GoiBerri 461. zenbakia

Page 1

zk. 461 2022ko apirilaren 1a www.goiberri.eus

Iritzia Miren Estensoro Garcia. Nola harrapatu gaitu krisiak?

03

Errainuak

10-11

Manu Barreiroren ‘Dendariak’, bidaiak eta erretratuak uztartuz

Elkarrizketa

14-15

Luisi Bravo: «Ez dakit zergatik gustatzen zaidan margotzea»

LEHEN KOPA HURA GOGOAN Ampo Ordiziaren lehen titulutik 10 urtera, beste final bat dute ate joka

04


02 Publizitatea # 461 • 2022ko apirilaren 1a


Iritzia 03 Miren Estensoro Garcia • Ekonomia ikertzailea

2022KO APIRILAREN 1A

# 461 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 943-30 30 35 hitzakide@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

Itzain

Nola harrapatu gaitu krisiak?

P

andemiaren eta Ukraiplazaratzen ditu. Alde batetik, nako gerraren ondoriogaur-gaurkoz nazioarteko tesak ekonomian duen tuinguruari lotuta dauden eragina ezagun dugu. erronkak. Energiaren prezioaGurean ere, agerian geratu da ren hazkunde edota lehengaien energiaren eta lehengaien menmendekotasunari aurre egiteko dekotasuna eta mundu mailako tokian tokiko irtenbideak bilamerkataritza eta garraio fluxue- Miren Estensoro Garcia tzeko aukerak badaude. Eskualkiko dugun dependentzia. Une de mailan burujabetzarako ekiEkonomia ikertzailea honetan bizitzen ari garen zaurmenek indarra hartzeko parada garritasunak nola harrapatu dute adibidez. Hala nola, tesgaitu Goierrin? Eskuragarri ditugun azken da- tuinguru honetan enpresetan hartu beharreko tuen arabera, 2009ko krisitik hona ekonomia ha- neurriak definitzeko garaian, enpresa arteko lanzi egin da Goierrin, eta beste eskualde batzuetan kidetzak balio berezia izan dezake. baino gehiago gainera. BPGa %20 igo bada GiBestetik, egungo urgentziak itsututa alborapuzkoan, %32ko izan da hazkunde hori Goierrin. tuta gera daitezkeen erronkak agerian uztea Industria jarduerak asko du esateko hazkunde ezinbestekoa da. Hasteko, agerian geratzen da horretan. Izan ere, Goierriko ekonomian indus- enpresa handi eta txikienen arteko arrakalak triak duen pisua ere zertxobait hazi da azken ha- arreta mantentzea eskatzen duela. Lehiakortamarkadan. Industriako enpleguak %50eko langa sun adierazleetan Goierrik dituen emaitza posigainditu du dagoeneko, Gipuzkoako %24ko al- tiboak ez dira ehun industrial osora zabaltzen, eta dea handituz. Eta harago joanda, agerian gera- berrikuntzarako marjina oraindik nabaria da entzen da enpresa handienen jarduera giltzarria de- presa txiki eta ertain askotan. Hala nola, izaera la industria jarduera osasuntsu mantentzeko ga- industriala duten eskualdeetan partekatzen diraian. Izan ere, gainerako eskualde industriale- ren erronkak daude: genero arrakala enplegu takin alderatuta, industria establezimenduen ba- setan eta trantsizio berdea batez ere. Eta badira taz besteko tamaina handiagoa da orain ere Goierrin bereziki azpimarragarriak diren erronGoierrin. Nazioartekotze eta ikerketa eta garape- kak ere. Bata, esaterako, atzerrian jaiotako bizneko (I+G) adierazleetan ditugun emaitza positi- tanleriaren portzentaia altua dela eta, guztion boak enpresa handien jarduerarekin zuzenean ongizatea bermatzeko lan merkatuaren doikunlotuta daude. I+Gko adierazleetan bereziki, beste tza. Bestea, trantsizio digitalerako giltzarri diren eskualdeekiko dugun aldea azpimarragarria da. zerbitzu aurreratuetako jarduera gabezia, eta hoBeraz, Goierriko ekonomia, orokorrean, osasun- riek sortu edota lankidetzan aritzeko beharra. tsu harrapatu du krisi berri honek. Izaera indusIkasle ona den gure ekonomiari etxeko lanak trialak bere horretan dirau eta enpresa handie- pilatzen zaizkio. Urgentziazkoak, eta baita bere nek duten traktore izaera ere mantentzen da. bizitza egingarri eta jasangarri egiteko modukoDena den, argazki honek erronka desberdinak ak ere.


04 Sakonean Ampo Ordiziak Espainiako Kopa irabazi zuela 10 urte

# 461 • 2022ko apirilaren 1a

Erreportajea

EPIKOA IZAN ZEN Hamar urte beteko dira laster Ampo Ordiziak bere historiako lehen titulua irabazi zuenetik. Epikoa izan zen klubarentzat eta herriarentzat. Larunbatean orduko finalista El Salvador taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Altamiran: irabazlea, Kopako finalera.

A

steburu ahaztezina. Gisa horretan laburbil daiteke Ampo Ordiziako jokalari, teknikari, zuzendaritzako kide, zale eta herritarrek 2012ko apirilaren 20tik 22ra bizitakoa. Ordiziako, Goierriko eta Euskal Herriko ehunka zale joan zen Palentziara Ordiziaren eta El Salvadorren arteko Espainiako Kopako finala ikustera, eta aho zapore gozoarekin itzuli ziren denak ere. Izan ere, balentria egin zuen Ampo Ordiziak La Balastera zelaian,

Testuak: A.Vierbücher-L. Agirre

maldan gora jarri zitzaion partida irauli, eta historiako lehen titulua lortu zuen Ordizia Rugby Elkartearentzat. Letra larriz idatzita geratuko da apirilaren 22ko lorpena». Hitz horiekin hasi zuen Goierriko Hitza egunkariko kazetariak garaipenaren kronika. Hamar urte igaro dira harrezkero. Mugarri garrantzitsua izan zen Ordizia Rugby Elkartearentzat eta Ordiziarentzat. Olatu horren indarrak hurrengo denboraldian ere iraun zuen. Izan ere,


Sakonean 05 Ampo Ordiziak Espainiako Kopa irabazi zuela 10 urte

2022ko apirilaren 1a • # 461

Ampo Ordiziak El Salvador mendean hartuta (30-27) irabazi zuen Espainiako Errege Kopa lehen aldiz, 2012 apirilaren 22an. ORE

bigarren titulu bat eskuratzea lortu zuten; Espainiako kopa bigarrenez, jarraian. Ametsa zirudien. «Ez zen kasualitatea izan, ondo egindako lanaren emaitza baizik. Bagenuen sendotasun bat, sentimendua, gogoa...», hasi da kontatzen Axio Araña, bi kopa haien artifizeetako bat izan zenak, hura baitzen taldearen entrenatzailea, akuilua. Urteurren borobila izanik, eta final hura jokatu zuten bi taldeak bihar Altamira gotorlekuan jokatuko den Kopako finalerdietako partidan berriro ere aurrez aurre izango direla baliatuz, duela 10 urte bizitakoa ekartzeko data aproposa da. Egun haiek utzitako uneak, irudiak, sentipenak hain dira indartsuak, emozioz beteak... Finalderdiaren bezperan, zer hoberik, une haiek eskaini zizkiguten protagonisten ahotik jasotako hitzak ekartzea baino.

«Kopa irabaztea agian ez, baina ikusten genuen zerbait egon bazegoela, eta hala sentitzen genuen!» Axio Araña Entrenatzaile ohia

Egonkortzen ari zen taldea

Bi Errege Kopa bata bestearen segidan

O

rdizia Rugby Elkartearen urte gozoenak izan zirela esatea gutxi da. BiErrege kopa irabazi zituzten: lehena 2011-2012 denboraldian; bigarrena, 2012-2013 denboraldian. Taldeak bakarrik ez, Ordiziak, ordiziarrek eta baita eskualde eta Gipuzkoa mailan ere, oso modu berezian bizi izan zen. Bi Kopak irabazi ondoren herrian egin zitzaizkien harrerek irudi ahaztezinak utzi zituzten. Ordiziako aginte makila jaso zuten udalaren eskutik, eta Gipuzkoako Foru Aldundian ere egin zieten harrera.

«Ohorezko mailan bagenituen urte batzuk», jarraitu du Axio Arañak. «Taldea egonkortuta eta gorako bidean ikusten genuen. Ikasten joaten zara, fitxajeak egiten, taldea ari zen sendotasuna eta esperientzia hartzen, mutilak gizon egiten, eta ikusten genuen lehiatzeko taldea genuela. Etxetik kanpo ere aurpegia ematen genuen. Kopa irabaztea agian ez, baina ikusten zen zerbait egon bazegoela, eta hala sentitzen genuen!», osatu du. Arañak esandakoarekin guztiz bat datoz urte haietako Ampo Ordiziako kapitaina ere, Joanes Aierbe. «Urte batzuetako prozesuaren emaitza izan zen. Ohorezko Mailan egonkortuta geunden, aurretik nahikoa miseria pasatu genituen, beti azkeneko partidan salbatuz eta abar. Baina Kopa irabazi aurreko urtean (2011), uste dut Ligako txapeldunorde gelditu ginela. Taldea egonkortua genuen. Fitxajeek ordura arte urtebete-edo irauten zuten. Denboraldi hartan, nahiko bloke sendoa geneukan eta zerbait polita lor zitekeela ikusten genuen, baina uste handirik gabe», gaineratu du Aierbek. Aierberekin batera taldeko kapitaina zen Xabier Lermak gogoratu du 2005. urtean igo zela taldea Ohorezko Mailara. «2011 urtera arte, larri-larri mantentzen genuen maila, miseriak pasa genituen, urte hartan dena ondo atera bazen ere, ez genuen helburu bezala jarri kopa irabaztea», gogoratu du Lermak.

«Egonkortuta geunden, aurretik nahikoa miseria pasatu genituen, beti azkeneko partidan salbatuz eta abar» Joanes Aierbe Jokalari eta kapitain ohia

«Seme-alabekin behin baino gehiagotan ikusi izan dut bideoa, eta oraindik ere hunkigarria da bai» Xabi Lerma Jokalari eta kapitain ohia


06 Sakonean Ampo Ordiziak Espainiako Kopa irabazi zuela 10 urte

«Bapatekoa izan zen dena. Barru-barrutik atera zitzaigun Simpsoni eta niri une horretan Haka egitea» Phill Huxford Jokalari ohia

# 461 • 2022ko apirilaren 1a

Urte batzuk lehenago iritsi zen Phil Huxford zeelanda berritarra. «2008 urtean iritsi nintzen Ordiziara, Jim Dixon entrenatzaileak deituta. Ingalaterran ezagutu nuen Dixon». Etorri berriarentzat «urte bikainak» izan ziren. Asier Alvarez de Eulate harrobiko jokalaria mutil kozkor bat zen orduan, baina ederki oroitzen ditu garai haiek: «Kopa irabazi baino bi urte lehenago Sevillan ia-ia beheko mailara jaitsi ginen berriz. Aurrekoak, beraz ez ziren urte samurrak izan, baina ondorengoetan taldearen loraldia iritsi zen. Sevillakoaren ondoren, hurrengo denboraldian, bigarren egin genuen Ligan, eta hurrengoan, berriz, Kopa lortu genuen ». Alva-

zuten, hasieratik bukaerara. «Bezperatik joan ginen, hotelean lo egin Palentzian, entremendutxo bat egin, kontzentrazioa... Gogo berezia genuen kopa hori lortzeko», kontatu du Arañak. Autobusak ere joan ziren Ordiziatik. 7.000 inguru pertsona sartzen ziren La Balastera zelaian. Erdiak Ampo Ordizia animatzera joan ziren. «Imaginatu nolako giroa zegoen, oso-oso hunkigarria da hainbeste urte eta gero hori guztia oroitzea», aitortu dute denek. Partida aurreko minutuetan, aldagelan, jokalariei esan zienaren inguruan Arañari galdetuta, ez ditu hitz zehatzak gogoan, baina bai sentimenduei gorazarre egin ziela; «bihotzarekin joka zezatela eskatu nien!».

Finaleko bigarren zati hura

Kopa irabazi eta Ordizian harrera berezia egin zieten. Festa giroa izan zen nagusi. Plaza Nagusian jendetza bildu zen. Iñaki Gurrutxaga

rez de Eulate oraindik Ampo Ordiziako jokalaria da –300 partida baino gehiago– eta kopako hiru final jokatzeko aukera izan dezakeen bakarretakoa da.

Afizioa ere haiekin hazi zen

«Frai Andresera iritsi eta jendez gainezka zegoen: denak garrasika, kantuan... Oraindik oilo ipurdia jartzen zait!» Asier Alvarez de Eulate Ampo Ordiziako jokalaria

Afizioa bera ere taldearekin batera haziz joan zela gogoratu dute, eta hori ere «bultzada itzela» izan zela. «Ohituta geunden Trevijanon bakar-bakarrik jokatzera», esan du Arañak. «Baina pixkana aldea nabaritzen hasi zen, eta Altamirara pasatzearekin, berdin». Urtetik urtera, jendeak ere «ikusten zuen gai ginela maila horretan jokatzeko». 2012ko Kopako finalerdira iritsi zirenean ikaragarria izan zen. «Sumatu zen sekulako indarra zalegoaren aldetik. Ez geunden bakarrik, ikusi genuen sortu zen giroa, sentimendua...». Finalaren asteburua iritsi zen, eta kirolari profesionalen antzera bizi izan

Finala ez zuten nahi bezala hasi. Ondo gogoan du Aierbe kapitainak: «Finala arraroa izan zen. Salvador talde historikoetako bat zen. Itxura on bat egiteko asmoarekin joan ginen. Gainera, sekulako jendetza joan zen Palentziara, eta sekulako egurra eman ziguten. Lehenengo 20 minutuetan hiru entsegu jaso genituen». Telebistatik ere jarraitu ahal izan zen partida. Ziur batek baino gehiagok nahiago izan zuela telebista itzali. Atsedenaldira, 8-21 iritsi ziren. Aldageletan, partidaren bigarren erdiari aurre egiteko berriro ere zelaira atera aurretik, jokalariei zuzendutako hitzak ondo gogoratzen ditu Aierbek; «Behin honaino ailegatu, herri guztia hor, 3.000 jarraitzaile Palentziaraino etorri eta horrelako itxura eman behar al dugu? Aupa mutilak! Borroka pixka bat egin dezagun behintzat eta beste itxura bat eman dezagun!». Lermak ere hartu zuen hitza: «Gozatzeko unea zela esan nien». Alvarez de Eulatek ere ondo gogoratzen ditu une haiek, «nahiz eta ez irabazi, behintzat itxura ona emanda bukatu nahi genuen partida». Huxfordek kontatu du «bigarren zatian lasaiago» zelairatu zela. Eta badirudi, behar zuten botika jaso zutela. Markagailuan tartea mozten hasi ziren, 75. minutuan 27na berdindu, eta hortik aurrerako minutuak, eromena. Taldearen historian ahaztezin bihurtu ziren, betiko. «Sinesgaitza izan zen. Laino batean bezala geunden», dio batek. «Finala zentzu guztietatik izan zen polita», dio besteak. «Epikoa izan zen». Azkenean, hiru punturen aldea-


Sakonean 07 Ampo Ordiziak Espainiako Kopa irabazi zuela 10 urte

2022ko apirilaren 1a • # 461

rekin, 30-27 irabazi zuten ordiziarrek. Festa lehertu zen. Bitartean, Ordizian, sekula imajinatuko ez zuketena gertatzen ari zen. Jendea kalera atera zen, festa giroa zen nagusi. Ordizia Rugby-ko elastikoak eta bufandak iskina guztietan. Herriko taldearen lorpena ospatu beharra zegoen, baita ordiziar izatea ere. Palentziara gerturatutako zaleak ere hasi ziren iristen. «Autobusean garagardo batzuk edanez eta txoroarena eginez gentozen, baina gerturatzen ari ginen heinean, Aitor Araña presidenteak esan zigun jendea zain zegoela Ordizian. Ez zela hainbesterainoko izango esaten genion», kontatu du Aierbek.

Herri osoa taldearen zain Jende pixka bat espero zuten, baina ez aurkitu zutena. «Frai Andresera iritsi eta jendez gainezka zegoen, denak garrasika, kantuan,...». Aierbe eta Lerma izan ziren autobusetik jaisten lehenak. Bien artean kopa eutsiz zeharkatu zuten jendetza, plazaraino. Atzetik, gainontzeko taldekideak, poza eta sorpresa, biak aurpegietan. Heroien antzera hartu zituzten herrian. Oraindik ere oilo ipurdia jartzen zaie garai hartako bideoak ikusita. «Semealabekin behin baino gehiagotan ikusi izan dut bideoa eta hunkigarria da bai. Plaza jendez beteta, autobusetik plazarainoko pasilloa, haka ere egin zuten Phillek eta Cory Simpsonek. Partida irabazteko modua... Dena oso epikoa izan zen !», esan du Lermak. Huxford-ek ere atzo balitz bezala oroitzen du momentu hura. «Bat-batekoa izan zen, barru-barrutik atera zitzaigun une horretan haka egitea». Ampo Ordizian pasatako urteak eta esperientziak asko markatu dute zeelandaberritarra: «Pentsa! Ordizian segitzen dut eta hemen osatu dut familia». Garai hartan ere urruti ikusten zuten, ia ezinezko, baina lortu zuten, eta orain, bat datoz esaterakoan «ikaragarria» izango litzatekeela hirugarren kopa bat lortzea. Urte hartan mutikoak ziren gaur egun Ampo Ordiziako jokalari diren Lander Mujika, Erlantz Garmendia, Aitor Olasagasti eta Alain Araña. Ilusioa handiarekin ari dira bizitzen momentu hau. «Oso polita izango litzateke Sevillako finala jokatu ahal izatea eta Kopa ekartzea». Lehen urratsa Altamiran eman beharko dute.

Erlantz Garmendia

Aitor Olasagasti

Ampo Ordiziako jokalaria

Ampo Ordiziako jokalaria

«Altamiran jokatzeko zortea izan dugu, eta ea aukera aprobetxatzen dugun»

«Jendea lanean jai eskatuta dago. Zaleek konfiantza daukatela esan nahi du»

«11 urte bete berriak nituen. 07:00ak aldera Arboleda jarraitzailez beteta zegoen, autobusak hartzeko. Iritsi eta izugarrizko festa izan zen. Lehenengo zatia desastre samarra izan zen, baina partidari buelta emateko aukera ikusten zen eta horrela izan zen, dropa sartuta 22tik. Eta orain, 10 urte beranduago gu gaude lehenengo taldean. Gogotsu gaude finalerdia jokatzeko. Altamiran jokatzeko zortea izan dugu, eta ea aukera aprobetxatzen dugun. Ea egun perfektua ateratzen den. Sevillako finala izugarria izango litzateke».

«13 urte nituen. Aita eta biok autobusean joan ginen, bandera eta bufandak hartu eta aurpegia margotuta. Oso herri giro ona izan zen. Guretzat jokalari haiek idoloak ziren orduan, eta oraindik ere bai. Jokalari horiek kalean ikusten ditudanean beti gogoratzen naiz egun haietaz. Itzulera ere izugarria izan zen. Pasilloa, pankartak, aurreskua... Gu hantxe geunden jende artean begira. Orain errepikatzen saiatuko gara. Jendea lanean jai eskatuta dago eta indarra ematen digu horrek. Zaleek konfiantza daukatela esan nahi du».

Alain Araña

Lander Mujika

Ampo Ordiziako jokalaria

Ampo Ordiziako jokalaria

«Taldea oso motibatuta dago, Kawari omenaldia egiteko helburuarekin»

«Finalerdia etxean jokatzea garrantzitsua da. Etxean eroso aritzen gara»

«Garai hartan aita [Aitor Araña] presidentea zen, osaba entrenatzailea... Nire familia guztia errugbi inguruan zebilen, eta ni ere bai. Jokalarien autobusean joan ginen finalera. 12 urte nituen. Itzulera festa bat izan zen. Aurrean eserita nindoan, atzera begiratu, eta han ikusten nituen jokalari guztiak oihuka pozik. Orain finalerdia irabazteko aukera ikusten dugu, eta daukagun guztia emango dugu. Etxean jokatzea plus bat da. Talde guztia oso motibatuta gaude, eta Kawari omenaldia egiteko helburuarekin».

«Familia guztia joan ginen, bezperatik. 13 urte nituen. Palentziako plazan 50 bat neska-mutiko aritu ginen baloiarekin jolasean. Txikitan lehenengo taldeko jokalariak handiak eta indartsuak ziren guretzat, eta orain gu gaude talde horretan. Ilusioa egiten du. Finalerdia etxean jokatzea garrantzitsua da. Etxean oso eroso aritzen gara eta zaleek beti laguntzen dute. Txaranga ere egongo omen da, jendetza etorriko dela dirudi. Sevillako finala ea hiru lehengusuok [Olasagasti Ordizian eta Xabi Martin Alcobendasen) jokatzen dugun».


08 Herri jakintza Toponimia

# 461 • 2022ko apirilaren 1a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Lardatu: Nahastu, barreiatu, itsatsi.

«Apirila bero, negua gero»

Adibidez, txakurrak kalean egindako kakatan, «ibiltariak bertan lardatzen dira». Hedaduraz, edanarekin pasatzeari ere esaten zaio, ‘burua nahastu’ren esanahiari tiraka.

Martxoaren bukaera goxoak hala ekarri du, behintzat, aurten. Neguaren atzaparkadek emateko lekuan gaude oraindik egutegian. ‘Apirila, ekaitz hila’ dio beste esaera batek.

1982-3-28: Jon Plazaola Larrañaga aktorea jaio zen, Urretxun. 1994-3-28: Aritz Elustondo Irribarria futbolaria jaio zen, Beasainen. 1967-4-6: Xabier Aldanondo Luzuriaga txirrindularia jaio zen, Seguran.

Toponimia

Urkia arbola mota bat da?

horrela, kontuan izatekoa litzateke hango jatorrikoekin nahasteagatik etortzea okerbidea. Hartara bai, urkia (arbola) —edo Urkiaga , seguruago— izango litzateke esanahi edo jatorria.

Urbiaren bikotea, ‘Urbyna’ ere bai

Itsasondoko Urkia auzoko plaza. Aimar Maiz Testua: Antonio Berasategi

B

ai, jakina, urkia bada arbola klase bat, baina beti al da horrela? Badakigu nolako arbola den urkia. Gehienok ezagutuko dugu, bestalde, Urkia abizeneko norbait. Gutxixeagok, seguruenez, Itsasondon dagoen Urkiako auzoa. Besterik ezean, hirurak elkarrekin lotzeko modukoak dirudite, eta lasai asko botako genuke honako hau: «Urkia abizenekoek Itsasondoko Urkian dute jatorria eta euren deitura hori han urkiak daudelako sortua da». Leku izenak esplikatzeak, ordea, uste gabeko korapiloak ditu askotan eta kontuak ez dira hain sinpleak izaten; komeni da, hortaz, tentuz jokatzea. Nik ezagutzen ditudan urkiatar batzuen arbasoen xehetasunen berri izatean sortu

zitzaidan zalantza. Urkia dira eurak, baita euren aurreko belaunaldietakoak... harik eta XVII. mendeko dokumentuetan, Seguran, Vicente Urquina izeneko bat azaltzen zaien arte; haren aita Antonio ere Urquina zen. Antzeko bitasuna ikusten dugu familiaren beste adar batzuetan ere: Idiazabalgo Joan Urquinaren bost alabetatik, adibidez, bi Urquina ziren, baina beste hirurak Urquia (XVII. mende hasierakoak denak). Badakigu aurreneko adarrekoek Itsasondoko jatorria zutela, baina hango dokumentazioan ez dago urkinatar alerik ; denak dira urkiatarrak! Pentsa liteke horrelako gorabeherak orduko eskribau eta apaizen utzikeria edota ezjakintasunetik etorriak direla. Izan ere, nahiz eta ia batere dokumentatu gabe egon, badakigu Astigarretan izan zela beste etxe bat Urkina izenekoa (Aramaion ere bai, beste bat) eta, hori

Izan liteke hori, baina, xehetasunetan sartu behar izanez gero, normalean idazlariek arduraz jokatzen zutela ere esan behar, eta nik neronek beste esplikazio baten alde egingo nuke apustu. Jakina da aspaldiko euskaran leku izenen bukaeran bokal artean -n- baldin bazegoen, galtzeko joera izan ohi zuela: Lazkano > Lazkao, konparazio baterako. Bide beretik etortzeko modukoa zatekeen Urkina > Urkia ere. Urrutira gabe, Zumaiako Oikina/Oikia daukagu pare-parekoa. Eta Araban, makina bat: Okina/Okia, Arina/Aria, Zolina/Zolia, Gulina/Gulia, Markina/Markia... Orduan, esanahiaren zalantza sortzen zaigu: zer da edo zer esan nahi zuen Urkina-k? Arabako herrien izenak aztertzen aritu den Patxi Salaberrik dio -ina atzizkia latinez norbaiten jabetza adierazteko erabili zen bezala, gurean ere baliatuko zela eta, hortaz, beraren aurretik doan Urk hori antroponimo batek utzitako ondorena genuke. Urbia-rentzat ere balia daiteke azaldutakoa. Behin bakarrik bada ere (1418), bada dokumentuetan Urbyna, hots, gure gaurko Urkina/Urkia horren pareparekoa osatzen dute biek. Nolanahi ere, gauza guztien gainetik ez ahaztu hasierako gomendioa: toponimian, jakintza arlo guztietan bezalaxe, ez dago beste gabeko esplikazio errazik. Orain arte irakurritakoari begiratu, iritzi eta, zeuk ere, atera kontuak.


Bertsoa • Kate motzean 09 Sustrai Goenaga Intxausti • Jaione Telleria

2022ko apirilaren 1a • # 461

Gaiak hala dio

Kate motzean Jaione Telleria • Iparra-Hegoaren antolatzailea

Sustrai Goenaga Intxausti

«Gereziondoko ekitaldia da niretzat bereziena»

Gaia: Esklerosi anizkoitza Doinua: Habanera Ez dakit zer sentitzen den nola den gaixotasuna baina gertu ikusita da ustel eta lizuna kontzientziatu behar da hau ez da inorren laguna hauxe da gaitasunen bat kentzearen erruduna betirako parasito kentzen dizu osasuna gorputza fallatzen doa hau da egia iluna nahiz ez den oso grabea nahiz ez ikutu garuna Ez da gehiegi aztertzen horrek behar du isuna Oinez ibiltzerakoan eman ditu mila hesi hau egiazkoa denik ez du edonork sinetsi hau da zure kontra dauna zureganako 5 gezi honekin baita dituzu hamaika inguru gabezi ta nik zer esan zuri gaurkoan esklerosi zure aurka baita ditut oraindikan mila tesi zuk ez dezu ezer onik zure dena da malezi hau soinean izatea ez du inorrek merezi

HURRENGOA » Bertsozalea: Maitane Legarreta Etxezarreta Gaia: Korrika

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Aste honetan, bi urteren ondoren, Ipar Euskal Herria ardatz duen kultur astean murgilduta daude Seguran. Antolakuntza lanetan ari den Jaione Telleriak (Segura, 1968) dioenez, Iparra-Hegoa garrantzitsua da segurarrentzat, «adin guztietarako eskaintzak daudenez, denentzat dago zerbait».

Idoia Asurmendi.

Zer da zuretzat Iparra-Hegoa?

Zukua, kafesnea eta gailetak.

Iparraldea hobeto ezagutzeko eta herri bat garela aldarrikatzeko aukera bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Zein da zuretzat Iparra-Hegoako momentu bereziena?

Abesti bat. Idoia Asurmendiren edozein.

Oporretarako leku bat. Zarautz.

Kolore bat. Berdea.

Zer gosaltzen duzu?

Ikasketetako azken asignatura aprobatu nuela lagun batek esan zidan momentua.

Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura sinbolizatzen duen gereziondoko ekitaldia.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Ze zaletasun dituzu?

Euskal preso guztiak etxean izatea.

Lagunekin ateratzea.

Bizitzako plazer txiki bat.

Pelikula bat edo telesail bat. Madisoneko zubiak. Liburu bat. SPrako tranbia. Musika talde edo abeslari bat.

Gaztazko talo bat jatea.

Harri bat.

Amets bat.

Goierriko txoko bat. Segurako Madura.

Seguran biziko ez bazina... Mutiloan.


10 Errainuak Manu Barreiro

# 461 • 2022ko apirilaren 1a

DENDARIAK

Manu Barreiro Argizpi Argazkizale Elkartea (Beasain)

Irudiko argazkia 2018ko apirilean Nepalera egin nuen bidaia batean ateratakoa da, Bandipur herrian. Hango kalezidorretan nenbilela, bi emakume heldu hauen dendaren parean gelditu nintzen. Tea hartzen ari ziren atarian, lasai ederrean. Atentzioa eman zidaten atzealdean zintzilik zituzten objektu eta kolore askotarikoek, kontraste handia ikusi nuen horien eta haiek zuten patxadaren artean. Emakume adeitsuak ziren, eta argazkia ateratzen utzi zidaten. Manu Barreiro naiz (Donostia, 1973), eta 2017tik Beasaingo Argizpi argazkizale elkarteko kide. Argazkilaritza maite dut, eta bereziki erretratuak, pertsonak protagonista sentitzen diren irudiak. Kondaira zahar batek dioenez, pertsona baten argazkia ateratzen duzunean haren arima zurekin daramazu... Nire kameraren aurrean jartzen diren pertsona horien arima jasotzen saiatzen naiz nire argazkien bitartez, sekula ez arima hori ebasten. Zerbaitegatik da begirada arimaren isla.

Datu teknikoak Canon EOS 5D MkIV • EF 24-70 f 2.8L II • 1/250 • F8 • ISO800


Errainuak 11 2022ko apirilaren 1a • # 461

Manu Barreiro


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 461 • 2022ko apirilaren 1a

Erretratua

ERRIMAZ ERRIMA

Nekane Gonzalez Legazpi

‘Izan zirelako gara’ dio esaera zaharrak. Eta gaur egungo Legazpiko Bertso Olariak (LBO) bertso eskola bada, duela 34 bat urte bertsozale talde bat elkartzen hasi izanari esker da. Orduantxe esan omen zioten lehen aldiz «bertso eskola», nahiz eta herrian aurretik ere bazen bertso tradizioa.

I

ñaki Azarolaren gidaritzapean elkartzen ziren hainbat legazpiar, zapatuetan, kultur etxean: Julian Auzmendi, Pedro Agirre, Dani Arregi, Iñaki Jauregi, Joxemari Auzmendi, Ondri Odria, Kontxi Agirre, Joseba Barandiaran, Eneko Azarola, Jon Elustondo eta Asier Iriondo. Tartean-tartean, Mikel Mendizabal eta irudian ageri den Eusebio Igartzabal ere hurbiltzen omen ziren. Lau bat hilabeteko iraupena izan zuten saioek.

Garai bateko bertso eskola. Ene Bada aldizkarian argitaratutako argazkia.

Hurrengo hamarkadan, 1999-2000 ikasturtean eman zituen lehen urratsak gaur ere indarrean dagoen bertso eskolak: LBO. Helduz osatutako taldea ginen, eta hasiera batean geure burua trebatzen hasi izanagatik (gogoan dut erratza jartzen genuela mikro lanak egiteko), aurki hasi ginen saioak antolatzen. Bertso antzerkia izan zen hainbat urtez gure ekintza izarra. Legazpiar ezagun eta ez hain ezagunei buruzko gorabeherak kantatzen genituen, eta, ikusleek bezain ondo pasatzen genuen oholtza gainekook ere.

Legazpiko bertso txapelketa Euskaldunok erronkazaleak omen gara, eta honek hori, horrek hura eta hark beste hangoa dakarrenez, Legazpiko pare bat txapelketa ere antolatu genituen, bestela bezala. Ibilbide motza izan zuen, ordea. Berriz horrelakoren bat antolatu beharko dugu, agian! Udalarekin sinatutako hitzarmen bat tarteko, urtean hainbat ekitaldi antolatu izan ditugu: otsaileko bertso afa-

ria, maiatzeko jaietako bertso musikatuak, agorreko jaietako balkoitik balkoirako saioa, udazkeneko saioa... Otsaileko bertso afarira gehien etorri den bikotea Unai Iturriagak eta Maialen Lujanbiok osatutakoa da. Zenbat barre ez ote dugun egin haien ateraldiez! Behin, elurra tarteko, legazpiar baten etxean geratu behar izan zuten lotan, eta pentsatuko duzue zein izan zen hurrengo urteetako bertso afarietako gai nagusia… Gure harrobiak denetarik eman du: zaleak, poteoko sasi-bertsolariak, bertsolari onak eta on askoak. Oraintxe, Nerea Elustondo eta Ane Beloki dira plazaz plaza dabiltzan bi emakumeak. Helduen taldeaz gain, haurrena ere martxan izan da, harik eta pandemiak etena ekarri zuen arte. Errimaz errima, belaunaldiz belaunaldi, bertsoaren sua piztuta izan dugu gurean, eta hala jarraituko duen esperantzarekin, egia esan. Esaerak bai baitu bigarren zatia ere: «Garelako izango dira».


Gaztejira 13 Oneka Sanchez Galarraga • Yon Ander Marcos

2022ko apirilaren 1a • # 461

«Zatika taldearena proiektu oso polita da» ONEKA SANCHEZ GALARRAGA • Txirrindularia

Testua: Aitor Garmendia

YON ANDER MARCOS Egurrezko zaldia @axerigorri

Argazkia: Tere Madinabeitia

na, behin ihesaldian geundela, erritmoa asko mantsotu genuen eta tropelak harrapatu gintuen. Lierniako azken igoerara horrela iritsi ginen eta bertan erabaki zen lasterketa.

Juniorren artean bigarren postua eskuratu zenuen. Aurrenekoa gertu izan al zenuen? Nire lehen helburua Saioa Organbide kontrolatzea zen, gerora lehen postua eskuratuko zuena. Euskaldun txapelketako lidergoa eskuratzeko aukera nuen, baina horretarako bere aurretik iritsi behar nuen helmugara. Lierniako igoeran ezin izan nion eutsi; lasterketa irabazi eta Euskaldun txapelketako lidertza eskuratu zuen. Halere, Gipuzkoako txapelarekin gustura nago.

Beasaingo Igartza proban ere parte hartu zenuen. Hura Espainiako Kopako lasterketa izan zen. Aldea nabarituko zenuen, ezta?

G

ipuzkoako errepideko txirrindularitza txapelketa irabazi berri du Oneka Sanchez Galarragak (Beasain, 2005). Seguran jokatu zen txapelketa. Zatika taldeko txirrindulariak junior mailako bigarren postua eskuratu zuen, eta lehen gipuzkoarra izan zen.

Gipuzkoako txapelketa irabazi berri duzu. Lasterketa hasi aurretik espero al zenuen halakorik? Banekien aukera neukala, baina antzeko mailako hainbat txirrindulari geunden. Txapela gure artean egongo zela banekien. Nik zortea aldeko izan nuen, eta egun ona ere bai.

Bai, maila aldetik askoz handiagoa izan zen. Ibilbidea ere luzeagoa zen, eta igoera gehiagorekin. Oso gogorra egin zitzaidan. Hasieran, erritmoa hartzea kosta zitzaidan; gero, ordea, indartsu amaitu nuen. Gustura geratu nintzen.

Zatika taldeko kidea zara. Talde berria da. Zer moduzko giroa duzue? Oso gustura nago. Talde bat baino gehiago familia bat da. Aurretik ere askok elkar ezagutzen genuen eta gainerakoak ondo integratu dira. Proiektu oso polita da.

Hurrengo helburuak zein izango dira? Aste Santuan Espainiako txapelketa lehiatuko dut, pistako modalitatean. Helburutzat hori daukat, baina helburu nagusia denboraldi biribil bat egitea eta ikastea da. Junior mailako lehen urtea dut; lasterketetan ahal dudan guztia eginez disfrutatu nahiko nuke.

Nolako lasterketa izan zen? Lasterketa berezia izan zen; kadeteekin, gazteagoekin, batera lehiatu genuen. Proba nahiko azkarra izan zen. Erasoka aritu ginen ihesaldi bat sortu arte, bai-

@onekasanchezz

Agur Xiberua

B

eno adiskideok... Natxo de Felipek esan zuen eran: hauxe da despedidia! Iritsi da ordenagailua gorde eta proiektu berriekin hasteko garaia. Egurrezko zaldia amaitu da, eta honekin absurdokeriaz betetako iritziak. Egurrezko zaldia izenak zera berezi bat zuen. Izena Dada izenetik dator, Errumanieraz hori esan nahi zuena. Dadagileak XX. mende hasierako (bi mundu gerren arteko) urteetan artean jardun zuten. Haien proposamenak ironia eta absurdokeriaz beterik zeuden, haien lanei nondik heldu ez zegoen. Marcel Duchamp izan zen haien artista esanguratsuena. Agian bere lan ospetsuena ezagun izango zaizue: Iturria izenekoa (txizatokia da nolanahi, Interneten sartu eta bota barreak). Artista horiek XX.mendeko panorama artistikoa guztiz aldatu zuten, eta gaur egunerarte iritsi da haien eragina. Piero Manzoni-k hain ospetsuak diren gorotz latak egin zituen (horiek agian entzunagoak izango zaizuenak). Nolanahi ere, neu ere saiatu naiz atal honetan nire ironia iruzkintzen. Horrek ez du esan nahi esan dudana gezurra denik, inolaz ere ez. Erari buruz ari naiz, pentsamendu baten aurrean jokatzeko moduari buruz. Eta espero dut zuek ere atal honetan zera ikasi izana: denok ditugu hamaika arazo, baina horiei aurre egiteko atera beti ezinezko alde ezinezkoa.


14 Elkarrizketa Luisi Bravo Arbulu • Margolaria

# 461 • 2022ko apirilaren 1a

Elkarrizketa Luisi Bravo Margolaria

«LASAITASUNEZ MARGOTZEN DUT, URTEBETE EMAN DEZAKET KOADRO BATEKIN» Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Luisi Bravo Arbulu (Urretxu, 1950) margolariak erakusketa ireki du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Bravok 50 urte daramatza margotzen. Felix Vaquerizarekin hasi zen eta egun Aitor Etxeberriak Urretxuko kultur etxean ematen dituen eskoletara joaten da. Urretxuko arte tailerreko kide beteranoenetako bat da.

Zer diozu zure familiaz? Nire aitak Angel Bravo zuen izena. Burdindegia eta etxetresna elektriko denda zituen Zumarragako Legazpi kalean. Nik ere hor lan egin nuen. Nire ama, Alicia Arbulu, etxekoandrea izan zen. Bost anaia-arreba gara: lau neska eta mutil bat. Ezkondu nintzenetik, Legazpin bizi naiz. Bi seme-alaba ditut: neska eta mutila.

Ze ikasketa egin zenituen? Artea eta Dekorazioa ikasi nuen, Donostian. Gurasoek seme-alabek ikastea nahi zuten, eta guztiok ikasketak ditugu. Dekorazioa gustatu egiten zitzaidan eta horregatik aukeratu nuen ikasketa

hori. Gustura aritu nintzen, baina ez nuen horretan lan egin. Aitaren dendan lan egin nuen, bulegoan. Etxetresna elektrikoak eta opariak saltzen genituen eta niri oparien salmenta gustatzen zitzaidan. 37 urte inguru eman nituen familiaren dendan lanean. Bertan hartu nuen erretiroa.

Noiz eta nolatan hasi zinen margotzen? Besterik gabe. Felix Vaqueriza margolari donostiarra Zumarragan zegoen, Etxeberrin hartu zuen ostatu, eta eskolak ematen hasi zen. Joatea erabaki nuen. 17 urte nituen. Hasieran, oso ikasle gutxi ginen. Artea eta Dekorazioa ikasi nuen, baina ez nekien marrazten. Vaquerizaren eskutik ikasi nuen.

Vaquerizak urte luzetan eman zituen eskolak. Vaqueriza Zumarragako emakume batekin ezkondu zen eta beraien etxean ematen zituen eskolak. Hasieran Ipintzako etxean bizi ziren eta ondoren geltoki ondora joan ziren. Luistarren etxean ere eskolak eman zituen, eta bertara ere joaten nintzen. Ezkondu ondoren ere, bere eskoletara joaten jarraitu nuen. Oso gustura joaten nintzen. Bazkalostean joaten nintzen, lanean sartu aurretik.

Zergatik joaten zinen horren gustura Vaquerizaren eskoletara? Asko irakatsi zidan. «Jarraitu, jarraitu» esaten zidan, eta hala ikasi nuen. Esko-

lak emateari utzi zion arte jarraitu nuen berarekin.

Egun, Urretxuko Arte Eskolara joaten zara. Aita gaixotu zenean ahizpok zaindu genuen. Legazpitik hona etortzen nintzela baliatu nuen Urretxuko Arte Eskolara joateko. 18 urte pasa dira dagoeneko. 18 urte daramatzat Aitor Etxeberria irakaslearekin. Aitor ere berezia da. Oso gustura joaten naiz, oso irakasle eta pertsona ona baita. Magia egiten du. Margotzeko dohainarekin jaio zen. Nik margotzearen poderioz ikasi dut. Ez dut berezko dohainik.

50 urte baino gehiago daramatzazu margotzen. Zergatik gustatzen zaizu horrenbeste? Ez dakit zer esan. Sentitu egin behar da. Enkarguz margotu izan dut, baina nire borondatez egin ditudan koadroak saltzeak pena ematen dit. Hala, koadro asko ditut etxean. Lasaitasunez margotzen dut. Presarik gabe. Urtebete eman dezaket koadro batekin. Izan ere, astean behin joaten naiz arte eskolara. Lehen etxean ere margotzen nuen, ganbaran, baina egun jendartean egoteko beharra dut.

Urretxuko Arte Eskolako giroa ezinbestekoa egin zaizu, beraz. Hala da. Ez naiz margotzeko bakarrik joaten, baita lagunekin egoteko ere. Oso giro ona dugu. Hala, ezagunei joateko gomendatzen diet. Dagoeneko bat bai-


Elkarrizketa 15 Luisi Bravo Arbulu • Margolaria

2022ko apirilaren 1a • # 461

no gehiago hasi da Urretxuko Arte Eskolara joaten, nik gomendatuta.

ere egin ditut: mahai gainean objektuak jarri eta horiek margotu.

Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan zure margolanak ikusgai jarri dituzu.

Erakusketaren izenburua ‘Oroitzapenak’ da. Zergatik?

Apirilaren 10a arte egongo dira bertan. Bakarkako lehen erakusketa dut. Urduri samar egon nintzen erakusketa ireki aurretik, baina seme-alaben eta senarraren babesa dut. Senarrak asko laguntzen dit: koadroak toki batetik bestera eraman behar ditudanean bere laguntza dut. Seme-alabek, berriz, animoak ematen dizkidate.

Zer ikus daiteke Juan de Lizarazu aretoan? Nire margolanak errealistak dira. Olioarekin margotzen dut beti. Akuarela ere gustatzen zait, baina ez naiz olioarekin bezain eroso sentitzen. Olioa errazagoa da, gaizki egindakoa konpondu egin baitaiteke. Paisaiak asko gustatzen zaizkit, baina hasieratik bodegoi asko

Erakusketan, hasi nintzenetik gaurdaino margotutako lanak ikus daitezkeelako. Felix Vaquerizaren eskoletan margotutako lanak ere badaude. Hala, margolan horiek ikusten ditudanean oroitzapen asko etortzen zaizkit burura: bizitakoa, ikasitakoa, margotutakoa, ezagutu dudan jendea... Egia esatea nahi baduzu, Aitor Etxeberria irakaslea izan zen erakusketari Oroitzapenak izenburua jartzea proposatu zidana.

Erakusketako katalogoan Etxeberriak sekulako loreak bota dizkizu. Zure lanen gozotasuna eta sentikortasuna azpimarratu ditu, besteak bete. Bere hitzek asko poztu naute. Berak idatzitakoa irakurri bezain laster, eskerrak eman nizkion. Urretxuko Udalari ere eskerrak eman nahi dizkiot.

«Urretxuko kultur etxeko arte eskolan oso giro ona dugu eta ezagunei etortzeko esaten diet» «Hasi nintzenetik gaurdaino margotutako lanak ikus daitezke erakusketan»


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 461 • 2022ko apirilaren 1a

Dantza

Apirilak dakarrena Mikel Sarriegi Dantzaria

‘We speak dance’

M

odan daude dokumentalak. Horrela diote adituek eta horrela nabari da ikusentzunezkoen perian eta periferian. Dantzariok ez gaude korronte horretatik kanpo eta aipatuko dizuet, gaur, plataforma digitalen plazako erakusleihoan aurkitu dezakezuen harribitxi bat, ingelesez We speak dance (Dantza hitz egiten dugu) izeneko dokumental-saila, hain zuzen ere: txundigarria, freskoa eta gozatzekoa, dantza egitea maite ala ez maite. Munduko lau kontinenteetako hainbat herrialdetako dantza tradizioak hiritar guneetan nola txertatzen, egokitzen eta lantzen diren erakusten da modu oso ikusgarrian. Vandana Hart dantzariaren eskutik Nigeria, Vietnam, Bali, Paris eta abarreko kaletar dantza bizi-biziak dastatu ditzakegu. Dantza nazioarteko hizkuntza gisa nola erabili daitekeen erakusten da, kultura askotariko jendea elkartzeko, bizimoduak eraldatzeko eta baita gizarte aldaketak bultzatzeko ere. Agertzen dira hor, gainera, galdera zinez interesgarriak: zertarako musika, ezin bada dantzatu? Edota, nazioek aurrera egitea nahi badugu, arteak inplikatu behar ditugu, beste gogoeta mamitsu batzuen artean. Aurtzaka dantza taldean ere ez dakit zenbaterainoko gizarte iraultzak eragingo ditugun, baina guk ere dantza hitz egiten dugu maiz, eta dokumentalak egiten ditugu, halaber, tarteka. Orain hamarkada bat eman genuen argitara saritua izan zen San Joan bezperako esku-dantzari buruzko dokumental txiki bat eta, ondo bidean, datorren Loinatz jaietan estreinatuko dugu Azken dantza maisua dokumental interesgarria eta handinahitsuagoa… Laster emango dizuegu horren berri.

Estereotipoak ‘eRRe’ bertsoen bitartez Ordiziako Udaberria Transloratzen zikloa, Erre bertso-ikuskizuna aurkeztuko dute gaur lau bertsolari gaztek. Lekua: Herri Antzokia (Ordizia) • Eguna: Gaur • Ordua: 19:30

Hezurre Fest jaialdia, bigarren saiakeran Abenduan ezin izan zen, baina Hezurre Fest jaialdia bihar zortzi egingo da. Giante, Calathea, Hellwatch eta Anker ariko dira. Lekua: UZko Gaztetxea • Eguna: Apirilak 9 • Ordua: 19:00

Bikote barruko gaiak, komediara ekarrita Antzerki Garaian, Txalo taldeak Bost minutun antzezlana dakar, Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia aktoreekin. Lekua: Usurbe (Beasain) • Eguna: Apirilak 8 • Ordua: 20:30

Poligrafo Fest rock jaialdia bueltan da Zarraparra kolektiboa Poligrafo Fest jaialdiaren 7. edizioarekin dator. Polyibius, Tzar, Messura eta Tiburona ariko dira. Lekua: Gernikako Arbola (Urretxu) • Eguna: Apirilak 23 (20:00)


Publizitatea 17 2022ko apirilaren 1a • # 461


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 461 • 2022ko apirilaren 1a

Komikia

Aliritzian

Marian Velasco • Mekanizazio teknikaria

Houston, arazo bat dugu

H

ouston, egia esan, hamaika arazo ditugu eta leporaino kakaztuta gaude. Baina Houston, azken bolada hontan beste planeta batekoa banintz bezala sentiarazi nauen arazo bat kontatu nahi dizuet. Hauxe da: Iada 8 hilabete inguru dira alkoholik edaten ez dudala. «Zesaten! Earki ba! Zorionak! Zein da arazoa». Pentsatuko dezue Houstonen hasieran. Baina jarraian, honako galderak botako dizkidazue: «Haurdun al zaude? Zorionak!». «Dietaren bat jarraitzen ari al zara? Argaltzearren egin duzu, ezta?». «Baina ez al duzu ezer edaten? Ardo kopatxo bat edo zuritotxo bat ere ez?». «Ez zara etxetik ateratzen, ezta? Zer egiten duzu, orduan, lagunekin zaudenean?». «Noski, arazo bat zenuen alkoholarekin. Asko edaten zenuen, ezta?» Hemen dugu arazoa, Houston. Izan ere, alkoholaren kontsumoa horren normalizatua dugu, edaten ez duen pertsona dela bere burua justifikatzen ibili behar duena uneoro. Eta hau ez da batere erosoa, ezta bidezkoa ere.

Hala ere, ezetz azalduko dizuet, ez nagoela haurdun, ez dudala argaltzeagatik egiten, lagunekin tabernan elkartzen naizela, eta ez, ez dudala inoiz alkoholarekin arazorik izan. Hilabetean behin edaten nuela (parranda batean normala den kantitateetan), baina ajeak, psikologikoki lur jota uzten ninduela, triste. Nere burua errespetatzen hasteko hartu dudala erabaki hau. Besterik gabe. Erotzat hartuko nauzue Houstonen. Baina berarekin edatera presionatzen nauen pertsona ez dago erotuta. Alkohola edateagatik ni baino helduagoa sentitzen den pertsona ez dago erotuta. Alkoholik gabeko egun dibertigaAlkoholik gabeko rririk imaginatzen ez egun dibertigarririk duen pertsona ez dago erotuta. Ostia, behinimaginatzen ez duen goz, erabaki zentzudun pertsona ez dago bat hartu eta horregatik erotuta martiartzat sentiarazten nauten pertsonak ez daude erotuta. Houston, arazo bat dugu. Alkoholarekin? Ez. Edo bai. Bakoitzak nahi duen irakurketa egin dezala. Houston, ondokoa epaitzeko zein gaizki sentiarazteko dugun erraztasunarekin dugu benetako arazoa.


Publizitatea 19 2022ko apirilaren 1a • # 461



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.