GoiBerri 435. zenbakia

Page 1

zk. 435 2021eko irailaren 24a www.goiberri.eus

Iritzia Judit Garcia Llorens. Siouxen esaera zaharrez

03

Erreportajea

10-11

Lagunkiro elkartea behar gehien dutenentzako hauspo bihurtu da

04

Garapena

14-15

Ibilgailu elektrikoen kargagailuek gero eta erabiltzaile gehiago dituzte

Jon Aizpuru _Mendi korrikalaria

«BAZKARI BATEKO POSTREA DA EMAITZA. GAZTA TARTA ON HORI»



Iritzia 03 Judit Garcia Llorens • Baserritarra

2021EKO IRAILAREN 24A

# 435 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Siouxen esaera zaharrez

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

B

etikotutako lehenenda baserriko edo lanpostuko go sektoreko krisia emango, baizik eta (beti bezala) tarteka iristen da hebehiko, zenbat eta behi gehiago dabideetara. Izan ere, orduan eta laguntza handiagoa. esne sektorea asko ari da sufriGutxienez 10 behi izan behar ditzen, bai ekoizpen kostuak asko tuzu. Baratze koxkor bat eta 8 igotzen ari direlako (pentsua, behirekin, autonomiaz, zure gasolioa, argindarra...), bai esne ogibidea baserritik ateratzen Judit Garcia Llorens salmetaren prezioa parregarri baduzu ezin duzu dirulaguntzaBaserritarra eskasa delako. rik jaso. Eredu hori ez da existiEsnearena, alde handiarekin, tzen administrazioarentzako. lanpostu gehien galdu duen Nahiz eta autonomoena bera abeltzaintza sektorea da, inberizan, nahiz eta sostengarriena Esnearena, alde tsio publiko handienak jaso diizateko baldintzarik onenak behandiarekin, tuena izan arren. Administrazio rak eduki, nahiz eta tokiko ekolanpostu gehien publikoak egungo eskema ezarnomia errealean eta gure herrigaldu duen tzen asko lagundu du: baserria rako elikagaiak sortzen ekarpen intentsifikatu (eta behien elikaederra egin. abeltzaintza dura urrutitik ekarritako lehenZertarako sustatu baserri ausektorea da gaietan oinarritu), esne ekoiztonomo eta iraunkor sare inpena asko handitu industriari dartsu bat? Azken finean, munsaltzeko (berak markatutako du globalizatu honetan, Mercaprezioan) eta industriak, Iparlatek hemengo ka- dona bezalako enpresa banatzaileekin beti izansuan, Mercadona bezalako enpresa banatzaile go dugu jakiak kanpotik ekartzeko aukera! (hori handi batekin hitzarmena sinatu, bere esku utziz bai, berak esango digu zer jan eta zer preziotan, esne hori non eta nola salduko den. Ogitarteko erosleei zein baserritarrei), antza denez gainera, horretan, esnea merkantzia bihurtuta, baserrita- Lazkaon bertan. rraren autonomia erabat galduta dago. Besteen esku dena galtzen uzten badugu, guItolarrian dagoen sektoreari administrazioak re alternatiba propioak indartzen eta berriak erantzun berbera ematen dio beti, diru laguntza sortzen ez baditugu, zer geratuko zaie atzetik dadiskriminatzaileak partxeak jartzeko, baserriak tozenei? Arbonako okupazioan lurraren defendesagertzen doazen bitartean eta ezarritako ere- tsan aurrera eramaten ari diren borrokak poza du kapitalista honen arazoak onartu nahi izan eta zer pentsa ematen du. Inork ezin du saldu begabe. Horren adibidea da, COVID-19ak sortutako re herriak oinez ibiltzean zapaltzen duen lurra, krisia dela eta, zabaldu den azkeneko dirulagun- horrelako zerbait esaten zuen Tasunta Witko tza aukera. Behi aziendaren kasuan, laguntza ez sioux buruzagiaren esaera zaharrak.


04 Hitz-aspertuan Jon Aizpuru Larrañaga • Mendi korrikalaria

# 435 • 2021eko irailaren 24a

Elkarrizketa

Jon Aizpuru Larrañaga Mendi korrikalaria

«GEROZ ETA GEHIAGO JABETZEN NAIZ BETIKOAK HOR DITUDALA» Jon Aizpuru Larrañaga (Beasain, 1988) mendi lasterketetan aritzen den langile bat da. Bere lehentasuna Itsasondoko Jason duen lana da, eta gero dator kirola. «Zoritxarrez, egunek ez dituzte 36 ordu», atsekabetu da. Kontuak kontu, egunero ateratzen du tarteren bat entrenatzeko. «Lasterketa egunean ongi pasa nahi bada aurretik pixka bat sufritu egin behar da. Biltzeko ere aurretik erein egin behar da. Ez baduzu ereiten, ez duzu ezer jasok0».

Testuak: Kerman Garralda Zubimendi Argazkia: Gorka Gomez

Entrenamendu egokiarekin ultratrailak edozeinek egin ditzake? Nik uste lasterketa hauek edozeinek egin ditzakeela, baldin eta lasterketari errespetua ez badio galtzen. Errespetua ez galtzea da diziplina bat eraikitzea, ohitura bat, non jakin beharra duzun ia egunero kirola egin behar dela. Lasterketa egunean ongi pasa nahi bada aurretik pixka bat sufritu egin behar da.

Lasterketa ez da irteeran hasten.

Biltzeko aurretik erein egin behar da. Kirol munduan, batzuetan, nahiz eta ongi erein zure haziak ez duzu fruiturik biltzen, gure nekazariek bezala. Baina ez baduzu ereiten, ez duzu ezer jasoko.

Entrenamendu egokiak arlo ugari izango ditu. Bat, fisikoa. Esan duzu ia egunero egin behar dela kirola. Nola uztartzen duzu egunerokoarekin? Ni, lehenik eta behin, langile bat naiz. Goierriko enpresa batean egiten dut lan


Hitz-aspertuan 05 Jon Aizpuru Larrañaga • Mendi korrikalaria

2021eko irailaren 24a • # 435

ten dut: bizikletan ibiltzen naiz, adibidez. Orduan bai, orduan ordu gehiago egiten ditut. Behin jantzita...

Entrenatzeko, beti mendira?

eta hortara dedikatzen naiz profesionalki. Hori da nire lehenengo ardura profesionala, eta bakarra. Entrenamenduei dagokienez, egun bat atsedenerako hartzen dut. Gainerakoan, beti entrenatzen dut. Eta, egun batzuetan, oso motibatuta banago, bi saiotxo ere egin izan ditut. Baina saioak ez dira luzeak izaten. Saio asko eta denbora konkretu bat egiten dut, bi ordu inguru. Eta, gero, egun bat bereziagoa egi-

Gimnasioko lanak ere egiten ditut. Kore ariketa sinpleak, indarra lantzeko; Altamirako pistara ere joaten naiz; beste batzuetan herritik korrikaldi lasaiak egiten ditut... Baina beti Beasain inguruan. Oso gutxitan hartzen dut kotxea entrenamenduak egiteko.

Asko lotzen duen zaletasuna da? Zoritxarrez, egunek ez dituzte 36 ordu. Lagunekin geroz eta denbora gutxiago egoten naiz eta etxekoekin ere halamoduz. Ingurukoen beharra badaukat, baina batzuetan ez diet behar bezalako kasurik egiten. Baina ez da ez naizela denera iristen. Nire erabakia da. Hala

erabaki dut lasterketetan gozatu ahal izateko.

Baina eman ere egingo dizu. Zer? Askatasun sentsazio hori: nik erabakitzen dut erronka bat eta nik erabakitzen dut hori lortzeko bidea. Entrenatzaile bat badaukat, baina beno, horrek ez du esan nahi nik ezin dudala erabaki entrenamendu horien gainean. Gainera, etxean edo lanean dauzkadan barne arazoak askatzen laguntzen dit. Arlo fisikoan eta psikologikoan laguntzen dit kirola egiteak. Nahiz eta momentu batzuetan, bereziki denbora asko daramazunean entrenatzen, obligazio puntu bat bihurtzen den.

Enpresa batean lan egiten duzula esan duzu. Jaso Industrialen, Itsasondon.


06 Hitz-aspertuan Jon Aizpuru Larrañaga • Mendi korrikalaria

Gustura? Korrika eta ultra-trail munduekin ez du lotura handirik.

# 435 • 2021eko irailaren 24a

Zein da?

Oso gustura nago. Lan-talde polita dugu. Gainera, batzuentzako ezaguna nintzen kirol mundutik eta galderak eta halakoak egiten dizkidate.

Profesionala izatea eta kiroletik bizitzea gustatuko litzaizuke? Mendi-kirolariak asko dira, baina hortaz bizi direnak oso gutxi. Mundu mailan, ondo bizi direnak, esku batekin kontatu ahalko genituzke. Profesional bezala dabiltzanak justukoa irabaziko dute eta aurreztu oso gutxi egingo dutela imajinatzen dut. Ez dago dirurik.

Zaletasun merkea da? Ezetz esango nuke . Korrika egitea beti esaten dute merkea dela, baina gero beti garestitzen da. Ez da triatloia edo rallyak bezain garestia, baina garestia bada.

Bidaiak zuen poltsikotik ordaintzen dituzue? Egin ditudan bidaia guztiak nik ordaindu ditut. Hor egiten du gora aurrekontuak, dezente. Gainera, bakarrik joaten naizenean berdin dit non egin lo, baina baten batekin joaten naizenean saiatzen naiz leku atseginak bilatzen. Kasi nire esklabo bilakatzen dira bizpahiru egunez eta zer gutxiago bidaia atsegina izatea baino.

Lasterketen aitzakian mundu pixka bat ezagutuko zenuen. Horrenbeste ere ez, baina bestela ezagutuko ez nituen leku batzuk ezagutu ditut: Chamonix, Kataluina, Portugal, Reunion Uharteak...

Entrenamenduetara itzulita, beste zati bat psikologikoa da. Lantzen duzu? Jendearen kronikak irakurtzea gustatzen zaizkit eta denek aipatzen dute bai fisikoki eta bai mentalki sufritzen dutela. Besteek sufritzen dutela jakiteak niri ere laguntzen dit.

Buruak lan asko egiten du? Denbora guztian buruarekin zabiltza. Lasterketak arreta handia eskatzen du: jan egin behar duzu, edan, kontuz ibili... Baina baita ere izan daiteke lasterketatik guztiz ateratzeko. Edozer gauzatan pentsatzen duzu orduan: zure bizitza nolakoa izatea gustatuko litzaizukeen lasterketa bukatzean, lanean, amak prestatutako albondigetan... Momentu oso introspektiboa egoten dira.

Beharko beste zerbaitetan pentsatu. Ordu asko dira agonia betean, sufritzen. Agonia ez dakit, baina sufritzen jakin

Futbol zelaietatik, goi larreetara

J

on Aizpurua Larrañaga baloiaren atzetik hasi zen kirolaren munduan. «Futbolean federatua bai, baina jokatu, zero», aitortu du. Kirolerako grina ez zuen galdu ordea, eta baloia atzean utzi duen arren, ez da sekula gelditu: «Korrika unibertsitate garaian hasi nintzen», oroitu da. «Ez nuen taldeko kiroletan ibiltzeko horrenbesteko aukerarik. Korrika aukeratu nuen anaia zaharrena korrika ibiltzen zelako eta eredu nuelako. Interesgarria egiten zitzaidan». Bilbon egin zituen ikasketak, Deustun. Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritza gradua ikasi zuen. «Bokazioa ez dakit, baina hori ikasteko gogoa nuen», zehaztu du. Aizpuruk dio «mugitzen zaituen hori aurkitzen» joan dela. Bai, bizitzan eta bai, kirolean. Bere buruari jarri zion le-

hen erronka Behobia-Donostia lasterketa amaitzea zen. «Gero etorri ziren Josetxo Imaz eta beste hainbat lasterketa herrikoi. Halako batean, Beasainen Ehunmilak antolatzen hasi ziren eta Goierriko Bi Handiak egitea polita izango litzatekeela pentsatu nuen; G2Haren ondoren, Ehunmilak, ez errepikatzeagatik... eta horrela», sakondu du. «Ez da batere ibilbide naturala, eh. Normalean motzetik luzera jotzen da, eta nik distantzia erditik oso luzera jo dut». Maratoiak ere txiki gelditu zaizkio. Bakarra lehiatu duela dio, nahiz eta ultra-trail bakarrean lau maratoiren distantzia osatzen duten, bata bestearen atzetik. Erronka berrien bila, beti apur bat gehiago nahi izateak, ekarri du honaino. «Lehia ez da gehien erakartzen nauena», nabarmendu du.


Hitz-aspertuan 07 Jon Aizpuru Larrañaga • Mendi korrikalaria

2021eko irailaren 24a • # 435

«Ingurukoen beharra badaukat, baina batzuetan ez diet behar bezalako kasurik egiten. Baina nire erabakia da» «Nik beti esaten dut [Ehunmiletan] lehenengo iritsi nintzela, besterik gabe. Ni nire denbora egitera irteten naiz»

Eta zein da unerik politena?

gogorra egiten da: lanean zortzi ordu luze, gehi entrenamenduak, gehi dutxatu, aparkatzeko lekua aurkitu... azkenerako, denborarik gabe gelditzen zara ia. Asteburuetan lasai egotea gustatzen zait. Pandemia egoera honetan ekintza sozialak horrenbeste mugatu direnez, nire bikotekidearekin egoteko aprobetxatzen dut denbora. Niregatik ondo eh, ni pozik!

Helmugaratzen zarenean.

Zer egiten duzu normalean?

Emaitzari begiratu gabe?

Jaiki, kirola egin, bazkaldu, siesta, telebista pixka bat ikusi eta kalera, neskarekin. Eta igandeetan aste guztiko bazkariak prestatu.

Bikotekidea ere taldekidea da. Gure harremanean korrikak badauka influentzia. Berarekin egon beharrean korrika egitera joaten naiz.

Erretiratu beharra gogorra izango da. Behin bakarrik erretiratu naiz, eta mina nuelako. Harrotasun puntu bat ere sentitzen dut, gelditzen jakin nuelako eta erabaki zuzena zelako.

Emaitza bazkari bateko postrea da. Gazta tarta on hori. Edo gin tonika.

Irabaztea zer da, orduan? Ni ez naiz irabazlea. Orduan, etortzen denean, dator eta listo. Ez nau itsutzen horrek. Hori orain, igual datorren urtean beste bat bihurtzen naiz. Baina ez dut uste. Presioa jartzen diodanean nire buruari ez dut disfrutatzen. Ni nire denborak egitera irteten naiz.

Karrera guztietan damutzen zara izena emateaz eta karrera guztietan esaten duzu ez zarela itzuliko. Hori beti. Baina beti itzultzen zara.

Momenturik gogorrenak zeintzuk dira? Izan daiteke hotza, beroa, gosea... Bakardadea ongi eramaten dut, normalean. Lasterketa batean bakarrik gelditzeak ez nau kezkatzen. Badakizu talde bat duzula atzean, inoiz ez zaude bakar-bakarrik.

Ultra-trailak taldeko kirola dira? Ez da, baina bihurtzen da. Korrikalari baten atzean talde oso bat dago, azkenerako: nire kasuan, lasterketa batzuetara anaiarekin joaten naiz, asistentzia egin diezadan. Janak prestatu, arropak... Lasterketan izan beharreko planteamenduak ere aipatzen ditugu, eta zein informazio nahi dudan jaso eta zein ez...

Aisialdian kirolarekin lotuta jarraitzen duzu.

Nik beti esaten dut lehenengoa iritsi nintzela, besterik gabe.

Helmugara iristen diren guztiak dira irabazleak, ala?

Errekuperatzeko denbora nahikoa izaten duzu?

Niretzako bai. Zure helburua hori bada, helburua lortu duzu.

Nekea, pixkanaka-pixkanaka, gorantz doa. Hankak astunagoak nabaritzen dituzu, aldartea ere ez da betikoa... Eta nekatuta zaudela entrenatzera joatea... Baina hori dena landu egiten da. Ohitura hori eraiki egin behar da. Hor dago gakoa.

Baina harro egongo zara irabazi izanaz.

Sufrimenduari eusteko indarrak gainezka egiten duenean, zer?

Txirrindularitza ikustea gustatzen zait.

Kirolarien biografiak irakurtzea gustatzen zait eta Youtuben bideoak ere ikusteko joera badut. Baina tira, ikusten ditudan ordu guztietatik segundo gutxi batzuetan egoten naiz erabat kontzentratuta. Denbora pasa, gehiago.

Ehunmilak irabazitakoa zara, etxean.

behar da. Halere, sufrimenduarekiko tolerantzia handitzen joaten da.

Telebistan zer ikusten duzu?

Ni harro nago denbora batean egin nuelako. Kasualitatez, errekorra ezartzeko balio izan zuen. Ez nuen espero horren ondo ibiltzea. Baina lasterketa ia borobila atera zitzaidan.Eta ingurukoengatik ere pozten naiz. Geroz eta gehiago jabetzen naiz betikoak beti hor ditudala, lasterketak ikusten.

Entrenamenduen hirugarren arloa elikadura da. Zaintzen duzu? Pisua zaintzen saiatzen naiz, baina ez naiz erotzen horretan. Geroz eta argalago egon, printzipioz, hobeto, baina indarra ere galdu dezakezu. Gainera, horrenbeste kirol egiten duzunean nahi duzun guztia jan dezakezu. Halere, etxean ez ditugu jaki ultra-prozesatuak izaten.

Postrea jaten duzu? Ala debekatuta duzu? Ez dago debekatutako janik. Saiatzen naizena da ez erosten, tentazioan ez erortzeko.

Sukaldean jarduten duzu? Ez dago besterik.

Aisialdian zer egitea gustatzen zaizu? Atsedena oso garrantzitsua izango da. Atsedenari eta lasai egoteari garrantzi handia ematen diot. Azkenerako, astea

«Mendi kirolariak asko dira, baina hortaz bizi direnak oso gutxi. Justukoa irabaziko dute. Ez dago dirurik» «Karrera guztietan damutzen zara izena emateaz eta esaten duzu ez zarela itzuliko. Baina beti itzultzen zara»


08 Herri jakintza Pertsonaia

# 435 • 2021eko irailaren 24a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Imintzio: (Izena eta adjektiboa: ‘imintzio egin’). Keinu, keinada, joera, itxura egin. Zerbait egitera doan seinalea, edo norbaiten imitazioa. «Haren ibilera eta imintzioek hamalau urteko gazte batenak ziruditen».

«Dama bestek egiten du»

1593-9-21. Ibaiak gainez eginda, uholdeak kalteak eragin zituen Legazpin. 1993-9-22. Irene Usabiaga Balerdi txirrindularia jaio zen, Ordizian. 1995-9-24. Ane Etxezarreta Aierbe futbolaria jaio zen, Beasainen.

Norbere buruaren goresle aritzea alferrik da. Pertsona baten elegantzia, dotorezia edo jantzitasuna, azalez nahiz mamiz, bestek aitortu behar dute. Ondo ari dela ere, bestek esan behar du.

Pertsonaia

Mendizabal palankari zaldibiarra Testua: Aimar Maiz

H

argintzan eta harrobietan erabiltzen zen antzina palanka, harria zulatzeko edo hausteko altzairuzko ziri luzea. Beste lanabes askorekin bezala, harekin indarra neurtzea kirol bihurtu zen. Sona eta ospea lortu zuten palankarek Euskal Herrian; horietako bat, Juan Bautista Mendizabal zaldibiarra. Palankaren kasuan, nork urrutien bota zen jokoaren gakoa: palanka edo barra jaurtiketa. Hego Euskal Herrian eta Aragoin zabaldu zen gehien. Kirol herrikoia zen. Zazpi modu desberdinetara jaurti zitekeen arren, derrigorrezko hirutara mugatu zuten: bularka (bi oinak geldirik), biraka (gorputzarekin buelta erdia emanez) eta zankape (barra bi hanken tartetik). Barraren pisua ere aldatu egiten zen. Mendizabal XVIII. mendean bizi izan zen. Palankari bezala bost apustu entzutetsu egin zituen, eta denak irabazi. Juan Inazio Iztueta herkideak idatzi zuen hari buruz. Mendizabalek Gipuzkoatik kanpora sekula ez zuela jokatu zioen Iztuetak, baina inork ez ziola gain hartu ere bai. Mendizabal Zaldibiako soldadu tertzioen buru zen 1793an, eta, palankari modua zeukan izenaren erakusle, Irunen gerra-goarnizioan zeuden 20.000 gizoni desafioa bota arren, inork ez zion hitza hartu. Iztuetak esana: Mendizabalek 15 librako palanka (7,38 kilo) honako distan-

tzietara jaurtitzen zuen: bularrez 65 oinetara (18,11 metro), jira erdian 60 oinetara (19,50) eta zankape 50 oinetara (14,76 metro).

Gerrarako ere erabiliak «Bere bizitzaren gehienean ez zuen esnea eta artoa besterik jan», gehitu zuen Iztuetak, Mendizabalen indarraren jatorria azaldu nahian. «Eta bera bezala, atsedenik gabe, lurra lantzen aritu den bati, ez dut uste giharreetan indar gehiago eska lekiokeenik». Nekazaria zen, beraz, Zaldibiako palankaria. Kirolak eta apustuak egiteko bakarrik ez, gerrarako ere erabili izan zituzten palankariak. Tomas Zumalakarregi ormaiztegiarrak, adibidez. Taktika militar bat erabiltzen zuen: arerioa ezustean harrapatzeko, «gezi pisutsuak» jaurtitzen zizkieten, 12 librakoak edo gehiagokoak. Artzainak trebeak omen ziren halako burdin ziriak botatzen. Zumalakarregiren taldean dozena bat lagun baziren halako geziekin iaioak. Palankari onak, izan ere, ezpatarekin ere onak zirela zioen Zumalakarregik. Intendentziara bidalitako gutun batean, «troparen entrenamenduetarako beti eraman beharko genituzke joko eta ariketa tresnak, esaterako pilota eta eskularru aproposak, eta batez ere jaurtiketak egiteko palankak». XX. mende erdian itzali zen palankaren eta palankarien indarra.

Palankariak jokoan. Buenos Airesko ‘Almanaque de la Baskonia’ agerkarian ateratako marrazkia, 1909an. F. Jimeno

15 librako pisuko palanka bularrez 18 metrora, bira erdian 20ra eta zankape 15era botatzen zuen Juan Bautista Mendizabal palankari zaldibiarrak


Bertsoa • Kate motzean 09 Iñaki Murua Jauregi • Ander Murua

2021eko irailaren 24a • # 435

Gaiak hala dio

Kate motzean Ander Murua • Harakina

«Odolkia gustura jaten dut, ez naiz aspertzen» Iñaki Murua Jauregi

Gaia: Errolarre Neurria: Sei puntuko motza Doinua: Aizak hi mutil mañontzi ERROmeri, akeLARRE biekin bat: ERROLARRE (historiaren sustrai sakonak ezin dira erre) Marik Murumendin barre jai sanoen goratzarre hemen bakoitzak bere astoai eitten zionk arre! Gazte ekimenak ito Satanizatu betiko ez jai, ez festa, ez gaztetxerik ez, ez eta kito! Txintxo, neska zein mutiko zahartu arte titiko, orduan, Jaunak hala nahi badu, zaitezke kritiko.

HURRENGOA » Bertsolaria: Amaia Iturriotz Etxaniz Gaia: Librea

Testua eta irudia: Asier Zaldua

Ander Muruak Ormaiztegiko Murua harategian lan egiten du, Iñaki eta Josu anaiekin batera. Murua harategia beraien aitak ireki zuen, Paulo Murua gabiriarrak, duela 60 urte inguru. Muruatarren tripakiek eta odolkiek ospe handia dute. Haien aitak Beasaingo lehiaketako lehen edizioa irabazi zuen. Egun, Ormaiztegiko lehiaketan bakarrik parte hartzen dute. «Neguak laguntzen badu, asko saltzen da».

Gustuko liburua? Ez dut irakurtzeko ohiturarik. Egunkaria bakarrik irakurtzen dut.

Pelikula bat? Ez dut pelikularik ikusten.

Musika talde bat edo musikari bat? Euskal musika entzuten dut. Denetik entzuten dut.

Abesti bat? Gozategi taldearenak, adibidez.

Kolore bat?

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Urdina.

Familiarekin kalean ibiltzea, mendira joatea... Gure lanak denbora libre gutxi uzten digu eta aprobetxatu beharra dugu.

Oporretarako toki bat? Iratxe. Kanpinaren ondoan dagoen urbanizaziora joaten gara.

Gustuko mendia?

Kafe bat.

Gabiria aldekoak gustatzen zaizkit, baina egun Beasainen bizi naiz eta Olaberria aldera joateko ohitura dut.

Jaso duzun opari bereziena.

Harategiko gustuko produktua?

Lazkaomendi.

Odolkia beti gustura jaten dut. Ez naiz aspertzen.

Beasainen biziko ez bazina...

Zer gosaltzen duzu?

Alaba. 15 urte ditu eta Nahia du izena.

Goierriko txoko kuttuna.

Ormaiztegin.


10 Erreportajea Lagunkiro boluntario elkartea

# 435 • 2021eko irailaren 24a

Erreportajea

BEHAR GEHIEN DUTENENTZAT HAUSPOA DIRA Testua eta irudia: Ariane Vierbücher

Duela bi urte sortu zuten Lagunkiro elkartea Ordizian, bakardade egoeran dauden pertsonei laguntzeko helburuarekin.

A

lbiste oso onarekin ekin dio abuztuko oporraldiaren ondorenari Ordiziako Lagunkiro elkarteko boluntario taldeak. Irailaren 8an, Ordizian ospatu zen ardi latxaren esne gordinez egindako gazta txapelketaren 48. edizioko gazta irabazle erdiaren enkanteko dirua jaso dute, bigarren urtez jarraian, Ordiziako Udalak hala erabakita. Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburuk irabazi zuen Ordiziako gazta txapelketa ospetsua egun horretan, eta enkantean, 9.400 euro ordaindu zituen Zaragozako El Cisne hoteleko arduradunak Goiburuk txapelketara aurkeztu zuen gazta erdiagatik. Diru hori, «Lagunkiro elkarteak lanean jarraitu ahal izateko erabiliko dugu, hauspoa emango digu», adierazi du Isidro Benitez Lagunkiroko lehendakariak, poz handiarekin, elkarteko kide guztien izenean. Lagunkiro elkartea, duela bi urte sortu zuten, Ordizian. «Aspalditik boluntariotzan gabiltzan herritar talde bat gara; bakardade egoeran dauden adineko pertsonei laguntza ematen esperientzia dugu batez ere», azaldu Isidro Benitezek. Gaur-gaurkoz, «22 boluntario»

ditu elkarteak, eta haien guztien helburua da, «adineko pertsonei laguntza ematea; adineko pertsonen nahi gabeko bakardade emozional eta soziala arintzea da gure helburu nagusia, zahartze aktibo solidarioa eta boluntariotza sustatzea, adinekoen eskubideak defendatzea, eta gizarte arloko eta adineko pertsonen arloko erakunde solidarioekin lankidetzan aritzen gara». Lagunkiro elkarteak ematen duen zerbitzua modu zabalean azaldu ondoren, ekintza zehatzagoetan sartu da Lagunkiroko sortzaileetako bat den Benitezek: «Une honetan, pandemia dela eta, mugatuago gaude, baina batez ere, gure lana da, San Jose egoitzako eta eguneko zentroko erabiltzaileen ondoan egotea, pertsona horiekin harremana mantentzea bakarrik senti ez daitezen, pertsona horiei entzutea, eta aisialdi ekintzak egitea haiekin eta haientzat, kartetan jolastea eta paseoan ateratzea, besteak beste». Egoera berezi horretan dauden adineko pertsonei laguntzen bakarrik ez, behar bereziak dituzten pertsonekin ere jarduten dute; Ordiziako Garaguneko erabiltzaileekin, adibidez. Aipatutakoez gain, etxez etxeko zerbitzua ere egiten dute. «Bakarrik bizi diren adinekoen etxeetara joaten gara, konpainia egiten diegu, etxetik atera behar badute, osasun zentrora eta banketxera,...lagundu egiten diegu». Goazen Ordizia ekimenean ere parte hartzen dute; «mugikortasun arazoak dituzten partaideekin joaten gara, adi-

«Lagunkiro elkarteak lanean jarraitu ahal izateko erabiliko dugu enkanteko dirua, hauspoa emango digu!» Isidro Benitez Lagunkiro elkarteko lehendakaria

«Egin dudan onena da! Beharra dutenei laguntzea niretzako ere onura da, aktibo mantentzen naizelako» Maite Alonso Lagunkiroko boluntarioa


Erreportajea 11 Lagunkiro boluntario elkartea

2021eko irailaren 24a • # 435

dut, astean ordu batzuk, zer egin horretara bideratzea, eta ahal dudan bitartean, hortan segiko dut», kontatu du harrotasunez. Maiteren taldekide den Kandi Barandiaran ere kontatu nahi izan du bere esperientzia: «Erretiroa hartu nuenean hasi nintzen boluntariotzan, eta harrezkero, Garaguneko erabiltzaileei, bakarrik dauden adinekoei, behar bereziak dituzten hainbat pertsonei, eta egoera zaurgarrian dauden hainbat herritarrei laguntzen nabil, eta eman, asko ematen dugu, baina jaso ere bai!». Gazta enkanteko diruaren inguruan esan dute, «poz handiarekin» jaso dutela, horri esker, «orain artekoari jarraipena eman, eta laguntzeko proiektu berriak martxan jarri ahalko» dituztelako. Momentuz, «ideia asko» dituztela aurreratu dute. Horietako bat da «antzerki taldea sortzea, laguntza ematen dugun erakundeetako erabiltzaleen entretenimendurako».

Boluntarioen beharra

Ordiziako Lagunkiro Elkarteko hainbat boluntario, joan den astean. Boluntariotza azokan ere izango dira gaur, Ordizian.

bidez ibiltzeko zailtasunak dituztenei laguntzen, gurpildun aulkian doazenei bultz egiten,...». Ordizian egiten diren elikagai bilketetan eta banaketetan ere kolaboratzen dute. Eskuhartze hauek guztiak, erakunde desberdinekin elkarlanean antolatzen dituzte. «Ordiziako Udaleko gizarte zerbitzuekin eta osasun zentroaren harremanetan gaude, baita San Jose egoitzako eta Garaguneko arduradunekin ere, horrela, zein behar duten ezagutu eta horren arabera koordinatzen gara». Hitz gutxitan, gizarteari zerbitzu handia egiten diote, batik bat, behar gehien duten haiei laguntzen, eta esan daiteke, zaintzaren arloan, gizarte honetan dagoen hutsune bat betetzen ari direla. Ahots kritikoenen iritziz, administrazio desberdinek bete beharreko hutsunea betetzen dute, nahiz eta boluntarioek «oso gustura» lagundu. «Ardura sozialagatik jarduten dugu; laguntza behar duten herritar asko daude

eta hutsune hori betetzen saiatzen gara, herritik eta herriarentzat egiten dugu egiten duguna», nabarmendu du Benitezek.

Esperientzia desberdinak Lagunkiroko hainbat boluntariok elkarte honekin kolaboratzea nolakoa den kontatu nahi izan dute. Maite Alonso Ordiziako San Jose egoitzan izan zuen izeba, eta hura zaintzera joaten zen astean bitan. Asteroko bisitei esker, egoitzako beste egoiliar batzuk ezagutu zituen, baita Lagunkirokoek egoitza horretan egiten duten lana ere. «Asteroastero bisitan joaten nintzenez, harreman berezia sortu zen beste egoiliarrekin ere», esan du Alonsok. Horregatik, izeba hil zitzaionean erabaki zuen Lagunkiro elkartera batzea. «Egin dudan onena da! Beharra dutenei laguntzea niretzako ere onura da, aktibo mantentzen naizelako. Egunero sofan eserita telebistari begira egotea baino nahiago

Une honetan, 22 pertsona daude taldean, eta martxa onean ari badira ere, «gehiago izango bagina, pertsona gehiagorengana helduko ginateke», adierazi dute elkartekideek. Horregatik, eta gaur Ordizian Boluntariotza azoka egiten ari direla aprobetxatuz, Lagunkiro elkartearen ateak ireki dituzte egiten duten lanari ikusgarritasuna emateko. «Beste herritar batzuei laguntza emateko prest dagoen jendea beti da ongi etorria!», esan du Benitezek, laguntzeko gogoa duten herritar guztiei gonbita luzatuz. Funtzionamenduaren inguruan azaldu du, norberak erabakitzen duela norainoko konpromisoa hartu nahi duen: «Lagunkirora lehenengoz gerturatzen diren pertsonei, elkarrizketa egiten zaie aurrena, gurekin kolaboratzen hasi aurretik zertan lagundu nahi duen jakiteko, eta norainoko konpromisoa har dezaken ezagutzeko». Konpromiso hori, «astean ordu batekoa ere izan daiteke, norberak erabakitzen du noraino, zenbat denbora eta zertan lagun dezakeen, eta horren guztiaren arabera, eta dagoen eskaera kontutan hartuta antolatzen gara». Zalantzak argitzeko, informazio gehiago jasotzeko eta boluntarioen zerrendara batzeko, Zuhaizti gizarte zentroan galdetu daiteke edo deitu 622 732 956 telefono zenbakira.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 435 • 2021eko irailaren 24a

Erretratua

GOXO-GOXO SUAREN ONDOAN

Terese Garmendia Erauskin Altzagarate

E

gunotako eguraldiarekin, eta umetako argazki hau ikusita, inoiz baino presenteago daukat garai bateko gure etxeko sukaldeko suaren berotasuna eta goxotasuna. Negu zein uda, urteko egun guztietan, goizeko 7etatik gauera arte piztuta egoten zen ekonomika. Etxean beti zegoen norbait, eta egurra erre ahala gehiago sartzeko eta piztuta mantentzeko. Funtzio bat baino gehiago betetzen zituen suak: besteak beste, janaria prestatzea, berotzea eta lehortzea.

Ume garaian, hankak labean berotzen ager Su gainean, be i naiz argazkia rriz, txerriarent n. zat patatak eg daiteke. Terese osteko eltzea Garmendiak ut ikus zia

Ondo gogoan daukat beti egoten zela eltzeren bat suaren gainean. Argazkian dagoen eltze zaharrean txerriarentzat patatak egosten izaten genituen. Guretzako, berriz, beti otordu bera izaten genuen: fideo zopa; babarrunak, garbantzuak edo dilistak; eta haragi gixatua. Bazkaltzeko eta afaltzeko orduak zorrotz betetzen genituen gainera, eta ez zegoen hutsegitirik. Denok elkartzen ginen otorduetan. Ekonomikari esker, etxeko tokirik beroena zen sukaldea, gainerako gele-

tan ez baitzegoen berogailurik. Hori bai, labean berotutako adreilua edo ur beroz betetako sagardo botila (ez lehertzeko iltzea barruan zuela) izaten zen oheko berogailua. Eta jakina, lehortzeko ere oso baliagarria zen. Ordiziara eskolara joateko Altzagaratetik Altzagara oinez joaten ginen autobusa hartzera; euria ari zuenean katiuskak jantzita. Etxera bustita (eta zikinduta) iristen baginen ere, hantxe izaten genuen beti, lehortuko eta berotuko gintuen sua.


Gaztejira 13 Tirokatuak musika taldea • Ane Insausti Barandiaran

2021eko irailaren 24a • # 435

ANE INSAUSTI BARANDIARAN Hegitik begira

@ane_insausti

Mikroipuina

Dagoeneko hasi dira abesti berriak idazten Testua: Ane Garmendia

G

Argazkia: Tirokatuak

oierriko panorama musikalak hazten jarraitzen du. Oraingo honetan duela hilabete gutxi sortu zen Tirokatuak taldearen txanda da, Unax Nabarrok (Lazkao, 2004), Udai Ramirezek (Ataun, 2005) eta Aratz Lasak (Ataun, 2005) osatutakoa. Hirukotearen lehen musika taldea da hau, baina «esperientzia berri bat bizitzeko» irrikan daudela adierazi dute. «Txikitatik entzun eta argitu gaituen musikak motibatu gintuen taldearekin hastera» azaldu dute taldekideek, baina pausu hori emateko azken bultzada Ordiziako Bake Faltsua taldearen kontzertu baten ostean izan zen: «Tolosako Inauterietan ikusi genituen oholtza gainean, eta une horretan erabaki genuen guk ere antzeko zerbait egin nahi genuela». Dena den, euren etxeetatik ere jaso zuten bultzada hiru gazteek, haien gurasoak ere gaztaroan talde ezberdinetan aritutakoak baitira. Oi! musika jotzen dute batez ere, urteetan zehar gehien etzun duten estiloa baita hori, baina punka, rock and rola edota hardcorea ere nahasten dituzte jotzen dituzten abestien artean. Gaur gaurkoz eurek idatzitako abesti bakarra jotzen dute zuzenekoetan, eta gainontzekoak bertsioak dira. Hala ere, dagoeneko hasi dira abesti berriak idazten.

Erreferenteei dagokienez, Euskal Herriko kaskamotz edo punk mugimenduan ibili diren taldeengandik jaso dituzte zertzeladak: «Talde mitikoei dagokienez Hell Beer Boys edota Apunta aipatu ditzakegu, eta berriagoen artean Bake Faltsua, Streetwise edota Nafarroa 1512 esango genituzke».

Zuzenekoak eskaintzeko prest Aurtengo uztailaren 17an igo ziren lehen aldiz Tirokatuak taldeko partaideak oholtza gainera, Ordiziako Gaztetxean. Harrezkeroztik Ataungo San Gregorioko festetan, Beasaingo Gaztetxearen urteurrenean eta Legazpiko Gaztetxean egindako Euskal Herriko Topaketa Sozialisten aurkezpenean jo dute: «Kontzertuetan jendea eserita egotera ohitzen ari garen garai hauetan, oraindik ere arrotza egiten zaigu kontzertuak ezagutzen genituen bezala ez bizitzea». Datozen egunetara begira, oraindik ez dute kontzertuetarako datarik aurreikusten, baina jakin ahala euren sare sozialetan jakinaraziko dutela adierazi dute.

@_tirokatuak_

A

utoa aparkatu eta motorra itzali zuen. Gogotik ari zuen euria, eta euri-tantak etengabe ari ziren kristala kolpatzen, hura puskatu nahiko balute bezala. Halaxe sentitzen zuen barrua berak ere, lehertzear, eztanda egitear. Tantak entzuten geratu zen pare bat minutuz, sentimenduak arakatzen zituen bitartean. Eguneroko bikaina zuen, lanean postu txukuna, bikote eta haur zoriontsuak, nahi baino gutxiago ikusi arren, beti hor zeuden lagunak… Errutinak itota bizi zela sentitzen zuen, ordea; epe muga zorrotzen artean ibiltzeak antsietatea sortzen zion, ez zeukan bere buruarentzat denborarik, eta besteen beharrak bereen aurretik jartzera ohituta zegoen. Sentitzen zuenari aurre egin ordez, beste aldera begiratu eta lehentasunak betetzen ematen zituen orduak. Ez zuen oroitzen noiz egin zuen barre ozenki, irribarre antzeztuak albo batera utzita. Ez zuen oroitzen noiz sentitu zen azkenekoz harro bere buruaz, aske eta pozik. Hutsik sentitzen zen. «Zein azkar erakutsi diguten barrukoa estaltzen, eta zein gutxi gure barrenak nola dauden identifikatzen eta ulertzen», pentsatu zuen. Autoa berriz martxan jarri eta esku-frenoa kendu zuen; ez zekien nora zihoan, baina ez zen denbora batez behintzat itzuliko. Berri Txarraken Soilik agur kantua jarri, eta gidatzen hasi zen, atzera begiratu gabe.


14 Garapena Ibilgailu elektrikoen kargagailuen erabilera

# 435 • 2021eko irailaren 24a

Garapena

ERABILERA GORANTZA Iazko martxoan Goierriko Berrikuntza Gunearen aparkalekuan jarritako kargagailu elektrikoen erabilera nabarmen hazi da aurtengo lehen seihilekoan. Auto eta motor elektrikoak karga daitezke, aldi berean lau gehienez. Joera hori areagotzea da helburua.

Testua: Iñaki Gurrutxaga

O

rain bi urte, 2019. urtean zehar, egin zen Goierri Berrikuntza Gunean ibilgailu elektrikoen kargagailuak instalatzeko azterketa. Eta urtebetera, iazko martxoan, lau auto edo motor elektriko aldi berean kargatzeko gailuak jarri ziren Goiekiren eraikinaren atarian. Egun horietan etorri zen COVID-19 koronabirusak eragindako osasun krisia, eta Espainiako Gobernuak agindutako konfinamendu orokorra. Oso-oso bakanak izan ziren garai horretan egindako kargak, baina denbora pasatu ahala, eta karga puntu horien sustapena egin eta gero, uda hasieratik urte bukaerara bitarte 41 izan ziren egindako kargak. Urte amaierakoak izan ziren karga bolumen gehien izan zuten egunak, eta goranzko joera hori handitu egingo zela espero zen. Eta hala gertatu da. 2021eko lehen seihilekoan, urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, 201 karga egin dira. «Esperotakoa bete da. Karga elektrikoen gorakada handia izan da. Auto elektriko gehiago dagoela eta kargagailuen gunea ezaguna egiten ari dela da gure ondorioa», nabarmendu dute Goiekiko iturriek. Batez beste 4 ordu egon da auto

bakoitza kargagailura konektatuta, eta batez beste 20 kWh-ko kargak egin dituzte. Ekain erdialdean egin ziren kargarik gehienak.

Ereduan badago zer hobetua

«Kargagailu elektrikoak jartzeaz gain, autoak eta garraioak partekatzeari ere lehentasuna eman beharko litzaioke» «Datozen hilabeteetan ibilgailuen zirkulaziorako murrizketak arautu beharko dituzte hainbat udalerrik EAEn» Alazne Arruti Goiener kooperatiba

Goiener kooperatibako Alazne Arrutiren esanetan, ezin da gorakada horren ondorio argirik atera datu horiei erreparatuta. «Erabiltzaile kopuruak gora egin duelako izan daiteke, edo hasierako erabiltzaile horiek kargak kokapen honetan gehiagotan gauzatu dituztelako. 2021ean ikus daiteke gorakada nabarienak apirilaren eta ekainaren bueltan eman direla. Hortaz, oporraldi sasoiarekin loturaren bat egon daiteke». Mugikortasun jasangarriaren alorrean «ohiturak aldatzea zaila» dela dio Arrutik, baina auto elektrikoen erabilera sustatzeko «oso garrantzitsutzat» du karga sare «sendo eta eskuragarriak» bermatzea. «Gisa honetako proiektuak oso garrantzitsuak dira ho-


Garapena 15 Ibilgailu elektrikoen kargagailuen erabilera

2021eko irailaren 24a • # 435

Bi auto Goierriko Berrikuntza Gunean jarritako kargagailu elektrikoetan kargatzen. Lau auto edo motor karga daitezke aldi berean. Goieki

rretarako». Goierrin kontzientzia hori handitzen ari ote den galdetuta, Goienerreko kideak dio «mugikortasun ereduaren inguruan asko» dugula hobetzeko. «Nahiz eta aldaketak emateko zutabeetako bat gure garraiobideen elektrifikazioa izan daitekeen, autoak eta garraioa partekatzeari ere lehentasuna eman beharko litzaioke, energiarik garbiena xahutzen ez dena baita». Hori dela eta, karga puntuez gain, «interesgarria litzateke auto partekatu baten ekimena ere aztertzea». Inguru hurbilari erreparatuz, ibilkari.com webgunea kontsultatzeko deia egin du.

Karga puntuaren ikusgarritasuna

201 Karga lehen seihilekoan. Goierri Berrikuntza Gunean dauden ibilgailuentzako kargagailu elektrikoetan urtarrilaren 1etik ekainaren 30era egon den karga kopurua. Batez beste 4 ordu egon da auto bakoitza kargagailura konektatuta, eta batez beste 20kWh-ko kargak egin dituzte. Iazko martxotik urte bukaerara 41 karga egin ziren.

Goierrikoa karga gunea jartzeko «leku bikaina» dela irizten dio, eta horretarako «garrantzitsua da oso» gune horiei ikusgarritasuna ematea. «Bertaratu behar dutenek aldez aurretik identifikatu dezaten aukera hori hor dutela, eta horren arabera, bertara jotzeko orduan haien ohiturak aldatzeko erabakia har dezaten». Oraingoz, ordea, gutxiengoa da auto elektrikoa erostearen alde egiten duten erabiltzaileak. Arrutik nabarmendu du «datu fidagarririk ez» dutela, eta Moves III planari egin dio erreferentzia. «Plan hori laster izango da martxan, eta horrek eragin handia izango du erabiltzaileen artean». Legediari dagokionez ere «aldaketa bizkortzen» ari dela dio. «EAEn oraingoz ez dago ibilgailuen zirkulaziorako murrizketarik, baina datozen hilabeteetan izango dira hainbat udalerri alderdi hori arautu beharko dutenak, eta Zero etiketaren abantaila izango du auto elektrikoak». Aldaketa hori, batez ere, hiribuetan kasuan ari da ematen. Bien bitartean, Goierriko Energia Mahaiak lanean jarraitzen du, eta lau erronka nagusi jarri dizkio bere buruari aurtengo –ikus ondoko taula–. Horietako bat izango da energia eta mugikortasun jasangarriaren onurak ezagutzeko Goierriko herrietan udazkenean zehar jarriko den erakusketa ibiltaria.

LAU EKINTZA 2021EAN Goierriko Energia Plana (2018-2025) 2017an garatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzei esker. Urtero hainbat ekintza gauzatu dira, eta aurten plan hori errebisatzeko garaia dela erabaki du Energia Mahaiak. Bi dira arrazoi nagusiak: udalen eta gizartearen egoera orokorraren aldaketa eta COVID-19 pandemiak eragin duen krisi sozioekonomikoa. Horretarako, ondoko lau ekintzak landuko ditu mahaiak 2021ean.

1

Energia eta mugikortasuna; klima aldaketari aurre egiteko elementu gakoak. BEG isurpenak murrizteko herritarrak egunerokotasunean energiaren eta mugikortasunaren alorrean har ditzaketen ohiturak ezagutarazi eta sustatzea da ekintza honen helburua. Horretarako, 8-9 panelez osatutako erakusketa ibiltaria jarriko da herriz herri udazkenean zehar. Laia ingurumen zerbitzuetako teknikari batek argituko ditu zalantzak.

2

Goierriko Energia Planaren eguneraketa. 2018-2025 Goierriko Energia Planaren ebaluazioa egin eta plangintza eguneratzea da asmoa. Hiru fasetan egingo da: Estrategiaren ebaluazioa, Energia Planaren moldaketa eta Azken Txostena. Aurreko bi faseetan ateratako ondorioak azken txostenean sartzeaz Birzitek Engineering arduratuko da.

3 4

Pobrezia energetikoaren inguruko azterketa Goierrin. Azterketa egiteko bi kontsumo tipo aztertuko dituzte. Proiektu hori Goiener elkarteak eta H-Eneak taldeak gauzatuko dute. Goierriko udalerrietan monitorizazioa lortzeko plataforma digital baten ezarpena aztertu. Goierriko udalek energia-hornidurak kontrolatzeko eta kudeatzeko tresna bat izateko beharra ikusten dute, baita horren monitorizazioa ere. Azterketa hori Aizkorpe enpresak egingo du.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 435 • 2021eko irailaren 24a

Literatura

Kultur proposamenak Joxe Begiristain Euskara teknikaria

‘Kafe tristearen balada’

K

afe tristerik ba al da? Kasu honetan, kafetegi tristerik ba al da? Edo baladarik izan al daiteke kafetegi triste batean? Liburuen izenburuei erreparatzen al diezue irakurketa aukeratzerakoan? Nola aukeratzen dituzue irakurri behar (nahi) dituzuen literatur liburuak? Ez nator erantzun eske, noski. Eszenatoki honetan bakarrizketa izaten baitugu. Baina aitzakia behar nuen elkarrizketa bihurtzera inor animatuko balitz, irakurle taldeetan egiten dugun bezala, esaterako. Pulpitu honetatik esandakoei erantzun nahi izanez gero, aurkituko nauzue, eta ni, pozik!! Eta oraingoan ere bustiko naiz ba!!: Kafe tristearen balada du izena Carson McCullers idazle estatubatuarrak 1951n idatzi, eta orain Asun Garikanori esker euskaraz irakurri dudan liburuak, Pasazaite argitaletxeak argitaratua. Zazpi ipuinez osatua dago, 140 bat orrialdeko irakurketa miresgarria eskainiz. Kafe edo kafetegi kontuak lehenengo eta azkeneko ipuinetan aurkituko dituzue bakarrik, beraz, kafeak hozkia eragiterainoko deserosotasuna nozitzen duenak ere ezin du utzi liburu hau irakurri gabe. Zertaz ari den galdetzen didanarentzat erantzuna badut: nork bere buruaz egiten dituen hausnarketez, pertsonen arteko harremanaz, bakardadeaz, desiraz, maitasunaz. Bizitzaz, alegia. ‘Originala, ezta?’, ari zarete pentsatzen, beharbada. Ba, honaino iritsita, horretarako, zuek liburu hau irakurri beharrik ez duzuela uste baduzue, Egilea: Carson McCullers egin kasu, mesedez: ausartu zaitezte Itzulpena: Asun Garikano Miss Ameliaren kafetegira sartzera eta Argitaletxea: Pasazaite esango didazue. Kafea, nire kontura.

Kontzertuak Legazpiko Gaztetxera bueltan Hainbat hilabetetako etenaren ondoren, zuzeneko musika emanaldiak itzuliko dira Legazpiko Gaztetxera. Eta ez nolanahi gainera, hiru taldek joko baitute bihar, 18:00etan hasita: Billy Club, John Dealer & The Coconuts eta The Clayton ariko dira zuzenean. Neurri bereziak hartuko dituzte, eta kontzertua mahaietan eserita eta musukoarekin jarraitu beharko da.

Bulego eta Izaro, San Migelen ordezko kultur egitarauan San Migel jaien ordez, kultur egitarau zabala antolatu dute Lazkaon datozen egunetarako. Asteazkenean, hilak 29, Bulego taldeak joko du Skate Parkean. Urriaren 1ean, Izaro kantariaren txanda izango da, baina sarrerak agortu dira dagoeneko.

‘Maixabel’ filmaren estreinaldia Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta gero, asteburuan iritsiko da Maixabel filma Goierriko hainbat zinema aretoetara. Lazkaoko Arerian (24tik 27ra), Zumarragako Zelai Ariztin (24tik 27ra), Beasaingo Usurben (24tik 27ra) eta Legorretako Herri Antzokian (24 eta 26) izango da ikusgai egunotan.


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2021eko irailaren 24a • # 435

Osasuna Nahia, Ainhoa, Amaia eta Montse • Kresala logofoniatria gabinetea (Beasain)

Jazotako gaitz neurologikoak, hizketan eta komunikazioan

J

aiotzetikoak ez diren gaixotasunei deitzen diegu jazotako gaitzak, bizitzako edozein momentutan garatu (osasunari lotuak) eta gertatutakoak (istripu edota beste gertaerak). Edozein adinetan gerta daitezke, baina guk helduarokoetan eta hortik aurrerakoetan jarriko dugu arreta: besteak beste, gertatutako istripu garun baskularrak (iktusa), garun traumak (auto istripu baten ondorio), entzefalopatia ebolutiboak (garuneko funtzionamenduaren gaixotzea), tumoreak, zergati ezezaguna duten garuneko gaitzak edo COVID-19ak dituen bigarren mailako sintomak (anomia). Aipaturiko gaitz horiek, pertsona bakoitzarengan, ondorio batzuk dakartza,

pertsonaren egunerokotasunean eragin handiagoa zein txikiagoa izan dezaketenak. Baldin eta garuneko zein eremu kaltetzen den (lobulu frontala, parietal lobulua, lobulu tenporala eta lobulu okzipitala) sintomatologia bat eta beste izango da. Garrantzitsua da argi izatea, garunak gaitasun kognitibo batzuk dituela eta horiek ongi lana egitea ez dela nahiko. Funtzio exekutiboak funtzionamendu egoki bat izatea ezinbestekoa izango da, honako kasuan, hizketa eta komunikazio egoki bat lor dezagun. Funtzio exekutiboak malgutasun kognitiboa, antolaketa, erabakia hartzea, helburuen jartzea dira, besteak beste. Beraz, lehenengo eta behin bezeroari

balorazio oso bat egin behar izaten zaio. Pazientearen aurrekariak (neurologikoak edo beste) zehaztasunez ezagutu, lehen harremana egin eta bere sintomatologien azterketa eginez. Sintomatologiaren txostena behin sortuta, pertsonaren beharrak zein diren sailkatzea oso garrantzitsua da eta horretarako gaixo dagoenak eta ingurukoak kontutan izan behar dira. Familiakoek, egoera ongi ulertzea, barneratzea eta prozesuan bertan duten garrantzia ulertzea ezinbestekoa da tratamenduaren arrakasta baterako. Helburuak nahiz eta txikiak izan, hauek denon artean lantzea ardatz izaten da. Tratamenduaren helburu-lanketa ohikoenak honakoak izaten dira: Atentzioa eta memoria hobetu edo mantendu; arnasketa dinamika egokia lortu; aurpegiko giharretan arazoak badaude, mugikortasun egoki baterako ariketak planifikatu; aho eta laringeko organoetako arazoen aurrean, mihia, ezpainak, ahosabaia…; mugikortasun eta funtzionamendu egoki baterako ariketak planifikatu; sekuentzia motorean koordinazioa: koartikulazioa, hizketaren ulertzea hobetu (ekolalia baten aurrean esaterako); ahotseko zailtasunen aurrean, horiek landu; hizketaren ulerkortasuna landu. Hitzen ahazteak, esaldien egituratzeak lantzen dira besteen artean; hizketazko zailtasun handiak edo hizketarik egon ezean, komunikazio baliabideak eman. Beraz, pertsonaren gutxieneko autonomia eta inguruarekiko konexioa izango dira honen guztiaren helburu nagusia.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 435 • 2021eko irailaren 24a

Komikia

Aliritzian Eresti Oiarbide Hizkuntza aholkularia

Eskaera eta eskaintza

E

txerako erosketak Ordiziako Eroskin egiten ditugu gurean sarritan. Tarteka, oso interesgarriak izaten diren aldizkari batzuk eskaintzen dizkigute. Saltzen dituzten produktuen inguruko azterketak egiten dituzte: kalitatearekin lotutako konparaketak, elikagaien osagaiei buruzko hausnarketak, errezeta osasungarriak… Bazkide izateagatik dohainik dagokigun oparia dela kontuan izanda, pentsa liteke gustura jasotzen ditugula. Bada, ez. Hilero, elkarrizketa berbera izaten dut kutxan dagoen langilearekin. Izan ere, aldizkari horiek beti gaztelaniaz eman izan dizkidate. Nik euskarazko alerik baduten galdetzen diet, eta, orduan, langilea zalapartaka hasten da. Agirian dauzkanei begiratzen die, azpian gordeta dauzkanei ere bai, aldame-

neko kutxako lankideari galdetzen dio ea berak euskarazkorik baduen, hura ere zalapartaka hasten da… Total, azkenean, kasurik onenean, bi aldizkarietako bakarrarekin joaten naiz etxera, bestearen euskarazko alerik topatu ez dutelako. Atetik irtendakoan, behin eta berriro galdetzen diot neure buruari ea Ordiziako Eroskin erosten duen bazkide bakarra ote naizen aldizkariak euskaraz eskatzen dituena. Ze, pentsatzen jarrita, eskaera hori jende askok egingo balu, azkenerako eurei ere komeniko litzaieke ale batzuk eskura izatea, ezta? Baina, ondoren, beste burutapen bat Behin eta berriro izaten dut; denda galdetzen diot neure horretako bezeroen buruari ea Eroskin artean euskaraz ulertzen ez dutenen erosten duen bazkide ehunekoa kontuan bakarra ote naizen izanda, ba al du zenaldizkariak euskaraz tzurik kutxa guztieeskatzen dituena tan aldizkari horiek besterik adierazi ezean gaztelaniaz banatzeak? Eta ohartzen naizenean irailean euskaraz banatutako ale kopuruaren arabera erabakiko dutela urrian zenbat inprimatuko dituzten euskaraz, tristura sartzen zait.


Publizitatea 19 2021eko irailaren 24a • # 435



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.