GoiBerri 452. zenbakia

Page 1

zk. 452 2022ko urtarrilaren 28a www.goiberri.eus

Iritzia Idoia Luzuriaga Garcia. Printze urdinaren berpiztea

03

Elkarrizketa

10-11

Urtzi Arrondo: «Leioa entrenatzea aukera ona da, eta heldu egin diot»

Erreportajea

14-15

Hamar urteko bidea eginda, aurrera begira lanean dihardu GOIBERRI-k

ZIENTZIA LURRERATZEN 04

Lemniskata sare herrikoia, 10 urte dibulgazio lanean


02 Publizitatea # 452 • 2022ko urtarrilaren 28a


Iritzia 03 Idoia Luzuriaga Garcia • Berdintasun aholkularia

2022KO URTARRILAREN 28A

# 452 Argitaratzailea:

Itzain

Printze urdinaren berpiztea

Goierriko Hedabideak SL

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Carlos Mediavilla

G

ure jardunean, hezkidetza saioak egi- Giorginaren instragramera jo nuen. Ia 30 miloi ten ditugunean, amodio erromanti- jarraitzaile ditu. Hortaz, emakume horrek irudi koa eta horren ondorioz sortutako es- batekin lor dezakeen eragina ikaragarria da; betereotipo eta ideiak lantzen ditugu ne- raz, pentsa bere mezua noraino hel daitekeen. rabeen artean. Bizitzaren une batean mutilek Amatasunaren idealizazioa, printze urdinaren eta neskek harremanengatik espero dutena aurkikuntza, irudiaren goraipamena eta iruezaugarri komunak ditu, eta ezin uka daiteke dian oinarritutako zorioneko bizitzaren eraigenero sozializazioaren garroak nondik eta nora kuntza; biografia arrakastatsutzat jotzen denamugitzen diren kontrolaezina dela batzuetan. ren ikur. Handik hona deseroso nabil. KoherenHonetan, komunikabideen eragina ikaragarria tzia falta apur bat sumatzen dut, baino era bereda, eta sare sozialen botere eta gaitasunak beti an, ez dut bere bizitza epaitu nahi, besteak beste, txunditzen, erakartzen eta izutzen nau, modu ez dagokidalako. Baina, hala ere, horrelako mezuek jarraitzaile izango dituen hainbat neskenparekoan. Bada, aurreko batean Netflix plataformak gan izango duten eraginak gure jardunarekin Giorgina dokuseriea estrenaitalka egiten duela sumatzen tuko duela eta, trailerra ikusi dut. Betiko eztabaida zaharkiahal izan nuen sare sozial hotua izan daiteke. Edo antzinako rietako batean. Zur eta lur geraereduen itzulera kezkagarria. tu nintzen, futbolaren izar baEdo dagoeneko hain gaztea ez tekin bizi den neska honen meden feminista baten nahasmezuetako batzuekin. Bere prinna eta hausnarketa antzua. Nitze urdina topatu omen du. re iritzia azalarazten saiatu naiEdurne Zuri eta Mari Errauskizen halako batetan, «bakoitzak nen printze urdinaren zipriztiIdoia Luzuriaga Garcia bere bizitzarekin nahi duena nekin bukatu berri dugunean, egiten du!», entzun dut. Edo Berdintasun aholkularia hara non agertzen zaigun amoahal izaten duena, etorri zait dio erromantikoaren ikurrik niri burura. indartsuena, printze urdina Eztabaida areagotzeko goSare sozialen futbolari batean gorpuztua! goa sartu zait ordea; Giorginari botere eta Trailerrak irauten duen denbodeitu eta hemengo hitzaldi bagaitasunak beti ran bota zituen perlatxo batzuk tera hizlari gisa etor dadila eseta berdintasunaren ikuspunkatzeko grina. Martxoaren txunditzen, tutik sofaren atzaparrak gaine8aren programan koka daiteke. erakartzen eta tik kendu ezinda utzi ninduen. Edozein berdintasunerako udal izutzen nau Petra Delicadoren ikerketaplanaren ekintzen barruan txerta liteke. Edo ez? rako jantzia soinean jarri eta


04 Sakonean Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiaren 10. urteurrena

# 452 • 2022ko urtarrilaren 28a

Erreportajea

ZIENTZIA ETA DIBULGAZIOA IPARRORRATZ

Testua: Ariane Vierbücher

Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak 10 urteko ibilbidea bete du. Jose Luis Etxezarreta eta Jabier Elorza taldearen sustatzaileek urteotako errepasoa egin dute, antolatu dituzten ekintzak gogoratuz.

Z

ientzia. Zerbait harrotza askorentzat, baina dibulgazio egokiarekin edonorentzat erakargarri bihur daitekeena. Goierrin bertan, Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak 10 urte egin ditu lan horretan. Jabier Elorza eta Jose Luis Etxezarreta elkartearen fundatzaileetako bik kontatu dute nola iritsi diren 10. urteurrenera. Goierrin ez zegoen horrelako talde edo elkarterik, Gipuzkoan ere ez, «Catedra de cultura cientifica izenekoa eta horrelakoak bai, baina ez Lemniskata bezalakorik», hasi dira aletzen elkartearen sortzaileak, eta deialdi bat egin zuten. «8-10en bat bildu ginen». 2011n,

urri aldean, hasi ziren bilerak egiten, eta segituan ohartu ziren giharrea egon bazegoela. Taldearen «filosofia» eta «plan estrategiko estiloko bat» egin, denok «ados» jartzeko, «nahiz eta zeuden ikuspegi desberdinak errespetatu», eta ilusioa «hoztu aurretik», segituan jarri zuten «lehen erronka»: 2012ko martxoan egin zuten lehenengo ekitaldia, Beasainen. Erakusketa bat bat izan zen, CAF enpresari buruzkoa. Maketak-eta jasota osatu zuten. «Ez zen erakusketa mundiala izan, baina jendeak ondo erantzun zuen», nabarmendu dute. Lanean segitzeko «kemena» eman zien.


Sakonean 05 Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiaren 10. urteurrena

2022ko urtarrilaren 28a • # 452

Jabier Elorza eta Jose Luis Etxezarreta Lemniskataren sortzaileetako bi, Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan. Gorka Gomez

bailara honek presentzia izan behar» zuela hitzaldietan. Hala, lehenengo urtetik, bertako gazte bat jarri zuten oholtzan, bere esperientzia konta zezan; Itxaro Perez Urzelai ekarri zuten. Perezek, ikerketan egin zituen urte batzuk lanean.Bere lana azaltzeaz gain, beste helburu bat ere bazen: «Garai hartan bazegoenez halako ikuspegi bat, zientzia eta ikerketa zirela ez dakit nongo gauzak, erakutsi nahi genuen hemen ere badagoela hortan aritzen den jendea», kontatu dute. Bigarren edizioan Idoia Goikoetxea antropologoa gonbidatu zuten, bertakoa baita ere, eta hortik aurrera konturatu ziren, «jende pila bat, uste baino gehiago» zegoela bailara honetan ikerketaren esparruan ari zena lanean. Hala, Azaroa Zientziaroa zikloaren barruan, bertako ikerlari eta ekintzaileei presentzia ematen hasi ziren urterourtero, dena, «modu parekidean» antolatuz: «Ekartzen genituen bi gizonezko eta bi emakumezko, ikusarazteko, zientzia guztion esparru bat dela». Hortik aurrera, «zortzi urtez» antolatu dute ziklo hori; orain arteko azkena, hamargarrena, azaroan.

Matematikari beldurrik ez

Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak zientzia herritarrei modu erakargarrian gerturatzeko lana egin du 10 urte bete ditu jada eta bide horretan, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta beste hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditu

Hala, azaroan, lehenengo hitzaldi zikloa egiteko prestatzen hasi ziren; Azaroa Zientziaroa eman zioten izena. Garai hartan, «oso modan» zeuden zientzia asteak, «baina guk ikusten genuena zen, bailara batean, eta nolabait, zientziaren esparruan kulturarik ez zegoen leku batean, astebeteko egitaraua baino hobe zela azaroan zehar banatzea, jendea ez nazkatzeko». Lehenengo edizio hartarako lau hitzaldi egin zituzten, eta aurrera, etenik gabe.

Goierritarren lana zabaltzen Lemniskatako kideek, «lehenengo urtetik kontutan hartu» zuten, «urtero

Zientziaren dibulgazioaren lanean gauza berriak egiteko ekinetik sortu zuten Urtarrila matematikaren bila zikloa. «Pentsatu genuen zein diziplina zen izen gutxien zuena edo beldur gehien ematen zuen, eta hori da matematika», arrazoitu du Etxezarretak. Izan ere, matematikaren inguruan, «jende pila batek daukan esperientzia da sufrimenduarena, eta guk nahi genuena zen sortu gozamenaren ikuspegi bat». Hortik aurrera, urtero, hiru-lau-bost hitzaldi egin izan dituzte, eta bereziki ziklo honetan. «Estatu mailan dagoen jende potente guztia pasatu da edo pasatzeko bidean dago». Hitzaldiez gain, bestelako ekintzak ere ekarri ditu zikloak. Dibulgazioaren bidez, ekintza «oso-oso politak» egin ditu Lemniskatak, «uztartuz matematika eta zinema, matematika eta ma-


06 Sakonean Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiaren 10. urteurrena

# 452 • 2022ko urtarrilaren 28a

«Ikerketaren esparruan, guk uste baino goierritar gehiagok lan egiten duela konturatzeko eta erakusteko balio izan du»

«Dibulgazioaren bidez, ekintza oso-oso politak egiteko aukera izan dugu Lemniskataren 10 urteetako ibilbidean»

Jose Luis Etxezarreta

Jabier Elorza

Lemniskatako kidea

Lemniskatako kidea

rrazki bizidunak, matematika eta musika, edo matematika eta sukaldea...». Zikloari hasiera eman eta urte batzuetara, Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketa jarri zuten martxan. Lemniskatak sortu dituen beste ekimenekin gertatu bezala, hori ere pixkanapixkana errotzen joan da, denborarekin hartu duen garrantzi, maila eta partehartzeak ekimenaren sustatzaileak eurak harritzera heltzeraino. Hainbat pasadizo dibertigarri ere utzi dizkie lehiaketa horrek. «Urtez urte argazki gehiago iristen dira atzerritik, sarri mapan kokatzen ez dakigun tokietatik ere iritsi zaizkigu», kontatu dute irria ahoan . Baina ez da kasualitatea argazki lehiaketa honek horrelako parte hartzea izatea. Lemniskatak urteak daramatza beste eragile batzuekin elkarlanean, eta elkarteko kideek oso garbi dute, kasu honetan, «Argizpi argazki elkarteak lehiaketaren alde egiten duen lan handiaren emaitza» dela hori.

10 urteotako lanaren errepaso honetan, ez da lan makala egin dituzten jarduera guzti-guztien errelatoa egitea. 142 hitzaldi, 28 erakusketa, 5 bisita gidatu, 9 tailer, 190 gonbidatu, milaka ikus-entzule... Unean-unean egin dituzten ekintza horietaz aparte, aipamen berezia merezi dute argitaratu dituzten liburuek. Azkeneko argitalpena elkartearen 10. urteurrenarekin batera iritsi da. Guztira zazpi liburu izan dira, horietako bost, Kaierak bildumaren barruan. 2017an, Beasaingo CAF lantegiak mendeurrena bete zuela eta, Martin Garcia Garmendia eta Juanjo Olaizola taldekideek argazki bilduma bat aurki-

Industria eta enpresa mundua Matematikaz gain beste hainbat esparru landu dituzte. Goierri eskualdeak duen «potentzialitate handienetako bat industria eta enpresa mundua» dela jakitun, bailarako enpresei gonbita egin zieten, erakusketen bidez haien lana gizarteratzeko. CAF enpresaren ingurukoa izan zen egin zuten lehena, ondoren, Orkli, Ampo, Irizar, Hine, Indar... «Izenez guztiontzako dira oso-oso ezagunak, baina zer egiten duten, eta batez ere nola egiten duten, eta zer teknologia erabiltzen duten... Hori erakutsi nahi genuen». Erakusketak hitzaldi batekin borobiltzeko ohitura hartu zuten. Horrela hasi zen, Made in Goierri egitasmoa.

Etorkizunerako ondarea Lemniskata zientzia sare herrikoiaren

tu zuten, «kasualitatez». Argazki horiekin erakusketa bat osatu zuten, testu labur batzuekin lagunduta. Ondoren, planteatu zuten, material horrekin egin zitekeela liburuxka bat, «oso irakurterraza». Horrela hasi ziren Kaierak bildumarekin. «Arrakasta handia izan zuen eta haria bazegoela ikusita, bailarako arkitektoen liburua egin genuen». Ondoren egin zituzten, bailarako intsektuen ingurukoa, Iñaki Mezkitaren eskutik. Laugarrenak, postal zaharrak jaso zituen, Garciaren lana hori ere. Eta azkena, orain gutxi argitaratutakoa; Goierriko argaki zaharrenak izenburuduna. Liburuxka horrek lehenenego argazki kameren garaiko argazkiak biltzen ditu; aspaldi desagertuta zeuden Goierriko baserriak, Igartza jauregia edo Ordiziako harresiaren zati bat, besteak beste. Lemniskatak hariari tiraka jarraitzen du, eta berandu baino lehen, Kaierak bildumak 6. liburuxka kaleratuko dute, Goierriko mugarrien ingurukoa. Jabier Elorza eta Joseba Alonso ari dira lan horretan. Horrenbestez, aurrerago ere izango da Lemniskatako kideekin solasaldia egiteko aitzakia ederra.


Sakonean 07 2022ko urtarrilaren 28a • # 452

«Arrakasta handiena da ekintza bakoitzean jendeak erakutsi duen errespetua»

P

roiektu berri bati bizia ematean zaila da aurreikuspenetan guztiz zehatza izatea. Lemniskata Zientzia Sare Herrikoia sortu zutenean, sekula irudikatu ez zueten puntu honetara iritsi dira: 10. urteurrena bete berritan eta erronka piloa bizkarrean dituztela, urte hauek guztiek utzitakoaz errepasoa egin dute, patxada osoz. Bat bera ere ez dute ahaztu eta hori ere bada meritua. «Joan gara gauzak egiten, gauzetan sartzen eta guztiari eusten, eta azkenean, gauzak ateratzen joan dira», adierazi dute umiltasunetik Jabier Elorza eta Jose Luis Etxezarreta Lemniskataren sortzaileetako bik. Lehen momentutik garbi izan zuten, «zientziaren dibulgazioan, Goierri eta goierritarrei espazio bat ematea» zela helburua. «Beste eragile batzuekin elkarlana egitea, dakitenekin saretzea, interesekoak izan litezkeen gaiak aukeratzea, horiek erakargarri bihurtzea, transmisioa, hitzaldiak hitzaldi soil ez izatea eta horretarako dinamikak sortzea». «Arrakasta da gauden tokira iristea», baina euren-

tzat arrakasta zer den zehaztuz, honakoa gehitu dute: «Arrakasta, antolatzen ditugun ekintzetan, urrutitik nahiz gertutik etorria ere, transmisio ariketa batean, beren denbora eta jakinduria, gu guztiokin konpartitzera etorri direnen aurrean, jendearengandik izan den errespetua. Hori da arrakasta guretzat!». Gaur gaurkoa, «10 lagun» daude guztiz aktibo, baina elkarteak zientziaren zale amorratuak diren 80 bat pertsona biltzen ditu. Hala ere, ateak irekita dituzte kide berrientzako. «Kontutan izan gu ez garela gazte kuadrilla bat» esaten dute barrez. Adinari erreparatu gabe, sarea handitzeko eta sare horri indarrez heltzeko gogoa izan dezaketen pertsona guztiei deia ere zabaltzen diete. Zientziaren dibulgazioan, norberak bere konpromiso maila markatuz, baina orain arte bezala, pauso txikiak bata bestearen atzetik emanez, ibilbidea luzatzea delako duten desio handiena. Infinitora iritsi arte oraindik badelako egitekoa eta zer kontatua Goierritik, goierritarrentzat eta munduarentzat.

Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiaren 10. urteurrena


08 Herri jakintza Ondare immateriala

# 452 • 2022ko urtarrilaren 28a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Trangea: 1. Atea barrutik ixteko egur luze sendoa, aldenik alde zeharkatzen dena, bi muturrak hormako zuloetan finkatzen zaizkiona. Aldaera: tranka. 2. Errotaren zurezko pieza, alea errotarrira botatzen duena, hots bereziz.

«Inozoa hor nonbait bizi da; azkarra, guztien bearrean izaten da»

2003-1-23. Ormaiztegiko tren zubia monumentu izendatu zuen jaurlaritzak. 1976-1-25.Joxe Migel Iztueta ‘Lazkao Txiki’-ri omenaldia egin zioten Balda frontoian, Donostian. 1988-2-2. Urolako Trena itxi zuten.

Buruari zenbat eta buelta gehiago eman, orduan eta behar, zalantza eta kezka gehiago. Argitasunik ez duenak, ez du ikusten; eta beharrik ere ez.

Ondare immateriala

Martopilen ongietorri erritua Jose Inazio Mendiguren eta Nikolasa Aranburu, seme-alabez inguraturik, Ezkioko Igartubeiti baserriko sukalde zaharrean, 1925 inguruan. Igartubeiti Museoa

Baina, bi horien tartean, martopilen zeremonia egiten zuten emakumeek, jaio berriaren etxean.

Bazkari moduko askaria

Testua: Aimar Maiz

A

spaldiko ohitura soziala izan da euskal herrietan martopilena. Haur bat jaiotzen zenean, ama erditu berria agurtzera eta umeari ongietorria ematera auzoko emakumeak biltzen ziren, haien etxean. Gizarteko beste estamentu batzuetan aurkezteko eginbehar batzuk izaten ziren bezala —bataioa edo elizan sartzea, adibidez—, emakumeei bakarrik erreserbatutako juntadizoa zen. Goierri aldean martopilak esaten bazitzaion ere, beste leku batzuetan atsolorrak, bataio-bazkari (Elizondo) edo martogiak ere deitzen zioten. Martopil izena, Koldo Mitxelenaren arabera, gaztelaniazko ‘parto’(erditze) eta ‘opil’ hitzen baturatik eratorria zatekeen, ziurrenik: parto-opil.

Ume bat jaiotakoan, ahalik eta azkarren bataiatzea izaten zen familiakoentzat lehenbiziko funtzioa. Etxean izaten zirenez umeak, amak ezin izaten zuen orduan bataiatzera joan. Aita-ama pontekoen zeregina izaten zen, nagusiki. Haurra gauean edo goizean jaio bazen, askotan egunean bertan eramaten zuten elizara, apaizak bataia eta inskriba zezan. Bestela, beranduenera hurrengo egunean. Udaletxeko jira egiteko ere aprobetxatzen zuen aitak, baserria herritik urruti baldin bazegoen, Erregistro Zibilean ere inskribatzeko (1871n hasi zen errolda hori). Amarekin egiten zen beste tradizio bat elizan sartzea deritzona zen. Erditzetik osatutakoan, jaio eta berrogei egunera, ama umearekin elizkizunera lehenbiziko aldiz joaten zenean egiten zuten. Otoitz batzuk egiten zituzten.

Funtsean, otordu bat izaten zen martopilak. Auzoko emakumeak –eta emakumeak bakarrik — joaten ziren, arratsalde batean, meriendatzeko. Baina ez zen edonolako askaria: «Txahal okela, oilaskoa edo horrelakoren bat saltsan, txokolatea eta gailetak loidirekin (ardo goxoa) izan ohi zen menua», gogoratu eta idatzi zuen Patxi Iraola bertsolari zenak Naizen apurra liburuan (Auspoa, 2009), martopilei eskainitako atalean. Jaio berriaren etxekoen ardura zen bisitariak hartzea eta askaria ematea. Gerra ondorengo urteetan, buruhaustea gehiago, zegoen eskasiagatik. Iraolak 1939 eta 1941ean eurenean egindako martopilez dihardu: «Orduan miseria handia zegoen bazterretan, eta, besteak beste, dirua izanda ere erosi ezina. Gure aita zenak inguratu zuen nonbaitetik okela puskaren bat: hura pertzean patata kaxkarrekin gisatu eta halaxe prestatu zuten merienda. Ez dakit zenbat emakumezko izango ziren, baina dezente bai: guk nahiko sala handia genuen, eta uste dut gehientsuena bete zela». Gero, hitz-aspertu oparoarekin osatzen zuten ongietorri bilkura.


Bertsoa • Kate motzean 09 Antton Fernandez Lasa • Loli Gonzalez Garate

2022ko urtarrilaren 28a • # 452

Gaiak hala dio

Kate motzean Loli Gonzalez Garate • Jubilatua

«Seme-alabei Laboaren musika jartzen genien» Antton Fernandez Lasa

Gaia: ‘Goierri, Explore San Sebastian region’ Neurria: Hamarreko txikia Doinua: Agur sagar beltzaran Gure_herriek hurbildu asmoz turismora, publizitaterako nolako ganora, Donosti_hitza dakarte Goierrin ondora, ta zera pentsatu det nik nere kolkora: Gipuzkoa Donosti baino gehiago da. Baldin turismoaren B alde ospela bada lan prekario, soldata krudela, okindegia zegon etxean hotela, ezin alokatua bizitzeko gela... turistak Donostian gera daitezela!

Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Loli Gonzalez Garate Ordizian jaio zen, baina duela 16 urte Zerainera joan zen bizitzera senarrarekin. «Natura, baserri, lana eremu... bila etorri ginen. Zerain herri eredugarria iruditzen zitzaigun eta oso gustura gaude hartutako erabakiarekin. Hemengo jendea oso jatorra da eta harrera bikaina egin ziguten». Erretiroa hartu aurretik Orkli enpresan lan egin zuen, eta egun baratzea, fruta arbolak eta loreak zaintzea dira bere lanak. Baita herriko ekitaldien antolaketan eta ekitaldi horietan parte hartzea ere. Zerainlabeko eta Antolar jubilatuen elkarteko kidea da.

Pelikula edo telesail bat? Tomates verdes fritos eta Cadena perpetua. Musika talde bat edo musikari bat?

HURRENGOA » Bertsolaria: Nerea Elustondo Plazaola Gaia: Eskean

Mikel Laboa. Seme-alabei Mikelen musika jartzen genien haurrak zirenean.

Abesti bat? Txoria txori.

Kolore bat? Gorria.

Oporretarako toki bat? Pirinioetara joateko ohitura dugu.

Zer gosaltzen duzu? Fruta plater bat, olo katilu bat eta tostada etxean egindako marmeladarekin.

Zein izan da zure bizitzako egun bereziena? Bere gorabeherekin, guztiak dira onak.

Jaso duzun opari bereziena? Hiru opari oso berezi jaso ditut. 60 urte bete nituenean seme-alabek elkarrekin bizitako une politenak papertxoetan idatzi zituzten eta pote batean sartu. Bizi Potea deitu zioten. Bestalde, jubilatu nintzenean, lankideek bideo bat egin zuten. Senarrak egindako lehen oparia ere berezia izan zen: Landetan jasotako egur batean aurpegi bat margotu zuen.

Zerainen biziko ez bazina... Ordizian. Jendearekin egotea gustatzen zait eta bi herrietan lagunak ditut.


10 Elkarrizketa Urtzi Arrondo • Leioa futbol taldeko entrenatzailea

#452 • 2022ko urtarrilaren 28a

Elkarrizketa Urtzi Arrondo Leioa futbol taldeko entrenatzailea

«ETORKIZUNEAN PENTSATZEA BAINO HOBEA DA MOMENTUAN DAUKAGUNA BALORATZEA» Testua eta argazkia: Loinaz Agirre

Urtzi Arrondok (Beasain, 1980) ia bizitza osoa darama futbolari lotua. Beasain taldean infantiletan hasi eta mailaz maila, jaioterriko taldean 22 urte egin zituen. Futbolari lehenengo eta entrenatzaile ondoren. 2. B mailako Gernika entrenatzeko utzi zuen bere «bihotzeko taldea» 2018an. Antiguokon beste bi urte egin ondoren, orain Leioa taldea entrenatzeko ardura hartu du.

Urte berriarekin, talde berria. Berriz ere Bizkaira joan zara. Leioa taldera. Bai, hala da. Donostian, Antiguokoko jubenilen ohorezko mailako taldea ari nintzen entrenatzen 2020tik, baina batbatean aukera sortu da, espero gabe eta bilatu gabe. Niretzako aukera ona dela uste dut eta horretxi heldu diot.

Hirugarren Mailako taldea da. Talde batek denboraldi erdian entrenatzailea aldatzen duenean, emaitzak nahi bezain onak ez zirelako izaten da normalean. Iaz 2. B mailatik jaitsi ziren 3. Mailara.

Beraiek espero baino okerrago daude. Erdiko postuetatik behera, baina erdi aldean. Leku arriskutsu horietatik ateratzea da helburua, eta gero ikusi egin behar. Erosoena denboraldia bukatutakoan aldaketak izatea da, baina horrela suertatu da eta ezin izan dut Leioaren aukera pasatzen utzi. Orain sartzea tokatu zait, ez zait tokatu inoiz ere denboraldi erdian talde batean sartzea. Egia esan, jokalari asko ezagutzen ditut. Sarrera ona izan da, eta nahiko intentsoa izan da. Lehenengo bi partidak irabazi egin ditugu.

Beasainen aurka ere jokatuko duzue, beraz. Bai, ligako azkeneko partida izango da. Duela gutxi jokatu zuten elkarren aurka Beasainen, lehen itzuliko azken partida izan zen. Espero dut partida horretara bi taldeak behar adina punturekin iristea.

2018an utzi zenuen zure «bihotzeko taldea», Beasain, eta entrenatzaile bezala, beste aurrerapauso bat eman zenuen Gernika taldera joanda. Lanean eszedentzia hartu eta entrenatzaile bezala apustua egitea erabaki zenuen, 2. B mailan estreinatu zinen... Zein balorazio egiten duzu? Erabakiak hartzen direnean gauza guztiak mahai gainean jartzen dira eta erabaki zuzena izaten da, nahiz eta gero gauzak hobeto edo okerrago joan. Baina oso gustura geratu nintzen. Egia da ki-

rol mailan, 2. Btik 3. mailara jaitsi egin ginela. Ez genuen urte txarra egin geneuzkan baliabideekin. Hurrengo urtean 3. mailan nahiz eta ez ginen gaizki hasi, klubean beste kontu batzuk pasatu ziren eta aldaketak izan ziren. Pena izan zen zikloa ez bukatzea eta urte erdian handik atera behar izatea. Egia esan, han bizitakoarekin eta han egindako harremanekin oso-oso gustura geratu nintzen.

Gernikan urte eta erdi egin ondoren, Antiguokon jubenilekin aritu zinen ondoren, jokalari gazteagoekin. 2020an Antiguokoko aukera atera zen. Beste esperientzia bat izan da, oso polita. Jokalari hain gazteekin aritu gabe nengoen. Maila polita da, jubeniletan maila gorena da Espainia mailan, Reala, Athletic, Eibar, Alaves eta Osasuna daude maila horretan. Iaz ez ziguten utzi urrian jokatzen hasten eta urtarrilean hasi ginen, eta dena oso konprimituta izan genuen. Oso gustura egon naiz. Gazteek beste kezka batzuk dituzte...

Gazteen helburua talde handi batera iristea izango da. Gazteak maila horretan ilusioarekin egoten dira, Antiguokon daude eta aukeratutakoak dira, maila horretan Gipuzkoan hiru talde bakarrik geunden: Reala, Eibar eta Antiguoko. Jende askok ez dauka aukera maila horretan jokatzeko eta hor dagoena bertute batzuk dituelako dago.


Elkarrizketa 11 Urtzi Arrondo • Leioa futbol taldeko entrenatzailea

2022ko urtarrilaren 28a • # 452

Futbolari gazteak indartsu datoz, Beasainen behintzat, harrobi ona dago. Beñat Turrientes Realeko lehen taldearekin ari da, Aritz Aldasoro bigarren taldean... Beñatek bide luzea dauka, Aritz bigarren mailan egonkortuta dago... eta Aritz Elustondo ere finkoa da azken urteetan Realean. Beasain nahiko ondo ordezkatuta dago Realean.

Ia bizitza osoa futbolean daramazu. Beasainen, 22 urte egin zenituen, infantiletan jokatzen hasi eta ia eskailera maila guztietatik pasatuz. Lau urtez izan zinen lehenengo mailako entrenatzaile... Zer da zuretzat futbola? Txikitatik asko gustatu izan zait. Futbolean jokatzen duzunean helburua ez da izaten entrenatzailea izatea, futbolean jokatzea baizik. Baina futbola bukatzen denean, tarte bat egoten da, eta orduan entrenatzaile izateari heldu nion. Etorriko da egun bat topea egingo dudana.

Zein duzu ametsa entrenatzaile bezala? Ez dut horretan pentsatzen. Oraingo garaiak asko erakutsi digu egunetik egunera bizitzen, momentukoa gozatzen, familiaz gozatzen eta askoz gehiago ez. Etorkizunean pentsatzea baino hobea da momentuan daukaguna baloratzea eta bide hori gozatzea.

Beasaingo lagun arteko areto futbolean ere urte askoan aritutakoa zara... Lau bat aldiz irabazi genuen. Gustura ibiltzen ginen. Beti esaten dugu, azkeneko txapeldunak gu garela, Zintzharri taldea. Pandemia aurreko txapela guk irabazi genuen.

Azkeneko urtea izan zela esan zenuten orduan. Borobila atera zitzaigun. Penaltietara irabazi genuen. Ea aurten finala jokatzen den. Egun polita izaten da festetan. Kuadrillen egunari hasiera emateko plan polita da.

«Ligako azken partida Beasainen aurkakoa izango da; espero dut bi taldeak behar adina punturekin iristea» «Antiguokon nengoen entrenatzaile eta Leioako aukera bat-batean sortu da, espero gabe eta bilatu gabe»


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 452• 2022ko urtarrilaren 28a

Erretratua

ITZALPEAN

Ainitze Arretxe Segura

9-10 urte inguru izango ditut argazki honetan. Ezker aldetik hasi eta lehenengoa naiz. Urteberri egunean etxekoei aurkeztutako antzezlaneko argazkia da. Ainitze Arretxek utzia

M

akina bat larunbat eta igande arratsalde elkarrekin pasatakoak gara. Argazki hau horren lekuko. Segurako gure baserrian, lehengusuok, hamaika kontzertu, antzerki, festa... egindakoak gara. Honako hau, urte berri egunean etxekoei aurkeztutako antzezlana da. 9-10 urte inguru izango ditut argazki honetan. Ezker aldetik hasi eta lehenengoa naiz. Gure guraso eta aiton-amonen gazte garaiko jantziak soinean; bateko sorgin, besteko atso, sukaldari edo garbitzaile, arratsalde-iluntze dotoreak pasatzen genituen. Horiek bai oroitzapenak! Lotsa eta beldurra, artean oso ongi zer ziren ere ez genekiela, gure nahi eta desioen eraginpean jolas egiten genuen. Nire saltsan ibiltzen nintzen eskolako kultur asterako prestatzen genituen antzezlanetan ere. Aske sentitzen nintzen, eta egiten nuen horretan konfiantza nuen. Neure baitan nabari nuen,

beste pertsonaia baten larruan sartuta, publikoa erakartzeko barne indarra. Egia esan, ez dakit trebetasun handiegirik izango ote nuen edo ez antzezle izateko baina gozatu behintzat egiten nuen. Ez al da ba hori gehien axola duena? Umetan horixe esaten ziguten, garrantzitsuena ondo pasatzea zela.

Handitzean, beldurrak eta lotsak Handitzen eta helduz goazen heinean, zenbait txikitako amets, desio, abilezia itzalpean geratzen dira. Zerbait gaizki ateratzeko beldurrez, lotsatuta, oroitzapenen kutxan betirako gordeta gisan. Niri izugarrizko pena ematen dit. Nire lantokian, egunerokoan ikusten dut haur txiki eta gaztetxoek duten berezko sormen gaitasuna. Ederra da! Altxorra esango nuke! Pixkanaka, ordea, txikitan egiten genituen gauza gustukoenak atzean uzten ditugu, gizartearen gehiengoak egiten ez dituenak direlako... ardi beltza sentitu nahi ez eta...

Denok gara jaiotzez sortzaile. Batzuek besteek baino garatuago izango dute akaso, baina denok gara talentudunak, biologikoa da. Tamalez, errealitatea bestelakoa da. Gure burua gutxiesten ikasten dugu, inportantziarik ez ematen, eta gure gaitasun sortzailea mugatzen dugu eta digute. Mugak, ordea, pausoa ekar dezake eta bide horretatik sormena sustatu behar dugu, horretarako giro eta espazioak sortu. Inoiz ez da berandu, armairua ireki eta irudimenez berriro janzteko. Sortzeak arrisku bat dakar eta maiz gizartean aurretiaz dauden sinesmen eta arauak urratzea ekar dezake. Sormena askatzeko, hainbat kontzeptu eta jarrera desikasi behar ditugu.

Sormena, barne askatasuna Azken finean, sormenak barne-askatasunarekin du zerikusia. Kartzelan preso egon zaitezke eta sortzen jarraitu, eta kalean egon baina zeure buruaren kartzelaria izan zaitezke.


Gaztejira 13 Aritz Markotegi Zubillaga • Maddi Erauskin

2022ko urtarrilaren 28a • # 452

«Beharrezkoa ikusten dugu kalera ateratzea» ARITZ MARKOTEGI ZUBILLAGA • GKS Goierriko kidea

MADDI ERAUSKIN

Norabide egokian ote? @maddi_erauskin

Testua: Aitor Garmendia

Arrisku bidean murgildurik

A

ritz Markotegi Zubillaga (Legazpi, 2000) Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) kidea da. Azken asteetan zenbait ekintza antolatu dituzte Goierrin, eta bihar Euskal Herri mailako manifestazioak egingo dituzte Bilbon eta Iruñean. Bilbora joateko autobusak egongo dira Goierritik.

O

Zein izango da manifestazioetako aldarrikapen nagusia? Aldarrikapen nagusia gazteriaren pobrezia eta eskubideen urraketa salatzea da. Beharrezkoa ikusten dugu kalera ateratzea eta gure antolakuntza hobetzen joatea egungo errealitatea borrokatzeko. Manifestazioa Burgesiaren diktadura gelditu! lemapean egingo dugu. Halere, aldarrikapen nagusi horren barruan beste zenbait daude. Ofentsiba ekonomikoa eta politikoari aurre egitea, esaterako. Bizitza garestitzen ari da, eta ongizate estatua desagertzen ari direla ikusten dugu. Goierriko bidesariaren ezarpena da horren adibide garbia, baita osasungintzaren kolapsoa ere.

Beraz, aldarrikapen bat baino gehiago bilduko ditu manifestazioak. Bai, ez da bat-batean sortutako manifestazio bat. GKS, pandemiaren hasieratik, burgesiaren ofentsiba borrokatzen hasi zen eta zenbait borroka prozesu abiarazi genituen Euskal Herrian zehar. Larunbatekoa, ordea, lehen manifestazio nazionala izango da, borroka horiek guztiak barne biltzen dituena.

Aurretik lanean aritu zarete. Zer moduz joan dira prestakizunak? Urte hasieran asanblada irekiak deitu genituen Goierriko zenbait herritan. Aurrerago, joan den larunbatean, Ataunen eta Zumarraga-Urretxun hitzaldiak

egin genituen. Horrez gain, propaganda politikoa egin dugu eskualde guztian: pankartak, kartelak… Orain, komunikabideekin lanean ari gara.

Joan den asteburuan zenbait ekintza antolatu zenituzten. Zein da egindako balorazioa? Lehenik, Urretxuko kultur-etxean hitzaldi bat egin genuen pobrezia eta kontrol sozialaren ingurukoa. 30 bat lagun elkartu ginen eta balorazio oso positiboa egin dugu. Aurretik, Ordizian eta Beasainen propaganda politikoa egiteko elkarretaratzeak egon ziren. Arratsaldean, duatloia egin zen Ataunen, bizikletan eta korrika. Iluntzean, Ataunen bertan, kontzertuak egon ziren, manifestaziorako autobusen gastuak ordaintzeko. Oso gustura geratu ginen eta eskerrak eman nahi dizkiegu musika taldeetako kideei. Goierri osoko jendea bildu zen eta kanpoko hainbat ere bai.

Elkarrizketa osoa: www.goiberri.eus

micron izanda 2022 arekin batera guztiok ikasi dugun lehenengo hitzetakoa... Beste urte batez, urte hasiera garratza izan da, hotza eta desberdina. Urtezahar gauerako langostinoak, urdaiazpikoa edo mahatsak, antigeno testekin ordezkatu ditugu, inguruko botika guztietan sekulako ilarak sortuz. Horrek jende artean ezinegona sortu du, sekulako estresa! Kutsatzeko arriskua dela eta, tabernarien ezjakintasuna, gazteen aisialdia dela medio. Azken honetaz mintzatu nahiko nuke. Gobernuak, egoera ikusita eta Covid kasuek gora egin ez dezaten, arau berriak ipini ditu. Tabernen kasuan esaterako, 01:00ak arte irekitzea izan da... eta horrekin gaueko aisian beste oztopo batzuk etorri dira. «Orain nora?, Behin ordu hontararte irekita, ze axola du goizeko laurak arte irekitzeak?». Gazteak kexu dira! Baina ez da kexa kontua bakarrik, ordu horretan tabernak ixteak, beste arazo bat dakar, eta larria gainera. Jendeak, trago batzuk gainean, gainerakoak non elkartuko diren asmatu ezinda, toki hobeago baten bila edo etxera buelta nola egin jakin gabe… Autoa hartzeko hautua egin du. Horrek dakarren arriskua kontuan hartu gabe eta ondorioak neurtu gabe. Beraz, non dago balantza? Covida uxatu nahiak arazo larriagoetara al garamatza agian?


14 Erreportajea GOIBERRI aldizkariak 10 urte

# 452 • 2022ko urtarrilaren 28a

Goiko irudian, GOIBERRI aldizkariaren sorrera iragartzeko erabili zen kanpainaren irudia. Behean, mantxeta berriaren iragarpena.

Erreportajea

HAMAR URTEKO IBILIA Lehen hamarkada osatu du GOIBERRI aldizkariak, ‘Goierritarra’ eta ‘Otamotz’ agerkarien baturatik sortu zen astekariak. Harrezkero 452 zenbaki kaleratu ditu, eta dozenaka elkarrizketa eta erreportaje. Aldizkariaz duten iritzia eman dute hiru harpide beteranok.

Testuak: Iñaki Gurrutxaga

A

tzeak erakusten du aurrea nola dantzatu». Horixe egin zuen Goierriko Hedabideak taldeak 2011ko udaberrian. Goierri beheko udalerrietan zabaltzen zen Goierritarra aldizkaria eta UrretxuZumarragako Otamotz bateratzeko prozesuari ekin zion. Lehenak 22 urteko bidea egina zuen ordurako, bigarrenak 15ekoa. Bi agerkari horien ondarea hartu, zegokien balioa eman, eta 2012ko urtarrilaren 31n Goierri osoko ehunka etxetara iritsi zen aldizkari berria zabaltzen hasi zen astero: GOIBERRI. Ezin konta ahala elkarrizketa eta erreportaje kaleratu ditu harrezkero. Orain bi urteko martxoaren 6an itxuraz eta mamiz aldatzeko urratsa egin zuen aldizkariak, eta harrezkero ez du bide samurra izan, baina harpide, iragarle eta laguntzaile sare zabal bati esker bidea egiten jarraitzen du.

GALDERAK

1 2 3 4

Noiztik zara aldizkariko harpidedun edo iragarle? Aurrez ‘Goierritarra’ edo ‘Otamotz’-eko harpidedun edo iragarle izan al zinen? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio zure ustez euskarazko prentsak eskualdeari? Eta euskararen normalizazioari?

Zein da gustuen irakurtzen duzun atala? Zergatik? Eta zer ematen duzu faltan? Aro digitalaren garai honetan, aldizkaria paperean jasotzea beharrezkoa dela iruditzen al zaizu?

Maritxu Dorrontsoro Harpideduna (Lazkao)

«Elkarrizketak eta erreportajeak gustatzen zaizkit bereziki» 1 Goierritarra sortu zenetik izan naiz harpidedun. Gogoratzen naiz hasieran udal guztietara biztanleen araberako diru kopuru bat eskatzen zela proiektua aurrera atera ahal izateko, euskararen alorrean beti diruz eskas ibili izan garelako. Ondoren G OI B ERRI etorri zen eta harpidedun izaten jarraitzen dut.


Erreportajea 15 GOIBERRI aldizkariak 10 urte

2022ko urtarrilaren 28a • # 452

2 Euskal Herrian bizi garenez, eta euskarak euskaldun egiten gaituenez, eskualdeko albisteak horrela jasotzeak garrantzi handia du. Irakur erraza izan behar du eta horrek berak lagundu dezake normalizazioan. 3 Orokorrean dena atsegin dut, baina bereziki, elkarrizketak eta erreportajeak gustatzen zaizkit. Hala ere, herrietako historiari buruzko erreportaje gehiago sartuko nituzke edo desagertu direna enpresa esanguratsuak, desagertu diren etxeak... Uste dut horrek herriei buruzko ezagutza zabaltzen lagunduko lukeela. Badakit miaketa lan bat eskatzen duela, baina bada ekarpen bat nik gustura hartuko nukeena. 4 Niri gehiago gustatzen zait oraindik ere paperean jasotzea, nahiz eta gero eta gehiago digitalera joan. Badakit digitalean azkarrago eta merkeago lortzeko aukerak daudela, baina adin batetik aurrera oraindik ere paperean nahiago dela iruditzen zait. Gazte jendea aro digitalean jaio da eta errazago moldatzen da horretara.

Marijo Irazustabarrena Iragarlea (Eguzki, Beasain)

«Oraindik ere asko eta asko gara paperean irakurriz gozatzen dugunok» 1 Goierritarra aldizkariarekin hasi nintzen orain dela hogei urte baino gehiago, bai irakurle modura bai iragarle modura. Inguruko herrietakoa gaiak eta albisteak lantzen zituen aldizkari bat edukitzea garrantzitsua iruditzen zitzaidan. Horrez gain, euskaraz irakurtzen hasteko modu bat izan zen, gure belaunaldiko jende asko bezala ez bainengoen horretara ohituta. 2 Orain normala iruditzen zaigu euskarazko aldizkari eta egunkari bana edukitzea, baina orain hamarkada batzuk ez zen hala. Lantalde guztia zoriondu nahi nuke horrelako proiektu bat martxan jarri eta eusteagatik, pentsatzen baitut ez zela batere erraza izango.

3 Aldizkaria bere osotasunean gustatzen zait. Aspaldi ikusi gabeko jendea azaltzen da, eta hori asko gustatzen zait. Elkarrizketak entretenigarriak dira, eta erraz irakurtzekoak. 4 Aldizkaria eskutan izatea garrantzitsua iruditzen zait. Oraindik ere asko eta asko gara paperean irakurriz gozatze dugunok, izan liburua izan aldizkaria. Eta ez dugu ahaztu behar adineko jende asko dagoela ordenagailuarekin eta sakelakoekin ibiltzen ez dena, eta aldizkaria irakurriz entretenitzen dena.

Jexux Mari Alberdi Euskara teknikaria (Urretxu)

«Tokiko komunikabideak estrategikoak dira euskara normalizatzeko bidean» 1 GOIBERRI aldizkaria sortu zenetik naiz harpidedun, izan ere horren aurretik Otamotz aldizkarikoa ere banintzen. Gainera, lan egiten dudan erakundea ohiko iragarlea da GOIBERRi-n. Goierritarra naiz, eta aldizkari honek Goierri osoko berriak, erreportajeak, elkarrizketak eta beste irakurgai asko eskaintzen die irakurleei. 2 Albiste interesgarriak euskaraz irakurtzeko aukera paregabea ematen die euskal prentsak eskualdeko herritarrei, are gehiago Goierriko Hitza-k edo GOIBERRi-k, baita otamotz.eus atari digitalak ere. Hori baino ekarpen hoberik? Komunikabideen arloa estrategikoa da euskararen normalizaziorako. 3 Elkarrizketaren atala gustura irakurtzen dut, bere argazki eta karikatura ederrekin. Elkarrizketa sakonak agertzen dira, eta jende ezberdina ezagutzeko aukera ematen du horrek. 4 Aro digitalean gaude, bai, baina oraindik ere esango nuke jende asko dagoela paperean irakurtzeko ohitura duena. Nik neuk, lanagatik, ordu dezente pasatzen ditut pantaila aurrean irakurtzen, baina hortik kanpo paperean nahiago. Nire ustez, beharrezkoa da aldizkaria paperean.

‘GOIBERRI’-REN SORRERA Goierri beheko ‘Goierritarra’ eta Urretxu-Zumarragako ‘Otamotz’ aldizkarien baturatik sortu zen GOIBERRI aldizkaria orain 10 urte. 2012ko urtarrilaren 31n kaleratu zuen lehen zenbakia.

» ‘Goierritarra’ aldizkaria 1989ko azaroa. Goierritarra euskarazko aldizkari orokorraren izaera hartu zuen hilabetekaria izan zen sorrera garaian. Aldizkaria sortu zen aurrena, eta gero, Goierritarrak Kultur Elkartea. Hasierako urte haietan doan banatzen zen. 1993ko maiatza. Goierri beheko 18 herrietako kronikak argitaratzen hasi zen, kolaboratzaile sare zabal baten laguntzaz. Urte hartako abenduan hilabetekari izatetik hamabostekari izatera pasa zen. 2002ko otsaila. Irakurleei borondatezko kuota bat ordaintzeko eskatu zion. 2004ko urria. Goierriko Hitza-ren sorreran parte hartu zuen, eta herrietako kronikak egunkarira pasatu ziren.

» ‘Otamotz’ aldizkaria 1993-1995. 1993ko irailean 0. zenbakia publikatu ondoren, 1995eko urtarrilean kaleratu zen Otamotz aldizkariaren lehen zenbakia, Zintzo-Mintzo euskara elkartearen ekimenez. Lau orrialde zituen. 3. zenbakian 8 orrialdera pasa zen. 1996ko maiatza. Azalean kolorea sartu eta 16 orrialde izatera pasa zen. 2004ko urria. Goierriko Hitza-ren sorreran parte hartu zuen, baina aldizkariari bere horretan eutsi zion hein handi batean. 100. zenbaki berezia atera zuen.

» ‘GoiBerri’ aldizkaria 2011ko udaberria. Goierritarra eta Otamotz aldizkariak bateratu, eta Goierriko osoko 22 udalerrietan zabalduko zen aldizkari bat sortzeko prozesua hasi zen. 2012ko urtarrilak 31. GOIBERRI aldizkari berriaren lehen zenbakia atera zen, astekari bihurtuta eta 16 orrialdekoa. Legazpik aldizkari aldetik zuen hutsunea ere betetzen zuen argitalpen berriak. 2019. urtea. Aldizkaria berritu eta itxuraz aldatzeko barne hausnarketa egin zuen erredakzioak. 2020ko martxoak 6. Zortzi urteko ibiliaren ondoren, GOIBERRI aldizkari berrituaren lehen zenbakia atera zen, 365.a. 2022ko urtarrilak 28. Esku artean duzuen aldizkaria publikatu da, 452.a.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 452 • 2022ko urtarrilaren 28a

Telesailak

Otsailak dakarrena Aratz Albisu Telesail zalea

Telesail laburrak

D

enok pentsatu dugu noizbait telesail batzuk gehiegi luzatu dituztela, diruari kalitateari baina garrantzi handiagoa eman diotela. Askotan zazpi ataletako telesail batek gehiago asetzen gaitu hamaika denboralditako batek baino. Gertuko adibide bat ematearren, ETBn euskaratuta eman zuten Bikia (Tvin). Horregatik, denboraldi bakarreko telesail laburrak dakarzkit oraingoan. Years and years (Urteak eta urteak). Aspaldian ikusi dudan serie hoberena da, oso gertuko etorkizun distopiko bat erakusten du, baina gure etorkizunari begira zaudela irudituko zaizu daukan errealismoagatik eta gertakizunengatik. 6 ataletan 15 urte igarotzen badira ere, ez dira dirudien bezain arin pasatzen, eta pentsarazi egingo dizu. It’s a sin (Bekatu bat da). Bekatu benetan gozoa honakoa, aurrekoaren idazle berbera baitu, Russell T Davies. Londresko lagun talde bat da protagonista, Hiesa zabaltzen hasi zen garaikoa. Ikusleen sentimenduekin jolasteko daukan gaitasunagatik mukizapiekin ikustea gomendatzen dut, baina azken finean hori da intentzioa, garai hartako sufrimendua transmititzea. Veneno(Pozoia). Nola ahaztu Espainiatik irten den miniserierik hoberena. Cristina La Veneno Ortiz, horren ezaguna den izenaren atzeko pertsona, telebistako pertsonaiaren atzean dagoen historia eta isilduak izan diren horrenbeste pertsonen historia, dena 8 ataletan. L’effondrement (Erortzea). Gizarte sistemak lurra jo du eta anabasa nagusitu da. Kapituluak pasa ahala egunak esponentzialki aurrera doaz eta pertsonaiak aldatu egiten dira, azkenak denboran atzera egin eta azaltzen duen arte. Produkzio frantses honek sofaren ertzean mantenduko zaitu, tentsio batean.

Otsaila antzerkiaren hilabetea izango da Antzerki egitarauen garaia bete-betean iritsi da Goierriko eskenatokietara. Beasainen eta Ordizian martxan den Antzerki Garaiari, Urretxu-Zumarragako arte eszenikoen egitaraua gehituko zaie, Txalo taldearen Kottauak antzezlanarekin (otsailak 4). Egun berean, Ttanttakak Semea pixka bat motelago dabil soilik lana (argazkian) aurkeztuko du Ordizian. Eta hilaren 18an, Erre produkzioen txanda izango da, Beasainen, Fake lanarekin.

Kontzertuak Legazpiko gaztetxean Legazpiko Gaztetxea Mataderoan kokatu zeneko 25. urtemuga da aurten, eta ospatzeko egun osoko jaialdia antolatu dute otsailaren 18rako. Ultimos Reyes (irudian), The Lio, Dinamita eta Suizidio Kolektivo taldeek joko dute gauean.

Ghost Number, ‘Beste bat berritzen’ saioan Beste bat berritzen programaren barruan, Ghost Number taldeak joko du, hilaren 18an, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Jasotako dirua, gaixotasun arraroak ikertzeko erabiliko da.


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2022ko urtarrilaren 28 • # 452

Osasuna Aitziber Gine • Psikoterapia zentroa (Legazpi-Zumarraga)

P

ertsona askok izan dezake, bizitzaren une jakin batean, suizidio-ideiak edo bere buruari min egiteko pentsamenduak. Pentsamendu horiek une zailetan agertu ohi dira eta biziak izan daitezke, egonezin, nahasmendu edo desesperantza handia sortuz. Hauek edukitzeak ez du esanahi norbait ahula denik edo «burua galdu duenik», baizik eta arazo edo egoera mingarri bat jasanezina bihurtu zaiola. Suizidioa konplexua eta aintzat hartu beharreko gaia da. Kontutan izan behar dugu, suizidioa kanpo-heriotzako (heriotza ez naturaleko) lehen kausa dela Euskal Autonomia Erkidegoan. Suizidioak, jendeak egiten dituen ekintza askok bezala, normalean ez du kausa bakarra, finkoa edo estandarra. Banan-banan eta bakoitzaren hitzaren bitartez soilik, agerian utzi daiteke atzean gertatzen dena. Maitasun etsipenak, osasun mentaleko arazoak, galerak, sendaezina den gaixotasun baten diagnostikoa, nortasun oldarkorra, isolamendua, bakardadea, egoera sozial zailak… zaurgarriago egiten gaituzten egoerak dira. Bizi esperientzia hauek sufriarazten digute eta bizitzari aurre egiteko zailtasunak ager daitezke.

Mito asko, ideia faltsu asko Suizidioaren inguruan hainbat mito daude. Hau da, gure gizartean zabalduta dauden suizidioaren inguruko ideia faltsuak.

pentsamenduei eta sentimenduei hitzak jartzea zailtzen dute. Beraz, hainbat gai hartu beharko genituzke kontuan: - Bizitzeko nahiari eusteko, banako bakoitzak baliabide eta errekurtso desberdinak dituela. -Existentziaren mina, angustia edo larritasuna, gizakiaren baitan daudela eta gertaera traumatikoek, bizitza eusteko modua desegonkortzen dutela . - Hau dela eta, garrantzitsua da etapa desberdinetan gertatzen zaizkigun egoera traumatikoak lantzea, gure izaeraz, nortasunaz eta pentsatzeko moduaz jabetzea.

Gure bizitzaren logikatik

Suizidioa mintzagai Adibidez: Suizidioaz galdetzea arriskutsua da, suizidioa eragin baitezake; Bere buruaz beste egingo duela mehatxu egiten duen pertsonak, ez du egingo; Arazo larriak dituzten pertsonek soilik egiten dute bere buruaz beste; Suizidio-saio batzuek arreta erakartzeko helburua dute….. Mito hauek diskurtso orokorregiak dira eta indibidualtasuna alde batera uzten dute. Aldi berean, pertsonek bere

Suizidioa konplexua da eta motiboen eta sentimenduen elkargune asko ditu. Maiz, bere buruaz beste egin nahi duena ulertzea zaila egiten duena zera da: gure bizitzaren logikatik ulertzen saiatzen garela, heriotzaren logikan dagoen pertsona bat. Izan ere, suizidioaren logika ez arrazionala eta zirkulu hermetiko batean kokatzen da maiz. Askotan suizidioaren burutazio horretan egon daiteke gertuko bat, bakardade horretan, isiltasun horretan, nolabaiteko nahaste zehazgabe horretan… orduan aukera bat eskaini ahal diogu, gai horretaz hitz egiteko. Berbalizazioa beharrezkoa da, ez akaso zuzenean suizidioari aurre egiteko, baina bai pertsona batek senti dezakeen sufrimenduaren aurrean laguntza eskatzeko.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 452 • 2022ko urtarrilaren 28a

Komikia

Aliritzian

Igor Susaeta • Kazetaria

Bizkarrekoen ordezkoak

D

anelek bideo bat bidali zidan. Horretan ikus ziteke- ten bizkarrekoak eman izan direla. Gu inoiz ez gara puntu hoen Realeko jokalari ohi bat Zubietara iristen eta tal- rietara heldu, ez, baina gertatu izan zaigu, eta dezentetan, dekide izandakoak agurtzen. Uste dut Ruben Pardo gainera, mahai baten bueltan esertzea, eta hasieran zirto huzela jokalari hori. «Ez zakitek besarkatzen». Ez dut tsak zirenak handik ordu batzuetara ezten mingarri umoreesaldia zehazki gogoratzen, baina Danelek antzeko mezu bat tsuak bilakatzea, eta batzen gaituena gero eta hauskorragoa erantsi zion bidali zidan ikus-entzunezkoari. Batez ere bizka- denez eta bakoitzak bere bidea hartu duenez, hizketagairik ez rrekoak, bizkarreko latzak, ematen zizkioten elkarri futbola- edukitzea ia, gaiztotutako giro horri kateatzea, gogo txartzea, riek eta entrenatzaileek. Imanol Alguacil miresten dut —Erre- tristetzea, eta esatea: «Kitto». Baina azken urteotan eta hilabeteotan gertatu izan zaizkiala ale!!!—, morroi aparta iruditzen zait, baina ematen dituen besarkada eta bizkarreko horiek, nola esan, aztoratu egiten gu gauza batzuk, kolektiboki bezala pertsonalki, eta pentsatu nahi dut baietz, egia dela samurtu garela horiengatik edo, ainaute. Goierrin gutxi izango dira bizkarreko mingarriak jaso ez zue, bestela ere bai, eta whatsapp bidez bidalitako bihotzek, eta «besarkada bat» edo «muxu bat» medituzten gizonak; Urretxun eta Zumarrazuek zorioneko joera aldaketa bat adierazgan, berdin. Lasai zaude kalean, tabernan, ten dutela. Hau da, ikasten ari garela, konedonon, eta danba!, hara non ustezko lagun Goierrin gutxi izango tzienteki edo inkontzienteki, auskalo, eztebatek sekulakoa ematen dizun abisatu ere dira bizkarreko netik baino kariñotik harremantzen, eta beegin gabe. «Zer habil!». Protesta egiten bamingarriak jaso ez sarkadak eta emozioaren emozioz totelka duzu, gainera, «beno, beno, mesedez!», esandako hitzek eta irribarre zabalak hasi esango dizute. Maskulinitate klasikoa, ba- dituzten gizonak direla bizkarrekoak eta beste ordezkatzen. dakizue… Badakit haserreak eragin dituz-




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.