GoiBerri 459. zenbakia

Page 1

zk. 459 2022ko martxoaren 18a www.goiberri.eus

Iritzia Patxi Zubizarreta Dorronsoro. Dinamoa

03

Erreportajea

10-11

Manufacturas Ederra lantegiaren ondarea Lenburrek gordeko du

04

Ibiltari

14-15

Zeraingo Aizpea bailaran barrena, meatzaritzaren arrastoei jarraituz

Josu Bujanda Zaldua _Ertzainburua

«ERTZAINTZA BESTE GAUZA BAT IZAN DA ETA-K UTZI ZUENETIK»


02 Publizitatea # 459 • 2022ko martxoaren 18a


Iritzia 03 Patxi Zubizarreta Dorronsoro • Idazlea

2022KO MARTXOAREN 18A

# 459 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Dinamoa

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

A

din batetik aulortu bazuten lortu zuten, rrerakoek gogoeta indar okupatzaileen ratuko dute, jenkomandante bat aldagelede larriak: langitara joan zen ukrainarrei leen bizikletek, jeneralean heriotza mehatxu egitera: aurreko gurpilean, halako «Gure taldea sekula ez dusorgailu bat edukitzen zute garaitu lurralde menpeten eta, pedalei eragin biPatxi Zubizarreta Dorronsoro ratuetan!». Baina ezer gutartean, txiist-txiist, estxi zeukaten presoek Idazlea kulekupean argitxo bat duintasuna zuten alde. pizten zitzaien, bidea Eta dinamoa. Eta, hankei ozta-ozta argiztatzen zueeragiten jarraitu zuten, na. Zenbat halako, negu etsi gabe. 5-3 zihoazela, gorrian fabrika haundira arbitroak porrota ezin bidean, ipurtargien antzeeramanda, txilibitua jo ra… zuen… Dinamoaren argia Baina egunotan gogoak Akabo partida, eta akaahula da. Eskaxa da. hurbileko CAFera baino bo hainbat jokalariren biurrutiko Ukrainara narazitzak. Fusilamenduak. Baina iluntasuna ma, iluntasunaren muineBonba errusiarrek txikitu erabatekoa denean, ra. Eta Dinamo Kiev futbol ez baldin badute, eskultuetsipenaren itsasoan taldearekin akordatzen ra batek gogorarazten faroa bihurtu daiteke naiz; izan ere, bigarren duen bezala. Filmak egin mundu gerra garaian, Heziren, bertsioak sortu ziriotzaren Partida jokatu ren, baina duintasuna, zuten han… egon, hor dago. Gurean biUkraina Sobietar Batazi diren familia ukrainasunaren parte zen sasoian, rrak erakusten ari diren naziak nagusitu ziren, eta bezala… halako batean, Wehrmacht-eko soldaduek futDinamoaren argia ahula da. Eskaxa da. Baibol partida bat jokatu zuten FC Start-eko preso na iluntasuna erabatekoa denean, etsipenaren ukrainarren kontra. Kontra, kuanto… itsasoan faroa bihurtu daiteke. Eta dinamoareWaffen-SSko arbitroarekin, hasi egin zen kin batera, esaera zahar batekin ere akordatzen partida, betiere alemanen alde, baina ukraina- naiz: atzeak erakusten du nola dantzatu aurrek lehen zatia irabaztea lortu zuten: 3-1. Eta rrea…


04 Hitz-aspertuan Josu Bujanda Zaldua • Ertzainburua

# 459 • 2022ko martxoaren 18a

Elkarrizketa

Testuak: Kerman Garralda Zubimendi Argazkia: Gorka Gomez

Ertzaintzak 40 urte bete ditu aurten. Josu Bujanda Zaldua (Beasain, 1961) ia taldearen hastapenetatik da kide. «Zalantza handiak ditut gizon edo emakume normal batek ‘poli’ izatea erabakiko zuenik. Baina Ertzaintza beste gauza bat zen». Maila eta postu guztietatik pasa ondoren, ertzainburu da azken lau urteotan. «Harro nago, baina bertigoa ere ematen du».

Nolatan ertzain? Bokazioz? Gu ere errebeldeak ginen, eta polizia izate hori... Ez zitzaidan burutik pasa ere egin polizia izatea. Orduan Guardia Zibila eta Polizia Nazionala zegoen bakarrik, eta zalantza handiak ditut gizon edo emakume normal batek poli izatea erabakiko zuenik. Baina Ertzaintza beste gauza bat zen. Gainera, nire aita txirrindularitzako lasterketetako epaile zen eta asko ibiltzen ginen lasterketetan. Ertzainak euren BMWeekin ikusten nituen, eta niri motorrak asko gustatzen zaizkidanez, erakarri egiten ninduen.

Txikitan zer izan nahi zenuen?

Ez nekien zer izan nahi nuen, baina bai zer ez nuen izan nahi. Polizia, ez. Guk hemen jasan genuen polizia ereduak ez dut uste inork erakarriko zuenik.

Herritarrak artatzeko sena txikitatik bazenuen, behintzat. Lan irteera ona ere bazen. Bost anaiaarreba ginen, eta aitarik gabe gelditu ginen urte haietan, eta etxean laguntzeko aukera ona zen.

Zer esan zizuten etxean ertzain sartuko zinela aipatu zenuenean? Hautaketa-probetara aurkezteko erabakia hartu nuenean, garai hartan bizi zen nire amak animatu egin ninduen. Gogotsu ikusi ninduen eta lagundu bes-


Hitz-aspertuan 05 Josu Bujanda Zaldua • Ertzainburua

2022ko martxoaren 18a • # 459

Josu Bujanda Zaldua Ertzainburua

«HERRITARREK BEHAR DUTENA DA ERTZAINTZA GERTU DUTELA SENTITZEA» terik ez zidan egin. Arkauteko akademian sartu aurretik hil zen, eta pena hori geratu zait barruan, gurasoek ez dutelako erakunde honetan nire esperientzia osoa ezagutu eta bizi; anaia-arreben partetik ere baldintzarik gabeko babesa izan nuen; nire emazteak ere, orduan neska-laguna nuenak, animatu egin ninduen; baina familiaren babes osoa izan nuen bezala, pertsona batzuen kasuan ez zen hala izan. Tartean, pauso hori eman izana ulertu ez zuten lagun batzuena. Zorionez, gaur egun hori guztia aldatu egin da, eta askoz gehiago dira agurtzen nautenak bizkarra ematen didatenak baino.

Garai hartako gazte batek nola bizi zuen testuinguru hura? Hamasei-hemezortzi urterekin berbenetara joaten ginen mundu guztia bezala, eta «Presoak etxera» esan behar bazen, esan egiten genuen. Hori zen gure herria. Nik herri honen inguruan politikoki pentsatzen nuen ezerk ez ninduen bereizten jende horretatik. Bakarrik, ni polizia nintzela eta beraiek indarkeria eta beste bide batzuk erabiltzen zituztela beraien ideiak gauzatzeko. Baina nik herri hau izatea nahi nuena ez zegoen horren-horren urruti. Kuadrillako batzuk behin baino gehiagotan galdetu izan zidaten: «No-

latan duzu tratua beste horrekin estalinista bat bada eta zu ertzaina?» Baina Euskal Herriarekiko ideiak, herrialdea maitatzea, garena nahi izatea, euskara... ez naiz horren desberdina. Baina ertzaina naiz. Are gehiago, mehatxuak mehatxu, bihar laguntza behar badute han egongo naiz. Atxilotzea merezi badute ere bai.

Zure aurka egingo zutenaren beldurrik ez zenuen? Ez nekien seguru non sartzen nintzen, baina garbi nuen ertzain izan nahi nuela. Egia da momentu nahiko latzak zirela. 1980ko urte haietan gaude, eta ETAk jende asko hiltzen zuen urtero: orle-


06 Hitz-aspertuan Josu Bujanda Zaldua • Ertzainburua

# 459 • 2022ko martxoaren 18a

«Gauza bat da prestatzea, etabeste ba ardura bakoitza zuri eskaintzea. Zer edo zer ondo egingo nuelako izango da»

«Ez gara zortzigarren miraria, gauza batzuk ondo egiten ditugun bezala beste gauza batzuk gaizki egiten ditugu»

giak, urdinak... Baina garbi nuen Ertzaintzak ezin zituela errepikatu garaiko beste indar polizialek erabiltzen zituzten metodo berdinak.

ardura bakoitza zuri eskaintzea. Zer edo zer ondo egingo nuelako izango da.

Egoera asko aldatu da harrezkero. Zorionez, dena aldatu da. 2011ko ETAren su-etena mugarri bat izan zen. Hortik aurrera, Ertzaintza beste gauza bat izan da.

Atentatu bat baino gehiago bizi izan duzu gertutik. Beasainen bertan erail zituzten Ana Arostegi eta Javier Mijangos. Ni hortxe bizi naiz, eta etxetik detonazioak entzun nituen. Ni izan nintzen iritsi zen lehen ertzaina, baina ordurako Arostegi jada hilda zegoen. Ostirala zen. Ostiralero lagun batekin eta gure emazteekin pote bat hartzera joaten ginen, eta beste ertzain batzuk bazekiten. Niri deika eta deika zebiltzan, baina han zegoen urduritasunarekin ez nuen erantzuten eta sinetsita zeuden gu izan ginela eraildakoak. Begira zein anekdota desatsegina.

Lehen lan eguna gogoratzen duzu? 1983ko azaroaren 14a. Arkauteko akademian ikasturtea amaitu ondoren, Ertzaintzako agente gisa izan nuen lehen destinoa nire herrian izan zen, Beasaingo trafiko-basean. Baina leku ugaritan egon naiz destinatuta: Zumarragan, Tolosan, Donostian... Trafikoan aritu nintzen, Ikerketan, Errekurtso Operatiboetan, Herritarren Babeserako Burutzan... destinatuta ere egon naiz.

Hasi zinenean agente maila zenuen. Gero etorri ziren kabo, inspektore, sarjentu, komisariorde, komisario, intendente eta superintendente. Nolakoa da mailaz igotzeko bidea? Ertzainburu izatera heldu aurretik ertzain gradu guztiak eta ia kargu guztiak pasa ditut. Zortea eduki dut, egia da. Hirugarren promoziokoek ikastaro asko egiteko aukera izan dugu. Baina gauza bat da istorio hauetarako prestatzea, eta beste bat, azkeneko momentuan,

Unibertsitateko ikasketarik baduzu? Kriminologiako lizentziatura daukat, Euskal Herriko Unibertsitatean. Aurretik, zuzenbidea ikasten hasi nintzen, baina Donostiako Ertzaintzaren buruzagitzan sartu nintzenean utzi egin behar izan nuen, bigarren kurtsoan.

Izandako garapenarekin gustura? Harro nago, baina bertigoa ere ematen du. Orain 39 urte atzera begiratzen dut eta konturatzen naiz nire nagusi-nagusia sarjentu bat zela. Orduko Ertzaintza zen agentea, kaboa, inspektorea eta sarjentua. Orain eskailera luzeagoa da.

Ertzainburu izatea helburua zenuen? Hasiberria nintzenean esango balidate ertzainburu izatera helduko nintzela ez nukeen sinetsiko. Nire helburua zen trafikoa, eta motorzalea izanda, motorrean ibiltzea. Gogoratzen naiz lehen BMWa hartu nuenean Lambretta 125 txiki bat nuela. Orduan, txirrindularitza lasterketetan motor harekin ibiltzea zen zerua ukitzearen parekoa. Eta gainera ordaindu egiten zidaten! Zer gehiago nahi nuen? Inspektore izatea ere ikaragarria zen. Baina ikastaroak atera ziren, gainditzen joan nintzen, eta hemen nago. Zorteko ertzaina izan naiz.

Ertzainburuaren ardurak zeintzuk dira? Hitz gutxitan esanda, unitate nagusien, lurralde-unitateen eta Ertzaintzako zerbitzu guztien jarduera operatiboa zuzentzea, planifikatzea, koordinatzea, gainbegiratzea eta ebaluatzea da, beste ardura batzuekin batera.

Gustura? Kargu hori betetzea ohorea, ardura handia eta zuzendaritza-erantzukizun horren aurrean lidergo-gaitasuna garatuarazi egiten duen zerbait da. Niretzat harrotasun handia da erakunde honetan oinarrizko agente lanetan hasi eta bertako buru izatera iritsi izana.

Patruilatzera itzuliko zinateke?

Bai, egingo nuke, zergatik ez? Egia da duela asko ez naizela patruila bezala kalera atera, eta ziur aski, berriro birziklatu eta prestatu beharko nintzateke gure agenteek egunero aztertzen eta konpontzen dituzten gai zehatzetan.

Ertzaintzak nolako onarpen maila du kalean? Zuk esan. Nik, barrutik, esan dezaket Ertzaintza dela herritarrengan konfiantza maila handiena pizten duen hirugarren erakundea, unibertsitatearen eta enpresa txiki eta ertainen atzetik. Gainera, Segurtasun Sailak eskatutako polizia-zerbitzuen balorazioak zazpiko nota gainditzen du, 10era arteko eskala batean. Gutxi ez eta, herritarrek delikuentziarekiko eta segurtasunik ezarekiko herritarren kezka beste gai sozial askoren azpitik dago, nabarmen.

Asebetetzen zaituzten datuak dira? Noski. Lan egiten jarraitzeko indarra ematen digu. Baina ez gara zortzigarren miraria, gauza batzuk ondo egiten ditugun bezala, beste gauza batzuk gaizki egiten ditugu.

Autokritikarik egiten duzu? Gaizki egiten dugun kasuetan gure prozedurak ditugu. Penala baldin bada epaitegietara joko du auziak, eta barrukoa baldin bada barne arautegia aplikatuko zaio. Baina garrantzitsuena gardentasuna da, erakunde publiko bezala herritarrei dena azaldu behar diegulako. Baina hori ez da txarra, balore bat da.

Zeintzuk dira ertzain on bat izateko behar diren baloreak? Aurrenekoa, hurbiltasuna. Herritarrek behar dutena da Ertzaintza gertu dutela sentitzea. Horretarako, lagungarria da euskaraz hitz egiten jakitea, tratu egokia izatea, laguntzeko prest egotea beti...

Badituzue? Azken promozioak oso prestatuta datoz: titulazio handiko jendea, lanerako gogoz... Asko, euskaldunak dira. Eta emakumeak ere geroz eta gehiago dira.


Hitz-aspertuan 07 Josu Bujanda Zaldua • Ertzainburua

2022ko martxoaren 18a • # 459

Nola ikusten duzu euskara Ertzaintza barruan?

Zein da?

Euskara dakigunoi euskaraz hitz egiteko azpimarra egiten dugu, gure hizkuntza delako. Nik beti esaten dut: ertzain batek lehen hitza euskaraz eginez gero herritarra irabazia du: hurbiltasun hori, konfiantza hori... Ez dakitenei, ahal den neurrian, saiatzeko eskatzen diegu. Euskara ikasteko gure saila eta akademia nahiko esfortzu egiten ari da, agenteak liberatzen. 300 agente baino gehiago ari dira euskara ikasten, eta batzuk nahiko maila handian. Gehiago egin beharko genukeela? Dudarik gabe. Euskararen normalizazioa nahiko nuke.

Emakumeen rola Ertzaintzan nolakoa da? Parekidetasunik badago? Parekidetasunari begira ahaleginak egin dira. Baina gehiago behar da, zalantzarik gabe. Gaur egun, emakumeak diren 1.200 ertzain baino gehiago ditugu eta Ertzaintzaren %16 baino gehixeago ordezkatzen dute. Baina azken promozioan, adibidez, %31 inguru dira emakumeak. Eta zenbakietatik harago, aginte-eskalan emakume gehiago behar ditugu. Orain, behintzat, zuzendaria badugu: Vicky [Victoria] Landa. Nire promoziokoa da, elkar ezagutzen dugu, eta badakit balio handiko emakumea dela. Ez da horraino heldu emakumea delako, ez. Baina, oraindik, asko egin behar da. Nire ondorengoa emakumea izatea gustatuko litzaidake.

Lortuko da? Gure belaunaldiko gizonak oso egoistak izan gara. Baina parekatu da. Nik lehen ez nuen harrikoa egiten, eta orain bai. Eta bikote gazteak ikusten ditut etxeko ardurak elkarbanatzen. Horrek erraztu egin du emakumeek etxetik kanpo lan egitea eta Ertzaintzaren parte izatea.

Bi urte dituzu aurretik erretiroa hartu baino lehen. Joateak sekulako pena emango dit. Ez da sartutako orduengatik, ezagututako jendearengatik baizik. Momentu onetan jiji-jaja, baina momentu txarretan lotura estuak egiten dira. Eta hemen une gogorrak pasa ditugu. Atarian badugu monolito bat [Ana Arostegi eta Javier Mijangos ertzainen omenezkoa], bestelako mehatxuak, ekintzak... Zure kideengan itsu-itsuan fidatu beharrak tratu berezia sortzen du, eta nire alboan izan den jendea nire bizitzako parte dira, betirako. Alde horretatik, nahiko penaz joango naiz.

Beasainen bizi, Europan ibili

J

osu Bujanda Zaldua Beasain erdigunean zegoen Urbi baserrian jaio zen. 1974. urtean eraitsi egin zuten, eta Porteriara aldatu zen Bujanda-Zaldua sendia. Ezkondu zenean Zegamara joan zen bizitzera ia urtebetez, baina alaba zaharrena jaio zenean berriz Beasainera itzuli ziren. Bizitza guztia jaioterrian egin izanari garrantzia ematen dio, testuingu sozio-politikoa gaiztotuta egon arren, familiarekin eta kuadrillarekin bizitzen jarraitu ahal izan duelako. Ertzain-uniformea kentzen duenean beasaindar bat gehiago dela dio, «emaztea, bi alaba eta biloba zoragarriak» dituena. «Oso harro nago guztiguztiez». Asialdian gehien gustatzen zaiona beraiekin egotea da. Motorrean ibiltzea era gogotik maite du. Eskulekuei helduta doanean mugi-

korra nahita ere ezin duenez hartu, lanetik deskonektatzen laguntzen diola dio. «Une horiek primeran etortzen zaizkit». Motorrarekin Europa zeharkatu du ia, motorzale lagunekin eta Lutxi emaztearekin. Aisialdia lagunekin eta euskararekin ere lotzen du. «Euskara da nire ama hizkuntza», zehaztu du. «Herriko beste hamazazpi edo hemezortzi neska-mutikorekin batera Beasaingo lehenengo ikastola guk hasi genuen. 1963. edo 1964. urtea izango zen. Ikastolak ez zeuden orduan, baina fraideei edo mojei lotuta zerbait lortu zuten», oroitu du. «Batxilergoa eta goi mailako ikasketak euskaraz egiteko aukerarik ez zegoen ordea, eta ia ahaztu ere egin nuen». Aldizkari honekin euskaraz hitz egiteko ez du inolako arazorik izan, dena den.


08 Herri jakintza Pertsonaia

# 459 • 2022ko martxoaren 18a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Mikea / Mikatu: 1. Mika: hegazti buztan luzea eta luma zuri-belztuna (Pica pica galliae). 2. Mikea: kopuru gutxi jaten duenari esaten zaio (ez da ‘mixkiñe’, hori jale txarra baita). Mikatu: Oiloa arrautza egiten ez duela jarri.

«Etxe txarrean nagusi baino, onean morroi hobe»

1909-3-15: Pedro Areso futbolaria (Betis eta Barça) jaio zen, Ordizian. 1754-3-16: Martin Barrundia merkatari eta politikaria jaio zen, Seguran. 1941-3-16: Serapio Mujika historialari ormaiztegiarra hil zen, Donostian.

Karguek eta posizioek oso bestelako pisua daukate nongoa den. Oparotasunean edonor moldatzen da; eza nagusi denean, ordea, nagusia ere morroi.

Pertsonaia

Zesta-puntaren amerikanoa Jose Ramon Oiarbide pilotari beasaindarra, 2014an erretiratu zenean, Dania Beacheko (Florida, AEB) Jai Alai pilotalekuan. Goiberri

zuten, eta Daniako txapelketa irabazi zuen –aurrez, baita 1998-1999 lehen urtean ere–. Atzelari Onenaren titulua beste hiru aldiz ere lortu zuen, 2002-03 denboraldian, 2004an eta 2009an. Floridako binakako txapelketa 2001-02n... Errebes bikainekoa eta boteprontoz iaioa zela diote jokatzen ikusi zutenek. Pilotarako «elegantzia» ere askok nabarmentzen dute.

Pilotaren azkena 2021ean Testua: Aimar Maiz

G

oierritar ugarik jo izan dute Amerika aldera, aukera hobearen eta aurrerabide handiagoen ametsetan. Pilotariak izan ziren, XX. mende hasieratik, AEBetara jauzi egin zuen kolektibo bat, eta tartean ziren goierritarrak ere. Oraintsu arte, zesta puntaren azken printzak iaz itzali ziren arte, goren mailan aritutakoa da Jose Ramon Oiarbide (Beasain, 1974), adibidez. Aita Tomas Oiarbide segurarraren eta osabaren pausoak errepikatuz iritsi zen Jose Ramon Oiarbide AEBetako pilotari entzutetsuenetakoa eta onenetakoa izatera. Tampa hiriko frontoian debutatu zuen 1997ko abenduan, baina

handik gutxira, 1998ko urrian, Dania Beachera aldatu zen, eta han garatu zuen bere kirol ibilbide loriatsua. Daniako frontoiko pilotari-koadroko partaide izan zen. «Atzelari onenetakoa eta dotoreenetakoa izan zen, erretiratu arte», dio Oiarbide gazteari buruz Interneteko Jai Alai webguneak. Amerikara –nagusiki– jo izan duten beste pilotari askori gertatutakoa gertatu zaio Jose Ramon Oiarbideri: ospetsuagoa izan zen han, sorterrian baino. Zeukan maila edukita, hori. Danian zentratu zuen ibilbide ia osoa. Ameriketan jardundako pilotarien itzulera lehenago izan balitz, bestela zatekeen agian. Most Wins titulua irabazi zuen Oiarbidek 2001ean, kinieletako irabazle handienaren saria. Baina urte hartan koadroko atzelari onena ere izendatu

Daniako frontoiko pilotari ibilbidea 2014an abenduan utzi zuen Jose Ramon Oiarbidek, 40 urterekin, eta pilotatik erretiratu zen. Kirolean aritzeaz gain, bulegoetan ere ardurak izan zituen. IJAPA elkargoaren (Jai Alaiko Pilotarien Nazioarteko Elkartea, ingelesezko akronimoetan) presidentea izan zen. Euskal pilotaren AEBetako historia 2021eko azaroaren 28an itzali zen, guztiz. Egun hartan jokatu ziren azken funtzioak –hala deitzen diete kasinoetako pilota jaialdiei–, Dania Jai Alai frontoian. Zesta puntaren lehen albisteak 1897koak dira AEBetan, eta profesionalki 1901ean hasi ziren. Lehen frontoia Saint Louisen (Missouri) eraiki zuten, 1904an. 1924an Miamin zabaldu, eta Floridan sustraitu zen gehien. Ikusle errekorra han jarri zen, 1975eko abenduaren 27an: 15.500 lagun frontoian.


Bertsoa • Kate motzean 09 Mikel Mendizabal Garmendia • Oihana Munduate

2022ko martxoaren 18a • # 459

Gaiak hala dio

Kate motzean Oihana Munduate • Olaberriko Korrika batzordekoa

«Niretzat Korrika ilusioa eta poza da» Mikel Mendizabal Garmendia

Gaia: Giza eromena Neurria: Zazpi puntuko berezia Doinua: Joana Bixenta Olabe Aurten negua, triste heldua giza-mixeriaz asaldatua, han eta hemen gerra nagusi ume ilarak gose-garraisi desesperoa, pairamenaren bide eroa hau da munduko paraderoa! Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Agintariek bilera frango frakasoak berriz han eta hemengo gasa, argia, petrolioa… txantaia eta negozioa zein da segida? diktadoreak lehengo aulkira munduak berriz, betiko jira! Hausnar modura, hau da galdera: Zein da gure galga eta jarrera? Horren urrun dago Ukrania ate-joka laguntza premia, harturik aintzat zer ez degun egin behar behintzat ikasteko lain badu bakoitzak.

Apirilaren 8an pasako da Korrika Goierritik, arratsaldeko 7ak aldera Olaberritik. «Ilusio handiarekin» ari da Oihana Munduate (Ataun, 1970) herriko Korrika batzordean. «Pasa dugun egoera honen ondoren denok euskararen alde lanerako prest gaude». Korrikaren aurretik hainbat ekitaldi antolatu dituzue, baita apirilaren 8an bertan ere. «Goizean Korrika txikia, ondoren Kuttun Guraso elkarteak eta eskolak antolatutako bazkaria, arratsaldean 7etan Korrika pasatuko da eta ondoren trikiti-poteoa egingo dugu».

Musika talde edo abeslari bat.

Zuretzat zer da Korrika?

Amets bat.

Ilusioa, poza... euskararen alde egiten den ekitaldirik gogokoena.

Euskal Herri aske bat lortzea

Ze zaletasun dituzu?

Etxekoekin denbora librea aprobetxatzea.

Mendian ibiltzea.

HURRENGOA » Bertsolaria: Endika Igartzabal Murua Gaia: Komunikabideak

Pelikula bat edo telesail bat. Azkena ikusi dudana, Non dago Mikel? Liburu bat. Azkena, Koldo Rabadanen Bidean.

Hertzainak.

Abesti bat. Hertzainaken 564.

Oporretarako leku bat. Zuriza.

Kolore bat. Beltza.

Zer gosaltzen duzu? Ur epela, limoi zuku eta eztiarekin.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Gure seme-alabak jaio zirena.

Jaso duzun oparirik bereziena. Lora sorta bat.

Bizitzako plazer txiki bat.

Goierriko txoko bat. Agautzko gaina, Ataunen.

Olaberrin biziko ez bazina... Ataunen.


10 Erreportajea Industria ondarea berreskuratzen

# 459 • 2022ko martxoaren 18a

Erreportajea

INDUSTRIA ONDAREA ONIK DA Manufacturas Ederra lantegi ohiaren eraikina eraistera doaz, baina Ordiziako historiaren parte den enpresa horren testigantza ez da galduko. Legazpiko Lenbur Fundazioa arduratu da industria ondare zati hori gordetzeaz, tailerreko hainbat objektu eta dokumentu jasota. Testua eta argazkiak: Tere Madinabeitia

O

rdiziako industria ondarearen zati bat desagertzera doa laster. Jose Arana kaleak eta Arramendi bideak bat egiten duten bidegurutzeko eraikina eraitsi egingo dute etxebizitzak egiteko. Ormazabal sendiaren Manufacturas Ederra lantegia zegoen bertan, aspalditik jarduerarik gabe. Lokala husten dabiltza azken egun hauetan, eta gainean dauden etxebizitzen txanda noiz iritsiko zain daude jabeak. Ordiziako historiaren parte da lantegi zahar hori, eta eraikina eraitsi eta desagertuko den arren, haren lekukotasunak bizirik iraungo du Legazpiko Lenbur Fundazioari esker. Lenbur aspaldian hasi zen Euskal Herriko industriaren historia lantzen. Helburu horrekin dokumentazio, irudi eta testigantza ugari bildu ditu, baina hainbat objektu ere berreskuratu ditu,

Tere Ormazabal, Manufacturas Ederran egiten zituzten objektuekin. Haren senar Bixente Esnaolak ere enpresan egin zuen lan.

eta horiekin bilduma paregabea ari da osatzen. Legazpiko paper fabrika zaharrean duen museoan ditu erakusgai batzuk, Fabrika deitzen den gunean. Han egingo die tokia Manufacturas Ederra zaharretik erreskatatutako elementuetako batzuei ere.

Fabrika erakusketa gunea Gipuzkoako industrializazioaren historia irudikatu nahi du Lenburrek Fabrikan, eta horretarako fabrika haiek egiten zituzten objektuak dira bitartekorik onenak. Ikusgai dauden Bilore xaboi kaxak, Orbegozo estufak, Irimo erremintak, edo aurrerantzean, Ordiziako Ederra lantegian egiten zituzten Elma kafe errotentzako kaxak dira adibide batzuk. Izan ere, industrializazioaren historia ez baitzuten Patricio Etxeberria, Orbegozo edo Aristrain bezalako lantegi handiek bakarrik osatu, eta puzzle har-

tan leku garrantzitsua izan zuten lantegi ertainek eta txikiek ere. Makina bat lantegi eta tailerretatik igaro dira Lenburreko langileak historia hori osatzen lagunduko dien materiala jasotzera. Bota egingo dituzten eraikinen argazkiak atera eta memoria grafikoa berreskuratzen dute. Dokumentu ak ere biltzen dituzte, era askotakoak, izan fakturak, izan kontratuak ala izan publizitate iragarkiak eta kartelak. Azkenik, lantegi eta tailer horietako makineria eta tresneria ere biltzen dute, eta horrekin batera, egiten zituzten objektuak ere bai. Bildutako material guztia katalogatu eta garbitu egiten dute, eta asko biltegian geratzen bada ere, esanguratsuenak Fabrikan jartzen dituzte ikusgai, objektuak batez ere. Sortze prozesuan dagoen webgune batean ere erakutsiko dituzte hainbat, hiru dimen-


Erreportajea 11 Industria ondarea berreskuratzen

2022ko martxoaren 18a • #459

MANUFACTURAS EDERRA Legazpiko Fabrika museoan egingo diete Jose Miguel Ormazabalek sortua, egurratokia Manufacturas Ederra rekin egiten zuen lan batez ere. zaharretik erreskatatutako » Jose Miguel Ormazabal, sortzailea elementuetako batzuei

tsiotan horietako batzuk. Enpresariek edo ekintzaileek eta langileek –langileen artean emakumeak ziren asko– ere badute lekua museo horretan, eta haien argazkiak eta historiak daude jasota, besteak beste.

Jose Migel Ormazabalen ekimena Baina industrializazioaren historia ez dute dokumentuek, irudiek, eraikinek, makinek eta objektuek bakarrik osatzen, ahozko memoriak ere ezinbesteko garrantzia du. Ordiziako Manufacturas Ederra enpresaren kasuan, haren sortzaile izandako Jose Miguel Ormazabalen alabetako baten bidez jaso ahal izan da memoria hori. Tere Ormazabal Garmendiak lantegian egin zuen lan, eta tailerraren gaineko etxebizitzetako batean bizi da. Burua argi, oso ondo gogoratzen ditu enpresaren gorabeherak. Familia enpresa izan da beti Manu-

facturas Ederra. Altzagan jaio baina Itsasondo bizi zen Jose Miguel Ormazabalek sortu zuen 1932an, eta haren seme-alabek eta hainbat bilobek eman zioten jarraipena. Terek bulegoan eta tailerrean lan egin zuen urte luzez. Itsasondon harrizko arbelak egiten zituen Jose Migel Ormazabalek bazkide batekin, baina hura utzi eta Ordiziara joan zen bere kontura beste enpresa bat irekitzera. Aldasoroenea baserria eta haren lursaila erosi, eta han eraiki zuen tailerra. Txiki geratu zenean, solairu bat erantsi zion, eta 1947an etxebizitzak egin zituen gainean, familiakoentzako. Aurrerago solairu gehiago egin zituen. Egurrarekin egiten zuten lan, baina ez zen aroztegia. Arbelak egiten hasi ziren, kartoizkoak eta metalezkoak, baina egurrezko markoa zutenak, eta gero katalogoa zabaltzen joan ziren. Hala, arbel txikiak, eskoletarako muralak, plumierak, haurrentzako maleta txikiak, partxis taulak eta godaletak, erreminta kaxak, ardo botilentzako kaxak, erremintentzako kirtenak, ateentzako heldulekuak, gatz-ontziak eta mahai tresnetako kutxak egin zituzten, besteak beste, enpresaren ibilbideak zehar. Leku askotara saltzen zuen Ederrak, baita atzerrira ere. Alemania merkatu garrantzitsua izan zuten, hara inglete kutxak bidaltzen zituzten. Lantegi txikia zen, baina 20tik gora langile izatera iritsi zen. Gerra garaian, herriko presoen emazteak hartzen zituen lanerako, eta gerora ere, makina bat emakumek egin dute lan enpresa horretan. Ordiziako instalazioak txiki geratu zitzaizkienean, Zaldibiara joan ziren, pabilioi batera. Manufacturas Ederra enpresa 1980eko hamarkadan itxi zuten, baina haren ondorengotzat hartu daiteke familiaren hirugarren belaunaldiko batzuek sortu zuten Arbela, hori ere dagoeneko desagertuta.

Altzagan jaioa (1897), 1932an iritsi zen Ordiziara Jose Miguel Ormazabal. Kandida Garmendiarekin ezkonduta, bost seme-alaba izan zituzten: Iñaki, Ibon, Alejandro, Tere eta Jose Luis. Ibonek ez beste guztiek egin zuten lan enpresan.

» Egurrezko lanak Arotzak ez ziren, baina egurrarekin lan egiten zuten: kirtenak, kutxak, partxis jokoak, arbelak, plumierak, kutxak, sukalderako poteak, ingleteak...

» Aldasoroenea Aldasoroenea baserria zegoen lursailean eraiki zuen tailerra Ormazabalek. Gero etxebizitzak erantsi zizkion gainean. Balio arkitektoniko handirik ez du, eta eraikin osoa eraitsiko dute, etxebizitzak egiteko.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 459 • 2022ko martxoaren 18a

Erretratua

ATAUNGO ARRONDO AUZOA

Orain dela 40 bat urteko argazkian, ezkerretik eskubira: Iña Arratibel, Josu Eskisabel, Iñigo Goikoetxea, Joxe Angel Arratibel eta Pello Arratibel. Izaskun Egigurenek utzia

ginen. Noski, helduek ordurako prest izaten zuten sua pizteko materiala, baina guk ere geure ekarpen txikia egin nahi izaten genuen, eskolako libururen bat edo bereziki gorrotagarria zitzaigun irakasgairen bateko apunteak, demagun matematikoak, botaz.

Izaskun Egiguren Imaz Ataun

A

taungo Arrondo auzoan berezia izan ohi zen San Joan bezpera eta gaua, eta San Martingoak ere etorri ohi ziren egun horretan sua ikustera, gure txikitako begietara inbidia apur batekin. Ekainaren 23an, egunez, etxe eta baserrien aurrealdeak garbitu eta apaintzen genituen lizar hostoekin, arrosekin eta bestelakoekin, eta gauean sutara botako genituen gauzen bila hasten

Udako oporren hasiera Udako oporrak hasi berriak, uda luzearen itxaropena airean, jolasean igaroko genuen seguruenik eguna txikitan, eta, geroxeago, gaztetxotan, kontuak esaten arituko ginen bataren edo bestearen etxe apainduaren aurrean. Errepide alboetan zeuden etxeak, eta han ibiltzen ginen korrika aurrera eta atzera, baina gurasoak lasai egoten ziren, kotxeak mantso igarotzen baitziren garai haietan. San Joan gaueko afaria izaten zen egun hartako unerik bereziena. Auzoko herritarrak Rafaelene taberna mitikoan elkartzen ginen, zahar, heldu eta ume denok batera, eta konpainia onean jaten genuen auzoko gazteek pres-

taturiko afaria. Mahaian lagunen ondoan esertzen ginen, baina urtean zehar gutxi hitz egiten genuen jendearekin egoteko aukera ere izaten zen, eta horrek ere bazuen bere xarma. Afari horretan egoten ziren hainbat auzotar ez daude orain gure artean, Antonio, Juanita, Joxe Mari…, baina memorian gordeta ditugu, gure bertsio gazteagoen ondoan, argazki batean bezala.

Su dotorea Afaldu ondoren, su dotorea pizten zuten Baztarrikako belardian, eta suaren inguruan trikitixa dantzatzen genuen, kantuan eta kalejiran ibiltzen ginen. Urteren batean, festa haren erdian, iletik tiraka ere ibili ginen San Martingoekin (nerabezaroko kontuak), baina gero berehala adiskidetu ginen eta dantzan jarraitu genuen, ondo gogoratzen banaiz behintzat. Suak eramaten zituen haserreak orduan, eta uda ondo hasteko bidea ematen zuen.


Gaztejira 13 Alaitz Arratibel eta Manex Zabalo • Maddi Erauskin

2022ko martxoaren 18a • # 459

«Erreformak ez dira ikasleon mesederako» ALAITZ ARRATIBEL eta MANEX ZABALO • IA-ko kideak

MADDI ERAUSKIN

Norabide egokian ote?

Testua eta argazkia: Aitor Garmendia

@maddi_erauskin

Tira eta tira eztanda egin arte!

I

kasle Abertzaleak antolakundeak ikasle greba deitu du martxoaren 24rako. Alaitz Arratibel Pildain (Ezkio, 2000) eta Manex Zabalo Urain (Itsaso, 2004) euskal ikasle antolakundeko kideak dira. Hezkuntza erreformak gelditu! lemapean manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

A

Ikasle guztiei zuzenduta dago ala maila jakin batzuetakoei? Manex Zabalo: Bai, orokorrean, ikasle guztientzako da. Unibertsitateko, bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikasleentzat.

Hezkuntza sistemaren baitan, ikasleek bizi duten egoera salatzeko deitu duzue greba. Batez ere, non islatzen da egoera hori?

esku merkera bideratuta dago eta enpresek muturra sartu nahiko dute.

Alaitz Arratibel: Ireki den ziklo ekonomikorako, hezkuntzak erreformak behar dituela diote, eta horregatik ari direla erreformatzen ikusten dugu. Gu erreforma horien aurka gaude.

A.A.: Hezkuntza kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala defendatzen dugu. Zentzu horretan, arazoa errokoa dela eta erreforma hutsal batzuk ez dutela balio aldarrikatzen dugu.

Zergatik?

Arazo psikologikoak eta emozionalak ere aipatu izan dituzue. Non azaleratzen dira gehienbat?

A.A.: Guztia interes ekonomikoen baitan antolatzen dela ikusten dugulako, elite ekonomikoek gidatuko dutelako eta alderdi ekonomikoek zeresan handia izango dutelako. Ez dute ikasle langileon mesederako egiten, baizik eta, hemendik denbora batera, ziklo produktibo horretan hezkuntzak bere funtzio klabea bete dezan. Unibertsitate mailan, LOSUrekin, finantzazio pribatua asko igoko da, baina karrera espezifikoetan soilik, etorkizunean sistemari baliagarri izango zaizkionetan. Bizikidetza planak ere aldaketa sakonak ekarriko ditu. LOMLOEri dagokionez, kontrol soziala areagotuko du eta kritikotasun eza bultzatu. Azkenik, Lanbide Heziketako Plana oso lan-

Zein dira ikasleen benetako beharrak?

M.Z.: Nire kasuan, batxilergoko ikaslea naizen heinean, azterketetan dena jokatzen dugula ikusten dut. Horrelako kasuetan presio soziala dago, nota ateratzeko beharra. Horrek ikasleok baliogabetu egiten gaitu pertsona gisa, ezin dugu benetako gure izaera erakutsi. Askotan, arazo psikologikoak ere sorrarazten ditu. @goierri_ia

@IAGoierri

Elkarrizketa osoa: www.goiberri.eus

zken aldian, sarritan entzun izan dut gaixotasun mentalen gorakada izugarria izaten ari dela. Horien artean, antsietatea edo depresioa dira nabarmenenak. Guztiok dugu inguruan gertuko kasuren bat. Askok diote pandemia izan dela depresioak areagotu dituen hauspoa, eta bat nator horrekin! Bi urtez bizi izan dugun ziurgabetasun egoerak gure osasuna kaltetu baitu. Baina ez al zaizue iruditzen dugun bizitzeko moduak ere eragina duela? Geroz eta azkarrago iritsi nahi dugu denera, presaka bizi gara! Lan egiteko moduak aldatu dira… etengabe aldaketak datoz. Egia da, komunikazio tresnak anitzak direla eta horrek erraztasun handiak ekarri dizkigula guztioi. Baina ba al dakigu bereizten lana eta bizitza soziala? Oso modan jarri da, mugikor pertsonalak lan tresna funtzioa hartzea. Konpetentzia handia dagoenez edo bezeroentzat erosoena denez, eskuragarri ipintzen diegu. Honek, lanetik kanpo, mezuak erantzuteko konpromisoa dakar. Hau guztia gutariko askoren egunerokoaren parte da, eta momentuan ohartzen ez garen arren, etengabe antsietatea jasaten ari gara. Honek, eragin mentala zein fisikoa du gugan… Beste modu batera esanda, txiklea tiratzen eta tiratzen ari gara; momentu batean puskatzen den arte!


14 Ibiltari Zerain-Aizpea auzoa ibilbide zirkularra

# 459 • 2022ko martxoaren 18a

Zerain-Aizpea auzoa

BURDINAREN MENDIAN Zeraingo Aizpea meategiko kiskaltze labeak eta mea kargalekuak. Gaur zortzi egingo dute berritze lanak erakusteko ekitaldia.

Testua eta irudia: Iñaki Gurrutxaga

Zeraingo Aizpea auzoaren bi magalak lotzen ditu herri kaskotik abiatzen den ibilbide zirkular honek. Lehengoratu berria den Aizpeako meatze eremua da bailara honen ikur, baita bidean aurki daitekeen botanika aberatsa ere.

H

amar kilometro koadro pasako azalera duen udalerria da Zerain. Herri kaskoa 329 metroko gaintxo batean dago, Aralar parez pare duela, urrunean. Izan ere, Zeraingo ondare natural eta kulturalak Aizkorri-Aratz Parke Naturalari eta Aizpea Meategi Monumentu Multzoari lotuta daude. Udalerriaren hegomendebaldeko lurren %13 daude parkearen barruan, eta Aizpea multzoak burdinaren mendiko 122 hektarea hartzen ditu –udalerriko lurren %12–. Paraje hori da Ibiltari honetako jomuga.

Ondare kultural eta industrial hori, etnobotanikarekin uztartzen da Zerainen, eta horixe izan zen bost ibilbide seinaleztatu eta balizatzeko pizgarria. Botanika ibilbideok herri kaxkoa dute abiapuntu, eta garai bateko gurdibide, estrada, galtzada eta gaur egungo bideak lotzen ditu. Herri ibilbide (SL) eta Ibilbide labur (PR) bezala adierazita daude. Aizpea auzoaren bi mendi magalak lotzen dituen ibilbide botanikoa bosgarrena da (SL-Gi 36, arrasto zuriberdeekin), kolore morez identifika daiteke. Gidari lanak Ilazki Azaldegi ordi-


Ibiltari 15 Zerain-Aizpea auzoa ibilbide zirkularra

2022ko martxoaren 18a • # 459

ziar zeraindartuak egin ditu, azken pare bat urtean Zeraingo turismo arloa kudeatzeaz arduratzen den teknikariak.

Lehen helburua, meatze multzoa Herriko plazaren punturik garaienean dagoen Jauregiak ematen dio ongi etorria ezinbestean bisitariari. Zeraingo Jauntxoen bizitokia izan zen, eta dorretxearen parte izandako harlanduzko hiru hormak dira eraikinaren zatirik deigarrienak. Plazan bertan daude turismo bulegoa, Mandioa taberna, Museo etnografikoa eta Andra Mari eliza, eta guztien zaintzaile, artea. Hortik Antxaputzuko biribilgunera jaitsiz hasten da ibilbidea. Ibilbide seinaleak parez pare ikusten dira. Harbide batean ezkerrera eta behera eginez, Araneko Arnaskara iristen da, eta segidan fruitu arbolez inguratutako Arane –Arana– baserrira (7 min.). Beste bi-hiru minutuan, Iñurrategi baserrira eta Zerainerrekaren gaineko Zubitxikira. Eskuinera eginez Mutiloa aldera joaten da, aurrera jarraituz Aizpearantz. Bideari jarraitu behar zaio, goraka zabaltzen den bidea jaitsierarako utziz. Denbora gutxian Legazpirantz doan bidea gurutzatu behar da, Urkullueta adierazten duen seinalea begiz ikusten dela. Ibilbideko lehen ordu laurdena osatuta dagoeneko. Zubimalkarren pean bat egiten dute Lasartegi errekak eta Aizperrekak. Berehala eskubitara irekitzen den herribideari heldu behar zaio, Aizperrekaren hotsa behean sumatzen dela. Igoera samurra da, baina etenik gabekoa, eta bidean botanika aberatsa: haltzadiak, lizarrak, haritzak, San Joan garoak... 25 minutu inguruko igoeraren ondoren, parke naturalean sartzen zarela adie-

Aizpeako meatze guneko hiru kiskaltze labeak eta mea kargalekuak berritu dituzte, inguruak duen ondare-balioa handituz Aizpea bailara eta baserri auzoaren bi magalak lotzen ditu ibilbideak. Aizperrekak eta Zerain errekak bereizten dituzte

razten duen ikurra. Urkiak inguruan direla, Aizpietako Adieraztegia hartzen duen eraikina (425 metro, 40 minutu). Hango iturrian zintzurra busti, eta meatze gune lehengoratua ezagutzeko tartea hartzea ezinbestekoa da. Udalak hainbat lan egin ditu azken hamarkadetan meatze ingurua eta azpiegiturak berritzeko. Azken fase honetan hiru kiskaltze labeak eta mea kargalekuak egonkortu eta egokitu dituzte. Lan horietarako Espainiako Sustapen Ministerioko zein Eusko Jaurlaritzako laguntza jaso du udalak. Lanak iazko maiatzean hasi ziren –Teusa enpresak gidatuta–, eta dagoeneko bukatuta daude. Labeetako bat meaz beterik zegoen, eta hori hustu egin dute. Aurrez, Euskal Herriko unibertsitateak ikerketa petrologikoa egin zuen kaltzinazio prozesua aztertzeko. Gaur zortzi, hilaren 25ean, egingo dute berrikuntzak aurkezteko ekitaldiak: goizean instituzionala, arratsaldean herrikoia.

Aizpeako baserrietatik itzulera Meatze eremutik bailaraz bestaldera ikusten dira Aizpea auzoko baserriak: Bengoetxea, Eskorta, Arrondo, Mantxolatxiki –Francisco Goia pintorearen ahaideen jaiotetxea– Mantxola... Eta goen-goenean, Aizpuru mendia. Hara iristeko bidea jarraitu besterik ez dago. Gaztainaditxota igarota, eskubitara uzten da Oamendira igotzeko bidegurutzea. Aitzurdin parean haginak nabarmentzen dira, eta Troskaitturrin gorostiak. Puntu horretan, Aizperreka gainetik igaroz, bidearen noranzkoa aldatzen da, atzera Zerainera itzultzeko. Itzulerako bidea ez da horren ondo seinaleztatua, eta azti joan beharra dago. Bidea erosoa da, baina Ariztizabal baserrira iritsi aurrean ezkerrera hartu beharra dago langa bat igaroz (arrasto zuri-berdeak). Bidezidor horretan altuera hartzen da pixkanaka, eta monumentu multzoaren bestelako ikuspegi batez goza daiteke, Eskorta baserriaren gainean. Metro batzuk gora, ibilbideko puntu gorenera iristen da (520 metro), Garondo baserrira ailegatu aurrean. Tellerinea nekazalturismoa pasa, eta baserri bidean behera 500 metro eginda, lurrean margotutako ikurrek adierazten dute bidea (1:50 minutu). Berriz ere basoan murgilduta, Iñurrategi baserrira jaisten da ordu erdi batean, Zeraingo Andra Mari eliza begi bistan dela.

KONTUAN HARTZEKO » Zeraingo herrigunea Herri kaxkoan bertan hainbat eraikin interesgarri daude: Jauregia, Andra Mari eliza, Museo etnografikoa, Mandioa, turismo bulegoa, bolatokia... Horietakoren bat ezagutu edo bisita gidaturen bat egin nahi izanez gero, turismo bulegoarekin jarri behar da harremanetan, telefonoz 943 80 15 05 zein epostaz: turismobulegoa@zerain.eus. Informazio osagarria: zerain.eus.

» Aizpeako meatze eremua 2008an Kultura Ondasun izendatua, Aizkorri-Aratz parke naturalaren barruan dagoen monumentu multzoa da. Meategiaren lehenengo datuak XII. mendekoak dira, eta 1951. urtean ustiatu zuten burdina han azkenekoz. Azken sei hilabeteotan egindako berritze lanak hilaren 25ean erakutsiko dituzte. Kiskaltze labeak eta mea kargalekuak lehengoratu eta egonkortu dituzte lan horietan, besteak beste.

» Otordurako nahiz lotarako Herri txikia izan arren, eskaintza zabala du Zerainek. Kaskoan Mandio jatetxea dago (943 80 17 05), Ostatu plazan Ostatu jatetxea (943 80 17 99) eta Irukaten Oiharte sagardotegia (943 50 10 13). Lotarako, Tellerine nekazalturismoa (943 58 20 31), Oiharte nekazalturismoa (943 50 10 13) eta HariztiErdi aterpetxea (943 80 15 05).

FITXA TEKNIKOA • Iraupena: Bi ordu eta erdi • Luzera: 8 kilometro • Desnibel metatua: 705 metro • Zailtasun teknikoa: Erraza


16 Erakusleihoa Merkataritza eta zerbitzuak

# 459 • 2022ko martxoaren 18a

Ekonomia Ibon Calvillo • Biok Zerbitzuak (Ordizia)

Estanflazioa? Zer da?

B

i urte daramatzagu hitz berriak ikasten, trendin topic bihurtzen direnak eta gure hiztegiari gehitzen dizkiogunak: pandemia, ticketbai... Ukrainaren inbasioak eragindako mundu-ordena berri batek, zoritxarrez, hitzberri bat ekarri digu, guri guztioi zuzenean eragiten diguna: estanflazioa. Termino hori 70eko hamarkadan erabili zen lehen aldiz, eta ekonomia bat hazten ez den arren, prezioak etengabe igotzen direnean erabiltzen da. Inflazioa prezioen igoera da, baina horrek ez du esan nahi produktuek balio handiagoa dutenik. Hainbat arrazoirengatik gerta daiteke, gaur egun egungo egoera eragin dutenak hauek dira: kostuak handitzea, lehengaien gabezia eta, nire ustez, merkatuan dagoen dirukopurua handitzea. Pandemiak eragindako egoera ekonomikoa gainditzeko asmoz, Europako Banku Zentralak dirua egiteko makina jarri du martxan, eta noski, merkatuan zenbat eta diru gehiago egon, orduan eta balio txikiagoa du. Merkatuko egoera normaletan, inflazioa motorra berotzea bezalakoa da kotxean goazenean. Zenbat eta abiadura eta potentzia handiagoa, beroketa

handiagoa gertatzen da eta motorraren tenperatura igotzen da, baina gutxienez kilometroak egin eta helmugara hurbiltzen gara. Okerrena da autoaren motorra berotu eta aurrera ez egitea. Izan ere, horixe da, hain zuzen ere, estanflazioa, ekonomia berotu egiten dela, baina ez garela hazten, eta hori ez da batere ona. Nola konponduko dugu egoera hori?

Ekonomia gerra batean –daukaguna bezalakoan–, gastuari eustea, interesak handitzea eta lehengaien hornidurarik ezaren alternatibak bilatzea besterik ez da geratzen. Espero dezagun dena estanflazioan geratzea eta etorkizunean hirugarren mundu gerrarekin lotutako hitz berririk ikasi behar ez izatea. Geroz eta gutxiagorekin konformatzen ari gara.


Publizitatea 17 2022ko martxoaren 18a • # 459


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 459 • 2022ko martxoaren 18a

Komikia

Aliritzian Igor Susaeta Kazetaria

Apaltasuna falta zaigu

B

eti ez dut esango, nire egunerokoan, gehienetan, futbola, oilar demak, Kataluniako auzia edo, nik zer dakit bada, greziar eta erromatar klasikoak izaten ditudalako buruan, baina dezentetan pentsatzen dut euskaldun eta ezkerrekoak garenok —ni neu ere talde horretakoa naiz, noski— pentsatzen dugula munduko gainontzeko komunitateetako kideak baino azkarragoak garela. Apaltasuna falta zaigu. Ukrainako gerra dela eta uste hori baieztatu ahal izan dut, atzera, zoritxarrez. Hedabide gehien-gehienetan ikusiko zenuten, sare sozialetan ere bai: iritzi eta uste orokorra da Putin dela morroi zital bat, eta Zelenski, aldiz, heroi bat. Esango nuke esaldiaren lehen zatiarekin ados egon gaitezkeela ia euskaldun eta ezkertiar guztiok, eta bigarrenari dagokionean zalantza gehiago edukiko ditugula, gure posizionamendua antimilitarista eta bakezalea baldin bada, behintzat —nola bestela—. Baietz-

baietz, Obama ere, bere flow-a gorabehera, goi mailako psikopata bat dela, Biden edo Borrell bera bezala, ados. Baina ez ditugu bada bonbardaketa, hildako horiek guztiak justifikatuko esanez NATO gero eta gehiago hurbildu dela Errusiako lurretara, ezta? Tira, ez naiz kontu geopolitikoetan luzatuko, esan bezala greziar (eta erromatar) klasikoak baitira nire terrenoa. Gainera, euskaldun eta ezkerrekoen artean badaude adituak. Barrabarra loratu dira azken asteetan, eta horietako batek, legebiltzarkide ohi batek, gure pentsamendua argitzeko saiakera egin du Twitterren, badakielako iritzi korronte hegemonikoari jarraitzen badiogu Zelenskiren aurpegia tatuatzen bukatuko dugula guk ezkerrekoak eta euskaldunok izanagatik herritar soil bezain inozook. «Noiz hasiko dira gure oligarken aurkako zigorrak? Bai, gasolinarekin, gasarekin eta elektrizitatearekin aberasten ari diren horiek». Etsipena besterik ezin dut sentitu txalo erraza bilatzen duten komentario hori irakurrita. Gauza bera gertatzen zait hortik zehar leitzen dudanean, kontrargudio bezala erabilita, gainera, Yemenen eta Sirian gerran daudela aspalditik, eta hedabideek kasurik ez dietela egiten gatazka horiei. Esadazue, mesedez, nire pertzeptzio bat besterik ez dela, eta munduko beste komunitateetan ere gurean bezainbeste buruargi daudela. Hori frogatuko duen ikerketaren finantzaketa nire esku.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.