GoiBerri 467. zenbakia

Page 1

zk. 467 2022ko maiatzaren 20a www.goiberri.eus

Iritzia Uxue Fernandez Lasa. Lurrean, lurraz, lurrarekin

03

10-11

Erreportajea

Goiener kooperatiba, hamar urte energiaren trantsizioan pizgarri

04

Ibiltari

14-15

Zumarragako Argisao, Belokiren itzalean geratutako mendia

Jexux Mari Alberdi _Euskara teknikaria

«GAUZAK ERRAZTEN ETA LAGUNTZEN SAIATU IZAN NAIZ BETI UDALEAN»


02 Publizitatea # 467 • 2022ko maiatzaren 20a


Iritzia 03 Uxue Fernandez Lasa • Irakaslea eta kirolaria

2022KO MAIATZAREN 20A

# 467 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Lurrean, lurraz, lurrarekin

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Miren Sudupe

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 943-30 30 35 hitzakide@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

B

erdeguneak, udalerrietako parkeak, ak ezagutu eta ildo horri jarraitzearen aldekoa natur guneak eta mendi magalak ge- naiz ni. Oraintxe ari da natura bor-bor izkina roz eta murriztuago, azken asteko denetan, begien gozagarri, usaimenaren bizizenbait egunetan bezalako bero sapa garri eta belarrien goxagarri: gereziak gorriegiten duen egunetan itzala emateko ederrak tzen, sagarrondoak loretan, basa marrubiak ezliratekeen zuhaitzak ipurdiker-eskubi txiki bezain gozo tik moztuta zein espaloietamendirako bideetan, ilarra ko baldosek itota sustraiak zein baba lekan baratzeetan, nora bota topatzeko zailtabero-egunen segida tarteko sun handiz, porlanak geroz zenbait larretako belarra ere eta irentsiago, eraikin eta gaontzeko ebakita eta txori rabiaz gainezka ikusten ditut kantuak egunsentitik ilunabazterrak, lurrari duen babarrera arte melodia atsegilioa ateratzeko aitzakia manean, besteak beste. Uxue Fernandez Lasa kulu hartuta, hala dabiltza Etxebizitzen, luxuzko hoIrakaslea eta kirolaria zenbait lekutan, nahi eta kotelen, turistentzako alokatumeni baino gehiagotan, nire riko apartamentuen eta aniritziz. Naturarekiko harretzerako higiezinen merkatumana asfaltaturiko lurretik Baratze eta soroetan ko joeraren zurrunbilotik albaletor bezala, porlan hazia denduta, lurra uneko etekina erein eta berez eremu horiek bete-beteko garaia da ateratzeko ustiatzetik dishau, naturarekiko halakoak sortuko bailiran, tantzia dezenteko tartera, naturalki. Noiztik da hori beerrespetua, garaian bai bizi-filosofian eta baita netako lurraren balioa, espegaraiko produktuak, jardunbidean ere, jo eta ke ari kulazio eta kontsumo eta kaden herritar ugarirekin egin pitalismoak ezarritako siste- bertako ekoizpena eta dut topo egunotan. Baratze halako balioen alde eta soroetan bete-beteko gama zapatzailearena ez bada? Lurra, planetaren izena baraia da hau, naturarekiko herria eraikitzeko karrik da gure kasuan, ala baerrespetua, garaian garaiko eredu baten ispilu du beste zentzu, izaera eta produktuak, bertako ekoizeraginik? pena eta halako balioen alde Lurrari entzun, bere erritherria eraikitzeko eredu bamoak errespetatu, elikadura-burujabetza eta ten ispilu. Hori bai auzolana! Eutsi horri, San tokiko ekoizpen eta ekonomia sustatzeko es- Ixidro eguna igaro berri denez, segi lurrean lutrategiak erdigunera ekarri, lurrarekin harmo- rraz lurrarekin gozatzen eta uzta emankor on, nian bizi, berak eskaintzen dizkigun baliabide- denoi!


04 Hitz-aspertuan Jexuxmari Alberdi • Euskara teknikaria

# 467 • 2022ko maiatzaren 20a

Elkarrizketa

Jexuxmari Alberdi Urretxuko Udaleko Euskara teknikaria

«EZAGUTZAN ERABILERAN BAINO SALTO HANDIAGOA EGON DA» Jexuxmari Alberdik (Urretxu, 1959) 39 urte eman ditu Urretxuko Udaleko Euskara teknikari postuan. Lau hamarkada euskararen alde lanean. Uztailean hartuko du erretiroa. Alberdik arrastoa utziko du, bai Euskara teknikari gisa eta baita lankide gisa ere. «Pena handia ematen digu» esan zuen bere lankide batek elkarrizketa egiten hasi aurretik.

Ze ikasketa egin zenituen. Lehenengo ikasketak Labeagako mojen ikastetxean egin nituen, 7 bat urterekin La Sallera joan nintzen eta 14 urterekin institutura. Institutuko garaien oso oroitzapen ona dut: etxetik institutura, institututik frontoira eta plazara. Futbol pixka bat eta pilotan asko. Frontoian ordu asko pasatzen genituen. Ondoren,

Ingeniaritza ikasketak egin nituen, Donostiako Amara auzoan, Peritu eskolan.

Nolatan hasi zinen Urretxuko udaletxean lanean? Ingeniaritza ikasketak bukatu ondoren, 22 urterekin, soldadutzara joan nintzen. Soldadutzatik itzuli nintzenean, udaltzain bat etorri zen gure familiaren dendara, eta atean iragarki bat jartzeko

baimena eskatu zigun: euskarazko itzultzailea kontratatzeko deia zen. Izena eman nuen eta handik egun gutxi batzuetara azterketa egin genuen. Bigarren gelditu nintzen, eta lehenengoak uko egin zion lanpostuari. Hala, ni hartu ninduten.

Donostian Ingeniaritza ikasketak egin zenituela aipatu duzu. Zure gura-


Hitz-aspertuan 05 Jexuxmari Alberdi • Euskara teknikaria

2022ko maiatzaren 20a • # 467

Testua: Asier Zaldua Argazkia: Gorka Gomez

1983an hasi nintzen. Legealdi hartan Juanito Arbizu zen alkatea. Zinegotzien artean Jose Mari Lasa eta Jose Luis Garmendia zeuden. Beraiek arduratzen ziren euskararekin lotutako kontuez; Kaixo aldizkariaz, adibidez. Garai hartan administrazio funtzionamendua neurri handi batean gazteleraz zen, eta lan bolumen handiena gazteleratik euskarara itzultzea zen. Gainera, ez genituen egungo baliabideak. Bi hiztegi erabiltzen nituen: Luis Mari Mujikarenak biak. Bata euskarazkoa zen eta bestea gaztelerazkoa. Hasieran iragarkiak eta aktak itzultzen nituen batez ere. Bulego orokorrean lan egiten nuen. Hasieran idazteko makinarekin lan egiten genuen, ondoren idazteko makina elektrikoa iritsi zen eta geroago ordenadorea heldu zen.

Zure lana izugarri aldatuko zen 39 urte hauetan. Bai horixe! Itzulpenari dagokionez, ikaragarri aldatu da. UZEI erakundeak hiztegi espezifikoak sortu zituen: administrazioari, ekonomiari, biologiari... buruzkoak. Egun itzultzaile neuronala daukagu. Eusko Jaurlaritzaren aplikazio hori oso ona da: testua jarri eta berehala egiten du itzulpena; hori bai, gainbegiratu egin behar da modu automatikoan sortutako testua.

Garai batean baino askoz ere baliabide gehiago dituzue, baina zuen funtzioak ere garai batekoak baino gehiago izango dira beharbada.

soek ez al zuten nahiago zuk ingeniari bezala lan egitea? Ez dakit, baina pozik jarri ziren udaletxean hasiko nintzela lanean jakitean. Soldadutzara joan aurretik herriko ikastolan ordezkapen bat egin nuen, irakasle.

Familia euskaltzalekoa zara. Bai. Etxean euskaraz egin dugu beti.

Gurasoak euskaldunak ziren, amona etxean genuen eta bera ere euskalduna zen, baserrikoa gainera... Amona Mendizabal baserrikoa zen eta gure ama Santiñe baserrikoa. Aita, berriz, Eitzagakoa.

Nola gogoratzen dituzu Urretxuko udaletxean lanean eman zenituen lehen urteak?

Gaur egun garai batean baino funtzio gehiago ditugu, bai. Euskara teknikariak euskararekin lotura duten gai guztiez arduratzen gara. 1990eko hamarkada hasieran udaletxeko langileen hizkuntza eskakizunen kontua antolatu behar izan genuen: bakoitzari zegokion hizkuntza eskakizuna ezarri, gaitasunik ez zutenak ikastaroetara bidali... Euskararekin lotutako diru-laguntzen kudeaketaz ere arduratzen gara. Udalak hazi egin dira, geroz eta zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte, eta geroz eta lan-


06 Hitz-aspertuan Jexuxmari Alberdi • Euskara teknikaria

gile gehiago dituzte. Bola handitu egin da.

# 467 • 2022ko maiatzaren 20a

Zein da?

Duela gutxi arte osoko bilkuretan aldibereko itzultzaile lana egin duzu, gainera. 2007an hasi nintzen aldibereko itzulpenarekin. Iñaki Zabala alkateak interpretea behar zela pentsatu zuen eta niri tokatu zitzaidan. Euskarazko interbentzioak gaztelerara itzultzen nituen, euskara ulertzen ez zuten zinegotzientzat. Legealdi honetan utzi diot lan hori egiteari, zinegotzi guztiak gai direlako euskarazko jarduna jarraitzeko.

Aldibereko itzultzaile lana ez zen erraza izango. Hiru legealdi haietan osoko bilkura eguna urduri ematen nuen. Osoko bilkura heldu aurretik eskuratzen nituen gai zerrenda eta dokumentazioa; baina gero osoko bilkuran bertan bat-bateko eztabaidak sortzen dira, eta bat-batean horri buelta ematea… ez da batere erraza.

Euskara planak garatzea izan da zure beste arduretako bat. Bai, Eusko Jaurlaritzak euskara planak onartu izan ditu (EBPN, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia; ESEP, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana), eta handik jarraibideak eta gomendioak heldu izan zaizkigu, planak egiteko lagungarri. Antzeko eskemarekin lan egin izan dugu udal guztietan: irakaskuntza, euskalduntzea eta alfabetatzea, familia transmisioa, enpresa mundua, kirola, kultura, komunikabideak, publizitatea... Hasiera batean udal bakoitzak ahal zuena egiten zuen, betiere herri bakoitzeko egoeraren arabera. Gure kasuan, Zumarragarekin eta Legazpirekin harreman estua izan dugu beti.

Euskararen egoera asko hobetu al da azken 40 urte hauetan? Aldaketa egon da. Ezagutzan erabileran baino salto handiagoa egon da. Aspalditik erabileraren kale neurketak egiten ari gara Zumarragarekin batera, eta hor ez da aldaketa handirik nabaritzen. Azken 16 urteetan kaleko erabilera %23 inguruan dabil. Ezagutzari dagokionez, %68koa da Urretxun. Eta udaletxean, langile gehienak, ia denak, euskaldunak gara. Funtzionamendua, neurri handi batean, euskaraz egiten da, edo ele bietan. Kanpoko idatziak ere, asko euskaraz sartzen dira. Anekdota bezala, garai batean Santa Anastasia jaietako Euskal Jaiko karrozen desfileko testuak

Lan eta bizi, dena Urretxun

J

exuxmari Alberdi urretxuar petoa da. Primeran oroitzen du bere haurtzaroko Urretxu nolakoa zen. «Herri txikia zen eta denok elkar ezagutzen genuen. Ez zeuden egungo tresnak, eta umeok kalean jolasten genuen. Gernikako Arbola plazan asko ibiltzen ginen», gogoratu du. San Martin auzoan jaio zen eta ondoren bere familia Estrellaneko etxera joan zen –egun Bidegorri arropa-denda dagoen tokira–. «Arropa-denda genuen bertan. Amonak jarri zuen. Joste lanak egiten zituen, mertzeria bat jarri zuen eta pixkanaka denda hazi egin zen. Dendak Zabaleta zuen izena. Aita-amak bertan lan egin zuten eta gu ere bertan ibili ginen. Estrellaneko eraikina 1978an bota zutela uste dut. Etxe berria egin arte Jose Mari Lasa plazan egon ginen (orain gozoki-denda dagoen tokian), eta etxe berria egin zenean berri-

ro lehengo tokira joan ginen», aipatu du Alberdik. Alberdi-Sasieta sendiak 1990 inguruan itxi zuen jantzi-denda. «Ordurako, dendako martxa anaia-arrebon esku zegoen, baina denok lanean ari ginenez, dendari bukaera ematea erabaki genuen». Gernikako Arbola plaza, San Martin auzoa, Estrellaneko etxea... bere bizitzako toki garrantzitsuak izan dira. Baita udaletxea eta kultur etxea ere, bertan lan egin baitu azken 39 urteetan. Udaletxean eta kultur etxean arrastoa utzi du. Bere lankide batzuei Alberdiri buruzko iritzia eskatu diegu. «Pertsona ona da, izaera onekoa. Beti lanerako prest egon da. Laguntzeko prest. Taldean lan egiteko prest. Azken egunera arte. Bere jarrera ona, baikortasuna eta izaera lasaia direla eta, asko maite dugu», aipatu dute.


Hitz-aspertuan 07 Jexuxmari Alberdi • Euskara teknikaria

2022ko maiatzaren 20a • # 467

«Funtzionamendua gazteleraz zen eta lan bolumenik handiena gazteleratik euskarara itzultzea zen» «Hasiera batean udal bakoitzak ahal zuena egiten zuen, betiere herri bakoitzeko egoeraren arabera»

kaltzale elkartearen sorreran parte hartu zenuen. Euskara elkarte baten beharra ikusten zen bi herriotan, eta lagun kuadrilla bat elkartu ginen elkartea sortzeko. Urretxu eta Zumarragako udalei eta beste eragile batzuei jakinarazi genien proposamena, eta aurrera. Elkartea legeztatu, bazkideak lortu… Lehen proiektua Otamotz aldizkaria sortzea izan zen. Hasiera hartan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmenak ere sinatu ziren bi herriotako elkarteekin. Lehenengo urrats bat izan zen, bi herrietako elkarteetan euskararen aldeko kontzientzia pixka bat hartzeko. Urte batzuk geroago, beka bitartez, Jose Luis Ugartek toponimia lana egin zuen eta Xabi Lasak bi herrietako euskarari buruzkoa. Toponimia lana Euskaltzaindiaren bilduman egotea lortu genuen. Merkataritzan eta ostalaritzan ere lan handia egin zen (hiztegiak, ikastaroak, kartelak...) bi udalekin sinatutako hitzarmenen eskutik.

Ia 40 urte eman dituzu Urretxuko udaletxean lanean. Zer eman dizu lan horrek?

gazteleraz idazten zituzten kuadrilla gehienek, eta gaur egun, berriz, euskaraz idazten dituzte. Lehen gazteleratik euskarara itzuli behar nituen eta egun alderantziz. Gainera, kuadrilla batzuk euskaraz bakarrik argitaratzeko eskatzen dute.

Gaur egun erabilera da erronka nagusia, beraz. Gaztetxoen artean euskara eskolako hizkuntza dela dirudi. Eskolatik kanpo erdaraz egin behar dela iruditzen zaie askori. Azken urteetako gure saiakerak hortik doaz. Kirol elkarteekin, batez ere, lan handia egin dugu. Kirolak indar handia du eta gazte jende asko mugitzen du. Enpresetan ere erronka handia dugu. Oraindik ez gara behar bezala iritsi. Euskaraldiaren eskutik gerturatze bat izan dugu, baina lan handia dago oraindik. Gazte askok ikasketak euskaraz egiten dituzte, eta gero lantokietan beste egoera bat aurkitzen dute.

Urretxuko Udaleko Euskara teknikaria izateaz gain, Zintzo-Mintzo eus-

Oso balorazio positiboa egiten dut. Lan honi esker arlo guztietako jendearekin harremana egin dut. Euskara Sustatzeko Ekintza Planak adar asko ditu, eta ekimenak aurrera eramateko eragile guztiekin lan egin behar duzu: ikastetxeak, gurasoak, kultur elkarteak, kirol elkarteak, merkatariak, etorkinak, enpresak... Udal barruan ere, departamentu guztiekin izan dut hartu-emana: itzulpenak direla, zuzenketak direla, diru-laguntzak direla…

ematen, gertutasuna eskaintzen... saiatu naiz beti. Laguntzeko gaude. Gure helburua euskara gehiago erabiltzea da, beste gauza batzuk baztertu gabe eta inori kalterik egin gabe.

Ze gomendio emango zenioke zure ondorengoari? Orain arte egindakoari eutsi diezaiola, eta esparru berriak jorratu: teknologia berriak eta abar. Zorte ona izan dezala! Kale erabileran, ea %23tik %33ra iristen garen laster.

Mezuren bat oraindik lankide dituzun horientzat? Eskerrak eman nahi dizkiet, laguntza behar izan dudan guztietan eman didatelako. Denekin ondo konpondu naiz beti. Bakoitzak bere lanpostuan ahalegina egin dezala lan eta zerbitzu hizkuntza euskara izan dadin. Udalari ere eskerrak eman nahi dizkiot. Agindutakoa ahalik eta ondoen betetzen eta ekarpenak egiten saiatu naiz. Komunikabideei ere eskerrak eman nahi dizkiet, beti laguntzeko prest egon direlako.

Zer egin behar duzu erretiroa hartzen duzunean? Ez daukat ezer berezirik pentsatuta. Oraingo martxan jarraitu, baina beste erritmo batean. Bizikletan pixka bat gehiago ibiliko naizela pentsatzen dut. Bestalde, Euskal Herriko azokak eta feriak gertutik ezagutu nahi ditut. Osasuna eta denbora librea edukiz gero, gauza asko egin daiteke.

Zein esango zenuke izan dela zure ekarpena? Itzulpenak egiterakoan, ahalik eta zuzenena eta zorrotzena izaten saiatu naiz, euskarazko bertsioak ulergarriak izan daitezen. Gainontzekoan, ahuleziak ikusi ditudan esparrutan eragiten saiatu naiz. Ikasle etorkinentzako egitasmoak, adibidez, indar handia hartu du. Kanpotik datorren familia bati halako tresna bat eskaintzea garrantzitsua da oso. Une honetan kirolean eta lan munduan dugu erronka. Ezagutza badago. Orain, euskaraz egiteko ohitura hartzea behar dugu.

Beti irribarrea ahoan duzu. Umore ona eta adeitasuna ere euskararen lagun dira, ala? Gauzak errazten, laguntzen, konfiantza

«Lehen karrozen desfileko testuak gazteleratik euskarara itzuli behar nituen, eta egun, alderantziz» «Kirolean eta lan munduan dugu erronka: ezagutza badago, euskaraz egiteko ohitura hartzea behar dugu»


08 Herri jakintza Toponimia

# 467 • 2022ko maiatzaren 20a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Mazala: Adjektiboa, pertsonekin erabiltzekoa. Gaztea, soraila, lerdena. Goxoa eta atsegina, izaera onekoa. Noblea, samurra eta adeikorra. ‘Mazalmazal’: adberbioa. Umil-umil, harrokeriarik gabe.

«Txerri goseak ezkurra amets»

1990-5-19. Harri jasa bortitza egin zuen Goierri behealdean, bereziki Ordizian eta inguruetan; kalte handiak. 2010-5-24. Pedro Garcia mendigoizale ordiziarrak Everest mendiaren gailurra zapaldu zuen.

Gabezian dagoenaren irrika eta goranahia adierazteko erabiltzen den esaera. Ez daukanak, eduki nahi. Eta, hedaduraz, goseak dagoenak beti janaria buruan.

Toponimia

Otsaurte, otsoen pasabidea

/otsáartè/ ahoskatzen dute eta azpimarratu beharra dago oso izen zaharra dela, XV. eta XVI. mendeetako agirietan aipatzen baita, aldaera hauekin: Osaurtebea (1430), Osaurte (1574). Leku-izenaren etimologiari begira jarriz, bi osagai ditugula esan behar da lehenik: ‘otso’ eta ‘urte’. Lehenengo osagaiak Gipuzkoan XX. mendearen hasieran desagertu zen basa-animaliari egiten dio erreferentzia, eta ez ‘hotz’ hitzari Otzaurte aldaerak iradokitzen duen bezala. Pentsa liteke azken aldaera hori Zegamatik kanpo asmatu eta trengeltoki ezagunari esker zabaldu zela.

‘Urte’ osagaia: pasabidea

Otsaurteko benta. Otsaurte izenaren parekoa litzateke Urbasako Otsaportillo ere. Jose Luis Ugarte Testua: Jose Luis Ugarte

L

eku-izenak izen propioak diren neurrian ez dute adierarik eta ez dira hiztegi arruntetan topatzen. Alferrik ibiliko gara Elhuyar hiztegian Aierdi, Atagoiti edo Zubilleta izenen esanahia bilatzen, ez baitute esanahirik. Sortu zirenean, duela mende asko (goiko adibideen kasuan), ordea, kontuak bestelakoak izango ziren. Bazuten esanahia, hitz edo esamolde arruntak ziren neurrian. ‘Aierdiak’ leku aldapatsuak izango ziren; ‘ate gutiak’, mendate txikiak; ‘zuhilak,’ trongoak edo egur hilak… Erabiliaren erabiliz, hitz edo esamolde arrunt horiek izen propio bilakatu ziren, nahiz eta herritarren hizkera-moldeak aldatu. ‘Aiher’ hi-

tza galdu egin da Goierrin eta, haren ordez, ‘aldapa’ eta ‘erripa’ nagusitu dira gero; ‘ate’ hitza ‘gain’ bilakatu da; ‘guti’ hitza, ‘txiki’; ‘zuhil’, ‘egur’… Alabaina, aspaldi sortutako leku-izen asko gorde egin dira eta oraindik ere bizirik daude, aldaketa batzuk gorabehera. Otsaurte leku-izenarekin gauza bera gertatu da. Erdi Aroan izen arrunta izango zen, baina denborarekin izen propio bilakatu zen hainbat lekutan. Izan ere, guretzat Otsaurte bakarra badago ere, gehiago ere badira Gipuzkoan eta Nafarroan zehar. Goierritarrok Otsaurte leku-izena Zegama eta Partzoneria artean dagoen mendatea erreferitzeko erabiltzen dugu eta ondo ezagutzen dugu, besteak beste, bertan dagoen bentarengatik, dena esan behar bada. Zegamarrek

Bigarren osagaiak, berriz, mendate edo paso adiera dauka, ez baita ‘urte’ amaiera duen mendate bakarra Goierrin. Hortxe ditugu Oaçurtia (1401) eta Mendiaçuurte (1401) Legazpi eta Zegaman artean, eta Urretxu eta Antzuola artean, hurrenez hurren. Lehengoa, gaur egun Oazurtze izenez ezagutzen da, eta bigarrena, Mendiako zabala izenez. 1418. urtean Partzoneriako testu zaharretan aipatzen den Ochopasatola izenak, Otsaurte izeneko lekuari lotuak, hipotesi hori indartzera dator. Hortaz, Otsaurte leku-izenak jatorrian, izen propio bilakatu aurretik, bazuen esanahia eta hauxe zen: ‘otso urtea’ edo ‘otso pasabidea’. Horrelako esamoldeak ohikoak dira otsoa bizi izan den lekuetan, eta ez bakarrik Euskal Herrian. Aitor Azpiazu ikerlariak oso ondo azaldu zuen kontu hori Burdinola elkarteak argitaratutako Txinpartak aldizkariko 34. zenbakian, Otsoa Aizkorrondoan: apunteak eta osagarriak artikuluan.


Bertsoa • Kate motzean 09 Mikel Tapia Aierbe • Jaione Castrillo Aduriz

2022ko maiatzaren 20a • # 467

Gaiak hala dio

Kate motzean Jaione Castrillo • Itturritxiki guraso elkarteko kidea

«Txikitatik jotzen ditut trikitia eta eskusoinua » Mikel Tapia Aierbe

Gaia: Argi indarra Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz Doinua: Iparragirre abila dela Argindarraren prezioa dabil Etxe ugari astintzen Iberdrolako presidenteak Nahiz ez duen entenditzen Hartu gaitu tontotzat Ta bere diru poltsak Segituko du handitzen Argiak ere etxe guztiak Ez ditu berdin argitzen Herri mailako mugimenduak Borborka dabiltz heltzean Burujabetza lortu nahi degu Europaren babesean Baina berriz enpresa Haundien interesa Ordainduko da etxean Gaur egun duten argia eta Indarra apaldu ezean

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Haur Hezkuntzako irakaslea da Jaione Castrillo Aduriz (Astigarraga, 1982), eta Itsasondoko Itturritxiki guraso elkarteko kidea. Haurren hezkuntzak arduratzen du, «egungo eta etorkizuneko gizartearen giltza baitira haurrak».

Guraso elkartetik zer ekintza antolatzen dituzue urtean zehar? Gau Beltza, azken urteetan indarra hartuz doana, Gaztainjana, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Mendi irteera, gurasoentzat hitzaldiak, goizetako zaintza eta eskola kirola antolatzen ditugu.

Zer zaletasun dituzu? Musika, txikitatik, trikitia eta eskusoinua jotzen ditut. Horrez gain, eskulanak egitea izugarri gustatzen zait, alanbrea lantzeko zaletasuna dut.

Pelikula bat edo telesail bat. Gaztetan Friends telesaila gustuko

Kolore bat.

nuen, eta gaur egun ere gustura ikusten dut atalen bat edo beste.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Liburu bat. La calle de la Juderia aspaldian irakurri

Jaso duzun oparirik bereziena.

Bertsolaria: Beñat Torres Lete Gaia: Kurtso bukaera

Bi ditut, semeen jaiotza egunak.

nuen baina oraindik ere gogoan dut, eta azken irakurketen artean Miñan.

Ezkontza egunean familiako hainbat kidek guri dantzatzeko agurra ikasten aritu zirela ohartzea.

Musika talde edo abeslari bat.

Amets bat.

Amak.

Familiarekin bidaia handi bat egitea, Perura adibidez.

Abesti bat. Txoriak txori. Oporretarako leku bat.

HURRENGOA »

Urdina.

Bizitzako plazer txiki bat. Lo egite.a

Momentu honetan, igerilekua edo hondartza duen leku ederren bat.

Goierriko txoko bat.

Zer gosaltzen duzu?

Itsasondon biziko ez bazina...

Kafea ezin falta gosarian.

Astigarragan biziko nintzateke.

Urkia.


10 Erreportajea GoiEner kooperatibak 10 urte

# 467 • 2022ko maiatzaren 20a

Erreportajea GoiEner kooperatibak 10 urte beteko ditu aurten. Energia trantsizioaren aroan hitzetatik ekintzera jauzia egin du urte hauetan.

HITZETATIK EKINTZETARA JAUZIA Testua eta argazkia: Ariane Vierbücher

G

oiEner kooperatiba 2012an sortu zen Euskal Herrian, oligopolio energetikoari erantzuteko. Hamar urte hauetan, energia berriztagarria sortu eta merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba hau haziz joan da eta eredu inspiratzaile bihurtu da eredu energetiko berri baterako trantsizioan. Gizartearekin «erabat lotutako» proiektua dela azaldu dute Agurtzane Allur (Legorreta, 1981) eta Aitzol Barandiaran (Ataun, 1986) GoiEner taldeko bazkide-langileek; «irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da, boluntarioen lanarekin urratsak ematen hasi zena eta oraindik eskaintzeko ezer ez zuenean, 500 bazkide lortu zituena, eta herritarrei begira eta herritarrentzat lanean

hasi eta hortan mantentzen dena». Energia ereduaz harago, «gizarteak gaur egun dituen erronka askori erantzuten saiatzen» ari direla kontatu dute, eta hortxe dago baita ere, «GoiEner militante gutxi batzuen proiektu txiki bat izatetik, ezinbesteko bihurtzera eraman gaituena». GoiEnerren ikuspegiaren ezaugarri nagusiak dira, «pobrezia energetikoa arintzea, energia sortzeko eredu garbiagoen eta berriztagarrien aldeko apustua, kontsumo jasangarria, aktibismo demokratiko eta parte-hartzailea, tokiko ekonomia indartzea inguruko jendea enplegatuz, bere lurraldean zergak ordainduz eta tokiko ondasunak eta zerbitzuak kontratatuz, pertsonak erdigunean jartzea, emakumeen eta gizonen ordezkaritza zuzena, gertutasuna eta euskaraz eta euskaratik ekitea», besteak beste. Era berean, beste eskualde batzuetan energia berriztagarrien kooperatibak

sortzen laguntzen du GoiEnerrek, «tokiko erresilientzia energetikoa, demokratikoa eta berriztagarria areagotzeko» helburuarekin. «Gure ereduan sinisten dugu, eta nahi dugu beste toki batzuetan ere hedatzea, uste dugulako eraldaketaren bidean indartsuago izango garela GoiEner metodologia zabaltzen badugu, sareak ehuntzeko aukera emango baitigu». Formakuntza ere esparru «oso garrantzitsua» da GoiEnerrentzat. Proiektuaren lehen pausoak bide horretan eman zituzten; «hasi etxean jasotzen ditugun fakturen irakurketatik, komunitate energenetikoak sortzeko formakuntza saioetaraino». Izan ere, formakuntzaren bidez, «erremintak» eskaintzen dizkiete herritarrei eta eragile desberdinei. GoiEnerretik diote energia –eta bereziki elektrikoa–, «gure gizartearen oinarrizko ondasun bihurtu da gaur egun, ia janaria edo ura bezain oinarriz-


Erreportajea 11 GoiEner kooperatibak 10 urte

2022ko maiatzaren 20a • # 467

koa». GoiEnerrek nahi du «herritarrek oinarrizko ondasun mota horren gaineko kontrola berreskuratzea eta horren garrantziaren inguruan kontzientzia hartzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra sustatuz». GoiEnerren helburua da, «herritarrentzako subiranotasun energetikoa berreskuratzea, gaur egun liberalizatuta dauden sektore elektrikoaren zatietan sartuz, hau da, merkaturatzea (bazkideentzako energia salerosketa) eta energia sortzea».

Sorkuntza erronka

Agurtzane Allur eta Aitzol Barandiaran GoiEnerreko bazkide-langileak, Ordiziako Mallutz industrialdean duten egoitzan.

HAINBAT DATU Hamar urte hauetan GoiEnerrek hazkunde nabarmena izan du.

» Bost bulego Ordiziako Mallutz industrialdean, Goiekiren enpresen inkubategian zabaldu zuen lehenengo bulegoa. Beste lau ireki dituzte gerora; Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Arrasaten ere ireki nahi dute bat.

» Bazkideak eta kontratuak 33 bazkiderekin hasi zen 2012an. Gaur gaurkoz 16.100 bazkide eta 21.000 kontratu dituzte.

» Egan Sarea Egan Sarea barne prozesuan murgilduta daude orain. Boluntarioak eta langileak ari dira parte hartzen. Hausnarketarako eta etorkizunari begirako espazioa da.

Kooperatiba 33 bazkide sortzailerekin hasi zen 2012an, Ordizian. 2013an sortu zuten merkaturatzailea, eta 2015 inguruan hasi energia sortzen, hala, hasieran finkatutako helburuak lortuz pixkanaka. Gizartean ere eragiten dute, eta zenbakietan transformatzen da eskaintzen duten «konfidantza». 2019an «10.000 bazkidetara» iritsi zen. Une honetan, «16.100 bazkide eta 21.000 kontratu» dituzte. GoiEnerren arabera, helburua da «gero eta herritar, enpresa, gizarteekonomiaren arloko erakunde eta erakunde publiko gehiago erakartzea». Helburu hori lortzeko, lehen erronka herritarrak energia berriztagarriaren sorkuntzan eta kontsumoan inplikatzea da, modu parte-hartzaile eta demokratikoan». GoiEnerrek beharrezko duen energia sorkuntzara iristea da duen erronka nagusienetako bat, eta horretara iristeko, estrategia desberdinak dituzte. «Plaka fotovoltaikoak ipintzeko azterketak egiten ari gara, hidroelektrika baten jabe gara, OUJn (Oñatiko ur-jauziak) sartuta gaude, eta gero daude bestelako sorkuntza proiektuak, Nafarkoop kooperatibaren bidez eta bazkideen ekarpenei esker garatzen direnak». Azken horiek ekarpen leihoak bezala ezagutzen dira, eta proiektu anbiziotsuak posible egin ditu. Adibidez, Ikastoletan Argi hezten proiektua martxan jartzeko balio izan du: «Hego Euskal Herriko ikastoletan plakak jarri ditugu, bi helbururekin, beraiek hortik sortzen dena kontsumitzea, soberakinak kooperatiban kontsumitzea eta gainera, formakuntza saioak egitea ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin argindarraren inguruan eta energia burujabetzaren inguruan».

GoiEner kooperatiba 2012an sortu zen Ordizian, oligopolio energetikoari erantzunteko asmoz Lehen erronka da herritarrak energia berriztagarriaren sorkuntzan eta kontsumoan inplikatzea

Une honetan, Nafarkoopen bidez laugarren ekarpen leihoa zabalik dute, beste ikastola batzuetan eta Martin Ugalde kultur parkean ere plaka fotovoltaikoak jarri ahal izateko. Erantzuna bikaina izaten ari dela kontatu dute. Energia komunitateak ere «atal garrantzitsu» bat dira sorkuntzari dagokionean, «gure jakintza hortxe txertatzea nahi dugu, eta saiatzen gara baliabideak ematen herritarrak ahaldundu daitezen». Europar proiektuetan parte hartzen ari dira, eta hortik «jakintza handia» ari dira jasotzen, GoiEnerren egunerokoan aplikatzen ari direna. Smartliving proiektua da bat; «eraikinetako efizientzia energetikoa neurtzeko erremintak emango dizkigu honek, zeren energia berriztagarriena da sortzen ez dena». Ipar eta hHego Euskal Herria batzen dituen Hidro-Ttipi proiektuan ere lanean ari dira. «Aztertu dira antzinako presa eta errota hidroelektriko txikiak, eta helburua haien mapa bat osatu eta energia iturri fidagarri eta berriztagarri modura, berriz martxan jartzea da». Laster hamar urte beteko ditu GoiEnerrek, eta diote, «hau hasiera baino ez» dela. Aipatutako proiektuak «garatzen jarraitu eta berriak abiatzeko ilusioz gaudelako eta behar hori sentitzen dugulako». Haiekin batera bidea egitera animatu dute gizarte osoa. «Trantsizio energetikoaz hainbeste hitz egiten ari den honetan, ekarpen txiki batekin, hitzetatik ekintzetara igarotzeko aukera bat delako».


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 467 • 2022ko maiatzaren 20a

Erretratua

LAGUN TALDEA 1983-84 urte inguruko argazkia da, Beizaman. Jexux Otaegi

duz egunari amaiera emanaz. Udazkenean eta urte guztian zehar inguruko mendietara jotzen zuen naturarekin kontaktuan egonez. Nerabezaroan gure kabuz beste egun pasa batzuk antolatzen genituen, Ikastoletako jaietara adibidez.

Azentzioak

N

Alaitz Otaegi Eskisabel Legorreta

erabe garaian gure planetako bat taldean egun pasak egitea izaten zen, alde batetik inguruko txokoak ezagutuz; Beizamara, Herniora eta ondoren Zelatungo erromeriara… Lagunen arteko harremanak garatzeko balio izan zigun, baita taldekideen senideekin ere. Primeran pasatzen genuen, abestuz, dantzatuz, jolastuz. Txoko horietara joateko bideak ez genekizkien, baina laguntzeko prest edukitzen genuen gure aita [Jexux], bide lagun izateko naturaren eta bizitzaren lotura miresgarria ezagutuz. Belaunaldi ezberdinen arteko aberastasunaz konturatzeko ere balio izan zigun. Aitak belaunaldi desberdinen lotura eta bere zaletasuna (pasioa) lotzea gogoko zuen, udaberrian zizatan eta udazkenean onddotan. Herriko edo familiako talde bat joaten ginen Pirinioetara, gehienetan Belagua aldera, udaberriko berdetasunaren artean zizen usain berezia bilatzera, bide batez asteburu ederrak pasaz elkarbizitza ederrean. Behin, gauez iritsi eta kanpin denda jartzen arazoak, Eibarko batzuk lagundu ziguten zutik jartzen, umore ederrean afal-

Garai honetan hasi ginen herriko festetan parte hartzen. Batez ere hiru ekitaldi izaten genituen jomugan. Batetik, asteazkenekoa, Azentzio bezperako gazteen afaria. Ekitaldi honetan kuadrilla batek prestatzen zuen beste guztientzako afaria, hor ibiltzen ginen zer erosi ez genekiela...Otordu honek herriko gazteen harremanak sustatzen zituen. Bestetik, larunbatean paella lehiaketa eta mozorroak. Egun borobila. Paellarako erosketak egin, baliabideak ekarri (mahaiak, sua…) ondoren lagun artean herri bazkaria eginez. Mozorroak prestatzea hilabetetako lana izaten zen, inauterien ondoren mozorroa aukeratzea izaten zen lehenengo pausoa (erabaki nagusia), gero nola egin erabaki, eskura genituen baliabideekin: kartoia, maindireak, sehaskak. Partxisa, txerria, ipotxak izan ziren mozorroetako batzuk. Ipotxez mozorrotu ginen egunean nahiko barre egin zuten herritarrek, hankak oso motzak baikenituen eta horiekk altxatzean ipurdien mugimenduak grazia egiten baitzuen. Legorretan festetan blusak garrantzi handia du, asteazkenean jantzi eta festak bukatu arte ez baita besterik janzten belaunaldi desberdinetakoen artean. Herriaren kolorea zein kale giroa berotzen ditu. Gaur egunean ere ekitaldi horiek herriko festetan izaten dira. Gora Azentzioak!


Gaztejira 13 Joera aldaketak sareetan • Oier Fernandez

2022ko maiatzaren 20a • # 467

OIER FERNANDEZ Beltza kolore

oierfernandez_

Joera aldaketak sareetan gazteen artean Testua: Aitor Garmendia

I

nternetaren Nazioarteko Eguna ospatu berri da. 2005ean du jatorria egun horrek, eta hasiera batean urrian ospatzen zen arren, maiatzaren 17ra aurreratu zuten. Gazteak dira Interneten erabiltzaile nagusiak; Eustat euskal institutuaren arabera, 1524 urte arteko ia guztiek (%99,4k) erabiltzen du Internet. Ikerketa horren arabera, Interneteko erabiltzaileen %98k Whatsapp eta antzeko mezularitza aplikazioetarako erabiltzen du sarea, eta %87ak gainerako sare sozialetan parte hartzeko. Sare sozial horien inguruko ikerketa egin zuen Euskal Gazteriaren Behatokiak 2021. urtean. Bertan, adin tarte zabalagoa aztertu zuten (15etik 29 urtera) eta hirutan banatu zuten. Alde nabarmenak daude tarte bakoitzean erabiltzen diren sare sozialen artean.

Whatsapp nagusi Ikerketa horretan, Eustaten datuetan ez bezala, Whatsapp aplikazioa sare sozialen barnean sartu zuten, eta horixe da adin tarte guztietan erabilpen handiena duena. Halere, joera beheranzkoa dela dirudi; gazteenak (15-19 adin tartekoak) dira gutxien erabiltzen dutenak. Instagram eta YouTube doaz jarraian

eta, aldea txikia bada ere, horiek ere gazteenek erabiltzen dituzte gehien. Aldeak nabariagoak dira Snapchat zein TikToken. Horietan 15 eta 19 urte artekoak dira, nabarmen, gehien erabiltzen dutenak. Adin tarte horretako ia erdiak erabiltzen du TikTok. 20 eta 24 urte artekoetan, aldiz, bostetik batek; eta, 25-29 tartekoetan, hamarretik batek. Twitch zuzeneko transmisioetarako plataforma ere gazteenek erabiltzen dute gehien.

Facebook, geroz eta gutxiago Kontrakoa gertatzen da Facebookekin. 30 urtetik gertuen daudenen artean, erdiak erabiltzen du. 20-24 urte artekoetan, ostera, laurdenak soilik erabiltzen du eta, gazteenen artean, %8k baino ez. Twitterreko erabiltzaileei dagokienez, 20-24 urte artekoak dira nagusi. Adin tarte horretakoen erdiak erabiltzen du Twitter. Lan arloko sareei dagokienez, gazteenak dira Linkedin gutxien erabiltzen dutenak, eta gainerako bi adin tarteetan, %40 inguruko erabilera du. Tinder eta antzeko hitzorduetarako aplikazioetan ere 20 eta 30 urte artekoak dira gehien erabiltzen dutenak, %8 inguruk dio horrelakoak erabiltzen dituela.

AUZOlanA

A

spaldiko kontua da auzolana, gure arbasoen lan egiteko modua, bizitzeko modua eta antolatzeko modua. Batak besteari laguntzeko modua, eta batez ere elkarrenganako dugun beharra ulertzeko modua. Taldean antolatzen garelako, multzoka, borobilean eta elkarrekin. Egun hauetan konturatu naiz benetan AUZOlanAren beharraz, eta batez ere bere eraginkortasunaz. Auzoan konturatu naiz hontaz, eta aldi berean, bertan jarri dut praktikan. Auzokideekin, herritarrekin eta benetan bizi diren toki hori maite duten pertsonekin. Zer garrantzitsua den XXI. mendean, denok korrika eta presaka bizi garen mende honetan, erroei begiratzea eta sustraietatik loratzea. Bere garaian haur egin gintuen toki horretan eta horrentzako lan egitea. AUZOlanAk egiten gaituelako handi, indartsu eta zoriontsu. Gora auzoak, gora auzolanak eta gora Eitza eta Eitzatarrak!


14 Ibiltari Argisaora igoera Matxaindik

# 467 • 2022ko maiatzaren 20a

Argisaora Matxaindik

ITZALEAN GERATUTAKO MENDIA Testua eta argazkiak: Gotzon Aranburu

Pertsonekin bezalaxe, mendiekin ere gertatzen da fenomeno hau: alboan itzal handiko bat edukiz gero, norbera ezkutuan geratzea, gutxietsia. Hala esan daiteke Zumarragako Argisao mendiaz, baina baditu enkantu ezkutuak.

A

rgisaok ez du Antioko baselizarik magalean, ez du gurutzerik tontorrean, ez da bertan festarik edo erromeriarik ospatzen, eta ez da inongo gida turistikotan azalduko, baina baditu txoko erakargarriak, badu historia, eta bista ederrak ere bai. Ondo asko ezagutzen du Jonmikel Intsaustik Argisao, Ibiltari honetako gidariak. Urretxuko Aparizio auzotik abiatuta eta trenbidearen paretik joanda, Elgarresta auzoko Matxain baserrietara iristen da bidea. Matxain izeneko harrizko zubia zeharkatu behar da horretarako, eta hortixetik ikusten da ondoen Urola ibaiaren erro naturala: hemendik behera, Azkoitiarantz, oso aldatuta daude Urolaren urertzak, hormigoiz eta harriz josiak. Udaberri hasiera honetan, pagoen itzalean, ibaiak bere edertasun osoa erakusten du. 1827ko dokumentu batean azaltzen da dagoeneko ‘Puente de Machain’ toponimoa. Burdinola eta errota izan ziren hemen XVI. eta XIX. mendeen artean. Zumarragatar askok oso gutxi ezagutuko duten datu bat: gaur egun denentzako Urola ibaia dena, inguru honetako biztanleentzat Errekaundi izan omen da betidanik, ‘Rio Mayor’ doku-

mentu idatzietan. Dirudienez, Urola izena Aizpurutxo aldetik zabaldu zen, bai errekan gora eta bai behera. Intsaustik azaltzen duenez, hiru Matxain baserri izan dira: Goena, Erdikoa eta Barrena. Lehenengoa desagertuta dago; Norteko trenbidea egin zutenean karrilaren oso gertu geratu zen etxea, eta bertakoek alde eginda hustuta geratu zen. Erdikoa, 1980ko hamarkadan hustu ondoren, erabat berrituta dago gaur egun, baina Jose Luis Ugarte ikerlari legazpiarrak jaso zuenez, bere garaian «Gipuzkoan oso toki gutxitan ikus daitekeen antzinako sukaldea du (…) sukaldetik bertatik ematen zitzaion jaten ganaduari». Barrena, berriz, Balentziaga sendiarena da. Horrek esan nahi du Mikel Balentziaga futbolariak eta Jon Balentziaga kazetariak hemen dituztela zuztarrak.

Arizbakarretik Argisaoko gainera Matxain Erdikoa pasa eta berrehun bat metrora ezkerrera egiten duen pista da Argisao mendian sartzeko bidea, Zumarraga eta Legazpi arteko mugan dantzan. Argisaon pinudiak bakarrik ez, pagadi ederrak ere badaudela ikusten da hemen. Oilagorrek ere maiteak dituzte zoko hauek, atseden hartzeko eta elika-

Pinudiak bakarrik ez, Argisaon pagadi ederrak ere badaude, Arizbakar ingurura doan bidean ikus daitekeen moduan

tzeko. Aldapa dezentea igota, Arizbakar edo Errepublika Lepoa izenekora iristen da, 538 metroko garaieran. Gabiriarekin muga egiten du lepo horrek, bertako mugarriak erakusten duen moduan. Zergatik Errepublika Lepo? Ez dago garbi. Sobra ere, Errepublika garaian istiluren bat gertatu zen hemen, eta hortik letorkioke deitura berria. Intsaustiren arabera, inguruko baserrietako gazteek erromeria egiten zuten lepo honetan. Ondorengo aldapa motza da, baina gogorra, eta Argisao mendiko tontorrera-edo darama. Ez da berez punta bat, lepo bat baizik, eta hegazkin itxurako buzoia du. Inguru hori erabat itxuraldatu dute tentsio handiko dorre ezarri berriek. Oraindik kableak jarri gabe dauzkate. Kontuak kontu, linea berri hori


Ibiltari 15 Argisaora igoera Matxaindik

2022ko maiatzaren 20a • # 467

KONTUAN HARTZEKO » Gabiriara eta Legazpira Ibiltari honek Argisaoko zati bat baino ez du hartzen. Errepublika Lepoa da bidegurutzea, eta hortik Gabiria aldera, Legazpi aldera... jo daiteke. Atagoitira iritsitakoan, errepide nagusian sartu beharrik gabe, bidezidor bat dago Legazpira jaisteko, eta handik abiapuntura itzultzeko, berriz, bidegorria.

Irudi nagusian, Argisao ingurua gaur egun, pinudi asko botata. Eskubian, Argisaoko buzoia, hegazkin itxurakoa, eta Zumarraga eta Gabiria arteko mugarri berria eta zaharra.

» Mugarriak instalatzeko inguruko pinudiak bota dituzte, eta horri esker ikusmira ederra eskaintzen du gaur Argisaok. Bai Aralar, bai Aizkorri, bai Deskarga aldea, Ormaiztegi, Itsaso, Ezkio, Zumarraga, Urretxu… denak ikusten dira orain. Auñamendi entziklopedian jasota dagoenez, Argisanoko Gurutze Santuaren Batasuna izena hartu zuen 1663an Ezkiok, Gabiriak eta Zumarragan osatu zuten elkargoak. Bitxikeria bat: 1860an 44 familia hartzen zituen Batasunak, horietatik 24 Zumarragakoak eta 20 Ezkiokoak. Alegia, oso antzeko neurriko herriak zirela orduan, biztanlegoari dagokionez, bi hauek. Beste zenbaki deigarri bat ere badakar liburuak: 1784an, Batasuneko mendietan 263.999 arbola omen zeuden, horien artean haritzak, pagoak, lizarrak, gaztainak, arteak, makalak, zumarrak, haltzak, makalak eta intxaurrak. Pinu arrastorik ez, orduan.

Jaitsiera, Goiko Txabolatik behera Beheraka abiatzeko garaia da, Goiko Txabolarantz. Borda bat eta beste etxe bat daude bertan, itxitura baten barruan, eta garai batean –jendeak orain baino auto gutxiago eta konformidade gehiago zeukanean– inguruko auzoetakoak hona igotzen ziren igande pasa,

zelaian eserita bazkaltzera eta umeak jolasera. San Joan sua egiteko pinu adarrak biltzera ere hona igotzen ziren Eitzaga eta Argisao auzoko neska mutikoak. Frankismoan hainbat bilera klandestino egiteko ere egokia izan zen Goiko Txabola, toki diskretoa baitzen eta ihes egin beharra suertatuz gero bidezidor asko dauzkana batera eta bestera. Goiko Txabolatik behera bi aukera daude: ezkerreko pistatik jaitsiz gero, Zumarraga eta Urretxuren panoramika izango du ibiltariak, eskubikotik basoan barrena jaitsiko da Bidaurreta auzoraino, eskualdeko ospitalaren kontra. Oso litekeena da ibiltariak artzain batekin topo egitea Bidaurreta eta Urtzabaleta baserrien inguruan. Artalde txiki bat erabiltzen du sail horietan larrean, baina afizioz, denborapasa gisara, ez dirua irabazteko. Bidaurretatik bidegorriraino zatia di-da batean egiten da, Arcelor-Mittal fabrikaren ondotik berriro ere Aparizio auzora itzultzeko. Hau ere ez dute jakingo zumarragatar eta urretxuar askok, baina Aparizio auzoak 63 urte besterik ez ditu, ez da beti hor egon. Jose Luis Aparicio enpresariak egin zituen 36 etxebizitza horiek, izen bereko lantokiko beharginentzat.

Mugarri dezente aurkituko ditu ibiltariak ibilbide honetan. Gehienak bikoitzak dira, hau da, zaharra eta berria elkarren ondoan. Zehatz asko adierazten du 1889ko agiri batek mugarrien orientazioa, esate baterako zortzigarrenarena: «… forma un ángulo de 173 grados con los dos que le anteceden…». Mugarri hauetako zenbait ezkutuan zeuden orain arte, baina goi tentsioko dorreak jartzeko lanek agerian utzi dituzte.

» Jan-edanak eraman behar Argisaon ez dago tabernarik, eta iturriak ere gutxi, eta daudenak, ezkutuan. Oso gomendagarria da motxilan nahikoa jan eta edan sartzea. Hori bai, ibilbidea luzatuz gero, eta Gabiriraino ailegatuz gero, bertako Ostatuan denetarik aurkituko du ibiltariak.

FITXA TEKNIKOA • Iraupena: Bi ordu eta erdi • Luzera: 6,5 kilometro • Desnibel metatua: 250 metro • Zailtasun teknikoa: Erraza


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 467 • 2022ko maiatzaren 20a

Litertura

Asteburuko proposamenak Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea eta editorea

Walden

L

aku baten izena du Henry David Thoreauren Walden liburuak. Egileak aurreneko edizioan azpititulu bat ere erantsi zion: Bizitza basoetan, idazleak bere eskuez egindako pinuzko txabola batean, Masashuseteko baso batean, 1845-1847 urteetan igaro zituen egunen kronika ere badelako. Lekukotasunaz haratago, eraldaketa prozesu amaigabe baten narrazioa ere bada liburu hau, gogotik eta kontzientziatik hasten den eraldaketa-ziklo bat. Egileak aitortzen du testu hau ez dela etsipenari edo abaildurari eginiko poema bat, ezta ihesaldi bat ere; baizik eta aldaketak eragin eta probokatzeko asmoz idatzia dago. Esperientzia eraldatzaile bat performatu nahi du, praktika eta teoria uztartuz. Saiakera eta kronika uztartzen dituen liburu hibrido honek gai ugariri buruzko gogoetak tartekatzen ditu egunerokoaren kontaketarekin, eta jakintza mota ugari biltzen ditu: biologia, geologia, geografia, ekonomia, filosofia edota teologia. Ekologiarekin du, ziur aski, loturarik estuena. Izan ere, beste liburu batek egin zuen oso ezagun bere garaian: Desobendientzia zibila, bertan ekologismoak, bizitza soilaren aldeko aldarriak, estatu bidegabekoaren aurkako borrokak eta abolizionismoak sekulako garrantzia hartu zuten. Bere pentsamenduak eragin nabarmena izan du gizarte mugimendu askotan. Aipatzekoa da, ia orain berrehun urte, beste bi gaik kezkatzen zutela bereziki idazle estatubatuarra: etengabeko mugimendua eta denboraren abiadura zorabiagarria. Ordurako, ohartuta zegoen kapitalismoak berarekin zekarren produkzio sistemaren eta bizitzaren arteko bateraezintasunaz, kontsumismoa, bizitzaren merkantilizazioa eta jendartearen alienazioa hizpide zituelarik. Gaur egungo bizimodua ezagututa, esango nuke bere txabolatik jaisteko interes eta gogo handirik ez zuela izango!

Hegialdeko jaien urtemugako kontzertua Legazpiarrek ezin izan zuten Hegialdeko jaien 40. urtemuga behar bezala ospatu, pandemia zela eta. Ordurako prestatuta zituzten hainbat ekitaldi aurten egingo dituzte, ordea. Tartean, bertako taldeekin prestatu duten kontzertua. Bihar arratsaldeko 19:00etan hasita, Antisepsia, Vancouver eta Dulce Castigo taldeek joko dute, Laubide kalean jarri duten eskenatokian.

‘Goazen 8.0’ ikuskizuna Ordiziako antzokian, bi saiotan Go!azen telebista saio ezaguneko aktoreek musika eta antzerkia uztartzen dituen Goazen 8.0 ikuskizuna egingo dute bihar Ordiziako Herri Antzokian. Saio bikoitza da, 16:30ean eta 18:30ean. Sarrera bakan batzuk gelditzen dira salgai.

Kantua eta dantza, festa aurrea girotzeko Beasainen astebete falta dute Loinatz jaiak hasteko, baina asteburu honetan hasiko dira jaiak girotzen, kantuz eta dantzaz. Loinatz Musika Eskolak antolatuta, XVIII. Kantaldia egingo dute bihar (19:30). Eta igandean, Aurtzakak antolatutako Dantzari Txikien Eguna egingo dute (10:45ean hasita), zortzi talderekin.


Publizitatea 17 2022ko maiatzaren 20a • # 467


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 467 • 2022ko maiatzaren 20a

Komikia

Aliritzian

Naroa Elortza • Eraldatzaile soziala

Badugu zer ospatu!

G

OIBERRI buzoian jasotzen dugunerako ostirala izango da. Helduko da ostirala, baina kolaboratzaileek jakin badakiten moduan, artikulu hau astelehenerako entregatu behar izaten dugu, astelehen gordine-

Ospatzen ez dena existitzen ez delako, ospatu ere, ospatu genuen. Topa egin genuen txanpain estiloko sagardoarekin, bertako produktuekin hamaiketako ederra egin genuen, eta irribarrez bete genituen bazterrak. rako. Ziur naiz GOIBERRI-ko hainbat eta hainbat irakurle Biziolako bazkide izango zaretela jada, eskualde Eta aste honetakoa ere nahiko astelemailako proiektu eraldatzaileari zuen bahen gordina izan da, zapatuko ajeak zama Badirudi ekonomia besa eskainiko zeniotela. Espazio berbehandia izan baitu. Zapatuan zer gertatu rak konpartitzen ditugulako han batutazen? Ba egun berezia izan zela goierritasozial eraldatzaileak ko askok, baina egia da ezberdintasunek rrentzat, baita Goierrin bizi garen debaezberdinak ere batu gaituztela proiektu honetara. goiendarrontzat ere. elkarlanean aritzeko Biziolara batu gara alderdi politiko ezLazkaoko Biziola fabrikan elkartu giateak ireki dituela berdinetan aritutakoak, ikastolako eta nen, Biziola kooperatibaren sorrera baeskola publikoko gurasoak, kooperatiba tzarrerako. Lehen batzar nagusia. Lehen txiki eta ertainetan gabiltzanak, enpresa bozketak. Organoak hautatzeko eta botoak zenbatzeko lehen eguna. Etxean moztutako papelekin kapitalistetan lanean ari direnak, sindikatu ezberdinetako joan ginen, eta kontaketa ere halakoa izan zen, etxe-giroan. sindikalistak... Badirudi ekonomia sozial eraldatzaileak ezBaina zelako urduritasunak, kalkulagailuekin ehunekoak berdinak elkarlanean aritzeko ateak ireki dituela Goierrin. ateratzen, botoak nola ponderatu asmatu nahian... Lehenen- Etengabe banderizotan ibili gabe, Biziolak proiektu komunak eraikitzeko espazioak sortu ditu. Urte askorako Biziola! go aldiaren urduritasuna.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.