GoiBerri 443. zenbakia

Page 1

zk. 443 2021eko azaroaren 19a www.goiberri.eus

Iritzia German Urteaga Garmendia. Bizitzea eta irautea

03

Erreportajea

10-11

Legazpiko Agirre anaiak, II. Mundu Gerrako auto klasikoen zaletuak

04

Ibiltari

14-15

Zelandieta eta Espainola, gudu zelai izan ziren bi gain ezagutzeko itzulia

Joxe Aierbe Azurmendi _Aizkolaria

«ONDO PRESTATZEN DENEAN IZATEN DA PLAZA-GIZONA»


02 Publierreportajea Urretxuko Udala

# 443 • 2021eko azaroaren 19a

Publierreportajea

Pagoeta berria Pagoeta inguruko lanak hasi berri dira, erlijio eta hezkuntza gune izandakoa komunitate-integrazioaren esparruan erreferentziazko toki bihurtuko duten lanak. Pagoetako erdigunea edo gune nagusia hiru eraikinek osatzen dute: Urretxu eta Zumarragako Ikastolaren eraikinak eta haren gainontzeko instalazioak (hezkuntza esparrua), Aita Pasiotarren komentu izandakoak eta Lourdesko Ama elizak (eraikin erlijiosoak izandakoak biak). Urretxu-Zumarraga ikastola Aita Pasiotarren eta familien ekimenez sortua eta denen laguntzarekin eraikia, 50 urte baino gehiago daramatza haur eta gazteak euskaraz hezten. Urte hauetan guztietan, eraikinak hamaika aldaketa eta berrikuntza izan ditu, azkena 2018koa. Urte hartan, Urretxuko Udalak lagatako 1.600 m²ko espazioa gehitu zitzaion eraikinari, eta aurki Ikastolaren jabetzako gainerako instalazioak ere birmoldatuko dira, betiere irakaskuntzari eskaintzeko. Aspace eta adinekoen apartamentuak Eraberrituko den bigarren eraikina Aita Pasiotarren komentu izandakoa da, elizaren eskuinaldean dagoena. Etxe horretako lehen solairuan, bigarrenean eta hirugarrenean Aspaceren Zentro Integrala egingo da, egun Jose Mari Lasa Plazan duten egoitza ordezkatuko duena. Elizaren eta komentuaren artean eraikin berri bat egingo da. Beheko solairuan instalazio eta komunikazio gunea egongo da, bi eraikinei eta horien erabilerei zerbitzua emango diena (igogailuak, makineria, etab). Lehen solairua Aspaceko eta adinekoen apartamentuetako langileen erabilpenerako izango da; bertan egongo dira aldagelak, bilera gelak, biltegiak… Bigarrenean Eguneko Zentroa egongo da, 22 pertsonari zerbitzua eskainiko diena eta eguneroko jarduerak garatzeko espazioak izango dituena: tailerra, sukaldea, jantokia, fisioterapia gela, bulegoak...

Hirugarren solairuan etxebizitzak egongo dira, banakoak edo binakakoak izan daitezkeenak, gehienez ere zazpi; denak irisgarriak. Horrez gain, eguneko espazioak egongo dira: sukaldea, jangela eta egongela, biltegia, bulegoa eta bainugelak. Hala, Aspaceko Zentro Integralak 36 pertsonari eman ahal izango dio zerbitzua: eguneko zentroan 22 pertsonari eta bertan egongo diren etxebizitzetan beste 14ri. Proiektu honetan, Aspacerekin elkarlanean ari dira: • Gipuzkoako Foru Aldundia; 2021, 2022 eta 2023 urteetan zentro integral berriari dagozkion obrak eta beharrezko ekipamendua finantzatuko dituena; lanak 2023. urtean amaitzea aurreikusten baita. • Urretxuko Udala, Aspace elkarteari Aita Pasiotarren eraikin multzoaren lehen hiru solairuak erabiltzeko eskubidea, doan, lagako diona. Horrez gain, udalak obra osoa sustatuko du eta adinekoen apartamentuen kudeaketa eredua ere zehaztuko du. Hamar apartamentu izango dira. Urretxuko Udalak proiektu honekin lortu nahi duen helburua hirukoitza da: Lehenik eta behin, Aspaceri Zentro Integral berri bat eskaini nahi dio. Gaur egun dituzten instalazioak ez dira egokiak, inondik inora ere. Gainera, kokapen berriak, elkarte-

ak egiten duen lana ikusarazten eta ezagutarazten lagunduko die, erabiltzaileen gizarteratzea erraztuko du eta normaltasuna eta hurbiltasuna emango die; haurren joanetorria etengabea baita espazio horretan. Bigarren helburua Urola Garaiko Gizarte Zerbitzuen Mapari lotuta dago. Une honetan, zahartze-estrategia guztien helburua da adinekoak beren etxeetan ahalik eta denbora luzeenean egotea; zentro geriatrikoetan sartzeko adina atzeratuaz. Urretxuko Udalak bere egin nahi du estrategia hori eta horretarako apartamentu egokiak prestatuko ditu, beharrezko baliabide guztiekin eta horiek kudeatzeko sistema batekin. Pertsona guztientzat egokia eta duina den zahartzearen alde lan egingo da. Hirugarren helburua, zaintzaileei zuzendutako laguntza zerbitzuak ematea da, formalak zein informalak. Historikoki kontuan hartu ez den kolektibo bat da azken hori, zeinaren hurrengo urteetako erronka nagusia profesionalizazioa izango den. Lourdesko Ama eliza Urretxuko Udalak Lourdesko Ama eliza erosi eta egokitzearekin batera, Pagoeta ingurua birmoldatzeko eta suspertzeko fasea amaituko da. Udalak 2021- 2023 bitartean egin nahi du lan hori. Aurtengo abuztuan, udalak eraikina erosi zuen, eta orain hainbat erabilera soziokulturalerako eraikin bihurtuko du. Lehen lana eraikina txukuntzea eta irisgarri egitea izango da, eta lan horiek amaitu bezain pronto ateak zabalduko ditu herritar guztiek erabiltzeko aukera izan dezaten. Hiru izango dira erabilera hori baldintzatuko duten kontzeptuak: komunitatea, kultura eta belaunaldiartekotasuna.


Iritzia 03 German Urteaga Garmendia • Kirol psikologoa eta trans aktibista

2021EKO AZAROAREN 19A

# 443 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Bizitzea eta irautea

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

B

izitzea? Irautea? Zer da bizitzea? Zer tsapp bat erantzutea egundoko garaipena da. irautea? Ez al dira gauza bera? Bizi ala Arnastea egundoko garaipena da… Bizirik irauiraun? Ziur nago gure bizitzan zehar de- tea egundoko garaipena da. nok entzun ditugula bi hitz hauek, eta Hala ere, irudipena dut askotan presio gehieseguru nago gutariko askok esan dugula gauza gi jartzen diogula geure buruari. Beti denak onbat bizitzea dela eta beste bat, do egon behar duela dirudi, berriz, irautea; bizitzan bizi uneoro zoriontsu izan behar egin behar dela alegia, eta ez, dugula, eta, hala ez bada, zeraldiz, iraun. Bizitzera etorri bait gaizki egiten ari garenagarela, eta ez irautera. Nik ere ren mamua etortzen zaigu bisarritan esan izan ditut hositan. Bizitza bizitzen ari ez rrelakoak, eta orokorrean bagara bizitza galtzen ari gaados nagoen arren, bizitzak renaren usteak hondora gaierakutsi dit gauzak beti ez ditzake. Uste dut garrantzitsua rela hain sinpleak, batzuetan dela bizi dugun egoeraren German Urteaga iraun egin behar dela; badirekontziente izatea eta gure buGarmendia la egunak bizitzeko, eta badirua ez estutzea. Honi behar Kirol psikologoa rela egunak irauteko. Gazteduen denbora ematea zauriak eta trans aktibista lerazko esaldi bat neure egin sendatzeko, eta onartzea egudut azken aldian: algunos nero ez dela festa izango. Izan dias se vive, y otros se sobregaitezen kontziente eta uler Bizi, saiatu vive. dezagun badirela egunak debizitzen, eta bizi Batzuetan ez zaigu irautea na zakarrontzira bota nahiko ahal duzun guztia, beste aukerarik geratzen auduguna (eguna bera segurasrrera egin ahal izateko biziki), eta errespeta dezagun baina ezin tzan. Badira egunak, edo boegun (bolada) horietan gure denean... iraun. ladak, bizitzea ezinezkoa dehelburu nagusia irautea izan Helduko dira egun na, iraun baino ezin dena behar litzatekeela, eta ez aldiz, eta garai hobeak egin, eta ondo dago. Zaila da bizitzea. Azken finean, halako momentu latzetan bizi moegunak bizi ditugunean iraute duan egotea. Egun batzuetan hutsa bizitzea da, eta geure ohetik altxatzea egundoko buruaz eta garenaz harro, oso garaipena da. Zerbait jatea egundoko garaipena harro, egon behar genuke irauten ari garelako. da. Edalontzi bat garbitzea egundoko garaipena Bizi, saiatu bizitzen, eta bizi ahal duzun guzda. Eskolara joatea egundoko garaipena da. E- tia, baina bizi ezin denean… Iraun. Helduko dira mail bat idaztea egundoko garaipena da. Wha- egun eta garai hobeak.


04 Hitz-aspertuan Joxe Aierbe Azurmendi • Aizkolaria

# 443 • 2021eko azaroaren 19a

Elkarrizketa

Joxe Aierbe Aizkolaria

«TXIKI-TXIKITATIK SUFRITZEN IKASITA EGOTEAK ERAMAN NAU AURRERA» Testua: Aimar Maiz Argazkia: Gorka Gomez


Hitz-aspertuan 05 Joxe Aierbe Azurmendi • Aizkolaria

2021eko azaroaren 19a • # 443

Herri kirolen azken urrezko garaian, aizkora eta korrika uztartzen zituen espezialista onena izana da Joxe Aierbe Auzmendi (Ataun, 1943). Marka gogoangarriak jarri zituen. Mendiko eta basoko lana izan du erakusle. Mutikotan etxean segan zaildua, oinarri sendo horretan eraiki zuen geroko kirolari bizitza. Elikadura, prestakuntza eta esfortzu kontrola bazirenik ere ez zekitenean ezarri zuen eskola, maisu bihurtzeko.

Baserrian jaio zinen, eta bertan jarraitzen duzue. Lauztiturrieta baserrian jaio nintzen. Ezkondu, eta San Gregorion hartu genuen pisua. Baina baserrian gaude berriz. Jaiotako lekua beti maite izaten da. Bizitza mendian egiten nuen nik. Baserrian, harik eta ezkondu arte; ezkondutakoan fabrikan hasi nintzen, hiru urte. Baina berriz mendira itzuli nintzen. Martin guarda etorri zitzaidan, mendian bazegoela lana: entresakak, garbiketak, landaketak edo matarrasetan jardun izan naiz. Lan gogorra da, baina gustatu egiten, eta gustura ibili gara.

Lanean txikitatik ohituta? Bai, umetatik hasi nintzen. Aitak hemen morroiak zituen, baina ez zuten irauten, eta hamar urte neuzkanerako hasi nintzen aitarekin segan. Dena segan egiten zen: etxeko zelaiak, eta kanpora ere bai udan, diruagatik. Neguan ere, baserritik aparte, kamioiak egurrekin kargatzen nituen. Dirua zegoen tokira; bizimodua atera egin behar zen eta. Txiki-txikitatik sufritzen ikasita gaude, eta horretxek eraman nau aurrera. Lanari, beldurrik ez. Asko egin, eta gehiago egin nahi gainera. Hori ere ez da ona baina...

Kirolean ere, lan gogorrean ohituta izatea mesederako izan zenuen? Nire kirola lana izan da. Astean zehar denbora gutxi pasatzen nuen alferrik, eta, kirola gustatzen zitzaidanez, astebukaeran korrika edo mendira joanda aizkoran aritzen nintzen. Astean lanean leher eginagatik, jaian deskantsuan ez nintzen geratzen; mendira joan eta pago zaharren bat bota, edo korrikan... Nire prestaketak horiek izan dira.

Kirolari noiz heldu zenion serio? Hamalau urterekin; lehendabiziko,

Ataunen. San Gregorioko festetan korrika irabazi egin nuen. Gero, urtero izaten zen, eta bederatzi urtean korritu, eta bederatzi aldiz irabazi nuen. Ataungo Aian ere bai. San Martingo Aizkoate elkartea etorri zitzaidan gero, korrikalariak nahi zituztela eta. Eraman ninduten eta taldea sortu zuten, eta hor ibili ginen, soldadutza aurretik.

Zer moduzko emaitzak lortu zenituen korrika probetan? Lehenengo karrera Tolosan korritu genuen, eta irabazi. Gero, Donostian Elola Trofeoa, eta irabazi; Real Sociedad Proba zen bestea, Espainia mailako urte hartako debutariena, eta irabazi nuen. Onenekin, Donostian Kontxan jokatu nuen. Maizekin eta horiekin atera nintzen, eta 3. egin nuen. Hurrena Gimnastica Ulian, onenekin han ere; Corcuerak irabazi zuen, nik 5. edo egin nuen. Ia belaunarekin kexatzen hasi nintzen han. Elgoibarren, onekin, Batty ingelesak irabazi zuen, bigarren Hill, eta nik 11. egin nuen. Baina ordurako belaunarekin lanak nituen entrenatzeko eta. Lasarten ere egin nuen krosa.

Lesioren bat izan al zenuen? Belaunarekin Etxebarren medikuarengana joan nintzen, San Martingo medikuarekin. Deskantsatzeko esan zidan, bestela lesio txarra etorriko zela. Herriko medikuak esan zidan Madrilera ezingo nuela joan, baina nik joango nitzela, eta hala joan nintzen. Espainiako Txapelketa zen, Madrilgo Casa de Campon. 1965ean izango zen hori. Han atera nintzen; behetik gorantz ondo sentitu nintzen; gainera, alde ere egin nuen. Baina gainbehera hasi nintzenean... Hala bukatu nuen. Halako minik ez dut pasatu sekula. Igeltsatu, eta denboraldia akabo. Lesioa latza neukan.


06 Hitz-aspertuan Joxe Aierbe Azurmendi • Aizkolaria

# 443 • 2021eko azaroaren 19a

Noiz arte segitu zenuen korrikalari?

«Etxean lana egin eta korrika, bietan ez zegoen segitzerik. Argal egon behar zen korrikarako, gainera. Apusturen batzuk pentsatu nituen orduan»

Soldadu joan nintzenean ere karrera asko korritu genituen. Irazu korrikalaria eta biok ibiltzen ginen, aurrena eta bigarren. 1966an lizentziatu nintzen, baina aurretik, A Coruñan, militarren Espainiako Txapelketa neronek irabazi nuen. Etxera etorri, eta Donostiara joateko abisatu zidaten, Anoetako pista zaharrean 3.000 metro oztopoen karrera baterako. Miguel Alcarazek zeukan marka, eta neronek irabazi nuen, baina lehiaketatik kanpo. Alcaraz zen onena.

«Arabako txapeldun ziren Martin Fizi eta Zurdo de Nafarreteri neuk bakarrik irabazi nien, korrika eta aizkoran»

Zerk utziarazi zizun kroslari ibilaroa? Etxean lana egin eta korrika, bietan ez zegoen segitzerik. Argal egon behar zen korrikarako, gainera. Apusturen batzuk pentsatu nituen orduan. Basoan alertze pinudi bat bageneukan, eta haiek ateratzen aita zenarekin nenbilela, esan zidan Tolosako Lizasok Alberdiri jo behar niokeela apustua. Horiek Txikito de Arruizekin ibiltzen ziren. Pentsatzen, pentsatzen, laguna ere hala moduzkoa neukan, eta beragana joan eta aizkoran eta korrika egin genuen apustua. Irabazi nion. Harrezkero, 30 apustu baino gehiago jokatuta egongo naiz.

Lan luzeetan trebatu zinen, aizkora eta korrika uztartzen ziren probetan. Nire kirola korrika zen, egia esan. Karga hartu nuen gero, eta ezin korrikarako. Neure kasa entrenatzen nintzen. Etxebesteri apustua bota nionean bai, serio prestatu nintzen. Aizkoran hamalau 60 ontzako eta korrika 14 kilometro. Bi hilabete pasatu nituen gogor prestatzen, baina hala ere nahikoa denbora gutxi zen lan haiek egiteko. Basoan leher egiten eta behin ere prestatu ez, eta kapritxoa hartu nuen. 42 urte neuzkan.

Zure eskola zein izan da? Basoa eta baserria. Gustura ibili izan naiz mendiko lanarekin.

Eta maisu? Aldameneko lagunak. Baina haiek mendian nik baino gutxiago zekiten. Ilusioa bazeukaten, baina besterik ezer ez [barrez]. Egurra jarri behar nuenean ere, neronek. Etxera ez dut ekarri sekula kamioi bat egur txikituta. Beti kirola gustatu, eta segi, apusturen batzuk tarteko.

eta Mendizabal bigarren. Tolosan, bi aldiz joan nintzen, eta batean 4. eta bestean 5. egin nuen. Arrospide aurretik zen orduan, azaltzen orduantxe hasi zen. Mendian botatzen bazenuen kanaerdikoa, plazara joandakoan 80koa moztera ere iristen ginen. Egur handia ebakitzeko, egur handiak moztuta joan behar du. 40 bat urtera ailegatutakoan, begia ere izurratu nuen, eta Etxebesteri jo nion azkena. Gero, Elorriagari eta Santi Lizarraga zaldibiarrari ere jo nien, biei, eta irabazi. Baita Erreztibasoko aita-semeei ere, aizkoran biak txanda librean, eta gero semea korrika. Ni bakarrik bien kontra. Martin Fizi eta Zurdo de Nafarreteri ere jokatu nien. Fiz Arabako txapelduna zen korrika, eta bestea aizkoran. 10 kanaerdiko eta 10 kilometro. Jokatu, eta biei irabazi nien.

har du; gu batere kontrolik gabe ibili gara. Ondo dagoenak dena eman egiten du, baina gero errekuperatzen lanak.

Paliza handiak hartutakoa al zara? Ene! Kristoren palizak hartutakoa. Txikito de Arruizen marka haustera joan nintzen garaian, 25 urte edukiko nituen. Ariztimuñori jokatuta nengoen aurretxoan gainera, Tolosan 12 kanaerdiko eta 12 kilometro. Arruizena haustera joan, ekainaren 14an, zapatu arratsaldea zen, eta trumoi giroa eta bero egiten zuen. Artolak esan zidan: ‘Bero egiten dik, eta nahi baduk biharko utzi’. Dudan egon nintzen, baina hurrengo egunean ere ez zuela bero txikiagoa egingo, eta proba egitea pentsatu nuen. Halako kalbariorik ez dut pasatu. Bukatu egin nahi, eta ezin bukatu. Bero, eta ur tantanik edan gabe, likidorik gabe: 20 kanaerdiko eta 20 kilometro, segidan.

Apustuek gauza asko mantendu dituzte herri kiroletan, ala? Lehiaketak ala apustuak zenituen nahiago? Nik, apustuak. Giroa jartzen dute, ikusteko eta. Hori da, gainera, herri kirolen jatorria. Horrek ekarri gaitu gu. Jendea ere mugitu egiten dute apustuek. Orain ere jendea joaten da, baina lehen gehiago. Lehengo zaharrek afizio ikaragarria zuten. Beti izaten ziren komentarioak.

Aizkorako teknika?

Kirolari modura, nolakoa izan zara? Prestakuntza etxekoa esan duzu; gorputzez zer kualitate zeneuzkan?

Berehala hartu nuen, baina nire kasa dena. Txapelketan, onenekin, aizkoran batean 4. eta bestean 5. egin nuen. Bilbon Mindegia eta Arria falta ziren, beste denak baziren. Ugarteburuk egin zuen 4. orduan, eta nik 3. Irabazi Arria III.ak,

Nik beti petxu ona izan dut, eta deskantsu txikiren bat harrapatzen nuenean, nire buruari kristoren paliza ematen nion. Gainera, egur handia eman, eta oraindik handiagoa emateko gogoa. Hori entrenatzaileen kontrolarekin be-

«Ura edatea txarra zela esaten zen orduan. Tantanik edan gabe, beste mundutik bueltan ibili nintzen. Bukatu egin nahi, eta ezin bukatu proba» «Plaza-gizona ondo prestatzen denean izaten da. Ondo prestatzen ez denean, beldurra eta kezka edukitzen da»


Hitz-aspertuan 07 Joxe Aierbe Azurmendi • Aizkolaria

2021eko azaroaren 19a • # 443

Zein da?

Lanerako edo jairako, beti aizkora eskuetan

L

auztierreka bailara ezkutuan geratzen da, Ataun San Gregoriotik. Bi kilometroan gora joan, eta azken aurreko baserrian sortua da Joxe Aierbe. Aizkora esku batean eta zorroztarria bestean, Azurmendirentzat prestatzen ari da tresna. Ez dio utzi aizkorari, nolabait. Orain, 79ra bidean –otsailean beteko ditu–, beren burua zaindu beharra dagoela dio. Bailara gorde hartatik, ordea, Euskal Herri gehiena ezagutu du Aierbek. Korrikalari lehenik, aizkolari gero, eta biak batera denbora gehienean, herri kirolari ospetsu izan zen. Indarra, kemena eta abildadea beste neurgailu batzuekin neurtzen ziren garaikoa da, baina orduan ere neurri oso ona eman zuen. Igandean beteko dira 45 urte Gasteizen herri kiroletako ‘euskal maratoia’ deituriko proba entzutetsua egin zuenetik. 1976ko azaroaren 21ean, zezen-plazan, 20 kanaerdiko ebaki eta 20 kilometro korrika ezarri zuen egundoko marka. 2017an hautsi zuen Arria V.ak; ez sobera handiarekin, hala ere: 12 segundo gutxiago, soilik. Orduan, Aierbek Arria izan zuen lagun. Proba hura prestatzeko ez zuen denbora askorik izan, azaroaren hasieran esan baitzioten. Azazetara igo, basoan kanaerdiko enborrari hogei mozketa egin, eta mendian korrika egin zuen lehen entrenamendua. Behera jaitsi, eta Arriaren kotxearen atzetik, Gasteizeraino segitu zuen. ‘Ez daukak kuidado handirik lan horiek egiteko’, analisi guztia. Beste saio bat egin zuen, Zunbeltzen, Lizarraga gainean. Basozainak harrapatu zituen ia-ia, egurketak ez baitziren ofizialak. «Horiek ziren nire preparatiboak». Probaren aurretik, min hartu zuen hankan, gainera, Arriaren etxean kamioia kargatzen ari zela. Jarri zen plazarako, ordea. Hainbeste eragozpen eta denbora urritasun izan ez balira, 10 minutu berak jaitsiko zuen.

Lan hori guztia likidorik hartu gabe? Astakeria dirudi, oraindik begiratuta. Tantanik edan gabe, eta beste mundutik bueltan ibili nintzen. Ura edatea txarra zela esaten zen, garai hartan. Nik ura izan banu...! Orduan urik edan gabe egiten zen proba guztia. Garai bateko ezjakin kontuak. Gainera, mediku batengana joan nintzen, eta agindu zidan egun horretan aurretik platerkada baba eta kilo erdiko txuleta jateko, lan handiak zirela horiek eta. Hala dira lanak, baina haiek bueltaka ibil hadi! Pena bat daukat: medikuak emandako menu hori lagun bati utzi nion, bestela erakutsiko nizun.

Ez hidrataziorik, ez janik zaindu. Eta hala ere egundoko markak jarri.

Gero Iruntxiberriri jokatu nion segan, abantaila emanda. Han ere iguala egin nuen urarekin eta janarekin. Baina ezin. Lanak bukatu nituen, baina korrika ezin joan. Orduan ikasi nuen pixka bat nik. Harrezkero, nire buruari neurria hartzen nion. Zer jan, adi egon behar da. Egun guztian basoan lanean aritzeko bai, jan behar da. Baina lan horietan aritzeko, ez. Bihotzari egurra ematen zaio. Txikito de Arruiz ere gaizki ibili zen, baina hautsi nuen marka. Ez dakit nola bukatu nuen. Edade onenean nengoen.

Gaitasun fisiko onak edukiko zenituen. Neurtzen zizkizueten bihotza, biriken ahalmena, indarra? Orduan ezer ez holakorik! Etxebesteri 42 urterekin irabazi nionean, Bilboko La

Casillara eraman ninduten. Denak harrituta gelditu ziren. Makina bat mediku bai, eta denak harrituta gelditzen ziren. Perurenak ere esan zidan: ‘Moteil, hik Bizkai alde horretan mediku denak harrituta dauzkak’.

Plaza-gizona izan zara? Bai, baina ondo prestatutakoan. Ondo prestatzen ez denean, beldurra eta kezka izaten da beti. Etxebesterengana joan nintzenean ez nuen beldurrik eraman. Lasai nengoen: ‘Dios, niri irabazi behar badit, egin beharko dik!’. Plazan lagun asko egin ditut. Ramon Iurrebaso zumarragarrarekin makina bat erakusketa egin genituen. Gero Mugertza, Arria, Astibiarekin ere bai. Orain Iñaki Azurmendiri laguntzen ibiltzen naiz.


08 Herri jakintza Toponimia

# 443 • 2021eko azaroaren 19a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Kikak: Haurrei ateratzen zaizkien lehen hortzak. Hortz txikiak, edo esne hortzak. Beste toki batzuetan, ordea, edozein hortzi esaten zaio, baita animalienei ere: «Zakurra kika zahar handi haiek erakutsiz».

«Zahia amaren eskutik, ogia»

1963-11-19. Goierriko Lanbide Eskola inauguratu zuten, CAFen Lazkaibarko zubiko lantegian kokatua. 1961-11-21. Jon Mikel Arano Aramendi kazetaria eta idazlea jaio zen, Itsasondon.

Amaren eskuek eta egiteek eduki ohi dute munduan bakar bihurtzen duten ukitu berezi bat: goxotasunaren eta gozotasunaren alegoria da ama. Zahia, gariaren azala, goxo iruditzeraino.

Toponimia

Egileor leku-izena, Goierrin nonahi Egileor bat, Legazpiko Armuño mendian, 2014an ateratako argazkian. Jose Luis Ugarte

Testua: Jose Luis Ugarte

U

gariak dira gure inguruan Egileor, Egillegor, Egillor, Eillor edo Illor izenez ezagutzen diren leku eta baserriak, edo aipatutako formak dituzten leku-izenak (Illorzarra, Ilorraldea…). Goierriko mendebaldetik ekialdera sarri-sarri ikusiko ditugu. Ez da, dena den, Goierriko fenomeno esklusiboa, Bizkaia hegoaldean badira, Gipuzkoako mendebaldean asko eta Nafarroako iparraldean ere ugari daude. Bitxia da, baina Urretxu eta Zumarragako udalerrietan ez da jaso, eta Azkoitian ere ez. Ematen du terminoaren hedaduraren iparraldeko muga bat hor dagoela. Araban ere oso gutxi jaso dira; adibide bakanetakoa Aguraingo Egileor auzoaren izena da.

Horren zabalduta egoteak adierazten du hitz arrunt modura funtzionatu duela Euskal Herriko alderdi zabal batean, eta jendearen ahotan barra-barra erabili izan dela. Denborarekin, ordea, lekurik gehienetan erabiltzeari utzi zaio eta herritarrek esanahia ahaztu egin dute. Leku horietan ‘egileor’ hitza ihartu egin da eta izen propio modura geratu da, jatorrizko esanahiaz hustuta.

Txabola, borda edo saletxea Harrigarriro, ordea, Goierriko herri batean oraindik eguneroko hizketan bizibizirik dago, gainerako herrietan galdu bada ere. Herri hori Legazpi da, eta bertako lexikoan ‘eillorra’ edo ‘illorra’ hitz arrunta da, beste herri batzuetan ‘txabola’, ‘saletxe’ eta ‘borda’ esaten dena adierazteko. Aitor Azpiazuk ere jaso zuen Gipuzkoako hegoaldeko euskara.

Brinkolan jasotako lexikoa eta etnografia gaiak liburu mardulean: «Íllor, íllorra: iz. Egilehorra, abereak mendian gordetzeko eraikuntza». 1955ean ganadua gordetzeko eraikinak ‘ellor’ izenaz ezagutzen ziren Urbian, Alejandro Ezkurdiak eta Jose Inazio Lasak idatzita utzi zutenez: «Ellorra es una construcción para cobijo de ganado, con base de piedra y vertientes de ramas recubiertas de cesped, helecho, brezo…». Gaur egun ‘txabola’ esaten zaie. Beste datu bat, hauxe: Ataunen, 1928an, Juan Arin Dorronsoro ikertzaileak 20 leku-izenetan ‘e(g)ileor’ eta ‘illor’ terminoak jaso zituen, eta hor garbi ikusten da orain dela 100 urte Ataunen normaltasunez erabiltzen zela. Ez da harritzekoa, hortaz, horrenbeste ‘egileor’ ikustea Euskal Herrian zehar, azken batean gure mendiak txabola, saletxe eta bordaz josita daudelako eta hori delako garai bateko izen arrunta. Kasualitatez, edo ez, Egileor izeneko lekurik ez duen herri bakarra Legazpi da (bai, ordea, haren eratorriak: Egilleortxo, Egilleorralde…). Ez luke izen propioaren funtzioa beteko, lehen esan dugun arrazoiengatik. Etimologiari begira, esan liteke lehen osagaiaren ‘egi’ horren atzean ‘etxe’, ‘bizitoki’ egon litekeela, Koldo Mitxelenak Jauregi, Beorlegi, Zumelegi eta abarretan ikusten duen bezala.


Bertsoa • Kate motzean 09 Mikel Urteaga Azkue • Xabier Tarragona

2021eko azaroaren 19a • # 443

Gaiak hala dio

Kate motzean Xabier Tarragona • Mutiloan bizi den donostiarra

«Opari bereziena bidaia bat izan da, Txinara» Mikel Urteaga Azkue Gaia: Dezimo bila Neurria: Hamalauko berdina Doinua: ETAren su-etenetik Ze iragarki ederra! Ze hunkigarria aurten! Dezimoak dozenaka hasi behar naiz erosten. Ea ezkontza eguneko zenbakia lortzen deten, hori ere emaidazu, bukatzen dalako bosten! Iaz hutsegin banuen bakarrik zenbaki baten, aurten bai, aurten Gordoa tokauko zait bete-beten, bost orduz zain egon bainaiz Manolitan eta Sorten. Barregarria dirudi, baina ez da berriketa, hartu minutu bat eta jarri gaiari arreta. Gauza bat esan nahi nuke, enaizen arren profeta, zorionak ez duela dezimoa errezeta. Jo ta ke sustatzen dabiltz loteriaren salmenta, jokoa zuritzen dute errentagarri zaie ta. Baina ez dezagun ahaztu: jokoa ez da errenta.

HURRENGOA » Bertsolaria: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena Gaia: Fobiak eta foboak

Testua: Mikel Albisu

Argazkia: Arkaitz Apalategi

Donostian jaio zenetik Mutiloan bizi den arte bide luzea egindakoa da Xabier Tarragona. Robotika eta automatizazioa du langintza, eta horrek autogintza enpresa handien bidetik, hainbat lekutan bizitzera eraman du: Frantzia, Ingalaterra, Bartzelona... «Baina, denborarekin etxera itzuli nahi izan genuen. Hamar urtez Seguran bizi ondoren, iaz Mutiloara etortzeko aukera sortu zitzaigun eta hemen bizi gara». Gaur egun Zumaiako makina erreminta enpresa batean ari da lanean.

Abesti bat. Mikel Laboaren edozein.

Kolore bat. Txuri-urdina.

Oporretarako leku bat. Quebec eta Kanada osoa.

Zer gosaltzen duzu? Gazta eta urdaiazpikoa, eta ondoren kafea nik egindako ogi txigortuarekin.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Alaba jaio zen eguna.

Jaso duzun oparirik bereziena. Bidaia bat, Txinara.

Ze zaletasun dituzu?

Amets bat.

Mendiko bizikleta, argazkilaritza, hizkuntzak ikastea...

Euskal Herriko benetako historia ezagutzea eta zabaltzea.

Pelikula edo telesail bat.

Bizitzako plazer txiki bat.

Akziozkoak eta epikoak.

Lagunekin egotea.

Liburu bat.

Goierriko txoko bat.

Historikoak eta teknikoak.

Aizkorri.

Musika talde edo abeslari bat.

Mutiloan biziko ez bazina...

Berri Txarrak eta Foo Fighters.

Euskal Herriko edozein herri txikitan.


10 Erreportajea Bigarren Mundu Gerrako bitxiak Legazpin

# 443 • 2021eko azaroaren 19a

Erreportajea

BIGARREN MUNDU GERRAKO BITXIAK LEGAZPIN Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Agirre anaiei 4x4 ibilgailuak gustatzen zaizkie, eta horien artean gustukoenak AEBko armadakoak dituzte. Bost dituzte Legazpiko etxean.

J

ose Antonio, Manolo eta Aitor Agirreren aita, Felipe Agirre, primeran moldatzen zen sutegian eta mekanika kontutan. Semeei beraien jakintza igorri zien eta horiek ezagupen hori guztia auto zaharrak konpontzeko erabili dute, besteak beste. Amerikako Estatu Batuetako armadarenak izan ziren sei auto dituzte. Lau auto Jose Antoniorenak dira eta Manolok eta Aitorrek bana dute. «Jose Antonio da ia dena egiten duena, baina nagusia Aitor da. Berak esaten du zer den balekoa eta zer ez. Jose Antonio ia dena egiteko gai da. Auto guztiak margotu ditu eta mekanika lan gehienak ere berak egiten ditu. Aitor ere mekaniko ona da. Ni saltseroa naiz: agintzen didatena egin, iritzia eman, lagundu...», aipatu du Manolok. Duela 30 bat urte ekin zioten AEBko armadaren autoak erosi eta berritzeari. Lehenengoa Asturiastik ekarri zuten. «Suzuki Santana bat erosi nuen mendian ibiltzeko eta gustatu egin zitzaigun. Jeep Willys bat ekartzea erabaki genuen. «Avilestik ekarri genuen eta karrozeriaren erdia baino gehiago Jose Antoniok egin du, etxean, esmerila eta

txapa erabilita. Zorionez, nire semeari ere autoen mundua gustatzen zaio eta egun berak bilatzen ditu autoak eta piezak Interneten. Lehen aldizkariak erabiltzen genituen. Kilometro asko egin ditugu alferrik. Izan ere, gure auto guztiek jatorrizko motorrak eta piezak dituzte. Eserlekuak bakarrik aldatu dizkiegu. Soldaduek olanazko eserlekuak erabiltzen zituzten, baina guk erosoagoak behar ditugu... Auto eta pieza asko Frantziatik ekarri ditugu, Frantziak Bigarren Mundu Gerran parte hartu baitzuen eta estatubatuarrek autoak han utzi baitzituzten gerra bukatu zenean. Ez doan, e? Oker ez banaiz, duela 15 bat urte bukatu zuten zorra ordaintzen», azaldu du Manolok.

Auto onenak mendirako Zergatik erabaki zuten Jeep Willys bat ekartzea eta ez beste edozein auto? «Mendian ibiltzeko, onenak dira. Ekarri genuen lehen autoak hamar aldiz baino gehiagotan parte hartu du Arbizuko trialean eta beti hamar lehenengoen artean sailkatu da. Oso auto arina da, 900 kilo pisatzen du, eta lokatz asko dagoen tokietan txantxangorria bezala mugitzen da. Ez du blokeatzailerik behar. Autoa 1951koa da eta ordutik 4x4 ibilgailuen ezaugarri nagusiak ez dira aldatu». Autoak ez dituzte zaharberritzeko eta mendian ibiltzeko bakarrik ekarri. Aipatu bezala, trialetan parte hartu izan dute eta auto bat ezkontza batera ere eraman zuten: emaztegaia Agirre

Felipe Agirre legazpiarraren traktore berezia

J

ose Antonio, Manoloren eta Aitorren aitak Patrizio Etxeberria enpresan lan egiten zuen, soldagailuarekin. Manolok sutegian «artista» zela dio. Mekanika kontuetan ere oso ondo moldatzen zen eta duela 56 urte traktore bat muntatu zuen. «Ez genuen idirik eta itzainek lan asko zuten. Ezin ziren guk nahi genuenean etorri eta traktore moduko zerbait muntatu genuen, guk geuk, etxean. Barreiros markako motor bat erabili genuen. Atzean bakarrik zuen trakzioa eta atzean pisurik ez zuenez, zakuak jarri behar izaten genituen atzean. Gure baserrian, Mantxola baserrian, lan egiteko balio izan zigun. Azkenean, txatarreroak eraman zuen. Hori izan zen gure lehen katxarroa. Ordutik, mundu honetan sartuta egon gara», aipatu dute bi anaiek.


Erreportaje 11 Bigarren Mundu Gerrako bitxiak Legazpin

2021eko azaroaren 19a • # 443

«Jose Antonio ia dena egiteko gai da. Auto denak margotu ditu eta mekanika lan gehienak ere berak egin ditu» Manolo Agirre Auto klasiko zalea

«Pentsa auto batek matxura bat daukan bakoitzean pieza erosiko bagenu zenbat diru gastatuko genukeen!» Jose Antonio Agirre Auto klasiko zalea

Jose Antonio eta Manolo Agirre anaiak, beraien autoetako batzuekin. Mendian ez ezik, trialetan ere parte hartzen dute autookin.

anaien auto batean joan zen elizara. «Gure autoetako bat besteak baino handiagoa da, komandanteek erabiltzen zuten. Emaztegaiak auto horretan joan nahi zuen ezkontzara, baina hara gindoazela Ormaiztegin matxura izan zuen eta anaiari deitu behar izan genion bere autoarekin joan zedin», oroitu dute. Bestalde, Gernika pelikulan Agirre anaien autoetako batzuk erabili zituzten. Kontzentrazioetan ere parte hartzen dute. Legazpiko hiru anaia hauek sei auto eta kamioi bat dituzte. Ez dute zortzigarren ibilgailua erosteko asmorik. «Zahartu egin gara!», dio Jose Antoniok. «Muntatu dugun azken ibilgailua Mercedes Unimog kamioia da. Nire semeak GMC txiki bat ekarri nahi du», gehitu du Manolok. «Baina nork konponduko du? 40 urte banitu...», gehitu du Jose Antoniok. Beraien auto kuttunak bi zaharrenak dira. Biak Bigarren Mundu Gerrakoak

dira. Komandantearen autoak bi balatiro ditu karrozerian. Baina guztiak maite dituzte, noski. «Guztiak goitik behera desmuntatu eta muntatu ditugu. Garbitu, zuzendu...», aipatu du Manolok. «Ba al dakizu zenbat lo galdu dudan auto hauek txukuntzen?», gehitu du Jose Antoniok. «Batek baino gehiagok azaldu du gure autoren bat erosteko asmoa. Baina ez da diru kontua. Mekanikoek bakarrik erosi dezakete halako auto bat. Auto hauek mantentzeak lan handia ematen du. Edozein unetan arazo bat eman dezakete. Eta ez dugu nahi eroslea egun guztia gure atzetik ibiltzea».

Normandiako harea Horren guztiaren adibide, komandantearen autoarekin gertatu zitzaiena. «Etxe ondoan primeran zebilen eta mendira eramaten genuenean gelditu egiten zen. Egunerokoan erabiltzen dudan autoa hartu, zaharra hari lotu eta

etxera ekarri... Zainketa Intentsiboen Unitatera. Purgatu, karburagailua askatu... eta hurrengo astebururako prest. Hurrengo asteburuan, mendira joan eta berriro gelditu egin zen. Halako batean, gasolina depositutik hartu beharrean, bidoi batetik hartzen bazuen ez zela gelditzen ikusi genuen». Hala, depositua askatzea erabaki zuten. «Depositua soldatutako bi kazola dira. Soldatutako tokitik zizelarekin askatu eta barruan harea pila zuela ikusi genuen. Normandiako lehorreratzekoa igual! Autoak gasolinarekin batera harea hartzen zuen eta karburagailua ixten zuen. Depositua garbitu, barrutik pintura espezial batekin margotu, kontu handiarekin soldatu pintura ez izorratzeko...», azaldu du Manolok. «Depositu berri bategatik 300 euro eskatzen zizkiguten. Pentsa auto batek matxura bat duen bakoitzean pieza erosiko bagenu zenbat diru gastatuko genukeen!», gehitu du Jose Antoniok.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 443 • 2021eko azaroaren 19a

Erretratua

PANTAILAREN BESTE ALDEAN

Duela 20 bat urteko argazkia da, Bertatik Bertara saioko grabazio batean. Iñaki Leturiak utzia.

Iñaki Leturia Ormaiztegi

H

au ez da normalean pantailan irteten. Ni izaten naiz irudian azaltzen dena, arriskuaren aurrean bakarrik, Gary Cooper bezala. Baina norbaitek begiratu behar du «zulotik» enkoadraketa egokia dela ziurtatzeko, eta kamera grabatzen has dadin botoi gorriari eman. Eta beste pertsona batek audio-maila egiaztatu

du lehenago, kaskoak jantzita. 5, 4, 3, 2 ... grabatzen! Horrela hasi izan dira, gutxi gorabehera, telebistan egin ditudan erreportaje guztiak. Hogei urte inguru izango ditu argazki honek. Gaur ile gehixeago daukat aurpegian... eta askoz gutxiago burugainean! Baina hori ez da aldatu den gauza bakarra. Hiru lagunen lana bik egiten dugu orain, alegia, kudeatzaile ekonomiko batek erabiliko lituzkeen hitzak erabilita «amortizatu egin da lanpostu bat». Nola aldatu den kazetaritza! Lan egiteko modua, formatuak, edukiak... horren guztiaren eboluzioaren lekuko izan naiz. Jendeak pantaila txikian ikusten duenari dagokionez, garai bateko telebista orain egiten denarekin konparatuko bagenu, ez nintzateke ausartuko esaten atzera egin dugun edo aurrera egin dugun. Bertatik Bertara egiten genuenekoa izango da argazkia. Arrastoa

utzi zuen saioa, inondik inora. Nire hipotesia da nahi genuena egiten genuelako bihurtu zela ikur. Gero produktora baten esku gelditu zen eta saioak bere izaera galdu zuen, «korrienteagoa» bihurtuz, desagertu zen arte. Nostalgiaz betetako iritzia da seguruenik. Gaurko saio modernoagoak direla? Igoal bai, baina gu ere moderno eta berritzaile izan ginen aspaldi. Aldi berean, izan da jendeak ikusi ez baina sumatu duen telebistaren eboluzio bat ere, eta aipatutako amortizazioarekin badu zerikusirik. Hori antzematen da, bereziki, euskaraz egiten diren saioen kalitatean eta kopuruan. Eta normala jendeak bizkarra ematea. Faktore gehiago ere badago telebista tradizionalaren gainbeheraren atzean, hortaz, hausnarketa ezinbestekoa da. Argazkian geroz eta jende gutxiago dago, eta argazkiari begira, hau da, telebista ikusten ere bai.


Gaztejira 13 Iraia Mendia Arrieta • Ane Irazoki Alvarez

2021eko azaroaren 19a • # 443

ANE IRAZOKI ALVAREZ Hipatiari begira @aneirazoki

Beldurraz

«Kroseko garaipenak motibatu egin nau» IRAIA MENDIA ARRIETA • Atleta

Testua eta argazkia: Aitor Garmendia

I

raia Mendia Arrieta (Lazkao, 2003) pistako atletismo probetan lehiatzen aritu da azken urteetan. Aurten, belar gaineko lasterketetara itzultzea erabaki du. Lehen lasterketan eskuratu du garaipena, Donostiako Krosean, hogei urtez azpiko mailan. Pistan «inoizko denboraldirik onena» egin izanak eta entrenatzeko zailtasunek bultzatu dute belar gainera itzultzera. Aldi berean, medikuntzako gradua ikasten ere hasi da EHUren Leioako campusean.

Donostiako Krosa irabazi berri duzu. Nolako garrantzia du zuretzat garaipenak? Probatzera joan nintzen. Aspaldi zen ez nuela krosik egiten eta animatuta nengoen. Azken urteetan pistan ibili naiz gehienbat. Emaitzak, bere horretan, askorako balioko ez didan arren, psikologikoki balio izan dit. Gehiago motibatu nau datozen lasterketetan zer egin dezakedan ikusteko.

Zein izango dira hurrengo proba horiek? Orain arte ez neukan helbururik zehaz@iraamendia

Iraia Mendia

Elkarrizketa osoa: www.goiberri.eus

tuta. Donostiako lasterketaren ondoren, aldiz, Euskadiko kros txapelketa hartu dut helburu gisa, abenduaren 12an izango da. Eta, txapelketako postuaren arabera, Espainiako txapelketara sailkatzen saiatuko naiz, baina presiorik gabe.

Zer moduz joan da pistako denboraldia? Inoizko denboraldirik onena izan da eta ondo joan izan horrek motibatu ninduen denboraldia bukatu arren jarraitzera. Iraupen-erdiko lasterketetan aritu naiz, 800 eta 1.500 metroko probetan. Uztailean amaitu nuen denboraldia, Espainiako txapelketan. Datorren urtean ere pista egiteko asmoa dut, baina, orain, pistara joateko denbora gutxiago dut. Horregatik ere probatu dut berriro krosa, moldatzea errazagoa egiten zaidalako.

Izan ere, medikuntzako gradua hasi berri duzu. Nola moldatu zara aldaketa horretara? Hasi besterik ez naiz egin, baina, oraingoz, nahiko ondo. Hasieran gehiago kostatu zitzaidan bizimodu berrira egokitzea, dena batera aldatu zitzaidalako: aurreko urtean, Lazkaon, entrenatzeko erraza neukan, ikasteko ere bertan... Orain, ordea, Bilbora etorrita, etxetik urruti nago. Gustura nago pisuan lagunekin, baina desberdina da.

B

eldurra zapaltzailearen tresnetako bat da, patriarkatuarena, emakumeok espazio publiko eta politikotik albo batera uzteko. Betidanik beldurra irakasten digute, estalitako mehatxuekin edo mehatxu zuzenekin. Izugarria da emakumeok jasaten dugun beldurraren politika. Eta honek, gu hil, bortxatu eta gutxiesteaz gain, hezi egiten gaitu, sozializatu. Sozializatzen gaitu espazio publikoa maskulinoa bezala ulertzean eta bertan egotean edozer pasa dakigukeela ulertaraztean, edo sinestaraztean gizonek ez gaituztela errespetatuko, eta gu defentsa konstante batean egon behar garela pentsarazten digunean. Ezinezkoa da hurrengoak izango garen beldur ez izatea. Nik hitz batean definituko nuke: terrorismoa. Eta ikusten ez duena arazoaren parte da. Patriarkatuak beldurraren eta indarkeriaren bidez isilarazi egin nahi gaitu, baina patriarkatuari beldurra ematen dion emakumeon arteko maitasuna daukagu. Justizia, sororitatea, arrazoia eta kalera irtetzeko eta gure eskubideak defenditzeko indarra. Beldurra hezurretaraino sartzen diguten arren, boteretsuagoa den amorrua ari zaigu irtetzen. Eta jakin, amorru hori ez dela beti neurritsua izango.


14 Ibiltari Espainola mendiko bira Ormaiztegin

# 443 • 2021eko azaroaren 19a

Espainola mendiko bira

BORROKA ZELAIETAN

Jose Luis Borde ormaiztegiarra, joan den astean, Zelandieta-zar baserriaren ondoan ateratako argazkian, Idiazabalgo lurretan.

Testua eta irudia: Iñaki Gurrutxaga

Bere egunean gerra-leku, gaur egun pinudiz eta ehiza postuz betetako ingurua da Zelandieta eta Espainola mendia lotzen dituen eremua. Ormaiztegiko plaza du abiapuntu eta helmuga jarduera ugariren lekuko izan zen mendi itzuli honek.

J

oan den igandean bukatu zen Ormaiztegiko 28. Mendi Astea ixteko proposatu zen irteera bera dakar ale honetako Ibiltarik. Egitarauan Arandia baserria –Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren jaiotetxea– eta Idiazabalgo lurretan dagoen Urbizu baserria lotuz Zelandieta aldera egitea zen proposatzen zen ibilbidea, baina itzuli honetan baztertu egin behar izan da bi baserri historiko horiek ezagutzeko aukera. Arrazoia bat eta bakarra: Irai-Errotako (Iraegi) eremuan 80.000 metro koadro pasako industrialdea egiten hasi ziren abuztuan, eta hango bizilaguna edo bertako langilea izan ezean, garalazita dago inguru horretara igarotzea. Bi urte beharko dira gutxienez ormaiztegiarrek Espainola

mendiko itzulirako erabili izan zuten ibilbidea atzera erabilgarri egoteko. Baina izan bada Zelandietara igotzeko bestelako biderik, Jose Luis Borde Murua Ormaiztegi Kirol Elkarteko jarduneko presidenteak erakutsi bezala. Plazatik abiatu, eta Ojarbi (Oiarbide) baserri aldera doan bidea hartu beharra dago horretarako. Herri baratzeak pasa eta kilometro erdira lehen etena. Ezkerrera dago herritarren kutuna den Iraiko iturria. Hara joateko zegoen bidexka bide bihurtzen ari dira orain –industrialdeko obrak direla eta–, eta langileei baimena eskatuta huraxe behintzat ezagutzeko aukera izan dugu. Erabat aldatuta dago ingurua, dena lokatz. «Garai batean erromeria txiki bat egiten genuen inguru honetan San Inazioetan»,


Ibiltari 15 Espainola mendiko bira Ormaiztegin

2021eko azaroaren 19a • # 443

gogoratu du. Eskubitara Eztanda erreka dela, lehengo baserri bidea hartu, trenkarrilaren azpitik pasa, eta ezkerretara zabaltzen den mendi-bidea hartu behar da, Ojarbirako bidea eskubitara utziz.

Lehen Karlistaldiko gudu eremua Ordu laurden-hogei minutuan gora egin beharra dago basoan zabaldutako bidean. Askotariko arboladiak ageriko dira: pinudiak, haritz amerikarrak nahiz bertakoak, baita eukaliptu sailak ere. Satsaldeko gainera iritsita (330 metro), ikusmira aldatu egiten da. Bide ondoan lehen ehiza-postuak, eta urrutirago begiratu Idiazabal, Ataun eta Aralarko mendiak. Lokaztutako bidegurutzean, eskubira egin beharra dago Zelandietara iristeko –ezkerrera eginez gero, Urbizu baserrira–. Hamar minutuko pausaje erosoan iristen da I. Karlistaldiko gudu odoltsu baten lekuko izan zen ingurura. Hori zen lehen jomuga. Borrokaldi luze hura 1835eko urtarrileko lehen egunetan izan zen. Luze joko luke garaiko kronikek diotena artikulu honetan biltzea, baina Zumalakarregi jeneral karlistaren garaipenik entzutetsuena hantxe gertatu zen. Jauregi, Espartero, Iriarte eta Carratala lau jeneral liberalen tropek –8.000 gizon inguru– baionetaz egin zieten eraso 2.000 soldadu karlistei. Baina karlistek posizioari eutsi zioten, bi egunez, liberalak atzeratu ziren arte. Alde bakoitzeko hildako soldaduak asko izan ziren. Iñaki Arriaranek Idiazabalgo Aldaize aldizka-

Irai-Errotan eraikitzen ari diren industrialdearen lanak direla eta, ezin da Zelandietara Arandia eta Urbizu baserrietatik joan Espainola mendia da ibilbideko punturik garaiena (436 metro). Ehiza postuak paisaiaren zati nabarmenak dira han

riaren 45. zenbakian du jasoa borrokaldi haren berri, H. Du-Casse baroi eta ofizial karlistaren kroniketan oinarrituta. Lubakiak ikusi ondoren, merezi du Zelandieta-zar baserriaren hondakinak ikusteko bidetik desbideratzea. Ezkerrera egin, eta Baserria salgai jartzen duen afixaren ondoko bidezidorretik iristen da hara. Bide erdian haritz handi bat dago, eta haren oinean, Ormaiztegi eta Idiazabal arteko mugarria. Harriaren gainaldeak zulo bat du, eta ikusten denez, han kandela sartu eta haren argiaz baliatzen omen ziren garai batean. Zelandieta baserri berria metro batzuk gorago eraiki zuten, muinoan.

Faxisten talaia izan zen mendia Atzera bidea hartu eta metro gutxira beste bidegurutze bat dago. Aurrera segiz gero, Segurako Santa Engrazi ermita aldera iristen da, baina Espainola mendira eskubira egin beharra dago. Ordu laurden igoera pausatuan ailegatzen da muino nagusira (436 metro). Ehiza postu batek eta gasbidearen zutoin horiek ematen diote ongi etorria ibiltariari. Bi erreferentzia horiek hartuta hamar minutuko jaitsiera bat dago, eta bidegurutze lokaztu batean basoan behetik gora irekitzen den bidezidor estu bat hartu behar da Mugata izeneko parajera iristeko. Han ere, uso postuak eta pinuak nabarmentzen dira. Ormaiztegi, Mutiloa, Segura eta Idiazabalekin mugakide den gaina da Espainola. 1936ko gerran mendi hori hartu zuten talaia modura tropa faxistek inguruko herriak kontrolpean hartu eta errepublikaren aldekoei aurre egiteko. Iturri batzuek diote hortik datorkiola gurean arrotz egiten den izen hori. Beste ikerketa batzuen arabera, Lehen Karlistaldiaren aurretik Tximindiko gunea izenarekin ezagutzen zuten inguru hori bertakoek. Mugatatik bi minutu behera egin, eta parean Mutiloako Lurpe zabortegia ikusten dela, ezkerrera zabaltzen den bidea hartu beharra dago Liernia aldera egiteko. Hamar minutu eskasean, eta auzoa bistan dela, Mutiloako Barnaola baserrian hasten den Bide berdearekin –garai bateko meatze trenbidea– egiten da topo eskubira eginez gero, handik Ormaiztegiko Danborreko iristeko. Lointziko bidezidorretik behera eginez, eta trenzubi ezaguna azpitik igaroz iristen da abiapuntura.

» Zumalakarregi museoa 1989ko maiatzaren 12an inauguratu zen museoa zumalakarregitarren Iriarte-Erdikoa etxean. XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentziazko ikerketa eta dibulgazio zentroa da gaur egun. Informazio gehiago webgunean: zumalakarregimuseoa.eus.

» Danborre eta Lointzi Mutiloako eta Zeraingo mea Euskal Herriko eta Europako burdin enpresetara iristen zen, Ormaiztegitik pasatuz. Danborren eta Lointzin, bi meatze esparruek bakoitzak bere biltegiak eta Norteko trenbidearekin bat egiteko bere sistema propioak zituzten. Danborre 4,5 kilometroko Bide berdearen abiapuntu edo helmuga izan daiteke. Behera eginez, 1864ko abuztuan inauguratu zen trenzubi historikoa eta 1995ean erabilgarri jarri zuten zubi berria ikus daitezke.

» Urbeltza iturria Trenzubien azpian, arrautza ustel usaineko Urbeltza iturria dago. Han zabaldu zuten Pedro Zangitu eta beste ormaiztegiar batzuek bainuetxe sonatua, 1853an. Eraikina ez dago jada. Haren tokian kirol eremua eraiki zuten, Urbeltz frontoia barne. Balu artistak Zubipeko horman egindako bi hormairudik garai hura dakarte gogora.

FITXA TEKNIKOA • Iraupena: Bi ordu / Bi ordu eta erdi • Luzera: 8,5 kilometro • Desnibel metatua: 630 metro • Zailtasun teknikoa: Erraza


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 443 • 2021eko azaroaren 19a

Literatura Imanol Mercero Haur eta Gazte Literatura teknikaria

Mariasun Landa

A

usardiak ez du ezer gutxitarako balio buru argitasunik gabe. Gure euskal herrietan tarteka jaiotzen dira bi ezaugarriok biltzen dituzten idazleak, eta berehala nabarmentzen dira. Bere aipu batek argi erakusten du izan duen jarrera iraultzailea: «Haurrak txikiak dira, baina ez dira inolaz ere ergelak; serioak dira. (...) Haurrak amodioa, gorrotoa, edozer gauza sentitzen du, baina ezin du sentitzen duenari buruz hitz egin. Hori da haurtzaroaren drama». Amonarenean kea (Dani Martirena, Ana Ibañez; Liburu iletsuak, 2021) Osatu duen bidean, Mariasun Landak presarik gabe ondutako 34 tituluko sorta eman dizkigu. Bai gramatikalki, bai eta egituraketa aldetik ere irakurterrazak eta aldi berean sakonak direnak, protagonista femeninoei lehentasuna emanda, emozioen eta gertakarien hautatzaile aparta dela erakutsiz, literatur-atsegin handikoak. Batzuetan road movie erako narrazioak izan dira, Errusika (1988), Kleta bizikleta (1990), Galtzerdi suizida (2001). Bestetan pertsonaia zaurgarrien istorio egiantzekoak, Iholdi (1988), Nire eskua zurean (1995), Krokodiloa ohe azpian (2002). Badira ere funtsezko gauzen hausnarketak proposatzen dituztenak, Julieta, Romeo eta saguak (1994), Elefante txori-bihotza (2001), Inurri bitxia (2004). Eta badira, azkenik, tradizioa birformulatuz gaurko gaiak lantzen dituztenak, Maitagarria eta desioa (2012), Elsa eta paradisua (2015), Azken balada (2016). Zarauzko Udalak antolatzen duen Lizardi literatur sariketa Txan fantasma liburuarekin irabazi zuenean, 1982an, Mariasun Landak garbi erakutsi zuen haur literatura inarrostera zetorrela. Gurean arrotzak ziren gaiak eta idatz-moldeak erabiliz, bere Ez dok hamahiru partikularra abiatu zuen, gu guztion atseginerako.

Kultur proposamenak Udazkeneko bertso saioa, gaur gauean Latxartegin

‘Agurra’: Boxeo istorio bat, Areria antzokira eramana

Bertso Olariak elkarteak antolatuta, Udazkeneko bertso saioa egingo dute gaur, Latxartegi aretoan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Arana eta Joanes Illarregi ariko dira kantuan, 19:00etan. Sarrerak lehiatilan izango dira salgai.

Lazkaoko Areria antzokia ring bihurtuko da, Vidania Teatro taldearen Agurra antzezlanean. Boxeo saio baten aitzakian, aita-semeen arteko harremana, minak eta sekretuak azaleratuko dira. Gaur izango da saioa, 21:30ean, Arerian.


Festak 17 Ormaiztegi

2021eko azaroaren 19a • # 443

Ormaiztegiko San Andres jaiak, gaurtik Iaz festa etxeko balkoietan egin ondoren, gaur hasi eta azaroaren 30era arte, eta azken orduko aldaketarik ez bada behintzat, festak ospatzekotan dira Ormaiztegin.

» Azaroak 19, ostirala 23:00. Muxutruk erromeri taldea, Keif MC Little eta Martin Selektah.

» Azaroak 20, larunbata: Eleganteen Eguna Egun osoan. Photocalla, ‘XIX. mendeko eleganteak’ erakusketa, jantzien osagaien azoka, garaiko autoen erakusketa. 12:00. Jundajo txaranga. 12:30. Paseo elegantea, museotik garai bateko bainuetxeraino. 17:00. Paperezko panpinak eta osagarriak egiteko tailerra eta karta jokoak. Museoan. 18:30. Jundajo txaranga 23:00. Tirokatuak eta Guri 5! taldearen azken kontzertua, karpan.

» Azaroak 21, igandea 17:30. Kiki eta Koko pailazoen, ‘Bizi-bizi zirkua’ ikuskizuna.

» Azaroak 26, ostirala 16:00. Toka, bote eta igel txapelketak. 17:30. Haurren dantzaldia. 18:00. Trikipoteoa. 19:00. Pregoia eta txupinazoa. Jarraian. Buruhandiak eta herriko trikilari gazteak. 23:00. DJ Bull, karpan.

» Azaroak 27, larunbata: Mozorrotuen eguna 12:00. Jundajo txaranga.

2019an estreinatu zituzten buruhandi berriak Ormaiztegin. Ormaiztegiko Udala

17:00. Zezentxoak eta poniak, 16 urtetik beherako gaztetxoentzat. 18:30. Elektrotxaranga. 20:00. Mozorro lehiaketa. 23:00. Mugi Panderoa erromeria taldea, karpan.

» Azaroak 28, igandea: Odolki eguna 10:00-14:00. Haur parkea, kiroldegian. 11:00-14:00. Plazan: 33. Odolki lehiaketa, 22. Odolki osagaien lehiaketa, plateren 18. sukaldaritza lehiaketa, Urrezko Odolkia Juan Manuel Garmendiari. 12:00. Lehiaketako sari banaketa. Goi osoan zehar. Muxika egurastokian, artisau produktu gastronomikoen azoka. 17:00. Baluren erakusketaren itxiera. 17:30. Solasaldia Balu artistarekin, Gizarte Etxean. 19:00. Kontzertua karpan: Puro Relajo.

» Azaroak 29, igandea: 10:00-14:00. Haur parkea, Zubipe kiroldegian. 20:00. Helduen danborrada.

» Azaroak 30, asteartea: Ander Deuanren eguna 10:00-14:00. Haur parkea, Zubipe kiroldegian. 10:30. Txistularien Goiz eresia. 12:00. Meza Nagusia, abestua. 13:00. Herri kirol jaialdia karpan: Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza harri jasotzaileak, eta Ugaitz Mugerza, Jon Irazu, Iker Vicente eta Iñaki Azurmendi aizkolariak. 16:00. ‘Kolorez jantzia’ ipuin kontaketa musikatua. 19:00. Jaien amaierako kontzertu berezia, karpan.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 443 • 2021eko azaroaren 19a

Komikia

Aliritzian

Haurren aurrean, helduok heldu

A

urten, ez da Euskaraldirik izango. Dena dela, Euskarak 365 egun proiektuak badu proposamena 2021erako ere. Azaroaren 22tik abenduaren 5era, haurren inguruan ibiltzen diren helduei euren artean euskaraz egiteko gonbidapena egin die. Gurasoak, aitonaamonak, aisialdiko hezitzaileak, hezkuntza arautuko irakasleak, jangeletako begiraleak, bestelako zaintzaileak… Horien guztien hizkuntza ohituretan eragitea da helburua. Guraso askok ahalegin handia egin dute seme-alabek ikasketak euskaraz egiteko aukera izan dezaten, kirola euskaraz egin dezaten, musika euskaraz ikas dezaten… Horretarako, ezinbestekoa izan da hezitzaileen inplikazioa ere; irakasle, entrenatzaile, begirale eta zaintzaile euskaldunak behar izan dira, eta horiek ere lan handia egin dute haur eta gaztetxoei euskaraz aritzeko ahalik eta aukera gehien eskaintzeko.

Eresti Oiarbide Hizkuntza aholkularia

Datuek argi erakusten dute haur eta gazte horiek, geroz eta gehiago egiten dutela erderaz

Hala ere, datuek urtetik urtera argiago esaten digute haur eta gazte horiek, euren artean, geroz eta gehiago egiten dutela erdaraz. Gainera, joera hori nabarmenagoa da duela urte gutxira arte ia euskara bakarrik entzuten zen herri txikietan. Baina zer ari gara, bada, gaizki egiten? Badirudi batzuen eta besteen ahalegina alferrikakoa izaten ari dela. Albert Einsteinek esan omen zuen besteengan eragiteko modu bakarra eredu izatea dela; horra hor akatsa. Gurasoak haurrari zer egin behar duen esan beharrean, eskatzen duen hori bere ohituretan txertatuko balu, ez luke gauza bera behin eta berriro errepikatzen aritu beharrik izango. Haurrek eta gazteek ikusten dutenetik ikasten dute, imitatzea da euren jolas gustukoena, gurasoetan jolastea. Guk egiten ez duguna egiteko eskatzea erantzukizunari iskin egin eta ardura haurren eta gazteengan jartzea da; ez da justua.


Publizitatea 19 2021eko azaroaren 19a • # 443



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.