GoiBerri 445. zenbakia

Page 1

zk. 445 2021eko abenduaren 3a www.goiberri.eus

Iritzia

03

Aitor Sarriegi Galparsoro. Bi aldiz hil

Rosa Rojo _Antzerki zuzendaria

Errainuak

10-11

Aitor Montes Arrondo segurarraren ‘Amilotx urdina neguan’ argazkia

04

«ANTZERKIA JOLASTEA DA, BESTE BAT IZATERA JOLASTEA»

Erreportajea

14-15

Oasis Living enpresa, etxebizitzen alokairua biziberritzeko proiektua



Iritzia 03 Aitor Sarriegi Galparsoro • Irakaslea eta bertsolaria

2021EKO ABENDUAREN 3A

# 445 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Bi aldiz hil

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

E

z da gertatu zaharra. Sare sozialetan denbora-pasa nabilela, orain zenbait urte zendutako ezagun baten urtebetetze-eguna dela ikusi dut. Begiak iruzkinetara joan zaizkit, eta aurten idatzitako zorion-mezu bat aurkitu dut. Nire baitan zalantza sortu zait, ea jakinaren gainean lagunaren memoria ekarri nahi izan duen norbait den ala jakinarazpena jaso eta, hilda dagoela jakin gabe, besterik gabe zoriondu duen. Gertuko pertsona batekin gaiaz hitz egin eta baietz, galdutako lagun baten horman ere urtero idazten dutela, behinola bizitakoa gogora ekartzeko edo. Mundu honetatik joandakoan bertan uzten dugun arrasto digitalaz aritu gara, zenbait kasutan propio gordetako tokia izan daiteke (bigarren kasuan bezala) eta beste zenbaitetan, berriz, desagerrarazi ezin izan den arrastoa. Mingarriagoa bigarrena, behin hil ondoren tartean behin munduari kendu zizkion egunak gogora ekarriko balizkio bezala. Antzerako

Aitor Sarriegi Galparsoro Irakaslea eta bertsolaria

Pertsona orok behar luke hildakoan berekin zer eta nola egin erabakitzeko eskubidea. Baita identitate digitalari dagokionez ere

sentsazioa sentitu izan dut elizarekin loturarik (eta kasu askotan sinpatiarik) izan ez dutenak hileta-elizkizunetan agurtzen ikustean. Eta hildakoak ezin ezer egin. Mingarritik harago, beste kasu bat aipatu dit lagunak, orain urte batzuk hil zen beste lagun baten mugikor-zenbakian ezagutzen ez duen pertsona baten argazkia atera zaionekoa; badirudi hornitzaileak bere garaian baja emandako zenbakia beste pertsona bati esleitu diola eta harena da orain lagunari agertu zaion argazkia. Hiltzea bera nahikoa ez eta, gainera, ordezkatua izan. Pertsona orok behar luke hildakoan berekin zer eta nola egin erabakitzeko eskubidea. Baita identitate digitalari dagokionez ere, sarean zehar geratuko den gure arrastoaren gaineko erabakiak hartzeko aukera izan behar genuke. Akaso, heriotza digitalaz hitz egin behar genuke, sarean ere nolabait hiltzeaz, alegia. Isil nadin. Lehendik ere nahiko garesti irteten da hiltzea, ehorztetxeei kobratzeko ideia berri bat emateko.


04 Hitz-aspertuan Rosa Rojo • Antzerki zuzendaria

# 445 • 2021eko abenduaren 3a

Elkarrizketa

Rosa Rojo Antzerki zuzendaria

«GAUR EGUN, ORAINDIK, TABU ASKO APURTZEA KOMENI DELA USTE DUT» Rosa Rojo (Beasain, 1964) gazte-gaztetan hasi zen antzerkian. Lehen ikastaroa Gasteizen egin zuen, unibertsitateko ikasketak egitera joan zenean. Zerbait laburra izan zen, baina segituan konturatu zen hura zuela gogoko medioa. Harrezkero, ibilbide luzea egin du. Formakuntza jaso du maisu handien eskutik, aktore lanak egin ditu, antzerki irakasle ere badabil eta Ordiziako Urrup antzerki taldeko zuzendaria da azken hiru hamarkadetan.

Testuak: Ariane Vierbücher Argazkiak: Gorka Gomez

Zer da antzerkia zuretzat?

Nondik antzerkirako zaletasuna?

Antzekia da jolastea, beste bat izatera jolastea, beste modu batera janztera jolastea, beste modu batera mugitzera eta hitz egitera jolastea... Joko horretan, maskara kentzeko askatasun handiagoarekin aurkitzen zara, eta maskara kentzean, guztiok mugitzen gaituzten eta geldiarazten gaituzten gauza guztiak hobeto uler daitezke. Bestearen lekuan jartzen laguntzen du antzerkiak.

Nire inguruan antzerkian ziharduen inor eduki gabe, eta antzerkira asko joan gabe, zeren gaztetxoa nintzenean oso zaila zen antzerkira joatea, beti sentitu dut gustuko nuela. Haurra nintzenean, auzokideak, lagunak edo senitartekoak imitatzera jolastea oso gustuko nuen, oso eroso sentitzen nintzen hori egiten nuenean. Gogoratzen dut baita ere, Urbieta aparka-


Hitz-aspertuan 05 Rosa Rojo • Antzerki zuzendaria

2021eko abenduaren 3a • # 445

lekua dagoen lekuan, zirku bat egon zela hilabeteetan, ipuinak antzezten zituztela, eta astebururo-astebururo joaten nintzela.

Eta antzerkian hasi zinen garaiaz, zer oroitzen duzu? Historia ikastera Gasteizera joan nintzenean egin nuen antzerki ikastaro bat lehenengoz. Zerbait motza izan bazen ere, segituan konturatu nintzen hori zela egin nahi nuena, energiaz betetzen

ninduelako, mundua jateko gogoa sortzen zidalako... Garai haiek ekartzean, Miles Davis jazz musikaria datorkit burura. Erlaxazio ariketak egiten genituenean, irakasleak, hori jartzen zigulako. Gasteizen hiru urte igaro ondoren, Granadara joan nintzen, Historia Garaikidea ikastera. Antzerkian ere jarraitu nuen, unibertsitateak eman zidan beka bati esker. Modu profesionalean jarduteko atea ireki zitzaidan, lokal bat ere eman ziguten, eta egunero-egunero antzerki emanaldiak egiten hasi ginen. Maisu handiak izan nituen, baina batez ere, hiruk izan zuten eragina nigan: Fernando Cobosek, Roberto Villanuevak eta Christian Remerek. Nahiz eta fomakuntza teoriko handirik ez

eduki, antzerkian lan asko egin nuen urte haietan.

Non jarraitu zenuen garatzen? Ondoren, Madrilera joan nintzen, eta ACAE Arte Eszenikoen Eskolan jarraitu nuen ikasten. Juan Carlos Corazarekin hainbat mintegi egin nituen, clown mintegiak ere bai...

Granada, Madril... Badirudi lana ez zitzaizula falta, baina hona itzultzea erabaki zenuen... 28-29 urterekin momentu pertsonal delikatu xamarra bizitzen ari nintzen eta itzultzea erabaki nuen, baina baita antzerkian lanean jarraitzea ere. Aktore lanak egin nituen Akusa Teatroarekin, besteak beste. Euskara ikasteko hautua ere egin nuen. Nire familia Valladolide-


06 Hitz-aspertuan Rosa Rojo • Antzerki zuzendaria

koa da eta ez nuen etxean ikasi, beraz, euskaltegian ikasi nuen.

# 445 • 2021eko abenduaren 3a

Zein da?

Aktore bezala beti, edo beste betebehar batzuk ere izan zenituen? Aktore bezala 2000. urtera arte aritu nintzen lanean. La Burla produkzioaken, Ai amak antzezlana izan zen egin nuen azkena. Baina produkzio laguntzaile lanetan ere ibili nintzen, Ados Teatroan, Vaiven Produkzioetan... Donostiako TAE antzerki eskolan ere lan egin dut, eta aipatu nahiko nuke, Usandizaga Peñaflorida Amaran egin nuen denbora. Baina esango nuke, Goierrira itzuli nintzenean hasi nintzela antzerki eskolak benetan ematen, eta zuzendaritzan ibilbidea egiten.

Nola bizi izan zenuen oholtzatik zuzendaritzarako jauzia? Ez nuen aldaketa handi gisa bizi izan hasiera batean, baina egia da, zuzendaritzak, gehiago sakondu ninduela obran, guztiaren ikuspegi globalagoa duzulako. Gainera, asko gustatzen zait aktoreekin harremana, haiek entzutea eta bakoitzak dituen bertuteei zukua ateratzea. Lan hori, oso-oso gustuko dut. Zuzendaritzan egoteak nigandik ateratzen eta besteekin gehiago egoten laguntzen dit. Askapena da!

Zuzendariaren funtzioa edo lana zein da? Antzezlanaren aukeraketa da lehena. Pertsonalki ukitzen nauen zerbait izan behar du, izan daiteke gaiagatik, edo hori baino harago doan zerbaitegatik, baina obra irakurtzean, zeharkatzen nauen zerbait izan behar du. Norbait ezagutzen duzunean bezala eta ez dakizunean zehazki zer den, baina halako txinparta bat sortzen denean? Ba hori! Eta dena kontatzen duten obrak baino, nahiago ditut hasiera batean erabat ulertzen ez ditudanak, baina nolabait astintzen nautenak. Horrek, ekarpenak egiten ere uzten didalako.

Aktoreekin kontsultatzen duzu? Urrup antzerki taldera iritsi nintzenean, nik egiten nuen aukeraketa. Baina urte asko daramat talde honekin, geroz eta gehiago ezagutzen gara, eta horrek asko laguntzen du taldearen beharrak eta zer kontatu nahi dugun identifikatzerako garaian. Proposamenak norabide desberdinetatik heltzen direla esan dezaket.

Nolakoa izan da Urrup taldearen eboluzioa, zure ikuspuntutik? Pixkanaka-pixkanaka hazten joan da,

Larrosa gorri bat oholtza erdian

R

osa Rojo (Besain, 1964) Valladolidetik Beasainera etorkizun bila etorri zen famiilia bateko alaba da. Umeumetan jada, etorri handikoa zen; neskato umoretsua, ingurukoengan arreta jarri eta imitazioak egiten, denak barre algaratan jartzen zituen, antzerkirako zuen dohaia erakutsiz, nahi gabe. Familien sostengu nagusia industria zen herri batean, esperientzia desberdinen bila, eta benetan betetzen zuen hura bilatzea izan zituen iparrorratz. Hegoak astindu zituenean aurkitu zen berriro, ordura arte ametsetan bakarrik sentitutakoarekin. Zinemak, literaturak, musikak, eta orokorrean arteak eta kulturak eman diote airea. Airea eta baita irribarrea ere, lagunekin garagardo batzuk edanez momentuak konpartitzea. Bizitza, momentu horiek baitira. Momentuak, antzoki batean lehenengoz eseri, besaulkien-patioko argia

itzalita dagoela teloia ireki, eta oholtza erdian, larrosa gorri bat ageri denean bezala. Orduan hasten da jolasa, interpretazioa. Larrosa gorri hori izatea zen beasaindar honen desio indartsuena. Antzerkiak eman egiten diolako: «Buruarekin bakarrik ez, gorputzarekin, emozioekin, senarekin ezagutza lortzen delako, izate guztiarekin ulertzera eramaten zaituelako, galderei erantzuten dielako, sormena dantzan jartzen delako...». Eta antzerkiarekin eman ere ematen du, «aurreiritziei mozorroa kenduz, pertsona guztien berdintasunari eta askatasunari kantu eginez». Bide horretan, Dario Fo-rekin, Garcia Lorcarekin, Shakespearekin, Oscar Wilderekin ...jolas egin du, «onenekin jolas egiteak onena ateratzen duelako, eta hurbilen dauden gaiak lantzen dituztelako».


Hitz-aspertuan 07 Rosa Rojo • Antzerki zuzendaria

2021eko abenduaren 3a • # 445

«Maskara kentzean, guztiok mugitzen gaituzten eta geldiarazten gaituzten gauza guztiak hobeto uler daitezke»

Antzerki talde gehientsuenetan ere gizonezkoak baino emakumezko gehiago egon ohi da. Maila guztietan gertatzen da. Beasainen, institutuan antzerki eskolak ematen ditut, eta han ere gertatzen da. Esango nuke, tabu asko apurtzea komeni dela oraindik.

Zer behar da antzerki talde bateko parte izateko?

«Haurra nintzenean, auzokideak, lagunak edo senitartekoak imitatzea oso gustuko nuen, oso eroso sentitzen nitzen»

Ahalegina eta dedikazioa eskatzen ditu, konpromisoa, baina batez ere behar dena da, gogoa.

Urrupekin jarraituz, ia 30 urte egin dituzu zuzendari lanetan. Taldeari zein ekarpen egin diozula esango zenuke? Esan diezazuket prestasun osoa dudala. Eta niretzat gozamena dela. Aktoreei, obrak kontatu nahi duena deskubritzeko tresnaren bat eman izana ere espero dut, eta horrekin, egin behar dituzten pertsonaiak hobeto perfilatu ahal izatea. Dena den, uste dut nik haiei baino gehiago ematen didatela haiek niri. Urrup da bizitzan gertatu zaidan gauzarik onenetako bat. Konfidantza erakutsi didate, askatasunez lan egiteko aukera eman didate, erakusteko eta ikasteko aukera. Horrelako jende talde bat izatea, lan egiteko gogoa duena, handia da, benetan!

parru batzuetan dabiltzanei eta sortzeko beharra eta ahalmena dutenei ere. Antzerkia aske sentitzeko espazio bat da, eta askatasun hortatik ekarpen handia egin diezaiokegu gizarteari.

Profesionalen eta amateurren arteko marra mehea dela esan duzu, baina aldeak ere izango dira... Bai noski! Esango nuke lan egiteko askatasun handiagoa dugula, antzezlanak aukeratzerako garaian adibidez, eta hori zorte handia da! Talde profesionaletan, oreka bat bilatu nahian, kontraesanetan erortzea erraza da. Askatasuna, adibidez, obra klasiko asko euskaraz egiteko. Toki gutxitan ikusiko duzu hori. Tennesse Williansen Desio izeneko tranbia, Shakespearen Zuek nahi bezala , Romeo eta Julieta , Erregeen gaua... Gauza desberdinak eskaintzen ditugu, mugekin, baina balio handia dutenak; horregatik, antzerki amateurra babestu egin behar da.

Zein da antzerkiak duen norabidea? Pandemiak oso atzerakada garrantzitsua ekarri du. Ni orain konturatzen ari naiz ondorioez, epe luzera ikusten dira. Itxi egin gara, harresitu egin gara, eta ikusi beharko da, hemendik aurrerakoak ere nora eramaten gaituen.

Momenturen batean pentsatu duzu taldea uztea? antzerkia ezagutzen joan dira, aktoreek eurek antzezlanak irakurtzeko interesa garatu dute... Baina batez ere, sortzaile ere bihurtu dira.

Taldekide gehientsuenak urte mordoa daramazue Urrupen. Horrek ere lagunduko du lan egiterako garaian. Ona da hori, bai noski! Dena den, ondo legoke jende berria ere sartzea, baina kosta egiten da jendea erakartzea, gazteak hurbiltzea batez ere. Ez dakit zein den arrazoia, baina hala da! Antzerkira joaten bazara, konturatuko zara, publikoak adin bat duela, gazteak ez direla antzokietara hurbiltzen. Zerbait ez gara ondo egiten ari!

Oraingo kontua da, ala beti gertatu da hori? Ez da gauza berria ez, baina gero eta nabarmenagoa da. Publikotik hasita, gehiena emakumezkoa da eta adin batetik gorakoa. Mutilak gero eta gehiago daude kiroletan, artearekin zerikusia duten diziplinetatik aldendu egiten dira. Eta egia esan, honetan hasten diren mutilak, bokazio handia dute.

Momentu onak eta txarrak daude, baina sekula ez dut Urrup uztea pentsatu. Egia dena da, gustatuko litzaidakeela intentsitate handiagorekin lan egin ahal izatea, eta entseguak egiteko denbora gehiago izatea. Baina denbora faktorea da gure ahulguneetako bat. Hala izanda ere, oso pozik nago, aukera ederra eskaini didatelako taldekideek eurek. Eskerrak eman nahi nizkieke Beasaingo Udalari, Beasaingo institutuari, eta bereziki Ordiziako Udalari, urte asko baldintza oso kaxkarretan lan egiten egon eta gero, lan egiteko oso atsegina den lokal bat eta biltegi handi bat utzi digulako, eta antzokia ere gure eskura jartzeagatik. Zoragarria da!

Talde amateurra izanda gainera... Bai, hala da! Dena den, kontutan izan behar da, batzuetan, talde amateurra eta profesionalen arteko marra oso mehea dela. Lan egiteko azpiegiturak eduki ahal izateak bidea egiten laguntzen du. Gurea bezalako antzerki taldeek ere babesa behar dugu. Zeren ateak irekitzen dizkiegu profesionalki hontan jardun nahi dutenei, eta baita beste lan-es-

«Nahiago ditut hasiera batean erabat ulertzen ez ditudan obrak, baina nolabait astindu egiten nautenak» «Ahalegina eta dedikazioa eskatzen ditu antzerkiak, konpromisoa, eta egia da, zaila dela hori, denbora faltagatik»


08 Herri jakintza Sendabelarrak

# 445 • 2021eko abenduaren 3a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Txaldarra: Adjektiboa. Memeloa, funtsik gabea, sustantziarik ez duena. Indargea, gatzik gabea. Koldar, beldurti. Goierrin, hedaduraz, artaldean atzean edo azkena doan ardiari esaten zaio. Aldaera: ‘txaldana’.

«Abenduko eguzki txuriarekin eta ostalari ederrarekin ez fidatu»

1976-12-7. Ataungo seme kutun izendatu zuten Joxemigel Barandiaran. 1969-12-7. Golden diskoteka ireki zuten, Urretxun. 1980-12-8. Alkartasuna Lizeoaren eraikina inauguratu zuten, Beasainen.

Ikusgarri eta politak bai, baina ez dutelako, nonbait, haiengandik espero daitekeena ematen. Aldaera batek dio «abenduko izarrarekin» ez fidatzeko.

Sendabelarrak

Kamamila Sendabelar estimatua da kamamila Euskal Herrian. Batez ere, tripako mina arintzeko erabiltzen da.

» Izen herrikoia Kamamila / Mantzanilla.

» Izen zientifikoa Matricaria chamomila L.

» Ezaugarriak Urteko landare aromatikoa da, landare baxua. Oso adartsua da, eta adartxoak hosto berde finez inguratuak ditu. Mantzanilla biltzera joateko ohitura handia dago Euskal Herrian, sendabelar estimatua baita inondik ere. Mendian aurki daiteke gehienbat, baita larre freskoetan, urtegi bazterretan eta bideertz hezeetan, beti ere, egutera aldera ematen duten eremuetan. Europan –Balkanetan hain zuzen– eta Asiako lurralde epeletan du jatorria kamamilak, eta Amerikako eta Ozeaniako (Australian bereziki) eremu batzuetan bertakotzen ari da. Uda da biltzeko garairik egokiena. Egipziarrek, greziarrek eta erromatarrek antzina erabiltzen zuten landare bat da.

» Atal erabilgarriak Loreak erabiltzen dira. Leku aireztatu eta lehor batean lehortzen jarri eta ta-

rroetan gorderik urte guztiak erabil daitezke.

» Propietateak eta erabilpenak Gehienbat tripetako minarentzat, haizeentzat, betekadentzat eta goragalearentzat erabiltzen da. Urduritasun, antsietate eta buruko min kasuetan, eta hileroko min, hileroko irregular eta ondoezean ere lagungarri izaten da. Infusioa: normalean, infusioan hartzen da: 6-8 lorerekin eginiko infusioa hartuz tripako mina arintzeko; begietako hantura eta konjuntibitisa garbitzeko; zauriak, ekzemak eta ultzerak garbitzeko ere erabiltzen da.

Olioak eta okenduak: Kamamilarekin olioak eta okenduak ere egin izan dira mina dagoen tokietan igurtziak emateko.

» Kontraindikazioak Ez dauka kontraindikaziorik, eta umeei ere eman dakieke. Hori bai, olio modura igurtziak emateko erabiliz gero azalean narritadurak eragin ditzakeela kontuan hartu behar da.

Iturria: Legorretako Udalak kaleratutako ‘Ez zela kajoi batean gordetzekoa’ liburua.


Bertsoa • Kate motzean 09 German Urteaga Garmendia • Fede Guiu Arsuaga

2021eko abenduaren 3a • # 445

Gaiak hala dio

Kate motzean Fede Guiu Arsuaga • Haurrentzako jokoen egilea

«3-14 urte bitarteko haurrentzat dira jokoak» German Urteaga Garmendia Gaia: Abenduak 3 Neurria: Hamalauko berdina Doinua: ETAren su etenetik Abenduaren hiruak berriz kaixo esan digu Euskaran Eguna dela ia gehienok dakigu emateko oraindik pausu asko geratzen zaizkigu halare aurrera goaz eta geu gera testigu. Abenduaren hiruak gugan aski garrantzi du ta nahiz egun honen bueltan ekintzaile ibili gu Euskaran Eguna soilik ez da abenduak hiru. Desgaitasunen bat duen pertsona ororen ahotsa entzun beharko genuke ta entzun ezean, lotsa. Mentala zein fisikoa oroitu nahi dut bakoitza hemen ere egiteko den bidea ez da motza. Zuen eguna ere bada nahiz batzuei egin arrotza, bi gaiak elkartu eta zabal dezagun bihotza, zorionak batzuei ta bestei zorion bikoitza.

HURRENGOA » Bertsolaria: Graxi Elosegi Madariaga Gaia: Elur protokoloa

Testua eta argazki: Mikel Albisu

ADIFen lan egiten du, trenekin, eta Itsasondon bizi da Fede Guiu Arsuaga (Tolosa, 1964). Alabak haurrak zirenean, ordenagailurako euskarazko jokorik ez zegoenez, bera hasi zen sortzen. Gaur egun, geroz eta errekurtso gehiago badago ere, «denbora-pasa bezala oso gustuko dut». Jokoak biltzeko, irabaziasmorik gabeko webgunea ere sortu du: txepetxabiltegia.webcindario.com . «Gutxi gorabehera 3-14 urte bitarteko haurrentzat dira jokoak».

Abesti bat. Y nos dieron las diez Sabinarena. Kolore bat. Berdea.

Oporretarako leku bat. Rivera Maya (Mexico).

Zer gosaltzen duzu? Kafesnea gailetekin.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Inauteritako edozein egun, tolosarra naiz eta.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Ze zaletasun dituzu?

Asteburu pasa SPA batean.

Margotzea, irakurtzea, mendia, eta udan, buzeatzea.

Amets bat.

Pelikula edo telesail bat. La vida de Brian, Monty Pythonena. Liburu bat. El medico (Noah Gordon), El Perfume (Patrick Süskind), El legado de los huesos (Dolores Redondo)... Musika talde edo abeslari bat. Joaquin Sabina.

Kostan bizi, txalupatxo bat eduki eta nonahi buzeatu.

Bizitzako plazer txiki bat. Lagunekin bazkaltzea edo afaltzea.

Goierriko txoko bat. Aralar orokorrean.

Itsasondon biziko ez bazina... Kostako edozein lekutan, adibidez, Getarian.


10 Errainuak Aitor Montes Arrondo

# 445 • 2021eko abenduaren 3a


Errainuak 11 Aitor Montes Arrondo

2021eko abenduaren 3a • # 445

AMILOTX URDINA NEGUAN

Aitor Montes Arrondo (Segura, 1991) @aitormontphoto Txikitatik naturarekin konektatzeko aukera izan dut txango txikiak egin izanari esker, bidaia handiei esker, eta orain, lanari esker. Habitat mota askotatik ibili izan naiz, inguratzen nauen natura irudi fitxategietan bilakatuz. Neguko elurte batean amilotx urdinarekin topatu nintzen aurrez aurre, Euskal Herriko landazabaletan oso arrunta den koloredun hegazti eder honekin. Klabe altuko argazkia atera nion, esposizio denbora handituz argitasuna konpentsatzeko. Izan ere, elurrak eta izotzak norabide guztietan islatzen dute argia, eta argi inguratzaile leuna sortzen da, itzalak betez.

Datu teknikoak Nikon D500 • Nikkor 300mm af-s • f/5,6 • ISO 2500 • 1/1250s • 300mm


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 445 • 2021eko abenduaren 3a

Erretratua Ia ehun urte ditu argazki hau (1926koa) Itsasoko Mandubiko Bentako bolatoki estaliaren ondoan ateratakoa da: Joxe Agustin Etxaniz (Astigarretako Kamiñoene), Joxepa Aretxabaleta Intsausti (Mandubizahar); Presentacion Lizarazu (Mandubiko Benta); Joxe Inazio Intsausti (Astigarretako Otegi); Martin Makazaga Ministroa (Astigarretako Dorronsotegi); Felipe Mujika (Mandubiko Benta, mando gainean); Joxe Lasa Mujika Exkerra (Mandubiko Benta); Joxe Antonio Aretxabaleta (Mandubizahar, Itsasoko alkate izandakoa, bolea sorbaldan) eta Astigarretako apaiza. Mandubiko Bentakoek eta Mandubizaharrekoek eskainia

BOLATOKIAK BAZTERRIK BAZTER

I

Pilare Muxika Lopetegi Itsaso

tsasoko ondare txikiaren ikerketa eta katalogazioari bolalekuekin ekin genion 2016ko udan Anttoni Okariz Gorrotxategik eta biok. Zergatik? Sekulako jakinmina piztu zitzaigulako aurreko urteko Kizkitzako egunean, bazkaltzen ari zirenen artean, herriko bolatokien kokaguneak errenkadan botatzen hasi zirenean. Mahaia estaltzeko paperean idatzi behar izan genituen eta harriduraz galdetzen genien: Hainbeste? Benetan?

Guretzat aurkikuntza bat izan zen bolatea hain zabaldua zela jakitea, eta Itsason etxez etxe galdetu eta 22ren aztarnak topatu genituen. Ikaragarria denontzat. Herriko ezagunenez gain, hainbat etxeetan zirenen berri ere eman ziguten. Eta toponimia, argazkiak, material aztarnak, 1954ko ortofotoetako ebidentziak… ere aztertu genituen. Esaten da bola jokoa dela herri kirol bakarrenetakoa lan jarduera batekin loturarik ez duena eta baita ezagutzen den jokorik zaharrena dela ere. Eta gurean, jendea elkartzen zen guneetan zeuden denbora-pasarako (herri-gune, auzo edo zozkera-gune, erromeri giro, benta, sagardotegi), baita herri-bideetatik gertu ere, baina, etxe batzuetan, zaletasuna medio, entrenamendu edota familia artekoen gozamenerako ere baziren, nahiz eta XX. mendean lehia arautuak ere bere lekua hartu zuen.


Gaztejira 13 Euskararen erabilera • Yon Ander Marcos

2021eko abenduaren 3a • # 445

Ezagutza handiagoa, baina erabilera behera

YON ANDER MARCOS Egurrezko zaldia @axerigorri

Zortziko txikian

G

Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolan horma-irudia margotzen, iazko Euskaraldian. Testua: Aitor Garmendia

E

uskaraz dakiten gazteen zenbatekoak gorantz egin duen bitartean, erabileraren eboluzioak zalantzak eragiten ditu. Gazteriaren Euskal Behatokiaren datuei erreparatuta, 2004an, Euskal Autonomia Erkidegoan, 15 eta 29 urte bitartekoen erdiak baino ez zekien euskaraz. Hamabost urte geroago, aldiz, ia %80k. Haritz Gorostidi Ordiziako Oianguren Institutuko euskara irakaslean ustez, ordea, «jakin gehiago jakingo da, baina erabili gutxiago». Bere ikasleen arteko harremanak, askotan, erdaraz direla baieztatu du. Halere, Maialen Iñarra Soziolinguistika Klusterreko ikerlariak gogorarazi du eskolako euskara erabilerak «erraz» gainditzen duela eskolaz kanpokoa.

«Gertukoa urruti» Kontzientzia falta da, Gorostidiren ustez, beherakadaren arrazoietako bat. Gainera, gehitu du, askotan, errua migranteei egozten zaien arren, bertako seme-alabak ere erdaraz bizi direla edo erdarazko joera handia dutela. Iñarraren iritziz, helduen ohiturek ere eragina dute gazteen jarreran: «Helduen munduan, erdara da nagusi, eta, beraz, ohikoa litzateke haurren eta gazteen arte-

an ere euskararen presentzia minoritarioa izatea, oro har». Euskara esparru berrietara iritsi dela uste duen arren, ikus-entzunezko eta bideo jokoen esparruetan, euskararen erabilera oso txikia dela ziurtatu du Iñarrak. Gorostidik, bestalde, euskal erreferenteen falta sumatzen du: «Beraien erreferente guztiak erdaldunak dira. Euskaraz, zerbait egongo da, baina urruti gelditzen zaie. Kuriosoa da, gertukoa urruti geratzen zaie». Sare sozialetan ere egoera ez da ona: gazte gipuzkoarren laurdenak baino gutxiagok erabiltzen du euskara sareetan Gazteriaren Euskal Behatokiaren arabera. Gazte-identitatea eraikitzeko funtsezkoak diren eremuetan (lagunartean, harreman informaletan, mundu digitalean…) euskarak huts egiten duela eta horietara gerturatu behar dela dio Soziolinguistika Klusterreko ikerlariak. Horretarako, euskaltzaleen sareak indartzea funtsezkoa da eta horretan jardun nahi dute Goierrin: «Tokian tokiko hizkuntza-aktibazioa proiektuaren baitatik, belaunaldi berriak hizkuntzaren aktibismo horretara batzeko gakoen bila aritu nahi genuke Goierrin, bertako gazteekin batera. Horretan ariko gara lanean datozen hilabeteetan».

erardo eta Jokin familia bereko aita-semeak zarete. Zu Gerardo 59 urteko gizon arrunta zara. Zure belaunaldiko beste asko bezala bizitza guztia lanean jardun duzu hamasei urteetatik. Zu Jokin, aldiz, 23 urteko gazte arrunta zara. Aitak behartua unibertsitateko karrera amaitu berri duzu, eta ez dakizu ze bide jarraitu: lanean hasi ala ikasten jarraitzearena. Igande normala da eta familia bazkalosteko mahai inguruan zaudete. Bat-batean, bigarren planoan, gaur egungo gazteen egoerari buruz hitz egiten hasi dira Teleberrian. Guztiak isildu zarete, eta adi-adi entzun duzue iragarkia. Aurkezlearen arabera gaur egungo gazteen bizitza maila gerraostekoaren adinakoa da, eta langabezia tasa inoiz egon den altuenetarikoa. Iragarkiaren ostean zuk, Gerardo, telebista isildu duzu eta zera defenditzen hasi zara: zure garaiko egoera askoz ere larriagoa zela eta garaian garai arazo desberdinak daudela. Zuk aldiz, Jokin, gazteen benetako egoera ikustarazten saiatu zara, aitari datuak kontrastatuz eta argudiatuz. Bota zortziko txikian, doinu librean, bosna bertso. Gerardo, zu zeu hasita. Aurrera.


14 Erreportajea Oasis Living proiektua

# 445 • 2021eko abenduaren 3a

Erreportajea

ALOKAIRUAREN GILTZA Testua eta argazkia: Kerman Garralda Zubimendi

Markel Marcos eta Julen Saldaña ordiziarrek Oasis Living enpresa martxan jarri zuten uztailean. Alokairura bideratutako etxebizitzak biziberritzen dituzte, biofilia teknikan oinarrituta. Goiekik ekintzailetza arloan aipamen berezia eman die.

E

Julen Saldaña eta Markel Markos lagunak ziren bazkide izan aurretik. Konfiantza izatea ona dela diote, baina arriskutsua ere izan daitekeela ohartarazi dute.

txean bezala inon ez dela izaten esaten da, baina etxearen arabera hobea edo okerragoa izan daiteke. «Etxe bat hotza denean, xarmarik gabekoa, iristen zara eta punto. Baina guk nahi dugu maizterra etxera iristerakoan positiboki eragitea, erlaxatzea, ongi sentiaraztea... Oasi bat izatea», azaldu du Julen Saldaña Oasis Living enpresako sortzaileetako batek. Markel Marcos da bestea. Goiekiren Enpresa Ekimen Berrien Sariketan proiektu onenaren aipamen berezia jaso berri dute garapen agentziaren eskutik. Etxebizitzaren bat alokatu ezinik dabiltzan errentatzaileentzat egiten dute lan. Oasis Livingek bere gain hartzen ditu etxebizitza bat alokatzeak dakartzan lanak, ardurak, gastuak eta buruhausteak, etxearen jabetza nagusiarena izaten jarraitzen duen arren. Beharra handia dela aipatu dute, eskaintza txikia den arren. «Jende asko etortzen da gugana, soslai askotakoak». 681 930 144 telefonoaren edo info@oasisliving.es helbide elektronikoaren bidez jar daiteke beraiekin harremanetan. «Laster webgunea eta sare sozialak prest izango ditugu. Bezeroek asko eskatzen dute, gure lanak ikusi ahal izateko», aipatu du Marcosek.


Erreportajea 15 Oasis Living proiektua

2021eko abenduaren 3a • # 445

7

Birgaitutako etxebizitzak. Oasis living plazaratu zutenetik zazpi etxebizitza birgaitu dituzte. Ordizian bertan, horietako bat. Zortzigarrena ere bidean dute. Lehen ere beraiekin lan egin zuen errentatzaile baten eskaria da. «Oso pozik gaude. Jabeek eta maizterrek egin diguten feedback-a oso positiboa izan da».

Hasteko, etxebizitzak birgaitu egiten dituzte, bigarren bizitza bat emateko. «Maizterrei etxebizitza duin bat eskaini nahi diegu, egoera eta prezio onean», laburbildu du Saldañak. Biofilia teknika erabiltzen dute horretarako: altzariak landaretzarekin, egurrezko akaberekin eta argiarekin uztartzen dituzte. Naturarekin harremana izanda etxekoak alaiago bizi direla defendatzen dute. Hirugarren baten laguntza izaten dute horretarako, barrualdeetako diseinuetan aditua dena. Logeletan zentratzen dira nagusiki, egongelak edo sukaldeak baztertu gabe. «Duela urte batzuk ez, baina egun denbora gehiena logeletan igarotzen dugu: lana, ikasi, aisia... Denerako erabiltzen dugu. Harmonia ematen diegu, deskantsatzeko, produktiboak izateko...», aipatu du Marcosek. Etxe bakoitzak bere ezaugarriak dituen arren denetan estilo berdinari eusten diote, marka sortzeko. «Gustatuko litzaiguke begirada bakarrean identifikatu ahal izatea etxe hau Oasis Livingek egokitu duela».

Alokairua, gora Ez dira dekoraziora mugatzen, ordea. Etxebizitzaren mantenimendua ere euren kontu hartzen da. Kuoten ez ordaintzerik edo okupaziorik gertatuko balitz, berdin. Ez dute inolako arazorik izan, kontuak kontu. «Konfiantza osoa dugu maizterrengan. Ez dugu uste borondade txarrik dagoenik. Bizitzeko toki atsegin bat eskaintzen diegu, eta epe luzerako bizi nahi dute bertan», azaldu du Saldeñak. Alokairua gutxietsita dagoela uste dute. Horregatik, Goierrin alokairumerkatua murritza dela diote biek, eskaria egon badagoen arren. «Arazo la-

rria da hori», ohartarazi du Saldañak. «Ez dago aukerarik. Erosi beste erremediorik ez da eskaintzen. Eta sarrerak oso altuak direnez, dirua aurreztu arte gurasoen etxean egotera behartuta daude gazte asko», sakondu du. «Edo Goierritik joan, eskaintza handiagoa den beste norabaitera», gaineratu du Marcosek. Alokairuan eskaintzen diren etxeak, sarri, gutxi zainduta egoten direla ere aipatu dute. Joera aldatzen ari dela uste. Gazte askok alokairua lehenesten dute euren egoera profesional eta ekonomikoagatik, eta agintariak alokairuaren aldeko politikak egiten ari direla diote. Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun proiektua martxan du 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa ahalbideratzeko; tokian tokiko udalek ere alokairuaren kuotak merkatzeko hainbat laguntza lerro dituzte. «Aldeko haizea dugu», esan du Marcosek, eta aurreikuspen onak dituzte. Negozio-bolumena haztea espero dute.

«Esan izan digute zer zortea izan dugun. Barkatu, baina zortearen bila joan egin behar da» Markel Marcos Oasis Livingeko bazkidea

«Maizterrei etxebizitza duin bat eskaini nahi diegu, egoera eta prezio onean» Julen Saldaña Oasis Livingeko bazkidea

Lanpostuak utzi zituzten euren proiektuaren bidea jorratzeko

M

arkel Marcosek eta Julen Saldañak euren lanpostuak zituzten proiektua garatzen hasi zirenean. Saldañak ingeniaritza ikasi zuen eta Marcosek Lidergotza, ekintzailetza eta berrikuntza. «Argi genuen enpresa propioa eraiki nahi genuela eta bizimodua hortik atera», aipatu du Saldañak. Duela urtebete inguru hasi ziren elkartzen, larunbat goizetan, senitarteko batekin elkarbanatutako bulego batean. «Gakoa produktu edo zerbitzu errentagarria topatzea da», hasi da Marcos. «Ez duzu ezer asmatu behar. Nahikoa da existitzen den zerbait hobetzea, berritzea». Alokairuen munduan zeregina bazegoela ikusi, eta horri heldu zioten. Uztailerako lau proiektu zituzten esku artean. Euren lanpostuak utzi eta enpresa sortzea erabaki zuten, negozioari buru-belarri heltzeko. Ingurukoek zorotzat hartu zituzten. «Lehenengo erreakzioa ez da

ona: ‘Nora zoazte? Seguru zaudete?’ esaten dizute», aitortu du Marcosek. «Uste dut oso kontserbadoreak garela. Oso zabalduta dago unibertsitatera joatearen, ikasitakoaren inguruko lanpostu finko bat lortzearen eta jubilatu arte hor lan egitearen ideia», osatu du Saldañak. «Baina emaitzak iristen direnean ondo egin dugula esaten digute». Fruituak lortzeko «mugitu» beharra dagoela azpimarratu dute. «Esan izan digute zer zortea izan dugun. Barkatu, baina zortearen bila joan egin behar da». Saretzeak garrantzi handia du beraientzat, asko lagundu dietela diote. «Norbaitengana zoazenen dena irabazteko duzu». Laguntza ekonomikoa ere izan dute bidean. Goiekirena, esaterako. «Enpresa bat sortzeko erraztasunak egon badaude. Baina desinformazio handia dago, gazteen artean bereziki. Jendeak ez daki zein laguntza dauden», harritu da Saldaña.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 445 • 2021eko abenduaren 3a

Telesailak

Abenduak dakarrena Imanol G. Gurrutxaga Zinema zuzendaria

Arrakasta ala marketin estrategia?

A

zken hilabete hauetan sekulako oihartzuna sortu duen telesail bati buruz hitz egitera nator. Begia edozein sare sozialetan ipinia baduzu, Txipiroiaren jokoa ikuslearen entretenimendu iturri nagusia izan dela ohartuko zinen. Telesail hori irailaren 17an estreinatu zen mundu mailan zabaltzen den Netflix izeneko plataforma digitalean, eta euren argitalpenen arabera, lehen 28 egunetan ikusleen datuek 111 milioitik gora egin zuten. Aurrera segi aurretik gogoratu Berri txarrak taldearen esaldi hau: lider bat behar dugula dio, liderra izan nahi duenak. Azken urteetan La casa de papel eta Stranger Things telesailak izan dira nazioartean Netflixek lortu dituen estreinurik handienak, abenduan eta 2022an azken denboraldiei aurre egin beharko dietenak, hurrenez hurren. Ikusle kopuruari dagokionez Bridgerton, Lupin eta The Witcher izan dira ikusienak. Halaber, 2022ari begira ez dute denboraldi berririk kaleratuko. Hala, Netflixen erakarpen indarra gutxitu egingo da. 2022ko urtarrilean HBOren House of the Dragon eta irailean Prime Videoren The Lord Of The Rings telesailak estreinatuko dira. Biek iraganean arrakasta handia lortu zuten film eta telesailen jatorria kontatzen dute; beraz, lehen egunetik ikusle zenbaki handi bat izango dute pantailen bestaldean. Hori gutxi balitz, The Lord Of The Rings telesaila historiako garestiena izango dela aurreikusi dute. Netflixek estreinaldi handi bat behar du konpetentzia honi aurre egiteko; nolabait, ondoren sortuko den hutsunea beteko duen kontra-eskaintza bat. Posible balitz, iraganean errekorrak hautsi dituena; beraien datuen arabera bada ere. Txipiroiaren jokoa 2022ko amaiera eta 2023ko hasiera bitartean estreinatuko da.

Esti eta Mikel Markez Lazkaoko Arerian Esti eta Mikel Markez aita-alabak elkarrekin egiten ari diren biraren barruan, Lazkaon kantaldia egingo dute, gaur. • Lekua: Areria antzokia • Eguna: Abenduak 3 (22:00)

Habia hirukote lapurtarra, Ordizian Bizi Musika zikloaren barruan, Habia hari hirukote lapurtarra etorriko da Ordiziako antzokira, abenduaren 16an. • Lekua: Herri Antzokia • Noiz: Abenduak 16 (19:30)

Hezurre Fest jaialdia bueltan da MuTaMu kolektiboak antolatuta, Hezurre Fest jaialdia egingo dute, Giante, Worth It, Calathea , Hellwatch eta Anker taldeekin. • Lekua: UZko gaztetxea • Eguna: Abenduak 18 (18:00)

Willis Drumond taldea Zumarragan Zelai Ariztiko musika emanaldien barruan, Willis Drummond rock talde lapurtarrak kontzertua egingo du. • Lekua: Zelai Arizti aretoa • Eguna: Abenduak 30 (20:15)


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2021eko abenduaren 3a • # 445

Euskara Aitzol Asurmendi • Maizpide Euskaltegia (Lazkao)

Euskara txukuntzeko aholkuak

A

benduaren hirugarren eguna iritsi da aurten ere. Euskararen eguna dela kontuan hartuta, Maizpide euskaltegitik kalean baldar samar erabiltzen ditugun hainbat esaera edo hitz zuzentzeko aukera eman nahiko genieke gaur Goierriko euskal hiztunei. Ondoan, gainera, ariketatxoa ere izango da. Bada geure egunerokoan behar baino maizago erabiltzen dugun hitz bat: bat indeterminatua. Zera esan behar dugu, gaztelaniazko un/una guztiak ez direla beti bat euskaraz (ezta unos/unas guztiak batzuk ere); azken boladan, ordea, badirudi zorioneko bat hori behar baino gehiagotan erabiltzen dugula (askotan -a artikulua erabili beharrean). Batzuetan ez du ematen oso erraza denik zehaztea bata ala bestea, baina Euskaltzaindiak honen inguruan esandakoari jarraituz, arau batzuk emango ditugu, testuingurua, ezagun/ezezagun, zenbakarri/zenbakaitz eta beste hainbat aldagarri kontuan hartuta.

Noiz erabiliko dugu BAT? –– bat/asko oposizioa azpimarratu nahi dugunean: LAU gizon eta emakume BAT sartu dira tabernan. Kalimotxo BATEK BI zuritok adina balio du. –– Ipuin, istorio, pasadizo edo gertakariren bat kontatzen hastean, norbait

edo zerbait aurkezteko: Pakitak Gasteizko mutil BAT aurkeztu zigun atzo. MutilA jateko modukoa zegoen. Israeldar BATEK palestinar BAT (eta ez BI) hil zuen atzo Zisjordanian. –– ‘-(r)en bat’egituran: Laurogei(REN) BAT lagun joan ziren udaletxera, euren ezinegona adieraztera (= LAUROGEI, gutxi gorabehera). Lehergailuren BAT izan da (= lehergailua izan da, antza).

Noiz erabiliko dugu ‘A’? –– Izen zenbakaitzekin (haizea, hotza, beroa, ohorea...) erabiliko dugu; adjektiboren bat agertzen denean, ordea, “BAT” sartzeko aukera izango dugu. Izugarrizko beroA dago kanpoan. OhoreA izan zen guretzat Nelson Mandelarekin hitz egitea. Ohore handi BAT izan zen guretzat Nelson Mandelarekin hitz egitea. –– Izen zenbakarria izanagatik, balio generikoa duenean: NekazariA izorratu besterik ez dute egiten multinazional handiek munduko hainbat lekutan. EuskaltegiA ez da euskara ikasteko leku bakarra. –– Zenbakarria izan arren, aurrez aipatu badugu: Oporretan laku zoragarri bat ikusi zuten Alexek eta Anek. LakuA Arroyo herritik hurbil omen dago.

Ariketak Zuzendu, behar izanez gero... –– Hi, Lutxi, zerri bat haiz! Hire gorputzak ez din aste osoan urik ikusi! –– Koxme zigarro bat ahoan sartu zen bilerara. –– Seme, arren, ez hadi kalera atera! Haize bat zebilek... –– Poz bat eman zidan azterketa gainditu nuela jakiteak! –– Istripuren bat izan omen du gure Mariatxok!

OHARRA: lehenengoan zerri hutsa (galanta) haiz behar du; bigarrenean, zigarroa ahoan; hirugarrengoan, izugarrizko haizea zebilek; laugarrengoan, a ze poza / nolako poza hartu nuen jakitean; azkena zuzena da.

–– Norbaiti edo zerbaiti buruzko iritzia ematean, iruzkinen bat egiten dugunean... ZUZEN: Hi aluA haiz (edo alu hutsa, alu galanta). OKER: Hi alu BAT haiz! ZUZEN: Zuek lotsagabeak zarete (edo lotsagabe hutsak / galantak). OKER: Zuek lotsagabe BATZUK zarete! ZUZEN: Hau mahaiA da; hori aulkiA da; hura leihoA da. OKER: Hau mahai BAT da; hori aulki BAT da; hura leiho BAT da. –– Nahiz eta zenbakarria izan, dugun informazio edo ezagutzagatik, izen hori aipatzean bakar batez ari garela dakigunean. Halere, adjektiboren bat agertuz gero, “BAT” erabiltzea izango dugu. LiburuA besapean agertu zen Martxelo. FariasA erretzen hasi zen Joxe Jabier. Tabernan sartu zenean Montekristo handi BAT erretzen hasi zen Joxe Manuel.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 445 • 2021eko abenduaren 3a

Komikia

Aliritzian

Naroa Elortza • Eraldatzaile soziala

Epe motzeko estrategiak

N

orberaren egiak zabaltzeko leku perfektuak dira iri- koak indartzea, gutxi batzuen interes ekonomiko hutsak puztzi zutabeak. Balio dute salatzeko, kexatzeko, eska- tea baizik. tzeko, barrenak husteko... Egunerokoaren lekua ere Dena den, arduragabekeria ez da soilik gutxi batzuen intehartzen du tarteka, norbere buruarekin hitz egiteko resei begira osasungintzaren pribatizazioa bultzatzea, ez. tarte pausatua. Egungo eta azken 40 urteotako gobernuek ikuspegi estrategiIritzi zutabeek, baina, eginbeharra koan ere huts nabarmena izan dute. Ez dute atzean, hitz egiteko gogoaren edo da inongo aurreikuspenik egon zerbiHerri prespektiba beharraren gainetik. Gainera, zerbait tzu publikoen jarraikortasunari begira, minimorik ez da izan. interesgarria edo zerbait esaten duen prekarioak izan ala ez. Esaterako, ez da Ez osasungintzan, testua idazteko presioa dakar berareplanifikazio minimorik izan bertako kin, eta hau loteria hutsa da: inspirazioerizainen eta sendagileen formazioari ez arlo finantzarioan, ak ez ditu, orokorrean, epemugak erresbegira. Horrek erizain falta ekarri du, energian edota petatzen. baina baita ere euskaraz mintzatzeko kulturgintzan ere Gaurkoan arduratik natorkizue bagai ez diren sendagileak edota adminisrrenak hustera, osasungintzako profetrariak izatea. Epe motzeko interesak sionalen osasunaz bereziki kezkatuta. «Ezin dut gehiago», gailendu dira aginte makila dutenen artean (bai, makiladu«lur jota gaude», «gure lanak ez du ezertarako balio»... hori nak direlako), eta herri perspektiba minimorik ez da izan. Ez diote aztarnariek. Pediatrarengana joatean, berriz, «lehen osasungintzan, ezta arlo finantzarioan, energian edota kularreta itolarrian» kartela. Zaintzaileak zaintzeko nahikoa ba- turgintzan ere. Herri mailan burujabe izateko tresnak galtzen liabide ez, dirudienez. Lehentasuna ez delako zerbitzu publi- ari gara, eta arlo komunitarioa, besterik ez dugu orain bertan.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.