GoiBerri 444. zenbakia

Page 1

zk. 444 2021eko azaroaren 26a www.goiberri.eus

Iritzia Uxue Fernandez Lasa. Ostiral beltza?

03

Elkarrizketa

10-11

Ainara Antxia: «Bartzelonan aurkitu nuen lantzen dudan moda estiloa»

Garapena

Kontsumo lokala kanal digital berrien bidez sustatzeko lanean

DENERAKO TIKETA BEHAR TicketBai fakturazio sistema 2022an jarriko da indarrean

04

14-15


goiberri

02 Publierreportajea Amets Descanso

# 444 • 2021eko azaroaren 26a

Atsedena, kirolean hobetzeko

BKL

ATSEDENAREN ONURAK

A

tsedena edonorentzat da mesedegarria, baina kirolarien kasuan, garrantzi berezia hartzen du gaueko loa zaintzeak. Izan ere, egunean zehar egindako esfortzu fisikoari buelta eman eta gorputzak bere burua erregeneratzeko erabiltzen du atsedena. Lo egiteko giro egokia sortu behar da, tenperatura, airearen kalitatea edota argia kontutan hartuta, baina baita koltxoia, burukoa edo oheko estalkia ere. Amets Descanson badakigu zein garrantzitsua den atsedena kirolean eta horregatik Eskura Fisioterapia Zentroko Asier Dorronsororen ikuspuntuarekin bat egiten dugu: «Atsedenak eta loak kirolarien errendimenduan laguntzen du, baita muskuluak eta zuntzak errekupe-

ratzeko garaian ere. Sistema inmulogikoa hobetzen du, masa muskularrean eragin positiboa du, gorputzaren indarra eta potentzia gehitzen ditu, eta zuntzhausturak eta lesioak izateko arriskua murrizten du». Fisioterapeuta edo kirol prestatzaileekin elkarlanean aritzeko prest gaude, kirolariari atsedenerako eskaintza pertsonalizatua egin eta haren atsedena hobetzeko. Entrenamenduak planifikatzen diren moduan, atsedena ondo hartzeko baldintza egokiak sortzea ere garrantzitsua da. Amets Descanson, pertsona bakoitzaren beharren eta gorputzaren araberako azterketa egin ondoren, horietara egokitutako eskaintza egingo dizugu. Izan ere, erakusketa bat prestatu dugu atseden-ekipo sorta zabal bate-

Ikuspuntu metabolikotik. «Ezinbestekoa da gorputzak atsedena ondo hartzea, zuntzak berriz oxigenatzeko, ondo hornitu dadin, eta ez dadin azidosi metabolikoaren prozesu batean sartu». Lesioen ikuspegitik. «Nekea edo akidura, lesioak eragiteko arrisku faktore garrantzitsuenetako bat da. Gorputza atsedenean, eta batez ere lotan dagoen bitartean, gorputzak zuntzak eta muskulu-ehunak birsortzen eta leheneratzen ditu». Zuntzak eta muskuluak. «Gaueko atsedena giltzarria da, kirolagatik zuntz muskularra degeneratu dugunean, gorputzak berak gauez erregeneratzen du, eta inmunitate sistema birgaitu egiten da».

kin, pertsona bakoitzarentzat egokiena dena asmatzeko. Horrez gain, burukoen aukera zabala eskaintzen dugu, altuera, forma, neurri, material eta sentsazioei dagokienez, zure etxean proba ditzazun. Nordikoak ere oso garrantzitsuak dira; gure dendan eskandinaviar edredoi ugari aurki ditzazkezu (luma, kotoia, kapoka, tenkela, etab.), koltxoiarekin batera, nordikoak zehaztuko baitu ohearen transpirazio-maila. Gure gomendioa beti izango da material naturalak erabiltzea hezetasuna xurgatzeko duten gaitasunagatik, atseden osasungarria hartzeko mikroklima ezin hobea sortuz. Horregatik garrantzitsua da kirolariek atsedenari dagokion balioa ematea, ez bakarrik profesionalek, baita kirola afizioz egiten dutenek ere.


Iritzia 03 Uxue Fernandez Lasa • Irakaslea eta kirolaria

2021EKO AZAROAREN 26A

# 444 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Ostiral beltza?

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

A

EBetatik inportatutamailuak han eta hemen, ihes ko Black Friday bezala egiteko ahaleginean saiatuz geda ezagun azaroko ro ere atzetik jarraika, mandeulaugarren ostirala. liak lez. Zer ezkutatzen dute haGure egutegi eta herrietan ere lako egunek, zer dago plataforesponentzialki zabaldu da data ma, multinazional eta merkahau azken urteetan eta neurri taritza kate handi horien atzeUxue Fernandez Lasa berean errotu da gizartean konan? Halako ekimenek zer Irakaslea eta kirolaria tsumo konpultsiboa, kontsubistaratzen dute, eta zer bihurmo-ohitura xahutzaileak ditzen ikusezin? tuena oinarri, funtsean, sisteKontsumo arduratsua, konma kapitalistaren eredua elikatzientea, gertukoa, tokiko salEredu hau tzen jarraitzeko beste amarru tokiak eta antzerakoak hitzetik indartzen bat gehiago. hortzera darabiltzagun bitartejarraitzen dugun Plataforma erraldoi, multian, etikoa al da egun hau indarneurrian, dendari tzen jarraitzea? Nora eraman nazional, merkataritza kate handi eta konpainia ez hain txikiek etorkizun gaitzake? Agian, pentsatu behandiek ere boladatxo bat bagenuke dena izan al daibeltza izango dute harko daramate iragarki bonbardeotekeen hain beharrezko, meran (makinaria dena euren inteke, ona eta iraunkorra. Zeren resetarako ederki olioztatuta) eta noren gain egiten dira halaerosleoi amua bota eta bota, ko negozioak? Zein izan daiteke guk noiz irentsiko, zelatan. Beherapen liluraga- eredu honen alternatiba? Herriei bizia ematen rriak, mauka sinestezinak, eskaintza uholdea, dieten dendari txikiek, eredu hau indartzen jadeskontu kupoiak, opari txartelak eta beste rraitzen dugun neurri berean, etorkizuna beltza hainbat estrategia gure diru-zorroak astindu, izango dute. Geroz eta herri gehiagotan ikus kontu korronteak argaldu eta euren irabaziak daitezke garai batean herritarren negozioz gaigizentzeko. Egun baten aitzakian, egunak sal- nezka zeuden etxepe, kale izkina eta eskaparate mentak igo helburuz. Emaitza, kasu askotan, distiratsuak argiak itzalita eta pertsianak jaitsibegi bistakoa ere bihurtzen da, zenbait unetan ta. Kale gero eta ilun eta tristeagoak, dendari txierosleak itsu-itsuan ilarak egitera bultzatzen di- kien itolarria, betiko denden desagerpena eta tuzte denden kanpoaldean edota webguneak antzerakoak benetan axola al zaizkigu? gainezka jarri. Garai bateko merkealdiaren haBehar ez ditugunak erosteari muzin egiten siera eguneko merkatal-denda handietako iru- hasteko garai aproposa izan daiteke Gabonen diak errepikatuko dira aurtengoan ere, segurue- aurreko hau, beltzak ikustetik salbu izan nahi nik. Arrapaladan erostera bideratutako triki- badugu. Ea lortzen dugun!


04 Sakonean TicketBai: etorkizuneko fakturazio sistema

F

akturak ez dira inoren gustukoak. Buruko minak ematen dizkiete askori, baita ere heldu aurretik. TicketBai fakturazio-sistema urtarrilean jarriko da martxan (borondatezko epean) eta saltzaileek egokitu egin beharko dute. Den-denek: tabernek, azokako postuek, gremiotako enpresek... Denera, 55.000 bat zergaduni eragingo die. Baina zer da Ticketbai? Gipuzkoako ogasunak diru-mugimenduak kontrolatzeko sistema berri bat da. Sistema honek dendariak behartuko ditu fakturak egiteko aplikazio jakin batzuk erabiltzera, eta aplikazio hauek zuzenean abisatuko diote ogasunari diru-mugimendua izan dela. Erabakiak harrabotsa sortu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak dio sistema berriak zerga-iruzurra «desage-

# 444 • 2021eko azaroaren 26a

rrarazi» egingo duela. «TicketBai-ren ezarpenaren bidez, Foru Ogasunek enpresa eta autonomoen zerga-iruzurren aurka borrokatu nahi dute. Horretarako, beharrezkoa da enpresen eta azken bezeroen arteko transakzio guztiak kontrolatzea», dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Iaz 225 milioi eurotik gorako zerga-iruzurrak atzeman zituzten. horietatik ia 60 milioi euro, Balio Erantsiaren gaineko Zerga ekiditeagatik izan ziren. Adibide bat ere jarri dute: eskudirutan ordaintzean, sarri, ez da erregistrorik gelditzen eta Ogasunarentzat ezkutuan gelditzen direla azaldu dute. Sistema berriarekin salerosketa bakoitzeko faktura ematera behartuta egongo dira –orain ere hala da–, eta faktura guzti-guztiak ogasunak jasoko ditu zuzenean. Fakturak egiten direla egiazta-

tzeko ogasuneko langileak ikuskaritzalanetan ibiliko direla iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Enpresariak, dendariak, ostalariak... kexu dira. Guztiak susmagarritzat hartzen dituztela salatu dute, eta irudi okerra dela. Eurek irabazten duten guztia zintzo aitortzen dutela azpimarratu dute, iruzurrik egin gabe. Hortaz, ezer ez dela aldatuko uste dute, neurria eragingabea izango dela alegia.

«Garestia» Aldundiak dio aitortzak zehatzagoak izango direnez ordaindu beharreko zergak ere justuagoak izango direla. «Neurriaren helburua da enpresek benetako ahalmenaren arabera fakturatzea, eta, batez ere, irabazten duten diruaren arabera, dagokien zerga ordaintzea».


Sakonean 05 TicketBai: etorkizuneko fakturazio sistema

2021eko azaroaren 26a • # 444

Erreportajea

FAKTURAK BURUHAUSTEAK DAKARTZA AURRETIK Testuak: Kerman Garralda Zubimendi

Fakturek QR kodea izango dute, sakelako telefonoarekin eskaneatu eta informazio osagarria eskuratzeko. Gorka Gomez

TicketBai fakturazio sistema berriarekin erosleak informazio gehiago izango du fakturan Ogasunak fakturazioa gehiago kontrolatu nahi du zerga-ordainketa zehaztzagoa izan dadin eta iruzurrak saihesteko

TicketBai fakturazio sistema berria urte aldaketarekin batera jarriko da martxan. 2023ko ekainerako zerga-egoitza Gipuzkoan duten negozio guzti-guztiek ezarrita izan beharko dute.

Saltzaileek aldaketak dendarien poltsikoan eragin kaltegarria izango duela diote, bai behintzat epe laburrera. Izan ere, TicketBai sistemak behar duen aplikazioa ezartzeko ordaindu egin beharko da; kutxa erregistratzaileak ere aldatu beharko dituzte askok, Interneta duena izan beharko baita. 2.000 eurora arteko gastua izan daitekeela diote. Gainera, kontsumo ohitura berriek, bereziki Internetak, eta pandemiak altxortegia txiki utzi dietela kexu dira. Foru Aldunditik erantzun diete laguntza-ekonomiak izango dituztela borondatezko-epea amaitu baino lehen hala eskatzen dutenek. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan %60 arteko hobariez baliatu daitezke, 5.000 eurora artekoak baldin badira. Tokian tokiko udalek ere badituzte diru lagun-

tzak herriko kaltetuentzat. Beasaingo Udalak, esaterako, 6.500 euroko dirupartida prest du herritarren kostuak txikitzeko. Eskaerek kopurua gainditzen badute diru gehiago jartzeko konpromisoa hartu zuten urriko batzar orokorrean. Gainera, ezarketa mailakatua izango da: urtarrilaren 1etik aurrera borondatezkoa izango da. Epe hori sei hilabetez luzatzea erabaki dute, saltzaileek egokitzeko denbora gehiago izan dezaten. Baina proiektuari eutsiko diotela iragarri dute. Hala, 2022ko uztailaren 1etik aurrera zerga kudeaketako profesionalentzako derrigorrezkoa izango da. Gainerakoentzako borondatezkoa izango da, baina apurka-apurka denek jarri beharko dute; irailerako, esaterako, jarduera profesionaletako enpresek prest


06 Sakonean TicketBai: etorkizuneko fakturazio sistema

egon beharko dute; azarorako, txikizkako merkataritzak eta ostalaritzak; 2023ko apirilerako, kultur eta aisialdirako zerbitzuak, esaterako; horrela da segida 2023ko ekainera arte. Handik aurrera zerga-egoitza Gipuzkoan duten negozio guzti-guztiek ezarrita izan beharko dute. 8.000 bat negozio aurreratu dira eta dena prest dute. 600 inguru jada martxan daude, gainera, proba moduan. Guztira, 40.000 faktura baino gehiago jaulki dituzte gaur-gaurkoz.

# 444 • 2021eko azaroaren 26a

EGUTEGIA Ticketbai fakturazio sistema era mailakatuan ezarriko da. Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Baina borondatezko epea sei hilabete luzatu dutenez, hala gelditu dira nahitaezko epeak:

» Zerga kudeaketako profesionalak 2022ko uztailaren 1etik aurrera.

» Jarduera profesionaletako enpresak 2022ko irailaren 1etik aurrera.

20.000 eurotik gorako isunak TicketBai sistema ezartzeari uko egiten dionak zigortua izatea arriskua izango du. Zigorrak, beti ere, borondatezko epea amaitutakoan jarriko dira. Enpresen eta autonomoen kasuan, aurreko ekitaldiko fakturazioaren %20ko isuna ezarriko da, eta gutxieneko isuna 20.000 eurokoa izango da. Arauak berriro hautsiz gero, isuna aurreko ekitaldiko fakturazioaren %30ekoa izango da, eta gutxieneko isuna 30.000 eurokoa izango da. Horrez gain, dokumentazioa aldatzeagatik, suntsitzeagatik edo ezabatzeagatik ere

» Txikizkako merkataritza, ostalaritza eta ostalaritza sektorea

zigorrak ezarriko dira, bai zerbitzuaren azken bezeroei, hau da, autonomoei eta enpresei, eta baita ere TicketBai zerbitzua ematen duten enpresei. Isunak, kasu horietan, aurreko ekitaldiko fakturazioaren %20koak izango dira eta gutxieneko isuna 40.000 eurokoa izango da. Arauak berriro hautsiz gero, isuna aurreko ekitaldiko fakturazioaren %30ekoa izango da eta gutxieneko isuna, 60.000 eurokoa. Akatsa larria ez den kasuetan, lehen aldia bada behintzat, zigorra 2.000 eurokoa izango da, bete gabeko transakzio bakoitzeko. Akats larriak ez izateko aitortu gabeko zenbatekoak ezingo du irabazien %2 baino handiagoa izan.

2022ko azaroaren 1etik aurrera.

» Eraikuntza, higiezinen garapena, garraioa eta kultur eta aisialdirako zerbitzuak 2023ko apirilaren 1etik aurrera.

» Fabrikazioa, handizkaria, telekomunikazioak, finantzak eta artistak 2023ko ekainaren 1etik aurrera.

Bulegoak, kontsulta-gune Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko enpresei eta autonomoei gutun pertsonalizatuak bidali dizkie hilabeteotan, eta ogasunaren bulego guztietan arreta zerbitzua martxan ipini dute zalantzak argitzeko. Goierrin ez dago urte osoan zabalik dagoen egoitzarik, Beasaingoa apirilera arte itxita egongo baita. Telefonoz eta posta elektronikoz ere egin daitezke kontsultak.

Jokin Telleria

Udete Justo

Mikel Lizarralde

Xunai dendako arduraduna

Labores Oteako arduraduna

Mikel Lizarralde jantzidenda

«Saltzaileok egurra baino ez dugu jasotzen. Ez da bidezkoa»

«Lan gehigarri bat hartu beharko dugu berdin jarraitzeko»

«Kontrol neurri bat gehiago da. Dagoeneko nahikoa kontrolatuta bagaude»

Xunai dendako Jokin Telleria berandu harrapatu du aldaketak. Jubilatzeko adinean izanda, egokitzeko gastuei aurre egin baino nahiago izan du erretiroa hartu. Gastu handia dela dio, are gehiago testuinguru honetan: pandemiak eta Interneteko erosketek salmentak jaitsi dituztela dio eta irabazi handirik ez dutela; laguntzak gutxiegi direla deritzo. «Saltzaileok egurra baino ez dugu jasotzen. Ez da bidezkoa»

Udete Justo Labores Oteako arduradunarentzat aldaketa ez dela handia izango dio. «Oraingo kokapenera lekualdatu nintzenean dena sistematizatu nuen, stocka kontrolatuago izateko. Aitorpena ere ordenagailuz egiten dut»,. Sistema erosoa dela azpimarratu du. Denda informatizatuta eduki ala ez, aitorpena egiterakoan kontrolatuta daudela aipatu du. «Lan gehigarri bat hartu beharko dugu berdin jarraitzeko».

Mikel Lizarralde seinalatuta sentitzen da, zergak egunean eramaten dituztela dion arren. «Kontrol neurri bat gehiago da. Dagoeneko nahikoa kontrolatuta gaude». Uste du dendari txikiei presio gehiegi jarri dietela. Halere, dendariek euren betebeharrak egunean eramateko baliagarria izango dela uste du. Erosleentzat ere mesedegarria izango delakoan dago, orain baino informazio gehiago jasoko dutelako.


Sakonean 07 TicketBai: etorkizuneko fakturazio sistema

2021eko azaroaren 26a • # 444

Gorka Gomez

500 software baino gehiago, baina euskaraz laurden bat ere ez

G

ipuzkoako Foru Aldundiak 507 softwareri edo aplikaziori eman die oniritzia orain artean.Hau da, hauek sortzen duten faktura TicketBai sistemarekin bateragarria da. Faktura bat sortzean dutenean, aldi berean ogasunari ere igorriko diote. Askotariko softwareak dira, sektore ezberdinetarako prestatuak: okindegiei bideratutakoak, jatetxeentzat propio diseinatutakoak, paper-dendetarako egindakoak... Euskaraz diseinatutakoak, baina, gutxiengoak dira. Bostetik batek besterik ez du euskarazko aukera. Txikitasunaren barruan aniztasuna nahikoa handia da. Softwareak Euskal Herriko eta atzerriko enpresa informatikoek diseinatu dituzte. Tartean ere badira Goierriko enpresek diseinatutakoak. Goisystem informatika enpresak GoiGestTPV diseinatu du, esaterako. Kudeaketa orokorreko aplikazioa da, sektore zehatz batera bideratu gabea. Hau da, faktura estandarrak sortzeko balio du, zehaztasun handiagorik gabekoak; okindegi batentzat prestatutako aplikazioak, saldutako ogien informazioa jaso dezake, baina erabili dezaketen enpresak gutxiago dira. Enpresa pribatuak dira horiek, eta ordainpekoak dira hortaz. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere badu bere softwarea: FakturaBai. Zergabidea atari elektronikoan erregistratu behar da erabili ahal izateko, ziurtagiri elektroniko batekin edo BAKQ kodearekin; behin barruan, FakturaBai atalean, fakturak sortu daitezke; igortzerakoan –inprimitu edo elektronikoki bidali daitezke– ogasunak ere kopia bat jasoko du. Doakoa da. Ogasunarekiko zuzeneko fakturazio sistema Eusko Jaurlaritzak sustatutako aldaketa da. Ogasuna foru aldundien eskumena da, ordea. Dena dela, Araban eta Bizkaian ere ezarriko dute, bakoitzean egutegi desberdina adostu arren. Nafarroan lehendik ere ezarrita zegoen. 2018an egin zuten aldaketa.


08 Herri jakintza Ondare materiala

# 444 • 2021eko azaroaren 26a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Bolarue: Garai batean jaten zen gozokia. Azukrea zuen oinarrizko osagai, eta hura irabiatuta eta harrotuta, ziri baten bueltan itsasten zen egindako karamelua. Umeek-eta jateko gozoa izaten zen.

«Urteak zintzurra luze»

1971-11-25. Javier Palacin txirrindulari beasaindarra jaio zen. 1829. Ataunen 47 orkatz eta 16 basurde ehizatu zituzten, bi hilabetean, 1829ko abendutik 1830eko otsailera bitartean.

Urtebete epe luzea da, eta batek daki denbora horretan zer eta zenbat beharko den. Horregatik, azkenera arte irauteko pentsatuz neurtu behar da, hasieran dena gastatu gabe.

Ondare materiala

Hirurehun urte Itsason ordua ematen Itsasoko San Bartolome elizako kanpandorreko erlojuaren mekanismoa. 1730ean jarritakoa dela dio udal webgunean; 1763koa agiri batek. itsaso.eus

Testua: Aimar Maiz

D

enboraren lorratzak neurtzen eta itsasoarrei adierazten hiru mende egitera doa Itsasoko San Bartolome elizako kanpandorreko erlojua. 1730ean egina da, Itsasoko udal webgunearen arabera; baina 1763an jarri zuten, agiri batean jasotzen den ordainketa ziurtagiriaren arabera. Dena dela, Gipuzkoako erloju mekanikorik zaharrenetakoa da. Eliza bera da antzinakoa, tenpluaren sarrera nagusiak adierazten duen bezala. Erdi-puntuko arkiboltadun atalburua 1300. urtean egina da, erromaniko berantiar estiloan. Itsaso herri-izenaren lehenengo aipamen dokumentala baino mende bat lehenagokoa, hain jus-

tu. Inguruko kontzeju eta elizate txikiek osatutako Areria izena, ordea, 1027an aipatzen da. Erlojua 1763an kokatutakoa dela dio Itsasoko argia webguneko ikerketa batek. Juan de Atendizabalek, urte hartan, Urretxutik etorri eta jarri zuen martxan. 1.500 erreal ordaindu zizkioten ordulariagatik bakarrik; aparte kostatu ziren mekanismoaren euskarria, sokak eta pisuak. Giltzapetutako kaxa baten barruan jarri zuten erlojua.

Oparotasun garaia San Bartolome elizan berrikuntza, handitze eta lan handiak egin zituzten erlojua jarri zuten garai beretsuan. Ekonomikoki garai aberatsa zen seinale. Absidea eta izardun ganga 1721ean eraiki zituzten, eta erretaula ere garai berean

birkokatu zuten; 1725ean, korua; 1747an bobeda barrokoak, zutabeak eta kontrahormak altxatu zituzten, Miguel de Salazan arkitektoarekin; eta 1758an sakristia eraiki zuen Martin de Carrera arkitektoak. Beste herri askotan bezala, udal autonomiaren ikur bilakatu zen eliza Itsason ere. Bi mende lehenago, 1525ean Lazkaoko jauretxearen menpetik irten zenean eta bertako baliabide ekonomikoak beretzako kudeatu ahal izan zituenean, hasi ziren Itsason eliza handitzen eta hornitzen. Erretaula nagusia 1550 inguruan egin zuten, eta Juan de Lizarraldek 1575ean edertu zuen, urreztatu eta taila polikromatu batzuk erantsita. Diru oparotasuna izan bazen erlojua jartzen lehenetarikoak izatearen eragilea, pieza historiko horren amaiera ere arrazoi berak ekarri zezakeen. 1960ko hamarkadan kentzekotan izan ziren eta galtzeko arriskuan egon zen, ordulari berria jartzeko aurrekontuak eskatu baitziren. Baina kostu handia zuela eta, bere horretan geratu zen, eta hala mantendu eta kontserbatu da gaur arte. Hainbat herritar arduratu izan dira XVIII. mendetik erlojua zaintzeaz eta doitzeaz. Gaur egun Asier Sasieta igotzen da astero, eta asteroko minutu atzeratzeak eta aurreratzeak, taulak, zifrak eta kalkuloak ere jasotzen ditu.


Bertsoa • Kate motzean 09 Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena • Olatz Conde

2021eko azaroaren 26a • # 444

Gaiak hala dio

Kate motzean Olatz Conde • Lenbur fundazioko langilea

«Ken Loach-en pelikulak asko gustatzen zaizkit» Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena

Gaia: Fobiak eta foboak Neurria: Hamarreko handia Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan Begi aurrean atzoko Hitza, platertxoan bi oliba, kazetaria azken aldiko gertakariez ari da, ez da laburra gorrotozko hitz eta irainen segida, kezkati nago larrututako paretetara begira, homofoboak gure ikasle ta seme-alabak dira. Fobiak eta foboak daude hirian nahiz herrixketan, aldarri eta mezu matxistak askotxoren play-listetan. Irri-mirrika ikastetxean, muturka dantza-pistetan, malkoa berez lehortzen da-ta besteren begi tristetan, jarraitu lasai Gran Hermanoz ta eguraldiaz hizketan.

Testua: Asier Zaldua

Olatz Conde legazpiarrak Historia ikasi zuen Gasteizen. Hezkuntzan lan egingo zuela uste zuen, baina Gasteizen gidari lanetan hasi zen. Ondoren, herrialde komunistetan espezializatua zegoen bidaia agentzia batean lan egin zuen, eta horrek Errusian lan egitera eraman zuen. Herrira itzuli zenean, Lenburren historia ikastaro bat egin zuen eta Eusko Ikaskuntzaren beka batean lan egin zuen. Ondoren, Lenburren hasi zen lanean.

Musika talde bat edo musikari bat?

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Asko ditut. Oso zaila da bakarra aukeratzea, baina duela gutxi, nire lagunek, nik ezer jakin gabe, autoan sartu eta Bordelera eraman ninduten asteburu pasa.

Margotzea, egun euritsu eta hotzetan manta batek estalita telesailak ikustea, bidaiatzea, lagunekin afariak egitea...

Gustuko liburua?

HURRENGOA » Bertsolaria: German Urteaga Garmendia Gaia: Abenduak 3

Hertzainak.

Abesti bat? I will survive. Gustuko kontzertua? Extremoduro taldearena.

Oporretarako toki bat? Collioure edo Cadaques.

Zer gosaltzen duzu? Ogi txigortua olioarekin eta kafesnea.

Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?

Ane Odriozola legazpiarraren trilogiako azkena: Conspiracion en Gibola.

Jaso duzun opari bereziena?

Pelikula bat?

Goierriko txoko kuttuna.

Ken Loach zuzendariaren edozein: I, Daniel Blake, My name is Joe, Sorry we missed you...

Mirandaolako parkea.

Nire semeek egindakoak.

Legazpin biziko ez bazina... Seguru aski, Gasteizen.


10 Elkarrizketa Ainara Antxia Pinillos • Moda diseinatzailea

# 444 • 2021eko azaroaren 26a

Elkarrizketa Ainara Antxia Pinillos Moda diseinatzailea

«NIRE ARROPAK EZ DU EZ GENERORIK EZ ADINIK, GUZTIENTZAT DA» Legazpiko moda diseinatzaile gazte hau ez da izan txikitan panpinei arropak egiten zizkien horietakoa, diseinatzen eta josten Bartzelonan egindako unibertsitate karreran ikasi duela aitortu du. Orain arte egindako ibilbide laburrean, Ainara Antxiaren izena ezaguna egiten hasi da modaren mundu zail honetan, eta desfilez desfile dabiltza haren lanak. AAIN Collection marka ere sortu du. Testua eta irudia: Tere Madinabeitia

tut mutilen gauzak, aitonaren amerikanak, vintage estilokoak. Modernoa eta lehengoa konbinatzea gustatzen zait.

tze datari erreferentzia eginez: 1996ko ekainaren 6koa naiz. Ukitu pertsonala eman nahi nion, eta nire aittittek eramaten duen Elosegi txapela oso presente dago, Euskal Herriko jantzi tradizionalari ere keinu bat egin nahi niolako. Horregatik dago look guztietan txapel bat, eta horiei erantsita tul bat, aurpegi aurrean geratzen dena. Tulean nik egindako ilustrazio bat brodatu nuen, beste aurpegi bat izango balitz bezala.

Sari gehiago ere eman dizute lan horregatik.

Zergatik aukeratu zenuen moda?

Nota altuarekin amaitu zenuen.

Txikitatik asko gustatu zait marraztea eta ilustratzea, aitarekin asko marrazten nuen, eta ikasketak aukeratzerakoan, argi nuen diseinuarekin zerikusia zuen zerbait izango zela. Unibertsitate karrerak begiratzen hasi nintzen, diseinu grafikoa, moda, Arte Ederrak… Eta azkenean moda aukeratu nuen. Bartzelonan ikasi nuen. Lau urteko karrera da, baina nik bost urtetan egin nuen, azken urtea proiektua egiteko utzi nuelako.

Bai, proiektuan bilduma bat sortu behar genuen, eta hura egindakoan desfile batean aurkeztu. 20 ikasle ginen 2019ko promozioan, eta bigarren saria irabazi nuen, oinetako diseinuko ikastaro bat. Pandemiagatik ez nuen amaitu, baina oso esperientzia polita izan zen.

San Frantziskoko nazioarte mailako lehiaketa batera aurkeztu nuen eta hautatua izan nintzen. Bi look eraman nituen, desfile batean erakusteko, eta ni ere joan nintzen. Ez nuen saririk irabazi, baina esperientzia ikaragarria izan zen.

Zein izan zen zure proiektua? Zortzi look egin behar genituen, hau da,

Urtebete egin dut Bartzelonan, Mango Kids enpresan, diseinatzaile gisa. Arropa komertziala da, baina oso gustura egon naiz, umeen arropa oso dibertigarria delako. Arropa diseinatzeaz gain, diseinatzaile grafiko bezala ere lan egin dut, kamisetetako marrazkiak egiten.

Zer ikasten da moda diseinuan? Etxean amona beti josten ikusi badut ere, unibertsitatera joan nintzenean ez nekien ez josten ez patroiak egiten, josteko makina sekula hartu gabe nengoen... Karreran, josten, patronatzen, diseinatzen… dena ikasi behar izan dut.

Moda munduan unibertsitatean eta Bartzelonak murgildu zinen, hortaz. Bartzelona hiri handi bat da, eta gauzak desberdinak dira, beste estilo batzuk ikusten dituzu, asko gainera. Eta nik neuk han aurkitu dut neure estiloa ere.

Eta nolakoa da zure estiloa? Nahiko urbanoa da, askotan janzten di-

goitik behara janzteko zortzi konjunto, 77-bat prenda guztira: prakak, txaketak, jertseak, txamarrak… Lehenik diseinatu egin nituen eta portfolio bat sortu, eta oihalak ere aukeratu eta muestrario bat egin nuen. Gero, diseinu horien patroiak atera nituen, eta haiekin, kalitate baxuko oihalekin prototipoak atera, azken ukituak eta zuzenketak egiteko, eta bukatzeko, oihalak erosi eta josi. Nire lanetan ilustrazioak ere sartu nituen, oihalaren gainean zuzenean marraztuta, mihise bat izango balitz bezala. Azkenik, desfilea etorri zen, modeloek arropak probatu eta gero.

Nolakoa zen bilduma? Six ninety six izena jarri nion, nire jaio-

Ikasketak eta gero, lanean ibili zara.

Zure lan propioak ere sortu dituzu. Pandemian telelana egin nuen, eta tarte horretan nire ahizpa Leirerekin batera nire marka propioa sortu dut, AAIN Collection. Kolonbian eta Venezuelan hitz egiten den wayuu hizkuntzako aa’in hitzetik hartuta dago, eta indarra, arima eta borondatea esan nahi du. Horrez gain, nire izenarekin ere ondo lotzen da, eta konbinazio bat egin nuen.

Nolako arropa da AAIN markakoa? Arropa komertziala da, kamisetak, su-


Elkarrizketa 11 2021eko azaroaren 26a • # 444

Ainara Antxia Pinillos • Moda diseinatzailea

«Bartzelona hiri handi bat da, beste estilo batzuk ikusten dituzu han, eta nik neuk ere neure estiloa aurkitu nuen»

daderak... Unisex da, adin guztietarako. Nire arropak ez du generorik ez adinik, mundu guztiarentzat eskuragarria da. Nik egindako ilustrazioak ditu, kamisetetan eta sudaderetan. Internet bidez saltzen dugu: www.aaincollection.com.

Marka indartzen ari zara lanean orain. Bartzelonako lana amaituta, Legazpira itzuli nintzen eta Donostiako Tabakalerak martxan duen Kutxa Kultur Moda programan sartu nintzen, urtebeterako. Karreran zure alderdi sortzailea lantzen duzu, baina marka kudeatzeko ez dituzu hainbeste tresna jasotzen, eta Kutxa Kultur Modarekin beste alderdi hori garatzen laguntzen dizute. Hemen, noski, AAIN markarekin ari naiz lanean.

Desfileetako arropa ez duzu baztertu. Ez. Programak zure jantziak erakusteko aukera ere ematen dizu, eta urriaren 21ean Balenciaga museoaren 10. urteurreneko ekitaldien barruan antolatutako desfile batean parte hartu nuen, lehen bildumako lan batzuekin. Hurrengo egunean Garberan izan nintzen beste desfile batean, eta hara kutsu bereko arropa baina ukitu komertzialagoa duena eraman nuen, nire kamisetak eta sudaderak beste bildumako sorkuntzekin konbinatuta, mix bat eginda. Azken batean, nire lanak saldu egin nahi ditut.

Zertan ari zara orain? Beste prenda batzuk sortzen ari naiz, zirak eta txapelak, eta horiek datozen asteetan aterako ditut. Zirek nire ilustrazioak eramango dituzte.

Aurrera begira zein asmo duzu? Nire marka hazten joatea nahiko nuke. Eta lanean eta ikasten jarraituko dut, ikastaroak eginez, material berriak ezagutuz... Etorkizunean denda fisiko bat izatea ere nahiko nuke, Donostian, Bilbon... ez dakit, eta webguneko salmentarekin partekatuko nuke.

Zer esaten dizute ingurukoek? Familia eta lagunak nire Fan numero uno dira. Kolekzio guztia dute erosita !


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 444 • 2021eko azaroaren 26a

Erretratua

ESTRELLANEKO ETXETIK...

Jesus Mari Alberdi Sasieta Urretxu

Urretxuko hiru toki esanguratsu ikusteko aukera eskaintzen ziguten Estrellaneko balkoiek, historia handiko lekuak hirurak ere. Jesus Mari Alberdik utzia

Estrellaneko etxea deitzen zitzaion argazkian ikus dezakezuen eraikinari. Beheko lokaletan mertzeria, oihal eta jantzi denda, okindegia eta etxe-jabeen janari denda, Nekolalde kalearekin izkina egiten zuena. Baina ez naiz arituko orain eraikin horri buruz, handik zegoen ikusmiraren inguruan baizik.

I

zan ere, Urretxuko hiru toki esanguratsu ikusteko aukera eskaintzen ziguten Estrellaneko balkoiek, historia handiko lekuak hirurak ere. 70eko hamarkadan toki horietan ikusten zenari erreparatuko diogu bereziki: Alde batetik, S.D. Goyerri genuen, ‘y’ grekoarekin idazten zuten garai hartan Goierri K.E, herriko jende askoren topagunea. Zenbat kirol ekitaldi ez ote du antolatu Goierrik herrian. Gogoan ditut, gaztetxo ginela, nola antolatzen zuten hainbat kiroli buruz hitz egiteko eta

egoera aztertzeko hamabostaldia: esku pilota, txirrindularitza, mendia, saskibaloia, futbola… Kirol bakoitzetik izen ezagunak etortzen ziren bi asteko jardunaldi horietara egun ezberdinetan: adibidez, Fernando Tapia, Txomin Perurena, Pako Lusarreta, Shegun Azpiazu, Emilio Gurutzeta futbol arbitroa… Gerora Gaztelekua izan zen eraikin hori. Bestetik, gune horretako erdi-erdian, oraingo Gernikako Arbola plaza (garai hartan Plaza del Generalisimo Franco). Era askotako ekitaldiak ikusi zituen plaza horrek 70eko hamarkadan: kirola, musika, dantza, asteroko azoka, Euskal Jaia… Esate baterako, hortxe jokatzen zuen eskubaloian Goierri K.E.ko taldeak; baita kuadrilen arteko futbito eta saskibaloi txapelketa herrikoiak ere, idi-probak…

Lehenengo aldiz ikurrina Eta nola ez, hortxe amaitzen zen, orain bezala, jai nagusietako karrozen ibilaldia. Hortxe ikusi ahal izan genituen lehen ikurrinak kalean, oraindik ikurrina legeztatu gabe zegoen garaian. Eta plaza gaineko terrazan, jendea gainezka,

Euskal Jaiaren ikuskizunaz gozatzen; hobeto esanda, batzuk gozatzen… eta beste batzuk erabat beldurtuta, guardia zibilak zelatan egoten zirelako plaza barruan zer gertatuko eta zer erakutsiko karroza ibilaldiaren amaieran. Herriko ikur haundienetakoa ere, Ederrena pilotalekua, gune horretan zegoen 1906az geroztik, hiru balkoi zituela plazara begira. Zenbat gauza konta dezakegun frontoiaren inguruan; baina bereziki Santa Lutzi eguneko pilota partidak eta herri arteko pilota txapelketak ditut gogoan. Pilotari profesionalen artean Julian Lajos, Salvador Vergara, Iñaki Gorostiza, besteak beste, eta herri arteko txapelketan, berriz, Azkoitia, Segura, Urretxu eta Zumarragako pilotariak. Zer nolako jendetza izaten zen Ederrena zaharrean herriko idoloak ikusteko! Pilotaz gain, Goierri K.E.ko saskibaloi taldea ere frontoi zaharrean aritu zen urtetan zehar, Pisani artista ezaguna animatzaile nagusi zelarik. Kaleaz bestalde, horren guztiaren lekuko izan zen Estrellaneko etxea, hamarkada horretan bi sute beldurgarriren testigu ere izan zena.


Gaztejira 13 Arkaitz Sukia Araneta • Ioar Aizpurua Barriola

2021eko azaroaren 26a • # 444

«Basoari garrantzi gehiago eman behar zaio» ARKAITZ SUKIA • Baso eta mendi kudeaketa goi-teknikaria

IOAR AIZPURUA BARRIOLA Musikaren taupadak @ioar.eus

Testua eta argazkia: Aitor Garmendia

an, otsailean edo datorren urteko uda ondoren argitaratuko duten.

Zein eduki lantzen dituzue? Azterketak bi atal ditu: bata, orokorra (Konstituzioa, legeak, etab.) eta, bestea, espezifikoa. Bigarren horretan Gipuzkoako habitatak, geografia, hidrografia, arrantza zein ehiza legeak eta desagertze arriskuan dauden espezieak sartzen dira besteak beste. Gai interesgarriak dira, oso gustura nabil arlo espezifikoa lantzen.

Gazteen artean ez da oso ohikoa horrelako lanak egin nahi izatea… Hemen inguruan, baso munduari eman beharrekoa baino garrantzi gutxiago ematen zaio. Jende guztiak hiriko lanari, bulegoetakoari begiratzen dio. Lana da hori ere, eta egin beharrekoa, baina hiritik kanpo gauza askori ez zaie behar duten garrantzia ematen, eta horiek ere egin beharrekoak dira. Ez dago nahikoa gazte horretan sinesten duena, eta bultzada handirik ere ez zaie ematen. Gure inguruko basoak gero eta utziagoak daude, udaletatik ere garrantzi gehiago eman behar zaie.

B

asozain izateko oposizioetarako prestatzen ari da Arkaitz Sukia Araneta (Ordizia, 2000). Mendia da bere pasioa eta pasioa ofizio bihurtu nahi du. Basoei «eman beharrekoa baino garrantzi gutxiago» ematen zaiela salatu du, eta sektorean gazteen falta sumatzen du.

Nola doa oposizioetarako prestakuntza? Ondo. Goizez lanean nabil, basozaintzarekin zerikusirik ez duen lanpostu batean, eta arratsaldeetan ikasten dut. Bilboko akademia baten laguntzarekin nabil, astean bi saio edukitzen ditugu bideokonferentzia bidez. Halere, ez dakigu azterketa noiz izango den. Gipuzkoako deialdia abenduan argitaratu behar zuten, baina atzeratu egingo da. Ez dakigu urtarrile-

Zuri noiz piztu zitzaizun basozain izateko gogoa? Betidanik ibili naiz mendian, baita arrantzan eta ehizan ere. Batxilergoa amaitzerakoan zerbait aukeratu beharra neukan. Ez nekien mekanika aldetik jo edo, bestela, niri benetan gustatzen zitzaidana egin. Lehenik, gustuko nuena egitea erabaki nuen, eta gero gerokoak. Baso Kudeaketa eta Natura Ingurunea goi-mailako zikloa ikasi nuen, Fraisoro Eskolan, Zizurkilen. Bi urte horietan asko disfrutatu nuen, beste bi ere egingo nituzke. @_sukia_

Elkarrizketa osoa: www.goiberri.eus

Haurren eskubideak

U

rtetik urtera, gero eta oihartzun handiagoa duen eguna ospatu zen joan den azaroaren 20an mundu mailan, baita Euskal Herrian ere. Haurren eskubide unibertsalak finkatu ahal izateko, 1959tik aldarrikapenerako deia egiten da mundu osoan, eta haur baten jaiotzatik, horrek dituen eskubideak bermatzeko helburuz. Kasu askotan, gure familian ditugun txikienei begiratzen diegu, eta beraien bizi kalitatea egoera onekoa dela iruditzen zaigu. Ez diegu guztiok erreparatzen ordea, edo ez gara pentsatzen jartzen gutxienez, mundu mailan beste hamaika egoeratan bizi diren haurrak daudela, eta gure familiako dugun senide batek bezala eskubide berberak izan beharko lituzkeela. Zer aipatu gizarte batetik bestera, edota erlijio ezberdinen artean emakume nahiz gizonen artean dagoen ezberdintasunaren arrakala. 1948an onetsi zituen NBEk Aldarrikapen Unibertsalak, baina 1959an onartu zuen adierazpena. Bada garaia agian une batez gure inguruari erreparatu, eta gazteok ere honen alde egin dezakegunaz erreparatu ahal izateko. Konturatzen ez baldin bagara ere, ematen dugun pausu txiki bakoitzak, onura izugarria egin diezaiokeelako alboan izan dezakegun gaztetxoari.


14 Garapena Goierriko Azokaren sentsibilizazio kanpaina

# 444 • 2021eko azaroaren 26a

Garapena

KONTSUMO LOKALA KANAL BERRIEN BITARTEZ SUSTATUZ Goierriko Azoka plataforma digitalak sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko du abenduan tokiko kontsumoa eta herrietako denda eta negozioetan erosteak duen garrantziaz jabetuarazteko.

Testua: Iñaki Gurrutxaga

G

oierriko komertzio, zerbitzu, ostalari eta ekoizleen eskaintza webgune bakar batean eskuragarri jartzea helburu duen plataforma digitala da Goierriko Azoka. Horren bidez, eskualdeko negozioei erakusleiho digitala eraikitzen lagundu nahi diete ekimenaren sustatzaileek, «bezeroen eta negozioek eskaintzen dutenaren arteko distantzia klik batekin gainditzeko». Kontsumo lokala gaur egungo kanal berrien bitartez bultzatzea posible dela erakutsi nahi du Goierriko Azoka proiektuak, goierritarrei, edonon daudela eta nahi dutenean, Goierriko produktu eta zerbitzuen inguruko informazioa eskainiz. Zenbait kasutan, erosketak webgunetik bertatik egiteko aukera ere ematen du. Proiektua Berrabiarazitik sortutakoa da, eta udalek finantzatzen dute. Abendua gainean da, eta Goierriko Azokaren sustatzaileen iritziz, «oso garrantzitsua» da garai honetan tokiko kontsumoa eta herrietako denda eta negozioak goraipatzea. Hori dela eta, spot baten difusioaren bitartez sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko da datozen egunetan. «Goierriko Azoka kon-

Maite Salutregik, Aizpea Lasak eta Jone Urainek elkarlanean sortutako proiektu bat da Isla Pitxiak. Itsason dute tailerra. Isla Pitxiak


Garapena 15 Goierriko Azokaren sentsibilizazio kanpaina

2021eko azaroaren 26a • # 444

tsultatzera eta erosketak Goierrin egitera gonbidatu nahi ditugu herritarrak, bertako ekoizle, ostalari, merkatari eta zerbitzuei laguntzeko». Era berean, spot horren zabalpenean laguntzeko deia ere egin diete herritarrei.

die. Kasu hauetan, establezimendu bakoitzak bere politikak ditu, eta kontsumitzailea eta saltzailea kontaktuan jartzen dira. «Horregatik diogu Goierriko Azoka denda fisikoaren osagarri dela».

Bezero berriak erakartzeko tresna Denda fisikoaren osagarri Goierriko Azokak denda fisikoen osagarri digitala izateko bokazioa du, denda edo bulego tradizionalek duten garrantzia alde batera utzi gabe. «Pandemia garaian egindako hausnarketen ondorioz ulertu dugu bertako kontsumoa bultzatzeko eta erosketa kanal berriak erabiltzen dituzten kontsumitzaileengana iristeko ezinbestekoa dela medio digitaletan ikusgarritasuna lortzea». Platafomaren sustatzaileen esanetan, «digitalizazioa ukaezina den erronka batean bihurtu da arlo guztietan», baita eskualdeak duen balioa bultzatzeko ere. Goierriko Azokak bi baliabide eskaintzen ditu webgunean: erakusleiho digitala eta salmenta modulua. Aurrenekoak, negozioaren izena eta zeregina, logotipoa, argazkiak, eskaintzen diren zerbitzuen edo produktuen deskribapena, kontaktu datuak eta establezimenduaren ordutegia ikusteko aukera ematen du. Bigarrenak, berriz, goierritarrei erosketak egitea ahalbidetzen

Plataforman kontsulta egitera eta erosketak Goierrin egitera bultzatu nahi dituzte herritarrak ‘spot’ baten bidez Isla Pitxiak tailerrekoek aukera asko ikusten dizkiote plataformari, eta lehen emaitzak ikusten hasiak dira dagoeneko

Isla Pitxiak da Goierriko Azoka plataforman parte hartzen ari den negozioetako bat. Aizpea Lasak, Maite Salutregik eta Jone Urainek elkarlanean sortu duten proiektu bat da, eta Itsason dute tailerra. «Gure portzelanazko belarritakoak ezagutarazten hasi nahi genuen, eta plataforma hau egokia iruditu zitzaigun eskualdeko jende gehiagorengana iristeko». Haien esanetan, Goierrin dagoen eskaintzaz jabetzeko «tresna baliagarria» da Goierriko Azoka. «Gizartea gero eta kontzienteagoa da gertu erosteak duen garrantziaz, baina oraindik ere ez ditugu inguruko proiektu asko eta asko ezagutzen». Mundu digitalak «zuzeneneko esperientzia indartu» dezakeela uste dute. «Interneten onurak baliatuz gure erakusleihoa edonon eta edonoiz eskuragarri dugu, eta aldi berean, Itsasoko gure tailerrera etorri eta piezak bertatik bertara eagutzeko aukera eskain dezakegu». Merkatu birtual batean egoteak «beste profil bateko bezeroengana iristeko» balio izan die. «Salmenta digitalak modu eroso eta errazean eskain ditzakegu orain inbertsio txikia eginda. Gure kanal nagusia azoka bada ere, garrantzitsua iruditzen zaigu bezeroei Internet bidezko erosketak egiteko aukera ematea. Dagoeneko emaitzak ikusten hasiak gara», nabarmendu dute. Plataformako partaide izateak eskualdean dagoen «aberastasunaz eta geuk eskain dezakegun balioaz jabetzeko» balio izan die. «Goierriko Azoka negozioek mundu digitalean ikusgarritasuna izaten hasteko tresna aproposa izan daiteke, baita proiektuen arteko elkarlana sustatzeko ere». Bezeroei ere deia egin diete: «Egiten dugun aukeraketa bakoitza bultzada izan daiteke inguruko negozioentzat».

Instagramen jarraitzaile egiteko deia

G

oierriko Azokaren sustatzaileek profil bat dute sortua Instagram sare sozialean (@goierriko.azoka), eta hori baliatzen dute webguneak dituen azken berriak zabaltzeko. «Goierritar guztiak animatzen ditugu profil honen jarraitzaile egitera». Profil horren helburua Goierriko Azokan parte hartzen duten negozioei ikusgarritasun gehiago ematea da, haien Instagram profiletan egiten dituzten argitaratzeak elkarbanatuz. Asteko laburpena ere egiten dute, eta Goierriko Azokan dauden denda eta negozioen asteko informazioa zabaltzen dute. Profil honetara mezu pribatu bat bidaliz, Goierriko Azoka webguneko lantaldearekin kontaktuan jartzea posible ere bada. «Edukiak partekatzeaz gain, kontsumo lokalari buruz sentsibilizazioa sustatzea du helburu, bertan kontsumituz gertukoen ongizatearen eta ametsen alde egiten baituzu».

» Harremanetarako Posta elektronikoa: info@goierrikoazoka.eus Telefonoa: 843 739988 Webgunea: www.goierrikoazoka.eus Instagram: @goierriko.azoka


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 444 • 2021eko azaroaren 26a

Antzerkia

Kultur proposamenak Asier Zinkunegi Antzezlea

Norbanakoa eta taldea

B

etidanik izan naiz kontziente norbanakoaren eta taldearen artean sortzen diren tentsioez. Taldeek homogeneizaziorantz jotzen dute, eta beti aurkitzen dute arrazoiren bat, norbait desberdina dela esateko: jatorria, azalaren kolorea, sexualitatea bizitzeko edo sentitzeko era, itxura fisikoa, ideologia… Beti dago norbait, taldeari beste bat «ez dela normala» esaten diona. Honek zur eta lur utzi izan nau beti. Hau entzun dudanetan, taldekideei begira jarri orduko, denok anormalak garela iruditu izan zait. Baina ze arraio da normala izatea? Eta kontuz!, ze taldeak norbait seinalatzen duenean… egoera konplexu eta delikatuak bizitzea tokatzen zaio markatu dutenari. Bizitzak erakutsi dit, gizaki batzuk taldean daudenean bere gizatasuna galtzen dutela. Eta hori gertatzean, taldeak era bortitzean zigortzen du hautatua izan den pertsona. Aurten 50 urte bete ditut, eta atzera begiratzean talde desberdinetan bizi izan ditudan gatazkak datozkit burura. Egia esan zortea izan dut, ez baitut sekula eraso fisikorik jasan. Baina maila emozionalean markatu nauten egoera desberdinak bizitzea suertatu zait, beste askori bezala. Guzti honek, taldeak baztertzen dituen pertsonengandik oso hurbil sentitzera eraman nau, beraietako bat izan bainaiz. Eta egia esango dizuet, bere burua normaltzat daukatenak, pertsona susmagarriak iruditzen zaizkit. Horiek izaten baitira, behatza jaso eta guztia hasten dutenak. Aurrean dutenari horrenbeste begiratu beharrean, bere buruari erreparatuko baliote, ni bezain anormalak direla konturatuko lirateke, gizaki bakoitza harribitxi bat baita. Hau da nire sortzaile ibilbidearen hazia eta mamia. Honetaz dihardute sortu ditudan ikuskizun eta proiektu guztiek. Baita hurrengoak ere!

Onki Xin taldearen dantza doinuak zuzenean Legorretako Azaroan Kultura egitarauaren barruan, Onki Xin taldeak kontzertua egingo du Legorretan. Zizurkilgo talde honek rock eta elektronika doinuak uztartzen ditu. Zigor DZ eta Fer Apoa dira taldearen sortzaileak, eta zuzenekoetan Jon Ander Artola eta Beñat Atorrasagasti izaten dituzte lagun. Lekua: Herri Antzokia (Legorreta) • Eguna: Gaur • Ordua: 19:30

Iker Piris eta Bidaide taldeen kontzertuak Latxartegi aretoan Asteburu betea izango dute Legazpin, musika saioei dagokionean. Gaur, Iker Piris & The Romanticos ariko dira Latxartegin (19:00). Bihar, berriz, Bidaide taldekoen txanda izango da, ordu eta leku berean.

Emotio abesbatza, arrakasta handiei kantuz Ordiziako Emotio ahots txurien taldeak Hit Parade emanaldi berezia egingo du, kantu ezagunak oinarri hartuta. Lekua: Herri Antzokia (Ordizia) • Eguna: Gaur • Ordua: 19:30


Publizitatea 17 2021eko azaroaren 26a • # 444


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 444 • 2021eko azaroaren 26a

Komikia

L

Aliritzian

Igor Susaeta • Kazetaria

Animo?

erabiltzen dugu. Agian ez da beste hitzik egongo, ez, baina erabilera batzuk saihestearren ezin ditugu, beharbada, ideiak beste modu batean planteatu? Itxaron, badakit zer erantzungo didazun: «Animo!». Zer gertatzen zaio jendeari horrekin? Ez dakizunean zer esan, esan ezazu «animo!», ados, baina aizu, utz iezadazu esaten sekulako txirotasun kontzeptuala erakusten dugula modu horretan. Hori da pelikula bat ikusi eta lagunak «interesgarria» iruditu zaiola esatea bezala. Uste nuen bagenituela tresna gehiago zehatzagoak izateko; edo, agian, nahita, kontzienteki, egindako hauEsaldiak eta hitzak tua da… Ezetz esango nuke. boladaka doaz. Hitz horien aukeraketak Noiztik erabiltzen erantzuten diola gehiago moda «deskantsatu» da bati, komunitate jakin bateko guruek edo liderrek agur moduan? egindako imitazio ariketa bati. Edo alferkeria izango al da? Adibide gehiago: «pertinentea», «lanketa», «ardura»… Eta bada bat azken asteetan top 3-ra iritsi dena: «Egun ona izan!». Hau da, have a nice day-ren itzulpena. Nik uste nuen «gero arte», «agur», «ondo izan» edo «ondo ibili» esatearekin nahikoa zela. Tira… Utz iezadazue, batere garraztasunik gabe eta harriduratik, hautu horien guztien kutsu hortera azpimarratzen.

agun batzuei eta lankide bakan batzuei adierazi izan diet, gehienetan harrituta, esateko moduak, esaldiak eta hitzak boladaka doazela. Adibidez: noiztik erabiltzen da «deskantsatu» edo «atseden hartu» agur moduan? Aurrenekoz esan zidatenean, pentsatu nuen: «Joño! Honek zer uste du? Lantegi batean pisuak altxatzen eta garraiatzen aritzen naizela?». Baina geroz eta ohikoagoa bihurtu da, eta uste dut badakidala gurean zergatik esaten den hainbestetan: teoriaren arabera zaintza eta bizitza erdigunean jarri behar direlako, noski. Baina ez ote ditugu terminoak, usatuaren usatuz, edukiz husten? Horra nire kezka errekurrenteenetako bat. Hara! Aipatu dut beste termino horietako bat: «kezka». Gaur egun, erreparatu baldin badiozue, jende mota edo jendarte jakin batek hitzetik hortzera darabil. Izan daiteke norbait «kezkatuta» dagoela bere senide bati gaixotasun bat atzeman diotelako, edo kontzertuetan ikus-entzuleek jada pantaila batetik ikusten dituztelako musikariak. Batarengatik amesgaiztoak eduki ditzakegu, eta bestearengandik, gehienez, txalo erraza jasotzeko zerbait idatziko dugu Twitterren. Halere, termino bera




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.