GoiBerri 457. zenbakia

Page 1

zk. 457 2022ko martxoaren 4a www.goiberri.eus

Iritzia

03

Aitor Sarriegi Galparsoro. Batxilergo berria

Maixabel Lizarazu _Baserritarra

Errainuak

10-11

Jokin Antoñana urretxuarraren ‘Irimo zuriz jantzita’ argazkia

04

«EUSKALDUNOK EZ DAKIGU ONDO SALTZEN EGITEN DUGUN LANA»

Erreportajea

14-15

Trafikoa eta arriskua handitu egin dira GI-2632 errepide zaharrean


02 Publizitatea # 457 • 2022ko martxoaren 4a


Iritzia 03 Aitor Sarriegi Galparsoro • Irakaslea eta bertsolaria

2022KO MARTXOAREN 4A

# 457 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Batxilergo berria

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

B

atxilergo-ikasketak eskaintzen ditugun da: Batxilergo Orokorra. Arteen batxilergoan ere hezkuntza-zentroetara orain gutxi iritsi badatoz zenbait aldaketa. Batxilergo orokor berri da aurrematrikulazio-epea aurreratzen hau, ordea, beren-beregi Lanbide Heziketako zidela dioen zirkularra. Aurten, martxoa- kloak egin nahi dituzten ikasleei eta unibertsitaren 28tik apirilaren 8ra artekoa izango da eta, bu- teko gradu jakinetara joan nahi dutenei zuzenru-belarri jarri gara eskaini beharreko ikasgai- duta omen dago. Bere ikasgai propioak ditu (Masorta eta loturak zehazteko lanean. Bada aurreko tematika Orokorra, esaterako) baina datorren ururteetatik desberdina den zerbait, ordea. Hego tera arte ez omen dugu jakingo unibertsitateko Euskal Herrian laster sartuko dira indarrean Ma- graduetan edo Lanbide Heziketan sartzeko ze drilen erabakitako LOMLOE hezkuntza-lege be- haztatze-parametro eta lehentasun-maila izanrriak batxilergorako dakartzan aldaketak: lehen go duten aukera hori egiten dutenek. Eskaini ala mailan 2022-2023 ikasturtean, eta bigarrenean ez erabakitzean, ikaslearentzat zer ondorio izan2023-2024 ikasturtean. go dituen ez dakigun zerbait erabakitzen ariko Gaia urrun samar geratzen zaizuenontzat, ba- gara, alegia, eta egiten dugun aukeraren arabera txilergoa derrigorrezko hezikasleen etorkizuna baldintza kuntzaren osteko etapa da, eta dezakegu. Hori gutxi ez eta, joan USE (selektibitatea, garai bateden astean, modalitate berririk an) probaren ostean, unibertsieskaini behar badugu eskaera tatera edo bestelako goi- mailaofiziala egiteko epearen berri ko ikasketetarako azken pausua izan dugu: martxoak 11. (lanbide heziketako goi-mailaHau guztia nire kasketa besko zikloak, goi-mailako arte eta terik ez litzateke, ikasgai horien musika ikasketak...). Ez dago, programazioa eta beste hainbat beraz, batxilergoan egindako bi- Aitor Sarriegi Galparsoro xehetasun ekarri behar lituzkeIrakaslea eta bertsolaria deak hartzen duen garrantzia en dekretua oraindik argitaraazaldu beharrik: askok bertako tzeke ez balego. Beste era batera noten batez bestekoaren arabeesanda: ikasgai horietan zer ra gustuko ikasketak egin ahal eman behar den jakin gabe, Ikasleen izango dituzte, ala ez. ikasleen etorkizuneko aukereetorkizuneko Orain arte hiru modalitate tan zer pisu izango duen jakin aukeretan zer pisu gabe eta ez eskaintzeak inori nagusi zeuden batxilergoan: Zientziak, Giza eta Gizarte Zienizango duen jakin aterik itxiko ote dion jakin gabe tziak eta Arteak. Lege berriarehartu behar dugu erabakia. gabe hartu behar kin, ordea, oraindik zer izango Abiapuntu ederra etorkizuna dugu erabakia den oso argi ez dugun modalitabaldintzatuko duen hezkuntzatea eskaintzeko aukera egongo sistemarentzat.


04 Hitz-aspertuan Maixabel Lizarazu • Baserritarra eta komertziala

# 457 • 2022ko martxoaren 4a

Elkarrizketa

Maixabel Lizarazu Baserritarra eta komertziala

«BASERRIAN EMAKUME IZATEA OSO GOGORRA DA ORAINDIK» Testuak: Tere Madinabeitia

Argazkiak: Gorka Gomez

Antioko Elizalde baserrian jaioa eta hazia, Urretxuko beste puntan bizi da Maixabel Lizarazu (Zumarraga, 1966). Beain baserria du bizitoki 1987tik, baita lantoki ere. LumaGorri oilaskoak hazten ditu bertan, eta banaketa eta komertzializazio lanetan ere ari da. Tabernari, zerbitzari eta jostun ere izan da. Haurra zenetik dabil lanean.


Hitz-aspertuan 05 2022ko martxoaren 4a • # 457

Maixabel Lizarazu • Baserritarra eta komertziala

Maixabel zara, pelikulakoa bezala. Bai, baina pelikula aurretik da hori nire izena, txikitatik.

Nongoa zara? Zumarragakoa, Antio auzoko Elizalde baserrikoa.

Toki pribilegiatua da hori. Zer gogoratzen duzu zure haurtzaroaz? Antio inguruan giro ona zegoela. Auzoan baserri asko dago, baina bakan, eta gure etxe inguruan kuadrilla handia elkartzen ginen, adin desberdinekoak. Gure etxea taberna zen, eta gozokiak saltzen genituelako, hura izaten zen auzoko haurren topalekua. Baloiarekin, bote-botean eta horrela ibiltzen ginen jolasean. Eskolara oinez joaten ginen, orain UGLE dagoen lekuan zegoen Hijas de la Cruz moja ikastetxera, aldapan behera, eta gero aldapan gora etxera.

Baserrian hazitakoa zara, beraz. Bai. Elizalde baserrian, baina taberna eta jatetxea ere bazen, eta txikitatik ibili gara hiru anaia-arrebak lanean. Baserrian ardi batzuk eta behiak genituen, eta ni esnea saltzen ibiltzen nintzen Zumarragan 12 urte nituenerako, astoa hartuta batzuetan, baita traktorearekin ere elurra egiten zuenean. Traktorea gidatzen gaztetxoa nintzela hasi nintzen, eta kotxea eramaten ere nire kabuz ikasi nuen. Eskolara behin baino gehiagotan jaitsi nintzen aitaren kotxean!

Etxean taberna eta jatetxea zenutela esan duzu. Nolakoa zen? Astegunetan oso jende gutxi ibiltzen zen, ez zegoen orain bezala egunero irteteko ohiturarik. Asteburuetan izaten zen lana batez ere. Betikoa eskaintzen genuen: txorizoa eta salda, meriendak... baita bazkariak eta afariak ere. Merendero baten antzekoa zen.

Zein izaten zen zure lana? Denok egiten genuen lan. Ama Maria Jesus eta izeba Juli sukaldean ibiltzen ziren, eta hiru anaia-arrebok batez ere


06 Hitz-aspertuan Maixabel Lizarazu • Baserritarra eta komertziala

# 457 • 2022ko martxoaren 4a

Zein da?

zerbitzatzen, barran eta jangelan. Horrela ibili ginen 2002ra arte. Urte hartan itxi egin genuen. Gaur ez nuke berriz ere taberna edo jatetxe batean lan egingo, eta gutxiago oraindik bat martxan jarri!

Gaztetan izan zenituen beste lan batzuk ere. 14 urte nituela eskola amaitu nuen, eta joskintza ikasten hasi nintzen Zumarragan. Ikasten ari nintzela lanean hasi nintzen bertan, eta bost urte egin nituen jostun bezala azkenean. Titulua ere atera nuen. Orain erabat ahaztuta daukat lanbide hura .Gainera, uste dut ez duela merezi jostun bezala lan egiteak, ez duelako ematen. Gaur hariak gehiago balio du praka batzuk baino!

Gazte-gazte ezkondu zinen. Bai, 1987an, Jose Angel Lizarragarekin. Eta beste puntara etorri nintzen bizitzera, Urretxuko Beain baserrira.

Beste baserri batera. Hemen ere lana aurkituko zenuen, ezta? Bai, hala izan zen. Ni beti egon naiz lanean, ez dut besterik ezagutu. Elizaldeko panorama berdina zegoen Beainen ere, baserrian esan nahi dut. Gero, senarra lanik gabe geratu zen Legazpiko Iñurritegi auto tailerrean 12 urtez mekaniko izan eta gero, eta baserriari profesionalki ekin genion bion artean. Eta bitartean, asteburuetan Elizaldera joaten nintzen oraindik amari laguntzera, lehen esan dudan bezala, 2002ra arte.

Zein lan egiten zenuen baserrian?

Naturzale amorratua

A

ntio auzoko Elizalde lehenik, Urretxuko Beain orain. Mendi inguruko bi toki paregabe horietan bizi izanda, ez da arraroa naturzale amorratua izatea. Halakoa da Maixabel Lizarazu. Naturarekin lotura dituen lanak egiten ditu, eta aisialdirako ere naturarekin lotutako gaiak aukeratu ditu. Loreak eta landareak izugarri gustatzen zaizkio, eta Beain baserri ingurua ikusi besterik ez dago hori baieztatzeko. Etxeko balkoiak landarez beteta ditu, eta geranioak loretan ditu dagoeneko, neguan ondo zaindu izanaren ondorioz. Baserriko ataria ere landarez eta lorez inguratuta du, loreontzi berezietan hazitakoak asko. Loreontzitarako katiuska, bota eta txankleta zaharrak erabiltzea gustatzen zaio asko, birziklapena-

ren aldekoa baita. Birziklatu egiten ditu, baita ere, basoan aurkitzen dituen enbor puskak edo forma bereziak dituzten zuhaitzen sustraiak. Apaingarri gisa erabiltzen ditu batez ere, eta baserri ondoan ditu asko erakusgai. Naturzale izanda, sendabelarren mundua ere gertuko du, eta kremak eta ukenduak egiten ditu, kolpeak biguntzeko, zauriak sendatzeko... Bukolikoa dirudi guztiak, eta hala da hein handi batean, baina baserrian bizitzeak, herrigunetik urruti dagoen baserrian batez ere, eragozpenak ere badituela onartzen du Lizarazuk. Kotxea behar da ia guztirako: lanera joateko, erosketak egiteko, umeak eskolara eramateko... Eta elurrarekin, joan-etorriak asko konplikatzen dira!

Denetik. Hona etorri nintzenean behiak zituzten, eta haragitarako txahalak hazi eta esnea saltzen genuen, baina zentraletara. Etxez etxe ere ibili ginen hasieran, baina jendeak atzera egin zuen poliki-poliki, kaxakoa hobea zelakoan... Betikoa! Gero bisoiak jarri genituen, gauza berria zelako hemen eta aukerak ikusi genituelako.

Bisoiak? Nolako lana da hori? Negozio ona zelakoan sartu ginen, eta hiru urtez egon ginen. 1.000 buru izatera iritsi ginen, zerbait jaso nahi baduzu asko jarri behar direlako. Nolako lana den? Gogorra! Izaki bizidunak dira, eta asko eskatzen dute. Janaria ere berezia behar zuten, haragia eta arraina xehetuta jaten zuten, eta Gasteiztik ekartzen genuen, bi egunetik behin. Umeak egiteko garaian ere asko zaindu beharrekoak dira. Zainketa handia behar duten animaliak dira. Baina negozioak ez zuen ondo irten,


Hitz-aspertuan 07 Maixabel Lizarazu • Baserritarra eta komertziala

2022ko martxoaren 4a • # 457

eta utzi egin behar izan genuen. Behiak eta bisoiak batera izan genituen. Gero oilaskoak ere jarri genituen, eta azkenean oilaskoekin geratu ginen bakarrik.

Oraindik oilaskoekin ari zara lanean? Bai, senarra eta ni, biok. 1991n hasi ginen, han eta hemen ikasiz, eta gero LumaGorri marka eta enpresa sortu genuen, 1993an. Hasieran bi ekoizle ginen bakarrik, eta gaur 40 gara. Sozietate mugatu bat da, eta bazkideak gara guztiak. Ekoizleak autonomoak gara, baina langileak ere baditugu, batez ere Zeraingo hiltegian lan egiten dutenak. Hasi ginenean baserriko oilaskoa bazegoen, baina Frantziakoa zen batez ere, eta guk hemengoaren alde egin genuen eta lortu genuen haiei merkatua kentzea. Kostata, egia esan. Euskaldunak oso langileak gara eta gauza asko egiten dugu, baina ez dakigu ondo saltzen egiten dugun hori.

Saldu esan duzu. Oilaskoak hazteaz gain, saldu ere egiten dituzu. Bai. Beainen hazten ditugun oilaskoak LumaGorriri saltzen dizkiot, eta gero, komertziala ere banaizenez, berriz erosten ditut, hil eta prozesatuta daudenean, eta Gipuzkoa osoko denda eta harategietara saltzen eta banatzen ditut. Legez ezin ditut saldu zuzenean oilaskoak nire ustiategian.

banatuta, eta egunero jaten eman behar zaie, ura eman behar zaie, azpiak garbitu behar zaizkie, oilategietan mantenimendu lanak egin behar dira... Hiltegira eraman behar ditugunean ere lan handia izaten dugu, eta dena ondo garbitu.

Oilaskoekin lotuta, beste lan batzuk ere egiten dituzu baserrian. Bai. Oilaskoei ez zaie eguzkia eta beroa gustatzen, eta oilategien inguruan itzala izan dezaten, sagarrondoak eta intxaurrondoak landatu genituen. Kanpoan daudenean, lurrera eroritako sagar asko oilaskoek jaten dituzte, baina bestela bildu egin behar dira, eta salida eman behar zaie. Sagardo pixka bat egiten dugu etxean, baina ez asko, ez garelako sagardozaleak. Horregatik kanpora saltzen dugu, sagardotegiei saltzen diegu gure sagarra. Diru sarreratxo bat da, baina sagarra bi urtetik behin etortzen da ondo bakarrik. Gainera, lan asko eskatzen du: kimatzea, sagastia garbitzea, biltzea, sagardotegira saltzeko aleak tamainaren arabera sailkatzea...

Intxaurrak ere saltzen dituzue. Bai, maldatsuak ziren guneetan sagarrondoen ordez intxaurrondoak sartu

Nolatan hasi zinen komertzial lanetan? Oilaskoak txita jaioberriak direnean ekartzen ditugu, eta hiru hilabete eta gero eramaten ditugu hiltegira. Baina hiru hilabete horien ondoren, oilategia itxita eduki behar dut, berrogeialdian, hurrengo sortarekin hasi aurretik. Geldirik gauden bi hilabete horiei begira hasi nintzen saltzen eta banatzen. Nahiko lan gogorra dela esan behar dut, pisu handiak mugitu behar izaten ditudalako.

Nola dago oilaskoen mundua? Azkenaldian arazoak ditugu, hegaztien gripearen mehatxuagatik. Zorionez hona ez da oraindik iritsi, eta iritsi ez dadin neurriak hartzen ari gara. Horregatik, azkenaldian txitak barruan hazten ditugu, aske baina barruan, kanpoko beste hegaztiekin kontakturik izan ez dezaten eta kutsatu ez daitezen. Bestela, kanpoan ibiltzen dira.

Lan asko eskatzen al dute? Egunean hiru-lau ordu, lanegun eta jaiegun, noski. Aldiko 4.000 edo 6.000 oilasko hazten ditugu, lau oilategietan

genituen. 200 arbola badaude! Intxaurra bildu eta saldu egiten dugu, baina hemengo intxaurra saltzea asko kostatzen da, jendeak nahiago duelako Kaliforniakoa. Hemengoak itxura txarragoa du, ez da Kaliforniakoa bezain zuria... Jendeak hori nahi du. Aurten oso gutxi izan ditugu, 100 kilora ere ez da iritsi, baina iaz 300 kilo saldu genituen. Intxaurrak ere lan handia du.

Lan faltarik ez duzu, beraz. Ez, egia esan, zeren lan guzti horiei etxekoak ere gehitu behar zaizkie, eta seme-alaben zainketa, orain etxean seme gazteena bakarrik bizi bada ere. Esan beharra daukat, hala ere, asko laguntzen didala txikiak eta baserria ere asko gustatzen zaiola gainera. Ahuntzak jarri ditu! Bestela, egunero-egunero goizeko 8etan hasi eta gaueko 10ak arte ez naiz gelditzen. Oraintxe bajan nago, lanean ari nintzela muturrez aurrera erori eta besoa hautsi nuelako duela lau hilabete, eta oraindik ez delako sendatu. Nik uste dut abisu bat izan dela, gelditzeko garaia nuela esateko. Ni beti oso aktiboa izan naiz, eta orain, gauza asko egin ezin dudanez, oporretan bezala nago, eta aspaldiko partez irakurtzeko denbora ere hartzen ari naiz, edo telebista ikusteko... Baina lanera itzultzeko gogoz nago.

Noiz arte jarraituko duzu lanean?

«Oilaskoek egunean hiru-lau orduko lana eskatzen dute, eta egunero egin behar da, lanegun edo jaiegun izan» «Orain bajan nago, baina bestela egunero-egunero goizeko 8etan hasi eta gaueko 10ak arte ez naiz gelditzen» «Euskaldunak oso langileak gara eta gauza asko egiten dugu, baina ez dakigu ondo saltzen egiten dugun hori»

Oraindik urte batzuk geratzen zaizkit jubilatzeko! Ikusiko dugu, gainera, zenbat urterekin jubilatuko garen ere ez dakigu. Momentuz oilaskoekin jarraituko dut, eta baserriko lanekin ere bai. Orain seme txikiak laguntzen dit, baina gero berak erabaki beharko du nondik nora jo.

Gogorra al da baserrian emakume izatea? Bai, oraindik bai. Baserriko lanez gain, zaintza lanak egitea ere tokatzen zaigulako, umeena edo etxeko zaharrena. Eta etxetik kanpoko lana baduzu, hori ere bai. Lehen esan dut orain oporretan bezala nagoela... Egia da. Baserrian oporretarako denborarik ez da izaten, bi edo hiru egun jarraian hartu ditzakezu bakarrik normalean, edo nik hala hartu izan ditut behintzat. Nik ez dut opor luzerik izan inoiz, baina ez dut kejarik, horrela ohituta nagoelako. Nire ustez kontsumismo hutsez inguratuta bizi gara, oporrak ere hori dira, eta nik ez dut hori faltan botatzen. Agian ezagutu ez dudalako da.


08 Herri jakintza Ondare materiala

# 457 • 2022ko martxoaren 4a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Kikimakoa: Eztabaida, sesioa, kalapita, kalamatika. Jesus Lete ‘Ibai-Ertz’: «Ez da gaur goizekoa bi herri hauek beren artean futbolean izaten zuten eztabaida edo kikimakoa». Eztabaida sutsua, diskusioa, ‘kamarrak’ deritzo.

«Maitasunak lo gutxi eta amets asko»

1915-3-1. Anjel Goenaga euskal idazlea jaio zen, Zegaman. 1968-3-3. Aitor Garmendia Arbilla txirrindularia jaio zen, Itsasondon. 1890-3-4. Eugenio Aseginolaza Zegamako Papeleraren zuzendaria jaio zen.

Barne erraietatik ateratzen dira maiteminduaren erabakiak, asko pentsatu gabekoak askotan. Buruak baino gehiago, bihotzak aginduta. Lo egindakoan, beste patxada bat dute gauzek.

Ondare materiala

Gerraren aitzakian altxorrak eraman zion, Seguratik eramandako altxorrak itzul zitzala. Baina ezezkoa jaso zuten erantzuntzat, urte haietan errepideak konpontzen dirurik ez zutela gastatu herriek, aldundiarentzat zirela. Segura, beste herri asko bezala, bere altxorrik gabe gelditu zen. Badirudi salbatu zen bakarra, Ramon Maria Zurbanok berak giltzapean gorde zuen urrezko kate bat izan zela. Gaur egun, Aste Santuko prozesioetan alkateak janzten duen berbera izan daiteke.

SEGURAKO ALTXORRAK Testua: Aimar Maiz

K

onbentzioaren Gerra izan zen, 1793tik 1795era, Euskal Herrian liberalismoaren eta tradizionalismoaren arteko oposizioa finkatu zuen gerra, foruen gaia tartean zela. Pirinioetako Gerra ere deitua, oso eragin handia izan zuen. Espainiako Koroa eta Frantziako Errepublika elkarren aurka borrokan hasi ziren; eta, euskaldunak, tartean. Gerra honen ondorio nagusietako bat armada arrotzen etorrera izan zen, 1719tik gertatzen ez zena. Horrek herritarren, jabetzen eta foru ogasunaren kalte eta galera larriak eragin zituen, eta nahasmenaren erdian, talde armatuak sortu ziren Pirinioez hegoaldera. XIX. mendeko Karlistaldietan luzatu zen fenomenoa. Gerraren aitzakia baliatuta, Diputa-

zioak udalei agindu bat igorri zien: bil zitzatela herriko ondasunak, diruak eta altxorrak, elizakoak barne. Armada frantsesaren esku ez geratzea zen arrazoia. Seguran ere berdin gertatu zen, Erraztiolatza Museokoek artxiboetan aurkitu berri duten agiri batean zehazten den bezala. 1794ko abuztuaren 9an, Segurako Andre Mari elizatik «ezkutatzeko» atera zituzten altxorrak. Probintziari eman zizkioten, ez itzultzeko. Elizako ondasunak herriarenak ziren garai hartan. Hango arduraduna, maiordomo deitua, herriko alkatea izan ohi zen. Funtzionamendua apaizek gobernatzen bazuten ere, elizaren ekonomiaren eta azpiegituraren nagusitasuna udalarena zen. Elizan zeuden altxor asko jauntxoek oparituak ziren, eta haiek ere bazuten zeresana. Gerra bukatutakoan, 1801ean Segurako Udalak Probintziari eskaria egin

Herriak Probintziaren esku utzi eta inoiz itzuli ez ziren Segurako elizako urrezko eta zilarrezko altxorren zerrenda.

» Zerrenda 1 Aldare aurreko lanpara nagusia, Santo Kristoren aurreko lanpara, sei blandoi nagusi, bi blandoi txiki, bi zirio-euskarri, bi zetro, bi erretilu handi, bi plater handi (Arrosarioko amari eskatzekoak), gurutze nagusia, bi gurutze txiki, bi intzentsu-ontzi eta gailuak, bi pase, bi erlikario, bi kustodia, beatikoa eramateko kopa nagusia eta txikia, maskor arkila zilar txapekin.

» Zerrenda 2 Ixipu 1, 14 kaliza, eguzki-irudi bat, ilargi erdi irudia, Andre Mariaren bi armiarmaargi, sei pare ozpin-ontzi, hiletetan ateratzeko gurutzea, hiru koroa, apaingarriak, eta 10 kapa.


Bertsoa • Kate motzean 09 June Aiestaran Iparragirre • Aitor Barbarin

2022ko martxoaren 4a • # 457

Gaiak hala dio

Kate motzean Aitor Barbarin • Futbolaria

«Lehen helburua futbolaz disfrutatzea da» June Aiestaran Iparragirre

Gaia: Badator martxoaren 8a Neurria: Hamarreko txikia Doinua: Hamalau heriotzena Martxoaren 8a iritsitakoan, mundu oso batek du borroka gogoan. Honezkero berriro daukagu ondoan, ea desberdina den bada, aurtengoan: etor dadila baina ez dadila joan. Egun markatu honek sare feministen pausoan jarrai beza garena sinisten. Jarrai beza keari bide denak ixten, jarrai beza goizero etortzen, iristen, suak ez dira eta itzaltzeko pizten.

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Aitor Barbarin (Donostia, 1999) 9 urterekin etorri zen Zegamara bizitzera. Futbolaria da Azkoitiko Anaitasunan, nahiz eta azkenaldian garai gogorra bizitzen ari den. «Udan belauneko ebakuntza egin zidaten eta errehabilitazio luze baten azken fasean ari naiz».

Abesti bat. Stay Close (Delorean). Oporretarako leku bat.

Ze helburu dituzu futbolean?

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Lehenik futbolaz disfrutatzea, eta bigarrenik, nire buruari gehiago exijitzea hobetzen eta ikasten jarraitzeko.

Aurreko denboraldian Getaferen aurka jokatu genuen eguna.

Futbolari bat.

Eurodisney-era egindako bidaia.

Javier Mascherano.

Amets bat.

Ze zaletasun dituzu?

Realak Athletic-en kontrako Champions-eko finala irabaztea eta zuzenean ikusi ahal izatea.

Kirola orokorrean, lagunekin egotea eta bizitzako plazer txikiez disfrutatzea.

HURRENGOA » Bertsolaria: Jon Iturriotz Nazabal Gaia: Gerrak

Pelikula bat edo telesail bat. Stranger Things (telesaila) eta El Caballero Oscuro: La Leyenda Renace (filma). Liburu bat. Paulo Coelhoren Alkimista. Musika talde edo abeslari bat. Delorean.

Mykonos (Grezia).

Zer gosaltzen duzu? Pan tumaca urdaiazpikoarekin eta kafea.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Bizitzako plazer txiki bat. Udako goizetan etxeko terrazan gosaltzea txoriak kantari entzunez.

Goierriko txoko bat. Lazkaomendi.

Zegaman biziko ez bazina... Hondarribian.


10 Errainuak Jokin Antoñana

# 457 • 2022ko martxoaren 4a

IRIMO ZURIZ JANTZITA

Jokin Antoñana Argazki elkartea (Urretxu-Zumarraga)

Oso gazterik erosi nuen nire lehen argazki kamera (Conica C35), 12 urte nituela. Aurrez osabaren reflex batekin ibiltzen nintzen. Urte asko pasa nituen argazkiak automatikoan ateratzen, paisaiak eta erretratuak batez ere. Aro digitala iritsi zen gero. Gehiago gozatzen du sistema honekin, izan ere, Urretxu kultur etxean dugun Argazki elkartean bildu ohi gara, eta gure jakin-nahi guztiak partekatzen ditugu han. Jakin ezazue ateak zabalik ditugula. Erabat erlaxatzen nauen pasio bat da niretzat argazkilaritza. Irudiko argazkia iazko urtarrilean atera nuen, gurean bota duen azken elurte handian. Urretxutik Irimora igo nintzen. Nire asmoa argazki interesgarriak ateratzea zen –elurra zuhaitzetatik nola erortzen zen, pinuen bazterrak nola estaltzen zituen elurrak iparraldetik–, baina bukaeran irudi poli honekin egin nuen topo: hondoa ilun eta lehen planoan adar elurtuak Irimoko gurutzea apaintzen.

Datu teknikoak Nikon D 750 • 20 mm • 2,8 • f.10 • ISO 200


Errainuak 11 2022ko martxoaren 4a • # 457

Jokin Antoñana


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 457 • 2022ko martxoaren 4a

Erretratua

ERREGEA Zain daude Urola bailarako alkate guztiak, zain goizean goiz Donostiatik iritsi diren 80 gonbidatuak, zain ezpata-dantzariak, herritarrak, somatenistak eta Gasteizeko soldaduak. Bandak ongietorria egin ostean, alkatearen emazteak lore sorta eman die erregeerreginei. Apain-apain daude bazterrak, lorez eta erramu hostoz josiak.

Urola hotelean gosaria

1926ko otsailaren 22an inauguratu zuten Urolako Trena Urretxun. Pascual Marin

V

Mikel Babiano Lopez de Sabando Urretxu

illarreal de Urrechua, 1926ko otsailak 22. Gaur inauguratuko dute Urolako trena. Astelehena izan arren, herri guztia hurbildu da Ramon Kortazarrek diseinatu duen geltoki ingurura. Eraikin berria bat dator Joaquin Irizarrek La construccion moderna aldizkarian urtez urte aldarrikatzen dituenekin. Irizarren arabera, euskaldunei euskal arkitektura propioa dagokie, eta, horretarako, beharrezkoa da baserri eta dorretxe zaharretan oinarrituta eraikitzea. Azpiegitura berriek ere eusko abenda edo arrazaren arima egiazkoa islatuko dute aurrerantzean! Sudexpreso trenean heldu da errege familia Zumarragara. Goizeko 08:30ak dira. Maria Cristinak bere bihotzeko San Sebastianerantz jarraitu du (bi ordu pasatxo beharko ditu Gipuzkoako hiriburura heltzeko) eta Alfontso XIII.a erregea eta Victoria Eugenia erregina Zumarragan jaitsi dira.

Zacarias Martinez Baskongadetako gotzainak erregearekin gosaldu du Urola hotelean. Tren eta geltoki berriak bedeinkatu ditu eta separatismoa gaitzetsi. Meza-jantziko harribitxiek diz-diz egiten dute eguzkipean. Vicente Laffite Gipuzkoako Ahaldun Nagusia harro dago Gipuzkoa delako (hala uste du, behintzat) Belgikaren atzetik Europan trenbide sarerik trinkoena duen eskualdea. Oparotasuna, lana, industria, bakea. Progresoa eta hori guztia. ¡Viva el Rey! ¡Dios salve al Rey! Miguel Primo de Rivera Ministro Kontseiluko presidenteak eta Juan O´Donnell y Vargas Gerra ministroak ere irribarre egin dute behingoagatik. Azkenean, martxan jarri da altzairuzko (altzairuzko!) tren elektrikoa. La correspondencia militar periodikoaren arabera, 09:00etan irten da Zumarragatik; Euzkadi izparringiaren hitzetan, berriz, 09:10etan. Helmuga: Zumaya. 09:30ak aldera, Villarrealgo geltokira heldu da. Herritar batzuek txundituta begiratu diote, beste batzuek errezeloz. Denen ahotan dago oraindik Ramon Francoren odisea izugarria, egun batzuk lehenago Ozeano Atlantikoa Plus Ultra urhegazkinean zeharkatzea lortu zuenekoa. Eta orain tren elektrikoa. Zer izango ote hurrena?

Erregea azken bagoian Erregea azken bagoian omen datorrelaeta, harantz begiratu dute herritarrek. Une batetik bestera agertuko da! Ezkerrean kapelak, eskuinean txapelak. Eguzkiak min ematen die begietan.


Gaztejira 13 Itaia martxoaren 8rako prest • Intza Sacristan

2022ko martxoaren 4a • # 457

Goierriko Itaia martxoaren 8rako prest

INTZA SACRISTAN

Desikasiz, aurrera

Testua: Aitor Garmendia

@Intzasacris

Joan den urteko Martxoaren 8ko mobilizazioa. Kerman Garralda.

di egingo dituzte. Goierriko Itaiako beste kide batek, Mirari Arratibelek, horien berri eman du: «Ostiralean [gaur, 17:00etan] Beasaingo gaztetxean jaialdia antolatu dugu: Oh Gu Hemen! saioaren bideo-proiekzioa, honen inguruko kafe-tertulia eta, ondoren, pintxopote girotua. Larunbatean [bihar], berriz, Ordizian hitzaldia izango dugu goizean; eta, arratsaldean, Urretxu-Zumarragan kafe-tertulia eta Legazpin Beasaingo jaialdiaren parekoa».

Mobilizazio nagusia Beasainen

B

adator Martxoaren 8a eta zenbait eragilek egun horretarako ekitaldiak antolatzen dabiltza buru-belarri. Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialista ere lanean ari da, eta Goierrin ekitaldiak antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. «Ia hilabete lehenago abiarazi genuen M8-aren inguruko lanketa» jakinarazi du Itziar Mendia Goierriko Itaiako kideak. Otsailaren 12an Elkartasun Jaialdia antolatu zuten Ordizian, eta Mendiak horren arrazoia azaldu du: «Tolosaldeko Itaiako kideek formakuntza bat egiteagatik 4.500 euroko isuna jaso zuten eta horren aurrean elkartasuna antolatzea genuen helburu». Gerora, lan egun bat ere antolatu zuten, Beasainen. Gaurtik aurrera beste zenbait ekital-

Martxoaren 8an, datorren asteartean, arratsaldez egingo dituzte ekitaldi politikoak. 17:30ean Legazpiko zein Urretxuko plazetan, eta 18:00etan Ordiziako Plaza Nagusian. Gero, arratsaldeko zazpietan «eskualdeko indarrak batuko» dituzte Beasainen, Bideluze Plazatik abiatuko den mobilizazioan. Emakumeen Antolakunde Sozialistako kideek salatu dute pandemiarekin emakume langileen egoerak okerrera egin duela: «Pandemiak aurretiaz zetorren krisi testuingurua elikatu besterik ez du egin», azaldu du Arratibelek. Gainera, zaintza lanen karga handitu dela ere gaitzetsi du Mendiak. Bestetik, «egun indarrean den programa feminista» kritikatzen dute. Arratibelen ustez, ez dio aterabiderik ematen emakume langileen egoerari. Horregatik, Mendiak azaldu du «instituzio burgesetatik at» kokatzen den langile antolakuntza «hauspotzea» dutela helburu, «berau izango baita prozesu sozialista elikatzeko eta beraz, emakume langileon emantzipaziorako irtenbide erreal bakarra». @itaia_goierri

@Itaia_Goierri

Ongi etorri errefuxiatuak

E

rrusian eta Ukranian gertatzen ari denaren harira, lehen aldiz, Bruselasek, errefuxiatuei harrera egiteko arau mugagabea jarri du martxan. Printzipioz, lehen begiratuan, erabaki pozgarria da, zentzuzkoa. Baina ezin dut burutik kendu errefuxiatu hauek europarrak eta gehienbat zuriak direla; eta behin eta berriz adierazten diguten bezala, bizitza batzuk beste batzuk baina garrantzitsu eta baliotsuagoak direla. Zer gertatzen da errefuxiatu siriarrerekin, argeliarrekin, errefuxiatu klimatikoekin, besteak beste? Ez al dute gure eskuzabaltasuna, elkartasuna eta babesa merezi? Beste behin, garbi gelditu da pertsona batzuen balioa besteen gainetik jartzen dutela. Garbi geratu da hartutako erabaki eta neurrien atzetik arrazismoa, klasismoa, aporofobia dagoela. Errefuxiatuak mugagabe anparatzeko lege hori orain dela 20 urtetatik indarrean egon arren, orain aplikatu da lehen aldiz, nahiz eta orain arte migrazio krisi larriak egon diren. Europako parlamentuak, orain arte, ez du lege hori aplikatzeko beharrik ikusi. Ongi etorri errefuxiatuak, bai, baina ez denak.


14 Erreportajea Trafiko handitzea GI-2632 errepidean

# 457 • 2022ko martxoaren 4a

Erreportajea

GI-2632, ERREPIDE ZAHARRA ETA AUTO BERRIAK Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Aldundiak A-636 autobidean bidesariak kobratzeari ekin zionetik, trafikoak nabarmen egin du gora GI-2632 errepide zaharrean.

O

rmaiztegi-Zumarraga zatia ireki zutenean, 2005ean, Goierriko goialdearen eta behealdearen arteko komunikazioa asko hobetu zen. Inoiz baino erosoagoa eta azkarragoa zen batetik bestera joatea. Gainera, errepide zaharrean trafikoak nabarmen egin zuen behera, Ormaiztegiko eta Santa Lutziko bizilagunen eta txirrindularien zorionerako. Gipuzkoako Foru Aldundiak A-636 errepidean bidesariak kobratzeari ekin dionetik ordea askok berriro errepide zaharra erabiltzea erabaki dute, eta trafikoa eta arriskua handitu egin da. Gema Hernandez txirrindulariak, Margari Arruti ostalariak eta Xabier Ugartemendia autobus gidariak egoera berria nola bizi duten azaldu dute. Autobidearen Ormaiztegi-Zumarraga zatia ireki zutenetik, Urretxuko eta Zumarragako txirrindularientzat erosoena eta seguruena GI-2632 errepidea erabiltzea zen. Errepide hori erabiltzen dute gehienetan herritik ateratzeko. Bidesariak kobratzen hasi zirenetik, arriskutsuagoa da. Gema Hernandez zumarragarra triatloilaria da, eta astean hiruzpalau aldiz hartzen du bizikleta. Be-

rak ere herritik ateratzeko GI-2632 errepidea erabiltzeko ohitura du. «Astean zehar, gehienetan, Eitzaga aldera joaten naiz eta Santa Lutzira jaitsi». Bidesaria kobratzen hasi direnetik, trafikoak gora egin du Hernandezen arabera. «Errepidean auto gehiago dago, batez ere astegunetan. Asteburuetan, goiz samar pasatzen naizenez, ez dut horrenbeste antzematen. Astegunetan herrira Atagoititik itzultzea erabaki dut. Izan ere, Eitzaga igotzea nahiko arriskutsua bilakatu da. Baina denbora gutxi dudanean, Eitzagatik itzuli beharra dut». 14:00ak eta 17:00ak inguruan zati hori arriskutsua bilakatu dela dio. «Nik ordu horretan joan beharra daukat, lanetik ateratakoan edo lanera itzuli aurretik».

Autoak Ezkioko Santa Lutzi auzoa zeharkatzen. Zirkulazioak nabarmen egin du gora bidesaria jarri dutenetik.

ez dut erabiltzen. Eta itzultzeko, esan bezala, nahiago dut Atagoitiko errepidea erabili».

Txirrindularientzat arriskutsua Txirrindulari batzuek sare sozialak erabili dituzte egoera berria salatzeko. «Facebook-en txirrindulari batek auto batek baztertu egin zuela salatu zuen eta beste batzuek aurreratze arriskutsuak ikusi dituztela idatzi dute. Duela hiru aste, Eitzaga igotzen ari nintzela, bi autok ziztu bizian aurreratu ninduten. Bazter-bazterretik igo nintzen, beldurrak jota». Urretxu eta Zumarragako txirrindulariak errepide lasairik gabe gelditu dira. «Zumarraga-Ormaiztegi errepidea lasaia zen, bidesariak kobratzen hasi diren arte. Garai batean errepide horretan bueltaka ibiltzen nintzen. Egun, etxetik irteteko edo etxera itzultzeko besterik

Autobus gidariak, estuago Autobus gidariak ere ez daude gustura. Xabier Ugartemendia Lurraldebuseko gidari lazkaotarrak Goierrin lan egiten du eta askotan erabiltzen du GI-2632 errepidea. «Gaur Lazkaotik-Zumarraga linean lan egiten ari naiz: Lazkaotik Ordiziara eta Beasainera, eta ondoren, bide zaharretik barrena, Zumarragako Ospitalera. Salbatoren, Ormaiztegin, Ezkion... autobus hau errepide zaharreko geraleku guztietan gelditzen da». Trafikoak gora egin du haren ustez ere. «Trafiko dezente gehiago dago. Bikoiztu egin da, gutxienez. Lehen auto bat edo beste ikusten genuen, orain askoz ere gehiago. Lehen denboraz justu


Erreportajea 15 Trafiko handitzea GI-2632 errepidean

2022ko martxoaren 4a • # 457

Errepideak bitan zatitzen duen herria

T

rafikoaren igoera gehien pairatzen duen herria Ormaiztegi da. Izan ere, GI-2632 errepideak herria bitan zatitzen du. «Bidegiren datuen arabera, bidesaria jarri dutenetik 900-1.000 auto gutxiago pasatzen dira autobidetik. Horiek gure herritik pasatzen dira, beraz. Lehen 300 bat auto pasatzen ziren herritik eta orain 900-1.000 gehiago. Bagenekien hori gertatuko zela. Aldundiari 20 urte atzera egingo genuela esan genion», aipatu du Jon Enrique alkateak. Arriskua txikitzeko eta herritarren bizi kalitatea bermatzeko, San Andres kalean oinezkoek lehentasuna izango dute. Udaletxetik elizara arte errepideak errei bakarra izango du eta semaforoak jarriko dituzte: alde bateko eta besteko autoak txandaka pasako dira. Obra martxoa amaieran hasiko da.

«Eitzaga igotzea nahiko arriskutsua bilakatu da, eta astegunetan Atagoititik itzultzea erabaki dut» Gema Hernandez Txirrindularia

«Lehen denboraz justu ibiltzen baginen, orain okerrago. Ordu zehatz batzuetan denbora dezente galtzen dugu» Xabier Ugartemendia Lurraldebuseko gidaria

«Nire negozioari mesede egin dio. Jende gehiago pasatzen da tabernaren aurretik eta asko gelditu egiten dira» Margari Arruti Topa Ostatuko nagusia

ibiltzen baginen, orain okerrago: presa gehiago, presio handiagoa... Ordu zehatz batzuetan denbora dezente galtzen dugu. Ormaiztegin obra egin behar dute, autoak txandaka pasako direla esaten ari dira, eta hala bada, gehiago kostako zaigu oraindik iristea».

Ostalaritzari mesede Ezkio-Itsasoko Topa tabernako Margari Arrutik ere primeran ezagutzen du bidesariek zer ekarri duten. Izan ere, errepide zaharraren ondoan bizi da eta errepide zaharraren ondoan lan egiten du. Txirrindulariak edo gidariak ez bezala, bera pozik dago. «Niregatik, bikoitza kobratuko balute, hobe», dio txantxetan. Izan ere, bezero kopuruak nabarmen egin du gora bidesariak kobratzen hasi direnetik. «Ni naiz amorrazioa sentitzen duen lehena, bidesaria ordaindu beharra dugulako. Baina nire negozioari mesede egin dio. Jende gehiago pasatzen da tabernaren aurretik eta asko

gelditu egiten dira. Askok ‘ez nekien hemen zeundetela’, ‘ez nuen zuen taberna ezagutzen’ eta ‘kafe bat hartzera gelditzea erabaki dut’ eta antzerakoak esaten dizkidate». Bizilagun bezala, ordea, kezkatuta ageri da. «Herriko ikastetxea gure tabernaren ondoan dago. Eta inguru honetan lehen baino arrisku handiagoa dago. Ni ere bizilaguna naiz. Izan ere, nire etxea ere errepidearen ondoan dago. Etxetik irtetea eta etxera sartzea arriskutsuagoa da bidesaria ezarri dutenetik. Eguneko ordu zehatz batzuetan sekulako trafikoa dago eta itxaron beharra dago errepidera irten aurretik. Gure auzoren ezaugarrietako bat lasaitasuna da, eta lasaitasun apur bat galdu dugu. Ez dago autobidea egin aurreko trafikoa, noski, baina bidesariak jarri dituztela antzematen da. Lehen egunetik. Lehen astea sekulakoa izan zen. Ertzaintza kontrol asko ari da jartzen. Ondo dago, gidariak polikiago joan daitezen, baina jendea ez dago gustura».


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 457 • 2022ko martxoaren 4a

Dantza

Martxoak dakarrena Antton Fernandez

U

Dantzaria

‘The Primitials’ ikuskizun basatia

Herri dantzak

Arte Eszenikoen egitarauak The Primitials (gaur) eta Tempus (20an) antzezlanak ekarriko dirtu Urretxu-Zumarragara. • Non: Zelai Arizti (Zumarraga) • Noiz: Gaur (20:15)

rretxun San Joan bezperan egiten diren dantzen artean, zortzikoaz edo Luzaideko urratsez gain, bada herri dantza delako bat, Baztan aldeko pausoz osatua. Herriak dantzan jartzeko sasoi aproposa igaro dugu garizumara bitarte Goierri aldean ere, inauterien aitzakian. Eskualdeko Hitza-k kontatu digun eran, joan zen ostiralean esnatu zen hartza Seguran. Beasaingo Ostadar dantza taldea ere jende aurrera irten zen inaute larunbatean, desfile herrikoia eskaintzera. Ostadarrekoekin batera jardutekoak omen ziren herri bereko beste dantza taldeko, Aurtzakako, lagunak. Urretxun eta Zumarragan, Lurra eta Irrintzi taldeen artean, halakorik nekez imajinatu ahal izan dut bietako batean igaro ditudan hogeita pare bat urteetan. Ezohikoa izan da Zumarragako festetako Larrain dantza herrikoian Urretxuko dantza taldeko kideek parte hartzea, zein Lurrak antolaturiko saio irekietan Irrintziko dantzaririk aurkitzea. Dantza bidaia edo emanaldiren baterako inor falta izatea gertatu zaigu taldeetan; hargatik parte hartu dugu Legazpiko Korostiren edo Sustraiaken ikuskizunen batean Irrintziko batzuok. Gabiriako Goruntz taldekoren bat Urretxuko Lurrakoekin ere ikusi izan dut. Baina Lurrakorik ez Irrintzikoekin, eta Irrintzikorik ez Lurrakoetan. Euskal dantza jardunari lotuta, kulturgintza, auzolana edo herrigintza moduko hitzak ahoa betean erabiltzeko tentazioa edukiagatik, bizilagunarekin moldatzea suertatzen da askotan zailena. Akaso, gertuen nahiko genituzkeenekin dantza egiten ausartzeak berak balioko du bizitzako beste eremu batzuetarako ere.

Txomin Artolaren abestiei errepasoa Txomin Artola kantariak bere abesti ezagunenei errepasoa egingo die, Igartzako jauregian egingo duen kontzertuan. • Lekua: Igartza (Beasain) • Noiz: Igandea (19:00)

Kopaz kopa, eskenatoki gainean Antzerki Garaia egitarauan, Ados Teatroa taldeak Kopaz Kopa film ezagunean oinarritutako antzezlana ekarriko du. •Non: Usurbe antzokia (Beasain) •Noiz: Martxoak 18 (20:30)

Anariren bakarkako emanaldia Lazkaon Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatutako Kultur Astean, Anari (bakarka) eta beste musikari ezagun batzuk etorriko dira. • Non: Areria antzokia (Lazkao) • Noiz: Martxoak 25 (19:30)


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2022ko martxoaren 4a • # 457

Osasuna Javier Arratibel • Javier Arratibel Optikoa (Zumarraga)

Begiak eguzki izpietatik babestuz

E

guzkia oso onuragarria da gure osasunerako. Ongizatea emateaz gain, gure gorputzaren hainbat prozesu erregulatzeko ezinbestekoa da, besteak beste, loa, D bitaminaren xurgaketa, immunologia mailan defentsen indartzea… Halere, ez baditugu zenbait arreta neurri kontuan hartzen, eguzkiaren onurak gutxitu egingo dira. Babes neurriak erabiltzea ezinbestekoa da gaixotasunak eta narridura soiletik azaleko lesio larriak eragin ditzaketen eguzkiefektuak saihesteko. Aldi berean, eguzkiak garrantzi handia du gure ikusmenaren garapenean, baina gehiegizko esposizio zuzenak, gure begien egituretan aldaketak eragin ditzake, gure begi-osasun egokia arriskuan jarriz.

Eguzki babesak erabili Eguzkiarekiko esposizio egokiari buruzko aholkuak jarraitzea, eguzki-babesak erabiltzea eta intentsitate handieneko orduak saihestea dira arriskuak nabarmen murrizten dituzten neurriak. Begiak babesteko eguzkitako betaurrekoak erabiltzen ditugu. Moda-osagarri gisako erabilera oso zabalduta dagoen arren, gure aukeraketa egokiagoa eta kalitatezkoa izan dadin, zenbait al-

derdi tekniko kontuan hartzea komeni da: - CE homologazioa izatea, legezko baldintza guztiak betez. - Izpi ultramoreen %100 blokeatzea. - Kristalaren kolorea eta intentsitatea betaurrekoen erabileraren araberakoa izatea. Horretarako, hainbat kategoria daude 0tik 4ra, hau da, kristal argiagoetatik ilunagoetara. - Erabilera zehatz batzuetarako, kontrastea areagotu eta erreflexuak ekiditen dituzten lente polarizatuak izatea oso egokia izan liteke, dena den, LCD pantailetan aritzeko eta zenbait kotxetako haizetakoen gainazaletan eman

ditzaketen arazoak kontuan hartzea komeni da. - Lenteen kalitatea osatu eta areagotzen duten hainbat tratamendu daude: tratamendu anti-islatzaileak, fotokromatikoak… - Ikusmen-gabezia bat badago, babesezaugarri berberak dituzten lente graduatu pertsonalizatuak egin daitezke.

Profesional gaituak Optikari-optometristak, kalitatezko ezaugarriak dituen produktu bat eskaintzeaz gain, aholku eman eta betaurrekorik egokienak gomendatzeko profesional gaituak gara.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 457 • 2022ko martxoaren 4a

Komikia

Aliritzian euskaldungilea Udanako landareri guztiaren oxigenoa arnas bihurtzen. Kilometro batzuk lehenago ikusi genuen Maria Pilar Makibar eragilea gurpildun aulkitik altxa eta hegan meHizkuntza aholkularia troak egiten. Futitzen naiz Jesukristoren mirariez. Ikusi ditugu Ane Beloki eta Nerea Elustondo bertsolariak, hari-gabeko mikroa lekuko, furgonetaren keari bertsoak eztulka; Joxemari Auzmendi maisua Julian anaia txistulariari HikHasi deituko zenaren zertzeladen firfiran; Maite Gonzalez Idoia Narbaizari, erdizka lauetan, dantzaria dantzariari lekukoa helarazten; Miel Anjel Iraeta hots-kidea eta Aitor Gari orrika datorrela eta, errekor saiabaritonoa, motorrean bizkarra bizkakera baten zurrumurrua astindu Aurten, lehen oñatiarra rrari emanda, argazkilari eta garraiolari dute. Zazpi egunez, etenik gabe lanean eta, sumatu izan dugu, Jose Luis Arrasaten igoko da egingo omen du korrika oñatiar Ugarte orologoa ibilbide guztiko topoKorrikara eta azken batek. Korrikaren egun gehienak nimia errepasatzen. legazpiarra Urretxun, beraz, aurten ere, iazkoaren ordainetan, Gehientsuenetan, azken legazpiarra hamaika egun izango dituelako, martxoaikusi dugu lehen oñatiarrari lekukoa apirilaren 1ean bata ren 31tik apirilaren 10era, Amurriotik Doematen, beste aldera ere bai, baina gueta 8an bestea nostiara. txixeagotan. Aurten, lehen oñatiarra Argazki asko utzi izan ditu Korrikak Arrasaten igoko da Korrikara eta azken munduan, Euskal Herrian eta Legazpin, ordena horretan legazpiarra Urretxun, apirilaren 1ean bata eta 8an bestea, bai(umilak izan gaitezen). Hots aldizkariaren azalean bat: Mikel na batak besteari lekukoa emango diotela tematu dira. HuArrizabalaga suhiltzaile mutikoa lekukoa eskuan lehenengo rrengoan beste aldera egingo dutela hitzeman dio legazpiaedizioetako batean. Urte batzuk geroago, Anuntxi Andueza rrak oñatiarrari.

Asier Iriondo

Azken legazpiarra

K


Publizitatea 19 2022ko martxoaren 4a • # 457



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.