Literatur gehigarria

Page 1

LITERATURA

Sorkuntzaren fruituak, azoketan

ESKEINE LEGORBURU

Osteguna,2011ko abenduaren 15a Testuak:E.Legorburu,E.Imaz,A.Apalategi eta I.Gurrutxaga


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 15a, osteguna

2 Literatura Argitalpenak

Sormena ez dago krisian Krisiaren eragina salmentetan nabaritu bada ere, sormen aldetik krisirik ez dagoela erakutsi dute Goierriko egileek, beste behin Aurten hogei liburu atera dituzte bertako idazleek, gehienak, ikerketa arlokoak Krisi ekonomikoak gogor jo ditu hainbat sektore, tartean, baita euskal ekoiztetxeena ere. Diskoen salmentek behera egin dute azken urteetan, eta liburuenak ere, ez daude etxafuegoak botatzeko moduan. Egileen sormenean ordea, krisiak ez du halako eraginik izan, eta aurten ere, Goierriko idazleek dozenaka lan argitaratu dituzte. Horietako batzuk, Durango euskal liburu eta diskoen azokan izan dira, beraien lanak aurkezten edo salmenta postuen atzean jarrita. Asteburuan Goierrin egingo diren lau azoketan ere, lan horiek eskuratzeko aukera izango da, zenbaitetan, egilearen beraren aurkezpenarekin lagunduta. Eskualdeko egileei dagokionean, aurten ere liburugintza izan da arlorik emankorrena. Guztira hogei lan aurkeztu dituzte bertako idazleek. Eleberrien arloan, aipatzekoak dira Xabier Mendigurenen Sakoneta edo Migel Angel Mintegiren Heriotza zuriz jantzita. Patxi Zubizarretak eta Antxiñe Mendizabalek berriz, umeentzako lan bana atera dute. Eta poesian, Tere Irastortza eta Koldo Zubeldia zaldibiarrena izan da ekarpenik esanguratsuena. Beste lan sorta bat, hamaika guztira, saiakera eta ikerketa arloan argitaratu dituzte. Hor daude Isabel Elortzak Donejakue bideari buruz egindako lana, edota Alfredo Morazak Aralarren bosgarren mendeurrena dela eta argitaratutakoa.

Patxi Zubizarreta ‘Eztia eta ozpina’ 1990eko hamarkadan, Salim gazteak, Maroko bere jaioterria hutzi eta Pariserako bidea hartuko du. Bide horretan, eztia eta ozpina edango ditu halabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina, Mendebaldeko errealitate gordinetik (Alberdania, 2011).

Migel Angel Mintegi ‘Heriotza zuriz jantzita’ Brasildik engainatuta ekarri eta ganbaran ezkutatuta dute neska brasildar bat. Elurraz eta inauteriez gozatzera Pirineoetara hurbildu diren lau gaztek neska horri laguntzea erabakiko dute, baina sekulako istiluetan sartuko dira (Ibaizabal, 2011).

Goierriko hainbat egile, duela lau urte, Goierriko Kasta idazle mugimenduak antolatutako emanaldian.

Eneko Aizpurua ‘Errauts’ Lazkaoko idazlearen aurreneko eleberria da Errauts. Nobela beltzaren generoa landu du. Bere jaioterrian girotu du istorioa. Magrebtar bat labankadaka hil dute, eta abokatu batek, kazetari bati eskatuko dio hilketa argi dezan. Ikerketak ezkutuko interesak eta negozio ilunak utziko ditu agerian (Erein, 2011).

Aitor Arana ‘Santurtziko mamuak’ Itzulpen lan ugari egiten ditu urtero Aitor Arana legazpiarrak, baina aurten, Santurtziko mamuak umeentzako liburua osatu du. Bertan, mamuak jendea izutzeko baino, jendea laguntzeko eta alaitzeko daudela erakusten du egileak (Ibaizabal, 2011).

Miriam Luki ‘Euslandia’ Antxiñe Mendizabalek ‘Katti beti endredatzen’ lana atera du. MIKEL VAZQUEZ

Antxiñe Mendizabal ‘Katti beti endredatzen’ Antxiñe Mendizabal ere, umeentzako lan batekin dator. Katti eta etxekoak bolada zaila pasatzen ari dira: bikiak jaio direnetik, etxean zalaparta batean bizi dira, aitaren lantegian arazoak dituzte, eta ama lan guztiei aurre egin ezinda dabil. Kattik, halere, badaki arazoei aurre egiten (Elkar, 2011).

Maddi Elorza ‘Iraganaren ispilu’

Tere Irastortza ‘Eta orain badakit’ Tere Irastortza idazleak, bizitzaz eta zoriontasunaz hausnarketa egin du bere azken lanean, Eta orain badakit poesia bilduman. Poema horiek, «artifizio urritasuna eta benetakotasuna» dituzte ezaugarri (Pamiela, 2011).

Xabier Mendiguren ‘Sakoneta’ eta ‘Motozerra’ Xabier Mendiguren idazle beasaindarrak bi liburu argitaratu ditu aurten. Sakoneta lanean,

Euskal Kulturgintzaren transmisioari buruzko ikastaroan entzundako hariak, transkripzioak, prentsako errekorteak, poemak, komikiak, pelikulak, abestiak, pintadak eta musika askoren hariak ehuntzen ditu Miriam Luki, GOIERRIKO HITZAko kazetariak Euslandia lanean. Hori guztia euskal kulturaren eta euskal izaeraren inguruko hainbat galdera egiteko (Lanku, 2011).

Migel Angel Mintegi ‘Heriotza zuriz jantzita’ lanarekin dator. MAITANE LEGARRETA

AHTren lanak direla eta, hustu behar duten baserri bat, eta ertzainen eta ekologisten arteko tira-birak lantzen ditu. Motozerra berriz, hainbat ipuin klasikoren ikuskera berritua da, beldurrezko istorio moduan kontatzen duena (Elkar, 2011).

Koldo Zubeldia ‘Aralar, gogoko iturri’ Jaioterri duen Zaldibiari eta batez ere Aralarri idatzi dio Koldo Zubeldiak. Bilduma honetan jaso dituen 45 olerkietan, mendia eta natura izan ditu inspirazio iturri (Erroteta, 2011).

XX. mendeko lehen 30 urteetako Euskal Herriko argazkilaritza aztertu du Maddi Elorzak Iraganaren isipilu liburuan, Donostiako Novedades aldizkaria oinarri hartuta. Jatorrizko liburua gaztelaniaz argitaratu bazuten ere, Maramara taldeak euskarara itzuli du (Kutxa Fundazioa, 2011).

Maddi Garcia ‘Gazteak eta autoa’ Goierriko gazteek autoarekin duten harremana aztertu du Maddi Garcia idiazabaldarrak, Gerriko


2011ko abenduaren 15a, osteguna • goierriko hitza

Argitalpenak Literatura 3 ,

Goierriko kasta

MAIDER DEL OLMO

Halabeharrak ekarri nau paraje honetara. Lur idorrak dira, idorrak bihotzak eta idorrak egunak. Inork ez zidan galdetu, inork ez zidan hitza eman, ura tantaka, egunean 20 edo. Eguzkiak higatutako lau horma, begiak erreta eta azala ilunkara. Senideak platerak baino gehiago, maite ditut denak, maitasuna oraindik deskubritu ez badut ere. Bizi-itxaropena? Handia, baina lurralde honetan denbora falta zaigu, batez beste 60 urte, eta orduan paradisura, garaia baino lehen inork ezagutu nahi ez duen paradisura. Aita eta hiru anaiak ehiztariak dira. Lehoi beldurgarria hiltzera ateratzen dira egunero, hark hil zuen osaba eta hark hil zuen arreba zaharrena. Ez dudala negarrik egin behar esaten didate, handia naizela dagoeneko, eta malkotan isurtzen den ura ezin dela alferrik galdu. Ez dakit gaur lehoia hilko duten. Dena den, laster hilko da bakarbakarrik; gu baino gutxiago bizi dira lehoiak ezta? Dagoeneko

zaharra behar du izan, ni jaio aurretik ari baitira harrapatzeko ahaleginean. Bitartean baloia hartuko dut eta jolastera joango naiz. Salem ere etorriko da, esku bat falta zaio eta atezain izateko txandan ez du parte hartzen, baina berdin da, maite dut eta gainera berea da baloia. Gaur iturriaren aurreko lautadatxoan jolastuko dugu, ez da hain irregularra eta inguruan harri pilo bat dago, zelaia atontzeko. Futbolaria izan nahi dut, hori da nire ametsa, baina amak lehoia harrapatzen ez badute ehiztaria izan beharko dudala esaten dit. Gurasoak telebista ikusten ari dira, ni haien erdian nago. Adi-adi daude gurasoak, zer-

Ikerlan Bekaren bidez argitaratu duen liburuan. Ikerlan horretan, bere tesia datu esanguratsuz lagunduta aurkezten du (Gerriko Ikerlan Beka, 2011).

nak biltzen ditu, besteak beste, «mankomunitateari egiten zaion omenaldi» honek. (Gipuzkoako Foru Aldundia - Enirio-Aralar mankomunitatea, 2011)

larunbat honetan aurkeztuko du, 11:30ean, Zegamako jubilatuen elkartean. Liburuko argazkiak ere erakutsiko dituzte, Tartalo kultur etxearen aurrean.

Isabel Elortza ‘Errege bidea, Santiago bidea’

Mitxel Murua ‘Andres Urdaneta’

Garai bateko Errege bidea zenak, eta gaur egun Donejakue bidea bezala ezagutzen denak, Beasaindik Zegamaraino izan zuen ibilbidea eta haren inguruan sortutako azpiegiturak (ospitaleak, elizak, aterpetxeak, ostatuak...) aztertu ditu Isabel Elortzak, Xabier Azurmendi bekaren bidez (Gipuzkoako Foru Aldundia-Zegamako Udala, 2011).

Gure pertsonaiak sailaren barruan, Gipuzkoako pertsonaien inguruko liburuak eta DVD bat argitaratu dituzte aurten, gaztetxoentzat. Horietako bat, Andres Urdaneta esploratzaile ordiziarraren ingurukoa da. Mitxel Muruak idatzi du, eta Juan Carlos Nazabalek eta Imanol Zinkunegik egin dituzte marrazkiak (Elkar, 2011).

Idiazabalgo Ikerketa Taldea ‘Idiazabal txuri-beltzean’

Joan Mari Torrealdai ‘Lazkaoko Beneditarren dokumentazio gunea; Juan Jose Agirreren artxiboa’

Iñaki Iurrebaso ‘Legazpi, 1936’

Joan Mari Torrealdaik, Lazkaoko fraide beneditarrek eta batez ere Juan Jose Agirrek osatutako artxiboa eta dokumentazio gunea aztertu ditu. Aita Juan Josek duela ia 40 urte Lazkaoko Santa Teresa monasterioan sortu zuen artxiboaren ibilbidea jasotzen du liburuak (Beneditarrak Fundazioa, 2011).

Alfredo Moraza ‘Enirio-Aralarko mankomunitatearen urteurrena (1409-2009)’ Enirio-Aralar mankomunitatearen 500 urteko historia bildu du Arantzadi elkarteko Alfredo Moraza historialariak. Herrien artean eta mugen inguruan izandako gatazkak eta lortutako adostasu-

Legazpiko Udalaren ekimenez eta Euskal Memoria proiektuaren babesarekin, 36ko gerrak Legazpin izan zuen eragina aztertzen duen liburua da. Iñaki Iurrebasok egin du ikerlana, eta gerra hartan «sufritu zutenei omenaldia» izan nahi du. Hainbat herritarren laguntza izan zuen Iurrebasok informazioa biltzerako garaian, eta dokumentu ugari ere jaso ditu (Legazpiko Udala, 2011).

Iker Zaldua Lehoi ehiztaria

Idiazabalgo azken mendeko historia iruditan jasotzen duen bilduma argitaratu dute Idiazabalgo Ikerketa Taldeak eta udalak. Herritarrek utzitako 300 argazki erabili dituzte lan horretarako, denak ere, 1900 eta 1975 urteen artean ateratakoak. Liburuaren aurreneko edizioa berehala agortu zen (Idiazabalgo Udala, 2011).

Martin eta Igor Garcia ‘Beasain, 1862: Trenaren bideetatik barna’ Beasaingo Paperak bildumaren 19. liburukia, Martin eta Igor Garcia aita-semeek egin dute. Bertan, 1862an trena Beasaina iritsi zenean herria nolakoa zen jaso dute, trenbidearen bi aldetan zeuden eraikinen inguruko informazioa emanez eta «herriaren orduko erradiografia» eginez (Beasaingo Udala, 2011).

Angel Irigoras ‘Hezkuntzaren lekuko batzuk’

Jose Luis Ugarte eta Aitor Azpiazu ‘Lehengo Aztiri’

Angel Irigoras zegamarrak, bere herriko eta inguruko gaiak ikertzen jarraitzen du. Laugarren liburua du dagoeneko, eta bertan, Zegaman izan diren ikastetxeak aztertu ditu, datuak eta testigantzak bilduta. Liburuan, 400 argazki inguru ere bildu ditu. Lan hori,

Gabiria eta Legazpi artean dagoen Aztiria auzoaren historia, bertako baserri eta biztanleen informazioa, toponimia eta etnografia bildu dituzte Jose Luis Ugartek eta Aitor Azpiazuk, Iakobe Katarainen argazkiekin lagunduta. (Burdinola Elkartea, 2011).

bait garrantzitsua esaten arituko dira, baina nik ez dut ezer ulertzen. Hiru gizon agertu dira mozorrotuta, ez dakit zertaz, zakuak zituzten buruan. Aitak esan dit gaur egun historikoa dela, ez dakit zer esan nahi

Ez dudala negarrik egin behar esaten didate, handia naizela dagoeneko, eta malkotan isurtzen den ura ezin dela alferrik galdu

duen historikoarekin, baina zerbait inportantea uste dut. Amak esan dit ez dela hainbesterako, egun garrantzitsua dela, baina gauzak ez direla gehiegi aldatuko. Aitari ari zaio orain, beste aldetik urratsak eman behar direla...Horrela hasten direnean joan egiten naiz, ez dut ezer ulertzen, zer gauza dira aldatuko ez direnak? Zer da historikoa?. Gaur, ordea, beraiek joan dira, sukaldera uste dut, hitz eta pitz. Ni telebista ikusten geratu naiz. Marrazki bizidunak jarri ditut, DVDa, zergatik telebistan gauza atsegin bat ari ziren ematen telediarioan. Gizon bat zegoen hilik eta inguruan jende pilo bat erotuta bezala, oihuka, bandera mordo batekin. Ez nuen ezer ulertzen, gizonak zerbait esaten ari ziren eta telebistan letrak jarri dituzte zer esaten duten jakiteko, ez baitute gu bezala hitz egiten. Nire adineko ume bat agertu da, «Azkenean futbolaria izango naiz! Lehoi beldurgarria harrapatu dute!» dio.

Eneko eta Aiora, 2009an, Ataungo liburu eta disko azokan. A. APALATEGI

Musikak ere izango du tokia azoketan Goierriko musikariek argitalpen askorik egin ez badute ere, aurten musikak presentzia izango du azoketan Liburugintzan ez bezala, diskogintzari dagokionean aurtengoa ez da urte emankorra izan bertako artistentzat. Eskualdeari dagokionean, bi disko daude aipamena merezi dutenak. Batetik, Ordiziako Gaztetxeak bere 25. urtemuga dela eta atera duen bilduma lana. Bertan, gaztetxean jo izan duten edo gaztetxearekin harreman estua duten talde sorta bat bildu dute. Beste lana, Gorka Hermosa soinujolearen Flamenco etxea lana da. Flamenkoa eta

euskal musika uztartu ditu, sormen berriko piezak eginez, eta hainbat artistekin elkarlanean. Musika eskaintza azoketan Argitalpen aldetik eskas antzean ibili arren, Goierriko liburu eta disko azoketan musikak bere tokia izango du; aurten inoiz baino gehiago. Ataunen, Enekok eta Aiorak Geure kolkotik lanerako grabatu dituzten piezak joko dituzte. Eta segidan, Esne Beltza taldeak azken DVDa aurkeztuko du, Xabi Solano bertan dela. Lazkaon berriz, Bidertzean eta Seiren taldeekin solasaldi bana egingo dute, beraien kantutegiari errepasoa emanez. Beasainen kantu-jira egingo dute, eta Seguran, Xabier Leteren kantak abestuko dituzte.


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 15a, osteguna

2011ko abenduaren 15a, osteguna • goierriko hitza

4 Literatura Liburu eta disko azokak

Liburu eta disko azokak Literatura 5

Bihartik igandera, euskal liburu, disko eta jostailu azokak egingo dituzte Lazkaon, Ataunen, Seguran eta Ordizian; azokaren barruan, hitzaldiak, aurkezpenak eta musika saioak izango dira.

Azoka, elkarlanaren fruitua

Literatura tertulia, Seguran Seguran 5. aldia da azoka antolatzen dutena, eta azkeneko urteetan bezala, Botikaxahar kultur gunean egingo dute. Azoka bihartik igandera artean egingo duten arren, gaur arratsalderako Goizalde Landabasorekin literatura tertulia antolatu dute. Ostiralean, azoka ireki eta gero, argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, eta larunbatean, musika eskolakoek saioa egingo dute. Igandean, goizez bakarrik irekiko dute azoka.

L

iburu, disko eta jostailu azokak harremanetan jarri ditu aurten ere Lazkao, Ataun, Segura eta Ordizia. Azkeneko urte hauetan lau herri horiek elkarlanean ari direlako, Azokak lotzen gaitu leloa jarri diote aurtengo ekimenari. Atzo egin zuten aurkezpena Ekhi Albizu Segurako Aitz-Lehor Guraso Elkarteko kideak, Nekane Apaolaza Ordiziako Hitzaro euskara elkarteko ordezkariak, Aitor Aldasoro Ataungo Irakurle Taldeko kideak eta Joxepa Madariaga Lazkaoko Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteko kideak. Liburu, disko eta jostailuen azokaren aintzindaria Lazkaoko herria da, aurtengoa jada antolatzen duten 23. aldia baita. Gerora animatu ziren ataundarrak eta segurarrak. Hirukoteari gehitzen azkenekoak ordiziarrak izan ziren. Azkeneko bizpahiru urteetan batera antolatzen dute azoka. Abendua iritsi baino aste batzuk lehenago asten dira biltzen, ekintza osagarri bat egin behar badute data zehazteko, eta orokorrean azokari buruzko xehetasunak lotzen joateko. Ekhi Albizu segurarraren hitzetan, «gure artean harreman oso ona dugu, eta elkarlanak fruitu onak ematen ditu». Azken urte hauetan, gainera, beste zenbait herrirekin harremanetan jarri dira, eta «espero dugu emandako urratsek azoka hau Goierri guztira zabaldu ahal izateko balioko dutela», gehitu du segurarrak. Azokak bihartik igandera bitartean egingo dituzte lau herri horietan, hasierako helburu berarekin, alegia, Euskal kultura herritarrengana, haurrengana, gazteengana eta helduengana, zabaltzeko xedearekin. «Badakigu duela gutxi Durangon azoka egin

izango da. Arratsaldean, besteak beste, Esne Beltza taldeak bere azken DVDa aurkeztuko du, antzokian. Igandean haurrentzako txokoan Mertxe Aizpuruak ipuinak kontatuko ditu.

Joxepa Madariaga, Aitor Aldasoro, Nekane Apaolaza eta Ekhi Albizu atzo Seguran. ESTITXU IMAZ

zutela, baina herritar askok ez dute joaterik izaten edota nagikeria ematen die haraino abiatzeak. Horregatik lau herri hauetan, euskal kulturaz gozatzeko aukera ematen diegu». Lau azoketan edukiko duten materiala ia osotasunean euskarazkoa izango da edota euskarari zein Euskal Herriari buruz idatzitakoa. Lau herri horietako udalek ere laguntza eman dute, eta horri esker erosketak egiteagatik %15eko beherapena egingo diete bertaratutakoei. Bide Ertzean taldea, Lazkaon Azokarik zaharrena, Lazkaokoa, plazako frontoian egingo dute aurten ere. Ostiralean Bide Ertzean taldearekin solasean eta jolasean aritzeko aukera izango du

jendeak, 20:00etatik aurrera. Larunbatean Seiren taldekoak izango dira bertan. Igandean berriz, Goierriko Bertso Eskolako Lazkaoko taldeko bertsolariek saioa egingo dute, eguerdian. Joxepa Madariagak jakitera eman duenez, azoka egiteko San Benito ikastolakoen laguntza izan ohi dute, haiek bigarren eskuko jostailuen merkatu txikia jartzen baitute Ruandara dirua bidaltzeko. Bestalde, batxilergoko ikasleek hainbat lan ere egingo dituzte, ikasturte bukaerako bidaiarako dirua lortzeko. «Argi dago, beraz, herri barruan ere, elkarlanari esker ateratzen dugula aurrera azoka». Ataunen hiru auzoetan txandaka egiten dute azoka, eta aurten San Martinen tokatzen da.

Orain arte San Martinen leku irekian egin izan dute, baina aurten areto itxi bat aukeratzea erabaki dute, Aitor Aldasaroren hitzetan «babes gehiago izan dezagun». Udalarena den Graziñaberri aretoan egingo dute azoka. Esne Beltza, Ataunen Ostiralean Xibertako aktak 1977 liburuaren aurkezpena egingo dute. Jexux Arin ataundarrak parte hartu zuen bilera horietan, eta bera izango da azokan batzarrari buruzko kontuak gogorarazteko. Larunbatari Herritarren txokoa izena jarri diote, herritarra den edo herriko jatorria duen idazle batek liburua aurkeztuko baitu. Aurten Eneko Aizpuruaren Errauts liburuari buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera

Goierriko Kastakoak, Ordizian Hitzaro euskara elkartearen eskutik aurten hirugarren azoka antolatu dute Ordizian. Lehendabizikoa Andra Mari kaleko areto batean egin zuten. Nekane Apaolazak esan duenez, «baldintzak ez ziren horren egokiak», eta iaz hasi ziren, Udalak lagunduta, Barrena jauregian egiten. Aurten ere bertan irekiko dute azoka. Ostiralean Musika eskolako taldeek emanaldia egingo dute, azokan, 19:00etan hasita. Larunbatean, besteak beste, Goierriko Kastaren literatura emanaldia izango da, eta igandean Santa Ana abesbatzak Eguberri kontzertua egingo du. Oianguren Institutuko eta Jakintza ikastolako ikasleek, berriz, pintxoak salduko dituzte beraien ikas bidaiarako dirua ateratzeko. Bukatzeko, goierritarrak animatu nahi izan zituzten azoketara buelta bat ematera. «Olentzerok ere bertan egiten ditu erosketak, eta nahi duzuen hori asteburua baino lehen eskatu» zioen Albizuk irribarrez. Madariagaren hitzetan, «asteburuetan gurasoek paga ematen diete haurrei gozokiak erosteko, eta ez litzateke ideia txarra izango diru apur bat ematea haurrak azokan nahi duen liburua erosi dezan».

G Liburu eta disko azokak ATAUN

tuzte zuzenean, era akustikoan.

ABENDUAK 16

ABENDUAK 17

p18:00. Azokaren irekiera. p19:00. Graziñaberri aretoan, ‘Las actas de Txiberta - Xibertako aktak 1977’ liburuaz hitz egingo dute, bilera haietako partaide izan zen Jexux Arin ataundarrarekin. p20:00. Azokaren itxiera.

pGoizean. Txokolate beroa bizkotxoarekin. p18:00. Salda beroa. p19:00. Buruhandiak. Asto gurdiarekin paseatzeko aukera. Gaztaina erreak. p20:00. Seiren taldearekin solasean eta jolasean. Beraien bizitza musikala biluztuko dute, eta ondoren, dozena erdi bat kantu joko dituzte zuzenean, era akustikoan.

ABENDUAK 17

p10:00. Azokaren irekiera. p12:00. Eneko Aizpuruak Errauts lana aurkeztuko du, Graziñaberri aretoan. p17:30. Enekok eta Aiorak, Faborez 05 diskoan Armuñoren omenez egindako kantak aurkeztuko dituzte, Graziñaberrin. p18:00. Esne Beltza taldearen DVDa aurkeztuko dute, Xabi Solano eta DZren eskutik, herri antzokian. p20:00. Azokaren itxiera. ABENDUAK 18

p11:00. Mertxe Aizpurua ipuin kontalaria, Graziñaberrin. p12:00. Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuaz solasaldia, Jose Anjel Irigarai eta Pello Elzabururekin. Udaletxeko batzar aretoan. p14:00. Azokaren itxiera.

Ostiraletik igandera, 1.500 produktu egongo dira herritarren eskura Gernika pilotalekuan egingo duten azokan Eskeine Legorburu Beasain Aurtengoa, 22. aldia izango da azoka antolatzen dutena, eta beasaindarrek 1.500 produktu izango dituzte eskura, bertan erosteko. Ostiraletik igandera egingo dute aurten ELEDA, Euskal Liburu

Eta Disko Azoka, Gernika pasealekuko pilotalekuan. Koldo Agirre alkateak esan duenez, azokan liburuak eta diskoak erosteaz gain, jostailuak, filmak, DVDak, komikiak eta gurasoentzako materiala ere erosi ahalko da. Etxean haurrak eta gaztetxoak dituzten familiei katalogoa bidali diete udaletxetik, azokan zein produktu aurkitu ahalko dituzten aurrez jakin dezaten. Bihar goizean ikastetxeetako ikasleak izango dira azokara bixitan joango direnak. Arratsaldeko 17:00etan egingo dute irekiera

ekitaldia, eta igandera arte goizez zein arratsaldez egongo da irekita azoka: goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Mintzodromoa larunbatean Aurtengo azokan, berrikuntza Mintzodromoa ekintza izango da. Marian Toledo Udal Euskategiko zuzendariak azaldu duenez, mintzalaguna egitasmoan parte hartzen duten kideen ideia izan da Beasainen ere Mintzodromoa antolatzea. Udal Euskaltegiko eta AEK euskaltegiko ikasleek eta

nahi duten herritarrek parte hartu ahalko dute egitasmoan, Toledoren esanetan, «helburua euskararen kale erabilera bultzatzea baita». Gernika pasealekuan jarriko duten karpa azpian, egunero euskaraz hitz egiten dutenak eta egiten ez dutenak elkartuko dira, eta ordubete inguruz hitz egin beharko dute lauko taldetan banatua. Toledok azaldu duenez, «eguneroko gaiak izango dituzte hizpide parte-hartzaileek: kirolak, gizartea, kultura… Berriketa lasaiean eta txokolate beroa edanez igaro-

ko dute arratsaldea». Mintzodromoko lehen saioa 17:00etan izango da, eta bigarrena 18:00etan. Herriko hainbat pertsonai famatuk parte hartuko dutela aurreratu du Toledok, eta Goenkale telesaileko hainbat aktore ere etortzekoak omen dira.

BEASAIN ABENDUAK 16

pGoizean. Ikastetxeetako ikasleen bisitak. p18:30: Irekiera ekitaldia. Aurtzakako dantzarien eta bertso eskolako ikasleen saioa. p20:00: ‘Eta orain badakit Itsaso kontra bat’ hitz, musika eta irudizko poesia irakurketa Igartza Jauregian. Tere Irastortza eta Itziar Gomez idazleekin eta Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikariekin, Izaskun Etxeberriaren argazkiekin lagunduta.

p13:00. Udal Musika Eskolako trikitilarien saioa. p17:00. Mintzodromoa. p19:00. Iruñeko erraldoiak eta gaztaina erreak. ABENDUAK 18

p12:30. Migel Angel Mintegiren ‘Heriotza zuriz jantzita’ liburuaren aurkezpena. p13:00. Kantujira.

ORDIZIA ABENDUAK 16

p17:00. Azokaren irekiera, Barrena kultur etxean. p18:00. Jakintza eta Urdaneta dantza taldeen emanaldia, eta kartel lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Txoripistolak ere banatuko dituzte. p19:00. Musika eskolako talde ezberdinen emanaldia, Barrena Kultur Etxean.

p17:00. Mertxe Aizpuruaren ipuin kontaketa, Barrenan. p19:30. Goierriko Kastako idazleen literatura emanaldia, Barrena Kultur Etxean. ABENDUAK 18

p19:00. Santa Ana abesbatzak Eguberrietako kontzertua egingo du elizan, Barikuan taldearen laguntzarekin.

SEGURA ABENDUAK 15

p19:00. Literatur tertulia Botika Xaharrean, Goizalde Landabasorekin, haren ‘Branskit’ liburua gaitzat hartuta. ABENDUAK 16

p18:00. Kalejira txistulariekin herrian zehar. Ondoren, dantza saioa azoka aurrean. p18:30. Azokaren inaugurazioa Botika Xaharrean. Argazki lehiaketako sari banaketa. ‘Xabier Lete oroituz’ kantuak herriko abesbatzaren laguntzarekin. Segidan, gaztainak eta ardoa banatuko dituzte.

LAZKAO ABENDUAK 17 ABENDUAK 16

Aurkezpenak eta ekintzak Beste urtetan bezala, bihartik igandera bitartean hainbat idazlek euren lanak aurkeztuko dituzte Beasainen, eta herriko musika zein dantza taldek saioak egingo dituzte.

p12:00. Salda beroa eta pintxoak. Haurrentzako jolasak. Goierriko Bertso Eskolako Lazkaoko taldeko bertsolarien saioa.

ABENDUAK 17

ABENDUAK 17

Mintzodromoa da aurtengo berrikuntza Beasainen

ABENDUAK 18

p16:30. Txokolate beroa bizkotxoarekin. p20:00. Bide ertzean taldearekin solasean eta jolasean. Beraien bizi musikalari errepaso bat emango diete, eta ondoren, dozena erdi bat kantu joko di-

p11:00-14:00. Azoka zabalik. p13:00. Musika eskolako ikasleen emanaldia. p17:00-20:30.Azoka irekita. ABENDUAK 18

p11:00-14:00. Azoka irekita egongo da goizean zehar.

,

Goierriko kasta -Hirekin geratuko naun. -Nirekin zertan? -Zuloak ehizatzen. -Eta zer egingo diagu ehizatutako zuloekin? -Zulo handi bat. -Eta zer sartuko diagu zulo handi horretan? -Poltsiko honetako ogi apurren gosea.

Irati Goikoetxea Zuloak Demagun zeru gorritzen hasia. Izan daitezke arratsaldeko seiak hiru gutxi. Eta izan daiteke astearte bat egutegi soilduan. Urteak gutxi pisatzen du garaiotan; gaztaina erdika berdindu ahalko genuke pisuaren zama. Bi kilo eta laurden pisatzen du urteak garaiotan. Ehun eta zazpi gaztaina erdi. Negu bezperatan zeru gorriak biluztura lotsatuen ezkutaleku bihurtzen dira. Negu bezperatan masaila gorriak dira ondoen ezkutatzen asmatzen dutenak. Demagun, beraz, zeru gorritzen hasia. Izan daitezke arratsaldeko seiak bi gutxi honezkero. Demagun bi usoren arteko elkarrizketa, parkeko umeen oinpe zapalduetan elkarrizketa galdua. Demagun zu, bi usoei begira, edo parkeko umeen oinpe zapalduei, edo zeru gorritzen hasiari, edo pisurik ez duen astearteari. Demagun hotzak masaila gorriak ehizatu dizkizula zuri ere; aurpegia non zintzilikatu asmatu bitartean ohartu zara ogi apurrak dituzu-

,

la poltsikoan. Demagun usoak sartu zaizkizula poltsiko banatan eta elkarrizketak aurrera jarraitzen duela zure izterren parean… -… -…ez hoa orduan? -Hemen geratuko nauk. -Hotzak lumak erreko dizkin. -Putz egingo zioat… -Erretasunari? -Ez, hotzari… -Badakin zer dion ipuinak… -Ez, ez zakiat… -Usoa harrapatu nahi eta hotzari egin ziola tiro halakoren batek… -Eta? -Zulatuta bizi dela ordutik hotza. -Eta? -Hotzari egin nahi eta zuloari egingo dionala putz. -Eta? -Hotzak lumak erreko dizkin. -Putz egingo zioat… -Hotzari? -Ez zuloari… Hi bahoa? -Ez dinat uste… -Bahindoala uste nian.

,

Goierriko kasta

Tere Irastortza Beldurra uxatzeagatik Beldurra uxatzeagatik akrostiko bat idatzi ostean lotaratu nauk hire ondora,berriz. Ametsetan haiz, ta ni sarean harrapatutako tximileta nauk hire ametsean, begira-begira hagokit, argia irisatu egiten dela diok nire hegaletan ta argia nire hegaletan bakarrik ikusten dela geldi nagoenean

Demagun zeru gorritzen hasia. Demagun arratsaldeko seiak eta minutu bat. Demagun denboraren izerdia izterren parean. Demagun hotzak masaila gorriak ehizatu dizkizula zuri ere; aurpegia non zintzilikatu asmatu bitartean ohartu zara ogi apurrak dituzula poltsikoan. Ogi apurrak eta bi zulo txiki. Beti amorratu izan zaituzte poltsikoetan egiten diren zuloek. Negu bezperatan masaila gorrien ezkutaleku eta hegoaldera egiten ez duten usoen habia-toki bihurtzen direlako akaso. Demagun seiak eta bi minutuan negu bezperako astearte gorritzen hasiak eskuak poltsikoan harrapatu zaituela. Gosea ehizatu diozu zeure buruari. Gosea zulo eta guzti. Ogi apurren arrastoa minutuen joanak irentsi dizu. Edo minutuen zuloak. Demagun usoek hizketan jarraitzen dutela poltsiko barneko zuloei putz eginez. Putzaldiek bultzata izterren parean izerdia dantzan dabilkizu...

Goierriko kasta

Ekaitz Goikoetxea E(h)izakia ohe-ondoan ta autoa gasolinaz ondo beterik atarian zuzenean irteteko presto, ta jantzirik eramango dudanaz gain oinetakoak, eta beroki eta euritakoak eta txartelak autoan, badaezbada,

ta heu lo egiten ez dakien sugegorria haiz nire habian gordea.

besteon ametsak hiltzaile baitira hainbat gauetan, eta batez ere, ehizerako hedeak hedatuak direnetan egunsentietan,

Beldurtzen nauk hire ametsekin ta nahiago diat ez lo hartzea hire ondoan, batez ere, irria ageri bazait; ta orobat, ernai bizi-izatea iheserako bada ere; ta horregatik dizkiat beti giltzak

Ta ez diat uste hiltzeak beldurtuko nauenik, nire ordu horretan, bai ordea inork ni akabatzea basapiztia naizelakoan edo argiak iada nire hegalak erre dituelakoan

Zimur lisatu berriak, hauts arrastoak, oroitzapen zuri-beltzak, armiarma sareak, hezetasun orbanak, hirugarrenez berotutako espageti hotzak, ebaki hondarrak kafesne kikaran, y nos dieron la una y las dos y las tres, Joaquin Sabina, botila hutsa, edalontzi betea, ilargi erdia, hontz uluak, autoak, autoak eta itzalak, semaforo komunistak, tik, tak, tik, tak, barkatu une honetan ez gaude etxean utzi zure mezua seinalearen ondoren piiiiiiiiiiiiiiiiiii, bederatziak eta bost, atekadak, pausoak, serrail hotsa... gizon batek bere emaztea hil du bizilagunaren telebistan. Gauak hartu dizu bihotza eta bakarrik zaude, bakar-bakarrik. Gauak hartu dit bihotza eta bakarrik nago, bakar-bakarrik.


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 15a, osteguna

6 Literatura Irakurgaiak ,

Goierriko kasta

….eseri, eseri lasai. Nahi duzu kafe bat, kopa bat, garagardo bat? Ines, Ineeees... Bueno, hementxe gaude ba. Egia esateko harrigarria egin zait zuen egunkari horrek ehizari buruzko erreportaje bat egin nahi izatea, ez al zarete ba ezkerrekoak eta ekologistak? A, Inés, estas aquí: trae una cerveza para el chaval, y agua, un vaso de agua para mí. Gracias. Badakizu, adinean aurrera egiten dugunean gustuko guztia kentzen digute osasunaren aitzakian... Baina esaten ari nintzaizuna, pozten naizela zuen egunkari progre horrek ehiza bere orrietara eramatea, gurea baino jardun nobleagorik ez baita. Ehiztari ez zaretenok ez duzue ulertzen, baina parez parekoa da guk animaliarekin eta naturarekin izaten dugun lehia. Eta ez da izango munduan ehiztariok adina maite eta zaintzen dugunik natura... zer uste dute ekologista hirikume tentel horiek? Horiek ez dakite zeintzuk diren naturaren legeak, natura horrelakoa baita: otsoak jaten du ardia, baina otsoak maite ditu otsokumeak, eta gizakiaren erasoetatik indar osoz babesten. Ez da ankerkeria kontu bat, bizitza, bizi-legea, baizik. Bakoitzak bereari eustea. Noiz hasi nintzen Afrikara safarietara joaten? Ez dakit ba, igoal izango

,

tea baino gehiago estimatzea, jateko ez, baizik eta disekatzeko ehizatzea. Gracias, Inés, sí, está todo bien. No mujer, no me estoy cansando demasiado. Sí, sí, ya me he tomado la pastilla. Ikusten duzu zeinen arretatsuak diren neska kolonbiar hauek. Baina ez pentsa, e, eskerrak berari. Baina tira, Afrikaz ari ginen. Ba, horixe, hemengo giroarekin nazkatuta hasi nintzen hara joaten: Zambia, Zimbawe, Hego Afrika. Zerbait estetikoa baita niretzat ehiza, edo mistikoa... Etorri, etorri, etorri nirekin. Zortea izan duzu, e? Oso aldarte onean topatu nauzu, eta mutil bizkorra ematen duzu. Etorri, nire altxorrak erakutsiko dizkizut. Sartu, sartu, hau da etxe honetako gelarik ederrena: ikusten horko errinozero burua? Bizirik dagoela ematen du, ezta? Eta zebra? Ez pentsa, ez zen erraza izan oso-osorik disekatzea... Lanak eman zizkion taxidermistari... Zenbat diru ez ote dudan utzi taxidermista onenei

ordaintzen! Baina begira zeinen distiratsu duen larrua, zeinen txuria txuria eta zeinen beltza beltza. Eta hor leopardoa, eta, bai, bai, lehoi burua ere bai. Hurbildu-hurbildu, ukitu nahi baduzu ukitu. Ederra e? 20 urte badira bota nuela, baina ikusten eta ukitzen dudan bakoitzean hunkitu egiten naiz oraindik. Begira, aldarte onean topatu nauzu gaur, eta egia guztia esango dizut. Niretzako ehiza maitasuna da. Zer egiten gara, ba? Jaio, puska batean bizi eta hil. Eta apaizek eta engainatzaile jendeak esango dituzte nahi dituzten erretolikak, baina gero usteldu. Ez da besterik. Zuk uste duzu animalia eder hauek merezi zutela sabanako eguzkitan usteltzea? Edertasun hori guztia betiko galtzea? Nik nolabait bizitza eta edertasuna eman diet betiko, zeuk esan duzu, bizirik daudela ematen du. Bizitza zati bat oparitzen diet betiko, horregatik, nire onetik ateratzen nau ekologista txatxu horiek-

eta hiltzaile izatea leporatzen didatenean. Ez dute ezer ulertzen kalemuke ustel horiek. Ines, Ineeeees. Trae por favor la llave del cuartido de atrás, que le quiero enseñar unas cosas al chaval. Que no, que no hay mucho polvo, ya te digo que me encargo yo de limpiarlo todos los días aunque no te deje entrar a ti. Mujer, es mi santuario, y no, no me estoy cansando mucho. Zortea izan duzu, e? Sekulako aldartean topatu nauzu, hau ez baitiot sekula inoiz inori erakutsi. Kosta egiten zaio giltzari buelta ematea, baina zaude, sartu, sartu, hauek dira nire piezarik preziatuenak. Begira eskuineko hau. Baina mutil, zergatik zaude hain zurbil? Ez al zaizu ederra iruditzen? Isabel du izena, eta ikusten duzunez berea bezalako adats hori eta azal gardenik nekez topa daiteke inon. Ezkondu egingo ginela uste zuen, seme-alabak emango nizkiola, baina zerbait hobea eman nion: betiko edertasunaren oparia. Bestela, 50 urteko andre arrunt eta biribila zatekeen orain. Eta hori, ezkerrekoa, Miren. Ez dakizu nolako gorputz liraina zuen, leopardo sigi-sagaria zen. Begira ezaiozu Imari, begiratu ondo nolakoak dituen ezpainak. Eta Maite, eta Marijo, eta Idoia…..

ihes egitera, pentsatuta ere; eta orain nola edo hala bi eskopeta behar zituen. Etxerako bidean atzean, sotoan, utzi zituen gizonetaz gogoratu zen. «Zer gertatuko da eskopetak eramango zituztela esan ez dutenekin», bururatu zitzaion. Baina eskopetak nola lortu pentsatu behar zuen, aguro. «Zer gertatuko da eskopetak eramango dituela esan bai, baina ez dituenarekin?». Bi eskopeta behar zituen. Baina bakarra zuen. Etxean aitaren eskopeta zaharra besterik ez zegoen, eta ez zen hura inori, atez ate, eskopeta bat uzteko eskatzeko momentua. «Soldaduek esan didate...». Ez. Une batez pentsatu zuen hobe zuela sotoan geratu izan balitz, ilunpean, besteekin. Kalea hutsik zegoen, gainera. Bezperako bonben arrastoak agerikoak ziren. Herria zen hura, baina beste nonbait balego be-

zala ikusten zuen. Geltoki parean militarren kamioiak zeuden, eta ostatuaren kanpoaldean goardia egiten ari ziren bi soldadu ikusi zituen, urdina bat eta gorria bestea horiek ere. Begira zituen. Bi eskopeta behar zituela gogoratu zuen, eta atzean, horiek bezalako beste bi zituela, etxerako bidean. Nola ote zeuden etxekoak? Bere burua madarikatu zuen bi eskopetaren bila soldaduak etxera eramateagatik. Etxean eskopeta bakarra zutela esaten zienean zer gertatuko zen pentsatu ere ez zuen egin nahi. Egunsentia indarra hartzen ari zen, eta goizaldeko txorien isiltasunak ez zuen ezer onik iragartzen. Eta bakarrarekin konformatuko balira soldaduak? Eta bi eskopetetako baten trukean beste zerbait eskainiko balie? Bi eskopeta lortuko zituela esan zueneko ausardia garesti ordainduko zuela beldur zen. «Nondik, bi eskopeta?». Kale Nagusian barrena zihoazen eta azken metroak geroz eta luzeagoak ari zitzaizkion egiten; pausoak ematea geroz eta neketsuagoa zen. Horretan ari zela tiro hotsak

entzun zituen; asko, eta denak bat. Pam, pam-pam... pam! Asaldatu egin zuten eta belaunak dardarka hasi zitzaizkion. Ez zituen bi eskopeta, bakarra baizik, aitarena, eta zaharra hori. Etxean ez zegoen beste armarik. Etxeko ataria ikusi orduko begiak itxi zituen. Etxeko atarirainoko azken metroak itsuitsuan egin zituen, ezker-eskuin zituen soldaduen artean etxera zutik eta tente ailegatzeko. Orduan begiak estutu zituen eta, horrekin batera, burua argitu eta pentsamenduak hustu zitzaizkion. Etxeko atarira heldu ziren. Ezker eskuarekin, dardarrean, ateko kisketa heldu, altxatu eta geratu egin zen, azken orduetan izan ez zuen argitasunaz, nolabait, gozatzen; une batez. Bi eskopeta behar zituela ahaztea lortu zuen. Ez zuen orduan ere ezer pentsatu. Sotoan soldaduei bi eskopeta eramango zizkiela esan zien moduan atera zitzaion, baina oraingoan, bai, ozen, tripetatik ahora, eztarririk gabe. Buelta erdia eman, begiak ireki eta bota egin zuen: «Ez daukat eskopetarik». Eta horrelaxe eraman zuten.

Idurre Eskisabel Maitasuna dira 40 urte. Orain jende askok bidaiatzen du, baina orduan ez. Nik bizitzan, oro har, zortea izan dut. Ondo joan da aitarengandik jasotako fabrika, eta diru aldetik-eta ez dut batere arazorik izan. Eta nire zaletasuna, bizioa nahiago baduzu, ehiza. Ez dut besterik izan buruan. Eta aspertuta nengoen hemen usoetan, basurdeetan eta horrelakoetan ibiltzen. Begira, aldarte onean sentitzen naiz gaur, eta zintzo hitz egingo dizut: aspertuta baino nazkatuta ere banengoen hemengo usoetako eta basurdeetako ehiza giro horrekin. Badakizu, dena bota, dena jateko, dena odol, dena tripa, dena txiste berde, dena tripa-zahagi. Ez nintzen eroso sentitzen ehiztari giro horietan. Sibarita esaten zidaten orduko lagunek, eta jakin, badakit, marikoia ere esaten zidatela. Ez zuten entenditzen niretzako ehiza beste zerbait dela; ez zuten ulertzen ehizatu nahi nuena aukeratzeko premia, pieza zehatza kantita-

Goierriko kasta

Bi eskopeta. Bi eskopeta behar zituen; lortu, lortu egin behar zituen. Bi eskopeta soto horretatik bizirik ateratzeko. Beste egunsenti bat, auskalo zenbat tiroren truke. Goiz batean zenbat aldiz egin daiteke tiro eskopeta batekin? Eta birekin? Ez zegoen sotoan argirik, eta momentuan argi ibili zela uste bazuen ere, soto hura bezain nahastuta zegoen baietz erantzun zuenean. Eta orain zer? Berak bakarrik esan zuen baietz, eramango zizkiela bi eskopeta. Beste hamazazpi lagunek ez zuten eskopetarik, ez bat eta ez bi. Edo akaso izango zituzten, baina ez zuten baietz erantzun. Nondik aterako zituen orain berak bi eskopeta? Umel zituen oinak, eta soldaduak sotora sartu zirenean etxeko epeltasuna besterik ez zuen buruan, malkoak begietan. «Nik bai!», erantzun nahi izan zuen ozen, baina gau osoan ahoan txisturik izan ez duen eztarri urratuaren ahotsarekin bota zuen, ia hitz-totelka: «N... ik ba-bai». Eskaileratan gora etxe hartako atetik sartzen ikusi zuen argia, baina gaueko ordu luzeetan aire freskoa bezain beste

Jon J. Ordoñez Bi eskopeta desiratu bazuen ere, ez zuen gogobete, begietan mina besterik ez zuen sentitu. Egunsentiak atzera sotoan sartu nahi zuen eta begiak itxita aterarazi zuen kalera, ezer ikusten ez zuen arren, etxe horren atarian zegoena ikusi nahiko ez balu bezala. Ehun metro inguru ibili zituen estropuzka, begiak irekitzen hasi ahal izaterako. Hasieran itzalak besterik ez ziren, atzean geratu orduko kolpe batekin aurrera eramaten zuten itzalak. Pixkanaka, ordea, kolorez jantzi ziren horiek, eta urdinak eta gorriak argia ahaztu eta errealitatera itzularazi zuten. Eskopetak. Soldaduen zaintzapean etxera itzultzen ari zela ihes egitea bururatu zitzaion. Baina orduko horretan ez zen ezer egitera ausartu. Bi eskopeta eramango zizkiela esatera ausartu zen, pentsatu gabe, baina ez


2011ko abenduaren 15a, osteguna • goierriko hitza

Elkarrizketa Literatura 7 Tere Irastortza q Idazlea ‘Eta orain badakit’poema liburua bihar aurkeztuko du Igartzan, Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikariak lagun dituela.

«Parafernalia gehiegi jartzen da gizartean hainbat gai lantzerakoan» Liburuko poemak idatzita «sen handiagoa» duela esan du Tere Irastortzak (Zaldibia, 1961), gauza batzuk «hobeto» ulertzen dituela. Izan ere, Eta orain badakit poema liburuan zerbait kontatzeko zuen behar hori ase du, ohiko gaiak landuz baina «tonuari garrantzia emanez». Igartza jauregian egingo duten errezitaldian liburuko hainbat poema irakurriko ditu bihar (20:00) Irastortzak. Zer dakizu orain? Zerbait berria jakitea lortu duzu liburuko poemak idatzita? Nik uste dut neurri handi batean liburuak idazten ditugula, nik behintzat bai, zerbait gehiago ikasteko, zerbait berria sortzeko. Neurri batean pentsatzen dugu bizimoduan ikasi duguna dela ona, eta geurez edo senez dakiguna, ahaztu beharrekoa dela, edo aurreiritziak direla… Guri hala esaten ziguten beste batzuk bai-

,

na ez da hala izango… Esango nuke, orain daukadana dela sen handiagoa, nerez edo geurez dakigunaz jabetzeko. Aldi berean, ez dakizkit gauza gehiago, agian gauza batzuk hobeto ulertzen ditut orain. Gehiago jakin baino hobeto dakizkit orain gauzak. Nolako poemak idatzi dituzu? Poema liburu batean gaiak betiereko xamarrak izan daitezkela esango nuke. Beharbada, hainbat gaietan, horretaz hitz egiteko tonua da berritu dudana. Hau da, sentitu dut edozein gaietaz hitz egin behar dugula, edo hitz egin dezakegula, baina beharbada gizartean hainbat gai tratatzerakoan tragedia edo parafernalia gehiegi jartzen da. Gehiegi antzezten dela gaiekin. Poesiak permititzen du, nolabait esateko, elkarrizketa pertsonalagoa bat, eta horregatik, agian, tonua da gaiak baino garrantzitsuagoa. Edozein

ESKEINE LEGORBURU

gaietaz hitz egin dezakegu, baina azkenean ez dira gaiak, sentimenduak dira, askotan bizipenak, zoriona, bizigabea… Gai horien berri eman behar diegu gure irakurleei, baina ez beraien gain ezer botaz, bestearen sentipenak ere kontuan hartuz baizik. Zoriontasunari eman diozu garrantzia gehein. Lagun batek esan zidan: «Hori ausardia, zoriontasunaz idatzi duzula”. Baina ez dakit hori ausardia den. Oraingo gizartean, hainbat sentimenduen azalpena sentimentalkeria bilakatzen da, eta nik sentimenduaz hitz egin dut, baina ez dut sentimentalki idatzi, diferentzia bat jartzekoa-

gatik. Beraz, bai, esan daiteke liburu honen muinean daogen gaietako bat zoriona dela. Pasarteren batean esaten dut, behin pertsonak zoriona ezagutuz gero, zoritxarrean ere ez dela zorigabe. Ba dela irabazpide bat, zorionaren sentsazio hori osotasun bat da, pertsonak askotan eta poesia askotan bakardadeaz hizketan ari dira, baina momentu batzuetan pertsonek osotasun baten sentsazioa sentitzen dugunean, nik uste dut gero beste baldintza guztiak aldatzen direnean ere, zorion hari atxikita bizitzari buruzko beste ikuspegi bat duzula. Ez dut zoriona definitzen, baina sentsazio hori badut.

balioa duten gauzak erakutsi beharko liratekeela eskoletan. Bi eta bi lau direla eta Paris Frantziako hiriburua dela erakusten da ordea. Eta geroxeago gerra zibilaren historia erdia. Bitartean une eta momentu hau errepikaezinak direla eta aprobetxatu behar ditugula erakustea ahazten zaigu. Lehoi izaten erakustea ahazten zaigu. Ni ez nago ados ordea intelektualekin. Nik ez dut uste lehoiak garenik. Nahi bai lehoia izatea. Nahi bai oihaneko erregea izatea. Animalia basatia eta librea. Ederra litzateke norberaren senaren arabera bizitzea. Bizitza honetara norbera egitera

datorrena egitea. Eta hori ezergatik ere ez aldatzea. Ez aldatzea ehiztarien beldur zarelako. Ez aldatzea historialariei kasu egitearren. Nik uste dut katutxoak garela lehoiak baino gehiago. Saminduekin ere ez nago ados. Ez dut uste lehoiei historialari propiorik ez izatea axola zaienik. Zertarako historialariak, nork bere burua goraipatzeko? Bere bizia bizi duenak, bere printzipioen eta senaren arabera bizi denak, zertarako behar ditu goraipamenak? Aukeran nahiago historialaria bera afaritarako. Aukeran nahiago lehoia izan katutxoa baino. Eta ez daukat dudarik egunkarian koloretako orrietan azaltzen direnak ez direla gure ehiztariak. Ez dute beharrik eta. Ehizatu ordez gurea ez den bizitza bizitzera kondenatu gaituzte. Eguneroko zurrunbilora bultzatu gaituzte. Eta hori nahi dugula sinistu dugu gainera: hipoteka

Poemak libururako idatzi dituzu, edo idatzita zenituen eta liburuan bildu dituzu? Nik beti idazten dut poesia, eta gero, ahalako batean, poema guztiak biltzea pentsatzen dut. Liburu honetan ere badira orain dela zortzi edo hamar urte idatzitako poemak, baina liburua sei-zazpi hilabetean osatu dut. Tarte horretan poema bilduma hartatik liburura pasatzeko ere poema berriak sortu ditut, liburuari batasun bat emateko. Liburuko poema asko libururako idatzita daude espreski. Poema bakoitzak, gainera, egoera jakin bati erantzuten dio, baina poema liburuak beste egiteko bat du nere iritzian: Edertasuna sortzea. Edertasuna ulertzeko hari ikustezin bat behar da, perla ederrekin koilara bat osatzeko bezala. Zein da liburu honetako haria? Gauzen hasierak eta mugak non dauden hausnartzen dut, baina hori guztiaren barruan dagoen beste hari bat edo hausnarbide garrantzitsu bat irakurlea bera da. Helburua da irakurleak esatea: ni liburu honetan nago. Ez idazlea, baizik eta irakurlea. Itanoa eta zuka asko erabiltzen ditut, iruditzen zaidalako idazten dugunean ez dela norberaren irudi bat ematea helburua, baizik esatea: nik uste dut zuk hau ulertuko duzula zu ere ni bezala, hemendik eta hemendik pasatuta zaudelako. Liburuaren hasieran ez dago poetari gertatu zaiona, poetak bilatu nahi duena irakurlea da, biek batera bizi izan duten horren berri emateko. Tere Irastortzaren hainbat poema irakurtzeko eta entzuteko: www.tereirastortza.com

@

Goierriko kasta

Lehoiek bere historialariak ez dituzten bitartean, ehiza-istorioek ehiztaria goraipatuko dute. Aspaldiko afrikar atsotitza omen da. Aspalditik datorren egia ziurrenik. Gizakioi ere berdintsu gertatzen zaigula esango du hainbat intelektualek. Gutariko gehienak lehoiak garela ehiztari boteretsuen aurrean, eta horrenbestez, ez garela inoiz goraipatuak izango. Gaur egungo historialariak egunkari eta telebistetako kazetariak direla esango dute hainbat suminduk. Egunkariko ia ehun orriak direla aurreko eguneko kronika historikoa. Kolore bizitan azaltzen dira Merkel eta Sarkozy, Europako nagusiak, historia egingo duten tratatuak sinatuz. Galan eta Botin, dirua denon onerako kudeatzegatik sariak jasoz. Eta Cristiano eta Messi, urrezko bota distiratsuak erakutsiz. Eta tarteko orri-

Joseba Zubizarreta Ehiza ren batean ehizatuon eskelatxo xumeak zuri-beltzean, defuntuaren familiak ordainduta gainera. Ehiza istorioak egia erdia bakarrik direla salatuko dute historia lizentziatu ezkertiarrek. Erdi-egia. Ehiza istorioak eta giza historia. Txanponaren alde bakarra. Erdi gezurra beraz. Garailearen ikuspegia bakarrik. Lehoi ehizatuaren partetik ezertxo ere ez. Historia hori, erdi gezur hori, eskoletan zergatik erakusten den esango dute guraso-elkarte progresistek, hori ez dela heziketa. Erdi gezurrak erakustea ez dela egokia. Eta benetako

potolo bat, etxe eder bat, auto handi bat eta silikonazko ipurdiak. Azken modako mugikorra eta tabletak behar ditugu. Eta demokrazian dena epeka ordain dezakegu. Orduka, orduka, gure bizitza eta ametsak bankuei emanez. Aurrezki kutxei saldu diegu gure lehoi-arima eta gustura gaude katakume bihurtuta. Katakumeak ez baitu ehiztarien beldurrik lehoiak bizi bitartean. Baina Afrikako atsotitzarekin ados nago. Guraso-elkarte progresistek ere badute bere arrazoia. Eta historian lizentziatu ezkertiarrek ere bai. Lehoien gisara bizitzen erakutsi behar zaigula uste dut, nahiz eta ehizatua izateko arriskua izan. Eta ehiza-istorioak, eta orokorrean historia, txanponaren alde bakarra direla nire ustez, orain kontatu dizuedan ehizari buruzko gogoeta hau bezala. Nire egia. Erdi egia. Gezur osoa hau ere.


goierriko hitza • 2011ko abenduaren 15a, osteguna

8 Literatura Irakurgaiak ,

Goierriko kasta

Ze esan dek? Osabakiñ ehizea Aizkorria jun behar deala? Ta eskola juteko asmoik ez al diau? Rekuperaziok nola ataittuken jakin diau... Zuek etzate iñoako mukok izango!! Hau zioen amak attek aurpegi txarrez begiratzen zidan bitartean. Amonaren letaniak, berriz, beldurraren estrategia ustiatu ohi zuen. Kontuz geo eskopetakiñ, e! Kartutxok-e peligrosok die, seguroa jarrita euki, e! Eta pueston argi ibilli, kuidadu haundikiñ iyo gora, e! Han ez dau bromaik geo, hankamat hausizkeo ospitalea allatzeako gorrik ikusi beharkottuk! Gero ea galtzontzilo garbiak jantzi al nituen galdetuko zidan, seguruenik, larrialdietakoak zauritu berrien arropa zuriaz asko arduratzen baitira... Amona Baleriren beldurrak dena-dela bazuen justifikazioa; anai bat gerran hil zuten, beste batek istripua izan zuen basolanean; hirugarren anaia petxuko gaitzarekin kristo eginda Andazarrateko sanatorioan, semea, soldaduzkan eman zioten injekzio txar baten ondorioz, gangrenak jota hil zorian; beste seme bat 38 urterekin hilda... Eta senarraren ‘akabera tristea’

,

losiari, kristoren beldurra zioten. Horregatik sarri jateko –eta asko jateko– mania sartu ziguten: jan mutillek!! Jaten ez don gizona ez da gizona eta ez da ezer!! Beldurra, maniak, erlijio katoliko iluna eta itxaropenik gabea... Horiexek ziren gure etxeko giro bereziaren osagaiak. Osaba Pedro Mariren zaletasun handiena ehiza zen, etxetik ihes egin eta matriarkatu katastrofista hura ahazteko aukera ematen baitzion. Hori bai, ni osabarekin Aizkorriko puestora joatea, hori ja ez zen onargarria. Ume mottu hau kapaz dek eskopetakiñ hasteko eta ordun komerik izangoizkiau! Arrazoirik ez zitzaien falta. Osabak inori ezer esan gabe 12 milimetroko eskopeta txikia erosi zidan, trebatze-

ko, eta hor ibiltzen ginen tiroak bota eta eskinosoak uxatzen. Arazo txiki bat zegoen, ordea: nire miopia eskandalagarria. Dioptriaz dioptria, azkenean kristal blindatuzko antiajuekin amaitu nuen. Hura desastrea! Laser bidez gidatutako armamentua nire kasua aztertu eta gero asmatu zuten. Osabak laster galdu zituen esperantzak. Bakarrik segitu beharko zuen ehizean, etxean ez zuen jarraitzailerik izango. Matriarkatua (ama eta amona) pozik. Pedro Mari semearen penak kontsolatzeko amona Baleri birigarroak saltsa españolan preparatzen hasi zen. Baina nik azkenean lortu nuen Aizkorrira joatea osaba eta Kaxetako Blasekin, milquinientosean. Blasek Perkins motorra jarri zion SEATari eta ara-

zorik gabe heldu ginen Apota aldean genuen puestora. Goizean goiz abiatu ginen eta eguna Otzaurten geundela zabaldu zitzaigun. Egun lainotsu, heze eta petrala. Azkenean osaba Martinek botatako profezia beteko zen: zuen ehizea jun-behar horrekiñ ez dezue gauz onik ein behar. Osaba Martini Lejionarioa esaten zioten, Provincia Traidora-koa izateagatik hiru urteko soldaduzka berezia egin baitzuen. Han aberastu giñen gu! Linea Defensiva P bunker-sarea eraiki zuten Aiako Harrian. Aizkorripean sekulako egun kakazua izan genuen: lanbroa, laino lodia, hotza... Usoen arrastorik ere ez, normala, eta gu han, eskopetak euren zorroetatik atera gabe eta geu ere izarazorrotik atera ez bagina hobeto egongo ginela pentsatuz. Egun biribila biribiltzeko kubiertorik gabe geundela ohartu ginen. Eta bazkaltzeko nik hain gogoko nuen gutizia: babak patatekin. Ez indabak, ez babarrunak, baba arruntak baizik. Eta caprice des dieux hura jateko lata zahar batzuekin halamoduz taxuturiko koilara zilarrezko bana. Ez dezue gauz onik ein behar.

egunetan sortzen ziren. Ehizara egunez bai, baina bi alde zeuden; bata etxeko lana, ezin zena utzi, eta bestea ehiza, erdi mistiko, erdi magia zena, lanarekin nahasi ezin zitekeena. Lana utzita ehizara joatea ezen kabitzen. Gauean egiten ziren ehizarako prestaketak. Kartutxoak kargatzea, afal ondoren, goizalderarte egiten zen. Ehizara abiatzeko momentua beti gauez zen, goizean goiz ilunpe-

tan, edo ilargi argitan triku ehizarako. Eta ehizako kontuak gaueko sukalde goxoan ateratzen ziren. Gure bidaia beti gauez egiten zen. Eskopeta eskuetan hartzerako ehiztariak ginen mutikook. Gero, eskopeta, kartutxo eta traste guztiekin harrapatu nahi dena istorio haietan deskubritutakoa besterik ez da. Sekula nahi dutenik harrapatu gabe segitzen duten ehiztariak ondo dakite ori. Guri ehizan erakutsi zigutenak ehizan harrapatutakoa baino askoz gehiago zeukaten emateko. Orain ehiztariek zifrak bakarrik dituzte eskaintzeko: puestoen prezioa, eguneko pertxa, kartutxo berriaren tirabidea. Atsekabea dario oraingo ibilerari: teknika,

makina eta legeekin egiten diren ehizaldi guztiak ez dute lehenagoko egun erdi batekoak adina kontu ematen. Ehiza jateko erabiltzen zutela esaten dugu, proteina iturria, baina ez zuen ehizak jatekoa platerean bakarrik uzten. Ehiza artea dela diote, baina hori lehen zen. Ea zeinek kontatu ahal duen gaur egun, inor kexatu gabe, muniziorik gabe geratu zen batean eskopetari bi ezkur sartu ziola puntatik, eta basurdeari tiroa atzetik bota zionean, ezkur bat ipurtzulotik sartu zitzaiola, eta zer ote zen ikusteko burua bueltatu zuenean beste ezkurra ahotik sartu zitzaiola, eta bi ezkurrak elkar jo zutenean basurdea erori zela.

Koldo Goitia Kontuz! Kontuz! Kontuz! ez badugu aitatzen hobe. Via crucis existentzial paregabea. Eta desgraziek ez zuten atsedenik ematen: gure Beasaingo etxean sukaldeko ekonomika berriak eztanda egin zuen (ama, anaia eta hirurok sekulako eskapada egin genuen) eta handik gutxira nik lepo-aldea erre nuen ur irakinarekin. Gauzak horrela, egunero bi kontsigna ematen zizkiguten: lehenengoa KONTUZ! Bigarrena: JAN! Kontuz ibili behar genuen une oro: Kontuz kamiñon! Kontuz karrillen! Kontuz ganbaran! Kontuz Auzkozulon! Kontuz Kintaalden! Kontuz, kontuz, kontuz!! Trizikloa peligrosoa zen, txirrindua zer esanik ez, entxufeak, sardeak, sega, aitzurra, liztor-kabiak,... Arnasa ere kontu handiz hartu behar genuen. Eta noski, petxuko gaitzari, tuberku-

Goierriko kasta

Gure etxe zaharrean jaulkitzen ziren kontuetatik, ehizakoek ziren paretak gurutzatu eta kanpora eramaten gintuztenak. Kontu haiekin irekitzen zitzaigun mundua ez zen kabitzen sukalde hartan, eta jada ezagutzen genituen lekuetatik aratako joaten ginen histori berri bakoitzarekin. Ni neu deseroso egoten nintzen ezagutzen nituen mugarriak pasatu arte, istorioa leku berrietan sartzen zen arte. Ez zituzten pieza asko harrapatzen baina bakoitzak zeukan bere erronka, askotan ez zen lehenengo epizentroan ehizatzen pieza, egun bat edo agian bi bere atzetik ibilita gero harrapatzen zuten pieza. Istorioak pieza hainbatetan aipatzen

Joan Mari Apaolaza Ehiza zuen, azkenerako gertuko gertatzen zitzaigun, azkonar, erbi, basurde eta oilagorrak. Gizonak ehun malezia omen zituen eta azeriak laurogeita bederatzi, malezia bakar horretan bakarrik arrapa zezaken gizonak azeria. Gizona bere malezia guztiak erabiltzera derrigortua zegoen azeria arrapatzeko. Xake partidan ere bai. Egunez ehizatzen zen, baina ehizaren kontuak gauaz edo jai


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.