GoiBerri 436. zenbakia

Page 1

zk. 436 2021eko urriaren 1a www.goiberri.eus

Iritzia Patxi Zubizarreta Dorronsoro. Pikuak gora, pikuak behera

03

Elkarrizketa

10-11

Betzaida Urtaza: «Pertsona bakoitza mundu bat garela onartu behar da»

ITZALUNEARI ARGIA Urretxu-Zumarragako industriaren berpizkundea

04

Garapena

14-15

Kualifikazioa eta formakuntza, Uggasaren erronka nagusien artean


02 Publizitatea # 436 • 2021eko urriaren 1a


Iritzia 03 Patxi Zubizarreta Dorronsoro • Idazlea

2021EKO URRIAREN 1A

# 436 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Pikuak gora, pikuak behera

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

P

iku sasoia datorren bakoitzean, F.J. Ira- izerdiaren bitartez fruituraino eta bere ahoraizoki poeta lesakarrarekin akordatzen no iritsiak. Poliki jaten zuen pikua eta poliki naiz. Los hombres intermitentes libu- kraskatzen zituen pipitak, anaiarekin ahalik onruan dioenez, anaia jaiotzean hil zi- doena komunikatzeko. tzaion eta, aingerutan hil zitzaionez —bataiatu Piku sasoia datorren bakoitzean, lurrera begabe, alegia—, aitak etxe ondoko pikondo az- giratzen dut, baina hego haizeak begiak zeru alpian zulo bat egin, eta amonak hantxe lurperatu dera ere igoarazten dizkit, beharbada pertsonok zuen umea, zapata kutxa batesustraiak dauzkagulako, mean. Joxe Miel Barandiaranek moria behar dugulako, eta heantzeko usadio baten berri goak, etorkizunerantz hegan emana zigun: haren esanetan, egin ahal izateko. Kirmen Uribaserriko teilatuaren hegalpea bek aspalditxoan Mungiako leku sakratua izaten zen eta hilneska-mutiko batzuen pasadakoak han ere lurperatu izan dizoa kontatu zigun: sobra ere, zituzten. Kasualitatez, Tipikondo baten aldamenean jomothy O’Grady idazle irlandalasteko joera zuten, baina arPatxi Zubizarreta rrak halako zerbait kontatu zibola halako batean gaixotu, Idazlea gun I Could Read the Sky —Saeta atera egin behar izan zubía leer el cielo— liburuan. Heten. Umeen pena eta nahigarrian denek ezagutzen zuten bea, orduan; eta gurasoek ez Tommy Muntagh, denek zekibaitzekiten zuloa nola esplikaten urtean behin Ingalaterratik Piku sasoia datorren tu, baten batek esan zien: «Haitzuli, eta arbola baten erroetan bakoitzean lurrera ra, badakizue batzuek lika erabelauniko jartzen zela, baita biltzen dutela txoriak harrabegiratzen dut, eguraldirik zakurrenarekin ere: patzeko. Kola moduko hori baina hego haizeak adarretan zabaldu, eta txoriak hari ere anaia bizkia hil, eta arbegiak zeru aldera pega-pega eginda geratzen dibolapean lur eman zioten… Baina piku sasoia zetorren ere igoarazten dizkit ra, alde egin ezinik. Ba norbaibakoitzean, F.J. Irazoki mutitek lika asko, gehiegi zabaldu koa pikondoaren adarretara zuen pikondoaren adarretan, igotzen zen, alerik helduenak eta handik gutxira zientoka, eta goxoenak hartzera. Azala kontuz kontuz zu- milaka txori harrapatuta eta hegan egin ezinik ritzen zuen orduan, eta zerrendetan baztertzen: geratu ziren. Baina, halako batean, denak ala dehorra anaia hilaren barruan sartzeko ateak. Ma- nak ere batera hegaldatu, eta pikondoa zeruan mia jateari ekiten zion gero, eta pipitak lur azpi- gora eraman zuten, auskalo nora. Ikusgarria tik anaiak bidalitako hitzak ziren, arbolaren izan omen zen!».


04 Sakonean Urretxu eta Zumarragako industriaren berpizkundea

# 436 • 2021eko urriaren 1a

Erreportajea

HEMEN DA ARO BERRIA Burdingintzak aberastasuna ekarri zuen Urretxu eta Zumarragara, baina azken hamarkadetan enpresa handienak itxi egin dira. Industria eremu horiek berpizten ari dira, ordea. Burdingintzaren ondorengo aroa hastera doa.

Testuak: Asier Zaldua Argazkia: Gorka Gomez

U

rretxu eta Zumarragak garai oparoa bizi izan zuten joan zen mendearen erdialdean. Enpresa asko ireki ziren eta horiek aberastasun ekonomikoa ekarri zuten. Bi herriak izugarri hazi ziren enpresa horien eskutik. Trenak etorkinez gainezka heltzen ziren eta urte gutxitan bi herrietako populazioa biderkatu egin zen. 1980ko hamarkadan beherakada hasi zen, ordea. Azken 40 urteetan garai bateko enpresa garrantzitsu ia guztiak pikutara joan dira: Madaya, Sarralde, Irimo, Orbegozo (Arcelor Mittal)... Lanpostu asko galdu dira, eta gainera, pabiloi zaharrak betirako hor geldituko zirela zirudien. Garai bateko

loriaren eta egungo gainbeheraren erakusle. Etorkizun beltzaren iragarle. Instituzioek egindako lana fruituak ematen hasi da, ordea: Telleria enpresak Irimoren orubea erosi zuen eta bertan pabiloi berriak egingo ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren Sprilur erakunde publikoak Sarralderen eta ArcelorMittalen lursailak erosi ditu. Urretxu eta Zumarraga aro berriaren lehen argi izpiak ikusten hasi dira. Bi herrietako alkateak gustura ageri dira, noski. Jon Luqui Urretxuko alkate eta mankomunitateko lehendakariak onartu berri den Plan Orokorraren garrantzia azpimarratu du. Hasteko Telleria enpresari Urretxura joaten la-

Urretxu eta Zumarragako ikuspegi orokorra, dron bidez hartutako irudian. Arcelor-Mittal da argazkiaren erdi-erdian ageri den pabiloia.

gundu zioten. «Lurjabearekin hitz egin genuen, Solviarekin, eta hiruron artean salerosketa egitea lortu genuen. Telleriak epeekin eta deskontaminazioarekin lotutako konpromiso batzuk hartu zituen. Dagoeneko Plan Orokorra onartua dagoenez, lizentziak emateko aukera dugu. Datorren urtean hasiko dira pabiloia eraikitzen. Sei pabiloi dituzte Zumarragako industrialdean eta denbora beharko dute trasladoa egiteko», azaldu du. Ondoan, gasolindegi bat irekiko da.


Sakonean 05 Urretxu eta Zumarragako industriaren berpizkundea

2021eko urriaren 1a • # 436

HIRU ENPRESA HANDI Telleria enpresak eta Sprilurrek Urretxu eta Zumarragako hiru enpresa handiren lursailak eskuratu dituzte.

» Irimo 1927an sortu zuten. Erremintak egiten zituzten eta 750 langile izatera heldu ziren. Legazpira doan bidean zegoen eta ondoan langileentzako etxeak egin zituzten. 1995ean multinazional batek erosi zuen eta 2003an itxi egin zuten.

» Sarralde Enpresa hau 1927an sortu zen eta 2006an itxi zen. Pabiloiak Urretxuko irteeran daude, Legazpira doan bidean. Altzairu bereziak eta moldatutako piezak egiten zituzten.

» Arcelor (Orbegozo) Esteban Orbegozok ireki zuen, 1930ean. 3.000 langile izatera iritsi zen. Urte oparoenetan ia denetik egiten zen bertan. 1980ko hamarkadan Ucinek erosi zuen eta azken jabea Arcelor izan zen. 2016an itxi egin zuen.

Urretxuk ez du sekula gasolindegirik eduki. «Urkiola karrozeriaren lursaila erosi dute eta bertan gasolindegi bat irekiko dute. Lursail horren deskontaminazioa errazagoa da, 2.000 metro koadro bakarrik baitira eta atzealdea lorategi bat baita. Hauek ere datorren urtean hasiko dute obra», aurreratu du alkateak. Mahaiaren hirugarren hanka Sarralde da. «Deskontaminazioa aurten bukatuko dugu eta datorren urtean Sprilurrek eraikina botatzeko proiektua egingo du. Bota ondoren, enpresak erakarri beharko ditu. Edo deitzen ari direnei kasu egin. Izan ere, hainbat enpresa galdezka ari dira dagoeneko. Asmoa en-

presa bakarra ekartzea da, kalitatezko lanpostuak sortuko dituena», azaldu du.

Egindako lanaren saria Urretxuko alkateak azken urte hauetan egindako lanari merezi duen balioa aitortu nahi dio. «Enpresa batzuekin (Telleria eta Euskadi Low Cost gasolindegi katea), saltzaile batzuekin (Solvia eta Urkiolatarrak) eta erakunde publiko batekin (Sprilur) lan egin dugu. Eta Telleria enpresari eta Urkiolatarrei gure laguntza eskaini diegu, gestio lanetan. 25.000 metro koadro saltzea lortu dugu, guztira. Horretaz gain, Intxeneako errotonda berria egin zedin lan egin


06 Sakonean Urretxu eta Zumarragako industriaren berpizkundea

# 436 • 2021eko urriaren 1a

Urretxuko herri sarreran zegoen Irimo lantegiaren hondakinak, aurtengo urtarrilean ateratako argazkian. Asier Zaldua

dugu. Ez gara zain egon eta horrek etekina eman digu». Urretxuko Udalaren hurrengo helburua Kaminperen etorkizuna zehaztea da. Kaminpe Arcelorren fundizioa zen eta lursail hori ez dio Euko Jaurlaritzari saldu nahi izan. «Enpresa batek Kaminpen sartzeko asmoa zuen, baina Arcelorrek ezetz esan zion azkeneko unean. Eurek argitu beharko dute zergatik ez duten Kaminpe saldu. Kaminperekin zer gertatu zain gaude. Gure planean inguru horretan errotonda bat egitea aurreikusten dugu, Zumarragarekin adostuta». Etorkizunari begira, baikor ageri da. Dena den, pazientzia pixka bat eskatu du. «Jendeak ze enpresa etorri behar diren jakin nahi du, baina enpresak ezin dira edozein modutara etorri. Lehenengo lursailak garbitu behar dira. Eta hori prozesu luzea da. Baina gauza bat argi dago: zonalde hau (Goierri garaia) jarduera ekonomikoetarako lursail gehien izango duen Gipuzkoako zonaldea izango da. Urretxu eta Zumarragako lursailei, Legazpikoak eta Ezkiokoak gehitu behar zaizkie. Gainera, beste galdera bati erantzun beharko diogu: Sprilurrek eraiki gabeko lursailak erosi zituen eta orain eraikitakoak erosten ari da horiek berrerabiltzeko. Eraiki gabekoetan eraiki behar al da?

Erantzuna garbia da: Sprilurrek garai bateko enpresen lurrak berrerabili nahi ditu», aipatu du. Luquik argi utzi nahi du Goierri garaia osoa dela aukera handi baten aurrean dagoena eta lursail horietan enpresa garbiak ezartzea sekulako garaipena dela. «Duela urte batzuk, gure kezka handietako bat airearen kalitatea zen. Dagoeneko ez dugu arazo hori eta lursail garbi batzuk izango ditugu. Garbitu arte denbora pasako da eta denbora horretan ze enpresa nahi ditugun erabaki beharko dugu. Urretxun, adibidez, hipermerkatuei ezetz esan diegu, behin eta berriro». Itxuraz, enpresak erakartzea lortuko da. Izan ere, lursail horiek guztiak ondo komunikatuta daude eta tren geltokitik gertu. «Onerako edo txarrerako, trenagatik gara gaur egun garena. Aberastasuna ekarri zuen, baina 1980ko hamarkadatik aurrera behera egin dugu eta, gainera, sekulako karga jasan behar izan dugu hemen izan dugun industriagatik. Enpresa handienak itxi egin ziren, baina argi izpi bat ikusten hasi gara. Esan bezala, lursail gehien dituen zonaldea gara eta, gainera, Bergara eta Beasain minutu gutxi batzuetara ditugu. Lana eginda, Arcelorreko 150.000 metroak betetzea ere lor daiteke. Udaletxe honetara Urre-

txun ditugun lursailak baino handiagoak behar dituzten enpresak etorri dira lursail bila. Aberastasuna etorriko dela esatea baino, nahiago dut beste jarduera batzuk etorriko direla esan. Lehenengoak hurrengoak erakarriko ditu. Guri Telleriak beste batzuk erakartzen lagunduko digu. Eta herriak beste itxura bat izango du. Erakargarriagoa».

Zumarragako alkatea ere baikor Mikel Serrano Zumarragako alkatea ere baikor ageri da. Dagoeneko, Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen departamentuaren laguntzarekin garatzen ari den egitasmoaren berri eman du. «Sprilurrek Arcelor erostea Zumarragan azken urteetan izan dugun albiste onena da. Zumarragak Udalak lursaila erosteko dirurik ez duenez, beste formula batzuk aztertzen ari ginen, Plastic Energy enpresak hona etortzeko aukera eduki zezan. Enpresa honek Gipuzkoako plastikoaren zikloa itxi dezake. Tratamendu kimiko baten bitartez, plastiko guztia berrerabiltzea lor daiteke eta elikadura enpresen plastiko beharrari erantzun. Gipuzkoatik kanpoko plastikoa ere jasoko luke. Plastic Energyk horrelako beste bi lantegi ditu estatuan».


Sakonean 07 Urretxu eta Zumarragako industriaren berpizkundea

2021eko urriaren 1a • # 436

Arcelor: inor epel utzi ez duen salerosketa

A

«Jendeak ze enpresa etorri behar diren jakin nahi du, baina enpresak ezin dira edozein modutara etorri»

«Plastic Energy enpresak Arcelorren lursaileko toki garbiena nahi du eta garbiketa azkar egin daiteke»

Jon Luqui

Mikel Serrano

Urretxuko alkatea

Zumarragako alkatea

Serranok enpresa horrek 30.00040.000 metro koadro beharko lituzkeela dio. Horretaz gain, beste bi egitasmo lantzen ari da Sprilurrek erositako lursailerako. «Plastikoaren ekonomia zirkularra garatzeko gune bat ere abian jarri nahi dugu. Horretaz gain, ondare bezala katalogatuta dauden 1950eko hamarkadako eraikinetan Zumarragako industriari buruzko interpretazio zentro bat egin nahi dugu. Gure historia gorde nahi dugu. Hiru proiektu horiek ez lukete lursail osoa hartuko, noski», onartu du. Serranok egitasmo hauek lehenbailehen garatzea nahi du. «Zumarragak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen departamentuaren eskutik, proiektu bat du. Eusko Jaurlaritzak erraztasun guztiak ematea nahi dugu. Plastic Energyk lursaileko toki garbiena hartu nahi du eta garbiketa azkar egin daiteke. Jaurlaritzak garbiketa lanak hor hastea espero dugu. Orain arte udala, aldundia eta Espainiako Gobernua elkarlanean aritu gara. Hemendik aurrera jaurlaritzarekin lan egin nahi dugu. Bera bakarrik falta zen, eta ongi etorria da. Zumarragarentzat eta Gipuzkoarentzat ona dena, Euskadirentzat eta estatuarentzat ona da. Proiektu hau estrategikoa da».

ren artean errotonda bat egingo da eta Arcelorreko lursailera eta Argixao industrialdera sartzeko balioko du, besteak beste. Horretan ere ari gara. Hala, kamioiak ez dira herritik pasako. Beasaindik datozen kamioiek Argixaoko tunela pasa beharko dute eta Bergara aldetik sartu beharko dira Zumarragara, Arcelorren lursailean egongo diren enpresetara edo Argixao industrialdera joateko». Horrekin guztiarekin, etorkizuna begi onez ikusten du. «Arcelorren erosketari, lantzen ari garen egitasmoari eta lau administrazioen parte hartzeari esker, paregabeko aukera dugu. Altzairuaren industria heldu zenean sortu zen aukeraren parekoa da. Zumeak altzairuari lekukoa pasa zion eta, altzairuaren zikloa amaitu ondoren, XXI. mendeko enpresak heltzea espero dugu». Arcelorren itxiera kolpe gogorra izan zen, baina bost urteren ondoren, «argia ikusten» hasi direla dio. Erronka handia da eta erakunde guztien elkarlana beharrezkoa izango da. «Denok elkarrekin arraun egitea espero dut, Plastic Energy Zumarragara lehenbailehen etorri dadin eta bere atzetik beste enpresa batzuk etor daitezen. Besteak beste, toki falta duten herriko enpresak. Zumarragara, Urretxura, Legazpira edo Ezkiora, berdin zait. Zonalde hau, bereziki Zumarraga, oso zigortuak izan dira azken 30-40 urteetan. Orain aukera bat dugu», amaitu du Zumarragako alkateak.

Errotonda berri bat Arcelorrena zen lursail hori garbitzeak beste aukera batzuk ere badakartza: eremu horrek sarrera berri bat izango du. «Txatarra parkearen eta Kaminpe-

rcelorren itxierak zeresan handia eman zuen eta lursail horren salmentak ere ez du inor epel utzi. Eusko Jaurlaritzak Arcelorrek Zumarragan duen lantegia erosiko duela jakin zenetik, hainbat alderdi eta sindikatuk agerraldiak egin dituzte beraien iritzia emateko. EAJ da operazioarekin erabat ados azaldu den bakarra. Beraien iritzia publikoki eman duten gainontzeko alderdi eta sindikatuek erosketari oniritzia eman diote, baina lan egiteko moduarekin eta erosketaren baldintzekin ez dira ados agertu. PSE-EEk Arantxa Tapiaren sailak orain arte biziberritze prozesuan ez duela parte hartu eta salerosketaren berri komunikabideen bidez izan duela salatu du. EH Bilduk, berriz, Arcelorren lursailetarako proiektuak zehazteko, erakundeen eta eragileen arteko lan mahaia eratzea beharrezkoa dela uste du. Eraldaketa soziala eta ekonomikoa martxan jartzeko aukera dela deritzo. Urola Garaiko Lehiakortasun Estrategian zehaztutako erronkak lortzeko eta jarduera ekonomiko berriak martxan jartzeko aukera paregabea dela uste du. LAB sindikatuak ere bere iritzia eman du. LABen ustez, erosketa horrekin industriaren trantsizioa nola ez den egin behar erakutsi du Eusko Jaurlaritzak. Sindikatuak erosketaren berri komunikabideen bidez jakin duela eta deskontaminazioa Eusko Jaurlaritzak ordainduko duela salatu du. «Lan erreformaren bidez ehunka lanpostu desagertzearen truke saria eman zaio Arcelor-Mittali, 2021. urteko lehen 6 hilabeteetan 5.312 milioi euroko irabazi garbia izan duen multinazionalari». Elkarrekin Podemos-IUk ere Eusko Jaurlaritzak Arcelorri «oparia» egin diola uste du, eta lursaila kalitatezko enpleguak sortuko dituzten enpresa berdeak erakartzeko erabiltzea eskatu du. Beraiek ere salerosketaren berri komunikabideen eskutik izan dutela esan dute eta Eusko Jaurlaritzari «gardentasun falta» leporatu diote.


08 Herri jakintza Gertaera

# 436 • 2021eko urriaren 1a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Bisutse: Euri haizeduna. Euri edo elur erauntsia, haizeak jotzen duenean. «Artu ditut amaika, aldagoi ta bisuts» idatzi zuen bertsoan Inozentzio Olea zeraindarrak (Goierriko lorak, 1970). Lanbro txikiari esaten zion Iztuetak (1832).

«Agorretik aurrera, euliak burua behera»

1878-9-29. Elurra egin, eta Ezkion San Migeletako dantzaldia zapuztu zuen. 1956-10-3: Pello Lizarralde idazlea jaio zen, Zumarragan. 2007-10-4. Batasuneko 23 kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Seguran.

Kito uda, agorra (iraila) bukatzearekin batera. Beroa gustuko dutenentzat akabo udaldia. ‘Urrian eta azaroan, hego haize’, dio beste esaera batek.

Gertaera

Esparruko lehenengo festa zapuztua Testua: Aimar Maiz

L

azkaotarrek aurten ere bete dute Esparru gainera igotzeko ohitura, iraileko hirugarren igandean. Aspaldiko usadioa da, aurten 75 urte bete baititu. Lehenengo festa 1946an ospatu zuten, baina abuztuaren 15ean. Eta nahi ez bezala amaitu zen, debekatu egin baitzieten erromeria. Lehenengo jira haren aurretik, Luistarren kongregazioak hiru-bat urtean Zelaian antolatu zuen erromeria, kalean bertan: dantzaldia, asto eta zinta karrerak, lapiko hausteak, korrika proba, igel lasterketa (orgatxoan hartu eta nork gehien eramango)... izaten ziren lazkaotarren gozagarri. Baina 1946an, Esparru gainean mendizaleen postontzia jarri behar zutela eta, mendira aldatu zuten festalekua. Metalezko postontzia egin zuten herriko gazteek aurretik, Albisuren lantegian. Lazkaoko udaletxearen erreplika zehatza zen. Mendigoizaleen artean orduantxe zabaldu zen tontorren puntuazioak egiteko ohitura ere, eta Esparru zirkuitu horretan sartu nahi zuten. Sortu zena, gaurdaino iraun duen erromeriaren edo festaren ohitura izan zen.

Astoan ‘udaletxea’, idiekin taberna Esparruko lehenengo erromeria, beraz, mendiko buzoia jartzearen aitzakian egin zen, 1946ko Andre Mari egunean. Metalezko irudia eta hura jartzeko tresnak asto gainean eraman zituzten. Goi-

Esparruko erromeriaren hazia mendizale-postontzi hori izan zen. Astoan igo zuten, 1946an. Esperanza Intsaustik emanda, 1982ko ‘Lazkao’ urtekarian argitaratu ziren. Goiberri

zaldean, bi idi parek tira egindako gurdian, berriz, Esparrun taberna jartzeko jakiak, edariak eta gauzak igo zituzten. Jendea igo zen, festa gosez. Txistulari Ignacio Armendariz zen, eta dantzaldia berehala alaitu zen. Halako batean, ordea, bi guardia zibil agertu ziren, zaldi banaren gainean. Erromeria hura debekatuta zegoela eta bertan behera geratu behar zuela agindu zieten, braustakoan. Frankismoaren hasiera zen, gerra bukatu zela zazpi urte. Erabaki haren atzean, antza denez, udaletxearen metalezko maketan kokatu zuten bandera

zegoen. Herriko banderatzat jarri zuten, itxura denez, baina debekatutako ikurrina zela salatu zuen norbaitek. Nahikoa arrazoi zen orduan mendi gaineko festa eteteko. Gaztea gazte izan, horregatik, eta Esparruko lehenengo erromeria hartan utzi behar izan bazuten ere, beherakoan Olaberrian bildu ziren. Alkateari baimena eskatu, eta han jarraitu zuten erromeria lazkaotarrek. Postontzia jarri zuten ez dakigu, baina gailur bat gehiago lortu zuten herriko historiarako: Esparruko jiraren ohitura sustraitzea.


Bertsoa • Kate motzean 09 Amaia Iturriotz Etxaniz • Aitor Begiristain

2021eko urriaren 1a • # 436

Gaiak hala dio

Kate motzean Aitor Begiristain • Optikaria

«‘Perdidos’ telesaila oso gustura ikusi nuen» Amaia Iturriotz Etxaniz

Gaia: Sumendiak Neurria: Zortziko txikia Doinua: Zeruari begira Laba goriak oihu Bideo mutuan Polizia ona den Une akutuan Maleta baten muga Hain absolutuan Jaso bizi oso bat Hamar minutuan Bizilekua utzi Beharraren normak Errauts bihurtzen ditu Ametsak ta hormak Nork deklaratzen ditu Hondamendi zonak Askotakoak dira Sumendien formak

HURRENGOA » Bertsolaria: Aratz Igartzabal Bidegain Gaia: ‘Castejon-Itsaso’ autopista elektrikoa

Testua eta irudia: Asier Zaldua

Aitor Begiristain ataundarra San Martin auzoko farmaziako nagusien semea da. Berak ere Farmazia ikasi zuen eta ondoren Optika ikastea erabaki zuen. Farmaziaren ondoan optika bat ireki zuen eta oso gustura dago bezeroen erantzunarekin. Kirolarientzako betaurrekoetan espezializatu da eta eskaintza zabalari eta prezio onari esker, mundu osoko bezeroak lortu ditu.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Abesti bat? Txoria txori. Kolore bat? Zuria.

Oporretarako toki bat? Benasque.

Zer gosaltzen duzu? Kafesnea, gaileta pare batekin. Asteburuan, denbora gehiago dudanez, tostadak eta arrautza frijituak prestatzen ditut.

Mendia eta kirola. Bizikletan ibiltzen naiz, batez ere.

Zure bizitzako egun bereziena?

Gustuko liburua?

Jaso duzun opari bereziena?

Ez naiz oso zalea. Libururen bat irakurtzen dudanean, nire zaletasunen ingurukoa izaten da: arrantza, mendia... Ez dut nobelarik irakurtzen.

Aitak oparitu zidan lehen bizikleta. Zeus markakoa zen.

Pelikula edo telesail bat? Ez naiz oso zalea, baina Perdidos telesai-

Hiru seme-alaben jaiotze egunak.

Amets bat? Asko. Adibidez, egunen batean lanik egin behar ez izatea.

Goierriko txoko kuttuna.

la oso gustura ikusi nuen.

Igaratza.

Musika talde bat edo musikari bat?

Etxarrin biziko ez bazina...

Linkin Park.

Aurki Ataunera etorriko gara.


10 Elkarrizketa Betzaida Urtaza • Idazlea eta editorea

# 436 • 2021eko urriaren 1a

Elkarrizketa Betzaida Urtaza Amesgile argitaletxearen arduraduna

«KONTZIENTZIA SORTU NAHI DUT ARGITALPENEKIN, HORI DA HELBURUA» Testua eta irudia: Ariane Vierbücher

Betzaida Urtazak (Legorreta, 1988) ‘Maria eta Amlaren mundu harrigarria’ laugarren ipuin liburua kaleratu du Amesgile argitaletxearekin. Gainera, Lua Hidalgak idatzitako ‘Maisha’ helduentzako eleberria ere argitaratu du zigilu berarekin. Bi lan horien inguruan eta ondorengoez, luze eta zabal hitz egin du legorretarrak.

Urte oparoa izaten ari da zuretzat eta Amesgile argitaletxearentzat... Bai, egia esan bai! Batetik, laugarren ipuina ere argitaratu dut, bosgarrena labean dago. Hauek ere, orain arte argitaratutako ipuinen bidetik doaz; irakaspen bat dute atzean, eta ilustrazio ederrek laguntzen dute kontakizuna. Bestalde, Amesgile argitaletxearen zigilupean, lehen eleberria ere kalean da. Maisha du izenburua eta Lua Hidalgak idatzi du. Azlheimerraren gaia jorratzen du.

Beste bi ipuin gehiago kolekziorako beraz... Lehenik, Amalia eta espaziorako bidaia izan zen. Ondoren, Burrunba txoria ezagutzera eman zuen. Hirugarrena berriz, Gaua izenburua zuen. Laugarrena eta berriena, Maria eta Amlaren mundu harrigarria du izenburua. Uztailean ar-

gitaratu nuen, eta Euskal Herrian inprimatu den lehen lana da, Barela inprimategian, Errenterian. Aurrekoak, autoediziokoak izan ziren. Ilustrazioak Dominikar Errepublikako Nathalia Riverak egin ditu. Da liburu bat asko kostatu dena, baina emaitzarekin oso-oso gustura geratu naiz.

Zer lantzen du? Txikienen entretenimendua bilatzeaz gain, laugarren honetan, emozioak lantzen ditut, koloreen bitartez, eta horrez gain, ezberdintasunak, pertsonen artean egon litezkeenak adibidez, onak direla esatera dator. Haurrentzako, eta helduentzako ere, mezu oso garrantzitsu bat du ipuinak: Sentitzen duzun emozioa sentitzen duzula, gauza ona da, eta adierazi egin behar da, izan zaitez zaren bezalakoa eta ikusiko duzu nola gauza politak ager-

tzen diren. Pertsona bakoitza mundu bat da, hala gara! Hori onartu eta erreibindikatu egin behar dela uste dut.

Eta labean duzun bosgarren ipuinaren inguruan zer aurreratu dezakezu? Malen eta itsas izarra du izenburua, eta Bojana Stajanovic ilustratzailearekin osatu dut. Azkeneko ipuin hori, Itzurunen gertatzen da, Zumaian, eta esatera dator, animaliek beren habitata dutela eta errespetatu egin behar dugula.

Bost ipuin edo album ilustratu, baina gainera, pauso bat aurrera egin duzu Amesgile argitaletxearekin, helduen literaturan sartuz, eta Amesgile zigilupean lehen eleberria ere kalean da. Bai, hala da! Maisha izenburua du, eta kontakizun bikaina izateaz gain, aurreratu dudan bezala, gai oso garrantzitsu bat jorratzen du; Alzheimerra. Idazleak, barren-barrenetik idatzi du eleberria,


Elkarrizketa 11 Betzaida Urtaza • Idazlea eta editorea

2021eko urriaren 1a • # 436

kontatzen du; biloba, ama eta amonarena. Ama dago bigarren plano batean, eta amona eta biloba dira protagonista nagusiak. Bilobaren begietatik egiten da kontakizuna: amonak alzheimerra du, eta gaixotasun horren bueltan sortzen diren istorioak kontatzen ditu Luak. Amona eta bilobaren arteko harremanaz ere mintzo da, elkarrekin izan dituzten bizipenez, bizipen horietatik ikasitakoez... Bilobarentzat zer suposatzen duen amonak alzheimerra izatea, amonaren gaixotasunagatik familian gertatzen diren hainbat gauza, bilobak eta amonak elkarrekin egiten duten bidaia ere kontatzen du... Eta amaieran, oso mezu positiboa du. Oso intentsoa da, perspektiba aldatzen laguntzen duen horietakoa, baina aldi berean irakurterraza. Animatu nahi nuke jendea irakurtzera!

Azken finean, edonori gerta dakiokeen istorio bat kontatzen du... Bai, baina oso gutxik dute gauzak hain gordinki kontatzeko ausardia. Jende asko bizitza perfektuaren itxuran bizi da, bakoitzaren miseriak ateratzea asko kostatzen baita. Maisha konplexurik gabe idatzita dago, irakurleen barrenak mugitu eta pentsatzen jarri nahi ditu.

Amesgileren lan guztiek, haurrentzat izan, edo helduentzat izan, denek dute mezuren edo irakaspenen bat. Argitalpenen bidez kontzientzia sortu nahi dut, hori da helburua. Kontzientzia sortu, haurren artean batez ere, baina baita helduen artean ere.

«Pertsona bakoitza mundu bat da, hala gara! Hori onartu eta erreibindikatu egin behar dela uste dut» «‘Maisha’ konplexurik gabe idatzita dago, irakurlearen barrenak mugitu eta pentsatzen jarri nahi ditu»

barruak hustutzen dituela esatera ausartzen naiz, eta inguruan gertatutakoez idazten eta hausnartzen du. Uste dut, horrelako gaiei espazio bat ematea guztiz beharrezkoa dela. Alzheimer gaitza bizi duten familiek une gogor asko bizitzen dituzte, eta kasu honetan, alzheimerra oso gertu izan duen pertsona baten eskutik idatzita dago; bizitako errealitate gordina azaltzen du. Luak, beste bi goierritarren kolaborazioa izan du. Azaleko irudia eta barruko ilustrazioak Maite Arbonies urretxuarrarenak dira. Hitzaurrea berriz, Maitane Ormazabal coach-arenak da, zumarragarra azken hori.

Idazleak, lehen pertsonan izandako bizipenak dira beraz... Bertako familia bateko, hiru belaunaldi desberdinetako emakumeen historia

Orain artekoa ikusita, ziur, ez zaudela geldirik. Zein beste proiektu duzu bidean? Euskal Herritik kanpo ere egiten dugun lana erakutsi nahi dut. Hala, laster Madrilera, Andaluziara, Toledora,.. joango naiz. Opor txiki batzuk dira, baina esan bezala, Amesgile argitaletxea bera, haren filosofia eta orain arte argitaratutako lan guztiak ezagutzera emateko baliatuko dut. Handik bueltan, eta urtea amaitu arte, ipuin kontaketa saio ugari egingo ditut, Goierrin eta hemendik kanpo. Horrez gain, Euskal Herri osoan egiten ari garen lanari ikusgarritasuna ematen jarraituko dut. Eta argitalpenei dagokienez, datorren urtea ere bete-betea dator, baina momentuz nahiago dut gehiago ez aurreratu.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 436 • 2021eko urriaren 1a

Erretratua

‘EUSKALDUN OSO’ TITULUA 1977an Lankide Aurrezkiak ‘Caceresen jaioa, eta orain Euskaldun osoa’ izenburupean ateratako karteleko argazkia da, Lazkaon bertan ateratakoa eta ondorengo testuak lagunduta: «Legez Francisco TEJADOS da. Baina PATXI TEILATU deitzen diote lagun eta ezagun guztiek. Beste askoren antzera, bizimodu hobe baten esperantzaz EUSKADIRA etorri zen. Eta betiko hementxe gelditzea erabaki. Patxik, berehala ikasi du euskara. Eta... areago oraindik. Beste euskal bertsolariekin batean, plazaz plaza dabil bertso kantari. Ikasbide ederra hauxe! Ongi etorri, Patxi. Oraindik euskararik ikasi ez duten Euskal herriko «Vasco» askok ba dute non ikas». Lankide Aurrezkia.

A Pako Tejados Ataun-Lazkao

Tren batetik bestera ibili ondoren, Albaceteko (Espainia) Lezuza herritik Beasainera iritsi ginen ama eta lau anaia-arreba, 1954ko otsail-martxoan. Handik, Ataungo Aiara eraman gintuzten kamioian. Zortzi urte eta erdi neuzkan nik. Lau senideen artean zaharrena nintzen.

itari ezagun baten bidez hona lanera etortzeko aukera sortu zitzaionean, ez zuen dudarik egin. Lehenengo bera bakarrik etorri zen, eta handik bi edo hiru hilabetera etorri ginen ama eta lau semealabak –bosgarrena Aian jaio zen–. Amak ez zuen behin ere aitortu, baina pentsatzen jarrita, ikaragarri latza izan behar izan zuen Aiara iristea; guretzako gogorra izan bazen, pentsa harentzat. Han oso jende gutxi bizi zen, eta zeudenek ez zekiten erdaraz, eta amak ere ez euskaraz... Gogoratzen naiz, Ataungo Aiako Santa Isabel egunean, han hiru-bat hilabete generamatzala, bertsolariak ikusi nituela lehen aldiz. Nik ordurako euskaraz zerbait egiten nuen, eta gizon haiek ikusi nituenean zur eta lur gelditu nintzen. «Poetas» zirela azaldu zidaten lagunek, eta esan zituztenak apuntatzen hasi nintzen, eta aldi berean euskaraz ikasten. Handik sei-zazpi hilabetera morroi bidali nindutenerako, jada euskaraz banekien. Beharko! Euskaltegirik onena Ataun Aia izan zen niretzat zalantzarik gabe. Lau urte egin eta Lazka-

ora joan ginen bizitzera. Gau Eskolan hasi nintzen eta euskararen munduan murgildu nintzen erabat. Izugarri maite dut euskara. Izena eta abizena ere euskaldundu zidan Iñaki Linazisorok, soldadutzara joan aurretik Eliza Kristoan egiten zen antzerki eta bertso festatxoan. Handik aurrera, halaxe geratu zen: Lazkaotik kanpo Patxi Teilatu bezala gehiagok ezagutzen naute, Pako Tejados izenarekin baino.

Polemika iturria izan zen kartela «Euskaldun oso» titulua ere jaso nuen 1977an, Lankide Aurrezki Kutxaren kartel bati esker. Caceresen jaioa, eta orain Euskaldun osoa kartela jarri zuen kaleetan, zuzena ez zen testu batek lagunduta, Albaceten jaio bainintzen. Mexikorako bidaia agindu zidaten argazkia ateratzeagatik. Polemika handia piztu zuen kartelak. Caceresko etorkin talde bati ez zion grazia handirik egin izena eta abizena euskaratzeagatik, eta gutuna idatzi zuten Los Cacereños no somos subnormales izenburupean.


Gaztejira 13 Nahia Garrido Malvar • Irati Zubizarreta

2021eko urriaren 1a • # 436

«Bizkar-estiloan igerian sentitzen naiz erosoen» NAHIA GARRIDO MALVAR • Igerilaria

Testua: Ane Garmendia

IRATI ZUBIZARRETA GKSko kidea

Argazkia: Tolosaldea IKTk utzia

Topagune Sozialista

N

ahia Garrido Malvar (Urretxu, 2007) 10 urte zituela murgildu zen lehenbizikoz igeriketa munduan. Urte bikaina egiten ari den urretxuar gaztea Tolosaldea IKT taldeko kidea da gaur egun, eta bere azken lorpenen artean urrian jokatuko den Mediterraneoko Kopan parte hartuko duela da.

J

Nolatan murgildu zinen igeriketa munduan? Haurra nintzela, Zumarragako igeriketa ikastaroetan izena ematera animatu ninduen amak. Ikastaro horiei esker, kirol honetan iaioa nintzela ikusi nuen, eta hau horrela, Legazpiko igeriketa taldean sartzea erabaki nuen azkenean. Gaur egun Tolosaldea IKT taldean nabil, eta modu profesionalean lehiatzen naiz haur-kategorian.

Zein modalitatetan aritzen zara igerian? Nire modalitatea bizkar-estiloa da, baina tximeleta-eran igeri egiten ere nahiko trebea naiz. Hala ere, denetik egitea tokatu izan zait txapelketetan. Aurten, esaterako, Euskadirekin Autonomia Erkidegoen arteko Estatuko Txapelketan parte hartu genuen Oviedon, eta errelebo-lasterketa egitea egokitu zitzaidan; irabazi egin genuen gainera. Hala ere, bizkarrean sentitzen naiz erosoen.

Urte bikaina egiten ari zara. Zein lorpen azpimarratuko zenuke? Urriaren 15etik 17ra Belgradon jokatuko den Mediterraneoko Kopa azpimarratuko nuke zalantzarik gabe. Kopa horretan parte hartzen dudan lehen aldia izango da hau, eta Espainiako Selekzioarekin joango naiz bertara. Oraindik ez dakit bi ala hiru egunetan egokituko zaidan igeri egitea, eta ez dakit bizkarraz gain beste modalitateren bat ere egin beharko dudan; erreleboren bat agian.

Espainiako Selekzioarekin parte hartzen duzun lehenengo aldia izango da hau?

@iratizubii

Espainiako Selekzioarekin txapelketa batean parte hartuko dudan lehen aldia izango den arren, bi kontzentraziotan ibili naiz dagoeneko talde honekin. Aste Santuan izan zen lehenengoa, Neguko Txapelketan Europako minimoak lortzeagatik. Oporren ostean, emaitza horiek lortu zituzten igerilariekin txapelketa batean parte hartzea zen selekzioaren hasierako helburua, baina azkenean ez zen aurrera atera. Bigarren kontzentrazioa, berriz, pasa den astean egin nuen Malagan. Oso entrenamendu teknikoak izan ziren, elementu guztiak kontuan hartzea ezinbestekoa baita emaitza jakin batzuk lortu nahi baditugu. @nahia_garrido_13

endea kalean presaka, korrika, patxada hartzeko tarterik gabe. Patxada hartzeko eta hausnartzeko tarterik gabe. Inguratzen duen horretan arreta jarri gabe, zurrunbiloan. Bakoitza bere bakartasunean, ondokoaz kezkatu gabe. Horrela nahi gaituzte, atomizatuta, bakoitza berera. Eta nolabait harremantzen gara bakartasun horretan, sare sozialek antzezten duten kolektibotasun faltsu batean. Edota alkoholaren bueltan, geure egunerokotasunetik ihesi, zentzumenak aztoratuz, ondokoarekin hitz egiteko adorea izateko asmoz. Noizbait pentsatu al duzu 2 euro terdiko tragoak ordain ezin ditzakeena non harremantzen den? Topagune Sozialista langileri osoaren, eta zehazki proletargoaren topagune izan nahi du. Zentzu komun indibidualista eta lehiakorraren aurka, aukera berdintasuna oinarri izango duen prozesu batean sinesten dugu, zeinak gizarte justu baterako bidea marraztuko digun. Eztabaidak, hitzaldiak eta aisia, harreman eredu berriak eraikiz gaurdanik.


14 Garapena Kualifikazioa da gakoa

#436 • 2021eko urriaren 1a

Garapena

KUALIFIKAZIOA, GAKOA Langabetuen kualifikazioa eta formakuntza, enpresa ehuna eta eraldaketa digitala dira Urola Garaiko Mankomunitatea osatzen duten lau udalerriek dituzten erronka nagusiak. Uggasak hainbat programa ditu martxan horiei begira.

Testua: Itziar Salaberria

U

ztailean %9,2ko langabezia tasa izan dute Urola Garaiko Mankomunitatearen menpeko lau herriek. Ehuneko horren atzean 1.108 langabetu daude, eta horietatik %57 emakumeak dira. Iazko uztaileko datuekin alderatuta, 319 langabe gutxiago dira, eta Gipuzkoako batez bestekoarekin alderatuta tasa hiru hamarren gehiagokoa da. Bestetik, 600tik gora enplegu erregulazio espediente indarrean daude oraindik. Hala ere, enpresen kontratazioek dinamismo handia erakutsi dute azken hilabeteetan, eta poliki-poliki krisi aurreko datuetara hurbiltzen ari da. Datuetatik harago, epe ertainean krisi guztiek eragiten dute komunitate baten gizarte kohesioan. Orokorrean pandemiak areagotu egin ditu errenta arrakalak, belaunaldi artekoak eta gizonen eta emakumeen rolen artekoak. Krisi honek, gainera, azaleratu egin ditu gizarteak dagoeneko dituen arrakala digitalak. Ondorioz, bazterketa arriskuan dauden pertsonak kronifikatzeko arriskua areagotu egiten da. Horregatik, funtsezko erronka bilakatu da Urola Garaiko Mankomunitatearentzat langabetuen kualifikazio mai-

la handitzea, eta kolektibo zaurgarrienekin orientazio eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak sustatzea.

Langile kualifikatuagoak Lan merkatuak geroz eta langile kualifikatuagoak eskatzen ditu eta formakuntza geroz eta baloratuagoa dago. Langabetuek laneratzeko dituzten zailtasunen artean, formakuntza bajuarekin lotutakoak dira asko. Egoera horri erantzuteko ahalegin berezia egin du mankomunitateak, eta kualifikaziorako eta formakuntzarako lau programa ditu indarren une honetan Uggasak. Hiru programa ikasketa maila bajuko pertsonei bideratuta daude. Horietako bi, industria alorrean profesionaltasun ziurtagiria lortzeko dira, eta UGLErekin elkarlanean gauzatzen ari dira. Kualifikaziorik gabeko 30 langabetu ari dira parte hartzen zazpi hilabeteko programa horietan. Partaideen profila askotarikoa da: 13 herrialdetako pertso-

nak dira, eta gazteenak 25 urte ditu eta zaharrenak 59. Formakuntza jasotzeaz gain, praktikak ere egingo dituzte enpresetan eta laneratzeko plan pertsonalizatua ere izango dute, bakoitzaren enplegagarritasun, ezaugarri eta beharren arabera osatutakoa. Bestetik, mendekotasuna duten pertsonei etxean ematen zaien arreta soziosanitarioaren arloan ere beharrezkoa den profesionaltasun ziurtagiria lortzeko formakuntza ere martxan dago, Urola Garaiko Gurutze Gorriarekin lankidetzan. Uztailean amaitu zuten 15 emakumek programa. Azkenik, kualifikatutako langabeentzako Hazilan programa dago. Zeharkako konpetentziak eta konpetentzia digitalak lantzen ditu, eta enpresetan praktikak egitea eskaintzen du.

Enpresa ehuna, ahulagoa Enpresa ehunaren azken urteetako bilakaerari ere erreparatu behar zaio.



16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 436 • 2021eko urriaren 1a

Musika

Laburrean

Aitor Artza •Musikazalea

Kontrola!!!

ZZrock jaialdirako sarrerak salgai

E

ZarraparraZ kolektiboak antolatuta, ZZrock jaialdia egingo dute urriaren 9an. Capsula, Mocker’s eta Bamms taldeak ariko dira, besteak beste. Sarrerak dagoeneko salgai daude entradium.com webgunean, 5 euroan eguerdikoak eta 12-15 artean arratsaldekoak.

gun tokiko musika lokal gehienetan gertatzen ari dena kontraesanez betea dago, eta gure segurtasunaren aitzakian, erabaki kontrajarriak betearazten dira… Duela urte asko Hertzainak taldeak Kontrola kantan abesten zuenak egungoaren deskribapen metaforikoa dirudi… Barka itzazu eragozpenak Sentimos causarles molestias Zure segurtasunerako ari gara lanean, Euskal Herri osoaren segurtasunerako Estamos trabajando por su seguridad, Por la seguridad de todo el pueblo vasco Muchas gracias, muchas gracias... Eskerrik asko! Egoera epe laburrean aldatuko denaren esperantza dago toki orotan, zeren ez du zentzurik talde baten kontzertuan dagokion tartearekin eserita egon beharrak, eta diskoteka batean, aldiz, talde beraren kanta inolako mugarik gabe zutik eta saltoka elkarrengandik gertu dantza egin ahal izateak. Larria da egoera kontzertu areto eta musika ekitaldiak eskaintzen dituzten taberna edo loka-

lentzat, are gehiago, Europako bakunazio tasa handienetakoa duen Hego Euskal Herrian, soluzio gisa aurkeztu diren erdibideko erabaki hauek, egoeraren larritasunari erantzunik ematen ez diotenean. Ez du zentzurik. Neke hori salatu nahian, Hondarribian urriaren 9an izango den Fenomena jaialdirako Veranoide artista grafikoak, Joe Strummerren keinu bat oinarri hartuta eginiko kartela bikaina iruditu zitzaidan. Noir Socha ordiziarrak Fenomenan izango dira, Joseba Irazoki eta Vulk-ekin besteen artean, eta nola ez, etxean ere, Ordiziarrok-en ariko dira, aste honetan zabaldu den kartelean ageri den bezala. Hemen, Bamms rockandrolleroekin, Oki Moki (Punk-New Wave) talde apartarekin eta Grises nola Ezpalarekin izango dira, beste batzuekin batera. Beldur naiz, Kontrolari gustua hartu ote zaion, baina ea egun horiek iristerako, sasibabes neurriak zentzu gehiagoz ezartzen diren eta jaialdi hauek bakunazioak eman behar zigun askatasunez gozatzen uzten diguten. PD. Ataungo Tirokatuak ikusteko irrikitan gaude.

Antioko zikloari amaiera, Ezkion Bihar bukatuko da Antioko Musika zikloa, baina ez Zumarragako baselizan, Ezkioko Igartubeiti baserrian baizik. Euskal Barrokensemble ganbera taldeak bertako dolarean joko du, 19:30ean hasita.

Kontzertu sorta Ataungo ekitaldian Urriaren 16an, euskal preso, deportatu eta iheslarien aldeko ekitaldia antolatu dute Ataunen. Besteak beste, Añube, Brigade Loco eta Unidad Alavesa taldeen kontzertua izango da. Sarrerak Ataungo tabernetan eta herrikotan daude salgai.


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2021eko urriaren 1a • # 436

Argindarraren kontratazioa Beatriz Iñurritegi • Goierriko Kontsumo Bulegoa

Hornidura elektrikoa kontratatzeko aholkuak

H

ornidura elektrikoa 2009an liberalizatu zen, enpresa hornitzaileen artean lehia erreala eta librea lortzeko. Geroztik, kontsumitzaile bakoitzak bere beharretara ondoen egokitzen den eskaintza aukeratu eta kontratatu dezake. Bi enpresa merkaturatzaile mota daude: merkatu libreko merkaturatzaileak, energia ofizialki ezarrita ez dagoen prezioan saltzen dutenak; eta erreferentziako merkaturatzaileak, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren baimena dutenak, Administrazioak araututako baldintzetan eman behar dituztenak. Kontratu bat sinatzeko garaian, ondorengo gomendioak jarraitzea komeni da. 1. Kontuz aritu eta arinegi ez ibili. 2. Merkaturatzaileen eskaintzak bilatu eta alderatu. Potentzia kontratatuari erreparatu behar zaio: behar baino potentzia handiagoa kontratatzea garestia atera daiteke. Etorkizuneko baldintzei buruz galdetu: lehen urteko beherapen handiei jaramon gehiegi ez egin. 3. Ez erreparatu eskainitako prezioari soilik; bezeroaren arretari, fakturazio-aldiari eta beste zenbait gauzari buruzko informazioa lortu. 4. Kontratu idatziaren kopia bat eskatu beti eta eduki osoa arretaz irakurri. 5. Hornidura elektrikoa telefono edo Internet bidez kontratatuz gero idatzizko kopia bat eta baliagabetzeagiria eskatu, atzera egiteko eskubidea egiten bada, kontratua arazorik gabe bertan behera utzi ahal izateko, inolako kosturik gabe eta arrazoia emateko beharrik gabe. 6. Enpresaz aldatzeko eskaintza bat jasoz gero ez eman bankuko daturik eta ez sinatu ezer, aldaketa hori egin nahi duzula ziur jakin ezean. Gogoan izan argi eta gas saltzaile batzuek jokabide oldarkorrak erabiltzen dituztela. 7. Ahal izanez gero, kontsumoko arbi-

Potentzia kontratatuari erreparatu behar zaio: Behar baino potentzia handiago kontratatzea garestia atera daiteke

Etorkizuneko baldintzei buruz galdetu: lehen urteko beherapen handiei jaramon gehiegi ez egin

trajeari atxikitako enpresa bat aukeratu, berme gehiago eskaintzen dituelako. 8. Erreklamazio bat egin nahi izanez gero, hobe da idatziz egitea, erreklamazio-edukiaren terminoak behar bezala jasota geratzeko. 9. Gorde aurkeztutako idazkien kopia, bai eta enpresak bidalitakoen, fakturen, aurrekontuen, publizitate-eskaintzen eta abarren kopiak ere. Erreklamazio bat aurkezten baduzu, zure eskaera defendatzeko lagungarriak izango dira. 10. Faktura arretaz berrikusi eta konparatu aurrekoekin. Bertan, izandako kontsumoa adierazten da, bai eta honako kontzeptu hauek ere: ekipa-

menduen alokairua, bidesariak, banaketa, elektrizitate-zergak eta BEZ (% 21). Kontzeptuon zenbatekoa faktura osoaren % 50 gainditzera iritsi daiteke. 11. Faktura iristen ez bada, eskatu merkaturatzaileari. 12. Egiaztatu kontagailuaren irakurketak zuzenak direla. Kontagailua etxebizitzaren barruan badago, eta irakurketa egin behar den egunean inor ez badago etxean, eman kontsumo errealaren datuak bi hilabete igaro baino lehen. 11. Fakturaziori lotutako edozer zalantza izanez gero, edo fakturak akatsik izanez gero, jarri harremanetan merkaturatzailearekin.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 436 • 2021eko urriaren 1a

Komikia

Aliritzian

Igor Susaeta • Kazetaria

Ospitaleko aparkalekuaz

D

uela ez askora arte, Zumarragako Ospitaleak aparkaleku bakarra zuen. 1984an ireki zuten ospitalea, eta tira, onartuko dizuet aparkaleku hori txiki gelditu zela, bai. Gaur egun beste bi aparkaleku eremu dauzka. Buruz ari naiz, baina horietako bat, jatorrizkoaren albo batean dagoena, duela dozena bat urte inguru ireki zuten. Zorionez gutxitan joaten naiz ospitalera, baina gogoratzen dut aparkaleku hura egin zutela ikusi nuenean pentsatu nuela nahikoa eta sobera zela Urola Garaia, Urola Erdia eta Goierriko herritarren beharrei eta beharrei erantzuteko. Oker nenbilen. 2018ko abenduan beste aparkaleku bat inauguratu zuten: larrialdietako eraikinaren ondoan dago, eta 203 leku dauzka. Ez galdetu zergatik, ez bainuke erantzuten asmatuko, baina ene korrika saio izerditsu, basati eta azkarretan aparkaleku horretara heldu ohi naiz geriatrikoaren paretik igaro eta eskailera batzuk igota, eta aho bete enpaste geratu ohi naiz, beti, ikusten dudanean ez bakarrik toki guztiak beteta daudela, baizik eta ibilgailu batzuk

gaizki aparkatuta egoten direla. Eta ez, ene begiek parean edukitzen dutena ez da izaten nekeak eta arnasestuek eragin ditzaketen eldarnioen ondorio, ez. Aparkaleku hori ireki zutenean, agintariek nabarmendu zuten ospitaleak 100.000 bat pertsonari ematen ziela zerbitzua, eta egunero 1.000 bisita ingurua jasotzen zituela. Hotzean pentsatzen hasten zara, eta oso eskuzabal zaudenetan zeure burua konbentzitzera irits zaitezke: «Bai, dudarik gabe, beharrezkoak dira aparkalekuak». Baina beste askotan kontrakoa iruditzen zaizu; batez ere, aipatutako korrika saio horietan jatorrizkoaren ondoko aparkalekuaren paretik pasatu eta han toki libre asko dagoela ikusten duzunean. Eta orduan esaten diozu zeure buruari gakoa dagoela, beste askotan bezala, ibilgailu pribatuari ematen diogun erabileran. Badakizue zenbat denbora behar den, oinez joanda, Urretxuko edo Zumarragako edozein lekutatik ospitalera iristeko? Bakoitzaren sasoiaren eta presaren arabera, 10 eta 30 minutu artean, gutxi gorabehera. Ez da bada denbora asko… Autoz ez genuke denbora gutxiago beharko… Bestela, eta ez iezadazue hortera deitu, arren, bada modurik ospitalera garraio publikoan iristeko, izan Legazpitik, Lazkaotik edo Azpeititik. Autobusak orduro abiatzen dira. Baina ai, gu eta denboraren erabilera, eta aurreiritziak, eta klase bereizketa, eta garraioa publikoan migratzaileak besterik ez direla ibiltzen...


Publizitatea 19 2021eko urriaren 1a • # 436



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.