Goierriko txoko kuttunak

Page 1



G o i e r r i ko t xo ko ku t t u n a k

Goierri ezagutzeko beste modu bat Arkaitz Apalategi

rientzat antolatu dituzten ekintzak. Bisita gidatuen bidez natur eremuen garrantziaz, gaztandegietan egin duten lanaz, eraikin historikoen balioaz eta bailarak ezkutatzen duen ondareaz jabetu zaitezke. Tailerrak ere badaude aukeran, orientazio jolasak, esperientzia gastronomikoak... Ez dago urrutira joan beharrik halakoez gozatzeko! Udako agendarekin eta denborapasen atalarekin borobildua dator liburuxka, egunez eguneko ekitaldi bilduma eskainiz. Orain, nagiak atera eta zure esku dago egindako eskaintzari probetxua ateratzea. Bertakoek eskertuko dute, baita zuk ere! Uda ona pasa!

Batzuk ezagunak, besteak ez horrenbeste. Batzuk kalean, besteak natur inguruneren batean. Guztira 23 txoko, beste horrenbeste goierritarrek proposatuak. Horixe da Goierriko txoko kuttunak argitalpenean aurkituko duzuna, irakurle. Bakarren batzuetan inoiz egona izango gara, beste askotan ez seguru asko. Bailara ezagutzeko beste modu bat proposatzen dizugu oraingoan, eta aitzakia horrekin, herrietan dauden baliabide turistiko eta ostatuetan geldialditxoa egin dezakezu. Uda honetan ere hamaika plan egin daitezke Goierritik atera gabe. Asko dira bailarako turismo eragileek bertakoentzat nahiz bisita-

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak S.L. Lege gordailua: SS - 1052/04

Helbidea: Oriamendi, 32 • BEASAIN / Iparragirre, 11 • URRETXU Telefonoa: 943 16 00 56 / 943 72 34 08 Posta elektronikoa: goierri@hitza.eus webguneak: goierri.hitza.eus – goiberri.eus

3


Au r k i b i d e a Turismo baliabideak l Barandiaran museoa eta Lizarrusti parketxea l Igartzako multzoa l Zumalakarregi museoa l D’elikatuz zentroa l Gaztaren museoa l Anduetza parketxea l Zeraingo turismo gunea l Antioko zentroa eta Igartubeiti baserria l Urrelur museoa eta Mirandaola burdinola Txokoak herri herri l Ordizia Oiangu parkea l Altzaga Altzagarateko begiratokia l Arama Aramako parkea l Legorreta Esnaola auzoa l Zaldibia Osinberdeko putzua l Gaintza Herriko plaza l Itsasondo Elizako begiratokia l Ataun Naza aldea l Beasain Loinazko San Martin Plaza l Lazkao Lazkaomendi l Olaberria Errekalde auzoa l Segura Baso sorgindua l Idiazabal Txomenarena parkea l Zerain Bolalekua l Zegama Murgizelai parkea l Mutiloa Bide berdea l Gabiria Lurdes Txiki l Ormaiztegi Iraiko iturria l Itsaso Eliz ataria l Ezkio Atxurtza l Zumarraga Antio l Urretxu Plazako iturria l Legazpi Kale zaharra Udako aisialdi eskaintza l Denborapasak l Udako agenda

orria 6 7 8 10 12 13 14 15 16

18 20 21 22 24 26 27 28 30 32 33 34 36 38 40 41 42 43 44 46 47 48 50

52-53 54-58

4


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k

INFORMAZIOA ETA ESKAINTZA 5


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k

Barandiaran museoa

Lizarrusti parketxea

Joxemigel Barandiaran etnografo eta ikerlari ataundarrari eskainitako museoa du Ataunek. Hark egindako ikerlanen garrantzia ez ezik, mitologia eta herri kondairak ere jasotzen ditu. San Gregorio auzoko Larruntza errotan dago kokatuta, eta haren aldamenean dagoen Errotatxora bisita gidaduak ere antolatzen dituzte. Ohiko erakusteka finkoaz gain, bestelako jarduera batzuk ere antolatzen dituzte, batez ere asteburuei eta udari begira. Horietako batzuk dira mitologiaren inguruko orientazio jolasa eta Lizarrusti Parketxearekin elkarlanean Aralarko natura parkean barrena antolatzen dituzten ibilbide gidatuak.

Lizarrusti mendatean zegoen Mikelete etxean kokatua, Aralar natur parkearen interpretazio zentroa eta sarbide nagusietako bat da. Bertatik natur parkea ezagutzeko hainbat ibilbide abiatzen dira; Lareoko urtegira daramana edota Alleko inguruko basoetan barrena doana dira ezagunenetako batzuk. Udari begira, jarduera bereziak ere antolatzen dituzte. Jentilen lurraldean iparraren bila orientazio jolasa egingo dute hilaren 17an, 31n eta abuztuaren 14 eta 28an; Uztailaren 24an eta abuztuaren 1ean Osinberde erreka ezagutzeko irteera egingo dute; Baso bainua abuztuaren 21ean, eta Lizarrustiko ‘zuhaitz magikoak ibilaldi gidatua 29an.

•• Museoa. Joxe Migel Barandiarani eta mitologiari eskainitako museoa. •• Helbidea. Larruntza errota (S.Gregorio). •• Ordutegia. Uztailean eta abuztuan, asteazkenetik igandera (10:00-14:00). •• Jarduerak. Errotatxora bisita gidatuak. Mitologia eta orientazio jolasak. •• Webgunea. gipuzkoanatura.eus. •• E-posta. barandiaran@gipuzkoamendizmendi.eus. •• Telefonoak. 943 18 03 35 / 688 895 069. •• Sare sozialak. @gipuzkoamendizmendi (Fb) eta @gipuzkoakoparketxeak (Ig).

•• Parketxea. Aralar parke naturaleko interpretazio zentroa. •• Helbidea. Lizarrusti mendatea (Ataun). •• Ordutegia. Uztailean eta abuztuan, larunbatak eta igandeak (10:00-14:00). •• Jarduerak. Ibilaldi gidatuak, mitologia eta orientazio jolasa. •• Webgunea. lizarrusti.com. •• E-posta. lizarrusti@gipuzkoanatura.eus. •• Telefonoak. 943 18 03 35 / 688 895 069. •• Sare sozialak. @gipuzkoamendizmendi (Fb) eta @gipuzkoakoparketxeak (Ig).

6


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k

Igartzako multzoa

•• Helbidea. Igartza auzoa (Beasain). •• Monumentu multzoa. Jauregia, errota, burdinola, ermita, dolarea (jatetxea-hotela) eta zubia. •• Ordutegia. Asteazkenetik igandera (11:0014:00 eta 16:00-19:00). Bisita gidatuak (11:3013:00 eta 16:30-18:00). •• Jarduerak. www.igartza.eus. •• E-posta. igartza@beasain.eus. •• Telefonoak. 943 08 77 98 . •• Sare sozialak. @Igartza (Fb), @IgartzaBeasain (Tw) eta @Igartza_beasain (Ig).

Beasaingo Igartza Monumentu Multzoa Ondare Kultural Kalifikatua dago. Zutik dirauen Euskal Herriko monumentu multzorik garrantzitsuenetakoa da. Jauregia da nabarmentzekoa, egurrezko arkitekturaren adibide ikusgarria baita. Igartza XII. mendekoa da, jauregiaren lekuan defentsarako dorretxe bat zegoenean, garai hartako familiarteko guden erakusgarri. Igartzako Jaunak XVI. mendean eraiki zuen jauregia eta beharrezko zerbitzuak jarri zituen inguruan: irina egiteko errota eta errotariaren etxea, burdinola, errementariaren etxea (gaur egun botata dago), antzinako bideko benta (Dolarea), ermita eta zubia. Euskal Herriko tradizioa eta kultura industriala ondo baino hobeto islatzen dira Igartzako Monumentu Multzoan. Izan ere, gaur egunean, antzinako eraikinak erabilera berriz bete dira, kultura, turismo eta hezkuntzako erabilerak. Bertako azpiegiturak herritarren eskura daude eta kultur eskaintza zabala izaten da urte osoan zehar.

Bisita gidatuak

Igartza Monumentu Multzoan, kultur ondare ezberdinak aurkitzen direnez, horien historia eta balioak gizarteratzeko bisita gidatuak eskaintzen dituzte urte osoan zehar. Erdi Arotik hasi eta gaur egun arte, gizartearen arlo ezberdinek (lanbideak, ohiturak, botere-harremanak,...) Igartzan izan dituzten bilakaera historikoak ezagutu daitezke.

7


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k •• Museoa. Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko historia ezagutzeko zentroa. •• Helbidea. Muxika plaza (Ormaiztegi). •• Ordutegia. Egunero (10:00-14:00); asteartetik larunbatera (16:00/19:00). •• Jarduerak. Urgulen magalean aldi baterako erakusketa, Eliotekin jolastu eta Bide Berdeko orientazio jolasa. •• Webgunea. zumalakarregimuseoa.eus. •• E-posta. mzumalakarregi@gipuzkoa.eus. •• Telefonoak. 943 88 99 00 / 659 434 566. •• Sare sozialak. @zmuseoa (Fb), @zmuseoa (Tw) eta @zumalakarregi (Ig).

Zumalakarregi museoa

ren garai hartako irudi, marrazki eta grabatuak ikus daitezke. Udari begira, hainbat aktibitate ere antolatu dituzte. Familiei zuzenduta, Eliot pertsonaiarekin jolastuz ikasteko aukera eskaintzen dute, XIX. mendeko janzkera, garraio eta asmakizunen bidez.

Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren figuratik abiatuta, XIX. mendeko Euskal Herria nolakoa zen ezagutzeko erreferentziazko zentroa da Ormaiztegiko museoa. Zumalakarregiren bizileku izan zen Iriarte erdikoa baserrian dago kokatua, udaletxearen ondoan. Goierriko museoetan beteranoena da, duela 32 urte zabaldu baitzituen ateak. Karlismoaren inguruko erakusketa iraunkorraz gain, aldian aldiko erakusketak ere jartzen dituzte martxan; une honetan, Urgulen magalean. Donostiako estanpak aldi baterako erakusketa dago ikusgai, urriaren 31ra arte. Bertan, postaletan erabilitako Donostia-

Bide berdea eta orientazio jolasa

Mutiloako meatze gunea eta Ormaiztegiko trenzubia elkartzen dituen Bide Berdea egiteko aukera ere badago. Gainera, orientazio jolasa egiteko kit bat eskaintzen dute museoan bertan; Mutiloan hasi eta bukatuta, 4 kilometroko ibilbide zirkularra egin daiteke, haurrentzat nahiz familientzat egokia dena.

8



Tu r i s m o b a l i a b i d e a k

Ardixarra etxea

•• Lekua. Gebara etxea, Kale Nagusia, 12, (Segura). •• Ordutegia. Uztail eta abuztuan egunero irekita: 11:30-13:30 eta 16:30- 19:30. •• Jarduerak. Bisita gidatuak Ardixarran, elizan (12:30) eta herrian, familientzat jolasa, orientazio zirkuitua. •• E-posta. turismoa@segura.eus. •• Telefonoak. 943 80 17 49. •• Sare sozialak. @ardixarra (Fb) eta @seguraturismoa (Ig).

Iraganera bidaia egiteko toki aproposa da bai Segura. Monumentu multzoa den Segurako hirigunean kokatua dago Ardixarra Etxea. Euskal Herriko hiriguneetan dagoen etxebizitzarik zaharrenetarikoa da. XVI. mende hasieran eraiki zuten, eta egurrezko egiturarekin kontserbatzen den azken etxeetako bat da. Bertan, Erdi Aroko Interpretazio Zentroa eta turismo bulegoa daude. Ardixarra, etxe-tailerra da, erdi mailako artisau maisu batek edo merkatari batek eraikia. Erdi Aroa amaitu berritan, hiritar kopuru handiena bizi zen etxebizitza mota izango litzateke. Etxe bera ezagutzea plazer bat da, eta nola bizi ziren imajinatzea zer esanik ez, esperientzia aparta. Berritu berria den Erdi Aroko Interpretazio Zentroan gure arbasoen historia ezagutu, hiribilduen sortze prozesuak eta arrazoien inguruan hausnartu, garai hartako bizi-moduan sakondu, edo euskara eta merkataritza aztertzeko aukera dago, Marigorriren eta teknologia berrien laguntzarekin.

Dena den, Ardixarran iraganera egindako bidaiaren ondoren, Erdi Aroko hiribildua izan zen herriko kaleetan barneratzea bezalakorik ez dago. Gaur egun ere garaiko jauregi asko mantentzen dira Ardixarrarekin batera; besteak beste, Lardizabal Jauregia (Udaletxea), eta Jasokunde Eliza Parrokiala.

Bertako produktuen salmenta

Turismo bulegoan, bertako produktuak saldu eta bisita gidatuak ere eskaintzen dituzte. Aurrez txanda hartu behar da.

10


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k •• Interpretazio zentroa. Elikaduraren eta gastronomiaren interpretazio zentroa eta Goierriko interpretazio zentroa. •• Helbidea. Barrenetxe eraikin historikoa. ••Ordutegia. Astelehenetik ostiralera (10:00-13:00 eta 16:00-19:00) eta larunbat, igande eta jaiegunetan (11:00-14:00 eta 16:00-19:00 ). •• Webgunea. www.delikatuz.com. •• E-posta. turismo@ordizia.eus. •• Telefonoak. 943 88 22 90. •• Sare sozialak. @d’elikatuz (Fb), @delikatuz (Tw) eta @delikatuz (Ig).

D’elikatuz zentroa

menduz: Euskal sukaldaritza, Idiazabal Gazta eta Ordiziako Azoka.

Ordiziako turismo bulegoa ez ezik, Elikaduraren eta gastronomiaren interpretazio zentroa eta Goierriko interpretazio zentroa ere bada D’elikatuz. Ordiziako Alde Zaharreko Andre Mari kaleko Barrenetxe (Barretxe) eraikin historikoan dago kokatuta zentroa 2005. urteko martxotik. Lau solairu ditu erakinak. Behe solairuan turismo bulegoa dago, eta lehenengoan bailara hobeto ezagutzen laguntzen duen Goierriko Interpretazio zentroa. Bigarrena elikadurari eta nutrizioari eskainitako espazio didaktiko bat da, eta hirugarrenak Gastronomiari egin dio keinu, hiru elementu nagusi nabar-

Haur nahiz helduei zuzendutako zentroa da, eta zerbitzu eskaintza zabala du. Bisita eta esperientzia gastronomikoak eskaintzen ditu, Idiazabal Gaztaren dastaketa batekin amaituz. Asteazkenetan, berriz, Ordiziako azokara bisita gidatua, iragana, oraina eta etorkizuna lotuz. Horrez gain, Idiazabal Gaztaren Ibilbide zirkularra (GR283) kudeatzeaz arduratzen da –sei etapa Aralar eta Aizkorri lotuz–, eta Idiazabal Gazta ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen ditu udako asteburuetan Idiazabalgo eta Segurako gaztandegi banatan.

Ordizia, azoka eta gazta

11


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k •• Museoa. Idiazabal Gaztaren museoa eta interpretazio zentroa. •• Helbidea. Kale Nagusia 30 (Idiazabal). •• Ordutegia. Uztailetik irailera egunero egongo da irekita (11:00-14:00 / 16:00-19:00). •• Webgunea. www.idiazabalturismo.com •• E-posta. info@idiazabalturismo.com •• Telefonoa. 943 18 18 03. •• Sare sozialak. @idiazabalturismo (Fb), @idiazabalturis (Tw) eta @idiazabalturismo (Ig). •• Eskaintza. Idiazabal paketea, bisita gidatuak gaztandegietara...

Gaztaren museoa

azoka; Idiazabal jatorrizko izendapena; eta Dastatze gunea. Egunero bisita daiteke zentroa uztail, abuztu eta irailean.

Idiazabalgo Kale Nagusian zabaldu zuten 2005eko abenduan Idiazabal Gaztaren museoa eta interpretazio zentroa. Latxa eta karrantza arrazetako ardien esne gordinarekin egindako gaztari balioa ematea, eta produktu horrek ingurumenarekin, tradizioarekin eta artzain munduarekin duen lotura ezagutzera ematea du helburu zentroak. Zortzi dira interpretazio zentroan bisitatu daitezkeen guneak: Izal saguaren ikus-entzunezkoa; Artzainaren txabola; Latxa eta Karrantzako ardiak; Idiazabal Gaztaren historia, eta Aralar eta Aizkorriko larreak; Idiazabal Gazta, gastronomia altxorra; Euskal gaztaren

Eskaintza zabala udarako

Idiazabal paketea ere sortu dute udari begira. Zentrora bisita, gazta dastaketa, gaztandegi batera bisita eta bazkaria hartzen ditu (helduek 24 euro, haurrek 14). Uztail eta abuztuko igandeetan J. Aranburu gaztandegira bisita gidatuak ere antolatu ditu, eta uztailaren 24 eta 31n, eta abuztuaren 7, 21 eta 28an, Gaztainaditxulo artegira. Gaztarekin loturarik gabe, baina turismo eskaintzaren barruan, Indianoen ibilaldia egiteko eta San Migel elizaren sekretuak ezagutzeko aukera ere izango da.

12


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k

Anduetza parketxea

Zegamako Anduetza baserrian kokatuta dago Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren interpretazio zentroa. Bertan, natur parkearen paisaia eta aberastasuna ezagutzeaz gainera, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere azaltzen dute. Basoak garrantzi handia izan du Zegaman. Zentzu horretan, Araba eta Gipuzkoako Partzuergoko basoen eta horien ustiapenari buruzko informazioa emateaz gain, egurrari eskainitako museoa ere bisitatu daiteke eraikin bereko bigarren solairuan. Gainera, parketxearen aldamenean, mundu osoko zuhaitz espezieak biltzen dituen basoa dago kokatuta. Handik gertu, Murgisarri basoan, lepatutako pagoak dituen basoan barrena ibilbidea ere egin daiteke.

Orientazio jolasa

•• Lekua. San Bartolome auzoa (Zegama). •• Parketxea. Aizkorri-Aratz parke naturaleko interpretazio zentroa, egurraren museoa eta turismo bulegoa. •• Ordutegia. Uztailean eta abuztuan, asteazkenetik igandera (10:00-14:00). •• Jarduerak. www.gipuzkoanatura.eus. •• E-posta. anduetza@gipuzkoanatura.eus. •• Telefonoak. 943 80 21 87 / 688 623 609. •• Sare sozialak. @zegamaturismo (Fb) eta @GipuzkoaNatura (Tw)

Udari begira jarduera bereziak ere antolatu ditu Anduetza Parketxeak. Uztailaren 25ean, abuztuaren 8an eta 22an, Iparra galdu gabe orientazio jolasa egingo dute (izena aurrez eman behar da). Familiei zuzendutako jarduera da, eta parte hartzeko, aurrez eman behar da izena. Abuztuaren 29an, berriz, San Adriango igarobideko indusketetara bisita gidatua egingo dute.

13


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k

Zeraingo turismo gunea

Herriko plazan, mandioan, kokatzen da Zeraingo Turismo Bulegoa eta denda; hura da Zerainek eskaintzen dituen baliabideetara joateko abiapuntua. Museo Etnografikoa ondoko kultur etxean dago, Zeraingo historiak, ohiturak eta bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen duena. Udaletxearen azpian, berriz, Ostatuan, XVIII. mendeko kartzela edo ziega ikus daiteke. Udaletxearekin batera eraiki zen 1711. urtean eta Gipuzkoan zutik dirauen XVIII. mendeko kartzela bakarra da. Pasoko kartzela izan zen, Zerainen bi galtzada garrantzitsu elkartzen zirelako. Bertan, Zeraingo meatze guneetan lan egitera behartuta zeuden presoek egiten zuten lo; gaur egun kartzelan ikus daitezkeen eraztunak eta loturak presoak kateatzeko erabiltzen ziren.

Zerrategia, meategia, labeak

•• Lekua. Herriko plaza (Zerain). •• Ordutegia. Astelehenetik igandera (10:3014:00 eta 16:00-18:30). •• Jarduerak. Asteburuetan, 11:30ean, Zeraingo Turismo Bulegotik Larraondo zerrategira eta Aizpeako Labeetara. Astean zehar 10etik gorako taldeentzat ere bai. •• E-posta. turismobulegoa@zerain.eus. •• Telefonoak. 943 80 15 05 / 649 946 277. •• Sare sozialak. Zerain TB (Fb) eta @zerainturismobulegoa (Ig)

Herri kaskotik kanpo daude Zeraingo bi harribitxiak eta altxorrak: 1890. urtean eraikitako Larraondoko zerrategia (1960. urtean itxi zuten) eta nola ez, XI. mendean ustiatzen hasitako Aizpeako meategia. Gaur egun labeak konpontzeko lanetan ari dira, eta burdina nola lortzen den ikusteko aukera dago bertan. Bisita gidatuak egiten dituzte, aurrez erreserba eginda.

14


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k

Antioko gunea

Igartubeiti baserria

Antio ermitaren ondoan eraikitako interpretazio zentroa eta bailarako turismo bulegoa da, 2014an inauguratua. Eskualdeko turismo baliabideen informazioaz gain, Ignaziotar Lurraldearen eta Ignaziotar Bidearen proiektuari eskainitako eremu bat aurkituko du bisitariak. Erakusketa iraunkorrak Antioko ermitaren eta Zumarragaren historian atzera egiten du, eta aldi berean, bailararen bilakaera historikoa azaltzen du. Antioko ermita da, dudarik gabe, inguruko altxorra, baselizen baseliza. Kanpotik xumea da, baina barrualdeko egurrezko egitura ikusgarria da. Bertatik abiatuta, Antio-Beloki ibilbide paisajistikoaz gozatu dezake bisitariak. Bost atsedengune aurkituko ditu bidean.

XVI. mendearen erdialdean eraikia, euskal baserriaren urrezko aroaren adibide paregabea da Igartubeiti baserria. Unerik gorena XVII. mendean ezagutu zuen, bizimodu eta lan berriei egokitzeko zabaldu eta aldatu zutenean. Jatorrizko egurrezko egitura mantendu izanak eta barruan duen sagardo dolare handiak Euskal Herriko baserririk interesgarrienetakoa bihurtzen dute. Urrian egiten duten Sagardo Asteaz gain, eta urtean zeharreko beste hamaika ekitaldiz gain, udarako hainbat proposamen dituzte: Landareen sekretuak eta Igartubeitiko erraiak ezagutzeko bisita tematikoak, esperientzia gastronomikoak eta familian egiteko planak ere bai, besteak beste .

•• Interpretazio zentroa. Antioko interpretazio zentroa eta bailarako turismo bulegoa. •• Helbidea. Beloki hiribidea (Zumarraga). •• Ordutegia. Uztailean eta abuztuan, astelehenetik igandera (10:00-18:00). •• Webgunea. www.urolagaraia.com. •• E-posta. turismobulegoa@urolagaraia.com. •• Telefonoa. 943 72 20 42. •• Sare sozialak. @urolagaraiaturismoa (Fb) eta @urolagaia (Ig).

•• Baserri-museoa. Antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museoa. Ondoan, interpretazio zentroa du . •• Helbidea. Ezkio bidea z/g (Ezkio). •• Ordutegia. Asteartetik larunbatera eta jai egunetan (10:00-14:00 / 16:00-19:00) eta igandeetan (10:00-14:00). •• Jarduerak. www.igartubeitimuseoa.eus. •• E-posta. igartubeiti@gipuzkoa.eus. •• Telefonoa. 943 72 51 07. •• Sare sozialak. @igartubeiti (Fb eta Ig).

15


Tu r i s m o b a l i a b i d e a k

Urrelur museoa

Mirandaola burdinola

Gauza askoren berri ematen dute mineral eta fosilek. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz hitz egiten dute, besteak beste. Horrez gain, erakargarria da harri askoren edertasuna. Horren guztiaren berri jasoko dute Urretxuko Mineralen eta Fosilen Museora hurbiltzen direnek, eta natur zientzien mundu interesgarrira hurbiltzeko aukera izango dute. Museoa 1987an zabaldu zen, Urretxuko Udalaren eta Aguado-Goñi sendiaren lankidetzari esker. Mineralen eremuak 1.000 pieza ditu katalogatuta, eta konposizioaren arabera, hamaika taldetan sailkatuta daude. Fosilak, berriz bost kontinenteetatik jasoak dira, eta kronologikoki jarriak agertzen dira .

Lenbur fundazioaren ekimenez, 1987tik dago zabalik Mirandaolako turismo bulegoa Legazpi Telleriarte auzoan. Eraikin berean, Euskal Burdinaren Museoa du, leku paregabea burdinak eta burdingintzak Euskal Herrian izan zuen garrantziaz jabetzeko. Atarian, berriz, Mirandaolako parkea, eta horixe da Mirandaolako Burdinolara iristeko abiapuntua. Azken horixe baita eremu horren interesgune nagusia. Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetako bat da. Olagizonek, XVI. mendeko jantziak soinean dituztela, makineria martxan jartzen dute, urak hauspo erraldoiak mugitzen ditu eta mailuak gori-gorian dagoen burdina lantzen du. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 1ean daude bisita gidatuak.

•• Museoa. Mineral eta fosilen museoa. •• Helbidea. Jauregi, 19 (Urretxu). •• Ordutegia. Asteartetik ostiralera (10:0012:30 / 17:00-20:00). Uztaileko larunbatetan itxita. Abuzturako, aurrez deitu. •• Webgunea. www.urretxu.eus. •• E-posta. kultura.ur@urretxu.eus. •• Telefonoa. 943 03 80 88. •• Sare sozialak. @urretxukoudala (Fb), @urretxuudala (Tw) eta @urretxuko_udala (Ig).

•• Bulegoa eta museoa. Mirandaolako bulegoa eta Euskal Burdinaren museoa. •• Helbidea. Mirandaola parkea, Telleriarte auzoa z/g (Legazpi). •• Ordutegia. Bulegoa itxita dago. Harrera posta elektronikoz edo telefonoz. •• E-posta. mirandaola@lenbur.com. •• Webgunea. www.lenbur.com. •• Telefonoak. 943 73 04 28. •• Sare sozialak. @mirandaola.burdinharana.Legazpi (Fb).

16


G o i e r r i ko t xo ko ku t t u n a k

TXOKOAK HERRIZ HERRI 17


O rd i z i a Oiangu parkea

Ariane Vierbücher

Iñigo Marotias (Ampo Ordiziako entrenatzailea)

nen bizitoki dena. «Ordizia herrigunetik atera eta bertatik bertara dugun altxor txiki bat da naturgune hau. Deskonektatzeko toki aproposa, lagunekin, familiarekin joateko... Egun pasa egiteko toki zoragarria da». Belaunaldiz belaunaldi mantendu da Oiangurekin harremana: «Umetan, familian asko joan izan gara; umeak gineneko irudiak berreskuratu, eta beti dago argazki edo bideoren bat, non Oiangu agertzen den. Bertara joateko ohitura handia izan dugu, parkean jolastu, jatetxean afari-merienda egin...». Gaur egun, ez da nahi beste joaten: «Udan neguan baino gehiago. Txiringitoa-eta zabaltzen dutenean maiz joaten naiz kuadrillakoekin, parrillada egin…».

«Herrigunetik atera, eta bertatik bertara dugun altxor txiki bat da»

O

rdiziako herrigunetik gertu dago Oiangu parkea. Iñigo Marotias Ampo Ordizia errugbi taldeko entrenatzailearen toki kuttunenetako bat, Goierrin aski ezaguna den parke hau. Udalerriko hegoekialdean dago, izen bereko baserriaren inguruan, eta Ordiziako landa aldearen adibide ederra da. Lurraldeko ohiko landaretzak ikusten dira hor eta inguruan: baso mistoa, hariztia, soro bakan batzuk eta belardiak. Baita Altamirako putzua ere, espezie desberdi-

Paseko lekua mendi aldera joateko

Oiangutik, inguruko mendietako ikuspegi zoragarria dago, eta ikuspegia bakarrik ez, mendia gustuko duten haientzat paseko lekua ere bada Oiangu. «Mendi bizikletan edo oinez, bai Aralar ingurura, bai beste toki batzuetara joateko, bertatik pasatzen naiz sarri».

18



Altzaga Altzagarateko begiratokia

Iñaki Gurrutxaga

Ianire Aranzabe (Musikaria)

etxetik pauso gutxi batzuetara du, jaioterriko toki kuttunena; auzoan bertan, Gure Amaren baselizaren aurrean dagoen begiratokia. «Hantxe esertzen naizen bakoitzean nirekin egiten dut topo».

«Hantxe esertzen naizen bakoitzean nirekin egiten dut topo»

Goierriko ‘terraza’

Mendi kaxkoan, 360º-ko ikuspegi zabala dago begiratokitik. «Ikuspegiaz gozatzeko toki paregabea da». Goierriko nahiz Gipuzkoako mendi eta tontor ezagunenak ikusten dira bertatik: Ernio, Usurbe, Murumendi, Aizkorri, eta Txindoki eta Aralar. Haranean, berriz, Ordizia, «aztarna utzi duten bizipen asko» eman dizkiona. «Nire bigarren etxea!». Begiratokiak, Ordizia eta Altzagarate konektatzen ditu, nolabait. Bi herrien arteko lokarri da, eta horregatik ere kuttuna du. Kontzientzia hartzeko eta pentsatzeko espazioa da Aranzaberentzat, balio paisajistiko handikoa, urruneko eta gertuko ortzimugen erdigune. Han, arnasa sakon hartu, begiak zabaldu, eta denbora eteten da. Sentipen berezibereziak sortzen dituen horietakoa.

O

rdizia eta Itsasondo artean bidegurutzea hartu, Arama zeharkatu, eta errepidean gora joanda dago Altzaga. Arriguntzagaina mendiaren baso handien eta zelaien azpian, naturako bergel bat bezala irekitzen da, txoritxoen soinu nekaezinarekin. Baina bereziki, Altzagarate auzoa. Altzaga herrigunetik gora, errepidea amaitzen den tokian dago Altzagarate. Hantxe bizi da Ianire Aranzabe, Esanezin musika proiektuaren sortzailea eta ahotsa dena. Altzagaraten,

20


A ra m a Aramako parkea

Iñaki Gurrutxaga

A

Iker Irribarria (Pilotaria)

ramako mendebaldeko sarrera dotorea da, oso. Zuhaitz azpian oinez igotzen denak belardi dotore bat ikusiko du aurrena. Kartetan jokatzeko tapiz bat dirudi, dituen gorabehera leunengatik ez balitz. Erdi-erdian, haurrentzako parkea dago, hainbat atrakziorekin; alboan piknikerako mahaiak daude; frontoia ere bertan dago; baita saskibaloian aritzeko pare bat saski ere. «Nik uste herriko ingurunerik politena dela», aipatu du Iker Irribarria pilotariak. «Frontoian ez genbiltzanean parkean jolasean edo saskibaloian genbiltzan», gaineratu du. Jolaserako, paseorako edo txakurrak ateratzeko ingurune ezin aproposagoa da.

«Parkea herriko ingurunerik politena dela esango nuke»

Parkea, ibilbideen abiapuntu

Arama Gipuzkoako udalerririk txikiena da hedaduraz. Halere, itzuli politak egin daitezke parketik bertatik abiatuta. Aramatik Altzagaterako itzulia txango polita da, esaterako. Parketik Rezola Baserri aldera hartu behar da. Altzagarate igaro eta Gaztaintxota muinora iristen da. Etxebarri baserriraino jai-

21

tsi eta berriz ere parkera heltzen da. Piknikerako mahaiak baliatu daitezke indarrak errekuperatu eta udako eguraldi gozoaz belar artean gozatzeko. Irribarriak eskertzen ditu herriko ingurune naturalak, batez ere, goi mailako lehiaketen estresa gainditu eta punta-puntan aritu ahal izateko. Aramar gazteenek, jolasean, bera imitatzen dute, egunen batean txapeldun izango diren ilusioarekin. Parkean trebatzen dira bitartean.


Le g o r re ta Esnaola auzoa

Ariane Vierbücher

Edurne Arakistain (Korrikalaria)

tan joaten ginen. Lehengusuekin elkartu eta etxe inguruan jolasten genuen. Gaztaina eta talo janak egiteko ohitura ere bagenuen, eta eusten diogu horri ere. Baserriko lanekin ere laguntzera joaten ginen, belarrak moztu edo jaso behar zirenean. Ondoren, afari merienda egiten genuen, giro oso politean...».

«Batez ere txikitako oroitzapenak dakarzkit inguru horrek»

Xendabelarrak ibilbidean korrika

Mendian korrika egiteko duen zaletasunak ere gerturatzen du paraje horietara. Herrigunetik abiatuta, Esnaola auzoa igaroz, San Joan Iturriraino joaten da maiz. Leku kuttuna du hori ere. Interes berezia duen ibilbidea da hori, Xendabelarrak izeneko hiru mendi ibilbideetako bat ere igarotzen baita hortik (PR-GI-208). Herriaren historia, mitoak eta kondairak, baserria, emakumeak eta sendabelarren inguruko jakintza ondarea biltzen du egitasmoak, eta hiru ibilbideek ondare horretan murgiltzera gonbidatzen dute. Urdaneta eta Esnaolatik igaroz, 7,2 kilometroko ibilbidea da. Koate eta Burnigurutzeta dira beste biak.

U

mearoko eta gaztaroko bizipenen aztarnek Legorretako Esnaola auzora eraman dute Edurne Arakistain lasterkari legorretarra. Herrigunetik kanpo, landa inguruan dago, eta zelai zabalak nagusitzen dira. Han daude Esnaola Goikoa eta Esnaola Behekoa baserriak. Azken hori, Arakistainen amaren aldeko familiarena da, Jauregitarrena , horregatik dago leku horri sendo lotuta. «Batez ere txikitako oroitzapenak dakarzkit inguru horrek, larunbat asko-

22



Zaldibia Osinberdeko putzua

Iñaki Gurrutxaga

Aitziber Garmendia (Aktorea)

batean nagoela iruditzen zait. Zaldibiatik distantzia txikira dago –5 kilometro inguru– , eta bat-batean beste unibertso batean sartzen zarela ematen du: uraren hotsa, freskotasuna, kolore berdeko tonalitate ezberdinak... Leku magiko bat iruditu izan zait beti. Zaldibiarrok lotura estua dugu Osinberderekin. Tokia polita da, naturala».

«Joaten naizen bakoitzean oihan tropikal batean nagoela iruditzen zait»

Orkatilak bustiz gero, nahikoa

Umea zela joan zen hara aurrenekoz, asteburuetako irteera horietako batean. «Ausa-Gaztelura ez bazen, Arkaka aldera joaten ginen. Ezagutu nuenean bertara sartzea zen nire nahia, baina artean txikia nintzen, eta ezin». Askotan ez du han bainua hartu, eta estreinakoa «oso gaztea» zela du gogoan. «Gaztetan barruraino sartu ginen, baina joandako azken aldietan beti esaten dut orkatilak bustiz gero, nahikoa!». Azkenekoz, lan kontuengatik izan da Osinberden, Ura Agentziarekin grabatu beharreko bideo sorta baterako. «Pozik eta harro joan nintzen lantaldearekin, haien harridura aurpegiak ikusteko desiratzen».

B

at aukeratzekotan, herriko antzokia litzateke Aitziber Garmendiak (Zaldibia, 1982) jaioterrian duen leku kuttuna: «Hori izan zen zapaldu nuen lehen eszenarioa, amets guztiak ereiten hasi ziren tokia. Eszenariorik inportanteena da niretzako, baita urdurien jartzen naizena ere». Baina okasio honetarako bestelako bat aukeratu behar, eta honetan ere zalantzarik ez du egin: Osinberdeko putzua. «Zoragarria iruditzen zait. Hara joaten naizen bakoitzean oihan tropikal

24



G a i nt z a Herriko plaza

Gorka Gomez

Ander Matxain (Trikitilaria)

«Herriko ekitaldi bereziei lotutako toki bat niretzat plaza»

A

nder Matxain Blascok ez du zalantza handirik izan herriko toki kuttun bat aukeratzeko garaian. Herriko plazaren aldeko hautua egin du. Izan ere, trikitilariarentzat «ekitaldi bereziei loturik daude ene Gaintzako oroitzapen gehienak. Gaintzako San Migel jaietako erromeriez, mondeju-janez, igoera-lasterketako helmugaz, San Martin jaietako gaztaina janaz... eta beste hainbatez hitz egingo bagenu, herriko plazaz hitz egin beharko genuke ezbairik gabe».

Gaintzara bisitan doazenentzat abiapuntua da. «Batetik, mendizaleentzako erakargarri izan daitezkeen Bostaitzetarako, San Juan Iturrirako eta Altzagarateko bideak ere bertan hasten dira, guztiak ere mendian ibiltzen arras bertutetsuak ez direnentzako egokiak». Eta bestetik, «bertan geratu nahi dutenek San Migel parrokia, herritarrok batzen gaituen On-bide elkartea eta munduko kroketa onenak dituen Kale-Txiki taberna bisita ditzakete pausu gehiegirik eman gabe», nabarmendu du gaintzarrak. Pilotalekua, parkea eta patxada ederreko aulkiak eta mahaiak ere bertatik bertara daude, San Migel parrokiaren beste aldean.

Hilerriko sarrerako berezitasuna?

Hilerria ere plazaren ondoan dago, sarrerako atearen gainean duen esaldi ospetsuarekin. Matxainek «adituentzako» galdera bota du: «Zer berezitasun dauka Gaintzako kanposantuko ateak?». Erantzunaren bila Gaintzara joateko erronka botata geratu da, beraz.

26


Itsasondo Elizako begiratokia

K. Garralda Zubimendi

A

Mikel Gaztañaga (Euskadi taldeko kirol zuzendaria)

ndre Mariaren Jasokundearen elizak Itsasondoko herrigunea babesten du. Herriko eraikinik altuena izateaz gainera, Murumendiko magaletan gora eraikita dagoenez, herriguneari goitik begiratzen dio. Hala, elizako sarrera nagusiak duen balkoitik herrigunearen bista ederrak daude. «Bistak asko gustatzen zaizkit», aitortu du Mikel Gaztañaga Laboral Kutxa - Euskadi taldeko kirol zuzendariak. «Gainera, toki lasaia da eta gerizpean egurrezko eserlekuetan atseden hartzeko aukera dago». Andre Mariaren Jasokundearen eliza Erdi arokoa da. Baina denborarekin itxura aldatuz joan da. XVI. mendean egin zuten lehen aldaketa handia. Zabaldu egin zuten; XIX. mendean berriz zaharberritu zuten. Ordukoak dira sakristia eta pilotalekuko frontisa. Frontoiaren ezker partea elizarena da. Frontoiaren jarraipena da Goiko Plaza edo eliza atariko balkoia. Pare parean Beiti kaleko berdegunea dago. Bide sigi-sagatsuan behera, Kale Nagusiraino iristen da. N-1 errepide zaharrean gora, trenbidearen ondotik eta Oria

«Itsasondoko elizako miradoreko bistak asko gustatzen zaizkit» ibaiari paraleloan, herri sarrera-irteerako zuhaiztiraino joan daiteke. Goiko kalean gora hartuta, berriz ere elizara itzultzen da. Elizatik aurrera ere txango politak daude, mendian barrena. Urkiako eta Lizardiko birak dira ezagunenak. Gaztañaga txirrindulari porfesionala izan zen XXI. mendearen hasieran. Bizikleta gainean lehiatzeari utzi zion arren, tropeletik ez zen asko urrundu. Egun Laboral Kutxa - Euskadi taldeko zuzendarietako bat da.

27


Ata u n Naza aldea

Arkaitz Apalategi

Eneko Dorronsoro (Musikaria)

kua» dela dio. «Ataunen zaila da karreteratik asko aldentzea, baina leku hau erreka ondoan dago, zuhaitzen babesean; ordu egokian, jende gutxirekin, inspirazio lekua ere izan daiteke». Instrumentuak hartu eta bertan jotzen aritu izan dela ere aitortu du.

«Zuhaitzen babesean eta erreka ondoan dago, inspirazio lekua ere bada»

Zenbait leku, masifikatuta

Leku kuttun gehiago ere baditu Dorronsorok, baina nahiago du batzuk beretzako gorde. «Gustoko lekuak asko ditut Ataunen, baina batzuk gehiegi masifikatu dira». Pandemia hasi zenetik, zenbait lekutan gero eta jende gehiago biltzen dela dio. «Lehen ia inor ere egoten ez zen lekuetan jende asko dabil, eta toki horiek xarma galtzen dute». Lasaitasuna aipatu du behin baino gehiagotan, eta uda ere patxadaz hartzen saiatuko da. Izan ere, ikasturte betea izan du. Agirre diskoaren aurkezpen biraz gain, Unidad Alavesa taldearekin ere ari da kontzertuak ematen, eta uztailean, Urmuga egitasmoan ere hartuko du parte. «Abuztuan oporrak edo behintzat lasai hartzen saiatuko gara».

N

aturgune eta txoko berezi asko ditu Ataunek, eta leku lasaiak eta baketsuak gustatzen zaizkio, batez ere, Eneko Dorronsoro soinujoleari. Horietako bat da Naza aldea, Agauntza errekaren ondoan dagoen gunea. Oinezko herri bide batek lotzen ditu San Martin eta San Gregorio auzoak, eta erdibidean dago, Olatza baserritik gertu. Harrizko nasa moduko bat du errekak pare horretan, eta hortik datorkio izena. «Errekari begira jarri eta deskonektatzeko le-

28



Beasain Loinazko San Martin Plaza

Iñaki Gurrutxaga

Ane Etxezarreta (Futbolaria)

tzen du albo batetik; Kale Nagusia eta San Inazio kaleak lotzen dituen Andre Mari kaleko maldak, bestaldetik. Erdi-erdian, XIX. mendeko kioskoa dago, estilo modernistakoa. Udalak Eibarri erosi zion 1920ko hamarkadan. Inguruneak Eusko Jaurlaritzak izendatutako monumentu multzoa osatzen du. Kioskoak, udaletxeak eta plazapeko arkupeak Jaurlaritzaren aitortza jaso zuten duela pare bat urte. Beasainen 21 eraikinek dute monumentu izendapena.

«Makina bat ordu igaro ditut plazan lagunekin jolasean»

Bereizgarria

U

daletxeko arkupeak ateak dira futbolean jolasean dabiltzan haurrentzat. Ane Etxezarreta Realeko jokalaria haur horietako bat izan zen. «Makina bat ordu igaro ditut plazan lagunekin jolasean», aitortu du. Beasaingo txoko kutunetako bat du. «Jada ez naiz horrenbeste igarotzen bertatik. Baina irudipena dut haurrek gutxiago jolasten dutela». Loinazko San Martin plazak 800 bat metro koadro ditu: laukiluzea da. Udaletxeak muga-

Ane Etxezarretak bere lekua egin du Realeko lehen taldean, kioskoak plazan bezala. 2015ean egin zuen debuta eta orduz geroztik ehun partida baino gehiago jokatu ditu. Aurtengo denboraldian, esaterako, hamalau partidatan hartu du parte. Ia 1.000 minututan, beste era batera esanda. Beasain Kirol Elkartean hasi zen futbolean. Loinatzen izaten ziren partida ofizialak. Loinazko San Martinen lagun artekoak.

30



L a z ka o Lazkaomendi

Mikel Albisu

Eider Saez (Abeslaria)

ran nahiago lagunekin. Bateren batek plana proposatzen badu, animatu egiten naiz». Saezek kilometro mordoa egiten du urtean zehar Nogen taldearekin hara eta hona. Etxera itzultzean Lazkaomendira jotzeko ohitura duela dio. Erlaxatzeaz gain, burua arintzen dio eta ideia berriak bilatzen laguntzen dio. Lazkao txiki ere bertakoa zen, Abalinzahar baserrikoa. Auzoak sorkuntzarako badu bai zerbait berezia.

«Lazkaomendira paseoan joaten naiz. Aukeran lagunekin nahiago»

Mokadua egiteko toki aproposa

Amondaraindik barrena erraz igotzen da Lazkaomendira. Kotxez joan nahi duenak ere erraza du, bidea asfaltatuta baitago. Goian hainbat taberna daude, giro ederrean mokadu bat jateko aproposak. Muinoaren bestaldera, Zaldibia dago. Bertatik Ordiziara ere joan daiteke, Oiangutik barrena. San Joan baseliza da auzoko beste txoko polit bat. Lehen datuak XVII. mendekoak dira, baina baselizako San Joanen taila XV. mendekoa da adituen ustetan. Baseliza txikia da, errepidearen albo batean kokatua.

L

azkaomendi Lazkaoko auzorik ezagunena da. Herrigunetik gertu egon arren, landa eremuko auzoa da. Erabat bukolikoa da. Hainbat baserri, berdegune handiak eta Aizkorri eta Aralarko bista ederrak daude bertan. Ilunsentian eguzkiak kolore bereziak ematen dizkio zeruari eta inguruari are ederrago bilakatzen da, posible bada. Eider Saez Nogen taldeko abeslariarentzat herriko tokirik politena da. «Estresak jota nagoenean paseoan joaten naiz», dio. «Auke-

32


Olaberria Errekalde auzoa

Mikel Albisu

Garbiñe Garmendia (Ostalaria)

O

laberriari edo Goierriko balkoia bezala ezagutzen denari buruz hitz egiterakoan, Olaberriko gaina (Gañera) edo Ihurre auzoa, industria aldea datozkigu burura. Baina Olaberriak badu beste inguru bat, oso xarma berezia duena: Errekalde auzoa. Lazkaotik Olaberrira joateko aldapa igotzen hasten den puntuan, ezkerreko bidea hartuta dago Errekalde auzoa, baserriz, sagarrondoz eta naturaz inguraturik, Sustraiz errekatxoak lagunduta. Horixe da Olaberriko Etxezuri sagardotegiko Garbiñe Garmendiaren leku kuttuna. Urrutira joan gabe, «naturarekin erraz konektatzeko» aukera ematen duen ibilbidea da, «erreka ondoan paseo leku lasaigarri bat duena. Isil-isilik hor dago beti eta ezagutzen duenak berriro gogoratzen du bertara itzuliz». Hain zuzen ere, «gure bizitzako estres puntuak alde batera uzteko eskatzen digu Lazkaotik Amoskategi baserrira inguruko paseoak. Ur, txori, zintzarri eta animalia hotsekin arnas berritzeko aukera ematen digu».

«Errekalde auzoak, erreka ondoan, paseo leku lasaigarri bat du»

Ibilbidea, ordekan

Aldapa handirik gabe, ordekan egin daiteke Errekalde auzoan Ertzille eta Amoskategi baserrien arteko 1,5 kilometro inguruko ibilbidea, «mendira doazen bidezidor guztiak aldamenetan utziz». Hala ere, aldapa gehiago bilatzen duen ibiltarientzat ere aukera paregabea da, «bidetxo horiek edo amaierako aldapa hartuz mendi aldera ere joan baitaiteke basoan sartuz eta hiru herriren –Lazkao, Ataun eta Idiazabal– mugak ezagutuz».

33


S e g u ra Baso sorgindua

Iosune Arrondo

Iosune Arrondo (Kultur eta turismo teknikaria)

Leku kuttun hori Azpillako ibilbidean dago. Parketik igota, bidegurutzean ezkerretik jarraitu behar da; Iturriberri izeneko iturria metro batzuetara dago. «Iturri horretako ura osasunarentzat onuragarria da, baina edateko modukoa ez dela pentsa daiteke, ur ustelaren usaina baitu». Asfaltatutako errepideari jarraituz, Mantsotegi baserria eskuinetara utzi eta, jarraian, «baso sorgindu itxura duen txoko honetan sartuko gara».

«Naturarekin bat egiten dut eta deskonektatzera narama»

Naturarekin bat

I

osune Arrondo segurarrak ondo baino hobeto ezagutzen ditu bere jaioterriaren eta inguruko altxorrak, besteak beste, 2002tik Segurako udaletxean kultura eta turismo arloan ari baita lanean. Denbora librean, yoga praktikatzea, paseatzea, irakurtzea, idaztea eta garapen pertsonaleko gaietan sakontzea dira bere zaletasunak. Arrondoren Segurako toki kuttunak naturarekin eta paseatzearekin du lotura, baso sorgindua deitu duen tokia aukeratu baitu.

Segurako Azpilla inguruko ibilbide horretan paseatzea gustatzen zaio, «eta batez ere, txoko honetan gelditzea». Izan ere, «naturarekin bat» egiten duen tokia da Arrondorentzat, «eta egunero hainbeste erabiltzen ditugun ordenagailuetatik eta mugikorretatik deskonektatzera narama». Era berean, «txorien kantua eta uraren jarioa entzutea, eta inguru zoragarri honetan arnasa sakon hartzea etxe ondoan ditugun luxu handiak dira».

34



Idiazabal Txomenarena parkea

Mikel Albisu

Amaia Telleria (Irakaslea eta idazlea)

«Adin guztietako herritarrentzat juntaleku izan da betidanik»

A

meriketara migratu zuten Idiazabalgo anaia batzuen ametsa bete zen; XX. mende hasieran, ez ziren gutxi izan, munduko beste aldera joan, han aberastu eta jaioterrira itzultzean, lorategi ikusgarriz ingururatutako etxetzar edo jauregiak altxatu zituztenak. Indiano-etxeak esaten zaie. Idiazabalen, ugariak dira. Txomenarena izenez ezagun dena, Altolagirre familiak eraiki zuen, aurretik toki berean zegoen baserria eraitsi eta gero.

Altolagirre familiaren ondarea, luzera, Idiazabalgo herritar guztiek jaso dute, nolabait, aspalditik, herritar guztien erabilpenerako espazio publiko baita. Amaia Telleria idazle idiazabaldarrak ere hala nabarmendu du. «Adin guztietako herritarrentzat juntaleku da: haurrentzako, jolasleku paregabea, niretzako ere hala izan zen txikitan. Landare eta arbolen artean, ezkutaketan, eta beste hainbat eta hainbat jolas egiten nuen lagunekin; parkeko arbola handien itzalean eseri eta tertulian edo irakurtzen orduak pasatzeko leku ere bada askorentzat; azken boladan, osasun larrialdiagatik, aire zabaleko espazioak hobe direnez, Txomenarena parkean ere nabaria izan da».

Zuhaitzak, parkeko altxorrak

Udaletxeak 90eko hamarkadan lorategia erosi zuen eta harrezkero, edonork bisita dezake. Indianoentzat sinbolo ziren mundu osoko zuhaitz-espezieen bilduma zabala dago, koniferoen taldeko urte askoko zuhaitz erraldoiak tarteak.

36



Ze ra i n Bolalekua

Arkaitz Apalategi

Garbiñe Alustiza (Bolaria)

tzen joan zen neurri berean galdu genuen guk haitz hartara gerturatzeko genuen grina, inguruan perretxikuak biltzera joateko ez bazen behintzat». Geroago, berriz, «hurbil-hurbileko zerbait» bihurtuko zen Alustizaren leku kuttuna: herriko bolalekua. «Bertan igarotzen zituzten aitak eta anaiak ordu dexente, tartea zuten bakoitzean ‘bola batzuk botatzera goaz’ esan eta hara hurbiltzen ziren biak. Bazuen benetan zerbait leku hark, ni garai hartan erakartzen ez ninduena, baina gerora deskubritu nuena».

«Bakea eta lasaitasun handia ematen didan leku kuttuna da bolalekua»

Txoko bat baino gehiago

G

arbiñe Alustiza zeraindarrak umea zenean bazuen toki kuttun bat: «Etxean entzundako kondairak zioen bezala, Sansonek Aizkorritik Txindokira botatako harritzar baten zatitxo bat Zerainen erori omen zen. Txoritegi haitzera gerturatzen ginen gurasoengandik jasotako hura buruan genuela, erabat liluratuta istorioarekin. Zeraingoa harri koxkor bat baldin bazen, ikaragarria behar zuen izan Sanson indartsuak botatakoak. Gerora legenda hura indarra gal-

Harriz eta egurrez estalia da, irekia eta argitsua aldi berean. Ingurua berdegunez eta zuhaitzez inguratua. «Bero egiten duenean guztioi itzala ematen digu eta hotza denean bolarien goxotasunak guztiok berotzen gaitu. Niretzat txoko bat baino gehiago da, nire barruarekin hitz egiteko, sekretuak kontatzeko eta baita aurrekoak orainarekin harremanetan jartzeko giltza ere. Bakea eta lasaitasun handia ematen didan leku kuttuna da».

38



Ze g a m a Murgizelai parkea

Arkaitz Apalategi

Iker Zubeldia (Bertsolaria)

Iker Zubeldia bertsolari zegamarrak ere huraxe aukeratu du bere txoko kuttunetako bat. «Gaztaroko bilgunea» hura izaten zutela azaldu du, eta «ondorengo belaunaldiek ere, eskolatik joanda edo asteburuetan» aprobetxatzen dutela. «Herritarrentzako juntatzeko leku politta» dela dio, «otorduak eta egun pasak egiteko» toki aproposa. Gainera, herritarrei komunetako giltza uzten die udalak, eta hartara, zerbitzu guztiak dituzte bertan.

«Herritarrontzat bilgunea da, elkartu eta egun pasa joateko tokia»

Txukun mantentzea, denon ardura

Egun belarrez eta zuhaitzez inguratutako toki ederra bada ere, bestelako historia du atzean Murgizelaik. Zubeldiak azaldu duenez, «herriko eskonbrera» izan zen, eta «egoera negargarrian» egon zen. Gerora, ordea, estali eta txukundu egin zuten, egun duen itxura hartzeko. Hala ere, oraindik izaten dute kezka, bertan sortzen den zikinkeria dela-eta. «Kanpoko jendea ere joaten da, eta herritarrok ere, haien aitzakian, ez dugu askotan behar adina zaintzen». Hura txukun mantentzea denen ardura dela dio.

A

izkorri-Aratz parke naturalaren magalean egonda, paraje eta ikuspegi ederrak ditu Zegamak. Baina urrutira joan gabe, herrigunetik gertu bada txoko bat, herritarrentzat oso berezia dena: Murgizelai parkea. Arrietaldea auzoan dago, eta oinez nahiz kotxez joan daiteke bertara. Merendalekua du, mahaiekin, parrillekin eta komun publikoekin. Familian nahiz lagun artean, egun pasa joan eta otordu ederrak egiteko aprobetxatzen dute askok.

40


Mutiloa Bide Berdea

Iñaki Gurrutxaga

P

Pello Olaberria (Txirrindulari ohia)

ello Olaberria Euskalteleko masajistarentzat eta txirrindulari ohiarentzat Bide Berdea da herriko txoko kuttunena. «Denbora gehiena bertan pasatzen baitut, kirola egiten edota burua lasaitzen. Garai bateko trenbide zaharra da, orain txukun jarri eta era askotako ekintzetarako baliagarria». Mutiloarraren esanetan, etxean ordu gutxi pasatzen ditu, «baina ordu gutxi horietatik asko, Bide Berdean bueltaka» ibiltzen da. «Lasaitasuna ematen didan bide lasaia da. Bai bizikletaz, oinez edo korrika, kilometro batzuk egina naiz bertan, eta ez nau aspertzen».

«Kirola egin edota lasai paseatzeko toki aproposa da Bide Berdea»

Mutiloaren eta Ormaiztegiren lotura

Mutiloa eta Ormaiztegi lotzen dituen 6 kilometroko trenbaide zaharra da Bide Berdea. «Mutiloan hasi eta pare bat kilometro goruntz egiten dira, baina hain polita denez, konturatu gabe iristen da Barnaola baserrira. Toki zoragarria da. Barnaola herriko baserririk ederrena da niretzat». Errepidea gurutzatu eta hurrengo 2 kilometroak lauak dira, Lierni auzora iritsi arte. «Bertan Cespa zabor-

41

tegia ikus daiteke, herriko toki politenetik, herrian daukagun gauzarik itsusiena ikustera iristen gara beraz». Liernira iritsi eta geldialditxo bat egiteko atsedenleku polita dago, lau mahairekin eta iturriarekin. «Eskuinera begiratu eta Aizkorri mendilerroa, ezkerrean berriz, Gabiria eta Izazpi inguruak» ikus daitezke. Mutiloa eta Ormaiztegi batzen dituen errepidea gurutzatu eta aurrera jarraituz beste 2 kilometrotan Ormaiztegiko trenbide berria iristen da.


Gabiria Lurdes Txiki

Asier Zaldua

Eli Elgarresta (Artzaina)

etxetik oso gertu dagoen Lurdes Txikira. Txoko hori pasiotarren ikastetxea izan zen eraikinaren ondoan dago. «Amabirjina txiki bat dago eta aurrealdean putzu bat du, arraintxoekin. Jendeak amabirjinari kandelak eta loreak jartzen dizkio. Batzuk kanpotik etortzen dira». Umetatik ezagutzen du toki hori, Baztarrika baserritik oso gertu baitago. «Azkenaldian ez naiz asko joan, baina lehen asko joaten nintzen. Amonarekin, seme-alabekin... Txikiak zirenean, arrainak harrapatzen saiatzen ziren. Oso toki polita da. Bero handia egiten duenean oso ondo egoten da bertan, itzaltsua baita». Lurdes Txiki oso toki berezian dago. Gabiriako paraje hartan, Estanda errekaren ertzean, ur sulfurosoak aurkitu ziren. XIX. mendearen erdialdean bainuetxea ireki zen bertan. 1904an itxi zen. 1910ean bihotz sakratuaren pasiotarrek eraikina erosi zuten. Hurrengo urtean eskola ireki zuten. Eskola hori 1964an itxi zen, baina eraikinak eta Lurdes Txikik han jarraitzen dute.

«Bero handia egiten duenean oso ondo egoten da, itzaltsua baita»

E

li Elgarresta Gabiriako Baztarrika baserrian jaio zen. Klinika eta geriatria laguntzaile ikasketak egin zituen. Fabrika batean, Zumarragako adinekoen egoitzan eta ospitalean lan egin zuen, harik eta Asier Osinalde senarrarekin batera, gurasoek baserrian hasitako bidearekin jarraitzea erabaki zuen arte. Hala, egun artzaintza eta gaztagintza ditu ofizio. Baserriko lana oso lotua da eta hiru seme-alaba ditu, gainera. Zorionez, badu nora joan lasaitasuna behar duen guztietan:

42


O r m a i z te g i Iraiko iturria

Arkaitz Apalategi

Juan Carlos Diez ‘Soto’ (Erronkazalea)

H

erriko bere leku kuttunagatik galdetuta, ez du zalantza handirik izan Juan Carlos Diez Soto ormaiztegiarrak. Berehala etorri zaio burura Iraiko (Iraegiko) iturria, ume-umetatik, bere bizimoduan oso presente egon den tokia baita. Zentral elektrikoaren ondoko etxeetan jaio eta hazi zen Soto, eta iturrira etxerako ura ekartzera joaten zen egunero. «Bizikleta hartu eta atzeko bidetik etortzen nintzen, garrafa handi batekin. Egunero egiten nuen ibilbide hori». Orduko bideak eta oraingoak, ez dute zerikusirik. Zentraletik Ugarte baserrira arteko bidea itxita dago orain. Eta handik iturrira artekoa, erabat aldatuta. «Orain paseo lekua da hau, baina orduan sasiz betetako bidetxur bat zen, eta bizikletarekin etortzeko nahikoa komeria izaten nituen; kolperen bat edo beste ere hartu izan dut hemen».

«Txikitan bizikleta hartu eta egunero joaten nintzen etxerako ura ekartzera»

Uraren burdinak emandako indarra

Iraiko iturriak burdin askoko ura dakarrela esan ohi da, eta askoren ustez, propietate onak ditu. Horregatik izan dute ormaiztegiar

43

askok urtetan iturrira joan eta hango ura etxera eramateko ohitura. Denborarekin galtzen joan da, baina paseoan dabiltzan gehienak gelditzen dira tragoxka bat hartzeko. Ur horrek emandako indarragatik-edo, intxaurrak ipurdiarekin txikituz egin da ezaguna Soto. Abilidade horrek, mundu osoan barrena bidaiatzeko aukera eman dio. Duela gutxi, Zagreben (Kroazia) eta Bratislavan (Eslovakia) izan da, Got Talent telebista saioan parte hartu eta erakustaldiak egiten.


Itsaso Eliz ataria

Arkaitz Apalategi

Jone Urain (Artisaua)

1300. urteko sarrerako atea da, lehen gotikokoa. Horrez gain, erretaula errenazentista, barne arkitektura eta sakristia barrokoak, margolan inpresionistak... biltzen ditu, eta kanpandorreko erlojua. «Eliza osoa da ezagutu beharrekoa».

«Eliz ataritik dauden bistak paregabeak dira, bailara osoa ikusten da»

Ekintzetarako aterpea

Urainen txokorik kuttunena eliz ataria da, hainbat arrazoi tarteko. Horietako bat, arkupe gotikoak dira, «ikusgarriak dira!». Baina beste arrazoi batzuk ere badaude eliz atari hori «toki zoragarri bat» egiten dutenak: «Aterpe ezin ederragoa ematen digu herritarroi ekintza, ospakizun, pilota txapelketa, zine emanaldi, kontzertu, bertso saio edo erakusketak egiteko», azaldu du. Handia filmaren grabazio zati bat ere bertan egin zela gogoratu du. «Haurrekin euri egunetan jolasteko» askotan erabili izan duela dio, beste herritar askok bezala. Horrez gain, «balkoi ederra du, eta hortik dauden bistak paregabeak dira, bailara osoa ikusten da».

I

tsasoko herri kaskoa menderatzen duen San Bartolome elizako ataria berezia da Jone Urainentzat (Mendaro, 1967). Maite Salutregirekin batera sortutako Pott Keramikak bertan egin zuen herriaren aurreko aurkezpen erakusketa 1992an, Itsasora iritsi zirenean. Pott Keramikak Itsason jarraitzen du , Jonek bezala sustraiak sakon sartuta. San Bartolome eliza balio artistiko eta arkitektoniko handikoa da, hainbat arte estilo elkartzen dira bertan. Elementurik zaharrena

44



Ezkio Atxurtza

Asier Zaldua

Joxe Ugarteburu (Aizkolaria)

Ezkioko bere txoko kuttuna Atxurtza da. «Gaztetan makina bat aldiz joaten nintzen, lagun batekin, artzain baten ardiengana. Egun ere askotan joaten naiz. Etxetik irten, Atxurtzara igo, iturrian tragoa jo eta eserita egon». Izan ere, Atxurtza oso toki lasaia eta ederra da. Izazpi mendiaren magalean dago eta alde batetik Kizkitzara joan daiteke eta bestetik Zumarragara.

«Askotan joaten naiz Atxurtzara. Igo, tragoa jo eta eserita egon»

Santa Marina

Atxurtza ez da Ugartebururen txoko kuttun bakarra. Atxurtzara bidean dagoen Santa Marina ermitan ere makina bat ordu eman ditu. Ermita hau herrigunetik oso gertu dago, hilerriaren ondoan. «Egurra beti han eduki dudanez, makina bat saio egin dut bertan. Atzealdean berdindutako toki bat dago eta askotan entrenatu dut bertan: Arriarekin, Mendizabalekin, Mindegiarekin...». Hemen ere bistak zoragarriak dira eta ez dira mahaiak, eserlekuak eta iturria falta. Iturriak Iñaki Idiakez Korta zenari eskainitako oroigarria dago.

J

oxe Ugarteburu primerako aizkolaria izan zen, eta oraindik ere aizkorarekin aritzea gustatzen zaio. Bigarren mailako txapelketa bi aldiz irabazi zuen eta hiru aldiz hirugarren izan zen lehen mailakoan. Hamar apustu jokatu zituen. Horietatik zazpi irabazi egin zituen. Gainera, aizkolari euskaldunek Australiara egindako lehen bidaian parte hartu zuen, Arria II.a eta Mindegiarekin. Aizkolari txikien artean (80 kilo baino gutxiago pisatzen zuen), onena izan zen.

46


Zu m a r ra g a Antio

Carlos Mediavilla

J

Jon Balentziaga (Kazetaria)

on Balentziaga kazetari zumarragarrak Euskadi Irratian lan egin zuen eta azken urteak ETBn eman ditu. Albistegietako kirol arduraduna da, eta Realak eta Athleticek jokatu zuten Kopa finaleko esataria izan zen. Erlaxatu nahi duenean, beste zumarragar asko bezala, Antiora joaten da. Antio zumarragar gehienen toki kuttuna da. «Umetan gurasoekin joaten nintzen. Hara joateko joera genuen eta joera hori mantendu dut. Pandemia dela eta ez dela, herritik ateratzerik izan ez dugunez, gehienetan Antio eta Beloki aldera joan naiz. Igandeetan familiarekin joateko ohitura dut, baina bakarrik ere joaten naiz. Mendian bakarrik ibiltzeak hausnartzeko balio du», aipatu du Zumarragako kazetariak.

«Antioko ermita oso berezia da eta ingurua paseatzeko aproposa da»

Ezpata dantzan txistua jotakoa

Antiok naturaz gozatzeko aukera ematen du, baina baita parranda egiteko aukera ere. «Uztailaren 2a oso egun berezia da zumarragarrontzat. Txistularia izan nintzen eta behin baino gehiagotan jo nuen Antioko ezpata-

47

dantzan. Lagunekin parranda bikainak ere egin nituen». Kanpotarrei Antio ezagutzea gomendatzen die. «Ermita oso berezia da. Gainera, ingurua paseatzeko aproposa da. Antio Zumarragako ikur nagusia da. Beste toki interesgarri batzuk ere badaude (Euskadi plaza, Legazpi dorretxea...), baina Antio beste maila batean dago. Bilbon lan egiten dut eta lankide askok esan didate Antio ezagutzen dutela eta asko gustatzen zaiela».


U r re t x u Plazako iturria

Asier Zaldua

Amaia Iturriotz [Bertsolaria]

ko kuttuna. Izan ere, Iparragirre plaza oso toki berezia da Urretxuko bertsolariarentzat. «Plazako iturriak umetako garaia gogorazten dit. Amonaren etxea bertatik oso gertu dago eta denbora dezente pasatzen genuen Iparragirre plazan jolasten. Iturriaren oso oroitzapen onak ditut eta plazatik pasatzen naizen bakoitzean bertako iturriko ura edaten dut», azaldu du. Gainera, bertso eskolako kideak Aizpurunea kultur etxean elkartzen dira eta iturria ondoan dago. «Iturria bertso eskolarekin ere lotzen dut. Haurtzaroaren amaieran, bertso eskolako kideok kultur etxean denbora asko pasa genuen. Oso garai politak izan ziren. Bertso eskolan talde ederra osatu genuen», aipatu du. Plazako iturria ere eder askoa da. Urretxuko plazako lehen iturria 1763an egin zuten. Egungo iturri dotorea 1995ekoa da, plaza berritu zenekoa. Iturriak frontoi bat, kanila bat eta herriko armarria ditu. Kanila animalia mitologiko bat da. Urretxukoak ahotik botatzen du ura.

«Amonaren etxea plazatik oso gertu dago eta umetan bertan jolasten genuen»

A

maia Iturriotz bertsolari urretxuarrak Medikuntza ikasi zuen eta Legazpiko anbulatorioan eta Zumarragako ospitalean lan egiten du. Familiako mediku espezialitatea egiten ari da, baina azken asteotan Cadizen da, bertako ospitaleko larrialdien sailean nola lan egiten duten ikasten. Cadiz toki bikaina da, baina Urretxuko Iparragirre plazako iturria baino iturri hoberik ez du aurkitu. Hori da, hain zuzen ere, bere jaioterriko txo-

48



Le g a z p i Kale zaharra

Gorka Gomez

Iker Azpeitia (Txistularia)

rran bertatik igaro ziren erreketei zor die izena. Zutik daude oraindik jatorrizko etxe gutxi batzuk, baina 2014.urtean guztiz eraberritu zuten kalea. Ordutik, gainera, festak ospatzen dira bertan, uztailaren 26ko astean.

«Txikitan ez ginen Kale Zaharretik gehiegi ateratzen»

Txikitako oroitzapenak

«Txikitan ez ginen hortik gehiegi ateratzen» dio Azpeitiak. Hainbat oroitzapen ditu: «Auzoko lagunekin egiten genituen jolasak, IbaiOndotik Ontto-Beltzera jokatzen genituen futbol partidak, bizikletarekin antolatzen genuen tourra, udako gauak…». Gaur desagertuta dauden hainbat denda ere ez ditu ahaztu: «Nikasioren harategia, denetik saltzen zuen Bolinaga, Gasparren liburudenda, Isidra burdindegia, Txomin Zubeldia, Alejandraren elektrizitate denda, Basabe eta nola ez, Patxi tabernako haragi egosi eta txanpiak». Patxi itxi zuten, baina oraindik irekita dagoen Karibe Zaharrean «hainbat parranda bukatu ditugu… eta bukatuko ditugunak!». Lehen Gaztetxea ere etxetik gertu zegoen, eta hango musikak «lo hartzen laguntzen» ziola gogoan du.

N

afarroa kalea txoko kuttuna da Iker Azpeitia txistulariarentzat. Han jaio zen 1980 urtean, eta duela gutxira arte bertan bizi izan da. Herriaren erdi-erdian kokatuta, izaera berezia duen kalea da. Herriko lehen kalea izan zen, XVIII. mendean sortua. Izenik gabe lehenik, Santa Maria jarri zioten XIX. mendean, baina XX. mendeko 30eko hamarkadan gaurko Kale Nagusia eraikitzearekin batera, Kale Zaharra deitzen hasi ziren herritarrak. Nafarroa kalea, 1936ko ge-

50



Gurutzegrama

D e n b o ra p a s a k

Bertikalak 1. Zegamako Iker .... bertsolaria. 2. Idiazabal izena duen jaki famatua. 4. Gabiriako gazta egilea. 5. Olaberriko sagardotegia. 7. Mirandaola kokatuta dagoen herria. 8. Ordizia errugbi taldeko entrenatzailea, Iñigo.... 11. Urretxuko museoa.

Horizontalak 3. Ane .... Realeako futbolaria. 6. Segurako Erdi Aroko interpretazio zentroa. 10. Ezkioko baserri museoa. 12. Itsasoko zeramika estudioa. 13. Zumarragako baseliza. 14. Altzagarateko abeslaria, Ianire.... 15. Bide Berdeak ..... eta Ormaiztegi lotzen ditu.

3. Etxezarreta. 6. Ardixarra. 10. Igartubeiti. 12. Pott. 13. Antio. 14. Aranzabe. 15. Mutiloa. 1. Zubeldia. 2. Gazta. 4. Elgarresta. 5. Etxezuri. 7. Legazpi. 8. Marotias. 11. Urrelur.

52


Hizki saltsa

D e n b o ra p a s a k

Anduetza, Barandiaran, Goierri, Irribarria, Saez, Zaldibia, Arakistain, Delikatuz, Gaztañaga, Igartza, Iturriotz, Matxain, Balentziaga, Zumalakarregi, Telleria

53


U d a ko a g e n d a

Egunez egun

Uztailak 16, ostirala

•• Beasain: Bisita mitologikoa. Igartzako jauregian, 16:30ean. •• Itsasondo: Abereh musika taldea, 19:00etan, pilotalekuan. •• Legazpi: Sustraiak dantza taldea. Haztegi ikastolako patioan, 19:00etan. (Eguraldi txarrarekin, Azokan).

Uztailak 17, larunbata

•• Lazkao: Unidad Alavesa taldea. Skate parkean, 18:30ean. •• Zegama: San Adrian igarobidean indusketak zabalik. 10:00etan, Aldaolan. •• Zumarraga: Ni Naiz hip-hop: Kloy MC, Shintoma + Dj Sbang, Agresion Verbal eta Zulumarragga. Zelai Ariztin, 17:00etan.

ORDIZIAKO AZOKA BARRUTIK Ordizia Ordiziako azoka: iragana, oraina, etorkizuna ibilaldia egin ahal izango da uztaileko eta abuztuko asteazken guztietan, azokaren sekretu guztiak ezagutuz. D’elikatuzen, 10:00etan.

Uztailak 20, asteartea

•• Lazkao: Tor magoaren ikuskizuna. Skate parkean, 19:00etan. •• Segura: Josu Marotoren Masala Soul Project dokumentala eta hitzaldia. Laiotz herri eskolan, 18:30ean.

•• Ordizia: Urrup antzerki taldearen Larkpur lozioaren markesa eta Zapaldutako petunien kasua. 22:00etan, Herri Antzokian. •• Ormaiztegi: Xabier Irujoren ‘Papers relating to Lord Eliot’s mission to Spain in the springo of 1835’ liburuaren aurkezpena. 19:00etan, Zumalakarregin. •• Segura: ‘Iragana orain, oraina gero’ Laureano Tellerian oinarrituriko Segurako memoria landu eta jasotzen duen dokumentala. 18:30ean, elizan.

Uztailak 21, asteazkena

•• Legazpi: Turistreatzen kale antzerkia. 19:00etan, Haztegiko ikastolako patioan. (Eguraldi txarrarekin, Azokan).

Uztailak 22, osteguna

•• Beasain: Martin Kortaberria biolin jotzailea eta Javier Perez de Azpeitia, Igartzako jauregian, 19:00etan. •• Lazkao: Gozategi. Skate parkean, 19:00etan. •• Legazpi: Evening Prayer taldearen Soularen Divak ikuskizuna. 19:00etan, Haztegiko ikastolako patioan. (Eguraldi txarrrarekin, Azokan). •• Ordizia: Ekirock Bira: Esanezin eta Aitona Cabido. 18:00etan, herriko puntu desberdinetan.

Uztailak 23, ostirala

•• Beasain: Emakumearen presentzia Igartzan bisita gidatua. Igartzan, 16:30ean. •• Ordizia: Emotio abesbatza, 20:15ean, parrokian.

Uztailak 24, larunbata

•• Ataun-Zaldibia: Osinberdeko erreka,

54


U d a ko a g e n d a

JENTILEN LURRALDEAN Ataun Barandiaran museoan Jentilen lurraldean iparraren bila mitologia jolasa egingo dute udako lau egunetan: uztailaren 17an eta 31n, eta abuztuaren 14an eta 28an. Barandiaran museoan. 11:30ean.

IDIAZABAL GAZTAREN SEKRETUAK Idiazabal-Segura-Ordizia Igandeetan, 11:30ean, Idiazabalgo J. Aranburu gaztandegian Idiazabal Gaztaren ekoizpen prosezua zuzenean ikusteko aukera izango da. Uztailaren 24 eta 31n eta abuztuaren 7an, 21ean eta 28an, 11:30ean, Bihurtu zaitez artzain Ander Barandiaranen Gaztaiñaditxulo artegian. Ostegunetan eta larunbatetan, 11:00etan, Segurako Ondarre gaztandegi tradizionalean bisita gidatua egingo da. Egunero, Ordiziako D’Elikatuzeko elikadura eta gastronomia zentroko bisita gidatua egingo da, Idiazabal gaztaren dastaketarekin batera. Idiazabal Gaztaren eta sagardoaren ibilbidea ere eskaintzen du D’Elikatuzek.

ezkutuko paradisu txikia ibilaldia. Barandiaran museotik, 10:00etan. •• Legazpi: Kittu taldea. 12:30ean, AgirreEtxeberri parkean. (Eguraldi txarrarekin, Azokan). •• Zumarraga: ZarraparraZ kolektiboaren Tximista jaialdia: Kaskezur (18:00), Oki Moki (19:30) eta Lie Detectors (21:00). Izazpi auzoko kantxa estalian.

55


U d a ko a g e n d a

LANDAREEN SEKRETUAK Ezkio Landareen sekretuak bisita gidatuan, Igartubeiti baserri inguruan barrena ibiliz, jan daitezkeen hainbat landare aurkitu, eta haien propietateak eta ezaugarriak ezagutu eta dastatuko dira. Igartubeiti baserrian, 11:30ean.

TALO TAILERRA Beasain Bisita gidatua eta talo tailerra egingo dituzte uztailean, abuztuan eta irailean (8ra arte), asteazkenetan. 6,5 euroko kostua du eta aurrez izena eman behar da. Igartzako museoan, 11:30ean.

Uztailak 25, igandea

diskoaren aurkezpena, 19:30ean. Laiotz herri eskolan.

•• Ordizia: 98. Ordiziako Txirrindulari Klasikoa. 10:00etan. Bukaera, 14:00etan. Gudarien etorbidean. •• Legazpi: Burdinolen ibilbidea eta Mirandaola martxan. 10:30ean, Mirandaolako turismo bulegotik hasiko da. •• Zegama: Iparra galdu gabe orientazio jolasa, Anduetzan, 10:30ean.

Uztailak 31, larunbata

•• Ordizia: Argigrama lantegia. 13:00etan. Oiangu parkean.

Abuztuak 1, igandea

•• Ataun-Zaldibia: Osinberdeko erreka, ezkutuko paradisu txikia ibilaldi gidatua. Barandiaran museotik, 10:00etan. •• Legazpi: Mirandaolako bisita gidatua eta Mirandaola martxan ikusteko aukera egongo da, 10:30ean hasita, Mirandaolan.

Uztailak 27, asteartea

•• Beasain: Fusilatuen oroimenezko ekitaldia. Oroigarrian, 19:00etan. •• Segura: Berri Txarrak taldearen azken birako Dardara dokumentala, 19:00etan, Laiotz herri eskolan. •• Segura: Ane filma (12 urtetik gora), 21:30ean, Laiotz herri eskolan.

Abuztuak 5, osteguna

•• Beasain: Behin laukotea (Jon Urbizu baxoa, Imanol Iribarren teklatua, Patricia Mancheño baxu elektrikoa eta Gorka Otamendi bateria) Erauskin plazan, 19:00etan.

Uztailak 29, osteguna

•• Segura: Galerna musika taldea, 18:30ean, eta Eneko Dorronsororen Agirre

56


U d a ko a g e n d a

INDIANOEN ETXEAK ETA ELIZA Idiazabal Indianoen ibilbidea bisita gidatua egingo dute, uztailaren 22an, eta abuztuaren 3an, 17an eta 31n, 17:30ean, San Migel Elizaren sekretuak bisita, hilaren 18an, abuztuaren 1ean, 15ean eta 21ean, 10:30ean. Gaztaren Museotik abiatuta.

UROLA GARAITUZ Zumarraga Beloki mendiaren inguruan Urola garaituz ibilbide gidatua egingo da historia, jasangarritasuna eta elikadura osasungarria uztartuz (hamaiketakoa barne), uztailaren 17an eta abuztuaren 14an. Antion, 10:00etan.

Abuztuak 6, ostirala

•• Beasain: Industriaren hastapenak Igartzan bisita gidatua. Igartzako jauregian, 16:30ean.

•• Urretxu-Zumarraga: Tourseko San Martin elizatik Zumarragako elizara arteko ibilaldia, Errege Bidearen historiara.

•• Ordizia: Landareak ilustratu, natura ezagutzeko tailerra. 11:00etan. Oiangun.

•• Gabiria: Rallyesprinta. Korta erretegitik hasita. Ordua zehazteko.

Abuztuak 7 igandea

Abuztuak 8, igandea

57


U d a ko a g e n d a

IRAGANERA BIDAIA Ormaiztegi-Ezkio Iraganera bidaia ibilbide bateratua eskaintzen dute Ezkioko Igartubeiti eta Ormaiztegiko Zumalakarregi museoek, bisita gidatuarekin eta dastaketarekin (gazta, sagardoa edo zukua). Igartubeititik.

ZERAINGO ONDAREA EZAGUTUZ Zerain Asteburuetan Larraondo zerrategi hidraulikora eta Aizpeako meategira bisita gidatua egiteko aukera izango da, uztailean eta abuztuan, larunbat, igande eta jai egunetan. Turismo bulegotik, 11:30ean.

Abuztuak 27, ostirala

•• Ordizia: Ontziekin egindako kamerarekin argazkiak egiteko lantegia. 10:30ean. Oiangu parkean. •• Zegama: Iparra galdu gabe orientazio jolasa, Anduetzan, 10:30ean.

•• Beasain: Loinazko San Martin bisita gidatua. Igartzan, 16:30ean.

Abuztuak 28, larunbata

Abuztuak 13, ostirala

•• Legazpi: Ignaziotar bidea zaldiz. Ormazarreta zalditegian, 18:00etan. •• Ordizia: Yoga eta natura. Oiangun, 16:30ean.

•• Beasain: Bisita mitologikoa Igartzan. Igartzako jauregian, 16:30ean.

Abuztuak 20, ostirala

Abuztuak 29, igandea

•• Beasain: Emakumearen presentzia Igartzan bisita. Igartzako jauregian, 16:30ean.

•• Ataun: Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak ibilaldi gidatua. Lizarrustin, 10:00etan. •• Ezkio: Martintxorekin jolasean. Igartubeitin. Museoaren ordutegian. •• Legazpi: Jolasak eta Mirandaolako burdinola martxan. Mirandaolan, 11:00etan. •• Zegama: San Adrian igarobidean indusketak zabalik. 10:00etan, Aldaolako aparkalekuan.

Abuztuak 21, larunbata

•• Ataun: Baso bainua. Lizarrustin, 10:00etan.

Abuztuak 22, igandea

•• Zegama: Iparra galdu gabe orientazio jolasa. Anduetzan, 10:30ean.

58




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

l Denborapasak

1min
pages 52-53

l Legazpi Kale zaharra

1min
pages 50-51

l Urretxu Plazako iturria

1min
pages 48-49

l Itsaso Eliz ataria

1min
pages 44-45

l Zumarraga Antio

1min
page 47

l Ezkio Atxurtza

1min
page 46

l Ormaiztegi Iraiko iturria

1min
page 43

l Gabiria Lurdes Txiki

1min
page 42

l Mutiloa Bide berdea

1min
page 41

l Zegama Murgizelai parkea

1min
page 40

l Zerain Bolalekua

1min
pages 38-39

l Idiazabal Txomenarena parkea

1min
pages 36-37

l Olaberria Errekalde auzoa

1min
page 33

l Lazkao Lazkaomendi

1min
page 32

l Segura Baso sorgindua

1min
pages 34-35

l Beasain Loinazko San Martin Plaza

1min
pages 30-31

l Ataun Naza aldea

1min
pages 28-29

l Itsasondo Elizako begiratokia

1min
page 27

l Gaintza Herriko plaza

1min
page 26

l Zaldibia Osinberdeko putzua

1min
pages 24-25

l Ordizia Oiangu parkea

1min
pages 18-19

l Altzaga Altzagarateko begiratokia

1min
page 20

l Arama Aramako parkea

1min
page 21

l Legorreta Esnaola auzoa

1min
pages 22-23

l Urrelur museoa eta Mirandaola burdinola

1min
pages 16-17

l Antioko zentroa eta Igartubeiti baserria

1min
page 15

l Zeraingo turismo gunea

1min
page 14

l D’ elikatuz zentroa

2min
pages 10-11

l Igartzako multzoa

1min
page 7

l Zumalakarregi museoa

1min
pages 8-9

l Anduetza parketxea

1min
page 13

l Gaztaren museoa

1min
page 12

l Barandiaran museoa eta Lizarrusti parketxea

1min
page 6
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.