GoiBerri 455. zenbakia

Page 1

zk. 455 2022ko otsailaren 18a www.goiberri.eus

Hitzain

03

German Urteaga Garmendia. Kirol psikologiaren garrantzia

Karlos Ioldi _Harrera elkartea

Erreportajea

10-11

UGLE eskolak 25 urte bete ditu, etorkizuneko erronken aiduruan

04

«ESKERRAK EUSKARA DAUKAGUN, HORREK EMATEN DIT ITXAROPENERAKO BIDEA»

Ibiltari

14-15

Itsaso-Alegia ibilbide zirkularra, herri txiki baten ondarearen lekuko


02 Publizitatea # 455 • 2022ko otsailaren 18a


Iritzia 03 German Urteaga Garmendia • Kirol psikologoa eta trans aktibista

2022KO OTSAILAREN 18A

# 455 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

Itzain

Kirol psikologiaren garrantzia

A

purka-apurka ageriagoa da psikolo- tikoa bezain garrantzitsua dela arlo psikologikoa. giak kirolean duen garrantzia. Esango Kirol mailak gora egiten duen heinean are ganuke orohar klub gehienak direla kirol rrantzia handiagoa hartzen du, gainera, arlo psipsikologiaren onuren eta garrantzia- kologikoa lantzeak, eta ondorioz, kirol psikologo ren jakitun. Hala ere, oraindik asko dago egiteko batekin lan egiteak. Elite mailan, adibidez, teknibide honetan, oraindik ere kirolean arlo mentala- koki eta taktikoki denak dira oso onak, fisikoki ri ez zaio arlo fisikoari besteko garrantzia ema- denak daude oso ondo… Orduan, denak hain ten; ondorioz, prestatzaile fisikoak edukitzea onak badira eta hain prestatuak badaude, zerk normaltzat jotzen da, baina kirol psikologo bat markatzen du diferentzia? Ba, kasu askotan, kiroedukitzea ez da hain normaltzat hartzen, kasu as- lari hauen prestakuntza psikologiko edo mentakotan, behintzat. lak egiten du diferentzia, eta diferentzia horri esGarrantzitsua da jakitea kirol gehienetan 4 oi- ker euren errendimendua gainontzeko kirolarienarri funtsezko daudela, eta ulertu behar dugu na baino hobea izaten da. Horregatik, goi mailako hauetako bat landu gabe uzteak, edo gutxiago talde askok kirol psikologoak dituzte eta hauek lantzeak, ez diola kirolariaren errendimenduari kirolariekin ez ezik entrenatzaileekin ere egiten inongo mesederik egingo, guztiz kontrakoa. Alde dute lan, funtsezkoa baita entrenatzaileek ere arbatetik teknika edukiko gelo psikologikoa lantzea. nuke, bestetik taktika , huLaburbilduz, oso garranrrengoa arlo fisikoa izango litzitsua da klub desberdinek tzateke, eta azkenik arlo kirol psikologoak euren kimentala edo psikologikoa . rol planean txertatzea, bai Lehenengo hirurei izugarrizerrendimenduari begira eta ko garrantzia ematen zaie, fibai kirolarien eta entrenaja zaitezte inguruko futbol, tzaileen osasun mentalari saskibaloi, errugbi, eskubabegira ere. Kirol talde bateko German Urteaga Garmendia loi… taldeetan, eta konturapsikologoa talde horren Kirol psikologoa eta trans aktibista staff-aren parte da, eta hotuko zarete nola gehienetan rrela ikusia izan behar da. arlo teknikoa, taktikoa eta fiEntrenatzaileak arlo teknisikoa baino ez diren lantzen. Klub gehienak dira kirol ko eta taktikoaz arduratzen Entrenatzaileak eta prestapsikologiaren onuren dira, prestatze fisikoak arlo tzaile fisikoak nonahi ikus fisikoa lantzeaz eta kirol psidaitezke, baina zailagoa egijakitun. Hala ere, arlo kologoak arlo mentala lanten da kirol psikologoak mentalari ez zaio arlo tzeaz arduratzen gara, deikustea. Kirol talde asko azfisikoari besteko nok batera taldearen edo kiken oinarri honetaz ahazten garrantzia ematen rolariaren (bakarkako kirodira, eta ez dira konturatzen letan) onena ateratzeko. arlo fisikoa, teknikoa eta tak-


04 Hitz-aspertuan Karlos Ioldi Muxika • Harrera elkartea

# 455 • 2022ko otsailaren 18a

Elkarrizketa

Karlos Ioldi Muxika Harrera elkartea

«BAIKORREGI IZAN GINEN PRESOENA EGINTZAT JO GENUENEAN» Testuak: Aimar Maiz Argazkiak: Gorka Gomez

Hamar urte egitera doa preso ohiei laguntza ematen dien Harrera elkartea, eta Karlos Ioldi (Ataun, 1963) hasieratik dabil han lanean. Lehen Torturaren Aurkako Taldean abokatu izan zen. Aurretik, ETAko kide, eta kartzeletan 16 urte preso egona. Behin eskubide oro berreskuratutakoan, preso izandakoei edo erbestean egon direnei lana, osasun arreta edo diru laguntza ematearen eskerra jasotzea bezalakorik ez dagoela dio.

Euskal preso ohiei kartzelaldiaren ondoren laguntza ematen dien Harrera elkartean zabiltza, abokatu bezala. Zein da zure lana? Harreman instituzionala, politikoa eta enpresariekiko esparrua jorratzen dut. Aurten beteko ditu elkarteak hamar urte, baina aurretik prozesu bat garatu genuen, ezker abertzalearen baitako eztabaidan. Niri preso ohien eremua kudeatzea tokatu zitzaidan. Ikusten zen ziklo politiko-militarra agortuta zegoela, argi eta garbi. Une gogorrak pasatu genituen, eztabaidetan iskanbilak eta momentu mingarriak beti izaten direlako. Agertu ziren bi ikuspuntuetatik –Mugarri ponentzia eta Zutik Euskal Herria– gehiengoa lortu zuena Zutik Euskal Herria izan zen, eta ikusten zen hainbat antolakunde zaharkituak geratu zirela, bertan behera utzi, eta tresna berriak sortu behar zirela.

Presoen auzian, zer itxaropen zeneu-

katen duela hamar urte, ETAk jada jardun armatua betiko utzi zuenean? Garai hartan agian baikorregi izan ginen azterketa egiterakoan. Estatu espainoleko gobernu desberdinek eta hemengo hainbat alderdi politikok esaten ziguten biolentziarik gabe dena zela zilegi, dena konponduko zela. Borroka armatua bertan behera utzita, presoena jada egintzat ematen genuen. Ilusoak izango ginen, seguru aski, ezagututa,


Hitz-aspertuan 05 Karlos Ioldi Muxika • Harrera elkartea

2022ko otsailaren 18a • # 455

«Preso edo kanpoan egon denari, behin egoera juridikoa normalizatuta duenean, laguntza integrala eskaintzera mugatzen da Harrera»

ziren, eta beraiek ere gu horrela ikusten gintuzten. Baina ondo asimilatu genuen hori guztia. Instituzioekin, EAJrekin edo Eusko Jaurlaritzarekin ere konplizitatezko harremana lortu genuen, enpatia egin genuen. Beraiek ere errespetatzen gaituzte. Horixe izan da gure ibilbidea. Bestetik, hau guztia gizartearen laguntzarik gabe nekez atera ahal izango genuen aurrera. Gaur egun 3.400 bazkide ditugu, urteko kuota bat ordaintzen dute. Diru sarrera horiek erabiltzen ditugu oftalmologoak edo odontologoak ordaintzeko, diru sarrerarik batere ez dutenei RGIraino kantitate minimo bat bermatzeko... Gizartearen laguntzarik gabe ezingo genuke aurrera jarraitu.

Beraz, askotan nabarmentzen den konfrontazio ideologiko-politikoen gaindik, elkar ulertze bat badago. Bai, gure kasuan bai. Asko pertsonak esan nahi du. Eta pertsonak gara, azken batean. Gu etiketetatik kanpo goaz. Adibide bat jartzearren, Eusko Jaurlaritzak Aukerak egitasmoa muntatu du, kartzelan 3. graduan dauden pertsonei lana aurkitzeko, eta deitu gintuzten. Gure esperientziaz baliatu nahi zuten, gaia zertan zen jakiteko. Gure ibilbideari nolabaiteko errekonozimentua da. ezagutzen genuen bezala, Estatu espainola eta kudeatzen duten gobernuak.

Zein da Harreraren lan eremua? Elkartearen izaera zehazteko hainbat batzar egin genituen, eta oso garbi barneratu genuen gu eremu politikoan ez ginela sartuko. Gu soilik mugatzen gara preso edo kanpoan egon den jendeari, behin egoera juridikoa normalizatutakoan, laguntza integrala eskaintzera. Elkartean gauden hiru arduradunak ere

mundu horretatik gatoz, badugu esperientzia horren inguruan. Baina lan markoa oso zehatza dugu: lan munduan integratzea, izapide administratiboak gauzatzea, diru laguntzak...

Zer moduzko balantzea egiten duzue? Lan munduan integratzeko, sartzen ginen guretzat arrotza zen mundu batean. Enpresa munduan sartu behar ginen, eta enpresariekin egon behar ginen. Orain dela gutxi arte gure etsaiak

Harreman horrek zer esan nahi du, dikotomiak gainditu eta beste fase batera iritsi zaretela? Bai. Guk laguntzen diegun pertsonak guregana laguntza eske datozenak dira. Ez diogu galdetzen zer pentsatzen duen. Gu jada etxerik gabe gaude, nolabait esateko, baina etxe horretan egon direnak datozenean guk jasoko ditugu, eta ahalik eta modu duinenean lagunduko diegu. Haien eskerra jasotzeak baino gehiago ez nau ezerk betetzen.


06 Hitz-aspertuan Karlos Ioldi Muxika • Harrera elkartea

# 455 • 2022ko otsailaren 18a

Preso ohien artean, zein da egoera gaur egun, eta zer behar dauzkate?

ra bezala, presoen auzia ixtea uste baino luzeago doa.

Kezkatzen gaituena jubilazioa da. Urtetan kotizatu gabe dagoen jendea da, diru laguntza soziala jasotzeko ere aukerarik gabe. Gure erronka handiena hori da, eta horretan ari gara mugimenduak egiten. Harremana badugu instituzioekin eta alderdi politikoekin, eta arlo hori garatzen ari gara.

Errealitate hori lehen pertsonan bizi izan dugunok beste egoera batean bizi izan genuen. Beste gizarte batean sortu ginen, sortu ere. Norbera, sortzen den gizartekoa da; beste erreferentzia batzuk, beste heziketa bat duzu. Barruan geundenean, gure nahia ihes egitea eta berriro borrokari atxikitzea zen. Baina egoerak aldatu egiten dira, eta badago beste irakurketa sakonago bat: zergatik iritsi gara hona? Aukerak izan ditugu.

Zer irtenbide izan dezake?

«Kezkatzen gaituena jubilazioa da, eta erronka handiena hori dugu orain. Mugimenduak egiten ari gara instituzioekin» «Gizartearen laguntzarik gabe nekez egin dezakegu aurrera. Bazkide kuotekin medikuak edo diru sarrera bat bermatzen diegu» «Lizarra ‘Xiberta bis’ izan zen, eta pentsatu genuen dena han bukatuko zela. Baina bertigoa sartu zen, eta ez zen ondo egin»

Adinean aurrera doazenek, 60 edo 65 urterekin, ez daukate lan munduan integratzeko aukerarik. Gazteagoekin ez daukagu lana aurkitzeko arazorik, askok oraindik ikasteko edo formakuntza garatzeko aukera badaukate. Francoren garaian kartzelan egon zirenei garai hori minimoa kotizatuta bezala konputatu zieten. Gure garaiko dinamika, aldiz, kartzelari eta sistema guztiari aurre egitea zen: kontaketetan zutik ez ginen jartzen, geure kabuz ez ginen inoiz biluztu, edota ez genuen sinatu bertan lana egiteko prest geundela zioen idatzia. Noski, horrek zigorra ekartzen zuen.

Lan munduko ateak irekita aurkitu dituzue? Bai. Guk oso argi geneukan zer ginen, zertarako geunden eta zertarako gauden. Enpatia eta psikologia asko behar da, eta bestearen lekuan jarri behar zara. Hiru bizkartzainekin ibiltzen zen enpresari batekin egonda nago, eta beti errespetuz. Aukera edukiz gero, ateak ireki dizkigute. Horretan esker onekoak gara; bakoitzari, berea. Estatu mailako estamentuekin eta ordezkaritzarekin ere gestioak egin izan ditugu, eta abegikorrak izan dira. Jaurlaritzarekin ez dugu inongo arazorik. Baina serioak gara. Hamar urte egin behar ditugu, eta bakarrak gara Estatuak jo-puntuan jarri ez duena, ilegalizatu ez duena. Eta ez da izango gogorik ez zuelako. Gauzak ondo egin dira, seriotasunarekin, eta ez gara hortik mugitzen.

Oraindik zigor luzeekin badira kartzelan. Urteetarako lana du elkarteak. Gure eremua izango da, ziurrenik, gatazkaren ondorioen zikloa ixten deneko azkeneko fasea. Esan bezala, gainera, guk behin askatasuna lortzen dutenean eta egoera juridikoa normalizatu ondoren hartzen ditugu, ez lehenago. Guk laguntzen diegun pertsonak eskubide guztien jabe dira.

Sinisbera edo «iluso» sentimendua aipatu duzu lehen. Gatazkaren bukae-

Adibidez? Hasteko, Xibertan. Han egon zen lehendabiziko aukera, eta ez zen gauzatu. Hurrengoa, Argel. Han ere arrazoi ezberdinengatik, ez zen gauzatu. Barrura begirako hainbat hausnarketa daude hor. Gero Lizarra etorri zen, eta egia da pentsatzen genuela han bukatuko zela dena. Lizarra guretzat Xiberta bis zen. Nik uste dut hor bertigoa sartu zela, gauzak ez ziren ondo egin, eta porrota ekarri zuen. Hamar urteren ondoren, Loiolan ere aukerak galdu genituen. Hiru hamarkada horietan, berriz, estatua geroz eta sendoagoa zen, eta gure etxeak babes gero eta gutxiago zuen. Hor jada bilakaera gainbeheran ikusten genuen, eta gertatu zen gertatu zena. Hemen teorizatu egin da asko, praktikan inongo esperientziarik gabekoen eta errealitatetik kanpo zeudenen artean. Horren baitan egiten zuten azterketak ez zeukan zerikusirik gizarte osoan zegoen ikuspuntuarekin.

Noiz kokatzen duzu aldaketa beharraren garaia? Askoz ere lehenago. 1992an, hiru kidek hausnarketa bat egiten dute: «Gudu militarreko porrotak ez dezala borroka politikoaren porrota ekarri». Arrazoia zeukaten. Txosten hori guri Atutxak bidali zigun, banan-banan, enkuadernatuta. Guk ez genekien, gero jakin dugu.

Esparru politikoa ere galdutzat ikusten duzu? Ez, ez dut galdutzat ikusten. Gaur egun, eskerrak euskara daukagun, zeren hori da gure bihotza, eta hortxe daukagu heldulekua. Bestela, kezkatzeko moduan ikusten dut gizartea. Hemendik belaunaldi batera ez gaituzte ezagutu ere egingo. Estatuak dauzkan tresnekin eta egiten ari den markajearekin, presioarekin, geroz eta erabaki estuagoak hartzen ari gara. Orain dela gutxi ikusi dugun bezala: gure torturatzaileak bik-


Hitz-aspertuan 07 Karlos Ioldi Muxika • Harrera elkartea

2022ko otsailaren 18a • # 455

timatzat hartu behar ditugula esanez egin duten txostena. Baina zer da hau? Non gaude? Abokatu lagun batek Estrasburgon Atristainen sententzia irabazi berri du, Espainiako Erresumaren aurka. Hor ez du torturaren gaia aipatu ere egiten; inkomunikazioa da gakoa, defentsako abokatuen eskubidea urratzen zelako. Hori Europak esanda, zertan gabiltza? Niretzat, gaur egun, erronka nagusiena memoria transmititzea da.

Errelato famatu hori. Bai. Egia da Estatuak dauzkala tresna guztiak, baina oso kezkatuta nago horrekin, oso. Gure eremuan, politikoa dena, gizarteari geratzen zaion helduleku

bakarra presoena edo erbesteratuena da. Hori behin amaitzen denean, ez dakit. Hizkuntza edukiko ez bagenu, non legoke bereizketa? Estatua ase ezina da, eta momentu batean iritsiko da esanaraztera «zuek ez zarete euskaldunak, espainolak zarete». Ase ezinak dira.

«Esparru politikoa ez dut galdutzat ikusten. Eskerrak euskara daukagun, hori baita gure bihotza eta heldulekua»

Zer aurrerabide ikusten duzu? Esparru guztietan, gizartea landu egin behar da. Bulegoetatik kanpo egin behar da lana, jendearekin egon behar da, haien kezkak jaso. Instituzioetan egotea beharrezkoa da, baina uste dut indar gehiegi ematen diogula instituzioen lanari. Eta eskerrak hizkuntza daukagun; agian ez gara jabetzen, baina itxaropenerako bidea horrek ematen dit.

«Gizartea landu egin behar da, eta bulegoetatik kanpora egin behar da lana, jendearekin egon eta haien kezkak jaso»

bateko inoiz ulertu, nahiz bere ekinbidearen helburua garbi eduki: «Maite genuen herriaren alde egin dugu dena, eman eta kendu, zentzu guztietan». Onddozale «ikaragarria» da, eta ahuntzak hazten ere jarraitzen du, etxerako eta lagunei emateko. Izan ere, metaforikoki ahuntza izan nahi du: «Ni ahuntza naiz, ni ez naiz ardia». Ez zaio artaldean ibiltzea gustatzen. «Kritikoa izan, zentzu onean, errespetuarekin». 1987an Eusko Jaurlaritzarako lehen-

dakarigai ere izan zen, HBk aurkeztuta. Ohikoa zuen orduan herrialde bakoitzeko preso bana zerrendetan sartzea, eta hartarako uste zuen berak ere. Inbestidura hitzaldia egitera iritsi zen. Herreran zegoen preso, eta bazuen lehendakari izatea baino aurreragoko eginkizunik han: ihes egiteko zulo bat egiten ari ziren, eta bera zen arduraduna. Lokaztutako txandala aurkitu kartzelazainek, eta ondorengo peskizetan topatu zuten zuloa ere.

Zein da?

‘Ahuntz’ izan nahi duen ahuntzaina

E

spazio-denbora dimentsioekin definitu du bere burua Karlos Ioldik: «Ni nire garaiko ataundarra naiz». 1963an jaioa Ataungo Arrondon, auzoa —Astigarragakoen kontrako futbol partida hil ala bizikoak— eta herria —1970eko hamarkadan amnistiaren aldeko batzarrak, eliza gainezka, gogoan ditu— izan zituen bide erakusle. Borroka armatuan hasi zen ETAn, eta 1985ean atxilotu zuten. 16 urte egin zituen preso. Kurioski, ahuntzak ditu lehenaren eta orainaren arteko uztartzaile. Atxilotu zuten garaian, antxume bat biberoitik esnea emanez hazten ari zen. Guardia zibilek trufaka esan zioten huraxe jan zutela. Orduan ez, baina gero prentsako argazkietatik ezagutu zituen etxera joan zitzaizkion atxilotzaileak: Galindo buru, karpeta beltz kremaileradun bat eskuetan, eta Dorado Villalobos eta Intxaurrondo famatu egiten ari ziren enparauak. Bere larruan nozitu zituen haien ‘galdeketak’. Eta bainera. Karlos etxekoentzat, Juan Carlos ponteko izen, Juankar edo Karleti kanpoan... Ez du bere burua alderdi politiko


08 Herri jakintza Toponimia

# 455 • 2022ko otsailaren 18a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Zizaillue: Sukalde zaharretako mahaia. Aldaera: ‘zizalue’. Hormari josita egon ohi zen, eta erabili behar zenean jaitsi eta hanka bakarraren gainean finkatzen zen. Mota bereko aulkia ere izan liteke; hortik ‘zizeilu’ (gazt. ‘escaño’).

«Otsaila, laburrena eta txarrena»

1957-2-14. Francisco Etxeberria auzitegi medikua jaio zen, Beasainen. 1949-2-17. Joxe Martin Apalategi antropologoa jaio zen, Ataunen. 1996-2-21. Maialen Akizu bertsolaria jaio zen, Urretxun.

Fama onik ez dauka urteko bigarren hilabeteak euskal esaerategian. Galdutakotzat ematen zuten: ‘Otsaila, behar ez den hila’. ‘Zakur eta katuen hila’ dela dio beste esaera batek.

Toponimia

Legorretako Koate, ez koba eta ez ate Legorretako ‘koroa’ edo gain biribila, geziarekin adierazia, urtarrilaren 23an ateratako argazkian. Jose Luis Ugarte

Testua eta argazkia: Jose Luis Ugarte

L

eku-izenek parajearen ezaugarriak jasotzen dituzte gehienetan: haitzaren azpian badago Aizpee; urdeak ibiltzen diren lekua bada, Urdaneta; erreka ondoan badago, Errekalde; harrate edo harrasate bat badago, Arrasateta; eta abar. Ez hori bakarrik, leku-izen asko eta asko garai bateko hiztegietako hitz arruntak dira, gaur egun oso bitxiak direla iruditu arren. Hasiera batean ez ziren izen propio, alegia. Gaur egun ‘potzu-leku’ esaten dugun bezala, garai batean ‘idoiaga’ esaten zen; gaur egun ‘leku aldapatsu’, garai batean, ‘aierdia’...

Legorretako leku-izenak ere ez dira salbuespen. Guk han ezaguna den bati helduko diogu: Koate. Gaur egun auzo baten izena da, eta bere baitan hainbat baserri hartzen ditu: Artzaienea, Koategoena, Koate-Urkiaran, Koateerdi, Koatebarrena eta Koateetxeberri. Nondik dator izena, ordea? Kobatik ote dator? Non dago atea? Horretarako argigarriak izaten da bi ariketa egitea: lehenengoa, agiri zaharretan nola azaltzen den begiratzea eta, bigarrena, Koate inguruari bistadizo bat ematea, ezer berezirik duen aztertzeko.

Agiri zaharretan lehen forma Agiri zaharretan begiratuta, laster konturatuko gara R letra azaltzen dela behin eta berriz: «casería de Coroate»

(1786), «puente de Corovatte» (1808)… Horrek, ‘koro(na)’ hitzera bideratzen gaitu, eta ‘koba’ baztertzera. ‘Korona’ edo ‘gorona’ latineko ‘corona’ hitzetik dator, eta adiera hau ere hartzen du hainbat testuingurutan: forma biribila duena, batez ere leku garaietan (RAE). Datu hori edukita, ingurua aztertzen badugu, konturatuko gara Koate auzoaren goiko gaina biribil-biribila dela eta hura izan litekeela jatorrizko ‘koro’ edo ‘korona’. Horren alde esan behar da, gainera, antzeko leku-izen gehiago ere badirela Gipuzkoan bertan: Koroaitza (Albiztur), Koroategi (Azkoitia), Koroa (Mutriku eta Aretxabaleta)… Eta, beharbada, Idiazabalgo Garna eta Legazpiko Biozkorna. Bigarren auzia argitzeko, ‘ate’ amaierarena, goian aipatutako bi ariketak errepikatu behar dira. Hala, konturatuko gara agiririk zaharrenetan ez dela beti ‘ate’ hitza azaltzen: «Goroeta de arriba» (1714), «Urquiaran Coroeta» (1830)… eta ingurua miatuta, ikusiko dugu han ez dagoela antzinako mendate edo harraterik. Badirudi, hortaz, kutsatze fenomeno bat egon dela, eta garai batean ‘-eta’ zena, denborarekin ‘-ate’ bilakatu dela. Hortaz, ematen du jatorrizko izena ‘Goronaeta’ behar zuela eta denborarekin Koate itxura hartu duela.


Bertsoa • Kate motzean 09 Iraitz Sarasola Lopetegi • Iñigo Alzua

2022ko otsailaren 18a • # 455

Gaiak hala dio

Kate motzean Iñigo Alzua • Ataun Kirol Elkarteko arduraduna

«San Pedron arraun egin nuen ‘Libia’ ontzian» Iraitz Sarasola Lopetegi

Gaia: Bidesaria Neurria: Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz Doinua: Nehoiz ez da senditzen Jarri berri digute orain bidesaria. Kontzeptu honek badu bere baitan egia, aireratu galdera bat ta zorroztu begia, ez diezaguten sartu berriz ere ziria; Norentzat da bidea? Norentzako saria? Batzuen irabazia, da gure miseria. Gaur egungo egia ia da fikzioa, bizitze hutsa degu geroz garestigoa, mugikortasuna ere ez dugu dohakoa, eskubideei ezarri diete prezioa, eta hau aldatzea bada gure asmoa; langile antolakuntza izango da gakoa.

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Ataun Kirol Elkarteko monitore, diruzain, delegatu… da Iñigo Alzua (Pasaia, 1975). Momentu bakoitzean tokatzen dena egiten du, «beti oso gustura». Pako Urrestarazu jubilatu zenean, elkarteko kudeaketa eskaini zion: «Eneko Imaz eta Josu Munduate monitoreekin segituan konektatu genuen. Ondoren Dana Johnson eta Iraitz Zubizarreta gehitu nituen, pilotaren inguruan oso motibatuta eta konprometituta gauden giza taldea osatuz».

Zein da Ataunen goi mailako bi pilotari izatearen sekretua? Berezko dohainak eduki behar dira, baina frontoian ordu asko sartzeko mentalizazioa ere edozeinek ez dauka. Zubizarreta eta Albisu langile amorratuk dira, fisikoki oso ondo landutakoak, beraien burua asko zaintzen dutenak...

Bertsolaria: Gorka Maiz Alustiza Gaia: Leharrei 2022

Laranja zukua eta ebaki bat.

Pilotari bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Joseba Ezkurdia.

Nire seme eta alaben jaiotza egunak.

Ze zaletasun dituzu?

Jaso duzun oparirik bereziena.

Kirolzale amorratua naiz, batez ere pilota eta arrauna. San Pedron arraun egin nuen Libia ontzian. Fisikoki ondo egotea gustatzen zait.

Karrera bukaeran Eduardo Punsetek emandako diploma. Ilusio handia egin zidan horrelako erreferente batek graduazioko lanarengatik zoriontzea.

Pelikula bat edo telesail bat. Cadena Perpetua. Liburu bat. El silencio de los corderos . Musika talde edo abeslari bat.

Amets bat.

Fito, Extremoduro edota Zea Mays.

HURRENGOA »

Zer gosaltzen duzu?

Bizitzan zoriontsu izaten jarraitzea, nire inguruan dauden guztiekin.

Bizitzako plazer txiki bat. Familiarekin oporretan egotea, eguneroko beharren menpekotasunik gabe.

Abesti bat. Fitoren Por la boca vive el pez. Oporretarako leku bat.

Goierriko txoko bat.

Tenerife hegoaldea, Adeje kosta.

Donostian biziko ginatekeela uste dut.

Aralarko edozein txoko.

Ataunen biziko ez bazina...


10 Erreportajea UGLE eskolaren 25. urteurrena

# 455 • 2022ko otsailaren 18a

Erreportajea

UGLE, ERRONKAK MAITE DITUEN LANBIDE ESKOLA Testuak: Asier Zaldua

UGLE Urola Garaiko Lanbide Eskolak 25 urte bete ditu. Hasiera nekeza izan zuen, baina pixkanaka nortasuna eta indarra hartuta, bilakaera nabarmena izan du eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest da.

G

oierri garaiak Lanbide Heziketako eskola indartsu bat behar zuen eta joan zen mendearen amaieran UGLE sortu zuen, Urola Garaiko Lanbide Eskola. Bideari umiltasunez ekin zion eskola hura pixkanaka hazten joan da eta egun puntapuntakoen artean dago, etorkizuneko erronka guztiei aurre egiteko prest. Xabier Arratibel Txintxurretak primeran ezagutzen du UGLE eskolaren historia, ikastetxea martxan jarri zen egunetik bertan egon baita. Egun, UGLE Fundazioko zuzendaria da. «Politikoek Lanbide Heziketa indartzea erabaki zuten. Proiektuan lau udalek eta enpresek parte hartu zuten. Proiektua Batis Maiz legazpiarrak gidatu zuen eta Europako laguntzak lortu ziren. Ikastetxe erlijiosoen berrantolaketa bat egon zen, eraikin hau libre gelditu zen eta mankomunitateak erosi egin zuen. UGLE eskolak 1996ko irailean hasi zuen bere ibilbidea», gogoratu du Arratibelek. Hasiera gogorra izan zela onartu du. «Nahiko modu prekarioan hasi ginen. Eraikina berritu behar izan zen, La Salle-Legazpitik hainbat makina ekarri ziren... Ez genuen inbertsio handiak egiteko aukerarik izan. Pixkanaka ikastetxeak nortasuna eta indarra hartu zuen,

baina lan asko egin behar izan genuen. Goi mailako ikastetxea izan nahi genuen, baina horretarako baldintza batzuk derrigor bete behar ziren, Zilarrezko Q-a eskuratzea, adibidez. Horretaz gain, hezkuntza ez arautua ere eskaini behar genuen, enpresei formazioa eskaini behar zitzaien... Irakasleek oso gogor lan egin behar izan zuten». Arratibel oso gustura ageri da 25 urte hauetan egindako lanarekin. «Lanaren ondorioz, emaitzak etorri dira. Batis Maizek 2004an hartu zuen erretiroa eta ordurako Zilarrezko Q-a bagenuen. Ordutik, ez diogu hobekuntzak egiteari utzi: Investors in People agiria (pertsonen kudeaketa), ISO 9001 (kudeaketaren kalitatea), ISO 14001 (ingurumena) eta ISO 45001 (segurtasuna eta osasuna)», azaldu du.

«Gu gara inguru honetan karrozeria, ortoprotesika eta automozio zikloak eskaintzen dituen eskola bakarra»

Eskaintza espezializatua Kudeaketa onarekin batera, gizartearen eta inguruko enpresen beharretara egokitutako ikasketak eskaintzen dituzte. «Gurea inguru industriala izanik, horretara bideratu behar dugu eskaintza. Baina, horretaz gain, gure burua gainontzeko eskolengandik bereizten saiatu gara. Hala, karrozeriako erdi mailako zikloa, eta ortoprotesikako eta

«Proiektuak gauzatzeko 4.0 laborategi bat sortu dugu: ikusmen artifiziala, errealitate birtuala, robotika...» Xabier Arratibel UGLE Fundazioko zuzendaria


Erreportajea 11 UGLE eskolaren 25. urteurrena

2022ko otsailaren 18a • # 455

Eskolaren historiari buruzko bideoa

U

rteurrena ospatzeko, 25 urte hauetako kontakizuna jasotzen duen bideoa prestatuko dute. Egitasmoan parte hartu dutenei eta egungo protagonistei elkarrizketak egin dizkiete. Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek ere parte hartu dute. Bideoa aste batzuk barru aurkeztuko dute. «Bailarako biztanle guztiei iristea nahi dugu, kontakizun polita izango baita». Horretaz gain, Lanbide Heziketari buruzko solasaldi bat ere antolatuko dute. «Lanbide Heziketaren munduan garrantzi handia duen jendea ekarriko dugu». Laborategiaren inguruko ekitaldi bat ere antolatuko dute. «Laborategia proiektu berritzailea da eta zabaldu egin nahi dugu. Egitasmo horri ikusgarritasuna eman nahi diogu». Urteurreneko ekitaldiei bukaera emateko, ikasle ohiekin ospakizun bat egingo dute.

Irudian, UGLE eskolaren ikasleak laborategian lanean. 1996an ekin zion ibilbideari, inbertsio handirik egiteko aukerarik gabe. UGLE eskola

automozioko goi mailako zikloak eskaintzen ditugu. Inguru honetan beste inork ez ditu espezialitate horiek eskaintzen. Gu gara inguruan horiek eskaintzen dituen ikastetxe bakarra». Gainontzeko ikastetxeengandik bereiztea eta ikastetxe dinamikoa izatea lortu dutela uste du. «Irakasleak eskaintza etengabe aldatzera ohitu dira. Horretarako, antolakuntza aldatu behar da, irakasleei formazioa eman behar zaie... Nahasmena da, baina irakasleak horretara egokitu dira. Langabetuentzako eta langileentzako eskaintzari dagokionez ere, malguak gara. Ikastaroak egungo beharretara eta teknologietara egokituak daude. Bai hezkuntza arautuan eta bai ez arautuan, gure ikasleak lan merkatuan txertatzen ditugu», nabarmendu du.

Berrikuntzan urratsak egiten Kudeaketa onarekin eta eskaintzarekin batera, berrikuntza azpimarratu nahi

du. «Berrikuntza alorrean sekulako jauzia eman dugu. Kanpora begira lan egiteko, inguruko enpresei laguntzeko, grina izan dugu beti. Sidenor enpresarekin, adibidez, proiektu garrantzitsuak garatu genituen. Proiektuak gauzatzeko, 4.0 laborategi bat sortu dugu: ikusmen artifiziala, errealitate birtuala, robotika, automatizazioa, datuen kudeaketa... Laborategi hori enpresen beharrei erantzungo dien tresna bat izango da. Esperimentazio leku bat. Ondoren, ezarpena etorriko da. Ikerketa eta garapen sailean bost langile ditugu, proiektuak garatzeko». Horrek guztiak ikastetxea beste maila batean kokatzen duela dio Arratibelek. «Lanbide Heziketari balio erantsia ematen ari gara. Hori oso garrantzitsua da». 25 urte hauetan ehunka ikasle pasa da UGLEtik, eta Lanbide Heziketako eskola hau Goierri garaiko ikur bat da dagoeneko. «Hezkuntza arautuan 355 ikasle ditugu eta hezkuntza ez arautuan

3.000-4.000 ordu ematen ditugu urtero. Gainera, urtero hiruzpalau proiektu garrantzitsu garatzen ditugu enpresekin. Barne proiektuak ere baditugu: 4.0 teknologiekin, elektromugikortasunarekin eta energia berriztagarriekin lotuta daude. Gure estrategian txertatuta daude eta horiek aurrera eramateko eremua gure laborategia da».

Etorkizunerako erronkak Etorkizuneko kezka nagusia jaiotze tasa baxua da. «Eskaintza dibertsifikatu beharko dugu. Batean ikasleak falta badira, beste batek konpentsatu beharko du». Ez dira etorkizunak ekarriko dituen erronken beldur. Orain arteko grinari eusten badiote, UGLE eskolak 25 urte barru ere «puntaren-puntan» jarraituko duela uste du fundazioaren zuzendariak. «Hobetzeko grinari eutsi behar diogu. Beharrak zeintzuk izango diren asmatu behar da eta egiten dugun guztia zalantzan jarri».


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 455 • 2022ko otsailaren 18a

Erretratua

ZER GARA GU? NOR GARA GU? 1983ko uztaileko argazkian azaltzen diren irakasleak, dinamizatzaileak, konpontzaileak, animatzaileak, sukaldeko laguntzaileak…; denetik egin behar izaten zen: Dionisio Amundarain, Goretti Larrañaga, Marian Etxeberria, Mertxe Altuna, Joxemai Ormazabal, Joxepi Jauregi, Ixabel Rekarte, Pello Joxe Aranburu, Gema Amundarain, Iñaki Rezola. Orain asma ezazue bakoitza zein den! Maizpideko artxiboko argazkia

zesuaren kalenturak, Asier Alustizarekin Bullyng-a, zergatik niri?... Hori guztia duzu Gerriko Kultur Elkartea. Jarduera horiek antolatzera bideratuak ditu bi egoitza nagusiak: liburu-denda eta txokoa.

Gerriko, sorreratik gaur egunera

Joxepa Madariaga Lazkao

Z

er egiten dugu ala zer ez dugu egiten? Saltsa klase asko egosten da gure sukaldean, denetik eta denontzat saltsa euskalduna, euskarazko saltsa. Ez «salsa española» (jateko ederra! dena), ez «saltsa kubatarra» (dantzarako zoragarria!). Euskal liburu- eta disko-azoka, Liluratura, Berriketan solasaldiak, Hitz&Musik , Laburbira, Lazkao Txiki gogoan, Mintzalaguna, Mintzatertuliak, bertso-afariak, haurrentzat jolasak, musika-emanaldiak, bazkariak, Gerriko Ikerlan Beka; Iker Markinezekin sukaldean, Elordi Garziarekin Minbiziari bizimina , German Urteagarekin TRANSizio pro-

Goiherriko Euskalduntze Alfabetatze Eskola Kultur Elkartea, izen luzea eta bihurria; Goierri h eta guzti! Laburtuta, Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, luuuuzea! hala ere. Alfabetatzea lehenengo, gaueskolak, debekuak, ezkutuko lanak, euskalduntzea geroago… Horrela ziren kontuak eta komeriak 1960ko hamarkadan, Patxi zaharra bizirik eta lanean zenean. 1988an, Maizpide Euskaltegi-Barnetegiaren sorrerarekin, euskararen irakaskuntza formal eta arautua jada bideratuta ikusirik, Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteak euskaraz egindako kultur ekintza eta ikerketei buru-belarri heldu nahi izan zien, etxean edo eskolan euskara ikasi duen euskaldun oro euskara erabiltzera bultzatzeko. Horrela, nola ahozko erabilpena hala idatzizkoa ere, bere jomuga bihurtu zituen; beraz, geroztik, bi ildo nagusi hauetan ze-

har burutzen du elkarteak bere jarduna. Ahozko eta idatzizko jarduna, euskara eta euskal kultura lantzea eta indartzea. Ez da txantxetako zeregina, horratio! Egia da, 1977ko batzarrean bazkideek onartutako helburua sekulakoa izan zela, handiegia, gaur ikusita: «2000. urterako Goierri euskalduntzea». Amestea beharrezkoa da, oinak lurrean, bi eskuei txistu eman eta lanari ekinda, noski. 2022an hemen gaude, ez oso eroso, euskarari dagokionez.

Izen aldaketa Gerriko Kultur Elkartea, Gerriko txokoa/liburu-denda/elkartea Lazkaon dagoen arren, Goierriko hainbat herritako bazkidek osatzen dugu. Egia da, zorionez, gaur egun herri askotan daudela euskara elkarteak, baina Gerrikok badu bailara izaera oraindik ere. Elkarlanean, elkarrekin eta elkarrentzat lanean ari gara. Jendea (eta geure burua) janzteko eta entretenitzeko kultur programa zabala antolatzea dugu helburu. Euskara hutsez funtzionatzen dugu eta euskal kultura dugu langai. Oraintxe, bazkide berriak inguratzeko kanpaina martxan daukagu: saltseroa bazara, lagunak gogoko badituzu, adiskide artean orduak labur egiten bazaizkizu, etorkizuna euskaraz irudikatzen baduzu, ideiak borborka badituzu, hitzaldi horixe entzun nahi baduzu, errezeta hori prestatu nahi badiezu lagunei, afaltzera gonbidatu nahi badituzu lagunak (bakoitzak berea ordainduta!)… Horrelako zerbait bazara, edo, hori guztia, zure lekua Gerriko da. Egin zaitez bazkide!


Gaztejira 13 Gazteak ere odol emaile • Josune Gil

2022ko otsailaren 18a • # 455

JOSUNE GIL

Ezkerreko eserlekutik @JosuneGil

Gazteak ere odol emaile Testua: Aitor Garmendia

Argazkia: Gorka Gomez

U

rtean 18.000 odol poltsa inguru behar dira Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, 60.000 emaile inguru behar izaten dira, behin edo birritan odola emango dutenak. Etorkizunean beharrizan horiek asetzen jarraitzeko, funtsezkoa da emaile berriak erakartzea, eta sarritan, gazteei inplikazio eza egozten zaie. Sabin Urzelai Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko presidentearen ustez, baina, errua ez da gazteena: «Arazoa gurea dela uste dut, ez dakigulako gazteengana iristen». Gainera, gehitu du gazteen erantzuna ona izan ohi dela: «Unibertsitateetara, lanbide eskoletara edo enpresetara joaten garenean gazteek primeran erantzuten dute». Horregatik, odol emaileen artean gazteen falta dagoela «topiko bat» dela dio. Datuek ere Urzelairen usteak berresten dituzte. Goierrin, esaterako, odol emaile guztien ia %10ek 23 urte baino gutxiago dituzte, eta %16,5ek 28 baino gutxiago. Gipuzkoako Odol Emaileen presidentearen hitzetan, «proportzioan 18-25 urte arteko odol emaileak gehiago dira, 25etik gorakoak baino». @donantesagreuskadi @DonanteSangrEus

Euskadiko odol emaileen elkartea Webgunea: www.donantes2punto0.eus

Halere, Odol Emaileen Elkarteak gazteengana heltzeko zailtasunak ditu, komunikatiboak batez ere. Urzelairen arabera, ohiko komunikabideak (prentsa, telebista…) erabiltzen dituzte euren mezuak zabaltzeko; gazteak, ordea, «ez dira medio horietan mugitzen». Sare sozialak ere badituzte, baina mugimendu gutxi dutela adierazi du. Horregatik, ideia berrien bila dabiltza.

«Helduen ekitaldi soziala» Bestetik, unibertsitate edo eskola ingurutik ateratzean, orduan bai, gazteen falta sumatzen dela dio Urzelaik. Haren ustez, odol emateetako giroa izan daiteke horren arrazoia: «Helduen ekitaldi sozialak izan ohi dira herrietako odol emateak. Gainera, deialdiak ez dira gaztetxeetan egiten, baizik eta, jubilatu etxeetan, kultur guneetan… helduen toki gisa hartzen diren lekuetan». Horrez gain, gazteen kasuan, odola eman eta etxera joaten direla dio. Helduagoak, ordea, bertan, «hizketan edo ogitartekoa jaten» geratzen dira. Adineko jende asko egotea, gainera, ez da txarra Sabin Urzelairen arabera: «Ez du esan nahi odol emailea zaharra denik, baizik eta gaztetan odola ematen hasitakoek jarraitu egiten dutela». Gipuzkoako Odol Emaile Elkarteko presidentea baikor ageri da etorkizunari begira: «Nik uste dut ez dugula belaunaldiz aldatzeko arazorik izango». Halere, mezu argi bat utzi nahi izan du: «Transfusioa denon eskubidea bada, odola ematea denon ardura da».

Titularrak

K

azetaritza ikasten hasi nintzenean objektibotasunaz hitz egiten genuen askotan. Irakasle batzuek esaten zuten albisteak idaztean, objektibotasuna izan behar zela kontutan izateko garrantzitsuenetakoa. Beste batzuek, ordea, objektibotasuna utopia besterik ez zela. Ni hau uste dutenen artean nago. «Gazteak, etxebizitza erostearen kontra» dio titular batek, baina nik nahiago beste egunkari batek argitaratutakoa: «Gaurko gazteek kobratzen dutenaren bikoitza beharko lukete etxebizitza bat erosi ahal izateko». «Z generazioak ez du semealabarik izan nahi», edo agian baliteke, bigarren horrek arrazoi izatea: «Gazteek ezin dute seme-alabarik izan: soldatek eta bateratze faltak amatasuna atzeratu dute». «Gazteek ez dute igeltsero izan nahi, nahiz eta lana egon». Egia, baina «lan istripuak 250.000 baina gehiago izan dira 2021an» eta gazteek «segurtasuna baloratzen dute» lan-eskaintza onartzen dutenean. Ez dago egi bakarra, baina nik behintzat nahiago ditut errealitate gordinera gerturatzen gaituzten egiak. Ez da pesimismo kontua, egi horri buelta emateko hausnartzera gonbidatzen gaituzten titularrak irakurtzea ondo datorkigu askotan. Eta konponbideak bilatzea, edo arazo horiei buelta eman eta mundua leku hobeago bat bilakatzearen alde egiten dutenei babesa ematea.


14 Ibiltari Itsaso-Alegia ibilbide zirkularra

# 455 • 2022ko otsailaren 18a

Itsaso-Alegia zirkularra

ITSASOKO ONDARE OPAROA BERTATIK BERTARA EZAGUTUZ Testua eta irudiak: Iñaki Gurrutxaga

Itsasok duen ondare natural eta kulturalaren zati bat ezagutzeko aukera ematen du herri kaskoa eta Alegia auzoa lotzen dituen ibilbide honek. Jaitsiera nahiz igoera egoki zaindu eta seinaleztatutako herribideetatik egiten da.

A

uzolanaren ohiturari bizi-bizirik eusten zaion herria da Itsaso. Horren erakusgarri dira, esaterako, herrian egin daitezkeen lauzpabost ibilbideak adierazteko edo herriko ondarea ezagutarazteko lanak: informazio panel txukun eta eguneratuak, eta kolore ezberdinetako zeramika piezekin seinaleztatutako ibilbideak. Lau dira Itsason markatu eta egokitutako ibilbideak; bi kolore berdez –ibilbide berde eta inklusiboak–, eta urdinez –herri kaskoa Kizkitza eta Mandubiarekin lotzen dituena– eta laranjaz beste bana. Azken hori da, Itsaso eta Alegia auzoa lotzen dituen ibilbide zirkularra, Ibiltari honetarako aukeratua. Gidari lanak Pilare Muxikak egin ditu, herriko historia eta istorio ugari dakizkien herritarra. Nahi den norabidean egin daiteke ibilbidea, abiapuntua Itsaso zein Alegia hartuta. Herri kaskoa izan da aukeratua kasurako. Abiatu aurretik herriguneko eraikin eta txokoak ezagutzeko tartea har daiteke: San Bartolome elizako zurezko egituradun ataria, 1300. urtean datatutako sarrera nagusienetan zaharrenetarikoa –hasierako gotiko estilokoa–, Goiko Ostatua edo Kontzeju etxea (udaletxea izana 1962ra arte), eta urte

hartan bertan eraikitako udaletxe berria eta haren azpialdean dagoen Ostatua. Webgunean (itsaso.eus) ondare horri guztiari buruzko informazio zabal eta osatuagoa aurki daiteke.

Herribidean behera Alegiaraino Mendeetan zehar Itsasoko Alegia auzoa eta Itsasoko herrigunea bi herribidek lotu zituzten, harik eta 1934an errepidea egin zuten arte. Kaskotik beherantz abiatuta hasten da ibilbidea, 430 metroko altueran, Alegia 3,2 km adierazten duen geziari jarraituz. Lehen eraikin aipagarriena berehala topatuko du oinezkoak, Oria baserria, ondare historikoartistiko gisa katalogatua. Itsasok 80 baserri ditu, eta horietatik hamar daude Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare zerrendan jasota. Bideari behera segiz, bost minutuan, Goiti baserrira joateko –ogi ekologikoa ekoizten dute– bidegurutzea utzi, eta Egiluze aldera jo behar da. Behean sumatzen da Egiluzeazpi baserria. Langa bat pasatuta ondoren iristen da bertara. Arbel harriz egindako mandio-zubi ikusgarria du, baita ogi labea ere. Bere egunean bolatokia ere izan zuen. Beste langa bat gurutzatu, eta hasierako zatian pinudia den eta gero ha-

Bi orduko ibilbidean, Itsasok duen ondarearen lagin batekin egingo du topo oinezkoak, herribide zainduetan ibiliz

rizti den eremu batera iristen da. Ur-zikinen hodiak pasatzeko egindako lanaren arrastoak agerikoak dira oraindik, baina segituan haiek eskubira utzi eta herribide txukunean egin behar dira Epelde baserria zeneko eremura iristeko 500 metroak. Itsasoko kaskotik leku honetara 20-25 minutuko bidea dago. «Bidegurutze interesgarria da hau», adierazi du Muxikak. Iristerako karobi baten arrastoak daude, eta metro gutxira Epelde baserriaren hondakinak. Oso antzinako etxea da, hareharri landuz egina, iparraldera ematen duten atezar ikusgarriduna. Hegoaldean, berriz, gezileihoa –leiho txiki eta estua–, aurrez aurre duen Epeldeko zubia zaintzeko. «Zubi hau 1600eko dokumentuetan azaltzen da. Ikustekoa da zer egitura duen». Epeldetik bertatik Urbeltza ur


Ibiltari 15 Itsaso-Alegia ibilbide zirkularra

2022ko otsailaren 18a • # 455

KONTUAN HARTZEKO » Itsasoko hainbat datu Goierriko herrigunerik garaienetakoa da Itsasokoa, 430 metrorekin. Etimologikoki, isatsa izeneko landarean du jatorria Itsaso izenak. Zortzi kilometroko kuadro pasa da, eta 165 biztanle ditu. Kaskoan nahiz sakabanatutako dozenaka baserritan bizi dira itsasoarrak. Bost zozkeratan banatuta dago.

Irudian, Itsasoko herri kaskoaren ikuspegia. Eskuinean, Epelde zubia adierazten duen seinalea eta Itsusturriko aska, 1946an egina.

» Itsasoko herri kaskoa sulfatatuen iturburura joan daiteke, baina sorlekua ikusteko uda behar du izan. Bideari behera jarraituz, AHT Abiadura Handiko Trenaren zubia sumatzen da –Errazti baserria zubipean–, eta aurrera eginez, A-636 errepidearena. Hura igarota, Alegiako Madurea ikusten da parez parez, eskubitara Uribar baserri historikoa duela.

Hiru herriren mugarria Alegian Madurako herribidean metro batzuk egin eta gero, eta haren jarraipena den kanalean beste batzuk, Alegia-Uribar bide berdean sartzen da oinezkoa, Argixao edo Santa Lutzi erreka eskubitara dela. Alegiako presa eta kanala bertan daude, eta bi-hiru minutuan iristen da Alegia auzora (210 metroko garaiera). 50 minutu dira ibilbidea hasi denetik. Lehen begi kolpean Madalena eliza nabarmentzen da, 1927an Itsaso, Alegia, Ormaiztegiko eta Gabiriako herritarrek ermita eliz bihurtu zuten eraikina. Iturria du alde batean. Aurrera jarraituz, Albitsu eta Argixao errekek bat egiten duten zubian, Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiria bereizten dituen mugarria dago. Alegiako zabalguneak Erdi Aroan jauretxeek zituzten elementu gehienak igartzeko aukera ematen du.

Bidean atzera egin, eta pilotaleku estalia eta 1976tik auzotarren bilgune den Zelai-Ondo elkartea –garai bateko eskola– eskubitara utzita, hamar minutu Itsasora doan errepidean egin behar dira, Mendibeltz ezkerrera dela. Autobidea egin zutenean galdu zen garai bateko herribide zatia. Ibur zalditegia pasatu eta berehala dago ezkerretara ikur laranjadun ibilbidearen seinalea. Bost minutuan Okinarriko ur-putzuak daude –artifizialak dira, baina biodibertsitate aldetik aberatsak– eta bidean jarraituz Okinarri, bost baserriren arteko mugak adierazten dituen mugarriarekin (320 metro, 75 minutu). Une batez bidea gurutzatu, eta arrasto laranjei segika, herribide txukunean egiten da kaskorako bidea, gutxinakagutxinaka metroak irabaziz. Atin baserriak batetik, bailara barrenean nahiz goenean ikus daitezkeen baserri bakartiak bestetik, harik eta Sarriegi-Txiki eta Sarriegi baserrietara –azken hori ere ondarezkoa, 410 metrora– iritsi arte. Aurrera eginez, ibilbidearen azken zatia, eta kaskora iristerako, itsasoarrek maitea duten Itsusturriko aska. Goendegi zozkerakoak hasi ziren hura eraikitzen, baina azkenean herri osoak jardun zuen lanean. 1946ko data dauka.

San Bartolome eliza, Ostatua eta udaletxea berria, Goiko Ostatua edo Kontzeju etxea, Urkaren oinarria eta Hilerriko gurutzea dira Itsasoko herri kaskoan aurki daitezkeen eraikin eta elementu interesgarrienak. Pott Keramika tailerra ere herrigunean dago.

» Otordua egiteko Ostatua da ibilbide honetan aurki daitekeen taberna bakarra. Plazan bertan dago. Urteko sasoiko produktuei lotutako menua eta karta eskaintzen ditu.

» Iturriak goian eta behean Ibilbidea kaskotik hasi edo Alegia auzotik hasi, bietan iturri bana ditu eskura bisitariak. Kaskokoa Kontzeju Etxearen aldamenean dago, Kizkitzara joateko bidean, eta Alegiakoa Madalena elizaren kontra.

FITXA TEKNIKOA • Iraupena: Bi ordu • Luzera: Sei kilometro • Desnibel metatua: 450 metro • Zailtasun teknikoa: Erraza


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 454 • 2022ko otsailaren 18a

Zinema

Kultur proposamenak Julen Arakama Zinemazalea

‘Her’

A

zken bi urteetan bizitakoa, nolabait ere, Turbo bat izan da, noizbait iritsiko ziren eraldaketak bultzatu eta azeleratu dituen garai bat; urrunago zeudela ziruditenak kolpez hurbilago ikusten ditugu orain. Spike Jonzek zuzendu eta idatzitako Her filma lehenengoz ikusi genuela zortzi urte bakarrik joan dira, baina filma beste begirada batez ikusteko perspektiba irabazi dugulakoan nago. Labur esanda, filmak etorkizun gertu batean kokatzen duen maitasun istorio berezi bat pantailaratzen du. Theodore bere ordenagailuaren sistema eragilearekin maitemintzen da, adimen artifizial aurreratu eta sentiberaz osatua baitago. Joan diren urte apur hauetan, lehen bizitza bustitzen zigun lanbro teknologikoa belaunetarainoko uholde bihurtu zaigu, eta tsunamia bidean dator. Pantaila bitartekari dela etxetik lan egin dugu, haurrek eskola eman dute, juntadizo birtualak egin ditugu lagun eta familikoekin. Lehen elkartasun eta harreman sokak zirenak, hari izateraino ahuldu eta azkenik hariak mozteari ekin diogu, gure oskola gogortuz, eta bertan gotortuz. Horregatik filmak bikain lantzen dituen isolamendua, indibidualismoa, maitatzeko era berriak, errealitatea eta birtualaren Izenburua: Her. Gidoia mugen lausotzea, gizaki izatearen eta zuzendaritza: Spike eta maitasunaren esentzia eta Jonze. Aktoreak: Joaabar, beste begi batzuekin ikusi eta quin Phoenix, Scarlett hausnartzeko modua dugu. Film Johansson, Amy Adams, bikaina, maitasun istorio zoragaRooney Mara, Olivia Wil- rri bat eta hausnarketa gustagarri de. Urtea: 2013. baterako iturri oparoa.

Punk doinuak, Mataderoaren urtemugan Legazpiko Gaztetxeak antolatuta, Mataderoaren 25. urteurrena ospatuko dute asteburuan, hainbat ekitaldirekin. Gaur, Quique Maciasen bakarrizketa saioa izango da, 22:30ean. Bihar, berriz, triki-poteoa egingo dute eguerdian, eta ondoren luntxa. 22:00etan hasiko dira kontzertuak: Ultimos Reyes, The Lio (irudian), Dinamita eta Suizidio Kolektivo taldeek joko dute.

Begiari tranpa egin nahi dion antzezlana gaur, Beasainen Antzerki Garaia zikloaren barruan, Erre Produkzioak taldeak Fake, Begiari tranpa antzezlana aurkeztuko du gaur, Beasainen. Hasieran komedia bat badirudi ere, eraso batek dena aldatuko du. Emanaldia 20:30ean izango da, Usurbe antzokian.

Amerikar doinu tradizionalak, Zumarragan New Orleansetik edo Mississipi ibai ertzetik ateratakoak dirudite, baina gipuzkoarrak dira. Izan ere, amerikar musika jorratzen du Ghost Number talde donostiarrak. Gaur Zumarragan ariko dira, 19:45etik aurrera, Zelai Ariztiko karpan.


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2022ko otsailaren 18a • # 455

Osasuna Noemi Insausti Lopez • Nutrizionista - EUS00304 (Beasain)

Baraualdia

ta idealizatu behar ere. Egia da zenbait kasutan lagungarri izan daitekeela, beti ere ondo egiten bada, noski.

Pertsonaren testuingurua

A

zken urte hauetan, gero eta gehiago hitz egiten da sare sozialetan, telebistan eta abarretan baraualdiari buruz. Baina zertan datza? Gaur egungo moda bat gehiago al da? Baraualdia, janaririk hartu gabe igarotzen den denbora da. Aldizkako baraualdia, berriz, janariak soil-soilik ordu zehatzetan hartzean edo bat-batean otorduren bat ez egitean oinarritzen den elikadura alorreko aukera edo estrategia bat. Elikadura praktika hori ez da duela gutxi sortutako moda bat; lehenago ere egin izan da, gure arbasoek, adibidez, nahiko denbora luzea igarotzen baitzuten otordu batetik hurrengora arte. Gainera, egunerokotasunean (lo egitean), erlijio munduan (ramadana) eta naturan ere (hartzek negua pasatzean) txertatua dago.

Baraualdi mota desberdinak Baraualdien artean mota desberdinetakoak aurki ditzakegu. Ezagunenak TRF delakoa eta aldizkako baraualdia dira. TRFa (Time-restricted feeding ingelesez; elikadura murriztua, alegia) da gehien egiten dena: egunean 8, 16 edo 20 orduz jan gabe egon eta gainontzeko orduetan otordu normalak egitean datza.

Aldizkako baraualdietan, aldiz, 5:2 motatakoak ditugu, batetik; hau da, bost egunez ad libitum (nahi duzuna) jaten da, beste bi egunez barau egiteko; edo bat-batean otorduren bat (gosaria, esate baterako) egiten ez dutenak.

Oso garrantzitsua da pertsonaren testuingurua ezagutzea eta horren arabera praktikan jartzea, ez baita egokia denentzat. Batzuentzat lagungarri izan daitekeen bezala, beste batzuetan guztiz desegokia ere izan daiteke. Noiz ez litzateke erabili behar? Elikadura arazoak dituztenekin, garapen prozesuan daudenekin (haurdunak, haurrak, nerabeak), 1. motako diabetesa dutenekin, dementzia edo agerraldi psikotikoak jasaten dituztenekin edota malnutrizioaren ondorioz pisua irabazi behar duten pertsonekin behintzat ez litzateke gomendagarria izango. Baliteke, ikerketa gehiago egiten diren heinean, etorkizunean beste zenbait kasutan ere erabilgarri izatea, edo alderantziz; horregatik garrantzitsua da ondo informatuta egotea. Egokiena aditu bati aholkua eskatzea izango litzateke.

Profesional kualifikatuarekin Osasungarria al da? Eztabaida handia dago gai honen harian. Badaude guztiz alde daudenak, baita guztiz kontra daudenak ere. Horrelakoetan, zentzuz jokatzea da beti gakoa eta iturri fidagarrien bidez ondo informatzea. Baraualdia ez da deabrutu behar, ez-

Baraualdia profesional kualifikatu batekin egitea ere garrantzitsua dela azpimarratu nahiko nuke, aurretik aipatu dudan bezala mota askotako baraualdiak daudelako, eta ondorio larririk ez izateko prozesuak nola funtzionatzen duen ezagutzea behar-beharrezkoa delako.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 455 • 2022ko oltsailaren 18a

Komikia

Aliritzian

Txofreko ikuskizuna eta Segurako hilketa

G

aur, bazter guztietan ikus badaitezke ere, 1900 inguruan baziren pakete eta enkargu banatzaileak. Madril-Hendaia trenbidea eraiki zenetik, are gehiago. Bere idi parea eta gurdia lagun, Segurako Zerainsagasti baserriko Legorburutar bat aritzen zen horretantxe. Beasainera joan zen batean, idi parea eta gurdia itzainik gabe bueltatu omen ziren Zerainsagastira. «Ezta gauza onik» pentsatuta, ingurukoak berehala jo zuten Beasain aldera. Antzizar parean, jende mordoska sumatu eta hantxe zegoen itzaina zerraldo, lapurreta tarteko, aizkorakadez kolpatuta. Gainean zeraman dirua lapurtzen saiatu, baina alferrik. Ondo ezkutatuta zeraman nonbait. Handik gutxira… Antzizar inguruan ikusi omen zutela eta, haltza mozten aritutako aizkora gorrituren bat topatu omen zioetela eta, Idiazabalgo Eztenaerrota baserriko morroia sartu zuten preso. Lau bat urte geroago, 1904ko uztailaren 24rako, Donostiako Txofreko zezen plazan, zezen

Joseba Telleria Irakaslea eta ikaslea

Antzizar parean, jende mordoska sumatu eta hantxe zegoen itzaina zerraldo

(Huron) eta tigre (Cesar) baten arteko borrokaldia zegoen iragarria. Jendez gainezka zela hasi zen ikuskizuna. Pasaian espreski eraikitako kaiola erraldoi batera sartu zituzten biak. Zezena ari zitzaion gaina hartzen. Halako batean, tigrea atearen kontra jaurti, hau eten, eta bi animalitzarrak itxituratik kanpora atera ziren. Beldurra, izua, histeria eta jendearen noraeza zabaldu zen zezen plaza osoan. Segurtasun indarrak, mikeleteak, animaliei tiroka hasi zitzaizkien. Tigrea akabatzea lortu zuten, baina bala haietako batek baino gehiagok, errebotean nahiz zuzenean, zenbait ikusle ere harrapatu zituen. Bertan, persona bat hil eta hainbat zauritu ziren. Batzuk larriki. Ondorengo egunetan beste hiruk galdu zuten bizia. Haietako batek, hilzorian, bere burua autoinkulpatu zuen Segurako itzainaren hiltzaile material modura. Beasaingo tren geltokiko faktorea zen. Hilketa gertatu eta 4 bat urtera askatu zuten Eztenaerrota baserriko morroia.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.