GoiBerri 471. zenbakia

Page 1

zk. 471 2022ko ekainaren 17a www.goiberri.eus

Iritzia Iñaki Dorronsoro Plazaola. Zarata, informazioa eta ezagutza

03

Erreportajea

10-11

Urretxu-Zumarragako Gaztelekua, hogei urte geltoki zaharrean

Garikoitz Arrieta _Pilotari olaberritarra

04

«OLABERRIA ASKO ARI DA IRABAZTEN HERRI BEZALA. BATEZ ERE ESKOLAK LAGUNDU DIO»

Ibiltari

14-15

Intsustiko Batasuneko lurretan bira, Lartsai eta Kobaegi baserria lotuz


02 Publizitatea # 471 • 2022ko ekainaren 17a


Iritzia 03 Iñaki Dorronsoro Plazaola • Erretiratu aktiboa

2022KO EKAINAREN 17A

Itzain

# 471

Zarata, informazioa eta ezagutza

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Miren Sudupe

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 943-30 30 35 hitzakide@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

H

omo sapiensak jakingura handiko espezie bat gara, eta jakin-min hori informazioarekin asetzen da. Noski, gertatzen danaren lekuko edo protagonista izanez, lehen eskuko informazioa lortu daiteke, baina ezinezkoa da munduan gertatzen denaren guztiaren lekuko, eta gutxiago, protagonista izatea. Beraz informazioa lortzeko bitarteko espezifikoak behar ditugu. Bitarteko horien historia luzea eta bihurria da. Ahozko erreinuetan hasten da: hitzak hutsaltzen joaten ziren eta azkenean oroitzapenaren putzu iragankorrean galtzen ziren garaiak. Magia eta mitoen garaiak. Hitzak egonkortzeko idazketa asmatu zen, eta XV. mendean, inprenta. Orriak, liburuxkak, liburuak, entziklopediak edo berripaperak mundua aldatu zuten. Gero, telegrafoa, telefonoa, irratia, telebista, etaorain dela gutxi kon-putagailua eta Internet asmatu dira. Eta zentzu batean, denbora eta espazioa suntsituz munduaren topologia aldatu dute. Hitzen ordez zenbakiak, algoritmoak, zirkuito logikoak eta aritmetika bitarra protagonista nagusiak diren mundu berri bat. Gaur egun informazioa nonahikoa da baina bere arriskuak ere bai, nonahikoak dira. Giza portaera adimentsuak mundua irudikatzeko gaitasuna eskatzen du. Eta oinarrian ezagutza errealitate fisiko bat daukaten irudikapen-bidez burmuinean jardutea besterik ez da. 1949an Heinz von Foerster-ek bere ordena zarataren bidez deituriko printzipio ezaguna aurkeztu zuen. Ikuspuntu horretatik, ezagutza informazio-zarataren bidez ordena bat aurkitzea izango litzateke.

Iñaki Dorronsoro Plazaola Erretiratu aktiboa

Informazio eta datu mordo batek ez du zuzenean munduaren irudikapen bat ematen. Askotan ez du lortzen zer jakin beharko genukeen esatea ere. Beste alde batetik, berriz, zerbait ezagutzeak ez du ziurtatzen gure argialdia eta gure jakinduria. Zarata horretan, burmuinaren ariketa zorrotz eta kritiko baten ondorioz bakarrik aurkitu daiteke ordena bat, zentzu logiko bat. Ezagumendu ariketa neketsu horren bitartez gizakiok, nahiz eta ez bere osotasunean, bukatzen ez den ezagutza kate luze batean, mundua ulertzen joan gara. Sarean gauza asko bilatu ditugu, eta etorkizunean askoz ere gehiago aurkituko ditugu. Inork inoiz aurki ahal zituzkeenak ere bai, baina ezagutza informazioa baino zerbait gehiago da, eta egia esateko, Twitter-eko 140 karakterez osatutako mezu batera ez da laburtzen ezta milaka mezuetara ere. Fernand Braudelek esan ohi zuen eguneroko gertakizun zatikatuak, ezagutzaren ikuspuntutik behintzat, eskuan harea jartzea bezala zirela: eskuan ezer gelditu gabe hatzen artetik alde egiten zutela. Gizakiok adimena eta lan intelektuala ezinbesteko gaitasunak izan ditugu mundua ulertu, bizitza hobetu eta arazoei irtenbideak emateko, nahiz eta kasu askotan txikizio eta sarraskiak ere eragin. Zarata eta informazioa lehentasunezkoak, ezagutzaren aurretik erregina ahalguztidunak, bihurtu diren guk geuk sortutako mundu honetan, ezinezkoa dugu gaurko gure habitat intelektual eroso eta erraz hau gainditzea eta ulertzen saiatzen diren horien oihan hostotsu eta konplexuan barruratzea. Baina horrek eguneroko nekea, sakontasuna eta kritika eskatzen digu.


04 Hitz-aspertuan Garikoitz Arrieta • Pilotari olaberritarra

Elkarrizketa

Garikoitz Arrieta Pilotaria eta olaberritarra

# 471 • 2022ko ekainaren 17a


Hitz-aspertuan 05 Garikoitz Arrieta • Pilotari olaberritarra

2022ko ekainaren 17a • # 471

Pilotari bizimodua bukatu du Garikoitz Arrietak (Olaberria, 1975). Afizionatutan jokatzen 27 urte igaro ondoren, aldaka gastatuak behartu du uztera. Olaberriarekin Herriarteko sei txapel eta banaka nahiz binaka 30etik gora irabazi ditu. Ekainaren 25ean jokatuko du azkena. Gero, pilotak biraka segi dezan, gazteekin eta herrian lanean jarraituko du.

Testuak: Aimar Maiz Argazkia: Gorka Gomez

«PALAN BADAGO AFIZIOA, BAINA SAKABANATUTA; EZEZAGUNA DA» Pilotaritza uztera zoaz. Zuriz jantzita zenbat urte? Berandu hasi nintzen, 20 urterekin, Jesus Mari Albisuk zirikatuta. 47 dauzkat; beraz, 27 urte. Urte asko dira, eta asko ibilita. Ordura arte ere kirola egiten nuen, palaz gomazko pilotarekin. Arkupe elkarteak txapelketa herrikoia antolatzen zuen, nahiko indartsua,eta jendeak parte hartzen zuen. Hor hasi nintzen. Albisuk larruzko pilota probatzeko esan zidan. Andoni Berasategi ere ezagutzen nuen, nire kintoa, ordiziarra, eta probatzen hasi nintzen, Ordizian. Beti Oiangu klubean jokatu dugu.

Garai hartan gomaz asko egiten zen. Baliteke. Gaztetan gauzak errazago egiten dira. Gomaz bastante jokatuta iritsi nintzen larruzko modalitatera. Gomak erakusten dizu tanto luzeak jokatzen, tantoa mimatzen. Larruz hasieratik hasten direnek tantoa segituan buka-

tzeko joera dute. Goma eskola ona da. Gero, bestetik, urte bat osorik entrenatzen bakarrik pasatu nuen. Gaur egun zaila da gazte bat entrenatzen bakarrik ikustea, edozein kiroletan. Lehiatu nahi dugu. Orain ere, 10-11 urtekoek txapelketa eskatzen dute. Nire helburua ikastea zen; Oiangun talde polita tokatu zen, adin beretsuko 8-10 bat lagun, maila politekoak eta gogotsu, eta gora egin genuen. Nahiko azkar hartu genituen Oianguko ardurak. Zuzendaritza osatu genuen. Ordura arte dena Albisuk egiten zuen, baita Idiazabalgo Atxurbiden ere: izen-emateak, materiala, entrenamendu taulak...

Beti Euskal Herri mailan aritu zara? Bai. Hasiera samarretik jende onarekin borrokatzen genuen, eta denbora gutxian goian sartu ginen, emaitzak etorri ziren, eta horrek animatu egiten zaitu. Nik lesio handirik ez dut eduki. 2019tik

pistoia jaitsita daukat, aldakan desgastea diagnostikatu zidaten, eta jada nahikoa da. Baina 2019ra arte txapelketa ofizial guztiak jokatu ditut. Gonbidapeneko torneoetatik ere deitu digute, eta asko jokatu ditugu. Urte bukaerarako, kilometro asko. Beti afizionatu mailan, baina dedikazio handiarekin.

Profesionaletatik tentatu zintuzten? Profesionalek pala luzean jokatzen dute, eta afizionatuek orokorrean paleta larruz eta pala motzean. Motzean destakatzen duenak probatzen du pala profesionalean. Berandu haste horrekin, agian, eta goi-goiko emaitzak jada 30 urteren bueltan etortzeak, pala profesionalaren olatua pasatuta harrapatu ninduen. Niri ez didate deitu, eta ez nuen inoiz ikusi aukera bezala. Orain ere erdi-profesionalak dira, ezin dute hortik bizi, oso diru gutxi irabazten dute eta beste lanen bat behar dute.


06 Hitz-aspertuan Garikoitz Arrieta • Pilotari olaberritarra

# 471 • 2022ko ekainaren 17a

«Etxean 30 txapel baino gehiago dauzkat. Denak asko kostatzen dira. Zorionez, nire pareko gehienak irabazi ditut»

«Palan gertatzen ari den pilotari ihesarekin ez du erreakzionatu euskal federazioak. Euskal Herrikoa debaluatu da»

Etxean zenbat txapel dauzkazu?

eta Tolosa, Paue eta Frantzian iparreragoko tokietan, palan hemen baino hobeto ari dira lanean, teknifikazioarekin eta serio. Horregatik ateratzen dira munduko txapeldunak frantses-frantsesak; ez Iparraldekoak, frantsesak. Iparraldean ere ia gu bezala daude. Frantziako Federazioak diru gehiago inbertitzen du iparrerago.

Asko, 30etik gora. Kaxa batean dauzkat. Denak asko kostatzen dira. Zorionez, afizionatu mailan, nire pareko ia txapelketa guztiak edo gehienak irabazi ditut. Espainiako eta Euskal Herriko federazioak beti gaizki moldatu izan dira, eta orain ere ez dira ondo konpontzen. Gure garaian ez zegoen batere harremanik, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako pilotariek Espainiakoa ez zuten jokatzen; justu-justu Donostiako Realak. Euskal Herrikoan zentratuta geunden, eta kluben apustua ere hori zen. Azken sei-zazpi urteetan dena aldatu da. Federazioak ez dira ondo konpontzen, baina maila gehiago nola Espainiakoan dagoen, pilotariak eta hemengo klubak ere hura jokatzen ari dira, batzuk hango klubetan sartuta. Ni goren mailan aritu nintzen garaian, Espainian jokatzea planteatu ere ez genuen egiten.

Oraingo egoerak mina ematen dizu? Euskal klubak eta pilotariak Espainiakora joatea, bertakoa ahulduta. Niri min ematen didana da ez dudala erreakziorik ikusten Euskal Federazioan. Euskal pilotako modalitate pilo bat kudeatzen ditu, eta Espainiakoak laubost. Palan gertatzen ari den ihesarekin ez dute erreakzionatu. Euskal Herriko txapelketak orain oso maila gutxi dauka. Nafarrak beti izan dira erreferente, baina lehen, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako onenek Euskal Herrikoa jokatzen zutenez, nafar on batzuk ere etortzen ziren. Orain,onenak Espainiakoan ari dira, eta Euskal Herrikoa debaluatuta dago. Horrek pena ematen dit, eta federazioak ez du erreakzionatzen.

Herri bezala ere, zer pentsatua eman beharko luke: euskal pilota, eta beste egitura baten menpe geratzen ari da. Noski. Guk Olaberriko elite txapelketara munduko onenak ekartzen ditugu,

Egoera honetara zergatik iritsi da, hemen arreta ia guztia eskuari eman zaiolako? Alde batetik, bai. Beste modalitateak oso justu daude. Orain zestarekin eta erremontearekin sartu da ETB. Lagunduko die horrek, nahiz eta emaitzak segituan ez ikusi. Baina urte askoan esku pilota bakarrik izan da.

Etorkizunean zer beharko litzateke? Ikusten ez den kirola gutxitua da, beti. Palak jarraitzaileak baditu. Facebooken-eta streaming bidez ematen ari gara partidak, eta Argentinatik, Mexikotik jendeak ikusten du. Guk hangoak ere ikusten ditugu. Espainiakoek euskaraz ematen ditugun partidak ikusten dituzte. Herriarteko txapelketako Ordizia-Olaberria Andaluziatik ere jarraitu eta ikusi dute. Badago afizioa, baina sakabanatuta. Bestetik, hemen bertan, jendeak ez du ezagutzen pala. Pala entzun, eta zuloak dauzkan pala eta gomazko pilota dela uste du. Nire kuadrillako askok ere ez dute inoiz ikusi. Eta ez baduzu ezagutzen, nola probatu?

Herriartekoa bukatu duzue. Zer izan da zuentzat txapelketa hori? Guk oso serio hartzen dugu. Poz asko eman dizkigu. Besteak bakarka edo bikoteka dira; Herriartekoa taldeka, zure herria ordezkatuz. Guk asko bizi dugu. Emaitzak hor daude. Harro esaten dugu, oraintxe bertan, Donostiak zazpi txapel dauzkala eta Olaberriak sei. Lan asko egin dugu, eta emaitza eduki dugu.

Erakusleiho polita izango da herrirako, gazteak eta umeak zaletzeko, erakartzeko, herriaren izenean arituta? Asko kostatzen ari zaigun erronka da gure kirola zabaltzea. Ez Olaberrian bakarrik, Goierrin ere bai. Urte asko daramagu, emaitzak lortu ditugu, klub mailan txapelketak irabazi ditugu, eliteko txapelketa antolatzen 7-8 urte daramagu Olaberrian, eta munduko onenak etortzen dira. Palako Messi eta Cristiano Ronaldo Olaberrian egoten dira. Onen-onenak. Eta debalde egoten dira. Udalak laguntzen digu, ekonomikoki esfortzu bat delako, eta guk lana egiten dugu. Eta, hala ere, jendearengana iristea kostatzen zaigu. Baina egia da, baita ere, pixkanaka ari garela. Pandemia garaian hasi nintzen gazteak entrenatzen, eta lehenengo taldeko 12-13 gazte, neska-mutilak, jada berealdiko pilotariak dauzkagu. Gazteekin hasita gaudela, elitekoa, Herriartekoa... Herrian giro bat sortzen ari gara. Ea horretan sakontzen dugun eta aurrera egiten duen.

Herrirako ekarpenak egiteko zalea zara, arlo askotan. Niri gurasoek esan zidaten herrian parte hartu behar dela, eta hori beti eduki dut. Aitak herriko gaztaina jana antolatzen zuen, eta zuhaitz igoera ere bai. Ama herriko talogileetan ibiltzen zen, soziedadean jatordu handiak prestatu behar zirenean beti hor zen. Herrirako oso parte-hartzaileak izan dira. Herri kirol talde bat ere egon zen, nik 20 bat urte nituela. Festarik festa ibili ginen, beste herri batzuen kontra: Zegama, Zerain, Seguraren kontra... Zeba aldizkarian kirol atala nik egiten nuen. Urte batzuetan parte hartu nuen han ere.

Olaberriko parte-hartzea eta herri giroa nolakoa ikusten duzu? Beti falta izan da herrira jotzen duen


Hitz-aspertuan 07 Garikoitz Arrieta • Pilotari olaberritarra

2022ko ekainaren 17a • # 471

jende asko batera bultzaka. Olaberria asko ari da irabazten herri bezala. Batez ere eskolak lagundu dio. Gure garaian, herrian giro askorik ez zegoen. Nik kuadrilla Lazkaokoa izan dut, eta han ibiltzen nintzen. Baina, hala ere, festetan eta, oso herrikoa izan naiz, Gabonetan abesten beti atera izan naiz. Nire kinto batzuek Beasainerako joera zuten, beste batzuek Lazkaorako, eta gaztetan ez zegoen halako elkartzeko motiborik. Orain, eskola txikia dagoenetik, umeak herrian hazten dira, 12 urte arte bada ere. Lan asko egiten ari da Kuttun guraso elkartea, eta eskolaz kanpoko asko daude. Gaur da eguna San Joan suan, adibidez, herriko dantzariak, txalapartariak, txistulariak... ateratzen direna. Herriko umeekin egiten dira ekitaldiak. Prestatu dira, eta gazteekin herrian sortu da kultura-mugimendua, lehen ez zegoena. Hori eskolak egin du, eta inguruko jarduerek. Oso positiboki ikusten dut bilakaera. Herriko kaskoa ere hazi egin da, eta hori ona da. Lehen lau etxe zeuden. Etxeak eraiki dira, eta kanpotik etorritakoetan ere denetik dago: batzuek lo egiten dute, baina beste batzuk integratu dira, umeak izan dituzte. Herrirako positiboa izan da.

Zein da?

San Joan festak datoz orain. Olaberrikoak historikoki festa onak egunez izan dira. Gauez ez da ezer egon ohi, nahiz urte batzuetan kontzertu handiak jarri, Etsaiak, Exkixu, Anje Duhalde... Baina bukatu eta ordu erdirako ia inor ez zen geratzen, denak Segurara. Gabezia tabernena daukagu, festetako poteoko erronda bat egiteko falta dira. Aurten udalak eskatu digu, eta udaletxe azpian jarriko dugu. Badakigu beharra dagoela, eta taldetxo bat ari gara antolatzen. Festetako bileran ere jada gazte talde polita zegoen, eta lehen baino gogo gehiago ikusten dut.

«Olaberria asko ari da irabazten herri bezala. Batez ere eskolak eta inguruko jarduerek lagundu diote»

Askorena ematen dutenetakoa

T

okitan geratu da esaera hura, ‘Denek eman behar dute zerbait...’. Olaberrian, beste leku askotan bezala, gutxi batzuek egiten dute asko. Horietakoa da Garikoitz Arrieta. Gurasoen esana zintzo bete du, herrian parte hartu behar zela esan ziotenetik. Pilotari, pilota erakusle, herrian diren pilota txapelketa ugariren bultzagile, eta makina bat saltsatan gehiagotan badabil. Batetik, Arkupe elkartean. 80 bazkidetik gora izan ziren, baina 60tik behera doaz. Bi urteko zuzendaritza aldia tokatutakoan alde egiten du zenbaitek. Ez horrela Arrietak. Festetan taberna jartzekotan dira udaletxepean, gaueko giroa zerbait piztuko den itxaropenean. Horretan dabilen bat da bera. Bestetik, jaietan pilota erakustaldiak, haurren krosa eta bestelakoak ere antolatzen ditu. Urtean behin, elkartean

bertan, herriko sagardo txapelketa ere prestatzen du. Etxean ekoizten dutenen arteko juntadizoa izan ohi da. Berak ere egiten du, probatu dutenek diotenez «goxoa». Mekanizazioko langilea, ikasketaz Goierri Eskolan eta lanez Lazkaon, tailer mekaniko batean bazkide da. Orduak, nahi adina. Kuadrilla ere Lazkaon du, han ibili baitzen ikastolan. Baina geratzen zaizkion ordu apurrak Olaberriarako dauzka. Datorren urteko udal hauteskundeek ez dutela limurtuko dio. Ezetz dio, ez duela bere burua hor ikusten. Izan ere, edozein udal agintarik estimatuko duen herri langile gisa jarraitu nahi du, eta jarraituko du. Azken pilotakadak herriko festetan joko ditu, ekainaren 25ean. Herriarteko 9. finala azken unean zapuztu zaio taldeari, baina herriartekotasuna ez.


08 Herri jakintza Pertsonaia

# 471 • 2022ko ekainaren 17a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Allorbea: Belar landare mota bat (Trigonella foenum-graecum). Hirunaka bildutako hosto iletsuak dauzka, lore zuriak eta leka horiak. Ganaduari ematen zioten. Behiek jandakoan, esneari zaporea antzematen zitzaion gero.

«Adar iharrak guztiok dauzkagu»

1873-6-16. Manuel Santa Kruz buru zuen karlista-oste batek Beasaingo tren geltokia erre zuen. 1966-6-18. Harri Garmendia Aiertza igerilari olinpikoa (Seul, 1988) jaio zen, Beasainen.

Akatsik gabekorik ez da inor. Hostaila ugariko zuhaitzen tankeran, tartean edonorengan aurki litezke baliorik gabeko edo balio okerreko ezaugarriak, indar gutxirekin hausteko modukoak.

Pertsonaia

Paskual Larrañaga, herri txistularia Pascual Larrañaga, zutik erdian, trajez, 1999an txistu ikasleek eta txistulari kideek egin zioten omenaldian, Ormaiztegin. Angel Elortza

koan. Egun bat baino gehiago pasatzen zuten, bertan lo eginez eta otordu ederrak gozagarri, eguerdietako dantzaldiak, meza nagusiak eta udal agintariekikoak girotzen. Umoreko jendea zen. Hondarribiko eta Donostiako Parte Zaharreko txistulari alardeak ez zituen galdu. Joxe Mari Telleria segurar eta Naxario Telleria idiazabaldarrar txistulariekin urtero-urtero joaten zen, jotzera. Ikustera ere bai, azken urteetan.

Iganderoko kalejirak Testua: Aimar Maiz

H

erri musikaririk bada, txistularia da hori. Eta txistularien artean, berentzat zaletasuna dena lau haizetara zabaltzen duten herri maisuak. Horietako bat izan zen Paskual Larrañaga Eizabal ormaiztegiarra. Musikaren maitalea lehenik, denetik gustatzen baitzitzaion. Erakuslea, zabaltzailea, jotzailea ondoren. Umezurtza, gerra ondoren iritsi zen Ormaiztegiko Berjaldegizarreko Gurrutxaga sendira, Irundik. Senidetzat hartu zuten beti Valentina eta Francisca arrebek, nahiz bi abizenak mantendu zituen –gehiago ez zekizkien–. 1933ko maiatzaren 17an jaioa zen, izena eman zion San Pascual Bailon (edo Dantzaria) egunean. Izana ere emango zion.

Apaiz batekin hartu zituen lehen musika nozioak. Beasainen ibili zen; fabrikara txirrinduan joan, eta arratsaldeetan gustuko zuen musika ikastera. Txanbo Aranburu beasaindarraren bidez hasi zen txistuarekin. Akordeoia jotzen zuen, eta ezkontzetan joa zen. Organoa ere ikasi zuen, autodidakta modura, gehienbat. Ormaiztegiko San Andres elizan meza nagusi guztietan jo zuen, luzaroan. Baita abestu ere. Txistulari modura geratu da, ordea, Paskual Larrañaga herri oroimenean. Demetrio Iriarte aretxabaldarra oso laguna zuen. Musikari-konposatzailea zen Iriarte, eta harreman estua eduki zuen Larrañagak. Baita Tolosaldeko Alegiako German Intsausti argazkilari eta txistulariarekin ere. Haren Lambretta motoan joan ohi ziren biak herrietako festetara, txistulari modura deituta-

Baina, ezerez gain, Ormaiztegin eta inguruan txistulari maisua izan zen. Solfeoa erakutsi umeei, eta hartzen zuten gehienak txistura bideratzen zituen. 30 eta 40 laguneko bandak osatzera iritsi zen Paskual. Ormaiztegin, iganderoigandero pasakallea edo kale biribilketa egin zuten, urte askoan. 07:30ean jaiki, korrika akademiara joan txistuak uretan sartzera txistulariak iritsi aurretik, kaleko buelta egin, eta 10etako mezara, berriz presaka. Hori zuen pasio. Euskal Jaiak borborka erne zirenean, bandarekin Urretxura, Elorriora eta beste leku askotara joan izan zen. 2003ko uztailean hil zen, eta horren maitea zuen Lierniko erromeria egunean egin zioten hileta. Aurrez, bi omenaldi jaso zituen Ormaiztegin, bere ikasle eta txistu kide izandakoek 1999an eskainitakoa bat, esaterako.


Bertsoa • Kate motzean 09 Iñaki Murua Jauregi • Angel Perez

2022ko ekainaren 17a • # 471

Gaiak hala dio

Kate motzean Angel Perez ‘Pululu’ • Atleta

«Lehiaketaren sugarra ez da inoiz itzaltzen» Iñaki Murua Jauregi

Gaia: Etorkinak Neurria: Hamarreko handia

Horrek beloa, honek txilaba hobe ez badatoz gertu beltxa, kafea eta marroia ez daitezela agertu dagoen lana guri kentzera… Ez dugu ezer ulertu! Esklabu gisa erabilita nahi dugunean baztertu historian zer pasa dugun geuk behar genuke aztertu. Paperak legez izatekotan lan kontratuaz etorri lan kontratua paperik gabe ezin zaio egin inori! Adar jotzea izango da ez? Zeinek ulertzen du hori? Europa zaharrak bizi nahi badu etorkinen behar gorri eta ez al da bihurtzen ari amets berrien hilobi?

HURRENGOA » Bertsolaria: Amaia Iturriotz Etxaniz Gaia: Sanjoanak

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Telefonoa sutan duela dabil Angel Perez ‘Pululu’ (Ordizia, 1968), larunbateko Nazioarteko Mitineko atletekin etengabeko tratuan. «Lan honetan atleten eskertza da gehien asetzen nauena», adierazi du. Atletismoa bere bizitzaren zati garrantzitsua du Perezek, «pentsa, kuadrilla bertan sortu genuen». Lehiatzeari ere ez dio ukorik egiten –Euskadiko txapelketan 3. postua lortu berri du, 1.500 metrotan, master 50-54 kategorian–. «Lehiaketaren sugarra ez da inoiz itzaltzen», nabarmendu du.

Abesti bat. Human (The Killers). Kolore bat.

Ze zaletasun dituzu?

Amets bat.

Lagunekin ateratzea, familiarekin bidaiatzea, korri egitea eta kirola ikustea.

Munduari bira ematea, presarik gabe bidaiatuz.

Pelikula bat. Brianen bizitza (Monty Python). Liburu bat. De que hablo cuando hablo de correr

Bizitzako plazer txiki bat. Hondartzan, itsasoari begira eta aulki batean eserita irakurtzea.

(Haruki Murakami).

Larraitz.

Musika talde edo abeslari bat.

Ordizian biziko ez bazina...

Coldplay.

Donostian.

Urdina.

Oporretarako leku bat. Asko, baina beti itsasoaren ondoan.

Zer gosaltzen duzu? Kafesnea ogi txigortuarekin.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Nire semeen jaiotegunak.

Jaso duzun oparirik bereziena. Opari guztiak dira bereziak, opari izate hutsagatik.

Goierriko txoko bat.


10 Erreportajea Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak 20 urte Gaztetxean

# 471 • 2022ko ekainaren 17a

Erreportajea

GELTOKIA, GAZTETUTA Testua: Kerman Garralda Zubimendi

Urretxuko eta Zumarragako Gaztelekuak 20. urte beteko ditu bihar. Biziberritutako gazte asanbladak kudeatzen du espazioa. Kontzertuetara eta parranda girora jendea erakartzeko arazorik ez dute. Politika gaietan kontua bestelakoa da.

G

eltokiek badute topagune izaera euren nortasunean. Urretxuko Urolako Trenaren geltokitik urteetan trenik pasa ez den arren, elkargune jiteari eusten dio. Urretxuko eta Zumarragako Gaztetxea bertan dago kokatua 2002az geroztik. Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak kudeatzen du espazioa. Gazte Asanblada 20 bat gaztek osatzen dute. «Biltzen garenak, hamar bat edo», murriztu du Eider Cerezo Morenok. «Oso gutxi», Ane Caneiro Arinen ustez. «Nik ez dut uste gutxi garenik», erantzun dio Miren Arratibel Salaberriak. «Baina aspiratzen dugu askoz ere jende gehiago etortzea». Zenbat eta jende gehiagorekin euren ekiteko ahalmena handiagoa da. Eta behar dute, helburu handiak dituztelako: «Gure beharretara egokitutako aisialdia antolatzea eta eskaintzea», laburbildu du Arratibelek. Kultur ekitaldiak, hitzaldiak, formakuntza saioak… antzolatzen dituzte horretarako. Oinarrietara lotuta, beti ere: «Antifaxismoa, antiarrazakeria, feminismoa… Gaztetxearen printzipio historiko horiek galduko bagenitu ez genuke ekarpen berezirik egingo, izango ginen beste bat, ta-

Asanbladako kide batzuk. Emakumeak dira gehiengoa. Feminismoaren inguruan aurretik egindako lanaren ondorio dela diote. K. G. Z.

berna bat. Honaino iritsi eta horri eustea bada lorpen bat», goraipatu du. Kontzertuetara eta parranda girora jendea erakartzeko arazorik ez dute. Politika gaietan kontua bestelakoa da. Arri Iraeta Irigarairen arabera ez da gazteei politika interesatzen ez zaielako, baizik aisiarekin ez delako lotzen. «Hori da gakoa. Herri honetan egiten den aisialdi bakarrenetakoa, kirolaz aparte, juerga

1978

Gaztetxeak 44 urte bete ditu aurten. Urretxuko Gernikako Arbola plazan kokatuta egon zen aurreneko 20 urteetan. Lau urteko etenaren ostean, Urretxuko Urolako Trenaren geltokian kokatu zen.


Erreportajea 11 Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak 20 urte Gaztetxean

2022ko ekainaren 17a • # 471

«Hau 2002. urtean utzi zenean folio txuri bat zen eta herri osoko gazteek eraiki zuten. Guk jarraitu egin dugu»

«Gaztetxearen printzipio historikoak galduko bagenitu ez genuke ekarpen berezirik egingo, izango ginateke beste bat»

«Saiatu behar dugu gaztetxea eta asanblada beti irekita mantentzen. Urtero jende berria etor dadila»

Arri Iraeta Irigarai

Miren Arratibel Salaberria

Eider Cerezo Moreno

UZGAko kidea

UZGAko kidea

UZGAko kidea

dela». Gainerako kideek berretsi egin dute. «Ulertzen dugu jende gaztearen kezkek, oinarrian, zentzu politiko bat dutela. Baina askotan, gure sozializatzeko moduagatik, arratsaldeko kafe batean gelditzen dira. Orduan, kezka horiek kolektibizatzeko, gaztetxea topagune moduko bat dela iruditzen zaigu, antolatzen hasteko». «Askotan, igual, beldurra dago esateko ‘gaztetxera noa hitzaldi bat entzutera’. Beste konpromiso bat eskatzen du. Juergak, adibidez, ez dizu pentsatzea eskatzen», esan dute Arratibelek eta Cerezok. Lehen ekintza gehiago antolatzen zirela diote. Arrazoiak zerrendatzen hasita, segida luzea atera da. «Nik uste dut, piskat bat ere badela panorama politikoa aldatu dela. Lehen askoz ere inertzia handiagoa zegoen gaztetxeetara hurbiltzeko, egoera politikoak erakarrita eta gaztetxeak joera zehatz batekin lotzen zirelako. Gaur egun, ja guzti hori aldatu da. Gazte jendearen bisio politikoa, kezka politikoa… horiek guztiak aldatu dira eta gaztetxearen zentzua aldatu da horren ondorioz», aipatu du Arratibelek. «Jende gaztearen izaera ere aldatu egin da. Kontsumitzen den kultura aldatu egin da. Eta, igual, ez da jakin horra egokitzen», egin du autokritika Cerezok. «Lehen sartzen zinen eta Rip entzuten zenuen. Orain, rap», egin du hitz jokoa Iraetak. «Estigmak» ere aipatu dituzte. «Droga zulo» bat zenaren aurreiritzia, zirkulu itxia zela… «Aurreko asanbladan zebilen jendea guragana hurbildu zen galdezka ea zergatik ez ginen gerturatzen gaztetxera, eta esaten genien ez zitzaigula egiten leku familiar bat», aipatu du Arratibelek. «Piskat arrotza zela, tokiz kanpo sentitzen ginela», osatu du Cerezok. «Ni gazte asanbladan sartu nintzenean, 15 bat urterekin, ia 30 urteko jendea zegoen. Hor urte asko egon ziren jende berria ez zena sartu gaztetxe-

ra eta salto generazionala egon zen, haustura kultural bat. Ikusi genuen jende berria etortzeko komeni zela jende gazteagoa eramatea», oroitu du Iraetak. «Ikusi genuen gaztetxearekiko genuen kontzeptzio berri bat hasi ginela edukitzen, oinarrietara lotuta dagoena, baina gaur egungo egoerara gehiago lotzen dena. Inposiblea zen lehengo moduan eramatea. Erabaki zen, adin batetik gorakoek ez zutela asko pintatzen. Bastante bortitz sonatzen du, baina jende zaharra ikusten baduzu gazteak ez dira etortzen».

existituko. Alde horretatik, hartu dezatela 20. urteurrena eskertza moduan eta guk segi dezagula ilusioz lanean». Eraikinarekin «oso gustura» daude egungo gazteak. «Eraikin historiko bat izanda bada toki erreferentzial bat. Herri erdi-erdian, gainera», azpimarratu dute. Ez lukete aldatuko. «Hau 2002. urtean utzi zenean folio txuri bat zen eta herri osoko gazteek eraiki zuten: ez zegoen barrarik, ez zegoen eszenatokirik, ez zegoen komunik… espazio huts bat zen. Horiek eraiki zuten eta guk jarraitu egin dugu. Ez da egun bateko kontua, jarraipena eman behar zaio». Etorkizunari begira, Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak jarioan du esperantza. «Saiatu behar dugu gaztetxea eta asanblada beti irekita mantentzen. Urtero jende berria etor dadila», eskatu dio etorkizunari Cerezok. «Naturalizatuta egotea erreleboa», laburtu du Arratibelek.

Hutsetik eraikitako espazioa Iraetak ez die errietarik egin nahi aurrekoei. «Espazioa eta asanblada eraiki zutenei iristen ez zaien mezua da esker mezua. Oso eskertuta gaude egin zuten lan guztiarekin. Horrela ez balitz, ez ginateke hemen egongo, literal. Hau zulo bat izango zen eta ez zen asanbladarik

Gazteak, auzolanean, geltokiko bigarren solairua egokitzen, duela 20 urte. Aurtengo auzolanean berrantolatu egin dute. UZGA


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 471 • 2022ko ekainaren 17a

Erretratua

‘IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA...’ 1975. urte inguruan ateratako argazkia da, Idiazabalgo Ikastolaren ikasgela zegoen apaiz etxean. Xabier Urteagak utzia

zuen bere xarma; esate baterako, apaiz etxearen lorategian, neska-mutikoak jolasean aritzen ginen eremuan, pozadera bat zegoen. Guraso Elkarteko aretoan ere astindu genituen koaderno eta liburuak, jolas garaian Pagosako kamioiak geldialdia egiten zuen auzokoei ogia saltzeko, guk oparitan flauta jasotzen genuen. Azken urteak orain udala dagoen eraikinean egin genituen. Leku horrek ere bazuen esanahi berezia, eskola nazionalaren egoitza izan baitzen urteetan. Euskara galarazita egon zen lekuan, gu euskaraz ikasten.

Adin desberdinetakoak

Xabier Urteaga Idiazabal

A

rgazkia 1975 inguruan Idiazabalgo Ikastolan ateratakoa da. Protagonistak 1971n eta 1972an jaiotako hainbat ikasle, taldea handiagoa zen, eta Miren Urteaga andereñoa. Esangura asko dituen zuri-beltzeko erretratua da, ikastolak herrian egindako ibilbidearen erakuslea.

Idiazabalgo Ikastola 1966an sortu zen, ezkutuan eta klandestinitatean, Franco bizirik zegoen artean eta euskarak eta harekin zerikusia zuen guztiak garai ilunak bizi zituen orduan. Testuinguru zail horretan, konpromisoa eta ausardia zer ziren ongi zekiten guraso, herriko gazte eta irakasle taldeak euskara oinarrian zuen proiektua abian jarri zuten. Guk gerora izan genuen horren berri, guretzat ikastola eguneroko topagunea zen, jolaserako aukera ematen zuena, etxerako lanak agintzen zizkiguten lekua, sanblasak iritsitakoan gurasoak plazako tonbolaren bueltan batzen zituen elkartea. Nomaden parekoa zen ikasleon bizimodua, izan ere, urtero, herriko eraikin batean egoten zen gure gela. Argazkia apaiz etxeko beheko solairuan ateratakoa da. Hura zen ikastolaren geletako bat, guretzat lehena. Ikastolak zituen lokal guztiak bereziak ziren, bakoitzak

Hortaz gain, argazkiak ikastolen egunerokoaren beste ezaugarri bat ere jasotzen du, adin ezberdinetako ikasleak elkarrekin gela bakarrean. Elkarrekin bai, baina nahasian ez. Hau da, gela bera partekatu arren, ondo berezitako eremuetan egoten ginen. Guraso Elkartean zinema emateko zegoen gelatxoa zen mugarria, plazako eraikinean bi aldeko arbela. Irakasleak batetik bestera ibiltzen ziren. Talde bati lana agindu, eta bitartean besteari eskolak ematen aritzen ziren; gu, berriz, beste aldean gertatzen zenari adi. Mirenek, Lurdesek, Imakuladak, Karlosek, Emiliok eta beste irakasleek zituzten zailtasun eta erronken berri ere gerora jakin dugu: metodologia berria lantzea, edota euskarazko materiala prestatzea. Idiazabalgo Ikastolan egindako ibilbidea nahi baino lehenago amaitu zen guretzat, ikasketak euskaraz jarraitzeko modu bakarra bederatzi urte betetakoan Beasaingo Lizeora joatea baitzen. Hango kontuak beste argazki-album batean daude jasota.


Gaztejira 13 Iltze musika taldea • Garazi Regil Etxabe

2022ko ekainaren 17a • # 471

GARAZI REGIL ETXABE

Amorruaren inpotentziatik

Udako lan merkatua

E

Anartz Larrea, Inhar Jauregi, Eneko Monreal, Xabat Artzelus eta Sustrai Goenaga.

«Gogotsu gaude musika astintzen jarraitzeko» ILTZE • Musika taldea

Testua eta argazkia: Maider Insausti

I

ltze Taldea Goierriko punk-oi eszenako talde berria da. Haien bereizgarrietako bat adina da. Bost taldekide gaztek osatzen dute Iltze: Anartz Larrea (ahotsa, Beasain, 2007); Sustrai Goenaga (bateria, Lazkao, 2007); Xabat Artzelus (gitarra, Lazkao, 2006); Eneko Monreal (baxua, Beasain, 2007) eta Inhar Jauregi (gitarra, Itsasondo, 2007).

Nolakoa izan zen taldearen sorrera? Anartz Larrea: Sustrai eta biok aspalditik genuen talde bat sortzeko ideia eta Xabat ezagutu nuenean gure asmoak adierazi genizkion eta taldean sartu zen gitarra hartuta. Hurrengo taldekidea Inhar izan zen eta azken momentuan Eneko sartu zen.

Hasi berritan izan duzue lehen kontzertua. Nolakoa izan da harrera? A. L.: Lehen kontzertua Beasaingo Gaztetxean eman genuen, 2022ko maiatzaren 6an. Maiatzaren 1ean abisatu ziguten bertan jotzeko eta oraindik talde @_iltze_

Elkarrizketa osoa: www.goiberri.eus

osoarekin entsegu bat bera ere egin gabe geunden. Eneko Monreal: Astelehen horretan nire lehen entsegua izan zen. Aste bereko asteazkenean izan zen guztiok batera egindako lehen eta azken entsegua kontzertuaren aurretik. Nire kasuan, abesti batzuk kontzertuan bertan jo nituen lehen aldiz. Sustrai Goenaga: Hala ere, kontzertuak oso ondo joan ziren, bai jende aldetik, baita giro aldetik ere. Publikoaren berotasuna jaso genuen une oro eta eroso sentiarazi gintuzten oholtzapeko lagunek. Momentu bereziak izan ziren.

Hemendik gutxira baduzue kontzerturik lotuta? Non eta noiz izango dira? Xabat Artzelus: Bai batzuk baditugu lotuta, nahiko jarraian gainera, baina gogotsu gaude musikarekin bazterrak astintzen jarraitzeko. Ekainaren 24ean Seguran izango gara, uztailaren 1ean Zaldibian eta uztailaren 16ean Ordizian.

Oraingoz punk-oi estiloko bertsioak jotzen dituzue. Etorkizunari begira zuen abestiak sortzeko asmoa duzue? A.L.: Duela hilabete saiatu ginen abestiren bat edo beste egiten, baina gaurgaurkoz ez dugu oraindik abestirik sortzerik lortu. Hala ere, etorkizunari begira gure abestiak sortzeko asmoz eta gogoz gaude.

kainean Ikasleek ikasturtea bukatu eta udako oporrak hasten dituzte. Hala ere, lanerako garaia bihurtzen da askorentzat.Gazte ugarik bederatzi hilabeteko ikasketen edo lanaren ondoren, deskantsurako tarte gutxi edukitzen du. Askok soldatapeko lan bat bilatu behar izaten dute, etxean ekonomikoki laguntzeko, sozializatzeko edo oporretarako dirua behar delako. Udan lan egin behar edo nahi duenarentzat merkatu zabala eskaintzen da: osttalaritzan, igerilekuetan, ihardueretan, industrian... Eta lanerako aukerak handitzen diren bezala, lan baldintza tamalgarriak orokortzen dira. Lan hauek ez dira langileon mesedetara sortutako lanpostuak, kapitalaren dinamikak aurrera jarrai dezan eta uda normaltasunez joan dadin langile klaseak asumitu beharreko lan miserableak dira. Langileoi malgutasuna eskatzen zaigu eta lan guztiak ez dira soldatapean egiten. Hainbat enpresetan ordaindu gabeko praktikak orokortu dira. Sasoi honetan, enpresari handi zein txikiek etekin ekonomiko handiak ateratzen dituzte langileon kontura. Honen aurrean ezinbestekoa da langileok gure eskubideen berri izatea eta langile klasearentzat tresna eraginkorrak sortzea, burgesiaren gehiegikeriari aurre egiteko. Horrez gain, oporren eta deskantsuaren aldeko aldarria egin nahi dut. Hori izan baita, besteak beste, langile klaseak lorturiko garaipen handietako bat.


14 Ibiltari Lartsai-Kobaegi-Lartsai

# 471 • 2022ko ekainaren 17a

Lartsai-Kobaegi-Lartsai

INTSUSTIKO BATASUNA ZENEKO BIDEAK EZAGUTUZ Testua eta argazkiak: Iñaki Gurrutxaga

Lazkaoko, Ataungo eta Zaldibiako herri lurrak zeharkatzen ditu ibilbideak, hiru herri horiek osatu zuten Intsustiko Batasunaren inguruko enklabeetan. Zaldibiako Kobaegi baserriaren eremua da mugalerro horien adibide.

H

iru herriotako mendizale eta txangozaleentzat –baita Ordiziakoentzat eta Beasaingoentzat ere– ezagunak diren bide eta zidorrak zeharkatzen ditu Lazkaomendiko Lartsai elkartea eta Zaldibiako Kobaegi baserria lotzen dituen ibilbide zirkularrak, baina tartean baditu ezkutu antzera geratzen diren zatiak ere. Horiek ezagutzera ematea du helburu Ibiltari honek, eta bide batez, paraje horiek gordetzen dituzten txoko, pasarte eta datu historikoak gaur egunera ekartzea. Goierriko eta Tolosaldeko 15 herrik osatzen duten Enirio-Aralar Mankomunitatearen (1409an sortua) garai bertsuan, beste batasun bat osatu zuten mankomunitate nagusiaren parte ziren hiru udalerrik, Ataunek, Lazkaok eta Zaldibiak: Intsustiko Batasuna edo Unio-txikia. Batasunaren lekukotasun historiko zaharrena XV. mendearen hasierakoa da. 1413ko urriaren 26an sinatu zuten hiru herriek, eta Amezketako eta Lazkaoko Orubeen jaun zen Amezketako Auger (edo Ojer) izenekoak, mendi haiek ustiatzeko baldintzak xedatzen zituen ituna. Sarastarriko Agautz tontorretik hasi eta Zaldibiako Unanubieta baserrirai-

no, Martxabaletatik Arastortzera, eta Zaldibiako errekatik Amundarain baserri ondoko Iruerriña tontorrerainoko lur eremua hartzen zuen batasunak. Hiru udalerriek ustiatzen zituzten bertan mugatutako lurrak, sailak, basoak, larreak, fruitu arbolak eta bestelakoak, eta urtean behin biltzarra egin zuten Amundarain baserrian (Ataun), hura zuten juntetxea. Han hartzen zituzten erabakiak, han egiten zituzten tratuak. Gerrak sortutako kalte eta galeren ondorioz, lurrak zatitu eta saldu zituzten, zorrak kitatzeko adina, eta 1848. urtean betirako desagertu zen batasuna, eskumen mosaiko konplexu bat utziz.

Intsustiko Batasuna 1848. urtean desegin zen, gerrak sortutako kalte eta galeren ondorioz. Lurrak zatitu eta saldu zituzten Kobaegi baserria eremu malkartsu batean eraiki zuten, Zaldibian, baina ezker-eskubi ditu Lazkao eta Ataungo mugak

Amundarainera Iramenditik Lartsai atariko iturrian kantinplora bete (325 m.), eta Lazkao Txikiren jaiotetxe Abalinzar baserrira iristea da lehen jomuga (370 m.). Hamar minutuan egiten da zati hori –baserri parean beste iturri bat dago–. Bidegurutzea dago bertan. Nagusiena Amundarainera doa zuzenean, baina gidari lanak egin dituen Amalur mendi elkarteko Imanol Lasa lazkaotarrak eskubi aldera egiteko proposamena egin du, Iramendiko gaina (486 m.) ezagutzeko. Beste hamar minutu behar dira hara iristeko. Basoan ikus

daiteke puntu geodesikoa, hautsita. Harizti eta pagadi arteko bidezidorretatik behera egin behar da, Ataungo noranzkoan, eta beste hamar minutuko tartean, Lazkaoko Begiristain baserritik datorren bidearekin egiten da topo. Arrasto zuri-horiko PRari jarraituz, Amundarain baserrira (390 m.) ailegatzen da. Ataungo lurretan. Beste iturri bat dago han, eta informazio seinaleak. Aralarko Parke Naturalean sartuta, Intsustiko iturria adierazten bidea es-


Ibiltari 15 Lartsai-Kobaegi-Lartsai

2022ko ekainaren 17a • # 471

KONTUAN HARTZEKO » Hiru herritako lurretan Ibilbideko zatirik gehiena Lazkaoko lurretan egiten bada ere, Zaldibiako eta Ataungo lurrak ere zeharkatzen ditu ibilbideak. Bitxia da Intsustiko Batasuna izandako eremu horretan dauden enklabeak mapa batean ikustea, mosaiko baten moduan.

Irudi nagusian, Kobaegi baserria, Aralarko mendiak parean. Eskubian, Lasarteko lepoko informazio seinaleak eta Amundarian baserria.

kubitara utziz, ezkerrerantz zabaltzen den bideari heldu behar zaio LazkaoEtxe baserri eta jatetxera jaisteko (220 m.). Ordu erdiko jaitsiera gozoa da, kontutan joateko aproposa. Pistaren lehen zatia Atauni dagokio, bigarrena Lazkaori. Errepide bidezko sarbidea Zaldibiatik duen arren, Lazkao-Etxe, izenak dioen moduan, Lazkaori dagokion etxea da.

Kobaegi baserri ‘galdua’ Lazkao-Etxetik Kobaegi baserrira joateko bi aukera daude. Bata, CAFeko zentralera joaz –Zaldibian–, eta errekaren eskuin aldetik zabaltzen den bidezidorrari jarraituz. Ez dago seinalerik, eta hortaz, baztertzea onena. Bigarrena, Lazkao-Etxeko mandio ondoko langa igaro eta Ameztibarrenean zabaltzen den gurdi-bidean gora eginez, hasieran zelai garbian eta gero pinudi barrenetik. Erritmoaren arabera, 40-45 minutu behar dira Kobaegi baserrira galdura iristeko (480 m.), Zaldibiako lurretan. Ataungo eta Lazkao mugan, eremu malkartsu batean eraikitako baserria da Kobaegi (Koai), Zaldibiako Aiestaran erreka auzoan. Aralar eta Enirioko basoen ustiaketaz aritzeko ahalagiria sinatu zuten baserrien artean agertzen da 1783ko abenduaren 17ko dokumentu

» Lau iturri gutxienez bidean

batean. Arruabarrena familiakoak izan dira etxejabeak beti, eta bi anaia bizi dira han. Bertaraino autoz joateko bidea 1985ean egin zuten, Lazkaomenditik. Behealdean baserriari izena ematen dion koba bat du, Koa izenekoa. Zaldibiako giza ezarpenaren lehen aztarnak kobazulo horretan aurkituak dira: industria litikoaren arrastoak eta Paleolito ondoko zeramika, 1980an industuak. 6,5 metroko zabalera eta bost metroko garaiera du kobak sarreran, eta 240 metro koadroko eremu zabal bat du barrenean, 40 metroko luzerakoa. Artegi modura ere erabili izan da. Bidean desbideratu beharra dago hura bisitatzeko.

Itzulera Errekarte aldetik Kobaegin gora bost minutu eginda, Errekarteko bidegainera iristen da, ibilbideko puntu gorenera (510 m.). Intsusti eta Aralar aldera igotzeko edo Lazkaomendi aldera jaisteko bidea da, Lazkaoko lurretan atzera. Errekarte iturria du bost minutura, Lazkao Txikik jarritako bertso batekin. Ordubete eskas behar da hortik abiapuntura iristeko, bide erosoan. Bidea bera Lazkaori dagokio Lasarteko lepora iritsi bitartean, baina bidearen gainaldea Atauni, Arastortz eta Intzartuko Haitzak begira dituela.

Lartsai elkartearen atarian, Abalinzahar baserriaren parean, Amundarain baserrian aurrean eta Errekarten topa ditzake iturriak ibiltariak. Kobaegira CAFeko zentralaren aldetik igoz gero, beste bat ere bai.

» Ibilbidea luzatu nahi izatera Lehendabizi Errekartera joan eta handik Kobaegi eta Lazkao-Etxe aldera jaitsiz ere egin daiteke bidea. Beste aukera bat ibilbidea luzatzea da, Intsustiko Iturria helmugatzat hartuta. Errekarte gainetik bidezidorrean lehenik, eta pistaz gero, iristen da. Zaldibiatik, Arkakako zubitik gora igo daiteke.

FITXA TEKNIKOA • Iraupena: 3:00-3:30 ordu • Luzera: 11 kilometro • Desnibel metatua: 1.100 metro • Zailtasun teknikoa: Ertaina • Oharrak: Kobaegi baserriaren azpialdean dagoen Koa kobazuloa bisitatu nahi izanez gero, denbora gehiago behar da ibilbidea egiteko. Landaredi askoko lekua malkartsuan dagoenez, oinetako egokiak eta praka luzeak eramatea gomendatzen da.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 471 • 2022ko ekainaren 17a

Bertsolaritza

Asteburuko proposamenak

Antton Fernandez Lasa Bertsozalea

(H)errimatuz

J

oan zen ekainaren 11n bukatu zen GoiBE Goierriko bertso eskolak 40 urte bete dituela eta antolatutako hirukotekako (h)errimatuz sariketa. Opari ederra izan da niretzat kanporaketetako batean parte hartu ahal izatea. Gure belaunaldiko parrandero goiztiarrenek 15 bat urterekin ezagututako Kirkil tabernan egokitu zitzaigun saioa, Ordizian. Kantukideek hasierako agurretan aitona zimurdun buruzuri deitu arren, plazer handiz nahastu ginen gure adin erdia baino txikiagoa duten kantu lagunekin eta entzuleekin. Tabernan sartu ginenean kanpoan utzi genuen Lazkao Txikiren mural erraldoiari ederki genbiltzala irudituko zitzaiola pentsatu dut harrezkero. Izan ere, bertsolariak berezko behar zuela uste zen garaian sortu zen orain lau bat hamarkada GoiBE bezala Urretxu-Zumarragako bertso eskola ere, eta bertan ibili garenoi euskararen bueltako pareko zaletasundun asko ezagutzeko aukera eman digu, baita eskualdeko herri ugaritara joateko aitzakia ere, eta, nola ez, oraindik ere tarteka GOIBERRI-n bertan bertso parea jartzen aritzen gara zenbait, zoriontsu. Datorren ostegunean, hilaren 22an, aurkeztuko dute Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia, bertso eskolen lanak azken urteetan edukitzen duen eskaparate nabarmenenetakoa. Sarrerak ere laster izango ditugu erosgai. Gure eskualdean haur eta gaztetxoetatik hasita helduenetara bitarte bertsoaren bueltan egi(te)n den lanaren fruitu, sei goierritar edo Goierriratu arituko dira bertan kantuan. Zorte on Maialen, Iñaki, Nerea, Oihana, Amaia eta Iban!

Aho Lehor Fest jaialdia Lazkaon Lazkaoko Aholehor musikazale elkarteak antolatuta, Aho Lehor Fest jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute, larunbat honetan, Lazkaoko Skate Parkean. La URSS Andaluziako punk taldeak, Tatxers Iruñeko hirukoak eta Pinpilipussies emakumezko bikote indartsuak joko dute. Sarrera doan da. Eguna: Bihar • Lekua: Skate parkea • Ordua: 19:00 • Sarrera: Doan

Familia eredu berriak hizpide, umeentzako ipuin musikatuekin Haurdunaldia eta familia eredu ezberdinak lantzen dituen Meri, Mari eta Lari umeentzako ikuskizuna Beasainera dator. Lander Perezena da testua, eta Maria Urzelai eta Yogurinha Borova dira aktoreak. Gernika pasealekuan izango dira gaur, 17:30ean.

Korpus eguna bihar Legorretan eta Seguran Herriko festen aurretik nahiz ondoren, Korpus Eguna ospatuko dute bihar. Legorretan krosa, ardo kata eta merienda izango dituzte. Seguran, berriz, toka eta bola txapelketak eta herri afaria.


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2022ko ekainaren 17a • # 471

Osasuna Jon De la Cuesta Barrutia • Barrutia farmazia (Beasain)

Begi lehorra beti ez dago «lehor»

B

egi lehorra begiaren gainazaleko gaixotasun bat da, non malko kalitatea edo kantitatea kaltetuta eta urrituta dauden. Lehortasuna, ikusmen lausoa, negar-jarioa, erre-sentsazioa edo harea moduko gorputz arrotzen bat dagoela nabaritu daiteke. Sintoma hauek desberdinak izango dira arazoa kokatzen den begi-geruzaren arabera, geruza urtsu edo lipidikoan. Geruza urtsuan ura gailentzen da, muzilago proteikoen bidez begian atxikitzen eta zabaltzen dena. Jariapen urria edo desegokia ematen bada, ez da malkorik egongo eta begia benetan lehor edo negar-jario apur batekin geratuko da. Jariapena ordezkatuko duten sodio klorurodun tantak edo «suero» fisiologikoa erabil daitezke. Alabaina, «suero» fisiologikoa soilik ez da nahikoa izaten kasu gehienetan, efektua oso laburra baita eta malko artifizialak behar izaten dira tratamendua iraunkorra izateko. Hauek begi gainazalari atxikitzeko eta bertan zabaltzeko konposatuak dituzte, biskositatea handitzen dutenak. Konposatu horien artean ohikoenetakoa «azido hialuronikoa» da, urari eusteko ahalmen egokia eta biskositate baxua izanik, ukipen-lenteekin erabil daitezke eta be-

gian nahiko erraz zabaltzen dira hori daramaten malko artifizialak. «Karmelosak» ere aurki ditzakegu. Ura «azido hialuronikoa» baino gehiago eusteko ahalmena dute, biskositate handiagoa baitute. Azken horiek ez dira egokiak ukipenlenteekin. Begi oso lehorrentzat «karbomero» polimeroak dituzten malkoak gomendatzen dira, biskositate handia izanik luzaroan mantentzen baitute malkoa begiari atxikita. Malko artifizial horiek gel itxura dute, ez dira egokiak ukipen-lenteekin. Hasiera batean, begian ondo zabaldu arte, ikusmena lausotzen dutenez, gauetan aplikatzea gomendatzen da.

Geruza lipidikoak malkoaren lurruntzea eragozten duenez, geruza lipidikoaren defizitak negar-jario handidun begi «lehorra» eragingo du, itxuraz «lehor» ez dena egongo. Begiko ura lurrunduko denez, begiak konpentsatzeko malko gehiago sortuko du, negarra eraginez, baina ur galera eragotziko lukeen geruza lipidiko gabe ur hori ez da begian geratuko eta begi «lehorra» pairatuko da ere. Horretarako, konposatu lipidikoetan aberatsak diren malko artifizialak aholkatzen dira, begiko geruza lipidikoa berregituratzeko. Malko artifizialez gain, pomada oftalmologiko moduan ere aurki daitezke prestakin lipidiko hauek. Maiz, begi lehorra bai geruza urtsuaren bai geruza lipidikoaren asalduren ondorioz jasan daiteke, eta kausa anitz aurkitzen dira, esaterako, adinaren ondorioz bien jariapena kaltetzea, ingurumen lehorrak, aire girotua, eguzki-esposizioa, ukipen-lenteak, tabakoa, erredurak, traumatismoak, gaixotasun arraro batzuk, begi-kirurgiak edota begi arazoentzako erabiltzen diren medikamentutantak. Multi-dosi medikamentu tanta oftalmologikoen inguruan aipatzekoa da kontserbatzaileak izaten direla begi lehorraren eragile nagusiak askotan, beraz, malko artifizialen preskripzioa edota farmazialariaren aholkua ohikoa izaten da kasu hauetan. Hori dela eta pazientea ezagutzea garrantzitsua da, bere sintoma, gaixotasun edota botikak, bakoitzarentzako malko artifizial egokiena aukeratu ahal izateko.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 471 • 2022ko ekainaren 17a

Komikia

Aliritzian

Zumarragako Ospitalean

N

ire azken egunak, ez asko ere, Zumarragako Ospitalean imajinatzen ditut. «Hara! 1973koa?» esan du paperei begira. «Solairuko zaharrena zara, eraikin honetakoa ere bai, ziurrenik, eta ospitale osokoa ez ote zaren… larri ibili». Medikuak ibiltzeko esan omen dit. Ez naiz gogoratzen medikua pasa denik ere. Bunkerrean eduki gaituzten tartean izango zela pentsatu dut. Ez naiz ausartu batarik gabe paseatzeak lotsa ematen didala esatera. Arratsaldeko erizainak bigarren kamisoia eskaini dit, bestearen gainetik alderantziz jantzi eta, atzea estalita, pasabideetara lasaiago aterako naizelakoan. Ez naiz oroitzen laguntzarik gabe ibiltzeko gauza naizen. Ohetik altxatzen laguntzeko keinurik ez du egin. Badirudi gai naizela. Tarteka, ohe aurreko paretaren zoko guztiei begira hasten naiz. Goiko aldetik hasita, ezkerretik eskuinera begiztatzen dut horma

Asier Iriondo Hizkuntza aholkularia

«Solairuko zaharrena zara, ziurrenik, eta ospitale osokoa ez ote zaren… larri ibili»

osoa, baina ez dut telebistarik ikusten eta hor omen dago nonbait. Ia etsi dut. Jartzeko eskatuz gero ere, ulertzen ez dudan zerbait jarriko lidakete. Bakarkako gelara pasatuko nautela gogorarazi nahi izan dit erizainak. Uste dut gaueko errelebokoa dela. Hori ere medikuak esan omen du. Gertaera asko ahaztu ditut, baina ondo gogoan dut bakarkako gelara pasatu izan dituztenekin zer gertatu den. «Gogoan duzu lehen hitz egindakoa? Honek mina kenduko dizu», esan dit norbaitek eskuinaldetik. Baietz esan diot buruarekin. Ea apaizik nahi dudan ere galdetu dit. Harritu nau galderak. Entzuna nuen normalean euskaldun jatorrikoei ez zietela horrelakorik galdetzen. «Gauean hil da», esan dio errelebo-aldaketan. «Ospitaleko bigarren zaharrena zen. Zaharrago bat dago Eritasun Oso Kutsakorren eraikineko zazpigarren solairuan», erantzun dio goizeko erizainak.


2019ko urriaren 25a • Ale berezia

G

FESTAK 05

Gehigarria

Herriaren izena • ospakizuna

2022ko ekainaren 17a www.goiberri.eus

» FESTAK

EGUNIK LUZEENAK JAI GIROAN Sanjoanak ospatuz estreinatuko dute uda Seguran eta Olaberrian


20 FESTAK Olaberria • Sanjoanak

Gehigarria • 2022ko ekainaren 17a

Aimar Maiz

Olaberriko San Joan jaiak Ekainak 23, osteguna Umeen eguna 11:00: Puzgarriak, haur eta gazteentzat. 14:00: Haurrentzat bazkaria. 15:00: Jolas parkea, haur eta gazteentzat. 16:00: Zagupe aisialdi taldearen jolasak.

18:00: Frontenis txapelketako finaleko partidak. 18:30: Marrazki lehiaketako sari banaketa. 19:00 Lora sorten bilkura, San Joan suaren inguruan. 19:30:Txupinazoa eta San Joan Arbola zutitzea. 22:30: San Joan sua, dantzari eta txalapartariekin. Ondoren: Distopia elektrotxaranga.


FESTAK 21 Olaberria • Sanjoanak

2022ko ekainaren 17a • Gehigarria

Ekainak 24, ostirala San Joan eguna Mozorro eguna 11:00: Meza. 11:30: Hamaiketakoa bertsolariekin. 17:00: Magma mia antzerkia, Ihurre-zaharrean. 19:00: Patata tortila lehiaketa. 20:30: Patata tortila lehiaketako sari banaketa. 20:30: Herri afaria. 22:30: Zopilotes Txirriaos taldearen musika emanaldia.

Ekainak 25, larunbata 11:00: San Juan Gaztetxoen pilota txapelketako finalak. 13:00: Olaberriko pilota taldearen erakustaldi partida. 17:30: Zumbako masterklass, Ihurre-zaharrean. 18:30: Herri kirol saioa eta trikitilariak. 20:30: Label txerria sagardoarekin. 23:00: Su artifizialak. 23:30: Neomak taldearen emanaldia.

Ekainak 26, igandea 10:00: Gipuzkoa mailako bola txapelketa. 11:00: Erremonte partidak. 17:00: Herri krosa: haur krosa eta helduen mixtoa. 19:00: Festen amaiera, pintxoekin eta sagardoarekin.

Olaberriko Udala


22 FESTAK Segura • Sanjoanak

Gehigarria • 2022ko ekainaren 17a

Zopa pertza jaistetik igo artekoak Ekainak 18, larunbata Korpus eguna 17:00: Herrialdeko Toka eta Bola txapelketa. 19:30: Herri afaria eta ardo partitzea.

Ekainak 23, osteguna San Joan bezpera 08:45: Hil gabeko arrantza saioa, Zubi Haundin. Txoritegi elkarteak antolatuta. 11:00-13:30 / 16:00-18:30: Ume eta gaztetxoentzat puzgarriak Baratze pilotalekuan. 18:00: Buruhandi eta gizaundiak. 19:00: Zopa pertzaren jaitsierarekin, festen hasiera. Aurtengo pregoilaria, Iparra-Hegoa kultur elkartea izango da. Ondoren: Mokadua plazan. Elorri Kultur Elkarteak emango du. 20:00-21:30: Puro Relajo nafar mariatxi taldearen kontzertua Errebote plazan. 23:00: San Joan sua eta akelarre herrikoia. 23:45-03:00: Gauargi musika taldea.

Ekainak 24, ostirala San Joan eguna Mozorrotuen eguna 10:15: Goiz eresia Kriseilu Txistulari taldearekin. 12:00: Sebastian Lizaso eta Nerea Ibartzabal bertsolarien saioa, herriko koruaren emanaldia eta herritarren hamaiketakoa, Arabarren plazan. 13:00: Herriko kirolari txapeldunei omenaldia eta herri kirol mistoak plazan. Aizkolariak: Ugaitz Mugertza, Xabier Dorronsoro, Aitor Urteaga eta In ̃aki Azurmendi. Harrijasotzaileak: Udane eta Joseba Ostolaza. Aizkora, txinga, korrika eta harria: Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi. 18:00: Buruhandi eta gizaundiak. 18:00: Binakako pilota partidak, Baratze pilotalekuan: Irribarria-Iztueta / Zubizarreta-Garcia. Urrutikoetxea-Imaz / Artola-Mariezkurrena II.a. Sa-

Aimar Maiz

rrerak leihatilan salgai egun berean: 15 euro. 19:30-21:30: Mugi Panderoa musika taldea. 20:30: ‘2022ko Koadrila’ lehiaketako mozorro topaketa, plazan. 21:30: Mozorroean sari banaketa. 23:30-02:00: Mugi Panderoa musika taldea.


FESTAK 23 2022ko ekainaren 17a • Gehigarria

Segura • Sanjoanak

Aimar Maiz

Ekainak 25, larunbata San Joan bigarrena Jubilatuen eguna eta koadrilen eguna 10:00: Plater hausketa Mendotze aldean, Txoritegi elkarteak antolatuta. 10:15: Kriseilu txistulari taldearen goizeresia. 11:30: Jubilatuentzat toka, igela eta bote jokoak plazan. Ondoren: Hamaiketakoa. 12:00: Futbito txapelketaren finalak, futbito kantxan. Neska eta mutilen partidak. Txanbolinpe Pen ̃a eta Zorroztarri Pen ̃aren sariak. 12:00-15:30: Joselontxos txaranga. 13:00: 2022ko Koadrila lehiaketako jokoak, plazan. Ondoren, sari banaketa. 15:30: Kuadrillen arteko bazkaria Frontoi Zaharrean. Segurako Gazte Asanbladak antolatuta. 17:00–19:30: Sakatu elektrotxaranga. 19:30-21:00: Disko Festa In ̃igo Etxenikerekin. 19:30-21:00: 2022ko Koadrila lehiaketako kantuak, plazan. Ondoren sari banaketa. 23:30-03:30: Disko Festa In ̃igo Etxenikerekin.

Ekainak 26, igandea Umeen eguna 10:30: Haurrentzat jokoak, krosa eta jolasak. Haitz Lehor Guraso Elkarteak antolatuta. 12:00-15:00: Kirkil txaranga. 12:30: Izarretan dantzan ikasturte amaierako dantza modernoko erakustaldia, plazan. 13:00:Toka eta bola txapelketa herrikoia, Arboladian. Adin guztientzat. 13:00:Txakolin dastaketa eta sardina jana. 14:00: Haurren bazkaria , Haitz Lehor Guraso Elkarteak antolatuta. 15:30-16:30: Hodei Magoaren ikuskizuna, plazan. 18:30: Haurren danborrada Kirkil txarangarekin. 20:00-21:30: Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta In ̃aki Larran ̃aga musikariak. 21:00: Herri afari elegantea. Jana norbere kontu eta ardoa udalaren eskutik.

23:30: Zopa Pertzarekin kalejira trikitilari, poteolari elegante eta herritarrak lagun direla, irteera Txanbolinpetik. Elorri Kultur Elkarteak antolatuta. 23:00-01:00: Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta In ̃aki Larran ̃aga musikariak. 00:00: Zopa pertzaren igoera eta agurra.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.