GoiBerri 440. zenbakia

Page 1

zk. 440 2021eko urriaren 29a www.goiberri.eus

Iritzia Elixabete Garmendia Lasa. Udazken sinfonia

03

Elkarrizketa

10-11

Irune Mujika: «Oso zaila egiten zait jantziko ez nukeen arropa egitea»

Garapena

Goierri Valley-k lankidetza proiektu bat gidatu du Maurizio Uharterako

MITOLOGIAREN IRULEAK Ataunen Jentilen Etorrera egiten hasi zirela 40 urte dira

04

14-15



Iritzia 03 Elixabete Garmendia Lasa • Kazetaria

2021EKO URRIAREN 29A

# 440 Argitaratzailea:

Itzain

Udazken sinfonia

Goierriko Hedabideak SL

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: GoiBerri

Z

apatu goizean, sukaldetik soinu bat adi- biltzen–; arta-soroak helduta; intxaurrondoak tzen zen, etxearen beste aldetik zetorre- belztutako oskolekin; hori-gorritzen hasitako na. Mugikorra ote? Ba ez, soinua etxepe- norte-haritzak… Masustak helduta, lahar artean tik zetorren: Donostiako Txistulari Ban- ezkutatutako mahats basa mikatza… Sinfoniaren da kalejiran zihoan –behingoz– gure auzoan, Jo- gainean –edo oinarrian– koadro ugari, errealisse Ignazio Ansorenaren estiloko pieza dotore bat moa eta inpresionismoa tartekatuz; baita absjotzen. Asteburuari hasiera emateko aparta. trakzioa ere: Aizkorri lainoek irentsita zeukaten. Igande goizean, Segura-Zegama bidegorrian Leize zuloetako marrazkietan abereak dira nagindoazela, musika bat hasi nintzen entzuten. gusi; horiek ditugu historiaurreko artearen proAurreraxeago zegoen artaldetik zetorren: marka tagonistak. Musikari dagokionez, kantuaren sogorridun ardiak, Urbiatik-edo jaitsi berri izango rreran, abere horiek egiten zituzten orroen imiziren, eta soinean zeramatzaten oraindik zintza- tazioa egon zitekeen, ezta? Eta txorien kantuena, rriak. Batzuen nota altuak eta besteen nota ba- jakina. Irrintzia garbi dago nondik datorren. Telxuak tartekatzen ziren –dunbarik ez–, elkarri mo Esnalek Dantza filmean perkusio hutsez dantzarazten ditu zomorroen imitaerantzunez bezala, belarra jatezioa –Juan Antonio Urbeltzen esko mugimenduaren erritmora. kolari jarraituz– izan zitezkeen Ttakun-ttakunaren antza harhaiek. Perkusioa lan-tresnetatik tzen zuen piezak. sor zitekeen, ala? Bide batez, lan Bidean aurrera gindoazela, nekeza arintzeko, eta talde-lana txantxangorria kantuan! Nire egituratzeko. Negarra isiltzeko lagunak esaten du udazkenean kulunkatu egiten da umea besoetxantxangorria melankoliak jotan, loooooo! kantatuz eta dantzen duela, eta baliteke. Kontua da jendartera hurbiltzen dela, Elixabete Garmendia tzatik dezente daukan mugimenduan; ez da zaila eszena hori bera nahiz eta kuriketan bezala ibilKazetaria imajinatzea leize zuloan. Puntu tzen den, orain agertu, hurrena honetara iritsita, berez dator onezkutatu. Poliki-poliki konfiandorioa: arragoa beretik letozke tza hartu eta negu betean gehiaIgande goizean, artea, musika, kantua eta dantza. go erakutsiko du bere burua, biSegura-Zegama Tira, hau bidegorriko ibilia dera irtenda. Paraje horietan besterik ez zen, Segura-Zegama oraindik erreka den Oria gaztebidegorrian joan-etorria. A! Oparitu zizkiguak osatzen zuen sinfonia, tartegindoazela, ten sagarrak, ez kloniko horietaka ur-laster –xume– bihurtuta. musika bat hasi koak, bakoitza bere forma, neuBanda musikal horren gainenintzen entzuten rri, kolore eta usainarekin ondo an, udazken zantzuak paisaian: bereizita, oso gozoak! sagastiak –kuadrilla bat sagar


04 Sakonean Ataungo mitologiaren lanketa

# 440 • 2021eko urriaren 29a

Erreportajea

MITOEN GORUA Iturri zaharretik ur berria ateratzen 40 urte daramate ataundarrek, Jentilen Etorrera ikur eta ardatz hartuta. Epe horretan, euskal mitologiaren haria etenik gabe mantentzen eta berria iruten dihardute. Ez lanik eta nekerik gabe. Baina fruituak merezi du.

A

zkeneko urteetan mitologiak Ataunen hartu duen indarra ikusita, pentsa liteke modu naturalean eta belaunaldiz belaunaldi isuritako errekaren gisa iritsitako emaria izan dela. Ataun eta mitoak, jentilak eta sorginak, kondairak eta tradizioaren transmisioa, ordea, lanketa luze baten emaitza dira. Jentilen Etorrera kale antzerkia egiten hasi zirela 40 urte dira aurten; lur emankor bihurtu dute lugorritzen ari zen soroa.

Testuak: Aimar Maiz Argazkiak: Aimar Maiz / Jentilbaratza

San Martingo festen inguruan hasi zen Jentilen Etorrera. Garai hartan, 1981ean, ekainean egiten ziren festa nagusiak, Garaipen Jaiak. San Martinetik udara aldatuta zeuden, eguraldiagatik batetik, eta gazteentzat egokiago zelakoan –opor giroa, kurtsoa bukatuta–, bestetik. «Orain, distantziatik ikusita, Franco hil berria zen, eta euforia puntu bat bazegoen gauza berriak egiteko. Ezer ez zegoen, dena zegoen egiteko. Festei ere ukitu berezi bat eman nahi


Sakonean 05 Ataungo mitologiaren lanketa

2021eko urriaren 29a • # 440

Orain hurrena Jentilen Etorrera antzerkia 2019ko azaroan egin zuten, Ataunen. Azaroaren 6an, bi emanaldi izango dira.

en. 1981ean auskalo zenbat ekimeni eman zitzaien hasiera. Festak herri-afariarekin hasten ziren, eta ondorenean egiten zen Jentilen Etorrera», dio Santi Etxeberriak. Festak modu berezian hasteaz gain, edozein herritarrek parte hartzeko «aitzakia» izan zen, «herri afariko jende guztia aprobetxatuz, denak desfilean etorri, plazan elkartu...». Azkar barneratu zuten jentiltasuna ataundarrek, etxeko transmisioaren azken katebegiak baitziren. Eta indarra hartu zuen lehen urteetan, gero apaldu bazen ere.

Aro desberdinak

genien. Herri guztiek dituzte euren gauzak, eta hemen zer egin genezakeen pentsatzen hasita, Jentilen kontua atera zen, haien historiak adituta geunden etxean eta», oroitu du Jon Aizpuruak. Zer forma eman horri gero? Errazena, desfile batena. Jentilak menditik behera jaitsi zibilizaziora, eta kristauak zain. Lanbide zaharrak, animaliak, edadeko jendea tartean. Gidoi gehiagorik gabe, hori zen eszenaratzea. «Oso gauza xumea izaten zen». Jentilak iritsi, ongietorria egin udaletxeko balkoitik, dantzatxo bat, eta festa. Festak hasteko ekitalditzat ideiatu baitzuten kale antzerkia. 1981eko ekainaren 12an, ostiralarekin, gauerdia pasata, 01:00etan egin zuten, herri afariaren ondoren. «Orduan Oargin geunden, eta han izugarrizko mugimendua zego-

Bilakaera orotan bezala, gora-beherak eta indar-ahulezia uneak txandatu zaizkio ekimenari. Lehen aparraldiaren ondoren, baxualdia iritsi zen. Errepikapen sentsazioa, sorpresa efektua galtzea eta berritasun printza itzaltzea izan ziren arrazoiak. «Joxe Bikuña izan zen urte batzuetan eutsi ziona», aitortu du Aizpuruak. Lehen fase historikoa hartan bukatu zen. 1991n ez zen egin jada, eta 1992an atzera azarora aldatu zituzten San Martingo jaiak. «Krisia» gainditu, eta «inflexiopuntua» iritsi zen 1992an: «Jentilen Etorrerari ondo heltzea planteatu genuen, urtero ukitu bat emanez, pasarteak aldatuz, eta jendeak ere pizgarri bat izan zezala ikusteko», gehitu du Etxeberriak. Hasierako kale antzezpenak zuen komiko edo umore kutsua baztertu, eta antzerki formatura eraman zuten: tranpaldoan, gidoia batekin, pertsonaiak, herrian jasotako istorioak... «Jada antzerkia zen, interpretazioa, ja ez zen umorezko gauza bat».

San Martingo jaiei hasiera emateko ekitalditzat hasi zen Jentilen Etorrera, umore kutsuko kalejira antzeztu modura 1992an, antzerki formatu modura «serioago» heldu zioten, eta 1997an frontoi itxira aldatu zen plazatik. Mugarri izan ziren horiek

Mitologiaren inguruan lanketa sakonagoa egitea ekarri zuen horrek. «Nahiko azkar konturatu ginen bilketa lan bat egin beharrean geundela, belaunaldi berrietara irits zedin», aitortu du Jon Aizpuruak, gidoilari eta antzerki idazleak. Eta historia honetan zerbait natural baldin badator, belaunaldi harenganaino iritsi zen mitologiaren katea izan zen. Barandiarani esker, hein batean. «Gu kobetan ere ibilitakoak ginen. Bazegoen gure barruan zerbait. Erraza geneukan: Joxemiel Barandiaran, kobetan ibilita, jentilak gora eta behera beti... Batetik edo bestetik ailegatu egin zitzaigun», dio Etxeberriak. Asteburuetan, denboraldi batean joanez, etnologoa elkarrizketatu zuten.

Transmisioa etetearen kezka Bukolikotik harago, beharrizanetik du gehiago mitologiaren Ataungo lanketak. 1980-90 ingururako jada bazuten transmisioaren kezka. «Umezurtz bezala sentitzen ginen gu. Gauza horiek etxean zerbait adituta genituen, baina konturatzen ginen bazegoela zerbait behar bezala ezagutzen ez genuena, herriko berri. Eta hori hasiera-hasieratik eduki dugu», dio Aizpuruak. Agian, bai herrian, bai kanpotik, mitifikatu egin da Ataunen mitologiak etengabeko jarraipen bat izan duela. Supazterretako irudizko kontakizunetan, ordea, etena gertatu zen, haustura bazetorren. «Eta gurdia iraulita edo erdi iraulita egon da. Urte batzuetan zalantza askorekin, atzetik zein animatuko den, zeinek helduko dion. Belaunaldi batzuk kanpora ere geratu dira istorio honetatik, parte hartu gabe. Urte batzuk oso zailak izan dira». Beste mugarri bat, Jentilbaratza kultur elkartearen sorrera izan zen. Izerdi berria erakarri zuten elkartearen arrimura. Monika Arratibel, 32 urtekoa, da hamar laguneko zuzendaritzako gazteena: «Jentilen Etorrera, niretzat, Gabonak bezala zen: urteroko gauza. Hiru urterekin hasi nintzen irteten, eta urtero espero nuen zerbait zen, egin beharrekoa. Amesgaiztoak izaten nituen, gainera: ‘Eta egiten ez bada?’. Behar nuen». Inoiz parte hartu gabekoak ere batu dira ekimenera. Mikel Egiguren, bat. «Txikitan ez nintzen hainbeste inplikatzen; ikusle bezala bai, baina parte-hartzaile ez. Orain dela 10-15 urte hasi nintzen parte hartzen. Antzerkia ez da be-


06 Sakonean Ataungo mitologiaren lanketa

«Mitologian umezurtz bezala sentitzen ginen. Etxean adituta bai, baina ondo ezagutzen ez genuen zerbait bazegoen» Jon Aizpurua Gidoigilea eta antzerki idazlea

# 440 • 2021eko urriaren 29a

reziki gustatzen zaidan esparru bat, nahiz puntualki egin izan dudan. Beste lan batzuk egitea erosoago zait». Juanjo Maiza, berriz, transmisiorako engranaia ezinbestekoa izan litekeen beste eremu batetik sartu zen: eskolatik. «Nik eskolatik hartu nuen ohitura. Desfileetan parte hartzen genuen, zozketa eginda. Urte batzuk utzita egon, eta 8-9 urte badira berriz hasi nintzela, antzerkiak egiten». Egigurenek berretsi du «garrantzitsua» izan dela eskolaren papera gazteak animatzeko.

Kiroldegira jauzia: espezializazioa 1992ko azaroaren 15ean, igandea, arratseko zazpietan egin zuten Jentilen Etorrerako gidoidun lehen antzerkia, San

eserita dago, ikuskizun baten zain dago eta dena ikusten du. Exijentzia maila desberdina da, hasi dekoraziotik, interpretazioa, soinua, argia, erritmoa... dena. Beste muntaia batean sartu ginen hor, eta mito munduari serio heldu genion. Mitoa, gainera, ez dadila pailazokeria bat izan, festa-giroko zerbait. Beste zentzu bat eman nahi genion, euskal mitologia erreferente bihur dadila, baina Ataundik kanpora ere bai», laburbildu du aldaketa Etxeberriak. Hirugarren aroa hasia zen, gaurdaino iritsi dena. Aizpuruak, bien bitartean beste bi zehaztasun eman ditu, mugarritzat har litezkeenak: «Ez dakit jendea zenbateraino konturatu zen bere garaian, baina lehenbiziko gidoiak euskara batuan egiten genituen, eta 1993an hasi ginen Ataungo euskaran egiten. Jakinaren gainean aldatu genuen, eta apustua hor dago; Ataungo euskaran segitzen dugu». Bigarren eragina, Ataunen egin ziren bi antzerkik izan zuten: Pagoa markes izenekoa 1984an, eta Habla cristiano 1987an, biak Jon Aizpuruak idatziak. «Antzerkia egiteko gogoa zegoen, eta jendea bazegoen antzezteko. Gero, horri helduta hasi ginen Jentilen Etorreran ere eszenak egiten. Barruan ibili garenok beti izan dugu pena jentilenaz aparte beste antzerkirik egiteko ez zaigula denborarik geratu, honetan ibili garelako». Ahalmenaren mugak.

Ekarpena hazten

Lehenengo urteetako kale-antzerkia. 1981etik 1990era ekaineko Garaipen Jaietan egin zuten, festen hasierako ekitalditzat.

«Festa kutsutik aterata, euskal mitologia erreferente bihurtu nahi genuen, Ataunen bertan eta handik kanpora» Santi Etxeberria Jentilbaratza elkartea

Martingo plazan artean. 1997an Auzoeta kiroldegira aldatu ziren; azaroko eguraldiaren ziurgabetasunagatik batetik, eta antzerkigintzan aurrerapen aipagarria egin zutelako, produktu txukuna eskaini beharragatik, bestetik. Plazakoa kale-antzerki gisa katalogatzen dute orain, eta frontoi barruan egiteak eskakizuna estutu zien. «Batez ere, baldintza teknikoengatik joan ginen Auzoetara. Argiekin gaizki ibiltzen ginen, euritan blai. Kiroldegira joandakoan, ordea, eskakizuna ez da berdina; plazan umeak atzera eta aurrera, ez dela ondo entzuten... Kiroldegian jendea ja

Jentilen Etorreraz gain –bi urtean behin egiten dute frontoiko antzerkia–, Jentilbaratza elkarteak mitologiari eskainitako benetako ikuskizun-katalogoa dauka: Gau Ibilaldi Magikoa udan, Barandiaran Museoan bisitarientzat eta eskola-umeentzat antzerkitxoak, Gabonetan Lizarrustin Olentzeroren etorrera... Milaka ikusle erakartzen dituzte Ataunera, %50 Goierritik kanpokoak. «Urtea bete» egiten dute, eta «elur bola handitzen» joan da. «Lana ere ikaragarri dago. Hasi jantziekin, dekorazioak, gidoiak, jendea bilatu antzerkietarako... Elkartea diru laguntzak eskatzeko eta administrazio lanak egiteko osatu genuen, eta gorputz bat ematen dio antolaketari», dio Etxeberriak. Erreferente bihurtzeraino. Baina amateur izatearen mugekin eta gabeziekin, ezin dute nahi eran lan egin. Kanpora antzezpenak egitera joa-


Sakonean 07 Ataungo mitologiaren lanketa

2021eko urriaren 29a • # 440

teko jasotako eskari guztiei ezin dietela erantzun aitortu dute. «Ez gara hortik bizi. Askok pentsatuko dute hortik irabazi egingo dugula. Irabazi ekonomikorik ez daukat, baina ni pertsona bezala horrek egin nau. Eta irabazi asko ematen dizkit. Niri ematen didana, edo nik herriari ematen diodana, hori ere irabazia da niretzat», dio Arratibelek. Interpretazio aukera aipatu du onura bat. Etorkizunerako, hurrengo bi urteak «giltzarriak» izango direla uste dute. Zuzendaritzako txanda aldaketa, erreleboa ziurtatzea da bat. «30 urtetik gorako jendea da gakoa: jada egonkortuta daudenak, umeak dituztenak, eta haien ilusioarekin gauzak egitera animatuko direnak». Itzala, berriz, transmisioaren indar galtzea da, eta, ondorioz, mitologiarekiko grina desagertzea. «Ez dakigu etxeetan transmisioak zenbateraino segitzen duen, umeei ipuinak kontatzeko ohiturarik baden», dio Egigurenek. Horretan dihardu, izan ere, Jentilbaratzak. «Lehen aitona-amonek konta-

Euskal mitologiari ezpala atera, baina arantza barruan

G

oiburu batek gidatu ditu Jentilbaratza kultur elkartekoak mitologiaren aldeko lanean: «Guk gurea ez badugu zaintzen eta defenditzen, kanpotik ez dira etorriko». Lehen Disney, orain Netflix, gero auskalo. Zerekin elikatzen dira

tzen zituzten ipuinak, eta zubi hori gu aritu gara azkeneko urteetan egiten, eta orain herriko umeek horren berri Jentilbaratzari esker daukate. Guk utziko dugun ondareetako bat hori izango da, oraingo umeek hori badakitela. Zerbait ona egin baldin badugu, transmisio hori izan da», esan du Tomas Erauskinek. «Orain oso momentu goxoan gaude, uzta jasotzen hasita. Ikusten dugu zer harrera egiten digun jendeak, edozein lekutara joaten garenean. Jarraipenarekin kezka badaukat nik ere, gu ez garelako betirako. Eta gure ondorengoek jakin egin behar nola jarraitu nahiko luketen», gehitu du Maitane Aizpuruak. Gizarteko edozein esparrutan bezala, konpromisoa izango da errezeta, gero ere. Arazorik handiena ere bai, era berean: «Gaur egungo belaunaldi berriek konpromisorik ez dute nahi. Gizarte arazo bat dator. Motore lana egiteko jenderik ez dago», dio Etxeberriak. Biharko bidea erakustera, azaroaren 6an etorriko dira jentilak Ataunera.

euskal umeak? «Gurasoek zer ipuin kontatzen dieten, halako gizartea izango gara». Aitzitik, urtetan egindako ahaleginak eta lortutako zabalkundeak balio duela ikusi dute. «Jende askok segitzen du euskal mitologiaren mundu hau, eta eskaintzen denak funtzionatu egiten du». Ataungo ume gehienek badakite zein diren Kixmi, San Martin Txiki, Torto, Marimunduko edo Basajaun. Hori ere eus-

«Irabazi ekonomikorik ez, baina pertsona bezala ekimen honek egin nau, eta asko eman dit. Hori ere irabazi handia da» Monika Arratibel Jentilbaratza elkartekoa eta aktorea

«Gerora begira, ez dakigu etxeetan umeei ipuinak kontatzeko ohiturarik baden, transmisioa zenbaterainokoa den» Mikel Egiguren Jentilbaratza elkartea

kal kulturaren barruan sartzen da. Alea jartzen eta jartzen ari dira, eta elikagaitzat gero eta gehiagok hartzen dute, Ataunen, Goierrin zein Euskal Herrian. Arantza mingarri bat ere badute sartuta, aspalditik. Ataungo Udalak beti eta baldintzarik gabe babestu, lagundu eta finantzatu dituen bezala, goragoko erakundeek uzkur jokatu dutela salatu dute. Adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak. «Hiru urtetan esan digute ekintza lokal bat dela guk egiten duguna, diru laguntza eskatutakoan». Herriz gaindiko erakunde publikoetatik, azkenean, «herri txikietan egiten den lana ez dela baloratzen» ulertu dute ataundarrek. «Hemen 40 urte daramagu gure ondare kulturalaren zati bat bizirik mantentzen, eta ez dugu inondik arrastorik ikusten. Diputazioari ez zaio interesatuko, dirudienez; eta, interesatzen baldin bazaio, Donostian egiten denean bakarrik». Euskal mitologia lantzen duen elkarte bakarretakoa da Euskal Herrian, eta garatzen dituzten ekitaldien kalitateari, mailari eta kantitateari erreparatzeko ohartarazi dute. Eskal kulturaren alde «makina bat herritan, makina bat lan» egiten dela, eta begirada irekitzeko erregutu diete erakundeei, hirietatik at.


08 Herri jakintza Ondare immateriala

# 440 • 2021eko urriaren 29a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Oritze: Ugaztun emeei umealdiaren az-

«Begiak, buruan jakintsuak eta eroak oinetan»

1932-10-29: Martzel Zeberio aizkolaria jaio zen, Ataunen. 1836-10-30: Klaudio Otaegi idazlea jaio zen, Zegaman. 1887-10-30: Quintin Mujika idazlea jaio zen, Idiazabalen.

ken aldera sortzen zaien lehenengo esnea. Kalostroa. Elikagai aberatsekoa, animalia jaio berriek lehenbizi oritza edan behar dutela esan ohi da, indartsu eta osasuntsu haziko badira.

Bururik gabe eta pentsatu gabe ibili aurretik, beti da eraginkorragoa pentsatzea. Ikusten denari ere buruan bi buelta eman, korrika bila joaterako.

Ondare immateriala

Potoa: isilik geratzetik arrabotsera Testuak: Aimar Maiz

B

ertsolaritza den ondare multzoaren barruan, badira aldatu diren kontzeptua. Poto egitearena, bat. Errima edo oin berdina, bertso berean eta esanahi berdinarekin behin baino gehiagotan erabiltzeari esaten zaio, gaur egun, poto egitea. Baina ez da beti hala izan. Izatez, bere horretan ez zitzaion hainbesteko garrantzirik –eta zigorrik– ematen. Poto egitea, berez, ezinagatik bukatu ezinda geratzea da. ‘Poto egin’ edo ‘pot egin’. Harrijasotzailea, harria bizkarreraino jaso ezinik geratzen denean; edo lan bat erdibidean uztea. Bertsotan, berriz, kantuan hasi, eta amaieraraino iritsi ezinik, isilik geratzeari esaten zitzaion lehen poto egitea. Serapio Mujikak, hala ere, errima errepikapenaren adieran ere jasota dauka, 1921ean jada.

tzeko motibo. Igartzabalek oroitu du, epaile ibiltzen zen Inozentzio Olea legazpiarrari galdetu, eta hark erantzuna: «Potoari [errima errepikatzeari] zer balore ematen diok?». «Nik hau ematen diot: 0» (bi hatzekin borobila osatuz). Juan Mari Lekuona izan zen, Igartzabalen esanetan, errima errepikaren kontua baloratzen hasi zenetako bat. «Hark egundoko garrantzia ematen zion: ‘Horrek poto egin du’. Eta egiten zuenari puntuak kentzen zizkioten, jendeak hori gogoan hartzen zuela eta».

Benetako adibide bat Potoaren bi ikuspegiak dituen benetako pasarte batekin ilustratzen du Igartzabalek auzia. Orain 80 urte baino gehia-

Duela 50-60 urteko kontua Bertsolaritzaren gordailu bizi den Euxebio Igartzabal bertsolariak (Gabiria, 1944) ezagutu zuen poto egitearen aurreko esanahiaren garaia. «Gu akordatzen garela, 1960ko urteetan, poto egitea zen pott eginda geratzea, isilik geratzea. Eta orain esaten zaio errima errepikatzeari». Bertsoaren beste alderdi batzuri balio handiagoa ematen zitzaien orduan: esanahia, esateko modua, esan-indarra, zentzua, arrazoia... Hala, epaileentzat ere ez zen zigortzeko edo puntuak ken-

Mikro bat argi-itzaletan. Bertsolariarentzat galgarri dira potoaren lehena eta oraina: isilik geratzea eta oina errepikatzea, alegia. Bertsolari

go, bertsotan egiteko ohitura handia zeukan kuadrilla bat, tabernan. Ia denak moldatzen omen ziren, bat izan ezik. Hura xaxatze aldera, desafioa bota zioten elkarri: bertsotan txandaka hasi, eta isiltzen zenak –poto egiten zuenak–, erronda ordaindu behar. Iritsi da ustez bertsotarako makalena zenaren txanda, eta hitzetik hortzera bota zuen: ‘Ametzak ez du hostoa / haritzak bezelakoa, / nik ezin kanta bertsoa / hauek bezelakoa’. Igartzabalen azalpena: «Lehenago hori ez zen potoa. Bi aldiz berdina esan zuen, ez zituen lege denak bete, neurriak ere hala moduz. Baina okurrentzia? Bertso borobila bota zuen». Potorik egin gabe, pot egin gabe, eta poltsikoa hustu beharrik gabe.


Bertsoa • Kate motzean 09 Eneko Araiztegi Agirre • Ruth Idiakez Alberdi

2021eko urriaren 29a • # 440

Gaiak hala dio

Kate motzean Ruth Idiakez Alberdi • Ingeniaria

«Goierriko nire txoko kuttuna Murumendi da» Eneko Araiztegi Agirre

Gaia: Argia Neurria: Zortziko handia Doinua: Menditarra naiz Negozioen mundua sarri ez da izaten garbia diruak martxan ipintzen baitu askoren buru argia gaitzat hartu det preziok igo baitzaizkigu ilargia azkenaldin hainbat kopeta ilundu duen argia Argi ibili ze egoerak badauka nahiko arrisku berdin baitzaie kazerolada egin edota jo txistu aldaketaren beharra denez ez jarraitzekotan estu itzali behar dira argiak ta kontzientziak piztu

Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Ruth Idiakez Alberdi ezkiotarrak ingeniaritza agronomoa ikasi zuen eta elikadura industrian espezializatu zen. Palentzian eta Bartzelonan egin zituen ikasketak. 17 urte daramatza Oñatiko Natra enpresan lanean.

izan da. Musikarengatik eta gainontzeko guztiagatik.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Izaroren eta Mikel Urdangarinen Errefuxiatuena. Kolore bat? Morea. Oporretarako toki bat? Jende askorik gabeko toki lasai bat. Zer gosaltzen duzu? Gosaria garrantzitsua da niretzat. Fruta, tostada gurinarekin eta marmeladarekin eta kafesnea gosaltzen dut. Asteburutan bi kafesne hartzen ditut. Zure bizitzako egun bereziena? Seme-alaben jaiotze egunak. Goierriko txoko kuttuna. Murumendi asko gustatzen zait. Mitologiarekin duen loturagatik eta Ezkiotik oinez joan daitekeelako.

Ahal dudanean, familiarekin ibilalditxoak egitea. Bestalde, duela gutxi Ezkio-Itsasoko abesbatzan abesten hasi naiz. Beti gustatu zait abestea.

Solfeo ikasketak egin al zenituen? Solfeoa eta pianoa ikasi nuen. Piano ikasketak laugarren mailan utzi nituen. Etxean pianoa dugu eta noizean behin jotzen dut.

Gustuko liburua?

HURRENGOA » Bertsolaria: Odei Lopez Larrauri Gaia: Eskubideak vs Errespetua

Ken Follett idazlearen Los pilares de la tierra. Aspaldi irakurri nuen. Oso gustura.

Pelikula bat? Quentin Tarantino zuzendariaren Pulp fiction. Gehien txunditu nauen pelikula

Musika talde bat edo musikari bat? Beti Hertzainak zalea izan naiz. Egungoen artean, Izaro.

Abesti bat?


10 Elkarrizketa Irune Mujika Zapirain • Arropa diseinatzailea

# 440 • 2021ko urriaren 29a

Elkarrizketa Irune Mujika Zapirain Arropa diseintzailea

«ERABAT ARTISAU ERARA DISEINATUTAKO ETA EGINDAKO LANA DA» Moda eta joskintza bokazio ditu Irune Mujika Zapirainek (Ordizia,1972). Horrek mugituta, IMZ arropa eta osagarrien marka sortu du. Diseinu esklusiboak, kalitatezko materialak eta guztia eskuz egiten duela dira ezaugarri berezienak. Negura begira, bere bigarren kolekzioa egin du. Lan handia egin du hona iristeko, eta gustura dago emaitzarekin eta izandako harrerarekin. Testua eta argazkia: Ariane Vierbücher

Ordura arte ez zuten zure berri... Ez, ez! Xanukoak azaldu zien nor nintzen, zer egiten nuen... eta hortik sortu zen aukera hau. Showroom-ean aurkezteko pieza batzuk eramatea proposatu zidaten. Ordura arte ez bezala, kolekzio oso bat egin beharra neukan, banekien esfortzu handia izango zela, baina tentagarria zen aldi berean, gustatzen zitzaidan ideia, eta baietz erantzun nien.

Zer aurkeztu zenien? IMZ markaren sortzailea zara. Arropak eta osagarriak egiten dituzu. Nolatan hasi zinen lan horiekin? Eskulanak gustuko ditut, puntu artistiko bat izan dut oso gaztetatik, eta beti nago ideia berrietan pentsatzen. Diseinu grafikoa ikasi eta horri lotutako lanez gain, koadroak margotzen nituen, erretratuak, muralak... Jostea ere betidanik izan dut gustuko. 20 urterekin nik egindako prakak janzten nituen. Etxean zeuden praka bakero zaharrak hartu, pusketak moztu eta praka berri bat egiten nuen oihal pusketa desberdinekin. Horrela hasi nintzen, nire kasa, probatzen, autodidakta izan naiz.

Arropa disenatzaile izatea pentsatu zenuen noizbait? Arropa diseintzaile ez, baina saiakera bat egin nuen, aspaldi, denda tailer bat zabaltzeko. Izan ere, duela urte dexente hasi nintzen enkargu bidez arropak-eta josten, jaurnatzeetarako soinekoak, ezkontzetarako jantziak... Garai hartan merkataritzan lan egiten nuen, haurrentzako bi arropa denda izan nituen,

eta denbora libreetan josten nuen. Denda eta joskintza, biak uztartzeko modua zen. Proiektu berritzaileei bultzada emateko Ordiziako Udalak bideratu zituen dirulaguntzei eman nuen pausoa. Baina, lan eskaintza bat egin zidaten, eta lehendik ere banuenez dendako motxila bizkarrean, eskaintzari baiezkoa eman nion. Dena den, arropak josten jarraitu nuen, eta gainera, orduan hasi nintzen helduentzako kamisetak eta lepokoak egiten.

Eta nolatan eman duzu jauzi hau? Lazkaoko Xanu arropa dendakoak idatzi zidan, egiten nuena gustuko zuela eta bere dendan saltzen hasi nahi nuen galdetzeko. Baietz esan nion! Aurkeztu nion kamiseta eta sudadera kolekzio txiki bat, gustatu, eta dendan saltzen hasi zen. Ondoren, Ordiziako Ness dendan ere bai. Oso ondo saldu ziren. Bitarte horretan, Xanuko arduraduna, Bilbora joan zen E.colette showroom-era, nire sudadera bat eraman zuen jantzita eta badirudi, arreta eman ziela. Galdetu zioten nork egina zen.

30 piezatik gora sortu nituen, prakak, gonak, kamisetak, txamarrak… Urtarrilerako prest eduki behar nuen. Zoro moduan ibili nintzen.

Hor sortzen duzu IMZ designer wear? Aurretik banuen marka irudi bat, baina zerbait berria behar nuen, eta konfinamenduan, markaren irudia berria sortu nuen. Webgune bat ere banuen.

Zein da IMZren ezaugarri nagusia? Markaren ezaugarri nagusia da hand made edo eskuz egindakoa dela. Arropen etiketak ere nik egiten ditut, banan-banan, eskuz, arropak egiteko oihalak eskuz mozten ditut... Arropak josi ez beste guztia, makina erabiltzen baitut bestela ezinezkoa izango zelako, eskuz egindako lana da. Hortaz gain, bertako produktua dela, kalitatezko materialekin egindakoa...

Norentzat dago zuzenduta? Erosotasuna bilatzen duten emakumeentzat. Erosotasuna zentzu zabalenean; bai diseinuagatik, bai jantzi motagatik, bai estiloagatik, bai materialengatik…

Nolakoa da horrelako kolekzio baten sortze prozesua?


Elkarrizketa 11 2021ko urriaren 29a • # 440

Irune Mujika Zapirain • Arropa diseinatzailea

«Inbestigazio lan handia dago lehenik, eta salgai jartzen denerako denbora asko igarotzen da, urtebete baino gehiago» «Oso zaila egiten zait jantziko ez nukeen edo gustuko ez dudan arropa egitea. Ez dut beste modurik ulertzen»

Inbestigazio lan handia dago lehenik, eta salgai jartzen denerako denbora asko igarotzen da, urtebete baino gehiago. Hasten naiz ideiak hartzen, joerak ezagutzen... Asko laguntzen didate diseinuak sortzerakoan. Diseinu esklusiboak dira, baina ez naiz isten kanpotik datozkidan influentziei. Ondoren, oihalak ikusi eta aukeratzen ditut. Pauso horretan, erabakitzen dut kolekzioak izango dituen koloreak eta oihal bakoitzarekin zer egingo dudan.

Zure diseinuak zure isla dira? Bai, guztiz! Egiten ditudan jantzi guztiak nire sentitzen ditut, nire izaerarekin, nire estiloarekin bat datozelako guztiz, gustuko dudan arropa egiten dudalako, nik zer jantziko nukeen, hortik abiatzen naizelako. Diseinuak pentsatzen hasten naizenean pisu handia du horrek, oso zaila egiten zait hori apurtu eta jantziko ez nukeen edo gustuko ez dudan arropa egitea. Ez dut beste modurik ulertzen.

Neguko kolekzioa salgai duzu. Nolakoa izan da harrera? Oso ona, bai hemen, Ordizian, Beasainen... Lehen ere ezagutzen ninduten tokietan oso ondo funtzionatzen ari da. Eta hemendik kanpora, Bizkaian, Nafarroan, Galizian, Madrilen... ere bai. Lan handia izan da, ordu asko, baina oso pozik nago emaitzarekin!

Non eros daiteke zure arropa? Webgunean eta sare sozialetan katalogoa ikusi eta bertan eros daitezke. Gainera, Goierrin, NESS, Xanu, Shiva, Serendipity...dendetan, eta hemendik kanpo beste hainbatetan ere bai.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 440 • 2021eko urriaren 29a

Erretratua

HAUSPOA

Idurre Eskisabel Larrañaga Beasain

I

ezan zen garai bat, ez hain aspaldi, gurasoek umeengan errentagarritasun ukigarririk gabeko zaletasunak hauspotzen zituztena, kulturarekin, eta, bereziki, dantzarekin zein musikarekin loturikoak. Adierazpide artistikoren batekin gutxieneko harremana edukitzea pertsona oso eta osasuntsu izateko hezibidearen partetzat hartzen zen, gaur egun kirolarekin gertatzen den bezala. Hala, 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ekoaren hasieran solfeo, txistu, akordeoi, piano eta abarretako eskolak jasotzera joaten ginen neska-mutikoz betetzen ziren arratsaldero Beasaingo udaletxe azpiko arkupeak, eta haietan barrura eginda zeuden ikasgelak. Esan dezadan, bidenabar, ez zela denbora asko gela horiek Frankismoaren uberako Eskola Nazional izateari utzi ziotela.

Bolada ezberdinetan jende asko pasa zen Beasaingo Akordeoi Orkestratik. Denok ateratzen garen argazkia nekez aurkituko dugu. Argazki hau, 1983koa da, Galesera egindako bidaiakoa. Goiberri

Hain zuzen ere, izan zen garai bat, ez hain aspaldi, jendeak errentagarritasun ukigarririk gabeko zaletasunetarako erabiltzen zuena lan orduetatik kanpoko denbora, hala nola, dantza talde bat, abesbatza bat, edo musika talde, banda zein orkestra bat hauspotzeko. Halaxe, 70ekoen amaieratik 90ekoen erdira bitarteko Beasainen gaztetxo eta gazte izan ginen askok asteburuero izaten genuen taldeko adierazpide artistikoren batean parte hartzeko aukera, zela dantzetan, zela kantuan, zela musika tresnaren bat jotzen.

Beasaingo Akordeoi Orkestra Giro hartan sortu zen 80koen hasieran Beasaingo Akordeoi Orkestra, Iñaki Aierbe maisuaren hauspoz. Orkestra hartan ikasi genuen Vivaldi, Mozart, Verdi, Wagner, Sibelius edota Guridi gure gorputzetatik pasatzen, hauspo-

tzen. Han ikasi genuen Pello Ramirez edota Aitor Furundarenaren gisako kide distiratsuei oinarrizko laguntza emanez gozatzen; norberaren aletxoaren oihartzuna taldeak biderkatuta jasotzeak ematen duen plazera zer den. Ikasi genuen jendaurrean egoten, bidaiatzen, Cannes edota Erroma non zeuden, pizzaren zaporea nolakoa zen, etxetik eta herritik kanpoko egoera arrotzetan geure buruei hauspoa ematen… Amaia, Pello, Aitor, Karmele, Rosario, Nekane, Amaia, Julen, Eskarne, Ana, Arantxa, Joxe Mari, Esther, Garbiñe, Xabi, Ugutz, Maixa, Aitor, Jone, Izaskun, Lurdes, Aitor, Miren, Iker, Joseba, Itziar, Jone, Pello, Joxerra, Oskar… (eta nire memoria gero eta geruzatuagoan ostenduta geratutako besteren batzuk) … Ziur nago orkestra hark gutako bakoitzean hauspotu zuela zerbait.


Gaztejira 13 Lazkaoko Gazte Festak • Oier Fernandez

2021eko urriaren 29a • # 440

Lazkaoko Gazte Festak indarberrituta datoz

OIER FERNANDEZ Beltza kolore

oierfernandez_

Aparkaleku bila nabil, itxaron!

E

Testua: Ane Garmendia

G

ainontzeko ekitaldien modura, festa eta ospakizunak ere normaltasunera itzultzen ari dira apurka-apurka, eta ekitaldi horien artean aurkitzen dira Lazkaoko Gazte Festak. 2020an, pandemiak hala behartuta, lazkaotarrek ez zuten Gazte Festak ohiko moduan antolatzeko aukerarik izan, baina azkeneko momentura arte ez zuten itxaropena galdu: «Kamisetak atera genituen urtero bezala, baina koronabirusak sortutako egoera kaskarra zela medio, bertan behera gelditu ziren». Geldialdi horren ostean, Gazte Festak berriro ere bueltan dira ohiko formatuan. Belaunaldiz belaunaldi herrie pizten goiburupean, Lazkaoko Gazte Asanbladak ekintzaz beteriko asteburua antolatuko du azaroaren 4tik 7ra. Festa horien antolakuntza guztiz autogestionatua da, eta horregatik ostegun batean emango zaie hasiera txosnaren muntaketarekin. Jai-giroa, berriz, ostiralarekin batera helduko da Lazkaora; 18:30etan irekiko dituzte txosnak, eta taloak jateko aukera ere egongo da bertan. 20:00etan presoen aldeko elkarre-

taratzea egingo dute, eta 22:30etatik aurrera DJ Bull egongo da txoznak girotzen. Egun handiena larunbata izango da, eta horretarako «ostiralean indarrak gordetzeko» eskatu dute antolatzaileek. Lazkaoko gazteak eguerdian kalera aterako dira eta trikipoteoarekin emango diote hasiera egunari. 14:30ean frontoian presoen aldeko argazkia atera eta gero, bazkari herrikoia egingo dute, eta arratsaldean Suthai batukada taldearekin girotuko dituzte kaleak. Kontzertuak eserita ikustea ohitura bihurtu den sasoi honekin amaitzeko asmoz, Nare, Tirokatuak eta Against You musika bandak ekarriko dituzte mundu guztia zutik jar dezaten. Azkenik, igandean, txosna desmuntaia egingo dute 16:30ean. Asanbladako kideei Gazte Festak antolatzearen garrantziaz galdetzerakoan, honako hau azaldu dute: «Azken urteotan geroz eta gazte aktibo gutxiago daudela nabaritu dugu. Hori dela eta, beharrezkoa iruditzen zaigu haiei zuzendako ekintzak egitea, gazteak aktibatzeko asmoz».

gunen batean gida baimena aterako dudanaren esperoan nago oraindik. Egunen batean, amaierarik gabeko testu liburu horretako azken esaldia irakurriko dudala espero dut. Baina merezi al du kotxea edukitzea? Urretxu-Zumarragako egoera kezkagarria da. Eta seguraski inguruko herrietakoa ere bai. Non utziko dut kotxea? Izango al dut aparkalekurik lanetik edo unibertsitatetik herrira etortzen naizenean? Hirian, herrian edo bizi garen tokian kotxea ahalik eta gutxien mugitzearen aldekoa naiz. Sekulako zirrara sortzen dit bertako kaleetan zehar paseatzea. Inguruko pertsonen portaerez ohartzea edota bertako merkatarien dendetako erakusleihoen aurretik igarotzea. Azkenaldian argiaren prezioak gora egin du, baina gure herrietan aparkalekuek behera. Jendeak, kotxea geroz eta gehiago erabiltzen du, eta egoera honek sortzen dituen beharrak asetzearen kontra daude udaletxeak. Gainera, hiri handietan biziko bagina bezala kotxea aparkatzeko tokiek prezioa dute orain. Agian beste gastu batzuk asetzeko, biztanleriaren garraio beharrez aprobetxatzen ari dira? Beraz badakizu, autoa mugitu behar baduzu, birritan pentsatu eta kartera ondo bete.


14 Garapena Goierri Valley, zeharkako lankidetza sustatuz

# 440 • 2021eko urriaren 29a

Garapena

EZAGUTZA PARTEKATUZ Indiar Ozeanoan dagoen Maurizio Uharteetarako ospitale modular bat eraikitzeko lankidetza proiektu batean murgilduta da Goierri Valley elkartea Bartzelonako Start-Up batekin eta industrializazio sistemetan aditua den arkitekto talde batekin.

Testua: Iñaki Gurrutxaga

L

ehiakortasuna ezagutza partekatuaren bidez. Horixe da Goierri Valley elkarteak eta haren bazkide batzuk esku artean duten proiektua izendatzeko erabil daitekeen definizioa. Sistema modular propioa duen Bartzelonako Aykos Healthcaren SL Start-Up-arekin eta industrializazio sistemetan aditua den Donostiako arkitekto talde batekin –Jorge Cuevas Arquitectos Consultores Asociados SL– lankidetza hitzarmen bat garatu du Goierri Valleyk Maurizio Uharteetan (Afrika, Indiar Ozeanoa) ospitale modular bat eraikitzeko. Zeharkako lankidetzaren adibidetzat jo dute egitasmoa alde guztiek. Enpresa txiki eta ertainen (ETE), Start-Upen eta industria taldeen arteko lankidetza hauen bidez industria tradiziolanaren baliabideak eta esperientziak uztartzen dira ikuspegi aurreratua eta berritzailea duten profesionalekin eta egitura industrialik gabeko ETEekin, beti ere Start-upek eskain dezaketen ikuspegi zabala eta etengabeko berrikuntza aintzat hartuz.

Muntatze lana Zumarragan Proiektuak konplexutasun handiko kirurgia eremu berri bati irtenbidea emango dio. ISO 5 ebakuntza-gela bat, ISO 8 endoskopia gela bat, eta ebakun-

tza aurreko edo ondorengo eremu bat eraiki dituzte off-site eraikuntza sistema modularrarekin. Baldintza logistikoak eta hitzartutako egutegia zela eta, ekoizpena deslokalizatu egin behar izan zuten (Euskal Autonomia Erkidegoa), logistikaren kudeaketa milimetriko bat eginez kokalekuraino, eta tokiko muntatzearen (On-site) barne-kontrol batekin.

Goierri Valley-ren ustez, elkartearen helburuak «guztiz» bete ditu proiektuak, eta marka nazioartean posizionatzea ere lortu dute


Garapena 15 Goierri Valley, zeharkako lankidetza sustatuz

2021eko urriaren 29a • # 440

Goierri Valley elkarteko hainbat bazkide, irail azkenean, moduluen muntatze lanak ezagutzen Arcelor-Mittalek Zumarragan duen egoitzan. Goierri Valley

Goierri Valley elkartearen babesa garrantzitsua izan da proiektua gauzatzeko, Iruko Berri eta Aizkorpe taldeko enpresekin zuzeneko lankidetza izan baita. «Enpresa horiek, beste batzuekin batera, proiektua ezarritako kalitate eta epeetan gauzatzea ahalbidetu dute, proiektu hori Maurizio Uhartearen 4.0 eraikuntzaren aintzindari bihurtuz». Proiektuaren abiaduraz gain –24 aste sinadura egunetik entrega egunera arte–, kirurgia eremu hori birkokatu egingo dutela etorkizunean, eta hiru urte barru eraikiko den ospitale berri batean sartuko dutela. «Lehiatzeko abantaila horrek inbertsioaren ROI (Return of Investment) bikoitza ahalbidetzen du. Inoiz ikusi gabea da hori eraikuntzaren sektorean». Inbertsioaren itzulkina lortutako irabaziaren eta ne-

«Goierri Valley-rekin dugun lotura funtsezkoa izan da enpresen arteko lankidetzarako eta proiektu hau garatzeko»

«Erronka handia izan da. Instalazioa egin eta zatika eramateko prest egon behar zen, eta hori egitea ez da erraza gure lanean»

Andoni Sanchez

Iker Maya

Iruko Berriko kudeatzailea

Aizkorpeko koordinatzailea

gozio baten inbertsioaren arteko erlazio neurtzen duen adierazlea da ROI. Irail bukaeran Goierri Valley ezagutzera inguratu ziren proiektuaren sustatzaileak, eta elkarteko bazkideak Arcelor-Mittalen Zumarragako instalazioetan izan ziren muntatze lanak bertatik bertara ikusten. Moduluak azaroaren 22rako Maurizio Uhartean egotea espero da, eta bost enpresatako ordezkarik bidaiatuko dute hara azken muntatze lanak egiteko.

lotura «funtsezkoa» izan da enpresen arteko lankidetzarako. «Jorge Cuevas arkitektoa taldeak lan gehiago ekartzea da behar dugun gauza bakarra». Egitura metalikoak, leihoak, eta fatxada eta teilatua panelez forratzea izan dira proiektu honetan egin dutena, eta ondoren, Maurizio Uharteetan muntatze lanak egitea. Iruko Berrik izaera hainbateko «proiektu konplexuak» garatzen ditu urtero EN 1090 araudiarekin: Anoetako futbol zelaia, AP-1eko zubibidea Astigarragan eta xafla-kortenezko zubia Villabonan, besteak beste. Goierriko NBFn egoitza duen Aizkorpe enpresak instalazio elektrikoak, telekomunikazioak eta erizainen dei-instalazioak egin ditu proiektu honetarako. «Erronka handia izan da, epe oso motzean egin beharreko lana izan baita. Instalazioa egin eta zatika eramateko prest egon behar zen, eta hori egitea ez da erraza elektrizitate eta telekomunikazio instalazioetan», zehaztu du Iker Maya koordinatzaileak. ETEentzat lankidetza berriak lortzeko eredu bat izan da proiektu hau. «Kasu honetan, gainera, gure lan kalitatea baloratua izan dela sentitu dugu. Harro gaude azken emaitzaren parte izateaz», nabarmendu du.

Lankidetzan dago indarra Goierri Valley-ren iritziz, proiektu honek elkartearen helburuak «guztiz» bete ditu. Jorge Cuevas arkitekto taldea izan zen elkartearekin harremanetan jarri zena «gure balio katearen ezagutzaz balitzeko», eta horrek lan berria ekarri die elkarteko kide diren enpresei: «Enpresen arteko elkarlana, sektore dibertsifikazioa eta nazioartekotzea uztartzen ditu proiektu honek, eta Goierri Valley marka nazioartean posizionatzea. Hori ere bada gure helburua». Beasaingo Gudugarreta auzoan egoitza duen Iruko Berriko kudeatzaile Andoni Sanchezen ustez, proiektu honetan Goierri Valleyrekin lortu duten


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 440 • 2021eko urriaren 29a

Zinema

Azaroak dakarrena Julen Arakama Butak21 zinekluba

‘Idi i smotri’ (Etorri eta begiratu)

A

urten 35 urte bete dituen film hau berriro ikusgai dago Filmin plataforman, eta baita azaroaren 4an ere, 20:00etan, Tolosako Leidor aretoan. 1985. urtean, Sobiet Batasunak II. Mundu Gerran lortutako garaipenaren 40. urteurrena oroitu eta omentzeko, Elem Klimov zuzendariari film hau egiteko enkargua eman zioten agintariek. Benetako gertaeretan oinarritu zen Klimov, Bielorrusiako 6.000 herri eta herrixketan, eta zehazki Khatyn izeneko herrian gertatutakoetan. Herrixka haiek sarraski latz eta krudelak jasan zituzten SS tropa nazien eskutik, 1943an. Bortxaketa eta torturekin hasi eta herriari su ematen amaitzen zituzten erasoak, bizirik eutsi zutenak elizetan itxi eta bertan bizirik errez. Pentsa zitekeen, agintarien enkargua izaki, film epiko eta propagandistiko bat, komunismoaren gorazarre hutsal bat izatea, baina Klimovek benetako maisulana erditu zuen, inoiz egin den film antibeliko aipagarrienetakoa. Florya nerabeari lotuko gaitu Klimovek; 14 urte dituela erresistentzia batailoi batean sartuko da. Bata bestearen atzetik jasan eta ikusiko dituen gertaera mingarri eta traumatikoek, psikologikoki apurtu eta arima hustuko diote Floryari, eta gu testigu, oso zuzenki begiratzen digulako filmak. Aipagarria erabilitako enkuadre estua Izenburua: Idi i smotri eta horren eragina, gauza asko gera(etorri eta begiratu) Hetzen baitira koadrotik kanpo, gertarrialdea: SESB Urtea: era asko ez ditugu ikusten, baina 1985 Zuzendaria: Elem soinuari esker, batez ere, erabat Klimov Iraupena: 135 m. murgilduaraziko gaitu filmak.

‘El Drogas’ Zelai Ariztiko zikloan El Drogas Zelai Ariztiko kontzertu zikloan ariko da. Los Brazos (26an) eta Willis Drummond (abenduan) ere etorriko dira. Noiz: Gaur • Ordua: 22:00 • Lekua: Zelai Arizti (Zumarraga)

Gure Zirkua, Bernedo-enean Gure Zirkua Beasainen da dagoeneko. Gaurtik hasi eta azaroaren 14ra bitartean, hamazazpi emanaldi egingo dituzte bertan. Noiz: Azaroaren 14ra arte • Lekua: Bernedo-enean (Beasain)

Jentilen Etorrerak 40. urteurrena Ataungo Jentilen Etorrerak 40. urteurrena beteko du aurten, eta IV. Mitoaldiaren barruan, ohiko ikuskizuna egingo dute. Noiz: Azaroak 6 • Ordua: 19:00 / 21:00 • Non: Auzoeta (Ataun)

‘Trigger’, Ordiziako Bizi Musika zikloan Ordiziako Bizi Musika zikloaren barruan, Eñaut Zubizarreta Trigger biolontxelo jotzailearen txanda izango da azaroan. Noiz: Azaroak 18 • Ordua: 19:30 • Non: Herri Antzokia (Ordizia)


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2021eko urriaren 29a • # 440

Komunitatea Auzoki Komunitateen Administrazioa S.L. • (Ordizia)

Etxebizitzak eta eraikinak berritzeko diru laguntza berriak

E

raikinetan berritze lanak egitea bultzatzeko helburuarekin, diru laguntza berriak eskaintzea onartu du Eusko Jaurlaritzak. Aurrekoekin parekatuz, orain diru kopuru handiagoak banatuko dituzte eta jende gehiagora iritsiko dira. Diru laguntza hauek, etxe partikularretan eta komunitate mailan egiten diren berritze lanei daude zuzenduta. Komunitatearen izenean eskatzen direnean, orokorrean komunitatearentzat eta indibidualak eskatzeko aukera egongo da, lehen bezalaxe. Hori bai, laguntza partikularrak jasotzeko, ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkorra izan beharko da babesa eskatzen duena.

Bultzatu nahi dituzten obrak Jaurlaritzatik bultzatu nahi dituzten obrak ondorengo alorrekoak dira: –– Eraikinen kontserbazioa eta bizitzeko baldintzak hobetuko dituztenak. –– Irisgarritasuna hobetzen dituztenak: hau da oztopo arkitektonikoak kendu eta mugikortasun arazoak dituztenei sarbideak errazteko helburua duten obrak. –– Energia-kontsumoa murrizten dutenak: eraikinen isolamendua hobetuz, etxebizitzetako energia kontsumoa txikitzea lortzen duten obrak.

Dirulaguntzak jasotzeko modua Diru laguntzak hiru modutara jaso daitezke: errenta aitorpenean desgrabatuz, mailegu modura edo bueltatu behar ez den dirulaguntza modura. Honako hauek dira aurreko diru laguntzekin parekatuz, oraingo hauek dakartzaten berrikuntza nagusienak: –– Diru laguntzen kopuruak handitu egin dira. Laguntzak jasotzeko bizilagunek izan beharreko diru sarreraren mugak ere zabaldu egin dira, eta orain jende gehiagok izango du horiek jasotzeko aukera: Obrak ordain-

tzeko mailegu babestua eskatu nahi dutenen kasuan, urteko sarrera 33.000 euroko mugatik 39.000 eurora pasa da. Bueltatu behar ez den dirulaguntzen kasuan, berriz, 21.000 euroko urteko diru-sarrerako mugatik 25.000 eurora pasa da. –– Irisgarritasuna sustatzeko, diru laguntza lerro berria sortu dute 65 urtetik gorakoentzat eta /edo desgaitasuna dutenentzat. Hau jasotzeko baldintza bizikidetza unitateak urtean 12.000 euro arteko diru-sarrerak izatea da. –– Mailegu babestua eskatzen denean, administrazioak hori onartu eta berehala eskuratu dezakete eskatutako kopururaren %100. –– Jabeen erkidegoek ere mailegu babestuak eskatzeko aukera izango dute oraingo honetan. –– Errenta aitorpenean desgrabatzeko aukera izateko, ez da norberaren dokumentaziorik aurkeztu beharko. Oraingoan nahikoa izango da erkidegoaren administrazio-ebazpena, obra amaierako ziurtagiria eta jabekidearen partaidetza kuota aurkeztea errenta aitorpena egiterakoan. –– Orain arte ez bezala, obren kudeaketa egiten duten administratzaileen ordainsariak ere ordainduko dira.

Baldintzak Diru laguntza hauek eskatzeko hainbat baldintza bete behar dira: –– Etxebizitza edo lokal bakoitzak obrarengatik ordaindu beharreko kopurua 3.000 eurokoa izan beharko da gutxienez, irisgarritasun obretan salbu. Horietan ez dago gutxieneko mugarik. –– Eraikinak gutxienez 20 urte izan behar ditu. Kasu honetan ere badaude hainbat salbuespen: Segurtasunari eta egonkortasunari eragiten dioten kalteak baditu edo eskaerak arkitektura-oztopoak kentzeko badira, urteak ez dira kontutan hartuko. –– Diru laguntzen eskaera, obrak hasi aurretik egin behar da eta birgaitze integral eta efizienteen kasuan obra baimena eskatu baino lehen. –– Erkidegoen obretan, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa eginda izatea, subsanatuta egotea eta Erabilera eta Mantentze plana edukitzea beharrezkoa da.

Eskabide elektroniko bidez Bizilagunen erkidego edo komunitateen dirulaguntzen eskaera, eskabide elektronikoen bidez egin behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan. https://www.euskadi.eus.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 440 • 2021eko urriaren 29a

Komikia

Aliritzian

Monika Arratibel • Irakaslea

Nork egiten gaitu garena?

E

txarri-Aranatzen bada ohitura «Zu nona za ba?» gal- tzateke Monika izango, Muskiko Torto Sasteiko Tomas ez detzeko (Zu norena zara ba?). Galizian ere, zaharre- balitz, Zubiondoko Santik ez balu papeleo guztia hain fin nek horrela galdetzen omen dute ezezagunen bat eramango, Zaindiko Juantxok ez balitu gidoiak idatziko, Pottonek ez balit esan ahotsa eta keinuak nola adierazi. Moniikusita: «E tí de quen veés sendo?». Galdera hori egin zidatenean lehenengoz, nire familia ka ez litzateke Monika izango, Marimunduko, Maitane ez zein zen azaldu nuen. Aitona bat Lizarragabengoakoa dela balitz. eta bestea Etxarrikoa. Galdera egin zidana lasai gelditu zen 40 urte aurten Jentilen Etorrerak. Talde lanean, bakoitzak nire familia ezagutzen zuelako. Ni ordea, galdera hori bu- bere alea eskainiz. Ale txikiak uzta handia eman dezake. Dioruan nuela, pentsakor. Nor ote naiz? Nork egin nau? Norena nisioren tuturu hotsa, Juanjoren sormena, Samartintxikiren ote naiz? Arratibel naiz. Aitonaren jakinmin eta sormena dut jakinduria eta bizkortasuna, Mikelatsen planta, Joneren arherentzian. Baina Goñi ere banaiz, amaren indar eta espresi- gazkiak, Kotxerako Mikelen patxada, Otsoak Dantza Taldeabitatea dudalako. Baina bizitzan, famiren energia, Maximoren ahotsa, Rebeliaz aparte, pertsona ugarirekin topakaren prestutasuna, Enekoren komuNor ote naiz? Nork tzeko zortea izan dut. Egoera eta monikazio trebetasuna… Gari soro galanmentu gazi zein gozo ugari gaindituz. tak erein ditugu urteetan elkarrekin. egin nau? Momentu Eta momentu zein pertsona bakoitzak Monika, Monika da, Jentilbaratza zein pertsona bakoitzak nire pertsonalitatea osatzen lagundu Kultur Elkartearen eta Ataunen parte nire pertsonalitatea dit. izan eta sentitu delako. osatzen lagundu dit Beude Jentilak, gugan bizi bitez, bizi Monika ez litzateke Monika izango, beti. Ez dadila haria eten… Zaindiko atsorik ez balitz. Monika ez li-




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.