Goiberri 433. zenbakia.

Page 1

zk. 433 2021eko irailaren 10a www.goiberri.eus

Iritzia Uxue Fernandez Lasa. Motxilak

03

Erreportajea

10-11

Zeraingo Ostatuaren ‘Amonaren Saskia’ proiektua bidea egiten

04

Gure Lurra

14-15

‘Landa emakumeak eta bizikidetza’ lehiaketa antolatu du Landaolak

Elena Niño Rico _Baserritarra

«GURASO ERDALDUNAK NITUEN, BAINA KALEAN IKASI NUEN EUSKARAZ»



Iritzia 03 Uxue Fernandez Lasa • Irakaslea eta kirolaria

2021EKO IRAILAREN 10A

# 433 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Motxilak

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

I

ritsi da udaren amaiera eta udazkenaren ditugunak soilik bizkarreratzen al ditugu? etorrera iragartzen digun urte sasoia. Askok Motxila soinean eramatea eguneroko zeregina ikasturtea hasi dugu, beste askok atseden da. Ariketa deserosoa, atsegina, erraza edo nekeegunak atzean utzi eta lan urtea eta, nabar- za izan daiteke, une eta aldartearen arabera. men gutxiago izanik ere, opor usainean dabil- Bertan daramatzagu ilusio, pena, poz, kezka, eta tzanak izango dira, oraindik abarrak, gure argi-itzalak, ageere. Bidaia edo etapa baten buriago, ezkutatuago, txukunago kaera edo hasiera ere izan liteala nahasiago, aldika astun, alke iraila, asmo edota helburu dika arin. Karakolek etxea beberriena behintzat bai, askozala denok daramagu bizkarentzat. Berrekiteko garaia derrean josia geurea. la dirudi, ostera hastekoa, Aurtengo iraila ere, aurreerrutinara itzultzekoa, gehiekoen antzera, gehienontzat nontzat. puntu eta jarrai izango dela Neurri, kolore, edukiera eta esatera ausartuko naiz, gogo ezaugarri oso ezberdinetako biziz puntu eta aparte egiten Uxue Fernandez Lasa motxilak beste zenbaitetan saiatuta ere, iazkotik zein auIrakaslea eta kirolaria baino nabarmenago eta gerrrekoetatik ez dela hain ezbertuago izan ditugu azken boladina izango. Itxuraldatzen dan. Oporraldian hondartzan, saiatu arren, kamaleoiak bezamendian zein nonahiko parala azal berritzeko ahalegin beMotxila bizkarrean tean murgildu arren, ostrukajeetan bizkarrean erabili ditugu askok, gustuko, eta, ustez, rena egin eta ikusi nahi ez izaneramatea beharrezko, trastez bete eta da ere, zaharrak berri izango eguneroko bizkarrean hartuta. Ikasturtedira. Hilabete eta egunak igazeregina da. aren hasieran eskolarako liburoko dira, baina gure ajeek gure Ariketa deserosoa, baitan jarraituko dute, bizitzan ru, koaderno, fitxa eta kartapazio berriz kargatutako bizzehar bildutako esperientzia, atsegina, erraza kar-zorroa prestatzen ariko oroitzapen eta ikasgaiek bizkaedo nekeza izan dira haur eta gazteak, honezrrean itsatsita. Aukeran, noizedaiteke kero. Helduago batzuk laneraan behin, aurrez aurre begirako trasteak bertan ibiltzen ditu, aireztatu eta astindu bat tugu. Gure inguruan geroz eta maizago ikusten eman, karga astunegiak gain hartu baino lehen. diren banatzaile txirrindulariak ere motxila bizMotxila soinean, segi munduetan barrena, karrean dabiltza. Baina, horretara mugatzen al pausoz pauso ahal bezainbat gozatuz. dira motxilak? Benetan, nahi dugunean eta nahi Ibilbide on!


04 Hitz-aspertuan Elena Niño Rico • Baserritarra

# 433 • 2021eko irailaren 10a

Elkarrizketa

Elena Niño Baserritarra

«EZAGUTZEN EZ DUGUNA MESPRETXATZEKO JOERA DUGU»


Hitz-aspertuan 05 Elena Niño Rico • Baserritarra

2021eko irailaren 10a • # 433

Elena Niño Rico (Antzuola, 1954) etorkinen alaba da, eta Antzuolako kaleetan ikasi zuen euskara. Urretxuko baserritar batekin ezkondu zen eta baserriko lanak egiten ere ikasi zuen. Semea aktorea du, eta haren managerra dela esan daiteke. Alabaren eskutik, berriz, musika mundua ezagutu du. Azoketara joateari utzi zion eta jostea, postreak egitea eta irakurtzea dira bere zaletasunak.

Beti Urretxuko Irigon baserrian ezagutu zaitugu. Jaiotzez al zara baserritarra? Ez, kaletarra naiz. Gurasoak Burgostik etorri ziren, lanera. Aita Bilbora etorri zen lehenengo. Han ez zuen behar bezalako lanik aurkitu, eta Bergarara etorri zen. Compañia Nacional de Oxigeno delakoan hasi zen lanean. Ezkondu eta ama ekarri zuen. Bergaran ez zuten etxebizitzarik aurkitu, eta Antzuolan Garitanotarrak etxe bat eraikitzen ari zirela entzun zuten. Han jaio nintzen ni, Plaza del General Mola delakoan.

Nola gogoratzen dituzu ikasle garaiak? 14 urte bete arte bakarrik ikasi ahal izan nuen, etxean ez baitzegoen ikasketak Bergaran jarraitzeko dirurik. Ikasten jarraitu nahi nuen, baina ez zegoen aukerarik. Nahiko ondo marrazten nuela gogoratzen dut. CEAC ikastaroen berri izan nuen eta gutun bat bidali nuen. Eskolan nengoela, tipo bat azaldu zen, nigatik galdezka. A ze lotsa pasa nuen... Askotan pentsatu dut: eta aurrera egin izan banu?

Ikasten jarraitu beharrean, lanean hasi zinen. Non? Aitaren fabrika amerikar batzuek erosi zuten, eta Sevillara eraman zuten. Aitak sabeleko gaitz bat zuen eta Sevillako beroak kalte egingo ziola uste zuen. Anaia-arrebok ere ez genuen Sevillara joan nahi, lagunak hemen baikenituen. Hala, taberna bat ireki genuen nik 14 urte nituenean. Antzuola zuen izena. Lokala han dago oraindik eta makina bat jendek hartu du guk utzi genuenetik. Testuak: Asier Zaldua Argazkiak: Gorka Gomez

Urte askotan lan egin al zenuten tabernan? Ezkondu nintzenean, tabernarekin jarraitu zuten. Ama eta aita bakarrik gel-

ditu zirenean itxi zuten. 23 urterekin ezkondu nintzen.

Urretxuko Irigon baserriko seme batekin ezkondu zinen. Senarrak Antzuolan lehengusu txikiak zituen eta egun batean lehengusinarekin tabernara joan zen. Lehengusina laguna nuen, aurkeztu egin gintuen... eta kito. Lau urte eman genituen nobio bezala eta ondoren ezkondu egin ginen.

Ezkondu zinenean, Irigon baserrira etorri zinen. Kaleumea zinen. Ondo moldatu al zinen? Ordura arte behiak zelaietan ikusi nituen beti. Ez nekien ezer baserriari buruz. Etorri nintzenean, «hementxe nago, hemen bizi behar naiz eta hemen lan egin behar dut», pentsatu nuen. Hala, baserriko lanak normaltasun guztiarekin hartu nituen.

Nolako baserria zen Irigon? Esnetarako zazpi behi zeudela uste dut. Hala, etxez etxe esnea banatzen hasi nintzen. Baratzera laguntzera bakarrik joaten nintzen. 2001ean utzi nion azokara joateari. Eroski ireki zutenean, jendea porruak Eroskin merkeago zeudela esaten hasi zen. Salneurria galdetu eta apur bat merkeago emateko esaten zigutenak ere bazeuden. Hori ezin da horrela izan. Baserritarraren lana behar bezala ordaindu behar da.

Azokara joaten hasi zinenerako euskaraz hitz egiten al zenuen? Antzuolako euskara nekien. Bizkaikoaren kutsua du. Baserrikoei grazia egiten zien, hemengoa garbiagoa eta politagoa iruditzen baitzitzaien. Akademia batera joan nintzen, baina alaba jaio zenean utzi beharra izan nuen. Semearen andereñoari –Aloña Murua– laguntza eskatu nion eta berarekin jarraitu nuen.

Nola ikasi zenuen euskaraz?


06 Hitz-aspertuan Elena Niño Rico • Baserritarra

# 433 • 2021eko irailaren 10a

Eskola gazteleraz zen, baina doktrina euskaraz egiten genuen. Nire gurasoak erdaldunak ziren, baina kalean euskaraz ikasi ahal izan nuen. Izan ere, garai hartan oso kanpotar gutxi zegoen Antzuolan. Gu lehenengoak edo bigarrenak izan ginen. Antzuolakoek oso gaizki egin zuten: etorri ziren guztiei euskara irakatsi beharrean, etorkinak gazteleraz ikasteko baliatu zituzten. Gurasoak beraien etxeko erdaldun bakarrak ziren, baina ez zuten euskaraz ikasi. Beste askorekin gauza bera gertatu da. Ez bazaituzte euskaraz ikastera behartzen...

«Nire gurasoak erdaldunak ziren, baina kalean euskaraz hitz egiten ikasi ahal izan nuen» «Down sindromea dutenen normalizazioa nire bizitzako lan nagusietako bat izan da»

Bi seme-alaba dituzu: Gorka eta Sara. Gorkak Down sindromea du. Gorka 24 urterekin izan nuen. Antzuolan Down sindromea zuten bi pertsona zeuden, baina halako bat etortzen zaizunean ez duzu mundu hori ezagutzen. Ez duzu halakorik espero. Baina Gorka jaio zenean, «lepoan hartu eta segi aurrera» esan genuen.

Normalizazioaren aldeko lan itzela egin duzu. Nire bizitzako lan nagusietako bat izan da. Pertsona batzuk oso lotsagabeak dira. Batzuk, Gorkak hitz egiten zuelako edo barre egiten zuelako harritu egiten ziren. Zu bezalako pertsona bat da! Kromosoma bat gehiagorekin jaio da, apur bat motelago ikasiko du... eta kito. Baina ezagutzen ez duguna mespretxatzeko joera dugu. Gorka jaio zenean ez nekien ezer Down sindromeari buruz. Erizainek gauero ariketa batzuk egitea komeni zitzaiola esan zidaten, nik egiten nuen guztia irakasten nion eta ez nuen bakean uzten, bizkortu zedin. Urte eta erdirekin ikasi zuen oinez. Bere burua astindu nahi nuen, bere irudimena sustatu... eta ipuinak kontatzen nizkion. Ni hasten nintzen, gero berak jarraitzen zuen, ondoren Sara elkartu zitzaigun... Denok asko ikasi dugu Gorkarekin.

Ikastetxearen babesa sentitu al zenuten? Bai. Gorka asko maite zuten. Gorka zegoen tokian ez zegoen sekula iskanbilarik. Atzegikoek ere bere autoestimua sustatzen lagundu digute, eta, hala, beti zoriontsua izan da. Berak badaki Down dela, baina horrek ez dio ezer txarrik suposatzen. Zenbat gauza egin dituen!

Eta zuek, bere eskutik, gauza asko egin dituzue. Nork esan behar zizun aktore baten ama izan behar zinela! Ze aktore ona den gainera! Oso harro gaude beraz.

Alabak ere harro egoteko arrazoiak eman dizkizue. Gorkari asko irakatsi dio. Lehenengo seme-alaba bigarrenaren maisua izaten dela diote, baina kasu honetan alderantziz izan da. Biak oso biziak eta alaiak izan dira eta Sarak Gorkari tira egin dio.

na oso ondo prestatu duela esan digute. Biok oso gogor lan egin dugu. Zenbat errieta egin diodan... Beti oso argi izan dut Gorkak gainontzekoen exijentzia maila izan behar duela. Entseguetara, errodajeetara... dena ondo ikasita joan behar da. Eta alabarekin, zer esango dizut. Asko gozatu dugu seme-alabekin.

Umetan bere anaia Down zela konturatzen al zen?

Feministatzat al duzu zure burua?

Ez. Behin eskolatik negar batean etorri zen, lagun batek Gorka subnormala zela esan ziolako. Gorkak Down sindromea duela esan genion eta kito. Bere anaia ez du saltzeko, ezta gutxiago ere. Oso harreman estua izan dute beti. Ezin dut hitzez azaldu.

Emakumeon eskubideak defendatzeko orduan lehenengoa naiz, baina ez nago gizonen aurka. Eskubide berdintasunaren alde nago. Ez naiz pankartekin ateratzen, baina emakumeen eskubideen defendatzailea naiz. Asko borrokatzea tokatu zait.

Down sindromea dutenen egoera asko hobetu al da?

Azokara joateari utzi zenion, semealabak helduak dira... Garai batean baino lasaiago biziko zara, ala?

Bai. Alde batetik, gutxiago daude, emakume gehienek proba egiten baitute. Bestetik, egoera asko aldatu da. Jendeak beraien mundua hobeto ezagutzen du eta Down sindromea duen haur bat izatea ez da horren dramatikoa. Duela 40 urte ez zegoen batere informaziorik eta dena gurasoen esku zegoen. Egun elkarte eta talde asko daude. Atzegin jarraitzen dut, baina dagoeneko ez naiz guraso berriekin egiten diren bileretara joaten. Lan asko egin dut.

Seme-alabekin egin duzun lanaren eskutik, esperientzia asko bizi izan dituzu. Gorkak Jose Coronado aktorearekin pelikula bat egin zuen eta Gijongo zine jaialdian egon ginen, adibidez. El hoyo pelikula ospetsuan ere parte hartu zuen, Zinkunegi anaiekin egin zuen lana ere oso polita izan zen... Beti bere la-

Bai. Dagoeneko ez dut ordutegirik.

«Jendeak beraien mundua hobeto ezagutzen du eta Down sindromea duen haur bat izatea ez da horren dramatikoa» «Beti oso argi izan dut Gorkak gainontzekoen exijentzia maila izan behar duela»


Hitz-aspertuan 07 Elena Niño Rico • Baserritarra

2021eko irailaren 10a • # 433

Zein da?

Aktorearen eta musikariaren ama

E

lena Niño oso ezaguna da Urretxun, baina Urretxutik kanpo Gorka Zufiaurreren eta Sara Zufiaurreren ama da. Gorka aktorea da eta antzezlan, pelikula eta telesail ezagunetan parte hartu du. Sara, berriz, Euskadiko Orkestrako kidea da. Hala, beraiek dira komunikabideetan agertu ohi direnak. Ama itzalean egoten da. Sara asko poztu da aldizkari honek ama elkarrizketa behar duela jakitean. Eta amari buruz hitz egiteko prest azaldu da. «Oso pertsona gardena da. Zuzena. Gauzak aurpegira esaten ditu. Egia beti aurretik jartzen du. Ez daki zer den politikoki zuzena izatea. Bestalde, beti laguntzeko prest dago. Bere lagunen oso laguna da. Detailezalea. Denon urtebetetze egunak gogoratzen ditu». Ama bezala, asko lagundu diela dio. «Ez digu sekula mugarik jarri. Bere lema Nahi baduzu, lortu dezakezu da. Horri esker, Gorkak irakurtzen, antzerkia egiten... ikasi zuen. Gorkarekin sekulako lana egin du, bai arlo sozialean bai pertsonalean. Ama oso pertsona ausarta eta alaia da, eta horrek asko lagundu digu. Besteek esaten dutenari ez die kasurik egiten eta ez du lotsarik». Horrekin lotuta, Sarak Elena Niñoren musika zaletasuna gogoratu du. «Inauterietan, Goiargi abesbatzaren entseguetara mozorrotuta joaten zen. Goiargi abesbatzako entseguen eta emanaldien oso oroitzapen ona dut. Gu ere eramaten gintuen eta abesbatzako beste emakume batzuen semealabekin jolasten genuen. Jon eta Itziar Goenagarekin, adibidez. Bestalde, bere gaztaroan, Arantxa Lizarralde lagun minarekin (gure aitaren lehengusina) musika taldea sortu zuen. Arantxa y Elena, la rubia y la morena esaten zieten. Musika eskolara ere joan zen. Ez du sekula ikasteko beldurrik izan eta ez dio mugarik jarri bere buruari. Musika zaletasuna amarengandik datorkidala uste dut».

Mendira joan nahi badut mendira joaten naiz, etxean gelditu nahi badut etxean gelditzen naiz... Nire zaletasun nagusia irakurtzea da. Polizia-nobelak gustatzen zaizkit. Eta Diana Gabaldonen Forastera oso-osorik irakurri dut. Bederatzi liburu dira eta horiekin Outlander telesaila egin dute. Telebista ez dut ikusten. Ez dago gustatzen zaidan ezer. Jostea eta kakorratz lanak egitea ere asko gustatzen zait. Eta postreak egitea.

Bilobaren panpinentzako egin dituzun soinekoak oso ezagunak egin dira. Aspaldi ikasi nuen josten, Antzuolan. Seme-alabentzat arropak egiten nituen haurrak zirenean, baina urte asko neramatzan josi gabe. Laiak Nancy bat eska-

tu zigun eta arropa guk geuk egitea proposatu zidan. Euskadiko Orkestran arropa erosteko dirua ematen diete eta Sarak (alabak) Leire Santillan urretxuarrarengana jo zuen. Leirek berarentzat egindako arropa probatu behar zuen batean, alabak berarekin joateko esan zidan. Leireri oihal zatiak eskatu nizkion eta oihal zoragarri horiekin bilobaren panpinentzako jantziak egin nituen. Niri ezer esan gabe, Sarak Leireri erakutsi zizkion nik egindako arropak. Eta niri ezer esan gabe, panpinak erakusleiho batean jarri zituzten. Oso detaile polita izan zen.

Diseinuak zureak al dira? Bai. Ez dut moda oso gertutik jarraitzen, baina Leirek ematen dizkidan oihal za-

tiak inspiratzaileak dira. Leirek nire arropek Balenziagaren kutsua dutela esan zidan. Jendeari gustatu egin zaizkio eta horrek poztu egin nau. Asko gozatzen dut lan horretan, eta biloba eta bere lagunak oso gustura daude, beraiei ere panpinentzako jantziak egin baitizkiet.

Nola ikusten duzu etorkizuna? Ba al duzu ametsen bat betetzeke? Orain arte bezala jarraituko dudala pentsatzen dut: gustuko zerbait ikusten badut, hartu eta egin. Beti pozik eta bizitzari eskerrak emanez, dugun bizitzagatik, seme-alabengatik, bilobengatik... Dugun bizimodua eskertzekoa da. Gaur behintzat ondo gaude. Biharkoa nolakoa izango den, ez dakigu.


08 Herri jakintza Sendabelarrak

# 433 • 2021eko irailaren 10a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Bultzik: Euskara lantzera Zaldibiako barnetegira joaten zirenei deitzen zitzaien. Behin, kalean gizon bat kotxea abiarazi ezinik gelditu, eta «bultz in, bultz in!» eskatu zien ikasleei. Ulertu ezinik, eurak bihurtu ziren ‘bultziak’.

«Lotsa, ez daukanak daukanari ematen dion gauza bakarra»

1971-9-9. Mikel Lasa futbolaria jaio zen, Legorretan. 1999-9-9. Saioa Martinez de Olkoz futbolaria jaio zen, Ordizian. 1943-9-12. Patxi Ezkiaga idazle eta olerkaria jaio zen, Legorretan.

Ez edukitzeak ez du esan nahi izaten edo ematen ez denik. Lotsarena da ustezko kontraesan horren adibide-salbuespena.

Sendabelarrak

Iodo belarra Garatxoak eta gogortasunak kentzeko erabili ohi da, zurtoinak isurtzen duen izerdi edo latex horia erabiliz.

» Izen herrikoia Iodo-belarra.

» Izen zientifikoa Chelidonium majus L. (Papaveraceae).

» Ezaugarriak Enara belarra edo zaran belarra bezala ere ezagunada. Celidonia izena grekeratik datorkio (chelidon, enara), izan ere, enarak etortzen direnean jaiotzen baita landarea, eta enarak joatean ihartu eta zimeldu egiten da. Udaberriaren hasieran loratzen da. Belar bizikorra da, adartsua, 40-100 zentimetro arteko luzera har dezakeena. Errizoma mamitsua du, zurtoin asko sortzen dituena. Zurtoin borobildua, hosto berdeak, zatituak, eta lore hori biziak ditu. Fruitua 3-5 zentimetroko kapsula luzea da, eta haziaren azalean oso garrantzitsuak diren substantzia koloredun eta oliotsuak ditu. Substantzia horiek intsektuak, eta batez ere, inurriak erakartzen dituzte. Izerdi edo latex horia isurtzen du zati bat puskatuz gero. Kaustikoa eta zapore garratzekoa da. Leku heze, ospel,

horma edo paretetan hazten da. Lorontzietan ere landatzen da. Baserri inguruetan erraz aurki daiteke.

» Atal erabilgarriak Zurtoina ebakitzean ateratzen den latex horia erabiltzen da.

» Propietateak eta erabilpenak Landare toxikoa denez, kanpo erabilerara mugatu behar da. Garatxoak edo gogortasunak kentzeko erabiltzen da. Landare zati bat moztu, eta isurtzen duen izerdi hori eman behar da garatxo edo gogortasun horretan. Egunean zehar behin eta berriz errepikatu behar da, eta konstantea izan garatxoa desagertu arte. Zauriak eta herpesa tratatzeko ere erabiltzen da. Zenbait lekutan, kolpeak sendatzeko, iodo belarra jartzen da mindu-

tako lekuan, eta zapi batekin lotuta utzi. Beste batzuetan, hagineko mina kentzeko, landarea ondo estutzen da, eta ateratzen den zukuarekin hagina igurzten da. Hemorroideei aurre egiteko hostoak, zuzenean jarrita, erabiltzen dira. Halaber, iodo belarrarekin eta bostorriarekin egindako infusioaren ura erabiltzen da hemorroideak tratatzeko.

» Kontraindikazioak Garatxoaren gainean soilik aplikatu, inguruko azala erre ez dadin. Landare narkotikoa denez –opiazeoak ditu–, ez da barne tratamendurik egin behar. Iturria: Legorretako Udalak kaleratutako ‘Ez zela kajoi batean gordetzekoa’ liburua.


Bertsoa • Kate motzean 09 Garazi Arozena Azarola • Jon Murua ‘Kezman’

2021eko irailaren 10a • # 433

Gaiak hala dio

Kate motzean Jon Murua ‘Kezman’ • Musikari gabiriarra

«Andreak esaten dit film guztiak ikusi ditudala» Garazi Arozena Azarola

Gaia: Errutinara buelta Neurria: Zortziko handia Doinua: Nafarroako mendi gainetan Uda honetan mendi artean lakuetan igerian, kostalderantz jo dutenak ere surfa praktikatu nahian, herriko txokoetaz gozatzen kale kantoien usaian, aurtengoan ere pasatu zaigu, udara ziztu bizian. Erronka eta helburu berriz hasi behar ikasturtea, langileak lantegietara batzuentzat ezustea, nahiz eta sarri kostatzen zaigun errutinara itzultzea, animo asko guztioi eta goazen indarrez hastea!

HURRENGOA » Bertsolaria: Mikel Iturriotz Etxaniz Gaia: Mundu paraleloak

Testua eta irudia: Asier Zaldua

Jon Murua Kezman-ek goi mailako ziklo bat ikasi zuen Goierri Eskolan eta CAF enpresan egiten du lan. Musika zalea da eta tronpeta jotzen ikasi zuen. Beasaingo bandan, Ozzen Brass Band taldean, Urolatarrak txarangan, Batuband batukada taldean eta Isuo Sasiiarekin jo zuen eta egun Txost! taldean jotzen du.

ikusten. Baina nahiago ditut pelikulak.

Liburu bat? Ez naiz irakurzalea, baina Obabakoak behartuta irakurri nuen eta ondoren bigarrengoz irakurri nuen.

Musika talde bat edo musikari bat? Txost!. Musika berezia egiten du, ezberdina. Abeslarien artean, Imanol.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Abesti bat?

Kirola, zinema, lagunartea, parranda...

Momentu bakoitzean, berea.

Zergatik ‘Kezman’?

Kolore bat?

Kezman Montenegroko futbolari bat zen. Futboleko bideo-jokoak gustuko izan ditut beti eta -ic bukaeradun abizena ez zuen bere selekzioko jokalari bakarretakoa zenez, deigarria egin zitzaidan. Beraz hitz egiten hasi nintzenean ez zuen inork ezagutzen, baina ondoren talde garrantzitsuetan jokatu zuen.

Turkesa bideko berdea.

Pelikula edo telesail bat?

Amets bat.

Andreak guztiak ikusi ditudala esaten dit. Big Fish dut gogokoena. Telesailei dagokienez, Vivir sin permiso ari naiz

Egia.

Oporretarako toki bat? Bidaiarik onena Costa Ricara egin genuenekoa da.

Zer gosaltzen duzu? Arroz ura eta oloa nahastuta. Etxetik kanpo, denetik pixka bat. Jaikitzen naizenetik denetik jan dezaket.

Goierriko txoko bat. Gabiriako Murgil mendia.


10 Erreportajea Zeraingo Ostatuko ‘Amonaren Saskia’ proiektua

# 433 • 2021eko irailaren 10a

Aiert Izagirre sukaldaria eta Imanol Etxeberria komertziala, Zeraingo Ostatuko terrazan, Amonaren Saskia eskuetan dutela.

Erreportajea

JATETXEAN BEZALA Testua eta argazkia: Tere Madinabeitia

‘Amonaren Saskia’ proiektuarekin jatetxeko giroa etxeraino eramaten dute Zeraingo Ostatuko Aiert Izagirre sukaldariak eta Imanol Etxeberriak. Esperientza gastronomiko hutsa izatetik harago doan ekimenak pandemia garaiko murrizketetan du jatorria.

G

izakion eguneroko bizitzara hainbat eta hainbat aldaketa ekarri dituen pandemiak hankaz gora jarri zuen ostalaritza hasiera hartan, murrizketa zorrotzak tarteko. Negozio askok imaginazioa erabili behar izan zuten egoera hartatik bizirik ateratzeko, haien lokaletan eskaintzen zutena etxera eramateko zerbitzuak sortuz, besteak beste. Zeraingo Ostatuak ere ekin zion lan egiteko modu berri hari, baina inguruko jatetxeetatik bereizteko, proposamen berritzailea jarri zuen martxan: Amonaren Saskia. «Amonak prestatzen duena bezain janari goxoa, eta goi mailako sukaldari batek egina da», baina norberak etxeko sukaldean azken ukituak emateko prestatuta.

Aiert Izagirre Ostatuko sukaldaria eta lehen haren bezero eta orain bazkide duen Imanol Etxeberria daude Amonaren Saskia proiektuaren atzean. Pandemiaren murrizketa zorrotzetan du jatorria zerbitzuak, jatetxea itxita zuten garaian. Hilabete batzuetara, bezeroen aldetik izan duen harrera onak bultzatuta, aurrera jarraitzen du.

Proposamen berritzailea Imanol Etxeberriak inguruko enpresa batean egiten zuen lan pandemia hasi aurretik, eta eguneroko menua bazkaltzera joaten zen lankideekin Zeraingo Ostatura . Hura itxi zutenean, jatorduak lantegira eramateko eskatu zieten Ostatukoei. Ostalaritza ireki zenean eten egin zuten zerbitzua, baina udazkenean


Erreportaje 11 Zeraingo Ostatuko ‘Amonaren Saskia’ proiektua

2021eko irailaren 10a • # 433

«Prozesu luze guztiak guk eginda, jarraibideak ematen ditugu, oso modu errazean edozeinek platera etxean bukatzeko» Aiert Izagirre Sukaldaria

«Sukaldean, ukimena, usaimena, ikusmena eta dastamena ziurtatuta daude. Gure saskiarekin, baita entzumena ere» Imanol Etxeberria Komertziala

ibiltzen ez direnek ere, erraz egiteko moduan». Adibide bat aipatu du: piper beteak. «Piperrak jartzen ditugu alde batetik, hutsean ontziratuta poltsatxo batean; beste batean, aurrez prestatu dugun piperrak betetzekoa ontziratzen dugu; eta hirugarren batean, saltsa jartzen dugu, prestatuta hori ere». Poltsak ireki eta bezeroak egin behar duena da «piperrak bete, saltsan irakin eta jan!». Eta hori guztia, «ia ezer zikindu gabe, azkar-azkar, eta gainera, etxean egin dela ematen du». Txahal masailak «hamar mintututan» egiteko moduan eskaintzen dituztela ere gogoratu du. Aurtengo otsail-martxoa artean jarri dute martxan Amonaren Saskia Izagirrek eta Etxeberriak, lehenak sukaldari lanak eginda, bigarrenak komertzialarenak. «Harrera ona izan du, jendeak ikusmin handia zuen, eta behin probatuta, asko gustatu zaio». Izan ere, oso erraza da horrela kozinatzea.

Menua, Internet bidez ezarri zuten bigarren itxialdian berriz hasi ziren. Orduan etxeetara janaria eramateko zerbitzua ia jatetxe guztietan eskaintzen hasi ziren, eta «zerbait bereziagoa» egin behar zutela ikusi zuten Ostatuan. Etxeberriak jarri zuen ideia: «Etxean gustatzen zait sukaldean aritzea, baina erosketak egin behar dira, gero ontziak garbitu behar dira, arraina jan nahi duzunean ez dakizu zenbaiteraino erosi behar duzun… Azkenean zalantza pila bat izaten duzu, erosketa asko egiten dituzu eta ez zaizu ateratzen nahi duzun bezala, edo jan duzun plater hura bezala...». Janaria prestatzeak dituen prozesu «ez hain atsegin horiek» saihestu zitezkeela otu zitzaion Etxeberriari. Bezeroari etxean otordua prestatzeko aukera eskaintzea zen gakoa, baina errezeta baten pauso guztiak egin gabe, «azken ukituak emanda bakarrik».

Hiru pausotan, erraz-erraz Bezeroa plateren prestaketaren partaide sentiaraztea da Amonaren Saskia ren helburua. «Errazena, etxean platerak bukatuta jasotzea izango litzateke», Izagirre sukaldariak dioenez, «baina gure kasuan, prozesu luze guztiak guk egiten ditugu. Jarraibideak ematen dizkiegu bezeroei, oso modu errazean edozeinek, baita umeek edo sukaldean

Saskia etxean jasotzeko eskaria egin behar da aurrez. «Webgune bat sortu dugu, oso intuitiboa da eta oso erraza da funtzionamendua», dio Etxeberriak. www.amonarensaskia.com webgunean hainbat plater erdi prestatu, mokadu, postre eta ardo daude bezeroen eskura. Aukera egin, eta telefonoz Ostatura deituta (943 80 17 97)edo Whatsapp bidez (695 723 946) egin behar da eskaria. Enkargua jaso eta lanean jartzen dira berehala Zeraingo Ostatuko sukaldean. Dena prest dagoenean, paperezko poltsan edo janarientzako kaxa batean sartu, eta bezeroaren etxera eramaten dute. Plater bakoitzari dagozkion paketetxoekin batera, azken ukituak emateko jarraibideak azaltzen dituen esku orria ere sartzen dute kutxan, eta horrekin batera, «esperientzia sentsoriala osoa izan dadin», baita musika entzuteko baliagarria den QR kode bat ere, Etxeberriak aukeratutako abesti sortarekin. «Sukaldean, ukimena, usaimena, ikusmena eta dastamena ziurtatuta daude, eta Amonaren Saskiko musikarekin, baita entzumena ere». Eskaintza honekin ez dago sukaldean ez aritzeko aitzakirik, eta familia giroan edo lagunekin batera kalitate handiko platerez gozatzeko aukera paregabea da, prestaketan parte hartuz lehenik, eta dastatuz ondoren.

Aste tarterako, edo okasio berezietarako

E

gunerokoan jateko, dilistak, babarrunak, arroza, pasta, barazki menestra, oilasko izterrak, haragi bolak... ditu aukeran Amonaren Saskiak. Baina okasio bereziagoetan jateko plater landuagoak eta sofistikatuagoak ere eskaintzen ditu, besteak beste, txahal masailak saltsan, bakailaoz beteriko piperrak, onddo arroz krematsua edo txipiroiez beteriko rabioliak tinta beltzez lagunduta. Postreen atala ere badu, eta horretan txokolatezko coulant-a da erregea. Guztiak, etxean azken ukituak emanda erraz-erraz prestatzeko moduan jarriak. Amonaren Saskia-k eskaintzen dituen plater guztiak luxuzko zigilua dute gainera, Aiert Izagirre sukaldariak Zeraingo Ostatuko sukaldean jarritakoa. Amonaren Saskiko produktuek kalitatearen berme paregabea dute, beraz. Aiert Izagirre segurarrak bi hamarkadatik gora daramatza lanean sukaldaritzaren munduan. Donostiako CEBANC eskolan ikasi zuenetik 2019an Zeraingo Ostatura iritsi arte, hainbat jatetxetan osatu du lanbidea. Berasategi jatetxean hasi zen 1997an, eta hurrengo urtean Mujika jatetxean hasi zen lanean chef moduan. Sei urte luze egin zituen Liernian, Donostiako Brancara joan aurretik; hiru urte egin zituen han Pablo Loureiroren ondoan. 2007an Mujikara itzuli zen, eta bertan jardun du 2019an Zeraingo Ostatuaren kargu hartu arte.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 433 • 2021eko irailaren 10a

Erretratua

ESA URTEGIKO ESTROPADAK

Karmelo Ezeiza Beasain

Nafarroako lehen eta azken estropadak jokatu ziren 1978ko irailaren 9an, Esako urtegian. Bertan izan ginen ekitaldia sonorizatzen. Esako urtegia. Karmelo Ezeiza

U

rte askoan jaialdiak, musikaldiak, bertsolariak eta hainbat eginkizun ugari sonorizatzen ibili ginen Josean anaia eta biok. 1978an Donostiako Estropadetako Federakuntzako Arduradunak deitu gintuen Nafarroako lehen estropadak antolatu zituztela eta ea ekintza hori sonorizatzea posible genuen galdetuz. Guk ilusio handiz hartu genuen eskaintza, eta baiezkoa eman genuen. Esako urtegira joan ginen, haurdun zegoen emaztearekin batera. Arratsaldeko eginkizuna prestatzeko goiz joan ginen, lekua berezia baitzen; bertako belardian argi indarrik ez zegoenez, auto-generadore bidezko tresnak bizkarrean inguratu izan behar genituen. Nafar jendez gainezka zegoen, batzuk bezperatik joanak, eta denak laguntzeko prest zeuden ilusio ikaraga-

rriz Nafarroako Lehen Estropada Saria ikusteko. Kontxako estropadatik kanpo gelditu zirenek parte hartu zuten eta han zeuden bataz beste garai hartako traineru garrantzitsuenetakoak zirenak: San Sebastian (Donostiarra), Zumaia, Laredo, Sotera, Algorta, Arraun Lagunak, Irundarrak eta Zierbana.

Soterako jarraitzaileen istiluak Lehenengo txandan San Sebastianek egin zuen denborarik onena. Bat-batean, bigarren txanda hastear zela, Soterako arraunlarien jarraitzaileak istilu batean hasi ziren; balizak eta kaleak ondo ez zeudela esanez... Aurkezleak ezin zuela ezer konpondu esan eta hasteko ordena eman zuen. Bigarren txandako denborak ematen hasi zen aurkezlea eta Soterak denborarik okerrena zuenez, geroz eta zarata

eta garrasi handiagoak entzuten ziren. Halako borroka zetorrela ikusirik, ez dakit nola, baina aurkezlea desagertu egin zen eta gure aurrean zeuden Soterako animatzaileak azalpenak eskatzen hasi zitzaizkigun. Momentu horretan bakarrik geratu ginen emaztea eta biok, gure tresna guztiekin. Soterako jarraitzaileak mehatxu eginez hasi ziren tresnak urtegira botako zituztela, eta horiekin batera baita gu ere. Halako batean, han inguruan zeuden nafar batzuk gu laguntzera azaldu ziren, erabat lur jota, horrelako panorama ikusita. Soterako animatzaileak ere lasaitu ziren eta bakean utzi gintuzten. Estropadak ez zuen izan bukaerarik, beraz, ez irabazlerik, ez saririk eta ezta gure lanaren ordainketarik ere... Behintzat nafarren laguntza zoragarria izan genuen.


Gaztejira 13 Karmele Diez Aranburu • Ane Irazoki Alvarez

2021eko irailaren 10a • # 433

«Sortzen dudan orok nire zati bat darama»

KARMELE DIEZ ARANBURU • ‘Lachula’ markaren sortzailea

Testua: Ane Garmendia

ANE IRAZOKI ALVAREZ Hipatiari begira

Argazkia: Karmele Diez Aranburu

Alokairua

E

K

armele Diez Aranburuk (Beasain, 1995) belarritako eta poltsak sortu eta saltzen ditu Lachula izenpean. Eskuz egindako pieza hauek produktu hutsalak izatetik harago eraman nahi izan ditu, pieza bakoitzarekin istorio bat kontatuz.

Nondik datorkizu eskulanekiko zaletasun hau? Betidanik gustatu izan zaizkit eskulanak, sormenarekin zerikusia duten zaletasunak. Ikusmira handiko pertsona naiz, aitarengandik datorkidala esango nuke, eta horrelaxe hasi genuen ideia hau. Buztinarekin eta erretxinarekin esperimentatzen hasi ginen, eta azkenean buruan nituen piezak egitea lortu nuen, belarritakoak batik bat. Hasieran oparitu egiten nituen arren, nire ingurukoek bultzatuta Instagram kontua irekitzera ausartu nintzen azkenean.

‘Lachula’ proiektua duzu eskuartean. Zer da bertan saltzen duzuna? Eskuz egindako poltsak eta belarritakoak saltzen ditut. Belarritakoak nire gustu eta ideien arabera sortzen ditudan arren, poltsak enkarguz egitea gustatuko litzaidake; hau da, erosleak eta nik hitz egindako eta adostutako ideia bateratu bat, bien arteko zerbait.

Eta zergatik izen hori? Uste dut marka bati izena jartzerakoan bi gauza garrantzitsu daudela; alde batetik memorizatzeko erraza izatea, eta beste aldetik indarra edukitzea. Nire lagun batek horrela deitzen ninduen aspalditik, eta oso identifikatuta sentitzen nintzen honekin. Azken aldian ahotik kendu ezin dudan hitz bat ere bada, jendeari modu maitagarrian deitzeko erabiltzen dudana. Honen inguruan hausnartzen hasi nintzenean, izen paregabea iruditu zitzaidan proiekturako.

Zure Instagram kontuan, produktuak erakusteaz gain, argi ikusten da garrantzi handia ematen diezula argazki zein testuei. Proiektuarekin hasteko pausua eman

@aneirazoki

nuenean, hasierako momentutik argi izan nuen nire edukia zaindu nahi nuela, eta honen atzean dagoen lana nire argazkien bidez irudikatuko nuela. Irudiari garrantzia ematen diot, baina aldi berean aberasgarria iruditzen zait irudi hauei laguntzen dieten testuak sortu eta hauen bidez istorioak kontatzea. Azken finean, sortzen dudan produktu orok nire zati bat darama, eta interesgarria iruditu zitzaidan hau idatziz agertzea.

Zuk idazten dituzu? Testuak nire lagun oso berezi batek idazten ditu normalean. Barruan ditudan gauza asko berarekin partekatu ohi ditut, magia asko du eta oso ongi adierazten ditu sentimenduak. Ez da testuak idatzi dituen pertsona bakarra, izan ere nire ingurukoa den edonor ongi etorria izango da proiektu honetara. Zorionekoa da inguruan hain jende zoragarria izatea. @_____lachula_____

makumeen (eta gizonen) gorputzak ezin dira zati desberdinetan bereizi, horietako bakoitzak gorputzaren osotasuna eraikitzen duelako. Esate baterako, eufemismo bat da emakumeen sabela alokatzen dela esatea, sabela banaezina delako gorputzetik. Esamolde honek emakumeen gorputzeko zati batzuk produktibo bihurtzen ditu eta gizatasuna kendu. Gainera, haurdunaldiak ez du sabelean bakarrik eragina, gorputz osoan baizik, eta haurdunaldia bera eta erditzea ez da bederatzi hilabeteetako kontu soila. Horrez gain, haurraren behar biologikoak ere hartu behar dira kontuan, noski. Aipatu eufemismo horri esker, honen atzean dagoen esplotazioa, eta horrez gain, umeen salerosketa ezkutatzen dira. Emakumeok ez gara zatikatu eta zatiketa horretan atal produktiboetan banatu daitezkeen gorputzak. Gorputz osoa alokatzen da, emakumeak alokatzen dira. Eta honek betiko irabazleak ditu: patriarkatua eta kapitalismoa. Bestalde, ez da aukeraketa librerik existitzen, baina era kontziente batean hautatu daiteke; ez badugu kontzienteki erabakitzen sistema indartzen dugu. Guraso izatea ez da eskubide bat, nahi bat baizik, eta agian bada garaia benetan nahi bat den edo ez era kontziente batean hausnartzen hasteko.


14 Gure lurra ‘Landa emakumeak eta bizikidetza’ sormen lehiaketa

# 433 • 2021eko irailaren 10a

Gure lurra

SORMENA AKUILUTZAT ‘Landa emakumeak gara’ proiektuaren lehen oinarriak jartzeko helburuz, ‘Landako emakumeak eta bizikidetza’ sormen lehiaketa jarri du martxan Gipuzkoako landa garapen elkarteak biltzen dituen Landaola federazioak.

Testua: Iñaki Gurrutxaga

G

ipuzkoako landa garapen elkarteak biltzen dituen Landaola federazioa –bertako kidea da Goierriko Goimen– Landa emakumeak gara proiektua sustatzen ari da azken hilabeteotan. Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar ezagutza eta saretzea bultzatzea ditu helburu egitasmoak, «landa eremuan dauden espazio urrien eta horrek ekar ditzakeen bakardaderako joerekin Lanketa horren barruan oinarriak jarri eta lehen hausnarketak emateko Landako emakumeak eta bizikidetza gaitzat duen sormen lehiaketa antolatzea erabaki du Landaolak. «Honen bidez Gipuzkoako emakume ezberdinak landa eremuaren, bertako emakumeen eta bizikidetzaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi ditugu».

Irudian, ‘Landa emakumeak gara’ proiektuaren logoa. Gipuzkoako landa eremuko emakumeak elkar ezagutzea du helburu. Landaola

Emakume guztiei irekia Gai hori ardatz hartuta, sormen lehiaketa honetan parte hartu nahi duten Gipuzkoako emakumeek euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage...) eta euskarri grafiko horri loturiko hausnarketa txiki bat aurkeztu beharko dituzte. Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 15ean bukatuko da.

Landaolak nabarmendu duenez, «parte-hartzaile adina ikuspuntu» egon daitezke, eta horiek ezagutzea da helburua: «Landa eremuko bizikidetzak ertz asko dituenez, landa eremukoak diren emakumeez harago zabaltzen dugu parte hartzeko deialdia, bertan jatorria duten emakume asko ez baitira

orain han bizi eta ikuspegi hibrido interesgarria eskaini dezaketelako; edo bertan jatorria izan ez arren, asteburu eta jai egun guztiak inguru horietan pasatzen dituztenak ere badaudelako... Emakume horien guztien begiradarekin ehundu nahi dugu bizikidetzaren oihala».


Gure lurra 15 ‘Landa emakumeak eta bizikidetza’ sormen lehiaketa

2021eko irailaren 10a • # 433

Parte hartzen dutenen artean, euskarri grafiko eta hausnarketa-testu arrakastatsuenak aukeratuko dituzte epaimahai ofizialak eta publikoak, eta 4.000 eurotik gora banatuko ditu saritan Landaolak hiru mailatan banatuta. Jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko da, eta sarituak direnekin bideo labur bat ere grabatuko da. Sariak abenduan banatuko dira. Lehiaketari zuzendutako lehen fase honetatik lortzen den ezagutza eta informazio guztia –hala nola, euskarriak, gogoetak, ideiak eta ondorio desberdinak– Landa emakumeak gara proiektuaren hurrengo fasean erabiliko ditu Landaolak. «Fase horretan, emakume horien arteko topaketak, elkarrekiko hausnarketarako uneak edo eraikuntza kolektiboaren ikuspegitik lan egiteko partaidetza-saioak antolatzeko asmoa dugu, horretarako diseinatutako prozesu baten barruan».

Goimenek berak emanak ditu aurten pausu batzuk norabide horretan. Martxoan, Aizkorpeko emakume talde bat lankidetzan jarri zuen U teoriaren metodologia erabiliz, bailararen errealitatea eraldatzeko eta jorratzeko lehen urrats gisa. «Proiektu ezberdinen hausnarketak bildu ditugu, eta horiek lantzen jarraitu nahi genuke», zehaztu du Berasategik. Landa emakumeak gara proiektua abiatzeko zer behar sumatu duten galdetuta, argi du erantzuna. «Emakumeen arteko elkartasun eta gertutasun falta dago. Landa emakumeen identitatea eta izaera propioa garatzeko aukerak sustatu nahiko genituzke etorkizunari begira, eman beharko liratekeen oreka berriak sustatuz. Asko gizarte baliabide mugatuekin daude lotuta –garraioa, zaintza, etxearen ardura...–, baina herri txikietan nabarmenagoak izaten dira».

Landa emakumeen identitatea Goimen da proiektu honetan parte hartzen ari den Gipuzkoako sei landa garapen elkarteetako bat. Herrialde mailako landa eremuan berdintasun arloa garatu nahi izatetik sortutako egitasmo bat dela dio Ione Berasategi Goimeneko berdintasun arduradunak. «Landa eremuan jasotzen ditugun errealitateen artean, denborarekin hainbat arrakala nabarmendu ditugu hiriarekiko, eta besteen artean, bertan bizi diren emakumeena». Baina harago ere badoa Berasategiren hausnarketa, arrakala hori gertuago ere sumatu baitute Goimenen. «Landa eremuan bertan ere, herri txikietako eta baserrietako emakumeen arteko arrakala ere badago. Proiektu honen helburua barrutik hastea izango litzateke, elkar-ezagutza eta saretzea bultzatuz. Landa eremuan bertan badira bi mundu, herrigunekoa eta mendialdekoa, eta emakume horiek elkarrekin eragiteko dagoen espazio gabeziari aurre egin nahi diogu».

LEHIAKETAREN OINARRIAK ‘Landa emakumeak eta bizikidetza’ sormen lehiaketan parte hartu ahal izateko honako baldintzak bete behar dira.

» Nork har dezake parte? Gipuzkoan erroldatutako emakumeek parte har dezakete, bakarka, bikoteka edo taldean.

» Zer da egin beharrekoa? Euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage...) eta euskarri grafiko horri lotutako hausnarketa txiki bat aurkeztu beharko dituzte. Biak maila berean baloratuko ditu epaimahaiak. Testuak euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezke.

» Non eta nola aurkeztu? Izena emateko nahiz lanak bidaltzeko http://landaola.eus/lehiaketa/izenematea.ph p?idioma=eu esteka erabili beharra dago. Han azaltzen dira bete beharreko xehetasun tekniko guztiak.

» Epeak Lehiaketan parte hartzeko epea astelehenean (irailak 6) zabaldu zen, eta urriaren 15eko 12:00ak arte aurkez daitezke lanak.

» Mailak eta sariak

«Hirietan ez ezik, landa eremuan bertan ere, herriko eta baserrietako emakumeen arteko arrakala ere badago»

Hiru mailatan banatuta dago lehiaketa: 25 urtez azpikoak, 25 eta 55 urte artekoak, eta 55 urtetik gorakoak. Maila bakoitzeko lehen hiru lan onenek jasoko dute saria, eta hiru mailetan diru-sari bera izango da; lehen sariak 600 euro, bigarrenak 450 euro eta hirugarrenak 300 euro.

» Publikoaren saria

«Landa emakumeen identitatea eta izaera garatzeko aukerak sustatu nahi ditugu etorkizunari begira» Ione Berasategi Goimeneko Berdintasun arduraduna

Epaimahaiak ez ezik, publikoak ere jasotzen diren lanak bozkatzeko aukera izango du. Publikoaren bozka gehien jasotzen duen lanak saria izango du, eta boto emaileen artean zozketa bat egingo da.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 433 • 2021eko irailaren 10a

Kultur proposamenak

Amari eta herriari, hitzez eta kantuz Musika, bertsoak eta poesia uztartzen dituen Amerri ikuskizuna egingo dute asteburuan, Ordizian. Andoni Salamero olerkariak, Andoni Egaña bertsolariak eta Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikariek osatutako emanaldia da. Gaur arratsaldean izango da ikuskizuna, 19:00etan, Herri Antzokian.

Bertso Olariek antolatutako saioa Legazpin Bertsolaritzak ere izango du bere tartea asteburuan. Legazpiko Bertso Olariak taldeak saioa antolatu du gaur arratsalderako. Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Ane Beloki eta Aner Peritz ariko dira kantuan, 19:00etatik aurrera, Euskal Herria plazan.

Herriarteko Folklore Jaialdia bueltan da Lurra Dantza Taldeak antolatuta, Herriarteko Folklore Jaialdia egingo dute, larunbat honetan, Urretxun. Bi talde gonbidatuko dituzte, Grup de Danses Les Potises (Valentzia) eta Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea). 18:15ean kalejira egingo dute herrian barrena, eta segidan, 19:00etan, jaialdia Aldiri kiroldegian.

Zinema

Goierri ere, pantaila handian

G

aur zortzi hasiko da Donostiako 69. Zinemaldia, eta azken urteetan bezala, aurten ere, Goierrik izango du bere tokia jaialdian. Filmeen zuzendari, aktore, istorio nahiz eszenatokien bidez, eskualdeak presentzia izango du pantaila handian nahiz aurkezpenetan. Ekoizpen arloari dagokionean, Iban Toledo ordiziarrak Iñaki Alforja nafarrarekin batera zuzendutako Bolante baten historia dokumentala aurkeztuko du. Jose Migel Etxeberria Alvarez Naparra desagertu zeneko eta familiak haren gorpuaren bila emandako 40 urteri buruzko ikerlana egin dute, eta Zinemaldian estreinatuko da. Pantailan ikusi ahal izango diren aurpegi ezagunen artean, beste goierritar bat, Aitziber Garmendia aktore zaldibiarra izango da, izen bereko antzezlanean ez ezik, Mireia Gabilondok zuzendu duen Erlauntza filmean ere parte hartu baitu. Ezkontza agur batean nekazal etxe batera doan kuadrilla baten istorioa kontatzen du; bertan, haien arteko haserreak eta ezinikusiak aterako dira agerira. Arlo teknikoan ez ezik, istorioetan ere izango du lekua Goierrik Zinemaldian. Izan ere, Iciar Bollainek zuzendutako Maixabel filma ere bertan estreinatuko dute, Maixabel Lasa legorretarraren bizitzan eta ibilbidean oinarrituta. Goierriko eskenatokiak ere ikusi ahal izango dira pantaila handian. Igor Legarretaren Ilargi guztiak filmeko hainbat eszena, esaterako, Gaintzan filmatutakoak dira.


Publizitatea 17 2021eko irailaren 10a • # 433


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 433 • 2021eko irailaren 10a

Komikia

Aliritzian

Mikel Alvarez • Gidoilaria

Itzulera

B

a itzuli gara berriz. Etxera, lanera, errealitatera. Zer moduz zuek? Tira, nire antzera imajinatzen dut… Itzuli gara berriz, baita zutabe honetara ere. Oporretara joan aurretik, pentsatzen nuen hamaika ideia berri zein interesgarri izango nituela hona itzultzean, baina amaitu berri zaizkidan oporrak bakarrik etortzen zaizkit burura. Zeinen ongi egon garen… Eta zuek? Tira nire antzera pentsatzen dut. Gogorra da errealitatera itzultzea, ezta? Zinemaz hitz egin nahiko nizueke, ikusi dudan filmaren batez, edo besteaz… Baina Kruth-Wildenstein lakuan hartu nuen bainu zoragarri hura besterik ez zait etortzen burura. Musikaz ere hitz egin ahalko nizueke baina oporretan jandako hamaika tarte flambé- en usainak lapurtu dizkit kantu guztiak. Munduan zehar gertatu diren hainbat gertaera ere ekarri nitzake txoko honetara, baina Colmar edo Turckheimeko ipuinetako etxe arteko kaleetan jarraitzen dut noraezean. Teknologia berriek eta sare sozialek ere eman didate zer

pentsatu azken hilabeteetan, baina oraintxe, Vosgeetako baso itxietako lasaitasunaz gozatu besterik ez dut nahi… Zein gogorra den itzulera, berriz errealitateari heltzea. Gogoan dut nola umetan, udalekuetatik itzultzean, inpotentzia handi batek hartzen ninduen. Hori zen behar bezalako bizitza, ez eskolara joatea. Haiek bai benetako lagunak, ez larunbat goizean tinbrea jotzera joaten zitzaizkizunak… (barkatu baina oso pisuak zineten). Antzeko zerbait sentitzen dut orain, baina lasai, pasako zait, eta baita zuei ere. Konturatzerako, oporrak ahaztu eta hurrengoetan pentsatzen egongo zarete, ni bezala. «Aizu! Lanean ere badeKonturatzerako, la poza!», esango du baten oporrak ahaztu eta batek. Eta bai, ez zaio arrahurrengoetan zoirik falta, nahiz eta pentsatzen egongo oraintxe bertan, tarte flambée batekin ahoa itxi- zarete, ni bezala ko niokeen. Opor osteko depresioa deitzen diote honi, eta sendagaia, lan egitea omen. Tira, hala egingo dut, eta hitz ematen dizuet, datorrengoan, zinemaz, kantuez, edozein gertaera zoroz edo teknologia berri eta sare sozialez arituko naizela. Baina hori, hurrengo zutabean izango da. Orain utzi nazazue lasai nire depresioaz gozatzen. Animo zuei ere.


Publizitatea 19 2021eko irailaren 10a • # 433



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.