Goiberri 432. zenbakia

Page 1

zk. 432 2021eko irailaren 3a www.goiberri.eus

Iritzia Xabin Fernandez Zubeldia. Galtzerdi zuriak

03

Errainuak

10-11

Unai Azarola Flores argazkizale gaztearen ‘Berde’ argazkia

Elkarrizketa

14-15

Ana Alonso: «Sudur gorria ipini eta beste batean bihurtzen zara»

ARGIA EKARRI ZUEN TUNELA Oazurtzako apeaderoa zegamar askoren bizibide eta bizitoki izan zen

04


02 Publizitatea # 432 • 2021eko irailaren 3a


Iritzia 03 Xabin Fernandez Zubeldia • Kazetaria

2021EKO IRAILAREN 3A

# 432 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Galtzerdi zuriak

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

A

urrekoan gertatu zitzaidan, beste Gurasoek oparitutako zapata batzuekin ere behin. Aspaldiko ezagun batekin kale- antzeko zerbait gertatu zen. Larruzko oinetakoak an elkartu eta hizketan hasterako, bere ziren, kalitate onekoak. Garai hartan kalean maiz laserdun begiradak nire gorputz osoa ikusten ziren zapatak. Baina nireak ez ziren belerasotu zuen. Goitik hasi eta oinetaraino, kopeta tzak edo marroiak. Nireak kolore ezberdinetako belzten zuen momentu berean. Eta behin errepa- larru zatiekin egindakoak ziren. Lau kolore ezso bisuala egin ostean, sua! berdinetakoak ziren. Bereziak –Hori piura Xabin... bizikleziren. Mundialak ziren. Baina tan hasi al haiz orain ala? haiek ere ez ziren nire lagunen Bai. Segituan ohartu nineta bizilagunen gustukoak tzen zergatik esan zuen. izan. Estreinatu nituen egu–Galtzerdiak goraino igota, nean, gehiago ez nituela janIzagirretar anaia bat ematen tziko esanez itzuli nintzen duk. Egidak fabore bat eta jaietxera. Ez zitzaizkidala gustatsi galtzerdi zuri horiek. tu oihukatu nien gurasoei. Lehen erasoa nahikoa ez eta Xabin Fernandez Zubeldia Neska batentzat egindako zaKazetaria bigarrena prestatuta zuen: patak zirela eta ez nituela nire –Hi dagoeneko ez haiz hain armairuan nahi. Gerora jabegaztea horrela janzteko. tu nintzen gauza gehiegi niBenetan? Agian ez zaizue beste munduko ezer tuela garai hartan nik armairuan gordeta. irudituko gertatutakoa, baino niri bai. Ez baita Nola jantziko duzu ba hori? Ez al zara konturahorrelako zerbait entzun behar izan dudan lehen tu hori neskak eramatekoa dela? Kendu ezazu hoaldia. Momentuan ez nion hainbesteko garran- ri! Jaitsi lepo hori! Non erosi duzu alkandora hori? tzirik eman. Modu naturalean erantzun nion eta Galtzak eroriko zaizkizu! Eta pailazo zapata hobesterik gabe jarraitu genuen elkarrizketa. Baina riek? Eta orain galtzerdi zuriak! A ze itxura… etxera bueltan pentsatzen aritu nintzen; eta asNekatuta nago. Askok pentsatuko dute irudiapaldiko kontuak etorri zitzaizkidan burura. ri gehiegizko garrantzia ematen diodal,a baina Gogoan dut, esaterako, amari peto bakeroa es- ohartu naiz ez dela horrela. Irudiari berebiziko gakatu nion urtea. Ez dakit nor ikusi nuen petoa jan- rrantzia ematen diona, besteari zer jantzi eta zer tzita, edo zergatik tematu nintzen; baino peto ba- ez esaten diona dela konturatu nintzen aspaldi. keroa nahi nuen. Eta amarekin dendara joan eta Bide batez, esan, iaz peto bakero berri bat erosi peto bakeroarekin itzuli nintzen etxera. Hura jan- nuela, koloretako oinetakoak direla etxean ditutzi eta zoriontsu atera nintzen kalera, baina segi- danen artean gehien gustatzen zaizkidanak eta tuan amaitu zen zoriona. Ez zen nonbait Legorre- pasa den asteburuan lau galtzerdi pare berri erosi tako mutil gazte batek jantzi zezakeen zerbait. Ez ditudala. Denak zuriak, eta luzeak. Ondo goraino nuen gehiago jantzi nahi izan ditxosozko petoa. igotzeko. Izagirretar anaiek bezala.


04 Sakonean Zegamako apeaderoko bizipenak

# 432 • 2021eko irailaren 3a

Erreportajea

TUNEL HANDIA, BIZIBIDEA ETA BIZILEKUA Zegama trenbideari lotutako herria izan da XIX. mende erdialdetik XX. mendearen hondar aldera arte. Ia 3 kilometro luze den Tunel Handiaren babesean dagoen Oazurtzako edo Zegamako apeaderoa zegamar ugariren bizibidea eta bizilekua izan da urte askoan, nahiz eta gaur egun, orduko aztarnarik ez den geratzen.

Testuak: Loinaz Agirre

M

endizaleentzat toki ezaguna da Zegamako apeaderoa, Aizkorri aldera igotzeko abiapuntua baita. Baina ezezagunagoa da, XIX. mende erdi aldera hasita, ia 100 urtean, trenbidearen bueltan, bi tunelen tarteko eremu horretako bizimodua. Izan ere, mendiari ez ezik, trenari oso lotuta egon den herria izan da Zegama. Aizkorriren magalean eraikitako Zegamako edo Oazurtzako apeaderoa, bizilekua eta bizibidea izan da zegamar askorentzat, nahiz eta gaur egun, erabat hustuta eta hesiz itxita dagoen eremua izan eta garai hartako lekukotasunik ez den geratzen. Garraiobidean iraultza ekarri zuen

trenak, eta Zegamako Martxel Larrearen esanetan, bizibidea ere izan zen askorentzat: «Aitona Martzelinok esaten zidan inguruko baserriak oso pobreak zirela, eta trenari esker, hilero soldatatxo bat eramateko aukera izan zutela trenbidean lana eginda».

Azkena eraikitako zatia Madril-Paris trenbidean azkena eraiki zen zatia izan zen Otsaurtetik Beasainera artekoa, besteak beste, eremu menditsua zelako eta desnibela orekatu behar zelako. Zegaman bakarrik 12 tunel eraiki behar izan zituzten eta ingenierientzat erronka handia izan zen. Beste oztopo edo zailtasun bat ere izan

zuten: Otsaurte eta Oazurtzako obretarako atzerritik etorriko ziren ehunka langileentzat (Zegama 6.000 bizilagun izatera iritsi zen), azpiegitura osoa antolatu behar izan zuten: errepidea, ostatuak, tabernak, ospitalea, okindegia, saletxeak... Beraz, lanak garestitzeaz gain, atzerapena ere ekarri zuen azpiegitura gabezia horrek. Horrezaz gainera, trenbidea eraiki ahal izateko lurren espropiazioak zaildu eta luzatu egin zuen proiektua, lur jabetza oso zatikatuta zegoelako. Hala ere, nekazal giroko herriak ziren Zegama, Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegi, baina trenaren aldeko apustua


Sakonean 05 Zegamako apeaderoko bizipenak

2021eko irailaren 3a • # 432

Oazurtzako tunela edo Tunel Handia. 2.995 metroko luzera du, 1864an bukatu zuten. Mutur batetik bestera, amaiera ikus daiteke. 2015era arte, Gipuzkoako tunelik luzeena izan zen. Gorka Gomez

ZEGAMA-BEASAIN 1858 eta 1869 urte bitartean eraiki zuten Madril eta Paris lotzen zituen trenbideko azken zatia, Zegama eta Igartza (Beasain) artekoa (ia 40 kilometro). Oztoporik handieneko tartea izan zen, besteak beste, aldapa edo desnibelarengatik.

» 12 TUNEL Zegaman bakarrik, 12 tunel eraiki behar izan zituzten. Luzeena, Oazurtzakoa edo Tunel Handia da, ia 3 kilometrokoa, 1864an bukatua. Otzaurteko geltokia 1864ko abuztuaren 20an inauguratu zuten. Zegamako apeaderoa berandugoakoa da; 1942ko abuztuaren 26an inauguratu zuten.

» TUNEL HANDIAN 12 PUTZU Tunela bi muturretatik zulatzen hasi ziren; obrak zatikatu eta enpresa ezberdinei esleitu zitzaizkien. Tunela hustu eta arnasbiderako, 12 zulo edo putzu egin zituzten.

» 85 MILIOI ERREAL Eraikitzeko zatirik garestiena ere izan zen, 85.595.184 errealeko kostua izan zuen. Dirua mailegatu zuten trenbidea pasako zen herrietako bizilagunek. Zegaman 76.000 erreal bildu ziren, Legazpin 60.000, Zumarragan 132.000, Urretxun 116.000, Ezkion 4.000, Gabirian 7.000 eta Ormaiztegin 30.000.

» MILAKA LANGILE

«Aitonak esaten zidan inguruko baserriak oso pobreak zirela eta trenari esker soldatatxo bat eramaten zutela etxera» Martxel Larrea Martzelino Berasategiren iloba

egin zuten orduko udal agintariek, eta dirua mailegatu zuten herritarrek. Xabier Azurmendik Atzoko Zegama liburuan jasoa duenez, «Zegaman trena lehenengo aldiz pasa zenean, jende asko bildu omen zen Txarakorta inguruan; trena nolakoa zen ikusi nahi nonbait denek. Iturburuko aitona trena ikustean ondoeza egin eta lurrera erori omen zen, trena ezin zitekeela parte onekoa izan eta».

Apeaderoa eraikitzeko eskaria Otsaurteko geltokia herritik urruti zegoela argudiatuta (8 kilometrora), 1940ko urriaren 3ko udalbatzarrean Zegamako Udalak Compañia del Ferroca-

Trenbidea egitera atzerriko langile ugari etorri zen Goierrira, batez ere Frantziatik eta Italiatik, Pello Joxe Aranburuk eta Luis Mari Izak Norteko Trenbidearen eraikuntza, ebaluaketa eta ondorioak Gipuzkoan liburuak jasotzen duenez. Zegamara bakarrik, 300dik gora. Istilu ugari izaten omen ziren Langile ugari hil zen lanean. Lau ospitale egokitu ziren Zegaman, Brinkolan, Zumarragan eta Gabirian. Katolikoak ez ziren langileak lurperatzeko hilerria ere egokitu zuten apeaderoaren goialdean.

» HIRU ZATITAN Hiru zatitan eraiki zuten Zegama eta Beasain arteko zatia, 1858 eta 1864 artean: Igartza-Zumarraga, Zumarraga-Oazurtza eta Oazurtza-Otsaurte. Hiru zatiak bateratsu hasi eta bukatu zituzten. 1864ko abuztuaren 15ean Espainiako Alfonso XII.ak Otsaurtetik Bidasoa arteko ibilaldia egin zuen.


06 Sakonean Zegamako apeaderoko bizipenak

rril del Norte de Españako zuzendariari eskatu zion Oazurtzan apeaderoa egiteko (5 kilometrora), Zegamatik oinez 20 minutuan iristen baitzen. Oazurtzako trenbideko langileak jaso eta uzteko «tranbia batzuk geratzen zirela eta penagarria zela zerbitzu hori zegamarrek orokorrean ezin ibili ahal izatea» argudiatu zuten. Garai hartan 2.000 biztanletik gora zituen Zegamak, industria ugari zegoen: papertegian 200 lagundik gora langile zeuden, inprentan 100 lagun baino gehiago eta perra fabrikan 25 langile. Eskaria onartu egin zuten eta udalak hartu zituen bere gain andenak eraikitzearen kostua eta baita Oazurtzako apeaderorainoko errepidea egitearen kostua ere, herri bidearen trazadura berean. Honela, duela ia 80 urte, 1942ko abuztuaren 26an inauguratu zuten apeaderoa (2005-06 urtean geratu zen azkenekoz bidaiaren trena). Zegamatik apeaderora arteko errepidea presoek egin zuten. Luzio Arizkorretak Zegamako urtekarian adierazi zuenez, presoak « igandeetan baserrietara joaten ziren lanera janaren truke».

Apeaderoko bizimodua Inguruko baserrietako bizilagunek eguneroko ogia ateratzen zuten trenbidetik. Osina eta Oazurtzako tunelen tartean, langileentzat eta sendiartekoentzat bi etxe zeuden. Bertan bizi izan zen Joxe Ramon Agirre (1944), Rikardo Agirre apeaderoko «kapatazaren» edo langile buruaren semea. «Gure aita Txanberonen bizi izan zen eta trenbide-

1942ko abuztuaren 26an inauguratu zuten apeaderoa. Zegamako Urtekaria 2016

# 432 • 2021eko irailaren 3a

«24 laguneko brigadak egoten ziren trenbidean lanean, bakoitza sei kilometroko tarteez arduratzen zen» Jose Ramon Agirre Rikardo Agirreren semea

«Mezatara eta enkarguetara Altsasura edo Zumarragara joaten ginen, Zegamara joatea baina erosoagoa zelako» Beatriz Telleria Jose Mari Telleriaren alaba

an lana egiten zuen. Zumarragara joan zen lanera eta han ezkondu zen. 4 urte nituela etorri ginen apeaderora, Martzelino Berasategi (Martxel Larreraren aitona) kapataza jubilatu zenean, bere postua hartzeko». Kargurik altuena kapatazarena zen apeaderoan. Agirreren esanetan, «kapataza brigadaren enkargatua-edo izaten zen. 24 laguneko brigadak egoten ziren trenbidean eta brigada bakoitzak sei kilometroko trenbide zati baten ardura izaten zuen. Lehen Langilea (Primer Obrero) izaten zen kapatazaren ondorengoa. Canton 72 zuen izena hemengo brigadak». Gaueko zaintza lanak egiteko beste langile bat izaten zen: «Aranzelaiko Zeferino Alkainek iluntzean 20:00etako tranbia hartzen zuen eta Otsaurteko zentralera joaten zen. Oinez etortzen zen Otsaurteko zentraletik Brinkolaraino errailak eta tunelak ikuskatzen. Ondoren, gure etxera etortzen zen aitarena, informea ematera». Beheko etxea kapatazarena izaten zen eta bertan, «fatorean», saltzen zituzten treneko txartelak ere.

Bi taberna eta soinujolea Mugimendu handia izaten zen egunero, jende asko Legazpira edo Zumarragara joaten baitzen lanera trenez, «40 lagunetik gora joaten ginen egunero lanera, 07:10eko trenean. Altsasutik trena beteta etortzen zen. Bi orduan behinedo etortzen zen tren bat». Eguneroko jendearen joan-etorria handia izaten zen, eta horren adibide

Apeaderoan langileentzat eta euren familientzat etxeak eraiki zituzten. Karguen arabera, etxebizitza bat edo bestea izaten zuten familiek. Ezkerrekoa, langile buruarena zen. Joxe Ramon Agirrek utzia


Sakonean 07 Zegamako apeaderoko bizipenak

2021eko irailaren 3a • # 432

dira apeaderoko bi etxeetako taberna zerbitzua; Larrearen aitona Martzelinok beheko etxeko sukaldean zuena bat, eta Agirreren amak goiko etxearen aurreko aldekoa bestea. Agirrek gogoratu duenez, sukaldera sartu eta han eskatzen zieten amari edaria edo janaria. «Mendira ere jende ikaragarri etortzen zen jaietan, oso eroso dago Arantzazura joateko eta Andraizko pasoa ere oso eroso geratzen da». Ondoko saletxean ere lotarako lekua eskaintzen zieten inguruan lanean aritzen zirenei. «Menditik egurra eta ikatza ekartzen zuten eta langile asko ibiltzen zen. Goiko etxearen aurreko aldean saletxe bat zegoen eta han sapraian lo egiten zuten. Gure amak jaten ematen zien». Larreak gogoratzen duenez, «sekulako giroa» sortzen zen apeaderoan. «Soinujolea ere bazen, Arantzelai Ondo baserriko Jose Mari Ormazabal, aitonaren etxean gordetzen zuen soinua. Jaietan jotzen zuen». Eta beste entretenimendu bat ere bazuten: irratia, Ternuara bakailaotara joan zen Larreraren Bixente osabak ekarritakoa.

Trenari esker, gertuago Herrigunetik urruti bizi baziren ere, Aizkorri magaleko bizilagunek trenari esker (dohainik zituzten bidaiak), kaleko bizimodutik gertuago zeuden, Altsasuko eta Zumarragako zerbitzuak eskura zituztelako, ikastetxeak, lantokiak edo dendak esate baterako. Agirrek Altsasun ikasi eta Zumarragan lan egin zuen.

Mares Agirre, Beatriz, Juan eta Joxe Telleria, eta Joxe Ramon Agirre apeaderoko goiko etxearen atarian. Beatriz Telleriak utzia

Jose Mari Telleria, Zegamako apeaderoko azkeneko langile burua

J

ose Mari Telleria Berasategi izan zen Zegamako apeaderoko azken langile burua edo kapataza, Rikardo Agirreri lekukoa hartuta, 1972 urtean jubilatu arte. Jose Mariren aita ere, Jose Migel, trenbideko langilea izan zen. Hiru seme-alaba izan zituen Jose Marik, Joxe, Beatriz eta Juan. Beatriz Telleriak zehaztu duenez, bi eraikin zeuden apeaderoan langileentzat eta euren familientzat: Tunel Handiaren (Oazurtza) ahoan bat, bi etxebizitzetakoa, eta Lur Tunelaren (Osina) alboan bigarrena, langile buruarena. «Karguen arabera etxez aldatzen joaten ginen. Aitona langile soila zen eta goiko etxearen atzealdean jaio nintzen ni, baina aitak karguak hartu ahala goiko etxearen aurre aldera pasatu ginen lehenengo eta kapataz izendatu zutenean, beheko etxera». Beatriz ezkondu zenean (1970) apeaderoko beheko etxean bizi zen, eta haren lehenengo semeak ere bertan egin zituen bere bizitzako lehen egunak ospitaletik itzulitakoan. Trenbideko langileek eta euren senditartekoek dohainik zituzten treneko bidaiak eta Zegamako herrigunetik urruti egonagatik –5 kilometro–, trenari esker bizimodu erosoagoa izan zuten apeaderoko bizilagunek. «Mezatara Altsasura edo Zumarragara joaten ginen gehienean, Zegamara joatea baino erosoagoa zelako guretzat». Enkarguak ere bi herri horietan egiten zituzten. «Do-

hainik genituen bidaiak trenbideko langileen familiakoek ere, bakoitzaren argazkia zuen kilometriko txartelarekin».

Eskolara Zegamara Eskolara, hori bai, Zegamara joaten ziren oinez, eguzkia, euria edo elurrarekin. «Joan ondo, aldapa behera, baina gorakoan aldapa igotzeaz gain, askotan enkarguekin igotzen ginen». Bazkaldu eskolan egiten zuten. Lanera, berriz, anaia gazteena Legazpira, Patricio Etxeberria lantegira joaten zen eta bi zaharrenak, Joxe eta Beatriz, Zegamara, inprentara. Trenaren hotsarekin eta trenaren joan-etorriekin ohituta egonagatik, trenari «errespetu handia» ziotela aitortu du Beatrizek. Aitak ere, tunelean aurkitu zezakeenaren «beldur», pistola bat erosi zuen. «Gerra hasi zenean aitak ihes egin zuen eta bere amak eta arrebak pistola ezkutatu egin zuten beldurragatik».

Mendizaleek ateratako argazkiak Hala ere, Aizkorriren magaleko eremu urrunean biziagatik, mugimendu handiko gunea izan zen apeaderoa. Batez ere jai egunetan, Aizkorri aldera zihoazen mendizaleak apeaderoan geratzen baitziren. Goiko argazkia da horren lekuko: argazki makinaren bat zuen mendizaleren batek bertan bizi ziren umeei argazkia atera eta berriz itzulitako egunean, errebelatuta eramandakoa da.


08 Herri jakintza Ondare materiala

# 432 • 2021eko irailaren 3a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Kalostra: Eliza-atariko aterpea. Ataunen erabiltzen da. Azkuek Zegamarako ere badarabil: ‘Zegaman aste santuko tiniebletan elizaurrean edo kalostran iletiak yotzen zituen mutilak gabiakin’. Latineko claustrum-etik (‘itxitura’).

«Nolako maizterra, halako bazterra»

1980-8-28. Ekaitz Goikoetxea bertsolaria eta idazlea jaio zen, Beasainen. 1957-9-2. Juan Luis Juarez txirrindulari profesionala jaio zen, Ordizian. 1948-9-6. Karlos Argiñano sukaldari eta enpresaria jaio zen, Beasainen.

Bat nolakoa den jakiteko, hark egiten dituenak eta nola egiten dituen behatzea ez da teknika txarra. Izaeraren zantzuak uzten ditu norberak egiten dituen (eta ez dituen) gauzetan.

Ondare materiala

Sunprinua, artzainen lehen dultzaina Juan Mari Beltran musikologoa, 1974an, sunprinua jotzen. Behean, zuhaitz-azalez egindako musika tresnak.

zuen. Artzainek erabiltzen baitzuten, eta udaberrian bakarrik: hurritza ebaki, labanarekin sugea bezala ebaki, eta azala kentzen zioten zurari, zinta luze bat sortzeko. Hura kiribilduta sortzen zuten sunprinua, dultzainaren forma koniko eta luzexka emanda.

Oinarri-oinarrizkoa

Testua: Aimar Maiz

H

urritzaren edo beste zuhaitz mota baten azalarekin egiten zituzten euskal artzainek musika-tresna oinarrizko batzuk: sunprinuak edo suprinuak, tronpeta ere deitua. Aralarren, nafar aldeko artzainek erabili zituzten azkena, XX. mendearen erdi aldera. Baina Pirinio osoan egiten eta erabiltzen zituzten sunprinuak, edo mota berekoak. Euskal Herrian, Juan Mari Beltran adituak ikertu eta berreskuratu du sunprinua. Haizezko edo aerofono euskal musika-tresnen sailean sailkatu du, oboearen familian. Artzain zaharrei galdezka, nola egiten zituzten jaso

Bi zulo izaten zituen hatzentzat, eta hiru nota bakarrik jo zitezkeen. Iraupena oso laburra zuen, gai galgarria izanik: bizpahiru hilabete gutxi-asko, harik eta azala lehortzen den arte. Arruntenak hurritzezkoak baziren ere, lizarra, elorria, urkia edo gaztainondoa ere erabiltzen zuten. Uretan gorde behar da, lehortuz gero ez baitu hotsik ateratzen. Oboearen aurrekaritzat jotzen dute etnologoek. Hala, mihi bikotza du. Zuraren azal-zintarekin berarekin egiten zuten mihia, eta berehala hondatzen zenez, material berdinarekin egiten zioten ordezko pita edo pipitte. 1936ko gerra aurretxora arte jotzen zuten euskal mendietan –tartean Aralarren– sunprinua. Larraun bailarakoak ziren azken jotzaileak. Beltranen artxiboan soinu-erregistroak ere entzun litezke. Soinu sarkorra du sunprinuak, alboka baten erakoa, eta arabiar gaita baten antza ere badu. Mendian 4-5 kilometrotik entzun zitekeen.


Bertsoa • Kate motzean 09 Mikel Tapia Aierbe • Libe Sukia Garmendia

2021eko irailaren 3a • # 432

Gaiak hala dio

Kate motzean Libe Sukia Garmendia • Dantzaria

«Herriko plazan dantza egin nahi nuke berriz ere» Mikel Tapia Aierbe

Gaia: Baserria Neurria: Hamarreko handia Doinua: Laban daukagun opille Euskal produktu jasangarria bultzatu behar den hontan Juxtu kontrako jokabidea supermerkatu askotan Esne litro bat eros nezake hirurogei xentimotan Zer irabazi izan lezake behi batek prezio hortan Zerbait gehiago jan beharko du esnea ematekotan Zer eta nola erosten degun pentsatzen jarri al gara? Ez du esneak bakarrik jasan prezioen beherakada Eta zer egin aldi berean gastua igotzen bada? Ekoizle txiki izatearen arazoei errepara Jasangarritzat geneukan baina guztiz jasanezina da

HURRENGOA » Bertsolaria: Garazi Arozena Azarola Gaia: Errutinara buelta

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Lau-bost urterekin hasi zen dantzan Libe Sukia Garmendia (Zaldibia, 1993) Zaldibiako Iztueta dantza taldean. Gerora, 15 bat urte zituela, Ibarrako Alurr dantza taldean hasi zen, herrian talderik ez zegoelako. Eta 2019. urtearen bukaeran Haatik dantza konpainiara egin zuen jauzi. Azken urtebetean, Jagoba Astiazaranek eta Iñar Sastrek kaleratutako Arineketan diskoan oinarritutako eta izen bera duen ikuskizuneko dantzarietako bat da.

Udan emanaldi asko izan al dituzue? Uda baino oparoagoak dira udaberria eta udazkena, baina udan ere izan ditugu zenbait emanaldi. Espero ez genuen harrera izan du ikuskizunak, eta urtebetean 20 emanalditik gora egin ditugu.

Ze zaletasun dituzu? Dantza, mendia eta irakurtzea.

Pelikula bat edo telesail bat. Greenbook. Liburu bat. Miñan. Musika talde edo abeslari bat.

Zer gosaltzen duzu? Fruta ale bat, ogi txigortua aguakate eta urdaizpikoarekin, galleta pare bat eta kafesnea.

Unidad Alavesa.

Herrian dantzatu nueneko hura.

Abesti bat. Dame, Iseo & Dodosound taldearena. Kolore bat.

Amets bat. Berriro ere herriko plazan erromeri edo kontzertu batean dantzatzea.

Berdea.

Bizitzako plazer txiki bat.

Oporretarako leku bat.

Lagunekin zerbeza bat hartzea.

Lizarra kanpina.

Goierriko txoko bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Ausa-Gaztelu gaina.

Azken urtebetetzea itxialdian egitea tokatu zitzaidanez, lagunek eta familiak egindako opariak.

Zaldibian biziko ez bazina…

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Mendia eta lasaitasuna dagoen herri txiki batean.


10 Errainuak Unai Azarola Flores

# 432 • 2021eko irailaren 3a


Errainuak 11 Unai Azarola Flores

2021eko irailaren 3a • # 432

BERDE

Unai Azarola Flores Argazkia elkartea (Urretxu-Zumarraga) Gaztea banaiz ere, 17 urte, txiki-txikitatik gustatu izan zait argazkilaritza. Orain dela laupabost urte sartu nintzen UrretxuZumarragako argazki taldera. Behin taldean, ikastaro batzuk egin nituen; gainera, taldeko kideen laguntza eta irakatsi nahia erebatekoa izan zen, asko ikasi nuen eta ikasten jarraitzen dut beraiekin. Ikaragarri gustatzen zait Urretxu-Zumarragako eta Goierri aldeko mendietan ibiltzea; horrela, argazki irteera bat egin nuen egun batean, eskuartean dugun argazki hau ateratzea lortu nuen.

Datu teknikoak Nikon D5200 • Tokina 11-16 • f: 2.8 • 1/50 • ISO 100 • Adobe Photoshop 2020


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 432 • 2021eko irailaren 3a

Erretratua

BERTSO ZALETASUNA Edozein herritan gertatzen denaren antzera, gure haurtzaro eta nerabezaroko egutegian ere ongi seinalatuak egoten ziren herriko jaiak. Eskolaldia hasi berritan, irailean, pozik itxaroten genituen sanmigelak.

Xanti Garmendia Olano Gaintza

E

z zen ikuskizun faltarik izaten: herri kirolak, herritarren arteko apustu xelebreren batzuk, haur jolasak, soinujole, txistulari eta bertsolariak.

1960ko San Migel jaietako bertso saioa, udaletxeko balkoian. Ezkerretik hasita, Iñaki Eizmendi ‘Basarri’ eta Manuel Olaizola ‘Uztapide’. Jendearen artean, lehenengo ilaran, ezkerretik hasita, hirugarren dagoen gaztea, Xanti Garmendia da. Xanti Garmendiak utzia

Bai, bertsolariak; oso estimatuak ziren herritarren artean. Gure nerabezaroan, urte batzuetan, behintzat, Basarri eta Uztapide etorri ziren (oraindik ere gogoan daukat Basarrik ekartzen zuen cuatro-cuatro dotorea). Egun pasa etortzen ziren, eta arreta handiz entzuten zituen jendeak, bai plazako saioan, eta, baita, bazkal ondoren, herriko ostatuan ere. Gai librean aritzen ziren haiek, eta sekula ez zitzaien falta zer kontatu eta zer kantaturik. Euren kantaera ere aparta baitzen. Lazkao-Txiki eta Lasarte ere etorri ziren inoiz, bi hauek ere dotoreak, bertsotan nahiz kantuan.

Herriko gazteak bertsotan Maisu handi horien eredua imita nahian-edo, gogoratzen naiz, sanmigel batzuetan, herriko dozena erdi bat gaztetxo nola animatu ziren udaletxeko

balkoitik bertsotan aritzeko. Urte batzuetan, gure artean egon zen apaiz modura, gerora, bertso doinuen munduan lan erraldoia egingo zuen Joanito Dorronsoro ataundarra, eta hark animatu zituen, nonbait, herritarren aurrean kantatzera. Joanito beraren babesean egin zuten, aurrez, nolabaiteko prestaketa bat, eta han atera ziren guztien aurrean munduko ausardiarik handienarekin. Entzuleek, eta eurek ere, primeran pasatu zuten. Zenbat algara eta txalo zarta! Lastima, arrazoi bategatik edo besteagatik, esperimentuak ez zuen jarraipenik izan; bestela, (batek daki!) hemen has zitekeen ernetzen Goierriko lehen bertso eskola. Txantxak albo batera, esandakoak balia beza, urte haietan, herrian bizi izan genuen kantu eta bertso giro bikainaren aipamen xume bat egiteko.


Gaztejira 13 Naiara Ibañez Aldasoro • Yon Ander Marcos

2021eko irailaren 3a • # 432

YON ANDER MARCOS Egurrezko zaldia @axerigorri

«Gaitzei ikusgarritasuna ematea da helburua» NAIARA IBAÑEZ ALDASORO • ‘With Fireflies’-en sortzailea

Testua: Ane Garmendia

Argazkia: Naiara Ibañez Aldasoro

N

aiara Ibañez Aldasorok (Idiazabal, 1998) urteak igaro ditu osasun arazo ezberdinei aurre egiten, ondoeza horien erroa zein izan zitekeen jakin gabe. Azkenean lortu du bere minaren jatorria ezagutzea, eta orain, bere proiektuarekin jendeari honen berri ematea du helburu.

‘With Fireflies’ izeneko proiektua hasi berri duzu Instagramen eta YouTuben. Zein da proiektu horren muina? Pairatzen ditudan gaixotasunei ikusgarritasuna emateko behar handia sentitzen dut, batez ere Elektro-hipersentikortasunari eta Sentikortasun Kimiko Anizkoitzari; mediku askok ez dituzte ezagutzen, eta ondorioz urteak pasa ditzakegu sufritzen eta tratamendurik gabe okerrera egiten. Proiektuaren muina honen berri ematea da, neurriak har daitezen, eta aldi berean, niri eta beste batzuei aurrera egiteko indarra emango digun zerbait izan dadin.

Fibromialgia, Neke Kronikoko Sindromea, Sentikortasun Kimiko Anizkoitza eta Elektro-hipersentikortasuna pairatzen dituzu. @withfireflies With Fireflies

Laurak Sentsibilizazio Zentraleko Sindromeen kategorian kokatzen dira. Nire medikuaren arabera, oinarri genetikoa duten gaixotasun neuroinflamatorioak dira eta emakumeoi gehiago eragiten digute. Aurreneko biak gero eta ezagunagoak dira, baina beste biak aitortzeko arazo asko daude oraindik. Batak lurrinak, keak, erregaiak edota tintak ez jasatea eragiten du, eta besteak, berriz, antenak, wifiak, mugikorrak edota elektrizitateak berak zure nerbio sistema mintzea.

Nola jakin zenuen guztiaren berri? Laborategi Kliniko eta Biomedikoko teknikaria naiz formazioz. Praktiketan, niretzat handiegiak ziren esposizio kimiko eta elektromagnetikoak pairatu nituen eta eragilea, nire kasuan, hori izan zitekeela uste dugu. Osakidetzan erantzunik ematen ez zidatenez, Bartzelonako ospitale batera jo nuen. Han Sentsibilizazio Zentraleko Sindromeen unitateak eta adituak dituzte, eta haiei esker nire arazoa zein zen jakin ahal izan nuen behingoz.

Zer esango zenieke egoera berean dauden pertsonei? Erraza ez den arren, ez dezatela etsi. Osasuna guztion eskubidea da, eta beraien medikuek ulertzen ez badituzte, adituak bilatzeko esango nieke. Badago hobetzea.

Kafea hutsa eta doblea

G

aur goizean bikotea eta biok bazkaltzera joan gara. Donostiako alde zaharrean gosaltzeko ideia genuen, eta haruntz abiatu gara gaur goizean. Ezaguna da gazteon artean Irutxuloko Ikatz kalea. Iristean, goizeko 09:00ak aldera, kalea oraindik esnatzen ari zen, eta ondoko kaleko taberna batera gerturatu gara. Abuztuaren amaiera izanik turistak ez zirela egongo uste genuen, baina oker. Tabernaren terraza guztia Europako giriz josia zegoen. Bost minutu zutik egon ostean pintxoak begiratu ditugu eta... ez dizuet esango zenbat balio zuen merkeenak, baina ama! Sustoa! Bi aldiz pentsatu gabe altxatu eta Ikatzera itzuli gara, tabernaren zabalik egongo zenaren esperoan. Bertan bi kafe eta bi pintxo hartu ditugu. Eta... badakizue zer? Aurreko tabernako pintxo bat baina merkeago ateratzen zen erronda guztia. Egia da kapitalismoak babesten duen eskaintza-eskaerak prezioak asko puzten dituela, baina etxeko langile klaseak ezin dezake onartu dirua Europako prezioetan xahutzea. Kanpokoak horrenbeste zaintzeari utzi, eta etxekoei gehiago begiratzen hasi beharko genuke. Ez dut puturru de fua jan nahi, betiko patata-tortila jan nahi dut tipula eta piperrekin.


14 Elkarrizketa Ana Alonso • Antzezlea

# 432 • 2021eko irailaren 3a

Elkarrizketa

Ana Alonso Aktorea eta antzerki irakaslea

«ERREMINTA OSO ERABILGARRIAK EMATEN DITU ANTZERKIAK» Txiki-txikitan murgildu zen antzerkia munduan Ana Alonso (Beasain, 1977). Duela lau urte, Takolo pailazo ezagunarekin bikote artistikoa osatu eta Pololo pailazoari bizia eman zion. Pailazo lanaz, pertsonaia berri baten sorkuntzaz eta antzerkiaz mintzatu da luze eta zabal.

Testua eta argazkia: Ariane Vierbücher

Duela lau urte hasi zinen Pololo pailazoaren rolean. Nolatan? Beasaingo Igartza auzoko Loinaz festen antolakuntzan lan egiten dute nire familiako kide ugarik, eta bazekiten aspaldi-aspalditik ezagutzen nuela Agustin Mujika Takolo pailazoa… 16 urte Zaldibian egin nituen, eta han ezagutu nuen, eta duela lau urte, Igartzako festetarako haurrentzako ikuskizun bat egitera animatuko ote zen galdetzeko eskatu zidaten. Takolorekin hitz egin nuen, eta hark bazekienez antzerkian ibilitakoa nintzela, baldintza bat jarri zuen; nik ere ikuskizunean parte har-


Elkarrizketa 15 Ana Alonso • Antzezlea

2021eko irailaren 3a • # 432

tzea. Aurretik ere hainbat ikuskizunetan elkarrekin lan eginda geunden, ederki pasatzen genuen oholtza gainean, eta beraz, ez nuen zalantzarik izan, eta baietz erantzun nion.

Hor sortu zen Pololo? Bai, hala da! Aurretik ere batera hainbat ikuzkizun eginak baginen ere, zerbait berria ekarri nahi genuen Igartzako festetara, hala, hortxe hasi ginen, Takolo eta Pololo bezala.

Nola hartu zintuzten publikoak? Oso ongi! Haurrak adi-adi hasieratik bukaerara, eta gurasoak ere antzera, beraz gu ere oso gustura. Oso ongi egituratutako ikuskizuna zen; aspaldiko pailazoen edo hobe esanda clown ikuskizunen modukoa zen. Kontakizun nagusi bat zuen, baina sketch desberdinekin osatzen zen. Simon sabeliztunaren laguntza ere izan genuen.

Eta horren adierazle, oraindik ere Takolo eta Pololo batera ari direla... Urte hartan, Igartzako festetako emankizuna egin ostean, beste proposamen batzuk jaso genituen, Euskaraldian parte hartzekoa adibidez. Horrez gain, Mozanbikeko Bilene-Macia barrutian, Goierriko mediku talde bat, Zaldibiako Indarra, Dolle, Kallpa gobernuz kanpoko erakundea eta NerGroup garatzen ari ziren Nwina pediatria eta erizaintza proiektuari laguntzeko elkartasun jaialdia egin genuen, Goierriko hainbat eskoletako ikasleen eta nire antzerki ikasleen laguntzarekin. Lau emankizun antolatu genituen Goierrin: Ordizian, Lazkaon, Zaldibian, eta Beasainen. 2020 urtean izan zen hori, martxo eta apiril bitartean egiteko. Ordiziako emanaldia egin ahal izan genuen, baina ondoren COVID-19aren osasun larrialdia hasi eta ezin izan genituen emanaldi gehiago egin. Beasaingo festetan ere egin genuen zerbait...

Nolakoa da pertsonaia berri bati bizitza emateko prozesua? Lehenik eta behin, izena zein izango zen erabaki genuen. Takolo izenarekin ondo ematen zuen izena behar zuen izan, belarrira ondo ematen zuen bat, eta gainera nirekin, nire izaerarekin bat zetorrena, ni irudikatzen ninduena,... Poxpolo pentsatu genuen lehenik, pertsona oso mugitua bainaiz; jende gutxik ezagutzen nau Ana Alonso beza-

la, jende gehienarentzat Anita dinamita naiz. Beraz, ondo zetorkidan Poxpolo, baina buelta batzuk gehiago eman, eta azkenean, Pololo izena aukeratu genuen, ondoren, nola jantzi ere pentsatu behar genuelako, eta Pololok, bidea pixka bat errazten zigun hortan; pololoak eramango baitzituen jantzita. Beraz perfektua zen! Pertsonaiaren itxura osatzeko, aurpegia nola margotuko nuen pentsatu genuen. Margotzeko moduak ezin du konplikatua izan, kontutan izan behar da, batzuetan emanaldien aurretik ez dela denbora asko izaten. Beste gauza bat ere kontutan izan behar da, aurpegiko margoak beti berdina izan behar duela. Denborarekin gauzatxoren bat alda daiteke, baina jendeak pertsonaia identifikatzeko komeni da beti berdina izatea.

Izena eta itxura pentsatuta, izaera, ahotsa... aldez aurretik pentsatzen dira? Bai, noski! Aldez aurretik lotzen da guztia; mugitzeko modua, hitz-egiteko modua, ahotsa... Pertsonaiaren ezaugarriak zehazterakoan, oso kontutan izan behar da, emanaldi oso bat –ordubetetik gorakoa izan daiteke– pertsonaia hori izango zarela, horregatik haren mugitzeko eta hitz egiteko moduak,

«Egia da sudur gorriek badutela nolabaiteko magia; sudurrean ipini eta beste batean bihurtzen zarela» «Donejakue bidea egiten ari nintzela zin egin nion nire buruari handik bueltan berriro antzerkian hasiko nintzela»

besteak beste, emanaldiak iraun bitartean erraz egiteko modukoak izan behar direla, gorputzeko minez edo ahotsik gabe ez baduzu bukatu nahi behintzat! Esperientziak ere erakusten du hori. Eta aipatutako guztiaz gain, pertsonaiaren magia sentitzea.

Magia, sudur gorriek dutena? Egia da sudur gorriek badutela nolabaiteko magia; sudurrean ipini eta beste batean bihurtzen zarela. Mundua ikusteko modua ere aldatzen da, bizitza kolorez betetzen da... Horregatik beti diot, inork ikusten ez zaituenean jarri behar dela.

Emanaldietara bueltatuz, irailerako ere bazenuten zerbait prestatuta, ala? Bai, baina osasun larrialdia dela eta, festak bertan behera geratu dira eta prestatuta genuen emankizuna ere ez dugu egingo. Pena da, baina gauzak horrela dira momentu honetan.

Azkeneko urte hauetan Takolorekin egindako lanaz gain, clown lanetan ere aritua zara? Bai, zerbait bai! Clown formakuntzak eginak nituen, eta Hondarribiako Blankotxo pailazoarekin ere aritu nintzen aspaldi.

Gainontzean, antzerkian ibilia zara eta antzerki irakasle lanetan zabiltza. Txiki-txikitatik ibili naiz antzerkian. Ondoren, denbora batean utzi nuen baina duela hamar bat urte, Donejakue bidea egiten ari nintzela, handik bueltan berriro antzerkian hasiko nintzela zin egin nion nire buruari. Bidaiaren bueltan, Binahi antzerki eskolan hasi nintzen, Donostian, Marga Altolagirrerekin. Han bukatu eta gutxira, antzerki laborategi bat ireki zuen Altolagirrek eta bertatik ere pasa nintzen. Antzerki talde bat ere sortu genuen Beasainen, Hijos de Martin y Loinaz goiburupean, Gorka Zubeldia eta Imanol Aristirekin batera. Ondoren, iritsi zitzaidan Beasaingo Udaletik haurrentzako antzerki tailerrak emateko proposamena.

Bizitza antzerkiari lotua. Zer du antzerkiak zuretzat? Guztiz betetzen nau, eta gainera, bizitzan oso erabilgarri diren erremintak eskaintzen ditu; lotsak kentzeko, jendaurrean hitz egiten ikasteko,...Jende guztiari gomendatuko nioke probatzea.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 432 • 2021ko irailaren 3a

Literatura

Irailak dakarrena Irati Goikoetxea Idazlea

Poema bat goizero

E

derragorik gutxi. Sentituko duzu badoakizula zilborrean gora kilima segida bat, egingo dizula hozka ezagutzen ez duzun orrolariren batek, bularren artean bihotza ez den beste zerbaitek estutuko dizula arnasa. Sentituko duzu hazkura benetakoa dela. Goizetan, esnatzen zarenean, bat irakurriz gero, eguna jolas bihurtuko duzu. Edo goizetan, esnatzen denean, bat irakurtzen badiozu, eguna mundu bihurtuko diozu. Hizki, hitz eta irudien arteko nahas-mahasak irristan eramango zaitu poema bakoitzaren baratzera. Ezkutuko piztiek eta ageriko xomorroek aho-huts eta ezpain-bete egingo dizute algara eta desioa bat eta bakarra izango da, liburuan barrura sartu nahi izatea. Leire Bilbaok eta Maite Mutuberriak ondutako poema-ilustrazioez osatutako Xomorro poemak eta beste piztia batzuk liburuak Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen 2017an. Haur bati egin diezaiokezun oparirik ederrenetakoa liburu honetatik goizero olerki bat irakurtzea da. Zeure buruari egin diezaiokezun oparirik ederrenetakoa liburu honetatik goizero olerki bat irakurtzea da. Izan ere, ederragorik gutxi goizetan basoko piztia-xomorroek «ilargia ostu dute, ilargia ostu dute!» oihukatzen dutela entzutea baino. Izan ere, ede rragorik gutxi hodeiak gure loari ihes egin ostean hegan egiten duten ardiak direIzenburua: Xomorro pola irudikatzea baino. Izan ere, ederraemak eta beste piztia gorik gutxi zerriak zuen zorriak zerbatzuk (Pamiela) Idazbait zor zuela ulertzea baino. Ederra lea: Leire Bilbao Ilustrahori baita, irakurtzen duzun hori zuzioak: Maite Mutuberria re begien kulunkatik sinestea.

Baserri ta Rock jaialdia, Oiangun Oianguko baserrian rock doinuen eszenatoki bihurtuko da bihar, Petti eta Etxeko Uzta, eta Starblues taldeen eskutik. • Non: Oiangu parkea (Ordizia) • Noiz: Irailak 4 (20:00)

Jazz doinuak Igartzako jauregian Igartza Musika zikloak indarrean helduko dio ikasturte berriari, Organic Matters jazz laukoteak egingo duen saioarekin. • Non: Igartza jauregia (Beasain) • Noiz: Irailak 12 (20:00)

Txalaparta eta jauziak Legazpin Txalaparta doinuak eta zirko munduko akrobaziak uztartzen ditu Hutsun eta Ortzi taldearen Urbasa ikuskizunak. • Non: Haztegi ikastola (Legazpi) • Noiz: Irailak 18 (19:00)

Zetak taldearen kontzertu bikoitza Iragarri orduko agortu ziren Zetak taldearen kontzerturako sarrerak, eta bigarren saio bat antolatu du Ordiziarrock taldeak. • Non: Barrena parkea (Ordizia) • Noiz: Irailak 18 (19:15/22:00)


goiberri

Publierreportajea 17 Ordiziako Hizkuntza Eskola Ofiziala

2021eko irailaren 3a • # 432

Publierreportajea

Titulu ofizialak hizkuntza eskola publikoan

Ordiziako Hizkuntza Eskola Ofiziala

rdiziako Hizkuntza Eskola Ofizialak 12. ikasturteari ekingo dio irail bukaeran. Ordiziako Barrena parkean du egoitza, eta 11 urte daramatza goierritarrak ingelesez eta frantsesez trebatzen. Ingelesaren kasuan A1etik C1era bitarteko maila guztiak ematen dituzte. Frantsesean, berriz, A1etik B2.2 mailarainokoak. Hizkuntza eskolako ikasketek norbere beharretara egokitzeko aukera eskaintzen dute. Klaserik gehienak arratsaldez ematen dituzte, baina taldeak osatuz gero (gutxienez 10 lagun), goizez ere badago aukera. Eskola erdipresentzialak, ingelesezko B1, B2.1, B2.2 eta C1 mailetan, arratsaldez ematen dituzte aurrez aurreko bi orduko saio batean, eta gainontzeko lana, norberak etxean duen denbora librearen arabera antolatu dezake Moodle plataformaren bitartez. Hizkuntza laguntzailea ere badute ingeles nahiz frantses eskoletarako. Hiztun natibo hori astean behin sartzen da gelan ordu erdiz mintzapraktika lantzeko. Unibertsitate ikasleak edo karrera bukatu berriak dira, eta Eusko Jaurlaritzaren beka baten bidez etortzen dira.

O

Eskola publikoa eta ofiziala Ordiziako Hizkuntza Eskola publikoa eta ofiziala da. «Ez da akademia bat. Eskola publiko bat da, tituluak ere ofizialak dira, eta prezioa ere oso interesgarria da», nabarmendu dute arduradunek. Urte osoko matrikula 72 euro

da, azterketak barne. Eskolak astelehenetik ostegunera ematen dituzte, bi ordu eta laurdeneko bina saiotan. Kurtsoa bukatu eta biharamunean hasten dira azterketekin. Tituluak eskuratzeko bi aukera izan dituzte ikasleek, bat ekainean eta bestea irailean. Hori matrikula ofiziala egiten dutenen kasuan. Matrikula librea egin dutenek, aldiz, ez dute eskolarik jasotzen, eta azterketara bakarrik aurkezten dira. Hori bai,aukera bakarra dute gainditzeko, ekainean.

Ingelesezko oinarrizkoa, goizez Azken urteetan beti izan dituzte ingelesezko maila altuko taldeak goizeko txandan, baina ingelesezko oinarrizko mailako talde baten sorrera bultzatu nahi dute. «Goizeko matrikulazioa bultzatzea da gure erronka, baina ingelesezko taldeentzat bakarrik. Taldeak gutxienez 10 lagunekoak izan behar dute». Gainontzeko taldeetan denetarik dago: 15ekoak, 20koak, 25ekoak eta baita 30ekoak ere. Zazpi gela dituzte Ordiziako Hizkuntza Eskolan, eta bederatzi irakasle –7 ingelesezkoak eta 2 frantsesezkoak–. Hizkuntz eskola nabaritu dute azken ikasturteetan gazte jende gehiago gerturatzen ari zaiela, batez ere B2 eta C1 tituluak prestatzeko. Eta aurrera begira ere horixe nahiko lukete, matrikulazioan koska bat gora egin eta goierritarrek esku-eskura duten zerbitzu publiko honetaz gehiago baliatzea.

Eskaintza: - Ingelesa: A1, A2, B1, B2.1, B2,2 eta C1 mailak. Klase presentzialak eta erdi presentzialak. - Frantsesa: A1, A2, B1 , B2.1 eta B2.2 mailak. Klase presentzialak. - Matrikula ofiziala nahiz librea. - Matrikula epea: irailaren 1etik 17ra. Urte osoa 72 euro. - Ikasturtearen iraupena: irailaren 27tik maiatzaren 12ra. - Azterketak: maiatzaren 13tik ekainera bitarte. Irailean izaten da bigarren aukera. Saioen ordutegia: - Goizekoa: 09:00-11:15 11:30-13:45 - Arratsaldekoa: 15:30-17:45 18:00-20:15 Informazioa eta kontaktua: www.eoiordiziaheo.hezkuntza.net E-posta: eoiordiziaheo@gmail.com Telefonoa: 943 88 86 75


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 432 • 2021ko irailaren 3a

Komikia

Aliritzian

Joseba Telleria • Irakaslea eta ikaslea

‘Se acabó lo bueno’

H

erritarrek lortutako eskubideetako bat. Gure aitona-amonen belaunaldikoek ezagutu gabeak. Beraz, hitza bera ere nahiko berria. Jauntxoek eta aberatsek soilik izaten zituztenak. Gaur egun, pertsona guztiengana ailegatu gabeko eskubidea. Guk umetan bakaziok eta aurrerago oporketak ere deitzen genien. Orain oporrak. Denbora librea gustokoa izanagatik, oporrek badituzte batere gustokoak ez ditudan aspektu eta topiko ugari. Horietako bat, etxera bueltan, se acabó lo bueno entzutearena. Gure hizkuntzan ez dut parekorik entzun. Esaldi hau mortala iruditzen zait. Empieza lo malo gehitzea besterik ez zaio falta. Oporretatik kanpo ez ote dago ba ezer onik? Pasatakoak etsipenez oroitzen eta pasa gabekoak itxaroten? Horrela urtero? Eta bitartean? Zein onura ote dakar hala pentsatu eta sinesteak? Urte sasoi honetan eta topikazo hori entzuten dudan bakoitzean, bizitzaz ere aritzen zitzaigun irakasle huraxe datorkit burura. Besteak beste, bizitza, geratzea zela azpimarratu

ohi ziguna. Orainaren balioa adierazteko adibideak bata bestearen atzetik jartzen zizkiguna. Existitzen duen bakarra oraina izanik, geure buruetan dabilkigun pasatakoaren eta etor Oporretatik kanpo ez daitekeenaren etengabeko pentsamendu zuote dago ba ezer onik? kutzaile eta errepikaPasatakoak etsipenez tzaile horrek gehieneoroitzen eta pasa tan alferrikako sufrigabekoak itxaroten? mendua besterik ez zekarrela errepikatzen Horrela urtero? zuena. Gure pentsamenduen behatzaile izanik, norberaren izanaren bila beste kontzientzia maila batera pasatzeko aukeraz hitz egiten ziguna… Erdi txorotzat jotzen genuena. Itxaronurte on!




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.