GoiBerri 439. zenbakia

Page 1

zk. 439 2021eko urriaren 22a www.goiberri.eus

Iritzia Xegun Altolagirre. Segundo batean

03

Erreportajea

10-11

Osasun larrialdia amaituta ere, gazte lokalen irekiera motel doa

Juan Kruz Fernandez _Ile-apaintzailea eta artezalea

04

«ILE-APAINKETAK ARTE KUTSUA BADU, SORKUNTZA PUNTU HORI»

Ibiltari

14-15

Mutiloako Meatze Barrutian, Troi bidea eta Bide Berdea lotuz


02 Publizitatea # 439 • 2021eko urriaren 22a


Iritzia 03 Xegun Altolagirre • Gidoilaria eta sortzailea

2021EKO URRIAREN 22A

Itzain

# 439 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Segundo batean

Xegun Altolagirre Gidoilaria eta sortzailea

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

S

egundo bat. Bi. Beste bat. Hau laugarre- txian zenbat gauza gertatu daitezkeen, orduan na. Bosgarrena orain. Segundo hauek ez emango diogula behar beste garrantzia. dira bueltatuko. Hau ere ez, ezta hau ere. Beste filosofo batek berriz, Teofrastok, hoSegundo batean bi milioi hirurehun eta rrela zioen: «Denbora da pertsona batek gastatu laurogei eta hamahiru mila laurehun eta hiruro- dezakeen gauzarik baliotsuena». Eta hau nik, gei eta hamar posta elektroniko bidaltzen dira Xegun Altolagirrek, gehitzen diot, «…eta auEta behin hirurogei segundo igarota, minutua rreztu ezin daitekeena». Aurrean dugun denboosatu dute. Baina zer da minutu bat? Minutu es- ra hori orain eta hemen probesten ez badugu, kas bat? Minutu batean hirurogei hegazkin aire- ahaztu, galdu dugu. Kito. ratzen dira. Bat segundo baHartu arnasa segundo batean. koitzeko. Minutu batean bihoEman muxu ondoan daukazun tzak batez beste hirurogei tauhorri (berak nahi badu). Kalean pada izango ditu. Behin segurutzatzen zaizun horri egiozu Hartu arnasa gundo bakoitzeko. Minutu irribarre, besarkatu, zergatik ez. segundo batean. batean lurrikara bat dago Denbora badoa, bizitza badoa. Eman muxu munduan. 12 aldiz kliskatzen Momentu bat besterik ez da. Tik, ondoan daukazun segundo bat, tak, beste bat. Tok, ditugu begiak. Lur planeta mila zortziehun kilometro mugihorri (berak nahi hirugarrena. tuko da. Lau milioi bilaketa Denboraren makina izango badu). Kalean egiten dira google-n. Ehun eta bagenu eta denboran atzera bigurutatzen zaizun daiatzerik bagenu, ezta? Inoiz hamasei bikotek elkarrekin bihorri egiozu zitzea erabakiko dute. Bebarkatuko al diogu gure buruari rrehun eta berrogei eta hamar galdu genuen segundo hura? Seirribarre haur jaioko dira. Kolibri batek gundo haiek? lau mila aldiz eragingo ditu Pablo Milanesek kantatzen bere hego txikiak. Minutu badu, «denbora badoa eta zahartean hiru mila eta zortziehun tona zabor sortzen tzen goaz…», baina esango nuke ez dela denbora ditugu. Ez ditut nik kontatu, google bilaketa ho- zahartzen gaituena, galtzen dugun denborak rietako batean topatu ditut. zahartzen gaituela baizik. Poeta ezagun batek zioen, Mario Benedettik, Segundo bat. Bi. Beste bat. Hau laugarrena. minutu bakar batean bizitza oso bat amestu dai- Bosgarrena orain. Segundo hauek ez dira bueltekeela. Inoiz ikasten badugu hain denbora gu- tatuko. Hau ere ez, ezta hau ere.


04 Hitz-aspertuan Juan Kruz Fernandez • Ile apaintzaiiea eta artezalea

# 439 • 2021eko urriaren 22a

Elkarrizketa

Juan Kruz Fernandez Portilla Ile-apaintzailea eta artezalea

«NIRETZAT EDOZEIN ARTELANEK BALIO DU, DENEK ZERBAIT KONTATZEN DIDATE»


Hitz-aspertuan 05 Juan Kruz Fernandez • Ile apaintzaiiea eta artezalea

2021eko urriaren 22a • # 439

Arte erakusketa areto berezia dago Legazpin, Juan Kruz ile-apaindegian. Hamar urtetik gorako ibilbidea du eta orain arte 60 erakusketa inguru jaso ditu. Bertan 55 artista inguruk erakutsi dituzte haien lanak, diziplina askotakoak gainera. Horren guztiaren sustatzailea Juan Kruz Fernandez Portilla da, ile-apaintzaile eta bizargin lanetan 38 urte daramatzan artezale amorratua. Testuak: Tere Madinabeitia

Argazkiak: Gorka Gomez

Zure ile apaindegira sartu, eta erakusketa bat duzu jarrita. Bai. Jabi Corte Landa Blancorena, Corte al otro lado del muro izenekoa. UharteIruñeko bizilaguna da, nire familiartekoa egiten da, nire lehengusu baten semea da. Bere ikasketak egin zituen gaztetan, artearekin zerikusia ez zutenak, baina bere zaletasuna artea izanik, ikasketak Alemanian bukatzen ari zenean mundu honetan sartu zen eta paretetako muralak egiten ditu. Grafittiak egiten hasi zen, baina orain muralista da, bere enpresa ere badu, eta horretaz bizi da.

Eta zer jarri du ikusgai? Lan batzuk dira paretetara eramaten dituen lan handien bozetoak, eta beste batzuk lan bukatuak, etxean margotzen dituenak. Badaude beste batzuk ere, azken hilabete hauetan etxetik atera ezin ginenean egindakoak, etxean egindakoak. Balkoia ere margotu zuen garai hartan, baina bizilagun bati ez zitzaion gustatu, etxeko fatxada zela argudiatuz. Hura ikusita, ezabatu egin zuen paretako margoa, baina beste bat egin zuen, berdina, taula batean, eta taula hori jarri zuen balkoian... ia ez dago fatxadan. Teknikak denetarikoak erabiltzen ditu: olioa, akuarela eta grabatuak. Erakusketa honetan denetik ditugu, eta lan batzuk salgai daude gainera.

Mural handi horietakoak ezin ekarri Legazpira. Begira, badut pena bat erakusketa honekin lotuta. Corteren erakusketa hau antolatzen ari ginela, udalarekin harre-

manetan jarri ginen, ile-apaindegian bakarrik ez, kalean ere bere lana erakus zezan, eta horretarako herriko txokoren batean mural bat egiteko baimena eskatu genuen. Baina ezezkoa eman ziguten. Corteren lan handi horiek ikusteko Nafarroara joan beharko du, Uhartera. Han ditu eginda batzuk.

Arteari buruz hitz egiten hasi gara, izan ere, zure ile-apaindegia arte galeria bat da. Ez, hainbeste ez. Ile-apaindegi bat da, erakusketak antolatzen dituena. Ez da galeria bat, nik ez ditudalako lanak saltzen; saldu, egileak berak zuzenean saltzen du.

Arte galeria ez, baina erakusketa aretoa bai, bada, eta berezia gainera. Bai, ile-apaindegi bat delako.

Inguruan ez dago horrelako askorik. Ez. Donostian agian bada areto berezirik… Goierrin tabernak badaude erakusketak egiten dituztenak, eta horretan Beasaingo Aterpek nik baino urte gehiago daramatza. Erakusketak toki askotan jartzen dira, baina ez dute jarraipenik izaten, eta une honetan ja-

«Erakusketak toki askotan jartzen dira, baina ez dute jarraipenik izaten. Goierrin gu eta Beasaingo Aterpe gaude»

rraikortasun bat dugun bakarrak Aterpeko Txomin eta gu gara.

Arte komisario bihurtu zaretela esan daiteke. Azkenean bai, arte komisario baten lanak egiten ditut, nahiz eta asko ez ezagutu mundu hori. Azken erakusketa honetan bai, lan hori egin behar izan dut, Cortek lanak ekarri eta nik antolatu dut erakusketa, lanak aukeratu eta abar eginda, baina besteetan normalean Gorka Salmeronek laguntzen dit, komisario lanak eginez. Nik ez dut normalean aukeratzen erakusketetan zer jarri, hori artistaren eskuetan uzten dut, nahiz eta batzuetan lokala txikia delako eta ekartzen dituzten lan guztiak ezin direlako sartu, hori egin behar izaten dudan. Beste batzuetan, artistak ekarritako lanak indibidualki bakarrik ez, osotasunean ere kontuan hartu behar direnez, konjunto hori antolatzen, unitate bat ematen edo erritmoa jartzen ere laguntzen dut, eta horretan, esan daiteke komisario lanak egiten ditudala.

Noiztik da erakusketa areto Juan Kruz ile-apaindegia? Lehen erakusketa 2009an egin genuen, laguna dudan Gorka Salmeronen argazkilari eta artistaren lanekin. Orduan Arte Ederrak ikasten ari zen unibertistatean, eta proiektu baterako biltegian gordeta ditudan maniki batzuk eskatu zizkidan. Manikiak apaletan jarri eta argazkiak atera zizkien, eta gero, bere estudioan argazki horiek landu eta proiektuaren zikloa amaitzeko erakus-


06 Hitz-aspertuan Juan Kruz Fernandez • Ile-apaintzaiiea eta artezalea

keta jarri zuen hemen. Bera arduratu zen erakusketaren promozioa egiteaz ere. Eta haren ondoren, koadroak zintzilikatzeko azpiegitura guztia muntatuta nuenez, erakusketekin jarraitzea erabaki nuen.

Hasieran erakusketa solteak ziren, baina gero maiztasun batekin antolatzen hasi zinen. 2011tik urtean sei egiten ditugu, bi hilabetero aldatuz. Hamar urte baino gehiago dira, eta 60 erakusketatik gora egin ditugu, 55 inguru artistenak. Batzuk errepikatu egin dute, Txo kolektiboek, Karlos Ausserladscheiderrek eta Esther Agirre margolari legazpiarrak. Esther izan zen 2011n aro berria ireki zuena, eta gure ibilbidearen 10 urteak ospatzeko berriz gonbidatu genuen.

Ez da zenbaki makala, 60 erakusketa. Bai, eta diziplina eta teknika guztietakoak ia: pintura, eskultura… Gaur egun artista guztiak dira diziplina anitzekoak, eta margoa eta eskultura lantzen dute batera, grafika ere bai…

Baten bat gogoratzen duzu bereziki? Bai! Asko nire lagun bihurtu dira… Baina bat gogoratzen dut bereziki, Jon Mikel San Millan legazpiarra. Erakusketa oso bitxia egin zuen, espresuki prestatu zuela uste dut hona ekartzeko. Hiru argazki ekarri zituen, ilunak, beltzak, argazkilaritzaren antitesia. Eta horiekin batera, dozena erdi eskultura ere ekarri zituen, keramikazkoak, baina zuriak, eta ez zuten ematen eskulturak. Oso polita zen erakusketa, desberdina, eta jendea harrituta geratu zen. Baina utzita dago mundu hori eta pena da nire ustez. Oso esku ona du, ikaragarria da.

# 439 • 2021eko urriaren 22a

tu dut. Artea nire afizioa denez, oso gustura nago. Betidanik gustatu izan zait, museoak ikustea-eta. Edozein artelanek balio du niretzat, guztiek kontatzen didate zerbait. Artea ikustea gustatzen zait, baina ni ez naiz artista, nahiz eta eskola garaian marrazketa eta arte klaseak gehien gustatzen zitzaizkidanak izan.

Baduzu artista gogokoenik? Baten bat esatekotan, Jorge Oteiza. Bezero batek oparituta, Arantzazuko apostoluen irudi bat daukak ile-apaindegian, eta baita eskultorearen erretratu bat ere, Gorkak Donostian egindako erretratua. Bere lana baino gehiago da Oteiza, eta bere ideologia edo idatziak ere gustuko ditut. Maisua da. Nire amonak Juan XXIII. Aita Santuaren erretratuak zituen bezala, nik Oteizarena dut, nire apostolua da.

Bezeroak aipatu dituzu. Zer esaten dute erakusketen gainean? Ohituta daude, eta oso aberasgarria da erakusgai dagoenari buruz iritzia ematen dutenean, gustatzen zaielako, edo gustatzen ez zaielako. Batzuetan eztabaida txikiak ere izaten ditugu, eta hori oso aberatsa da.

Zein izango da hurrengo erakusketa? Angel Izpizua argazkilari donostiarrarena, Jesus Mari Sarasua elgoibartarra komisario dela. Azaroan eta abenduan egongo dira ikusgai bere lanak.

Eta ondoren? Bada datorren urteko sei erakusketak

Gorka, Esther, Mikel… aipatu dituzu. Denak legazpiarrak dira. Bai. Hori da gure leloa, erakusketan artista batzuk neurrikoak, baina baita herrikoak ere. Jose Martin Etxeberria, Javi Gonzalez, Maixabel Valhondo, Joxe Andueza… Horien lanak ere izan ditugu hemen.

Eta ia beti, laguntza ematen, Gorka Salmeron izaten duzu ondoan. Bai. Berak hasi zuen guztia eta hemen dago oraindik. Arte Ederretan aditua da, eta asko laguntzen dit. Gainera, erakusketa bakoitzarekin kartela eta postalak ateratzen ditugu, eta horien diseinuaz ere bera arduratzen da.

Zuri ere artea gustatzen zaizu? Noski! Niri artelanak gustatzen zaizkit, eta Gorkaren bitartez jende asko ezagu-

«Gure leloa hauxe da: erakusketan artista batzuk neurrikoak, baina baita herrikoak ere. Legazpiar asko izan dira» «Nik uste dut ile apainketak arte kutsu bat baduela, sorkuntza puntu bat lantzeko aukera ematen duelako»

hitzartuta ditugu. Zorionez, artistak ere prest izaten ditugu, gustatzen zaie hemen erakustea. Batzuek haien burua eskaintzen dute, eta beste batzuei guk eskatzen diegu etortzeko. Eta horrela jarraituko dugu, ahal dugun bitartean segiko dugu erakusketak antolatzen.

Zure ile-apaindegiko erakusketetan, Gorkak bezala, Txo artisten kolektiboak ere badu bere tokia. Bai. Txoren jatorria Legazpin dagoenez... Behin baino gehiagotan egin dituzte erakusketak hemen, eta esan dezaket kolektiboko artista denak nire lagunak direla. Ni ere taldekide naizela esan dezaket, beste era batean, baina kide sentitzen naiz, bai.

Artea alde batera utzita, afizio gehiago badituzu? Musika gustatzen zait , eta paseoak ematea. Musika denetik gustatzen zait, baina batez ere rock and rola eta euskal musika, eta gehien gustatzen zaidana Ruper Ordorika da.

Burdinola elkarteko kidea ere bazara. Bai, ez naiz kide aktiboa, baina ahal dudanean laguntzen diet. Legazpiko historia ezagutzea gustatzen zait, eta arlo horretan Burdinolak egiten duen ikerketa lana handia dela iruditzen zait. Ateratzen duten Txinpartak aldizkaria ere asko gustatzen zait.

Zein da Juan Kruz ile-apaindegiaren eta ile-apaintzailearen historia? Ni bizargin familia baten hirugarren belaunaldia naiz. Nire aitona Jose Maria bizargina zen, eta nire aita Manuel ere bai. Galizatik etorrita, aita lan horretan ibili zen lantegitik kanpoko orduetan. Nik ile-apaintzaile lanbidea ikasi nuen, eta 1983an hasi nintzen lanean hemen, Kale Nagusiko lokal honetan bertan, aitak irekitako negozioan. Nire izena jarri zion, eta hala jarraitzen du. 38 urte daramatzat honetan lanean.

Zer zara, bizargin ala ile-apaintzaile? Orain ez diot horri kasurik egiten, baina garai batean ez zitzaidan gustatzen bizargin deitura, nahiago nuen ile apaintzaile edo estilista. Orain, bizarrak modan daudenean, zentzu gehiago du bizargin tituluak lehen baino.

Ile apainketak ba al du zerikusirik artearekin? Nik uste dut arte kutsu bat baduela, sorkuntza puntu bat lantzeko aukera ematen duelako, nahiko mugatua den arren. Baina artea baino gehiago, artisautza dela esango nuke.


Hitz-aspertuan 07 2021eko urriaren 22a • # 439

Zein da?

Kartelean ‘a’ falta zuen 38 urteko ile-apaindegia

T

radizioz iritsi zaio Juan Kruz Fernandezi (Legazpi, 1969) bizargin eta ile-apaintzaile lanbidea. Pontevedrako O Castro Dozon herrian hasi zuen saga aitona Jose Mariak, eta hantxe ikasi zuen ofizioa aita Manuelek ere, mutikotan. Manuel Oñatira etorri zen 16 urterekin lanera; eraikuntzaren alorrean jardun zuen hasieran, eta plantxak egiten gero, Solaun y Rubio enpresan. Tailerreko lanetik aparte, orduak sartzen zituen herriko bizartegi batean, Aramaixo bizargilearekin. Urte gutxitara, Pili Portillarekin ezkonduta, Legazpira joan zen bizitzera, eta Patricio Etxeberria lantegian lanean hasi bazen ere, ez zuen beste lanbide hura utzi. Barrenaren eta Barandiaranen bizartegietan ere ibili zen lanean. 1982an lantegia utzi, eta jaso zuen kalte ordainarekin lokala erosi zuen Kale Nagusian, bere bizartegi propioa irekitzeko. Juan Kruzek 14 urte zituen orduan, eta ile -apainketa ikasketak egin eta gero, hurrengo urtean hasi zen han lanean. Bizartegiari semearen izena jarri zion gainera Manuelek. Elkarrekin egin zuten lan biek, aita jubilatu arte. Ile-apaindegi horrek badu anekdota bat, kartelarekin zerikusia duena. Manuelek euskaraz jartzea nahi izan zuen, eta izen hau eman zion: Ile-apaindegi Juan Kruz Peluqueria. Bezeroa zuen Martin Ugarte Saletxe-k zoriondu egin zuen kartela euskaraz jartzeagatik, baina akats bat zuela eta ‘a’ eransteko eskatu zion; ordutik Ile apaindegia Juan Kruz Peluqueria da.

Juan Kruz Fernandez • Ile-apaintzailea eta artezalea


08 Herri jakintza Sendabelarrak

# 439 • 2021eko urriaren 22a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Uxuala: Pattarra, orujoa. Erdaretako usual/usuel formetatik eratorria. «Aguardiente usual» esaten zitzaion kalitate apalagoko pattarrari, mahatsaren paxekin egindakoari. Euskal Herri osoan erabili da ‘uxuala’ hitza.

«Ezkion eta Gabirin, artartean gizona agirin»

1949-10-20. Txema Auzmendi kazetaria eta jesuita jaio zen, Ordizian. 1996-10-23. Espainiako Armadaren helikoptero bat erori zen Usurben (Beasain), ikurrina isats-helizearekin bota nahian hasi eta gurutzea ukituta.

Nekazaritzako lur txarrak ziratekeen Goierriko goi aldeetakoak. Artasoroak ez ziren nahi beste hazten; gizakia ikusten baldin bazen, neurri txarra.

Sendabelarrak

Kalendula Azaleko arazoetarako eta antiinflamatorio moduan erabiltzen da aski ezaguna den landare koloretsu hau.

» Izen herrikoia Kalendula / Ilena / Aingeru lorea.

» Izen zientifikoa Calendula officinalis L. (Asteraceae)

» Ezaugarriak Urteroko landare eder honek laranja koloreko lore handiak ditu. Lurretik ez da asko hazten, baina, gustuko lekua aurkituz gero. erraz zabaltzen da. Hostoak osoak ditu, berde-argi kolorekoak eta iletsuak. Lorategi eta baserri inguruetan aurki dezakegu, apaingarri moduan landatzen delako.

» Atal erabilgarriak Lore osoak edo petaloak.

» Propietateak eta erabilpenak Azaleko arazoetarako oso egokia, zikatrizante moduan, erreduretarako, akne, ekzema, ospel eta abarretarako. Eragin antiinflamatorioa du, kolpe, okerdura, barize eta inflamazioetarako. Emari handiko eta urriko hilerokoetan laguntzen du: hilerokoa erregulatzen du, eta, aldi berean, hileroko mingarrietan eraginkorra da. Hainbat mo-

dutara erabil daiteke: tintura moduan, infusioan, oliotan mazeratuta... Infusioa: normalean, 30 gramo landare erabiltzen dira litro bat uretan. Bi minutuz lorea egosi, eta hamar minutuz estalita eduki ondoren hartu. Infusio honetatik hiruzpalau basotxo edan daitezke egunean. Tintura: 100 gramo lore mazeratzen dira 500 mililitro alkoholetan, hamabost egunean. Filtratu, eta gorde. Tintura hori erabil dezakegu barne erabilera moduan, 20-30 tanta hartuz bizpahiru aldiz egunean, edo kanpo erabileran, igurtziak emateko, zauriak garbitzeko... Kontuz barne erabilerarako erabiltzen den alkoholarekin, edangarria izan behar baitu. Olioa: Kalendula loreak oliotan

mazeratu. 25-30 gramo lore litro bat oliotan sartu, eta su motelean berotu hezetasuna galdu arte (bizpahiru ordu). Hozten utzi, eta 24 ordutara filtratu eta gorde. Olioa egiteko beste modu bat ere bada: petaloak ontzi batean sartu, olioz estali, tapa jarri eta mazeratzen utzi 30 egunez. Filtratu, eta gorde.

» Kontraindikazioak Ez da landare toxikoa; hala ere, ez da gomendatzen haurdun dauden emakumeetan. Iturria: Legorretako Udalak kaleratutako ‘Ez zela kajoi batean gordetzekoa’ liburua.


Bertsoa • Kate motzean 09 Hodei Munduate Etxeberria • Urtzi Intxausti

2021eko urriaren 22a • # 439

Gaiak hala dio

Kate motzean Urtzi Intxausti • Motorrak zaharberritu zalea

«Motorrean joan nintzen Loiolara, ezkontzera» Hodei Munduate Etxeberria

Gaia: Lehiakortasuna Neurria: Hamarreko txikia Doinua: Maitatua soberan nintzelarik haurra Eskola, batxi, uni ta lana hurrena Lehiatzen ikastea da eginkizuna Baina lahar artean hazten da asuna izan laguntasuna edo maitasuna erlazio oro da kutsatu duguna Hainbesteko denean pertsona kaxkarra lehiak bizikidetza falta azpimarra badugu besteengan gailendu beharra itzal eginez jaio ohi da izarra norbere ona dugu bestearen txarra

HURRENGOA » Bertsolaria: Eneko Araiztegi Agirre Gaia: Argia

Testua eta irudia: Mikel Albisu

Belenpeko Ama Birjinari kandela pizteko ardura hartuta pozik dago Urtzi Intxausti (Segura, 1981). Haurdun dauden emakumeak babesteko den ohitura zaharrari segida emateak ilusio handia egin dio, «Segurako ohiturak asko gustatzen baitzaizkit». Baina Intxaustik badu beste zaletasun bat, motorrak zaharberritzea. Lambretta bat izan zen lehenengoa, ondoren bere ezkontzarako Vespa bat berritu zuen, «motorrean joan nintzen Loiolaraino». Motor zahar asko baditu ere, «lau edo bost» dauzka berrituta. Gaztetan hasi zen herriko mekanikoari laguntzen. Motor asko konpontzearekin bat, jendeak botatzeko zituen Mobiletteak eta beste hainbat motor eskuratzeko aukera izan zuen. Bereziena 1926ko BSA bat du: «Pieza asko falta ditu eta diru asko behar da. Umeak hazten direnean helduko diot».

Ze zaletasun dituzu? Garajean aritzen naiz trasteak zaharberritzen: herriko buruhandiak, irrati zaharrak...

Abeslari edo talde bat. Gozategi.

Abesti bat. Astelehena biharamun. Kolore bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Gorria.

Noizbait baserri baten bizitzea.

Oporretarako leku bat.

Bizitzako plazer txiki bat.

Chipiona.

Lagunekin sagardotegira joatea.

Zer gosaltzen duzu?

Goierriko txoko bat.

Fruta.

Beunde ingurua.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Seguran biziko ez bazina...

Gure ezkontza eguna.

Herria asko maite dut.

Lehenengo Mobilettea.

Amets bat.


10 Erreportajea Gazte lokalen egoera pandemia ondoren

# 439 • 2021eko urriaren 22a

Erreportajea

IREKIERA MOTEL DOA Testua eta irudia: Kerman Garralda Zubimendi

Gazte lokalek irekitzeko baimena dute, baina ia bi urteren ondoren asko hutsik gelditu dira. Osasun larrialdiaz bestelako baldintzak ere ez dira aldekoak. Ludotekak eta gaztelekuak ohiko jarduna berreskuratu dute.

L

Unai Salvador ‘Pintxo’ bere lokalean. Posterrak, ping-pong mahaia, dardoak, musika ekipoa eta telebista dituzte, besteak beste.

okaleko leihotik ikusi zuen Betizu taldeko Telmo Idigorasek Zuriñe Hidalgo, modako arropa zeraman eta Barbie itxura zuen neska. Abestia XXI. mendearen hasieran sortu zuten, eta ohiturak asko aldatu dira horrez geroztik. Egun, beharbada, pantailaren baten bestaldetik ikusiko luke, eta ez leihotik, lokalik ez zuelako izango. Eusko Jaurlaritzak lokalak irekitzeko baimena eman du hemeretzi hilabeteren ondoren, baina asko betirako itxi dira pandemia garaian. Lokalik gehienak alokairuan izaten dira. Orain arte erabili ezin zirenez, alferrikako gastu bilakatu zen kuadrilla askorentzat. Halako zerbait gertatu zitzaien Urretxuko eta Zumarragako Perfet kuadrillakoei: «Jabeari kuotak barkatzeko eskatu genion, baina ez zigun kasurik egin. Azkenean, utzi egin genuen», laburbildu du Unai Salvador Pintxo- k. Elkartzeko lekua izaten jarraitu nahi zuten ordea, eta kuadrillako batek lanerako erabiltzen duen pabiloiaren zati batean daude orain. «Lagun artean lasai egoteko eremu bat da. Normalean, lana amaitu eta hemen elkartzen gara: jolastu, musika entzun...», azaldu du. Sarreran garaje handi bat dute eta bertan kotxeak konpontzen ibiltzen direla ere aipatu du.


Erreportajea 11 Gazte lokalen egoera pandemia ondoren

2021eko urriaren 22a • # 439

Maria Rodriguez Garciak dio lokalek «espazio bat» eskaintzen dietela gazteei, «espazio bat non beraiek diren jabeak. Beraien arauak dituzte, eta beraien beharrak eta nahiak asetu ditzakete». Garciak Mutiloako ludotekan eta Ordiziako Gaztelekuan egiten du lan. Ludotekaren eta Gaztelekuaren arteko aldea erabiltzaileen adinean dagoela esan du. Zenbat eta helduagoak izan, eremuaren kontrol handiagoa izaten dute: Mutiloako ludoteka hiru urtetik gorako haurrei bideratuta dago eta gurasoek ere egiten dituzte hezitzaile lanak, astean behin bada ere; Ordiziako Gaztelekua hamabi eta hamasei urteko gazteentzat dago diseinatua, eta hor ekintza begiraleen laguntzarekin antolatzen dituzte, «modu formal-informal batean orekan». Lokaletan gazteak dira jaun eta jabe. Pintxok gogoratu du beraiek hamasei urterekin hasi zirela lokala erabiltzen. «Gogoa genuen. Lasai egoteko tokiren bat nahi genuen, inork molestatu gabe. Gainera, adin horretan hasten zara erretzen, edaten... Hasieran kurtso bereko bi kuadrillen artean egiten genuen», zehaztu du. Jendea ezagutzeko ere balio izan zien, bide batez. «Sozializatzeko beste modu bat da», baieztatu du Rodriguezek. Halere, Pintxok tranpa bat ikusten du hor, «luzera begira»: Lokalak «absorbitu» egiten duela dio, eta beste eremu batzuetan ezagutuko zenukeen jendeari uko egiten diozula. Ludoteketan eta gaztelekuetan formakuntza jarduerak ere antolatzen dituzte. Rodriguezek zehaztu du gazteek eurek eskatzen dituztela. Esaterako, duela bi urte autodefentsa tailerra eta sexualitatearen inguruko ziklo bat egin zuten. «Normalean, eskolatik kanpo gelditzen diren edo zeharka lantzen diren gaiak izaten dira», borobildu du begiraleak. Iaz, pandemia dela eta, ez zen ia ekintza osagarririk egin; aurtengorako berreskuratu dituzte.

Pertsianak, herdoilak janda Ludoteka eta gazte lokalak ari dira lehengoratzen, baina lokal ugari, ez. Pintxoren ustez, baina, ez dago joera aldaketarik: «Kuadrilla batek baino gehiagok eskatu digu iraganeko lokalaren jabearen telefonoa. Horrek erakusten du gogoa badagoela», nabarmendu du. Baina testuinguruak horien zabalkundea zailtzen duela uste du: «Aukerak ez

«Lokalak gazteak jabe diren espazioak dira. Beraien arauak dituzte, eta beraien beharrak eta nahiak asetu ditzakete» Maria Rodriguez Garcia Begiralea

«Kuadrilla batek baino gehiagok eskatu digu lokal jabearen telefonoa. Horrek erakusten du gogoa badagoela» Unai Salvador, ‘Pintxo’ Perfet kuadrilla

dira handiak. Udalek jarritako baldintzak betetzen dituzten lokal asko ez daude, zorrotzak baitira; gainera, jabe askok ez diete gazte kuadrillei alokatu. Eta alokairua ere ordaindu egin behar da». Rodriguezek ere ez du uste pandemiak gazteen portaerak aldatu dituenik. «Ezin da esan kuadrillak lehen baino txikiagoak direnik». Halere, aldaketak egongo direla dio, «ziur». «Pandemia garaian gazte askok ludoteka edo gaztelekura joateari utzi zioten: beldurragatik, hartu beharreko neurriak zorrotzak zirelako...». Gainera, estres eta antsietate maila handiak bizi izan dituztela nabari zitzaiela dio Rodriguezek. Beasaingo Udalak ekainean aurkeztutako txosten baten arabera hamahiru eta hamasei urte bitarteko beasaindarren erdiak aisialdiaz gozatzeko zailtasunak izan dituztela onartu dute, eta horrek zuzenean euren aldartean eragin duela diote. Osasun larrialdia amaituta egoera bere onera itzultzen ari da. Lokalak irekita eta gaztelekuak bete-betean. «Eskerrak», dio Rodriguezek. Kontuak kontu, oraindik ere dena ez da libre eta maskaren erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraitzen du toki itxiak direnez, garbitasuna zorroztu behar da eta pilaketa handiak ekidin.

Porru kaleko festarik ez da egingo, komisioa desegin delako

B

easaingo gazte-lokalen artean Porru kaleko festak antolatu zituzten duela hiru urte lehen aldiz. Helburua, gazte-lokalen eta kuadrillen arteko harremanak estutzea zen. Bere bidea egiten ari zen egitasmoa pandemia etorri zen arte; itxialdian ere egin zituzten saiakerak dinamikarekin jarraitzeko –logo lehiaketa bat antolatu zuten–, baina festetako komisioa desegin egin da. Pandemiaren erruz antolatzaileek lokalak utzi egin dituzte. Beasaingo Udalak gazte lokalen inguruko araudi berria aurten ezarri du,apirilean, lokalak itxita zeudela. Baldintzak egokitu zituzten, inork gutxik betetzen zituelako eta ez zu-

telako izenik ematen. Halere, oraingoak ere ez du arrakasta handirik izan eta ez da lokalik erregistratu. Lokalen inguruko ordenantzak, gutxi gorabehera, herri gehienetan beretsuak dira: segurtasun neurri minimoak behar dituzte. Esaterako, su-itzalgailua eduki behar dute, komuna, argia, ur-hornidura... ere eduki behar dituzte. Erabilera ere araututa dute: ordutegia, zarata, higienea... Funtsean, erabiltzaileen eta auzokideen arteko bizikidetza bermatu nahi dute eta segurtasuna eta garbitasuna zaindu. Arauak betetzen ez dituzten erabiltzaile eta jabeentzako zigor ekonomikoak aurreikusita daude, baita lokalen itxiera ere.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 439 • 2021eko urriaren 22a

Erretratua

35 URTE BESTERIK EZ; JOANDAKOAK GOGOAN!

Jexux Aizpurua Barandiaran Ataun

I

luntzeroko juntaizoa txintxo asko egitera bilduta daude lagunartean, musean saioa egin eta kontu kontari Ixabelek prantatutako patata frijitu platera hutsik dutela: Dionixio Galparsoro dotore, Joan Goikoetxea tente, Antonio Altolagirre Errota isilik ez, Joxantonio Etxeberria barberiako lanak eginda, Zelestino Aizpurua baratzetik etorri berria, Patxi Agirre azti, Julita Ameriketatik iritsi berria pozik, Joanito Galparsoro gibelean, Ixabel lanerako pronto eta Martin Aramendi patxadan guztien begirale; bai irudi atsegina! San Martin elizaren inguruan bizi dira guztiak; beraz, bertatik bertara eroso: Dupale, Aizkortaenea, Errotazar, Lukasenea, Kooperatiba, Miravalles, Zaindi eta Txomiñoenea. Jakinduriaz ere ondo. Kamioi-gidaritzako gorabeherak, Arratetako harrobitik izaten zen hondar eta harri-karretoa, Fabrika Haundiko kamioi-ikatza

Txomiñoenea taberna (1988). Dionixio Galparsoro, Joan Goikoetxea, Antonio Altolagirre, Joxantonio Etxeberria, Zelestino Aizpurua, Patxi Agirre, Julita Insausti, Joanito Galpasoro, Isabel Arana eta Martin Aramendi Argazkia: Julita Insausti ( Ataun, 1947/ Floridako Tampa, 2009).

zumarie, Enrike Telleria meikutxikie, Bidebietako Pedro, Barandiarango Pello, Tablako Pernando, Jexux sakristaue, Botikazarreko Kontxita...

Txomiñoenea bilgune

iluntzean plazara iristen zeneko oroimenak: Práxedes del Castillo… Barrero… Jose Antonio Etxeberria… Antonio Morales… etengabeko hitz-jarioa dute. Dagoeneko, ordea, gure begien aurretik urrundu diren ataundarrak dira. Ofizio askotako langile, baina lagunarterako beti prest. Gogoan dituzte bideetako, itsasoko, herriko… kontuak: CAF, Ternua, Bartzelona… Kooperatibako makina-hotsak, Errotazarreko argi-indar zalantzakorra, Miravalles aurreko gasolina-surtidorea, aldaparoa,

Txomiñoenea dute bilgune, tabernak izan dituen beste izen batzuk ere buruan dituztela: Bar Arana, Naparrenea, Ferminenea. Julitak, berriz, Ataun atzenduta ez zeukanez, Ameriketatik azkeneko argazkia Txomiñoenera bidaltzeko mira ez zitzaion itzali, garaiaren, herri-minaren eta adiskidetasunaren seinaletzat. Eskerrik asko eta bejondeizula! Gaur egun, 2021ean, Ixabel Arana da, bere zahardadean murgilduta, kontu eta bizipenok gogoan ondo gordeta dituen bakarra; gainetikoak gugan beude! Oharra: aurten Ataungo taberna-terrazetan ateratako argazkiaren berri ea nork ematen digun 35 urteren buruan!


Gaztejira 13 Gazte Topagune Sozialista • Leire Perlines Apalategi

2021eko urriaren 22a • # 439

LEIRE PERLINES APALATEGI Hitz batzuk Etxaguenetik @leireperlines

Klaserik gabeko gizartea eraikitzen Testua: Ane Garmendia

U

Argazkia: Gazte Topagune Sozialista

rriaren 8an hasi eta 12an amaitu zen Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak batera antolatutako Gazte Topagune Sozialista. IA eta GKS Euskal Herri mailan antolatzen diren bi antolakunde politiko dira, gazte zein hezkuntza problematika jorratzen dutenak hurrenez hurren: «Klaserik gabeko gizartearen eraikuntzarako lanean gabiltza, askatasun unibertsalerako proiektua egikaritzeko». Goierriko GKS taldeak esan duenaren arabera, «horretarako pausoak ematen» jarraitzen dute egunerokoan dagokien esparruetan: burgesiaren boterearen aurkako dinamika politikoak antolatuz eta geroz eta jende gehiago antolakuntza komunistaren baitan txertatuz; «esparru desberdinetan, baina norabide berean dihardugu». Horren irudi garbia da duela bi aste egin zuten Gazte Topagune Sozialista, esaterako. Izenak dioen moduan Euskal Herri mailako borondate sozialista duten gazteen elkargune izateko funtzioa du, baina izaerari dagokionez ordea, testuinguruaren baitan egokitzen da; hau da, ez du beti forma berdina hartu@gksozialista @gks_goierri

ko. Aurtengoan, urriaren 8tik 12ra bitartean elkartu ziren Altsasun Euskal Herriko txoko ezberdinetako gazteak. Gai ezberdinen inguruan ikuspuntu komunistatik eztabaidatzeko tartea izateaz gain, aisialdirako eskaintza zabala izan zuten: bertso-emanaldiak, umore ikuskizunak, tailer ugari, kirol txapelketa zein erakustaldiak, kontzertuak... GKSko kideek honelako espazioak sortzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute: «Mugimendu Sozialistak dituen hipotesi eta erronka estrategikoen inguruan jarduteko ekimen garrantzitsua da Topagunea. Zentzu horretan, prozesu sozialistari ekarpena egiteko helburua du, bertaratzen direnei proiektu komunistarekiko atxikimendua eraikiz». Lehenengo edizioa 2019an izan zen Azpeitian. Bi edizioak alderatzean, aipagarria iruditu zaie aurtengoan jaso duten jende mordoa: «Lehen topagunetik gutxienez laukoiztu egin da bertaratu den jende kopurua». Orokorrean, aurtengo Gazte Topagune Sozialistatik jasotako balorazioa «positiboa» izan dela aipatu dute, jendeak hartutako konpromiso mailagatik batez ere: «Azpimarratu nahi genukeen elementu bat bada, bertaratu ziren pertsona gehienek topagunea aurrera eramateko beharrezkoak ziren lan banaketetan parte hartu zutela».

Bizitzaren irakaskuntza

C

OVID-19-aren pandemia hasi zenetik, behin eta berriz errepikatu dugu gure bizitza aldatu egin dela. Behin eta berriz errepikatu dugu esaldi hori, behin eta berriz entzun dugu esaldi hori. Pandemia egoera kaxkarrean zegoenean, aldaketa txikiena edo murrizketa txikiena ere mundu egiten genuen, gure bizitza aldatuko balitzaigu bezala. Orain, nahikoa denbora pasa denetik eta normaltasunera itzultzen ari garen honetan, aldaketa horiek huskeria bat zirela deritzot. Aldaketa horiek, niretzat behintzat, geroago etorri direnekin alderatuta ez dira ezer izan. Azken hauek bai, azken aldaketa hauek hankaz gora jarri digu mundua batzuei, tira, niri behintzat bai. Guztiak dauka amaiera bat, eta horrexegatik uste dut esaten dela momentua disfrutatzeko, bizitza bizitzeko, funtsean. Bizitza ez da gelditzen, ezta denbora ere, eta hori da ikasi behar duguna, inoiz ez dakigulako noiz den zikloen amaiera. Ez daukagu makinarik denboran atzera salto egiteko, eta kontzeptu hau presenteago izan behar gunekeela uste dut, esan bezala, bizitza gozatzeko. Ezer ez dela betiko erakutsi dit bizitzak azken hilabeteetan, denbora gutxiegian ordea. Horregatik, bi besarkada handi bidali nahi ditut beste aldera, beste mundura, Etxaguenetik.


14 Ibiltari Troi bidea eta Bide berdea lotuz

Troi bidea Mutiloako Meatze Barrutia ezagutu eta haren ustiapenak paisaian eragindako aldaketa ulertzeko aukera paregabea ematen du Troi errekaren bidea eta Bide berdea lotuz egindako ibilbide zirkular honek. Barnaola baserria da bien arteko ardatza.

# 439 • 2021eko urriaren 22a

MEAREN BIDEAK EZAGUTUZ

Testua: Iñaki Gurrutxaga

M

utiloako Lenkaran auzotik gora dago Gipuzkoa meatzaritza gunerik garrantzitsuenetako bat, Ergoena auzoan: Mutiloako Meatze Barrutia. Baserri dotore, belardi eta basoz osatutako paisaia hori makina bat jardueren lekuko izan da urteen joanean. Nekazaritza, abeltzaintza, basoen ustiaketa, errotetako lana eta meatzaritza aldi berean landu izan dira inguru honetan, eta agerikoak dira jarduera horiek guztiek Peatza eta Ergoeneko magaletan utzitako arrastoak. Gaur egun bake eta lasaitasun eremu den paraje honek bestelako bizi-martxa bat ezagutu zuen Erdi Arotik hasi eta XX. mendearen bukaerara bitarte: meatzaritzarena. Seguran 1335ean eman zen Burdinolen foruak argi dio ordurako Mutiloan burdina ateratzen zela. Horren lekuko dira Apaolatza edo Lekanburu inguruetan ikus daitezkeen meatzaritza lanen hondakinak eta zepadi ugariak. Garai haietan meatzeak ustiatzea libre zen gipuzkoar guztientzat, baina ez haien jabetza. XIX. mendearen amaieran hasi ziren meategiak modu antolatu eta sistematikoan ustiatzen. Kapital ingelesa zuen Orconera Iron Ore Company LTD izan zen inguru honekin interesa azal-

du zuen lehen konpainia. Hala ere, Compañia Minera de Mutiloa S.A. izan zen, 1894 eta 1897 urteen artean, ordura arte partikularren esku egonak ziren kontzesioak eskuratu zituena.

Behin betiko itxiera 1993. urtean Konpainia horrek produkzio sistema berriaren premiak asetzeko beharrezko zituen azpiegiturak eginarazi zituen: plano inklinatuak, mea ikuztegiak eta dekantazio baltsak... eta horiekin batera, eskola, kantinak eta bulegoa. Egitura horiekin Ergoena auzoko mendi magala bete eta eraldatu zuen. Konpainia hori izan zen, halaber, Mutiloa-Ormaiztegi meatze trenbidea eraiki, eta Mutiloako mearen –baita Zeraingo Aizpeako mearena ere– garraioari behin betiko irtenbidea aurkitu ziona. Garai hartan, Ingalaterrako eta Frantziako galdarategi handiak hornitzen zituen Mutiloako meak. Konpainia horrek 1927an bidali zuen azken mea karga. 1930eko hamarkadan, kapital alemaniarreko Compañia Minera Aralar S.A.-k azaldu zuen interesa meategi hauekiko. 50eko hamarkadan, berriz, Patrizio Etxeberriak enpresak ekin zion mea ateratzeari, eta eraiki berriak zituen belaki burdin labeak hornitzeko

lain burdin mea eskuratu zuen. 70eko hamarkadan, Exminesa enpresa kanadiarrak ekin zion Mutiloan mea ustiatzeari, Troiko meategitik burdina erauziz. Garaiko teknologia puntakoenak erabili zituen konpainia horrek, ingurua eta paisaia erabat aldaraziz. Horren lekuko dira akuiferoen ibilbidea aldatu izana eta Ormaiztegiko Estanda erreka kutsatu izana. Lurraren ezegonkortasunaren ondorioz, lur-jausi bat izan zen meategi barruan 1993an, eta meategia behin betiko itxi zuten.

Iragana ezagutzeko ibilbideak Natur eta kultur ondare horrez jakitun, 1990ko hamarkadan ikergai bihurtu ziren Mutiloako meatze paisaiak eta haren aztarnak, eta 2005ean baliabide ho-

Troi bideko zein Bide Berdeko ibilbideak seinalez eta informazio panelez hornituta daude, eta ez dago galbiderik


Ibiltari 15 Troi bidea eta Bide berdea lotuz

2021eko urriaren 22a • # 439

KONTUAN HARTZEKO » Troi erreka Troi meategiaren muinean sortzen da, 500 metroko garaieran. Ondo kontserbatutako erribera landaredia du beheko arroan: haltzak, hurritzak eta lizarrak dira nagusi, baita horiei elkartutako fauna interesgarria ere. Mutiloako herrigunean Zerain erreka batzen zaio, Mutiloa erreka izena hartuz, eta Segurara iristean Orian isurtzen ditu urak.

Argazki nagusian, Troiko mea galerietan aurrenekoa. Eskubian, goian, Joxe Manuel Arrieta mutiloarra, Barnaolako jatorria duena; behean, Mañastegizaharreko mea garbitzeko lantegiaren hondakinak. I.G. / A.A. / M.A.

riek sustatu eta ezagutarazteko lehen egokitzapenak egin zituen Mutiloak Ergoena, Peatza eta Gezurmuñon. Ormaiztegi izan zuen bidelagun zeregin horretan. Troi bidea da eremu hori ezagutzeko ibilbiderik aproposena. Plazatik Lenkaran auzora hartu, eta lehen hamar minutuak errepidez egin ondoren, ezkerrera egin beharra dago bidezidorra hartzeko. Troi erreka eskubitara dela, Barnaola baserrira ordu erdi eskasean iristen da. Aurrez, meatze barrutiko bi dekantazio baltsaren dikeen egiturak eta biltegiratze eta garraio egiturak ikusiko ditu ibiltariak. Barnaolan Joxe Manuel Arrieta (Mutiloa, 1935) dago zain, Iñaki Zabalo iloba eta Iñaki Ugalde alkatearekin batera.

Barnaolatik Mañastegizaharrera Hiru bizitzatako baserri bikaina zen Barnaola, bere egunean bulego eta ostatu bihurtu zutena. «Goiko pisuan daude bulegoak, eta enkargatua bertan bizi zen. Haren makila ere bada mandioan, inor eraman ez badu behintzat!». Bertako jatorria du Arrietak, eta aitari entzundako kontuak –frenatzaile lana egin zuen meatzeetan– eta hark ikusitakoak gogo biziz kontatzen ditu. Ibilbide honetarako egindako bideoan en-

» Bide Berdea Ormaiztegiraino tzun daitezke denak. Berrehun metro gora eginez, Kantina zenaren hondakinak daude. Leku horixe zen meatzeetako langileek eta Ergoeneko bizilagunek elkarrekin egoteko erabiltzen zuten tokia. Hortik gertu dago auzoko neskamutikoentzat eraiki zen eskola. Bidean gora segiz, beste 20 minutuan iristen da Mañastegizahar baserrira. Haren goenean, mea prestatu eta garbitzeko lantegi bat eraiki zuten, meatzaritza lanaren ideia bat egiteko leku aproposa. Errepidea zeharkatu, eta 10 minutuan, Troiko galerietara iristen da bidezidor estu batzuei jarraituz, eta beste bost minutuan Gezurmuño erauzteko gunera, ibilbide honetako puntu gorenera (490 metro). Peatzarako bidea eskubitara utzi, eta ezkerretara behera eginez, Mañastegizaharrera ailegatzen da atzera, igotako bide beretik Barnaolara jaisteko.

Ibilbide honetan Barnaolatik Lierniara bitarteko zatiari egiten zaio aipamena –2 kilometro inguru–, baina Ormaiztegiko Danborre eremuraino 4,2 kilometro da mea garraitzeko eraiki zuten trenbidea baliatuz eraikitako Bide Berdea.

» Bi ostatu bidean Ibilbidearen hasieran nahiz bukaeran Mutiloako Ostatuan eskaintzen dute taberna-jatetxe zerbitzuaz balia daiteke ibiltaria. Lierniako gainean, berriz, ikusmira paregabeko Mujika jatetxea dago.

» Meatzaritzaren webgunea Mutiloako Meatze Barrutiari buruzko informazio osatuena udalak ondutako mutiloakomeatzaritza.eus webgunean aurki daiteke. Meatze eremu bakoitzeko informazio zehatzaz gain, inguruan egin daitezkeen ibilbideen fitxak dakartza.

Mutiloara itzulera Lierniatik Barnaola eta Ormaiztegiko Danborre deskarga gunea lotzen duten Bide Berdea –garai bateko meatze trenbidea, ia 5 kilometrokoa– 2007an ireki zuten. Liernia auzotik igarotzen da, eta Liernia azpikoa baserrira iritsi aurretik dagoen bidezidorretik jaits daiteke Mutiloara.

FITXA TEKNIKOA • Iraupena: Bi ordu / Bi ordu eta erdi • Luzera: 9 kilometro • Desnibel metatua: 500 metro • Zailtasun teknikoa: Erraza


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 439 • 2021eko urriaren 22a

Antzerkia Gorka Lariz Aktorea eta Urrup taldeko kidea

Antzerkiaren atzean

A

ntzerkiari buruz hamaika gauza esan daiteke. Bizitzaren errealitatetik baztertzen gaituen ikuskizuna da, baita eguneroko arazoak ahazten laguntzen gaituen une magikoa ere. Ikuslearentzat ordubete edo ordu eta erdiko emanaldia dena, emanaldi ho-

Bide urratzaileak

rren atzean dagoen lan taldearentzat ehunka orduko elkarlana da. Batetik zuzendariaren buruhausteak eta teknikarien pazientzia eta argitasuna ditugu; bestetik, berriz, aktoreek sentitu eta bizi izan dituzten une onak eta ez hain onak beraien pertsonaiak sortzeko. Pertsonaia baten sorreraren gako nagusietako bat pertsonaia bera guztiz ezagutzea da, kanpotik eta barrutik. Ez dio axola prestatu beharreko lana komedia edo drama bat den, gure pertsonaia zerk egiten duen zoriontsu eta zerk zoritxarreko jakin eta landu behar dugu. Momentu askotan norberaren sentimenduetan murgilduz. Gaztelanian erabiltzen den «Ha costado sangre, sudor y lágrimas» esaldia mundu honetan uste baino gehiagotan gertatuko da, nahiz eta lanaren aurpegi hori ez den ikusgai ikuslearentzako. Horregatik, maita dezagun antzerkia, ez dezagun antzerkia hiltzen utzi, lagun diezaiogun antzerkiari bizia ematen. Kontsumitu, gozatu antzerkia!

The Yennis (Ordizia)

Ordiziako banda ingelesa

H

rurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan musika mugimendu handia sortu zen Ordizian. Bostak edota Yoloak bezalako taldeekin batera, The Yennis izan zen garai horretako ordezkaririk esanguratsuenetako bat. Denbora gutxi iraun zuen Los Ovnis eta Los Sccapolis taldeetako kideen elkartzetik sortu zen. Enrique Arce, Tomas eta Carlos Ruiz, Francisco Valdivielso, Miguel Angel Catalan Mitxel eta Juanjo Iturriotz izan ziren lehen taldekideak. Ingalaterratik zetozen doinuak eta taldeak ziren haien erreferentzia, baita janzkeran ere, argazkietan ikusten denez. Aurretik Bostak taldeak egin bezala, garai hartan oso ugariak ziren konkurso edo taldeen lehiaketa horietako batean parte hartu zuten. Arcek gogoan du Arrasateko finalean Otis Reddingen gaztelaniazko bertsio bat, eta Fernando San Josek okasiorako konposatutako Hasarre nabil abestiak jo zituztela. Garaiko kronikek jasotzen dutenez, parean Gasteizko beste talde on bat izan zuten, baina ordiziarrak «gogo bi-

ziz» eta «etorri handiarekin» atera ziren eskenatokira, eta lehiaketa irabaztea lortu zuten. Handik aurrera «kontzertu eta bira asko» egin zituzten; besteak beste, Miguel Rios, Victor Manuel edo Julio Iglesias ezagutzeko aukera izan zuten. Oñatiko Idaho eta Debako Egurtza dantzalekuetan ohikoak ziren. Taldeak hiruzpalau urte egin zituen. 1973an, Arce ezkondu zenean, uztea erabaki zuen, eta han bukatu zen Yennis taldearen ibilbidea.


Erakusleihoa 17 2021eko urriaren 22a • # 439

Mekanika Asier Lasa • Arandia garajea (Olaberria)

Negua datorrenerako, autoa egoera onean

L

ehenengo hotzak eta euriteak hasten direnerako autoa prest izatea komeni da, segurtasunez gidatu eta errepidean arazorik izan ez dezagun. Honela, bateriarekin eta bonbilekin adi egoteaz gain, gurpiletan eta kristalak garbitzeko eskuiletan jarri behar da arreta berezia.

Gurpilak presio eta marrazki egokiekin Pneumatikoak autoaren zatirik garrantzitsuena dira martxan jartzen garenean. Zoruarekin harremanetan mantentzen gaituztelako, eta autoa gelditu eta bihurguneak segurtasunez hartzen laguntzen digutelako. Urteko garai honetan, neguko gurpilak jartzea aukera bat da, baina hori baino garrantzitsuagoa da dauzkagun gurpilak egoera onean izatea. Batetik, presio egokia izan behar dute; eta bestetik, pneumatikoaren marrazkia osotasunean ikustea eta koskaren sakontasuna mugaren gainetik izatea.

Kristalak garbitzeko eskuilak Kristalak garbitzeko gailuak beti egoera onean edukitzea komeni da, edozein momentutan, zaparrada batek harrapatuta ere, aurreko eta atzeko kristalak ondo garbitzea garrantzitsua baita, gidatzerakoan ikusgarritasun ona izan dezagun. Udazken-neguan are eta garrantzitsuagoa da, eguna ere laburragoa denez, lehenago iluntzen duelako. Egoera onean dagoen eskuilak ura kendu behar du; ur arrastoak uzten baditu, aldatu egin behar direla esan nahi du. Kontuan izan behar da baita ere, kristalak garbitzeko likidoaren potea ere betetzeaz, zikinkeria garbitzen lagunduko baitigu.

Merkataritza eta zerbitzuak


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 439 • 2021eko urriaren 22a

Komikia

Aliritzian

Joseba Telleria • Irakaslea eta ikaslea

Eman eta jaso

E

man nahiz jaso, jaso gabe eman, eman gabe jaso, emateagatik jaso, jasotzeagatik eman, ez eman eta ez jaso, ez jaso eta ez eman… Korrelazioaren konbinaketa anitzak . Bakoitzak jakingo du non kokatu bere burua. Ingurukoek ere izango dute zer esana horretan. Gizarte modura ikusita, guk uste dezakeguna eta beste kultura batzuetakoek pentsa dezaketena ere, agian ez datoz bat. Hau guztia, txakur jabeoi datozkigun ikastaroei buruzko irrati solasaldi batean entzundakoagatik. Irratsaioan aipatuak, txakur ikastaroez gain, 15 urtetik beherako haurrak baino maskota gehiago bizi dela espainiar estatuko etxeetan, horietatik gehiengo handiena txakurrak, ondoren katuak, hegaztiak, arrainak… direla, mendebaldeko herrialdeetan ere, antzeko datuak daudela… Honekin lotuta, gure jardunean, beste kultura eta herrial-

deetako ikasleekin izandako eztabaida interesgarrietako bat datorkit burura. Behin, populazioaren inguruan, munduko jaiotza tasarik bajuenetakoak gure eremuan dauzkagunaren zergati posibleak aztertzen ari ginela, eskuartean generabiltzan arrazoi ekonomikoak, sozialak, kulturalak… ez ziren nahikoa askorentzat. Batik bat emakumezkoentzat. Euren ustez, orain beraiek bizi diren gizarte hau, ematen baino jasotzen dago ohituago. Halako jaiotza tasa bajuak izatea horren adibidea dela gaineratuz. Ulergaitza zitzaien, adibidez, paseoan txakur gehiago ikustea ume kotxeak baino. Salbuespenak salbuespen, maskotenMaskotengandik, gandik, eman baino gehiago, jaso egiten dueman baino gehiago, gula iradokiz eta umejaso egiten dugula engandik, aldiz, aldeiradokiz eta rantziz. Uste hori zalanumeengandik, aldiz, tzan jartzea alferrikakoa izan zenaren susmoa gealderantziz ratu zitzaigun gainerakooi. Kontuak kontu, 2021ak 16 ume ekarriko dizkigu Seguran. Aspaldiko kopururik handiena. Honainokoa gaurkoa. Blai, buztanari eraginez daukat kalera ateratzeko zain.


Publierreportajea 19 2021eko urriaren 22a • # 439

Kalaka logopedia

Publierreportajea

«Zahartzaroko komunikazio eta hizkuntzaren errehabilitazioan ere jarduten gara» ogopedia munduan 25 urteko ibilbide luzean Aransgin eta 10 urtean Hezkuntzan esperientzia pilatu ondoren, Kalaka logopedia zentroa sortu dute Ordizian, Alaitz eta Ainhoa Iturriotz ahizpek. Adin zein eremu ezberdinetan ibiliak dira, ezagutza zabala lortuz.

L

Askotan, norbaitek RR-a ondo ahoskatzen ez duenean bakarrik gogoratzen gara logopedaz. Baina askoz ere nahasmendu gehiago lantzen dituzue. Haurretan adibidez, zein kasutan joan beharko genuke logopedarengana? Garrantzitsua da edozein zalantzaren aurrean profesionalengana jotzea. Askotan, denborarekin desagertuko dela uste da. Batzuetan hala izan daiAlaitz eta Ainhoa Iturriotz. teke, baina beste batzuetan, denborak gure aurka jokatzen du, horregatik diagnostiko goiztiar baten urratzen zaio… Haur jaio berriekin ere arigarrantzia. tzen gara, frenilo arazoak direla eta. Gurasoei nahiz profesionalei begira, Haurrekin bakarrik ez, helduekin ere garrantzitsua da edozein alerta zeinuren lan egiten duzue. Zein patologietan da aurrean, lehenbailehen balorazio bat egi- garrantzitsua logopedaren lana? tea: ondo entzuten ez badu, soinuak ondo Zahartzaroko komunikazio eta hizkuntzadiskriminatzen ez baditu, soinuak ahos- ren errehabilitazioan ere jarduten gara, katzeko zailtasunak baditu, ez du asko hitz hizkuntzaren narriadura adinarekin lotua egiten eta mimika asko erabiltzen du adie- dagoenean, garuneko lesio kasuetan ( turazteko, hitz egitean totelka hasten bada, more, iktus…) eta gaixotasun neurodegeirakurri eta idazteko zailtasunak ditu, aho- neratiboen kasuetan (alzheimer, parkintik arnasten du, zurrunka egiten du, ahotsa son, esklerosi anizkoitza…). Covidaren

ondorioak ere asko ikusten ditugu azken aldian gure kontsultan. Bestalde, ahotsa nekatua, urratua edo diagnostiko baten aurrean ere, lehenbailehen logopedarengana joatea garrantzitsua da.

Prebentzioa ere garrantzitsua da. Zergatik da beharrezkoa logopedarena joatea, patologiarik gabeko adinekoentzat? Kasu batzuetan, dementzia prozesu batzuek eragiten dituzte zailtasunak, edo hainbat etiologiatako garuneko lesioek, baina askotan arazoak adinaren ondorio zuzenak dira. Beraz, esku hartze logopedikoaren ikuspegia zabaltzen da, narriadura prebenitzea helburu duena, honela, lengoaiari eragiten dioten sintomen aurrerapena ahal den neurrian geldiaraziz. Gu patologia espezifikoetan (afasia, dementziak…) aritzeaz gain, beren komunikazio gaitasunak hondatzen ari direla ikusten duten adineko arruntengan eragiten dugu, hauen bizi kalitatean lagunduz.

Tailer bereziak ere antolatzen dituzue. Orain martxan ditugun tailerrak ahotsaren prebentziorako dira, haur zein helduentzako. Ahotsa da besteekin komunikatzeko funtsezko tresna, eta ohitura desegokiak identifikatzeak bere garrantzia du ahotsaren osasun eta erabilera on baterako. Ahotsa zaintzen badugu, disfoniak saihesteko gai izango gara.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.