Moda eta edergintza gehigarria 2021

Page 1


2

moda eta edergintza gehigarria publizitatea


moda eta edergintza gehigarria

3

AURKIBIDEA

4-5.

EMAKUMEZKOEN MODA Jantziekin jolas egiteko garaia

6-7.

GIZONEZKOEN MODA Praka bakeroa, ezinbestekoa

8-9. 10.

HAURREN MODA Batez ere erosotasuna

BITXIAK Bitxien distiraz jantzi

12-13. 14-15. 16-17. 18.

OINETAKOAK Oinetan ere erosotasuna OSAGARRIAK Azken ukitua osagarriekin apainduta EDERGINTZA Eskuzko drainatze linfatikoaren onurak

ILE APAINKETA Produktu naturalak ileari bizitza berri bat emateko


4

moda eta edergintza gehigarria emakumezkoen moda

JANTZIEKIN JOLAS EGITEKO GARAIA Udazkena eta negua berokien urtaroak dira, zalantzarik gabe. Aurten oihalezkoak nabarmenduko dira, Goierrin gehien saltzen direnak lumadunak diren arren.

U

rtaro aldaketarekin batera, armairuan aldaketak egiteko garaia iritsi da. Udako jantzi freskoak datorren urterako gorde, eta tenperatura freskoagoetarako egokiagoak diren jantziei lekua egin behar zaie. Udazkenetik negurako hilabeteak, sasoi arteko denboraldia bezala ere ezaguna, arroparekin jolas egiteko garai ezin egokiagoa da. Tenperaturak laguntzen duen neurrian, uda sasoiko jantzi batzuk, udazkeneko beste batzuekin konbinatzeko aukera ematen dute oraindik hilabete hauek. Dena den, Goierriko arropa dendetako erakusleihoak udazken-neguko jantziz beteta daude dagoeneko. Urteko garai honetan kanpoko jantziek hartzen dute, zalantzarik gabe, protagonismo handiena. Zumarragako eta Beasaingo Laskurain dendako Iciar Laskurainek dioenez, aurten «oihalezko beroki asko» dator. Lumadun berokietan ere aukera zabala izango da, «Goierrin gehien saltzen dugun neguko jantzia da». Arinak eta beroak dira, eta gaur egun «landuagoak» nabarmendu du Laskurainek: «Xehetasun gehiago dituzte eta horrek izaera handiagoa ematen diote jantziei». Neguko egunik hotzenak iritsi bitartean, ordea, gabardinak dira sasoi arteko denboraldi honetarako jantzirik aproposenak. XXL moldekoak nagusituko dira aurten, gero eta handiagoak, orduan eta hobe. Larruzko jakak edo amerikanak ere aproposak dira gero eta freskoagoak diren goiz eta gau horietarako.

Josune Zarandona

ARTILEA, NEGUKO JANTZIETAN IZARRA

Artilea, urteak joan eta urteak etorri, garai honetan beti nagusitzen den materialetako bat da. Artilezko jertseak klasiko bat dira, baina aurten praketan, soinekoetan edo txalekoetan ere ikusiko dugu. Jertseei dagokienean, «molde sinplekoak izango dira, baina kalitate handiko artileekin egindakoak». Aldaketarik nabarmenena prakei dagokionean emango dela dio Laskurainek. Molde guztietako prakak izango dira aukeran: hanka zabalekoak, zuzenak, slouchy eta mom fit itxurakoak... Sport tankerako galtzek ere indarrean jarraituko dute: «Etxe guztiek dute estilo horretako modeloren bat edo beste beren bildumetan». Aukera zabala da, baina Laskurainen iritziz kontutan hartu behar da modelo guztiak ez direla gorputz guztietara berdin egokitzen. Oso garrantzitsua da bakoitzari ondoen ematen dion galtza mota aukeratzea. «Niretzat galtza jantzirik zailena da. Gorputz bakoitzak bere moldea du eta hutsegite handia da era-


ICIAR LASKURAIN · Laskuraingo arduraduna

«Gorputz bakoitzak bere moldea du, eta hutsegite handia da eramaten den guztia jantzi nahi izatea»

Harago ere joan da, Goierrin beltza gehiegi erabiltzen dela uste baitu: «Kostaldean, adibidez, ez da horrenbeste abusatzen» gehitu du. Estanpatuen artean ez dira animal print-a, koadroak, vichy-a, tweed-a edo tye-die-a faltako. Estanpatu ezberdinen arteko konbinazioek ere bogan jarraituko dute. Aukeratutako estanpatuaren arabera look klasikoagoak, edo ausartagoak lor ditzakegu. Jantzi batean inbertitzerako orduan kalitateari erreparatu behar zaiola uste du Laskurainek, «jantzi bat nola eginda dagoen jakitea oso garrantzitsua» dela dio. Kalitate baxuagoko jantziek gutxiago irauten dute, eta «bigarren garbialdian josturak okertu eta jatorrizko egitura galdu dezakete».

Josune Zarandona

maten den guztia jantzi nahi izatea». Galtzez gain, midi luzerako soinekoak eta gonak eta osoko jantziak ere izango dira aukeren artean. Udako proposamenekin alderatuta, udazken-neguan nagusituko diren koloreak soilagoak eta leunagoak izango dira orokorrean. Dena den, aurten kolore biziagoek ere izango dute beren lekua gure armairuetan. «Kolore argiak beixak, zuriak... ikusiko ditugu berokietan, baina ohiko koloreak izango dira nagusi, beltzak, okreak, teilak, kakiak...». Kolore biziagoen artean laranjak eta berdeak nabarmenduko dira, neguko egun ilunei kolorea emateko ezinbestekoak izango dira. Laskurainek gure armairuetan koloredun jantziak edukitzera ohitu behar garela uste du, «beltzak ezinbesteko kolorea izaten jarraituko du, baina kolore hau neurrian erabiltzen jakin behar da», esan du.

5

josune Zarandona

moda eta edergintza gehigarria emakumezkoen moda


6

moda eta edergintza gehigarria gizonezkoen moda

PRAKA BAKEROA, EZINBESTEKOA Beste denboraldi batez ere, praka bakeroa izango da oinarrizko jantzia gizonezkoen armairuetan; batez ere, bakero urdina, beltza gutxiago. Gainerako, berriz, artilezko jertseak, finagoak zein lodiagoak; batez ere itxiak.

T

elelana atzean utzita, eta sozializatzeko aukera gehiago izanik, udazken-neguko arropa eguneratzeko garaia iritsi da. Ordiziako Porfirio Fernandez dendako Inazio Donaverak emandako gomendioen arabera, armairuan ezingo da praka bakerorik falta. «Bakeroa, bakeroa eta bakeroa. Txinoren bat ere bai, pintzarik gabeak, baina bakero urdina izango da nagusi. Bakero beltza gutxiago». Praka bakeroen arrakastaren gakoa, «konbinatzeko erraza» izatean datza, Donaveraren esanetan. «Edozerekin konbinatu daitezke praka bakeroak». Gainera, adin guztietarako jantzia da. Forma zabalagoko prakak sartzeko joera baldin badago ere, oraindik ere estuagoak ikusiko ditugu udazken-neguan ere. Gainerako, nahiz eta lehenengo hotzak hasi, mauka motzeko kamisetak dira salduenak: « Udan kamiseta alkandora baino gehiago saldu da. Neguan agian errazagoa da alkandora saltzea, bai lotuta bai irekita erabiltzeko. Kamiseta baten gainetik ibiltzeko egokia da alkandora». Kamisetei dagokionean, logotipo handidunak daude modan. Alkandoretan, koadrodunak edo estanpatu txikiarekin. «Negurako beti etortzen dira koadrodun alkandorak». JERTSEAK ETA BEROKIAK

INAZIO DONAVERA · Porfirio Fernandez

«Artilezko jertseak geratzeko etorri dira; lodiagoak edo finagoak, baina batez ere jertse itxiak»

Hotzetik babesteko, berriz, artilezko jertseak, meheagoak zein lodiagoak, gero eta indar handiagoa hartuko dute. «Geratzeko etorri da», gainera. Batez ere, itxiak. Berokietan ere, artileak lekua irabaziko du, beste material berogarriekin konbinatuta. Hala ere, txamarretan edo berokietan, plumiferoak izango dira oraindik ere nagusi. Hala ere, iaz hasitako bideari jarraituz, parkak ere tokia irabazten ari dira pixkanaka-pixkanaka.


moda eta edergintza gehigarria gizonezkoen moda

LARANJA ILUN PINTZELADAK

Koloreari dagokionez, zalantzarik gabe, gizonezkoetan betiko bi koloreak nabarmenduko dira: urdin iluna eta beltza. Berderen bat edo kakiren bat tarteka ere bai. Dena den, aurten, laranja ilunak edo teila koloreak jarriko dute bizitasuna. EZKONTZETARAKO JANTZIAK, URTARRILETIK

Ezkontzetan pentsatzen, urtarriletik aurrera hasiko dira senargaiak. Donaverak aurreratu duenez, aldaketa nabarmenik ez da etorriko. «Bi urtean geldirik egon denez, oihalak aprobetxatu egin behar dira. Beraz, linea berdinean doaz eta formatan ere ez da asko aldatuko». Beraz, oraindik ere traje urdina izango da aukeratuena. «Grisa sartu nahi izaten dute diseinatzaileek, baina ez dute lortzen. Berde eta granate pintzeladak ere bai, baina Goierrin ez dira kolore horiek aukeratzen». Azpitik, alkandora, zuria, txalekoa eta korbata. «Txalekoak asko janzten du. Ezkongaiak jaka kentzen badu gainera, besteengandik bereiziko du txalekoak». Txalekoak fantasiazkoak izaten dira. Korbata, gehienean, txalekoarekin koordinatuta. «Korbatarekin puskatu nahi bada, gehienek gorria aukeratzen dute. Berdea ere oso ondo geratzen da alkandora zuriarekin».

7


BATEZ ERE EROSOTASUNA Ipotx

8

moda eta edergintza gehigarria haurren moda

Haurrek mugitzeko askatasuna behar dute, eta ondorioz, beraientzat egiten den arropa haien beharretara egokitu behar da.


moda eta edergintza gehigarria haurren moda

U

rtaro aldaketa arropa estreinatzeko aitzakia izaten da haurrentzat. Aurreko denboraldiko jantziren bat edo beste erabiltzeko moduan izatea miraria izaten da etxe askotan; kasurik gehienetan txiki gelditzen baitzaizkie urtebete lehenago erabilitako arropak. Guraso askorentzat inbertsio handia ere suposatzen du, neguan udan baino gehiago, beste zenbait gauzaren artean, arropa gehiago ere behar izaten delako sasoi honetan. Beasaingo Ipotx dendako Luisi Izquierdo Irizarrek 13 urte daramatza negozioan, eta Goierrin «haurrentzako arropan eta modan gastatzea gustatzen zaigula» uste du. «Produktua orduan eta bereziagoa eta ezberdinagoa izan, orduan eta azkarrago saltzen da nahiz eta garestiagoa izan». Haurrak ezberdin joatea ere lehenesten da Goierrin. KIROL JERTSEETAN AUKERA ZABALA

Haurrentzako arropak egiterako orduan, joerek ere gero eta garrantzi handiagoa duten arren, erosotasuna lehenesten da, batez ere. Haurrek mugitzeko beharra daukate eta horretarako propio egindako jantziak behar dituzte. Izquierdoren iritziz, etxe guztiek «gero eta gehiago egiten dute erosotasunaren alde». Hori jantzietan erabiltzen diren materialetan ez ezik, egituran bertan ere nabaritzen da. «Bakeroak edo jean-ak oso elastikoak dira, adibidez. Baina gero eta joera handiagoa da txandal itxurako jantzietarako», azpimarratu du. Aurten ikusiko ditugun berokiak edo gaineko jantziak ere ildo berekoak izango dira: silueta erosodunak eta forma aldetik lasaiak izango dira. Materialei dagokionean, jatorri naturalekoak lehenetsiko dira: kotoi organikoak batez ere. Artilea ere

9

asko ikusiko dugu jertseetan, soinekoetan, txalekoetan... «Gero eta jende gehiagok eskatzen ditu, adibidez, puntuz egindako jertseak». Koloreei begiratuta, klasikoak ez dira faltako: kakiak, grisak, marroiak... baina aurten «horiak eta teila koloreak ere asko ikusiko ditugu, bai berokietan, baita barruko jantzietan ere». Helduen kasuan gertatzen den bezala, kolore ilunen aldeko apustua egiten da haurren jantzietan ere, «batez ere berokietan». Horrekin apurtzeko «kolore biziagoko jertse, soineko edo kamisetak» erabiltzea gomendatzen du Izquier-

LUISI IZQUIERDO · Ipotx-eko arduraduna

«Produktua orduan eta bereziagoa eta ezberdinagoa izan, orduan eta azkarrago saltzen da, nahiz eta garestiagoa izan» dok, gutxiago edo gehiago, kolorea ez baita falta izaten inoiz haurrentzako bildumetan. Kirol-jertseena aurtengo neguan errepikatuko den joera nagusietako bat da: erosoak direlako, beroa ematen dutelako eta edozein jantzi motarekin ondo uztartzen direlako. Izan ere, kirol-jertseak ez dira jada txandalarekin bakarrik janzten «kaleko jantziekin ere egoki konbinatu daitezke». Izquierdorentzat kirol-jertseak haurren armairuan eduki beharreko oinarrizko jantzietako bat dira; «modelo asko unisex-ak dira gainera, neska zein mutilentzako balio dute».


10

moda eta edergintza gehigarria bitxiak

BITXIEN DISTIRAZ JANTZI Muus Bcn

Bitxiak azken ukitua emateko ezinbesteko piezak dira. Aukera pertsonala den arren, hona hemen aurten nabarmenduko diren joeretako batzuk. LEPOKOAK Forma geometriko sendoak edo eskultura-lanak iradokitzen dituzten tamaina handiko lepokoak joera izango dira datozen hilabeteetan. Balio bisual handiko piezak dira,protagonismo handikoak. Askotariko materialez egindakoak ikusiko ditugu, baina berrerabilitako brontzearekin egindakoak gailenduko dira.

PERLAK

Artemest

Bitxigintzan azken urteetako joera nagusienetako bat izan ez badira ere, perlak ez dira inoiz ahanzturan erori. Aurten, baina, indar handia hartuko dute. Perlazko lepoko asko ikusiko da eta belarriak ere perlaz jantziko ditugu. Gehien eramango direnak? Perladun aroak.

Bitxiak ez dira soilik emakumeentzako. Gizonezkoen look formal nahiz urbanoagoetan ere ezinbesteko elementu bihurtu dira. Ohiko erlojuez harago, lepokoak, eskumuturrekoak, edo eraztunak ere ikusiko ditugu gizonezkoetan. Eraztun handiak izango dira joera nagusietako bat, forma naturalak iradokitzen dituztenak eta ertz irregularrak agerian uzten dituztenak.

Christian Vierig via Getty Images

XXL TAMAINAKO ERAZTUNAK



12

moda eta edergintza gehigarria oinetakoak

OINETAN ERE EROSOTASUNA Emakumekoetan ‘cowboy’ itxurako botak nagusituko dira aurten, eta gizonezkoetan ‘snaker’ delakoak edo zapatilak jarraituko dute bogan.

Oskarbi

U

rtaro aldaketarekin oinetakoak aldatzeko garaia ere iritsi da. Udazken-neguko joerei begiratuta bueltan izango dira aurten hainbat klasiko. Aurreko denboraldietan joera izan direnetako batzuk finkatu egingo dira, eta badaude hainbat berritasun ere. Joerak joera, Oskarbi zapata dendako Oskarbi Gurrutxagak argi dauka, «Goierrin, batez ere erosotasunaren aldeko» apustua egiten dela esaterako orduan. Bertako klimak asko baldintzatzen du oinetako baten aldeko hautua egiterako orduan, horregatik, hemen «euritik eta hotzetik babestuko gaituzten oinetakoak» bilatzen ditugula dio, bai emakumezko, gizonezko zein haurren oinetakoak aukeratzerako orduan. Emakumeen oinetakoei dagokionean, cowboy itxurako boteak eta botinak nagusituko direla aurreratu du Gurrutxagak. «Modelo asko ikusiko ditugu, betiko botinez gain, aurten belaunera artekoak ere sartuko dira». Bota klasikoagoen artean ere, belaunera artekoak bueltan izango dira berriz. «Azken urteetan bota mota hori gehiegi ikusi ez dugun arren, aurten joera izango dira». Bota mota hori soineko eta gonekin eramateko aproposa da, baina aurten culotte formako prakekin ere eramango dira. Gainontzeko aukeren artean, militar itxurako botek ere bogan jarraituko dute aurten. Plataforma edo zoru bikoitzekoak izango dira asko. Zoru mota hori, track ere deitua, botetan ez ezik mokasin edo zapata klasikoagoetan ere ikusiko da. Oinetako mota honi dagokionez, «botak gehiago saltzen dira emakumeentzako, gizonek nahiago dituzte zapatak».

Oskarbi

GIZONEZKOETAN ASPALDIKO JOEREI EUTSIZ

Dena den, gizonezkoen oinetakoen artean snaker-ak edo zapatilak izango dira zalantzarik gabe, haren hitzetan, joera nagusia. Aspalditik datorren joeretako bat da, aurten are gehiago finkatuko dena, izan ere, joera hau «gelditzeko etorri» dela uste du Oskarbi dendako arduradunak. «Erosoak dira eta gaur egun daukaten diseinuari esker edozein arropa motarekin uztartu daitezke». Gizonezkoetan ez ezik, emakumezkoen look-etarako ere ezinbesteko pieza bihurtu dira. Negurako zapatilak «gore-tex dutenak izan ohi dira, euritik babesteko mintz iragazkorrarekin». Oinak bero mantentzen ere laguntzen dute.


moda eta edergintza gehigarria oinetakoak

13

Haurrentzako oinetakoak erosterako orduan, goierritarrek erosotasunari eta funtzionalitateari ematen diotela garrantzia dio. «Haurren oinak bero mantenduko dituzten eta euritik babestuko dituzten oinetako sendoak bilatzen dituzte, batez ere, gurasoak». Snaker edo zapatilen moda haurren esparrura ere zabaldu da, eta egokiak dira oso sasoi arteko denboraldi honetarako. Garai hotz eta euritsuagoetarako bota sendoagoetara jotzen da. Oinetakoen kalitatea materialak zehazten du, baita sarri, prezioak ere. Garai batean, material sintetikoz egindako oinetakoak nagusitu baziren ere, Gurrutxagak dio «larrua bezalakorik» ez dagoela. Larruz egindako oinetakoak garestiagoak diren arren, denboran gehiago irauten dute, eta oinarentzako bera-

OSKARBI GURRUTXAGA · Oskarbi denda

«Bertako klimak asko baldintzatzen gaitu, eta hemen bota edo oinetako eroso eta beroagoetarako joera dago, batez ere»

rentzako ere egokiagoak dira: «Transpiragarriak direnez izerdi gutxiago sortzen dute oinek eta beroagoak dira». Material sintetikoen artean kalitate ezberdinetakoak dauden arren, inoiz ez dira larruaren mailara iritsiko. Kalitatezko oinetako on batek, material egokia izatez gain, zoru on bat ere behar du, batez ere neguan euritik eta hotzetik babesteko. TAKOIAK BAI, BAINA NEURRIKOAK

Neguko oinetakoetan ere takoiek presentzia izango duten arren, ibiltzeko erosoak direnak gailenduko dira, azken urteetako joerari jarraituz. Gaur egun, takoiak karratuagoak dira, zabalagoak eta baxuagoak. Betiko takoidun zapata klasikoak ere egongo dira aukeren artean, eta plataformadun mokasinak ere bai, berrikuntza moduan. Azken joera horiek, ordea, Goierrin, nekez nagusituko direla uste du Gurrutxagak: «Bertako klimak asko baldintzatzen gaitu eta hemen bota edo oinetako eroso eta beroagoetarako joera dago, batez ere». Oinetakoen formari begiratuta, puntak karratu itxurakoak izango dira. Bota, botin edo zapatetan ikusiko den joeretako bat izango da, puntak eta forma borobilagokoak atzean utzita. Pasa den udaberriudako denboraldian mamitzen hasitako joera hori finkatu egingo da neguko oinetakoei dagokienean. Adituek diotenez, forma karratuari esker oinetakoa hobe egokitzen da oinera. Ez du aurreko aldean estutzen, sarri gertatu ohi den bezala, batez ere, oinaren anatomia errespetatzen duelako.


14

moda eta edergintza gehigarria osagarriak

AZKEN UKITUA OSAGARRIEKIN Polene etxeko poltsa borobila

Osagarriak ‘look’ bat eratzerako orduan ezinbesteko elementuak dira. Bai emakumezkoen modan, nahiz gizonezkoenean, ondokoak nabarmenduko dira. ZAPIAK Kolore, estanpatu eta tamaina ezberdinetakoak izango dira aukeran. Kolore bizi edo estanpatu ausarta dutenak udazken-neguko look ilunenei kolore puntua emateko aproposak dira. Lepoan eraman daitezke, baina aurten, berrikuntza moduan, buruan jarrita eramatea izango da joera nagusiena.

Versage

POLTSAK Krokodilo larruaren imitaziozko poltsak, diseinu geometrikodunak edo diru-zorroa zintzilik daramatenak izango dira joera nagusienak. Geometrikoen artean kaxa, borobil edo triangelu formakoak nabarmenduko dira. Poltsa hauek originaltasuna gehituko diote denboraldi honetako look sofistikatuenei.


15 Pepe Jeans

moda eta edergintza gehigarria osagarriak

GALTZERDIAK BISTAN Lehen osagarri praktikoa besterik ez zena, oinetan hotza saihesteko balio zuena, orain funtsezko osagarri bihurtu da. Praka estuekin edo motzagoekin galtzerdiak agerian geratzen direnez, galtzerdiak garrantzi handia hartu du, bai gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Moda-modan dago galtzerdiak agerian, edo praken gainetik, eramatea. Kiroletako galtzerdi zuri ikonikoez gain, puntuzko galtzerdi klasikoak (fina edo lodia), estanpatuak, marradunak...

Pepe Jeans

BURUA GOXO ETA BERO Gorputzeko bero gehienak burutik ihes egiten duela jakinda, neguko hotzak hasten direnerako armairuan bururako txanoren bat izatea komeni da. Gainera, praktikoa den osagarri bat izateaz gain, apaingarria ere bilakatu da, gizonezkoetan zein emakumeetan, haurretan zein helduetan. Aukera zabala dago buruko berokian. Hala ere, azken urteetako joerari eutsiz, batez ere, artilezko txanoak dira erabilienak.


16

moda eta edergintza gehigarria edergintza

ESKUZKO DRAINATZE LINFATIKOAREN ONURAK Eskuzko drainatze linfatikoa sistema immunologikoa indartzeko beste modu bat da. Linfaren papera, soberan dagoen likidoa odoleraino garraiatzea da.

E

skuzko drainatze linfatikoa eskuekin egiten den teknika bat da, linfaren zirkulazioa errazten duten mugimendu oso leun, motel eta errepikakorren bidez, likido organikoen koadro edematosoak, inflamazioak eta atxikipenak hobetuz. Sistema linfatikoak harreman estua du immunologia-sistemarekin, eta, beraz, eskuzko drainatze linfatikoak osasun-egoera hobetzen du oro har, eta oso eginkizun onuragarria betetzen du nerbio-sisteman, hainbat afekzio berariaz tratatzeaz gain. Eskuzko drainatze linfatikoa sistema immunologikoa indartzeko beste modu bat da. Sistema linfatikoa zirkulazio-sistemarekin paraleloan doan hodi-sistema bat da, baina odola garraiatu beharrean linfa garraiatzen du, molekula oso handiak mugiarazteko gai den likido zurixka bat, proteinak adibidez. Linfaren papera soberan dagoen likidoa odoleraino garraiatzea da, hondakinak dituen likidoa, organismoak hondakin horietatik askatu ahal izateko. Edemak edo erretentzioak sistema linfatikoa gune horiek arazteko gai ez denean gertatzen dira, hau da, likidoak eta substantziak gelditzen direnean. Honela, onura ugari ditu ondorengo arazoetan: edemak; bari-

zeak eta zango nekatuak; artrosia; artritisa; hematomak; zelulitia; organismoa eta zirkulazioa hobetzen ditu. SISTEMA IMMUNOLOGIKOAREKIN LOTURA ESTUA

Sistema linfatikoak eta immunologikoak lotura estua dute gongoil linfatikoen existentziarekin. Gongoil linfatikoak sistema linfatikoaren ibilbide osoan zehar agertzen diren arazketa-estazio moduko batzuk dira, eta agente patogenoak araztea, horiei aurre egitea eta kalteak neutralizatzea dute helburu. Sistema linfatikoa kongestionatuta dagoenean, gongoil linfatikoek ezin dute beren lana behar bezala egin, eta gongoilak handituta agertzeak gure barnean zerbait anormala gertatzen den seinale da. Eskuzko drainatze linfatikoko saio eraginkor batek gutxienez ordubete iraun behar du. Komeni da gelan giro harmonikoa eta erlaxaziorako egokia izatea. MUGIMENDU OSO MOTELAK ETA ERREPIKAKORRAK

Eskuzko drainatze linfatikoaren mugimenduak oso motelak eta errepikakorrak dira, betiere hodi linfatikoen norabideari jarraituz. Terapia hau aplikatzen duen pertsona tituluduna dela ziurtatu behar da. Ez


moda eta edergintza gehigarria edergintza

KLAUDE ETA JOSUNE REGIL · Josune&Klaude

da beharrezkoa fisioterapeuta izatea, eskuzko drogelinfatikoa ez baita terapia ofiziala. Eskuzko drainatze linfatikoaren arrakasta bere trebetasun profesionalaren, intuizioaren eta presioa eta erritmoa egiteko erabiltzen duen zehaztasunaren araberakoa da. SISTEMA IMMUNOLOGIKOAREKIN LOTURA ESTUA

Ez da beharrezkoa aurrez aipatutako gaitzetako bat jasatea eskuzko drainatze linfatiko batera jotzeko. Eskuzko drainatze linfatikoko masajea jasotzea plazera eta onura da edozein egoeratan. Handik minutu gutxira nabaritzen da gure gorputza erlaxatu egiten dela oharkabeko eta zoragarrizko mugetaraino.

«Edemak, barizeak eta zango nekatuak, artrosia, artritisa, hematomak, zelulitia, eta organismoa eta zirkulazioa hobetzen ditu»

17


18

moda eta edergintza gehigarria ile apainketa

PRODUKTU NATURALAK ILEARI BIZI BERRI BAT EMATEKO Ile mota bakoitzarentzako produktu bat baino gehiago dago aukeran; bakoitzari ondoen dagokiona aukeratu behar da emaitza onenak lortzeko. Udako denboraldia amaituta, eguzkiak, itsasoko haizeak eta gehiegizko garbiketek ilean eragindako kalteak konpontzeko unea da orain. Garai honetan, ilea deshidratatuagoa egon ohi da, koloreak oxidatuagoak eta adatsak itxura opakoagoa izaten du, ohiko distirarik gabea. Zorionez, udak gaztigatutako ilea indarberritzeko tratamendu ezberdinak daude egun, batez ere kimikoki tratatutako adatsei bizi berri bat emateko pentsatuta daudenak. Zumarragako Bicut ile-apaindegiko Silvia Guindulain eta Maria Eugenia Garmendiak diotenez, «ilea berritzeko eta indartzeko» tratamenduak dira gehien egiten direnak. Ile-apaindegian bertan egiten dituzte, bezero bakoitzak duen beharraren arabera. Olaplex deiturikoa, adibidez, «asko» eskatzen dute bezeroek eta «ilea proteinarik gabe geratu denean, ahul eta hauskor dagonean» egitea gomendatzen dute. Tratamendu bakoitzak bere iraunkortasuna du eta «gero eta gehiago egin, orduan eta hobe» mantenduko da ilea beraien esanetan. Gizonezkoen kasuan, ilea gutxiago tindatzen dutenez, ez

dituzte mota honetako tratamenduak gehiegi eskatzen. Ile erorketa da, batez ere, gizonezkoei gehien kezkatzen dien gaia eta ondorioz, «ilea indartzeko eta ‘gorputza’ emateko» lanak egiten dituzte gehiago gizonezkoetan. Behin ile-apaindegian beharrezko lanketa egin eta gero, etxean jarraipena ematea gomendatzen dute, ahal dela «osagarri naturalak dituzten produktuak erabiliz». Silikona eta parabeno gutxiago izaten dituzte, eta ondorioz «ilea luzaroan garbi mantentzen laguntzen dute». Garrantzitsua da ilea ondo garbitzea. Horretarako nahikoa da xanpu kantitate txiki bat ematea, «buruazalean eman behar da, ez ilean», zehaztu dute. Xanpu naturalek lehendabiziko garbialdian ez dute apar askorik ateratzen, baina «igurzten jarraitu behar» da. Egokiena xanpuarekin bi ekinaldi egitea da, eta garbiketarekin amaitzeko maskara bat jartzea. Ile mota bakoitzarentzako produktu jakin bat baino gehiago dago merkatuan, eta horregatik, bakoitzari ondoen doakiona aukeratu behar da emaitza ahalik eta onenak lortu ahal izateko.

«Tratamenduak ilea ahul eta hauskor dagoenean egitea gomendatzen da»




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.