GoiBerri 469. zenbakia

Page 1

zk. 469 2022ko ekainaren 3a www.goiberri.eus

Iritzia Judit Garcia Lorens. Elikagaien katea, balio non?

03

10-11

Errainuak

Andrea Latasa beasaindarraren ‘Bailaran zehar’ argazkia

Nerea Elias Muxika _Antropologo feminista

04

«FEMINISMOA ETA EKONOMIA SOZIALA OSO ESKUTIK IKUSTEN DITUT»

Erreportajea

14-15

Urola, Zumarragako eta Urretxuko futbolzaleen familia handia


Publierreportajea

Ikusmenaren iraultza iritsi da Multiopticas Ordiziara Vision Ar 800, graduazioaren aro berria

TEKNOLOGIA BERRIA – Orain arte graduazio sistemek 0.25 dioptriarako pausuekin funtzionatzen zuten, baina Vision ARrekin 0.01 dioptriako pausuak lortzen dira.

IKUMEN ZEHAZTASUN HANDIAGOA – Graduazio oso zehatza. 0.01 dioptriako zehaztasuna duten lenteak eraman ditzakezu.

– Kristal likidodun teknologia.

– Ikusmen azterketaren esperientzia askoz erakargarriagoa izango duzu.

– Graduazioak burutzeko modu automatizatu berria. Ikusmen azterketen etorkizuna.

– Teknologia hau eskuragarri soilik Multiopticas Ordizian. Etorkizuna, oraina da Multiopticas Ordizian!

Gipuzkoan teknologia hau aurkitu daitekeen toki bakarra dago:

MULTIOPTICAS ORDIZIAN Deitu eta hartu hitzordua doan graduazioaren aro berriaz gozatzeko JM Barandiaran plaza z/g 943 88 99 88


Iritzia 03 Judit Garcia Llorens • Baserritarra

2022KO EKAINAREN 3A

# 469 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Elikagaien katea, balioa non?

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Miren Sudupe

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 943-30 30 35 hitzakide@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

E

likagaien balio katea aiditu etengabe bere propaganpatzen duten albiste badan. tzuk entzunda, harrituHurrengo albistea, BEC-en ta geratzen naiz mezuak maiatzean ospatu den Food four future izeneko erakusketari buzer erraz nahasten dizkiguten ruzkoa. Bertan elikagaien balio ikusita, ingelesa eta beste hitz kate osoko profesionalentzako potoloak erabiliz, benetako maberrikuntzak ikusteko parada mia estaltzeko. Judit Garcia Llorens omen zegoen. Hizlariak ikusita, Albiste horietako bat aurreiBaserritarra industria eta banaketa (multikuspen onak dituzten elikanazionalak batez ere), errestaugaien banaketa enpresen estrarazioa (goi mailakoa) eta admitegiari buruzkoa zen. Behartuak Ikerketa, garapena nistrazio ezberdinen ordezkaeta artifizialak iruditzen zaizkit eta berrikuntzan pen zabala egon da. Lehenengo erabiltzen dituzten propagansektorea, berriz, kanpoan geradako leloak, sinesgarritasun falaurreratua izatea tu dela ematen du. ta darie nire iritziz. Edozein aurgarrantzitsua da, Ikerketa, garapena eta berrikezpenaren aurretik txikleak baina garapen eredu kuntzan herri aurreratua izatea balira bezala, ohiko bihurtu diren leloak: iraunkortasuna, ja- iraunkorrarekin bat garrantzitsua da, baina garapen sangarritasuna, osasuna, kiloetorri beharko luke eredu iraunkorrarekin bat etorri beharko luke. Food four future metro zeroa... Baina bukaeran, izen horrekin pentsa daiteke pokrisi garai honetan beste mezu garbia erantsita: elikagaien promozio kanpaina pulazioa era seguru eta osasungarri batean elikaberezien iragarkia. Azaltzen ez dutena da, prezio tzeko alternatibak eta berrikuntzak bilatzeko merkeago horiek lortzeko zein estutuko duten, planteamenduak egongo direla. Baina begiratu bat emanda, galdera asko sortzen zaizkit: Berriekoizlea, ingurumena, kalitatea, denak... Une honetan elikadura sisteman bi dimentsio kuntza horiek, zer elikagai mota sortzeko? Non ditugu, bata globalizatua, industriala, eta men- eta zeinen esku egongo da ekoizpena? Zeinenpekotasun handia sortzen diguna, non balio ka- tzat? Nola banatuko/salduko dira? Zer preziotan? tea oso luzea den eta baserritarra (baldin badago) Ez dute oso herrikoia izateko itxurarik. Elikagaien katea oso luzea izan daiteke, kate zein jakiaren eduki naturala, gehiegitan hutsaren hurrengoak diren. Eta beste bat, katea askoz begi batzuk jarri eta kendu egin daitezke, baina ere motzagoa duena, elikagaien ekoizpen lokala- ezinbestekoak (eta ahulenak era berean) elikari lotutakoa, salmenta bide laburrekoa eta ekolo- gaiak sortzen dituztenak eta kontsumitzen digikoagoa. Lehenengoa hegemonikoa da gurean, tuztenak dira, baina horretaz hitz gutxi, eta ez da baina bigarrenaren irudia eta balioak erabiltzen premiarik ez dagoelako.


04 Hitz-aspertuan Nerea Elias Muxika • Antropologo feminista

# 469 • 2022ko ekainaren 3a

Elkarrizketa

Nerea Elias Mujika Antropologo feminista

«EGOTEKO ETA PARTE IZATEKO MODU ANITZAK PENTSATU BEHAR DIRA» Jar ezazu antropologo inplikatuaren begirada gizartearen ontzian, gehitu feminismoa eta kooperatibismoa, jarraitu ekonomia sozial eraldatzailearen errezeta, eta Nerea Elias Mujika (Ataun, 1980) sukaldariaren plater gogokoena dasta daiteke. Ilusioaren gatzez ondo bizituta, jakina. Farapi aholkularitzan, Biziolan, oroimen historiko konprometituan eta «bizitza denentzako duin» egin nahi duten proiektuetan ibili da, eta dabil. «Hasi besterik ez gara egin», dio Biziolaz.

Testuak: Aimar Maiz Argazkiak: Gorka Gomez

Nongotartzat duzu zure burua? Ordizian bizi naizen ataundarra naiz. Ordizia dut bizitoki azkeneko 17 urtean, oso gustura bizi naiz, baina edozein tokitan ataundarra naiz beti. Ataundarrok badugu toki guztietara herria eramate hori. Niretzat inportantea da, gu egiten gaituena ere badelako.

Antropologoa? Soziologoa? Aholkularia? Ikasketaz, antropologoa. Gizarte hezi-

tzailea, lehenengo. Nire burua antropologo bezala definitu izan dut. Feminista ere bai. Azken aldian, tituluak jartzen hasita, antropologo, feminista eta kooperatibista. Iruditzen zait niregan dauden ikuspegi anitzek hiru horien bueltan zirkulatzen dutela.

Denak ere diziplina-eremuz gizarte esparrukoak, sozialak edo... Gizartea eraldatzeko grina beti izan dut. Batxilergoa letretatik egin nuen,


Hitz-aspertuan 05 Nerea Elias Muxika • Antropologo feminista

2022ko ekainare 3a • # 469

eta Antropologiarekin lehen harremana Txindoki Institutuan eduki nuen; hautazko zegoen, eta interes handia piztu zidan. Baina zer diren gauzak, kezka ematen zidan antropologo bezala inoiz lanik edukiko ote nuen. Interesez edo bokazioz ikas nezakeen gauza bat bezala ikusten nuen, baina ez laneratzeko aukera gehiegi emango zidana.

XX.mendeko produktua zara beraz, alde horretatik: lanaren kezkaz.

Etxean, aita-amak biak fabriketako langileak izan dira, eta lanaren kontzeptua oso barneratuta neukan. Izatez, gurasoei esan nienean Antropologia ikasi behar nuela, ondo iruditu zitzaien. Zentzu horretan, beti babesa jaso dut. Aukera zegoen Historia egiteko, eta gero Antropologiara sartu. ‘Baina bi horiekin nora noa ni bizitza honetan?’ Imajinatu zer mentalitate, lanari lotutakoa. Lanerako aukerak emango zizkidan zerbait ikastea pentsatu nuen, Gizarte Hezitzaile diplomatura, eta gero Antropologia.

Balio izan zizun lanerako? Ibili nintzen urte batzuetan hezitzaile bezala lanean. Oso gustuko nuen. Balio handiko lana da, gogorra baina. Gero saltoa eman nuen Antropologiara, eta

ikasketak bukatu eta berehala suertatu zitzaidan lanean hasteko aukera. Biek daukate gizarte begirada, gizartean eragiteko, ongizatea bilatzeko. Gizarte hezitzailea eguneroko praktikan, eta antropologia analisi mailan. Bi lanbideetan ikasi dut asko.

Farapi kooperatiban ari zara lanean. Antropologia aplikatua deritzozue. Jauzi hori eman dugu. Hezitzaile nintzenean faltan sumatzen nuen gizartearen analisi kritikoa: nola antolatzen garen gizarte bezala, zergatik diren kolektibo batzuk besteak baino zaurgarriagoak, nola banatzen ditugun baliabide ekonomikoak, sarbideak... Aldiz, behin Antropologiara joandakoan, iruditu zitzaidan analisi asko zegoela eta


06 Hitz-aspertuan Nerea Elias Muxika • Antropologo feminista

praktika gutxi. Farapin biak uztartu ahal izan ditut: analisia aztertu, baina aldatzeko bokazioarekin. Oso gustura aritzeko esparru bat aurkitu dut. Antropologia aplikatuarekin hasi ginen, eta azkeneko urteetan antropologia inplikatua egiten dugu. Beste jauzi bat da, gu ere erronka sozial horietan inplikatzeko eta eragiletzan sartzeko.

# 469 • 2022ko ekainaren 3a

Zein da?

Zuek jasotzen dituzuen eskari edo arazo guztien artean, bada errepikatzen den gabeziarik, gizartea herren zertan dagoen adieraz dezakeenik? Asko sumatzen duguna elkar entzuteko gaitasun falta da. Elkar entzun, besteen tokian jarri, kolektiboki jardun... Erronka bati herri bezala erantzun behar baldin bazaio, jada ez diozu erantzuten Nerea bezala, herritar bezala baizik. Kolektibo baten parte zarenean, norbere ikuspegiak hor daude, baina salto bat eman behar duzu zeuretik bestera. Askotan, antzeko gauzak esaten ari den jendea ezin ulerturik aritzen da. Distantzia hartu behar da, patxada, helburu komunak identifikatu eta norantza garbi jarri. Helburura iristeko bideak eta erritmoak diferenteak izan litezke, baina helburu komun horren ardura konpartitu bat hartu behar da.

Lehen urteetan, memoria historikoari heldu zenion. Zer bilatu nahian? Oraindik ere erakartzen nau. Ezinbesteko ariketa izaten segitzen du memoria historikoak. Hernanin, emakumeen memoriari lotuta hasi ginen ikertzen, ikuspegi feministatik. Memoria modu kritiko batean jaso behar da, hortik ikasteko eta lezioak eskuratzeko. Aldi berean, azken aldian oso obsesionatua nago aitortzarekin. Ataungo liburuan ere beste klabe batzuetan aritu ginen: 1936ko gerra eta ondorena aztertu bai, baina gerra kontestuko egunerokoa jaso genuen, eta bereziki oso lotuta emakumeek egiten zutenari. Jende batek espero zuen zerbait ikusgarriagoa, epikoagoa izatea. Memoria ariketa horiek ere puskatu egin behar ditugu. Iragana nola irakurtzen dugun eta hari zer balio ematen diogun, etorkizunean logika berdinetan erortzen ari gara gizarte bezala. Adibidez, zaintzaren krisiarekin.

Ikuspegi edo jarrera feminista betidanik izan duzu, ala hori ere lantzen da? Lan bat da. Ingurukoa eta norberarena. Eta inoiz bukatzen ez den lana, gainera. Seguru nago 14 urteko Nereari galdetu baliote feminista zen, igual erantzungo

Teorien praktikantea

A

taunen jaioa da Nerea Elias; San Martin auzokoa. Ama Arrondo auzokoa izanik, eskolatik amarenera, inguru hartako auzoak dira txikitako bere espazio. Astigarragako parkea gogoko du, eta han jarri du lekua argazkiak ateratzeko. Ohituta dago, eman duen lehen elkarrizketa ez den seinale. Aizkoate elkarteko bazkidea, nahiz ez duen askorik erabiltzen soziedadea. Ordizian bizi da joan direneko 17 urteetan. Umeen urtebetzeetako meriendak egitera eta, ezin bada handik lagun denak ekartzen hasi... «Ordizian bizi den ataundarra» da. Zalantza apur bat egin du elkarrizketa batean ala bestean egin. Hiru elementu ditu bere bizitzaren zutabe: antropologia, feminismoa eta kooperatibismoa. Zaku berean edo, elkarrekin lotutakoak behintzat bai, dioenez. Hizlari iaioa, lanean garatutakoa hein batean –partaidetza prozesuak eta

taldeko lanketak gidatzen ditu Farapi aholkularitza enpresatik–. Antropologia aplikatua antropologia inplikatu bihurtzen dihardu. Alegia, zer egin litekeen esan bakarrik ez; eragiten, proiektuetan murgiltzen, barrura sartzen eta parte izaten. Bakoitzak bere modura eta erritmora jarduten uzteko ohitura hartu beharra aldarrikatu du. Eta Biziola kooperatiba sortu berriko lehendakari izendatu dute. Karguari ez dio batere meriturik eman eta izendapen orori pisua kentzen die. Ordez, ‘kolektibo’, ‘komunitario’, ‘kooperatibo’ darabiltza une oro. Proiektuak, ideiak eta filosofiak errealitatera «ekarri» behar direla ere garbi du, ordea. Feminismoa Euskal Herriarentzat nola, Biziola Goierrirentzat aspaldiko berririk onena dela iruditu zaio. Ametsologia aplikatua baita gizartelogia inplikatua lortzeko bidearen aurrena.


Hitz-aspertuan 07 Nerea Elias Muxika • Antropologo feminista

2022ko ekainaren 3a • # 469

«Bizitzarako ezinbesteko arloak beste modu batera antolatzea da ekonomia sozial eraldatzailea. Dena dago egiteko» «Askatasunerako eta justiziarako espazio bat da feminismoa, niretzat. Bereziki emakumeentzat, baina gizonentzat ere bai»

gizarte honetan. Niretzat, feminismoa da Euskal Herriari azkeneko urteetan pasatu zaion gauzarik interesanteena.

Jatorriari begira asko zabiltzala diozu. Bai. Zerk egin nauen edo egiten nauen ni. Kosziente naiz gutako bakoitza besteek egiten gaituela, besteekiko harremanak eraikitzen gaitu. Onartuta denak garela besteekiko interdependenteak, gogoetan ari naiz gu izate horretan zer arrasto daukan bizitzan zehar gure inguruan izan dugun jendeak, gure inguruaren kontestuak. Nondik eraikitzen garen. Banabil atzera begira.

Gaur egun hain dirudi nabarra denak. Nik etxean jaso nuena izan zen «bai, umea, nahi duzun horretan, segi». Babes hori sentitu izan ez banu, Nerea hau, Farapin dagoena, Biziolan, kezka hauekin... ez zen izango. Gaur egun, semealabengan proiektatzen ditugu nahiak, itxaropenak, zer espero dugun.

Erronka sozialetan inplikatzea, helburu komunak jartzea, kolektiboki jardutea aipatu dituzu. Kooperatibismoaren espiritua. Zertan da?

zizun «ni ez naiz ez feminista, ez matxista». Momentu hartako gauzak. Gaur egun, feminismoaz hitz egiten dugu, badakigu zer den, eta feminismotik planteatzen diren gaiak eta eztabaidak egunerokoan ditugu. Feminismora gerturatzen unibertsitate garaian hasi nintzen. Kezka eta interesa denborarekin hazi zait, eta etengabeko ikaskuntza da.

Nola definitzen duzu zuk feminismoa? Askatasun eta justiziarako espazio bat da. Bereziki emakumearentzat, baina baita gizonezkoentzat eta ez emakumezko, ez gizonezko direnentzako ere askatasuna bilatzen duen espazio bat. Feminismotik datozen planteamentuak, egungo antolaketa heteropatriarkal eta kapitalistan ditugun desoreka sozial eta injustizia guztiak puskatzeko planteamentuak dira. Kuestionatzen du jendarte bezala nola eta zer logikatatik gauden antolatuta. Kapitalismoari interesatzen ez zaizkion espazioak eta lanak ikusezinak dira. Heteroarautik ateratzen den guztia balio gutxikoa da

Azken aldian oso pertsona positiboa naiz. Askok diote jendeak ez duela parte hartu nahi, jendea ez dagoela konpromisoetarako prest... Beno, badago jende bat ez dagoena, baina zorionez jende asko dago ardurak eta konpromisoak hartzeko prest. Egoteko modu ezberdinak, kolektibo edo proiektu baten parte izateko modu ezberdinak pentsatu beharra daude. Herri honetan pixkat da, edo zerbaitetan astero bileretan sartuta nago, edo bestela ez naiz konprometitzen. Zure konpromiso maila izan liteke urtean bi aldiz batzea. Ba kito, badago, eta taldean dago, helburu horrekin dago, eta oso baliokoa da. Zeren, bestela, batzuk bidean agortzen dira. Edo dena edo ezer ez izan behar duela dirudi, eta logika horiek ere aldatu behar dira.

Ekonomia sozial eraldatzailearen kontzeptua indarra hartzen ari da. Erabat gurutzatzen diren hiru ardatz dira aipatu ditudanak. Feminismoa eta ekonomia soziala oso eskutik ikusten ditut, biak datoz jendarte kapitalistaren logikatik iheska, bizitza eta kapital arteko tentsioan pertsona aurrena jartzera. Ekonomia sozialean ere, feminismoan bezala, hori enpresetan edo proiektu komunitarioetan praktika errealetara nola ekarri da gakoa. Ezinbestean behar du komunitarioa, ez baitago besterik. Gainera, modurik aberatsena eta era-

ginkorrena da, eta benetako aldaketak nahi baldin baditugu, hortik jardun behar dugu. Aldaketa ez da nire kooperatiban bakarrik gelditu behar, bestela nire munduan bakarrik gelditzen delako. Bizitzarako oinarrizko ditugun esparru guztietan antola gaitezen kolektiboki, ahalik eta erabaki ahalmen gehiena emango diguten formulekin, eta guztiontzako bizitza duinak sortzeko baldintzekin. Egia da ez dela zailtasunik edo kontraesanik gabeko bide bat, baina eskaini egin behar da.

Filosofia horren gorpuzte bat Biziola izan da, proiektu ukigarri bat jada. Horri ere ez diozu muzin egin. Biziolak hasi aurretik motibatu nau, Goierrin ekonomia sozialerantz pausoak emateko espazio bat edukitzearen ideiak berak. Biziolak ikuspegia oso interesgarria dauka, baina gauzak egitera etortzea are interesgarriagoa da. Gogoeta, hausnarketa eta ikuspegi kritikoa bai, baina edo alternatibak eraikitzen dituzu eta egin, edo bestela teorian gelditzen da. Biziolan elkartu garen jende eta eragile multzoa egitera datorren taldea da. Egundoko ilusioa nabaritzen da inguruan, horrelako proiektu baten beharra dagoelako. Gainera, jende oso anitza da, asko zabaldu den mugimendua, eskualdeko herri ezberdinetakoekin –herri txiki eta handiak–... Oso aberatsa da, begirada eta bizi esperientzia oso ezberdinak dituen jendea.

Noraino irits daiteke? Hasi besterik ez gara egin. Orain bultzada behar du proiektuak bazkidetzarekin, ekonomikoa eta sentitzea atzetik komunitate sendo bat daukala, lehen aipatutako egoteko modu guztietan. Potentzial ikaragarria du eta izugarrizko ibilbidea eduki dezake, espazio berean gauden heinean, proposamen eta erronka berriei heltzeko gaitasun handia baitagoke. Bizitzarako ezinbesteko diren esparru guztiak beste modu batera antolatzea esan nahi du ekonomia sozial eraldatzaileak. Dena dago egiteko. Baina proiektua sendotzen doan heinean, erronka ezberdinei hel diezaiekegu. Zein da beste alternatiba? Protesta, marmarti egotea, ezer ez egitea. Nik badut ilusioa. Iruditzen zait gauzak egin egiten direla. Biziola orain bi urte eta erdi ametsa zen, eta orain errealitatea den proiektua da. Inork ez balu amestu edo jendeak ez balio ilusioa jarri, ez zen aterako. Behar da ilusioa.


08 Herri jakintza Sendabelarrak

# 469 • 2022ko ekainaren 3a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Kika: 1. Hortza, haur hizkeran. Normalean esne hortzei esateko erabiltzen da. Baina animalien hortzez aritutakoak ere jaso izan dira. 2. Zotina. 3.(edo ‘kirika’) Oiloei mihian sortzen zaien gaitza, kozkor erakoa.

«Korpus eguneko iek, uiek eraman»

1940-6-6. Santi Auzmendi Agirre jos-

Antonio Zabalak Ormaiztegin jasotako esaeran,euritsua ohi da Korpus ingurua –ekainaren 16an da aurten eguna–, eta ‘uiek’ (urak) handitu eta eramango ditu errekan ateratako ihiak.

tuna eta moda sortzaialea jaio zen, Lazkaon. 1947-6-7. Libe Goñi Garate irakaslea eta Iparraldeko ikastolen bultzatzaile lazkaotarra jaio zen, Oteitzan.

ziak toxikoak dira –borobilak eta berdexkak–, eta fruituak garatu aurretik biltzea komeni da. Otsailetik aurrera loratzen da, eta lekuaren arabera uda guztian zehar aurki daiteke loretan.

egunetan hartu infusio bat, eta ondoren, deskantsatu. Ukendua: Azaleko gaitz edo zornea kanporatzeko ukenduetan asko erabili izan da. Enplastoa: Katarroa, bronkitisa, sinusitisa... tratatzeko ere erabiltzen da, enplastoa egin eta kopetan edo bularrean jarriz.

Sendabelarrak

Pasmo belarra Pasmoa edo zikinkeria kentzeko belarra da. Eraginkortasun handia du eta tentuz erabili behar da.

» Izen herrikoia Pasmo-belarra.

» Izen zientifikoa Anagallis arvensis L. (Primulaceae)

» Ezaugarriak Landare etzan herrestari txikia da, eta 10 eta 20 zentimetro arteko altuera har dezake. Zurtoina laukia du, eta hostoak, oposatuak, elkarren aurka antolatuak. Loreak bakarka ateratzen dira, laranjaarrosa kolorekoak dira –urdinak ere izan daitezke–, eta bost hostokoak. Zelai, baratze, pareta, lur maldatsu eta bide ertzeetan hazten da. Europan landare oso arrunta, eta sastrakatzat hartua da. Euskal Herrian ere oso ezaguna eta erabilia da, eta landarerik herrikoenetakoa da. Indar handiko belarra da, eta ezin da nolanahi erabili.

» Atal erabilgarriak Loreak, zurtoina eta hostoak erabiltzen dira. Loreetan aurkitzen diren ha-

» Propietateak eta erabilpenak Azaleko zein gorputz barruko infekzioak sendatzeko erabiltzen da gehienbat, landare antiseptiko moduan. Hortik datorkio izena: pasmoa edo zikinkeria kentzeko belarra. Pasmo-belarra kontu handiz hartu behar da. Infusio moduan, enplastoetan edo ukenduetan erabiltzen da normalean, berbena bezalako landareekin nahastuta, eta beti ere, jakitun edo sendagile batean agindupean. Infusioa: Egunean ez da bi gramo landare baino gehiago hartuko. Hiru

» Kontraindikazioak Oso landare eraginkorra da, eta kontu handiz hartu behar da. Ez da komeni tratamendu luzeak egitea, ezta gomendatutako dosi eta kantitateak gainditzea ere. Ez eman inoiz umeei. Iturria: Legorretako Udalak kaleratutako ‘Ez zela kajoi batean gordetzekoa’ liburua.


Bertsoa • Kate motzean 09 Garazi Arozena Azarola • Jenny Arevalo da Silva

2022ko ekainaren 3a • # 469

Gaiak hala dio

Kate motzean Jenny Arevalo da Silva • Artista zaletua

«Gurasoengandik jaso dut sormenerako grina» Garazi Arozena Azarola Testua: Mikel Albisu Argazkia: Ariane Vierbücher

Gaia: Esperantza azkar galtzen dugu Neurria: Zortziko txikia Bizitzako helburuak lortzeko iparrorratza, norabidez nahasten dela milaka zalantza, mugatuta sentitu ezin aska antza, zulora erori eta galdu esperantza. Amore ematen dugu gaudenean horrela, ez dugu oroitzen dena alda litekeela, aspaldiko esaerak hala esaten duela, azkena galtzen dena esperantza dela.

HURRENGOA » Bertsolaria: Mikel Iturriotz Etxaniz Gaia: Zehaztu gabe

Galdera hauek erantzuterakoan haurra izateko zorian zegoen Jenny Arevalo da Silva (Villabona, 1989). Heziketa bereziko laguntzaile lan egiten badu ere, arterako du zaletasuna, eta Legorretako jaietako egitarauaren azalerako lehiaketa irabazi du. «Konfinamenduan hasi nintzen berriro ere gehiago marrazten. Ordura arte idatzi eta errezitatu egiten nuen gehien bat. Gerora idatziak irudiekin lotzen hasi nintzen».

Nondik datorkizu sorkuntzarako zaletasuna? Nire gurasoei ikusi diet txikitatik sormenerako grina handia. Ez dut oroitzen nire haurtzaroa marrazketa edo idazketarik gabe.

Ze zaletasun dituzu? Artearekin lotura duen dena: idazketa, poesia errezitatu, marrazketa, kantua, bikoizketa… Instagramen gauza ezberdin asko partekatzen ditut.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Nire lehen semearen erditzea, nahiz eta amaiera ona izan ez zuen eta gurekin ez zen gelditu.

Pelikula bat edo telesail bat. Telesail bat aukeratzekotan, Fringe. Liburu bat. V.C. Andrews-en Flores en el atico saga. Musika talde edo abeslari bat.

Konfinamenduan, nire urtebetetzean, bikoteak bideo eder bat sortu zuen maite ditudan pertsonen mezuekin.

Berri Txarrak eta Izaro.

Bizitzako plazer txiki bat.

Abesti bat. Andres Suarezen Tengo 26 .

Maite dituzunekin irri eta negar egin, tartean jana eta edaria badago hobe.

Oporretarako leku bat.

Goierriko txoko bat.

Nire aitona-amonen herria, Garcibuey (Salamancan).

Legorreta, nola ez.

Zer gosaltzen duzu?

Beti esan dut Villabonan bizi nahiko nukeela, baina, orain ez nuke Legorreta aldatuko beste toki batengatik.

Nik egindako azukrerik gabeko gailetak eta katilu bat esne.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Legorretan biziko ez bazina...


10 Errainuak Andrea Latasa

# 469 • 2022ko ekainaren 3a

BAILARAN ZEHAR

Andrea Latasa Azpilikueta (Beasain, 1995) @latasand Zainetan daramat argazkilaritza. Beti izan dut gauzak ikusteko modu berezi bat, eta hori sormenean antzematen da. Gurasoek 15 urterekin oparitu zidaten lehen kamera, eta harrezkero etengabe ikasi eta gozatu dut. Argazki hau 2017an atera nuen, hainbeste eman eta erakutsi zidan kamerarekin. Lazkaomendi beti izan da nire leku gogokoenetako bat, eta gaur berari zor diot.

Datu teknikoak Canon EOS 550D• f3.5• 1/500s• ISO 100


Errainuak 11 2022ko ekainaren 3a • # 469

Andrea Latasa


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 469 • 2022ko ekainaren 3a

Erretratua

ZEGAMARRONTZAT BEREZIA, ARANTZAZUKO ERROMESALDIA Zegamarrak Arantzazun. Nikolas Zabaletak utzia

dik ere egiten den bezala, salbea errezatu ohi zen. Hemendik behera, Amabirjiaren iturria deitzen dioguna pasa ondoren, Arantzazura iritsi arte errosarioa errezatzeko ohitura zegoen.

Astoari jarraitzea seguruena

Nikolas Zabaleta Ormazabal Zegama

G

uk «peregrinazioa» esaten diogu eta kontatzen denez, gerra garaian inguruko erromesaldi asko galdu egin omen ziren, baina gureari, modu batera edo bestera eutsi egin omen zitzaion. Ni akordatzen naizenetik gaur egun arte, apurka-apurka aldaketatxo batzuk izan ditu joan-etorri honek, baina inoiz galdu ez duguna ilusioa eta poza izan dira. Nire akorduan, gu motiko ginela,

Arantzazura mendira joateko ohitura, orain bezala Pentekoste igandean izaten zen, baina orduan bazkal ondoan elkartzen ginen ibilaldia hasteko. Herriko plazatik, elizako bandera hartu eta herritarrak, apaiza eta udaletxeko agintariekin batera, Gurutze Santuko ermitaraino prozesioan joaten ginen. Han bi asto eta zaldi bat egoten ziren zain, gainean joateko beharra zeukanen bat eramateko. Astoak, bestelako kargak eramaten zituzten, txun-txuna eta txistua, bandera, bidean jateko guztientzako merienda... Gorospetik gora apeaderora, eta handik, Arriurdingo txaboletaraino jarraitzen genuen, han merienda jateko. Bitxikeria bezala, gogoratzen dut, gaztetxo ginela, lagunok honaino joaten ginela merienda jateko pozarekin, eta ondoren, berriz ere etxerako bidea hartzen genuela. Hurrengo jomuga, ibilaldiko gaina hartzen den lekuan izaten zen, Biozkornako lepoan. Han Amabirjinaren silla esaten diogun harriaren bueltan, orain-

Astoek eta zaldiek Sindikako ikuiluan lo egiten zuten eta hurrengo egunean, Goiko Bentatik elizara prozesioa egin eta meza entzun ondoren berriz Zegamarako bidea hartzen genuen. Inoiz, bidean behelainoa sartuz gero, astoari jarraitzea izaten zen seguruena, etxerako norabidea zuzen hartzen zuelako. Berastegi baserriko astoa urte askoan joan izan zen eta Dinti Barrenekoa ere batzuetan bai. Urte batzuetan, orain urte gutxi arte, bezperan, Juan Mari Ormazabalek erremolkean asto bat hartu eta Eskista inguruan dagoen txabola batera eramaten zuen. Hurrengo egunean, bazkaltzen genuen lekura (Amabirjinaren iturrira) eraman beharreko karga asto gainean eramaten zen. Gaur egun, Eskista inguruan bertan bazkaltzen dugu.

Gure astoari erretiroa Gure etxetik ere, ni akordatzen naizenetik gaur arte, beti eraman izan dugu zaldia edo astoa. Aurten, azken 20 bat urtean eraman dugun astoa, zahartuta dago eta erretiroa emango diogu, ea besteren bat animatzen den erreleboa hartzera.


Gaztejira 13 Ibai Dorronsoro Sanz

2022ko ekainaren 3a • # 469

«Lehenengo asmoa Txekiatik etxeraino txirrinduz etortzea zen» IBAI DORRONSORO SANZ • Ikaslea eta txirrindularia

Testuaa: Aitor Garmendia

M

Eta Txekiar Errepublikatik noraino iritsi zinen?

ekatronika industrialeko goi-mailako zikloa amaitu berri du Ibai Dorronsoro Sanzek (Beasain, 2002). Azken hiru hilabeteak Polonian igaro ditu LED argiekin lan egiten duen enpresa batean praktikak egiten. Handik etxerako bidearen zati bat bizikletaz egin du. Azterketa bat dela eta, mila kilometro egin ostean, bidaia Frantzian amaitu behar izan du.

Lehenengo asmoa etxeraino etortzea zen, baina azterketa bat jarri zidaten. Ikasteko astebete lehenago itzuli behar izan nuen. Horregatik, Suitza eta Frantzia arteko mugan amaitu nuen bidaia, Geneva inguruan. Bertatik aitarekin itzuli nintzen autoz.

Zenbat kilometro izan dira guztira?

Zergatik aukeratu zenuen Poloniara joatea?

Mila kilometroko bidaia izan zen eta sei egun behar izan nituen.

Aukera asko genituen eta horietatik hiru erabaki behar izan nituen. Polonia nire hirugarren aukera zen eta hori egokitu zitzaidan. Hiru hilabetez egon naiz bertan, joan den otsailetik.

Lo egiteko nola moldatu zara? Hasiera batean, kanpin denda eramateko asmoa nuen; baina, bidaia laburtu zenez, ostatuetan egin dut lo.

Praktikak egiteaz gain, jende eta leku berriak ezagutzeko aukera izango zenuen, ezta? Bai, jende asko ezagutu dut eta asko hemen ingurukoak. Wroclaw hirian izan nintzen eta Erasmus ikasle asko elkartu ohi dira bertan. Nirekin batera, ikastetxe berean ikasi duten lagun batzuk ere joan ziren. Pisuan elkarrekin egon gara.

Bertan bidaiatzeko aukera izan duzu? Bai, alde horretatik askatasuna izan dugu. Alemaniara joan ginen behin, Berlinera. Beste batzuetan Polonian zehar ibili gara, hiriaren inguruetan… Gainera, bizikletan ibiltzen naiz eta harantz eraman nuen. Lanetik atera-

@dorron_12 Ibai Dorronso Sanz

Zer nabarmenduko zenuke ibilbidetik?

tzen nintzenean bizikletan ibiltzera joaten nintzen askotan.

Eta itzuleraren zati bat ere bizikletaz egin duzu. Nola bururatu zitzaizun hori? Poloniara joan aurretik anaiak esan zidan polita izan zitekeela bizikletan itzultzea, baina hor geratu zen ideia. Itzultzeko hilabete bat falta zenean, ordea, pentsatu nuen ‘zergatik ez?’. Bizikleta bertan neukan eta bizitzan behin edukiko nuen aukera zen. Familiakoekin hitz egin nuen eta aurrera atera zen. Aita eta anaia bisitan joan ziren eta bizikletan maletak eramateko euskarri bat eraman zidaten. Beraiekin, autoz, Txekiar Errepublikara joan nintzen, Nove Mesto herrira. Bertan, mendi bizikletako munduko kopako proba bat ikusten izan ginen. Aita eta anaia hegazkinez itzuli ziren eta nik bizikletaz ekin nion itzulerari.

Lehenengo etapa oso polita izan zen, baina gogorra ere bai. 190 kilometro inguru egin nituen, 3.000 metrotik gorako desnibelarekin. Gainera, mendiko zati batzuk igaro nituen, bideak itxi egiten ziren, pinudietatik sartu nintzen… Goizeko zazpietan atera eta iluntzeko bederatzietan heldu nintzen. Bestetik, Suitzako zatia ere oso polita izan zen.

Beasaingo festetarako itzuli zara. Azterketarik izan ez banu, helburua hori zen: festak hasten ziren ostiralerako itzultzea. Azkenean, pixka bat lehenago etorri nintzen.


14 Erreportajea Urola Kirol Elkartearen 50. urteurrena

# 469 • 2022ko ekainaren 3a

Erreportajea

ZUMARRAGA ETA URRETXUKO FUTBOL ZALEEN FAMILIA Testuak: Asier Zaldua

Urola Kirol Elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da. Bost hamarkada haurrei futbolean jokatzeko aukera ematen eta baloreak lantzen.

K

lubaren historiako protagonista izan diren lau lagunek Urolari buruz hitz egin dute aldizkari honekin. Lau lagunen artean beteranoena Valentin Barrena da. 1959an jaio zen eta 13 urterekin hasi zen Urolan. «Garai hartan ez genuen Realaz hitz egiten, Urolaz baizik. Urolan jokatzea ohorea zen. Lehen taldera heldu aurretik, haur mailako eta gazte mailako taldeetan jokatu nuen. Garai hartan hiru talde horiek bakarrik zeuden. Nire lehen entrenatzailea Martin Agirre izan zen». Barrenak ia denetik egin du Urolan. «Anselmo Portillo lehendakaria izan zen garaian zuzendaritzako kidea izan nintzen, haur eta gazte mailako taldeak entrenatu nituen, 1992tik 1998ra klubeko lehendakaria izan nintzen, lehen taldeko delegatua ere izan nintzen... Urola bihotzean daramat eta beti klubari laguntzeko prest egon naiz. Denetik egin dut, diruzain lana ezik». Egun, 50. urteurreneko batzordeko arduraduna da. Hamaika pasadizo bizi izan ditu. Berak jokalari garaiko bat gogoratzen du bereziki. «Autobusa plazan hartzen genuen eta ni ondoan bizi nintzen, Casino

elkartetik gertu. Behin, lo hartu, eta Gurrutxagak autobusa etxe azpira eraman zuen. Bravo burdindegiko espaloira igo zuen eta bozina jotzen hasi zen. Anselmok askotan gogoratzen dit pasadizo hori. ‘Autobus guztia nire zain? Hain ona al nintzen?’, esaten diot». Izan ere, Urola familia bat da. Futbolean jokatu nahi duten urretxuar eta zumarragar guztien familia. «Urolak neska eta mutiko guztiei kirola egiteko aukera ematen die eta haurrak hezi egiten ditu, bai kirolari eta bai pertsona bezala. Haurrei diziplina zer den erakusten die eta lagunak egiteko aukera ematen die», amaitu du Barrenak. Mitxel Badiola urretxuarra iritzi berekoa da. Badiola 1970ean jaio zen eta 14 urterekin hasi zen Urolan. «Garai hartan, La Salle-Legazpi ikastetxeak futbol txapelketa bat antolatzen zuen eta txapelketa hartako onenak Urolara joaten ziren. Emozioz betetako egunak izaten ziren».

Hirugarren Maila Urola behin bakarrik igo da Hirugarren Mailara, eta Badiolak denboraldi hartan egin zuen debuta lehen taldearekin. «Urolan ez nuen aukerarik eta Alaves B taldera joan nintzen. Denboraldi erdia Gasteizen egin nuen. Ondoren, Urolara itzuli nintzen eta igoera bizi izan nuen». Ondoren, 2.B mailan jokatu zuen Beasainekin, belauna hautsi zuen, Urolara itzuli zen eta Urola Hirugarren Mailatik jaitsi zenean 2.B mailako Elgoibar taldera joan zen. Hirugarren

Mailako Lagun Onak taldean ere jokatu zuen eta bere ibilbidea Urolan amaitu zuen. Ondoren, Iñaki Aranzadi entrenatzailearen bigarrena, prestatzaile fisikoa eta kirol arduraduna izan zen. Egun, Realaren harrobiko koordinatzailea da. Bere bizitza Urolari «guztiz lotuta» dagoela dio. «Urolan pauso bat eman nuen futbolari gisa, garatu egin nintzen. Bestalde, jende asko ezagutu dut Urolaren eskutik. Batzuk, betirako lagunak dira». Egun Realean dago, baina Urola gertutik jarraitzen du. «Kluba asko hazi da: nesken sailak hazkunde handia izan du, mutilen talde gehiago daude, azpiegiturak garai batean baino askoz ere hobeak dira... Klubak oso une ona bizi du eta horren erakusleetako bat Realean Urolan hasitako jokalariak ditugula da. Urola bezalako kirol elkarteak oso garrantzitsuak dira: ohitura onak eta baloreak ezartzen dituzte, pertsonen garapenean laguntzen dute...».


Erreportajea 15 Urola Kirol Elkartearen 50. urteurrena

2022ko ekainaren 3a • # 469

Garai ezberdinetako jokalariak eta kolaboratzaileak. Gattiken

Egun Urolak pertsonen garapenean laguntzen duela esan daiteke, baina garai batean mutilen garapenean bakarrik laguntzen zuen. Neskek ez zuten tokirik. Amaia Elgarresta (Zumarraga, 1971) izan zen kamiseta horia jantzi zuen lehenengotakoa. «Berandu hasi nintzen futbolean: 18 urterekin. Lehenago, saskibaloian jokatu nuen. Futbolean jokatzea eskaini zidaten, probatzea erabaki nuen, eta 11 urte eman nituen: lehenengo Seirak taldean eta ondoren Urolan». Seirak taldeko neskek poza hartu zuten Urolak nesken taldea sortzeko asmoa zuela jakin zutenean. «Hasieran Urolak ez zigun neskei jokatzen uzten. Batzuk neskek Urolarekin jokatzearen aurka zeuden. Poza hartu genuen Urolak nesken taldea sortu zuenean». Gauzak asko aldatu dira ordutik. «Egungo zuzendaritzak nesken futbol eskola sortu du eta, hala, neskek ere txikitatik jokatu dezakete futbolean. Pauso handia da, baina oraindik asko dago

egiteko». Elgarresta aurreko zuzendaritzako kidea izan zen. «Nesken futbolaz arduratzea eskaini zidaten eta oso gustura aritu nintzen». Futbolak eta Urolak asko eman diotela dio. «Seiraken eta Urolan jokatu genuen neskak oraindik lagunak gara. Seiraken eta Urolan baloreak landu genituen: kiroltasuna, adiskidetasuna... Urola oso ondo ikusten dut. Zuzendaritzako kideak oso ondo lan egiten ari dira eta kluba oso ondo dago antolatuta».

Egungo lehendakaria Egun, Jotxin Iturbe (Zumarraga, 1976) da klubeko lehendakaria. Lehenago, jokalaria izan zen. Bera ere La Salle-Legazpi ikastetxeko txapelketaren eskutik hasi zen Urolan. «Garai hartan 14 urterekin hasten ginen Urolan. Egun, askoz ere lehenago hasten dira: 9-10 urterekin. Nik gazte mailako azken urtearen ondoren utzi nuen, ikasketengatik. Azken partida Gipuzkoako Kopako finala

izan zen. Zarautzen aurka jokatu genuen Txerloian eta garaipena eman zigun penaltietako bat sartu nuen. Oso oroitzapen ona dut. Ume bat nintzela hasi nintzen Urolan eta asko ikasi nuen. Entrenatzaileen, delegatuen... oroitzapen bikaina dut. Kiroltasuna, errespetua, diziplina, lana... irakatsi zizkidaten». Hala, jokatzeari utzi zionean ere klubarekin harremana izaten jarraitu zuen. «Mutilen lehen taldea, bereziki, beti jarraitu dut». Egun, lehendakaria da. Klubak une ona bizi duela dio. «Kluba osasuntsu dago. Neska-mutil askok egiten dute kirola Urolaren eskutik. 450-500 jokalari ditugu eta entrenatzaile asko. Urola futbol klub bat baino gehiago da. Bestelako funtzio batzuk ere baditu: gazte jendea kirol ohituretan hezi, pertsonen arteko berdintasuna sustatu, kohesio soziala bultzatu... Urola erreminta bat da herriarentzat», amaitu du.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 469 • 2022ko ekainaren 3a

Zinema

Ekainak dakarrena Julen Arakama Zinemazalea

‘Vice’

E

san ohi da historiako aste jakin batzuetan hamarkada oso batetan ematen ez den gertaera garrantzitsu sorta eman daitekeela. 2020 urtea historiara pasako zela argi genuen urte hura bizitzen ari ginen bitartean, 2022ko lehen seihilabete hau ere boltaia altukoa izaten ari da. Herrialde eta bloke politiko eta ekonomikoek osatzen duten tektonika astindua jasotzen ari da Ukrainaren inguruan martxan jarri den mugimenduak. Halako egoerak prestatu, probokatu eta nahita eragiten dituzten aktore politiko eta faktikoetan pentsatuz 2018ko Vice (Adam McKay) etorri zait gogora. Bertan George W. Bush presidente estatubatuarraren presidentetzan itxuraz kargu sinbolikoa izan zuen Dick Cheneyrengan zentratuz, garai haien kronika bat dugu ikusgai. Agintaldi hartan izandako gorabeheretan sakontzeko aukera ederra da filma, ikusteko oso atsegina, antzezlana bikaina izanik Bush, Cheney eta Rumsfeld hirukotea gorpuzteko. Baina oraintxe gertatzen ari denaren inguruan gure begirada zorrozteko eredu ere badela uste dut, botere handien esferetan historia aldatzen duten gertaerak eragiteko dagoen ahalmena, borondatea eta gupida falta ikusten direlako. Sinesten zailak egiten zaizkigun erabakiak hartzen dira Zuzendaritza eta gi- eta ondoren komeni den bezala mozodoia: Adam McKay. rrotuta ematen dira argitara gertaerak. Antzezleak: ChrisHau konplementatzeko kontaera kotian Bale, Steve Camenigarria zabaldu eta gandu informarell, Amy Adams, tiboa eragiteko komunikabideen konSam Rockwell. Urplizidade aktiboaren inguruko film bat tea: 2018. Iraupena: bikaina litzateke, baina hori hurrengo 132 minutu. baterako utziko dugu.

Gari eta Maldanbera zuzeneko grabaketan Gari eta Maldanbera taldeak zuzeneko diskoa grabatzeko bira egingo du; gaur dute aurreneko emanaldia, Lazkaon. Eguna: Gaur • Ordua: 20:15 • Lekua: Areria • Sarrera: 15€

Zarauzko bi talde Botikaxaharren Ganbaran norbait dabil egitasmoak kontzertu bikoitza antolatu du gaurko: Occhi di Farfalla eta Sofa taldeak ariko dira. Lekua: Botikaxahar (Segura) • Ordua: 22:00 • Sarrera: 8€

Amak taldea, Beasaingo jaietan Loinatz jaietan, mozorro eguna izango dute bihar. Eta eguna musikaz alaitzeko, Amak taldeak kontzertua egingo du. Eguna: Larunbata (4) • Ordua: 23:00 • Lekua: Bideluze plaza

LegoReggae jaialdia ekainaren 11n LegoReggae jaialdia bueltan da. Mellow Mood, Bad Sound eta Belen Natalí ariko dira, besteak beste, aurtengo jaialdian. Eguna: Ekainak 11 (22:00) • Lekua: Legorreta • Sarrera: 15€


Publizitatea 17 2022ko ekainaren 3a • # 469


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 469 • 2022ko ekainaren 3a

Komikia

Aliritzian

Joseba Telleria • Irakaslea eta ikaslea

Hirurogei itzuli eguzkiari

I

datzi hauxe burutzen ari naizen egunez, orain 60 urte, Azentzio bezperako asteazkena zuten aukeratua bi segurarrek euren ezkontza eguna. Gaur egun elkartzen direnei, ezkon sinadurak baino, ondorengo ospakizunak eman ohi die buruhauste handiagoa. Orduan, ordea, ezkontzaren sakramentua tarteko, elizarekin bete beharrekoek zuten lehentasuna bai ezkongaientzat eta baita euren familiakoentzat ere. Herriko bikarioari ezkontzeko asmoaren berri eman ondoren, deien edo proklamen garaia hasi ohi zen. Ezkondu aurreko hiru igandeetako meza nagusietan, elizako pulpitotik egindako sermoiaren aurreko deiak. Apaizak publikoki ezkongaien berri emateaz gain, elkartze hori gauzatzeko inork eragozpenik izanez gero, bikarioarengana agertzeko mezua zabaltzen zuen. Hiru aste horietan «halakoak deietan daude» izaten zen ahoz ahoko nagusia. Proklamen aldia gaindituta, patrifilio guztiak betez burutu zuten ezkontza Ama Jasokundearen elizan.

Ospakizunak aurrez zituzten hasiak. Orduan ez zen ohikoa lagunak bodako bazkarira gonbidatzea. Eurekin, batak zein besteak, Antonkaleneko jangelan egina zuten agurra nahiz festa. 1962ko maiatzaren 30ean, elizaz gain, Imaz jatetxea ere gaur egungo leku berean zegoen. Bertan elkartu ziren bi familietako 100en bat gonbidatu. Orduko menua, entremesak (urdaiazpikoa eta entsalada rusa), legatza bi eratara (saltsan nahiz frijituta) eta ondoren oilasko errea. Postrean ezkon-tarta. Eta haren lehen zatia emazteak senarrari moztutakoa. Txanpaina, kafea, kopa eta purua. Ohikoa zen bezala, bazkaria erdibana pagatu zuten ezkontideen gurasoek. GonbiIdatzi hauxe burutzen ari datu bakoitzarena naizen egunez, orain 60 125 pezeta (gaurko urte, Asentzio bezperako 0,75 €). asteazkena zuten Diamante ezteien ospakizuna, aukeratua bi segurarrek aurreraxeago, jaeuren ezkontza eguna tetxe berean eta menu bera bazkalduz egingo dugu. Energiaz betetzen gaituen gure eguzkiari itzuli gehiago emanez jarrai dezazuela!


Publierreportajea 19 Aizkorri futbol taldea

2022ko ekainaren 3a • # 469

Publierreportajea

Neska, zatoz Segurara futbolean jokatzera! egura Kirol Elkarteko egituraren barruko Aizkorri Goierri nesken kadete futbol taldeak denboraldi bikaina osatu du. 35 puntu lortu dituzte, 11 partida irabazi, bi berdindu eta bakarra galduta, multzoko bigarren sailkatuari –Danena KE-ri–11 puntuko aldera aterata, eta horrenbestez, Ohorezko mailara igo da. Lorpen horri jarraipena eman nahi diote orain. Xabat Maiozek eta Xabier Alustizak zuzendu dute Mutiloako, Ormaiztegiko, Zegamako eta Segurako neskez osatutako talde hau. Igoerari ez ezik, jokalarien artean sortu den lagun giroari eta lanaren poderioz lortu den kirol mailari balio handia ematen diete biek ala biek. Testuinguru horretan ulertu behar dira klubak datorren denboraldiari begira dituen bi erronkak: nesken egitura indartzea eta nesken senior mailan lehen aldiz taldea izatea.

S

Segurara joateko deia neskei Igoera lortu duten jokalarietako batzuk jubenilak izango dira datorren sasoian, baina nesketan jubenil mailako ligarik ez dagoenez, senior taldea sortzea beste aukerarik ez dute. Bestela futbola utzi beharko lukete, eta ez dute inondik inora hori gertatzerik nahi. Amaiur Berasategiren kasua da hori: «Asko hobetu dugu, eta konfiantza lortu dugu taldean. Jendea animatu nahi nuke hona etortzera». Iera Alustizak taldean duten giro onari egin dio aipamena. «Dagoen komunikazio eta konfiantza

Goiko irudian, igoera lortu duen taldearen argazkia. Behekoan, Aizkorri Goierriko jokalari baten irudia, Segurako Alustiza futbol zelaian. Ina Olaizola

Nesken senior taldea sortu behar du Aizkorri Goierri futbol taldeak datorren sasoirako

horrek hobeto sentitzea eta hobeto jokatzea eragin du». Uxue Areizagak, hiruretan gaztetxoenak, taldean «oso babestuta» sentitu dela nabarmendu du. Seniorretan jokatzeko ilusio handia du taldeak, eta klubak horren aldeko apustu sendoa egingo du. Horregatik, Segurara joateko deia egiten diete Goierriko neskei.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.