GoiBerri 456. zenbakia

Page 1

zk. 456 2022ko otsailaren 25a www.goiberri.eus

Iritzia Uxue Fernandez Lasa. Udaberria, odol berria

03

Elkarrizketa

10-11

Ana Martinez: «Bitxia izaten ari da aktore eta autore lana uztartzea»

Garapena

14-15

Berrabiarazi proiektua Lazkaon: udala herriko enpresen bidelagun

KONTZILIAZIOA ERDIGUNERA Beasainen berdintasuna ardatz duen proba pilotu bat garatzen ari dira

04


02 Publizitatea # 456 • 2022ko otsailaren 25a


Iritzia 03 Uxue Fernandez Lasa • Irakaslea eta kirolaria

2022KO OTSAILAREN 25A

# 456 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Udaberria, odol berria

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

O

tsailaren hasieran, Santa Ageda bez- tuzten hainbat herritar. Zuzenki lurrarekin loperan, ohitura zaharrak berritu as- turiko zereginei dagokienez, inguruko sail eta moz, lurrari esna zedin eskatzeko azoketan neguko barazkiak oraindik ere ageri makilak gogor astinduz irten ziren badira ere, lur sailak prestatu, ongarritu eta kopla kantari Goierriko hainbat txokotan. lantzen hasi dira baserri eta baratzeetan, uzta Orain arteko elurrak azkar urtu dira, Aizkorri jaso nahi izanez gero aurrez zaindu eta mimaeta Aralar nahi baino gutzea baita oinarrizko baldintxiagotan gozatu ditugu tza. soineko zuriz jantzita neNaturako adibide askoz guaren bihotzean. Eguzki gehiago jar balitezke ere, izpiak indartsuago eta gofindu entzumena eta belaxoago iristen zaizkigu, eta rriak erne ibili. Eguna argitartean agertzen da negutzerako, txoriak goizean geko arroparik potoloenak roz eta goizagotik hasten diarmairuan barrurago jaso ra kantuan, esnatzeko haueUxue Fernandez Lasa ala ez tentazioa, bereziki, na baino iratzargailu hobeIrakaslea eta kirolaria termometroak gora egiten rik ba ote den pentsatzen duenean. Mendi bideetan sarri aritu naiz, txorrotxio batean eta bestean mardul goxoan elkarrizketan zozo, asko ikusten dira pinu-har kaskabeltz, txolarre, karMartxoan, badaezpada, dantxilo, poltsak, zuri-zuri ia lehereta beste hainbat txanponen bat tzear edo lurrean elkarren txori mota. Ziurrenik, kukua ilaran. Juan Antonio Urbelere ohartzerako etorriko da, poltsikoan irtengo tzek dioenez, egunotan oskantak adierazten duena naiz ni, behintzat, patuko diren inauteriak («kukuak kantatzen du mendi aldera, zomorro izurriteak uxatzemaiatzean kuku, kuku») ku-ku-ku-ku kantua ko erritualak dira. Mozobaino dezente lehenago. rroak zomorroak uxatuko Martxoan, badaezpada, noiz entzungo adi al ditu! txanponen bat poltsikoan Otsailaren amaieran, irtengo naiz ni, behintzat, gereziondo japoniarrak mendi aldera, ku-ku-ku-ku bor-bor daude, sahatsak kantua noiz entzungo adi, negarrez ari dira eta lore hautsa nonahi ageri zorte onarekin lotzen baita esaeraren arabera. da. Laster hasiko dira doministikuka, honezkeHau guztia ate joka dugun urtaro aldaketaro hasi ez badira, polenari alergia diotenak eta ren erakusle da. Negu badoa, eta udaberriaren beste zenbait alergia ere eragozpen izaten di- etorrerarekin batera, ea gu ere loratzen garen!


04 Sakonean Herrilab3B: Beasain, kontziliazio erantzunkidea lortzeko probaleku

# 456 • 2022ko otsailaren 25a

Erreportajea

KONTZILIAZIORAKO BIDEA BEASAINEK ZABALDU DU

Testuak: Kerman Garralda Zubimendi

Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasain aukeratu zuen kontziliazio erantzunkiderako lehen foru planean jasotako ekimen pilotuak probatzeko. Dendetako ordutegia moldatu dute aurten, esaterako. Ikastetxeak eta enpresak ere ari dira gaia jorratzen. Ikasitakoarekin inertziak aldatu eta lurralde osorako legeak egingo dira etorkizunean.

G

izonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko bidea luzea da oraindik ere. Genero Berdintasunaren Europako Institutuak «erabateko» berdintasuna lortzeko aurreikuspenak atzeratu egin zituen urrian, Genero berdintasunaren indizea urtekarian bildutako datuek txarrera egin dutelako. Etxeko eta zaintza-lanetan gizon eta emakumeen de-


Sakonean 05 Herrilab3B: Beasain, kontziliazio erantzunkidea lortzeko probaleku

2022ko otsaiaren 25a • # 456

Beasaingo 34 establezimenduk moldatu dute ordutegia, eta ‘19:00ak arte zabalik’ dioten pegatinak jarri dituzte ateetan. Gorka Gomez

soreka hazi egin dela ikusi zuten. Europan, oro har, eta gurean, zehazki. Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian zaintzen eta etxeko lanen ia %70 emakumeek hartzen dute euren gain, Eustaten azken datuen arabera. Aurreko neurketatik puntu erdi egin du gora. Ardura horiei eskainitako denbora zenbat eta handiagoa izan, orduan eta denbora gutxiago gelditzen da etxetik kanpo lan egiteko, aisialdiaz gozatzeko edo garapen pertsonalean sakontzeko.

Lehen urratsa Beasainen

«Kontziliazio erantzunkidea lege batean jasotzea ez da nahikoa. Kulturan ere aldaketak eskatu behar ditugu» Miren Elgarresta Aldundiko berdintasun zuzendaria

Hanka bat herren ez geratzeko kontziliazioan jarri du arreta Gipuzkoako Foru aldundiak. Kontziliazio erantzunkidean, «ezinbestean». «Gure belaunaldiko erronka garrantzitsuena» dela dio Markel Olano diputatu nagusiak. «Ez da hutsala gure buruari jarri diogun helburua: Gipuzkoa aitzindari nahi dugu kontziliazioan eta erantzunkidetasunean, eta era horretara herritar guztiei beren bizitza osoki garatu ahal izateko aukera eskaini». Duela bost urte kontziliazio erantzunkiderako lehen foru plana ondu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bertan, erantzunkidetasunari buruzko ibilbide orria zehaztu zuten. Urratsetako bat Gipuzkoako udalerri batean «programa esperimental bat» egitea zen, planaren ikuspegia eta ekintzak gizarteratzeko. «Lurraldearen [Gipuzkoaren] ikuspegia galdu gabe, nolabait, esperientzia bat hastea eskala txiagoan», azaldu du Miren Elgarresta Foru Aldundiko berdintasun zuzendariak. Herrilab deitu zioten adarrari; eta herrilaborategia Beasainen kokatu zuten: Herrilab3B. Beasainen berdintasunean bizi. «Beasainek bere prestutasuna erakutsi zuen horrelako esperientziaren parte izateko», gogoratu du berdintasun zuzendariak. «Norbaitek eman behar du lehen urratsa. Animatu ginen eta gustura gaude hartutako erabakiarekin», dio Leire Artola Beasaingo alkateak. «Ez hori bakarrik. Beasainek bat egiten du nahi genuen ezaugarriekin: tamainaren ikuspuntutik herri ertaina da; ehun

ekonomiko oso indartsua du; eta industria sektorea oso errotuta dago», gaineratu du Elgarrestak. Datu batzuk eman dituzte: biztanleen herenak manufaktura-industrian egiten du lan, zortzi industria-eremu ditu, bost enpresa eragile, 20 industria-enpresa eta industria eremukoak ez diren 31 enpresa eta 60 milioi euro inbertitu ditu I+G arloan. Herri mugimendu «aktiboa» eta «sendoa» duela esanez borobildu dute. Talde eragilean jarri du arreta Elgarrestak. «Orain arteko aurrerapauso nabarmenena da herri oso bateko eragile sozialekin eta ekonomikoekin harremanetan jartzea», esan du. Asmube Emakumeen Elkarteak, Oriako Lamiak, Murumendi ikastetxeak, Goiekik, In Groupek eta CAF enpresak osatzen dute talde motorra, besteak beste. «Talde irekia da», bota du amua alkateak. «Interesa duen elkarte orori zuzendua dago. Udalarekin harremanetan jarri besterik ez da egin behar». Talde eragileak egindako aurre lanketatik 2022rako hiru lan-lerro bereizi dituzte.

19:00etan, dendak itxi Beasaingo 34 denda ordutegi berezia erabiltzen ari dira otsailean. «Murriztua ez, konpaktua», azpimarratu du Elgarrestak. Eguerditako geldialdia laburragoa egiten ari dira arratsaldeetan lehenago ireki eta lehenago ixteko. 19:00etan ixtea adostu zuten. Hala, arratsaldeko azken orduak libre dituzte bestelako beharrizanak egiteko. Oraindik ere probaldia amaitu ez denez goizegi da ondorio garbiak ateratzeko, baina lehen sentsazioak «onak» dira. «Bezeroekin ez dugu inolako arazorik izan», diote Altzuri argazki dendakoek, eta beraientzat aldea nabarmena dela. «Ordu erdi gutxi da, baina guretzako asko suposatzen du». Herriko merkatarien erdiak baino gehiagok lana eta zaintza kontziliatzeko arazoak ditu. Are gehiago, ia hamarretik batentzat «oso zaila» da zainketa-beharrekin lotutako lanak bizitza profesionalarekin kontziliatzea. Emakumeek zailtasun handiagoak aitortu dituzte gizonezkoek baino. Emakumez-


06 Sakonean Herrilab3B: Beasain, kontziliazio erantzunkidea lortzeko probaleku

# 456 • 2022ko otsailaren 25a

«Norbaitek eman behar du lehen urratsa. Animatu ginen eta gustura gaude hartutako erabakiarekin»

«Langileen kontziliazioa errazteko neurriak identifikatuko eta aztertuko ditugu»

«Seme-alabak haztearen arduraren %50 amari dagokio eta beste %50, aitari. Dena behar da»

Leire Artola

Josune Sesma

Arrate Leunda

Beasaingo alkatea

Goiekiko komunikazio arduraduna

Murumendiko ikasketa burua

Proiektuak talde eragileak egindako lanketatik diseinatu dira. Aurrez, ikerketen bidez, beharrak identifikatu zituzten. G. F. A.

HERRILAB3B Herrilab adarrari Beasainera egokitzeko ‘Beasain berdintasunean bizi (3B)’ azpititularra gehitu zioten.

» Zer da Herrilab3B? Gipuzkoako kontziliazio erantzunkiderako plana gauzatzeko proiektu pilotuak probatzeko herri laborategia da.

» Zer da kontziliazio erantzunkidea? Bizitza pertsonala, zein familia eta lan bizitza uztartzea da, gizonek etxea eta familia zaintzeko duten arduradutik abiatuz.

» Zein neurri ari dira probatzen? Merkatariak, hezkuntza komunitatea eta hirugarren sektorea ari dira neurriak probatzen. Dendariek ordutegia moldatu dute, eskolek aitak lehenetsiko dituzte eta enpresek opor garaiak malgutuko dute.

koen %12,2k aipatu dute «beti» edo «ia beti» dituztela. Gizonei dagokienez, erdiek adierazi dute ez dutela arazorik mendekotasuna duten pertsonen zaintzak beren establezimenduko ordutegiekin kontziliatzeko; %33,3k kontzilia dezakete, baina «zenbait arazorekin». Elikaduraren eta edarien arloko langileek pairatzen dituzte kontziliatzeko zailtasun handienak. Kontuan izan behar da sektore horrek, farmaziekin batera, jaiegunetan txandak egiten dituztela edo irekiera-ordutegi zabalenak izaten dituztela. Etxeko jarduerei dagokienez, inkestari erantzun dioten pertsonen erdiek

baino gehiagok ez du arazorik bere establezimenduko ordutegiekin bateratzeko, baina «arazo batzuk» dituztela aipatu du laurden batek. Kontziliatzeko «benetako arazoak» dituzten pertsonen segmentua emakumeena da. Gai pertsonalak kudeatzeko denborari dagokionez, «beti» edo «ia beti» arazoak dituztela dioten pertsonen kopuruak handitu egin dira, %16,1era arte. Beste behin, kontziliatzeko «benetako» zailtasunak dituzten pertsonen segmentua emakumeei dagokie: %10,2k «beti» edo «ia beti» aurkitzen ditu arazoak kontziliatzeko. Kasu honetan elikadura eta edari-establezimen-

duetan lan egiten duten pertsonekin batera kultura edo jolas-artikuluen establezimenduetan lan egiten dutenek ere arazoak izaten dituzte maiz. Aisialdiaz eta kulturaz gozatzeko denbora falta dutenen kopuruak gora egin du. Emakumezkoek arazo gehiago aitortzen dituzten arren, gizonekoekiko aldea ez da horren handia. Ikasten jarraitzeko, boluntariotzako jarduerak garatzeko, elkarteetan lan egiteko... egoera are larriagoa da. Hain zuzen ere, ikerketan parte hartu dutenen % 29k adierazi du «beti» edo «ia beti» dituela arazoak bere establezimenduko ordutegiak direla-eta bere denbora proiektu


Sakonean 07 Herrilab3B: Beasain, kontziliazio erantzunkidea lortzeko probaleku

2022ko otsailaren 25a • # 456

pertsonaletara bideratzeko. Hemen ere zailtasun handienak adierazten dituztenak elikadura eta edarien arloetan lan egiten dutenak diren arren, emaitzetan dispertsioa handiagoa da. Bizitza soziala eta merkataritza arloko lana bateratzeko zailtasunak txikiagoak dira. Halere, emakumezkoen %18,4k arazoak ditu «beti» edo «ia beti»; aldiz, gizonezkoen % 75ek ez du bere bizitza profesionalarekin bateratzeko garaian «inolako» zailtasunik. Elgarrestak dio datuok erakusten dutela «bereziki» emakumeek dituztela kontziliatzeko arazoak. «Ikusita dendarien populazioaren gehiengoa emakumezkoa dela funtsezkoa da beste ordutegi batekin lan egitea». Halere, ordutegiaren aldaketatik harago, ohitura aldaketa behar dela dio. «Lau eguneko lan-asteen proposamenak hor daude. Baina behar den benetako kontziliaziotik urruti daude. Ardurak eguneroko arreta behar dute, ez hiru egunetan bai eta lautan ez».

Ohitura aldaketa, eskoletan Beasaingo hainbat eskolek aitak lehenetsiko dituzte ikasturte honetan mezuren bat igortzerakoan. Zehazki, Alkartasuna Lizeoan, La Salleko Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan, eta Murumendin. Azken kasuan, dena den, hausnarketa hori «aspaldi» egin zutela azaldu du Arrate Leunda ikasketa buruak, eta aurretik ere aitak lehenesten zituztela. «Ikasleentzat garrantzitsua da aitak ere presente egotea zaintza lanetan. Seme-alaba bat haztearen arduraren %50 amari dagokio eta beste %50, aitari. Dena behar da». Leundak dio aitek euren rolaren garrantziaz gero eta kontzientzia handiagoa dutela eta, ondorioz, inplikazioa geroz eta handiagoa dela. «Batzuetan harritzen dira. Baina gehiengoak normal hartzen du. Bereziki, bai aitak eta baita amak ere etxetik kanpo lan egiten duten kasuetan». Telefono deiak iraganeko kontuak dira ia-ia. Egun aplikazioen bidez komunikatzen dira eskolak eta familiak. Inika erabiltzen dute Murumendin. Mezuok bi gurasoei helarazten dizkiete aldi berean. Gurasoez gain ikasleekin ere landuko dute kontziliazio erantzunkidearen afera. «Ikasleen eta seme-alaben onerako da. Eta denbora gutxian seme-ala-

%29 lana eta garapen pertsonala uztartzeko arazoak ditu «beti» edo «ia beti».

%17,7

Lana, eta aisialdia edo kultura uztartzeko arazoak ditu «beti» edo «ia beti».

%16,1

Lana eta gai pertsonalak uztartzeko arazoak ditu «beti» edo «ia beti».

%14,5

Lana eta bizitza soziala uztartzeko arazoak ditu «beti» edo «ia beti».

%9,7

Lana eta zaintza ardurak uztartzeko arazoak ditu «beti» edo «ia beti».

%8,1

Lana eta etxeko ardurak uztartzeko arazoak ditu «beti» edo «ia beti».

ba horiek guraso bilakatuko dira. Beraiek ere jartzen ditugu hausnarketa hori egiten, beraiek ere ikas dezaten aita eta ama, biak, behar ditugula». Elgarrestak ere nabarmendu du kontziliazio erantzunkidearen inguruko hezkuntza politikak martxan daudela. «Eskolak, dudarik gabe, ohitura berriak barneratzeko guneak ere badira. Baina heziketa eta berdintasuna eskolatik harago doa. Gurasoek ere badute zeresana. Horretan eragin nahi dugu».

Enpresetan oporrak malgutzen Etxetik kanpo lan egiten duten gurasoek beste korapilo bat izaten dute semealaben opor garaian. Eskoletako oporraldia enpresetakoak baino luzeagoak direnez, zer egin desfase horrekin. Goiekik heldu dio gaiari: «Hiru urrats egingo ditugu: parte hartuko duten enpresek udako hilabeteetan beren langileen kontziliazioa errazteko neurriak identifikatuko eta aztertuko ditugu; epe horretan udalak kontziliazioa errazteko jarduera, zerbitzuak, baliabideak... alderatuko ditugu; Beasainen lan egin edo bizi diren eta adin txikiko seme-alabak dituzten langileei kontsulta egingo diegu beharrak identifikatzeko», azaldu du Josune Sesma Goiekiko komunikazio arduradunak. Enpresetako opor arloko lanketa hasita dago. Iaz kontziliazio parekidea bermatzeko neurriak zenbatu zituzten. Hamar enpresetatik zortzitan oporraldia moldatzeko aukera dute. Gainera, enpresen erdiek udan lanaldi jarraia egiten dute. Enpresa txikien %83,4k urte osoan ordutegi malgua dutela ikusi zuten. Halere, zer hobetu badagoela atzeman zuten. Esaterako, lanaldia murrizteko eskatzen duten langileen gehiengoa emakumezkoa da.

Kontzientzia pizteko baliagarri Foru Aldundiaren planari 2023ra arteko iraungipena ezarri zioten. Gero zer? «Esperientziak behin probatuta esperientzia positiboak lurralde maila eskalatzea da helburua», dio Elgarrestak. Ez dela erraza izango aitortu du. «Kontziliazio erantzunkidea lege batean jasotzea ez da nahikoa. Kulturan ere aldaketak eskatu behar ditugu». Ohiturak oso errotuta daudela ohartarazi du. «Esperientzia txikiak dira, baina kontzientzia pizteko ere balio dute. Hortik etorriko da gogoeta eta aldaketa».


08 Herri jakintza Sendabelarrak

# 456 • 2022ko otsailaren 25a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Gaitzerue: Neurri zaharra, lakaria baino handiagoa. Errotetan erabili ohi zuten, irina, alea, zerealak edo fruitu lehorrak neurtzeko. (gazt. ‘cuartal’ edo ‘celemin’. Anega baten laurdena zen, gutxi gora-behera 12 kilo.

«Bareak ez du lehorrean korritzen»

1926-2-22. Urolako Trena inauguratu zuten, Zumarragatik Zumaiara. 1961-2-23. Tere Irastortza idazlea jaio zen, Zaldibian. 1951-2-24. Jose Ramon Soroiz aktorea jaio zen, Legorretan.

Bakoitzak bere ingurua edo egoera behar du, ezer egingo badu. Eta, hein berean, bakoitza inguru edo egoera baterako egokituta dago. Ezertarako balio ez duenik ez da; toki egokian jarrita.

Sendabelarrak

Milorria Erabilera askoko landarea da Milorria: gosea pizteko, urdaileko arazoetarako eta zikatrizante modura ere bai.

» Izen herrikoia Milorria.

» Izen zientifikoa Achillea millefolium L. (Asteraceae)

» Ezaugarriak Landare hau 30-60 zentimetro luze izan daiteke. Hosto oso zatituak ditu zurtoinean, eta lore txiki zuriak hazten zaizkio zurtoinaren muturrean, talde handitan. Landarea loretan dagoenean jasotzea komeni da, eta udan loratzen denez, uztailetik irailera da biltzeko garairik aproposena. Behin landarea moztuta, eguzkitan edo itzaletan lehortu daiteke. Bide ertz, belardi, leku argitsu eta eguzkitsuetan aurki daiteke. Eurasian du jatorria landare honek, baina gaur egun kontinente guztietan dago, oso erraz zabaltzen denez leku askotan naturalizatu delako.

» Atal erabilgarriak Hostoak eta loreak erabiltzen dira.

» Propietateak eta erabilpenak Landarearen aireko zatia erabili izan da gosea pizteko, apetitu falta dagoe-

nerako. Mantzanillaren antzera, urdaileko arazo, tripetako min, haize eta digestio zailetarako ere erabiltzen da, baita hileroko erregulatzeko eta odoljario ugaria murrizteko ere. Infusio moduan erabiltzen da: landarearen bi koilaratxo edalontzi bakoitzeko, edo 30-40 gramo landare ur litroko; egunean hiru edalontzi edatea gomendatzen da. Almorranen kasuan, bi aukera daude: zonaldea infusioarekin garbitu edo infusioa bera hartu. Zirkulazio eta barize kasuetan ere infusio edo ukendu moduan erabil daiteke. Zikatrizante propietateak ere ba-

dauzka milorriak, eta zauriak itxi, hemorragiak moztu, edo urdaileko eta hesteetako ultzeretako ere erabiltzen da. Beherakoa mozteko ere balio du, infusioa hartuta.

» Kontraindikazioak Asteraceae familiako landareei alergia izanez gero, ez da komenigarria hartzea. Milorriak kontaktuko dermatitisa sor dezake. Iturria: Legorretako Udalak kaleratutako ‘Ez zela kajoi batean gordetzekoa’ liburua.


Bertsoa • Kate motzean 09 Gorka Maiz Alustiza • Francisco Javier Tomas

2022ko otsailaren 25a • # 456

Gaiak hala dio

Kate motzean Francisco Javier Tomas • Aurrejubilatua

«Zientzia fikziozko filmak gustatzen zaizkit» Gorka Maiz Alustiza

Gaia: Leharrei 2022 Neurria: Zortziko handia Doinua: Donostiako ziudadia Lasterketari aldapa batek emana dio izena esaten denez bertan lanean mando bat lehertu zena herriko hainbat paraje eder igarotzen dituena datorrenantzat herri guztiak antolatu ohi duena Apirilaren bat eta bian ipinia dago zita ostiralean eskalatzeko larunbatean korrika herri giroa maite duenak egin dezala bisita ate guztiak izango dira parez pare irekita

HURRENGOA » Bertsolaria: June Aiestaran Iparragirre Gaia: Badator martxoaren 8a

Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Francisco Javier Tomas Ormaiztegin bizi izan da beti. ArcelorMittal enpresan lan egin zuen eta otsailaren 4an aurrejubilazioa hartu zuen. Gaztetan eskubaloian jokatu zuen. Egun, Ormaiztegi inguruan paseatzea gustatzen zaio: Itsason, Kizkitzan, Liernian, Gabirian...

emazteak Donejakue bidea egin zuen eta nik autoan egin nuen laguntzeko.

Pelikula edo telesail bat?

Nire ezkontza eguna eta seme-alaben jaiotze egunak.

Zientzia fikziozkoak eta akziozkoak gustatzen zaizkit. La guerra de las galaxias eta Rambo, esaterako. Dokumentalak ere asko gustatzen zaizkit: historia, natura, etxe konponketak...

Zer gosaltzen duzu? Kafesnea, laranja zukua, urdaiazpikoa eta ogi txigortua.

Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?

Jaso duzun opari bereziena? Eskubaloian jokatzen nuenean, klubak banderatxoa oparitu zidan ezkondu nintzenean.

Musika talde bat edo musikari bat?

Amets bat?

Mike Oldfield, Dire Straits, ZZ Top eta ELO (Electric Light Orchestra).

Amets gutxi ditut jada. Dudana dut eta ez naiz kexatuko.

Abesti bat?

Goierriko txoko kuttuna.

Euskal abestiren bat.

Nire herria.

Kolore bat?

Ormaiztegin biziko ez bazina...

Berdea.

Ez dut Ormaiztegi utzi nahi. Uztekotan, Oriora joango ginateke: semea Orion bizi da, alaba Usurbilen eta emazteak Oriora joan nahi du.

Oporretarako toki bat? Lizarran karabana bat dugu. Galiziara joatea gustatuko litzaidake. Behin,


10 Elkarrizketa Ana Martinez • Urrup Antzerki taldeko aktorea

# 456 • 2022ko otsailaren 25a

Elkarrizketa

Ana Martinez Urrup antzerki taldeko kidea

«ANTZERKIAN ANA BESTERIK EZ NAIZ. ZORIONTSU EGITEN NAU HORREK»

Testua eta argazkia: A. Vierbücher

Data berezia izango da martxoaren 11. Zergatik? Urrup Antzerki taldekook Tuppersex antzezlana aurkeztuko dugulako Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkarteak antolatutako emanaldian.

Zuk idatzitako lehen antzezlana da gainera... Bai, hala da!

Zein da mamia?

Lanbidez ingeles irakaslea, eta afizioz Urrup antzerki taldeko aktorea da Ana Martinez (Ordizia, 1967), bere ongizaterako terapia ere izan dena. Martxoaren 11n bere lehen sormen lana, ‘Tuppersex’ antzezlana, estreinatuko dute Ordizian, 50 urtetik gorako emakumeei keinu eginez.

Lehenik eta behin esan nahiko nuke Tuppersex idazten hasi nintzenean, oso argi nuela, nire adineko emakumeei buruz hitz egin nahi nuela, hau da, 50 urte beteak ditugunon inguruan. Askotan gertatzen da antzerkian batez ere per-


Elkarrizketa 11 Ana Martinez • Urrup antzerki taldeko aktorea

2022ko otsailaren 25a • # 456

tsonaia gazteak antzezteko paperak daudela. Askotan tokatu izan zait niri ere, pertsonaia gazte bati bizitza eman behar izatea. Antzelan hau idatzi izanaren arrazoi nagusiena da, guri, emakume helduoi, kezkatzen gaituzten gaiak jorratu nahi nituela, eta bide batez, adin hori dugun emakumeon plazer sexualari buruz ere hitz egiteko aitzakia paregabea iruditu zitzaidan. Horren guztiaren ondorio da Tuppersex.

Istorioaren inguruan zertzalada batzuk ematerik bai? Txikitatik lagunak diren lau emakume dira protagonistak. Ez dira gehiegitan elkartzen, baina bati, sexurako jostailuak erosteko bilera bat antolatzea bururatu zitzaion. Haietako baten etxean Tuppersex saio bat egiten dute, eta ezusteko handia izango dute; konturatzen dira, elkarri buruz gutxi dakitela eta gauzak deskubritzeko aukera paregabea bihurtzen da saioa. Emakumeontzako garrantzitsuak diren gai asko daude: adiskidetasuna, harremanak, amatasuna, feminismoa, sexu-aniztasuna, kontziliazioa, lan postuetan promozionatzeko zailtasunak, zaintza lanen banaketa... Hori guztia da Tuppersex , ikuspegi umoretsu batetik, eta musika nahastuz.

tzen benetan gustuko zutela. Beraz, aurrera egin genuen, eta hementxe gaude, antzezlanaren estreinuaren atarian.

Aktore lanak ere egingo dituzu. Nortzuk lagunduko dizute? Lau protagonisten paperak Marivi Lopezek, Marisol Caverok, Oroitz Agirrek eta nik egingo ditugu. Paper txikiagoetan berriz, Gorka Lariz, Jose Luis Arguiñano eta Juan Manuel Pecharroman.

Zuzendaritzan, berriz, Rosa Rojo... Arraroa, egia esan. Niri lau pertsonaiak gustatzen zitzaizkidan eta errepartoa Rosak egin zuen.

Entseguekin zure sormen lana gorpuzten ari da. Nola doa? Oso esperientzia bitxia izaten ari da. Lehen aldia da autorea entseguetan dagoela. Ez dugu interpretatu behar autoreak zer nahiko zukeen esan. Niri galdetu besterik ez dute. Eta niretzat oso arraroa izan da nik sortutako pertsonaiak denon artean aztertzea, osatzea eta hobetzea.

Oraingo hau zerbait berria bada ere, urte mordoa daramazu Urrupen... Bai, hala da! 2010eko irailean hasi nintzen. Garai pertsonal zail batean nengoen, estres eta antsietate handikoa. Nire terapeutak gomendatu zidan, sormeneko jardueraren bat egitea. Hala, an-

Komedia musikal bat da? Ez, baina hortxe uzten dut!

Nolatan animatu zara idaztera? Urrupen askotan ditugu arazoak obra egokiak aukeratzeko, are gehiago, martxoaren 8aren bueltan eskaintzen ditugun emanaldietarako; hau da, genero perspektiba dutenak, teknikoki egingarriak direnak guretzat, erreparto egokia dutenak... Ideia bat banuenez, eta azaldutako arrazoiek indartuta, gidoiaren idazketa prozesuan sartu nintzen, baina inori ezer esan gabe, ez nituelako konpromiso batean ipini nahi.

Noiz esateko asmoa zenuen edo noiz esan zenien? Ba hain zuzen ere, martxoaren 8rako zer egin aztertzen hasi ginenean nire proposamena botatzera ausartu nintzen. Zin eginarazi nien, gustatzen ez bazitzaien, argi eta garbi esan eta beste zerbait egingo genuela. Baina lehen irakurketa egin genuenean, jabetu nin-

«Hau idatzi izanaren arrazoi nagusiena da, guri, emakume helduoi, kezkatzen gaituzten gaiak jorratu nahi nituela» «Garai pertsonal zail batean nengoen eta nire terapeutak gomendatu zidan sormeneko jardueraren bat egitea»

tzerkia egitea bururatu zitzaidan, bi arrazoiengatik, nagusiki. Batetik, gaztetan unibertsitatean antzerki pixka bat egin nuelako, eta bestetik, eta garrantzitsuena, Ordizian antzerki talde bat zegoela banekielako, hain zuzen ere, nire txikitako lagun Marisol Caverok sortutakoa. Haien lanak ikustera joateko ohitura nuen eta pentsatu nuen, zergatik ez? Eta egia esan, antzerkian hastea izan da nire bizitzan hartu dudan erabaki onenetako bat. Entseguetan ez nintzelako ez ama, ez emazte, ez irakasle… Ana besterik ez nintzen eta naiz, eta horrek, oso zoriontsu egiten nau!

Esan duzu estresa eta antsietatea zenituela. Egoera horretan jendaurrean jartzea nolakoa izan zen? Lehen urtean, begiratu, ikasi eta lagundu besterik ez nuen egin, lantzen ari ziren obrarako errepartoa egina zegoelako, batik bat. Juan Jose Alonso Millanen El cianuro, solo o con leche antzezlana ari ziren prestatzen. Rosa zuzendariak esaten du, jende gutxik jasaten duela hainbeste denbora paperik gabe, aspertu eta alde egiten dutela, baina niretzako izugarrizko ikastaroa eta esperientzia izan zen. Oholtzara igotzeko lehen aukera 2011ko Ordiziako jaietan heldu zen, taldekide bat kanpora joan eta hura ordezkatzeko aukera eman zidaten. Oraindik gogoan dut, egun hartan ohetik jaiki eta negar ere egin nuela. Antzerkian hasteagatik madarikazioak bota nituen. Nire bizitzako egunik txarrenetakoa izan zen. Baina azkenean pasa zen eta ordutik, 15 antzezlan ezberdinetan hartu dut parte; komediak, dramak, euskaraz, gazteleraz, pandemiarekin online ere bai… Eta azkeneko urteetan, taldeko lehendakari lanak ere egin behar izan ditut. Hauek ez ditut oso gogoko, baina norbaitek egin behar ditu.

Estreinaldirako eguna gero eta gertuagoa dago. Zer sentipen dituzu? Gerturatzen ari da eguna bai! Oso kontentu nago, baina oso urduri ere bai. Aktore lanak bakarrik ez, obra bera ere epaituko du publikoak eta ez naiz inoiz testuinguru horretan egon. Hala ere uste dut gerturatuko direnak oso ondo pasako dutela, gu behintzat asko-asko ari gara disfrutatzen. Nola ez, gurekin disfrutatzeko gonbita luzatzen diet denei!


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 456 • 2022ko otsailaren 25a

Erretratua

BEASAINGO ‘INAUTERIAK’

Jon Ordoñez Garmendia Beasain

- Beasainen zer egunetan mozorrotzen zarete? -Ez ditugu ospatzen inauteriak orain. Jaietan mozorrotzen gara, mozorro egunean. -Eta noiz dira festak? -Maiatzean edo ekainean. Pazko egunetik 40 egunetara.

B

easaindik kanpoko lagun bat baino gehiagorekin izan dut elkarrizketa hori. Eta azkar ulertu dut nire erantzunak ez duela asetu euren jakinmina, parean neuzkan horien mutur okerra ikusita. Are gehiago, mesfidantza somatzen diet. Baina hala da, eta hala izan da nik gogoratzen dudanetik: Beasainen (ere) jaietan mozorrotzen gara, eta egun horretan sortzen den giroa berezia izan da niretzat, 17 urte ingururekin kuadrillako batzuk Iruñeko entzierroetako korrikalariz, zezen eta guzti, mozorrotu ginenetik. Garai batean arratsaldez mozorrotzen ginen, baina pixkanaka goizari orduak kendu eta mozorroari ematen hasi ginen. Eta gaueko giroak, eguna hartu zuen. Eta eguneko festa, gauekoari gailendu zitzaion.

Bareak elkarteko konpartsa, Beasainen mozorro egunean, gauez, elkarteek lehen egiten zuten desfilean. Erdian, Loinaz Ordoñez. Jon Ordoñezek utzia

herriko elkarteak ziren jaiaren ardatz, egun horretan ere. Danborradan astebete lehenago egiten den eskema jarraituz, errepikatze larunbatean goizean haurren mozorro desfilea egiten zen, eta gauean elkarteetako kideek sanbodromo batean bezala desfilatzen zuten Nafarroa etorbidean behera. Elkarte bakoitzak mozorro bat aukeratzen zuen, eta bakoitzak bere karroza eramaten zuen atzean. Kolorea eta musika liluratzekoak izaten ziren, baina haur baten begietara, are eta liluragarriagoa izaten zen helduak jantzi horiek soinean modu horretan dantzan ikustea. Danborradaren alderantzia zen. Lehena zurruna, beti berdina. Bigarrena irudimentsua, beti berria. Bat formalagoa, bestea askea. Eta hain zen askea, azkenean mozorroa desfiletik askatu zela.

Mozorro desfilea Gogoan dut, ordea, mozorro eguna bestelakoa zen garaia. Ohitura berria baita kuadrillek orain egiten duten bezala mozorrotzekoa. Ni haurra nintzenean

Festa askatu egin zen Elkarteen babesa ezinbestekoa izango zen frankismo garaian herritarrek kalea modu horretan hartzeko. Askatasuna

galdukeria zen diktadurarentzat, eta inor ez zegoen modu pertsonalean edo kuadrillan arrisku horiek hartzeko; errazagoa zen herrian hain onartuak eta arautuak zeuden elkarteen bitartez gorpuztea estereotipoen apurketa. Baina, halako batean, festari bidea eman zion desfilea itxitura bihurtu zen. Askatasun izpi horren hasiera adierazteaz gain, non bukatzen zen ere mugatzen zuena. Eta elkarteen mozorro desfilea bertan behera utzi zuten, festa askatu zedin, elkarteen egoitzetatik eta Nafarroako etorbidetik haratago. Ohiturak berritu egiten dira, eta berritzeko egokitu egin behar dira. Desfilea bertan behera uzteko erabakia mozorro festaren mesederako izan zen; irudimenak desfilearen muga gainditu zuen eta kuadrila, familia eta pertsona bakoitza bihurtu da geroztik desfile bat, kalea bera mozorrotzeraino. Hala egin dute mozorroek beren bidea Beasainen, gaur egungo Loinatz jaietako inauteri den festa bihurtzeraino. Aurten ekainaren 4an ospatuko dugu.


Gaztejira 13 Hodei Caballero Parra • Atleta

2022ko otsailaren 25a • # 456

«Euskadiko errekorra jarri dut aitaren marka hobetuta» HODEI CABALLERO PARRA • Atleta

Testua: Aitor Garemendia

Argazkia: Hodei Caballerok utzia

F

amiliatik datorkio ibilketarako zaletasuna Hodei Caballero Parrari (Ordizia, 2003). Egun, Granadan bizi da eta goi-mailako arkitektura ziklo bat ikasten ari da han. Joan den urtarrilaren amaieran, bosgarren postua eskuratu zuen Espainiako 20 urtez azpiko ibilketa txapelketan eta Euskadiko errekor berria ezarri zuen.

tzeko unea iritsi zenean, futbola uztea erabaki nuen.

Berriki, bosgarren izan zara Espainiako txapelketan. Zure lorpenik handiena al da? Lasterketa hori nuen helburu, eta, bai, nire lorpenik handiena izan da. Gainera, Euskadiko errekorra jarri nuen 44 minutu eta 34 segundo, hamar kilometrotan; aitak [Jon Ander Caballero] zeukan lehengo marka.

Ibilketagatik joan al zinen Granadara?

2022an zein izango dira zure erronkak?

Bai. Iaz batxilergoa amaitu nuen eta, inguruan, ez zen ia inor ibiliketan aritzen. Entrenatzailea ere kanpoan bizi da, eta gehienetan, bakarrik entrenatzen nuen. Gogorra da kilometro asko bakardadean egitea eta erabaki genuen aukera ona zela Granadara joatea.

Neguko probak amaitu dira, horiek errepidean izaten dira. Orain, atseden txiki bat hartu eta udako txapelketak, pistan izaten direnak, prestatzen hasiko naiz. Udako erronka, hamar kilometrokoan 44 minututik jaistea izango da, eta pistako Espainiako txapelketan ahalik eta postu onena lortzea.

Zergatik Granada? Nire entrenatzaileak Espainiako selekzioko prestatzaile batekin du harremana. Hark Granadan entrenatzen du talde bat. Horregatik joan nintzen hara, entrenatzera, eta ikasten ere banabil. Familiak asko animatu nau, nire errendimendua hobetzen lagunduko zidala eta. Oso gustura nabil. Granadan hamabost kide inguruko taldean entrenatzen dugu. Gainera, Europako txapeldunekin edo Olinpiar Jo-

Kuriositatez, nolakoak izaten dira ibilketako entrenamenduak? koetan parte hartu dutenekin entrenatzen dut. Horrek asko motibatzen du.

Halere, Tolosako taldean jarraitzen duzu. Euskal Herrian bada ibilketarako ohiturarik? Espainian bilketarako ohitura badago; gure inguruan, ordea, ez dago ohitura handirik. Lasterketak badaude, baina gutxi.

Familiatik datorkizu zaletasuna. Betidanik aritu al zara ibilketan? @cabaa_16

Lehenago futbolean aritzen nintzen, eta gerora, atletismoan ere bai, krosak eta horrelakoak lehiatzen. Egun batean, aitak ibilketa probatzera eraman ninduen pistara, eta ordutik gero eta gehiago gustatu zait diziplina hau. Erabaki-

Aurredenboraldian korrika asko egiten dugu, baita indarreko lana ere. Gero, ibilketarekin hasten gara. Denboraldian zehar, astean sei saio egiten ditugu: egun batzuetan serie laburrak eta beste batzuetan luzeak, horiek errodajeekin zein teknikarekin konbinatzen ditugu.


14 Garapena Berrabiarazi proiektua herriz herri (I)-Lazkao

# 456 • 2022ko otsailaren 25a

Garapena

BIDE LUZEAN BIDELAGUN

Industriaz gain, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak Lazkaoko ekonomiaren eta enpleguaren zati garrantzitsua dira. Udala

Testua: Iñaki Gurrutxaga

Berrabiarazi proiektua Goierriko herrietan izaten ari den eragina jasotzeko erreportaje sorta emango du argitara aldizkari honek 2022an, Lazkaon hasita. Egitasmo honek dituen balioak nabarmendu ditu udalak, eta izandako esperientziaz aritu dira herriko bi eragile.

B

ailara mailako estrategiak, gaitasunak eta dinamikak bultzatzeko helburuz abiatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Berrabiarazi proiektua 2020ko udan, pandemiak eragindako krisiari tokiko eremuetatik aurre egin behar zitzaiola sinetsita. Eskualdeko jarduera ekonomikoari, enpleguari, dimentsio lehiakorrari eta kohesio sozialari eusteko jaio zen, eta ia bi urteko ibiliaren ondoren, proiektuaren euskarriak sendotzen ari dira. Goieki garapen agentzia arduratu da proiektua gidatu eta kudeatzeaz. 2020ko negutik 2021eko udaberrira entzute eta diagnosi fase bat landu zuen hala nahi izan zuten eragile sozioekonomikoekin, eta gaur egun ekintza plana garatzen ari da bete-betean.

Goierriko hainbat udalek hartu dute ekintza plan horrekin jarraitu eta diruz babesteko konpromisoa, Lazkaokoak tartean. «Lazkaoko Udalaren helburu nagusia herritarren ongizate mailari eustea eta hobetzea da, eta arlo ekonomikoa oinarri garrantzitsua da bide horretan. Pandemiaren iritsierarekin transformazio asko izan ziren, eta transformazio askoren abiadura handitu egin zen. Aldaketa handiak izan dira, eta aldaketa guztietan arriskuak eta aukerak daude. Mugitzen denak aukerak izango ditu, baina geldirik gelditzen denak arriskuak bakarrik izango ditu». Iñaki Estensoro Lazkaoko Jarduera Ekonomikorako zinegotziak «aukera ezin hobetzat» ikusi zuen Berrabiarazi proiektua. «Eskualde mailako proiek-


Garapena 15 Berrabiarazi proiektua herriz herri (I)-Lazkao

2022ko otsailaren 25a • # 456

«Enpresek interes handia azaldu dute, eta horrek indarra ematen digu bide horretan laguntzaile izaten jarraitzeko»

«Berrabiaraziko tailerrek etorkizuneko hainbat erronkari aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkigute»

«Goierriko Azoka beste erakusleiho bat da guretzat, gure produktua eskualde mailan ezagutzera emateko»

Iñaki Estensoro

Maddalen Castejon Agirre

Juani Paniagua

Lazkaoko Udala

Jatur Industria Hornigaiak

Gure Galtzerdia

tua izateak balio erantsi garbia ematen dio proiektu honi, herri bakoitzak ez baitauka nahikoa masa espezifiko ekonomiaren arlo desberdinak osotasun batean lantzeko».

presta daitezen. Udal bezala guztien bidelagun izan nahi dugu sektore bakoitzaren eraldaketa prozesu horretan». Industria mantendu beharra bai, baina Estensorok gogoratu du Lazkaoko ekonomiaren eta enpleguaren zati garrantzitsu bat zerbitzuetan, merkataritzan eta ostalaritzan dagoela, eta horiek ere «bizirik mantendu» behar direla, «herria bizirik mantentzen duten aktore garrantzitsuak direlako».

ari den enpresetako bat. Maddalen Castejon Agirre Marketing arduradunaren ustez, enpresa guztiek dituzte «hutsune, nahi eta beharrak», eta proiektu honetako lan-saioek behar horiei aurre egiten laguntzen dute. «Tailer horiek etorkizuneko hainbat erronkari aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkigute, eta aukera honetaz baliatu behar dugu. Ostiralean [gaur] markaren inguruko tailerrean parte hartuko dugu, eta seguru gaude kontzeptuak berrikusteko eta berriak ikasteko baliagarriak izango zaigula, gure markari ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko». Proiektu honek arlo desberdinei buruz ikasteko aukera eman die, eta gainontzeko enpresekin kontaktua izatea eta inguruaz ikastea «aberasgarria» iruditzen zaio. «Barrura begiratzen eta hausnartzen lagundu digu eta kanpoan ikasitakoa etxean aplikatzen». Juani Paniagua ekintzailea da. Gure Galtzerdia marka sortu zuen pandemia iritsi aurrean. Webgunea bazuen, baina Goierriko Azokan parte hartzeko gonbita egin ziotenean ez zuen bitan pentsatu. «Ahoz ahokoak funtzionatzen du, baina digitalizazioa gaur egun beharrezkoa da. Guretzat beste erakusleiho bat da Goierriko Azoka, gure produktua eskualdean ezagutzera emateko».

Begirada etorkizunean jarrita Proiektuaren entzute eta diagnosi fasean Goiekik egin zuen lanari berealdiko garrantzia ematen dio Estensorok, eta uste du horren ondorio dela Lazkaok proiektu honen arlo desberdinetan duen partaidetza. «Balorazioa oso positiboa da, eta dagoeneko Lazkaoko 58 enpresek parte hartu dute ekintzetan. Horrek erakusten du enpresek ere ondo hartu dutela. Udaletik argi dugu enpresa txiki eta ertainen iraunkortasuna beraien ekintzen eta erabakien baitan egongo dela, eta ikusita sektore desberdinetako enpresek agertu duten interesa eta parte hartze maila, poza eta indarra ematen digu bide horretan laguntzaile izaten jarraitzeko». Proiektua epe luzekoa izatea ere nabarmendu du Estensorok. «Hau bide luze bat da. Garrantzi berezia ematen diogu egoeraz hausnartu, auto-ebaluazioa egin eta etorkizunari begira jartzeari. Azken finean, pausoak ematen ari gara Lazkaoko eta Goierriko enpresak etorkizunerako eta datozen aldaketetarako

Aukeraz baliatu beharra Jatur Industria Hornigaiak enpresa da Berrabiarazi proiektuan parte hartzen

58

Ekintzetan parte hartzen ari den Lazkaoko enpresa kopurua. Berrabiarazi proiektuko ekintza arlo guztietan ari da parte hartzen Lazkaoko enpresaren bat, izan industriala, zerbitzu arlokoa nahiz ekintzailetzari lotua. Industriaren digitalizazioa, Goierriko Azoka eta Goierriko Merkataritza Mahaia proiektuetan dute partaidetzarik handiena Lazkaoko eragile sozioekonomikoek.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 456 • 2022ko otsailaren 25a

Zinema

Bide urratzaileak Gaizka Oiartzabal

Zaigor hirukoa (Legazpi)

Tabernaria eta musikazalea

Kate motzean

H

ilabete intentsoak izan dira. Gogorrak, negozio asko kinka larrian egoteraino. Jaso ditugun dirulaguntzak ez dira nahikoa izan, zenbakiak hor daude. Hala ere udal agintariren baten ustez, batzuk dirua egin dugu. Ez dute zehazten nork, dena airean uzten dute. Horixe dute beti, informatzeko garaian, estrategia. Informazio faltsuak, interesatuak eta errealitateari muzin egiten diotenak. Aurpegia behar da, ostalaritza nola egon den jakinda, horrelako adierazpenak egiteko. Eta garbi geratzen da ostalaritza ez dutela gehiegi maite. Kulturarekin berdina gertatzen da, zigortu dute, alboratu, sorkuntza deusestatzen saiatu dira. Ostalaria izanik, eta ostalaritza, kultura eta sorkuntzaren lehen eszenatoki bezela ulertuta, nire kasuan behintzat kolpea bikoitza izan da. Hontatik onik irten bagara, ez da izan zuen laguntzengatik. Horrela deitzea ere nazka ematen dit. Ez ditut eskerrak eman behar, ez dizkiot eman behar inori, ez dauzkat eman beharrik. Pandemia batean, ikusi ditugun zirkoekin, jasan behar izan dugunarekin ezinbestekoa da beharra duenari laguntzea. Betebehar morala da, eta bestela, hau dena kudeatzen ibili zaretenak hutsaren hurrengoa zarete. Tabernak bizirik daude borrokatu dugulako. Orain, herriak, auzoak, jaiak, inauteriak berreskuratzea tokatzen zaigu. Lehen egiten genuen bezela. Zeren batzuk nahi dutena esango dute, baino herria gu ere bagara. Eta jarraituko dugu herria alaitzen maite dugulako. Berri ona da Martxoan Bertsoa bueltan dela jakitea. Zarraparrak ere beste jaialdi bat prestau du. Eitzako jaiak datoz. Garrantzitsua da gure bizitza, gure aisialdia eta gure askatasuna. Makineria guztia jarri behar dugu martxan. Negozioa, osasuna edo dena delakoagatik borrokan dabiltzan horiei irribarre bat atera. Eta herria egin. Eta bortxaz 20 urtetan besarkatu ez duzuna besarkatu behin eta berriro, eta horrela izaten jarraitu dezala. Zaindu eta animo!

Armoniak eta kantu berriak

G

araiko modako abestiak eta estiloa jarraituz hasi eta euskaraz haien kantak egiten hasi zen taldeetako bat izan zen Legazpiko Zaigor hirukoa. Aurreneko emanaldiak Rosa Mari Errazkinek eta Blanca Sevillak egin zituzten, bikote moduan, Rosblan izenarekin. Laster, ordea, Joseba Barriola sartu zen taldean, eta hirukoa osatu zuten. Barriolak, ahotsa eta gitarra jartzeaz gain, kantu berriak konposatzeko erraztasuna zuen, eta haien abestiak defendatzen zituzten eskenatoki gainean. Lehenengo saioak Los Tizoneros izenpean egin bazituzten ere, berehala pasa ziren haien burua Zaigor Hirukoa bezala aurkeztera. Atal honetan lehenago ere aipatutako Itxaropen hirukoaren bide bera jarraitu zuten, herriko emanaldietan ez ezik, kantu jaialdi eta lehiaketetan parte hartuz. 1969an, finalista izan ziren Altsasuko eta Eibarko kantu jaialdietan. Eta 1970ean, Arrasateko Noche de Promesas lehiaketa irabazi zuten. Euskal kantagintzako izen ezagunekin ere aritu ziren hainbat jaialditan, tartean Xabier Lete, Lourdes Iriondo edo Estitxu kantariekin. Jaialdi horietako bat, 1970eko azaroan izan zen, Zestoako Eliz-Ondo zineman, bertako ikastolaren alde. Beste hainbat artistarekin batera aritu ziren, tartean Itxaropen, Oskarbi eta Unai taldeekin, edota Zumarragako Trikitixarekin. Emanaldi haren grabazio bat aurkitu zuten duela gutxi, eta entzungai dago sarean.


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2022ko otsailaren 25a • # 456

Edergintza Eli eta Bea Perez Baztarrika • Xarmanki edergintza (Urretxu)

Kosmetika arloko errutina egokiak

K

osmetikako gaiak gordeta ditugun armairuko produktuak berrikusi eta aldatu edo egokitzeko garaia da. Garbiketa produktuak berrikusten hasiko da gara lehendabizi. Ondoren, hainbat aholku edo jarraibide jarraitu beharko genituzke, aurpegi osasuntsua izan dezagun. Larruazalaren garbiketari dagokionean, ez garbitu larruazala ur hotzez edo beroz, larruazala narritatu edo kongestionatu dezaketen kontrasteak saihesteko. Izan ere, muturreko tenperaturek estres termikoa sortzen dute gure larruazalean, eta horrek kongestio eta narritadura gehiago eragiten ditu. Bestetik, aukeratu xaboirik gabeko produktuak, garbiketa leuna egiten dutenak, eta azala oso lehorra badugu, urarekin kendu behar ez direnak.

Eguneroko tratamenduak Eguneroko tratamenduetan garai eta egoera bakoitzera egokitu behar ditugu kosmetikako gaiak. Neguan, gure azalak ehundura aberatsak eta babesleak

erabiltzea eskertzen du. Beraz, saiatu egunero erabiltzen dugun kremak aktibo oso hidratatzaileak eta emolenteak izan ditzan. Bestetik, testura krematsuak gogoko ez baditugu, egunean zehar testurarik arinena aplikatu, eta tratamendu osoena gauerako gorde.

Begiak eta ezpainak ahaztu gabe Hotzaren malkoak dituen guneren bat baldin badago, zalantzarik gabe, hori begiena eta ezpainena da. Beraz, ez ahaztu egunero baltsamo bat jartzea egunean zehar, behar duzun beste aldiz. Begi inguruari dagokionez, bilatu

ehundura krematsuagoak dituzten kremak, batez ere goizean. Horrela azala elastiko eta babestuta mantentzen lortuko dugu.

Profesionalekin hitzordua Garai ona da edertasun zentroan hitzordua hartzeko. Udan, eguzki-erradiazioa oldarkorragoa denean, egin ezin diren tratamendu horiek egiteko aprobetxatu dezakegu negua. Orain, azalean kontrako efektuak eragiteko beldurrik gabe, hainbat tratamendu egiteko une egokia da: orbanak, azidoekin birsortze sakona... besteak beste.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 456 • 2022ko otsailaren 25a

Komikia

Aliritzian

Monika Arratibel • Irakaslea

Zaku zaharrak eta plastiko merkeak

I

nauteriak ohiturak eszenifikatzeko, sormena martxan tudan erropak eta osagarriak ukiezinak dira eta eszenatik jartzeko, barre egiteko... gauza askotarako bidea ematen kanpo. Ez ditut lehiak maite, mozorro hoberena nork ote dute. Baita izan nahi genukeena azaleratzeko modu bat duen ikusteko. Ezta 65 euro ordaindutako tela ziztrinez eta ere. Tesi bat egiteko adina kasu atera daitezke inauteriak plastiko merkez egindako mozorroak erostea ere. Plastiko aztertuz gero. Batez ere, ustezko macho alfa horien beharra bi merkea baino zaku zaharra nahiago. Ohitura zalea naiz, herri titi handi, gona motza eta takoidun zapaohiturena, auzo lanarena... tribu bateko tak jartzekoaren fenomeno hori azterpartaide sentitzeak harrotasuna ematen Ez ditut maite tzen badugu. Gizartea taldekatu beharko dit. Horregatik, torero, sevillana edo mebadugu, hiru multzo banatuko nituzke: kaniko mozorroak baino, nahiago ditut 65 euro ordaindutako mozorrotzen direnak, mozorrotzen ez herri inauterietan agertzen diren pertsoplastikoz egindako direnak eta mozorrotu gabe etxetik atera naiak. Norberak edo auzolanean egindamozorroak, zaku eta inork baino osagarri gehiagorekin ko mozorroak. Herria batzen du honek, zaharra nahiago etxera itzultzen direnak. ohiturak zaindu eta elkarlana eta gureaNi bigarren talde horretan sartuko rekiko errespetua sendotuz. nintzateke, ez naiz oso mozorro zalea. BaArazo ekonomikoak dituzten herrialtez ere mozorro ezagutu erraza ez bada. Amorrazioa ematen de batzuetan, inauteri egunetan tristurak ahazten omen dira, dit nire mozorroa zertan datzan azaldu behar izateak. Asko- penak albora utziz. Denak mozorrotzen omen dira, dantzatan entzun behar izan dut, antzerkia egiten dudanez, asko tuz, abestuz... ezberdintasunak estaltzen omen dira, poztasugustatuko zaidala inauterietan mozorrotzea. Barkatu, baina na nagusituz kaleetan. Hori hala bada, izan dadila urte guzez alderatu antzerkia eta inauteria. Antzerkirako ibilitzen di- tian inauteri!




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.