GoiBerri 27. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

27. zenbakia. 2012ko irailaren 14a

GOI B ERRI Txalapartaren erakusleiho Larunbatean Txalaparta Eguna ospatuko dute, egun osoan, Urretxun eta Zumarragan 8-9

Zuhaitzaren Soinua kolektiboko Aitor Mendiaraz eta Jesus Mari Dominguez 'Buli' txalapartariak. GOTZON ARANBURU

Mari Flor Mendizabal 3 Iritzia 4-5 Juanlu Aranburu 6-7 Unibertsitateko ikasleak 10 Mikel Osinalde 11 Joan Iturralde 12 Asteburuko proposamenak 15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Mari Flor Mendizabal Zeraingo azoka ekologikoaren antolatzailea

«Toti Martinez de Lezea idazlearen liburuak oso gustuko ditut» Asier Zaldua Zerain Mari Flor Mendizabal Elizegi (Zerain, 1956) Zeraingo azoka ekologikoaren antolatzaileetako bat da. Aurtengoa, 18.a. igandean da.

Zaletasun bat.

oso gustuko dut. Irakurri dudan azkena La brecha da. Oso gogorra da.

Jaso duzun oparirik bereziena. Opari berezi bat baino gehiago jaso dut. Azkena lagun batek egin zidan, une txar bat igarotzen ari nintzenean.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Egun guztiek dute zer edo zer, batzuek onerako eta besteek txarrerako.

Irakurtzea, bidaiatzea, paseatzea, perretxikoak biltzea, lagunekin egotea....

Oporretarako leku bat.

Musika talde bat.

Amets bat.

Euskal musika gustatzen zait: Benito Lertxundi, Xabier Lete...

Gure ondorengoei inguru egokia uztea.

Abesti bat. Xalbadorren heriotzean. Liburu bat.

Janari bat.

Toti Martinez de Lezea idazlea

Ardo ona.

Gorroto duzuna. Gauza asko ez ditut gustuko, baina ez dut ezer gorroto.

Toki berriak ezagutzea gustatzen zait.

Baserriko oilaskoa, entsalada...

Edari bat.

Goierriko txoko bat.

«Zaletasun asko ditut: irakurtzea, bidaiatzea, perretxikoak biltzea, lagunekin egotea...»

Oamendi. Zeraingo mendirik altuena da. Ez da 900 metrora ailegatzen, baina sekulako bistak daude tontorretik. Herriko alkate bazina.... Beste askok egin dutena egingo nuke: ahal dena. Gehienetan nahi dena egitea ez da posible.

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

Maite ditudan leku-izenak oponimia (leku-izenak) zientzia sorgina da: errota berri bat egin dutelaeta, etxe horri Errotaberri deitzen badiote, hor ez dago zertan harritu, baina, askotan, misterioz beteak izaten dira izen horiek. «Honek zer esan nahi du?» galdetzen dizute, zu euskal gauzetan jantzia zarelaeta, dena jakin behar duzulakoan. Zer esan nahi du Beasainek, adibidez? Ba, arrastorik ez. Beste batzuetan, berriz, nahiz eta egiazko jatorria ez jakin, etimologia xelebreak asmatzera jolasten gara: bart-ze-lo-ona, eta tankera horretakoak. Ruper Ordorikak badu kanta bat, ezinago tristea eta aldi berean ederra, Izen zaharrak izenekoa, Joseba Sarrionandiak idatzia; etorkizun zehaztu gabe batean, euskal jendea eta bere kultura guztiz galbidean imaji-

T

natzen ditu, Ipar Amerikako indiar tribu baten antzera. Gerorako zer geratuko den zehaztean, hala dio: «Leku izenak agian, ez besterik: Ursuia, Itsasu, Irulegi, Ausuruq eta TxokoMaitea... Jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu izen zaharrok». Gurean ez gara iritsi halako hilzorira, baina batzuetan jartzen naiz pentsatzen zein diren bereziki maite ditudan lekuizenak, gure inguruan. Ez lekuak berak, izenak baizik. Hain zuzen, aipatuko ditudan leku horietan sekula ez naiz izan: izan ere, bertara joan eta toki normalak direla ikusiko nuke, seguru asko: baserri bat edo bizpahiru baserrik osatutako multzoa, politago edo zatarxeagoa baina ez inola ere magikoa. Hala eta guztiz, esango dizuet, bada, zein diren hautatu ditudan toki-izenok. Bata da Barbari edo Barbaris. Zeraingo auzoa, nik dakida-

«Batzuetan, etimologia xelebreak asmatzera jolasten gara»

la, baina Segura eta Zegamatik ere hurbil samar. Nondik ote datorkio izena? Auskalo. Santa Barbara izeneko bazter ugari daude Euskal Herri osoan, eta horren antza nabarmena da, baina baita diferentzia ere. Garai bateko Ipar Afrikako mairuherriei ematen zitzaien Berberiarekin ote du lotura? Jakintsuagoei utziko diegu azalpenak ematen. Beste bat gustuko dudana, Aizkorpe alde horretatik ez urruti: Arimasagasti, Idiazabalgo auzoa. Sagastiak ugari dira Euskal Herri osoan, baita sagarrarekin lotutako leku-izen eta abizenak ere. Bitxia, berriz, hitz elkarketa hori da, arimak eta sagastiak; zer dela-eta? Niri ez galdetu. Arima herratuak sagarrondo artean pasieran imajinatzen ote zituzten paraje horretan? Hildakoen arrastoren bat geratzen ote zen horko arbolen arrimuan? Eta azkena, gaurkoz: Emakumaran, Zaldibiako baserri bat, Egileor auzoan, herritik Larraitza goazela eskubitara, bideseinaleen arabera. Hitzaren jatorria beste bat izan liteke baina, itxura batean, «emakumeen harana» imajinatzen du batek. Gizonezkorik gabeko bizilekua ote zuten garai batean bertako andrazkoek? Gizasemeak sartu ezin ziren Amazona-herri bat ote zen Txindokipean? Zer ote diote gaur hor bizi diren andre eta gizonek?


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Txalaparta eguna Pasa den asteazkenean aurkeztu zuten sagarraren marka famatuaren sakeleko berria, eta bihar larunbata ospatuko da UrretxuZumarragan Txalaparta eguna. Sagarra, sagardoa, sakelekoa, sagardo festarako deia, eta nork daki non amaituko den aurrerapen teknokogikoaren gaia...

Oraingo honetarako gaia, uztailaren 13an, Urretxun nengoela bururatu zitzaidan. Bueno, Santa Isabeleko jaitsieran ere izan zen ekarpenik. Egun horretan Ehunmiliak mendi lasterketan parte hartzen ari ziren kirolariak pasa ziren aldamenetik, gehiengoa gainera korrika. ÂŤEta horrela 168 kilometrotan?Âť pentsatu nuen. Eta hori, zer dela eta? Nire ustez gehiegizko proba da, mendia ez al da pasieraz gozatzeko? Ba froga honetan gauez ere korrika ibiltzen dira, frontal batekin mendian gora eta behera, parean hamar kiloko onddoa ere ikusiko ez luketela, horrek dakarren arrisku guztiarekin. Kirola era osasuntsuan egitearen mugak ere gainditzen dituztela iruditzen zait, 168 kilometro batere lorik egin gabe. Askok euren mugak gainditzen dituzte, eta badakizu zer pasatzen den kasu horietan. Zorionez, Ehunmiliarekin ez da istripurik izan, baina Behobia-Donostian hildakoak ere egon dira. Egia da inork ez duela inor parte hartzera behartzen, euren erabakia dela; baina, hala ere, gehitxoko proba da nire ustez. Norbaitek 500 mila antolatuko ba-

litu, jendeak parte hartuko luke? Ba ziurrenik bai, baina normala al da? Gizon proba egiten dutenak ere hor daude! Mendi martxekin jarraituz, tristea da baita Aitor Osak eta beste bi korrikalarik Arratzuko mendi lasterketan positibo eman izana, herri lasterketa batean... horrela dirua irabaziko balute, ba tira... baina bestela!

Unai Kerejeta

bat eta

Tolerantziako txapeldunak izaten irakatsi digute, Guardiola baino zuzenagoak edo eleganteagoak gara politikoki, eta, hortaz, gure (eta zuen) irakasle ilustre batek errepikatzen zigun bezala, zera esango dizut, hasteko: ÂŤBakoitza den bezalakoa da, eta eskailerak nahi dituen bezala jaisten dituÂť. Nik ere eduki izan ditut zure burutazioak. Ohiko erantzuna izaten da, ba euren buruei, lankideari edo lagunari erronka jo diotelako lehiatzen direla halako astakerietan. Izan ere, erokeria horien antolatzaileek beraiek sustatzen dute norgehiagoka, denbora muga batzuk jarrita. Tira, kontrolik ez existituta ere jendea korrika batean ibiliko zen. Ziur nago. Lehia bat da. Mendian oinez ibiltzea ere gaizki ikusita dago ia-ia. Ene! Zenbat atleta dauzkagu inguruan! Izan zaitez, egin zaitez kirolari isotoniko eta histrioniko, barra, gel edo bestelako pitokeria biziberritzaileen jatun amorratu, lagun. Entrenatu ere, amorratuta. Nire txikitasunean, tokatu zait mendi edo txirrindularitza probaren batera apuntatzea, eta, beraz, hori prestatzea. Entrenatzen ez da beti disfrutatzen, inondik ere, batzuetan behartuta egiten dela-

bat Igor Susaeta

ko. Pentsa orduan 168 kilometroko astakeria hori egiteko zenbat aldiz behartu behar izan duten euren burua. Baina badakizu behin entrenamendua bukatuta dutxa beroa hartuko duzula, umoreak garratzetik gozora egingo dizula, eta kontatzeko zerbait edukiko duzula. Esango nuke bukaerako satisfakzio txiki, ertain edo handi horrek sufrikarioa konpensatzen duela. Finean, horregatik, eta irabazteak edo postu on bat egiteak sortzen duen asebete sentsazioak direla astakeria horiek egiteko motiboak.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Juanlu Aranburu

Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluko kidea

«Ilusioa sortu nahi dugu ‘Euskaraz bizi nahi dut’ dinamikarekin» Loinaz Agirre Urretxu Euskararen Gizarte Eragileen Kontseilua Euskaraz bizi nahi dut ekimenean murgilduta dago. Juanlu Aranburu (Urretxu, 1963) Kontseiluako kideak azaldu duenez, euskaraz bizitzeko eskubidea eta nahia adierazi eta aldarrikatu nahi dute Euskaraz bizi nahi dut dinamikarekin. Aldarrikapen horretarako, hainbat motako ekintzak egiten ari dira. Datorren larunbatean, hilak 22, Euskal Herriko 50 bat herritan, Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak antolatu dituzte. Goierrin hiru herritan egin dute bat ekimenarekin: Beasainen, Zegaman eta Lazkaon. Lasterketetan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da www.euskarazbizinahidut.org webgunean. Legazpin, Zumarragan eta Urretxun ere, helburu berarekin ari dira urrirako lipduba eta flashmoba antolatzen.

Bai Euskarari (1998an), Euskaraz Bai (2008an), eta orain, Euskaraz bizi nahi dut dinamika ari da egiten Kontseilua. Zein desberdintasun dago lelo batetik bestera? Hasiera batean Kontseiluak Bai Euskarari dinamika jarri zuen martxan. Euskararen aldekotasuna adierazteko dinamika bat

zen. Hamar urte pasa ondoren, Euskaraz Bai kanpain hasii zen; euskararen erabilera bultzatzeko dinamika zen. Orain martxan jarri dugun dinamika berria Euskaraz bizi nahi dut da. Lehen mugimendua 2010eko maiatzaren 15ean izan zen, Iruñean egindako manifestazioaren ondoren. Oraingo honetan Euskaraz bizi nahi dut mezuarekin, bi helburu nagusi adierazi nahi ditugu: batetik, euskaraz bizitzeko eskubidea, eta bestetik, norbanakoek euskaraz bizitzeko nahia edo gogoa azpimarratzea.

Euskaraz bizi nahi dut adierazteko eta aldarrikatzeko, herri lasterketak antolatu dituzue Euskal Herriko 50 bat herritan. Zergatik aukeratu duzue korrika egitea? Mugimendu zabal bati begira dago zuzenduta dinamika hori, gizarte mugimendu zabala eratzea baita helburua. Beraz, hainbat sektoretara jo dugu, helburu horri, bakoitzak bere erara, ekarpenak egin diezaizkion. Adibidez, film laburren lehiaketa egin dugu, Hizkuntzaren keinua liburua argitaratu dute 25 idazlek eta 26 ilustratzailek, Esne Beltza taldeko Xabier Solanok Nahi dut abestia egin du, Emakumezkoen Eus-

kal Selekzioaren partida antolatu genuen, lipdubak, flashmobak, argazkiak... bakoitzak bere erara aldarrikatu du Euskaraz bizi nahi duela. Datorren larunbatean, hilak 22, korrika egingo dugu. Kirol ekimena da, kirola osasuntsua dela iruditzen zaigulako. Hala ere, ez da lehiakorra izango, ez da saririk egongo. Familia giroan edo lagun giroan egiteko ekimen bat izango da, hau da, komunitatean, elkarrekin, giro onean eta alaitasunean egitekoa.

Euskaraz bizi nahi dut diozue, baina zer esan nahi du euskaraz bizitzeak? Euskaraz lan egitea, erosketak euskaraz egitea, zinea eukaraz ikustea, kirola euskaraz egitea,

«Euskaraz bizitzeko eskubidea eta nahia aldarrikatzea nahi dugu» «Ez daukagu eskubiderik esne kaja baten etiketa euskara hutsean jartzeko»

medikuarekin euskaraz hitz egitea, euskaraz jolastea, euskaraz ikastea, Interneten euskaraz nabigatzea, euskaraz irakurtzea, kaleetako iragarkiak eta postontzietara iristen direnak eta produktuetako etiketak euskaraz irakurtzea, euskaraz irratia entzun eta telebista euskaraz ikustea... Horretarako, sektore desberdinetako ordezkariekin izan ditugu harremanak: sindikatuekin, politikariekin, merkatariekin, euskalgintzako eragile guztiekin, kultura munduko eragile desberdinekin... Euskaraz bizitzeko eskubidea planteatu behar dugu sektore eta esparru guztietan; ezin dugu ikastetxeetara eta hezkuntzara mugatu. Espazio guztietara zabaldu behar dugu euskara. Espazioak euskalduntzea beharrezkotzat jotzen dugu. Aukera duenak askatasuna izango du hizkuntza bat edo bestea erabiltzeko. Konpromisioak hartzeko garaia iritsi da, bakoitzak bere esparruan eta neurrian.

Datuen arabera, euskara gero eta jende gehiagok daki. Baina erabilerari dagokionean, datuak ez dira hazten. Ezagutza maila, batez ere, gazteen artean, gehitu egin da. Hori argi dago. Baina ezagutzatik erabilerara pasatzeko espazio


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

euskaldunak behar ditugu. Euskaraz dakitenei aukera eskaini behar zaie, dakiten hori erabiltzeko, eta hor gaude nolabait, ez aurrera ez atzera. Erabilera ez areagotzeagatik ezin zaigu euskaldunoi bakarrik errurik bota; espazioak sortu behar dira. Hau da, espazioak euskaldundu eta euskara erabiltzeko aukerak eta baldintzak sortu behar dira. Euskararen erabileran gora egin nahi badugu, argi dago, ezagutza unibertsala dela neurri eraginkorrena. Horretarako neurri politikoak eta juridikoak hartu behar dira. Adibidez, ez daukagu eskubiderik esne kaja baten etiketa euskara hutsean jartzeko. Gaztelera hutsean berriz ez da ezer gertatzen. Merkatal gune handietan ere, euskararen erabilera oso-oso eskasa da, espazio hori euskaldundu gabekoa da, euskara erabiltzeko aukera gutxi ematen digute. Beraz, erabiltzeko aukerarik ez baldin badaukagu, jendeak ez du erabiliko.

Sektore jakin batzutan euskara erabiltzeko aukerarik ez dugu euskaldunok, eta horietan eragiteko neurri zehatzak hartu behar dituzte. Kontseilua gizarte erakunde bat denez, guk gizarteari begira hitz egin behar dugu eta dinamika hau gizarteari begira dago planteatuta. Dinamika honen helburua presioa egitea da, beste hizkuntza politika bat eman dezaten. Hizkuntza politika ez da Jaurlaritzan bakarrik ematen: udaletxeetan, diputazioetan, mankomunitateetan... Euskaraz bizi nahi dut dinamikarekin Kontseilutik herri mugimenduari honako mezua zabaldu nahi diogu,

Hauteskundeak izango dira urriaren 21ean Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Euskarak lehentasunik izaten al du alderdi politikoen programetan? Orain arte, ezer ere ez, edo behar baino gutxiago. Alderdi politikoek ere oraindik ez dute lehen mailan jarri euskararen gaia. Azken adierazpenetan badirudi ilusiorako mezu batzuk badirela, baina oraindik asko jarri beharra daukate mahai gainean. Ilusioa sortu nahi dugu dinamika honekin.

Euskal Herrian hiru administrazio daude, hizkuntza egoera desberdinak, hizkuntza politikak ere bai... Hizkuntza politikaren eragile nagusienetako bat hori da: politika desberdinak egotea lurralde desberdinetan. Eta ondorioz ez dugu hizkuntza politika bateratu bat, gure kalterako noski. Hizkuntza politika ez dago gure alde momentu honetan, eta aldaketa sakonak eman beharko dira. Neurri ausartak txertatu behar dira erakunde guztietan, udaletxeetan, foru aldundietan, Jaurlaritzan,‌.. Hartzen ez diren neurri horiek ere, hizkuntza politika dira. Espazioak euskalduntzeko ezinbestekoak izango dira hizkuntza politikan neurriak jartzea. Hainbat sektoretan euskara erabiltzeko aukera eskasa dago: Osakidetzan, Ertzaintzan, epaitegietan, merkataritzan, lan munduan eta abar. Neurri politikoak hartu egin beharko dira.

Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluan 46 erakunde daude. Beste eragile batzuekin ere harremanak izan dituzue. Elkarlanerako borondaterik ba al dago?

ARGAZKILARIA

Helburu nagusia indar metaketen bidez, guztiak bide berean jartzea da. Denok erabaki dugu, Euskaraz bizi nahi dut dinamikarekin aurrera jotzea. Bakoitzak bere ekarpena egingo du bere erakundearen barruan bide horretan, Euskaraz bizi nahi dut aldarrikatzeko eta euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzearena. Gizarte eragile garen bitartean, denok bide horretatik joko dugu. Ez dakigu zer nolako olatua sortzeko gaitasuna izango dugun, baina bide horretatik jarraitu behar dugula argi daukagu. Ea gure komunitatea osatzen dugun.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Txalapartari gunea New Orleans jazzaren eta bluesaren hiriburua bada, Urretxu eta Zumarraga txalapartaren herriak dira. Toki gutxitan daude bi herri horietan adina txalapartari eta bihar, larunbata, egun osoan, Txalaparta Eguna ospatuko dute. Asier Zaldua Urretxu ZSK Zuhaitzaren Soinua Kolektiboak lau urtez behin antolatzen du Txalapartari Eguna Urretxu-Zumarragan. Bi herrietan aspaldikoa da txalaparta jotzeko duten ohitura, baina instrumentuarekiko duten lotura indartu nahi dute Txalapartaren Egunarekin. Zuhaitzaren Soniua Kolektiboaz gain, Iñaki eta Aitor Mendiaraz anaiak dira Urretxun eta Zumarragan txalapartarekin lotura handienetakoa dutenak. Mendiaraz anaiek 70eko hamarkada erdialdean entzun zu-

ten lehenengoz txalaparta. Untzilla legazpiarrak Urretxun egin zuen saio baten ondoren erabaki zuen Iñaki Mendiarazek txalaparta jotzen ikastea. Legazpiko parrokia azpian ikasi zuen, Migel Iraeta Poxpolo zumarragarrarekin batera. Ondoren, eman zuen pausoa Aitor Mendiarazek, eta elkarrekin lehen emanaldia Legazpiko Telleriarte auzoan egin zuten, San Joan festetan. Garaiko txalapartari ezagunenak Zuaznabar aita-semeak eta Artze anaiak zirela diote bi anaiek, eta haiekin ere aritu ziren. «Zuaznabartarren baserri-

ra joan ginen ikastera eta jotzeko esan ziguten. Hasi ginenean, zertara joan ginen galdetu ziguten, jotzen bagenekiela-eta». Jesus Mari Domingez Buli-k ere bizitza ia osoa darama txalaparta jotzen. Herriko hainbat artistek Juan XXIII eskolaren azpian zuten lokalean txalaparta bat zegoela gogoratzen du. Han ezagutu zuen instrumentua. «Jose Manuel Bereziartua Berek bikoak eta herrenak jotzen irakatsi zidan. Gainontzekoa saioak ikusiz ikasi nuen: Mendiaraz anaiekin, Hernaniko taldekoekin...».

Urretxu eta Zumarraga txalaparta munduan oso garrantzitsuak direla azpimarratu du Bulik. «70eko hamarkadatik jotzen da hemen txalaparta: Mendiaraz anaiekin batera, garai batean Berek, Koldo Cadiernok, Biain anaiek... jotzen zuten. Hernanin lan handia egin dute txalaparta zabaltzeko, baina gure bi herrietan ere bai».

Kolektiboan bilduta Duela 20 urte Bulik eta bere belaunaldikoek aurrekoen lekukoa hartu eta Zuhaitzaren Soinua


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Ezkerreko argazkian: ZSK-ko Urki Muñoz eta Jokin Calvo jotzen eta Mendiaraz anaiak adarra jotzen. Eskuinekoan: ‘Buli’-ren alaba, Aratz, txalaparta jotzen. GOTZON ARANBURU

Kolektiboa sortu zuten. Gazteek euren jotzeko modua ezagutzera eman eta txalaparta suspertu nahi zuten. «UZTA talde antimilitaristaren inguruan sortu zen kolektiboa, eta pixkanaka gero eta jende gehiago hurbiltzen hasi zitzaigun; sorreratik egindako ikastaroetan 200 lagun baino gehiagok parte hartu du». Ikastaroen helburuetako bat talderako jende gehiago lortzea da, baina Buliren esanetan ez da batere erraza:«Jendeari kosta egiten zaio taldean sartzea. Hori dela eta, hurrengo ikastaroan Sestaoko taldekoen metodoa erabiliko dugu, txalaparta jotzen erraz ikasten baita». ZSK-koek eta Mendiaraz anaiek, ikastaroak eskaintzeaz gain, hamaika tokitan jo dute: Polonian, Frantzian, Alemanian, Suitzan, Erresuma Batua, Espainian, Kuban... Leku guztietan ondo hartu dituztela diote. «Frantzian, behin, Bakarne Jorge legazpiarrarekin jo genuen kolektibokoek. Gu aurkeztu gintuztenean Bakarne barrez lehertzen ari zela konturatu ginen.

Bukaeran zer gertatu zen galdetu genion: menditik txalaparta jotzera bakarrik jaisten ginen bi artzain ginela esan zuen aurkezleak!», kontatu du Bulik. Euskal Herritik kanpo txalaparta oso deigarria iruditzen zaiela ere badio zumarragarrak. «Ingurumenari buruzko jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuzten, Madrilera. Afarian soka laukote batek jo zuen eta ondoren guk. Hasi ginenean, bertan zeuden guztiek afaltzeari utzi zioten». Mendiaraz anaiek, berriz, BBC irratian jo zutela gogoratzen dute. Ez dago urrutira joan beharrik, ordea, abenturak bizitzeko: Egile eta Editoreen Elkarteko ordezkaria Zumarragako Zelai Arizti parkean bizi zen eta, Mendiaraztarrek bertan jo zuten batean, etxetik jaitsi zen diru eske.

Ohitura aldaketa ZSK taldekoen, Mendiaraz anaien eta beste askoren lanari esker, txalapartak sekulako prestigioa du; instrumentuaren erabilera, ordea, aldatu egin da

azken urteetan. Mendiaraztarrek garai batean komunikazio tresna zela gogoratzen dute. «Baserrietan erabiltzen zen, hileta baten berri emateko edo sagardoa listo zegoela jakitera emateko». Egun, berriz, musika-tresna da eta notekin jotzen da. Oreka TX taldekoek mundu osora zabaldu dute, Kalakan taldeak Madonna-rekin jo du... Hala ere, oraindik askok txalapartariei deitzen die hildako senide baten errautsak bota behar dituztenean. Bulirentzat ekitaldi hauek oso hunkigarriak dira, eta «familiarentzat horren garrantzitsua den une batean parte hartzera gonbidatzea eskertzekoa da». Txalapartak era guztietako ekitaldietan parte hartzeko aukera ere eskaini die. «Behin ahari-joko batean jo nuen. Norbaitek zer edo zer arraroa eskatzen digun bakoitzean, poztu egiten gara. Ezkontzetarako txalapartari eta dantzari enpresa bat sortuko bagenu, diru dezente lortuko genuke», dio Bulik. Enpresa sortu beharrean,

Txalaparta Eguna sortu zuten, ordea: euren poltsikoarentzat ez omen da horren mesedegarria, baina instrumentua ezagutzera emateko bikaina dela aitortzen dute. «Juan Mari Beltranek bere liburu batean Txalaparta Eguna goraipatzen du eta, Sevillako zezen-plazarekin bezala gertatzen da: txalapartari guztiek hemen jo nahi dute eta onenak hemendik pasatu dira». Duela lau urte Oreka TX izan zen Urretxu-Zumarragan, eta aurten, besteak beste, Kepa Junkerarekin jo duten txalapartariak eta Beltranen semea izango dira. «Hernanikoaren ondoren, gurea da jaialdirik zaharrena eta garrantzitsuena. Baina festa honen arrakasta ez da soilik ZSK-ren ardura, baita gure aurretik Urretxu eta Zumarragan txalaparta jo zuten guztiena ere», dio Bulik.

Txalaparta, jazza bezala Ia 40 urteko lanak bere fruituak eman ditu. «Urretxu eta Zumarragako jendea txalaparta entzutera ohituta dago eta Txalaparta Egunera ezin dugu edozein talde ekarri. Plaza jendez gainezka ikustea hunkigarria izaten da». Iñaki eta Aitor Mendiarazentzat ere oso pozgarria da. «Hasi ginenean, gure helburua instrumentua ez galtzea zen. Zorionez, lortu da. Egun, harri bat altxatu eta bi txalapartari ageri dira». Gazteak animatu nahi dituzte. «Txalaparta jotzea ez da zaila, kideari entzutea da kontua. Batzuetan elkarren artean sekulako komunikazioa sortzen da, klimaxa, jazzean bezala».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Amaia Iturriotz, Jon Urzelai, Beñat Agirrezabal eta Leire Moro; Urretxuko kultur etxean. ASIER ZALDUA

Unibertsitateko ikasleak, ikasturtea hasteko prest Asier Zaldua Urretxu Unibertsitateak mundu berri baten ateak irekitzen dizkie gazteei. Ikasturtea hasi da fakultate askotan, eta ikasturte honetarako dituzten asmoak kontatu dituzte lau gaztek. Jon Urzelaik 22 urte ditu eta Zumarragakoa da. Fisika ikasi du. Azken ikasturtea Mexikon egin du, eta aurten masterra hasi du Leioan. Beñat Agirrezabal zumarragarra, berriz, Ingeniaritza Elektronikoa ikasten ari da Donostian. Hirugarren maila hasi berri du. Amaia Iturriotz eta Leire Moro urretxuarrak dira eta Bilboko Deustu auzoan bizi dira. Orain egun gutxi hasi dutena bigarren ikasturtea izango

dute. Iturriotz Medikuntza ikasten ari da Leioan, eta Moro Negozioen Kudeaketa Bilbon.

Unibertsitateko giroa Lauetan beteranoena Urzelai da, eta bera izan da hitza hartzen lehena. «Oso gustura nago, dagoeneko karrera bukatu dudalako». Azken ikasturtea Mexikon osatu du, interkulturalitatean murgilduta. «Hemendik alde egiteko eta beste kultura batzuk ezagutzeko gogoa nuen. Oso gustura egon naiz eta, gainera, han ikasketak hemen baino errazagoak dira». Agirrezabal, oraingoz, ez da horren urrutira joan: Donostian bizi da, bere gurasoek Gipuzkoako hiriburuan duten etxean.

Bakarrik bizi da, baina unibertsitate giroa besteek bezainbeste bizi. Dena den, Gasteizko giroa hobea dela dio. Iturriotz eta Moro iritzi berekoak dira. «Gasteizen fakultate guztiak hirian bertan daude eta, gainera, elkarren ondoan. Hori dela eta, ikasle gehienak elkarrengandik hurbil bizi dira. Bizkaian, ordea, fakultate gehienak hiritik kanpo daude». Dena den, ez dira kexu. «Lehen ikasturtean oso gustura ibili gara. Ikasketetan baino, bizimoduan nabaritu dut aldea. Denoi komeni zaigu halako esperientziak bizitzea», aipatu du Iturriotzek. Guztiak iritzi berekoak dira. Hori dela eta, DBH eta Batxiler-

goa egiten ari diren gazteei unibertsitatera joatea gomendatzen diete. Aurten unibertsitate ikasketak hasi dituztenentzat ere aholku bat badute: «ez daitezela ikasketez bakarrik arduratu eta goza dezatela hiriek eskaintzen dituzten aukerez». Eta ikasketak bukatutakoan, zer? Guztiek argi dute ez dela lan munduan sartzeko garairik onena, baina ez dute euren burua estutu nahi. Urzelaik oraindik ez du erabaki zer egingo duen masterra bukatzen duenean, eta gainontzekoek urrun ikusten dute oraindik lan mundua. Oraingoz, unibertsitateak eskaintzen dituen aukerez gozatu nahi dute. Carpe diem.


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

harrik ez dago, herri txikietara joan ezean, noski. Hango bizi maila hemengoa baino merkeagoa da, eta krisia apenas nabaritu duten. Hazten ari den herrialdea da. Pena bakarra, eguraldi triste samarra daukala.

Zerk eman zizun arreta? Gau giro apartak. Jende askok aukeratzen du Praga ezkontzaagurrak egiteko, edo besterik gabe astebukaera pasatzeko. Zerbaitengatik izango da.

Nolakoak dira txekiarrak? Kanpokoekin harremanetan hastea kosta egiten zaie. Baina beraien hizkuntza ikasten baduzu, edo gutxienez hitz batzuekin saiatu, askoz irekiago bihurtzen dira. Nahiko jende bakartia da, orokorrean.

Itzuli zara berriz?

Mikel Osinalde

Informatikaria Pragan eta Bartzelonan

«Pragako gau giro apartak arreta eman zidan, ezkontza-agur asko egiten dira»

Bai, gutxienez urtean behin joaten naiz. Irailean berriro joateko asmoa daukat. Badira faltan sumatzen ditudan gauzak, gehienbat lagunak. Oso lagun onak egin nituen; batzuk dagoeneko lekuz aldatu dira, baina asko oraindik han bizi dira. Lagunak eta... garagardotxo frexko horiek ere bai!

Bizimodua asko aldatu zaizu Pragatik Bartzelonara? Aimar Maiz Bartzelona Informatikaria ikasketaz, bokazioz eta lanbidez, herrialde ugaritara eraman du lanak Mikel Osinalde (Gabiria, 1977). Txekiar Errepublikako hiriburuan, Pragan, hiru urtez bizi izan da, 2008tik. Enpresa berarentzat segitzen du gaur egun, baina Kataluniako hiriburuan, Bartzelonan. «400 biztanleko herritik milioi bateko hirira, eta jarraian 4 milioikora pasa naiz. Pentsa zer aldaketa», dio Osinaldek.

Bai, dexente. Krisia dela eta ez dela, hemen diru aldetik justuago ibiltzen gara. Baina, bestalde, eguraldia askoz hobea da; bizimodua, erlaxatuagoa.

Aukera bazenu, zer eramango zenuke Goierritik? Paisaje zoragarri hauek, gure ohitura sanoak (festak, kirolak...). Adibidez, soziedadeak asko sumatzen ditut faltan.

Eta, zer ekarriko zenuke?

Zer arrazoik eraman zintuen Pragara? Denetik pixka bat. Batetik, ez nuen lan dexenterik aurkitzen. Baita kanpoan egonaldi bat egin nahi nuelako ere, bere garaian egin ahal izan ez nuen Erasmus batera joan nahiak.

Bizitzeko, nolakoa da Praga? Bizitzeko oso ondo dago. Zorionez, txekiera askorik jakin be-

Pragako (Txekia) plaza nagusia, ordulariaren behealdetik. M. OSINALDE

«Pragako bizi maila hemengoa baino merkeagoa da, eta krisia ez dute ia nabaritu»

Babeslea

Pragatik, dauzkaten eraikin zoragarriak, antolakuntza eta garraio publiko ezin hobea. Eta garagardoa. Bartzelonatik, berriz, eguraldia!


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Joan Iturralde ezagutuz Beasaingo kale eta plaza baten izena da Joan Iturralde. Izen horren atzean, On Juan Jose Usabiaga apaiz antifrankista dago, La guerra de Franco, los vascos y la Iglesia liburuaren egilea. Saran (Lapurdi) 1981ean hil zen beasaindarra. Loinaz Agirre Beasain Beasaingo Altamira baserrian jaio zen Juan Jose Usabiaga Irazustabarrena, 1897ko maiatzaren 20an. Lehen ikasketak herriko Loinazko San Martin ikastetxean egin zituen, eta ondoren, Tolosako Sakramentinoetan aritu zen, apaiz egin arte. Europako eta Amerikako zenbait ikastetxetan irakaslea izan zen. Espainiako 36ko gerraren ondorioz, 1937ko maiatzaren 16an atxilotu eta Donostiako Ondarretako kartzelan sartu zuten, 15 egunez. «Aurrez libre nengoela zioten paperak sinarazi zizkidaten eta ondoren polizien kotxe batean mugaz bestaldera eraman ninduten», dio Argia astekarian, Murumendik, Iturralde: Apaiz Antifrankista izenburupean argitaratutako elkarrizketan. Donibane Lohizunen, Paben eta Vichin ibili ondoren, «Daxeko gotzainari aurkeztu nintzaion Eliza lanetarako neure burua eskainiz». Frantziako Josse herriko erretore izan zen 1945era arte.

Zabalkunde handia izan zuen Iturralderen lanak, nahiz eta zabalkundea zaila izan zen. «Kontrabandistek pasatzen zuten Hego Euskal Herrira, kiloko prezioa jarririk... eta pixu handiko karga zen... Mendiko txaboletan gordetzen ziren aleak Gipuzkoan eta Nafarroan. Bizkaian eta... zailagoa zen urrutirago zeudenez...». Madrileraino ere iritsi zen El catolicismo y la cruzada de Franco bilduma, Gregorio Marañon medikuaren bitartez. «Franco berarengana ere heldua ukan behar zuen. Nik, militar batzuren ezagupideengandik jakin ahal ukan nuenez, min handia hartu omen zuen irakurtzean eta berehala hasi omen zen nitaz ‘arduratzen’», zioen 1979ko maiatzaren 20ko Argian. Joan Iturralderen benetako nortasuna laster jakin zuen poliziak, eta Hego Euskal Herrira etortzeari utzi zion beasaindarrak. Bigarren argitalpenean, 1978an, izenburua aldatu zion: La guerra de Franco, los Vascos y la Iglesia.

Liburua

Omenaldi beroa

Ondarretako kartzelan sortu zitzaion gerraz eta elizaz idazteko gogoa Argiako elkarrizketak jasotzen duenez. «Kartzelan geunden apaiz euskaldunok, egunero aztertzen genuen egoera, eta hauxe ikusten genuen: erlijioaren eta elizaren izenean ari zirenek, okerkeria eta txarkeria ugari eta heriotzeak gupida gabe egin zituztela eta inork ez zuela hitzerdirik ere aurka ateratzen. Inork ezer esaten ez zuenez, bada inoiz handik bizirik irtetzeko zoririk izaten ba-

Franco hilda gero, 1979an jaioterrira itzuli zenean, Beasainen omenaldia eskaini zioten ekainaren 3an, Usurbe zinean. Txituslariak, Iturralde gertutik ezagutu zutenen hitzalditxoak, eta Iturralderi buruz ikastetxeetan antolatutako idazlehiaketaren sari banaketa izan ziren. Apaiz ugarik eta euskal poltika eta kultur arloko pertsona ospetsu ugarik hartu omen zuen parte omenaldian. Juan Jose Usabiaga 1981eko azaroaren 1ean hil zen 84 urte zituela.

Josetxo Zufiaurrek utzitako argazkiak: goian, Juan Jose Usabiaga ‘Joan Iturralde’, 1979an; behean, eskuinean, Urbiako ermitan FOTO JAVI

nuen, gauza horiei buruz egia idazteko asmoa sortu zitzaidan». Pentsatu eta egin. Joan Iturralde ezezinarekin, 1956an El catolicismo y la cruzada de Franco biduma argitaratu zuen hiru liburutan. Iturralde ezizena, haurtzaroan oso gogoko zuen jaiotetxeko jabetzetako batetik hartu zuen.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Irteera

Arrabiolako burdinola

Helmuga

Segura-Zegama Luzera: 3,5 kilometro Denbora: Ordu eta erdi. Altuera max: 246 metro. Desnibela: 50 metro. Zailtasuna: Erraza Segura kanpotik zeharkatzen duen bidea, eliza, erreka eta zubia aurrez aurre daudela. E.LEGORBURU

Erroten bidetik Segura eta Zegama batzen dituen bidean badira hainbat txoko berezi, alboko errepideak ezkutatu dituenak. Eskeine Legorburu Segura Segurako Magdalena auzotik hasi eta Zegamako Intxaustiko industriagunearen atarira arte bi herrien historian garrantzitsuak izan diren hainbat gune ezkutatzen dira; errepide nagusia gertu egon arren, 2009an inauguratutako bidegorriak batzen ditu denak.

Santiagora bidean hainbat erromesek eta herritarrek garia eskuratu zuten lekutik hasten da ibilbidea, Madalenako errota egon zen ingurutik. Haren aztarnak herri sarrerako biribilgunean daude, apaingarri, eta aurrerago, baita presa ere. Haren gaineko zubitik igaroz iritsiko gara Lesaka errota parera, eta

bidean aurrera jarraituta Armaola izango da hurrengoa. Eta Errota Berrikoa laugarrena. Denen aldaparoak eta presak desgertuta daude jada, baina, Segurak gariarekin zuen lotura erakusten duten elementuen aztarnak ikus daitekezke ibilbidean zehar. Zegamara arte Arrabiolako burdinola da antzinako beste aztarnetako bat.

Naturan murgilduta Erroten eta aztarnen zerrendak Zegaman du jarraipena; baita ibilbide guztian zeharreko na-

tur adierazpena ere, erabat nabarmena dena. Madalenatik hasi eta Maduran barrena txorientzako kabiak, zaldiak eta behorrak, astoak, oiloak eta oilarrak ibaiko zubia zeharkatzen... ikus daitezke. Mota guztietako zuhaitzak eta landareak ere ezagutu daitezke, eta izei handien artean oinez igaro. Bideak ez du galbiderik, egurrezko hesiek eta lurreko marrazkiek gidatzen baituzte bisitariak bidegorrian aurrera, zuzen, bidegurutzerik gabe. Galbiderik ezean, gozamenerako eremua da bi herrien lotunea, oinez, bizikletan zein patinetan egiteko egokia, eta familia giroan ariketa eginez historiaz eta naturaz gozatzeko aproposa.


14 GOIBERRI

GOIERRI IRUDITAN

Goierriko armarriak (I)

Zumarragako Legazpi dorretxeko armarria. Arriaran familiarena da. Migel Lopez de Legazpiren iloba bat Arriaran batekin ezkondu zen eta honek bere familiaren armarria jarri zuen. GOIBERRI

Segurako Jauregi jauregiko armarria. 1615 inguruan eraiki zuen estilo barrokoko eraikina Martin de Jauregiren familiak. Armarria 1653 inguruan egindakoa da. GOIBERRI

Segurako Lardizabal jauregiko armarria. XVII. mendean eraikitako eraikinean, gaur egun, udaletxea dago kokatuta. GOIBERRI

Urretxuko Arriaran etxeko armarria da. Duela urte batzuk etxea bota zuten, baina armarria gorde egin zen etxe berrian jartzeko. GOIBERRI

Goierriko armarrien argazkiak bidali, goiberri@hitza.info helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.


GOIBERRI 15

ASTEBURUARI BEGIRA

Nafarroako konkistaren urteurrenean, Nabarherri ekimenak euskal kultura eta nafar identitatea gizarteratzeko helburuz, bihar egun guztiko festa antolatu du Legazpin, goizeko 10:00etan hasita. Erramun Martikorenaren kantaldia izango da 13:00etan. Bihar, hilak 15, 10:00etan hasita, Euskal Herria plazan.

Lazkaoko Gerriko Kultur Elkarteak, ‘Berria’ egunkariaren aldeko garagardo azoka antolatu du, igandera bitartean, plazan. Arratsaldeko 18:00etatik 24:00etara irekiko dute azoka. Etzira arte, 18:00etatik 24:00etara, Lazkaon.

Itsasondoko Urkia auzoko Santi Kutz festak Gurutze Deunaren eguna ospatuko dute gaur, hilak 14, Urkian. Goizeko 11:00etan meza, Ostolaza eta Andonegi trikitilariak, bazkaria eta 19:00etan erromeria izango dituzte. Bihar, herria afaria egingo dute; eta igandean bazkaria eta 18:30ean herri kirolak. Gaurtik igandera, Itsasondoko Urkia auzoan.

Igandeko azoka ekologikoaren XVIII. edizioarekin hasiko da Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren V. hamabostaldia. Goizeko 09:00etatik 14:00etara izango da azoka. Arratsaldean, erromeria eta herri kirol saioa egingo dituzte. Etzi, hilak 16, egun osoan, Zerainen.

HITZA

GOIBERRI

Azoka ekologikoa egingo dute igandean Zerainen ‘Berria’ egunkariaren aldeko garagardo azoka

IÑAKI GURRUTXAGA

ELENA MENDIZABAL

Nabarherri eguna ospatuko dute Legazpin

Ardanbidetako erromeria igandean Legazpin Zingi Zango euskara taldeak erromeria antolatu du Ardanbiden. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, bertsolariak, Iruñeko Laur folk taldea, herri kirolak, herri bazkaia eta erromeria izango dituzte. Etzi, hilak 16, Legazpiko Ardanbiden, 12:00etatik aurrera.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.