Urtekaria 2021

Page 1

URTEKARIA

OSTIRALA, 2020KO ABENDUAREN 31 XVIII. URTEA, 3.730. ZENBAKIA

Goierri 2021

GOIERRI.HITZA.EUS

TESTUAK: JOSUNE ZARANDONA ARKAITZ APALATEGI

ARIANE VIERBÜCHER

TXERTOAK EZ DU GAITZA ETEN

Pandemiaren bigarren urtea txertaketek eta urte bukaerako seigarren olatuak markatu dute. Azken asteetan izandako igoerarekin eta neurri berrien eraginkortasuna zalantzan dela hasiko da 2022a, atzera ere, zalantzaz beteta.


2 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Urtekaria Koronabirusa

Seigarren olatuak irauli du dena .

.

Abenduan osasun larrialdia ezarri behar izan du berriz Eusko Jaurlaritzak Urriaren 6an eman zuen amaitutzat aurreko larrialdi egoera Urte amaieran bildu dira datu okerrenak Seigarren olatu betean eta pandemia guztiz oldartuta amaituko da 2021 urtea. Osasun larrialdia ezarri zuen berriz Eusko Jaurlaritzak pasa den abenduaren 3an, eta lehendabiziko aldiz gaueko aisialdi lekuetan eta ostalaritzan covid ziurtagiria eskatzen hasi ziren, urrian desegindako Labi batzordea berriz martxan jartzearekin batera. Abenduan zehar astez aste gainditu dira urteak ordura arte utzitako marka guztiak, seigarren olatuak orain arteko kutsa-

tze kopururik handiena ekarri baitu berekin, nahiz eta ospitaleetan, ZIU geletan, eta batez ere heriotzen kopuruetan, eragina aurreko olatuena baino apalagoa izan den. Urtea, orokorrean, gorabehera handikoa izan da pandemiaren bilakaerari dagokionean. Datu apalagoekin, baina neurri murriztaileagoekin hasi zen 2021a Goierrin. Urtarrilean, herrietako itxiera perimetrala izan zen Osasun sailak hartutako neurri esanguratsuenetako bat, baita

zeresan handiena eman zuenetako bat ere. Hasieran, 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 500dik gorakoa zuten herrietan soilik ezarri zen neurria, baina pandemiak tregoarik ematen ez zuela ikusita, herri guztietara zabaldu zuten debekua, hauen egoera edozein zela ere.

Urte gorabeheratsua

Itxiera perimetralekin batera etxeratze aginduak, ostalaritza 20:00etan ixteko aginduak eta maskara uneoro erabiltzeko de-

rrigortasunak indarrean jarraitzen zuten. Intzidentzia metatua 500 gaixoetatik gorakoa zuten herrietan, eremu gorrian zeudenetan, alegia, ostalaritza itxita egon zen. Otsailaren 9an, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ostalariek arau horri jarraitako helegitea onartu zuen, eta ostalaritzak irekitzeko baimena zuela ebatzi zuen, baita eremu gorrian zeuden udalerrietan ere. Otsailaren erdialdera arte kutsatzeen datuek goranzko joerari

eutsi zioten Goierrin. Orokorrean, intzidentzia datu kaskarrenak Goierriko herri handienetan eman baziren ere, herri txikiagoetan ere kezka sortu zen. Seguran, adibidez, 2609,26koa zen 100.000 biztanleko intzidentzia tasa, otsailaren 5ean. Pandemia txikitzen ari zenaren zantzuak atzematen hasi ziren otsailaren 16tik aurrera. Goierrik 351,81 gaixoko intzidentzia zuen, urtea hasi zenetik «kopuru txikiena». Egoera hobetzearekin batera, martxoaren 9an


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

EGUNEZ EGUN

3

Urtekaria Koronabirusa

URTARRILA Goierri osoan libreki mugitu zitekeen, berdin Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ere. Hilabetea amaitu aurretik, ordea, eta pandemiaren beheranzko joera apurtu zela ikusita, Eusko Jaurlaritzak neurriak zorroztu zituen atzera ere, eta mugikortasuna berriro mugatu zitzaien egoera okerrenean zeuden herriei, Aste Santuko oporren atarian. Neurriak aplikatzeko langa ere jaitsi zuten, eta 100.000 biztanleko 400 gaixoetan kokatu zuten. Maiatzera bitartean pandemiaren datuak kaskarrak izan ziren eskualdean; intzidentzia tasak pazko-bigarrenean jo zuen goia, 1063,97 kasurekin. Maiatzaren 9an alarma egoera indargabetu zuen Eusko Jaurlaritzak. Ondorioz, itxialdi perimetralak eta etxeratze agindua bertan behera geratu ziren, zazpi hilabeteren ostean. Ekainaren 19tik aurrera pandemiari aurre egiteko neurriak are gehiago malgutu zituzten eta ostalaritza eta kultur jardueren ordutegia goizaldeko 2:00ak arte luzatu zuten, eta edukieran %60ra zabaldu.

Ekaitza, barealdia eta gero

Uztailean pandemia harrotuta ibili zen berriz, eta enegarren olatua gainditu berritan etorri zen abuztua. Intzidentziak beheraka jarraitu zuen eta 300 gaixo baino gutxiagotan kokatu zen irailaren 1ean, uztailean baino hiru aldiz gutxiago. Erietxeetako presioak ere behera egin zuen, baina adinekoen egoitzetan positiboak atzeman ziren berriro, hiru hilabetean kasurik agertu gabe egon eta gero. Urriaren 6an larrialdi-egoera amaitutzat eman zuen Eusko Jaurlaritzak eta bertan behera geratu ziren ordura arteko neurri guztiak. Azaro amaieran, ordea, koronabirusaren izurritearen goranzko joerak kezka piztu zuen berriz, eta abenduan, osasun larrialdia deitu behar izan du Eusko Jaurlaritzak.

1-11, Goierri. Adinekoen egoitzetan txertoa jartzen hasi dira, Segurako egoitza izan da lehena. 12, Goierri. Ehun mila biztanleko 500 gaixoko intzidentzia tasa edo handiagoa duten herriak izteko agindu du Jaurlaritzak. 12, Goierri. Ostalaritza aurrera lemapean autokarabana egin dute, Ordiziatik Donostiara. 15, Goierri. Beasainera eta Zegamara sarrera irteerak mugatu dituzte. Ostalaritza ere itxita. 19, Beasain. Ostalariek protesta zaratatsua egin dute «benetako konponbideak» exijitzeko. 20, Zumarraga. Ospitaleko langileak hasi dira COVID-19aren aurkako txertoa jasotzen. 22, Goierri. Zumarraga gune gorrira pasa da eta herria eta ostalaritza itxi dituzte. 28, Goierri.ELA, LAB, SATSE, CCOO, eta UGT sindikatuek deituta greba egin dute Osakidetzako zentroetan. 29, Ordizia. Ostalaritza itxi dute 500eko tasa gainditu eta gero. OTSAILA 4, Beasain. Beasaingo Arangoiti egoitzako bi solairu itxi dituzte, bi langile gaixotu direlako. 6, Urretxu-Zumarraga. Ostalariek manifestazioa egin dute bakoitzak bere herrian. 14, Goierri. Ez da positiborik atzeman eskualdean, sei hilabeteren ondoren. 15, Goierri. Mugakideak diren herrietako joan-etorriak baimendu ditu LABIk. 18, Goierri. Anbulantzietako langileek protestak hasi dituzte, txertoa eskatzeko. 25, Lazkao. Ostalariek protesta egin dute egoera larria salatuz. MARTXOA 1, Goierri. 5.000 positiboen langa gainditu da Goierrin, pandemia hasi zenetik urtebetera. 9, Goierri. Eusko Jaurlaritzak pandemiari aurre egiteko neurriak arindu ditu; Goierri osoan zehar mugitu daiteke jada.

Baheketa masiboak kutsatu berriak identifikatzeko Martxoan zehar baheketak egin zituzten Legorretan, Ataunen (irudian) eta Lazkaon. AIMAR MAIZ

.

.

Baheketa masiboak egin zituzten martxoan zehar Legorretan, Ataunen eta Lazkaon Zaldibian eskaera egin zuten arren, ez zen aurrera eraman Osasun sailak estrategia aldatu zuen apirilean Pandemiaren oldarraldiari aurre egiteko baheketa masiboena izan zen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak urtearen hasieran jarraitu zuen lerro estrategikoetako bat. Baztertu egin zuten geroago aukera hau, ordea, «eraginkortasun txikia» zutela argudiatuta. Atzerako arakaketa izan zen orduan, Osasun sailak martxan jarri zuen estrategia berria. Baheketa orokor eta borondatezkoak Goierrira ere iritsi ziren. Martxoaren hasieran egin zuten Legorretan, urtea hasi zenetik Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egin zen lehendabiziko baheketa masiboa. Martxoaren 10ean 100.000 biztanleko 1409,40ko tasa zuten, EAEko batez besteko

tasa halako sei. Gauzak horrela, 40 eta 80 urte bitarteko 800 bizilaguni egin zitzaien baheketan parte hartzeko deia. Martxoaren 12an jakitera eman zutenez, positibo bakarra atzeman zuten. Deituta zeuden 800 bizilagunetatik 471 proba egin zituzten.

Zaldibian baheketarik ez

Ataunen martxoaren 22an egin zuen Osakidetzak baheketa. Herriko hiru tabernatako bezeroei egin zitzaien deia. 655 ataundarrek egin zuten proba eta positibo bakarra atera zen orduan ere. Martxoaren 25ean eta 26an zabaldu zuten baheketa egiteko deialdia Lazkaon ere. 19 eta 59 urte arteko 3.238 herritar zeuden

deituta probara, azken astean 32 kasu pilatu eta kutsatzeen gorakada nabarmenak kezkatuta. Bestalde, martxoaren 23an baieztatutako kasu batekin hasi zen Zaldibiako agerraldia, asteak iraun zituena. Apirilaren 6an jo zuen goia intzidentziak, 7539,20ko datuarekin. Apirilaren 21ean, ia hilabete beranduago, pandemiaren oldarraldiaren eraginak itzali gabe zeuden Zaldibian. Udalak Eusko Jaurlaritzari herrian baheketa egiteko eskaera egin zion arren, eskaera hori ukatu egin zieten, «baheketak eraginkortasun txikia» zutela eta atzerako araketekin hasi zirela argudiatuz. Ordutik, ez da baheketa gehiagorik egin.


4 //

Txertoak markatu du agenda

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Urtekaria Koronabirusa

.

.

Adineko egoitzetan hasi zen txertaketa kanpaina Goierrin, urte hasieran Indartze dosiaren kanpaina urriaren 7an amaitu zen Txertoak ez ziren guztiengana iritsi hasieran Txertaketa kanpaina izan da 2021 urte honetan pandemiari aurre egiteko estrategia nagusia, baita, modu batean edo bestean, herritarren agendak markatu dituena ere. Adinekoen egoitzetako egoiliarrak eta langileak izan ziren, osasun arloko beste hainbat langilerekin batera, txertoa hartu zuten lehendabiziko herritarrak. Baita Goierrin ere. Segurako San Jose egoitzako erabiltzaileak eta langileak izan ziren txertoa hartu zuten lehendabiziko goierritarrak 2020ko abenduaren 31n. Zumarragako Argixaokoen txanda izan zen urtarrilaren 5ean, Beasaingo Arangoitikoena urtarrilaren 7an, Ordiziako San Jose egoitzakoena urtarrilaren 8an, Legazpiko Santikutzekoena urtarrilaren 11n eta Lazkaoko Txindoki egoitzakoena urtarrilaren 12an. Otsailaren hasieran amaitu zen COVID19an aurkako txertaketa kanpaina adinekoen egoitzetan, hasiera batean espero baino «motelago» joan bazen ere.

Hirugarren dosia ere bai

Urtarrilaren 20an Zumarragako Ospitaleko osasun langileen artean hasi ziren txertoak banatzen. Goierri-Urola Garaiko ESIko COVID-19aren arduradunak, Xabier Mujikak ordu hartan esan zuenez, «1.400-1.500 langilek» jaso zuten txertoa ondorengo asteetan, «Zumarragako Ospitaleko, Goierriko eta Urola Garaiko Lehen Arretako zentroetako eta Osasun Menta-

Zumarragako ospitalean (irudian) eta herri nagusietako anbulatorioetan jarri dituzte txertaketa guneak. KERMAN GARRALDA

leko osasun langileak eta zentro horietan lan egiten duten beste langile batzuk», tarteko. Baina txertoak jartzeko Eusko Jaurlaritzak diseinatutako egutegia ez zen guztien gustukoa izan. Azpikontratatutako anbulantzietako langileak, esaterako, protestak egin zituzten otsailean zehar txertoa jartzea eskatuz, eurak ere «lehen lerroko langileak» zirela argudiatuz. Helduen Hezkuntzako irakasleak ere «baztertuta» sentitu zirela salatu zuten apirilean, Lehen eta Bigarren

Hezkuntzako irakasleei ez bezala, beraiei «txertatzeko aukerarik eman ez» zitzaiela eta.

Immunizazio osorantz

Herritarrak adinaren eta arrisku taldearen arabera banatuta jarraitu du txertaketa kanpainak urte guztian zehar. Hasieran aurreikusitako bi dosiak nahikoa izango ez zirela eta, hirugarren baten beharra nabarmendu zuten adituek, «immunizazioa osatzeko». Hala, irailaren 28an Legazpiko Santikutz egoitzan txer-

toaren indartze dosia hartu zuten bertako egoiliarrek eta langileek. Hurrengo egun eta asteetan Goierriko gainerako egoitzetan jarraitu zuten kanpainarekin. Beasaingo Arangoiti egoitzan amaitu zuten Goierriko erronda, urriaren 7an. Eusko Jaurlaritzak pasa den abenduaren 9an eguneratutako datuen arabera, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban, guztira «3.812.539 dosi» jarri dira, eta ondorioz, «1.798.011 dira» immunizazio osoa dutenak, 12 urtez goi-

tiko herritarren %90,9, hain zuzen. Herritarren %3,2k egin dio uko txertoa jartzeari, «kontraindikazioak edo bestelako arrazoiak» argudiatuta. Abenduaren 15ean hasi du Eusko Jaurlaritzak 5 eta 11 urte bitarteko haurrak Covid-19aren aurka txertatzeko kanpaina, Espainiako Osasun Publikoaren batzordeak argi berdea eman eta gero. Haurrei ere bi dositan emango zaie pauta osoa, baina dosia, helduek jasotzen dutenaren herena izango da.


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

5

Urtekaria Koronabirusa

Txertoak itxaropena eta arnasa ekarri zituenekoa Goierriko adineko egoitzetako erabiltzaileak eta langileak izan ziren txertoa hartzen lehenak. Txertoak neurrien malgutzea ekarri zuen egoitzetara, baina ez du birusa kanpoan mantetzea lortu.

T

xertoak itxaropena eta haize freskoa ekarri zuen adinekoen egoitzetara, urte hasieran. Pandemiak, hasieran, gogor erasan zituen adineko pertsonak, bereziki patologia edo gaixotasun larriak zituztenak. Gogorrak izan dira beraientzat, baita ere, pandemiari aurre egiteko hartutako neurriak: hilabeteetan bisitak mugatuak izan dituzte egoitza hauetako egoiliarrek. Mugatuta, baita ere, familia arteko harremanak eta kontaktuak ere. Pandemiaren unerik okerrenetan Eguneko Zentroak ere itxita egon ziren, gero, pixkanaka «normaltasun berrira» egokitzen joan baziren ere. Txertoarekin batera neurri zorrotzenen malgutzea iritsi zen egoitzetara. Bisiten ordutegiak ireki eta pertsonen arteko kontaktuak baimendu ziren, beste-

Egunez egun MARTXOA 10, Legorreta. Baheketa egin dute Legorretan; 471 herritarretik bakarrak eman du positibo. 22, Ataun. Ataunen baheketa egin dute. 630 lagunek parte hartu dute; positibo bakarra. 25, Lazkao. Baheketa egitera dituzte 3.200 herritar, bi egunez. 30, Goierri. Jaurlaritzak neu-

ak beste. Eguneko zentroak irekita mantendu zituzten, baina txertoak ere ez du birusa egoitzetatik kanpora mantentzea lortu. Guztiarekin, egoera lasaiagoa eta hildakoen kopurua txikiagoa izan dela azpimarratu behar da. 2020ko abenduaren 23an itxi behar izan zuten, adibidez, Idiazabalgo Pilarrenea eguneko zentroa, langile batek eta bi erabiltzailek positibo eman eta gero. Artean txertaketa kanpaina hasi gabe zegoen. Hasieran batean, isolatze epea urtarrilaren 4an amaitzea aurreikusi bazen ere, beste astebetez luzatu behar izan zuten itxialdia, beste bi langilek eta bost erabiltzailek positibo eman ondoren.

tzen dira eta izan dituzten sintomak arinak dira». Behin isolatze epea amaituta, «normaltasunez» eta «lasai» itzuli ziren guztiak ohiko jardunera. Goierriko egoitzetan, orokorrean, birusaren ia arrastorik gabe hasi zen urtea. Urte hasieran osatu zen Lazkaoko Txindoki egoitzan zegoen gaixo bakarra. Otsailaren 9an, Beasaingo Arangoiti egoitzako bi solairu bakartu behar izan zituzten «badaezpada», txertaketa prozesua oraindik amaitu gabe zuten bi langilek positibo eman zutelako. Gainontzeko egoiliar guztiek negatibo eman zuten eta «zentroa birusetik salbu» zegoela azpimarratu zuen zuzendaritzak.

Birusari ateak itxi ezinda

Neurri «gogorrak» oraindik

Legazpiko egoitzan irailean jarri zuten 3. dosia. TERE MADINABEITIA

Nekane Imaz, eguneko zentroko zuzendariak orduan esan zuenez, «zorionez, COVIDa izan duten guztiak egoera onean aurki-

Aste Santuan pandemia harrotuta ibili zen Goierrin eta intzidentziak gora egin zuen, beste eskualde batzuetan ez bezala.

Oldarraldi hori ere nabaritu zen egoitzetan. Segurako San Juanen, esaterako, 27 kasu positibo zenbatu ziren apirilaren 13an, erabiltzaile eta langileen artean. Denek zuten txertoa jarrita eta ez zuten sintomarik izan, baina kutsatzeak saihesteko Eibarko COVID-19 erreferentzia zentrora eraman zituzten bertako erabiltzaileak. Ordiziako San Joan egoitza ere erreferentzia zentro izateko prestatu zuten. Hiru hilabetez adinekoen egoitzetan positiborik atzeman gabe egon eta gero, abuztuan zehar Legazpiko Santikutz egoi-

rriak zorroztu ditu eta Goierriko 9 herritako 45.000 goierritarrek dute mugikortasuna mugatuta. 30, Ataun. Ataungo tabernek haserrea azaldu dute, markatuak izan direlakoan. Udalak babesa agertu die tabernariei.

MAIATZA

URRIA

9, Goierri. Alarma egoera indargabetu da. Itxialdi perimetralak eta etxeratzek, bertan behera gelditu dira.

5, Goierri. LABI batzordea desegin eta neurri murriztaile gehienak bertan behera utzi ditu EJk. 23, Ordizia. San Jose egoitzan pandemiagatik hil direnei omenaldia egin die udalak.

APIRILA 13, Zaldibia. Zaldibiako egoera «larria» dela, eta baheketa egiteko eskatu dio udalak jaurlaritzari. Honek baztertu egin du.

IRAILA 1, Goierri. Olatuak behera egin du udan. Goierri, eremu horian dago intzidentzia taulan. 27, Goierri. Adinekoen egoitzetan hasi dira indartze dosia jartzen; Legazpikoa izan da lehena.

AZAROA 16, Goierri. Jaurlaritzak ekitaldi jendetsuak atzeratzeko eta neurriak hartzeko eskatu die udalei, datuen igoeraren aurrean.

tzan bederatzi kasu agertu ziren. Azaroan ere, Zumarragako Argixaon bi solairu, gutxienez, bakartu behar izan dituzte kutsatzeak saihesteko. Jaurlaritzak publiko egin dituen azken datuen arabera, abenduaren hasieran hiru kasu aktibo zeuden Lazkaoko Txindoki egoitzan. Neurri murriztaileak orokorrean gizarteko esparru gehienetan malgutu diren arren, egoitzetan ez dira kalean adina arindu. Zentroetan adierazi dutenez, neurriak «gogorrak» eta «oso kontserbadoreak» izaten jarraitzen dute, gaur gaurkoz.

30, Urretxu-Zumarraga. Bi herrietako udalek bertan behera utzi dute Santa Lutzi feria. 30, Goierri. Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera deitu du berriz, datuen igoera ikusita. ABENDUA 1, Goierri. Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Jaurlaritzaren helegitea, eta Covid ziurtagiria indarrean jarriko da, abenduaren 4tik aurrera.


6 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Urtekaria Koronabirusa Koronabirusak eragindako osasun larrialdiak bete-betean eragin du gizartearen alor guztietan. 2020ko martxoan, pandemia hasi zenetik, neurri murriztaileen pean antolatu behar izan dute goierritarrek euren egunerokoa. Gizarteko sektore batzuetan, neurri hauek «gogorragoak» izan direla salatu dute, besteak beste ostalariek. Ostalaritza Aurrera! mugimendua sortu zuten Gipuzkoako hainbat ostalarik, COVID19aren hedapena saihesteko agintari politikoek hartutako erabakiekin «haserre» zeudela argudiatuz eta sektorea «larriki kolpatu» dutela salatuz. Goierriko ostalari askok ere bat egin dute mugimendu honekin.

Mobilizazioen urtea

Urte guztian zehar makina bat izan dira euren egoera salatzeko eta «lan egin ahal izateko eskubidea» exijitzeko egindako ekimenak. Auto-karabanak, manifestazioak, elkarretaratzeak... eskualdeko hainbat herri ere protesta ekitaldi horien lekuko izan dira hamabi hilabete hauetan zehar. Urtarrilaren 12an auto-karabana egin zuten Ordiziatik Donostiako Garbera merkataritza zentroraino. Otsailaren 6an manifestazio jendetsuak egin zituzten Urretxun eta Zumarragan, bakoitzak bere herrian, itxiera perimetralak indarrean zeudelako. Intzidentzia tasa altua zuten herrietan, eremu gorrian zeudenetan, alegia, tabernak ixteko agindua indarrean zegoen urte hasieran. Beasainen, esaterako, 80 egunez egon zen ostalaritza itxita. Baina ez zen Goierriko herri bakarra izan. Agindu honen aurka helegitea jarri zuten ostalariek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusian eta otsailaren 9an, helegitearen aldeko ebazpena eman zuen auzitegiak. Ondorioz, egun horretatik aurrera ostalariek herri

guztietan irekitzeko baimena izan zuten. Ordutegiari, edukierari, barran kontsumitzeko debekuari edo eta musukoa erabiltzeko derrigortasunari lotutako neurri murriztaileak indarrean jarraitu zuten, hala ere.

Ziurtagiria derrigorrez

Maiatzaren 9an alarma egoera indargabetu zuen Eusko Jaurlaritzak eta ondorioz, tabernetan 22:00etara luzatu zen itxiera ordua eta %50era zabaldu zen edukiera. Ekainaren 19an are gehiago malgutu zituzten neurriak eta

Ostalariek jomugan jarri izana salatu dute Ostalaritza Aurrera! mugimenduak deituta, Lazkaon egindako protesta. AIMAR MAIZ

.

Ostalaritza Aurrera! mugimendua sortu da «egoera larria» salatzeko Manifestazioak, elkarretaratzeak eta auto-karabanak egin dituzte urte osoan zehar

Ostalarien protesta Ordiziako plazan. HITZA

Beasainen egindako elkarretaratzea. K. GARRALDA

Urriaren 6an larrialdi egoera amaituta, indargabe gelditu ziren neurriak Derrigorrezkoa da ziurtagiria gaueko aisialdian eta jatetxe handietan ostalaritza eta kultur jardueren ordutegia 2:00ak arte luzatu zuten eta edukierak %60ra zabaldu. Pandemiaren egoerak hobera egin zuela eta, urriaren 6an larrialdi-egoera amaitutzat eman zuen Jaurlaritzak eta ondorioz, indargabetuta geratu ziren ordura arteko neurri guztiak, baita ostalaritzari zegozkionak ere. Azaroaren erdialdetik aurrera, izurritearen goranzko joerak «kezka» sortu zuen berriz eta abenduaren 3an larrialdi-egoera indarrean jarri zuten, atzera ere. Eusko Jaurlaritzak COVID pasaportea erabiltzea proposatu zuen, baina EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu zion horretarako baimena. Aurrenekoan epaitegien ezezkoa jaso bazuen ere, helegitea jarri eta Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin zuen eskaera. Abenduaren 15az geroztik, barrualdean egiten diren jarduera gehienetan, tartean ostalaritzan, derrigorrezkoa da pasaportea erakustea.


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

7

Urtekaria Koronabirusa

Osasun krisiak eragin dituen alboondorioetako bat da Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea ixteko erabakia. Herritarrak lehengo eredua mantentzeko aldarria egin dute azken urtean.

Zazpi egunez, eta 24 orduz

P

asa den urteko martxoan, koronabirusak eragindako osasun krisiaren testuinguruan, Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea (EAG) ixtea erabaki zuen Osakidetzak. 2020ko urrian ateak berriz ireki bazituen ere, ez zuen lehengo baldintza beretan egin. Horri erantzun bat emateko asmoz, herritar talde batek Osasun Zentroa 24/7 plataforma sortu zuen, EAG egunero eta eguneko 24 ordutan irekitzea eskatuz. Urte guztian zehar hamaika ekintza eta aldarrikapen egin dituzte Urretxuko eta Zumarragako kaleetan zehar. Hilean behin manifestazio jendetsuak deitu dituzte, azkena azaroaren 27an

izan zen, eta hamabostean behin —hileko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan— elkarretaratzeak ere egin dituzte anbulatorio parean.

Momentuz, erantzunik ez

Plataformako kideak egindako lanarekin «gustura» agertu dira, baina kezka ere agertu dute Eusko Jaurlaritzaren aldetik erantzunik jaso ez dutelako. Herritarren erantzuna eskertu dute, baina aldarrikapenetara gazte gehiago batzea gustatuko litzaiekeela ere esan dute. Oinarrizko eta «beharrezko zerbitzu bat» eskatzen ari direla azpimarratu dute, eta horregatik, bi herrietako udalei eta mankomunitateari ere «inplikazio gehiago» eskatu diete.

Osasun Zentroa 24/7 plataformak egindako elkarretaratzea. HITZA

Sektore zaurgarrienak Ataungo Joxe Miel Barandiaran herri ikastetxean urriaren 18an egindako eserialdia. HITZA

.

.

Kultura «segurua» dela aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten Urretxun eta Zumarragan Goierriko Pentsiodunak «kalitatezko osasun publikoa» exijitu zuten Ikastetxeetan ere eragin du Kultur arloko langile eta eragileak, pentsiodunak, Osakidetzako langileak, eskoletako haurren gurasoak eta beste hainbat ere batu dira, neurri murriztaileen «gehiegizkotasuna» salatzeko mugimenduetara. Ostalaritzarekin batera, kultura arloa izan da neurri murriztaileen eragina gehien nabarmendu duen sektoreetako bat. Urtea hastearekin batera kultur ekitaldiak pixkanaka agendetara itzuli ziren arren, neurri askoren pean egin behar izan zuten. Hori horrela, kultura «segurua» dela aldarrikatzeko, Mutamu Urretxu eta Zumarragako musika taldeen kolektiboak elkarretaratze jendetsua egin zuen, adibidez, otsailaren 28an. Goierriko Pentsiodunak elkarteak ere bere «haserrea» agertu zuen Eusko Jaurlaritza COVID-

19aren pandemiaren inguruan egiten ari zen kudeaketarekin. Apirilaren 19an, astero egiten zuten manifestazioa baliatuta, «kalitatezko osasun publiko bat, osasun publikoetan murrizketarik ez egitea eta osasun zentroetan aurrez aurreko arreta berrezartzea» exijitu zuten Ordizian Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduaren deialdiarekin bat eginez.

Eskoletan ere eragin dute

Osakidetzako gehiengo sindikalak deituta —ELAk, SATSEk, LABek, CCOOk, UGT-k eta ESK-k— Osakidetzako langileek greba egin zuten urtarrilaren 28an osasun publikoaren «egoera larria, arazo estrukturalaren konponbiderik eza eta Osasun sailaren negoziatzeko borondaterik eza» salatzeko, besteak beste.

Eskoletan ere neurri murriztaileak irakasleen, haurren, gazteen eta gainerako langileen eguneroko jardunari eragin diote. 2020-2021 ikasturtean aurrez-aurreko klaseak bermatu baziren ere, segurtasun-protokolo zorrotzak jarraitu behar izan dituzte geletan. 2021-2022 ikasturte hasi berritan, urriaren 18an, adibidez, Goierriko Haurrak Bai plataformak deituta elkarretaratzeak egin zituzten guraso zein ikasleek Ataun, Ordizia, Segura eta Zaldibiako ikastetxeetan musukoa derrigorrezkoa izan ez zedila eskatzeko. Aire librean kirola egiteko neurriak ere aldakorrak izan dira azken hilabeteetan eta Eskola Kirola bezalako jardunak etenda egon dira, adibidez, hilabete luzeetan, kutsatze transmisioak ekiditeko aitzakiarekin.


8 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

A-636 errepideko bidesaria urte hasieran jarriko dute martxan Urtekaria Azpiegiturak

.

Beasain eta Bergara arteko errepidean tele-ordainketa sistema jarriko da martxan datorren hilean Bidegik herriz herri eman du Abiatu txartela egiteko informazioa Urruti ikusten zen data iragarri zutenean, baina 2022. urtea hastearekin batera martxan jarriko dute A-636 errepideko bidesaria. Ormaiztegin eta Eitzagan teleordeinketarako arku bana jarri dute, lehendik Deskargako bidean zegoenaz gain. Hala, Beasain eta Bergara arteko zatia erabiltzen duten ibilgailu guztiek ordaindu beharko dute bidesaria. Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak iazko uztailean onartu zituen A-636 errepidea erabiltzeagatik ordainbu beharreko zenbatekoak, eta erabaki hark, Batzar Nagusien onespena jaso zuen gero. Aldiko erabiltzen den zati bakoitza ordaindu beharko bada ere, hilean gehienez 33,7 euro ordaintzeko gastu-muga ezartzea erabaki zuten gero. Aintzane Oiarbide bide azpiegituretarako diputatuak azaldu duenez, «erabiltzen eta kutsatzen duenak ordaindu egin behar du»; logika hori aplikatu nahi izan dute. «Zerga orokorren bidez, ez gara iristen errepideek eskatzen dituzten artapen eta hobekuntzak egitera; beharrezkoak dira baliabide gehiago». Herri mailan, ordea, bestelakoa izan da bidesariak eragin duen sentipena. Kezka eta ezi-

negona sortu du askoren artean, bai erabiliko dutenei karga ekonomikoa suposatuko dielako, eta baita herrietako bideetan trafikoa handitzea ekarriko duen beldur direlako ere. Hori da, esaterako, Ormaiztegi eta Ezkioko kasua; A-636a ez ordaintzeagatik, ibilgailu asko, eta batez ere kamioiak, herrigunetik ibiltzen hasteko arriskua ikusten baitute.

Herriz herri informazioa

Urriaren 15etik abenduaren 15era, Bidegik jarritako bulego ibiltaria herriz herri ibili da, errepideak zeharkatzen dituen herriak eta ingurukoak bisitatzen, bidesariaren inguruko informazioa eman eta Abiatu teleordainketa txartela tramitatzeko. Bidegiren webean (bidegi.eus) ere egin daitezke eskariak. Abiaturen gailua eskuratzeko, nahikoa da Gipuzkoan erroldatuta egotea. Kontu korronte bati lotzen zaio aparailua, eta free flow bidez funtzionatzen du; arkuaren azpitik pasatzean, honek automatikoki detektatzen du aparailua, ordaintzeko gelditu beharrik gabe. Gipuzkoako eta Euskal Herriko errepideetan ez ezik, Espainia, Frantzia eta Portugalgoetan ere erabili daiteke.

Herritarrek nahiz garraiolariek ez dute bidesaria begi onez ikusi

Deskargakoaz gain, beste bi arku jarri dituzte aurten, bata Ormaiztegin (irudian) eta bestea Argixaon. G. G.

Beasain eta Bergara arteko errepide zatia ordainpekoa izateak ezinegona eta haserrea sortu du Goierriko hainbat herritarren artean. Horietako batzuk, antolatu eta mobilizatzen hasi dira, gainera. Hala, iaz sortu zen A-636 Peajerik Ez plataforma herritarrak hainbat protesta ekintza egin ditu aurten ere. Urtea hastearekin batera iritsi zen lehendabizikoa, Hiru garraiolarien sindikatuarekin batera, errepideetara atera baitzuten bidesariaren aurkako mezua. Mobilizaziorik garrantzitsuena, ordea, ekainaren 5ekoa izan zen, Beasain, Urretxu-Zumarraga eta Bergara artean autokarabana egin baitzuten. Eider Soraluze plataformako kidearen esanetan «diskriminatzailea» da

Peajearen kontrako plataformak deitutako auto ilara, ekainean. A. V.

bidesaria, eta «gardentasun eza» leporatu diote aldundiari.

Kontseilu Sozialista

Bere aldetik, Goierriko Kontseilu Sozialistak ere hainbat mobili-

zazio egin ditu, Aldundiak Abiatu txartela egiteko martxan jarritako kanpainarekin batera. Elkarretaratzeak egiteaz gain, abenduaren 18an manifestazioa egin zuten, Urretxu-Zumarragan.


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

9

Urtekaria Azpiegiturak

Irudia Zaldibia

AHTren Ezkioko geltokia eraikitzeko lanak martxan EZKIO // Abiadura Handiko Tre-

naren geltokia izango du Ezkiok. Hainbat urtez ezbaian egon da kokalekua, eta baita Euskal Y-aren eta Nafarroako korridorearen arteko lotura bertan izango ote den. Jaurlaritzak, ordea, eutsi egin dio Ezkioko kokalekuari, eta aurtengo maiatzean hasi zituzten lanak. Aurreikuspenen arabera, bederatzi hilabete iraungo dute azpiegitura prestatzeko lanek.

Pisten auzibideari langa jarri diote epaitegiek Aralarko artzain eta abeltzainen agerraldia, martxoan. HITZA

Enirio-Aralarko txaboletarako pisten auziak zeresana ematen jarraitu du 2021ean ere. Pista horien bi zati, auzibidean jarri zituzten Eguzki eta Landarlan taldeek, ingurumenaren aurkako kalteak eragiten zituztela eta. Auzibide horiek, ordea, itxitzat eman ditu aurten Tolosako Auzitegiak. Aurrena Goroskintxuko pistaren aurkako helegitea artxibatu zuen, otsailean. Apirilean, beste horrenbeste egin zuen Intzensarotik Saltarrira arteko

Egunez egun URTARRILA 12, Goierri. Itsaso-Güeñes tentsio-handiko linea berriaren dorreak eraiki dituzte. 21, Legazpi. Adif trenbidearen ondoko lubeta egonkortzeko lanak egiten ari da Telleriarten. OTSAILA 3, Beasain. Dolarea parkea eraberritzen hasi da Udala. 24, Itsaso. Alegia auzoko errepidea oinezko eta bizikletentzat egokitzeko lanak bukatu dira. 26, Lazkao. Mercadona hasi da Hiribarren industrialdean denda egiteko orubea prestatzen.

eta Enirio-Igaratza bitarteko pistekin. Eguzkik eta Landarlanek ez dute begi onez ikusi epaia, eta «delitu ekologikoa» izan dela pentsatzen jarraitzen dute. Aldundia eta abeltzainak, aldiz, gustura agertu dira erabakiarekin. EHNE eta Enba sindikatuek eta Aralarko Abeltzainen Elkarteak harremanak eten zituzten martxoan mankomunitatearekin, eta EH Bilduren jarrera salatu zuten, haiei «bizkarra» emateagatik. MARTXOA 3, Beasain. Nafarroa eta Oriamendi kaleak igogailuz lotzeko lanak onartu ditu udalak. 22, Lazkao. Lazkao iparreko industrialdea eta Hiribarren kalea berritzeko lanak hasi dituzte.. APIRILA 29, Zerain. Aizpitako labeetan egonkortzeko lanak eta ikerketa petrologikoa egingo dituzte. MAIATZA 8, Beasain. Ugartemendin biribilgunea egingo dute. 327.000 euroko aurrekontua dute lanek. 20, Goierri. 28 herri-bide berrituko dira foru laguntzari esker.

Legazpiko tren geltoki berria egiteko lanak hasi dituzte

Bilore lantegiaren dorre nagusia eraitsi dute Urte luzetako korapiloa askatu eta Zaldibiako Udalak Bilore lantegiaren eraikina eraisteko lanei bide eman zien 2020ko uztailaren amaieran. Eraikuntza erosi zuen Mugertza eraikuntza enpresa lantegia barrutik husten aritu da orduz geroztik. Eraiste lanak, berriz, aurten aurten hasi dituzte. Urtarrilaren 27tik otsailaren 11ra arte, eraikin nagusia eta haren dorrea eraitsi zituzten, tartean, baita Bilore izena zeraman eta lantegiaren ikur zen depositua ere. AIMAR MAIZ 28, Beasain. Beasaingo udalak, CAFek eta Ura Agentziak jarraipen-batzordea sortu dute Oria ibaiaren ibilgua handitzeko. EKAINA 7, Zerain-Mutiloa. Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkariak Zeraingo eta Mutiloako proiektuak bisitatu ditu. 8, Urretxu. Aldundiak GI-631 (Azkoitia-Urretxu) errepidea hobetzeko lanen 2. fasea hasi du. 10, Urretxu. Urkiola lantegiko orubean gasolindegia egingo da.

15, Legorreta. Euskal Herriko lehen bizikleta parke urbanoa inauguratu dute Legorretan. 19, Zumarraga. Visesa sozietate publikoak, alokairurako 108 etxebizitza egingo ditu Eitzagan. 20, Ormaiztegi. Irai Errota industrialdeako proiektuaren hasiera akta sinatu dute. URRIA 8, Goierri. Goi tentsioko linearen laugarren aldaera eraikitzea eskatu du REEk, Itsaso eta Castejon/Muru Artederreta lotzeko.

UZTAILA

AZAROA

7, Beasain. 23 etxebizitza babestu eraikiko dituzte Errekarten.

4, Zumarraga. Jaurlaritzak geriatriko zaharra bota eta 30

LEGAZPI // Hainbat hilabetez lu-

zatu den prozesuaren ondoren, abenduaren 13an hasi zituzten Legazpiko tren geltoki berria egiteko lanak. Moyua eta Cycasa enpresen artean eraikiko dute, 3,9 milioi euroko aurrekontua dute lanek, eta 13 hilabeteko epean bukatzea aurreikusten dute. Geltoki berria, orain artekoa baino 130 metro gertuago egongo da herrigunetik.

apartamentu egingo ditu. 12, Zumarraga. Esteban Orbegozo auzoa eta Elgarrestamendi lotzen dituen igogailua eta pasarela inauguratu dituzte. 15, Urretxu. Urretxuko udalak pasiotarren eraikina eraberritzeko proiektua onartu du. Aspaceko erabiltzaileentzat eguneko zentroa eta adinekoentzat apartamentuak egingo dituzte. ABENDUA 14, Legazpi. Hasi dira tren geltoki berria eraikitzeko lanak. Hamahiru hilabete iraungo dute. 23, Beasain. Martxan dago Nafarroa eta Oriamendi kaleak lotuko dituen igogailua.


10 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Moretik eraikitzen Urtekaria Gizartea

.

.

Zaintzan jarri dute ardatza, aurten, Martxoaren 8ko aldarri nagusiek Azaroaren 25ean Goierriko herri guztietan egin zituzten ekintzak Pandemiak antolakuntzan eragin du Martxoaren 8an kolore morez jantzi zen, beste behin,Goierri. Aurten Emakumearen Nazioarteko Egunean, zaintzaren gaia izan dute ardatz aldarri nagusiek. Aurretik ere, hainbat eragilek begia horretan jarria bazuten ere, osasun krisiak markatutako urte honetan are nabarmenagoa izan da «zaintza lanak erdigunean jartzearen beharra». Osasun krisiak izan zuen eraginik, noski, Martxoaren 8ko ekintzak antolatzerako orduan ere. Aurten, ez da eskualde mailako manifestazio jendetsuetarako deialdirik egin, baina herrika antolatuta izan bazen ere, jendetzak egin zuen bat tokian tokian, talde feministek, nahiz erakunde publikoek antolatutako ekitaldietan. Elkarretaratzeak eta manifestazioak egin ziren Goierriko he-

Gizartea, egunez egun URTARRILA 2, Goierri. Urteko lehen elurteak Goierri zuritu du, 200 metroan 10-15 zentimetro elur utzita. 9, Ataun. Kaxetako Adelaida Apalategi mondejugile estimatua hil da Ataunen, 98 urterekin. 27, Legazpi. Eulen enpresak 544 hondakin kilo jaso ditu Urola eta Urtatza ibaietan. OTSAILA 2, Goierri. GoiOsasunLab proiektuak emaitza kuantitatibo eta kualitatibo positiboak lortu ditu, lehen urtean.

rri hazienetan; Beasainen, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan, Legazpin, Lazkaon, baina baita txikiagoetan ere, Legorretan, Zegaman edo Mutiloan, esaterako.

Monroyri omenaldia

Goierrin egin ziren askotariko ekintzen artean, udazkenean zendu zen Amparo Monroyri Ordizian egin zitzaion omenaldia azpimarratu behar da. Kimetz Emakumeen Elkarteko kide izan zen Monroy sorreratik, eta elkarteko lehendakari ere izan zen. Emakumeen eskubideen aldeko borrokan egindako lana eskertzeko egin zitzaion omenaldia herriko Plaza Nagusian. Jendetza batu zen ekitaldira. Baina ez zen hori Martxoaren 8aren testuinguruan egin zen omenaldi bakarra izan. Urretxuko eta Zumarragako herri kirol

4, Zumarraga. Ertzainak kilo bat marihuana zeraman 22 urteko gazte bat atxilotu du. 17, Idiazabal. Udalak eta Oinherri elkarteak, jolasean oinarrituta haurren aisia-eredu berria garatzeko hitzarmena sinatu dute. 20, Beasain. Osinberde, Zaldibiko ude proiektua aurkeztu du udalak, herriko ura izateak duen balioa azpimarratzeko. MARTXOA 10, Goierri. Land.U hausnarketa prozesua hasi dute, Aizkorpe bailarako emakumeei zuzenduta. 10, Goierri. Aldundiak Ordizian eta Zaldibian nikel emisioak mozteko hartutako neurriak

elkarteak, adibidez, emakume baserritarrei eta herri kirolariei egin nahi izan zien gorazarre aurtengoan. Esparru hauetan emakumeek merezi baino askoz ere aitorpen eskasagoa jaso dutela eta, zor hori kitatzeko asmoz antolatu zuten ekitaldia martxoaren 7an Zelai Arizti aretoan. Bi herrietako emakume baserritarren eta kirolarien testigantzak jasotzen dituen bideo bat aurkeztu zuten bertan.

Beasainen M8an egin zuten elkarretaratzeko une bat. K. GARRALDA

Indarkeriaren aurka

Azaroaren 25ean ere, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Egunean Goierriko herri guztietan egin ziren ekintzak erakunde eta talde eragile ezberdinek antolatuta. Besteren artean, 65 urtetik gorako emakumeek jasaten duten indarkerian jarri da fokua aurtengoan.

eraginkorrak izan dira. 11, Beasain. Ume batek jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte ikastetxeetan. APIRILA 15, Zumarraga. Urola ibaira egindako hondakin isurketak salatu ditu Eguzkik. 15, Zaldibia. Martin Mendizabal fraide frantziskotarra hil da Arantzazun, 88 urterekin. 15, Beasain. Ertzaintzak sei gizonezko atxilotu ditu, 800 kilo kobre lapurtzea egotzita. 16, Urretxu-Zumarraga. Teresa Medrano irakaslea eta Goierri K.E.-ko lehendakari izandako Javier Garcia de Andoin hil dira.

Azaroaren 25eko mobilizazioa, Ordiziako plazan. A. VIERBÜCHER

20, Legazpi. Kale edana egotzita atxilotutako gaztea libre gelditu da. Gurasoek gezurretan aritzea leporatu diote Ertzaintzari. 27, Goierri. Herritarren energia kooperatiben proiektua aurkeztu du Aldundiak Goierri garaian. MAIATZA 5, Zumarraga. Udalak aparkaldi mugatuko guneen ordenantza aldatu du; gauez bertan bizi direnek bakarrik aparkatuko dute. 13, Ordizia. Eskaralimania intsektuentzako hotela sortu dute udalak eta Aranzadik, Oiangun. 19, Legazpi. Trantsizio energetikoaren alde udalak egindako lana aitortu du Jaurlaritzak.

28, Goierri. Hilekoaren higienerako gaien eta pixa-oihalen bilketa egin dute, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Egunean. 29, Goierri. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen aitortza jaso dute Goierriko 93 emailek. 31, Goierri. Ekaitza lehertu da eta Euskalmetek 1300 tximista baino gehiago zenbatu ditu. Horietako bat Zumarragan erori da. EKAINA 2, Ordizia. Nekane Balluerka EHUko errektore ohia Chevalier de l'Ordre des Palmes académiques izendatu dute Frantzian. 4, Ataun. 82 urteko gizonezkoa hilda aurkitu dute Agauntzan.


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

Urtekaria Gizartea

Movember eta Kattalin minbiziaren inguruko ikerketaren alde lanean

Azaroa eta abendu arteko euriteek kalte ugari eragin dituzte Goierrin Azaroa amaiera eta abendua hasiera artean hiru astez jarraian egin zuen euria Goierrin. Euriteen ondorioz, eskualdeko ibaiak eta errekak hazi egin ziren, zenbait lekutan ia gainezka egiteraino. Beasainen, Ezkiaga auzoan ia lau metroko altuera hartu zuen urak Ordizian, Mallutz industrialdetik herrigunera doan pasabidea itxi egin behar izan zuten. Zumarragatik Azkoitira doan GI-631 errepidea ere itxi egon ziten abenduaren 10ean.

Luizia trenbidean

Abenduaren 9an, euri jasen ondorioz luizia gertatu zen Gabirian, Eizmendi tunelaren sarreran. Tren bat harrapatu zuen lur erauntsiak azpian. Barruan zihoazen 15 bidaiariak eta langileak onik irten ziren. Bost egun behar izan zituzten trenbidea garbitu eta trena ateratzeko.

5, Beasain. CAFi Israelen «plan ilegalen konplize» izatea leporatu dio Jaitsi Zaitez Israelen Apatrheidaren Trenetik taldeak. 10, Legorreta. LGTB diagnostikoa egiten hasi da udala. 11, Zerain. Antolar Jubilatuen elkartea sortu dute Zerainen. 12, Beasain. Lau pertsona zauritu dira San Inazio kaleko etxebizitza batean jazotako sutean. 15, Ordizia. Herriko Mapa Morea egingo du udalak. 25, Urretxu-Zumarraga. Onura Publikoa ekimenak deituta manifestazioa egin dute «uraren kudeaketa publikoaren alde». 30, Idiazabal. Udalak herriko I. Berdintasun Plana onartu du.

11

Pentsiodunak adineko pertsonen eskubideen defentsan, tinko Pentsiodunen Bizikleta Martxa, Lazkaora iristen. AIMAR MAIZ

Goierritarrek, bat egin dute, beste urte batez, minbizia duten pertsonen aldeko borrokan. Urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza egin ziren Kattalin elkarteak deituta. Ordizian, Beasainen, Zumarragan eta Legazpin mahai informatiboak jarri zituzten urrian eta azaroan. Herri hauetako udalek ere

bat egin zuten marea arrosarekin eta hainbat herritan merkatariak ere batu ziren aldarrikapenetara, erakusleihoak arrosa kolorez apainduz. Azaroan zehar, gizonezkoei eragiten dien minbiziaren inguruko Movember kanpaina egin da; erantzun ona izan du, 6.600 euro bildu baituzte ikerketara dirua bideratzeko.

Pentsiodunen mugimenduak orain hiru urte hasitako borrokarekin jarraitzen du. Aurten ere, Goierriko pentsiodunek euren aldarriak kalera atera dituzte, pandemiaren ondoriozko neurriak neurri eta debekuak debeku. Pentsio erreformen murrizketekin amaitzea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa edo ezkontidearen pentsioa %100 alarguntza pentsiora bideratzea eskatzen dute, besteak beste.

Astelehenero elkarretaratzeak egin dituzte Beasainen, Lazkaon eta Ordizian txandaka, eta Urretxun eta Zumarragan eta Legazpin.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak maiatzean deitutako bizikleta martxan parte hartu dute goierritarrek. Baita, urriaren 1ean, Adinekoen nazioarteko eguneko ekintzetan ere.

MoHerri taldekoek bibotedunen argazkia atera zuten Ordizian. HITZA

UZTAILA

ABUZTUA

URRIA

AZAROA

1, Idiazabal. Urtsuarango galtzada babesteko eskatu dute, baso-lanek eta argindar lineakoek eragindako kalteen aurrean. 3, Lazkao. Iñaki Larrañaga soziologo, soziolinguista eta apaiz lazkaotarra hil da, 88 urterekin. 18, Olaberria. Gerra garaian ume zirenak omendu dituzte. 28, Ordizia. Udal talde guztiek salatu dute 25-26eko gauean izandako sexu erasoa. 28, Beasain. 36ko gerran eraildakoaak gogoratu dituzte. 30, Ordizia. Narkotrafikoaren aurkako operazioan, laborategi bat atzeman eta hainbat lagun atxilotu dituzte.

2, Zaldibia. Udaletxe zaharra botatzeko lanak hasi dituzte. 31, Goierri. Mende bat baino gehiago Gabirian eta Urretxun egon ondoren, Pasiotarren komunitateak Goierri utzi du.

6, Olaberria. Bertako baso mota autoktonoak berreskuratzeko egitasmoa jarri dute martxan. 18, Goierri. Poliziak haur pornografiaren aurkako egindako sarekadan, atxiloketak egin dituzte Urretxun eta Lazkaon. 22-23, Urretxu-Zumarraga. Gazte batek egindako sexu erasoa salatu dute elkarretaratzean. 27, Segura. Eguzki talde ekologistak salatu du elanio urdin bat tiroz zauritu dutela Seguran. 27, Beasain. Telleria baserria bota dute, etxebizitzak egiteko. 30, Itsaso. Herriko hainbat txoko txukundu eta konpontzeko udazkeneko auzolana egin dute.

6, Lazkao. Gazte festan izandako liskarrak salatu ditu Lazkaoko gazte asanbladak. 20, Legazpi. Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko janari eta oinetako bilketa egin du Hotz Legazpik. 28, Zumarraga. Endika Altzelaik Donostiako maratoia egin du gaixotasun arraroen ikerketaren alde.

Bizikleta martxa maiatzean

IRAILA 11, Legorreta. Talidomidak kaltetuen alde lasterketa egin dute. 14, Gabiria. Aranzadik Jesus Izagirre Artsuaga 36ko gudari gabiriarrarenak izan daitezkeen hezurrak exhumatu ditu, Derion. 29, Ezkio. Udalak eta Sasietakhala adostuta, bideokamera instalatuko dute Errekabarrena inguruko zabor bilketa eremuan.

ABENDUA 22, Goierri. Lehen Mailako Arreta desegiteko estrategia bat dagoela salatu dute osasun arloko langileek, anbulatorioen atarietan egindako protestan.


12 //

Ezkio eta Itsaso, banatu ezinda Urtekaria Politika

.

.

Ezkiok eta Itsasok udalerri bakarra osatzen dute urte hasieratik Aurrekontu propioa landu dute hala ere, zati bat partekatuta Auzo udalaren aukera aztertzen ari dira Urte hasieratik, atzera ere udalerri bakarra osatzen dute Ezkiok eta Itsasok, Espainiako Auzitegi Gorenak hala ebatzi eta gero. 2016ko irailean erabaki zuten Itsasoko herritarrek Ezkiotik bereiztea, herri galdeketa baten bidez. 2016ko abenduan gauzatu zen desanexioa, foru dekretu baten bidez. Ia lau urtez jardun dute bakoitzak bere aldetik, baina auzitegiek, berriz ere bien bideak elkartzera derrigortu dituzte. Bide horretatik, aurtengo otsailean desegin zuten Itsasoko Udaleko Batzorde Kudeatzailea, elizan egindako batzarrean. Segidan, Ezkioko udaletxean egindako osoko bilkuran onartu zuten bi herriek udalerri bakar gisa funtzionatzeko dokumentua. Bi herriek, ordea, batzorde bereiztuekin jarraitu dute lanean geroztik, eta bakoitzak udal aurrekontuaren zati bat kudeatzeko aukera izan du; gastuen %26 berriz, partekatuak izan dira aurten. Langileen soldatak, eskola, haurtzaindegi eta mediku etxearen gastuak eta inbertsioak izango dituzte amankomunean.

Auzo udal izateko eskaera

Egoera ikusita, beste aukera bat ikusi dute itsasoarrek, auzo udal izaera hartzea. Iazko urte bukaeran egin zuten lehen eskaera, baina azken hilabeteetan, pauso hori eman ahal izateko ponentzia lantzen ari dira, Batzar Nagusietan landu ahal izateko. Auzo udal izaera lortuz gero, hainbat eskumen izan ditzake Itsasok: auzo-udal batzordea eta auzo alkatea izatea; aurrekontu propioak landu ahal izatea, besteak beste.

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Politika, egunez egun URTARRILA 20, Segura. Udalbiltzak eta Iparra-Hegoak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. 28, Beasain. Mikel Plazaolak zinegotzi kargua hartu du, Aitor Aldasorok utzitako lekua betez. OTSAILA

Joseba Telleriak hartu du aginte makila, Tomas Etxanizen ordez

Irailean Itsasoko elizan egindako batzarrean desegin zuten Itsasoko Batzorde Kudeatzailea. L. GOIBURU

Udalerri bakar izatearena ez da aurten Ezkio-Itsasoko udalak izan duen aldaketa bakarra. Izan ere, hainbat urteko jardunaren ondoren, Tomas Etxaniz alkateak kargua utzi du aurten. Irailean egin zuten osoko bilkuran ofizialdu zuten erabakia, eta harekin batera, baita kargu eta aginte makilaren aldaketa ere. Etxanizen lekukoa Joseba Telleriak hartu du Ezkio-Itsasoko Udalaren alkate moduan. Udalbatzak aho batez hartutako erabakia

Etxaniz eta Tellerria. HITZA

izan zen, zazpi ordezkariek begi onez ikusi baitute aldaketa. Etxanizek agintaldiaren hasieran jakinarazi zuen ez zuela lau urteko zikloa beteko, eta agintaldi erdian kargua utziko zuela. Hala, «prozesu naturala» izan dela adierazi du. Joseba Telleria alkate berriak «herria hobetzen jarraitzeko» asmoa agertu du. Alkate kargua aldatu badute ere, talde berean eta elkarrekin lanean jardungo dute, orain arte bezala.

5, Beasain. Udaltzainek 30 gazte identifikatu dituzte, GKS-k antolatutako jardunaldian. 9, Goierri. EAJk gonbidatuta, Barandiaran diputatuak eta Vaquero senatariak trenbidea leku aldatzeko plana ezagutu dute. 10, Gaintza. Hiri antolamenduko plangintza berritzeko partehartze prozesua hasi dute. 13, Urretxu-Zumarraga. Joxe Arregiren heriotzaren 40. urteurrean elkarretaratzea egin dute. 20, Beasain. EH Bilduk elkarretaratzea egin du Igartza Oletako lanen aurka, kalea oinezkoentzat dela argudiatuta. 20, Goierri. Pablo Hasel rap kantariaren askatasuna eskatzeko mobilizazioak egin dituzte Beasainen eta Legazpin. MARTXOA 1, Goierri. Urola Garaiko Mankomunitateak 1.841.902 euroko aurrekontua onartu du. 25, Lazkao. Liskarra piztu da udalbatzarrean, duketxearen hitzarmenaren harira.

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

(Urretxu) aldatu zituzten, El Duesora (Kantabria, Espainia) eta Logroñora (Errioxa, Espainia). Bestalde, Joseba Segurola preso urretxuarrari hirugarren graduaren parekoa den 100.2 artikulua aplikatu zioten maiatzean, ikastaro bat egin ahal izateko. Segurolak 20 urte daramatza kartzelan, eta zigorraren hiru laurdenak beteta ditu.

EKAINA 2, Lazkao. Hainbat talde, alderdi eta eragilek «zentsura» egotzi diote udalari, honek pankartak kendu dituela eta. 16, Goierri. Gure Esku Dagok erreferendumaren fasea indartuko du, sinadurak bizkortuta.

Motxiladun haurrak

UZTAILA 8, Beasain. Aitor Aldasorok (EAJ) legebiltzarkide kargua utzi du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean aritzeko. 13, Zumarraga. Udalak Aquarberekin duen kontratua eten du. IRAILA 17, Beasain. Errekarte auzoan hainbat edukiontzi erre eta Batzokian pintadak egin dituzte. Udal talde guztiek salatu dute. URRIA 21, Legazpi. ‘Memoria partekatu baterantz’ giza eskubideen urraketak biltzen dituen txostena aurkeztu dute. 25, Ataun. Ertzaintzak ETArena izan zitekeen arma gordeleku zahar bat arakatu du Ataunen. AZAROA

13, Urretxu-Zumarraga. Hainbat alderdi, sindikatu eta elkartek uraren kudeaketa publikoaren aldeko Onura Publikoa ekimena aurkeztu dute. 23, Beasain. LABeko egoitzaren aurrean protesta, sindikatuko 6 kide atxilotu izana salatzeko. MAIATZA

ABENDUA

18, Beasain. Israelen «genozidioa» eteteko eta haien konplize ez izateko eskatu diote CAFi.

26, Ordizia. EAJk Joseba Rezola erbesteko Jaurlaritzako lehendakari ordea omendu du.

13

Urtekaria Politika

21, Goierri. Kapitalismoa suntsitu, Palestina askatu! lelopean elkarretaratzeak hainbat herritan. 30, Ordizia. EH Bilduk aitortza egin die instituzioetan lanean diharduten koalizioko alkateei.

10, Goierri. Memoriaren egunean biktimak gogoan izan dituzte Beasainen eta Zumarragan. 23, Beasain. Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos ertzainak gogoratu dituzte 20. urtemugan. 25, Olaberria. Udalak 1936ko gerra eta frankismoa arbuiatu ditu eta Francori 1949ko ohorezko alkate titulua kendu diote.

APIRILA

//

Presoak gero eta gertuago

Izan Bidea ekimenaren ‘650 tontor’ ekimena, Usurbe gainean. SARE

.

Goierriko hainbat preso politiko gerturatu dituzte 2021. urtean zehar Motxiladun haurren eta gaixo dauden presoen egoera ere gogoan izan dute mobilizazioetan

Euskal preso politikoen egoerari dagokionean, 2021. urtea gerturatzeena izan da. Hainbat eta hainbat euskal preso lekuz aldatu dituzte, horietako asko Euskal Herriko espetxeetara, eta beste asko, Euskal Herritik gertukoetara. Haien senideek asteburuero egin beharreko kilometro kopurua murriztu du horrek, oraindik ere, askok errepidean ordu askoko ibilbideak egin be-

har badituzte ere. Espetxeetan dauden preso politikoen kopurua ere ari da pixkanaka jaisten. Martxo hasieran, Ainhoa Barbarin (Urretxu), Xabier Makazaga (Segura) eta Mikel Otegi (Itsasondo) presoak gerturatu zituzten, Zaballa (Araba), El Dueso (Cantabria) eta Iruñeko espetxeetara, hurrenez hurren. Urrian berriz, Mikel Azurmendi (Beasain) eta Ismael Berasategi

Aurten ere oso presente izan da motxiladun haurren gaia. Aurreneko hiru urteak preso dagoen amarekin pasa ditzakete, kartzelako modulo berezietan. Epe hori bukatutakoan, ordea, amagandik urruntzen dituzte, astean behin 40 minutuko bisita bat egiteko, hainbat ordutako bidea eginaraziz. Hori da, esaterako, Lierni Armendariz beasaindarraren kasua. Urtarrilean, hura etxera ekartzeko eskatu zuten Beasainen, Sarek deitutako mobilizazioan. Ordizian ere, Irati gurasoekin etxera lemapean, motxiladun haurren egoera salatzeko protesta egin zuten martxoan. Osasun arazoak dituzten presoak ere gogoan izan dute hainbat mobilizaziotan. Itsasondon, esaterako, Mikel Otegi etxeratzeko eskatu zuten apirilean, haren «egoera larria» dela eta.

Izan Bidea, tontorretan

Aurten presoak Euskal Herriratzearen alde egin den mobilizaziorik ikusgarriena, ordea, maiatzaren 8koa izan zen. Sarek deituta, Euskal Herriko 650 tontorretara eraman zuten espetxe politika aldatzeko eskaera. Goierrin, 19 herritatik aterata, 26 mendi tontorretara joan ziren. Bestelako ekitaldiak ere izan dira; irailean, «bizi osoko espetxe zigorraren aurka» elkarretaratzeak egin zituzten hainbat herritan, Sarek deituta. Ataunen berriz, preso eta errefuxiatuen aldeko ekitaldia egin zen azaroan, martxa eta kontzertuekin.

Udal aurrekontuak HERRIA

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio-Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

Aurrekontua 350.000 570.000 1.966.142 16.625.601 1.184.233 784.875 229.341 3.748.297 1.810.000 8.035.916 11.226.825 1.705.000 540.000 2.867.117 13.771.835 1.557.493 1.871.030 9.247.106 1.872.841 2.052.788 866.829 14.952.122 97.835.391 Iturria: UDALGIDA

Plazaola Goiekiko lehendakari, eta Luqui Urola Garaikoa GOIERRI // Mikel Plazaolak hartu

zuen Goiekiko lehendakaritza, uztailean egindako batzarrean. Eztitxu Mujika eta Martin Aramendi lehendakariorde izango dira. Urola Garaiko mankomunitatearen gidaritza, berriz, Jon Luqui Urretxuko alkateak hartu zuen, apirilean.

Malerrekako tontorrak argituko dituzte goierritarrek GOIERRI // Gure Eskuk erronka

berria du 2022rako: Kataluniako eragileekin elkarlanean, Pirinioak argiztatu nahi dituzte, aldenik alde. Uztailaren 2an izango da eta goierritarrei Malerrekara (Nafarroa) joateko deia egin die.


14 //

Burdingintzaren ondoko aroa Urtekaria Ekonomia

.

Urretxun eta Zumarragan enpresa berrien etorrerak «argi izpi bat» sortu du ekonomiaren alorrean Garbiketa lanak amaituta 2022an hasiko dira eraikitze lanak Burdingintzak aberastasuna ekarri zuen Urretxura eta Zumarragara, baina azken hamarkadetan enpresa handienak itxi egin dira. Industria eremu horiek berpizten ari dira orain, bi herrietako udalen lanari eta Eusko Jaurlaritzak emandako babesari esker. Zumarragako Telleria enpresak Urretxuko Irimoren orubea erosi du, eta Eusko Jaurlaritzaren Sprilur erakunde publikoak Urretxuko Sarralderen eta Zumarragako Arcelor Mittalen lursailak. Burdingintzaren ondorengo aroan sartu dira Urretxu eta Zumarraga. Irimo zeneko lursailean, behin deskontaminazio lanak eginda, 2022an hasiko da Telleria pabiloi berria eraikitzen. Sarralde zeneko lurrak ere garbitzen ari dira orain. Lan horiek amaitu bitartean, Sprilurrek enpresa berriak erakarri beharko ditu Urretxura. Itxuraz, ez da zailtasunik egongo, «ondo komunikatuta dago eta tren geltokitik gertu», esan du Jon Luqui Urretxuko alkateak. Areago, Goierri garaia, «jarduera ekonomikoetarako lursail gehien izango dituen Gi-

Ekonomia egunez egun URTARRILA 20, Legazpi. Bellotako paleen salmentak %800 egin du gora Filomena borraskak eragindako elurteen ondorioz. 27-28, Goierri. Haurreskoletako langileek greba egin dute. 28, Goierri. Osakidetzako langileek greba egin dute.

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

2.686 Langabezia

LANGABETU 2020an 3.000 langabetuko langa gainditu eta gero, 2021ean jaitsi egin da Goierriko langabetu kopurua. Azaroan 3.051 ziren Lanbiden izena emandako herritarrak, iaz garai berean baino 365 gutxiago. Hala, 2019ko datuaren (2.665) paretsuan gelditu da: HERRIA

Arcelor-Mittalena izan zen pabilioietako bat, Zumarragako lurretan. GORKA GOMEZ

puzkoako eremua» izango dela aurreratu du.

Jarduera ekonomikoa

Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailarekin lankidetzan ari da garatzen Zumarragako udala OTSAILA 12, Olaberria. Hinek 200 milioi euroko fakturazioa izan du 2020an; inoizko daturik onena. 12, Goierri. Sasietak 7,8 milioi euroko aurrekontua du 2021erako, iaztik 600.000 euro gehiago. 18, Goierri. Diputatuen Kontseiluak 45,7 milioian itxi du 2020ko UFFFren likidazioa Goierrirako, aurrekontua baino 5,1 milioi gutxiagoan.

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio-Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga

2021

2020

5 4 39 501 21 11 2 58 32 186 292 48 8 36 468 39 32 277 62 47 4 514

4 5 41 592 19 19 2 66 32 207 351 56 13 39 511 43 41 311 62 53 2 579

Arcelor Mittalenak ziren lursailean martxan jarriko den proiektua. Plastic Energyk plastikoa birziklatzeko fabrika bat jarriko du bertan. Mikel Serrano, Zumarragako alkateak esan duenez, «Sprilurrek Arcelor erostea Zumarragan azken urteetan izan dugun albiste onena da».

Arcelorren erosketak ez du inor epel utzi. EAJ izan da operazioarekin ados agertu den bakarra. PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IUk eta LABek erosketari oniritzia eman dioten arren, ez dira ados agertu lan egiteko moduarekin eta erosketaren baldintzekin.

23, Goierri. Haurreskolen partzuergoan greba egunak deitu dituzte LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. 24, Goierri. Ampo, CAF eta Irizar konpainiek, beste 75 enpresarekin batera, BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorea aurkeztu dute. 24, Beasain. Indarrek 32 urpunpa ekipo instalatu ditu Las Vegasen (AEB).

MARTXOA

APIRILA

4, Olaberria. Gas isuria izan da Nippon Gases enpresan. Perlita hautsa izan da isuri dena eta inguruak hauts zuriz estali ditu. 30, Legazpi. CCOOk deituta, manifestazioa egin dute Baleike enpresako kaleratzea salatzeko. 30, Zumarraga. Kontzentrazioa egin dute ospitaleko sarreran, prekarietatea eta behin-behinekotasuna salatzeko.

30, Beasain. Javier Martinez Ojinagak hartuko du Andres Arizkorretaren tokia CAFen, Kontseilari Ordezkari gisa. 30, Goierri. Goierri Eskolak eta Goierri Valleyk formaziorako lankidetza hitzartu dute.

GOIERRI

2.686

3.051 Iturria: SEPE

MAIATZA 1, Goierri. «Norabide aldaketa» izan da Maiatzaren Leheneko


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

15

Urtekaria Ekonomia

‘‘

«Ekonomia produktiboa erdigunean jarri, eta populazio osoaren bizitza duina bermatu behar dira»

440.000

Joseba Garmendia Ekonomialaria eta Antropologoa

Lan hitzarmen berrien aldeko eta kaleratzeen aurkako protesta ugari

MMI-Prodemako langileek uztailean egindako protesta Legorretan.

Asko izan dira aurten ere, industriaren alorreko Goierriko enpresek egindako lan protesta eta aldarrikapenak. Legazpiko Baleike enpresan, adibidez, CCOO sindikatuak hainbat protesta egin zituen martxoa eta ekaina bitartean, sindikatuko kide zen langile baten kaleratzea salatzeko. Beasaingo CAFen ere astean bi lanuzte deitu zituzten maiatza osoan zehar, zuzendaritzari lan hitzarmen berria negozia zezan eskatzeko. Arrazoi berdinengatik hasi zituzten protestak, baita Salbatoren eta Olaberrian lante-

aldarri nagusia. LABek eta Kontseilu Sozialistak manifestazio bana egin dute Goierrin. 24, Olaberria. GHren proposamena onartu eta greba bertan behera utzi dute langileek. 28, Beasain. CAFeko langileek onartu dute lan hitzarmena. EKAINA 14, Goierri. Erresidentzietako langileek, 250. greba eguna dute.

giak dituen Guerra Hermanos enpresan. Maiatzaren 24an bertan behera utzi zuten iragarritako greba, langileek enpresaren proposamena onartu eta gero.

Greba Legorretako MMIn

Legorretako MMI-Prodemako langileek ere greba deitu zuten uztailean, lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta zegoela eta. Hilaren amaieran greba mugagabea hasi zuten. Irailaren 2an amaitutzat eman zituzten protestak zuzendaritzarekin lan hitzarmen berria sinatu eta gero.

UZTAILA 6, Beasain. Udalak, Jaurlaritzak eta Itevelesa enpresak IAT zerbitzua urte betean martxan jartzeko konpromisoa hartu dute. 7, Beasain. AF Startup Station saila abiarazi du CAFek, bezerohornitzaile harremanak eraikitzeko eta bultzatzeko. 9, Ormaiztegi. Irizar ie tram autobus%100 elektrikoa

EURO Ordaindu beharko dizkie CAFek eta CIE Automotive enpresek amiantoaren eraginez hildako bi langile ohiren familiei. Amiantoaren biktimak. CAFek 170.000 euro ordaindu behar dizkie kaltetuei eta CIEk beste 270.000 euro.

Gizarte arloko langileek ere protesta ugari egin dituzte urte osoan zehar Beasaingo etxez etxeko langileek irailean hasi zituzten protestak.

deitu zuten Legazpin eta Urretxun lokal eta eraikinen garbiketa alorreko langileek.

zen lehendabiziko langilea, Ezkion basolanak egiten ari zela. zuhaitz baten adarra gainera erorita. Abuztuaren 18ak ere bi langileren heriotza utzi zuen, bata Urretxuko Usabiaga enpresan, eta bestea, Ormaiztegiko Construcciones Moyuan.

Industriarekin lotutako enpresetan ez ezik, gizarte arloko beste hainbatetan dabiltzan langileentzat ere protesta urtea izan da 2021a. Gipuzkoako Erresidentzietako langileek, esaterako, protesta ekitaldiekin jarraitzen dute, oraindik ere, lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela argudiatuta. Haurreskoletan greba egunak izan zituzten urte hasieran. Urtarrilaren 27an eta 29an ikastetxeetako jangeletako langileek ere planto egin zuten. Martxoaren 15ean hasita, lau eguneko greba

aurkeztu du Tolosan. 13, Idiazabal. Ampok lantegi berria irekiko du Saudi Arabian.

eskualdeko modelo ekonomikoa aldatzeko asmoa agertu du, Igartzanko aurkezpenean.

Bizigaia, Goierriko elikadura kooperatiba proiektuak jaso du urteko ekimen onenaren saria.

IRAILA

AZAROA

ABENDUA

22, Beasain. CAFek 42 milioiko irabazi garbiak izan ditu lehen seihilekoan. 2.000 milioitik gorako kontratuak sinatu ditu.

17, Beasain. CAFek ia 60 milioiko irabaziak izan ditu urtea hasi zenetik. Iaz, epe berean, 20 milioiko galerak zituen. 25, Goierri. Goiekik eskualdeko enpresa proiektu onenak saritu ditu. Biziola kooperatibaren

1, Goierri. Lan, pentsio eta bizitza duinen alde manifestazio jendetsuak egin dituzte, gehiengo sindikalak deituta. 14, Lazkao. Mercadona kateak supermerkatua zabaldu du Hiribarren industrialdean.

Hiru lan heriotza utzi ditu 2021ak Goierriko eskualdean GOIERRI // Urtarrilaren 22an hil

URRIA 16, Goierri. Biziola sareak

Etxez etxeko langileak

Apirilaren 22an sektore publikoko langileen greba egin zen, eta Maiatzaren Lehenean «norabide aldaketa» eskatu zen. Beasaingo etxez etxeko arreta zerbitzuko langileak irailean hasi zituzten mobilizazioak. Oraindik protestan jarraitzen dute lanbidearen pribatizazioa salatzeko. Abenduaren 23an egin zuten azkeneko manifestazioa.


16 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Goierriko landa garapena eta bizi maila hobetzeko ekimena martxan Urtekaria Ekonomia

.

.

Eusko Jaurlaritzak 4,7 milioi euroko inbertsioa egingo du Goimen elkartearen laguntza du Landa eremuko udalerriak «sustatzea» da helburuetako bat

Ardi nazio mailako elkartea sortu dute Igartzan, ikerketa bultzatzeko ‘Txikitasunean Handi’ proiektuaren barruan, lau garapen proiektu sortu dira Goierrin. IÑAKI GURRUTXAGA

Goierriko landa garapena hauspotzeko Eusko Jaurlaritzak 4,7 milioi euro inbertituko ditu eskualde mailako 71 proiektu bultzatuz, Txikitasunetik Handi ekimenaren barruan. Jaurlaritza Goimen elkartearekin batera ari da garatzen proiektua. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Jonan Fernandez Landa eta Itsasertz Garapeneko zuzendariak eta Goimen Landa Garapeneko ordezkariek Goierriko bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, dagoeneko abian dauden hainbat proiektu bisitatu zituzten uztailaren 1ean. Ezkio-Itsasoko herri eskola, Mutiloako plazako etxebizitzak

Ekonomia egunez egun URTARRILA 10, Goierri. Goierriko 2017ko turismo egitasmoa aurkeztu du Goitur Turismo Agentziak. 22, Lazkao. Baserritar Ekoizleen Gida argitaratu du udalak. OTSAILA 3, Goierri. Foru Aldundiak Gipuzkoako azoken sarea

eta herriko proiektuak, Zeraingo Txirbil aroztegia eta Zegamako Donejakue bideko erromesentzako aterpetxea bisitatu zituzten ekitaldian. Dagoeneko abian dauden arren, horiek ere bultzatuko dituzten proiektuen artean kokatu baitzituzten.

Bizi kalitatea bermatuz

Aipatutakoez gain, beste 71 proiektu gehiago bultzatuko dituzte eskualdean Txikitasunean Handi ekimenaren barruan. Laguntza horiekin landa eremuko udalerrien «sustapena, garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa» erraztu nahi dute, baita alor horretako enpresak «sortu, handitu eta modernizatzea» ere, bizi kalitatea bermatzearekin batera.

egitasmoa jarri du martxan. Tartean dira Ordizia, Legazpi, Beasain eta Zumarraga. 10, Legazpi. Burdin Harana, Gipuzkoako 10 turtimo gune bisitatue-nen artean dago. 16, Goierri. Goierri garaia hobeto ezagutzeko hainbat ibilbide proposatu dituzte. 23, Goierri. Latxa ardia on-line saltzeko ekimena abiatu du Larsabi elkarteak.

Irailaren 30ean aurkeztu zuten Beasaingo Igartza jauregian Ardi proiektua Euskal Herriko hiru administrazioetako ordezkariek. Proiektuaren helburu nagusia Latxa eta Manex ardien kontserbazioa eta garapena sustatzea izango direla aurreratu zuten aurkezpenean. Ikerketa bultzatuz «Pirinioetako esne-ardien arraza autoktonoen programa genetikoa hobeMARTXOA 16, Ordizia. Ordizia Hotelaren inaugurazio ekitaldia egin dute. 28, Segura. Hiru ibilbidetako orientazio zirkuitu iraunkorra abiatu dute Seguran. APIRILA 14, Beasain. Roberto Ruiz sukaldariak Repsol gidaren eguzkia jaso du. 22, Ezkio. Bisitak %25 igo dira

tu» nahi dute, «lehiakortasuna handitzeko». Baina, ez dira esneekoizpenera soilik mugatuko. Ardi «indartsuagoak» ere lortu nahi dituzte, «ingurura hobeto egokituko eta gutxiago gaixotuko direnak».

Proiektu garrantzitsua

Onurak gizarte guztiarentzat izango direla aurreratu zuten aurkezpen ekitaldian. Artzainek

aste santuan Igartubeiti baserri-museoan. MAIATZA 5, Ordizia. Jakitea Elkarteko Xabier Zabaletak ebaki du Idiazabal gazta berria (apirilaren 7an egitekoak ziren) 29, Itsaso. Bertako Produktuen Sustapenerako I. Jardunaldia egin dute, Itsasoko Batzordeak antolatuta.

artaldea zaintzeko eta ekoizpensistemarako «baliabide gehiago» izango dituztela azpimarratu zuten, eta kontsumitzaileek «produktu hobeagoa» eskuratuko dutela. Euskal Herri mailako «proiektu garrantzitsua» dela nabarmendu zuten, «artzainek lanbaldintza hobeak izango dituztelako eta sektoreari jarraipena» emango zaiolako. EKAINA 29, Ordizia. Goierriko Azoka plataforma digital berria aurkeztu dute. UZTAILA 15, Zerain. Zeraingo Oiharte sagardotegiak Markesa sagardo ekologikoa aurkeztu du, etxeko sagarrekin egina. 29, Goierri. Goiturrek Helmuga Turistiko Adimenduna zigilua


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

17

Urtekaria Ekonomia

Irudia Ordizia-Segura

‘Markesa’ euskal sagardo berria ekoitzi dute Oiharten SAGARDOA // Zeraingo Oiharte

sagardotegiak Markesa euskal sagardo berria aurkeztu zuen uztailaren 15ean. Lau sagar mota ezberdin erabili zituzten produktua egiteko. Iazko amaren gainean ondu zuten kupelean botilaratu aurretik. Izaera handiko sagardoa lortu dute.

Espero ez bezalako datuak utzi ditu turismoak Goierrin

Turistak Idiazabalgo Gaztañaditxulo baserrira egindako bisitan. U. G.

Aitziber Garmendia, Olaberrian.

Sagardotegiek ezohiko denboraldia izan dute, aurten ere SAGARDOTEGIAK // Ohi baino

beranduago, martxoaren 16an egin dute aurten sagardotegi denboraldiaren Goierriko aurkezpena. Pandemiak baldintzatutako urtea izan da, hasierako itxieraz gain, behin zabaldutakoan ere eserita eta botilatik edan behar izan baita sagardoa.

eskuratzeko tramiteak hasiko ditu; aitortza hori lortuko duen lehen eskualdea izango da. IRAILA 5, Legazpi. Artzain Eguna ohiko festa girorik gabe egin dute. Zeraingo Basazabal gaztandegiko Jabier Muñoak irabazi du Gipuzkoako gazta lehiaketa. 8, Ordizia. Ordiziako Euskal Jairik ez da egin bigarren urtez

Ondarre, Ordiziako gazta lehiaketan garaile Pandemiak eraginda Euskal Jairik eta aparteko azokarik ez da izan aurten Ordizian, baina 48. Gazta Txapelketak ez du hutsik egin. Berezia izan da gainera aurtengoa, saria Goierrin bertan geratu baita. Segurako Ondarre gaztandegiak irabazi du; etxe bereko hiri belaunaldik jaso dute dagoeneko sari hori, eta Eneko Goiburuk, gurasoak eta aitona izan zituen gogoan, saria jasotzerakoan. Enkantean, Zaragozako El Cisne Hotelak erosi zuen gazta erdia, 9.400 euroan. A. MAIZ

jarraian, baina bai 48. Gazta Txapelketa. Segurako Ondarre gaztandegiak irabazi du saria. 19, Zerain. 27. Azoka ekologikoa egin dute, 23 ekoizlerekin. 26, Lazkao. IX. Basherri Eguna egin dute, herriko abeltzaintzaren eta baserriaren ispilu. URRIA 10, Idiazabal. Joseba Insausti ordiziarraren Otatza gaztan-

degiko gaztak irabazi du Euskal Herriko Artzai Gaztarik onenaren 38. saria, Idiazabalen. 13, Ordizia. Ordizia Txapeldun 34. gazta lehiaketa jokatu da. Kortariako Gasna izan da saritua Urrezko Gaztarekin. 20, Ordizia. Azokara saltzera joaten diren emakumeei aitortza egin die udalak, Emakume Baserritarren Egunaren harira. 29-30, Zegama. VII. Cava Festa

Koronabirusaren osasun larrialdia hasi zenetik bigarren udako oporraldia izan da aurtengoa. Iazko datu txarren ondotik, sektoreak udako kanpaina zalantza askorekin hasi bazuen ere, datuak uste baino hobeak izan dira, orokorrean «iaz baino bisitari gehiago» izan baitira. Goitur, Goierri Beheko Turismo Agentziaren arabera, uztailean eta abuztuan 12.006 pertsonek bisitatu zituzten Goierri beheko turismo bulegoak, «iaz baino %9 gehiago». Alojamenduei dagokienez, abuztuan oku-

pazioa «%90ekoa» izan da landetxe eta nekazalturismoetan, iaz baino %12 gehiago. Sarrera ekonomiko garrantzitsua suposatu du honek, «uztaileko eta abuztuko turistek 2,3 milioi utzi baitituzte Goierrin».

egin dute Zegaman, Sant Sadurni d’Anoia Kataluniako herriarekin duen senidetzan. 26, Beasain. Patxi Arizmendik eta Lourdes Barojak irabazi dute 30. Errezil sagar lehiaketa. 32. fruitu eta barazki lehiaketa , berriz, Josetxo Mendiak. 31, Zaldibia. 26. Ardiki Egunean Joxe Mari Alkaiagak irabazi du mondejurik onenaren saria, eta Joseba Insaustik gaztarena.

AZAROA

Alojamenduak beteta

Goierri garaiko turismo agentziak adierazitako datuen arabera, bailaran ere gora egin du turista kopuruak. Aurten 21.132 izan dira guztira, iaz baino 5.272 gehiago. Udan alojamenduak beteta egon dira.

19, Legazpi. Azokako erosketak jasotzeko takila adimenduna jarri dute plazan. 19, Goierri. Goierri Helmuga Turistiko Adimenduna zigilua lortzeko tramiteak hasi dituzte. 22, Zerain. Oiharte saritu dute Sagardo Forum lehiaketan. 28, Ormaiztegi. Deba harategiak irabazi du Ormaiztegiko 34. Odolki Lehiaketa.


18 //

Mendi proben gosea zegoen Urtekaria Kirola

.

.

Iazko etenaren ondoren, aurten hainbat lasterketa egin ahal izan dira, tartean Goierri Trail Kopa Mendi duatloiak ere hasi dira Aritz Egeak Val d’Aran ultratraila irabazi du Kirol proba eta ekitaldi gehienetan bezala, Goierri Trail Kopan ere eragin du pandemiak. Normaltasun osoz ez bada ere, mendi lasterketen eskualdeko liga egin ahal izan dute aurten. Hiru probak osatu dute trail kopa: Zaldibiako mendi lasterketa, Idiazabalgo Axari Trail eta Ordiziako mendi maratoia. Hiru proba horien sailkapenak kontuan hartuta, Aitor Zunzunegi Tapia legorretarra eta Marieu Combarieu lapurtarra izan dira aurtengo Goierri Trail Koparen irabazleak. Zaldibiako mendi lasterketa izan zen Trail Kopako lehen lasterketa, ekainaren 19an. Igon Mantzisidor eta Oihana Kortazar izan ziren irabazleak. Hurrena, irailaren 12an, Idiazabalgo Axari Trail proba jokatu zuten. Iñaki Olano eta Oihana Kortazar izan ziren onenak proba nagusian; Axari Trail Txikian, berriz, Hassan Ait Chaou eta Irati Larrañaga. Eta egutegia ixteko, Ordiziako mendi maratoia, urriaren 17an.

Kirola egunez egun

Zegamakoa bai jokatu zen, urrian. Iñaki Isasik eta Enara Oronoz izan ziren garaile banaka, eta Aitor Perez eta Jon Urteaga bikoteka.

Aritz Egea, ultratrailetan

Aitor Zunzunegi legorretarrak irabazi du Goierri Trail Kopa. A. G.

Han ere, Zunzunegi eta Combarieu izan ziren azkarrenak.

Duatloiak ere martxan

Mendi lasterketekin batera, mendi duatloiak ere bueltan izan dira aurten. Igartzakoa izan zen lehena, irailean. BanakakoMARTXOA

14, Beasain. Jose Luis Riberak Beasain KE-ren entrenatzaile izateari utzi dio. Igor Gordobilek hartu du haren lekua. 22, Idiazabal. Nesken areto futbol taldeak 25 urte bete ditu.

2, Ordizia. Ampo Ordizia Errege Kopatik kanpo, El Salvador taldearen aurka 37-23 galduta. 17, Urretxu. Nahia Garridok bizkar igeriketako 200 metroko Euskadiko errekorra hautsi du. 23, Ordizia. Aratz Cendon pisu jaurtitzaileak urrezko domina lortu du Espainiako txapelketan.

OTSAILA

APIRILA

21, Zumarraga. Lorea Ibarzabal atletak Espainiako txapelketa irabazi du, 800 metroko proban.

13, Zumarraga. Iban Azarolak Espainiako duatloi txapelketa irabazi du, 20-24 urtekoetan.

URTARRILA

an, Paul Bereziartua eta Elene Oronoz izan ziren irabazleak, eta binakakoan, Koldo Agirre eta Jon Ormaetxea. Arriarango mendi duatloia ere irailean zen egitekoa, baina ez egitea erabaki du antolakuntzak, bigarren urtez segidan.

15, Urretxu. June Garitanok urrezko bi domina lortu ditu Espainiako eski txapelketan. 20, Legazpi. Santikutz Xake Elkarteko Markel Vesga, Euskadiko txapeldun, Getxon 24, Lazkao. Lazkaoko 78. Proba Laboral Kutxa-Euskadiko Xabier Muriasek irabazi du. MAIATZA 12, Legazpi. Markel Vesga xake jokalariak EH-ko 16 urtez azpikoen txapelketa irabazi du. 14, Zumarraga. Urola Kirol

Hainbat urtez mendi maratoietan eta disantzia motzeko mendi lasterketetan espezialdu da Aritz Egea korrikalari urretxuarra. Aurten, ordea, beste pauso bat eman nahi izan du, distantzia luzeetan saiakera eginda. Haseran izan zitzazkeen zalantzak azkar uxatu ditu, ordea, emaitzak berehala hasi baitira iristen. Uztailean, Val d’Aran by UTMB 105 kilometroko proban parte hartu zuen, eta baita irabazi ere. Irailean berriz, maratoietara itzulita, Gomera Paradise proba irabazi zuen. Beste lasterkari goierritar batek ere, gogoan izateko moduko lasterketa egin du aurten. Jon Aizpuru beasaindarra 15. izan da UTMB Mont-Blanc distantzia luzeko proba ezagunean, sekulako lasterketa egin eta gero.

Elkarteak ekintza sorta antolatu du, 50. urtemugan. EKAINA 6, Ataun. Iker Eskibelek irabazi du 56. San Martin proba. 19, Ordizia. Peñaren omenezko mitinean, Rose Mary Almanza kubatarrak urteko munduko marka lortu du 800 metroan. 20, Urretxu. Antonio Morgadok irabazi du Gipuzkoako Klasikoa. 25, Urretxu-Zumarraga. Herri Kirol elkarteak sokatira taldean aritutakoak omendu ditu.

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Barandiaran izan da azkarrena, Zegamako maratoiaren ezohiko saioan Bigarren urtez jarraian ezin izan da Zegama-Aizkorri mendi maratoia egin, ez behintzat ohiko moldean. Pandemiak eragindako etena, beste era bateko probarekin ordezkatu dute. Uztailaren 1etik irailaren 30era, APP baten bidez egin ahal izan dute proba korrikalariek. Guztira 558 lagunek parte hartu dute, eta guztien artean denborarik onenak Zorion Barandiaranek eta Ana Ramosek egin dituzte.

Zorion Barandiaran. HITZA

UZTAILA 2, Ordizia. Paula de Juan atletak Gipuzkoako marka berria ezarri du (59:42) 400 metro hesietan. 3, Goierri. Goilurrak Rallya Narbaiza eta Etxeberria eibartarrek irabazi dute. 4, Beasain. Pablo Garciak irabazi du XCIII. Loinatz Klasikoa. 6, Zegama. Tartaloetxek Euskal Herriko kluben arteko eskuz binakako txapelketa irabazi du. 9, Urretxu. Aritz Egeak Val d’Aran UTMB (Katalunia) 105 km-ko proba irabazi du.


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

19

Urtekaria Kirola

‘‘

«Behobia-Donostia irabaztea ez dakit, baina espero nuen lehenengo postuaren borrokan izatea» Eneko Agirrezabal Txindoki taldeko atleta

Nora Tobar jauzilari ataundarrak urte bikaina borobildu du

Nora Tobar jauzilari ataundarra, Euskadiko Txapelketan. HITZA

Nora Tobar atletaren urtea izan da 2021a. Maila gorenean dabil jauzilari ataundarra, eta aurten, hainbat lorpen egin ditu Euskadiko nahiz Espainiako atletismo txapelketetan. Ekainean, Espainiako Txapelketa irabazi zuen 23 urtez azpikoen mailan, baita bere markarik onena (1,84 m.) lortu ere. Euskadi mailako errekorretik zentimetro bakarrera gelditu zen. Kontuan izan behar da, urtea 1,71ko markarekin hasi zuela.

Handik hilabetera, maila absolutuan errepikatu zuen lorpena, Espainiako pista irekiko atletismo txapelketa irabazita, Una Stancev atletarekin final estua jokatu eta gero. Emaitza hark Europako Txapelketarako ateak ireki zizkion, eta Tallinnen (Estonia) izan zen uztailean. Finalaren atarian gelditu zen, 16. postuan bukatuta. Hara joan aurretik, agur ekitaldia egin zioten lagunek, eta bueltan, udaletxean hartu zuten, lorpenak eskertzeko.

11, Idiazabal. Ane Mintegi tenis jokalariak Wimbledon txapelketa irabazi du junior mailan. 11, Beasain. Izaro Rubiok eta Mitxel Cuadradok irabazi du Beasaingo XI. Herri Lasterketa. 15, Ordizia. Iñigo Marotias izango da Ordizia Rugby Elkarteko kirol zuzendari berria. 23, Ordizia. Maddi Agirre eskalazaileak Espainiako txapelketa irabazi du Lugon (Galiza). 25, Zumarraga. Duela 50 urte herriarteko txapelketa irabazi zutenak omendu ditu udalak.

ABUZTUA 8, Gabiria. Uda betean jokatu da 23. Gabiria-Legazpi Rallyesprinta. Pablo Diez eta Diego Cruz espainiarrek irabazi dute. IRAILA 11, Urretxu. Aritz Egeak Gomera Paradise probako maratoia irabazi du. 17, Zumarraga. Elene Lete Realeko lehen atezaina da, Quiñonesek taldea utzi eta gero. 18, Ordizia. Oiangu BTT sarian Jon Torres eta Paula Sanchez

Irene Paredes Barçan eta munduko atzelari onenen artean LEGAZPI // Bost urtez Frantziako

PSG taldean aritu eta gero, Irene Paredes futbolariak Barcelonarekin fitxatu du, datozen bi urteetarako. Ez da aurten izan duen albiste bakarra, abuztuan, txapeldunen ligako atzelari onena izendatu baitzuen UEFAk.

Beñat Senarrek munduko pilota txapelketa irabazi du ATAUN // Hogei urte bete bezpe-

ran, munduko txapeldun izatearen oparia jaso du Beñat Senar ataundarrak. 23 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketan urrezko domina lortu du, finalean Eder Moreno mexikarra bi set-etan mendean hartuta.

izan dira irabazleak. 26, Ordizia. Josetxo Imaz lasterketan Aitor Mimenza eta Maite Arraiza gailendu dira. 26, Ordizia. Ordiziako Mendizaleak taldeak 75. urte bete ditu. URRIA 3, Ordizia. Izaro Rubiok irabazi du Donostiako Maratoi Erdiko 10 kilometroko proba. 13, Beasain. Iñaki Uribe-Etxeberriak Mendiko Euskal Selekzioko arduradun kargua utzi du. 17, Zaldibia. Almitza Sega

Proiektu eta erronka berriak Goierriko txirrindularientzat

Aranburuk eta Izagirre anaiek Astana taldea utziko dute. HITZA

Profesional mailako txirrindulari goierritarrek mugimendu askoko urtea izan dute 2021a. Apirilean, Euskal Herriko Itzulian garaipen bana lortu zuten Alex Aranburuk eta Ion Izagirrek. Uztailean berriz, ormaiztegiko bi anaiak Tokioko Joko Olinpikoetan izan ziren. Mugimenduak ez dira, ordea, errepidean bakarrik etorri. Izagirre anaiak eta Aranburu, taldez aldatuko baitira datorren denboraldian. Ion Izagirre Frantzia-

ko Cofidis taldean ariko da; Alex Aranburu eta Gorka Izagirre, berriz, Movistarren. Bestalde, Xabier Isasa urretxuarra EuskaltelEuskadi taldean ariko da.

Elkarteak denboraldi amaierako jaialdia egin du. 17, Beasain. Iñaki Azurmendik Promozio mailako Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa irabazi du. 31, Ataun. Hiru Auzoetako 40. korrikaldian, Asier Estarriaga eta Oihana Kortazar garaile.

profesionaletako lehen finala jokatu du. Joanes Bakaikoak jantzi du txapela. 11, Beasain. Astebetean agortu dira Ehunmilak eta G2H trail probetako dortsal guztiak. 27, Zumarraga. Urolak Luis de Arriba delegatu ohia omendu du.

AZAROA

ABENDUA

1, Legazpi. Aitor Hernandezek irabazi du Legazpiko X. Ziklokros Sari Nagusia. 7, Ataun. Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarrak

20, Zegama. Tartaloetxeko Sukia-Galdos bikotea, Gipuzkoako Txapeldun. 21, Ordizia. Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalaria hil da.

Alustiza maila bikainean

Afizionatu mailan Nikolas Alustiza zumarragarrak eman du aurten zeresana, denboraldi bikaina eginda. Besteak beste, Zegamako Elkartu Nahi proba, Segurako San Joan, 40. Beasain Proba eta Liernikoa irabazi ditu.


20 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Liburu, disko eta ikus-entzunezko ekoizpenak osasuntsu dirau Urtekaria Kultura

.

.

Iazkoa berdinduta, aurten ere 40 titulu argitaratu dira Goierrin Beste 15 diskok ere argia ikusi dute 2021ean Alvarezen ‘Zutik!’ Goya sariketan izango da Euskal literaturaren, musikaren eta batez ere Goierriko liburu ekoizpenaren erakustoki izan dira, beste behin, Ataunen, Lazkaon eta Seguran antolatutako liburu eta disko azokak. Abenduaren 17tik 19ra egin dira, aurten ere hirurak bat eginda. Goierriko liburugintzak iazko urteko kopuruari eutsi dio, eta aurten ere, 40 titulu argitaratu dira. Hizkuntzari dagokionez, euskara lekua galtzen eta gaztelania irabazten ari da. Argitalpen guztiaren %50 dira euskaraz, aurreko urtetik 2,5 puntu behera eginda. Generoka, narratiba literarioak (eleberriak, narrazioak, ipuinak), segitzen du lider izaten, bai euskaraz, bai gaztela-

Ekonomia egunez egun URTARRILA 5, Lazkao. Imanol Gonzalez Gurrutxagak Nigandik film laburra estreinatu du Arerian. 19, Ataun. Zuriñe Goitiak eta Asier Barandiaranek jaso dute Barandiaran Beka. 19, Legazpi. John Dealer and The Coconuts taldeak Red light stories diskoa kaleratu du.

niaz. Haur eta gazte literaturan, aldiz, euskararen aldekoa da joera nagusia. Argitalpenez gain, euskarazko idazle berrien agerpen entzutetsuen urtea ere izan da. Gaztea eta emakumezkoa da idazle goierritar berria. Horien artean, Enara Garmendia, Betzaida Urtatza edo Irati Goikoetxea aipatzekoen artean. Ez da hori literaturgintzan 2021 urteak utzi duen albiste on bakarra. Izan ere, Pello Lizarralde zumarragarrak euskarazko narratibaren Euskadi Saria ere irabazi du aurten, 2020an idatzitako Argiantzanobelari esker. Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak banatzen duen Zila-

23, Idiazabal. Txistularien 28. Alardea egin dute Zelaa kiroldegian, segurtasun neurrikien. 28, Beasain. Argizpik irabazi du Euskadiko I. Argazkilaritza Liga. OTSAILA 25, Urretxu. Udalak eta Lekaiok Anjela Kerexetaren erraldoia egin dute. MARTXOA 3, Zumarraga. Josu Maroto

Lazkaoko Euskal Liburu eta Disko azokak 33. urtea bete du aurten. AIMAR MAIZ

rrezko Euskadi Saria, berriz, Amaia Telleria idiazabaldarrarentzat izan da iaz argitaratutako Haize-lekuak eleberriagatik.

Taldeak diskoetan nagusi

Musika ekoizpenari dagokionez, aurten 15 disko edo lan aurkeztu dituzte goierritarrek. Lanik gehienak rock, metal edo pop taldeek argitaratutakoak dira, horietako askorentzat lehendabizikoak izan direlarik. Horixe

marrazkilariak eta Ekaitz Goikoetxea idazleak Balio erantzia erakusketa estreinatu dute. 5, Ordizia. Sagarock! Gastronomia musikatuaren zikloko lehen saioa egin dute, Tximistan. 12, Ordizia. Nagore Leon markinarrak irabazi du Ahoz aho narrazio lehiaketa. 13, Urretxu-Zumarraga. Alarma Morea taldeak bi sari lortu ditu Durangoko musika feminista lehiaketan.

da Legazpiko Insanos (Quizá mañana), Butch (Uno) eta Anker (Gizagaitza) taldeen kasua, edo Ordiziako Soma Cult-ena (Destroy). Beteranoagoen artean diska berriak kaleratu dituzte John Dealer and The Coconuts (Red light stories) legazpiarrek, Sin Mala Intencion ordiziarrek (Cuando llueve demasiado), Unidad Alavesa ataundarrek (Made in Germany) eta Urretxuko eta

Zumarragako Klak!son taldeek. Bakarlari moduan estreinatu dira Ianire Aranzabe altzagarra eta Eli Bujanda beasaindarra. Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak ere bi lan aurkeztu ditu eta Azken Sustraiak taldeak eta Valentin Larreak ere lan berriak aurkeztu dituzte. Ikus-entzunezkoetan, Iker Alvarez urretxuarraren Zutik! 2022ko Goya sarietarako hautatu dutela azpimarratu behar da.

16, Goierri. Irati Goikoetxearen eta Joxemari Urteagaren lan bana kontaketa erotikoak saritu dituzte Kaixomaitia.eus atariaren lehiaketan.

MAIATZA

APIRILA 28, Goierri. Udalbiltzaren sormen bekarekin bi proiektu garatuko dituzte Goierrin. Zaldibian egonaldia egingo du Peru Calabaza idazleak. Maialen Akizu Erriberara joango da.

1, Urretxu. Poligrafo Fest jaialdia egingo dute, Labeagan eta neurri bereziekin. EKAINA 4, Urretxu-Zumarraga. Herritar talde batek Kultur Aterkia egitasmoa abian jarri du, kultur mugimendua biziberritzeko. 19, Zumarraga. Zumarragako Trikitixari omenaldia egin diote. Zelai Arizti aretoan.


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

21

Urtekaria Kultura

‘‘

«Natural hartu dut gai jartzaile lana uzteko erabakia, herri mailan lanean jarraituko dut» Inaxio Usarralde Bertsozalea eta gai jartzaile ohia

Pagonabarragak irabazi du Osainalde sariketa, ordezko gisa joanda Osinalde sariketako bertso saioa Gabiriako elizan. GOTZON ARANBURU

Beloki eta Iriondo legazpiarrak bertsozale elkartean BERTSOLARITZA //

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zuzendaritza batzordea berrantolatu du aurten. Ane Beloki legazpiarra da taldera batu den kide berrietako bat. Lehendik zegoen Asier Iriondorekin batera jardungo du. Saroi Jauregi zaldibiarrak kide izateari utzi dio.

Ordezkoen aulkitik azken unean zelairatu eta irabazlearen garaikurra altxatu zuen Gorka Pagonabarraga durangarrak 49. Osinalde bertso sariketan. Xabat Illarramendik ezin izan zuen parte hartu eta haren ordez aritu zen finalekoan, Zaldibiako finalaurrekoan hirugarren egina zuelako. Gabiriako Andre Mariaren elizan eta 80 ikus-entzuleren aurrean jokatu zen sariketa martxoaren 27an. Aurten, pandemiaren eraginez ez zen

Pagonabarraga oso erregular aritu zen saio osoan zehar. Ane Zuazubiskar arrasatearra ere haren pareko. Entzuleen gustukoena izan zen. Durangarra gustura sariketa irabazita. «Presio handirik ez nion jarri nire buruari. Irteten zena kantatzera joan nintzen», esan zuen.

2020ean bete bazuen ere, omenaldia urte beteko atzerapenarekin iritsi da. Zumarragako Trikitixa omentzeko ekitaldia Zelai Ariztin egin zen ekainaren 19an. Puntako trikitilariez gain, Sebe, Inixio, Migel eta Kepa Urteagak ere pieza bat jo zuten.

UZTAILA

IRAILA

URRIA

2-3, Legorreta. Iazko etenaren ondoren, Legoreggae jaialdia egin dute Legorretan. 9-11, Goierri. Goierriko Jazzaldiaren 8. ekitaldia egin dute Ordizian eta Araman. 22, Lazkao. Lierni Azkargorta lazkaotarrak Iruñea Hiria poesia saria irabazi du. 24, Idiazabal. Akilino Izagirre Zepai bertsolaria omendu dure, hil zeneko 50. urteurrenean.

1, Lazkao. Irati Artzelus soinujoleak Zarauzko Trikitilari Gazteen 41. Txapelketa irabazi du. 11, Beasain. Igartzako Dantzarien Kofradiak Xabier Sarriegi Pasatxo maisua omendu du. 16, Beasain. Olatz Mitxelenak irabazi du Igartza Literatura Beka, Arrakalak lanarekin. 30, Ordizia. Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak irabazi du 40. Lizardi Saria.

9, Zumarraga. ZZRock jaialdiaren 5. edizioa egin dute, Zelai Arizti frontoian. 15, Zumarraga. Pello Lizarralde idazleak euskarazko narratibaren Euskadi Saria irabazi du, Argiantza nobelarekin. 15, Legazpi. Legazpiko zine klub elkarteak 50 urte bete ditu. 16, Segura. Maren Galvez eta Gorka Granado izan dira 45. Euskal Herriko Dantza

afalondorenean izan, elkartean eta 200 entzuleren berotan, baina, hala ere, «baleko saioa» izan zela esan zuten antolatzaileek.

Gustura sariketa irabazita

Zumarragako trikitixa omendu dute mendeurrenean TRIKITIA // Mendeurrena

Arteria, Goierriko sortzaileak saretu eta bultzatzeko proiektua Arterialdiaren lehenengo saridunak Legorretako ekitaldian . K.G.

Arteria fabrika Goierriko sortzaileak saretzeko eta hauek laguntzeko bokazioz jaio zen. Aurten, lehendabiziko Arterialdia jaialdia egin dute zenbait artistaren lanak diruz laguntzeko. Legorretako udal antzokian izan zen ekitaldia, otsailaren 6an. Guztira 22 proiektu aurkeztu ziren sariketara, «maila oso altuko lanak guztiak», antolatzaileen esanetan. Horietatik hiruk jaso zuten saria. Amaia Iturriotz eta Maite Arbonies urretxuarrak, Josu Maroto herrikidea eta Bea-

saingo Andramendi ikastolako DBH 2ko ikasleen proiektuak izan ziren diruz lagundu zituztenak. Euren proiektuak garatu ahal izateko 2.000 euro jaso zituen bakoitzak.

Txapelketaren irabazleak. 22, Goierri. Zutik animazio filma aurkeztu dute, Iker Alvarezek zuzendua eta Xegun Altolagirreren gidoiarekin. 22-23, Ordizia. OrdiziaRock jaialdiaren 18. edizioa egin dute.

erakusketa ikusgai jarri dute. 20, Ormaiztegi. Guri5 taldeak azken kontzertua eman du

AZAROA 6, Ataun. Jentilen Etorreraren 40 urte jorratu dituzte Ataunen. 18, Ordizia. Patxi Epelde artistaren lanekin osatutako

Artarialdiaren 2. saioa

Lanean jarraitzeko borondatea agertu zuten antolatzaileek, «sortzaileen saretze lan garrantzitsua egiten ari gara, baina egotetik izatera pasa nahi dugu», zioten. Arterialdiaren bigarren saioa egingo dela esan zuten.

ABENDUA 16, Urretxu. Ane Odriozolak irabazi du Iparragirre Saria. 20, Legazpi. La Palma uhartearen aldeko elkartasun kontzertua egin dute. 27, Zerain. Inozentzio Olearen omenez bertso-saioa egin dute, jaio zeneko mendeurrenean.


22 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Urtekaria Euskara Kilometroak jaiaren bizialdi berriari Goierrin eman zaio aurten hasiera. Lazkaoko, Ordiziako eta Beasaingo ikastolek elkarrekin antolatu dute jaia.

Kilometroak, hirurak eskutik

P

andemiak eta klimak baldintzatuta egin da aurten Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen jaia Goierrin. Lazkaoko San Benito, Ordiziako Jakintza eta Beasaingo Andramendi ikastolek elkarrekin eta batera antolatu dute aurtengoa, Kilometroak jaiaren bizialdi berriari hasiera emanez. Sinbolismoz betetako Kilometroak jaiaren egun handia urriaren 3an izan bazen ere, hiru asteko egitaraua ondu zuten hiru ikastolek, Batera, bagara, bat gara lelopean. Urriaren 3aren bezperatan, irailaren 30etik lau egunetan pilatu ziren ekintza nagusienak. Mintzolarekin elkarlanean ondutako ahozkotasuna ikertzeko beka Gabiriako

Euskara egunez egun URTARRILA 20, Goierri. UEMAk euskararen erabilera neurtuko du Euskal Herriko 36 ikastetxeetan. Ataungo, Legorretako eta Segurako eskolak daude tartean. OTSAILA 16, Segura. Iparra-Hegoa elkarteak ‘Bizi gira... kutxa bira!’ ekimena antolatu du: Euskal Herria eta diaspora zeharkatuko du herriz herri aldarriz betetako kutxak. MARTXOA 9, Lazkao. Libe Goñi Garate eus-

bertsolaritza ikertzeko izango dela aurreratu zuten, eta bezperan, kultur ekitaldi banarekin berotu zuten giroa hiru herrietan.

Lekukotzako Ibarrara

Pandemiaren eraginez, deialdi jendetsuak saihestu zituzten, ekitaldi guztiak aterpeetara bilduz. Edukierak kontrolatzeko aurretiko izen-emateak beharrezkoak izan ziren horietan parte hartzeko. Haurrak nahikoa izan ziren zegoen eskaintza betetzeko. Urriaren 3an, euripean egin behar izan zuten ikastolen aldeko jaia. Lehenengo orduan zurezko lekukoa eramateko aitzakiarekin, hiru herrietan barrena kalejira bat osatu zuten. Haurrentzako jolas eta jarduera sorta

kaltzale, ikastolen bultzatzaile eta irakasleak I. Monzon-Ganuza Saria jaso du Bergaran. 24, Goierri. Kilometroak 2021 jaia, Goierrin Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako ikastolek antolatuko dute aurten. Urriaren 3an izango da jai sinbolikoa. Leloa eta irudia baditu jada. 28, Ordizia. AEK-k martxan jarritako "Bultza euskaltegiak! Bultza euskara" dinamikaren baitan ekitaldia egin dute. APIRILA 8, Segura. Euskararen kale erabilera eta garapena neurtzeko azterketa egingo dute. 13, Goierri. Errenta aitorpena

Kilometroak jaiaren lekukoa kalejiran hiru herrietan barrena pasa zen eskuz esku. HITZA

Ibarrako Uzturpe ikastolak hartu du aurten 2022rako lekukoa. A. MAIZ

prestatu zituzten. Ikasle helduagoek mendi buelta egin zuten, tartekako joko eta asmakizunekin bidea samurtuta. Paella handia izan zuten horiek Beti-Alain saritzat. Ekitaldi nagusian instituzioetako eta ikastoletako ordezkariek parte hartu zuten. Bertan, euskal hezkuntza sistema berdefinitzeko langintzan azpimarra egin zuten. Bukaeran, Ibarrakoek jaso zuten lekukoa. Uzturpe ikastolarena izango da, ondorioz, datorren urtean Kilometroak antolatzeko ardura.

eta Ogasunarekin harremana euskaraz egiteko deia egin dute Beasain, Lazkao eta Ordiziako udalek. 24-25, Goierri. Kutxa Bira, Goierritik barrena ibili da. Idiazabalen, Zerainen, UrretxuZumarragan eta Legazpin egin ditu geldialdiak. 28, Goierri. Udalbiltzaren sormen bekarekin bi proiektu garatuko dituzte Goierrin. Zaldibian egonaldia egingo du Peru Calabazak, eta Maialen Akizu Erriberara joango da. 29, Goierri. Goierriko Ahozko Ondarea ikertzeko beka deitu dute Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak.

linguista lazkaotarra hil da. 5, Lazkao. Maizpide Euskaltegiak 47. Udako Ikastaroak abiarazi ditu Lazkaon, Euskara, bizi leloarekin. 7, Beasain. «Euskararen herrigintza egituratzeko hitzarmena» sinatu dute Aittu Euskara Elkarteak eta udalak. 9, Segura. Iparra Hegoa elkarteak aurten gauzatu duen KutxaBira ekimenean mezu, testu eta ohar ugari jaso ditu, herriz herri. Beneditarren artxibategian utzi dituzte dokumentu horiek. 15, Goierri. Goierriko ahozko ondarea ikertzeko Kilometroak 2. Beka, Maialen Akizuk eta Eresti Oiarbidek aurkeztutako Gabiriako bertsolaritza eta

MAIATZA 30, Segura. Bizi gira...Kutxa Bira! bukatu da, Seguran egin duten jaiarekin. EKAINA 3, Zaldibia. Lardizabal eskolan proba-pilotua abiarazi dute, ez dakiten familiekin euskaraz bizi ahal izateko eta arnasgune izaerari eusteko. 24, Legorreta. Udalak Urrezko Bikain Ziurtagiria jaso du, hizkuntza politikaren arloan egiten ari den lanagatik. UZTAILA 3, Lazkao. Iñaki Larrañaga apaiz, soziologoa eta sozio-


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

//

23

Urtekaria Euskara Korrika apirilaren 8an helduko da Goierrira

KORRIKA // Korrika 2022ko api-

rilaren 8an helduko da Goierrira. Lekukoa 17:30 aldera iritsiko da Aizpurutxotik Urretxu eta Zumarragara eta arratsaldean zehar eskualdea zeharkatu ondoren, Legorretatik Tolosaldera joango da, N-1 errepide zaharretik barrena.

Euskararen Egunean eredugarri izatearen garrantzia izan da aldarri

Kutxabirak Euskal Herria eta Argentina batu ditu euskara oinarri hartuta

Gontzal Mendibil, Euskararen Eguneko Beasaingo ekitaldian HITZA

Seguran jai giroan egin zitzaion ongi etorria kutxari. ANE GARMENDIA

Urtero bezala, aurten ere, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu da. Beste behin, Goierriko herri guztietan antolatu dira, egun honen bueltan, mota eta molde guztietako ekitaldiak: antzerki saioak, bertso emanaldiak, lehiaketak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak edo musika kontzertuak besteren artean. Baina, Euskaltzaleen Topagunearen eta Euskarak 365 Egun dinamikaren egitasmo bateratu batek hartu du aurten Euskararen Egunaren atarikoa girotzeko

lekukoa. Haurren aurrean, helduok helduariketa sozialak guraso, zaintzaile, lagun, senide eta bestelako hezitzaileen arteko euskarazko praktikak sustatzea jarri zuen helburu.

Bestalde, azaroaren 20an aurkeztu zuten Iruñeko Zentral aretoan 2022ko Euskaraldia. Hitzez ekiteko garaia izenburupean gauzatuko da datorren urteko azaroaren 18tik abenduaren 2ra. 2020ko Euskaraldian 10.084 goierritarrek hartu zuten parte.

amaitu zuten Nextor eta Aitor Otaño aita-seme grafitilariek Lazkao Txikiri eskainitako horma-irudia Ordizian. Emaneurre taldeak crowdfunding kanpaina abiatu zuen uztailean proiektua finantzatzeko. Guztira 5.600 euro lortu zituzten.

bertsolaritza Gabirian lanari esleitu diote. 15, Ordizia. Euskararen aldeko murala margotzeko crowfunding kanpaina abiarazi du Emaneurre taldeak.

euskalduntzeko egitasmoa aurkeztu dute. Lazkaon, Ordizian eta Beasainen egingo dituzte saioak. 27, Zerain. Hariztierdi aterpetxeko barnetegia martxan da, urtebetez itxita egon eta gero.

AZAROA

IRAILA 14, Ordizia. 30. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako sariak banatu dituzte. 22, Goierri. Elkarlanetik, kaleak

Euskaraldia 2022rako

URRIA 20, Goierri. Uemak hitzarmena sinatu du hiru banketxerekin, jardunean euskara lehenesteko.

Lazkao Txikiren horma-irudia.

Lazkao Txikiren omenezko hormairudia Ordizian

EUSKARA // Abuztuan hasi eta

12, Ordizia. Euskararen aldeko Lazkao Txikiren horma-irudia egiteko laguntza eman zutenak eskertzeko festa egin dute. 17, Goierri. Haurren aurrean, helduok heldu dinamikarekin bat egin dute hainbat herritan. 25, Goierri. Euskarazko tokiko hedabideak, tartean Hitza, Jaurlaritzaren Covid-19ari aurre egiteko laguntzetatik kanpo.

Segurako eta Urruñako (Lapurdi) Iparra-Hegoa elkarteak sustatuta Bizi gira... Kutxa Bira! egitasmoa gauzatu zen martxoa eta maiatza bitartean. Euskararen aldeko eta euskal nortasuna biziarazteko antolatutako ekintza honek Argentinako ViedmaCarmen de Patagones eta Segura arteko kilometroak egin zituen, Euskal Herria, Paris eta Bartzelona ere zeharkatu ondoren. Hain zuzen, Argentinan eman zitzaion hasiera ekimenari martxoaren 20an, eta hala eman zion hasiera egurrezko kutxa-

30, Goierri. Nerea Azurmendi eta Oroitz Jauregi kide urgazle egin ditu Euskaltzaindiak. ABENDUA 3, Goierri. Euskararen Egunean, ekitaldi jendetsuak egin dituzte herririk hazienetan. 3, Ordizia. Merkataritzan ere, lehen hitza euskaraz egiteko kanpaina hasi dute. 7, Lazkao. Oinarrizko

txoaren barruan Amets Arzallus bertsolariak idatzitako Hitza da gure lurra testuak bere bidaiari.

Gereziondoan ongi etorria

Maiatzaren 30ean Seguran, Iparra-Hegoaren lehen edizioan landatutako gereziondoan egin zioten ongi etorria Urruñatik zetorren kutxari, eguna jai giroan borobilduz. Uztailaren 9an, kutxan jasotako mezuak eta paperak Lazkaoko Beneditarren artxiboan utzi zituzten, eta kutxa eta Arzallusen idatzia Ardixarra museoan daude gordeta.

harremanetarako hiztegia argitaratu du udalak. 11, Segura. Joxean Ormazabalen omenezko ipuin, bertso eta marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte. 18, Idiazabal. Ueman sartu da Idiazabal, herrian bertan egin duten batzarrean. 94. herria da. 21, Goierri. AEK-k 2022ko Korrika antolatzeko laguntza eskatu die herritarrei.


24 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2021eko abenduaren 31

Goierri Festak

PANDEMIAK UTZI DUEN NEURRIAN

Beasain

Urretxu

Udaberri eta uda garaiko festarik gehienak bertan behera gelditu dira aurten, nahiz eta ekitaldi bakan batzuk izan diren. Udazken parteko festetan ekitaldi gehiago izan dira. Loinatzak. Jairik ez, baina soka-dantza egin zuten. K. G.

Zumarraga

Santa Isabel. Ezpata-dantza. A. Z.

San Joan. San Joan bezperako sua, Santa Barbaran. A. Z.

Legazpi

Beasain

Santikutzak. Ohiko festarik izan ez bada ere, soka-dantza egin dute aurten Legazpin. T. MADINABEITIA

Legorreta

Gazteak. Gazte Festa egin zuten urri bukaeran. HITZA

Arama-Ataun

San Martin. Zaindariaren eguneko hamaiketakoa. A. V.

Igartza. Herri-jolasak. A. GARMENDIA

Ormaiztegi

San Andres. Elegante eguna, Ormaiztegin. I.GURRUTXAGA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.