziren lau aditu: prentsaren geroa ezbaian ipini zuten. Ezagutzen dugun prentsarena, bai, behintzat. Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendik «informazio landuagoaren» aldeko apustua egin zuen, eta kazetari profesionalaren figura erreibindikatu zuen, «informazio klasikoan eta landuan tematuta gaude», esan zuen. Hori, euskarazko prentsak garai latzak bizi dituen garai honetan. Dirulaguntzen murrizketaren aroan, eta Internetari etekin ekonomikoa ateratzeko modurik aurkitzen ez denean. Jendearen interesa piztu bai, baina mantentzea zaila dela esan zuen Mikel Etxeberriak, Radio Kultura Internet bidezko irratiko kideak. Luis Fernandez Internet adituak prentsa idatziarentzat «garai zailak» datozela gehitu zuen. Komunikabideen patu iheskorrari lotuta daude, baita ere, literatura, musika eta beste adierazpen artistiko guztiak. Interneta aukera bezala dute, baina mamu bezala agertzen da. Paperezko dena desagertuko al da? Bien bitartean, aurretik emandako pronostikoen kontra, sormenerako tarte, zirrikitu eta arra-

zoi gehiago dago gurean. Horren adierazle da Goierriko egileek idatzitako hogei lan kaleratu direla aurten. Musikari dagokionez, ez da horren urte emankorra izan argitalpenei erreparatuta. Baina musikariz beteta dago Goierri. Erakus-

keta aretoak margolanetaz bete dauden bezala. Film laburrak ere, gero eta gehiago egiten ari dira Goierrin. Kultura kontsumitzeko ereduak gero eta iheskorragoak dira, eta kultur adierazpenak ugariagoak, pronostikoen kontra, horiek ere.

Webguneari begira hasi zuen urtea GOIERRIKO HITZAk, Legazpiko tokia sortzen, legazpi.hitza.info-n sartu denak, egun horretatik aurrera, Legazpin gertatutakoak irakurri ahal izan ditu. Hortik aurrera, urrats gehiago eman dituzte, eta proiektu berriak labetik ateratzeko prest dituzte; hauek, paperari begira, baina Interneta ahaztu gabe. Otsailean, Urretxuko eta Zumarragako Otamotz aldizkaria, ordura arte Zintzo Mintzo euskara elkarteak kudeatutakoa, Goierriko Hedabideen barruan sartu zen. Martxoan, eskualdeko euskal prentsaren eskaintza bateratua egin zien Goierriko Hedabideak taldeak harpidedunei. Goierritarra aldizkariaren webgunea eta Goierriko festena sortu zituzten ekainean. Azaroan, eskualdeko blogariek GOIERRIKO HITZAren webgunean kolaboratzen hasi ziren. Ordutik, bere blogetarako lotura dago goierri.hitza.info webgunean. Urte berriarekin proiektu berriak jarriko dituzte martxan.

kaleratu zuen Xabier Mendigurenek. pMartxoak 3. Jose Manuel Zubizarreta gastronomo zumarragarraren biografiaaurkeztu zuten. pMartxoak 8. Aztiri auzoko historiaren gaineko liburua aurkeztu zuen Legazpiko Burdinola elkarteak. pMartxoak 22. Amaia Iturriotz urretxuarrak Azkue saria jaso zuen. pMartxoak 24. Prentsaren ge-

roa aztertu zuten Segurako Iparra-Hegoa kultur astearen barruan. pMartxoak 24. Fernando Mendizabal euskaltzaina zendu zen. pMartxoak 29. Bertsolari gabiriarrak (Gabiri2 taldea) izan ziren garaile, Urretxu-Zumarragako Bertsola Eskolak antolatutako 9. Martxoan Bertsoako txapelketan. pMartxoak 31. Zaldibiarren lanbideak ikertzeko beka sortu zuen Iztueta elkarteak.

pApirilak 12-14. 17. Korrika Goierritik igaro zen. pApirilak 15. Mea Culpa eleberria aurkeztu zuen Uxue Apaolazak, 2011ko Igartza saria. pApirilak 19. Ane Labaka bertsolari lasartearra izan zen 40. Osinalde sariko irabazlea. pMaiatzak 4. XVI. mendetik lehenengoz dantzatu zuten emakumeek ezpata-dantza Legazpin. pMaiatzak 11. Ikerketa batek, Goierri Garaian Legazpiko osta-

laritzan euskara maila onena dutela ondorioztatu zuen. pMaiatzak 19. Liburuak trukatzeko gune berria jarri zuten Urretxuko KZ gunean. pMaiatzak 24. Barañaingo abesbatzak irabazi zituen Antigua Abesbatza lehiaketako bi sariak, Zumarragan. pMaiatzak 24. Gpuntuaren bila 18 goierritar abiatu ziren. pMaiatzak 31. Zazpi goierritarrek egin zuten aurrera Gpuntuan azken bi saioen faltan.

GOIERRIKO HITZAk sareari begiratu dio, eta labean ditu proiektu berriak

D

Aurreko asteburuan, liburu, disko eta jostailu azoka, Goierrin. A. MAIZ

G Kronologia pUrtarrilak 22. Donostiako Orfeoiak Zumarragako parrokian kantatu zuen, organoaren zaharberritzea izan zela-eta. pOtsailak 1. Euskarazko hedabideek erronka berrien aurrean gogoeta prozesua martxan jarri zuten. pOtsailak 1. Zintzo Mintzo Urretxuko eta Zumarragako elkarteko zuzendaritza talde berriak hartu zuen. pMartxoak 2. Goierrin oinarritutako AHTren inguruko nobela


2011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Kultura Urtekaria 15

Urtea, bertsorik bertso Goierriko bertsolarien harrobia sasoi onean dago; horren adierazle da Aitor Sarriegik txapelketa irabaztea Ordiziako Gaztetxeak bere 25. urteurrena ospatu zuenean, urtarrila hasieran, bertsoek izan zuten tarterik. Haurrentzako eta gaztetxoentzako bertso paper lehiaketak, jarraian. Otsailean hasi eta martxo osoan, Goierri Garaian Martxoan Bertsoa. Bertso afariak, bertso musikatuak eta bertso jaialdiak egin dira Goierrin, bertako eta Euskal Herriko hainbat bertsolariekin. Eta, bien bitartean, bertso eskolek (Goierriko bertso eskola, Urretxu-Zumarragakoa eta Legazpiko Bertso Olariak) egindako lanaren uzta, sasoi onean dago. Horren isla da Gpuntuan goierritarrek izandako presentzia, hasieratik. Hemezortzi bertsolari goierritarrek parte hartu dute lehiaketan. Faseka faseka sailkatuta, eta bi saio eginda iritsi ziren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera IĂąaki Apalategi eta Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarrak. Guztira, 9.200 entzule bildu ziren Gpuntuaren azken geltokian. Txapelketako 36. saioan; Illunbeko finalean, Donostian, aurreko igandean. Eta, txapela, Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarrak jantzi zuen, eta Apalategi laugarren sailkatu zen. Mikel Mendizabali eskaini zion txapela.

Sarriegi beasaindarrak irabazi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. G. G

Martxoan Bertsoak utzitako irudietako bat, Urretxun. BERTSO ESKOLA

Satrustegi hiribidea, 13 Ondarreta hondartza Tel.: 943-21 43 11 Faxa: 943-21 47 68 20008 DONOSTIA

www.hotelezeiza.com e-mail: ezeiza@hotelezeiza.com

G Kronologia pEkainak 1. Eusko Jaurlaritzak Igartza auzoko Telleri eta Errekarte Haundi baserriak babesteko gomendatu zion Beasaingo Udalari. pEkainak 2. Goierriko Festen webgunea sortuzuen GOIERRIKO HITZAK. pEkainak 7. Goierriko 7 bertsolari sailkatu ziren Gpuntuaren final zortzirenetara. pEkainak 7. Leire Akizu urretxuarrak jantzi zuen Gipuzkoako eskolarteko txapela. pEkainak 8. Goierritarra aldizkariaren webgunea martxan jarri zuen Goierriko Hedabideak taldeak. pEkainak 16. Goierriko mendien eta herrien izenak arauz finkatu zituen Euskaltzaindiak. pUztailak 1. Faborez 05 diskaren aurkezpena egin zuten. Olarte eta Urdangarinek eta Elortza anaiek grabatu zuten, guztiak goierritarrak. pUztailak 1. Euslandia liburua aurkeztu zuen Miriam Lukik. pUztailak 6. Goruntz dantza taldearen 40. urteurrena ospatu zuten Gabirian. pAbuztuak 31. Zeraingo Larraondo zerrategia Kultur Ondaren monumentu izendatu zuten. pIrailak 2. Ara Malikian biolinjolea Antioko baselizan jo zuen, Antioko Musikaldiaren barruan. pIrailak 15. Goiatz Labandibarrek irabazi zuen Igartza saria pIrailak 29. Urretxu-Zumarragako Butak21 zineklub taldeak ziklo berria antolatu zuen, hamargarren urtetako jardueran, 20. zikloa. pUrriak 11. Urretxuko eta Zumarragako Bertso Eskolak I. Bertso Sormenerako Iparragirre

lehiaketa eta Mingainluze jolasa sortu zuen. pUrriak 14. Jazzpana Fest! Beasainen. 14 taldek jo zuten. pAzaroak 4. Jende asko bildu zuen Jazzpanak Beasainen. pAzaroak 8. Goierriko 5 bertsolari sailkatu ziren Gpuntuko finalerdietara. pAzaroak 8. Goierriko Hitzako weba berrituz doa etengabean. pAzaroak 10. 156 lagunek parte hartu zuten Mingainluzen, Urretxun eta Zumarragan. pAzaroak 15. Sustraiez blai arrakastatsua Ordizian. pAzaroak 17. Joxe Miel Barandiaran hil zela 20. urtemugan oroitzeko ekitaldiak egin zituzten Ataunen. pAzaroak 18. Joxean Ormazabalen omenezko literatur lehiaketa martxan jarri zuten Seguran. pAzaroak 29. Aitor Sarriegi beasaindarra sailkatu zen G puntuko finalerako. Gerora IĂąaki Apalategi ere bai. pAzaroak 30. Ingudea euskara batzordea sortu zuten Goierriko zazpi lantokik, lan munduan euskararen normalizaziorako. pAbenduak 1. Segura Irratiko Bixi Bixi saioan egindako mahainguruan, Goierriko zenbait eragilek, eskualdean kultur eskaintza zabala dagoela baina jende gutxi izaten dela ondorioztatu zuten. pAbenduak 1. Mintzodromoak antolatu zituzten Urretxun eta Zumarragan, Euskararen Nazioarteko Egunaren harian. Beasainen ere egin zuten geroago. pAbenduak 15. Liburu eta disko azokak egin dituzate Goierriko bost herrietan.


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

16 Urtekaria Jaiak Krisiaren eragina ere sumatu duten arren, herrietako festak eta egun jakinetan egin diren azoka esanguratsuak dira urtez urte hutsik egiten ez dutenak, herri giroa bera ere kultur adierazpen nabarmena dela erakutsiz.

Festak eta azokak, etenik gabe

Idiazabal. San Blas egunean, otsailaren 3a, idiazabaldarrak paella erraldoia egiten. ESTITXU IMAZ

Legazpi. Maiatzeko Santikutzetan lehenengo aldiz dantzatu zuten neskek ezpatadantza. ALEX AREIZAGA

Beasain. Ekainean, Loinatz jaietan, haurren danborrada.

Zaldibia. Ardiki egunean, urrian, mondeju zuriaren 17. lehiaketa irabazi zuen Maria Luisa Moreak, 6. aldiz. AIMAR MAIZ

Mutiloa. Euskal Herri osotik etorritako ekoizleek produktuak saldu zituzten, azaroan. GOTZON ANSOLEAGA

Ataun. Jentilen etorrera ospatu zuten Ataunen, 25. urtez, azaroan. ANDONI AIZPURUA

Ordizia. Azoka berezia eta Euskal Jaia ospatu zuten irailean. Gazta lehiaketa irabazi zuen Ricardo Remiro nafarrak. A.M

Zegama. San Martin jaietan, azaroan, egiten dute animalien eta bertako produktuen azoka. ALEX AREIZAGA

Urretxu-Zumarraga. Santa Lutzi feria izan da abenduan. 166 abelburu saldu zituzten ganaduzaleek. ALEX AREIZAGA

A.APALATEGI


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.