GoiBerri 465. zenbakia

Page 1

zk. 465 2022ko maiatzaren 6a www.goiberri.eus

Iritzia Xabin Fernandez Zubeldia. Inbidia polita

03

Errainuak

10-11

Ortzadar elkarteko Carlos Iraetaren ‘Aralar Zeraindik’ egunsenti irudia

Inma Hernandez _Gertuan fundazioa

04

«SENTSIBILITATE BEREZIA DAGO LEGAZPIN DESGAITASUNAREKIKO»

Erreportajea

14-15

Udalerri Euskaldunen Eguna egingo dute maiatzaren 14an Seguran



Iritzia 03 Xabin Fernandez Zubeldia • Kazetaria

2022KO MAIATZAREN 6A

# 465 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Miren Sudupe

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 943-30 30 35 hitzakide@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

Itzain

Inbidia polita

A

urreko batean, haserre sozialean ige- ematen joateko aukera izan dut lehendik eginda rian nenbilela, erabiltzaile baten txioak zegoen bide maldatsuan. Eta nirekin batera joan atentzioa eman zidan. Gutxi gorabehe- dira albokoak ere. ra esaten zuen, inbidiaz begiratzen ziBaina hori ez litzateke posible izango, aurretik tuela kalean eskutik helduta ikusten zituen sexu bide horretatik inor pasa ez balitz. Inork bide bereko bikoteak. Nonbait bera ere homosexuala hori eraiki ez balu... Derrigorrean gogoratu behar da, baina gazteagoa zenean ez zuen izan horreta- naiz guk baino hamarkada batzuk lehenago birako askatasunik. Eta zer pentsatua eman zidan. dea egin behar izan zuten heroiekin. Eta hauen Eta nik? Inbidiaz begiratzen aurretik, bide hori eraiki zuten ote ditut nirea bezalako bikotesuperheroiekin. ak? Asko hausnartu gabe etorri Guztiok ezagutzen ditugu zitzaidan erantzuna: Bai. superheroiak. Guk baino leheModu batean edo bestean, bai. nago herrian borrokatu behar Ados nago txio horrek zioenaizan dutenak. Edo borrokatzerekin. Inbidia da nire begirada ko aukerarik izan ez badute ere, horren arrazoietako bat. Ez babizirauteko indarra erakutsi karra; baina bai horietako bat. dutenak. Bizirautea izan baita Ez dut ukatuko zenbait kontu- Xabin Fernandez Zubeldia askotan benetako borroka. Kazetaria tan aurrera baino gehiago, Itzalean egin den borroka. atzera egin dugula azken urteAitortuko dut, nik baditudala otan. Hori horrela da. Baina nire superheroiak. Txikitatik bestalde, ikusten dut, eta senerreferente eta iparrorratz izan Derrigorrean titzen dut (edo sentitu nahi ditudanak. Nahiz eta inoiz ez gogoratu behar dut, hobe esanda), gure kolekdudan adorerik izan eurei zertiboaren baitan gauza batzuk bait esateko. Asko dut zuei esnaiz guk baino behintzat hobetu direla. hamarkada batzuk kertzeko. Haiek ere sentituko Hogei urte atzera egin eta zuten seguruenik bekaizkeria lehenago bidea nire nerabezarora begira jarrigu gure bikoteekin lasai kalera egin behar izan ta, oso bestelakoa da istorioa. irteten hasi ginenean. Garai nahasiak izan ziren, ez Eta orduan ulertu dut dena. zuten heroiekin dut gezurrik esango. HarreKasu honetan, inbidia polita man klandestino batzuk; eta dela ulertu dut. Harrotasunez beste batzuk, oso klandestinoak. Ezkutuan ibili betetako inbidia zen sentitzen zutena; sentitzen behar izaten nuen. Ezkutuan eta maiz gezurre- duguna; eta ondorengoek sentitzen jarraituko tan ere bai. Horrela haztea tokatu zait eta hori da- dutena. goeneko ezin da aldatu. Hori hor geratuko da beBeraz, jarrai dezagun inbidia polita sentitzen. tirako. Baina urteak aurrera egin ahala, pausuak Hori, gauzak ondo doazen seinale izango baita.


04 Hitz-aspertuan Inma Hernandez Leon • Gertuan Fundazioko lehendakaria

Elkarrizketa

Inma Hernandez Leon Gertuan Fundazioko lehendakaria

«GIPUZKOAN, DESGAITASUNA DUEN INOR EZ DA BAKARRIK GERATUKO» Testuak: Tere Madinabeitia

Argazkia: Gorka Gomez

Atzegik fundazio bat sortu zuen orain dela 38 urte, desgaitasuna duten pertsonak bakarrik geratzen direnean laguntzeko xedez. Gertuan Fundazioa deitzen da orain, eta Inma Hernandez Leon (Legazpi, 1963) da lehendakaria duela sei urtetik. Alabaren desgaitasunak eraman zuen Atzegi elkartera, eta Atzegitik fundaziora egin zuen salto gero. Gizartean mundu horrekiko ezjakintasuna dagoela dio.

# 465 • 2022ko maiatzaren 6a


Hitz-aspertuan 057 2022ko maiatzaren 6a• # 465

Inma Hernandez Leon • Gertuan Fundazioko lehendakaria

Zer da Gertuan Fundazioa? Adimen desgaitasuna duten seme-alabak ditugunok beti daukagu kezka bat: gu ez gaudenean zer gertatuko da? Atzegiko gurasoak horrekin kezkatuta zeuden duela 38 urte, eta fundazio bat sortu zuten, bereziki familiarik gabe geratzen ziren pertsonak atenditzeko. Atzegi Babes Fundazioa izenarekin jaio zen, eta orain Gertuan Fundazioa da. Ni naiz lehendakaria 2016tik.

Zein da fundazioaren helburua? Bizitzako etapa guztietan laguntzen diegu, gu gurasoak bagina bezala. Bizitzako esparru garrantzitsuetan erabakiak hartzen laguntzen diegu: lana, etxebizitza, aisialdia, osasuna, diruaren kudeaketa... Normalean gurasook egiten dugu lan hori, eta hil ondoren, gehienetan anaia-arrebek, osaba-izebek... Baina beste seniderik ez dagoenean? Orduan fundazioa arduratzen da.

Ez al da hori administrazioaren lana? Diputazioaren betebehar bat da, baina Gipuzkoan hitzarmen bat dugu. Aldundiak konfiantza osoa du Gertuanengan, eta gure aurrekontuaren zati handiena finantzatzen du. Lankidetza sistema hau eraginkorra iruditzen zaigu. Gertuan fundazio apala da; baliabide nahiko mugatuekin ekarpen handia egiten dio gipuzkoar askoren ongizateari.

Zeini laguntzen diozue fundazioan? Adimen edo garapen desgaitasuna duten Gipuzkoako pertsonei, babesgabetasun egoeran daudenei. Adimen desgaitasuna izanda laguntza behar dute gauza askotarako, eta gainera, babesgabe daude, ez daukate inor laguntzeko.

Lagun askori ematen diozue laguntza? Gaur egun 185 pertsona laguntzen ditugu Gipuzkoan. Goierrin 21 pertsona dira, eta Legazpin, nire herrian, hamar.

Zenbat langile dituzue horretarako? Gaur 11 langile ditugu, profil anitzekoak. Gizarte arlokoak dira gehienak, ad-


06 Hitz-aspertuan Inma Hernandez Leon • Gertuan Fundazioko lehendakaria

# 465 • 2022ko maiatzaren 6a

Zein da?

ministrariak ere bai. Langile taldea fundazioaren arima da. Laguntzen ditugunentzako erreferentziazko pertsonak dira, eguneroko beharrak, ilusioak, ezustekoak... partekatzen dituzte. Haien lana txalotxekoa da. 44 boluntario ere baditugu, gehienak emakumeak.

Zein da boluntario horien funtzioa? Oso garrantzitsua da. Laguntza ematen dute atal zehatz batzuetan: paseo bat emateko, kirola egiteko, erosketak egiteko... Boluntarioentzako oso lan atsegingarria da, eta Goierrin ere egin daiteke! Baten bat animatzen bada, 943 05 10 95 telefono zenbakira deitu dezala. Gure bulegokoa da zenbaki hori. Iaz arte Atzegiko bulegoetan egon gara, Donostian, baina hura txiki geratu zitzaigun, eta babes ofizialeko lokal bat erosi genuen Morlans auzoan, zentrotik gertu.

Orduan aldatu zenuten izena? Bai. Izena aldatzeko momentua zela pentsatu genuen. Zergatik? Nahastu egiten gintuztelako. Atzegi Babes Fundazioa zen lehen. Alde batetik ‘babes’ hitz hori... legea aldatu da eta terminologia hori ez da erabiltzen dagoeneko, gaur laguntzaz hitz egiten da babesaz baino gehiago. Babesaren figura juridiko hori ez dago dagoeneko, eta hori kendu nahi genuen izenetik. Bestalde, bereiztu egin nahi genuen Atzegik egiten duena eta fundazioak egiten duena.

Zeintzuk dira Atzegiren eta Gertuan Fundazioaren arteko aldeak?

Seme-alaba famatuen ama

S

eme-alaba ezagunak ditu Inma Hernandezek Juan Carlos Paredesekin batera. Laura da zaharrena, eta Atzegiren sentsibilizazio kanpaina bateko protagonistat izan zen duela urte gutxi. Igerilari amorratua da, gainera. Irene da bigarrena, Irene Paredes futbolari ospetsua. Futbolaren munduan eta gizarte osoan emakumeen berdintasunaren alde jarritako aleagatik da ezaguna. Azkenik, Asier, hori ere futbolaren munduari lotua, herriko Ilintxa klubean jokalari eta entrenatzaile izan eta gero. Ama tituluaz gain, amona titulua ere badu Inma Hernandezek, Irenek ilobatxo bat eman diolako duela hilabete batzuk. Biloba da une honetan Inmaren «zaletasunik handiena», baina baditu gehiago, ahal duen guztietan familiare-

kin partekatzen dituenak. Bidaiak, esaterako, seme-alabekin egiten ditu ahal badu, eta Ireneren ibilbideak eman dio horretarako aukera behin baino gehiagotan. Haren partidei jarraituz, Kanadan egon zen familia, Espainiako selekzioarekin munduko txapelketara joan zenean. Europako txapelketan ere bidaia polita egiteko aukera izan zuen, orduan bikotearekin: Herbereetan jokatu zen, eta bizikleta hartuta, hiri batetik bestera joan ziren, Ireneren partiden atzetik. «Asko disfrutatu genuen!». Bilobaz eta bidaiez gain, Inmak baditu zaletasun gehiago, eta ez gutxi gainera: «Mendia gustatzen zait, paseatzera joatea gustatzen zait, irakurtzea ere bai...». Hori guztia, lanak, Atzegik eta Gertuan Fundazioak uzten diotenean.

Atzegi senideen elkarte bat da, bultzatzen duena gizartean adimen urritasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea, parte hartze handiagoa izatea, eskubideak defendatzea, zerbitzuak sortzea... Bizitzan inor bakarrik gera ez zedin sortu zuen Atzegik fundazioa, eta horretara dedikatzen gara. Izenagatik askotan nahasten gaituzte, eta horregatik aldatu genuen. Gertuan aukeratu genuen, hurbiltasuna, konfiantza, afektua adierazten duelako. Lana nola egiten dugun deskribatzen du.

Nolakoak dira laguntzen dituzuenak? 185 pertsona horien profila nahiko zabala da. Batzuk etxebizitza babestu batean bizi dira, beste batzuk bere kabuz, edo erakunde batean. Batzuk Gureakera joaten dira lanera, beste batzuk Garagunera, edo enpresa arruntean lan egiten dute. Kuadrilla batekin ateratzen dira, Txolartera joaten dira... Batzuek adimen desgaitasuna dute bakarrik, beste batzuek horrez gain arazo menta-


Hitz-aspertuan 07 Inma Hernandez Leon • Gertuan Fundazioko lehendakaria

2022ko maiatzaren 6a • # 465

lak edo portaera arazoak ere bai, edo drogamenpekotasuna. Gu hor gaude, guztiei laguntzeko behar dutenean.

Nolako laguntza ematen diezue? Batzuek inguruan badute norbait haietaz kezkatuta, eta gu laguntza zehatzetarako gaude bakarrik, adibidez gaixorik daudenean. Beste batzuek bere bizitza antolatzeko laguntza behar dute, beti haien nahien arabera. Adibidez, gurasoak hiltzean etxean jarraitu nahi dutela esaten badute, agian pertsona bat bilatzen diogu garbiketarako, edo gainean egoten gara oso triste badago, edo dirua kudeatzen laguntzen diogu. Osasun arloko aholkua edo laguntza behar dutenean ere laguntza ematen diegu, ebakuntza baten aurrean adibidez. Oso garrantzitsua da egiten dugun lana, Gipuzkoan ez da inor bakarrik geratuko.

epaileak hura onartzearekin batera, gure ustez aurreko sententzia bat gaizki kopiatu eta gero, botoa emateko eskubidea ere kendu zion. Lau urtez ibili ginen bueltaka gai horrekin, eta azterketa bat egin behar izan zuen erakusteko botua emateko garaian erabakitzeko gai zela! Pentsa, hori ez zaio inori eskatzen! Oso bidegabea zen guztia, ezintasun galanta sentitu genuen. Azkenean, demostratu genuen gai zela eguneroko bizitzan erabakiak hartzeko, eta orduan itzuli zioten bozkatzeko eskubidea. Handik gutxira, eskubide hori kentzeko aukera desagertu zen.

guntza pertsonalizatu hori nola eman antolatzeko.

Horrelako egoeren aurrean, fundazioak ere lagunduko luke, ezta?

Bai, oso gustura nago, eta lanean jarraitu behar dela uste dut. Nire aurretik beste batzuek egin zuten lan, eta haiengatik gaude gauden bezala.

Nik uste dut baietz. Badaukate erreferentzia bat, eta nik uste dut lasaiago daudela horrela. Gurasoak ere bai.

Hori da, guk Laurari gai ekonomikoetan laguntzeko egin genuen tramitea bezala, fundazioak ere hori egiten du, batzuei arlo ekonomikoko gaietarako, eta beste batzuei beste arlo batzuetarako. Dena dela, hori guztia oso kontrolatuta dago epailearearen aldetik.

Zer diote gurasoek?

Nork gidatzen du fundazioa?

Normalean, gurasoak ez gaudenerako, izaten da familia gehiago inguruan, baina inor ez dutenak ere badira... Bakarrik gera ez daitezen, posible da egoera horri aurre hartzea eta hil aurretik adieraztea fundazioak seme-alaben kargu egitea nahi dutela. Lasaitasuna ematen die horrek. Hori bide judizialetik egiten da.

Patronatu bat du atzetik. 14 pertsona gaude, fundazioaren bidea eta esentzia markatzeko. Kideon artean, desgaitasunaren munduan dauden elkarte garrantzitsueneko partaideak gaude, Atzegi, Aspace, Gautena, Fundacion Goienetxe... baina maila pertsonalean.

Epaileen esanetara dago guztia?

Erronka da beti pertsonaren beharretara egokitzea. Une honetan, lege aldaketarekin, adi-adi gaude epaileek nolako epaiak ematen dituzten ikusi, eta la-

Kontziente al dira laguntza horretaz?

Bai, beti-beti epaile batek erabaki behar du pertsona bat fundazioaren kargu geratzea. Gainera, epaileak esaten digu nola lagundu, hau da, izan daiteke eskubide eta betebehar guztietan, edo bakarrik diruarekin, adibidez. Lehen tutela edo babesaren figura zegoen, eta orokorra zen, baina legea aldatu zen iaz, eta orain joera da laguntza bereziak jartzea, behar direnean bakarrik. Azken batean, pertsona horiek ahalik eta independentzia handiena matentzea da helburua.

Legeak jaso du, beraz, babesaren ordez laguntza eskaintzen duzuela. Oso pauso handia izan da. Orain legeak agintzen duen bezala lan egiten genuen lehen ere guk, beti haien nahiak kontuan hartuta, guztiz ez desgaitzeko.

Zuek izan zenuten gorabehera bat alabaren desgaitasuna tarteko. Bai, gure alaba Laura babestu nahi genuen diruarekin engainatua izan ez zedin. Argi genuen diru kontu handietarako gure sinadura beharrezkoa izan behar zuela. Hala eskatu genuen, baina

Zer falta da lortzeko oraindik?

Epaileak aipatu dituzu berriz. Nolako sentsibilitatea dute gai hauekiko? Epailearen araberakoa da. Batzuk oso sentsibilizatuta daude eta erraza da horiekin lan egitea. Baina beste batzuek ez dute mundu hau hain ondo ulertzen, ez dira hain harkorrak.

Ezjakintasunagatik? Nik uste dut baietz. Orokorrean gizartean ere hori dago, ezjakintasuna. Epaileekin fundazio bezala badugu egin beharreko lan bat, formatzen, azaltzen...

Fundazioan jarraitzeko asmoa duzu?

Zein da zure lana? Oscar Carcedo zuzendariak eramaten du fundazioaren egunerokoa, eta harreman estua dut berarekin. Patronatuan aztertuko diren gaiak prestatzea dagokigu, administrazioekin harremanak izatea, fundazioa hainbat egoeratan ordezkatzea... Beti ere, laguntzen ditugun pertsonentzat ongizate handiagoa lortzeko helburuarekin.

Zu Atzegiren bitartez iritsi zinen. Bai, eta urte batzuk egin ditut hor ere. Lauraren adimen desgaitasunak ekarri gintuen elkartera. Atzegin berehala konturatu ginen ez ginela bakarrak, eta pertsona horien guztien alde borroka egin behar zela. Eskualdeko taldean sartu nintzen, eta hor jarraitzen dut. Gipuzkoako lehendakariorde izan nintzen 12 urtez, eta Gureaken ere egonnaiz administrazio kontseiluan 10 urte.

Legazpin Atzegik indar handia du.

«Adimen desgaitasuna duten seme-alabak ditugunok beti daukagu kezka bat: zer gertatuko da gu ez gaudenean?» «Fundazioak 185 pertsonari ematen die laguntza Gipuzkoan. Goierrin 21 pertsona dira, eta Legazpin, hamar»

Bai, eta hori gure aurretik pertsona batzuek asko borrokatu zutelako da. Hemen tailerrak daude, pisu bat, Txolartea, Garagunea, Kirola Elkarrekin antolatzen da... Nik uste dut Legazpin sentsibilitate berezia dagoela desgaitasunarekiko, eta oso pozik nago.

Nola dago Legazpiko elkartea orain? Nino Hernandez da eskualdeko lehendakaria. Zerbitzuak Legazpin daude, baina Goierri garai osokoak dira. Atzegin eskualdeka egiten dugu lan, eta Goierri behean ere bada beste delegazio bat. Goretti Etxeberria da lehendakaria.

Zure lanbidea beste bat da. Bai. Legazpiko udaletxean egiten dut lan 1988tik, ingurumen eta merkataritza gaietan batez ere.


08 Herri jakintza Pertsonaia

# 465 • 2022ko maiatzaren 6a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Oiñbularra: Oinaren gainaldea. Hanka

«Haundie banintzen, txikie banintzen, maiatzen buru nintzen; berrogeigarren egunerako oramaien ora nintzen»

1872-5-4. Francisco Areso organista eta irakaslea jaio zen, Lazkaon. 1905-5-4. Antonio Garmendia Otaola idazlea jaio zen, Beasainen. 1900-5-6. Gerhard Bahr hizkuntzalaria eta euskalaria jaio zen, Legazpin.

gaina, gaztelaniaz ‘empeine’. Euskal Herri guztian erabili ohi zen hitz hori, hego eta ipar. Araban, oinbizkar ere jaso da. Oinen azpian esateko, berriz, ‘oinenpe’ erabili izan da.

Maiatzak esaera askotarako ematen du. Gariari egiten dio erreferentzia esaera edo kantu zahar horrek.

Pertsonaia

Egia historikoa profesatu zuen apaiza Testua: Aimar Maiz

B

i aste barru 125 urte beteko dira Joan Iturralde ezizeneko historialari beasaindarra jaio zela. Juan Jose Usabiaga Irazustabarrena berez, goitizen haren abarora bildu behar izan zuen, frankismoak debekatua, errepresaliatua eta erbesteratua zein heinean. Beasainen jaio zen, Altamira baserrian, 1897ko maiatzaren 20an, eta Saran (Lapurdi) hil, 1981eko azaroaren 1ean. Hain zuzen, jaiotetxeko Iturralde lur sail gogokoaren izena hartu zuen. Apaiza ikasketaz eta lanbidez, beste edozein abaderena litzatekeen ibilbide bertsua egin zuen. Buruargitasuna erakutsiz, beti ere: lehenengo eskolak Beasaingo San Martinen hartu, eta 11 urterekin Tolosako Sakramentinoetara; apaiztu ondoren, Filosofia eta Teologia doktoretza Erroman, suma cum laude nota gorenarekin. Irakaskuntzan jardun zuen gero, Frantzian, Argentinan eta, Euskal Herrira itzulita, atzera Tolosan.

Gerra, katarsia eta katalizazioa Milaka euskal herritarri bezala, 1936ko gerrak bizitza erdibitu zion Usabiagari. Altxamendu militarraren kontra azaldu izango zen, eta erlijioa armen bidez ez, baizik zuzentasunaren bidetik zabaldu behar zela esateagatik atxilotu egin zuten frankistek. Preso hartu, eta Onda-

Joan Iturralde edo Juan Jose Usabiaga apaiz eta historialari beasaindarra, lehen lerroan, 1930ean Urbian. Josetxo Zufiaurrek utzia

Berrogei urtez sorterrira itzuli ezinik egon behar izan zuen Joan Iturraldek. Frankismoa sutu zuen haren kontrako liburuak

rretako kartzela ilunean (Donostia) sartu zuten, 1937ko maiatzaren 16an. Hamabost egunera, askatasuneko paperak sinarazi, auto batean sartu, eta kartzelatik atera zuten. Apaiza izateagatik ziurrenik, beste batzuei eman zieten paseoa ekidin zioten, bizitza barkatuz; mugara eraman eta «ahal duzuna egin ezazu» esanda, aske utzi zuten; baina atzerrira joateko aginduz eta, atzera itzuliz gero, hilko zutela mehatxu emanda. Eta ahal zuena egin zuen. Joan Iturralde izena hartuta, Francoren «gurutzada katolikoaren» lotsaizunak agerian uzteko langintza historiografiko eskergari ekin zion, kartzelan preso kideei emandako hitza betez. Xehetasun guztiz bildutako informazioak pilatu, ordenatu eta antolatu zituen, urtetako lan isilean. Hiru liburukitan argitaratu zituen Francoren eta bere aldekoen izugarrikerien berriak, El Catolicismo y la Cruzada de Franco (Katolikotasuna eta Francoren gurutzada) bilduma goraipatuan, 1956an. Tolosan (Okzitania) argitaratu zuten, eta estraperloan sartu zuten Hego Euskal Herrian. Berehala agortu zen. Argitaletxearen izena ere, gordetzekoa: Editorial Egi Indarra - Caiga quien caiga. Bigarren edizioa (1978) bi liburukitara bildu zuten, La guerra de Franco, los Vascos y la Iglesia izenburudunak. Jaioterrira itzuli zenean, 1979an, omenaldi handia egin zioten. Beasaingo plaza bati Joan Iturralderen izena jarri zioten.


Bertsoa • Kate motzean 09 Maialen Akizu Bidegain • Iñigo Apaolaza

2022ko maiatzaren 6a • # 465

Gaiak hala dio

Kate motzean Iñigo Apaolaza • Mutiloan bizi den beasaindarra

«Baserrian gozatzeko denbora izango dut» Maialen Akizu Bidegain Gaia: Kabiari Neurria: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz Doinua: Gaur udaberri bat dabil Bikoz betea zetorren bi mila ta hogeita bi baina inguruan dena txertaketa eta LABI. Ta bitartean hegaka hamaika txori errari, eta batek bihurtu du nire tripa bere kabi. Emana bezain jasoa ahal beste bizitzari, ta aurten izango dugu bizitza bera opari. Amatasunen aldarri egitea ez dut jomuga. Ez, haurdunaldia ez da dena poz, dena lilura. Niretzat nahiz eta izan sekulako abentura, bide berak denontzako balio behar al du ba? Bakoitza hurbildu bedi bere txorien kantura ta kabia egin dezala ahal ta nahi duen modura.

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Beasaingo Udaleko langile erretiratu berria da Iñigo Apaolaza (Beasain, 1959). Orain dela hainbat urte baxujolea izandakoa da Zaldibiako Suhar taldean, Lazkaoko Arrano Beltzan eta Drindotsen, baita Kiñun ere.Garai hartako oroitzapen onak ditu: «Jende onarekin inguratuta egon nintzen, eta hemen ez dago bizitako guztia kontatzeko tarterik».

Zein asmo dituzu jubilaziorako? Mutiloako baserrian gehiago gozatzeko denbora izango dut, eta Galizian dugun txoko batera gehiago joateko aukera.

Ze zaletasun dituzu? Musika, nola ez, marrazketa, kirola eta inguruaz ingurukoekin gozatzea.

Pelikula bat edo telesail bat. Ozark ikusten ari gara. Horrelakorik honantz ez etortzea espero dut .

HURRENGOA » Bertsolaria: Joxe Arizkorreta Imaz Gaia: Seme ukrainarrak aitari gutuna

Musika talde edo abeslari bat. Estilo anitz ditut gogoko. Azken aldian, Lucius.

Abesti bat.

Oi ama Eskual Herri. Liburu bat. El paciente ingles. Oporretarako leku bat. Costa da Morte (A Coruña). Zer gosaltzen duzu? Kafesnea, nire emazte Joxepik etxean egindako goxoren batekin. Kolore bat. Urdina. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Gertukoek mundu hau utzi zutenekoak. Jaso duzun oparirik bereziena. Nire semeak eskainitako rap bat. Amets bat. Gaudenok elkartuta jarraitzea. Bizitzako plazer txiki bat. Eguneroko gosaria. Goierriko txoko bat. Mutiloa. Mutiloan biziko ez bazina... Antzeko herrixka batean.


10 Errainuak Carlos Iraeta

# 465 • 2022ko maiatzaren 6a


Errainuak 11 Carlos Iraeta

2022ko maiatzaren 6a • # 465

ARALAR ZERAINDIK

Carlos Iraeta Ortzadar elkartea (Ordizia)

Carlos Iraeta naiz (Itsaso, 1964), eta itsasoarra izan arren, Lazkaon bizi naiz aspaldiko urteetan. Nire lehen reflex kamera analogikoa 22 urte nituela eskuratu nuen, Bartzelonako auto azoka batera egindako bidaia batean. Argazkiaren munduan, berriz, bi alabak jaio zirenean sartu nintzen. Digitalarekin 2005ean hasi nintzen, eta argazkilaritzarekiko nire zaletasuna Lazkaoko San Benito ikastolarekin eta Amalur mendi elkartearekin irteeretan parte hartzen hasi nintzenean handitu zen. Ondoren, Ordiziako Ortzadar elkartean hasi nintzen, eta asko ikasi dut han. Natura, paisaia eta gaueko argazkiak ditut gustuko, baita makroan ateratakoak ere. Gerora, nire beste zaletasun batzuk uztartuz, Tantanak proiektua sortu nuen itxialdian. Irudiko argazkia 2016. urteko urriaren 30an ateratakoa da, Zeraindik Aralar aldera begira, egunsentian. Izan ere, argazki on bat bilatzeko, askotan, goiz atera behar izaten da etxetik, eta pazientzia handia izan.

Datu teknikoak Canon EOS 550D • f7.1 • 1/400s • ISO100 • 30mm


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 465 • 2022ko maiatzaren 6a

Erretratua

UMETAKO LOKARRIAK

Patxi Saez Beloki Beasain

Beasaingo Lizeo zaharrean ateratako argazkia, 1972 edo1973koa, Ixabel Olano andereñoarekin. Patxi Saez Belokik utzia utzia

U

metan ikastetxe eta etxe izan genuen Ikastola, bertan elkartzen ginen ume guztion etxe. Han elkartzen ginen guztiok etxekoak ginen. Bertan elkartze horrek senidetasun lokarriak sortzen zituen han elkarrekin ginen ume guztion artean. Euskaratik aritzen ginen etxe hartan. Euskara ere batzen eta elkartzen gintuen lokarri genuen. Mundua, guretzat berri-berria zen mundua, euskaratik erakusten eta azaltzen ziguten guregurea genuen etxe hartan. Ume artean ere elkarrekin euskaraz aritzen ginen, baina ez ginen horrekin jabetzen, ez genuen euskara ikusten. Euskara genuen ume arteko harreman hizkuntza, ura ikusten ez duten arrainak uretan dabiltzan bezala edota arnasten dugun airea ikusten ez dugun bezala. Baloia ere lokarri genuen. Baloiak elkartzen gintuen. Baloiak eta gure bihotzeko futbol taldeak. Guztiok izan nahi genuen eta guztiok ginen talde bereko-

ak. Guztiok esatea, beharbada, gehiegitxo esatea da, izan ere, beti izaten zen bakarren bat beste talderen batekoa, sailetik apartean ibili zale izaten zena. Eta jantzi egiten genuen gure taldearen elastikoa. Horixe izaten genuen jantzirik maiteena, egunero jantzi nahi genuena eta negu gorrian ere jertsearen gainetik ibiltzen genuena. Elastiko bera janzteak ere batzen eta elkartzen gintuen. Baloiari ostikoka igarotzen genituen jolas denborak, goizekoak eta arratsaldekoak. Egunerokoak. Aste osokoak.

Garbiketa lanak arraskan Prakamotzetan ibiltzen ginenean, belaun-zangoak zikin-zikin eginda, beltzbeltzak genituela etxeratzen ginen arrats-iluntzean etxera. Etxera sartu orduko ama gertu izaten genuen garbiketa lanetarako. Zapatak, galtzerdiak eta arropak erantzita, galtzontzillotan, galtzarpetatik helduta, lurretik altxa-

tuz, airean, sukaldeko arraska gainean tente eta hanka hutsik jartzen gintuen amak. Arraska ondoan, berriz, urez betetako ontzia, musker baten irudia zuen Lagarto xaboia eta belakia izaten zituen amak. Belakia uretan sartu eta muskerdun xaboiarekin igurtzi ondoren, apar zuri-zuriarekin betetzen zen zuloz betetako gauza bigun hura. Ikastolan belakia animalia zela jakin genuen, eta harritu egin ginen. Ondoren, amaren igurtziak etortzen ziren. Zango-belaunetan behetik gora eta goitik behera, behin eta berriro, belakia indarrez azalaren kontra estutuz. Igurtzien igurtziz, gorri-gorri jartzen zen gure azala. Gorri-gorri eta garbigarbi. Ikastola, euskara eta baloia genituen umetako lokarri. Eta horiekin batera ume garaian estreinatu berriak genituen bizinahia, izan nahia eta egin nahia.


Gaztejira 13 June Aiestaran Iparragirre, • Ane Irazoki Alvarez

2022ko maiatzaren 6a • # 465

«Entzuleek berotasuna transmititu zidaten» JUNE AIESTARAN IPARRAGIRRE • Bertsolaria

ANE IRAZOKI ALVAREZ Hipatiari begira @aneirazoki

Testua: Aitor Garmendia

Finalaz gain, nolakoa izan da eskolarteko txapelketa? Txapelketa martxoaren amaieran hasi zen. Hiru kanporaketa egon dira, bakoitzean sei parte hartzailerekin. Ni bi saiotan egon naiz: batean, kantatzen, eta bestean, ikusten. Kanporaketak bertso afari formatuan izan dira, eserita; finalean, ordea, zutik aritu ginen. Aurten, aurreko urtean baino maila hobea egon dela iruditu zait.

Zenbatgarren aldiz hartu duzu parte eskolartekoan? Bigarren aldia izan da. Aurreko urtean parte hartu nuen, baina ez nuen lortu kanporaketa igarotzerik. Oraindik, beste bi urtetan ere parte hartu ahal izango dut.

Gipuzkoako txapelketa irabazita, Euskal Herrikoan aritzeko txartela lortu duzu. Zein asmorekin joango zara Abadiñora? Gipuzkoako finalean ez neukan irabaztea helburu, disfrutatzera joan nintzen. Euskal Herrikora ere horrela joango naiz. Zortea alde badago, ondo; eta bestela, disfrutatzera, besterik gabe.

G

ipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi du Lasturren June Aiestaran Iparragirrek (Beasain, 2006), eta Euskal Herri mailako finalera sailkatu da. Ekainaren 18an izango da Abadiñon (Bizkaia).

Gipuzkoako eskolarteko txapela jantzi berri duzu. Zer moduzkoa izan zen finaleko saioa? Afalosteko saio bat izan zen. Azken bi urteetan, pandemiagatik, ez dira mota horretako saioak egin. Aurtengoa nire lehen aldia izan da formatu horretan. Oso gustura aritu nintzen, oso gertukoa izan baitzen. Entzuleek berotasuna transmititu zidaten. Bertso erdian gelditzeko beldurra neukan, baina ez nintzen erori; beraz, oso gustura geratu nintzen.

Txapela jantzi osteko agurrean, esker hitzak izan zenituen familiakoentzat eta Goierriko Bertso Eskolarentzat . Nola dago bertsolaritza Goierrin? Bertso eskolan zazpi edo zortzi bertsolari gabiltza. Orain dela bi urte, agian, ez nuke gauza bera esango. Orain, ordea, maila badagoela uste dut. Ez gara nahi bezainbeste, baina etorkizuna badago.

Noiztik ari zara bertsotan? Bertso eskolan duela lau bat urte hasi nintzen. Gainerakoan, bizitza guztian, bertsoa inguruan izan dut, ahizpagatik zein familiakoengatik. Ia-ia nahi gabe hasi nintzen etxean bertsotan, eta, orduan ahizpak bertso eskolan izena ematera animatu ninduen. @juneaiestaran

Bide malkarra

Z

ergatik ez dago hainbeste emakume literaturaren alorrean? Zergatik jarraitzen dute ospea gizonek edukitzen, duela zenbait urtetatik emakumeek idazteko debeku edo eragozpenik ez baduzue? Duela gutxi gizon bati entzun dizkiodan galderak dira hauek. Hasteko, debeku formalik ez egoteak ez du esan nahi beste era bateko debekurik ez dagoenik; informalak eta ezkutukoak izaten dira, baina besteak bezain indartsu eta zapaltzaileak izan daitezke. Horien artean daude pobrezia eta denbora libre falta, adibidez. Idazteko (eta artearekin loturiko edozein alorretarako) formazioa eta denbora behar da, eta horretarako dirua. Gainera, arrakasta izateko itxaropena ere eduki behar da, inork ez baitu proiektu bat hasten gaizki irtengo dela pentsatuz; baina emakumeon sozializazioaren parte da autoestima baxua izatea, eta honek egoera zaildu egiten du. Gizonek, berriz, denbora gehiago dute, honek dakartzan ondorio guztiekin; izan ere, zaintza lanak, zama mentala eta heziketa emakumeoi esleitzen zaizkigun betebeharrak dira, eta ahalegina eginda ere, oso konplexua da hori guztiz gainditzea. Norbait hain itsu al dago, gizonen munduan arrakasta izateko eragozpenik ez daukagula sinesten jarraitzeko?


14 Erreportajea Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran

# 465 • 2022ko maiatzaren 6a

Erreportajea

AIREAN DA EUSKARA Testuak: Ariane Vierbücher

Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran ospatuko da, maiatzaren 14an, ‘Euskara aiden!’ lelopean. Udalerri euskaldun guztien bilgune izango da, non aldarriek eta festak bat egingo duten. Egun hori, elkarlanaren emaitza izan da.

S

eguran izango da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 14an. Lau urteren ondoren, Euskara aiden! lelopean egingo da udalerri euskaldunen lana ospatzeko topaketa, aldarrikapenerako eta festarako abagunea ere izango da egun hori. «Uemako herriena ez ezik, gainerako udalerri euskaldunen bilgune ere izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna. Martxoan kale erabilera datuak aurkeztean nabarmendu genuen bezala, euskaldunen dentsitatea eta trinkotasuna oso garrantzitsua dira euskara erabiltzeko, eta hori da, hain justu, udalerri euskaldunek euskararen normalizazioan jokatzen duten rol garrantzitsuenetako bat», nabarmendu du Uemak. Hala, arnasguneek euskararen normalizazioan egiten duten ekarpena nabarmendu eta elkarlanean bidea egiten jarraitzeko «hauspoa» emango die topaketak. Horretarako, egun osoko egitaraua antolatu ohi da: Uemaren batzar nagusia, gai zehatzen inguruko jardunaldiak –aurten, hitanoari buruzko ekimenak antolatu izan dituzten herrietako esperientziak edo euskara elkarteak bil-

Udalerri Euskaldunen Eguneko abestiaren grabaketako irudia. Segurarrek ipini diote ahotsa. Iker Gomez de Segura

duko dira Seguran egun horretan–, eguerdian ekitaldi instituzionala –erakunde publikoetako eta euskalgintzako ordezkarien parte hartzearekin–, bazkari herrikoia... Segura da Goierriko euskararen arnasguneetako bat eta bertan gorpuztuko da festa. Uema eta Segurako Udala 2020an hasi ziren eguna antolatzen, urte hartako maiatzean ospatzeko asmoz, baina pandemiak 2022ra atzeratu du. Aurreko esperientziek erakutsi zuten (Tolosa, Leitza, Dima...) herriko eragileen inplikazioa ezinbestekoa zela eguna arrakastatsua izan zedin, eta, beraz, udalarekin adostuta, hasieratik, herriko eragileekin batera eguna antolatzeko batzordea edo taldea osatu, eta iraunkorki hor landu izan dute guztia. Uema, Segurako Udala, Segurako Guraso Elkartea, Tobera Musika Eskola, Atseden Jubilatu eta Pentsionista Elkartea eta Dantza Taldea aritu dira.

Izarra Urdalleta Segurako alkatearen esanetan, «poz handiz eta ilusioz» hartu zuten egun honen antolaketa. Segura Uemako kide da, eta «arnasgune garrantzitsu bat, Goierrin», beraz, horrek badakar «errekonozimendu» bat: «Euskararekiko Segurak duen aberastasuna eta transmisio lan hori edo euskara bizitze hori aitortzen du». Udalerri Euskaldunen Eguna antolatzeko, «hasiera hasieratik» herriko eragileei deitu zieten herri osoak antolatutako egun bat izan zedin. Eragile horiek parte hartzen ari dira antolakuntzan, udalarekin eta Uemarekin batera. «Herritik sortutako egun bat da. Herritik, herriarentzako, euskaraz eta euskararengatik», nabarmendu du Urdalletak.

Herritarrek ipini diote doinua Denon artean erabakiz eta antolatuz aritu dira. Azken batean, festa herrikoia izango da, eta segurarrek egundo-


Erreportajea 15 Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran

2022ko maiatzaren 6a • # 465

ko ekarpena egin dute dena primeran atera dadin. Abestia da horren adibide. Atzo aurkeztu zuten, eguneko egitarauarekin batera. Tobera Musika Eskolako Iker Gomez de Segura zuzendariaren gidaritzapean, «Tobera akuilu, modu zeharo parte-hartzailean eta herrikoian» egin dute abestia, «musika arloko profesionalen laguntzarekin». Ariketa «zeharo kolektiboa» izan da, bai prozesua, grabaketa, bideoklipa... Gomez de Segura emaitzarekin eta hona iristeko egin den bidearekin «osooso pozik» dago. Jon Iturriozek ipini dio letra eta melodia Dabid Fernandezek sortu du. Egunaren leloak eman dio izena eta gorputza abestiari. «Euskara aiden! leloak esanahi bat baino gehiago du. Abestiak biltzen dituen ideia nagusiak dira lehenik eta behin, zergatik da ezaguna Segura? Segura irratia duelako, eta irratian, emisioan daudenean, airean daudela esaten da. Bigarren esanahia da, airean, gure inguruan dagoela euskara. Hirugarrena, ‘aiden’ delako Goierrin erabiltzen den forma bat, bizi-bizi, azkar-azkar esateko. Laugarrena, Seguran badago joera bat, ‘r’ letra, ‘d’ bihurtzekoa. Eta bukatzeko, euskararen normalizazioan emakumezkoek egin duten lanari keinu egiten dio, nokari erreferentzia eginez».

Euskara elkartea, omendua Udalerri Euskaldunen Egunarekin bat eginez, dagokion udalarekin eta eragileekin adostuta, norbait omendu izan dute azken urteotan, beti ere euskararen alde egindako lana nabarmendu eta aitortu nahian. Seguran, badira zenbait hautagai, meritu handiz aitortza eta

omenaldia jasotzeko, baina ia guztiek oso argi zuten Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteak behar zuela oraingoan aitortza. 2020an bete zituen 15 urte, eta Seguran euskararen alde egin duten lana ezagututa, ez zen batere zalantzarik egon. Alaitz Imazek elkartearen izenean adierazi du «erreparo pixka bat» sentitu zutela omenaldiaren berri izan zutenean. Ideia hori asimilatu zutenean, urteurrena borobiltzeko aitortza moduan hartu zuten. Elkarteak, sorreratik, euskararen sustapenean ekintza ugari antolatu izan ditu herrian. «Korrika eta Euskararen Egunaren bueltan herrian ekintzak antolatzen hasi ginen, eta azken urteetan, Miñaripe izan da gure lan ildo nagusietako bat». Miñaripe lehiajolas bat da, Mihiluze telebista saioaren tankerakoa; Segurako historia eta istorioak hartzen ditu jolaserako. Bost edizio bete eta 2020 urtean, Miñaripe mahai-jolasa atera zuten. Horrekin batera, hitanoaren berreskurapenean lan handia egiten ari dira, batez ere, noka berreskuratzeko. «Azken bi urteetan, adibidez, hainbat herritar elkarrizketatu ditugu hitanoz eta hitanoaz hitz egiten. Toka eta nokaren inguruan dituzten esperientziak kontatuz ere grabaketak egin ditugu, eta orain barruko lana egiten ari gara, pasarte interesgarrienak aukeratzen, eta horien berri ematea da asmoa». Gainera, Segura irratian, Bixi-Bixi egiten du astero elkarteak. Datorren astean saio berezia egingo dute, 500. saioa dela eta. Elkartearen sortzaile eta parte hartzaileekin egingo dute elkarrizketa. Asteazkenean, hilaren 11n, entzun ahal izango da 12:00etatik aurrera. Omenal-

Euskararen erabilera, erronka

M

artxoan kale-erabilera ikertaren datuak aurkeztu zituen Uemak. Denera, 93 udalerritan egin da neurketa: Uemako kide diren 87 udalerritan eta Tolosaldeko beste seitan. Datuen arabera, mantendu egin da euskararen kaleko erabilera azken urteetan –erabilera orokorrari begiratuta, antzeko emaitza eman dute 2017ko eta 2021eko neurketek, bostetik hiru euskara–, baina ezagutza gehieneko herrietan zerbait behera egin du. «Ezin da pentsatu, beraz, euskaldun dentsitate handieneko eremuak arriskurik gabe daudenik. Beharrezko izaten jarraitzen du, azken urteetan egin bezala, udalerri euskaldunen eta arnasguneen berariazko aitortza egiteak. Horiek babestu eta garatzea hizkuntza politika aurrerakoien ardatzetako bat izan behar da», azaldu du Uemak.

diak berresten du Hitz edo Irri, Euskaraz Elkarri elkarteak egindakoaren balioa. «Etorkizunera begira ere lanean jarraitzeko indarrak ematen ditu, eta horrez gain, balio badu gure lana gizarteratu eta kaleko jendea gurera erakartzeko, gu oso pozik!».


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 465 • 2022ko maiatzaren 6a

Musika

Laburrean Aitor Artza Agirre Musikazalea

Gailü Kontzertu bikoitza gaur, D’Elikatuzen

U

daberriarekin batera Goierri aldean izaten ari diren kontzertu aukerez aritu naiteke gaurkoan, baina Andoaindik datorkigun proposamen berritzaile bat jarriko dizuet jopuntuan. Protagonistak aski ezagunak dira, Bap! taldean aritu ziren hirurak, zer esan hortik aurrera…Mikel eta Eneko Abrego (Okene) eta Drake. Talde hura desegin ostean Inoren Ero Ni sortu zuten, eta Drakek belarri arazo batzuk medio utzi behar izan zuen arren, besteek hor darraite gaur egun ere. Horrez gain Negu Gorriak eta Anariren taldekide izan eta dira, esaterako. Bateria eta erritmo kaxa kudeatzen ditu Mikelek. Enekok berriz, abestu, errezitatu eta samplerren kontrola eramaten du. Drakek, azkenik, baxuaz eta kontrabaxuaz du ardura. Zuzenekoetan aldiz, Mariano Hurtadok ordezkatzen du Drake, belarri arazoek ez baitute bakean uzten dirudienez. Mariano ere taldekide dute Abrego anaiek Inoren Ero Ni proiektuan. Egiak ba ote? izeneko lana kaleratu zuten duela hilabete batzuk. Diskoa, pandemia garai betean grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan Martxel Arkarazorekin eta Bidehuts argitaletxeak eman du argitara. Diseinu oso zainduaz atera du, eta izango duzue horretaz gozatzeko aukera, batipat binilo formatuan eskuratzen duzuenok. Erritmoan eta hitzetan oinarritutako

proiektu bat dela esango nuke. Etengabe errepikatzen diren baseak sortzen dituzte, eta horien gainean Enekok bere ahots abilezia erabiltzen du oso zainduak dituen hitzak errenkan abestu edo bertso/poesiak bailiran lotzeko. Funk, punk eta hip-hopa datozkit estiloa zehaztea saiatzean, eta zuzenekoetan hala dela esango nuke, batipat, diskoan atzeman daiteken jarrera areagotzen delako. Tom Waits, The JB´s, Kae Tempest, Minor Threat, De La Soul edo Sleaford Mods datozkit burura… haien batido bat ote? Azken horien Glimpeses abestia ere bertsionatzen dute zuzenean, Kortaturen Zu atrapatu arte- rekin batera… Hara zer kontrastea, hortik pentsa! Ohiko sare sozialetan aurkituko duzue beraien berri gehiago, bai Gailü nola Bidehutsenean. Ez galdu zuzenean ikusteko aukera, dantzarako gonbitea ziurtatua dago eta baita lepoko minarena ere.

Ordiziarrockek eta D’Elikatuz zentroak elkarlanean antolatutako Delikantuz zikloaren barruan, kontzertu bikoitza izango da gaur. Eraso taldeko Sergeren bakarkako proiektua eta Esanezin taldea ariko dira. Lekua: D’Elikatuz zentroa • Eguna: Gaur •Ordua: 19:00 •

Urrupen Tuppersex komedia Beasainen Urrup Antzerki Taldeak Tuppersex lana aurkeztuko du gaur. 50 urteak beteak dituzten lau emakumek sexu jostailuak erosteko saioa egingo dute, ezohiko hizketa gaiak azaleratuz. Sarrera doakoa da, gonbidapenarekin. Lekua: Usurbe antzokia • Eguna: Gaur • Ordua: 20:30


Publizitatea 17 2022ko maiatzaren 6a • # 465


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 465 • 2022ko maiatzaren 6a

Komikia

Aliritzian

Eresti Oiarbide • Hizkuntza aholkularia

Bide zaharrak mantendu eta berritu

O

sinalde sariketa lanerako eguna izaten da urtero Gabiriako izen bereko elkarteko juntakideentzat. Baina ez soilik eurentzat, herritar askok parte hartzen du bai egunean bertan eta bai aurretik ere txapelketa behar bezala antolatu eta bertso-afariaren bueltako guztia behar bezala atera dadin. Aurten, eta bazen garaia, berriro heldu ahal izan diogu betiko formatuari, eta giroa ezin hobea izan da. Egia esan, beti izaten da giroa paregabea: afaria bikaina, elkartea jendez gainezka, erabateko ixiltasuna gaiak eta bertsoak entzuteko garaian, txaloak nahi beste eta nahi bezain ozen… 50 edizioetan 6 bertsolari aritu dira bertsotan, eta unean hain ezagunak ez ziren baina ibilbide oparoa izan duten hainbat eta hainbat izen daude irabazleen eta parte hartzaileen artean.

Urtero, beti, edizio guztietan… Badirudi ez dela ezer aldatu Patxi Iraolak lehenengo hura irabazi zuenetik. Baina, zorionez, betikoari heldu eta berritzen joan garela esango nuke. Urtetik urtera gaiak garaiko kezka eta elkarrizketetara egokitzeko ahalegina egin dugu, epaileen artean gazteak eta emakumeak sartzen joan dira, bertsolarien balorazioak jasotzeko modu berriak jarri ditugu martxan… Gainera, afariaren bueltako lanetan ere aldaketa nabarmenak ikusi ditugu; aurten, inoiz ibili gabeko zerbitzari gazteak izan dira ia denak, eta sukaldean urteetan zehar lan egin duten emakumeek merezitako erreleboa izan dute. Tradizioa traizio Bada esaldi bat batere gustatzen ez zaidana, bilakatu ez dadin, «Funtzionatzen badu, ezinbestekoa da zertarako aldatu?». Traesentziari eutsi eta dizioa traizio bilakatu ez egiteko modu berriak dadin, ezinbestekoa da esentziari eutsi eta egiprobatzea teko modu berriak probatzea. Aurtengo irabazleak, Ane Zuazubiskarrek, honako puntuarekin eman zion itxiera 50. edizioari: «Bide zaharrak mantendu eta berritu». Saio guztian aritu zen fin, baina bukaeran erdiz erdi asmatu zuela iruditzen zait.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.