GoiBerri 018. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Denon eskuetan

18. zenbakia. 2012ko ekainaren 8a

GOI B ERRI

Autodeterminazio eskubidearen aldeko topaketa Lazkaon 8-9 ‘Eskuetan’ flashmob-aren entsegua, maiatzaren 19an, Lazkaoko pilotalekuan. mikel albisu

Eli Elgarresta 3 Iritzia 4-5 ‘Goierri Roubaix’ 6-7 Alain Bravo 10 Jon Mendizabal 11 Zegamarrak Lurdesen 12 Asteburuko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Eli Elgarresta Gabiriako Baztarrika baserriko gaztagilea

«Nire ametsa Euskal Herrian benetako konponbidea lortzea da» Asier Zaldua Gabiria Eli Elgarresta (Gabiria, 1973) Baztarrika baserrian jaio zen, eta bertako gaztek makina bat sari irabazi dute. Gaztagilea ez ezik, zinegotzia eta hiru semealaben ama ere bada.

tan ardiak egotea ez zait axola, nireak ez diren bitartean...

Jaso duzun oparirik bereziena.

Musika talde bat.

Su Ta Gar taldekoek sinatutako diskoa. Anaiak oparitu zidan. Durangoko Azokan erosi zuen.

Su Ta Gar.

Gorroto duzuna.

Liburu bat. Ez naiz irakur zalea.

Abesti bat.

Inbidia.

Zaletasun bat.

Su Ta Gar taldearen Itxaropena.

Goierriko txoko bat.

Bero handia egiten duenean, itzalean lasai egotea. Azkenaldian ezin izan dugu egon, eguzkiaren zain egon gara eta azaldu denean belarra moztu beharra izan baitugu.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Gabiriako Ardantza aldea. Hilerritik aurrera dago. Sekulako bista ederra dago.

Umeak jaio zirenekoak.

Amets bat. Euskal Herrian benetako konponbidea lortzea.

Janari bat.

Oporretarako leku bat.

Guztiak.

Edozein herri txiki eta lasai. Ahal izanez gero, kostaldekoa. Ber-

Edari bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu, Olaberria eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Garagardoa.

«Su Ta Gar taldekoek sinatutako diskoa da jaso dudan oparirik bereziena»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Herriko alkate bazina. Zinegotzi lanarekin nahikoa dut. Ongizate eta Obra batzordeetako kidea naiz. Ongizatea arlo zabala da eta obra kontuak etxean ezagutu ditut.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

La casa del amor nork ez dezala bestelakorik pentsatu; prostituzioari buruz idaztea bururatu zait gaurkoan. Gure lantokiaren inguruan, basora bidean, dagoen putetxeari horrela esaten diogulako aukeratu dut izenburua. Izan ere, egunero egiten dut nik topo hango emakumeekin. Beraiek, nik bezala, bazkalordua aprobetxatu ohi dute lantokitik irten eta, paseo bat emanez, gorputza astindu eta haize freskoa hartzeko. Lanordu ezberdinak ditugu, halere. Nik, eguerdirako, lanaldiaren erdia egina daukat; haiek berriz, esnatu berriak dirudite. Nagienak pijama erantzi gabe egon ohi dira etxeko sarreran, ilea nahastuta eta makillatu gabe; bizkorrenak, txandala jarrita, ibiltzera abiatzen dira. Guztiek daramate sakelako telefonoa alboan. Gehienei ez diet zer esaten duten ulertzen, baina moduagatik esango nuke batzuek senideekin hitz egiteko aprobetxatzen dutela tarte hori; beste batzuek, berriz, bezeroren bati kasu emateko. Behin baino gehiagotan taxiren bat aurkitu izan dut etxeko sarreran, neskaren bat dakarrela edota haietakoren baten zain. Argitu didate goizetan ere bulegoetako zerbitzuei erantzunez lan handia egiten dutela. Ez da denbora asko, prostituzioaren legeztatzea hizpide zuen solasaldi bat ikusi nuen telebistan. Ez nuen aldeko edo kontrako argumentu berririk entzun, eta ez dut gaiaz iritzi argirik. Putetxeetako ohiko bezeroa

I

zela aitortu zuen gizonezko baten adierazpenak, ordea, asaldatu egin ninduen: prostituziorik ez balego, bortxaketa gehiago egongo lirateke. Jarraian, eta prostitutei zien maitasunaren erakusle, batekin baino gehiagorekin maitemindu izan dela kontatu zuen. Hitz horien harira, aitortuko dut, nire eguerditako osteratxoetan, gizonezkoren batekin topo egiten dudanean, batzuetan, beldurra pizten zaidala. Gehienak, nire antzera, buruari atseden pixka bat ematera irten diren langileak dira. Eta, deskuidoan, baten batek, modu adeitsuan, hitz erdi esaten badit, aldartearen arabera, pentsatuko dut: «Ez daukat inorekin hitz egiteko gogorik!» edo «Mutil jatorra ematen du!» edota «Badira egun batzuk begiz jota naukala!». Baina gertatu izan zait, halaber, larritu eta pausoa azkartzea. Autoren bat, behin edo behin, gelditu eta gizonezko batek igotzeko proposamena ere egin izan dit. Horrelakoetan, beste emakumeren batek, zerbitzuagatik, zenbat kobratuko duen pentsatu beste lanik ez luke izango; nik, berriz, esan izan dut nire golkorako: «Ezta ordainduta ere!». Behin gertatu zitzaidan gizonezko bat antzarak ferratzera bidali eta iraintzea. Auzoko baserritar bat zen, euria ari zuen; laguntzeko asmoz etorri zitzaidan. Ziur nago horrelako egoerek emakumezko gehienoi itsatsita daukagun antzinako beldur bat pizten digutela: gizonezkoari beldurra. Camille Paglia, femi-

«Gure lantokiaren inguruan dagoen putetxeari horrela esaten diogulako aukeratu dut izenburua»

nista amerikar eztabaidazaleak dio, bortxaketa ezinbesteko arriskua dela emakumezkoontzat. Eta nik uste dut arriskuak, neurri handi batean, jarraitu egingo duela, gizonak nahiz emakumeok parametro kultural berberetara makurtuta jarraitzen dugun bitartean; hau da, gizona, behar edo nahi duelako, diru truke sexua lortzen duenean, beheratzen eta makurrarazten jarraitzen dugunean, edota emakumea, behar edo nahi duelako, diru truke sexua ematen duenean, biktimizatzen edo zigortzen jarraitzen dugunean. Ez dut nik esango prostituzioaren legeztapena erabaki politiko zuzena ez denik, baina horrek ez ditu gure pentsamenduak aldaraziko, ezta gure beldurrak uxatuko ere. Horretarako, sexuaskatasunean bizitzen ikasi beharko genuke, dela bikotearen barruan dela kanpoan. Izan ere, Estatuak beti gaitzetsi, zigortu eta beheratu ditu harreman sexualak ezkontza edo bikote bizitzatik kanpo, eta baita maitasunera baldintzatu ere, ezkontza edo bikote bizitzan. Horregatik uste dut prostituzioa, emakumeek onartuta eta behar bezala ordainduta, ez dela bortxaketa. Aitzitik, indarkeria hutsa iruditzen zait Estatuak gizon nahiz emakumeoi ezartzen digun sexuaren gaineko kontrola. Betidanik gizonak izan dira emakumearen duintasunaren mugak ezarri izan dituztenak. Jakin dezatela behingoz emakumeok ez daukagula halako zaintza-beharrik; guk badakigu geure kabuz esaten zer zaigun duina, eta zer ez. Niri, esate baterako, ez zait batere duina iruditzen prostitutei «emagaldu», «andre gaizto», «atso bero», «motxinbero» edo «zulo handi» esatea. Gauzei beren benetako izenez deitzen hasi beharko genuke. Onartuko didazue, halere, «La casa del amor» bere horretan uztea; besterik gabe, zuen arreta bereganatzeko egin dut.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Legazpi break dance Break dance egiten duen Alain Bravo legazpiarrari egindako elkarrizketa dago aste honetan gazteen atalean. Nork daki, egunen batean, fusioa eginez, horrelako zerbait ikusiko ote dugun.

Udaberria iristearekin batera… ba hori, eguraldi ona, eguzki ordu gehiago… eta urteko kirol erronka potoloak. Nerea, badakit zu bertsoen munduan buru-belarri murgildurik zabiltzala, behar den bezala, horretan ez zarelako makala, txabala; baina konturatuko zinen, konturako zinenez, errepideak sasi-txirrindulariz mukuru daudela garaiotan, eta mendi kaskoak sasi-ibiltari-korrikalariz lepo, «hezur-hauskaria» bezalako froga entzutetsuak prestatzen lehenak eta Zegama-Aizkorri edo Ehunmiliak bezalakoak prestatzen bigarrenak. Azken boladan agian lasaixeago nabilen arren (urteak ez dira alperrik pasatzen), nik ere badakit zerbait horiei guztiei buruz, eta ez iezadazu galdetu, mesedez, zerk bultzatzen gaituen horrelako erronkei aurre egitera. Neuk ere ez dakit, egia esan. Zaila da zehazten. Naturak sortzen digun erakarpen indarra izan daiteke, edo gorputza mugara eramateak sortzen digun urduritasun-zirrara puntu

hori… Ostegunetako pintxo-pote berritzaileak sorrarazten duen moduko zerbait, ulertuko duzun hizkuntza batean esanda. Moda kontua dela ere entzun diot bati baino gehiagori, eta moda bat den neurrian, kirol erronka handi hauekiko sukar honek ere iraungitze data bat behar duela. Baina horretaz ez nago hain ziur…

Gorka Azkarate

bat eta

Badakizu ez naizela halako froga handien ez zale, ez aditu. Badakizu, bere horretan, ez diedala zentzu eta epikotasun handirik ikusten halako frogei . Badakizu, halaber, bakoitzak bere gorputzarekin nahi/ahal duena egiteko daukan eskubidearen defendatzaile sutsua naizela. Badakizu sekula ez nukeela planteatuko halakoren batean parte hartzea ere, badakizulako hirugarren kilometroa baino lehen anbulantziaren batean eraman beharko ninduketela. Aspaldian ez naiz osteguneko pintxo poteoan ibili. Zure usteen kontra, ez naiz askotan ibili izan. Horregatik beharbada, nik ulertzeko moduko hizkuntzan esanda ere, kosta egiten zait horrelako erronkei aurre egitera zerk bultzarazten zaituzten ulertzea. Apenas legokeen ondo ikusita, jakineko ostegun batean laurogei pintxo pote hartu ahal izateko bost hilabetean zehar obsesiboki horretan aritzea. Erakustalditik baino gehiago izango luke astakeriatik … Moda aipatu duzu. Eta sukarra. Bietatik pixka bat izango dute seguruena aipatzen dituzun froga handiek eta haien inguruan sortzen den mugimenduak. Norberak hartu behar neurria! Bizi garen

bat

Nerea Elustondo

munduan bizi gara, Gorka; batean ez bada bestean, gutxi gehiago, denok sentitzen dugu zerbait demostratzeko beharra. Esaera zaharrari hitza aldatuz, bakoitza bere erronkak bizi gaitu.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Goierri-Roubaix Aitor Mujika zaldibiarra eta Albaro Villa lazkaotarra koinatuak dira, eta sekulako bizikleta zaletasuna dute. Igandean Paris-Roubaix proban parte hartuko dute: 210 kilometro osatuko dituzte, horietako 54 harbide gainean. Asier Zaldua Zaldibia Profesionalek apirilean korritzen dutenaren antz handia du zikloturisten Paris-Roubaix probak. Bi urtean behin antolatzen dute, eta Albaro Villa lazkaotarrak bosgarren aldiz parte hartuko du; Aitor Mujika zaldibiarrak laugarrengoz. Bi goierritarrek Flandriako Tourra, Milan-San Remo eta Liege-Bastogne-Liege probetan ere parte hartu dute. Lonbardiako Giroa bakarrik falta zaie txirrindularitzan Bost Monumentuak izenez ezagutzen dena osatzeko. Villak 37 urte ditu, eta Mujikak 41. Biak txirrindulariak izan ziren, eta besteak beste, lehenak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen gazteen mailan. Villaren amaren familian txirrindularitzaren oso zaleak dira. 6-7 urterekin Frantziako Tourra ikustera eraman zuten, eta ondoren hasi zen lehiatzen, eta gurasoak lasterketa guztietara joaten ziren. «Gaztetan Unai Osaren eta bere antzekoen pare ibiltzen nintzen, baina ikasketei lehentasuna eman nien», gogoratzen du Villak. Mujika ere umetan hasi zen bizikletan, Jokin Mujikaren eraginez; izan ere, Mujika txirrindulari ohiaren lehengusua da zaldibiarra. «Zazpigarren edo zortzigarren mailan atletismora pasa nintzen, eta 16rekin motorrean hasi nintzen. Ondoren, berriro txirrindua hartu nuen». Lanean ari zela, 18-19 urterekin, lasterke-

tetan parte hartzen hasi zen berriro, eta urte betez «burubelarri» aritu zen. «Ez nintzen gaizki moldatzen eta 24 urterekin utzi nuen», azaldu du Mujikak. Lasterketa batean egin zuten topo Villak eta Mujikak, baina Frantziako Tourrean ezagutu zuten elkar. Ondoren, Villaren arreba Mujikarekin ezkondu zen eta, ordutik, banaezinak dira.

ca proban parte hartzea da. Martxa hau garai bateko txirrindularien omenez antolatzen da, eta kilometro asko lurrezko bideetan egiten dira. Ez da erraza parte hartzea, txirrindulari kopurua mugatuta baitago eta gutxienez 30 urte dituen bizikleta eraman behar baita. Arropa ere ezin da gaur egungoaren berdina izan, bizikleten garaikoa baizik. Frantzian, Belgikan eta Holandan antolatzen diren martxak gustatzen zaizkie gehien bi goierritarrei. «Herrialde horietan proba bakoitzak luzera ezberdineko lauzpabost ibilbide ditu, mundu guztiak parte hartzeko aukera izan dezan. Hemengo jendea txundituta gelditzen da. Izan ere, han ez dago lehiakortasunik».

Proba kuttuna «Pirinioetako eta Alpeetako mendate gehienetan» elkarrekin izan dira, eta martxa askotan parte hartu dute, baina euren proba kuttuna ParisRoubaix da. Villak 2000. urtean parte hartu zuen lehenengoz. «Informazioa lortu nuen, ez dut gogoratzen nola, eta joatea erabaki nuen. Garai hartan askoz ere zailagoa zen informazioa lortzea. Arrebak telefonoz deitu zuen izena emateko eta hotela lortzeko. Urte hartan bospasei joan ginen Espainiar Estatutik eta aurten, berriz, 250 bat joango gara». 2002an Mujika ere joan zen, eta ordutik, beti elkarrekin ibili dira: Flandriako Tourra bost aldiz egin dute, Liege-BastogneLiege bitan, Amstel Gold Race eta Milan-San Remo behin... Aurten Flandriako Tourra eta Liege-Bastogne-Liege osatu dituzte dagoeneko eta igandean Paris-Roubaix proban parte hartuko dute. Euren ametsa Italiako Eroi-

Prestaketa

«Paris-Roubaix txirrindulari proba, fisikoki baino mentalki da gogorragoa» Albaro Villa Zikloturista

«Belgikan eta Frantzian ez dago lehiarik, eta hemengoak harritu egiten dira» Aitor Mujika Zikloturista

Ez dago lehiatu beharrik, ordea, sufritzeko. Harbide gainean 50 kilometro egitea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. «Mentalizatu beharra dago. Bizikleta gainean ordu asko eman behar dira eta, gainera, askotan eguraldi txarra egiten du. Fisikoki baino gogorragoa da mentalki. Beti izaten dugu beheraldiren bat», azaldu du Mujikak. Harbide gaineko proba nagusiak Frantzian eta Belgikan antolatzen direnez, herrialde horietako biztanleek primeran domeinatzen dute teknika. Euskaldunak geroz eta hobeto moldatzen dira, ordea. «Asko ikasi dugu. Lehen urtean leher-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Aitor Mujika eta Albaro Villa Paris-Roubaix proban. GOIBERRI

tuta bukatu nuen: eskulekua tentsio handiarekin heldu nuen, ez nuen garapen egokia eraman, tubular estuak eraman nituen, gurpilen presioa ez zen egokia...». Egun, sei bat hilabete lehenago hasten dira bizikleta prestatzen. Aurten 27 hazbeteko tubularrak eraman behar dituzte, eta urte erdi eman dute zain horiek lortzeko. «Hemen halakoak lortzea oso zaila da». Banesto taldeko mekanikaria izan zen Enrique Sanz laguna dute, eta hark «altzairuzko gurpil bikainak» prestatu zizkien probarako. Proba baterako horrenbeste lan hartzeak merezi duen galdetuta, ez dute zalantzarik: «Lan handia hartzen dugu, baina ilusioz egiten dugu eta proba egunean primeran pasatzen dugu. Gainera, Roubaixeko belodromo mitikora sartzea sekulakoa da txirrindulari batentzat». Horrenbestekoa da non, dagoeneko dezentetan joan badira ere, «oraindik hunkitu» egiten direla.

Italian, hemen bezala Prestaketa fisikoari dagokionez, ez dute asko entrenatzeko aukerarik. «Apirilera 1.500 kilometro ingururekin heltzen gara. Baina, esan bezala, Frantzia eta Belgikako probetan ez dago lehiakortasunik: jendea kontrol guztietan gelditzen da ondo eta lasai jatera, eta hori lagungarria da», azaldu du Villak. Mujikak hango eta hemengo proben artean, lehiakortasunari dagokionez, alde handia dagoela dio: «Hemen lehiakortasuna izugarria da. Bertako probetan ez da ezer errespetatzen: portuak ezkerretik jaisten dira – nahiz eta errepidea autoentzat zabalik egon–. Italian hemen bezala da, eta Milan-San Remora, seguru aski, ez gara itzuliko. Oso arriskutsua da».


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

‘Gure esku dago’ Autodeterminazio eskubidea gizarteratzeko lanean ari da Nazioen Mundua herri ekimena azken lau urteotan. Bihar, Lazkao, Goierriko autodeterminazio eskubidearen aldeko topagunea bihurtuko da, ‘Gure esku dago’ lelopean. Loinaz Agirre Beasain Autodeterminazio eskubidea «lokatzetatik eta sasitik atera, garbitu», eta gizartea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea izan da Nazioen Mundua herri ekimenaren lau urteotako lana. Idiazabalen hasitako ibilbide horretan, 2009ko abenduaren 19a data garrantzitsua izan zen: Goierriko sentsibilitate desberdineko 50-60 eragile elkartu ziren, eta Nazioen Mundua Goierriko ekimen bihurtzea erabaki zuten. Nazioen Mundua herri ekimenak hainbat ekintza egin izan du Goierrin zein Goierritik kanpo, autodeterminazio eskubidea gizarteratzen, «eskubide demokratiko baten inguruan desberdinen arteko topaguneak bilatzeko». Azken hiru urteetan, adibidez, aldarrikapen festa antolatu izan du uda garaian,

eta festa bakoitzeko lelo desberdina erabili izan du. Nazioen Munduaren lanaren bilakaera adierazten duten leloak dira.

Pasalanga, 2010 Beste data garrantzitsu bati begira jarri ziren Nazioen Mundukoak: 2010eko urriak 16. Eskoziarren eta euskaldunen arteko topaketa antolatu zuten Ordizian. Idiazabaldarrek 2007tik zuten hartuemana eskoziarrekin eta katalanekin. Urriko jaialdia ardatz hartuta, 2010ean, Nazioen Munduaren helburuak Goierrira zabaltzea zen erronka. Lehenengo pausoa, Euskal Herri mailan ezagunak diren sentsibilatate desberdineko 35 goierritarrek, 2010eko maiatzaren 21ean, Beasaingo Igartza jauregian sinatu zuten manifestua izan zen. «Langa pasata», ordura arte

Goierrin eta Euskal Herrian ikusi gabeko argazkia zen. Alderdi politiko abertzaleek bat egin zuten autodeterminazio eskubidearen aldarrikapenarekin. Ekainaren 2an, Pasalanga lelopean, Larraitzen, festa eta aldarrikapen eguna ospatu zuten. Nazioen Munduak metaforatzat erabili izan du beti Larraitz: «Bat Idiazabaldik Abaltzisketara badoa eta bestea Idiazabaldik Txindokira, joan daitezela elkarrekin Larraizko bidegurutzeraino, eta han har dezala bakoitzak bere bidea». Duela bost urte, horretarako gaitasunik ez zuen ikusten Nazioen Munduak. Urrira begira jarrita, Donostian, Miramarren, Euskal Herriko sentsibilitate ezberdineko herritarrekin beste argazki historiko bat atera zuten, urriaren 16ko Unea Iritsi da jaialdiarekin

bat eginez. 2012ko apirilaren 21ean Donostian aurkeztu zuten Gazta zati bat dokumentalaren aurrekaria izan zen jaialdi hura.

Gero eta argiago, 2011 Autodeterminazio eskubidearen kontzeptua argitzen, zabaltzen eta gizarteratzen ari ziren pixkanaka Nazioen Mundukoak. Itsasondoko Udalak, 1931n sinatutako aktak ere lagundu zuen horretan. Euskal Herriarentzat autodeterminazio eskubidea eskatzen zuen akta zen Itsasondon aurkitutakoa. XIX. mendearen bukaeran hasi ziren naziorik gabeko estatuak autodeterminazio terminoa erabiltzen, eta Itsasondoko akta mugarritzat hartu zuen Nazioen Munduak. Goierri beheko 18 alkateek bat egin zuten 1931ko akta harekin. Nazioen


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Igartzako manifestua (2010), Unea iritsi da festa (2010), Goierriko 18 alkateen manifestua (2011), mosaiko erraldoia (2011) eta Gazta zati bat dokumentalaren pasarte bat (2012). GIOIBERRI

Munduak testua euskaratu eta ordenadorez idatzi ondoren, Autodeterminazio eskubidea gero eta argiago leloa erabiltzen hasi ziren. Bigarren urtez ere, Larraitz aukeratu zuten festa aldarrikapen topagunetzat. Autodeterminazio eskubidea gero eta argiago lemapean, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena, irudi bidez, mundura zabaldu nahi izan zuen Nazioen Munduak. Mosaiko erraldoia osatu zuten 1.300 lagunek Larraizko zelaietan.

Gure esku dago, 2012 Aurtengo autodeterminazioaren Goierriko topagunea Lazkao izango da, Gure esku dago lelopean. Bihar eguerdian hasiko da festa, eta gauera arte luzatuko da. Etorkizunari begira, erronka handiak ditu Nazioen Mundua herri ekimenak. 2013rako eta 2014rako ekintzak zehazten hasita daude dagoeneko.

Angel Oiarbide

Nazioen Mundua herri ekimeneko kidea

ÂŤGure etorkizuna erabakitzea gure esku dagoela ikusaraztea nahi duguÂť Loinaz Agirre Beasain Autodeterminazio eskubidea Eskozian nola bizi duten ezagutu du bertatik bertara Nazioen Munduko Angel Oiarbidek (Idiazabal, 1974).

horretan zegoen gai bat hartu, eta kanpora ateratzea.

Gazta zati bat dokumentalak zertan lagunduko du? Zabalkunderako balio dezakeen tresna bat dela ikusten dugu. Oso gustura gaude. Ikusten ari gara Goierritik kanpoko jende askori ere iristen ari zaiola. Grasa artean daukagun fibra sentsible hori ere ukitzera iristen den tresna bat dela. Euskal Herriko herrietatik ari zaizkigu eskatzen eta nazioartetik ere bai. Goierritar guztion lorpena da; lau urtetan egiteko gai izan garenaren adibide praktiko bat izan da dokumentala.

Autodeterminazio eskubidea gizarteratzen ari da Nazioen Mundua. Azken lau urteotan bilakaerarik ikusi al duzu? Hemen autodeterminazio eskubidea lokatzetan egon da. Autodeterminazioa, independentzia, bortizkeria... nahastuta egon dira. Autodeterminazioa konfliktoko kontzeptu bat zen, zatiketak sortzen zituena. Hori ez da kasualitatea, estrategia bat da. Eskozian, berriz, naturaltasunez bizi dute eta bertara joan ginen bertako eskema ezagutzera.

Zein ondorio atera zenuten? Eskozian, inork ez zuen dudatan jartzen erabakitzeko eskubidea, oinarri demokratiko bat delako. Oinarri demokratiko hori erabiliz, gizarteak, norabide bat edo bestea aukeratuko du. Baina hemen dena zegoen

nahastuta, hemen ez zegoen hori garbi. Gure asmoa izan da, eskema berri hori hemen txertatzea. Lokatzetatik atera, garbitu eta gizarteratzea da gure lana. Ez da erraza, orain dela 5 urtera arte, bakarrik alderdi politikoen arteko zurrunbilo horretan baitzegoen termino hori, eta gizartea erabat kanpo baitzegoen. Zaila da, zurrunbilo

Aurtengo leloa, Gure esku dago da. Zer dago gure esku? Gure helburua da ahalik eta jende gehiena aktibatzea, eta ikustaraztea, gure esku dagoela gure etorkizuna erabakitzea. Herri, eskualde, nazio konsziente, sensibilizatu bat aktibo bihurtzen baldin bada, ez gaituzte geldituko, helbururik handienak lortzeko moduan geundeke.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤFermin Muguruzarekin 9.000 lagunen aurrean dantzatu nuenÂť Alain Bravo legazpiarrak break dance dantzatzen du. Fermin Muguruzarekin eta Esne Beltzarekin aritu da. Asier Zaldua Legazpi Alain Bravok (Legazpi, 1997) Olazabal institutuan ikasten du eta aktore izan nahi du. Sei urterekin hasi zen break dance dantzatzen, beste mutiko bati ikusi ondoren.

Noiz eta nolatan hasi zinen break dance dantzatzen? Eskolan ni baino zaharragoa den mutiko batek zilipurdi batzuk egin zituen, eta asko gustatu zitzaizkidan. Nik ere hori egiten ikasi nahi nuela esan nien gurasoei, eta babesa eskaini zidaten. Inguru honetan dantza hau ez denez oso ezaguna, gurasoek break dance bideoak erosi zituzten eta horiek ikusiz ikasi nuen.

Nolatan hasi zinen jende aurrean dantzatzen?

ASIER ZALDUA

Hernaniko Aritz Usandizaga, Aritz Sound System, disko jartzaileak. Bere ikuskizunean aritzea eskaini zidan, eta berehala baiezkoa eman nion. Ni nintzen bere taldeko gazteena.

Nondik nora ibili zara ordutik? Herri askotan dantza egin dut, baina emanaldirik gogoangarriena 18/98 epaiketako auzipetuen aldekoa izan zen. 2006an izan zen. Fermin Muguruzak abesten zuen bitartean dantzatu nuen, 9.000 lagunen aurrean.

Zer asmo dituzu etorkizun hurbilerako? Aritz Usandizagak osasun arazoak izan ditu eta geldirik gaude. Esne Beltza taldekoek deituko didatela esan didate. Ea hala den. Mundu hau oso gogorra da, eta telebistara joan nahi dut neure burua ezagutzera ematera. Kastinak ere egin nahi ditut, aktore izan nahi baitut.

New Yorkera joatea gustatuko al litzaizuke? Noski! Han break dancea kalean dago. Kaletik zoazela talde bat dantza egiten aurki dezakezu. Dantza hau Kuban asmatu zen, baina New Yorkeko kaleetan egin zen ezagun.


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Jon Mendizabal

zen autobus geltokian gelditu zen niri bidea erakusteko.

Ingurugiro Zientzietako ikaslea Porton

Zer gustatu zaizu gehien?

«Euskara, familia eta lagunarteko poteoaren falta sumatzen dut» Ane Arrieta Segura Jon Mendizabal Txipo Donostian jaio zen 1987an, baina 2002an Legazpin sei hilabete pasa eta Segurara joan zen bizitzera. Deustun (Bilbon) eta Gasteizen ere bizi izan da ikasten aritu den bitartean, eta orain ere ikastera joan da, etxekoak eta lagunak Seguran utzi eta Portora (Portugal). Biologia ikasketak amaitu zituen lehenik, eta iazko irailean, Gasteizen hasi zuen Ingurugiro Zientziak karrera amaitzera joan zen Portora, Erasmus gisa.

to ezagutzeko aprobetxatu genuen. Aste Santuan, berriz, Algarvera joan nintzen motxila eta kanpin denda hartuta hondartzaz-hondartza bost egun. Erasmusak duen famarako ez dut asko bidaiatu, baina, hona ikastera etorri nintzen.... ezta?

Ikasle-pisu batean bizi naiz. Eraikin berean bi ikasle-pisu daude eta bakoitzean hiru lagun bizi gara, baina esan liteke seirok elkarrekin bizi garela.

Nolakoa izan zen lehen inpresioa? Eta orain? Hasieran arriskutsu itxura hartzen zaio honi. Krisiak gogor jo du hemen ere; eskale asko ikusten da kalean eta delinkuentzi asko dagoela dirudi. Baina denborarekin ikuspegi hori erabat aldatzen da. Oso hiri polita da, zaharra eta zaindugabea egoteak bere xarma ematen dio. Jendea, berriz, beti laguntzeko prest dago: harrigarria da. Behin, emakume bat berea ez

Zer egiten duzu Porton? Bolonia dela eta, azterketa partzial asko eta lan ugari egin behar izaten ditugu, baina ateratzen dugu Portugal ezagutzeko tartetxoren bat. Asteburuetan inguruko herrietara joaten gara eta urtarrileko azterketak amaitu bezain pronto auto bat alokatu, eta eta astebete Lisboara jaitsi ginen kostaldetik, eta Porto barrualdea ere hobe-

Non bizi zara?

«Bertsoen antza duten fadoak eta ardoa asko gustatu zaizkit, eta jendea oso eskuzabala da»

Babeslea

Bertako jendea eta hiria bera ere asko gustatu zaizkit. Jana ere oso ona da; zopa, bakailoa eta arroz zuria jaten dira batez ere. Hemengo ardoa ere oso famatua da, eta niri asko gustatu zait, baina kontuz, segituan jotzen baitu! Fadoak ere gustoko ditut, asko sentitzen dituzte eta taberna askotan astero edo hamabostean behin fado-eguna egoten da: hemengo bertsosaioen antzekoak izaten dira. Gazte gisa, egunero festa egiteko aukera ere ez da txarra: hiri unibertsitarioa da hau.

Eta gutxien? Burokrazia eta kaleko garbitasun eza. Horrez gain, euskaraz hitz egin ezin izana ere oso nekagarria egiten zait. Familia, lagunak eta Segurako herrigiro eta poteo ohituraren falta sumatzendut: hemen tabernetan mugitu gabe egoteko ohitura dago, eta niri hori ez zait gustatzen.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Lurdestik bueltan, zegamarrek Donibane Lohizuneko (Lapurdi) portuan ateratako argazkia da. P.M.ARRIZABALAGA

Zegamarrak Lurdesko bidaian

Loinaz Agirre Zegama Lourdesera (Frantzia) bidaia ugari egin izan da eta egiten da Goierritik. Zegamako talde honek, 1964-65. urtean egin zuena adibide bat besterik ez da. Goiko lerrotik hasita, ezkerretik eskuinera, hauek dira argazkian ageri diren zegamarrak: Pio Berasategi, Txomin Alustiza, Juan Sarraoa, Pako Irastorza, ezezaguna, Xanti Arizkorreta, Jose Mª Apaolaza, Ramon Otaegi, Andre Arreyago, Jose Luis Arizkorreta, Jose Telleria, ezezaguna, Jose Mª Aldasoro,

Antonio Aramendia, Juanita Azurmendi, Mª Angeles Urizar, Antonio Azurmendi, Santi Azurmendi, Javier Ormazabal, Rosario Ormazabal, Jose Guridi, Jose Luis Gorrotxategi, Mares Azurmendi, Arantxa Irastorza, Pilar Otaegi, ezezaguna, Nikolas Zabaleta, Beatriz Telleria, Jesus Berasategi, Mª Carmen Arizkorreta, Presentación Zabaleta, Begoña Artola, Iñazita Ormazabal, Mª Carmen Ormazabal, Mª Carmen Arrieta eta Encarna Azurmendi.


GOIBERRI 13

PUBLIZITATEA


14 GOIBERRI

ASTEBURUARI BEGIRA

Txillardegi: Korpus eguna ospatuko irakurketa dute bihar Legorretan publikoa

Xabier Leteren omenezko ‘Sortuko dira besteak’ kontzertua Beasainen

MIRIAM LUKI

NAGORE IRASTOTZA

Urtarrilean hil zen Txilardegi omentzeko helburuz, 1957an argitaratutako Leturiaren egunkari ezkutua liburua irakurriko dute Lazkaoko 65 bat lagunek, Gerriko Txokoan. Irakurraldia amaitu ondoren, Xabier Mendigurenek Txillardegiri buruz hitz egingo du. Asteartean, hilak 12, Lazkaoko Gerrikon, 18:30ean.

Bihar, hilak 9, egun handia izango dute Legorretan: Korpus eguna. Hainbat ekintza antolatu dituzte Musika Eskolako ikasleen dianaren ondoren, goizeko 10:30ean hasita, kros lasterketak antolatu dituzte haurrentzat eta helduentzat. Arratsaldean, 18:30ean ardo dastatze txapelketa, 19:30ean usadiozko askariak eta jarraian Burrunbazale txarangarekin kalejira eta dantza saioa izango dira goizaldera arte. Bihar, hilak 9, egun guztian, Legorretan.

Oilar Jokoa egingo dute Legazpin ALEX AREIZAGA

DANI BLANCO

Bihar, hilak 9, Xabier Leteren omenez antolatutako Sortuko dira besteak kontzertuan, hainbat belaunalditako euskal kantarik hartuko du parte: Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Pier Paul Berzaitz, Petti, Arantxa Irazusta eta Amets Arzallus . Bihar, hilak 9, Beasaingo Antzizar kiroldegian, 22:30ean. 15€

Herriko 12 urtetik gorako neskamutilek Oilar Jokoan parte hartzeko aukera izango dute ostegunean. Goiz Deia txistulari taldeak gidatuko du oilarra aurkitzeko saiakera. Osteguna, hilak 14, Euskal Herria plazan, 19:00etan.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.