GoiBerri 35. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

35. zenbakia. 2012ko azaroaren 9a

Pello Gibelalde Adegiko presidentea

ÂŤOrain arte askorekin gutxi egin dugu eta hor dago arazoaren gakoetako batÂť 8-9

GOI B ERRI Leire Igoa 3 Iritzia 4-5 Zeinuak hitzen ordez 6-7 Sustraiez Blai 10 Ibon Iraola 11 Atxukarroren umorea 12 Ibilbidea: Itsasondo lauan 13 Asteburuko proposamenak 15 Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidente izendatu zuten maiatzean Pello Gibelalde. ASIER ZALDUA


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Leire Igoa Zegamako ostatuko langilea

«Noel Schajris bakarlari argentinarraren musika atsegin dut» Asier Zaldua Zegama Leire Igoak (Zegama, 1979) zazpi urte daramatza Zegamako ostatuan lanean. Bertara, herritarrak ez ezik, kanpotarrak ere joaten dira: mendizaleak, Donejakue bidea egiten ari direnak... Bere lana oso gustuko du, nahiz eta batzuetan astebukaerak gogor samarrak izan.

Zaletasun bat. Abestea eta bidaiatzea. Herriko abesbatzan abesten dut.

Oporretarako leku bat. Latinoamerika. Kuban egon nintzen eta asko gustatu zitzaidan.

Liburu bat.

Anek 3 beteko ditu Gabonetan.

Aspaldi honetan ez dut libururik irakurri.

Janari bat.

Musika talde bat.

Edari bat.

Arroza. Ura.

Bakarlari bat aipatuko dut: Noel Schajris. Argentinarra da. Baladak, musika lasaia... egiten du.

Jaso duzun oparirik bereziena. Amonak gitarra jotzen ikasten hasi nintzenean oparitu zidan gitarra.

Abesti bat. Hertzainak taldearen Aitormena.

Amets bat. Ez dakit ba... Asko bidaiatzea. Etengabe bidaiatzea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Oraingoz, nire iloben jaiotze egunak. Aitorrek 7 urte ditu eta

Gorroto duzuna.

«Alkate banintz, errepideak hobetzen eta lanpostuak sortzen saiatuko nintzateke»

Hipokrisia.

Goierriko txoko bat. Zegama.

Herriko alkate bazina... Errepideak hobetzen eta herritarrentzako lanpostuak sortzen saiatuko nintzateke.

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

Badoazenak

adira kanpora bizitzera joandakoak etxera etortzen diren ospakizunak: gabonetan, herriko festetan‌ Halako beste bizpahiru egun egokitu zaizkigu azken aldian: bata, hauteskunde-eguna, kanpoan bizi arren bertan erroldatuta dagoen jendeak, batzuetan, herrira etorri, botoa eman, etxekoekin egon eta lagunak ikusteko aprobetxatu ohi duena; beste bat, ez beharbada herri eta adin guztietan baina nire jiran behintzat ugari samar ikusi dudana, kinto-bazkariena izan da: badakizue, herri batean urte berean jaiotakoen bilera horiek, nostalgiarako hainbesteko jokoa ematen dutenak: gogoratzen zarete halako maisuarekin gertatu zena? Ta zertan da halako? Ta Urlia, ta Sandia, ta Berendia...? Urte sasoi honetako hirugarren ospakizuna Santu Guztien Eguna izan da; horrek ere oroimina ekarri ohi du, baina bestelakoa, bakoitzak bere etxekoekin egin beharrekoa; betiko joan ziren haien izenean bizidunok biltzeko izaten dugun aitzakia. Nik ere aitzakia hartu dut bilera horietatik, gogoeta bat egiteko. Askotan hitz egiten da gure artean immigrazioaz: urrundik gurera bizimodu hobe baten esperantzan etorri diren

B

gizon-emakumeez, haien integrazioaz, haien arazoez‌ Gutxiagotan aipatzen da euskaldunok gerok emigrante nola ari garen bihurtzen, azken urteetan batez ere. Baina ez da ariketa zaila: nahikoa da errepasatzea norberarekin eskolan ibilitakoen zerrenda eta ikustea non dabilen orain bakoitza. Batzuk, erbesteko neska edo mutil-laguna topatuta, hara joan ziren bizitzera (gure gurasoek, norbere jaioterria ez zen beste edozeini deitzen zioten erbeste); beste batzuk, ikastera kanpora joan eta, lan-eskaintza hobeak zeudelako-edo, bertan gelditu ziren; badira beren enpresaren onerako joan direnak, negozio-aukera hobeak zeudelako hemen baino; gure borrokak urrutira eramandakoak ere ez dira falta, dela kartzelara, dela erbestera (adiera modernoan erabilita orain, exilioa esateko), poliziagandik ihesi batzuk, eta komandoen beldurrez ere bai, beste batzuk; misiolariak, garai bateko aldean, gutxi dauzkagu orain, baina bidaiariak ez dira amaitu: bata abentura hutsaren maitasunez, bestea kultura berriak deskubritzeko gogoz, edo gu baino behartsuagoak laguntzeko egarriz, asko izan litezke maleta egitera eraman dezaketen arrazoiak... Kasuistika zabala, ikusten denez. Azkenaldian, baina, le-

ÂŤOhar gaitezen gurean ditugun etorkinek zer-nolako sakrifizioak egin behar izan dituzten, eta zer-nolako abantaila dakarkigutenÂť

hen izaten ez zen beste tipo bateko jendea ari da gure artetik joaten, bestelako arrazoiengatik: herrian bertan gustura geratuko liratekeenak, lana balute, baina, ezer txukunik aurkitu ezinik, kanpora joan beste erremediorik ez dutenak. Joan beharra, gogoz kontra denean, berez da negargarria, badoanarentzat eta hemen utzi behar dituen gertukoentzat. Baina, gizarte moduan aztertuta, denontzako desastrea ere begibistakoa da: gazte baten hezkuntzan, gurasoen ahalegin guztiaz gainera, administrazioaren inbertsio izugarria dago, guztion artean ordaintzen duguna: mediku bat, ingeniari bat, irakasle bat prestatzea gastu handi bat da, pertsona horrek gero lan eginez gizarteari bueltatzen diona; lana ez hemen baizik eta urrutian egin behar badu, hango gizarteak jasoko ditu gure gaztearen onurak. Hori, bere arloan aritzeko zortea baldin badu. Gure ekonomia inoiz zuzenduko ote den, auskalo. Ea berandu baino lehen gertatzen den, atzerrira joan beharra izan dutenek itzultzeko aukera izan dezaten, hartarako gogoa izanez gero, noski. Eta bitartean, ohar gaitezen gurean ditugun etorkinek zer-nolako sakrifizioak egin behar izan dituzten, eta zer-nolako abantaila dakarkiguten.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Pello Gibelalde Pello Gibelalde, legazpiarra eta Adegiko lehendakaria ale honetan elkarrizketagai. Eskuak bete lan izango du krisiaren aurrean.

Unai, konturatu al zara? Nire pertzeptzio bera al duzu? Esaten digute, adibidez, askeak izan behar dugula. Edo burujabeak. Diskurtsoak barneratzen dira, ordea, memorizatu, eta keinuez lagunduta lau haizetara hedatzen dituzte, apaizek elizetan bezala. Aita santuak Krakoweko plaza nagusian eta alderdi politikoek mitinetan bildutakoen artean ez dut alde handiegirik antzematen. Bietan adi-adi. Konbentzituta edo ohiturak bultzatuta, berdin du. Eta bukaeran, anai-arrebak moduan, kantari. Zerbaitetan edo norbaitengan sinistu behar omen da. Herri gisa aske eta burujabe izate horretan, adibidez. Zergatik ez. Irudipena daukat, ordea, herria askatzen hasi baino lehen geure buruak lotzen dituzten sokak moztu beharko genituzkeela. Eta ez naiz ari familiaz, lanaz, bikotekideaz edo sare sozialez soilik, geure buruaz baizik. Handia da, baina, aske hitzaren esanahia. Emozionantea bezain beldurgarria. Igual horregatik beragatik ez gara askeak; ikara ere eragiten duelako aske izateak, hain zuzen. Nahiago izaten

dugulako zerbaiti edo norbaiti lotuta bizi, babes horrek ematen digun segurtasunarekin, horretan edo horrengan aspalditik sinesten ez dugun arren. Ui, ni naiz orain sotana jantzi duena, oholtzatik fededunei entzun nahi dituzten hitzak keinuez lagunduta ahoratzen ari naizena. Barkatuko didazu, Unai, baina pertsona askeak ez garen bitartean… Nahi baldin baduzu, kantuan has gaitezke zerura begira.

Igor Susaeta

bat eta

Eskolan letretan zenbakietan bezain gaizki moldatzen ziren horietakoa nauzu. Pentsamendu motzekoa ote naiz? Zuk idatzitakoari buruz ez dut gehiegi pentsatu eta, egia esan, zure mitin horretan abstenitzeko gogoa izan dut. Hori bai, oraintxe, beste gauza batek kentzen dit loa (beno… ez da horrenbesterako) eta gazteleraz esaten den bezala, por alusiones. Antza denez, nire mendi martxa idatziak min eman zizun. Zergatik? Egia esan nuelako? Ba jakin ezazu Gorka Azkarate jendeak kalean arrazoia eman didala idatzi horri buruz. Esan iezadazu, benetan, ea ez ote den astakeria bat 166 Km egun batean, lorik egin gabe, korrika egitea, gauez, euripean... Laster dugu Behobia-Donostia korrika lasterketa eta nago, honek ere ez ote duen Susaetak esandakoarenetik pixka bat. Hilabete bat lehenago hasi prestatzen, erosi korrika egiteko zapatila modernoak, galtza pegatuak, eta telebistan agertuz gero, hori zu zarela erraz identifikatzeko kamiseta deigarria. Hotza, euria, haizea… berdin du, 15 kilometroko penitentziarik gabe nola eseri afaltzera?

bat Unai Kerejeta

Hau ere ez al da beste erlijio bat? Ematen du musulmanak Mekara bizitzan behin joan behar duten bezala, Behobia inoiz egin beharra dagoela. Ez al zaizu horrela iruditzen Gorka? Susaeta, ez dakit ezer argitu dizudan, edo zure hutsune filosofala bete dizudan –ez zen nire asmoa– baina lasai geratu naiz behintzat! Gainera, konturatu zara Gorka ez dudala hitz txar edo itsusirik erabili! Hori bai seny-a! Ea hurrengoan zure partetik lorerik jasotzen dudan! Zure erantzunaren zain gelditzen naiz.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Alberto Etxeberria gorra Ordiziako Barrena kultur etxean, eta bizkarrez Josune Mujika itzultzaile lanetan. GOTZON ARANBURU

Miriam Luki Ordizia Gorra den pertsonari ez zaio lehenengo begiratuan gorra dela nabaritzen. Alberto Etxeberria bergararra da jaiotzez, baina urte asko dira Ordizian bizi dela. 1963. urtean jaio zen, eta ez daki gorra jaio zen ala ez. «Amak 2 urte nituela antzeman zidan zerbait», dio zeinu hizkuntzan. Etxeberria Gainditzen Tolosaldeko eta Goierriko pertsona gorren elkarteko lehendakaria da. Elkarteak hamar urte bete ditu, eta aste honetan zeinu hizkuntzako hirugarren zine festibala egiten ari dira Tolosako Leidor antzokian. Elkarteak 23 bazkide ditu; guztiak ez dira goierritarrak eta tolosaldeakoak, kanpokoak ere badaude. Etxeberriari ez zaio gorra dela nabaritzen lehenengo begiratuan. Inoiz, Ordiziako kale bat non dagoen galdetzeko atzetik ukitu duena ere ez da jabetu. Baina gorra dela konturatzean, «lasai egoteko» esan dio, beste norbaiti galdetuko

Zeinuak hitzen ordez Pertsona gorren irisgarritasun arazoak ikusezinak dira, komunikazio trabekin egiten dute topo egunero. diola. «Horrek tristatu egiten nau; adierazi ahal diot non dagoen kale hori, baina denbora gehiago beharko dugu elkar ulertzeko». Etxeberria 5 urterekin hasi

zen logopedekin lanean. Gorrak ez dira mutuak, baina ezin dutenez entzun, bere memoriak ez du entzule baten buruan bezala hitzen soinua gordetzen. «Ez dugu inoiz hitz egiten

entzun», azaldu du Etxeberriak zeinuz, eta zeinuei ahotsa gehitu die. Eibarren hasi zituen ikasketak, gorrentzako zentro berezi batean. «Zeinu hizkuntza debekatuta zegoen, eta ahoz saiatu behar ginen nahitaez». Beretzat, halere, ahozkoa zaila zen, bakoitzaren ahoskera, bibotearen traba, bizarraren iluna... «Hitz motzak esaten nituen, baina esaldi luzerik ez». Orduan, zeinu hizkuntza erabiltzen zuen gor talde bat ezagutu zuen, eta beraiekin zeinu hizkuntza ikasi zuen. «Askoz hobea da, hizkuntza bisuala da erabat». Irisgarritasun arazoak, traba fisikoekin ere lotu ohi dira. Izan ere, gorrek irisgarritasun arazoak izaten dituzte, komunikazio trabak ikusezinak dira, ordea. «Farmazian, adibidez, produktu soil bat eskatzeko molda naiteke, nekezagoa da eskaera konplexuagoa egitea. Pentsa medikuaren kontsultan edo abokatuaren bulegoan». Hainbat izapide betetzerakoan Eus-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

ko Jaurlaritzak itzultzaileak jartzen dizkien arren, murrizketak nabaritu dituzte eta «itzultzaile zerbitzu gutxiago dago». Etxeberria bere lagun entzuleekin dagoenean eta haiek hitz egiten duten bitartean isilik geratzen da, «bakartuta».

Arranoaren ikusmena Zumarragako ospitaleko otorrinolaringologo bati gorra izatearen sentsazioa deskribatzeko eskatuta, honakoa erantzun du: «Kaxa itxi batean sartuta egotearekin pareka daiteke. Entzuleak ez lituzke egoera horretan sei ordu baino gehiago jasango». Hala ere, beste zentzumen batzuk baliatuta, gela batean norbait sartu dela sentitu dezakete, bere pausoak nabaritu ditzakete, adibidez. «Zinean, filmak mugimendu handia badauka, gerra pelikula bada, adibidez, haria jarraitu dezaket. Dena dela, azpitituluak dauden bezala, zergatik ez itzulpena keinu hizkuntzaz?», galdetu du Etxeberriak. «Ikusmena askoz garatuago daukat, kolore batek, bozgorailuaren bibrazioak edota mugimenduak soinua hor dagoela adierazten didate». Guztien artean, bateria da gehien gustatzen zaion musika tresna, «indarra daukalako». Etxeberriari dantza egitea asko gustatzen zaio. «Lagun entzuleekin egindako afarietan, denak aho bete hortz geratzen dira dantzan ikusten nautenean. Bozgorailuaren ondoan jartzen naiz, eta bibrazioak sentituz dantza egiten dut», adierazi du zeinuekin. Zeinu hizkuntza hizkuntza bizia da, emozioak transmititzen ditu aldi berean. Eskuak abileziaz mugitzen ditu Etxeberriak, eta esan nahi duenari nahi adina ñabardura gehitzen dio zeinuz. Ahoaren keinua ziztu bizian aldatzen jakiteak ere laguntzen dio. «Zeinu hizkuntzak espresioa lantzeko balio du. Gutako askok horrekin jolasten dugu, aktore bihurtzen gara eta

pailazoarena egiten dugu», dio zeinuei barrea batuz. Gorren komunitatea lehen itxiagoa zen, «entzuleek ez gintuzten ikusten, zeintzuk dira zoroen moduan eskuak mugitzen dituzten horiek? Galdetuko zioten beren buruari. Orain, irekitzen ari gara, pertsona orok ikus gaitzan». Gorra den haur batek ez dauka gaur egun ikastetxe berezi batera joan beharrik. «Zeinu

Gainditzen gorren elkarteak 23 erabiltzaile ditu eta aurten 10 urte bete dira sortu zutenetik

hizkuntza dakiten irakasleak daude. Gurasoek, hala ere, jakin behar dute pertsona gorrak edozer gauza egin dezakeela: gidatu, enpresa arruntetan lan egin edo kaleei buruzko azalpenak eman. Tarteka, itzultzailea beharko du». Zeinu hizkuntzak norbanakoa zeinuz izendatzen du, eta Etxeberriaren zeinuak txikitan zeraman kopeta-ilea marrazten du.

Josune Mujika

Zeinu hizkuntza itzultzailea

«Zeinu hizkuntza ez da unibertsala, tokian tokiko hizkuntza hartzen du» Edota gorra dela jakinda, inkontzienteki ozenegi hitz egiten dionean.

M. Luki Zumarraga Josune Mujikak (Zumarraga, 1987) heziketa berezia ikasi zuen. Entzumen urritasuna irakasgaiarekin topo egin zuenean jakin-minak haratago joateko grina sortu zion. Zeinu hizkuntza zer zen ikasten hasi zen, eta gorrekin hartu emana izaten. Orain, zeinu hizkuntza itzultzailea da, eta berak ikasitakoa erakusten du Euskal Herriko gorren elkarteak eskaintzen dituen ikastaroetan.

Zeinu hizkuntza ikasteko aukerak zeintzuk dira? Zein bideetatik ikasi duzu zuk? Gorren elkartean hiru mailako ikastaroa egin nuen. Behin trebetasun pixka bat hartuta, gehiago ikasteko gogoa areagotu egin zitzaidan, eta Bilbora joan nintzen goi mailako zikloa egitera; hiru urteko ikasketak dira.

Zeinu hizkuntza itzultzaile asko al dago? Bilbon 25 lagun hartzen dituzte urtean, eta dagoen lan eskaintzarako nahikoa da.

Nola egin zenuen ikasletik irakasle izateko jauzia? Iruñean hasi nintzen lanean, pertsona gor-itsuekin. Han nengoela Gainditzen elkartetik

Zer jasotzen duzu beraiengandik? Beste kultura bat ezagutu dudalakoan nago, bestelako ohitura batzuk. Bakoitzak bere nortasuna du, zeinu hizkuntzan norbanakoari zeinu bat dagokio; izena ez da nahikoa.

Zein da zure zeinua? Hartzarena. Eskolara esnatu berritan iristen nintzen, eta hartzaren itxura nuela esaten zidaten; hortik atera zen nire zeinua. MIRIAM LUKI

Unibertsala al da zeinu hizkuntza?

deitu ninduten, Tolosako eta Goierriko gorrak biltzen dituen elkartetik. Elkartean amaitu nuenean, irakasle lanetan hasi nintzen, nik ikasle gisa egindako ikastaroetan.

Ez, zeinu hizkuntzak tokian tokiko hizkuntza hartzen du, bigarren hizkuntza bezala. Euskal gorrena euskarak jasan duen egoeragatik, tamalez, gaztelania da. Katalunian, berriz, katalana da gorren bigarren hizkuntza.

Zerk harrapatu zaitu gorren unibertso horretatik? Pertsona gorren mundua ez ikusia da. Gero eta gehiago zabaltzen ari dira, baina oraindik ere errealitate ezezaguna da. Gorrek ez dute marka fisikorik ez eta bisualik. Beraientzat ez da batere erraza norbait gerturatu eta gorra dela konturatzen denean hanka egiten ikustea.

Gorrek duten gaitasun bisualetik edan al duzu? Bai, baina ez nahikoa. Ez naiz beraiek ikusten duten guztia ikusteko gai, eta horrek itzultzerakoan motelagoa egiten nau. Urteak beharko ditut zeinu hizkuntzan beren maila eta abilezia hartzeko.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Pello Gibelalde Adegiko presidentea

ÂŤGure merkatua pikutara joan denez, kanpora saldu behar duguÂť Asier Zaldua Donostia Hamabi urtez Adegiko batzorde eragileko kide izan ondoren, Gipuzkoako enpresaburuen presidente izendatu zuten maiatzean Pello Gibelalde (Brinkola-Legazpi, 1945).

Hauteskundeak igaro berri dira. Zer diozu emaitzez? Gure elkartean joera oso ezberdinetako jendea dago eta ezin diot galdera horri erantzun. Gauza bakarra esango dut:

kanpaina duela hilabete asko hasi zen, eta luzeegia izan da. Gainera, gobernua osatzeko bi hilabete daude, eta hori denbora gehiegi da. Egoera honetan, epeak laburtu egin behar dira, lehenbailehen gobernua izateko.

Zer jarrera hartu behar dute alderdiek zuen ustez? Gobernu sendoa eta balio kontrastatua duena behar dugu. Irmoa, ausarta eta eraginkorra.

Gutxiagorekin gehiago egiten jakin behar du. Hori posible dagainera, orain arte askorekin gutxi egin dugulako; hor dago arazoaren gakoetako bat. Gobernuak egin behar duen lehen gauza aktibitate ekonomikoa berreskuratzeko neurriak hartzea da. Horretarako doitzeak hazkundearekin konbinatzen jakin behar du gobernuak; hazkunderik gabe ez da lanposturik sortuko, eta ez da ekonomia

berpiztuko. Denok lan egin behar dugu gehiago eta hobeto.

Zer diozu Gipuzkoako Aldundiarekin duzuen harremanaz? Naturala, egonkorra eta normalizatua da, ezin da beste era batekoa izan. Dena den, kontu askotan iritzi oso ezberdinak ditugu. Aldundiaren diru-sarreren %70 enpresetatik datorrenez, BEZ eta PFEZ bitartez, hartu-emana egonkorra izan behar da. Hori bai, Aldundiak


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Tamainari dagokionez Gipuzkoako enpresen %90ak hamar langile baino gutxiago du eta horrek etxetik kanpo saltzea asko zailtzen du. Enpresek aliantzak egin behar dituzte, hazteko eta kanpoan saldu ahal izateko. Denok gehiago eta hobeto lan egin behar dugu. Denok, enpresa enpresariok eta langileok osatzen dugulako. Egungo konpromiso faltarekin eta konformismoarekin ez goaz inora. Zintzotasuna, etika, esfortzua, sakrifizioa eta hobetzeko grina bultzatu behar ditugu. Balio horiek gabe, ekonomiak ez du funtzionatuko.

Espainiako merkatuarekiko menpekotasuna da, beraz.

ASIER ZALDUA

enpresekin harreman atseginagoa izatea nahi dugu.

Zer egin da gaizki orain arte? Garai oparoak izan dira, asko gastatu dugu eta gutxi egin. Gure gurasoek eta aitonaamonek gutxirekin asko egiten zuten, eta atzera begiratu behar dugu, nola lan egiten zuten ikusi. Ongizateak besterik ez gaitu kezkatu orain arte.

Gutxiagorekin gehiago egin behar dela esan duzu. Enpresek zer egin behar dute? Enpresek hiru gauza egin behar dituzte: merkatu berriak aurkitu, konpetitiboagoak izan eta handitu. Gure merkatu nagusia Espainia zen eta iragarpenak negargarriak dira. Gure merkatu nagusia pikutara joan denez, hortik kanpora saldu beharra dugu. Azken urteotan Europara zabaldu gara, baina Europa ere ez dago oso ondo. Konpetitibitatea irabazteari dagokionez, Alemaniarekiko 20 puntu galdu ditugu 15 urtetan. Zergatik? Soldatak produktibitatea baino gehiago igo direlako. Konpetitiboagoak izatea lortu behar dugu eta hori ez da zaila. Inplikatzea da kontua.

Beno, normala da. Enpresa kale batean baduzu eta bertan ekoizpen guztia saltzen baduzu, ez duzu bigarren kalera joateko premiarik ikusten. Dena den, horretan aurrerakoi samarrak izan gara. Gipuzkoako enpresa batzuek urte asko daramate Brasilen, Indian eta Txinan saltzen. Egia da, hala ere, Gipuzkoa beti enpresa haztegia izan dela, eta egun ez dut halakorik ikusten. Jende guztiak laguntza falta jartzen du aitzakia bezala. Ongizate handiegia izan dugulako da hori. Esfortzu gutxirekin asko lortu dugu eta horrek eroso bizitzera eraman gaitu. Arriskuez ez dugu ezer jakin nahi eta erosotasunaz bai. Baina euskalduna erronka zalea eta burugogorra izan da beti. Egun, enplegua enpresen hazkundearen bitartez sortzen da, eta ez enpresa berriak sortzen direlako. Hori arazoa da.

Nola ikusten dituzue Kataluniako mugimenduak? Itxaropentsu ala kezkati zaudete? Ekonomian zentratu behar gara. Guk ez dugu inongo ahalmenik politika kontuetan. Ez gara gidoitik atera behar. Gure zeregina ekonomia funtziona araztea da.

Politikariek eta gizarteak subiranotasun kontuez eztabaidatzeak kezka eragiten al dizue?

Zainketa intentsiboetako unitatean dagoenak bertatik atera nahi du. Hori da bere lehentasuna. Ez du beste kezkarik. Gure lehentasuna hilerrira ez joatea da, ospitaletik oinez ateratzea. 2008tik 2011ra 2.000 enpresak baja eman zuten Gipuzkoan. Aurten 500 enpresa desagertu dira, ekoizpena %30 jaitsi da eta 1999koaren parekoa da, BPG 2005ekoa da... Datu horiekin, atzerrira gehiago nola esportatu da gure kezka, ez subiranotasuna. Une honetan, bizirautea da gure lehentasun bakarra.

Zer espero duzue 2013rako? Urte gogorrak datoz. 2013an ez da oraindik hazkunderik egongo. Aurreikuspenak negargarriak dira. Krisia hasi zenetik, unerik gogorrena bizitzen ari gara. Behera egin dugu eta oraindik ez dugu hondoa jo. Eustea eta itxarotea da kontua. Bitartean, ahalik eta hobekien lan egin beharra dugu.

Geroz eta zailagoa da lehiakorra izatea? Nire ustez produktibitatea da gakoa. Lehiakorra ez bazara, Bigarren Mailara zoaz, eta konpetitiboa ez den enpresa ixtera

«Orain arte askorekin gutxi egin dugu eta hor dago arazoaren gakoetako bat»

kondenatua dago, zalantzarik gabe.

Lehen Mailan jokatzeko prest dauden herriak geroz eta gehiago dira, ordea. Guk kalitatearen eta zerbitzuaren aldeko apustua egin dezakegu.

Zeintzuk dira gure indar guneak? Industria sektore indartsua dugu, adibidez. Duela urte batzuk, garrantzitsuena saltzea zela zirudien, baina funtsezkoena ekoiztea dela konturatu gara. Bestalde, gure formazio maila bikaina da. 34 urte azpikoen %43k goi mailako heziketa du. Gainera, urteak daramatzagu gure produktuak mundura zabaltzen. Baina gure altxorrik preziatuena gure jendea da: denok bat eginda lan egiten badugu, ez dago geldituko gaituenik. Hori askotan erakutsi dugu.

Eta zeintzuk dira gure ahuleziak? Politikarien, sindikatuen eta langileen arteko kohesioa oso eskasa da. Horri guztiari akordioak lortzen esperientzia eskasa dugula batzen badiogu... Enpresariek eta langileek elkarrengan konfiantza izan behar dute, gardentasuna, komunikazioa eta langileen partaidetza handiagoak izan daitezen, eta enpresek produktibitatea hobetu dezaten. Itun bat behar dugu. Guztiok hartu behar dugu krisiak eragindako kargen ardura, eta egoera hobetzen denean irabaziak partitu behar ditugu. Hori egiten ez badugu, ez dugu krisia gaindituko. Langabezia haziko da eta sindikaturen bat poztu egingo da, baina hau guztia pikutara joango da.

«Aldundiak enpresekin harreman atseginagoa izatea nahi dugu»

Sindikatuak langabezia hazten delako poztu egiten al dira?

«Enpresek merkatu berriak aurkitu behar dituzte, konpetitiboagoak izan eta handitu»

Sindikatuak beharrezkoak dira langileak defendatzeko, baina egun langileak babesteko modurik onena enplegua sortzea da. Ez zait iruditzen sindikatuak lanpostuak babesteko eta sortzeko asko egiten ari direnik: borroka bakarrik dute buruan.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

12 Tribu taldeko kideek roots reggaea ekarriko dute Ordiziara, dantza egiteko aukera eskainiz. SUSTRAIEZ BLAI

Munduko musiken sustraiak Ordizian Eskeine Legorburu Ordizia Munduan zeharreko kulturak hobeto ezagutzeko bidea irekitzen du Sustraiez Blai kultur elkarteak. Munduko Kulturen Topaketa izenez bataiatu duten proiektua gauzatzen dute urtero, musika oinarri hartuta. Bihar izango da aurtengo Sustraiez Blai jaialdia, Ordizian. Goierriko hainbat herritan izan ondoren, jaialdia Ordizian finkatzea erabaki zuten orain bi urte, eta ordutik herriko plaza nagusian eta inguruetan botatzen dituzte sustraiak mundu guztiko musikariek. Aurten lau talde iritsiko dira Ordiziara: Palocortao, Samba Dzanga, 12 tribu, A maquina de meter miedo. Horiekin batera arituko da Glo-

bal Funk Dj Set taldeko Makala disko jartzailea ere. Bihar 18:00etan hasiko da jaialdia, eta goizeko ordu txikiak arte sustraituko dira Euskal Herriko eta Andaluziako eta Galiziako kulturak, musika bidelagun dutela.

Estilo ezberdinen batura Orain arte bezala, aurten ere estilo ezberdinetako musikak entzutzeko eta ezagutzeko aukera izango da Sustraiez Blai jaialdian. Hiru gaztek osatzen duten A Maquina de Meter Miedo talde galiziarrak irekiko du jaialdia, ahotsa, dantza eta garai bateko musika tresna tradizionalak efektu elektronikoekin nahastuz.

David de la Chica eta Diego Pozo El Raton –Los Delincuentes taldeko kide ohia– musikarien txanda izango da ondoren, Andaluziako musika flamenkoa eta rocka uztartuz. Euskal Herriko taldeak ere izango dira kulturen topaketa honetan. Samba eta bossa nova doinu dantzagarriak ekarriko dituzte Samba Dzanga Urretxu-Zumarragakoek, eta 12 Tribu taldekoen roots reggaearekin jarraitu ahalko da dantzan Ordiziako Plaza Nagusian. Musika gehiago Sugaar tabernan izango da, Makala. «Mundu globalizatuko musika estilo guztiak» nahasten ditu dj-ak, Sustraiez Blai jaialdiari bukera berezia emateko.

Egitaraua ustraiez Blai jaialdian honako talde hauek egingo dute kontzertua bihar –azaroak 10, larunbata– Ordizian. 18:00etan. Folk elektronikoa egiten duen A maquina de meter miedo talde galiziarra, Garagartza plazan. 21:00etan. Flamenko-rocka egiten duen Cadizko Palocortao, eta Euskal Herriko Samba Dzanga (Bossa-Samba) eta 12 Tribu (Reggaea) taldeak, plaza nagusian. 01:00etan. Makala dj-ak martxan jarritako Global Funk Dj Set disko jartzailearen saioa. Sugaar tabernan.

S


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Ibon Iraola Amerikako Estatu Batuetan bizi da, New York hirian. IBON IRAOLA

Ibon Iraola New Yorkeko bizimoduan murgilduta Duela hamar urte joan zen Ibon Iraola AEBra, Washingtonera bizitzera; gaur egun, New Yorken bizi da. Leire Aramendi Itsasondo Publizitate arloan lan egiten du Ibon Iraolak (Itsasondo, 1980). Amerikara joan aurretik, Madrilen aritu zen lanean gobernuarentzako, politikarientzako eta GKEentzako kanpainak prestatzen. Beste asko bezala, New Yorkera joan zen astebete pasatzera. Asko erakarri zuen AEBetako hiriak, eta harrezkeroztik, beti izan zuen buruan egunen batean New Yorkera lanera joatea. Asmoa egi bihurtu zen eta duela hamar urte Iraola AEBra joan zen bizitzera, Washington hiriburura. «Washingtonen guztia gobernuaren inguruan

mugitzen da; GKE asko ere badaude, han lortzen baitute dirua». Publizitate komertzialaren alorrean lan egitea zuen Iraolak hurrengo erronka: «New Yorkera joatea niretzat obsesio bihurtu zen». Amets hura ere bete zuen; duela bi urte eta erdi New Yorken lana aurkitu eta hara joan zen bizitzera. «Lan aldetik, publizitatean diharduten

Gustura bizi da Ibon Iraola New Yorken, baina argi dauka ez dela betirako hiria.

enpresa txiki ugari ari dira irekitzen; agentzia handienak ere hemen daude, marketin soziala egiten dutenak... Gainera, enpresek diru asko jartzen dute kanpainetan», dio Iraolak.

Erritmo bizia Hiri bizia da New York. Kulturalki, eskaintza zabala dago, «beti daukazu zerbait egiteko aukera». Erosketak egitea ere beste aukera bat da. « Shopping (erosketak) egitera joatea paseatzea bezala da. Munduko denda guztiak daude. Bakarrik ez naiz joaten, baina bisitan norbait etortzen zaidanean, or-

Babeslea

duak pasatzen ditugu dendetan. Askotan paseatzen eta hitz egiten joaten gara dendaz denda. Hemen, sozializatzeko beste modu bat da», dio itsasondoarrak. Estatubatuarrak oso «irekiak» direla ere badio. «Kalean norbaitengana hurbilduz gero, oso hiztunak dira. Kanpoko azentua entzutea gustatzen zaie». Euskal Herria ezagutzen duen norbait topatuz gero galderarak egiten hasten zaiola azaldu du. Hori bai, jendea presaka bizi dela azpimarratu du Iraolak. «Kaletik beti dabiltza presaka, eta, azkenean, zu ere horietako bat bihurtzen zara. Norbait nora ezean badago kalean, edo itxaroten ari bada, jendeak bultza egingo dio». Erritmo azkar hori oso gustuko du Iraolak. «Hemen esaten dute beti on the go ibili behar duzula; inoiz ezin zara gelditu». Asteburuetan, halere, lasaiago ibiltzen dira. «Ohitura da astebukaeran brunch-a jatera joatea lagunekin. Gosariaren eta bazkariaren arteko zerbait da brunch-a».

Itzultzeko asmoa Gustura bizi da Iraola New Yorken baina argi dauka ez dela betirako hiria. «Baina aukera izanda, merezi du denbora batean hemen geratzea». Egunen batean itzuliko dela dio, «baina ez dakit Euskal Herrira izango den, Ordiziara, Donostiara edo, bestela, Madrilera joango naizen». Ekonomia krisiaren albisteak ere gertutik jarraitzen ditu. «Beldur pixka bat ematen dit, baina AEBetan ere izan genuen beste krisi bat zuek ondo zeundetenean. Horkoa ere pasatuko da», azaldu du.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Atxukarroren umorea Inazio Mari Atxukarroren ahotsa eta umorea ezagunak egin ziren 1960eko hamarkadan. Segura Irratian eta Loiolako Herri Irratian, pasadizo umoretsuak kontatzen zituen. Ahozko herri literaturaren altxor biltzailea izan zen. Loinaz Agirre Zegama Errezildarra zen jaiotzez Inazio Mari Atxukarro (1912), baina Zegaman egin zuen bizitza. Bertan hil zen 1987. urtean. 60eko hamarkadan ospetsua egin zen Inazio Mari Atxukarro. Segura Irratian eta Loiolako Herri Irratian kolaboratzaile lanetan aritu zen. Kontalari eta esatari aparta zen, umorezko ipuin eta pasadizoen kontalaria. Normalean, pasadizo umoretsuak eta ironikoak kontatzen zituen, baserritar munduarekin lotutakoak. Askotan, bere biografian oinarritutako kontakizunak izaten ziren. Hizkutza herrikoia erabiltzen zuen. Literatura aldetik, oso aberatsa zen Atxukarro. Onomatopeiak, atsotitzak eta hitz

jokoak erabiltzen abila zen. Juan Mari Lekuonaren arabera, «edozein xoxotuta uzten du bere izkera liluragarriak. Eta berezko doaiez gaiñera, irratsaioien bidez oso entzuna dugu bera, batez ere Egoaldeko Euskal Herrian».

Irriparrezko printzak Atxukarro esataria eta kontalaria bazen ere, bere hainbat istorio bildu zituen Irriparrezko printzak liburuan. «Ahozko literaturaren barrutikoa dugu idazlan hau», zioen Juan Mari Lekuonak liburuaren hitzaurrean. Istorioak biltzeaz gain, Atxukarrok ere bazuen beste zaletasun bat: antzinako trasteak eta objektuak biltzea. Hil zenean, itxi egin zuten.

Inazio Mari Atxukarro. GOIBERRI

Egazkiñak

Mikeleteak

rain dala irurogei ta mar bat urte, azaldu izango zan lenengo egazkiña. Bleriot, Delagrange, Dumont eta beste batzuek izan ziren aseera eman ziotenak egazkiñari, baño 1.911an, Azentzio egunez, agertu edo igaro omen ziran Euskal Herrian egazkiñak. Lenengo aldiz zetortzen, Parixtik irten eta Madrid aldera. Tresna xelebre aien barruan, gizon edo gidariak zijoazen. Batean Bedrines, bigarrenean Garros eta bestean Guilbert. Jende guztia mendi gañetara igo zala diote zaarrak. Igaro bear zuten mendi gaiñ guztietan, suak piztuta omen zeuden, kea, piloto oientzat gidari izan zediñ. Irun aldetik, San Markos inguruan barrena, Uzturre, Larraitz, Santa Barbara, Saadar, Otzaurten barrena, Altsasuraño. Olaztiñ erori omen zan bat, Burgos aldean jetxi zala diote, bestea. Madridera urrengo egunean iritxi omen zan, irugarrena. Esaten dute, egun artan, erri askotako meza nagusiak aurreratu egiñ zituztela, jendeak goiko tresna oiek ikusi zitzan. Diotenez, larrean zebiltzan auntz, ardi ta abereak aztoratu ta marruka igesi; egaztiak, jakiña, pixti izugarri aiekiñ izututa. Egun gogoangarria esan oi zuten Azentzio egun uraxe.

izon prestuak oi ziran mikeleteak; gorputzez bikaiñak, jantziz dotoreak, gizon aukeratuak, eskolaz ere poliki jantziak eta batez ere gizatasunez ermoak, zintzoak, euskaldun garbiak. Probintzi batetik bestera, eraman behar ziran gauzak, zaitu oi zituzten. Ordainketa egiñ bear izaten zan, Mikeleteen muga-etxetan. Beiñ batean, garrapoikara pattarra dakarki Otsogobiako Joxe Marik, basoan zear, txarakadi ta sestraka artean babesten dala, iñork ez ikustearren. Bi mikeleteak konturatu ere... Or datoz atzetik. Etxean sartu orduko, amonak: «Motell, motell, atzetik dituk. Izkutatu dezagun azkar». Jarri da amona sukaldean, erdi erdian exerita, zabal zabal, babarrun aletzen, garrapoi pattarra gonapean duala. Bereala mikeleteak kontrabanduaren galdez: billa, bazter guztietan begira, nun dan galdez. An ez dagoela kontrabandorik. Eztabaida luzean, baietz eta ezetz jardun dira. Amona lasai, pattarra gonapean, epel epel, duala, olla-lokak txitatxoak euki oi dituan bezalaxe. Aspertu ta alde egiñ dute mikelete oiek. Bai tragotxo ederrak egiñ ere amonak eta etxeko danak. Etzegok gaizki: «Oieri, eman zuen erakutsiak, baita guk ere geren kikimakoak».

O

G


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Ioiaga

Irteera Helmuga

Ioiako gainetara Luzera: 6 kilometro Denbora: 3 h. Altuera max: 604 metro. Desnibela: 471 metro. Zailtasuna: Ertaina.

Ioia baserrietatik Artetxe baserrira bidean, zelaiak, hariztiak eta pagadiak. AIMAR MAIZ

Itsasondo lauan Herrigunearen bizkarreko meategi eremuan gora Ioiako lautadara, aldapa bezainbeste atsegin gordetzen da. Aimar Maiz Itsasondo Itsasondok, herrigunea haranaren hondoan baldin badauka ere, mendiarteen ospeletik gorago baditu goialde ederrak. Ioia baserrien parajea, adibidez. Zelai berde zabalak, Arala-

rren eta Larrunarriren sudurraren parez pare dauden mendigain masail leunak. Itsasondoko plazatik abiatuko gara oinez. Birak, ondorengo begibista atsegingarrien neurri bereko ahalegina eskatzen du

lehen bi kilometroetan. Ibarretik Murumendi aurreko goietara 470 metroko desnibela gainditu beharra dago. Txangoa asfaltozko bideari jarraituz egin liteke, sigi-sagaka. Bestela, baserri arteko garai bateko bidezidorrei jarraituz, zuzenean. Bidean aurkituko ditugu, besteak beste, Izarre, Iraolaetxeberri edo Agarre basetxe zaharrak, gorago Artetxe. Antenak iparrorratz gisa har-

tuta, asfaltozko bidea Urkiko bidegurutzean bukatzen da. Handik gora, zementuzkoak segitzen du.

Bide-adar ugari Ioiara iritsi aurretik, pagadi eta haritz sendoz zipriztindutako larre lasaiak daude. Ioia bien tartean, berriz, urmaela dago. Bi haranen muga-lerroa da gainaldea. Ioiatik atzera Iraolaetxeberrira jaisteko, bira Sarobe baserritik eta Izarreko bordatik barrena borobildu liteke. Beheraxeago, Izarreko meategien aztarnak bisita litezke. Gainez gain, edonorantz joateko paraje aproposa da. Murumendi, Urkia auzoa, meategiak eta arbeldegiak... Antzinako abelbidearen xarmarekin.


14 GOIBERRI

GOIERRI IRUDITAN

Udazkena Goierrin (IV)

Beasaingo odolki txapelketa jokatu da. Julian Mujika da odolkiaren errege berria. MIRIAM LUKI

Zumarragako Buzkantza lehiaketa Jesus Mari Debak irabazi du. MIRIAM LUKI

Azaroko gaia: Goierriko ermitak. Goierriko ermiten argazkiak bidali, goiberri@hitza.info helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.

Urriko irabazlea: Lazaro Gonzalez. Txerria ere protagonista izaten da udazkenean. Mutiloan txerri azoka ospatzen dute urte sasoi honetan. GOIBERRI


GOIBERRI 15

ASTEBURURA BEGIRA

Bertso saioa antolatu du Bertso-Olariak elkarteak

Bihar, hilak 10, festa eguna izango dute Gaintzan; San Martin eguna ospatuko dute. Iluntzeko 20:00etan, meza nagusia egingo dute ermitan, eta ondoren, afari merienda eta gaztaina jana egingo dute Onbide elkartean, kantuz lagunduta. Gero, Ander Matxain eta Mikel Urdangarin trikitilariak ariko dira. Bihar, hilak 10, 20:00etatik aurrera, Gaintzako Onbiden.

GOIBERRI

Zine gauak ostiraletan Idiazabalen

IÑAKI GURRUTXAGA

San Martin jaiak ospatuko dituzte Gaintzan

Azaroan Zientzia astea Lemniskataren eskutik Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak, zientzia astea antolatu du azaroan. Ostiraletan izango dira hitzaldiak. Gaur hilak 9, Raul Ibañezek Un Paseo matemático por los medios de comunicación hitzaldia egingo du. Gaur, hilak 9, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian.

ARKAITZ APALATEGI

ASIER ZALDUA

Lau bertsolari ariko dira kantuan gaur, hilak 9, 20:00etatik aurrera, Latxartegiko aretoan: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Amaia Agirre. Gaur, hilak 9, 22:00etan, Legazpiko Latxartegi aretoan.

Azaroko ostiralak bereziak izango dira Idiazabalen, Guraso Elkartean hiru euskal filma ikusteko aukera egongo baita: gaur, hilak 9, Barrura begiratze-

Organo kontzertua igandean Gabiriako elizan

ko leihoak; hilaren 16an, Gartxot; eta azaroaren 23an Ziztadak. Protagonistak bertan izango dira filmak aurkezten. Gaur, hilak 9, 22:45ean, Idiazabalgo Guraso Elkartean. 2€

Azken urteetako ohiturari jarraituz, organo kontzertua egingo dute igandean Gabirian, eguerdiko 12:00etako mezan eta ondoren. Joxe Benantzi Bilbao organo jole mundakarra izango da gonbidatua. Esteban Elizondo organo jole donostiarra ere bertan izango da, organo erromantikoaren ezaugarriak azaltzeko. Etzi, hilak 11, 12:00etan, Gabiriako elizan.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.