GoiBerri 450. zenbakia.

Page 1

zk. 450 2022ko urtarrilaren 14a www.goiberri.eus

Iritzia Xegun Altolagirre. Bai esan?

03

Elkarrizketa

10-11

Jon Rodriguez: «Kultura berriak ezagutzea da bidaiaren helburua»

Gure lurra

14-15

Oskia Garaialde: «Emakumeek beti heldu diote bizitzari baserrian»

BIZI BERRI BAT ERROTEI 04

Gipuzkoako Erroten Eguna egingo dute maiatzaren 8an


02 Publizitatea # 450 • 2022ko urtarrilaren 14a


Iritzia 03 Xegun Altolagirre • Gidoilaria eta sortzailea

2022KO URTARRILAREN 14A

# 450 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Aimar Maiz

Itzain

Bai esan?

eta dei berri horri nik kanta berria. «Ni bizi naiz baserrian animalien erdian…». Jakina badirela beraien kabuz deia eteten dutenak, baina beste arai batean, dei klase hau hasi zenean, batzuk ordea… «Bizitzeko toki ezin hobea base«Ez, eskerrik asko!» erantzuten nien rria, jauna, baina aseguru on bat beharko zenueta eskegi. Bai, dei komertzialez ari ke… baserriarentzat, zuretzat, animaliarik badunaiz. Batzuetan ordea, bost minuturen zu?» Ona, ausarta saltzailea. Baina ni horrelakoeburuan hiru dei izaten zirenean, aitzakiak asma- tarako prest nago. «Barakaldokoa naiz eta daukat tzen nituen. «Afal ordua da eta katua izokinari paro obrero…». Honek jokoz kanpo uzten ditu. begira dago, aio». Adibidez. Baina azken aldian Nola salduko diote ezer langabezian dagoen bati? nire aldartea aldatzen hasi zen. Erabat. Telefonoz Pi-pi-pi-pi… Garaipena beste behin ere. bestaldeko saltzailea bere ikasitako diskurtsoaBaina oroitzen dut Jose Angelen dei hura. rekin hasi orduko, ni Bizkaia maite kantuaren le- «Behin joan nintzen azokara, erosi nuen txakur tra errezitatzen hasten nintzen eta «atzo goizean txiki bat…». Kar, kar, kar… zaila egiten zitzaien entzun nuen» bota orduko eskegi egiten zidan. txakur txiki baten aitzakian edozein salerosketaArrakasta izugarria izan nuen taktika honekin. negozio aipatzea, baina ez Jose Angeli. «Ulertzen Dei gehienak Espainia aldetik zetozen eta hitz zi- dut zuretzat maskota garrantzitsua izatea, baina pitzik ez ulertzeaz gain, asko dakite kostu aldera- ez al da garrantzitsuagoa telefonoko fakturan autzeez, kilovatio orduko eta hainbat urteetarako rreztea zure maskota horri litxarreriak erosi ahal akordioez, baina ezer gutxi «buruan orlegi, biho- izateko?». Nik kantu berri batekin erantzun: «Gu tzean suaz». Baina espero ez duzunean, ttak, sal- gazte ginadela txalupa guztiak, txakurtxo bat ohi tzaileak badaki euskaraz. «Sua esan duzu? Ba ez zuten…». Eta bat batean Jose Angelek: «…ontzi duzu beharko zure etxea berobarrenean». «Begi erne, abila, ez tzeko, energia berriztatzaileez zen zaunkaria…», «ihes zihoan ari naiz, entzun nire eskaintza». arraina harrapatzailea…». Ona Eskegi. zen Jose Angel, oso ona. «Eta zuAbizena aldrebesa daukat re maskotarentzat, Txurikori Ebro azpialdekoentzat. Hori bai, gertatu zitzaiona gertatu ez daizenarekin geratzen dira, Sekion, aseguru bikain bat daukagundo, eta betiko txisteari heldala esaten badizut?». Bi urtetatzen diote, «nunca primero?» rako aseguru bat erosi nion txaXegun Altolagirre (kar, kar, kar…). Eta nik eskegi, kurrarentzat. Gaixotasun eta isGidoilaria eta sortzailea jakina. Eta ez pentsa, bada berritripuetatik babesten zuen, bai ro deitzen duenik deia eten dela eta edonori eraso egingo balio esanez. «Nik eskegi dut!». Eginere. Ordutik lagunak gara Jose ‘Bizkaia maite’ go nieke oihu, baina kikildu egiAngel eta biok. Eta oraindik zakantuaren letra ten naiz, agindutako betetzea da lantzatan nago txakur bat etxeerrezitatzen beraien lana. Eta beti da beste ra ekarri edo ez. Ikusiko dugu, dei berri bat, ahotsa diferentea, konpainia handia egingo didala hasten nintzen horretan ez dute hanka sartzen, txakur batek dio Jose Angelek.

G


04 Sakonean Errotak biziberritzen

# 450 • 2022ko urtarrilaren 14a

Erreportajea

ERROTEN BIZIRAUPENA UR BERRIEN ALDAPAROAN

Testuak: Iñaki Gurrutxaga / Aimar Maiz

Gizaldi batean hondoa jo dute errotek. Elikadura-ekonomiaren zutabe izatetik, ia desagertzeraino galdu dira. Aldaketa urtea izan liteke 2022a, Errota Eguna tarteko.

B

alio etnografiko eta historiko aberatsa edukitzeaz gain, karbono dioxido emisioek eta erregai fosilen errekuntzak ingurumena kaltetu eta planeta klima larrialdira eraman duten honetan, berebiziko ikasgela dira errotak. Uraren indarra beste elementurik gabe, gizakien nahiz abereen elikadurarako eta argindar sorkuntzarako gune izan dira. Eko-

logikoagorik, nekez. Ahanzturan aspaldi erori ziren, ordea, eta galtzeko zoriraino baztertu ditu gizakiak. Irakaspenak hor daude, hala ere, erreka ertzetan lekuko isil. Azken errotarien jakintza ere entzun liteke oraindik. Erroten berreskurapenaren adibide bat Zaldibiako Kanpain da. Ezintasunetik aukera sortu, eta martxan jarri dute berriro. Halabeharraren kapritxoz,


Sakonean 05 Errotak biziberritzen

2022ko urtarrilaren 14a • # 450

Zaldibiako Kanpain errotako aldaparoa eta goierritar askorentzat ezaguna den beltxarga. Maiatzaren 8an martxan izango da. Aimar Maiz

«Baimena berritzeko oso baldintza zorrotzak jartzen zizkiguten, guk ezin genituenak konplitu», dio Maria Luisa Garmendiak. Ur kontsumoaren neurketak bidali beharra zen baldintza bat, eta aktibitatea martxan izatea. Zaldibiako errota aspalditik geldirik zegoen. Errotari zenaren bi senide bizi dira, jubilatuta, Donostian. «Hil honetan 80 urte egin behar ditut. Errota azkena martxan orain dela 35-40 urte jarriko zen, baserritarrek artoa ereiteari utzi ziotenean. Anaiak oilo granja zeukan, 5.000 oilorekin. Haientzako konpuestoa egiten genuen errotan. Mantendu genuen, etxerako ia egunero 500 kilo ingurua behar izaten zelako», azaldu du Kanpaingo Guillermo Garmendiak. Oilategia ere itxi zen, eta fabrikara joan zen lanera. Azken «errematea» 1983ko uholdeek eman zioten errotari, operatiboki ere ezinean utzita.

«Baimena berritzeko oso baldintza zorrotzak jarri zizkin Konfederazioak, guk ezin konplitu genitzakeenak» Maria Luisa Garmendia Kanpaingo errotakoa

«Errota azkena martxan orain dela 35-40 urte jarri zen, baserritarrek artoa ereiteari utzi ziotenean. Etxerako mantendu zen» Guillermo Garmendia Kanpaingo errotakoa

Udalarekin batera konponduta

Kanpaingo azken errotari Bruno Garmendia 2019ko abenduan hil, eta biharamunean iritsi zitzaien Konfederazio Hidrografikoaren ultimatum gutuna: edo errota lanerako mantendu, edo Amundarain errekatik ura hartzeko eskubidea galdu –eta, horrenbestez, betiko itxi–. Aihen goibelak errotentzako. Kanpaingo kasua beste errota askorena ere bada. Gehienena, ziurrenik.

Ekimen publiko-pribatuak bat eginda iritsi da irtenbidea, beste kasu askotan bezala, Kanpainera. Ur Agentziatik eta Diputaziotik udalera bidali, eta han ireki zizkieten ateak. Kanpain Zaldibiako «nortasunaren eta idiosinkrasiaren parte» dela ulertu du udalak. Ez alferrik. Herriaren sorrerako ernemuina bera da, eta 1134an jada bazen. «Gorde beharreko eraikin multzo» gisa katalogatuta dago. Errotarako ubidea Lardizabal eskolaren parean hasten da, presa puzgarria dagoen lekuan (horretarako eraiki zuten jatorrizko presa, preseski). Eremu hartako ur aprobetxamendua eta errekaren egoera ere mantendu beharrekotzat jo ditu udalak. Hala, bi aldeek lankidetzan konpondu dute errota. Udalak bere gain hartu du neurketa-sistema jartzearen kostua eta datuak konfederazioari bidaltzearen ardura. Konponketa txiki batzuk ere errotako Mikel Cobos Irizar errotaria ekarrita. Denera, 1.900 euro dirutan.

Lanbide eta bizimodu bat bertan Errota ez zegoen gaizki, Cobosek azaldu duenez, eta lau egunetan lortu dute atzera martxan jartzea eta doitzea. Bo-

luntario talde batek lagundu dio. «Errota nahiko ondo zegoen. Beheko mekanismoan, egurrezko nibelazio habea urteekin ustelduta zegoen. Puskatu egin zen, eta palanka jokoa ez zuen egiten. Lurrera erorita zegoen, eta harria ezin zen erabili. Hori eta beste pieza batzuk aldatu ditugu, eta zuzendu», azaldu du aramarrak. Mikel eta Ramon Cobos aita-semeekin batera, Felix Flores, Ibon Etxabe, Asier Luque eta Xabat Aranguren ibili dira laguntzen. Lanketa guztia iruditan hartu dute, oparoa baita Kanpainen gordeta daukaten ondarea. Bi artirin errotez gain –gariaren harria Juanixio Garmendia aita zenak galiziar bati eman zion aspaldi; Frantziako harrobi batetik ekarritako berezia zen–, ederki mantenduta dauzkate gainontzeko tresnak: harria pikatzeko tresnak (batzuk bidiekin punta indartuta), bujardak, lipia; zahia, erretxiloia eta irina bereizteko tanbor-haizagailu manibeladuna; lakari eta gaitzeru neurrien ontziak; 100 kiloko zakuak gerrierara jaso-


06 Sakonean Errotak biziberritzen

# 450 • 2022ko urtarrilaren 14a

Guillermo Garmendia errotaren barrualdea erakusten. Ederki mantenduta daukate errotako tresneria guztia. Aimar Maiz

Kanpainen udalak lagundu du errota konpontzen eta burokrazia-izapideak zuzentzen. Urtean bi aldiz irekiko dute jendearentzat «Errotak zer garrantzitsu izan ziren erakutsi nahi dugu maiatzaren 8an», dio parte hartuko duen Ibaresko Mikel Cobosek tzeko orgatxo garabiduna... Baita errotaren sistema, turbina, tortoki, ubide, aldaparo eta gainerako denak ere. Errotariaren jakintzaz ahaztu gabe. Guillermo ere errotan lan egina denez, ofizioaren liburu ireki bat da. Errotariaren lapur ospearena ere argi esplikatu du, nondik datorren: «Artoa ehotzerakoan, hezetasunak bastante aldatzen zuen zenbat irin atera. Artoa ustez sekatuta ekarriagatik, eurek askotan ez zuten konprenditzen, baina hezetasuna baldin badauka %6raino lurruntzen da. Eta 100 kilo arto ekarrita, 94-95 kilo irin ateratzen zen. Laka kentzen zitzaion, errotariak eskubidea bazeukan».

tagailuak irakurtzen eta argia kobratzen. Gaintzara ere ematen zuten argindarra. Turbina eta instalazio elektriko guztiak, berak berrituta, funtzionamenduan daude. Udalaren asmoa, jakintza hori guztia eta Zaldibian zeuden beste errota guztien historia jasotzea da. «Lan honetarako ere gaitasun eta gogoa duen herritar taldetxoa osatu nahi genuke, informazioa bildu, antolatu, grabatu eta editatzeko. Deialdi irekia egiten dugu interesa eta gogoa duen herritarren bat bada udaletxera edo kultur etxera jotzeko», egin dute gonbita udaletik.

Gipuzkoako erroten eguna Ikerketa talde bat sortzeko ideia Kanpain errotan ehun urte daramate Garmendia familiakoek. Juan Lorenzo aitonak –okina zen– erosi zuen, Juan Inazio semearentzat (Guillermo, Maria Luisa eta Brunoren aita zena, 1905ean jaioa). 18 urterekin hasi zen hura. Zaldibiako lehen argindar sorgailua ere Juanixiok jarri zuen, uraren indarra alternadore bati esker elektrizitate bihurtuta. «Ailegatu ginen 300 edo 350 familiari argindarra ematera. Iberduerok absorbitu gintuen, orain dela 40 eta gehiago urte», dio Guillermo Garmendiak. Bera ibiltzen zen etxerik etxe kon-

Erroten gainbeheran, ordea, ikusten dira argi printza batzuk ere. Kanpainen bezala, Lazkaoko errota batean ere aritu dira berrikuntzak egiten eta argindar sorgailuak eguneratzen. Errota askok sortzen zuten garai batean elektrizitatea –Kanpainek bezala Ibaresek, eta beste askok–, eta herrian eta inguruetan saldu. Iberduero konpainiak bereganatu zituen guztiak, 1960ko hamarkadan. Modernizazioaren eta elektrifikazioaren motore izan ziren errotak. Bestetik, Oiartzungo (Gipuzkoa) Iurrita errotako Alex Rotetak ekimen bat piztu du, herrialde osoan: Gipuzkoako

Erroten Eguna bateratuta ospatzeko deia egin die errotari, kultur elkarte, udal eta herritarrei. Maiatzaren 8a hartu dute eguna, eta herri askotan hasi dira ekitaldiak, bisitak eta jarduerak antolatzen. Kanpainek eta Ibaresek, adibidez, parte hartuko dute. «Erakutsi nahi dugu zer garrantzitsuak izan diren errotak urtetan zehar, eta jendeak ikus dezala hain gauza sinpleak –urak– zer indarra eta energia ematen zuen», dio Aramako errotari Mikel Cobosek. Izan ere, errotentzat kondenatuta diruditen galbidetik salbatzeko zirrikitu bat izan liteke kultur ondare gisa gizarteratzea. Kanpaingoen kasuan, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak irekita jarraitzeko jarritako baldintzen artean, egokitzapen tekniko eta neurketa eskariez gain, publikoarentzat urtean bi aldiz ateak ireki beharko dituzte. Pozik egingo dute hori. «Udalak oso erantzun egokia eman zigun kolaboratzeko eta mantentzeko, eta eskertuta gaude. Errota honen historia herriaren sorrerarekin dago lotuta. Herriak parte hartu du, eta gustura gara. Gure egoeragatik edo, Oviedotik [Konfederaziotik] jarri dute urtean bi egunetan irekitzeko baldintza. Denok jarri dugu geure partetik zerbait, errotak martxan segi dezan», esan du Maria Luisa Garmendiak.


Sakonean 07 2022ko urtarrilaren 14a • # 450

Gipuzkoan katalogatutako erroten seitik bat Goierrin

G

ipuzkoako erroten historiari buruzko lanik mardulena Antxon Agirre Sorondo (Donostia, 1946-2014) etnografoak du egina Tratado de Molinologia: los molinos de Gipuzkoa liburuan (Barandiaran Fundazioa, 1988). Ikerketa lan horren arabera, 661 errota egon ziren martxan XX. mendean; horietatik 647 erreka errotak ziren, 13 marea errotak eta haize errota bat. Galbahea eginda, errota horietatik seiren bat Goierrin zeudekeen, 115. Legazpin zenbatu zituen errota gehien Agirre Sorondok, 15 guztira. Zerrendan hurrena Zegama, 13rekin; segidan Ataun 11rekin; Zaldibian 9; Idiazabalen eta Mutiloan 8na; Beasainen, Gabirian eta Seguran 7na; Zumarragan 5; Itsasondon 4; Ezkion, Itsason, Lazkaon, Legorretan, Ordizian eta Ormaiztegin 3na; Urretxun eta Zerainen 2na; eta Araman eta Olaberrian bana. Katalogazio horren arabera, Altzaga eta Gaintza lirateke aurreko mendean errotarik izan ez zuten udalerri bakarrak.

Azken 40 urteetan izandako bilakaera Ikerketa lan hori publikatu aurretik eta ondoren, Agirre Sorondok Goierriko errotak bisitatu zituen. 1980. urtean 14 ziren Goierrin martxan zeuden errotak: Aramako Ibares, Ataungo Errotaberri, Beasaingo Igartza, Gabiriako Igeribar, Idiazabalgo Olea eta Oria errotak, Lazkaoko Iribe, Legazpiko Igaralde, Legorretako Berostegi, Mutiloako Errotatxo, Segurako Armaola, Zaldibiako Kanpain, Zegamako Arakama eta Zumarragako Lizarazu. Errota bakoitzaren lan moldeak ere bildu zituen txostenean. Handik 21 urtera, 2001eko uztail, abuztu, irail eta urri artean, denak bisitatu zituen atzera Koldo Lizarralde lagun zuela. Bi hamarkadaren ondoren 14 horietatik 5ek bakarrik jarraitzen zutela martxan jaso zuen, honakoek: Ibares, Igeribar, Iribe, Berostegi eta Arakama. Igaralde, Errotatxo eta Kanpain martxan jartzeko moduan zeudekeela ikusi zuen, baina arrazoi ezberdinak tarteko ez zirela lanean ari. Azken bi hamarkadetan berreskuratze lana egin da. Beasaingo Igartza egokitu eta aterpetxea jarria dago, eta Legazpiko Igeralde museo bihurtu dute. Ataungo Errotatxo ere egokitu dute, eta Mutiloan ere ari dira.

Errotak biziberritzen


08 Herri jakintza Sendabelarrak

# 450 • 2022ko urtarrilaren 14a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Banatuta egon: Espresioa. Burutik arinduta, zoratuta nahastuta edo joan samarra egoteari esan ohi zaio, Goierrin, hala. Erabilera kolokialekoa edo herrikoikoa da, ‘pitzatuta egon’ edo ‘eskuetatik joanda egon’ bezala.

«Ilbeltzeko elurra brontzea, otsailekoa egurra eta martxokoa ura»

1947-1-13. Jose Ramon Beloki Guerra kazetaria eta politikaria (EAJ) jaio zen, Legazpin. 1906-1-15. Akilino Izagirre Amenabar Zepai bertsolaria jaio zen, Azpeitian. Idiazabalera ezkondu zen.

Oraintxeko elurrak balio du gehien. Brontzea, alegia, material preziatua eta urria. Urteak aurrera egin ahala, landa lanetarako, gero eta kalteago.

Sendabelarrak

Malba Arnasbideetako gaitzei aurre egiteko erabiltzen da gehienbat, baita azaleko zauriak sendatzeko ere.

» Izen herrikoia Malba.

» Izen zientifikoa Malva sylvestris L. (Malvaceae)

» Ezaugarriak Landare hau 80-100 zentimetro luze izatera irits daiteke. Hostoak zurtoinera lotzen zaizkio peziolo luzeen bidez. Hosto horzdun berde ilunak ditu, eta bost petalodun lore lilak, 2 eta 6 zentimetro arteko diametrokoak. Lehortzerakoan loreak urdin kolorekoak bihurtzen dira. Malba udaberrian hasten da loratzen, eta uda erdialdera arte iraun dezake loraldiak. Loreak gauez eta egun euritsuetan itxi egiten dira polena babesteko. Polinizaziorik ohikoena intsektu bidezkoa da, baina autopolinizatu ere egin daitezke. Zelai, bide, sastraka, mendi magal malkartsu, baratze, baserri inguru eta halakoetan aurki dezakegu. Europan du jatorria sendabelar honek, eta Asia mendebaldean eta Afrika iparraldean ere tokia egin du. Amerikara ere iritsia, landare inbaditzailetzat dute han.

» Atal erabilgarriak Hostoak eta loreak erabiltzen dira, eta loreak erabat loratu direnean bildu behar dira.

» Propietateak eta erabilpenak Propietate espektoratzaileak, analgesikoak eta hanturaren aurkakoak ditu malbak. A bitamina du,eta muki-mintzen, azalaren, ilearen eta azkazalen formazioan laguntzen du. Begien osasunerako ere onuragarria da. Arnasbideko gaixotasunerako erabiltzen da gehienbat: katarroak, bronkitisa, gripea..., baita aho-faringeko inflamazioetarako, eztul lehor eta narritagarrirako. Infusio, jarabe edo lu-

rrun moduan har daiteke. Hogei gramo hosto eta lore egosi ur litro batean. Beste erabilpen ezagun batzuk ere baditu: konjuntibitisa, zauriak, furunkuluak, intsektuen ziztadak... Efektu zikatrizante eta antiseptikorako kataplasma moduan erabili behar da, edo infusioarekin garbituz.

» Kontraindikazioak Ez du kontraindikaziorik, nahi adina erabil daiteke. Iturria: Legorretako Udalak kaleratutako ‘Ez zela kajoi batean gordetzekoa’ liburua.


Bertsoa • Kate motzean 09 Lander Arizmendi Fernandez • Pedro Cuadrado

2022ko urtarrilaren 14a • # 450

Gaiak hala dio

Kate motzean Pedro Cuadrado • Psikologoa

Lander Arizmendi Fernandez

«Altzaga paseatzeko toki bikaina da»

Gaia: Gauerdiko kafea Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz Doinua: Izarren hautsa Gauaren beltzak estalitako zeruak esnatu zaitu, aulkitik jaiki ta bat-batean indarrak zaizkizu ahitu. Kafe kikara goraino bete, zazpigarrena izan liteke, nekeak ez zaitzan bahitu. Berriro ere argi urdinek sirena dute jarraitu ta zuretzako pentsatu duzu «ekaitza ez da lasaitu... Nahiz orain arte gure oheak, ahalegin eta indar gordeak olatuz-olatu blaitu, tsunamiak hartu gaitu!» Igarotako amesgaiztoen irudia datorkizu: kezka itsaso amaigabe bat eta erdian beti zu. Batzuk badatoz, arnasestuka, batzuk badoaz baina eztulka... Haizea heze ta izu. Esku-artean mantala zuri kirasdun bat darabilzu, ta ispiluari hurreratzean irribarre egin dizu. Adorez bildu, kezkak irentsi oraindik ezin baituzu etsi. Ta, ohartzerako, aizu kafea izoztu zaizu.

Testua: Asier Zaldua

Pedro Cuadrado ordiziarra da, baina iazko martxoan Altzagara joan zen bizitzera. «Lasaitasun bila etorri naiz, bikotearekin batera. Altzaga ez nuen oso ondo ezagutzen. Pare bat aldiz bakarrik nintzen etorria. Gezurra dirudi. Ordiziatik oso kilometro gutxira dago eta jende askok ez du ezagutzen. Oso gustura gaude. Lasaitasuna eta herri txikietako giroa aurkitu ditugu».

Musika talde bat edo musikari bat?

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?

Irakurtzea, telesailak-eta ikustea eta paseatzea. Altzaga paseatzeko toki bikaina da: natura bertan dugu.

Gustuko liburua?

Van Morrison.

Abesti bat? Van Morrisonen Someone like you.

Oporretarako toki bat? Kolonbia. Nire emaztea hangoa da eta ahal dugun guztietan bertara joaten gara.

Zer gosaltzen duzu? Cola Cao bat, zerealekin.

Kolonbiara heldu nintzen lehen aldia. Sekula hain urruti bidaiatu gabea nintzen.

Jaso duzun opari bereziena?

HURRENGOA »

Nire lanarekin lotutako liburuak irakurtzen ditut batez ere. Gehien gustatu zaidan liburua Sapiens. De animales a dioses da, Yuval Noah Harari antropologo israeldarrarena.

Bertsolaria: Aitor Sarriegi Galparsoro Gaia: Protokoloak

Pelikula edo telesail bat? Gehien gustatu zaidan telesaila Sense8 da.

Antzeko toki batean: txikia eta naturaz inguratua. Altzagarate esan daiteke ala tranpa al da?

Liburu bat.

Goierriko txoko kuttuna. Altzaga ingurua.

Altzagan biziko ez bazina...


10 Elkarrizketa Jon Rodriguez • Biziz proiektua: Afrikan bizikletaz

# 450 • 2022ko urtarrilaren 14a

Bizikleta, kanpin denda eta maletak hartu, eta Afrika zeharkatzen ari dira Jon Rodriguez ordiziarra eta Pello Alberdi hernaniarra. Hegoafrika, Zimbabwe, Zambia eta Tanzania zeharkatu dituzte. Bidaiaren nondik norakoak eta herrialde horietan ezagutzen dituzten Gobernuz Kanpo Erakundeen informazioa biltzen dituzte Biziz blogean.

Testuak: Loinaz Agirre Argazkiak: Pello Alberdi

Nondik nora sortu zaizue Afrika bizikletan zeharkatzeko ideia?

Elkarrizketa Jon Rodriguez Biziz proiektua: Afrikan bizikletan

«ESPERIENTZIA ASKO BIZITZEN ARI GARA DENBORA OSO GUTXIAN»

Mondragon Unibertsitatean ezagutu genuen elkar, eta 6 urte unibertsitatean egon ondoren garbi geneukan kanpora joan nahi genuela. Zerbait berezia egin nahi genuen. Hasieran bromatan esaten genuen: bizikleta hartu eta munduan zehar ibiliko ginela. Azkenean, plana forma hartzen hasi zen eta Afrikara etortzea erabaki genuen, aldaketa kultural handiena dagoen kontinentea delako eta kultura berri bat ezagutzeagatik. Bizikletak gainera, gune turistikoak ekidin eta landa guneetan sartzeko aukera ematen du. Benetan nola bizi diren ikusteko aukera ematen du.

Zein da helburua? Kultura berriak ezagutzea eta hemen benetan nola bizi diren ezagutzea, ikustea eta bizitzea. Plus bat jarri nahi genion: hemen gaudela aprobetxatuz, Gobernuz Kanpoko Erakundeek egiten duten lana Euskal Herrian ikustaraztea. Horretarako Biziz bloga sortu genuen, eta bertan, gure bidaiaren esperientzia kontatzearekin batera, GKEek egiten duten lanari ahotsa jarri eta norbait interesatuta baldin badago kontaktuak errazten ditugu.

Noiz hasi zenuten espedizioa? Ibilbidea zehaztuta eraman zenuten? Hasieratik garbi genuen urtebete ingu-


Elkarrizketa 11 Jon Rodriguez • Biziz proiektua: Afrikan bizikletaz

2022ko urtarrilaren 14a • # 450

ruko bidaia izan behar zuela, baina herrialdeak ez dauzkagu zehaztuta. Hasierako plana Afrika eta Asiako herrialde desberdinak bisitatzea zen, baina bidaia aurrera doan heinean, aldaketetara irekiak gaude. COVIDagatik mugak nola dauden ikusita, are eta irekiago. Aurrera goazen heinean ikusiko dugu Asiara joateko aukera daukagun edo Afrikan denbora gehiago egongo garen, edo zer egingo dugun.

Abentura uste baino beranduago hasi zenuten. Hego Afrikara irailaren 18an iritsi baginen ere, bizikleten zain bi astez izan ginen, eta bidaia urriaren 2an hasi genuen. Hasiera batean gurekin ekarri behar genituen bizikletak hegazkinean, baina txartelak erosterakoan ez ginen fijatu konpainia horrek paketetarako zituen baldintzetan, eta ikusi genuen prezioak oso altuak zirela. Baina txartela erosita genuenez, bidalketa konpainia baten bidez bidali genituen bizikletak. Berez 5 egunean iritsi behar ziren bizikletak, baino bi astean iritsi ziren.

Zenbat kilometro egiten dituzue egunean? 40 bat kilometro egiteko asmoa genuen, baina azkenean 90-100 kilometro egiten ditugu egunean.

Hegoafrika, Zimbabwe, Zambia eta Tanzania zeharkatu dituzue oraingoz. Hasieran Mozanbiketik pasatzeko asmoa geneukan, baina gatazka politiko bat dago momentu honetan eta segurtasun falta zegoela esan digute; orduan ibilbidea aldatzea erabaki genuen. Gure bidaia honetan garbi daukaguna da, lehenengoa segurtasuna dela. Ibilbide alternatiboa izan da Zimbabwe eta Zambiatik joatea Tanzaniara. Guretzat ez da garrantzitsuena zein herrialdetatik pasatzen garen, denak dira guretzat berriak eta oso esperientzia polita izan da Zimbabwe eta Zambiatik pasatzea. Bi herrialde horietan ere GKEak ezagutzeko aukera izan dugu.

Bertatik bertara ari zarete GKEen lana ezagutzen. Bai, eta oso-oso gustura gaude esperientziarekin. Afrikan zein lan egiten duten bertatik bertara ikustea eta onuradunak direnekin hitz egitea oso interesgarria da; benetan ulertzen duzu zein garrantzi daukan egiten duten lanak. Ekarpen txikia egin dugu blogean.

COVIDaren egoera zein da? Egunerokotasunean COVIDaren gaia

oso lasai dago. Kezka oso gutxi dago eta eguneroko bizitza normaltasun osoz egiten dute hemengo herritarrek. Gauza da, herrialde batetik bestera pasatzeko PCR proba behar dugula, baina hortik aurrera, eguneroko bizitzan ez dago arazorik. Maskara ere oso gutxi erabiltzen da eta ez dago murrizketarik herrialde hauetan.

Ezjakintasun handia dago orokorrean Afrikaz. Aurreiritziak aurreiritzi al dira? Adibideren bat konta dezakezu? Kasu gehienetan aurreiritziak aurreiritziak dira. Adibidez, bizikletan bidaiatzea arriskutsua dela eta delikuentzia handia dagoela esan digute Euskal Herrian. Baina egon garen herrialde guztietan, denbora guztian segurtasun sentipena izan dugu, ez dugu inoiz ere arrisku sentsaziorik eduki, eta hemengo jendea beti kezkatzen da gure segurtasunaz eta gure ongizateaz.

Bizikletan ibiltzeko arazorik izan duzue? Bete den aurreiritzi bat da, Afrikan bero handia egiten duela. Bagenekien beroa pasatuko genuela, baina eguzkiak osooso indartsu jotzen du eta horregatik saiatzen gara lehen eguzki izpiekin bizikleta gainean jartzen. Hala ere kilometro asko dira eta nahitanahiez eguerdi partean kilometroak egin behar izaten ditugu eta hor bero asko edukitzen dugu. Nekagarria izaten da eguzkipean ordu asko ibiltzea. Matxura aldetik, zulatu batzuk eta parrillekin arazo batzuk izan ditugu, baina arazo txikiak izan dira, konpontzeko errazak.

«Kultura berriak ezagutzea eta hemen benetan nola bizi diren ezagutzea, ikustea eta bizitzea da helburua» «Aurrera goazen heinean ikusiko dugu Asiara joateko aukera daukagun edo Afrikan denbora gehiago egongo garen»

Zerk harritu zaituzte gehien? Bidaia honek zer pentsatu asko eman digu eta harritu gaituen gauza dezente ikusi ditugu. Gehien harritu gaituen gauzetako bat izan da gaixotasunena. Bagenekien gaixotasunak oso presente daudela, gaixotasun infekziosoak daudela, baina harritu gaitu Hies gaixotasuna zeinen zabaldua dagoen eta zenbat jendek daukan. Hiesa daukaten haurrak ere badaude.

Jendeak zer esaten dizue bizikletarekin ikusten zaituztetenean? Bidaiaren berri ematen diegunean, hasieran, ez digute sinesten. Oso harrituta geratzen dira, baina aldi berean oso interesatuta. Laguntzeko prest azaltzen dira beti, batez ere herri txikietan.

Jateko nola moldatzen zara? Hasieran guk daukagun sukaldetxoa asko erabiltzen hasi ginen. Arroza egin edo barazkiak egosten genituen. Baina denborarekin konturatu gara errazagoa eta merkeagoa zela herrietan aurkitzen ditugun jatetxe edo janari postuetan bazkaria eta afaria erostea. Oilaskoa, eta arto irinez egindako masa moduko bat beti egoten da.

Eta lotarako? Lotarako kanpin bat daukagu eta asko erabiltzen dugu. Batez ere landa guneetan ibiltzen gara, herri txiki asko gurutzatzen ditugu, eta herri txikien tartean beti eskolak aurkitzen dira. Azkenaldian eskoletan ari gara lo egiten. Beste gau asko baserrietan pasa ditugu. Baserritar bat ezagutu genuen eta hark beste batengana bidali gintuen, hark beste batengana bidali gintuen... Kate moduko bat egin genuen, eta baserrietan lo egiteko aukera izan dugu. Baserritar horiek gainera, eskuzabalak ziren eta otorduak ere eman dizkigute askok. Gure aurrekontuarentzat ondo etorri da baserri horietan lo egitea. Hirietan, ostatua hartzen dugu beti.

Orain arte bizitakoa nola laburtuko zenukete? Zein balorazio egiten duzue? Esperientzia asko ari gara bizitzen oso denbora gutxian. Egunero milaka gauza berri gertatzen zaizkigu. Eguna planifikatzen dugu, baina ia beti beste era batera bukatzen dugu, espero ez ditugun gauzak gertatzen zaizkigulako. Egoera horietara egokitzen ikasten ari gara eta normaltasunez hartzen. Pixkanaka ohitzen ari gara egoera berrietan nola jokatu, eta lasaiago ari gara hartzen.


12 Publizitatea # 450 • 2022ko urtarrilaren 14a


Gaztejira 13 Beñat Urretabizkaia Saldaña

2022ko urtarrilaren 14a • # 450

«Granadako Powerlifting klub batean nabil, hemen ez baitago talderik» BEÑAT URRETABIZKAIA SALDAÑA • Powerlifterra

Testua eta argazkia: Aitor Garmendia

J

oan den udazkenean Espainiako Powerlifting junior txapelketan hartu zuen parte Beñat Urretabizkaia Saldañak (Beasain, 1999). Prestakuntza garaian zenbait arazo izanagatik ere, laugarren postua lortu zuen 93 kilogramoz azpiko mailan.

Powerliftinga zer den ez dakitenentzat, nola azalduko zenuke? Hiru mugimenduko indar kirol bat da. Mugimendu bakoitzean hiru aukera dituzu ahalik eta kilo gehien altxatzeko.

Zein dira, zehazki, mugimendu horiek? Sentadilla, press banka eta pisu hila.

Noiz hasi zinen lehiatzen? Lehiatzen aurten. Debuta uda partean egin nuen, baina urte eta erdi daramat entrenatzen. Aurretik ere joaten nintzen gimnasiora.

Nolakoa izan da EspainiakoTxapelketarainoko bidea? Lehenik, txapelketa erregionaletan parte hartu eta gutxieneko pisu muga bat pasa behar da. Hiru mugimenduetan jasotako pisuaren baturak kilo kopuru bat igaro behar du.

Txapelketa egunean egindakoarekin gustura geratu zinen? Ez, Espainiako Txapelketan ez. Prestakuntza gaizki joan zitzaidan. Nahiz eta txapelketarako 93 kilo azpitik egon behar den, denboraldian 96-98 kilo inguruan egotea komeni da. Nik, ordea, txapelketa baino hilabete lehenago 92 kilo pisatzen nituen. Goizegi iritsi nintzen txapelketan izan beharreko pisura.

Halere, laugarren egitea lortu zenuen. Bai, bai, izan zitekeenerako ondo atera zen.

Zenbat kilogramo altxa zenituen mugimendu bakoitzean? Sentadillan, 237,5 kilo; press bankan, 162,5 kilo; eta pisu hilean, 260 kilo. @urreta99

Hemen inguruan ba al dago Powerlifting klubik? Ez, Gipuzkoan ez dago. Gertukoenak Leioan eta Portugaleten daude. Nire entrenatzailea Granadakoa da eta ni hango talde batean nabil.

Gazte askok du gimnasiora joateko ohitura, baina lehiatzen duen jende gutxi dago ezta? Ez dago ohitura hori. Ez daude lehiaketara bideratutako gimnasio espezifikoak. Crossfitekoak ikusten dira, Tolosan badago halterofiliako gimnasio bat, baina Powerliftingekorik ez. Beasaingo Udalarekin bildu ginen,

lokal bat lortu eta gimnasio zein klub bat montatzeko asmotan. Baiezkoa eman ziguten, eta oraingoz airean dagoen arren, saiatuko gara. Ea jende gehiago animatzen den, gutxienez probatzera.


14 Gure lurra Oskia Garaialde Zeberio • Landa eremuko emakumea

# 450 • 2022ko urtarrilaren 14a

Gure lurra Oskia Garaialde Zeberio Landa eremuko emakumea

«BIZITZA SOSTENGATZEA DA BIZITZEA, ETA HORI EZ DA SOILIK DIRUZ EGITEN» Gizarte Langintzako gradua ikasi zuen Oskia Garaialde Zeberiok (Segura, 1996), eta orain Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egiten ari a EHUren Leioako campusean. Gipuzkoako Landa garapen elkarteak biltzen dituen Landaola federazioak antolatutako ‘Emakumeak eta bizikidetza’ sormen lehiaketaren sarituetako bat da.

Testua eta argazkia: Iñaki Gurrutxaga

Landa eremuko herri batean sortua zara, baina zertarainoko harremana duzu baserriarekin? Segurako Errota Berri baserrian hazi eta hezi naiz. Baserritik bizi al naizen galdetzen didatenean, «Zer da bizitzea?» erantzuten dut beti. Baserritik bizitzea onura ekonomiko bat lortzearekin lotzen dugu, diru iturri nagusia baserriko jardueratik eratortzearekin, eta aldiz, hauxe izan da baserriko emakumeak ezkutuan eduki dituen ikuskera. Ikuskera horretatik begiratuz, gizaldi askotan ez da emakumerik baserritik bizi, baina ea nork heldu dion bizitzari baserrian. Bizitzea bizitza sostengantzea da, eta hori ez da soilik diruz egiten, elikatuz egiten da, zainduz... Bide horretan baserritik bizi naiz, baserriak eta baserrian ematen dizkidate bizitza sostengantzeko beharrezkoak, eta nik ere bai aldi berean.

Landaolaren ‘Landa emakumeak eta bizikidetza’ sormen lehiaketara aurkeztu eta bigarren saria irabazi duzu

25-55 urte arteko mailan. Zergatik erabaki zenuen aurkeztea? Segurako Udaleko mezu baten bidez izan nuen lehiaketaren berri. Landa emakumeak gara irakurri bezain pronto zerbait piztu zitzaidan barruan, eta nire artean pentsatu nuen: «Aizan, hi ere landa emakumea haiz, ala?». Hortxe hasi nintzen pentsatzen ea zer ote zen landa emakumea izatea, ohartu nintzen landa eremua bizitza sostengantzearekin lotura zuzena duela landa emakumea izateak. Hortaz, nire jaiotetxean, Errota Berri baserrian, bizitza sostengatu duten eta sostengatzen dugun emakumeei omenalditxo bat egiteko baliatu nuen lehiaketa.

‘Collage’ bat aurkeztu zenuen lehiaketara. Bertan baserriari eta han lan egindako eta bizitako emakumeei keinu egin diezu. Nola interpretatu behar da lan hori? Collage-an agertzen diren emakumeak ez dira denak odolez familiakoak, baizik eta urteetan zehar Errota Berri baserrian bizitzari heldu dioten emakumeak dira. Hortik badugu zer ikasia, odolezko loturarik ez izan arren, batak bestea zaintzen zutelako, batak bestearengandik jakintzak jasotzen zituztelako...

Bestetik, niri lagundu dit nire burua genealogia oso aberats baten baitan kokatzen, ulertzen ez dela odola jakinduriak transmititzen dituena, harremanak baizik, eta harremanak zaindu egin behar direla, harremanetatik sostengatzen dela bizitza. Collage-ko bi argazkiak baserri berarenak dira, berritu aurretik eta ondoren, eta adierazi nahi izan dut baserria bizi-bizirik dagoela, eta familiakoak izan edo ez, elkarrekin eta elkarri esker bizi izan direnek heldu diotela horri gaurdaino, bidea irekia utziz belaunaldi berriei, gerora baserrian biziko direnei.

«Mundura baserriko alabatzat jaiotzen denak badu izena nori eskertu, badu izana nori eman». Hori da irudiarekin batera zenuen aurkeztu zenuen hausnarketaren lehen esaldia. Zer eskertu beharra sentitzen duzu? Lur eta baserri honetan bizitza posible egiten duten emakume horien guztien lana eskertzeko beharra sentitzen nuen, eta baita lurrari lotutako bizimodu batetik datorren jakintza hau guztia transmititzen jarraitzeko ardura ere. Uste dut etorkizuna bizigarri egiteko giltzak daudela jakintza honetan, eta aipatutakoaren bidetik, baserri bati bizirik eusten diotenak harremanak direla, generazio, jakintza eta sorleku ezberdinetako emakumeen arteko harremanak. Ohartzen zara zure bizitza baserri izeneko estruktura horretan kapitulu bat gehiago dela, eta estruktura horrek hor jarraituko duela bertan bizitzea aukeratzen dutenen artean jakintzak sortuz eta aberastuz.


Gure lurra 15 Oskia Garaialde Zeberio • Landa eremuko emakumea

2022ko urtarrilaren 14a • # 450

Emakumeek ezkutuko rolak bete izan dituzte landa eremuan. Nola bistaratu daiteke egiten duten lan hori guztia? Esango nuke gakoa ikuskerak aldatzean dagoela, ez dela hainbeste emakume baserritarrak traktore handietan igota erakustea, baizik azaleratzea bizitzeko ezinbestekoa dela zaintza, ezinbestekoa dela elikadura, ezinbestekoak direla harremanak, eta horretan emakumeen ekarpena izugarria dela. Noski badaudela traktore erraldoiak begiak itxita gidatzeko gaitasuna duten emakumeak, desbrozadorari mantenu osoa egiten dakitenak ere bai; jakin nahi nukeena da euren buruak guztiz baserritartzat dituzten gizon askok ba ote dakiten beharra duten orori fardelak aldatzen, urte osorako barazkiak poteratzen, edo zein egunetan egoten den gizarte langilea herrian.

Lehiaketara aurkeztutako gogoeta

M

undura baserriko alabatzat jaiotzen denak badu izena nori eskertu, badu izana nori eman. Baserriko alaba denak badu zor bat, emaldiz emaldi gordea, azalean, izaeran. Transmisioaren zorra. Baserriko emakumeengandik jasotako altxorra zaindu, urteen poderioz elikatu eta baserriko alaba berriei oparitu, oparo. Jakinduria horren esentzian daude lurra lantzeko ikasgaiak, animalien gobernantzak, sendabelarrak, ilargiaren eraginak. Jakinduria horren esentzian daude esaera zaharrak, hitzak, izenak eta hizkuntza, bizitako eta irabazitako borroken kontaketak, defentsarako armak. Gehiegitan entzun dut baserriko emakumeak baldarrak eta ezjakinak zirela, garela, ez zekitela erderaz, ez zutela mundurik ikusi, mundua tematu den arren eurak ez ikusten, euren historia ukatzen.

Bazekiten sendatzen, bazekiten albaitaritzaz, gastronomiaz, musikaz, bazekiten erditzen laguntzen, bazekiten astrologiaz, autodefentsaz, baina batez ere bazekiten harremanetatik eraikitako egitura sozioekonomiko oso bat antolatzen, baserria gobernatzen. Gauez basoan galdu zen norbaitek izarrei begira aurkitu omen zuen etxerako bidea. Baserriko emakumeen jakinduriak badu Artizarretik, badu gidaritik. Baserriko alaba denak badu zor bat, emaldiz emaldi gordea, azalean, izaeran. Jakingo dugu jasotako guztia eta bidean ikasia baserriko alaba berriei erakusten, baserriko emakumeen ezagutza mendeetan zehar haria etengabe elikatzen. Garelako izan daitezen, izen ditzagun». Oskia Garaialde Zeberio

Aldaketarik ez duzu sumatzen beraz. Esango nuke aldatzen ari dela hau, gure iruditerian ari garela txertatzen traktore gaineko emakumearen irudia, ez dakit ordea zenbateraino txertatu den fardelak aldatzen dituen gizon baserritarrarena. Dakidana da emakumeak beti egon direla baserrian, beti aritu direla lanean, beti heldu diotela bizitzari, eta hori ikusten ez badugu ez dela presentzia faltagatik, bisio faltagatik baizik.

‘Landa emakumeak gara’ proiektu zabalago baten barruko lehiaketa izan da. Helburua emakumeen arteko elkar ezagutza eta saretzea bultzatzea da. Emakumeen arteko trukerako espazio urriak daudela sumatzen du Landaolak, bakardaderako joerak hautsi beharra. Zer duzu esateko horri buruz? Uste dut denbora kontua dela hein handi batean, emakume baserritarrek elkarte eta abarretan parte hartzekotan lanaldi laukoitzei egin behar diegulako aurre: etxeko eta zaintza lana, enplegua, baserriko lanak eta parte hartze soziopolitikoa. Hori eraldatzekotan ezinbestekoa da lan guztietan baserrian bizi den orok bere ardurak hartzea.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 450 • 2022ko urtarrilaren 14a

Literatura

Bide urratzaileak Joxe Begiristain

Urola orkestra (Urretxu-Zumarraga)

Euskara teknikaria

Barneratu ditugun aginduak

I

ñigo Martinez Peña filosofoaren liburu berria da Mandamentu hipermodernoak. Egungo inertziak zalantzan jartzen izeneko saiakera. Mamiaren nondik norakoaz izenburuak berak arrastoan jar gaitzake. Argibide gehiago, hitzostean, bizi dugun garaia izendatzeko beste batzuk diotenaz jasotzen duen aipuaz: «Errentagarritasunaren garaia, espektakuluaren jendartea, irudien mundua, abiaduraren aroa, jendarte teknologikoa, arriskuaren jendartea, garai likidoa edo Big Dataren aroa». Liburuan zehar 19 mandamentu zerrendatu eta horietako bakoitzaz egiten dituen gogoetek harrapatu naute: zeinen ondo lortzen duen begi-bistan jartzea, jabetu ere egin gabe gailendu zaizkigun aginduak. 19 horietako batzuk dira, adibidez, «Ez ezazu galdu denborarik!», «Izan zaitez zu zeu!» edo «Zoriontsua izan zaitez!». Eta, ordea, hausnartuko du egileak denbora galtzea pekatua dirudien honetan jarrera horrek eragindako estresaz, izan zaitez zeu horren ezinezkotasunaz (gu harremanen fruitua garela dio) edota zoriontasuna (edo maitasuna) neurgarria al den galdetuz. Horiek eta egunero-egunero gutako bakoitzak bizi duen egoeraren azterketa sakona da liburu osoa. Honelako kontzeptuak ditu hizpide aipatutako zerrenda horretako gaien jorraketan, betiere hiper hitzaren makulu paregabeaz baliatuz: gehiegikeriaren menpe gaude; gero eta gehiago erosi, bidaiatu… behar dugu; gaztetasun eternoa bilatu (zahartzaroa patologizatuz), indibidualismoaren kultura (kezka politikoak alde batera utzi)… Azkenik, idazleari elkarrizketa baten irakurri nizkion hitzok: «Galderentzako tarte bat hartu behar dugu; filosofiak eramaten gaitu gure ezjakintasuna onartzera, eta horrek ekartzen du apaltasuna».

Urolako dantza doinuak

M

usika banden, orkestren eta dantzaldien gariak uztartu zituen Urola orkestrak, gerora Los Urola’ bezala ere ezagunak izan zirenak. Atzean, ordea, musika arloan esperientzia handiko musikariak zeuden, baita showman bat eta hainbat istorio berezi ere. 70eko hamarkada osoa eta 80koaren erdia egin zituzten, Zumarragako kasinoan, festetan, dantzaldietan eta ezkontzetan emanaldiak eginez. Taldearen sorreran bi izen aipatu behar dira, batez ere: Ramon Esnaola eta Antonio Valverde. Esnaolak etxetik zekarren musikari sena; Beasaingo Musika Bandan hasi zen jotzen, 10 urte besterik ez zituela. Zumarragara bizi izatera joan zirenean, bertako bandan hasi zen. Gerrak, ordea, haren musika ibilbidea eten zuen. Gudari izan zen Loiola batailoian; preso hartu zuten gero, eta behartutako lanak egin behar izan zituen. Herrira itzuli zenean, Los bohemios del Goiherri taldean hasi zen, diru pixka bat irabazteko. Gero, Urola orkestra sortu zuen, Antonio Valverderekin batera. Extremaduratik etorria zen, musika ikasketak zituen, eta hainbat proiekturen sortzaile izan zen. Taldearen urrezko garaia, ordea, Mario Pisani izenari lotuta dago. Juan Tirapu dago ezizen horren atzean. Tirapuk berak, «kantari baino gehiago, showmana» zela dio. Pisanik 1976an utzi zuen taldea, baina orkestrak 80ko hamarkadaren erdialdera arte jarraitu zuen.


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2022ko urtarrilaren 14a • # 450

Ingurumena Leire Garmendia • Laia Ingurumen Zerbitzuak (Beasain)

Etxebizitzak beroki beharrean

G

oierrin 50 urte baino gehiago duten etxebizitzak etxebizitza guztien %30 inguru dira. Honenbestez, legeak eraikin berriak isolamendu termiko ona izatera behartu aurretik eraiki ziren etxebizitza horie. Ondorioz, ordutik etxebizitzak eraberritu ez badira, oso litekeena da hauek hotz eta bero galerak izatea, honek dakarkien energia galerarekin. Energia gaiek, eta batez ere energia berriztagarrien bultzadak eta auto-hornikuntza ekimenek azkenaldian hartu duten garrantzia aintzat hartuta, ez genuke ahaztu behar energia galera egoera hauek ekiditeko neurrien beharra. Birgaitzeko premia duten etxebizitzak etxebizitza guztietatik %49 dira foru aldundiak 2019an egindako ikerketen arabera. Isolamendu termiko eskaseko etxebizitzetan bizi diren familiei energia galera horrek fakturaren igoera suposatzeaz gainera, bizi konfortaren galera eta uste baino gehiagotan osasun arazoak izatea eragiten die. Etxebizitzak energetikoki birgaitzeak eta isolamendu egoki batekin janzteak hainbat onura ekarri ahal dizkigu: - Dirua aurreztea: Termikoki isolatutako etxebizitza batek bero gutxiago galduko du; hortaz, etxea berotzeko behar den energia txikiagoa izango da, eta fakturan aurreztuko da.

- Konforta hobetzea: Termikoki isolatutako etxebizitza batek erabiltzailearen ongizatean eragiten du, etxe barneko erosotasun-baldintzak mantentzen lagunduz. - CO2 isurketak murriztea: Termikoki ondo isolatutako etxe batek energia kontsumoa murrizten laguntzen du, eta beraz, negutegi-efektuko gasen (NEG) isurketen murrizketan eragina izango du. - Osasun baldintzak hobetzea: Isolamendu termikoak eta aireztapen ego-

kiak hezetasuna eta kondentsazioak ezabatzen laguntzen dute; ondorioz, arnas arazoak sortzen dituzten lizunak agertzea ekidin dezakete. - Zarata murriztea: Isolamendu termikoko materialek baldintza akustiko onak izaten dituzte, eta nabarmen murrizten dute kanpotik edo bizilagunengandik datorren zarata. - Higiezinaren balioa handitzea: Deskribatutako abantailak argudio positibo gisa erabil daitezke etxebizitza alokatu edo saltzeko asmoa izanez gero.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 450 • 2022ko urtarrilaren 14a

Komikia

Aliritzian

Asier Iriondo • Hizkuntza aholkularia

Euskorrak, ulerberak eta kostakoak

B

adut jolas txiki bat. Euskara ulertu edo hitz egiteko adinako espazio eta denbora izan duenen bat nazioartean nabarmentzen denean, galdera egiten diot nire buruari: zenbat euskara ote daki? Izan daiteke bizitzaren zati batean Euskal Herrian bizi eta kanpoan arrakasta lortu duena, arbasoak euskaldunak dituena, hurbileko kontakturen bat edo batzuk direla eta, ustez, euskara dezente entzun izango zuen jendea… Zerrenda osatzen ari naiz horrelakoekin, eta zerrenda-kideak gehitu ahala, zerrendari berari ere ezaugarriak eransten dizkiot. Euskararen ezagutza mailaren arabera, hiru multzotan sailkatu ditut: euskorrak, ulerberak eta kostakoak. Multzokatzeko, hala-moduzko sasi-ikerketa azkar bat egiten dut edo sailkatu gabe uzten dut, handik edo hemendik zein multzotakoa den igartzen diodan arte. Hona zenbait izen, hilak eta biziak nahasian, fidagarritasun eskaseko ikerketaren emaitza:

Euskorretan, Unai Emery Etxegoien eta Mikel Arteta Amatriain futbol entrenatzaileak, Evita Duarte Ibarguren Peron politikaria, Carmen operako protagonista, Frantzisko Xabierkoa eta On Kixote Mantxakoa idazlaneko bizkaitarra. Ulerberetan, Miren Ibarguren Agudo eta Jon Gonzalez Luna aktoreak, Ainhoa Arteta Ibarrolaburu kantaria, Roger Etxegarai Vatikanoko funtzionarioa eta Iñaki Urdangarin Liebaert gaizkile ohia, besteak beste. Kostakoetan, berriz, Paul Laxalt Euskara ulertu edo hitz Alpetxe Ronald Reaganen aholku- egiteko modua izan laria, Martin La- duenen bat nazioartean sarte Arrospide nabarmentzen denean, eta Javier Agirre galdera egiten dut: Onaindia Realeko eta Osasunako en- zenbat euskara ote daki? trenatzaile izanak, Esperanza Agirre Gil de Biedma gaizkileohigaia, Hector Elizondo Medina aktorea eta Garbiñe Muguruza Blanco tenislaria. Hona Goierrirekin lotura zuzen samarra duten bi baino ez ditut ekarri. Hurrengoan argitaratuko dut gureen zerrenda, ohiak eta ohigaiak barne.


Publizitatea 19 2022ko urtarrilaren 14a • # 450



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.