GoiBerri 431. zenbakia

Page 1

zk. 431 2021eko uztailaren 30a www.goiberri.eus

Iritzia German Urteaga Garmendia. ‘Love is not tourism’

03

Erreportajea

10-11

Aranzadik amaitu du San Adriango tunelaren udako induste kanpaina

04

Elkarrizketa

14-15

Ekaitz Goikoetxea: «Gustuz idazten dut, barruak eskatzen didalako»

Joseba Garmendia _Ekonomialaria

«ENPLEGU BAT LORTZEAK BIZITZA DUIN BAT IZATEA BERMATU BEHAR DU»



Iritzia 03 German Urteaga Garmendia • Psikologoa eta Trans aktibista

2021EKO UZTAILAREN 30A

# 431 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

‘Love is not tourism’

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

E

z nuen hontaz idaztea pentsatzen, baina netariko bizipenak daude, baita euren haurra tira, hala sentitu dut, beraz, aurrera. Az- oraindik ezagutu ez dutenena ere, pandemiak ken urte eta (ia) erdia bereziki gogorra bikotea herrialde ezberdinean harrapatu duelaizan da gizarte osoarentzat, modu bate- ko haurra jaio denean. an ez bada bestean denoi eragin digu egoera hoEz dut uste bizi izan ez duenak uler dezakeenek eta oraindik ikusteko dago osasun fisikoaren nik idazten ari naizena. Distantziako bikote-haegoera kontrolpean dagoenean pertsonon osa- rremanak gogorrak dira berez, horri pandemia sun mentalean zein ondorio eta honen ondorioak gehituz izango duen bizitzen ari garen gero, pentsa zenbat zailtzen gerra honek. diren gauzak. Askok ezin izan Pandemia honetan zehar, dute jarraitu. Zorionez beste ingurura begiratzean, maiz asko indartuta atera dira. zur eta lur geratu naiz eta penBikotea ondoko herrian bitsatu izan dut hemen ere prizi eta kexatu diren asko enbilegioak pil-pilean daudela. tzun ditut, pandemia jolas Ni ere banaiz pribilegiatua, asbat bailitzan hartu duten asko baino gehiago dudarik ga- German Urteaga Garmendia ko ere bai, denei ez die berdin Psikologoa eta Trans aktibista be, baina beste asko baino gueragi(te)n semaforoaren kotxiago ere bai. loreak. Brasilgo eta HerbeheGauza askoz hitz egin nezaretako bikote bat Eidhovenen ke pandemiari dagokionez, (Herbehereak) elkartu berri Oraindik ikusteko baina batean soilik zentratuko dela irakurri dut artikulu hau dago pertsonon naiz gaur. Pandemian zehar idazten hasi aurretik, izugaosasun mentalean Love is not tourism deitzen rrizko akrobaziak egin ostezein ondorio izango an. Zorionez egoera hobetzen den komunitate bat sortu da sare sozialetan, izenak dioen ari da, eta geroz eta bikote duen bizitzen ari bezala maitasuna ez dela tugehiago daude fisikoki elkagaren gerra honek rismoa aldarrikatzen duena. rrekin (eta ez bikoteak soilik, Bertan distantziako bikotenahiz eta artikulu honetan harreman batean dauden perhorretan zentratu naizen). tsonek euren esperientziak partekatzen dituzte, Espero dezagun ditxosozko pandemia hau elkarri aholkuak eman, elkar lagundu… Herrial- laster amaituko dela. Bitartean ez ahaztu bade desberdinetako araudien inguruko informa- tzuentzat kapritxoa dena besteontzat beharra zioa eskatzen dute askok eta fisikoki elkarrekin dela; eta bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. egotea lortu dutenek euren esperientziak parte- Nik hau soilik esango dut: Love is not tourism, katzen dituzte besteei itxaropena eskainiz. De- edo nahiago baduzue, Maitasuna ez da turismoa.


04 Hitz-aspertuan Joseba Garmendia • Ekonomialaria

Elkarrizketa

Joseba Garmendia Ekonomialaria

# 431 • 2021eko uztailaren 30a


Hitz-aspertuan 05 Joseba Garmendia • Ekonomialaria

2021eko uztailaren 30a • # 431

Testuak: Asier Zaldua

Argazkia: Gorka Gomez

Joseba Garmendiak (Urretxu, 1968) Ekonomia eta Antropologia ikasketak ditu eginak eta unibertsitateko irakaslea da. Konpromiso politikoa da bere bizitzako ardatzetako bat: Ikasle Abertzaleen sorreran parte hartu zuen, zinegotzia izan zen, Udalbiltzan lan egin zuen... Bi urte eta zortzi hilabete eman zituen kartzelan.

«AURREKO EGOERA POLITIKOAREN DIGESTIOA EGITEN ARI GARA ORAINDIK» Ekonomia ikasketak egin zenituen. Zergatik?

Asko aldatu al dira unibertsitatea eta gazteak?

Matematika ikasi behar nuen, baina kuadrillarekin Urbiara joan nintzen eta bertan Matematika ikasi zuen tipo bat ezagutu nuen. Oso jatorra zen, baina erotuta zegoen. Hala, aldatzea erabaki nuen. Zalantza izan nuen, Filosofia edo Ekonomia. Azkenean Ekonomia ikasi nuen gizartea eta munduan gertatzen diren gauzak ulertzeko oinarri ezinbestekoa delako.

Uste duguna baino gutxiago. Lehengo masifikazioa nabaritzen dut. Gela berri bat ireki ahal izateko 100 ikasle baino gehiago behar dira. Kontraesan handia dago. Boloniako prozesuan sartu gintuzten Europa iparraldeko metodo pedagogikoak ezartzeko (parte hartzaileagoa, ebaluazio jarraitua, lan gehiago eta azterketa gutxiago...), baina ez dituzte Europa iparraldeko ratioak gurera ekarri nahi. Han gelek 15-20 ikasle dituzte. Bolonia aplikatu nahi izan dute, baina inbertsiorik egin gabe. Aurrerakuntza batzuk egon dira –baliabide teknikoak, lan baldintzen hobekuntza txikia...–, baina behin-behinekotasun tasa handia da eta kontratu partzial asko daude, miseriazko soldatekin. Erronka asko daude. Hala ere, bere hutsune, akats eta inertzia guztiekin ere, unibertsitateak

Nondik nora aritu zara lanean? Ostalaritzan, hondartzako hamakak egiten, eskola partikularrak ematen, aholkularitza batean... Dagoeneko 20 urte baino gehiago daramatzat unibertsitatean eskolak ematen. Bilboko unibertsitate eskolan hasi nintzen eta ondoren Leioara joan nintzen. Elkanora itzuli nintzen eta egun Gasteizen lan egiten dut.

bere funtzioa betetzen du. Bestalde, gazteak umetuagoak daudela esaten dute, baina nik ez nuke hori esango. Duela 20 urtekoak eta egungoak antzekoak dira.

Ez al duzu uste garai bateko gazteak politizatuagoak zeudela? Ez zait hori iruditzen. Gizartearen bi herenetan egoera ekonomikoa hobea dago eta gazte horiek aukera gehiago dituzte. Hori dela eta, beste era batera ematen dute denbora. Gizartearen bi herenetan kontsumismo handiagoa dago. Beste herenak ez du kontsumismorako aukerarik. Baina politizazioari dagokionez, 1980ko hamarkada gatazkatsuan ere ez zegoen sekulako kontzientziazioa eta militante pila. Parte hartzea eta inplikazioa ez zen egungoa baino handiagoa. Askotan iragana mitifikatu egiten da. Egun ez dago kontzientzia sozial baxuagoa.


06 Hitz-aspertuan Joseba Garmendia • Ekonomialaria

# 431 • 2021eko uztailaren 30a

«Langileen parte hartzea sortzen den aberastasunean geroz eta txikiagoa da. Azken 30 urteetan gutxitu egin da»

«Ez gara krisitik aterako ez baditugu 1960ko eta 1970eko hamarkadetako oinarrizko kontsentsuak berreskuratzen»

Egoera ekonomikoari buruz zer diozu? Duela 13 urte krisi latza bizi izan genuen, orain pandemiak beste bat ekarri du. Nora goaz?

urteetan aberatsenei zergak jaitsi zaizkie etengabe. Egoera hain da bidegabea, non herrialde aberatsenek multinazionalei mundu osoan zergak igo behar zaizkiela erabaki duten.

Pandemiari lotuta dagoen krisi koiuntural bat sufritu dugu. Baina errebote efektua egon da: konfinamendu zorrotzaren garaian ezin zen ezer erosi dena itxita zegoelako, baina gero errebotea egon da. Hori bai, sektore batzuk ez dute berreskuratuko azken urtebetean galdu dutena: ostalaritzak, turismoak... Gainera, merkataritzan ohitura aldaketa egon da. Internetez erostera ohitu gaituzte eta horrek dendei kalte egin die.

Ez zaude kezkatuta, beraz? Oraindik ez dugu berreskuratu 2008ko krisiaren aurreko egoera, ez Barne Produktu Gordinari dagokionez eta ezta enplegu mailari dagokionez ere. 2008ko krisia ez dugu gainditu oraindik. Krisi hori sortu zuten faktoreak oraindik ez dira konpondu. Ekonomiak metatzen duen kapitala ekonomia produktibora bideratu beharrean, ekonomia finantzariora eta espekulatzailera bideratu da neurri handi batean. Eta sortzen den aberastasunean langileen parte hartzea geroz eta txikiagoa da. Azken 30 urteetan gutxitzen joan da eta ezberdintasun sozialak areagotu egin dira. Bi faktore horiek elikatu egiten dira, ekonomia finantzarioa puztu egiten da eta une batean eztanda egiten du. Gainera, familiak eta enpresak zorpetuta bizi dira. Modelo horrek eztanda egin du, 30 urtetan azpian metatu denarengatik.

Eta nola aldatu eredu hori? Ez gara krisitik aterako ez baditugu 1960ko eta 1970eko hamarkadetako oinarrizko kontsentsuak berreskuratzen: soldatak duinak izan behar dira eta zergak justuak izan behar dira. Enplegu bat lortzeak bizitza duin bat izatea bermatu behar du. Egun, enplegua duen jendea pobrezian dago, Caritasen txostenaren arabera. Zergei dagokienez, azken 40

Zeintzuk dira egungo erronka nagusiak? Ekonomia produktiboa erdigunean jartzea, populazio osoaren bizitza duina bermatzea eta gazteei bizitza proiektu bat eraikitzeko gaitasuna eta baliabideak eskaintzea. Beste erronka demografikoa da. Hurrengo bi hamarkadetan osasun eta zaintza arloko beharrak askoz ere handiagoak izango dira. Gainera, enpresek zailtasunak izango dituzte behar dituzten langileak lortzeko. Bai edo bai, etorkinak beharko ditugu.

Nola ikusten duzu euskal gizartea? Krisiak gizartearen heren batean inpaktua izan du. Gizartearen zati handi batek ezin du bizitza proiektu bat eraiki. Pobrezia poltsak osatzen dituzten taldeek asko kezkatzen naute, eta hor erronka garrantzitsua dugu. Beste gauza batzuetan aurrerapauso nabarmenak eman dira: genero kontuetan, emakumeen askapen eta berdintze prozesuetan, LGTBI taldeetan... Hirugarren adinekoen zaintzak ere asko kezkatzen nau. Pandemiak osasun publikoaren garrantzia agerian jarri du.

Eta politikari dagokionez? Jendea askoz ere lasaiago eta zoriontsuago bizi da, ez baitago lehen zegoen tentsio puntua. Batzuk negatiboa dela uste dute, baina nire ustez positiboa da. Ezin daiteke askapen prozesu bat martiriorekin edo sufrikarioarekin lotu etengabe. Nahiz eta badakigun, kataluniarrek erakutsi digute, prozesuak kostu batzuk izango dituela. Subiranotasunak ekonomia hobetzeko, gizarte justuagoa eraikitzeko eta pertsonen ongizatean eragiteko balio duela sinistu eta sinestarazi behar dugu. Baina oraindik aurreko egoera politikoaren digestioa egiten ari gara. Jendeak lasaitasunare-

kin bizi nahi du. Gatazka politiko krudela bizi izan dugu eta pertsona asko krudelkeria horren ondorioak jasaten ari dira oraindik. Indarra berreskuratzen ari gara. Bisio estrategikoa izan behar da, herrien denborak ez baitira pertsonen denborak bezalakoak. Pozik eta lasai nago daramagun ibilbidearekin.

Ez duzu gizartea desaktibatuta ikusten, beraz. Pertzepzio horiek subjektiboak dira. Azken urteetan egon den mobilizazio maila begiratuko bagenu, beharbada aurreiritzi hori aldatu egingo genuke. Herrian bertan duela 40 urte ez zeuden mugimenduak ditugu: pentsiodunena, anbulatorioko arreta gunearen aldekoa... Eta beste askok inurri lana isilean egiten dute: etorkinekin, adibidez.

Konpromiso politikoa etxetik datorkizu. Aita zinegotzia izan zen. Nire inplikazio politikoa oso gaztetatik dator, ezkerreko mugimenduetan, abertzaleetan eta arlo sozialean. Ibilbidean, konpromiso ezberdinak hartzea tokatu zait: Ikasle Abertzaleen sorreran, Euskal Herritarrokekin zinegotzi, Udalbiltzan, etorkinekin, Altsasun gertatutakoaren inguruan... Ahal dudan tokian, laguntzen.

Udalbiltzarekin hartutako konpromisoa garesti ordaindu zenuen. Beste batzuk garestiago ordaindu dute oraindik. Espetxera eraman ninduten, eta hor eman nituen bi urte eta zortzi hilabete. Esperientzia onak eta txarrak pasa nituen. Kartzela pertsonarekin amaitzeko pentsatua dago. Bi epaiketa izan nituen eta bietan absolbitu egin ninduten.

Kartzelan esperientzia onak eta txarrak bizi izan zenituela esan duzu. Txarretatik has gaitezen. Espetxea ingurune biolento bat da. Indibidualismoa bultzatzeko eta pertsonaren duintasunarekin amaitzeko diseinatua dago. Tentsioa etengabea da eta sufrikarioa ere nahiko handia. Eskerrak gai-


Hitz-aspertuan 07 Joseba Garmendia • Ekonomialaria

2021eko uztailaren 30a • # 431

nontzeko preso politikoekin eta preso sozialekin elkartasun harremanak genituen. Baina espetxea presoen arteko mesfidantzak eta borrokak bultzatzeko diseinatua dago. Bestalde, senitartekoak eta lagunak Aranjauezeraino joan behar izatea arriskutsua da.

Zein da?

Eta onak, zeintzuk? Espetxean egiten dituzun harremanak askoz ere biziagoak, sakonagoak, garbiagoak eta goxoagoak dira. Krudelkeria sufritzen den tokietan samurtasuna pizten da. Espetxean momentu magikoak ere bizitzen dira eta horiek txarrak baino askoz ere gehiago gogoratzen dituzu. Bestalde, pazientzia eta diziplina asko lantzen dira.

Aurrerantzean espetxeak jaurlaritzak kudeatuko ditu. Zer espero duzu? Eredu modernoagoa eta gizatiarragoa ezartzea eta masifikazioarekin amaitzea espero dut. Haxixa saltzeagatik espetxean urteak eman dituen jendea ezagutzen dut. Uruguain kontsumoa legalizatu dute eta hemen jendea kartzelan sartzen dute... Bestalde, zigorrak gogortzearen aldeko tendentzia horrek kezkatu egiten nau. Epaile, abokatu eta fiskalek hilabete batzuk pasa beharko lituzkete espetxean, benetako baldintzak ezagutzeko. Pertsona bati urte askotako zigorra ezartzea eta berrikusteko aukera ez egotea sekulako hankasartzea iruditzen zait. Mugetatik edo normalitatetik kanpo daudenekin duen jokaera begiratu beharko genuke gizarte bat epaitzeko. Pobreekin, etorkinekin, arraza ezberdinetakoekin dugun jarrera begiratuta ikusiko dugu nolako gizartea dugun, ez gainontzekoei eskaintzen diegun tratua begiratuta.

«Erronka nagusiak ekonomia produktiboa erdigunean jartzea eta populazio osoaren bizitza duina bermatzea dira» «Politikari dagokionez, jendea lehen baino lasaiago bizi da, ez baitago lehen zegoen tentsio puntua»

Dantzari nekaezina

J

oseba Garmendia Irrintzi taldeko dantzaria izan zen eta Antion ezpata dantza egin zuen. «Urte ederrak izan ziren. Oso ondo pasatzen genuen. Bezperan urduri egoten ginen, baina eguna oso polita izaten zen. Sekulako parranda egiten genuen, jaitsiera oso hunkigarria zen... Ez dakit dantzari ona nintzen, baina hanka asko altxatzen nuen eta jendeak horri balioa ematen zion. Baina hanka hainbeste altxatu ez arren, ni baino finagoak eta eleganteagoak diren dantzariak ikusi ditut. Horri garrantzia eman behar zaio. Hanka igotzea ariketa fisiko hutsa da. Irrintzi dantza taldea utzi nuen, baina Antiora joaten naiz urtero». Egungo dantzariak «oso ondo» ikusten ditu. «Dantzatzeko modua aldatu egiten da. Guri irakatsi zigutenek estilo jakin bat zuten, guk beste bat ezarri ge-

nuen eta egun beste estilo bat dago», azaldu du. Emakumeek ezpata dantza egitearen alde dago. «Aurrerakuntza iruditzen zait genero ezberdintasuna ezabatzea. Gainera, ikusgarritasuna ematen dio ezpata dantzari». Dantza oso gustuko du. Ikasle garaian, Bilbora Ekonomia ikasketak egitera joan zenean, Santutxuko dantza taldean aritu zen. «Jaietan dantza egitera animatzen naiz. Euskal dantzez aparte, beste dantza batzuk ere egiten ditut. Parranda saltsero bat egiteko eta musika onarekin dantza egiteko gogoa dut». Tokiko garapena (horretan aritu da azken 10 urteetan, Sakanan), mendia, argazkilaritza, literatura, musika, lagunarteko bazkariak eta afariak, bidaiatzea eta itsasoko kayak-a ere gustuko ditu.


08 Herri jakintza Toponimia

# 431 • 2021eko uztailaren 30a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Aldarramaioka: Baldar eta bueltaka erortzeari esaten zaio. ‘aldaro’ edo ‘aldero’ desberdintasuna edo okerdura da (adibidez, soineko baten barrenean), edo makurdura (plano bat); ‘aldero(a) egin’, berriz, balantza egitea.

«Ehun eroren sinisteak baino zuhur baten ustea hobe»

1945-7-29. Felipe Barandiaran aktore eta bikoizlea jaio zen, Lazkaon. 1956-7-30. Iñaki Murua bertsolaria jaio zen, Gabirian. 1989-7-31. Garikoitz Bravo txirrindularia jaio zen, Lazkaon.

Aholkuak eta irakatsiak dakienak eman ditzake. Funtsik gabe ari denak ziurtasun osoa izan dezake, baina arrazoirik ez. Dakienak, badaki.

Toponimia

Maizpidetik Lazkaomendira matea. Itxura batean, izen patronimiko bat da, Azeariz, Lopiz, Ruiz, Saiz eta abar diren bezala. Akaso, Manzio edo Manzo izeneko baten ondorengoek sortutako bizigunea izan zitekeen, Alfonso Irigoieni jarraituz, azken honek Meiz patronimikoa jaso baitzuen bere lanetan. Ezbairik gabe, gehiago aztertu eta sakondu beharko da izen horren atzean zer dagoen jakiteko.

Lazkaomendi, Lazkaon bertan

Maizpide baserri zaharra, Lazkaotik Lazkaomendira azken baserria. Luis Mari Murua Testua: Jose Luis Ugarte

A

urkezpenik ez du behar Lazkaoko Maizpide euskaltegi eta barnetegiak, azken hamarkadetan euskalduntze-alfabetatze lanetan Euskal Herri osoan ezinbesteko erreferentzia bilakatu den egoitzak. Aita Beneditarren inguruan sortutako egitasmoa izaki, haiek bizi ziren komentutik gertu eraiki zuten 1988an, Lazkaon. Eraikinaren izena ondoan zegoen baserri zaharretik hartu zuen. Izen garbia da Maizpide, Maizerako bidea. Ez du dudarik sortzen, bide zahar baten ondoan zegoelako gainera, gaur egun oraindik ere zati handi batean ikus daitekeena, kanposantu azpitik Iztueta

etxeetara, hain zuzen. Izen garbia izateaz gain, izen zaharra dela ondorioztatu liteke agiri zaharretara jo gabe. Izan ere, baserria eta ingurua izen horrekin ezagutzen hasi zirenean (XVII. mendean Maizpide izeneko baserria izan ezik, auzoa ere bazen) garbi dago Lazkaomendi izena ez zela erabiltzen. Bestela, *Lazkaomendibide izena beharko zukeen. Garai hartan, hortaz, Lazkaomendira ez, Maizera joaten zen bide hartatik. Maiz izena duten baserri zaharrak lau behintzat badira Sanjoantxiki ermitaren inguruan: Maizberri, Maizgoena, Maizaundia eta Itxurrene (Maiz-Izurrena). Denen artean, bidezkoa den bezala, Maiz auzoa osatuko zuketen. Hortaz, ez dirudi zaila Maizpide izenaren zergatia azaltzea. Beste kontu bat da Maiz izena bera nondik datorren antze-

Gai honek, baina, beste batera garamatza. Zergatik esaten da gaur egun Lazkaomendi auzoa eta ez Maiz auzoa, logikak eskatzen duen bezala? Ez baita ohikoa udalerriaren barnean dagoen entitate bat (mendia, auzoa…) udalerriaren izena aurretik duela eratzea. Ez ote da udalerritik kanpoko bizilagunek sortutakoa izango, Legazpibaso (zeraindarrek eta zegamarrek Legazpin dagoen basoa izendatzeko sortua), Antzuolabaso (legazpiarrek Antzuolan dagoen basoa izendatzeko), Arabako mendiak (oñatiarrek Araba aldera dauden mendiak izendatzeko) eta abar bezala? Jakina da Lazkaoko hainbat baserri Ordiziari lotuta egon zirela ia 250 urtez, haiek hala eskatuta, hiribilduaren babesa nahi zutelako. Horien artean zeuden Maiz auzuneko hiru baserri eta Iztueta biak. Pentsa liteke, hori dela eta, Lazkaon zeuden baserri multzoarentzat ordiziarrek Lazkaomendi izena sortzea, administrazio eta eguneroko kontuetarako. Ez ote dago horrelako zerbait izen horren atzean?


Bertsoa • Kate motzean 09 Joxe Arizkorreta Imaz • Lierni Iztueta

2021eko uztailaren 30a • # 431

Gaiak hala dio

Kate motzean Lierni Iztueta • Araman bizi den ordiziarra

«Ausa-Gaztelu da nire gustuko mendia» Joxe Arizkorreta Imaz

Gaia: Bi bidaia mota Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz Doinua: Atmosferatik atera eta Saudek bizitza aldatu nahian egin nahi zuen bidaia Amazoneko Bezosek berriz ingrabitatea nahia gutxi batzuentzat dena erraz beste askorentzat zaila batek heriotz usaia besteak bidai lasaia baina agian dirua ez da zorionaren soslaia diruz erosi ezin den hori da Sauderen indar-gaia Atmosferatik atera eta hamar minutuko ditxa truke berrehun mila dolar, noski antza ur gaineko bitsa Saud itsasoa zeharkatzen hainbat beldur ta baldintza munduan hala gabiltza nork du sarrailaren giltza? tamalez hiper aberats hoiek nora ezean dabiltza hamar minutuz salba daitezke hamar milaka bizitza

HURRENGOA » Bertsolaria: Mikel Tapia Aierbe Gaia: Baserria

Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Lierni Iztueta Ordizian jaio zen, baina Araman bizi da. Kanpo Merkataritzako goi mailako zikloa egin zuen eta hainbat tokitan lan egin du. Egun Ordiziako ikastolako jangelan egiten du lan.

Zeintzuk dira zure zaletasunak? Mendian eta bizikletan ibiltzea.

Gustuko mendia? Ausa Gaztelu. Enirio-Aralar orokorrean.

Bizikletan ibiltzeko toki bat? Lizarra inguruan bide ederrak daude.

Gustuko liburua? Dolores Redondoren Baztango trilogiako liburuak oso gustura irakurri ditut. Toti Martinez de Lezearen Y todos callaron ere asko gustatu zait.

Pelikula edo telesail bat? Asko gustatu zaidan azken pelikula Erlauntza da. Musika talde bat edo musikari bat? Zea Mays. Iazko Ordiziarrock jaialdian ikusi nituen azkenekoz. Abesti bat?

Izarren hautsa. Kolore bat? Urdina. Oporretarako toki bat? Lizarrako kanpinera joateko ohitura dut, familiarekin. Oso gustura joaten gara bertara. Zer gosaltzen duzu? Lanegunetan, esnea zerealekin. Asteburuetan, berriz, ogi xigortua marmeladarekin. Zein da jaso duzun opari bereziena? Gaztetan aitak kanpin denda bat oparitu zidan eta kanpin denda horrekin lotutako oso oroitzapen onak ditut. Gazte garaian asko erabili nuen. Araman biziko ez bazina, non biziko zinateke gustura? Beste herri txiki euskaldun batean. Aramako alkatea izango bazina... Herritarren parte hartzea bultzatu beharra dugu. Herrigintzan lan egiteko motibazioa piztu.


10 Erreportajea San Adriango azken indusketa lanak

#431 • 2021eko uztailaren 30a

Erreportajea

SAN ADRIAN TUNELEKO ALTXOR EZKUTUEN BILA Testuak: Tere Madinabeitia

Aranzadik aurrera jarraitzen du igarobide natural horretako aztarnak arakatzen. Azken indusketa kanpaina amaitu berri du.

S

an Adriango tunela edo Leizarrate berez nahiko altxor da, hain paraje natural zoragarria den aldetik. Baina Gipuzkoa eta Araba arteko mendiko igarobide horrek hain agerikoak ez diren altxor gehiago ere baditu, eta horiek azaleratzen 12 urtetik gora dihardu Aranzadi Zientzia Elkarteak arkeologo talde bat. Uda sasoia baliatzen dute tunelaren barruan indusketak egiteko, eta orain amaitu berri dute azken kanpaina. Parean suertatu diren mendizaleek lan horiek bertatik-bertara ikusteko aukera izan dute, Aranzadiko arkeologoen azalpen eta guzti. Baina Zegamako Anduetza parketxeak antolatuta, ibilaldi gidatuak ere egiten dituzte bertara. Uztailaren 18an egin zuten azkena, eta hurrengoa abuztuaren 29rako dago programatuta. Ibilbide hori Aldaolako aparkalekutik abiatzen da, handik aldapan gora joanda San Adrianeraino 30-bat minutuko bidea eginez. Tunelera iritsita, arkeologoek egindako indusketa lanek egiten diete harrera bisitariei, eta gidarien azalpenekin, duela 14.000 urtetik 1915ean mikeleteak joan arte bertan bizi

izandakoek utzitako aztarnen bilaketen berri jasotzen dute.

2008an hasitako indusketak Aranzadi 2008an hasi zen San Adrianen lanean, inguru horren «erradiografia bat» egiteko helburuarekin, indusketa lanen zuzendaritza taldeko Alfredo Moraza arkeologoak azaldu duenez. «San Adriani buruzko mito asko zeuden, han bizi izandakoen eta eraikuntzen aztarnen inguruan», eta mito haietatik benetan zer zegoen jakiteak bultzatuta hasi ziren lanean. Aurkitutako egiturak, eraikuntzen aztarnak, zimenduak eta bestelakoak berreskuratzea, sendotzea eta bistaratzea zen helburua, eta horretan ibili dira arkeologoak eta boluntarioak udaz uda, «paraleloki indusketa arkeologikoa ere eginez, ikusteko populazioa nondik nora joan den tunelean, eta zein garaitan erabili duen gizakiak bizitoki bezala». Prozesuaren hasieran «eszeptikoak» zirela aitortu du Morazak, baina zorua induskatzen hasi zirenean «bertako haitza nahiko azalean azalduko zela» pentsatu zuten arren, «aztarnategi nahiko osoa zela» ikusi zuten laster. Izan ere, bertan aurkitutako aztarnak oinarri hartuta, San Adrianen «Euskal Herriaren azken 14.000 urteetako historia» laburbilduta dagoela azaldu du Aranzadiko arkeologoak.

14.000 urteko historia Horixe da, hain justu, aztarnategi horren baliorik handiena, duela 14.ooo ur-

«San Adrianen aurkitutako aztarnetan Euskal Herriaren azken 14.000 urteetako historia dago laburbilduta» «Azken indusketa kanpainan Erdi Aroko gazteluaren zimenduak dokumentatzen aritu gara» Alfredo Moraza Aranzadi elkarteko arkeologoa


Erreportajea 11 San Adriango azken indusketa lanak

2021eko uztailaren 30a • # 431

Indusketak ezagutzeko ibilaldi gidatua

S

an Adrianen egiten ari diren indusketa arkeologikoa zuzenean ikusteko aukera dago bisita gidatuen bidez. Azkena, uztailaren 18an egin zuten, eta Aranzadiko arkeologoen eskutik, azken aurkikuntzen berri jaso zuten bisitariek eta igarobidearen historia ere ezagutu zuten: Historiaurreko gizakien aztarnak, Erdi Aroko gotorlekua, kontrabandisten kondairak... Galtzada eta Aizkorri-Aratz parke naturalaren zati bat ezagutzeko ibilaldi labur bat ere egin zuten tuneletik. Hurrengo bisita gidatua abuztuaren 29an izango da, igandean. Adin guztietako herritarrei zuzenduta, abiapuntua Aldaola aparkalekua izango da, 10:00etan. Izena emateko, Anduetza Parketxera deitu behar da (943 80 21 87 / 688 62 36 09) edo anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.

Aranzadiko arkeologoak eta boluntarioak 15 egunez aritu dira indusketa lanak egiten San Adrianen uztailean. Anduetza parketxea

tetik 1915era arteko aztarnak aurkitu izana. Euskal Herriaren historiaren denbora tarte hori gutxi balitz, «badakigu gauza zaharragoak ere badaudela», baina horiek datozen urteetan agertuko dira, «oraindik sei-bat metro falta direlako induskatzeko, haitzarekin topo egin arte». Ia 13 urteko lanaren ondoren aurkitutakoaz galdetuta, «garrantzi handiena duena gizakien aldetik tunelaren erabilpen luze horren egiaztapena» dela erantzun du Morazak. «Tunela naturala da, baina etapa desberdinetan gizakiak paretak moldatu ditu bere bizitokia bertan egokitzeko: nomadak zirenean, ehiztari talde bat egon zen finkatuta; Brontze Garaian artzainak, eta inguruan garia landatzen zutela badakigu. Erromatarren garaia, Erdi Aroa... aztarnak hor daude. Eta hor dago niretzako gakoa, serie luze bat dagoela aztarnategian, eta Euskal Herriaren historia islatuta dagoela bertan».

Indusketa lanaren beste alderdi garrantzitsu bat aurkitutakoa erakustea dela dio Morazak, «batez ere diru publikoarekin lan egiten baduzu». Azken indusketa kanpaina uztailaren 24an amaitu zuten hamabost eguneko lanaren ondoren, eta arkeologoek alde egin dute dagoeneko handik, baina ikusgai geratu da egin dutena. Lan horretan gehiago sakondu nahi dutenek, berriz, Anduetza parketxeak abuztuaren 29rako antolatutako bisita gidatua egiteko aukera izango dute.

Azken kanpainako aurkikuntzak Aurtengo indusketa kanpainak eman ditu eman beharrekoak, eta horiek ez dira gutxi izan. Morazak azaldu duenez, bi ataletan banatuta egin dira lan horiek: «Batetik, Goi Paleolitoko Madeleine aldia landu da, duela 14.000 urte ehiztariek egindako kokalekua edo bizilekua aztertu da, eta hori ondo dokumentatzea lortu da behintzat; eta bes-

talde, ibili gara gaztelu zaharraren zimenduak zirenak dokumentatzen». Gaztelu edo gotorleku hori Erdi Arokoa dela zehaztu du Morazak, XIII. mendetik aurrerakoa «ia seguru», San Adriango igarobideak komunikazio aldetik garrantzi handiena zuen garaikoa, hain zuzen. Hala ere, aurretik beste bat egon zela pentsatzen dute, «baina kapitulu hori datozen urteetan argituko da». Izan ere, oraindik kobaren arkaitzarekin topo egin arte sei metroko bidea dute beherantz, eremu handia. «San Adriango puzzle handi horretan oraindik pieza asko falta dira». Eta pieza horiek osatzen jarraituko dutela agindu du Morazak. Jardunbide horretan Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorra eta Zegamako Udala ditu lagun Aranzadi elkarteak. Arkeologia talde zabala ari da lanean bertan, eta Alfredo Morazarekin batera, Manu Zeberio eta Jexux Tapia dira zuzendariak.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 431 • 2021eko uztailaren 30a

Erretratua

BETIDANIK ETA BETIKO

Beasaingo Indar lantegi zaharra eta Igartzako burdinola. Gure Gipuzkoa

Gure aitak zioenez, betidanik iristen ziren Beasainera eskutitzak eta merkantziak trenez: posta, paketeak, zein ardoa edo olioa.

aukerarik ematen: «Zure betidanik edo gure betidanik?». Herriak, kaleak, ohiturak… etenik gabe aldatzen doaz, eta gazte hauek laster jakingo dute «betidanik» harea mugikorretan bizi dala.

Ohitura zaharrak mantentzen

N

Jose Luis Etxezarreta Beasain

iretzat berriz, betidanik izan da gure herria industria gunea; hain zuzen ere, herri barnean zeudelako lantegiak: Azpeitia Hnos., Indar… gure kaleetan barrena genituen, Igartzako multzoa barne. Eta hauxe da aukeratu dudan argazkia, txikitan ezagutu nuen Beasain. Baina etxean gazteez eta lanean gaztetxoez inguratuta egoteak hausnarketara bultzatzen nau; izan ere, sarritan entzuten dudan esaldiak ez baitit beste

Agian horregatik saiatzen gara hainbat ohitura zahar mantentzen belaunaldiz belaunaldi: musika, bertso, jai eta beste hainbat, nire kasuan San Joan bezperan lizar adarrak bildu eta etxe ataritan jartzea. Eta betiko? Gure zaharrek «betiko Jainkoa» esaten zuten. Gerora ikasi genuen «diamantea dela betiko». Eta duela gutxi, matematikari ospetsu baten eskutik jakin dugu «teorema bat dala betiko». Eta bestela, galdetu Pitagorasi.


Gaztejira 13 Nerea Amondarain Lorenzo • Urko Garmendia

2021eko uztaiaren 30a • # 431

«Gaixotasun mentalez ere hitz egin behar da» NEREA AMONDARAIN • Medikuntza ikaslea

Testua: Ane Garmendia

Argazkia: Nerea Amondarainek utzia

N

erea Amondarain Lorenzok (Beasain, 1999) betidanik sentitu izan du gainontzekoei laguntzeko grina, eta horregatik erabaki zuen medikuntza ikastea Bartzelonan. Oraingoan, pausu bat harago joatea erabaki du, eta I do mind - By Nere kanala ireki du YouTuben, tabutzat hartzen diren gaien inguruan askatasun osoz hitz egiteko.

Oraingoz aurkezpen bideoa igo eta azaldu duzu apur bat zeri buruz hitz egingo duzun bertan. Osasun arloari dagokionez, zenbait gaien inguruko informazio fidagarria eman nahiko nuke, eta bideoan aipatzen dudan moduan, etxean edo eskoletan aipatzen ez diren gaien inguruan ere hitz egin nahi dut. Adibidez, guk eskolan sexologia eman genuenean, erlazio cis-hetero batean nola babestu irakatsi ziguten, baina ez zuten beste erlazio motarik aipatu. Sexualitatea gizartean gero eta gehiago ezagutzera ematen ari den gai bat izan arren, desinformazio asko dago.

Nondik jaiotzen zaizu gainontzekoei gai hauen inguruan lagundu nahi izatearen motibazio hori?

Nire proiektuaren helburua gainontzekoei laguntzea, eta besteak beste, gaixotasun mentalak desestigmatizatzea denez, egia esango dut. Bizitzan zehar oso une ilunak bizi izan ditut, inori opa ez dizkiodanak. Karrerako lehenengo urtean elikadura-portaeraren nahasmendu mota bat izan nuen, eta azken urtean beste elikadura-nahasmendu baten aurka nabil borrokan. Ikasturtean zehar oso momentu zailak pasa ditut, eta bakarrik nengoela sentitu dut ia prozesu osoan zehar, batez ere gertukoek ez ziotelako garrantzirik ematen gai honi. Janariarekin edota itxurarekin lotutako tontakeriak zirela iruditzen zitzaien. Ez dut beste inork prozesu honetatik bakarrik pasatzerik nahi, zeure adimenari bakarrik zaudela aurka egitea infernu bat baita. Nire asmoa esperientzia ilun horiek irakatsi didatena eta medikuntzan ikasten ari naizen informazioa partekatzea da. Gaixotasun mental asko hilgarriak dira, pertsona batek bere buruaz beste egiteko arrazoia izan daitezke, eta hauek normalizatzea ezinbestekoa da, sufritzen ari diren horiek lotsarik gabe laguntza eskatu dezaten.

Euren buruarekin gaizki sentitzen diren pertsonei zaila egiten zaie laguntza eskatzea. Zer esango zenieke pertsona hauei? Eta bere ingurukoei? Lotsarik ez izateko, bizitzen ari diren egoera beldurgarria izan arren, ez direla infernu hori sufritzen ari diren bakarrak, eta beste norbaitekin partekatuz gero, guzti horrek suposatzen duen zama arintzen dela. Gehienetan, bakarrik gauden bitartean, ez gara argitasuna ikusteko gai izaten. Gainontzekoei, enpatia lantzeko esango nieke. Askotan, bakarrik ez gaudela jakitea eta esaten ari garena arretaz entzutea behar dugulako. @nereamonda

I do mind - By Nere

URKO GARMENDIA

Ekintzailetasuna bultzatuz @garmendiaurko

50/30/20 erregela

E

zagutzen al duzu 50/30/20 erregela? Finantza pertsonalak kudeatzeko erabiltzen den estrategia sinple bat da. Espainia mailan ez da oso ezaguna, baina merezi du ezagutu eta behintzat proba txiki bat egitea. Dituzun diru sarreren kantitate totala 3 portzentaietan banatzen da, eta gastu mota bakoitzari portzentaia bat ezartzen zaio: Diru sarreren %50 oinarrizko gastuak kubritzeko erabiltzen da (etxea, autoa, janaria, fakturak...). %30 gastu pertsonaletara bideratzen da (arropa, hobbiak, kirola, bidaiak). Eta amaitzeko, %20a aurreztu egiten da. Goazen adibide azkar batekin proba egitera. Jo dezagun hilabetero 2.000 euroko soldata duzula. 1.000 euro izango zenituzke oinarrizko gastuetarako, 600 euro gastu pertsonaletarako eta 400 aurreztuko zenituzke. Erraza ezta? 50/30/20 sistema oso interesgarria da finantzak era eraginkorrago batean kudeatu nahi badituzu. Diru sarreren %100 zertan gastatzen duzun jakiteko aukera emango dizu, eta modu bikaina da epe luzera dirua aurreztu ahal izateko. Gainera, aipatutako portzentaiak zure beharretara egokitu litezke, hau da, zure erregela propioa sortu zenezake, zure egungo bizimodua kontuan izanik.


14 Elkarrizketa Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena • Sortzailea

# 431 • 2021eko uztailaren 30a

Elkarrizketa

Ekaitz Goikoetxea Sortzailea

«BENETAKO SARIA HORI DA, NORBAITI GUSTATZEA ZUK SORTUTAKOA» Ekaitz Goikoetxea Asurabarrenak (Beasain, 1980) agorraldia izan zuen duela urte batzuk. Idazteari utzi zion ia denboraldi batez. Halere, bizipenek ureztatu egin dituzte bere ideiak. Udaldia aprobetxatzen du urtean zehar buruan izan dituen ideiak findu eta paperera eramateko.

Testua eta argazkia: Kerman Garralda Zubimendi

Sortzaileek oporrik izaten duzue? Oporrak hartzea eskertzen dut. Ikasturtean zehar aritzen naiz buru-belarri ikasleei laguntzen, irakurtzen dudan asko da nire lanari lotutakoa da, sortzen dudana ere bai... Orduan, ez dut denborarik izaten gauzak libreki egiteko. Udaldia aprobetxatzen dut idazteko, sortzeko eta gustatzen zaidan hori egiteko. Egia da etengabe izaten ditudala ideiak buruan. Baina bi hilabete hauek aprobetxatzen ditut urtean zehar ibili ditudan ideia horiek ordenatzeko edo papereratzeko.


Elkarrizketa 15 Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena • Sortzailea

2021eko uztailaren 30a • # 431

Ez al da presio bat denbora mugatua izatea? Zorionez, beste ogibide bat daukat. Ez daukat presiorik, ez daukadalako sortzeko derrigortasunik. Egiten dut gustuz, barruak eskatzen didalako. Beharbada, uda batean bi bertso sorta eta beste zerbait sortuko dut, eta hurrengo uda batean, saiatu arren, ez zait ezer aterako. Oso naturalki hartzen dut hori, badakidalako sormen kontuak nola diren.

Zerk inspiratzen zaitu? Nik sortzen dut ibilian eta buruan. Nire lan egiteko modua mendian da askotan, ibilian noala. Ideiak etortzen zaizkit: bertso bukaerak, bertso zatiak... ikusten dudanean lau edo bost bertso itxurazko dauzkadala sinisten dut hor zerbait dagoela eta jarri egiten naiz. Baina jarri hutsetik, ez dut egiten.

Buruan gordetzea arriskutsua da. Ahazteko arriskua dago, jakina. Baina ahazten baldin bazait erabiltzen dudan buelta da oso onak ez ziren seinale. Ez dakit arrazoia edo aitzakia den, baina tira. Buruan hainbeste erabiltzearen ondorioz eusten diet; eta ikusten dudanean merezi duela, buruan denbora asko daramadanean iltzatuta, jartzen naiz ordenagailuan; orraztu, hitz bat aldatu, buelta eman... horrelakoa da nire sortze-prozesua.

Sortze prozesua noizbait bukatzen da? Nire sortze-prozesuan bi garai egon ziren: bat, 23 urte arte. Eta hor asko idatzi nuen, eta gai ezberdinen inguruan. Baina konturatu nintzen agortuta nengoela, ari nintzela idazten inertziaz. Ikusten nuen ez nuela aparteko zeresanik eta ez nuela aurkitzen gairik aurretik jorratu ez nuenik. Nire buruari esan nion behartuta aritzeko ez zuela merezi, eta idazteari utzi egin nion. Horrela hamabi-hamahiru urte egon nintzen, gutxi idatziz. Eta ez nuen ezer aurkeztu inora. Eta horrelako batean sartu nintzen beste bizimodu batean. Ordura arte ikaslea nintzen, baina lanean hasi nintzen, beste ardura batzuk, ikasketa buru ere izan nintzen... hor beste bizipen batzuk bizitzea egokitu zitzaidan. Asko ikasi nuen, asko aberastu ninduen eta asko ikusi nuen. Eta hor zeresana sortu zitzaidan, gai ezberdinen inguruan: bullyinga, etxegabetzeak, emakumeen aurkako bortizkeria, etorkinak, transexualita-

tea, suizidioa... inguruan tokatu zitzaizkidan. Baina zortzi bertso baino gehiago idaztea kosta egiten zait. Eta noiz bukatzen den? Ni oso zorrotza naiz nire buruarekin. Agian ideia buruan darabilkidanetik azkeneko puntua jartzen dudanerako bi hilabete pasa daitezke.

Berriz ere agortuko zaren beldurrik ez duzu? Askotan berritzen zaidan sentsazioa da. Baina ideiak etortzen zaizkit, eta urtean pare bat bertso-sorta idatzi izan ditut. Eta beste diziplina batzuk ere jorratu ditut. Gustatzen zait tarteka beste probatura batzuk egitea, ondo pasatzeko.

Badago probatu ez duzun baina egingo zenukeen zerbait? Gustura nago. Orain dela hamar urte esango balidate horrenbeste arte diziplina nahastuko nituenik nekez sinistuko nuke. Askotan sormena bakarkako lana da, baina Josu Maroto marrazkilariarekin Balio erantzia proiektua martxan daukat, Kimua Dantza Kolektiboko lagunekin GenEroa herriz herri dabil, nire letrak Kai Etxanizek, Xabier Crehuetek, Huntzak... abesten dituzte. Inoiz esan didate ea zergatik ez dudan zerbait luzeagoa idazten. Ez dut ikusten nire burua hor. Beti ohitu naiz neurri txikietan; eta hasi eta bukatu: bertsoak, aforismoak... Ez naiz arnas luzekoa. Gainera, jendeari gustatzen zaio nola idazten dudan. Sariak hor daude; ez dut

«Iruditzen zait erakundeen aldetik foku handiagoa jarri beharko litzatekeela zabalkundean» «Inoiz esan didate ea zergatik ez dudan zerbait luzeagoa idazten. Ez dut ikusten nire burua hor. Ez naiz arnas luzekoa»

probaturatan ibili nahi. Igual, gustatuko litzaidake grafitilariren batekin elkarlanean aritzea. Zergatik ez? Irudia eta hitza. Paretaren bat apaintzea.

Sariek zer esanahi dute? Sariak dira zerbaiten ondorio: ongi egindako lan baten ondorio, norbaiti zure lana gustatu izanaren ondorio... benetako saria hori da, norbaiti gustatzea zuk sortutakoa. Ni horrekin geratzen naiz.

Zergatik aurkezten zara sariketetara? Nire buruari askotan galdetzen diot. Sariagatik baino, sormen lana ezagutzera emateko bide bakarra dela ikusten dudalako gaur egun, tamalez. Beste bide batzuk baleude ez nintzateke aurkeztuko sariketetara, seguruenik. Iruditzen zait erakundeen aldetik foku handiagoa jarri beharko litzatekeela zabalkundean.

Gazteekin egiten duzu lan, euskara irakaslea zarelako. Nola ikusten dituzu gazteen hizkuntza ohiturak? Beasaingo institutuan beasaindarrak eta Goierriko herri txikietatik etortzen direnak ditugu. Euskaraz bizi-bizi eta natural egiten dute, zorionez, oro har. Iruditzen zait pribilegiozko ingurune batean bizi garela; eta iruditzen zait, zentzu horretan, gure ikasle beasaindarrak oso zorionekoak direla, herri txikietako ikasleekin elkartzen direlako: beraien arteko harremanak, ia erabat, euskara hutsekoak dira; beasaindarrak elkarren artean bakarrik arituko balira, ez lirateke hain nabarmenak izango. Baina kalitatean, nolako euskara hortan, indar egin beharko genukeela. Goierri batean gutxienekotzat jo beharko genuke euskaraz egitea. Orain eragin beharko genukeena da hizkuntzaren kalitatean.

Eta euskarazko edukiak kontsumitzen dituzte? Aisialdian jotzen dute/dugu telebistara, Netflixera, Internetera... eta hor euskarak ia-ia ez du presentziarik.

Eta bertsoak? Poesia? Batzuk aritzen dira, baina gutxiengoak. Jaiotzen garenetik lehena kontsumitzen duguna poesia da: aho korapiloak, kantuak... gero irakurtzen ikasten dugu, eta gero idazten. Eta idazten hasten garenean ipuinak idazten ditugu, ez poesia. Ohitura galtzen dugu eta urrutikoak bihurtzen zaizkigu.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 431 • 2021eko uztailaren 30a

Dantza

Abuztuak dakarrena Antton Fernandez Lasa

T

Dantzaria

Ataun, Musika Hamabostaldian

Ordizian ‘Gazte’

Donostiako Musika Hamabostaldiko eskenatokietako bat izango da Ataun; Joan Seguí organista kataluniarrak joko du. • Non: San Martin eliza (Ataun) • Noiz: Abuztuak 1, 18:00etan

xupinazorik edota txosna gunerik gabeko ez-festen aroan, ez dizuet hitz egingo igaro berri behar zukeen Ordiziako Santa Anetako gazte egunari buruz, eta, zorionez, ez zait covid sindemiaren bueltako intzidentzia tasa adin taldeka ikertzen hasi beharrik egokitu (zer nolako zenbaki dantza azkenaldian). Euskal tradizioa eraldatuz sortutako ikuskizun bat gomendatu asmo dizuet gaur: Gazte. Uztailean estreinatu dute Oinkari dantza taldeak eta Hika Teatroak elkarrekin osatu duten hirugarren ikusgarri hau; 16-24 urte arteko hamar dantzari ditu protagonista, eta saxofoi jotzaile eta disko jartzaile gazte bana. Dagoeneko dastatu dugun lagun ez hain gazteoi errebeldea iruditu zaigu; ausarta, freskoa, lotsagabea... Koreografia ederrak eskaintzeaz gain, dantzariek mikro aurrean norbere gaztetasunaz hizketan jarduten dute, heldukeriaz ahotsa bahitu samar diegun garai honetan. Ondorioz, indar nabarmena dauka emankizunak hasieratik. Horrez gain, badu gogoetarako patxada handiagoa ematen duen tarte motelagorik ere, eta bukaerari buruzko spoilerrik ez dizuet hemen egingo. Abuztuan Gipuzkoako beste herriren batean harrapatzen ez baduzue, irailaren 3an, ostiralarekin, iritsiko da lehen aldiz Goierrira, oker handirik ezean; Ordiziara, hain zuzen ere. Apunta ezazue, beraz, ondo zuen mugikorretan edo paperezko agendetan, eta instagram zaleak bazarete, kuxkuxea ezazue artistek ikuskizun honen berri emateko sortu duten gaztebaietz kontua. Emanaldiak guri adinako gozatua eta gaztetua eragin diezazkizuela!

‘Behin’ laukotearen musika, Igartzan Igartza Musika zikloak ez du etenik egingo abuztuan, eta Behin taldeak kontzertua egingo du, hilaren 5ean, Beasainen. • Non: Erauskin plaza • Noiz: Abuztuak 5, 20:00etan

Xabaltx, euskara ikastaroen egitarauan Maizpide Euskaltegiaren udako euskara ikastaroen egitarauan, Xabaltx kantariak emanaldia egingo du, hilaren 6an. • Non: Plaza (Lazkao) • Noiz: Abuztuak 6, 19:00etan

Gabirian, bertsosaioa, jaien ordezko Gabirian ez dute festarik izango aurten, baina kultur ekitaldi batzuk antolatu dituzte; tartean, bertso-saioa, hilaren 14an. • Non: Plaza (Gabiria) • Noiz: Abuztuak 14, 19:00etan


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2021eko uztailaren 30a • # 431

Osasuna Iñaki Ruiz • Luzafit zentroa (Ordizia)

Ariketa fisikoen garrantzia osasunean

A

spalditik dakigun kontua da ariketa fisiko posturalak hainbat onura sortzen dizkigula gure osasunean. Besteak beste, zerikusi handia du giharrak tonifikatu eta luzatzearekin. Honek, eragin zuzena du gure osasunean. Alde batetik, indar ariketen bitartez lortzen duguna da gorputzeko muskulatura indartzea. Muskuluak hezurrei lotuta daude eta muskulu horiek ahultzen badira, hezurrak ere ahultzen dira eta denborarekin ahuldade hauek, kasu

gehienetan lesioak sortzen dituzte. Bestalde, indarra lantzen hasi aurretik, oso garrantzitsua da muskulatura aktibatzeko giharren luzaketa eta mugikortasuna lantzea. Ez da ahaztu behar ariketa hauek guztiak postura zuzen eta orekatu batekin egin behar direla, bestela, ariketa hauek ekar ditzaketen onurak ez dira izango nahi ditugunak. Muskuluen eta artikulazioen funtzionamendu onaren adierazle da postura zuzen bat hartzea. Gorputzeko muskuluen bi herenek postura fun-

tzioa dute, eta horiek lantzea eta estimulatzea ezinbestekoa da. Postura txarren eraginez, muskulu batzuk besteak baino gehiago lantzen ditugu, eta horietan gainkarga sortzen zaigu; kontrakturak eta muskuluetako tentsioak sortuz.

Etxean egunero egiteko entrenamendua. Materiala: Crosstraining banda elastikoa (15 kg.) eta erratz makila. 8-12 errepetizio egin behar dira bakoitzetik.

Luzaketa eta mugikortasuna lantzeko ariketak 1- Belauna luze eta gerria estabilizatua mantenduz, gora eta behera. 2- Zirkulua egin hankakin. Aldaka, enborra eta burua mugitu gabe. 3- Besoa eta kontrako hanka zabaldu aldi berean (aldaka geldi). 4- Belauna geldi mantenduz, hanka barrura eta

kanpora (ez eraman sorbalda belarrira). 5- Gerria kurbatu eta itsatsi (bularra eta burua geldi). Indarra lantzeko ariketak 6- Lurra bultzatu aldaka igotzeko (aldaka posizio neutroa). 7- Belaunak eta besoak batera zabaldu (sorbaldak behean / eskapulak kontaktuan/ ez

kurbatu gerria). 8- Aldaka jaitsi orpoetara (bizkarra zuzen /bularra atera/ sakroa, bizkarra eta burua kontaktuan makilarekin mugimendu osoan). 9- Aurkako hanka eta eskua luzatu (ez biratu aldaka / ez kurbatu gerria hanka luzatutakoan). 10- Ipurdia jaitsi lurrera (bizkarra zuzen / orkatilak eta aldaka lerrokatuta).

Eguneroko entrenamendua


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 431 • 2021eko uztailaren 30a

Komikia

Aliritzian

Monika Arratibel • Irakaslea

Kostua eta balioaren balantza

B

idaia zalea naiz, zinez. Urrutira joateko grina izaten Lagunekin Beundetik Allartera ibilaldi bat egin ondoren dut sarri, hegazkinean geroz eta ordu gehiago eta ho- Otzaurteko bentan haragi egosi pintxoa jan, Demetriok parribe. Askotan pentsatu izan dut nire bidaiatu behar ho- llan egindako txuleta afaldu, Gabiriako kuneta bazterrean janen arrazoia zein ote den. Agian etxean nire tokirik rri eta rallya ikusi, gau giro ederrean terraza batean gintonik aurkitzen ez nuelako, egunerokoak itota urrutira joanda ara- bat hartu, Lareora igo, petrilean eseri eta ikusmiran egon, zoak ahaztuko zaizkidalakoan edo… Panamarekin Zeraingo Mandion afari mokademia honek ordu eta egun asko bakarrik du bat egin eta hainbeste denboran ezkuLuxuzko oporrak egotera behartu nau. Eta honek, haustuan izan diren kontzertu eta antzerkiez izaten ari dira, kostu nartzera, nire barnera begiratzera, askogozatu. Eta ni, eman eta jasotzeko prest. baxukoak baina balio tan barruak nahastu beharrean baikaude Kontzertuak ikusiz eta antzerkiak egihandikoak. Diru zuzendu nahi bada. Askok galdetu didate nez. Geurea defendatu eta zabalduz, haea nora noan aurtengoan oporretan. Egia ria eten ez dadin. Ondorengoak ere, heaskorik ez izan arren, esan, ezer asko antolatu gabe dominatu rria zaindu eta herriaz harro egon daiteaberats sentitzen naiz dugu uztaila. Modu askotako turismoak zen. daude, aberatsena, diru asko gastatuz luZori onekoa izan nintzen duela 31 urte xuzko hotel batean (nahiz eta luxu hitza Goierrin, Ataunen sortu izanagatik eta subjetiboa izan…), Pirinio aldean furgonetan beste batzuk, zorioneko sentitzen naiz maite ditudan pertsonekin paraje kostaldeko apartamenturen batean… Eta nik, beste bat gehi- eder hauetan bizitzaz gozatzeko aukera dudalako. Nireak lutu nahi nioke, etxean lo egitearena bertako turismoa eginez. xuzko oporrak izaten ari dira, kostu baxukoak baina balio Ez dago zertan oporrak izateko etxetik kanpo lo egin beharrik. handikoak. Diru askorik ez izan arren, aberats sentitzen naiz.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.